34
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 1 HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA EPE: Maisu-maistren kidegoa SARRERA Enplegu Publikoa Irakaskuntzako Kidegoak Hizkuntza-eskakizunak SARRERA Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren kontzeptuak, alegia. Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki: hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen Kidegoa, eta abar. Enplegu Publikoa 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira. Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura. Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez: - Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. - Irakaslearen Kidegoan sartzeko hautaketa-proben deialdia egiteko Agindua: hautaketa- prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. - Eskabideak aurkeztea. - Onartuen eta baztertuen zerrendak - Oposizio-aldia - Lehiaketa-aldia - Euskararen balorazioa - Amaierako kalifikazioak - Praktiketako funtzionarioak izendatzea

EPE: Maisu-maistren kidegoa€¦ · baloratzeko dokumentazioa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), deialdiaren 8. oinarriaren arabera, entregatu beharko dute. - Programazio didaktikoa:

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 1

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

EPE: Maisu-maistren kidegoa

SARRERA

Enplegu Publikoa Irakaskuntzako Kidegoak Hizkuntza-eskakizunak

SARRERA

Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren kontzeptuak, alegia. Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki: hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen Kidegoa, eta abar.

Enplegu Publikoa

6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira.

Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura.

Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez:

- Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

- Irakaslearen Kidegoan sartzeko hautaketa-proben deialdia egiteko Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

- Eskabideak aurkeztea.

- Onartuen eta baztertuen zerrendak

- Oposizio-aldia

- Lehiaketa-aldia

- Euskararen balorazioa

- Amaierako kalifikazioak

- Praktiketako funtzionarioak izendatzea

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 2

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Irakaskuntzako Kidegoak

Irakaskuntzako funtzionarioak kidegoetan antolaturik daude, irakasten dituzten ikasgaien arabera eta kidegoetara iristeko eskatzen den titulazio mailaren arabera. Deialdi honetan hurrengo kidegorako plazak eskaintzen dira:

Maisu-maistren kidegokoa Irakaskuntzako euskal funtzio publikoaren antolamenduaren arabera, “A-2” azpitaldekoak.

Hizkuntza-eskakizunak

Hizkuntza-eskakizuna da lanpostu jakin baten zeregin guztiak euskaraz egin ahal izateko behar den hizkuntza-ezagutzaren maila. Lanpostua lortzeko eta bertako lana betetzeko beharrezko diren euskararen ezagutza mailek zehazten dituzte irakaskuntzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.

Irakaskuntzako lanpostuei bi hizkuntza-eskakizun ezartzen zaizkie:

· 1. hizkuntza-Eskakizuna (HE1): euskaraz edo euskara irakasten ez duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie, baina euskara harreman-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.

· 2. hizkuntza-Eskakizuna (HE2): euskaraz edo euskara irakasten duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie, eta euskara harreman-hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.

Beharrezkoa da lortu nahi den lanpostuari ezarri zaion 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7. artikuluan, otsailaren 19ko 2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta aurreikusitakoaren arabera.

Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko apirilaren 3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, honako epe hau izango dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute edo euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira.

Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko honako bideei jarraituko zaie:

a) Hautaketa-prozesuan HE2 egiaztatzeko berariaz egingo diren probak gainditzea. b) Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak

aladatua) araututako 2. hizkuntza-eskakizuna daukatela akreditatzea; baita hizkuntza-eskakizun horren baliokideak edo homologatuak diren hizkunza-ziurtagiri bat daukatela akreditatzea, ondorengo dekretuetan aurreikusitakoaren arabera: goian aipatutako Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuan emandako erredakzioan); urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena. Izangaiek ez dute egiaztatu behar eskakizunik, titulurik edo baliokidea den egiaztagiririk, baldin eta egiaztatzen badu apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko 2. artikuluan aurreikusitako salbuespenak gertatzen direla; horiek egiaztatzeko Dekretu horretan ezartzen den moduan egingo du (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen ditu).

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 3

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Hizkuntza-eskakizunarekin homologaturik dauden egiaztagiri eta tituluak

Irakaskuntzako Euskal Administrazioan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ondorioetarako, honako titulu eta egiaztagiriak irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunen baliokidetzat hartuko dira:

· HE2:

297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena (EHAA, 2010eko azaroak 15). Baliokidetza Dekretuaren esteka: http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20101115&s=2010219

1. hizkuntza-eskakizuna

Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira:

· Ikasleekin bakarka edo taldean irakaskuntza jarduerarekin zerikusia duten gaiez euskaraz hitz egiteko: besteak beste, jokabideaz, motibazioaz, ikasketetan lortutako emaitzez, beste ikasle batzuekin eta irakasleekin izandako arazoez eta ikasketak egiteko familiako giroaz. · Ikasleekin bakarka edo taldean beren adineko arazoekin eta interes bereziekin zerikusia duten gaiez euskaraz hitz egiteko: familiako arazoez, adiskidetasunaz, nortasunaz, zein bere heldutasunerako bidean izan dezaketen beste edozein arazoz. · Gurasoekin, irakasleekin eta hezkuntza administrazioko langileekin, hizkuntza maila egokian, nahiz eta teknikoa ez izan, honako gaiez euskaraz hitz egiteko gaitasuna: eskolaren funtzionamenduaz, helburuez, jokabide pedagogikoaz, ikasturteko programaz, kurtsoari eta zehazki ikasleari buruzko iritziaz, eskolako orduko eta orduz kanpoko jarduerez, ebaluaketarako irizpideez, lortutako emaitzez eta, oro har, pedagogia lanari eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzko gaiez.

2. hizkuntza-eskakizuna

Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira:

· HE1erako zehaztutakoa euskaraz egiteko. · Haren ikasgaiko edo alorreko irakaskuntzak euskaraz emateko ikasleei, bakarka, zein taldeka, dela azalpena magistrala eginez, dela gelan eztabaida sortuaz eta jasotako galderei erantzunez. · Eskolak prestatzeko edo ikasleek irakurtzeko probetxugarriak izan daitezkeen euskarazko argitalpenak, programa ofizialak, testu liburuak, kontsulta liburuak, artikuluak eta abar ulertzeko. · Irakasgaiarekin zerikusia izanik eskolak prestatzeko probetxugarria izan daitekeen ahozko materiala euskaraz ulertzeko (besteak beste, pelikulak, bideoak, zintak, irratsaioak). · Programa orokorrak eta bakoitzaren alorreko programazioa euskaraz idazteko. · Eskolak emateko behar diren fitxak, apunteak, materialak, ariketak, ebaluazioko ariketak eta abar euskaraz idazteko. · Ariketen zuzenketa, txostenen idazketa eta ikasleen lana balioztatzeko beste edozein jarduera euskaraz egiteko.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 4

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

EPE: Maisu-maistren kidegoa

DEITUTAKO PLAZAK

DEITUTAKO PLAZAK

Guztira 275 lanpostu eskaini dira A-2 azpitaldekoak (Euskal Autonomia Erkidegoko

Maisu-maistren kidegoa).

Bi txanda izango ditu hautaketa-prozesuak:

A) librea. B) ezinduei erreserbaturikoa.

Honako hau da lanpostuen banaketa, espezialitatearen eta txandaren arabera:

Espezialitatea

2. HE Guztira

A B

Haur Hezkuntza 102 8 110

Lehen Hezkuntza 56 4 60

Ingelesa 47 3 50

Musika 14 1 15

Gorputz Hezkuntza 14 1 15

Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa

23 2 25

Guztira 256 19 275

Lanpostuen ehuneko zazpiko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat betetzeko, honela izango da: lanpostu horietatik ehuneko bi, gutxienez, desgaitasun-intelektuala egiaztatzen dutenentzat; eta, eskeinitako gainontzekoak, bestelako desgaitasuna egiaztatzen dutenentzat.

Ezinduei erreserbaturiko txandan eskainitako lanpostuak bete gabe geratuz gero, txanda librekoei gehituko zaizkie.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 5

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

EPE: Maisu-maistren kidegoa

EPEAK

EPEAK

- Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean, deitutako prozesuan parte-hartu nahi dutenek deialdiaren 3.1 oinarrian adierazten den parte-hartzeko eskabidea bete behar dute.

Epe berean, deialdiaren 3.3.1 oinarrian aipatutako kasuetan daudenek, deialdiaren 3.4 oinarrian aurreikusitako moduan eta lekuan, oinarri horretan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, “Administraziorako alea” ordezkagiriarekin batera.

Ikusi ondorengo atala: “HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA – Onartua izateko eskbideak”.

- Egutegia bestelako agiriak aurkezteko

- Merezimenduak: 2015eko martxoaren 16tik 27ra bitartean, onartuta dauden izangaiek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta erreklamazioa jarri badute eta ebatzi gabe badago), deialdiaren I. eranskinean aipatzen diren merezimenduak baloratzeko dokumentazioa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), deialdiaren 8. oinarriaren arabera, entregatu beharko dute.

- Programazio didaktikoa: 2015eko martxoaren 16tik 31ra bitartean, onartuta dauden izangaiek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta erreklamazioa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu beharko dute.

- Hizkuntza-eskakizuna: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2015eko maiatzean zehar) 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaiek egiaztagiria aurkeztu dezaten. Aipatutako epe horren berri emango da Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz); bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere. Dena den, 6.2.5 oinarrian zerrendatzen diren egiaztagiriak dituzten izangaiek ez dituzte aurkeztu behar.

