eskola 2.0

  • View
    224

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskal autonomia erkidegoan IKT-en egoera

Text of eskola 2.0

  • IKT-eek duten eragina

    EAEko eskoletan

    Eskola 2.0Heldutasun ereduaIkasyz

    Leire InsaustiMaite PerezAsel Lezeta

  • AURKIBIDEA

    ESKOLA 2.0.....................................................................................................................3

    Portatila ........................................................................................................................3Klaseetako metodologia berria ....................................................................................6

    IKASYZ PROGRAMA.....................................................................................................8

    HELDUTASUN EREDUA.............................................................................................12

    BIBLIOGRAFIA.............................................................................................................16

  • ESKOLA 2.0Ikasgelak digitalizatzean datza ESKOLA 2.0 egitasmoa, IKTak ikasgelan

    txertatuz, berauek heziketa prozesuan baliagarri eta laguntzaile bilakatuz.

    Helburua ez da teknologietan trebatzea bakarrik, berauek baliabide gisa erabiliz

    hezkuntza konpetentziak lortzea baizik.

    Beraz, ondorioz, helmuga baino bide dira. Jaurlaritzaren Kontseiluaren egitasmoa 2010 urteko ekitaldirako

    Euskadin programa hori sartzea, eta urte honetan Lehen Hezkuntzako

    hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta

    metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egitea izan da.

    Portatila

    Eskola 2.0 programak helburu batzu lortzeko asmoarekin ezarri dira. Lehen helburua orainarteko ikasgela klasikoak, zein teknologia arruntaz baliatu

    direnak (betiko arbela, telebista, bideoa ... ) ikasgela digitalak bilakatzea izango

    da. Horrela teknologia berri honek lehen bereizirik egiten ziren ainbat prozesu

    edo ekintza orain batera egiteko aukera emango duelarik.

    Bigarren helburua ikasgela hauetako irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea

    izango da, gero ikasleei beraiek dituzten ezagutza hauek irakasteko.

    Behin irakasleak trebatu eta ikasgelak digitalizatu direnean, ikasgela hauetako

    metodologiaren aldaketa bat eman behar da. Hau izango litzateke eskola 2.0

    programaren hirugarren helburua.

  • Laugarrena eta ikuspegi global batetatik ikusita berau, mundu honetan ematen

    ari den eta beti bezala mundu aberatsa eta mundu pobrearen, Hirugarren

    munduaren artean gertatzen ari den eten digitala murriztea.

    Tabla 1. IKT teknologien gastua munduko estatu ezberdinetan.

    Bostgarren helburu batekin lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin

    lankidetzan eta sarean sustatzea du.

    Amaitzeko, azken helburuak HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA nahi du eta

    aurreko helburu guztiak bere baitan jasoko lituzke.

  • Mundu mailako eten digitala murrizten

    Eskola 2.0 web 2.0-n oinarritzen da; hau da erabiltzaileen parte hartzean

    eta informazio trukaketan oinarritzen diren web-etan, talde ikaskuntza eta talde

    parte-hartzea bultzatuz.

    Helburu hauek eduki eta poliki-poliki bideratzen doazen arren, oraingoz,

    hezkuntza munduaren aldetik, nahiz eta programa hauek instalatzearen ardura

    dutenen aldetik beharrezkoa den materiala jaso, duda eta galdera ugari

    azaltzen dira:

    Sare sozialaren eraikuntza

    Laguntasuna eta trukaketa bultzatzen

    duten zerbitzuak

    Erabiltzaileen elkartean oinarritua

    WEB

    TEKNOLOGIA

    WEB 2.0

    ESKOLA 2.0

  • - Irakaslegoa Informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzeko

    ahalbidetuta al dago? Garrantzitsuagoa dena, iraultza pedagogikorako

    prestaturik al dago?

    - Zer eduki irakasten dira? Eta euskaraz?

    - Software libre ala ordainduzko baten aldeko apostua egingo da?

    - Ordenadore `portatilek irakasle-ikasle erlazioa aldatuko al dute?

    - Zer papel jokatzen dute familiek?

    - Presupuestoa hiru kurtso gehiagorako bakarrik baldin badago, inbertsio

    publikoa errentagarria izango al da?

    - Ordenadoreak ondatu eta galtzen badira, zer gertatuko da?

    - Eta garrantzitsuena; Eskola 2.0 programa panazea bat izango dela dio

    gobernuak, baina zihurtatuko al du nire alaba ongi hezituta egotea eta

    betidaniko matematika, zientzia, hizkuntza eta literaturak dominatzea?

