of 1/1
11 BIMENDEURRENA Medikuntzan lizentziatua den Adrián Hugo Llorentek 1813an Donostiak pairatu zuen suntsiketaren ondoren tifusak nola popu- lazioari kalte egin zion aztertu du. Llorente donostiarra da, Zorroaga auzokoa, eta 24 ur- terekin bere azterketan oinarritutako liburu bat kaleratuko du. Tifus izurritea Donostian - Epidemia de tifus en San Sebastián 1813-1814 izeneko lana irailaren amaiera eta urriaren hasieraren artean argitaratuko da. Nola sortu zen liburua idazteko ideia? Medikuntzaren historiaren euskal museoan sartu nintzenean zuzendariari komentatu nion 1813ko historiari begirada bat eman be- har geniola. Dokumentazioa aztertzerakoan irtenbide gabeko puntu batera iritsi ginen: 1813. urtetik atzera ez zegoela dokumenta- ziorik, Donostiako artxiboa desagertu egin zelako. 1813ari buruzko informazioa niri na- hiko nahasia iruditu zitzaidan. Epidemia ge- hienak malaria eta kolera bezala klasifikatuta zeuden. Informazioa aztertzerakoan espero ez genuen dokumentazio bat aurkitu genuen, garaiko bi medikuen txosten bat. Zer zioen txostenak? José Domingo Zubikoetak eta Rafael Urbi- ADRIÁN HUGO LLORENTE ‘Tifus izurritea Donostian - Epidemia de tifus en San Sebastian (1813-1814)’ liburuaren idazlea eta Medikuntzan lizentziatua “1.300 eta 1.500 herritar inguru hil ziren Donostian tifusaren erruz” Adrián Hugo Llorente 1813an ospitale bezala erabili zen San Vicente elizaren aurrean. Testua: Harri Fernández Argazkia: Harri Fernández kiainek idatzi zuten txostena. Donostiako alkateak txosten mediko egiteko eskatu zien bi medikuei, gaixoen sintomak deskribatze- ko helburuarekin. Sintomak begiratu ondo- ren, ondorioztatu genuen deskribatzen ziren gaixotasunak nekez izan zitezkeela kolera edo malaria, tifusaren sintomak baitziren. Txostena pixka bat alde batera utzita, tes- tuingurua aztertzen saiatu ginen. Zenbat hildako izan ziren tifusaren- gatik? 1.300 eta 1.500 pertsona inguru hil ziren ti- fusaren ondorioz. Alderaketa bat egitearren -nahiz eta zehazki jakin ezin den - Donos- tiako sute eta suntsiketen ondorioz mila he- rritar hil egin ziren. Beraz, pentsatu izurritea- ren larritasuna nolakoa izan zen! Tifusa setioan sortu zen edo aurre- tik bazegoen gaitza zen? Horri erantzuna ematea izan da zailena. Gal- detzen didatenean hipotesiez hitz egiten dut. Gaixotasun hau, tifus exantematikoa, aurre- tik bazegoen Donostian. Aurreko gerran, Konbentzio gerran, ere izandako gaixotasuna zen. Gaur egun San Telmo Museoan den eraikinean aurkitu ziren hildako soldaduak, ziurrenik, Konbentzio gerran epidemiaren- gatik eraginez hildakoak izan ziren. 1813an hirian bazegoen gaitza. Hedatu izanaren arrazoia, ordea, beste bat da. Donostiarrak hiritik atera zirenean, inguruko baserrietan pilatu egin ziren. Konkretuki Ategorrietako bi baserri erabili ziren ospitale bezala eta, di- rudienez, horiek izan ziren infekzio-fokuak. Eta iturria zen izan zen? Ziurrenik frantsesak izan ziren iturria. Zergatik? Konbentzio gerran horrela izan zen. Bes- talde, badakigu Tuteran eta Zaragozako setioetan tropa aliatuek gaixotasuna baze- ramatela. Horri buruz, badugu nahiko inte- resgarria den hipotesi bat. Kronikek diote Donostian ospitale bezala erabiltzen ziren baserrietan frantses zaurituak ere bazirela eta gaixotasuna zeramatela, Hor hasi zen infe- kzio-fokua. Hala ere, gaixotasuna ia ziur bi bandoek zeukatela, bai aliatuek bai frantse- sek. Gauza da, tropa aliatuek Pasaian ospi- tale bat jarri zutela eta, printzipioz, ez zutela populazioa kontagiatu. Liburuan garaiko baliabide medi- kuak aztertu dituzu? Garai horretan ospitale bat izateak ez zuen gaixoak sendatzeko bermerik ematen. Ait- zitik, ospitale bat gaixotasunak hedatzeko medio bat zen. Gaur egun jendea zaintzeko lekuak dira. Garai horretan ez, gauza inpro- bisatuak ziren. Edonola ere, datuak datu, San Antonio ospitalea eta Casa de la Misericordia delakoa zeuden Donostian, baina, suntsituak izan ziren setioan. Medikurik gabe gelditu ziren. Ospitalerik ez izateak ez du berebizi- ko garrantzirik, baina bai mediku gabe gel- ditzeak. Esaterako, Zubikoeta eta Urbikiain gaitza berarengatik hil egin ziren. Donostia osasun baliabiderik gabe gelditu zen. Ge- rraren ondoren, denbora gehiegi behar izan zuten ospitale bat eraikitzeko, diru eza zela eta. Bermingham zinegotziak berak ordain- du behar izan zuen ospitalea. Tifusa ohikoa zen XIX. mendean? Gaia aztertzen hasi ginenean berehala ikusi genuen, Errusiako frentean eta Frantzian egon zen tifusa ezin zela alde batera utzi XIX. mendeaz eta Gerra Napoleonikoaz hitz egiterakoan. Adibidez, badago liburu bat Errusiako frentea Napoleonek ez zuela gal- du esaten duena baizik eta hotzak eta tifusak kalte egin ziotela.. Gerrarekin zuzenean erla- zionatutako gaitza zen tifusa, tropek arrope- tan zituzten arkakusoek hedatzen zutelako. Tifusaren aurka sendagairik bada- go? Tifusak arrapatzen zaituenean ezer gutxi egin daiteke. Hildakoen tasa altua zen, garai horretan ezin zen tratatu. Egun badago tifu- saren aurkako bakuna. Tifusa desagertzearen arrazoi nagusia egungo tropen artean intse- ktizida moduko baten erabilpena da. Arro- petan jartzen dute tifusa hedatzen duten zo- rriekin bukatzeko XIX. mendearen amaieran medikuek hainbat prebentzio metodo apli- katzen hasi ziren, esaterako, Kubako Gerran tropa espainolek arropa egosten zuten tifu- sari aurre egiteko, ur berotan sartzen zuten arropa zorriak hiltzeko.

