60
GURE INDAR GUZIEZ ! ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020. URTEKO TXOSTENA

ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

GURE INDAR GUZIEZ !

ELKARGOAN GARAPENIRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO

2020. URTEKO TXOSTENA

Page 2: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

SAR HITZA

Garapen Iraunkorraren 2020ko txostena orrialdeotan duzu; Euskal Hirigune Elkargoak bere sortze unetik hona proposatzen duen laugarrena du. Alabaina lehena du hautatu berria izan den hautetsi taldeak, urtebeteko krisialdia bizitzen ari garelarik egina. Osasun krisi honek, soziala, ekonomikoa eta ekologikoa ere den krisi honek, sakonki astindu ditu gure bizimoduak 2020. urtean. Inoiz baino gehiago deituak gara gure jokamoldeak eta gure giza jardunak zalantzan jartzera, planetaz eta biztanle orotaz dugun ardura, besteei eskaintzen diegun zaintzaz gogoeta egitera.Engoitik ezin bazter utzizkoa zaigu garapen kontrolatu eta jasangarria, eta kolektibitateek lehenbailehen ekin behar diote horren garatzeari lurraldeetan. Larrialdian, Euskal Elkargoak lortu du bere zerbitzu publikoak zorrotz-zorrotz atxikitzen, eta krisiak ekarri dituen behar berriei arrapostua ematen ahalegindu da.2020ko txostenak zerbitzuen ahalegin hori erakusten digu; txostena prestatzerakoan arreta berezia egin zaie hautetsi berriei, garapen iraunkorrak lurraldean dituen erronkak uler ditzaten eta zeharka eta ekintza jakin batzuen bidez elikatu politikak beregana ditzaten.Larrialdiaz haratago, txosten honek bultzatzen duen jarduna luzerakoa da. Garapen iraunkorreko helburu anitz bideratzen dituzten estrategia planak laster onartuko ditugu; politika publikoak fintzen ari gara politika publiko horiek zeharkako urraspidetan sartzen dituzte garapen iraunkorraren helburuak. Azkenik, elkargoa eredugarri izan behar duenez, gero eta jokamolde gehiago kokatzen ditu ekoarduraren bidean.Elkarrekin, txosten honek daraman espiral bertutetsu eta erresilientean abia gaitezen, 2021. urtea bihotz soseguan zeharka dezagun.

Jean-René EtchegarayEuskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria

Solange Demarcq-Egiguren Ingurumenaren eta eremu naturalaren zaintza eta balioan ematea – Bioaniztasunaren zaintza – Arrisku nagusien prebentzioaren Kontseilari ordea

LARRIALDITIK ASMO BETEKO ESTRATEGIARA: GURE POLITIKA GUZTIAK BLAITU ORAIN, ERROTIK, OSOKI!

Page 3: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

AURKIBIDEASar hitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2.orr.Aurkibidea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3. orr.Garapen iraunkorraren txostena, zer egiteko ? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4. orr.Nola irakurri txosten hori ? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5. orr. LEHEN PARTEA: ZEHARKAKO DEMARTXA ESTRATEGIKOAK Zeharkako desmartxa estrategikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8-9. orr. BIGARREN PARTEA : POLITIKA PUBLIKOAK ETA GARAPEN IRAUNKORRA Bizilekua, Jende ibiltariak, Hiri-Politika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12-13 orr. Uraren zikloaren kudeaketa integratua, itsasbazterra eta itsasoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14-15 orr. Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balio ematea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16-17 orr. Azpiegiturak eta mugikortasunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18-19 orr. Goi-mailako irakaskuntza, ikerketa eta formakuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20-21 orr. Garapen ekonomikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22-23 orr. Turismoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24-25 orr. Laborantza, Elikagaigintza, Arrantza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26-27 orr. Elkartasunak eta Euskal Elkargoaren Gizarte Ekintzako Zentroa (EGEZ) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28-29 orr. Kirol ekipamenduak eta herritarrendako zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30-31 orr. Kultur partaidetzak eta ekipamenduak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32-33 orr. Hizkuntza politikak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34-35 orr. Ingeniaritza eta antolaketa operazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 36-37 orr. Elkargo-ingeniaritza lurraldean, hiri eta baserrialdeko garapena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 38-39 orr. Europa eta Mugaz gaindikoa / Kontratuzko politikak eta Eskualde-eskemak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40-41 orr. Euskal mendialdea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42-43 orr. Elikamolde iraunkorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44-45 orr. Trantsizio ekologikoa eta energetikoa, Elkargo herritarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 46-49 orr. HIRUGARREN PARTEA: BARNE FUNTZIONAMENDUA ETA GARAPEN IRAUNKORRA Giza baliabideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52-53 orr. Ondare eraikia eta baliabide orokorrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 54-55 orr. Erosketak eta Eskaera publikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 56-57 orr. Gehigarria : Garapen iraunkorraren helburu nagusiak xedeen arabera . . . . . . . . . . . . . . . 58-59 orr.

Page 4: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

4

GARAPEN IRAUNKORRA, ZER OTE DA?

1970. urteen hastapenean, Erromako Klubak, industriarien talde horrek, abisua eman zuen zaila direla bateratzen natura baliabideen gehiegizko ustiapena dakarren masako ekoizte eredu ekonomikoa eta planetaren babesa. Horren ondoren, estatuak, NBEaren barnean, behin eta berriz ari dira erraten gizarte zuzentasuna eta ekologia zuhurtzia sartu behar direla ekonomiaren garapen ereduetan. Hor sortu da garapen iraunkor edo jasangarriaren nozioa. Erramolde hori Nazio Batuek 1992an, Rion antolatu Lurraren lehen Gailurrean finkatu zuten.Garapen iraunkorra ekonomikoki eraginkor, sozialki zuzen eta ekologikoki jasangarri den garapena da. Natura baliabideak eta ekosistemak zaintzen ditu, ekonomiaren eraginkortasuna bermatzen du, garapenaren gizarte helburuak bazter utzi gabe, hau da, behartasunaren aurkako

borroka, desberdinkerien aurkakoa, gizarte bazterkeriaren aurkakoa eta zuzentasunaren xerkatzea.Ekintza orok, giza jardun orok du eragin bat: ingurumenean, gure sistema ekonomikoan, sistema horren parte diren emakume eta gizonengan.Garapen iraunkorraren bidean abiatzea arduraz aritzea da, egunerokoan, gure erabakien eraginaren gainean, ikuspuntu hirukoitz honetatik, ekonomiko, sozial eta ekologikotik. Eragin hori sistematikoki galdekatzea da eta hiru alde horietatik aldi berean positibo bilakatzeko aritzea. Gure planeta babesten laguntzea da, planetaren baliabideak, bizidun guztiak babestea, sistema sozioekonomiko zuzenagoak eraikitzea, guztion ongizaterako eta elkarbizitzarako bidea baitira.

GARAPEN IRAUNKORRAREN TXOSTENA, ZERTARAKO?

2010eko uztailaren 12ko legeak, ingurumenaren aldeko nazio engaiamenduari buruzkoak, Grenelle 2 izenez ezagunak, garapen iraunkorraren alorrean dagoen egoerari buruzko urteroko txostena idaztera behartzen ditu 50 000 biztanletik gorako tokiko kolektibitate guztiak eta herriarteko elkargo guztiak.

Txosten hori hautetsiei aurkeztu behar zaie aurrekontu orientabideen gaineko eztabaida baino lehen. Eztabaiden erdi-erdian garapen iraunkorraren jokagaiak eta haiei arrapostua emateko kolektibitateak eman edo emanen dituen bitartekoak kokatzeko aukera ona da hori.

2011ko ekainaren 17ko 2011-687 dekretuak, zehazten ditu txostenaren helburuak eta edukia:

• Helburua kolektibitatearen ekintzek, politikek, programek garapen iraunkorraren helburuen gainean duten eragina laburki aztertzea da.

• Azterketa horrek iragan urtearen bilana eta aurreikusi azterketa ditu egiten;

• Aldi berean politika publikoak eta barne funtzionamendua lantzen ditu;

• Ekintzen edukiaz gain, txostenak prestatzeko eta gauzatzeko moldeak behar ditu azaldu.

Txosten honek erakusten digu, zenbait ekintza aipagarriren bidez, kolektibitateak garapen iraunkorraren alorrean duen engaiamendua. Labur izanik, ez du oso-osoa izateko asmoa. Zerbitzu guztiekin batera egina, talde lan baten emaitza da eta parte hartzeari zabalik egina.

Page 5: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

5

TXOSTENA NOLA IRAKURRI?

Txostenak hiru zati ditu:

- Lehen zatiak zeharkako urraspide estrategikoak eta haiei lotu arau tresnak aurkezten ditu (Euskal Herriko Klima Plana, Bizilekuen Tokiko Programa, Hiri Lekualdaketen Plana (HLP-PDU), hTHP-PLUI...), hainbat urtetarako zehaztuko dutenak elkargoak hedatuko duen lurraldearen garapen estrategia. Dituzten helburuak garapen iraunkorraren jokagaiei erantzuten diete bereziki.- Bigarren zatiak Elkargoaren 21 politika publikoak dakartza, bai eta garapen iraunkorraren xedeetan duten eragina.- Hirugarren zatiak elkargoaren barne funtzionamendua lantzen du: Giza baliabideak; ondare eraikia eta bitarteko orokorrak; erosketak eta eskari publikoa.

2 eta 3 zatietan, politika publiko bakoitza edo euskarri funtzio bakoitza garapen iraunkorraren xede hauen gainean duten eraginaren arabera aztertzen dira:

INFORMAZIOApublikoa/tokiko eragileak

informatuak dira

KONTSULTAZIOApublikoaren/tokiko eragileen

iritziak bilduak dira

KO-ERAIKITZEApublikoak / Tokiko eragileek ekintzan parte hartzen dute,

bere definitzetik, obratzea eta ebaluaketaraino

SEGURTATUlurraldeen eta

belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte

kohesioa

ERAGIN gizakien loratzea

ahalbidetzeko

ABIA ARAZIekoizte eta

kontsumitze molde arduratsuen araberako

garapen dinamikak

ZAINDUbioaniztasuna, ingurunea

eta baliabideak

BORROKATUklima aldaketaren aurka

Ekintzen edukia garapen iraunkorraren helburu bat bezala tratatua bada, ekintza horien obratzeko moldeak laguntzen du lurralde iraunkorragoa eta solidariagoa eraikitzen. Ondorioz, eragileekilako elkar-aditzea (hautetsiak, partaideak, enpresak, elkarteak, herritarrak,…) iragan delarik, parte hartze maila zehazten duen pictograma batez agertzen da:

Eranskinean xeheki emanak dira xedeen arabera ditugun helburu nagusiak.

Halatan, bada, orrialde bikoitz bakoitzean, irakurleak honako hauek ikusiko ditu:

• 2020. urterako: garapen iraunkorraren xede bat edo batzuk kontuan hartzea erakusten duten eta politika publikoaren edota euskarri funtzioaren harira egin diren bizpahiru ekintzaren azalpena. Elkargoaren jarduna, 2020an, osasun krisiak azkarki jo duenez, bereziki so egin zaie testuinguru horretatik abiatuz herritarren beharrei arrapostua emateko sortu diren ekintzei.

• 2021. urterako, aurrekontu orientabideekin loturik: garapen iraunkorraren xedeetan laguntzen duten politika publikoaren orientabideak eta urterako aurreikusirik diren ekintza nagusiak, horri loturiko aurrekontuekin (txostena egin den unean ezagutzen badira) eta ekintzaren lurralde eremua.

Page 6: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020
Page 7: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

LEHEN PARTEA:

ZEHARKAKO DEMARTXA

ESTRATEGIKOAK

Page 8: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

8

ESTRATEGIA PLANAK: NORABIDE BAT LURRALDEARENTZAT

DOKUMENTU ESTRATEGIKOA

KLIMA PLANA TOKIKO BIZILEKU PLANA

HIRI LEKUALDAKETEN PLANA

Azterturiko jokagaiak Klima-aire-energia Bizilekuak Mugikortasunak

Berotegi efektuko gasen isurpenak murriztea (BEG-GES)Klima aldaketara egokitzeaEnergia neurritasuna irabazteaAirearen kalitatea hobetzeaEnergia berriztagarriak garatzea.

Lurraldeko egungo eta etorkizuneko biztanleen bizitegi eta ostatatze beharrei arrapostua emateaLurraldean dagoen bizitegi eskaintzaren banaketa orekatu eta dibertsifikatua bermatzea

Autoen trafikoa kontrolatzea, talde garraioen, oinezko ibileren eta bizikleten erabilera areagotzeaIngurumen kalteak murrizteaOsasuna eta segurtasuna hobetzeaGizarte eta hiri kohesioa areagotzea

2017an sortu zenetik, Euskal Elkargoak lurraldeaz duen ikuspuntua adierazteko, atzeman dituen arazo nagusiak aztertzeko eta haiei arrapostua emateko egin beharrekoak zehazteko dokumentu estrategikoak prestatzeari ekin zion.Elkargoak, halatan bada, aldi berean ekin dio bere 2021-2026 Klima Plana

prestatzeari, bere 2021-2026 Bizileku Tokiko Programa prestatzeari eta, Mugikortasunen Sindikatuarekin batera, bere 2021-2026 Hiriko Mugikortasun Plana prestatzeari. Plan horien xedea honako jokagai hauetarako arrapostuak ekartzea da:

Metodoari dagokionean, elkar aditze zabala egin da. Elkargoa lanetan parte hartu nahi zuten lurraldeko eragile guztiak mugiarazten eta kontuan hartzen saiatu da (enpresak, elkarteak, herritarrak…), eta hori arauek behartzen dutena baino anitzez haratago. Lurralde partekatuaren egiazko proiektua eraikitzea izan da. Elkar aditzeko plataforma bakar bat eman da linean (http://www.climataction-paysbasque.fr).

Egutegia eta gobernantza entseatu dira Klima planaren, Bizileku Tokiko Planaren eta Hiriko Mugikortasun Planaren arteko zeharkakotasuna faboratzen, bai eta lurralde mailan kokatzen ere, batez ere lurraldeetan enbaxadore izanen diren hautetsiak plantan emanez. Lan gurutzatu horrek sei orientabide dakartza ororentzat:

• Karbono apaleko lurraldearen alde engaiatzea;• Bestelako garapena antolatzea;• Hurbileko guneak sendotzea;• Lurralde gizarteratzaile baten alde aritzea;• Gure helburuak iristeko mugiaraztea• Lehentasuna tokiko beharrei ematea.

Hiru dokumentu horiek 2020ko otsailean onartu zituen Elkargo Kontseiluak. Araudiei buruzko kontsultako fase bat etorri da gero eta 2021ean zehar bururatuko da fase hori. Orduan, behin betiko dokumentuak elkargoaren instantzietan aurkeztuko dira, onar ditzan, gero lehen ekintzei ekiteko.

Plan horiek gida bat izanen dira Elkargoaren azpiko Hirigintza Tokiko Planen (HTP) gaineko lanetarako. hHTP (herriarteko Hirigintza Tokiko Plan) helburua lurraldearen antolaketa eta lurren zuzenbidea eta erabilera tokian antolatzea da. 2020ko otsaileko Elkargo Kontseiluak hautatu zuen, prefeta ados zelarik, Euskal Herrian 5 hHTP prestatzeko lanari ekitea (Lapurdi mendebaldea eta Lapurdi ekialdea, Amikuze, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hegoaldea). Dokumentu horiek heldu diren urteotan landuko dira, Euskal Herri-Seignanx-eko Lurralde Koherentzia Eskema (LuKE) prestatzearekin batera. Legezko dokumentu estrategikoetatik haratago, Euskal Elkargoak lurralderako jokagaiak diren gaien gaineko eskemak egin ditu ere, haien artean:

• 2020-2023 Lurraldeko Elikamolde Programa;• Ipar Euskal Herriaren garapen ekonomiaren eskema;• Tokiko Osasun Kontratua (prestatze bidean);• Etab.