- Deialdiaren 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa: oposizio-lehiaketa gainditu duten pertsona hautatuen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean, horiek deialdiaren 11 oinarriak aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 6

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

EPE: Maisu-maistren kidegoa

HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA Onartua izateko betebeharrekoak Onartua izateko eskabideak

HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA

Atal honetan azaltzen da zer baldintza bete behar den deitutako prozeduretako baten bidez irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko. Eskabideak aurkezteko unean kontuan hartzeko informazio erabilgarria ere aurkituko duzu.

Prozesuan sartu ahal izateko bete behar direnak

Izangaiek ondokoak bete behar dituzte, hautaketa-prozesuan onartuko badituzte:

1) Betebehar orokorrak

Baldintza orokor hauek bete beharko dituzte hautaketa-prozesurako onartu ditzaten nahi dutenek:

a) Europar Batasuneko estatuetako bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa.

Horrez gain, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin eta dagokion itunean hala ezarrita badago, edozein nazionalitatetakoak izan arren, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean bizi badira.

b) Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

c) Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, ezta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta egotea ere.

Halaber, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek haien estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapen edo zigor penalik ez dutela egiaztatu beharko dute.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 7

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

e) Aukeratu nahi den kidegoko karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea.

f) Lortu nahi den lanpostuari ezarri zaion 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7. artikuluan, otsailaren 19ko 2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta aurreikusitakoaren arabera.

Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko apirilaren 3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, honako epe hau izango dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute edo euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira.

g) Nazionalitate espainiarrekoak ez diren izangaiek eta gainera haien hizkuntza-ofiziala gaztelania ez bada, hizkuntza horren ezagutza jakin bat egiaztatu beharko dute, deialdi honen 6.1 oinarriak ezartzen duen arabera.

2) Berariazko baldintzak

Baldintza orokor horiez gain, izangaiek ondorengo titulu hauetakoren bat izan beharko dute, edo hori emateko eskubideak ordainduta izatea:

- Maisu-maistraren titulua edo dagokion mailako titulua. - Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua. - Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua.

Titulazio horiek atzerrian lortu izanez gero, homologatuta egon beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera (horren bitartez, titulazio eta unibertsitate-akademiko ofizial baliokidetasuna titulu ofizialaren hezkuntzari dagozkion kualifikazioak titulazio mailara eta unibertsitate-maila akademiko ofizialera eta goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura onartezen dira bai eta Arkitekto, Ingeniari, Lizentziatu, Arkitekto Tekniko, Ingeniari Tekniko eta Diplomatuen titulu ofizialen hezkuntzari dagozkion kualifikazioen Espainiako markoaren mailen elkarrekikotasuna finkatzeko prozedura ere), edo, bestela, Maisu-maistra lanbidean jarduteko aitortuta egon beharko dute, 36/2005/EEE Zuzentarauak eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuak zehaztutakoaren babesean, aplikatu ahal diren heinean.

- Urritasuna dutenentzat erreserbatutako txandan parte hartzeko berariazko baldintzak

Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak bete eta, horrez gain, gai horretan eskuduntzak dituzten Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, dagokion autonomia-erkidegokoetako edo, hala badagokio, Estatuko Administrazioko organo eskudunek, gutxienez % 33ko urritasuna aitortu diotenek, urritasuna irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada.

Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskabidean egin beharko du, eta berariaz adieraziko du horretarako eskatutako baldintza betetzen duela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du adierazitako baldintza hori betetzen duela.

Hala ere, oposizio-aldiko edo praktika-aldiko probak egitean, epaimahaiak zalantzarik izango balu izangaiak sartu nahi duen kidegoan eta espezialitatean funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko izangaiaren gaitasunaren inguruan, epaimahaiak edo praktika-

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 8

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

aldiko batzorde kalifikatzaileak, kasuko, probak deitu dituen organoari jakinaraziko diote; horrek auziari buruzko irizpena eskatu ahal izango dio eskumena duen sailari. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean, izangaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du hautaketa-prozesuan; eta, adierazitako irizpena jaso arte, etenda geratuko da prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena.

Sarbide libreko izangaien baldintza beretan egingo da hautaketa-prozesua, deialdiaren 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera eska daitezkeen denboraren eta baliabide materialen egokitzapenen kalterik gabe.

Ezinduei erreserbaturikoen txandan lehiatzen diren izangaiek ezin izango dute espezialitate bererako lehiatu beste prozesuren baten bitartez, eta ezin izango dute prozeduraz aldatu gerora.

Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, gainera, hizkuntza-eskakizuna baldintza izan ezik, eduki beharko dena deialdiaren 6.2 oinarrian xedatutako hizkuntza-eskakizuna probaren emaitzak argitaratzen diren egunean.

Onartua izateko eskabideak

Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea egin aurretik, deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da, batez ere eskabideak aurkezteko epeei buruzko atalak, eskabideak betetzeko jarraibideei buruzko atalak, etab.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko bete behar den eskabidea honako Internet helbidean aurki daiteke: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus – “Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa” – “Onartzeko eskabidea”.

Eskabidea betetzean, hartu-izanaren agiri bat lortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea); horrek esleitutako erreferentzia-zenbakia eta deialdiaren 3.2 oinarrian ezarritako eratan tasa ordaintzeko datuak izango ditu. Gainera, izangaiarentzako ordezkagiri bat eskuratuko da (Pertsona interesatuarentzako alea). Bukatzeko, hirugarren ordezkagiri bat lortuko da (Administraziorako alea), eta deialdiaren 3.3.1 oinarrian aipatutako betekizunetan daudenek bakarrik eta esklusiban aurkeztu beharreko dokumentazioari erantsiko diote eskabideak burutzeko epean.

Behin eskabidea beteta, hautaketa-prozesuan argitaratuko den informazioa, izangaiaren espedienteari buruzkoa, irakasle-gunean ikusgai egongo da; erabiltzailea (NAN) eta pasahitza sartu beharko dira. Bertara sartzeko hurrengo Interneteko helbideen bidez izango da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Informazio hori kontsultatzeko, pasahitza duten izangaientzat, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emateagatik (Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan irakasle-ordezkapenak egiteko 2014/2015 ikasturteko izangaien zerrendan daudelako, edo bestelako prozeduretan parte-hartu dutelako), pasahitza hori erabiliz egingo dute. Pasahitza gogoratzen ez badute edo galdu badute, berri bat lortu ahal izango dute: http://www.irakasle.eus helbidean, “Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)” aukera sakatuz.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 9

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Ordea, pasahitza ez duten izangaientzat sistemak pasahitza bat emango die prozesu honen informazioa ikusteko; pasahitza sms bitartez bidaliko zaie eskabidean jarritako telefono mugikorrera, hura bete eta gero. Erabiltzailea izangaiaren NANa izango da.

Baldin eta espezialitate bat baino gehiagorako eskabidea aurkeztuko balitz, ez du ziurtatzen izangaiek egin ahal izatea eskatutako espezialitate desberdinen probak. Espezialitate desberdinen probak une berberan hasiko balira, ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa (azterketa egiteko eskubide-tasa).

Urritasuna duten izangaiek hala adieraziko dute eskabidean, horretarako dagokion laukian, bai eta probak egiteko eskatzen dituzten egokitzapenak ere, denborari zein baliabide materialei dagokienez, gainerako izangaien baldintza beretan lehiatu ahal izateko. Eskabidean horretarako dagoen tokia nahikoa ez bada eskatzen den egokitzapena azaltzeko, inprimakiari erantsitako orrian azalduko da. Egokitzapena eskatzen bada, horrez gain, deialdiaren 3.3.1.b) oinarrian adierazitako dokumentua aurkeztuko dute.

Nazionalitate espainiarrik ez duten izangaiek gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten ala ez adierazi beharko dute. Deialdiaren 6.1.1 oinarrian xedatutakoaren arabera salbuetsita badaude, eskabidean berariaz adierazi beharko dute, eta dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko dute, tituluren bat badute edo aurreko deialdietan proba gainditua badute, deialdiaren 3.3.1.c) oinarrian adierazten den moduan.

Hizkuntza-eskakizuneko proba egin behar duten izangaiek eskabidean adieraziko dute eta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan irakasle-ordezkapenak egiteko 2014/2015 ikasturteko izangaien zerrendan ez daudenek, deialdiaren 3.3.1.a) oinarrian zehaztutako dokumentazioa aurkeztuko dute.

Tasak ordaintzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, deialdi honetan parte hartu nahi duen izangai bakoitzak izen-emate tasa ordaindu beharko du: 18,18 euro.

Tasa ordaindu beharko da eskabideak aurkezteko epearen barruan, eta horretarako bi bideotako bat aukeratu ahal izango da:

a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Euskadiko Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell Gipuzkoano, Bankia, La Caixa, Bankoa edo Ipar Kutxa. Inprimakiek barren kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz antzemanez.

b) ON-LINE ordaintzea: banku elektroniko sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, betiere interesduna modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa-mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, izangaia prozesutik kanpo geldituko da. Ordaindutako zenbatekoan errorea baldin badago, konpondu daiteke; horretarako, izangaiak hamar laneguneko epea izango du, onartutako eta baztertautako izangaien behin-behineko zerrenda argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 10

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Banku-erakundean agiriak aurkezteak eta tasak ordaintzeak ez du, inola ere, ordezkatuko eskabidea behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, betetzeko izapidea.