Epidemia de tifus en San Sebastián 1813

  • View
    261

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Tifus izurritea Donostian 1813an

Text of Epidemia de tifus en San Sebastián 1813

  • 11BIMENDEURRENA

    Medikuntzan lizentziatua den Adrin Hugo Llorentek 1813an Donostiak pairatu zuen suntsiketaren ondoren tifusak nola popu-lazioari kalte egin zion aztertu du. Llorente donostiarra da, Zorroaga auzokoa, eta 24 ur-terekin bere azterketan oinarritutako liburu bat kaleratuko du. Tifus izurritea Donostian - Epidemia de tifus en San Sebastin 1813-1814 izeneko lana irailaren amaiera eta urriaren hasieraren artean argitaratuko da.Nola sortu zen liburua idazteko ideia?Medikuntzaren historiaren euskal museoan sartu nintzenean zuzendariari komentatu nion 1813ko historiari begirada bat eman be-har geniola. Dokumentazioa aztertzerakoan irtenbide gabeko puntu batera iritsi ginen: 1813. urtetik atzera ez zegoela dokumenta-ziorik, Donostiako artxiboa desagertu egin zelako. 1813ari buruzko informazioa niri na-hiko nahasia iruditu zitzaidan. Epidemia ge-hienak malaria eta kolera bezala klasi katuta zeuden. Informazioa aztertzerakoan espero ez genuen dokumentazio bat aurkitu genuen, garaiko bi medikuen txosten bat.Zer zioen txostenak?Jos Domingo Zubikoetak eta Rafael Urbi-

    ADRIN HUGO LLORENTETifus izurritea Donostian - Epidemia de tifus en San Sebastian (1813-1814) liburuaren idazlea eta Medikuntzan lizentziatua

    1.300 eta 1.500 herritar inguru hil ziren Donostian tifusaren erruz

    Adrin Hugo Llorente 1813an ospitale bezala erabili zen San Vicente elizaren aurrean.

