20
HARMONIZATUTA 2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA © BiscayTIK 2018/02/15 1 / 20 0. AURREKARIAK BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, nazioarte mailan izaera berritzaile eta aitzindari nabarmena duena, helburutzat honako hauek dituelarik: komunikazio kanal berri baten bidez, Internet bidez, Administrazioa herritarrengana hurbilaraztea bien arteko elkarrekintza erraztuz; horrez gain, Bizkaiko Udaletako barne-kudeaketa eta herritarrekiko harremana hobetzeko tresna informatikoak homogeneizatzea; eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu hau betetzeko, proiektuak hiru ardatz ditu, Herritarrentzako posta elektroniko zerbitzua. Udalerrientzat programa informatikoak eta herritar bideratzea duen web ataria. Nazioarteko erreferentziadun Teknologia Zentro bat sortzea. 1. XEDEA Lehiaketa honen xedea da mantentze zerbitzuak kontratatzea, BiscayTIK proiektuaren barruan Udal Kudeatzaile Administratiboaren moduluetan zuzentze, eguneratze eta egokitze lanak egiteko.. 2. ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK 2.1. Eraginpeko moduluen deskribapena Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatutako mantentze lanak egin beharko dira, Udal Administrazio Kudeatzailearen (UAK) MICROSOFT AX 2009 teknologietan oinarritutako hurrengo moduluetan. Horiez gainera, agiri honetako 2.2 Ingurune teknologikoa puntuan deskribatutako teknologietan ere egin beharko dira lanak. Honako hauek dira aipatutako moduluak: 2.1.1. Erregistro Modulua Sarrera eta Irteera Erregistro Sistemak dituen funtzionalitate nagusiak eta mantenuen irismena horiei buruz jarduten duena, besteak beste: Erregistro Liburua jasotzen du, APMko SICRES-en zehaztapenen arabera, sarrera eta irteera idazpenak ahalbideratzen, baita mugimendu horiek kontsultatzea eta inprimatzea. Sailen kudeaketa Izapide eta prozeduren inguruko eskaerak, idazkiak eta komunikazioen kudeaketa

Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 1 / 20

0. AURREKARIAK BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, nazioarte mailan izaera berritzaile eta aitzindari

nabarmena duena, helburutzat honako hauek dituelarik: komunikazio kanal berri baten bidez, Internet bidez,

Administrazioa herritarrengana hurbilaraztea bien arteko elkarrekintza erraztuz; horrez gain, Bizkaiko

Udaletako barne-kudeaketa eta herritarrekiko harremana hobetzeko tresna informatikoak homogeneizatzea;

eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia

bilakatzea.

Helburu hau betetzeko, proiektuak hiru ardatz ditu,

Herritarrentzako posta elektroniko zerbitzua.

Udalerrientzat programa informatikoak eta herritar bideratzea duen web ataria.

Nazioarteko erreferentziadun Teknologia Zentro bat sortzea.

1. XEDEA Lehiaketa honen xedea da mantentze zerbitzuak kontratatzea, BiscayTIK proiektuaren barruan Udal

Kudeatzaile Administratiboaren moduluetan zuzentze, eguneratze eta egokitze lanak egiteko..

2. ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK

2.1. Eraginpeko moduluen deskribapena

Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatutako mantentze lanak egin beharko dira, Udal Administrazio

Kudeatzailearen (UAK) MICROSOFT AX 2009 teknologietan oinarritutako hurrengo moduluetan. Horiez

gainera, agiri honetako 2.2 Ingurune teknologikoa puntuan deskribatutako teknologietan ere egin beharko

dira lanak.

Honako hauek dira aipatutako moduluak:

2.1.1. Erregistro Modulua

Sarrera eta Irteera Erregistro Sistemak dituen funtzionalitate nagusiak eta mantenuen irismena horiei buruz

jarduten duena, besteak beste:

Erregistro Liburua jasotzen du, APMko SICRES-en zehaztapenen arabera, sarrera eta irteera

idazpenak ahalbideratzen, baita mugimendu horiek kontsultatzea eta inprimatzea.

Sailen kudeaketa

Izapide eta prozeduren inguruko eskaerak, idazkiak eta komunikazioen kudeaketa

Page 2: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 2 / 20

Jasotzaileak diren sailek egindako oharren kudeaketa

Maila desberdinetako hainbat liburuen kudeaketa: Orokorra, Arlokoa eta Sailekoak

Hainbat interesdunei dokumentuak posta elektronikoz bidaltzea.

Dokumentu Kudeatzailearekin bateratzea

Erregistratutako dokumentuen zigilatze automatikoa

Hartu izanaren agiri txartelak (txartel arrosak) sortzea eta bidalketa kudeatzea

Azken aurrerapen teknologikoen joera duen 4/1999 legeak aldatu zuen Herri Administrazioen

Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen manamenduak

jarraitzea

2.1.2. Errolda Modulua

Herritarren erroldaren kudeaketarako aplikazioa 1996 aldarrikatu zen errolda araubidera egokituta dago,

errolda biztanleriaren erregistro iraunkortzat hartzen du, (EIN) Estatistika Institutu Nazionalaren komunikazio

prozedurak ditu, eta nabaria da biztanleriaren ezaugarri demografikoak eta dinamika aztertzeko tresna giza

duen gaitasunagatik.

Honako hauek dira dituen funtzionalitateak:

Erroldaren dimentsio historikoa: Herritar baten historia osoaren erregistroa, historia horri lotutako

dokumentuak sortzeko ahalmenarekin.

Ziurtagiriak Sortu: etxebizitza esku-orria, errolda esku-orria, e.a.

EIN-aren araudiaren araberako datu pertsonalen kudeaketa.

EIN-arekin komunikatzen den lurraldearen kudeaketa komuna.

EIN-arekin egindako elkartrukeen kudeaketa

Zentsu eta Erroldaren aldaketen aldizkako ustiaketa funtzioak dokumentu eta zerrenda ofizialekin,

baita bien arteko konparaketa. Elkartrukea EINr-arekin fitxategien bidez.