Agiriak aurkezteko tokia

Deialdiaren 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa (“Administraziorako alea” ordezkagiriarekin batera), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaio; horretarako toki hauetako batean aurkez daiteke:

a) Zuzenean dituen bulegoetan:

- Araba: Zuzenean, Ramiro Maeztu,10 behea – Vitoria-Gasteiz - Bizkaia: Zuzenean, Gran Vía, 85 – Bilbo - Gipuzkoa: Zuzenean, Andia, 13 – Donostia-San Sebastian

b) Eusko Jaurlaritzarekin dagokion hitzarmena izenpetu duten toki-administrazioen erregistroetan.

c) Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako gainerako tokietan, xedapen horretan ezarritako baldintzen arabera. Dokumentazioa posta-bulegoren batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekia erabiliko da, posta-langileak eskabidea datatu eta zigilatu dezan, ziurtatu baino lehen. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu dela joko da.

Atzerrian egindako eskabideak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dira, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Donostia-San Sebastian kalea, 1 zbkia (Lakua), Vitoria-Gasteiz (kode postala 01010).

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko, deialdiaren 3.2 oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

Agiriak

Eskabideak aurkezteko epean, ondoren aipatzen diren kasuetan, eskabidea betetzeaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Hizkuntza-eskakizuna akreditatzeko proba egitea eskatu eta gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan irakasle-ordezkapenak egiteko 2014/2015 ikasturteko izangaien zerrendan ez daudenek, kidegoan sartzeko eskatutako tituluaren edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu behar dute, deialdiaren 2.2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hori dela-eta, ez dute aurkeztu behar a) atal honetan adierazitako dokumentazioa honako izangai hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan irakasle-ordezkapenak egiteko 2014/2015 ikasturteko izangaien zerrendan daudenek.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 11

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo Maisu-maistra lanbidean jarduteko behar den onespenaren kredentziala erantsi beharko da, deialdiaren 2.2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera. Dokumentazio hori aurkeztu ezean, hizkuntza-eskakizunak akreditatzeko proba ezingo du egin.

b) Urritasuna duten izangaiek probak egiteko denboraren eta baliabide materialen egokitzapenak eskatzen badute, urritasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak emandako medikuaren irizpen teknikoa aurkeztu beharko dute, fede emanez egiaztatzen dituena aitortutako urritasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak, hautaketa-organoak balioetsi ahal izan dezan eskatutako egokitzapenak bidezkoak diren ala ez.

Aurkeztutako dokumentazioaren eta eskatutako egokitzapenen arabera, bai eta aplikagarria den araudiaren arabera ere, eskatutako egokitzapenak onartuak edo ukatuak izango dira; izangaiari erantzuna jakinaraziko zaio.

c) Espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek eta gaztelania hizkuntza ofiziala ez badute, deialdiaren 6.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera gaztelaniaren ezagutza-proba egitetik salbuetsita geratu nahi badute oinarri horretan aipatutako tituluren bat dutelako, tituluen fotokopia konpultsatua edo tituluak emateko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Halaber, aurreko deialdietan proba gainditu dutela-eta salbuetsita geratu nahi duten izangaiek proba gainditua dutela egiaztatuko duen agiria aurkeztu beharko dute.

Dokumentu horiek aurkeztu ezean, interesdunak ezingo dira salbuetsi, eta, hortaz, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritako proba egin beharko dute.

Deialdiaren 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuko da “Administraziorako alea” ordezkagiriarekin batera.

Fotokopia bidez aurkezten den dokumentazioa konpultsatuta izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztiak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Dena den, Administrazioak izangaiari eskatu ahal dizkio beharrezko argibideak eta agiriak, dokumentazioari buruzko ager daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak argitzeko.

Izangaiak aurkeztutako dokumentazioaren berariazko arduradunak dira. Dokumentazioren bat manipulatuz gero edota faltsutzerik eginez gero, ezingo dute deialdi honetan parte hartu, eta, horrez gain, aurre egin beharko diote faltsutze horretatik eratorritako erantzukizunari.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 12

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

EPE: Maisu-maistren kidegoa

SARTZEKO PROZEDURA Sarbide libreko prozedura Ezinduei erreserbaturiko prozedura

SARTZEKO PROZEDURA

Deialdian eskaintzen diren plazak kidego, espezialitate, hizkuntza-eskakizuna eta txandaren arabera antolatu dira. Sartzeko edo iristeko prozedurei dagokienez (txandei dagokienez), honela banatzen dira:

Sarbide libreko prozedura

Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna, etab.…) betetzeaz gain, berariazko baldintzak betetzen dituen edonor aurkez daiteke (dagozkion kidegoetara iristeko titulazioa, edo deia egiten den kidego eta espezialitateen arabera sartzeko ezartzen diren gainontzeko baldintzak baldin badu).

Ikus onartua izateko betebeharrezkoak.

Ezinduei erreserbaturiko prozedura

Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak bete eta, horrez gain, gai horretan eskuduntzak dituzten Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, dagokion autonomia-erkidegokoetako edo, hala badagokio, Estatuko Administrazioko organo eskudunek, gutxienez % 33ko urritasuna aitortu diotenek, urritasuna irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada.

Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskabidean egin beharko du, eta berariaz adieraziko du horretarako eskatutako baldintza betetzen duela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du adierazitako baldintza hori betetzen duela.

Ezinduei erreserbaturikoen txandan lehiatzen diren izangaiek ezin izango dute espezialitate bererako lehiatu beste prozesuren baten bitartez, eta ezin izango dute prozeduraz aldatu gerora.

Txanda guztietan:

Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, gainera, hizkuntza-eskakizuna baldintza izan ezik, eduki beharko dena deialdiaren 6.2 oinarrian xedatutako hizkuntza-eskakizuna probaren emaitzak argitaratzen diren egunean.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 13

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

EPE: Maisu-maistren kidegoa

HAUTAKETA PROZESUAREN GARAPENA

Onartuen eta baztertutakoen zerrendak Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, Hautaketa-batzordeak eta Batzorde-barematzaileak Oposizioa eta lehiaketa Lanpostuen esleipena Oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiek egin beharrekoa Praktiketako funtzionarioak izendatzea Praktika-aldia Karrerako funtzionarioak izendatzea

HAUTAKETA PROZESUAREN GARAPENA

Atal honetan jorratzen dira hautaketa-prozesuaren alderik garrantzitsuenak, izangaiek kontuan hartu behar dituztenak.

Onartuen eta baztertuen pertsonen zerrendak

Hautaketa-prozesuan onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen izenak ikusgai jartzen dituzten zerrendak dira.

- Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda

Eskabideak betetzeko epea amaitutakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du hilabetean gehienez, eta onartutzat deklaratuko du pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda; bertan, zerrenda hori non dagoen erakusgai adieraziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbideetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Halaber, informazioari begira, ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki tauletan argitaratuko da.

Zerrendan, datu hauek agertuko dira: abizenak eta izena, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo antzekoren batena atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, izangaiak parte hartzen duen hautaketa-prozesua eta espezialitatea; kanpoan utzitakoen kasuan, berriz, kanpoan uzteko arrazoiak ere agertu beharko du. Halaber, gaztelaniaren ezagutza-proba zer izangaik egin behar duten ere adieraziko da.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena argitara ematean (gorago aipatutako tokietan), interesdunak jakinaren gainean jarri direla joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Komeni da nork bere izena onartuen pertsonen zerrendan dagoela egiaztatzea.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 14

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

- Erreklamazioak

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren kontra, hamar laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; edo zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak antzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta deialdiaren 4.1 oinarrian aipatutako ebazpenean adieraziko diren tokietan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 38.4. artikuluan aipatzen dituen bulegoetan aurkeztuko dira.

Adierazitako epe horretan interesdunak ez badu konpontzen zerrendatik kanpora utzi duen arrazoia, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

- Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda

Aurkeztutako erreklamazioak onartu edo ezetsiko dira Langileak Kudeatzeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez. Ebazpen berak onetsitzat joko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.

Ebazpena eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko dira behin-behineko zerrendarentzat aipatutako toki berberetan.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Probak egitera joan ahal izango dira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren arabera, prozesurako onartuta bezala agertzen diren izangaiak; gainera, nahiz eta baztertuta bezala agertu, deitutako ekitaldian ebazteko dagoen gora jotzeko errekurtsoa jarrita dutela egiaztatzen duten izangaiak ere joan ahal izango dira.

Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi eskatzen zaizkien baldintzak beteta dituztela aitortzen zaienik interesdunei. Deialdi honen 11 oinarriak xedatutakoari jarraiki, hautatuak diren izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen egiaztatzen bada, prozedura honetan parte hartzetik ondoriozta litezkeen eskubide guztiak galduko ditu.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 15

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, Hautaketa-batzordeak eta Batzorde-barematzaileak.

Hautaketa-organoek egingo dute prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa; deialdiaren 6.1 eta 6.2 oinarretan aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe, gaztelaniaren eta euskararen ezagutza egiaztatzeko proben epaimahaiei dagokionez, hurrenez hurren.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak izendatuko ditu Epaimahaiak, agindu baten bidez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, abstentzio- edo errefusatze-arrazoiak direla-eta aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe.

Hautaketa-organoetako kideek justifikatu ezin badute zergatik ez diren joan prozesuaren batzarretara eta ekitaldietara, eraketakoa barne, horretarako buruak edo Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako titularrak deitu badute, dagokion erantzukizuna izango du legearen arabera.

2014/2015 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira, eta, beraz, ez dute deialdiaren 5.2.2 oinarrian aurreikusitako zozketa-ekitaldian hautagai gisa parte hartuko.

Epaimahaiak

Epaimahai-kopurua

Espezialitate bakoitzean beharrezko ikusten den beste epaimahai izendatu ahal izango dira. Espezialitate bakoitzeko eskatzaile-kopuruaren araberakoa izango da espezialitate bakoitzeko izangaiak epaitzeko izendatu beharreko epaimahaien kopurua, eta, halakorik balego, hautaketa-batzordeena.

Osaera eta izendapena

Epaimahaiek bosna kide izango dituzte; hau da, epaimahaiburu bana eta launa epaimahaikide. Denek izan beharko dute irakasleen karrerako kidegoetako jarduneko karrerako funtzionario edo hezkuntzako ikuskari. Izangaiek zein kidegotara iritsi nahi duten, kidego horren sailkapen-maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak izango dira epaimahaikideak, eta gehienak kidego horretakoak izango dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko dira. Salbuespen gisa, espezialitateko titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.

Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari, epaimahaiak besterik erabaki ezean.

Epaimahaiak izendatzerakoan, kontuan izango da espezialitatearen printzipioa; hau da, epaimahaikide gehienek epaituko duten espezialitateko titular izan behar dute. Espezialitate bereko irakasleak ez daudelako ezinezkoa bada, kideko espezialitateetako karrerako funtzionarioekin osa daitezke epaimahaiak, eta aholkulari espezialistak izenda daitezke, kasu horretan.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 16

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Halaber, oinarritutako arrazoi objektiboek eragozten ez badute, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza orekatua izatea bermatuko da, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen 20.4.b) eta 20.6 artikuluetan aurreikusita dagoenaren arabera.

Epaimahaiak izendatzean, autonomia-erkidego honetan ofizial diren bi hizkuntzetan gai izatea bermatuko da.

Epaimahaia bakoitzarako ordezko epaimahaia izendatuko da, irizpide berberei jarraituz.

Borondatezko parte-hartzea

Beren borondatez epaimahairen batean kide gisa parte hartu nahi dutenek aurkeztu beharko dute idatzi bat, Langileriak Kudeatzeko zuzendariari zuzendua, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 2015eko martxoaren 13ra arte.

Partaidetza boluntario honetatik, baita zozketatik ere, kanpo geratuko dira 2014/2015 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari lanetan aritutako funtzionarioak.

Hautaketa-batzordeak

Aurkeztutako eskabide-kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu beharko balitz espezialitate baterako edo batzuetarako, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako.

Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte batzordeok. Gutxienez bost kide izango dituzte batzordeek, eta epaimahaiburuen kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideek osatuko dituzte batzordeok. Espezialitate bakoitzean zenbakirik txikiena duen epaimahaiko burua arituko da batzordeburu, eta batzordeko kideen artean kidegoan antzinatasunik txikiena duen pertsona izango da idazkari, batzordeak besterik erabaki ezean.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak jardungo du hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.

Batzorde-barematzaileak

Langileak Kudeatzeko zuzendariak beharrezkoak diren Batzorde-barematzaileak izendatuko ditu. Batzorde horiek dagokion espezialitateekin edo espezialitate taldeekin lotutakoak izango dira, eta honako hauek osatuko dituzte: presidente bat, Hezkuntzako ikuskatzailea izango dena; eta lau epaimahaikide, kidegoko eta dauden batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako karrerako funtzionarioak izango direnak. Espezialitate bereko irakasleak ez daudelako ezinezkoa bada, kideko espezialitateetako karrerako funtzionarioekin osa daitezke batzordeak, eta aholkulari espezialistak izenda daitezke, kasu horretan.

Batzorde horiek Hezkuntza Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzen eta zerbitzuen aholkularitza baliatu ahal izango dute.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 17

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Hautaketa-organoen kideen abstenitzea eta errefusatzea

Abstentzioa

Hautaketa-organoetako kideek ez dute parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 28. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Aurreko paragrafoan ohartarazitako gorabeheretan sartuta ez daudela agertzeko, berariazko aitorpena eskatuko diete hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Organo eskumendunak dagokion erabakia hartu beharko du.

Errefusatzea

Izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 29. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak ematen badira.

Hautaketa-organoak eratzea

Buruek aldez aurretik deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertan badira.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak baloratu beharko dituen aparteko gorabeherarik gertatu ezean, hautaketa-organoak eratu ondoren, honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera baliozkoa izateko: burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak.

Epaimahaiek edo, dagokionen, Hautaketa Batzordeek, euren lanetara aholkulari espezialistak sartzea proposa dezakete, baita laguntzarako funtzio teknikoak egiteko laguntzaileak ere. Horien lana espezialitate teknikoetan laguntza ematea baino ez da izango. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 18

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Hautaketa-organoen eginkizunak

Epaimahaiei dagokie:

a) Hautaketa-prozesuko aldiak garatu, deialdi honetan xedatutakoaren arabera. b) Oposizio-aldiko probak kalifikatu. c) Lehiaketa-aldiko merezimenduak baloratu. d) Hautaketa-batzordeei agindutako eginkizunak, halako batzorderik ez badago. e) Epaimahai bakoitzak erabakiko du ariketaren eduki praktikoa zein den, deialdiaren

IV. eranskinean zehazten diren premisak kontuan izanda.

Hautaketa-batzordeei dagokie:

a) Epaimahaiak koordinatu. b) Epaimahaien jarduera-irizpideak zehaztu eta epaimahaien jarduera-irizpideak

homogeneizatu. Horretarako, epaimahaiek bi probak kalifikatzeko jarraitu beharko dituzten balorazio-irizpideak idatziz finkatu beharko dituzte.

Agiri horiek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara igorriko dira hautaketa-prozesua amaitutakoan.

c) Lehiaketa-aldiko puntuak Epaimahaiek oposizio-aldian emandako puntuei batu, izangaiak sailkatu eta lehiaketa- eta oposizio-aldiak gainditu dutenen izenak aldarrikatu.

d) Hautaketa-prozesua gainditu duten hautatutako izangaien zerrendak prestatu, eta deialdia egin duen organoari zerrenda horiek helaraztu.

Hautaketa-prozesuak iraun bitartean, arau hauek aplikatzerakoan sor litezkeen zalantza guztiak hautaketa-batzordeek ebatziko dituzte, eta aurreikusi ez diren egoeretan zer egin behar den erabakiko dute.

Batzorde-barematzaileei dagokie: deialdiaren I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako merezimenduak barematzea, epaimahaiek delegatuta.

Hautaketa-organoen jardunbideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoari jarraituko dio beti.

Beharrezkoa izanez gero, hautaketa-organoek bidezko diren neurriak hartuko dituzte urritasunak dituzten izangaiek ariketak egiterakoan gainerako parte-hartzaileen aukera berak izan ditzaten. Horretarako, urritasunak izan eta deialdi honetako 3.1.2 oinarrian aurreikusten den moduan eskatzen duten pertsonentzat, ariketak egiteko dagoen denborari eta baliabideei dagozkien balizko egokitzapenak egingo dira, betiere baldin eta egokitzapen horiek probaren edukia desnaturalizatzen ez badute, eta urritasun horiek irakasle-lanean normaltasunez aritzearekin bateragarriak baldin badira.

Hautaproba hauetan diharduten hautaketa-organoetako kideek zerbitzuaren ondorioz kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, une bakoitzean aplikatu beharreko araudiak aurrez ikusitakoaren arabera.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 19

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Oposizioa eta lehiaketa

Hautaketa-prozesuak bi aldi izango ditu: lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia.

Lehiaketa

Dokumentazioa entregatzea, ofizioz barematzea eta puntuazioak argitaratzea

Lehiaketa-aldia deialdiaren I. eranskinean adierazitako merezimenduak baloratzea da.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte egindako merezimenduak baino ez dira barematuko.

Izangai bakoitzak merezimenduen balorazioan lor dezakeen gehienezko puntuazioa, lehiaketa-aldian, 10 puntukoa da.

2015eko martxoaren 16tik 27ra bitartean izangaiak aurkeztu beharko du, deialdiaren 3.4 oinarrian adierazten diren lekuetan eta moduan, ondorengo dokumentazioa:

- Deialdiaren I. eranskinean (merezimenduen baremoa) aipatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua), hurrengo kasuan izan ezik: merezimenduak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude; hori horrela, ofizioz zenbatuko dira, deialdiaren 8.2.1 oinarrian aurreikusten den arabera. Erregistro horietan dagoen informazioa kontsultatu behar da deialdiaren 8.2.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Izangaiak dituen merezimenduak baina informatika-erregistroetan ez badaude, horiek aurkeztu beharko ditu; horretarako, deialdiko I. Eranskinean ezartzen diren egiaztagirien bidez ziurtatuko ditu, ezarritako epean.

Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar badu, dokumentazioari “Merezimenduak alegatzeko orria” atxikitu beharko du, Interneteko helbideetan dagoen inprimakiaren arabera: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz). Orri horretan izangaiak alegatu beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan ez dauden merezimenduak eta horiek barematzeko egiaztagiriak aurkeztu behar ditu.

Alegatutako tituluaren espediente akademikoa baloratu ahal izateko, titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek merituak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango dituzte titulua eman zuen herrialdeko hezkuntza-administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioen batez bestekoaren egiaztapena eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekin baliokideak zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ofizioz zenbatuko ditu eta, ondorioz, ondoren zerrendatzen diren merezimenduen egiaztagiririk ez da aurkeztu beharrik:

- Deialdiaren I. Eranskineko I.1 eta I.2 azpiatalak: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko eta beste erkidegokoetako ikastetxe publikoetan emandako zerbitzuak, baldin eta aipatutako Saileko informatika-erregistroetan badaude.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 20

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

- Deialdiaren I. Eranskineko I.3 eta I.4 azpiatalak: Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegokoetako ikastetxe pribatuetan emandako zerbitzuak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

- Deialdiaren I. Eranskineko II.2.2, II.3.1 eta II.3.2 azpiatalak: Doktore tituluak, Diplomaturak, Ingeniaritza Teknikoak, Arkitektura Teknikoak, Lizentziaturak, Ingeniaritzak, Arkitekturak eta Gradu-tituluak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

Ofizioz ez da zenbatuko lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloari dagozkion ikasketak. Horiek baloratzeko, ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da; bertan, zikloa lortzeko beharrezko irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla berariaz adieraziko da.

- Deialdiaren I. Eranskineko II.4.b) azpiatala: Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoetako hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulazioak edo ziurtagiriak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

- Deialdiaren I. Eranskineko III.2 azpiatala: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako ikastaroak, baita Sail horren etengabeko prestakuntzako planean bildutako edo berak aitortutako jarduerak ere, salbu eta Eima eta Nolegaren jarduerak; azken horietan, interesatuak alegatu edo ziurtatu behar du jarduera horiek egin dituela.

- Deialdiaren I. Eranskineko III.4 azpiatala: Atzerriko hizkuntzan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila duela egiaztatzen dituen tituluak edo ziurtagiriak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan dagoen informazioa kontsultatu behar da, aipatutako merezimenduei dagokionez. Horretarako, honako helbidera jo beharko da: www.irakasle.eus (erabiltzailea eta pasahitza sartu) – “Espediente pertsonala”. Eta ondoren, honako atalak kontsultatu ahalko dira:

Zerbitzu orria Tituluak Ikastaroen ziurtagiria

Erabili beharreko pasahitza izango da izangaiak bestelako prozeduretan (zerrendak, etab.) parte-hartzeagatik daukana; edo, pasahitzarik ez dutenentzat, eskabidea betetzerakoan sistemak berak sortu duena, deialdiaren 3.1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Halaber, ikastaroak ere kontsultatu daitezke Interneteko helbide berberan: “Administrazio-izapideak” atalean – “Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015” – “Norberari egokitutako kontsultak”.

Izangaiak izango dira aurkeztutako dokumentazioaren berariazko arduradunak. Dokumentazioren bat manipulatuz gero edota faltsutzerik eginez gero, ezingo dute deialdi honetan parte hartu, eta, horrez gain, aurre egin beharko diote faltsutze horretatik eratorritako erantzukizunari.

Administrazioak edozein unetan behar diren azalpenak eta agiriak eskatzeko eskubidea izango du, merezimenduei dagokienez sortutako zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 21

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gaztelaniaz edo euskaraz ez dagoen dokumentazio guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaileak egina edo, bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Izangai bakoitzari dagokion puntuazioaren ezarpena, epaimahaiek delegatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren Unitateek egingo dute, deialdiaren I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako merezimenduak izan ezik. Azken horiek Batzorde-barematzaileak baloratuko dituzte.

Lehiaketa-aldian lortutako puntuazioak argitaratzea

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartu ondoren, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek eta Batzorde Barematzaileek izangai bakoitzari jarritako behin-behineko puntuazioa argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan, bai eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Interneteko helbideetan ere: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz). Ebazpen horren bidez, puntuazio horiek nola eta non argitaratuko diren eta horien aurkako erreklamazioak egiteko epea, modua eta lekuak adieraziko dira.

Behin-behineko puntuazioaren aurka jarritako erreklamazioak ebatzitakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen horretan xedatutakoaren arabera argitaratuko dira lehiaketa-aldian lortutako behin betiko puntuazioak.

Behin betiko puntuazioaren aurka ez dago errekurtsoa jartzerik; interesa duten izangaiek deialdiaren 10.3.2 oinarrian aurreikusten den amaierako ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute.

Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizio-aldia gainditu duten izangaiei soilik aplikatuko zaie.

Aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa (deialdiaren I. eranskineko III.1 “Argitalpenak” atalean barematzeko) izangai bakoitzak jaso ahal izango du, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak zehazten duen lekuan eta epean zehar, prozesua amaitu ondoren, beti ere izangairen batek erreklamaziorik egiten ez badu; halakorik egingo balu, dokumentazioa gorde egin liteke, egiaztapen edo froga gisa. Dokumentazioa epe horretan jasotzen ez bada, hura berreskuratzeari uko egiten zaiola ulertuko da, eta jasotzeko eskubidea galduko da.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 22

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Oposizioa

Aurreko probak:

Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probekin hasiko da hautaketa-prozesua, probak egin behar dituzten izangaien kasuan.

1.- Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba, nazionalitate espainiarrik ez duten izangaientzat

Oposizio-aldiko probak egin aurretik, nazionalitate espainiarrekoak ez diren izangaiek proba baten bidez egiaztatu beharko dute gaztelaniaren ezagutza, hizkuntza hori behar bezala ulertzeko eta ahoz eta idatziz erabiltzeko gai direla egiaztatzeko. Proba hori baloratzeko epaimahaia izendatuko duen ebazpenean zehaztuko dira probaren lekua, data eta ordua.

Dena den, proba egitetik salbuetsita daude honako tituluren edo ziurtagiriren bat dutenak: Atzerriko Hizkuntza gisa Espainieraren Goi Mailako Diploma (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarria, otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua); Atzerritarrentzat Espainieraren Gaitasun edo Aurreratuaren Ziurtagiria (hizkuntza-eskola ofizialek emana); Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziadun titulua edo dagokion mailako titulua; betiere, dagokion egiaztagiria erantsi badiote eskabideari.

Salbuetsita daude, halaber, dagokion Kidegoan sartzeko alegatutako titulua Espainiako estatuan edo gaztelania hizkuntza ofiziala duen edozein estatutan emana eta burutua duten izangaiak. Era berean, salbuetsita daude nazionalitate espainiarrik ez duten izangaiak baina espainiera hizkuntza ofiziala dutenak; bai eta aurreko deialdietan proba hau gainditu izana akreditatzen dutenak ere.

Epaimahaiek gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko probaren edukia izangaiei egindako deialdian zehaztuko dute. Horretarako, aintzat hartuko da urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (EAO, azaroaren 8koa), atzerritar hizkuntza bezala espainierako diploma arautzen duena, otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua.

Epaimahaiburu batek eta lau kidek osatuko duten epaimahaiak baloratuko du atal honetan aipatzen den proba. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu epaimahaikideak. Horretarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen kidegoetako (Gaztelania eta Literatura espezialitatekoak) edo Hizkuntza-eskola ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen kidegoetako (Atzerritarrentzat Espainiera espezialitatekoak) jarduneko funtzionarioen artean izango da; beti ere, espezialitate horietan destinoa une honetan baldin badaukate.

Irizpide berberak jarraituz ordezko epaimahaikide bat izendatuko da.

Proba «gai» ala «ez gai»rekin kalifikatuko da, eta «gai» kalifikazioa atera beharko da, oposizio-aldiko probak egiteko.

Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak emaitzen argitarapena onartuko du; bertan adieraziko da zerrenda emaitzekin non dagoen erakusgai.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta zerrenda emaitzekin ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbideetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 23

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Halaber, informazioari begira, ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki tauletan argitaratuko da.

Ebazpen horren aurka, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, emaitzak erakutsi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Proba hau baztertzailea da, eta, hortaz, probara aurkeztu behar izan eta aurkeztu ezean edo «gai» kalifikazioarekin gainditu ezean, izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.

2.- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proba

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuko da horretarako berariaz egingo diren proben bitartez. Proba horietan onartua izateko, deialdiaren 3.1.4 eta 3.3.1.a) oinarrietan ezarritako betekizunak bete behar dira.

Dena den, proba horiek egitetik salbuetsita geratutako dira martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak aladatua) araututako 2. hizkuntza-eskakizuna daukatela akreditatzen duten izangaiak, baita hizkuntza-eskakizun horren baliokideak edo homologatuak diren hizkunza-ziurtagiri bat daukatela akreditatzen duten izangaiak, ondorengo dekretuetan aurreikusitakoaren arabera: goian aipatutako Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuan emandako erredakzioan); urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

Izangaiek ez dute egiaztatu behar eskakizunik, titulurik edo baliokidea den egiaztagiririk, baldin eta egiaztatzen badu apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko 2. artikuluan aurreikusitako salbuespenak gertatzen direla; horiek egiaztatzeko Dekretu horretan ezartzen den moduan egingo du (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen ditu).

Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, proba horien edukia, forma eta probak baloratzeko modua honako araudietan ezartzen dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko urriaren 22ko Aginduak eta Hezkuntzako sailburuordearen 2014ko azaroaren 17ko Ebazpenak (EHAA, azaroaren 24koa), 2015. urtean irakasleentzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duenak.

Aurreko puntuan adierazitako araudiaren arabera izendatutako epaimahaiek baloratuko dute proba hori.

Kalifikazioa «gai» ala «ez gai» izango da, eta «gai» kalifikazioa lortu beharko da oposizio-aldiko probak egiteko.

Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, ateratako emaitzak ikusgai jarriko dira Interneteko helbidean (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara). Emaitzak argitara eman eta hiru laneguneko epean, interesdunek idatzizko erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, kalifikazioa berrikusteko; horretarako, dagokion azterketako epaimahaiburuari egin beharko dio erreklamazioa.

Proba baztertzailea da, eta, beraz, eskatutako hizkuntza-eskakizunik ez duten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo deialdiaren 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, probara

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 24

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

aurkezten ez badira edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du 2015eko maiatzean. Horren berri emango da: Intenerteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz); bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere. Epe horretan izangaiek aurkeztu beharko dute 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat daukatela akreditatzen duen egiaztagiria.

Dena den, ez dira aurkeztu behar ondoren zerrendatzen diren egiaztagiriak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskuratu baititzake, aipatutako Sailaren Langileen Erregistro eta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuaren bidez:

- Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna. - EGA. - Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoetako hizkuntza-eskola ofizialetako

euskararen Gaitasun-ziurtagiria edo 5. Maila (Ikasketa plan zaharra, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren arabera), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

- Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidegoetako hizkuntza-eskola ofizialetako Gaitasun-mailaren (C1) ziurtagiria (otsailaren 24ko 46/2009ko Dekretua), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko informatika-erregistroetan badaude.

- Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko 3. hizkuntza-eskakizuna (IVAP). - HABEko 3. mailako ziurtagiria. - Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko 3. hizkuntza-eskakizuna. - Euskaltzaindiako D ziurtagira.

Hautaketa-prozesu honetan parte-hartzeak dakar Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari adostasuna ematea datu horiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan kontsultatzeko.adostasuna eman

Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartutzat joko du; bertan zerrenda hori non dagoen erakusgai adieraziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbideetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Halaber, informazioari begira, ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki tauletan argitaratuko da.

Behin-behineko zerrendaren aurka, izangaiek erreklamazioa aurkez dezakete bost egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak onetsitzat joko du eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari behin betiko zerrenda horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Ebazpena eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira behin-behineko zerrendarentzat aipatutako toki berberetan.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 25

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Oposizio aldiko probak

Oposizio-aldian honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak izatea, irakaskuntzarako gaitasuna eta irakaskuntza-jardunerako beharrezkoak diren teknikak menderatzea

Oposizio-aldiak bi proba izango ditu; eta horietako bakoitza bi zatitan egituratuko da. Proba bakoitza kanporatzailea izango da.

1.- Lehen proba

Helburua izango da aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea, eta batera baloratuko diren bi zati izango ditu.

Lehenengo proba honen bi zatiak saio berberan egin daitezke.

- A zatia: Proba praktikoa izango da, izangaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa dutela eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko.

Proba praktikoko edukia deialdiaren IV. eranskinean zehaztzen da.

Izangaiek hiru ordu izango dituzte A zatia egiteko.

- B zatia: Epaimahaiak ausaz ateratako gai-multzo baten artetik izangaiak gai bat aukeratu eta garatu behar du idatziz. Gai-kopurua espezialitate bakoitzeko gai-zerrendari dagozkien gaien kopuru osoaren proportzionala izango da, honako irizpide hauen arabera:

a) 25 gai baino gutxiago duten espezialitateetan, bi gairen artean aukeratu beharko da.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 gai baino gutxiago duten espezialitateetan, hiru gairen artean aukeratu beharko da.

Proba hori prestatzeko gai-zerrendak deialdiaren II. eranskinean zehazten dira.

Izangaiek bi ordu izango dituzte B zatia egiteko.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko 10.1.h) artikuluan ezarritakoa betetzeko, Administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu honako hau ziurtatzeko: lehen probako idatzizko ariketak era anonimoan zuzenduak eta baloratuak izatea. Ondorioz, idatzizko ariketa baliogabetuko da, baldin eta izangaia identifikatu dezakeen edozein izen, marka edo seinale badu.

Lehen probako ariketak egiteko, ondorengo jarraibideak jarraituko dira:

a) Epaimahaiak izangaiari honako hauek emango dizkio: identifikatzeko txartel bat (haren datu pertsonalak idazteko), kartazal txiki bat, kartazal handi bat eta Azterketa-orriak.

b) Izangaiak txartela bete eta kartazal txikian sartuko du. Kartazal txikia itxi eta handiaren barruan sartuko du; handia zabalik utziko du.

c) Proba amaitu eta gero, izangaiak azterketaren orriak kartazal handian sartu, itxi eta epaimahaiari emango dio.

d) Epaimahaiak behin bere egoitzan, egindako ariketak zenbatuko ditu, zenbaki hori ariketen orri guztietan idatziz. Gero kartazal handiak irekiko ditu eta zenbaki berbera emango dio itxita dagoen kartazal txikiari. Horrela zenbaki korrelatiboak esleituko dira egindako ariketa guztiei.

e) Ariketak zuzendu eta dagokion puntuazioa jarri ondoren, Epaimahaik kartazal txikiak (izangaien identifikazio-datuak dituztenak) irekiko ditu. Irekieraren akta egingo da.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 26

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

2.- Bigarren proba

Helburua izango da izangaiaren gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko teknikak nola menderatzen dituen egiaztatzea. Proba horretan, izangaiak programazio didaktiko bat aurkeztu eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu beharko du.

- A. Programazio didaktiko bat aurkeztu

Programazio didaktikoa parte hartzen den espezialitateari lotutako arlo edo eremu baten curriculumari buruzkoa izango da, eta honako alderdi hauek azaldu beharko dira: helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta indikatzaileak, metodologia eta gaitasunak eskuratzeari egiten dion ekarpena, bai eta hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko arreta ere.

Irakasleak ikasturte bat garatuko du programazioan, espezialitatea emateko eskumena duen hezkuntza-maila edo –etapa bateko ikasturte bat.

Haur Hezkuntza espezialitatean, programazio didaktikoa egiteko autonomia-araudian ezarritako curriculum-a erabiliko da; deialdi honen III. Eranskinean zehazten da, espezialitate horretarako.

Lehen Hezkuntzako espezialitate desberdinetan, programazio didaktikoa egiteko (deialdi hau argitaratzen den datan autonomia-curriculum berria argitaratu ez baita), III. Eranskinean zerrendatzen den araudian ezarritako edozein curriculum-edukiera erabili ahal izango da, irakasketa horietarako.

Programazio didaktikoak DIN-A4 formatuko 50 folio izango ditu gehienera ere, alde bakarretik idatzita, espazio bikoitzean, eta «arial» motako letran idatzita, 12 puntuko tamainan. 9 unitate didaktiko izan beharko ditu gutxienez, eta zenbakituta eta garatuta egon beharko dute lehenago aipatutako alderdietan. Ez da eranskinik sartuko. Programazio didaktikoaren azala eta aurkibidea ez dira 50 folioen barruan zenbatuko.

Epaimahaiak antzematen badu programazioak ez duela betetzen aurreko paragrafoan ezarritakoa, proba kalifikatzean penalizazio bat ezarriko du. Horretarako, Hautaketa-batzordeak ezarritako irizpideak ezarriko ditu.

Programazio didaktikoa epaimahaiari deialdiaren 7.2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera emango zaio, eta izangaiari programazioa defendatzeko deitzen zaionean defendatuko du epaimahaiaren aurrean.

Baten batek epean ez badu entregatzen programazio didaktikoa deialdiaren 7.2.1 oinarrian adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.

Izangaiek ezingo dute material osagarririk erabili programazio didaktikoa aurkezteko eta defendatzeko (publikoa izango da); izangaiek emandako programazio didaktikoaren kopia berdina bakarrik izango dute.

- B. Unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu

Unitate didaktiko bat prestatzea eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea izangai bakoitzak aurkeztutako programazioarekin lotuta egon daiteke edo espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik landuta; izangaiak berak hautatuko du. Lehenengo kasuan, programaziotik ausaz aterako dituen hiru unitate didaktikoren artean aukeratuko du unitate didaktikoaren edukia. Bigarren kasuan, espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik izangaiak ausaz ateratako hiru gairen artean aukeratuko du unitate didaktikoaren edukia.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 27

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Unitate didaktiko hori prestatzerakoan, honako alderdi hauek zehaztu beharko dira: lortu nahi diren ikaskuntza-helburuak, edukiak, gelan planteatuko diren irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak, ebaluazio irizpideak eta indikatzaileak eta nola garatu gaitasunak.

Unitate didaktikoa prestatzeko, izangaiak ordubete eta hamabost minutu izango ditu. Prestatzeko eta azaltzeko (publikoa izango da), egokitzat jotzen duen material osagarria (berak ekarri beharko du) erabili ahal izango du, bai eta gidoi bat ere (folio batekoa gehienez). Azalpena bukatzean, epaimahaiari emango dio erabilitako gidoia.

Bigarren probaren A eta B zatiak gauzatzeko modua: izangaiak aldez aurretik aurkeztutako programazio didaktikoaren aurkezpena eta ahozko defentsa egingo du azalpenaren hasieran, hogei minutuan gehienez. Ondoren, unitate didaktikoa azalduko du, berrogei minutuan gehienez. Bere azalpena bukatu ondoren, epaimahaiak galderak edo jarduerak egin ahal izango dizkio, azalpenaren edukiari buruz edo bere ariketa praktikoari buruz. Ez du hamabost minutu baino gehiago iraungo eztabaidak. Guztira, pertsona bakoitzak ordubete eta hamabost minutu izango ditu gehienez jarduera horiek guztiak egiteko.

Ingeles espezialitateko proba guztiak ingelesez egingo dira osorik.

Oposizio-aldiko egutegia eta garapena

- Programazio didaktikoaren entrega

2015eko martxoaren 16tik 31ra bitartean, izangai guztiek programazio didaktikoa entregatu beharko dute.

Programazio didaktikoak Interneteko helbideetan entregatuko dira http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz); edo Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, orokorrean aurreikusitako eratan.

Programazio didaktikoen entrega formatu elektroniko hauetako batean egin beharko da:

● Microsoft Office 2010 edo aurrekoa. ● Libre Office 4.1 edo aurrekoa. ● Fitxategiak Portable Document Formaten (PDFn).

Programazio didaktikoa entregatu ondoren, ordezkagiria inprimatu beharko du, dokumentua entregatu izanaren justifikatzeko agiria izango dena. Ordezkagiri horretan hautagaia identifikatzeko NANa eta eskaera-zenbakia agertuko dira, eta dokumentua zein datan eta orduan entregatu den ere bai.

Espezialitate berberarentzako programazio didaktiko bat baino gehiago entregatuz gero, aurkeztutako azkena besterik ez da kontuan hartuko, erregistratutako data eta entregatzeko orduaren arabera.

- Oposizio-aldiko proben garapena

Oposizio-aldia 2015eko ekainatik aurrera hasiko da. Maiatzaren bigarren hamabostaldian Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira epaimahaien egoitzak, bai eta oposizio-aldia egiteko lekuak eta datak ere.

Epaimahaiek iragarriko dituzte banakako probak lehendabizi egin behar dituzten izangaien zitazioak eta egokitzat jotzen diren beste gai batzuk ere; iragarpen horiek

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 28

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

probak egingo diren ikastetxeko iragarki-tauletan jarriko dira. Era berean, informazio moduan, Interneteko helbideetan jakinaraziko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Behin epaimahaien aurreko banakako egintzak hasita, izangairentzako hurrengo deialdiak probak egingo diren ikastetxeetan iragarriko dira ere bai, hasiera baino hogeita lau ordu lehenago, gutxienez. Era berean, informazio moduan, Interneteko helbideen bidez argitara emango dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus eta http://www.irakasle.eus.

Izangaiei ariketa kolektiboa (lehenengo probaren A eta B zatiak) egiteko deia jasotzen dutenek ezarritako datan eta orduan aurkeztu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Banakako probei (bigarren probaren A eta B zatiak) dagokienez, egun bakoitzerako deitutako izangaiek epaimahaiak egintzak hasteko ezarritako orduan aurkeztu beharko dute.

Izangaien ordenak paimahaiaren aurreko egintzetan, banakako proben kasuan, ez du kontutan hartuko parte hartzen duten txanda. Egintza-ordena alfabetoari jarraiki izango da, M letratik hasita; letra hori izan zen, hain zuzen, 2014-2015 ikasturtean ordezkapenak egiteko hautagaien kudeaketa prozesurako eta ikasturte horretan egin daitekeen beste edozein hautaketa-prozesurako ordena alfabetikoa zehazteko egindako zozketaren emaitza; emaitza hori Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko martxoaren 31ko ebazpenaren bidez jakinarazi zen.

Izangaien lehenengo deitura aipatutako letraz hasten ez den kasuetan, epaimahaiek egintza-ordena hurrengo letrarekin edo letrekin hasiko dute. Edozein unetan, epaimahaiak izangaiei identifikatzeko eska dakieke, eta NAN, edota jatorriko herrialdeko antzeko dokumentu bat, pasaportea edo jabearen argazkia duen gida-baimena aurkeztu beharko dute.

Era berean, izangaietakoren batek deialdi horretarako eskakizun guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, epaimahaiak, lehendabizi hari entzunda, Langileak Kudeatzeko zuzendariari haren kanporaketa proposatuko dio eta, era berean, pertsona horren hautaketa-probetarako onarpen-eskabidean zer-nolako desegokitasunak edo faltsukeriak dauden jakinaraziko dizkio, dagozkion ondorioetarako. Kasu horretan, dagokion ebazpena gauzatu bitartean, hautaketa-prozesuan jarraitu ahal izango du, modu baldintzatuan.

Halaber, epaimahaiek ahalmena dute ariketak egiten direnean edozein iruzur egiten duten izangaiak hautatze-prozesutik kanporatzeko.

Pertsona interesatuak kanporaketa-ebazpenaren aurka gorako errekurtsoa jar dezake, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearengana jota; ebazpena jakinarazten denetik, hilabeteko epea izango du horretarako.

Oposizio-aldia kalifikatzea

1.- Lehenbiziko proba (A eta B zatiak)

Proba hau 0 eta 10 puntu artean baloratuko da; probako bi zatiei dagozkien kalifikazioak batuta lortuko da balorazio hori. Probaren A zatia eta B zatia 0 eta 10 puntu artean kalifikatuko dira, eta honela ponderatuko dira:

a) A zatia: Kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,6z biderkatuko da.

b) B zatia: Kalifikazio ponderatua kalkulatzeko, lortutako kalifikazioa 0,4z biderkatuko da.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 29

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Proba gainditzeko, zati bakoitzean lortutako puntuazioak horiei esleitutako puntuazioaren % 25 edo gehiago izan beharko du eta puntuazio totala bost puntu edo gehiago lortu beharko du, bi zatien puntuazio ponderatuak batu eta gero.

2.- Bigarren proba

Proba hau zero eta hamar puntu artean baloratuko da orokorrean, eta izangaiak, proba gainditzeko, bost puntu edo gehiagoko puntuazioa lortu beharko du.

Izangai bakoitzak ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoaren bidez finkatuko da. Epaimahaian dauden kideek emandako puntuazioetan hiru puntu edo gehiagoko aldea badago, kalifikazio altuena eta baxuena ez dira kontuan hartuko, eta gainerako kalifikazioekin egingo da batez bestekoa.

Oposizio-aldiari dagokion kalifikazioa aldi hau osatzen duten bi proben batez besteko aritmetikoa izango da, proba guztiak gainditu ondoren.

Oposizio-aldian lortutako kalifikazioak argitaratzea

Proba bakoitza amaitutakoan, jakinarazteari begira, epaimahaiek ikusgai jarriko dute izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda, epaimahai bakoitzak egoitza duten ikastetxeetan; era berean, kontsulta egin daiteke Interneteko helbideetan ere bai: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Puntuazio horien aurka, izangaiek erreklamazioa jar dezakete dagokien epaimahaian, bi laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Erreklamazio horiek epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean aurkeztu beharko dira.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta gehienez berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, epaimahaiek behin betiko notak jakinaraziko dituzte, aipatutako tokietan, eta puntuazioak aldatu ez badira erreklamazioak ezetsi egin direla ulertu beharko da.

Geroago, oposizio-aldian izangaiek lortutako kalifikazio totalak Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinaraziko dira, aldi hau osatzen duten bi proben batez besteko aritmetikoaren emaitza izango dena, proba guztiak gainditu ondoren. Kalifikazioak kontsultatu daitezke Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Kalifikazio total horien aurka ez dago errekurtso jartzerik; interesa duten izangaiek deialdiaren 10.3.2 oinarrian aurreikusten den amaierako ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute.

Oposizio-aldia gainditu duten izangaiek lortutako puntuazioak emango dizkiote epaimahaiek hautaketa-batzordeari, batzorde horrek lehiaketa-aldiari dagozkion kalifikazioak batzeko, deialdi honen 9. oinarriak aipatzen duen puntuazio globala lortzeko.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 30

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Oposizio- eta lehiaketa-aldiko puntuazioak ponderatzea eta puntuazio globala

Puntuazio globala oposizio- eta lehiaketa-aldian lortutako puntuazioen batuketa da, dagokion ponderazioa egin ondoren. Ponderazioa otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 25.2 artiukuluan ezarritakoaren arabera izango da; hau da, opsizio-aldiko bi heren eta lehiaketa-aldiko heren bat.

Lanpostuen esleipena

Aldi bakoitzeko puntuazioak atera eta ponderatu ondoren, hautaketa-organoek oposizio-aldian eskatutako gutxienezko puntuazioa lortu duten izangaiei lehiaketa-aldiko puntuazioak gehituko dizkiete, eta ordenatu egingo dituzte, txanda eta espezialitateetan, lortutako puntuazio globalaren arabera.

Hautaketa-prozesua gainditzea

Praktika-aldira pasatzeko hautatuko dira izangaiak, baldin eta, dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izanik, edota aldi baterako hori egiaztatzetik salbu izanik, eta gaztelaniaren ezaguera-proba gaindituta, hala badagokio, aukeratutako txandan eta espezialitatean deitutako lanpostu-kopuru osoaren berdina edo txikiagoa den hurrenkera zenbakia badute, puntuazio globalaren arabera ordenatu ondoren.

Adierazitako aldiak bukatu ondoren, hautaketa-organoek hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak osatuko dituzte. Zerrenda hauetan, espezialitateen arabera bereiziko direnak, aldi berean, sarbide libreko txandan eta ezinduei erreserbaturiko txandan parte hartu dutenak egongo dira.

Sarbide libreari dagokion hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda prestatzean, ezinduei erreserbaturiko txandan bete gabe geratu diren lanpostuak batuko dizkiete hautaketa-organoek hasiera batean txanda horretan zeudenei.

Espezialitate bakoitzerako zenbat lanpostu eskaini diren, hautaketa-organoek inoiz ezin izango dute zenbateko hori baino gehiagoko izangai-kopurua hautaketa-prozesua gainditutzat eman.

Oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien zerrenda argitaratzea

Hautaketa-organoek Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko dizkiote izangai hautatuen behin-behineko zerrendak.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak hautatutako izangaien behin-behineko zerrenden argitarapena onartuko du; bertan adieraziko da zerrendak non dauden erakusgai.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta behin-behineko zerrendak ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbideetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz).

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 31

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Halaber, informazioari begira, ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki tauletan argitaratuko da.

Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute zerrenda horien kontra, egon daitezkeen akatsengatik, hiru laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, hautaketa-organoek Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko dizkiote izangai hautatuen behin betiko zerrendak; zuzendariak ebazpena emango du zerrenden argitarapena onartzeko. Ebazpena eta hautatutako izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira; bai eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Interneteko helbideetan ere, interesdunei jakinarazteari begira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (“Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa”) eta http://www.irakasle.eus (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza” sartuz). Era berean, informazioari begira, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da.

Interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Zerrenda horien ale bat deialdia egiten duen organoari helaraziko zaio, eta prozesuaren garapenean sortutako gainerako dokumentazioa Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren zaintzapean geldituko da.

Hautaketa-organoek, espezialitate bakoitzean hautatutako izangaien zerrendarekin batera, beste zerrenda ordenatu bat ere prestatuko dute hautatutako izangai ordezkoekin, zerrendakide-kopuru bera izango duena, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei 2015eko abuztuaren 20a baino lehenago uko egin izanagatik (Langileak Kudeatzeko zuzendariari aurkeztuta), hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

Oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiek egin beharrekoa

Hautatutako izangaiek hogei egun naturaleko epea izango dute izangai hautatuen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita ondorengo agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkezteko:

a) Kidegoan sartzeko eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu direla adierazten duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua. Ez dute aurkeztu behar hautaketa-prozesuaren zehar aurkeztu dutenek.

Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo Maisu-maistra lanbidean jarduteko behar den onespenaren kredentziala erantsi beharko da.

b) Indarrean dagoen Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua; salbu, izangaiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari espresuki baietza eman badio nortasun-datuak kontsultatzeko, nortasuna egiaztatzeko sistemaren bidez.

Espainian bizi diren atzerriko izangaiek aurkeztu beharko dute nortasun-agriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua, eta indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren txartela edo horren senitartekoarena edo, hala badagokio, indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren aldi baterako txartela edo Europako Erkidegoko langile mugakidearena.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 32

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Europar Batasuneko gainerako estatuetako bateko nazionala diren izangaiek, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa diren izangaiek, nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baldin eta, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi araubidean daudelako, Espainian bizi ez badira.

Izangaiak atzerritarrak izanik, Europar Batasuneko estatuetako ezkontideak badira (baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude), edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa diren izangaiek (baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude), bai eta ondorengoak eta ezkontidearenak ere, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, menpekoak badira (apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 57.2. artikuluak ezarritakoaren arabera) ondokoak aurkeztu beharko dituzte: pasaportearen edo bisatuaren eta, hala behar izanez gero, dagokion txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren edo bisatuaren eta txartelaren salbuespena eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatua. Agiri horiek ez badira eskatu, agintari eskumendunek emandako agiriak, ahaidetasuna frogatzen dutenak, aurkeztu beharko dituzte; aurkeztu beharko dituzte, halaber, horrekin lotura duen Europar Batasuneko nahiz Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa diren nazionalaren zinpeko deklarazioa edo agintza, hitza emanez ezkontidearengandik ez dagoela zuzenbidez bereizita eta, hala balitz, izangaia horren pentzutan edo bere kargura bizi dela adieraziz.

c) Zinpeko aitorpena edo agindua, ondokoak adieraziz: inongo administrazio publikotik ez dutela zigor-espediente baten ondorioz egotzi, ez dutela herri-jardueratarako ezgaitu, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek beren jatorriko estatuan funtzio publikoan aritzeko diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute.

d) Urritasunen bat izan eta bere izaera hortaz baliatutako izangaiak, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, dagokion Autonomia Erkidegoko organo eskudunetako edo, hala badagokio, Estatuko Administrazioko organo eskuduneetako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta dagozkion zeregin eta eginkizunak betetzea bateragarriak direla jasotzeko. Eskabideak aurkezteko epean aurkeztu badu, orain ez du aurkeztu behar.

e) Gaixotasunik ez izatea eta aukeratutako kidego eta espezialitateko eginkizunekin bateraezina den muga fisiko edo psikologikoaren eraginik ez izatea egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria.

f) Deialdiaren 13.5 oinarrian ezarritako egoeran dagoen izangaiak aurkeztu beharko du praktika-aldia egiteko atzerapen eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 33

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Ezinbesteko kasu batean dagoenak berehala jakinaraziko dio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariari, idatziz, aipatutako Zuzendaritzak aztertzeko.

Deialdiaren 12.3 oinarrian aipatzen diren pertsonek bi aukera dituzte: praktiketako funtzionario izendatuak izatea edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoetan jarraitzea. Idatziz adierazi beharko dute beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Atzerrian bizi diren hautatutako izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dute, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Donostia-San Sebastian kalea, 1 zbkia (Lakua), Vitoria-Gasteiz (kode postala 01010).

Praktiketako funtzionarioak izendatzea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako izangaiak, dagokien kidegora sartzeko behar diren baldintzak betez gero eta praktikak ebaluatzeko betebeharretatik salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki baldin badute. Izangai horiek esleituko zaizkien destinoetan egin beharko dituzte praktikak, eta destino horietara lotzen ez diren izangaiek hautaketa-prozesuari uko egiten diotela ulertuko da, praktika-aldia egiteko atzerapena onartu zaien izangaiak izan ezik.

Praktika-alditik salbuetsita egoteak edota praktikak egiteko luzapena lortzeak ez du gainerako izangaiei esleitutako lanpostuetan aldaketarik ekarriko, ez eta hautatutako pertsonen zerrendan ere.

Irakaskuntzako kidego batean karrerako funtzionario gisa ikasturte batean, gutxienez, zerbitzuak eman izana egiaztatzen duten hautatutako izangaiak praktika-aldiko ebaluaziotik salbuetsita egongo dira. Izangaiek aukeratu dezakete praktika-aldia egin (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitu.

Praktiketako aldirako lortutako destinoak behin-behinekoak izango dira. Praktiketako funtzionario izendatu dituzten izangaiek eta, praktika-aldia ebaluatzetik salbuetsita izanik (jatorrizko euren kidegoetan jarraitu nahi izan duten izangaiek) lanpostu-hornikuntzarako deituko diren hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeren batean eta hautatuak izan diren espezialitatean, bere behin betiko destinoa lortu arte.

Praktikak egiteko destinoak esleituko dira hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, zein txandan parte hartu den kontuan izan gabe.

Praktika-aldia

Praktika-aldiaren xedea hautatutako izangaiek irakaskuntzarako duten gaitasuna egiaztatzea da. Praktika-aldiak irakaskuntza-jarduneko sei hilabete iraungo du, kasu bereziak izan ezik, orduan gutxienez hiru hilabete baino gehiago jarraian irautea eskatuko baita.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 34

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Horren garapena Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpenaren araupean izango da, betiere, Ikastetxeen Zuzendaritzak eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak emango dituzten proposamenak aintzat harturik.

Aldi hori 2015/2016 ikasturtearekin batera hasiko da.

Kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle adituek zainduko dute praktika-aldia. Batzorde horien osaera praktika-aldia arautuko duen ebazpenean xedatuko da.

Praktika-aldian lanpostuan sartzeko eta trebatzeko ekitaldiak, kalifikazio-batzordeek programatutakoak, egin ahal izango dira. Horrez gain, batzordeek izangaiei amaierako txostena egiteko eskatu ahal izango diete, topatutako zailtasunak eta jasotako laguntzak balora ditzaten.

Praktika-aldia amaitzean izangai guztiek «Gai» edo «Ez gai» kalifikazioa jasoko dute. Dagokion kalifikazio-batzordeak emango du aipatutako balorazioa, betiere adierazitako ebazpenaren irizpideei jarraiki. Edonola ere, balorazioa egitean irakasle-tutoreak, praktikak egiteko erabili den ikastetxeko zuzendariak eta programatutako trebakuntzako ekitaldien arduradunek egindako txostenak aintzat hartuko dira.

«Ez gai» kontsideratzen den izangaia hurrengo promozioko izangai hautatuekin batera sartu ahal izango da lanera; praktika-aldia behin bakarrik errepikatuko da.

Hurrengo urtean deituko balitz kidego eta espezialitate bererako hautaketa-prozesua, sartu diren promozio horretan, euren espezialitatean hautatutako azken izangaiaren hurrengo tokia beteko dute zerrendan. Lanean hasten ez denak edo bigarrenez «Ez gai» kalifikazioa jasotzen dutenak karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galduko ditu. Arrazoidun ebazpen baten bidez, deialdia egin duen agintariak eskubide horien galera aldarrikatuko du.

Behar bezala justifikatutako arrazoiak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak kontuan hartu dituenak, direla-eta praktika-aldira ikasturte bat beranduago sartu behar duten horiek idatziz eskatu beharko dute hogei egun naturaleko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskaerarekin batera justifikagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du, eskaera onartzeko edo ukatzeko.

Atzerapen-denbora pasa ondoren, praktika-aldian hasten ez denak, karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Karrerako funtzionarioak izendatzea

Behin aurkeztutako agiriak egiaztatuz gero, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak hauxe argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian: praktika-aldia gainditu duten izangaien eta praktikak ebaluatzetik salbuetsita zeuden izangaien karrerako funtzionarioen izendapena. Praktiketako funtzionario zer ikasturtetan izendatu dituzten, hurrengo ikasturtearen hasierako egunetik aurrerako indarra izango du izendapenak.