    Testua: Harri FernndezArgazkia: Harri Fernndez

    kiainek idatzi zuten txostena. Donostiako alkateak txosten mediko egiteko eskatu zien bi medikuei, gaixoen sintomak deskribatze-ko helburuarekin. Sintomak begiratu ondo-ren, ondorioztatu genuen deskribatzen ziren gaixotasunak nekez izan zitezkeela kolera edo malaria, tifusaren sintomak baitziren. Txostena pixka bat alde batera utzita, tes-tuingurua aztertzen saiatu ginen.Zenbat hildako izan ziren tifusaren-gatik?1.300 eta 1.500 pertsona inguru hil ziren ti-fusaren ondorioz. Alderaketa bat egitearren -nahiz eta zehazki jakin ezin den - Donos-tiako sute eta suntsiketen ondorioz mila he-rritar hil egin ziren. Beraz, pentsatu izurritea-ren larritasuna nolakoa izan zen!Tifusa setioan sortu zen edo aurre-tik bazegoen gaitza zen?Horri erantzuna ematea izan da zailena. Gal-detzen didatenean hipotesiez hitz egiten dut. Gaixotasun hau, tifus exantematikoa, aurre-tik bazegoen Donostian. Aurreko gerran, Konbentzio gerran, ere izandako gaixotasuna zen. Gaur egun San Telmo Museoan den eraikinean aurkitu ziren hildako soldaduak, ziurrenik, Konbentzio gerran epidemiaren-gatik eraginez hildakoak izan ziren. 1813an hirian bazegoen gaitza. Hedatu izanaren arrazoia, ordea, beste bat da. Donostiarrak hiritik atera zirenean, inguruko baserrietan pilatu egin ziren. Konkretuki Ategorrietako

    bi baserri erabili ziren ospitale bezala eta, di-rudienez, horiek izan ziren infekzio-fokuak.Eta iturria zen izan zen?Ziurrenik frantsesak izan ziren iturria.Zergatik?Konbentzio gerran horrela izan zen. Bes-talde, badakigu Tuteran eta Zaragozako setioetan tropa aliatuek gaixotasuna baze-ramatela. Horri buruz, badugu nahiko inte-resgarria den hipotesi bat. Kronikek diote Donostian ospitale bezala erabiltzen ziren baserrietan frantses zaurituak ere bazirela eta gaixotasuna zeramatela, Hor hasi zen infe-kzio-fokua. Hala ere, gaixotasuna ia ziur bi bandoek zeukatela, bai aliatuek bai frantse-sek. Gauza da, tropa aliatuek Pasaian ospi-tale bat jarri zutela eta, printzipioz, ez zutela populazioa kontagiatu.Liburuan garaiko baliabide medi-kuak aztertu dituzu?Garai horretan ospitale bat izateak ez zuen gaixoak sendatzeko bermerik ematen. Ait-zitik, ospitale bat gaixotasunak hedatzeko medio bat zen. Gaur egun jendea zaintzeko lekuak dira. Garai horretan ez, gauza inpro-bisatuak ziren. Edonola ere, datuak datu, San Antonio ospitalea eta Casa de la Misericordia delakoa zeuden Donostian, baina, suntsituak izan ziren setioan. Medikurik gabe gelditu ziren. Ospitalerik ez izateak ez du berebizi-ko garrantzirik, baina bai mediku gabe gel-ditzeak. Esaterako, Zubikoeta eta Urbikiain

    gaitza berarengatik hil egin ziren. Donostia osasun baliabiderik gabe gelditu zen. Ge-rraren ondoren, denbora gehiegi behar izan zuten ospitale bat eraikitzeko, diru eza zela eta. Bermingham zinegotziak berak ordain-du behar izan zuen ospitalea.Tifusa ohikoa zen XIX. mendean?Gaia aztertzen hasi ginenean berehala ikusi genuen, Errusiako frentean eta Frantzian egon zen tifusa ezin zela alde batera utzi XIX. mendeaz eta Gerra Napoleonikoaz hitz egiterakoan. Adibidez, badago liburu bat Errusiako frentea Napoleonek ez zuela gal-du esaten duena baizik eta hotzak eta tifusak kalte egin ziotela.. Gerrarekin zuzenean erla-zionatutako gaitza zen tifusa, tropek arrope-tan zituzten arkakusoek hedatzen zutelako.Tifusaren aurka sendagairik bada-go? Tifusak arrapatzen zaituenean ezer gutxi egin daiteke. Hildakoen tasa altua zen, garai horretan ezin zen tratatu. Egun badago tifu-saren aurkako bakuna. Tifusa desagertzearen arrazoi nagusia egungo tropen artean intse-ktizida moduko baten erabilpena da. Arro-petan jartzen dute tifusa hedatzen duten zo-rriekin bukatzeko XIX. mendearen amaieran medikuek hainbat prebentzio metodo apli-katzen hasi ziren, esaterako, Kubako Gerran tropa espainolek arropa egosten zuten tifu-sari aurre egiteko, ur berotan sartzen zuten arropa zorriak hiltzeko.