2.1.3. Espediente modulua

Espedienteen kudeatzaileak erakunde-anitzeko tresna bat da, orokorra eta bateratua, berezitako honako

sistemek osatzen dituztenak eta mantenuen irismena horiei buruz jarduten duena, besteak beste:

Modulu Diseinatzailea

Sisteman inplementatutako prozedura administratibo desberdinen administrazio, konfigurazio eta

parametrizazio modulua da. Ordinograma (woek-flow) kudeaketa tresna baten gainean, erakunde bakoitzak

bere administrazio prozedura bakoitzarentzat zehaztutako informazio fluxua definitu dezake, bai barne

kudeaketa izaera dutenak, bai herritarrentzako zerbitzua izaera dutenak.

Page 3: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 3 / 20

Izapidetza oinarrizko unitatea prozedura bakoitzean ataza da. Diseinatzaileak atazak nahiera sortzea, aldatzea

eta ezabatzea ahalbideratzen du, prozedura bakoitzeko fluxugrama erakundeari eragiten dieten beharrei

egokitu daitezen.

Atazak barneko sailei egokituko zaizkie, erabiltzaile taldeak edo erabiltzaile jakinak bere ezagutza eta

izapidetzarako, espediente baten etapa guztiak izapidetza-erabiltzaile bakoitzari lotutako baimenen arabera

kontrola daitezen.

Sisteman diseinatutako prozedura desberdinak lotu daitezke:

Datuak elkarrekin trukatzen dituzten barne kudeaketa beste sistema batzuekin, besteak beste;

o Sarrera Irteera erregistroa

o Lotutako e-Administrazio eta Erregistro Telematiko Ataria

o Herritarren karpeta birtuala

Beste prozedura batzuekin.

Modulu Izapidegilea

Izapidegile erabiltzaileei zuzendutako modulua da, bertan bai ofiziozkoak, bai batek eskatuta espedienteak

has daitezke, erabiltzaileak nahi duenean eta sisteman alta emanda dauden edozein prozeduraren inguruan.

Alderdiren batek eskatuta, eskariak etor daitezke:

Sarrera eta Irteera Erregistro Nagusitik

Administrazio Elektronikoa Atariaren Erregistro Telematikotik

Izapidegile erabiltzaile bakoitzak espedienteak sortzeko eta atazen izapidetzako sarbidea du, bere baimenen,

dagozkien sailen eta baimendutako prozeduren arabera, Bai zuzenean, bai bere erabiltzaile rolaren arabera.

Moduluak honako hau ahalbideratzen die bere erabiltzaileei:

Edozein momentutan, ofizioaz edo alderdiren batek eskatuta, baimendutako kudeaketa arloari

atxikitako prozedurekin espediente bat hastea, beti ere erabiltzaile horrek hasierako ataza egiteko

baimena izatekotan.

Bere kudeaketa arloari atxikitako espedienteetan esleitutako atazak bideratzea.

Bere kudeaketa arloari atxikitako espediente guztietako datu eta dokumentu guztiak kontsultatzea,

baita izapidetza esleituta ez dituen atazetakoak ere.

Funtzionamendua

Sistemak erabiltzaileen eskura postontzi pertsonalizatuak jartzen ditu:

Page 4: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 4 / 20

Sisteman jasotako eskariak, baimendutako kudeaketa arloetara zuzendutakoak

Bideratzeko zain dauden ataza berriak: Postontzi honetan erabiltzailearen ardurapena dauden

espedienteak bilduko dira, horiek erabiltzaileari esleitutako atazak bideratzea beharrezkoa denean

Atazak izapidetzan: Postontzi honetan erabiltzaileak bideratzen dituen atazak biltzen dira

Sistemak interesdunei zuzendutako jakinarazpen eta komunikazio jaulkipenak kudeatzen du,dokumentazio

hori Sarrera eta Irteera Erregistro Nagusian edo Erregistro Telematikoan erregistratuz.

Izapidetza moduluak gauzatze epeen bermatzailetzat jokatzen du, atzeratuta dauden espedienteen izapidetza

azkartzeko alarmak sortuz eta, edozein momentutan, erakundeak adostuta dituen zerbitzu mailak betetze

egoera kontsultatu ahal izateko aginte-koadroetara sarbidea ahalbideratzen du.

Espediente moduluarekin lotutako beste funtzionalitate batzuk

2.1.4. Zerga Kudeaketa Modulua

Zergak, Tasak eta Prezio Publikoak gero likidatzeko behar diren zergapeko egitateen gaineko oinarrizko

datuak kudeatu eta egiaztatzen ditu.

Kudeaketaren barnean begiesten da:

Zergak, Tasak eta Prezio Publikoen konfigurazioa eta parametrizazioa

Aplikazioa parametrizatu daiteke Udal Ordenantza Fiskaletan urtero onartutako tasa eta prezio

publiko desberdinentzat. Likidazioak edo aldizkako erroldak edo biak batera moduko alta datuak izan

daitezke

Errolden kudeaketa altak, bajak, aldaketak eta titular aldaketak ahalbideratuz

Autolikidazio eta diru-sarrera zuzenen kudeaketa

Salbuespenak eta hobariak, zergapeko egitatearen arabera definitzea ahalbideratuz

Banku- helbideratzeak, zergadunak eta zergapeko kontzeptuak ordaindutako egitatearen arabera

esleitzea ahalbideratuz

Baliabidean

Jakinarazpenak eta aldizkarirako bidalketak kudeatzea

Historikoen mantenua

Sortak sortzea

Borondatezko Diru-bilketa kargatzearen jaulkipena

Zerga egoeraren txosten zehatza

Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Page 5: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 5 / 20

Aplikazioak trakzio mekanikoko ibilgailuen zentsua zergapeko egitate eta subjektuaren oinarrizko

eremuetatik kontsultatzea ahalbideratzen du.

Ibilgailuekin honako eragiketak egitea ahalbideratzen du:

Matrikulazio altak likidatzea, aurtengo edo aurreko ekitaldiak likidatu, kobrantza-agiriaren kopia bat

inprimatzea, alta berriak, behin betiko bajak edo etxebizitza aldaketak bezalako trafiko mugimendu

simulazioak egitea erroreak konpontzeko edo zentsua hobetzeko.

Programak Probintziako Trafikoko Buruzagitzarekin harremanetan jartzea, zentsuan matrikulazio alta

berriak kargatzeko fitxategi elektronikoen bidez.

Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga

Programak altak ematea, mugimenduak ezabatzea, aldaketak, mugimendua aldatzea, likidazio kopiak inprimatzea eta Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren likidazioen urteko zentsuaren zerrenda mota guztiak jaulkitzea ahalbideratzen du.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga – Katastro Kudeaketa

Moduluak hiri eta landa OHZ kudeatzea ahalbideratzen du, Katastrorako Zuzendaritza Nagusiak (KZN) proposatutako kudeaketarako eskumen lau mailak kontuan hartuz. Honako hauek dira funtzionalitateak:

o Hiri eta Landa Erroldak kargatzea

o Jabetza aldakuntzen tratamenduak 901 (Hiritarra) eta 903 (Landatarra) dokumentuen

bidez.

o Katastro Izena emate Tasaren ordainketaren tratamendua eta KZN-ra bidaltzea ERRALD-

KZNaren bidez

o KZN-ra Erroldan sortutako aldaketen zintak bidaltzea automatikoki, aldaketa guztiak

Eragiketa Eguneroko batean pilatzeari esker

o Mugimendu guztien isla

o Diru-bilketarekin esteka izatea Hiri eta Landa zorrak lortzeko eta gero jarraitzeko.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Zentsu Kudeaketa

Zergaren zentsu kudeaketa, indarrean dagoen legeak espezifikatutakoaren eta zehazki adierazten duen arabera:

o Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak E.I.Z.-en matrikulei buruz emandako informazioa

tratatu eta kargatu

o Historikoak jaulkitzea alta, baja eta aldaketekin

o Jarduera berrien alta

o Jardunari uzteagatiko baja

o Aitorpen osagarriak

o Zentsu datuen aldaketa

o 833 eta 965 taldeen elementuen aldaketa

o Udalerrian bikoiztasunagatiko baja

Page 6: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 6 / 20

o Udalerrian ezezagunak izateagatiko baja

Zentsu modulutik egindako mugimendu guztiak kontsultatu daitezke eta zergadun batek ordaindu behar duen zerga zorraren zenbatekoaren simulazioa egin daiteke, horri buruzko txosten bat jaulkiz.

Trafiko isunak

Modulu honek trafiko isunen kudeaketa zikloko funtzionalitate espezifiko hauek ditu:

o Salaketa buletinak grabatu eskuz eta automatikoki

o Likidazioak sortu

o Zorra kalkulatu isunaren egoeraren arabera

o Epeen eta preskripzioen kontrola

o Jakinarazpen emaitzen grabazio masiboa

o Isunen egoeren ostera- lagapena

Ikuskaritza eta zehapen

o Ikuskaritza eta zehapen espedienteen kudeaketa

o Alegazio-aldien gaineko kontrola, administrazio prozedura jarraituz, behin behineko

likidazioak aldatu edo berretsi daitezen. Hauek aktan, automatikoki kalkulatuko dira

dagozkien Dekretuak jaulkiz

o Adostasun, Desadostasun, Proba eta Egiaztapen eta Adostasun Aktak tratatzea

ahalbideratzen du.

o Ikuskaritza aktak edo zehapen prozedurak eragindako likidazioen jaulkipena.

o Nahitaezko txostenak jaulkitzen ditu; testu lehenetsiak erabiltzen den akta ereduaren

arabera, baita zehapenaren mailaketarenak ere.

2.1.5. Diru Bilketa Modulua

Zergadunei borondatezko aldian zuzentzen zaie kobrantza akzio administratiboaren kudeaketa betetzen du:

Kanpaina desberdinen agiriak sortu

Kobrantzak, helbideratzeak eta itzulketak.Bankuetarako zintak sortzea helbideratutako agiriekin eta

onartu ez diten agirien informazioa duten zintzak jasotzea. Honek helbideratze automatikoa

baliogabetzea ekar dezake, itzulketaren arrazoiaren arabera.

Kobrantza dokumentuak (ordainketa gutunak, kortesia jakinarazpenak) sortzea.

BKGko C19 eta C60 koadernoekin dauden modalitate desberdinak kudeatzeko aukera.

Sarreren figura desberdinek egindako diru-sarrerei buruzko eguneroko informazioa ematea.

Zatiki eta atzerapenak. Diru-bilketa Araudi Orokorrak ematen dituen aginduen jarraipena, atzeratzea

eta zatitzea ahalbideratuz

Borondatezko aldian kobratu ez diren ordainagiriak Derrigorrezko aldira pasatzea.

Diru-bilketa kontuen kudeaketa eta sorketa aurrerapen zerrenda (data bateko diru-bilketa kontuak)

Udalbatzak onar ditzan.

Page 7: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 7 / 20

2.1.6. Derrigorrezko Diru Bilketa

Zergadunei Derrigorrezko aldian zuzentzen zaie kobrantza akzio administratiboaren kudeaketa betetzen du.

Honako funtzionalitateak ditu:

Kontura egindako kobrantza eta ordainketen kontrola eta kudeaketa

Kobraezineko kudeaketa

Premiamendu prozeduren kudeaketa

Jakinarazpen eta hartu izanaren eta BAO-ari egindako jakinarazpen agirien kudeaketa

Posta ziurtatuaren hartu izanaren agirien kudeaketa

bahitura-probidentzien kudeaketa

Zerga zorren atzerapen interesen kalkulua eta likidazioa

Bahitura aginduak egin eta bideratu:

o Kontu eta banku-gordailuena

o Soldatena

o PFEZrena

o Ondare higiezinena

Urteko diru-bilketa kontua karguak, datak, hurrengo urterako zain daudenak, urtekako eta

kontzeptukako laburpenak, baita ordainagirietako balioen edo likidazioen arabera ere adierazirik.

Kostuen kudeaketa

Baliabideen kudeaketa

Exekuzio zorra taldekatzeko txoten eta kontsultak

Zorra kudeatzeko txosten eta kontsultak

2.1.7. Beste modulu batzuk, integrazioak eta elkarreragingarritasuna

Teknologia beretan oinarritutako beste modulu batzuetan egingo dira mantentze lanak, eta, halaber, kontratu

honen xede den moduluen eta horiek harremana duten beste moduluen arteko integrazioa eta beharrezkoak

diren elkarreragingarritasun zerbitzuen sorkuntza. Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatu eta 2.2 Ingurune

teknologikoa puntuan deskribatutako edozein teknologiatan oinarritutako beste edozein garapen ere egingo

da.

2.2. Ingunure teknologikoa

Udal Administrazio Kudeatzailearen ingurune teknologikoaren ezaugarriak honako hauek dira:

Arkitektura

o Microsoft Dynamics AX 2009 Service Pack 1

o Utilidades .Net

o Sql Server Reporting Services

o Sql Server Analisys Services

Page 8: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 8 / 20

Zerbitzaria

o Microsoft Windows 2008 zerbitzari-klusterra

Datu-basea

o Microsoft SQL Server 2008

Programazio-lengoaia

o X++

o Microsoft .Net

Segurtasuna

o Erabiltzailea direktorio aktiboaren bidez baliozkotzen da.

o TS Web bidez konektatzen da Udal Administrazio Kudeatzailera.

o Security Keys-en oinarritutako erabiltzaile-segurtasuna

Integrazioak

o Microsoft Dynamics CRM 4.0

o Microsoft Dynamics CRM Email Router

o Microsoft office Sharepoint Server 2007

o Online Certificate Status Protocol (OCSP)

o ZAIN Plataforman integrazioa

o Sinadura eta identifikazio sistemarekin integratzea.

J2EE teknologiako garapenen barruan biltzen diren lanak ingurune teknologiko honetan oinarrituko dira:

Zerbitzaria

o Sistema eragileak (zerbitzaria): Red Hat Enterprise Linux Server

o Aplikazioen zerbitzaria: HatJBoss EAP 6.4 Sarea

Garapen ingurunea

o HatJBossDeveloper Studio sarea, framework BIDE

o TeamFoundation Server

o Subertsioa

DDBB

o SQL Server 2012

Programazio hizkuntza

o JAVA

Segurtasuna

o Lantik P23 segurtasun ingurune bateratua

Nabigatzaileak

o Nabigatzaileak: Internet Explorer, Chrome, Mozilla Firefox

Page 9: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 9 / 20

2.3. Eskatutako gutxieneko zehaztapen teknikoak

Zerbitzu-hornitzaileak esleituriko lantaldeak ondorengo eginkizunak bete beharko ditu:

Zerbitzuaren kudeaketa eta administrazioa.

Funtzionalitate berriak eta haiei lotutako gorabeherak kudeatzea, BiscayTIK Fundazioan ezarrita

dagoen ADITUZ izeneko tresnaren bidez.

Eginiko estimazioak BiscayTIK Fundazioari jakinaraztea, onar edo berrikus ditzan.

Eskaera bakoitza ezartzeko erabilitako esfortzuaren xehetasuna BiscayTIK Fundazioari jakinaraztea,

aurreikusitako estimazioarekin alderatuta.

Zerbitzuaren etengabeko kontrola ahalbidetzen duten zehaztutako egoera-txostenak BiscayTIK

Fundazioari jakinaraztea, esfortzu erabilia, esfortzu metatua, egiteko dagoen esfortzua, eta abar

jasota dauzkatela.

Zuzeneko harremana BiscayTIK Fundazioarekin, aurrera eraman beharreko eginkizunak kudeatzeko.

Bilera-aktak egitea.

Diseinu funtzionalakoa

Diseinu teknikoa.

Datuen eguneratzeak.

Funtzionalitate berrien garapena.

Proiektuaren barneko edozein modulu konfiguratzea eta parametrizatzea

Erroreak zuzentzea, baldin badaude.

Entitate/erlazio eredua eguneratzea.

Probak egin, eta eginiko proben dokumentazioa:

o Proba unitarioak

o Integrazio-probak

o Onarpen-probak:

Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea.

Erabiltzaile-baimenak sortu eta kudeatzea.

Datu-migrazioak, prozesuaren definizio teknikoa, prozesu hori sortzea, eta abiaraztea.

Abiarazte-paketeak eta loturiko dokumentazioa sortzea.

Beste modulu edo sistema batzuekiko integrazio-eskuliburuak sortzea.

Zalantza teknikoak argitzea.

Entregatutako funtzionalitateen kalitatea bermatzea.

Aplikazioak mantentzearekin erlazionatutako beste batzuk.

Esleipendunak Biscaytik Fundazioaren inguruneetan eginiko garapenak konpilatzeko / integratzeko /

inportatzeko beharrezko lizentziak hornituko ditu.

Esleipendunak Fundación Biscaytik Fundazioaren inguruneen artean egindako garapenak bateratzeko,

inportatzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu.

J2EE teknologiarekin egiten diren web garapenak web moldagarriaren deseinu ereduaren arabera diseinatu

beharko dira (Responsive web design), horien erabilera errazteko, eta modu egokian erakutsi beharko da

gutxienez nabigatzaile hauetan:

Internet Explorer v6 eta hortik gorakoak.

Page 10: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 10 / 20

Firefox

Chrome

Edge

Horrez gainera, aukera ematen duten pantailetan ikusi ahalko da soluzioa (AA-WAI), eta, gainerako

kasuetan, zergatik ez den betetzen azaldu behar da. Zerbitzu guztiak bi hizkuntzatan egin behar dira (euskara/gaztelania).

2.4. Zerbitzuaren ekintzak

2.4.1. Oinarriko mantentze-lanak

a) Kontsulten arreta zerbitzua eta aplikazioen laguntza teknikoa:

BiscayTIK Fundazioko teknikarien eta CAUko pertsonalaren kontsultei eta gorabehera teknikoei emandako

laguntzaren eta arretaren jarduera-multzo gisa definiturik, zerbitzuaren xede diren aplikazioei dagokienez,

betiere.

EAZk jasotako kontsultak zein gertaerak, eta arazoen irekitzea kudeatu eta konpontzeko, egokia bada,

Lantikek erabiltzen duen gorabeheren kudeaketa aplikazioa erabiliko da.

b) Konponketetarako mantentze-lanak (akatsak softwarean)

Talde honetan sartzen dira ekoizten ari diren aplikazioen jarraitutasuna bermatzeko jarduerak. Erabiltzaileek

aplikazioak erabiltzean izaten dituzten akatsak konpontzeko egin beharreko aldaketak dira.

Planifikatu gabeko mantentzea da eta ekoizpen-prozesuetan konpontzen ditu arazoak. Enpresa

esleipendunaren gain izaten dira arazoak, Fundación BiscayTIK Fundazioentzat Lantikentzat gasturik gabe.

Kudeaketarako, Fundación BiscayTIK Fundazioek gorabeherak kudeatzeko erabiltzen duen aplikazioa

erabiliko da.

a) Mantentze lan prebentiboa

Garatutako zerbitzuak hobetzeko ekimenak. Zuzentzeko mantentze lanak minimizatzea eta kalitatea

hobetzea da helburua.

2.4.2. Mantentze-lan ebolutiboa/moldatzailea eta garapen berria

a) Mantentze-lan ebolutiboa:

Erabiltzailearen beharren hedadura edo aldaketa estaltzeko beharrezkoak diren eransketak, aldaketak eta

ezabapenak dira.

b) Mantentze-lan moldatzailea

Page 11: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 11 / 20

Teknologia eremuetan gertatutako aldaketen ondorioz egiten diren aldakuntzak dira.

c) Garapen berria:

Sortu berri diren proiektuetan sartu diren garapen-lanak dira.

Kasu guztietan, eskaera bat erregistratu eta onartu beharko da, eta hura BiscayTIK Fundazioaren ADITUZ

deritzon eskaera-kudeaketarako aplikazioarekin izapidetuko da.

2.5. Zerbitzu adierazlea

2.5.1. Error-tasa entregako

Entrega guztietan baloratuko da ematen denaren kalitatea, eta, horretarako, gehienezko errore ehuneko bat

zehaztuko da emanaldiko.

Adierazleak eremu hauek hartzen ditu kontuan:

Gehienezko errore % entregako: entrega batean egon litezkeen gehienezko errore kasuen ehunekoa.

Aldizkakotasuna: adierazlearen kalkuluaren maiztasuna.

Helburua: adierazlearentzat helburu gisa finkatutako balioa. Balio objektiboaren kalkulua epean alta

emandako eskaera guztien gainean aplikatuko da.

ENTREGAKO ERROREAREN

GEHIENEZKO EHUNEKOA (%)

ALDIZKAKOTASUNA HERBURUA

Gehienez %15 HILERO >=90%

Proposatutako helburua hobetu ahal izango da, eta enpresak zerbitzuan zer % beteko duen adierazi beharko du.

2.6. Zerbitzuaren faseak

Zerbitzu honetan zehazten diren faseak honako hauek dira, gutxienez:

FASE-1: DIAGNOSTIKOA

Fase honetan Fundación BiscayTIK Fundazioek eta enpresa laguntzaileak batera aztertuko dituzte

zerbitzuaren norainokoa, kudeaketa-egitura, zerbitzuaren eskakizunak eta beraren antolaketa.

Page 12: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 12 / 20

Halaber, fase honetan egingo dira zerbitzuen berrikuspena eta prozeduren, jarraibide teknikoen eta

jardunbide egokien bilduma, arriskuen azterketa eta definitutako adierazleen ulermena.

FASE-2: TRANSFERENTZIA

Fase honetan ezagutza egituratuaren transferentzia bat egingo da, Fundación BiscayTIK Fundazioaren

arduradunekin bilera espezifiko plan baten bidez, prestakuntza funtzionala beharrezko den kasuetan eta

Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatutako prozedurak eta jarraibide teknikoak ezagutu.

Lehen bi fase hauen burutze-epea ezin izango da 24 lan-egun baino gehiago luzatu eta barnean hartzen

dituen zerbitzuak ezin izango dira fakturatu. Zerbitzua bermatu beharko da. Eskaintzan derrigorrez adieraziko

da proposatutako denboran eskualdatze hau egiteko ikuspuntua. Ez zaio punturik emango hau justifikatzen

ez duten eskaintzeei.

Honelako koadro bat aurkeztu beharko da:

Kontzeptua Proposamena Justifikazioa

0. eta 2. Faseen iraunpena (egunetan)

FASE-3: USTIAPENA

Fase honeta helburua kontratuaren zerbitzuak burutzea eta kudeatzea, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea

da, adierazitako jardueren garapenaren bidez, horien neurketa ezarritako neurtzeko arauen bidez,

zerbitzuaren kalitate kontrolatuz eta hobekuntza ekintzak proposamenak eginez. Fase honetan hasiko dira

errendimendu osoz funtzionatzen, horretarako sortutako batzordeak, kalitate planaren araberako informazio

emateak eta aplikazioen eboluzio reportingak horien arduradunak direnei.

FASE-4: ITZULPENA

Fase honetan Hornitzaileak Fundación BiscayTIK Fundazioaren eskura jarriko ditu lan dokumentuak,

dokumentazio teknikoa eta behar den guztia eskuordetu den mantenua berriz hartzeko.

Horretarako, eta kontratua indarrean dagoen bitartean, Fundación BiscayTIK Fundazioak progresiboki,

berraztertu eta onartuko duen Itzulera Plan bat egingo da.

Zerbitzuaren hasierako fasetarako (diagnostikoa, transferentzia eta egonkortasuna) 24 eguneko gehienezko

epea jarri denez, Fundación BiscayTIK Fundazioari edo hirugarren bati itzulera fase honetarako ere 24

eguneko epea ezarri da. Hori dela eta, beraz, esleipendunak eskualdatze denboraldi horretan aktiboki

lagunduko du.

Page 13: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 13 / 20

3. KONTROLA ETA JARRAIPENA Atal honetan proposatu behar diren eginkizunen helburua aldi oro zerbitzuaren egoerari buruzko ikuspegia

izatea da. Horrela, gerta litezkeen desbideratzeak zehazteko eta behar diren ekintza zuzentzaileak aplikatzeko

aukera ematen du.

Helburu hori betetzeko oinarrizko tresnak jarraipena egiteko txostenak dira. Txosten horiek dagozkien bilera

eta batzordeetan aztertuko dira.

Lizitatzaileak bere proposamen teknikoan, ahalik eta erarik xehatuenean, proposatzen duen jarraipeneko

kontrol-eredua deskribatu beharko du, zerbitzua ematean aplikatzeko

Fundación BiscayTIK Fundazioak garapena ikuskatzeaz eta azken emaitza onartzeaz arduratuko den

pertsona bat izendatuko du, eta enpresa esleipendunari emango dizkio beharrezkotzat hartzen dituen

jarraibide guztiak.

Enpresa esleipendunak pertsona arduradun bakarra izendatuko du Fundación BiscayTIK Fundazioarekin; hark

jasoko ditu Fundación BiscayTIK Fundazioaren jarraibide orokorrak eta hark esku hartuko du erantzukizun

horretarako solaskide gisa. Haren ardura izango da:

Egin beharreko lanen plangintza, jarraipena eta kontrola egitea eta horien kalitate maila egiaztatzea.

Fundación BiscayTIK Fundazioaren eskaerak jasotzea. Eskaera horiek baloratu eta horien plangintza

egin beharko du, Fundación BiscayTIK Fundazioarekin adostuta.

Fundación BiscayTIK Fundazioarekin egindako bileren aktak egin beharko ditu, eta adostutako

akordioak ezarriko dira. Hasieran, astean behin finkatuko dira bilerak, eta horietan gauzatzen ari

diren zereginen jarraipena egitea izango da helburu nagusia, bai eta zeregin horietan gertatzen diren

desbideratzeak eta aurrera egiteko puntu kritikoak edo geldiarazleak identifikatzea ere.

Fundación BiscayTIK Fundazioak egindako lanen gaineko kalitate kontrola egitea beretzat gordetzen du.

Horrela, gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak gaitzetsi ahalko ditu, bere irizpide propioei jarraiki. Hori

guztia Fundación BiscayTIK Fundazioak atzerapenen edo kontrataturiko zerbitzuen kalitate baxuaren ondotik

jar ditzakeen penalizazioen kaltetan izan gabe egingo da. Halaber, kontratua ebazteko arrazoi justifikatua izan

daiteke.

4. BALDINTZA BEREZIAK Enpresa lizitatzaileek ezin izango dute hizkera sexistarik erabili, proposamenak prestatu eta aurkezteko

orduan. Era berean, kontratua indarrean dagoen bitartean, enpresa esleipendunak ezin izango du hizkera

sexistarik erabili, idatziz edo modu digitalean sortutako behin betiko edozein dokumentutan; era berean,

datuak sexuaren arabera banandu beharko ditu, pertsonei buruz sortzen diren estatistika guztietan. Eta hori,

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 2.3 artikuluak dioena betez, non

errespetatu beharreko printzipio orokorrak adierazten baitira.

Page 14: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 14 / 20

4.1. Lantaldea eta betekizunak

Esleipendunak beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, egokitzen dizkioten

zerbitzuak modu egokian egiteko.

Esleipendunak mugikortasun geografiko osoa izango du eta Fundación BiscayTIK Fundazioek eskatutako

tokietan eman beharko du zerbitzua. Lantalde osoa edo zati bat lekualdatu behar badu, ez du kargu osagarririk

kobratuko. Halaber, esleipendunak Fundación BiscayTIK Fundazioak beste enpresa edo erakundeekin

adosten dituen bileretara joateko konpromisoa hartzen du.

Zerbitzua egiteko gutxienez 9 laguneko lantalde bat hartzen da beharrezkotzat, eta, horrez gainera,

Fundación BiscayTIK Fundazioarekin koordinazio lanak egingo dituen pertsona osagarri bat. Pertsona hori

izango da Fundación BiscayTIK Fundazioarekin arduradun bakarra eta bera arduratuko da egin beharreko

lanen plangintza, jarraipena eta kontrola egiteaz, bai eta horien kalitate maila egiaztatzeaz ere. Pertsona

horrek jasoko ditu Fundación BiscayTIK Fundazioaren jarraibide orokorrak, eta erantzukizun hori duen

solaskide gisa jardungo du.

Lantaldeak Kontrataziorako Oinarrizko Baldintzen O atalean zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

Kontratuak dirauen bitartean, lantaldearen osaketan egin daitezkeen aldaketek ezin izango dituzte memoria

deskribatzailean adierazitako ezaugarriak aldatu. Edonola ere, aldaketa horiek BiscayTIK Fundazioari

jakinarazi beharko zaizkio aldez aurretik eta BiscayTIK Fundazioaren berariazko baimena izan beharko du

Baloratu egingo da ekoizpen taldea handitzea lehenengo urtean zehar, hiruhilekoz hiruhileko.

1.HIRUHILEKOA 2.HIRUHILEKOA 3.HIRUHILEKOA 4.HIRUHILEKOA

GUTXIENEKOA PROPOSAMENA GUTXIENEKOA PROPOSAMENA GUTXIENEKOA PROPOSAMENA GUTXIENEKOA PROPOSAMENA

9 9 9 9

Fundación BiscayTIK Fundazioak beretzat gordetzen du lantaldeei ikuskaritzak egiteko eskubidea, goiko

taulako informazioa betetzen dela egiaztatzeko helburuarekin.

Enpresa esleipenduneko langileek beharrezko dituzten ekipamendua, baimenak, komunikazioak eta joan-

etorriak enpresak berak ordaindu beharko ditu.

Esleipendunak lantaldea etengabe prestaturik mantentzeko ardura hartuko du, Fundación BiscayTIK

Fundazioak eskaturiko teknologia/funtzionalitate horietan. Prestakuntza horren kostua, enpresa

esleipendunak prestakuntza hori jasotzeko jartzen dituen langileen dedikazioa bezala, haren konturakoa

izango da.

Page 15: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 15 / 20

4.2. Zerbitzuaren ordutegia

Zerbitzuaren gutxueneko ordutegia:

Neguko ordutegia (urriaren 1etik maiatzaren 31 arte):

astelehenetik ostegunera 8:30etatik 17:30etara

ostiralak 8:00etatik 15:00retara

Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30 arte):

astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Salbuespen kasuetan, BiscayTIKek aurreko paragrafoan adierazitako ordutegian ez den beste ordu eta egun

batzuetan zerbitzua ematea eska dezake.

Salbuespenezko kasuetan, BiscayTIK Fundazioak eskatu ahalko du zerbitzuak aurreko lerroaldeetan

zehazturikoez bestelako ordu edo egun batzuetan eman daitezela, plangintza baten arabera eta zerbitzuaren

beharrak direla medio, betiere, hala nola, inguruneen arteko promozioa, planifikatutako esku-hartzeak, etab.

Dena dela, 24x7 ARRETA LEIHO bat ere eskatzen da; bertan, zerbitzuaren arduradunen baten telefono

mugikorra egon behar da eskuragarri, larrialdiko egoerak edo planifikatu gabeko gertakizun-egoerak jakinarazi

ahal izateko.Zerbitzu horren ordu bakoitzeko prezioa (hala eskatzen denean) ordu arruntaren bikoitza izango

da.

4.3. Ezarritako denbora aurkezteko

Lantaldearen edozein partaide Fundación BiscayTIK Fundazioan aurkeztuko da bi ordu baino lehenago

BiscayTIK Fundazioak horrela eskatzen badu. Ez da onartuko puntu hau betetzen ez duten eskaintzarik

4.4. Entregatzekoak

Dokumentuak euskarri elektronikoan eta paperean entregatuko dira, proiektuaren jarraipena egin ahal izateko. Dokumentu horiek eguneratu egin beharko dira proiektuan zehar, dokumentazioaren historiko bat eginez. Gutxienez honako entregagaiak egin beharko dira:

Diseinu funtzionala.

Diseinu teknikoa.

Proben plana.

Prestakuntza plana.

Page 16: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 16 / 20

Erabiltzailearen eskuliburua.

Integrazioaren eskuliburua.

Esplotazioaren eskuliburua.

Instalazioaren eskuliburua.

Proben Emaitzen txostena.

Iturri Kodea.

Abiatze txostena.

Jarraipen txostenak.

Itxiera txostena.

Bilera Aktak.

Zerbitzuarekin zerikusia duten beste dokumentu batzuk.

4.5. Lanen kontrola

BiscayTIK Fundazioak egindako lanen gaineko kalitate kontrola egitea beretzat gordetzen du. Horrela,

gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak gaitzetsi ahalko ditu, bere irizpide propioei jarraiki. Hori guztia

BiscayTIK Fundazioak atzerapenen edo kontrataturiko zerbitzuen kalitate baxuaren ondotik jar ditzakeen

penalizazioen kaltetan izan gabe egingo da. Halaber, kontratua ebazteko arrazoi justifikatua izan daiteke.

Enpresa esleipendunak irtenbide mekanizatuak jarriko ditu zerbitzuaren kudeaketa eta jarraipenerako.

4.6. Konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babesari buruzko

araudia

4.6.1. Esleipendunak, kontratatutako zerbitzua emateko, datu pertsonalak atzitu behar baditu, I.

Eranskineko hitzarmenak bete beharko ditu.

4.6.2. Atzipena ez bada zerbitzua egokiro emateko beharrezkoa, ondorengo hitzarmenak aplikatu beharko

dira:

Zerbitzua emateko, zerbitzu-emaile den erakundeko langileek lokaletara, informaziodun fitxategien zerbitzarietara, sartu behar dira fisikoki nahiz telematikoki. Bertan datu pertsonalen fitxategien eta isilpeko beste agiri batzuen tratamendua egiten da. Edonola ere, espresuki debekatuta dago kontratatzailearen jabetzako datu pertsonalak atzitzea.

Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sekretu profesionala eta konfidentzialtasun-betebeharra gordeko dituzte beren esku utzi diren eginkizunak betetzean halabeharrez ikus ditzaketen datuen gainean. Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek debekatuta dute hirugarren pertsonei datuak ezagutaraztea, ematea, lagatzea edo edonola jakinaraztea, eta obligazio hori harremana bukatu ondoren ere mantenduko da. Zerbitzu-emaile den

Page 17: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 17 / 20

erakundeak kontratu honetako obligazioak eta, batez ere, sekretuari buruzko obligazioak bere langileei jakinarazteko eta betearazteko konpromisoa hartzen du.

Zerbitzu-emaile den erakundeak datuen babeserako indarrean dagoen legedi aplikagarriak xedatzen duena betetzeko eta fitxategiaren arduradunaren arauak jarraitzeko konpromisoa hartzen du, zehatz-mehatz:

o Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sartzen diren lokaletako segurtasun-neurriak errespetatu beharko dituzte, eta beraz haien egonaldiak edo igarotzeak ezin izango ditu jatorrizko segurtasun-baldintzak murriztu (ate eta leihoak ixtea, alarmak konektatzea eta abar).

o Zerbitzu-emaile den erakundearen betekizuna izango da zerbitzua emateko jaso duen informazioa baimenik gabeko pertsonek ezin dutela ikusi bermatzea. Hori dela eta, informazioa biltzeko, gordetzeko edo kontserbatzeko erabiltzen dituen lekuak konfidentzialtasuna bermatzeko egokiak izango dira.

o Zerbitzu-emaile den erakundeak zerbitzua emateko jaso dituen datu guztiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du. Obligazio honek edozein datu pertsonal duen euskarri edo agiriri eragiten dio eta erakundeak datuak berreskuratzea ezinezkoa dela bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

o Fitxategiaren arduradunaren jabetzako datu pertsonalen segurtasunari eragin diezaiokeen edozein intzidentzia, bai kontratua indarrean dagoenean bai ondoren gertatzen bada, kontratatzaile den erakundeari jakinaraziko zaio berehala.

Zerbitzu-emaile den erakundeak ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela. Halaber, datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela bermatzeko segurtasun-neurriak ezagutzen dituela ziurtatzen du.

Aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez duen zerbitzu-emailea tratamenduaren arduraduntzat joko da. Beraz, egin dituen arau-hausteen eta interesdunek dagokion Datuak Babesteko Agentzian jartzen dituzten erreklamazioen erantzule izango da eta, hala badagokio, kaltetutako pertsonak bere ondasun edo eskubideetan jasan duen kalte edo lesioengatik erabil dezakeen erantzukizuneko ekintzaren ondoriozko kalte-ordainen erantzule ere izango da.

Kontratua bertan behera uzteko behar besteko arrazoi izango da zerbitzu-emaile den erakundeak edo bere langileek sekretuaren betebeharra urratzea edo datu pertsonalen babesari buruzko araudia ez betetzea.