    Ondorioz, programa hauek instalatzeko ardura dutenek eskoletan hezitzaileek

    dituzten duda eta zalantza hauek argitzen joatea komeniko litzateke, teknologia

    berri hauek eta berauen erabilpen egoki bat eskoletan ezartzen doan heinean.

    Klaseetako metodologia berria

    Alderdi honetatik beste herrialde edo komunitate autonomo batzuetan jadanik

    egin duten bidea eredu hartzea komenigarria izango litzatekela uste dugu. Hor

    daude Extremadura bezalako komunitateko esperientziak: eskoletan arbel

    digialak eta portatilak instalatzen ari dira, Linux bezalako software aske baten

    aplikazioaren bitartez.

  • Ahalik eta justu eta egoki baten aldeko apustua egin behar dela uste dugu,

    baina mundu honetako gauza gehienetan gertatzen den bezala, oso tentuz

    ibiltzea komeni da, bakarren batzuk besterik egoera aprobetxatuz aberastu eta

    diruz forratu ez ditezen.

    Ondo bideratuta, hezkuntza munduaren XXI. Mendeko metodo eta

    teknologiekin ikasi eta hezteko aukera emango du Eskola 2.0 eskoletan

    jartzeak. Teknologia hau eskoletan jartzeak ekar litzazkeen abantaila guztiak

    aprobetxa eta egoki kudeatu daitezen.

    IKTeekin dauzkagun zalantzak 1

  • IKASYZ PROGRAMAIKT-ak ikasgelan txertatzeko asmoz ikastolen elkarteak sortutako

    programa dugu ikasyz. Eskola 2.0 moduan, helburua ez da teknologia

    berrietan trebatzea baizik eta oinarrizko konpetentziak lortzeko sistema

    berritzailearen proposamena. Horrela, norberak ordenagailu bidez ikasketa

    autonomoa aurrera eramateko aukera eskaintzen du, izan ere, ikasle bakoitzak

    bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri

    erantzuten saiatzen den programa dugu. Hori dela-eta, ikasyz proiektua tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa dela esan genezake. Hiru atal hauek uztartzeko hardware aldetik ikasbook deituriko tresna informatiko

    merkea du oinarrian. Hala, ikasgela guztietan txertatzen da eta ikasle bakoitzak

    bere ordenagailuaz lan egiteko aukera du. Sofwarea kontutan izanik, hiru web

    aplikazio ditu; lehena jarduerak sortzeko eta antolatzeko (Designer), bigarrena

    tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko(Trainer), eta

    hirugarrena irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko

    (Inspector). Azkenik eduki kurrikularrei begira, arloka eta zailtasunaren arabera

    mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko

    45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta

    (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). Beraz, argi dago

    IKTen konpetetzia garatzeaz gain, beste hainbat konpetentzia lantzea duela

    helburu. Alderdi honen isla programen zereginetan ere ikus daiteke. Izan ere,

    ikasyz programak hiru zeregin hartzen ditu bere baitan:

    Trebatzea: Trebaketa errealitate bihur dadin, prozedurak hartzen ditu

    oinarrian. Hots, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren

    algoritmoak, kimikaren formulazioa... bezalako prozeduren bitartez ekintzen

    bidezko ikasketa sustatzen du.

    Memorizazioa: Hainbat eduki memorizatzen laguntzeko jarduerak

    proposatzen ditu, batez ere, datu eta gertaera historikoak, geografia-

    toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza- lexikoa, formulazioa... eta

    gisa honetako edukiak.

  • Autonomia: Bakoitzak bere ordenagailuarekin lana egiten duenez, ikasle

    bakoitzak bere erritmoa ezartzen du ahalmen eta mailaren arabera.

    Horrela ikaskuntza indibiduala eta autoaskia sustatzen du.

    Arestian aipa bezala oinarrizko hezkuntzan markaturiko

    konpetzentziak lortzen lagundu nahi duen programa da. Hori dela-eta,

    eguneroko gatazka eta arazoei erantzuna ematen laguntzeko ikasleari bere

    beharrei egokitutako tresna sendoak ematea du helburu nagusitzat. Hala,

    Hezkuntza aprendizaia puntual batzuen sistematizazioaren bitartez

    konpetentzia hauen garapena bideratzen da.

    Ekasyz proiektua ikasgelan txertatzeko orduan, ikaskide eta irakasleen

    artean zehaztasun maila handiko oinarriak kontutan hartu dira. Laburpen gisa

    ondorengo esparruak azpimarra genitzazke:

    Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik, kontratu didaktikoa egingo du. Bertan, irakasleakikaslearekin batera adostuko

    du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila,

    denboralizazioa,).

    Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du

    eta behar duen laguntza

    emango dio.

    Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake

    proiektuak.

    Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera,