2
Zabor poltsaz josi zaizkigu etxeetako leiho eta balkoiak. Bana zerk garamatza horrelako jarrera bat izatera? Zeren aurka gaude zehazki? Guztiaren gainetik edo hobe esanda guztiaren oinarrian estrategia politiko bat dago. PNVren estrategia politikoa. Instituzioetatik kanpo geratu zirenetik berriro poltronetara itzultzeko egunak zenbatzen egon dira eta horretarako ezinbestekoa da boterean dagoenaren aurkako estrategia bat diseinatzea. Egungo logika politiko demokratikoan egiten dena da. Aurkariaren aurka lehiatu, besterik gabe. Hau da politika profesionalaren funtsa, poker partida bat izango balitz bezala aurkariaren kontra lehiatu mahai gaineko fitxak poltsikora eramateko helburuarekin. Eta poker partidaren baitan sartzen da zaborren kudeaketa. Zer errazagoa atez atekoa bezalako gai bat baino egun instituzioetan daudenei desgastea eragiteko. Herritarroi egunerokotasunean eragiten diguna. Ohiturazko animalioi ohiturak aldatzera behartzen gaituena. Jendea diskurtso demagogo, populista eta sinple batekin konbentzitzea lortzen duena. Atez atekoaren aurka egotea da errazena. Guztioi suposatzen digu esfortzu bat birziklatzeak, pentsatu egin behar

ESTRATEGIA POLITIKOA, IGNORANTZIA, EGOISMOA | RK · 2013-03-25

Embed Size (px)

DESCRIPTION

RK-ren beste iritzi artikulu bat, atez atekoaren polemikaren inguruan.

Citation preview

Page 1: ESTRATEGIA POLITIKOA, IGNORANTZIA, EGOISMOA | RK · 2013-03-25

Zabor poltsaz josi zaizkigu etxeetako leiho eta balkoiak. Bana zerk garamatza horrelako jarrera bat izatera? Zeren

aurka gaude zehazki?

Guztiaren gainetik edo hobe esanda guztiaren oinarrian estrategia politiko bat dago. PNVren estrategia politikoa.

Instituzioetatik kanpo geratu zirenetik berriro poltronetara itzultzeko egunak zenbatzen egon dira eta

horretarako ezinbestekoa da boterean dagoenaren aurkako estrategia bat diseinatzea. Egungo logika politiko

demokratikoan egiten dena da. Aurkariaren aurka lehiatu, besterik gabe. Hau da politika profesionalaren funtsa,

poker partida bat izango balitz bezala aurkariaren kontra lehiatu mahai gaineko fitxak poltsikora eramateko

helburuarekin.

Eta poker partidaren baitan sartzen da zaborren kudeaketa. Zer errazagoa atez atekoa bezalako gai bat baino

egun instituzioetan daudenei desgastea eragiteko. Herritarroi egunerokotasunean eragiten diguna. Ohiturazko

animalioi ohiturak aldatzera behartzen gaituena. Jendea diskurtso demagogo, populista eta sinple batekin

konbentzitzea lortzen duena.

Atez atekoaren aurka egotea da errazena. Guztioi suposatzen digu esfortzu bat birziklatzeak, pentsatu egin behar

Page 2: ESTRATEGIA POLITIKOA, IGNORANTZIA, EGOISMOA | RK · 2013-03-25

da zer nora bota (eta ez gaude ohituta), zabor ontzi ezberdinak izan behar dira etxean (eta ez dugu lekurik) eta

bost zabor poltsa bota behar ditugu bat bota beharrean (pufffff que pereza). Eta hau guzia gutxi balitz, atez

atekoarekin ordutegi bat errespetatu beharko dugu zaborra botatzeko (diktadura garaian ere ez horrelakorik).

Argi dago ohitura aldaketa handia dela. Eta ohiturak aldatzea asko kostatzen denez, batez ere pertsona helduei,

horra hor aukera paregabea diskurtso merke batekin jendearen babesa biltzeko.

Aitzakia merkeak baina eraginkorrak. “Arraina noiz jan behar dudan udaletxeak esan behar al digu? Ederra usaina

etxean izango duguna. Zergatik errespetatu behar dut ordutegi bat orain nahi dudanean botatzen badut zaborra?

Zergatik behartu behar naute birziklatzera?”

Askotan zalantza egiten dut jendearen arduragabekeria zenbateraino den ezjakintasunagatik edo benetan bost

axola zaiolako. PNVkoen kasta ongi jakina da eta uste dut garatzen diharduten desgaste estrategia euren

estiloaren mailan dagoela beraz ez diet ezer aurpegiratuko. Baina kaleko jendea? Benetan lehenesten dugu

erosotasun pertsonala onura kolektiboarekiko? Hau da, ez zaigu axola birziklatzea esfortzu bat egitea suposatzen

badigu? Benetan horrela bada uste baino arazo larriagoa daukagu. Nolako etorkizuna nahi diegu eskaini ondorengo

belaunaldiei horrelako jarrerekin.

Atez atekoa ez da kapritxo bat inorentzat, ez dut uste Gipuzkoako udal ezberdinek inolako onurarik ateratzen

dutenik, aitzitik, sekulako desgastea jasatea ari dira onartzen. Denontzat da esfortzu bat baina guk sortzen

dugun zikinkeriak ingurua ez zikintzea gure ardura da. Izan gaitezen kontsekuente. Gure ondorengoek kutsadura

gutxiagoko mundu garbiago bat ezagutzea nahi badugu esfortzu bat egin beharko dugu guztiok. Ohiturazko

animaliak gara guztiok bai Bilduko alkate, PNVko zinegotzi zein elizako parroko, denontzat izango da esfortzu bat

baina denontzako onura izango da. Birziklatu dezagun ahalik eta gehien.

Azkenean lehenago edo beranduago ezinbestean birziklatzera behartuta gaude erraustegiz jositako herri batean

bizi nahi ez badugu. Eta orduan alferrikakoa izango da noraino heldu garen pentsatzea. Garai batean zaborra

leihotik botatzen zen edota etxean erre, eta hortik kontenedoreetara igaro zenean ziur sekulako kexuak izan

zirela. Eman dezagun beste urrats bat, hemendik hamar urtetara ez birziklatzea leihotik zaborra botatzea bezala

irudika dezagun.