4.7. Jabetza intelektuala

Esleipendunak BiscayTIK Fundazioari lagako dizkio kontratu honen baitan eratutako plan, sorkuntza eta dokumentu guztien egile-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak. Jabetza intelektualari dagozkion eskubideen lagapenak ez du denbora-mugarik izango eta esleipendunak kobratuko duen ordainsariaren barne dagoela ulertuko da. Ondore horietarako, BiscayTIK Fundazioak esleipendunaren lana orokorki aldatzeko, eraldatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, argitaratzeko, erakusteko, erabiltzeko eta ustiatzeko eskubidea izango du.

Esleipendunak ezin izango du ikerketa osoa edo zati bat erabili, ez zuzenean ezta zeharka ere, munduko edozein lekutan egin lezakeen beste enkargu batean.

Page 18: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 18 / 20

Lizitatzaileak BiscayTIK Fundazioari eman beharko dizkio fitxategi guztien iturriak, baita erabilitako baliabide teknologiko guztiak ere.

5. ARGIBIDEAK Edozein kontsulta edo argibiderako eta eskaintzak bidaltzeko, BiscayTIK Fundazioak ondorengo helbidea jartzen du enpresa eskaintzaileen eskura:

[email protected]

Hala badagokio, lizitatzaileek eskatutako informazio osagarria edo pleguei nahiz dokumentazio osagarriari buruz dituzten zalantzen gaineko argibideak eskaintzak jasotzeko ezarritako eguna baino gutxienez 6 egun natural lehenago emango dira, betiere, eskaera eskaintzak jasotzeko epea amaitu baino gutxienez 8 egun natural lehenago egin bada.

Izenpetua: Alaitz Etxeandia Arteaga BiscayTIK Fundazioko Zuzendari Nagusia

Page 19: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 19 / 20

I ERANSKINA

DATU PERTSONALAK BABESTEKO HITZARMENAK .

Kontratatuko den zerbitzua dela bide, BISCAYTIK FUNDAZIOA da tratamendua jasoko duten fitxategien arduraduna, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (hemendik aurrera “DBLO”) ezarritakoa betez

Ondoren hitzartutakoa kontratatutako zerbitzua emateko esleipendunak trata ditzakeen fitxategietako datu pertsonalei mugatzen da.

Kontratu honetako alderdi gisa, DBLOaren 12. artikuluaren arabera ESLEIPENDUNA tratamenduaren arduradun bihurtuko da kontratua gauzatzen denetik. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazpena egiteko xedeetarako, ESLEIPENDUNAK kontratu honen helburu diren fitxategien tratamenduaren arduradun bezala agertzea onartzen du.

ESLEIPENDUNAK ezin izango ditu datuak erabili zehaztapen teknikoei buruzko txostenean (A atala) aurreikusitako kontratuaren xedea ez den beste helburu baterako.

ESLEIPENDUNAK datuak BiscayTIK Fundazioaren argibideak jarraituz tratatzeko konpromisoa hartzen du.

ESLEIPENDUNAK ez dizkie inola ere datuak ezagutaraziko, erakutsiko, lagatuko edo jakinaraziko, ezta horiek kontserbatzeko ere, kontratu honetan ezartzen den kontratuzko harremanetik kanpo dauden hirugarren pertsonei, baldin eta ez bada errekerimendu judizial espezifikorik.

Espresuki debekatzen da zerbitzu osoa edo zati bat egiteko hirugarren alderdiak azpikontratatzea, baldin eta BiscayTIK Fundazioak espresuki baimentzen ez badu.

ESLEIPENDUNAK datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarri den legedia betetzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, kontratu hau betetzeagatik bere langileek jakin dezaketen edozein datu konfidentzialtasun osoz gordeko da, eta ezin izango zaie hirugarren alderdiei jakinarazi ezta norberaren helburuetarako erabili. Horrenbestez, ESLEIPENDUNA BiscayTIK Fundazioari eta beste kaltetuei eragin diezaiekeen edozein kalteren erantzule izango da.

ESLEIPENDUNAK ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela.

Esleipendunak kontratu honen ondorioz jaso duen daturen bat gordetzeko baimena badu, kontratuzko harremana burutzen denean BiscayTIK Fundazioari itzultzeko konpromisoa hartzen du edo, hala badagokio, datuak zein horiek gordetzen dituzten euskarri edo agiriak suntsituko ditu. Datuen mantentzea babesten duen legeren bat badago, horiek egokiro blokeatuko dira erantzukizun juridikoak sor litezkeen bitartean.

Esleipenduna DBLOk ezartzen duen erantzukizun-erregimenari lotuta egongo da eta zuzenean erantzungo du datuak kontratu honetan adierazitako xedea ez den helburuetarako erabiltzen baditu, hirugarren pertsonei jakinarazten badizkie edo kontratu honen klausularen bat hautsiz erabiltzen baditu.

Esleipendunak zerbitzuak bere lokaletan ematen baditu, hau da, tratamenduaren arduradunarenak ez diren lokaletan, egoera hori bere segurtasun-agirian islatu beharko da, eta bertan fitxategia edo tratamendua, horren arduraduna eta tratamenduaren arabera ezarri beharreko segurtasun-neurriak adieraziko dira.

Egoki baderitzo, BiscayTIK Fundazioak datuak babesteko ikuskaritzaren txostena eskatu ahal izango du urtero zerbitzuak ematen diren bitartean datu pertsonalen tratamendu

Page 20: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ... · o Proba unitarioak o Integrazio-probak o Onarpen-probak: Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea. Erabiltzaile-baimenak sortu eta

HARMONIZATUTA

2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/15 20 / 20

automatizatuan parte hartzen duten fitxategi automatizatuak, tratamendurako zentroak, lokalak, ekipoak, sistemak, programak eta pertsonak aztertzeko. Txosten horretan kontratatutako zerbitzuak eta betetze-maila banakatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta bere Segurtasun Neurrien Araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Ikuskaritza BiscayTIK Fundazioak eta esleipendunak aurretiaz onartutako aditu independienteen bidez egingo da. Esleipendunak instalatzen dituen aplikazioek eta informazio-sistemek datuak babesteko aldizkako ikuskaritzak egiteko aukera emango dute.

Zerbitzuak fitxategiaren arduradunaren lokaletan edo urrutitik ematen badira, egoera hori fitxategiaren arduradunaren segurtasun-agirian islatu beharko da.