Page 9: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

9

CIT’ERGIE: EUSKAL ELKARGOAREN KLIMA-AIRE-ENERGIA POLITIKAREN

LABELIZATZERANTZCit’ergie kudeatze eta labelizatze europar programa bat da, klima-aire-energia politika eraginkorra egituratu eta gauzatzen duten kolektibitateak saritzen dituena. Frantzian, Ekologia Trantsiziorako Agentziak (ADEME) darama.

Euskal Elkargoak, 2018ko urtarrilaren 13ko deliberamendu batez, erabaki zuen aldi berean ekitea bere Lurralderako Klima Plana prestatzeari eta Cit’ergie urraspideari.

Cit’ergie labelerako hautagai aurkeztuz, elkargoa engaiatu da bere klima-aire-energia politika gidatzeko eta diruztatzeko 79 ekintzen zerrenda pixkanaka gauzatzera, bere ondarea kudeatzera, bere eskari publikoa ekoarduratsua izanen dela bermatzera, lurraldea ur eta energian hornitzera, saneamendua egitera, mugikortasun iraunkorra eskaintzera eta lurraldeko eragile sozioekonomikoekin elkarlanean aritzera.

Hiru labelizatze maila aurreikusi dira: • CAP Cit’ergie labela, % 35eko gauzatzea gainditzen duten

kolektibitateentzat; • Cit’ergie labela % 50eko gauzatzea gainditzen duten

kolektibitateentzat; • Cit’ergie GOLD labela aitzinean diren kolektibitateentzat, % 75eko

gauzatzea gainditzen duten kolektibitateentzat. Frantzian, kolektibitate gutxi batzuek besterik ez dute, oraingoz, label hori eskuratu.

2021eko hastapenean, Euskal Elkargoa lehen label mailarako aurkeztuko da hautagai, CAP Cit’ergie labelerako. Hautagaitza horren prestaketa politika publiko bakoitzaren hautetsi arduradunaren eta bere zerbitzuen arteko elkarlanaren emaitza da. ADEME agentziak ahala emaniko kanpoko aholkulari batek lagundu du.

Eskatu labela ematen badiote, elkargoak lau urte ukanen ditu haratago joateko bere klima-aire-energia politika gauzatzen. Labela 4 urtez behin ematen da berriz jokoan. Halatan, bada, 2025ean eginen da kanpoko ikuskapen berria, egin diren hobekuntzak balioztatzeko.

Page 10: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020
Page 11: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

BIGARREN PARTEA:

POLITIKA PUBLIKOAK ETA GARAPEN

IRAUNKORRA

Page 12: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

12

BIZITEGIA, JENDE IBILTARIAK,

HIRI-POLITIKAUkitzen dituen politika publikoak: Bizitegiaren gizarte oreka, Hiri-politika

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Bizitegi iraunkorra – Jende ibiltariak

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

Bizitegi pribatuen berritzea

Ororen Intereseko Programaren (OIP-PIG) helburua diru sartze txikiko familiak bizitegi pribatua hobetzeko proiektuan laguntzea da. OIParen gauzatzearekin jarraitu dugu 2020an, konfinamendu aldian bi hilabetez eten bada ere. Lanak 405 bizitegitan egin dira (425etan egin ziren 2019an), eta haietatik 2/3 energia berriztapeneko lanak izan dira. Berritu diren bizitegien %95ak energia etiketa bat bederen irabazi du.

Egikaritu AURREKONTUA: 870 000 €

Alduden hutsik diren etxeak berriztatzea

Banka, Urepele eta Aldudeko herriek herriek, CAUEarekin, 2017an, bizitegi hutsen gainean egin diagnostikoko lehen fase baten ondoren, Euskal Elkargoak, 2019an, azterketaren bigarren fasea egitea erabaki zuen. Merkatura hogei bat bizitegi ekarriz aterabide eragileak bilatzeaz gain, azterketa hori esperimentazioa da ere, ondare eta ingurumen jokagaiak kontuan hartuz, baliatu behar diren bitartekoen ikuspen errealista eta ekonomiko batean, hala alokairu lagunduan nola pribatuan, edota erostekoetan.

Engaiatu AURREKONTUA: 40 000 €

Hiri kontratuarekin jarraitzea

Hiri-politika hiri kohesioko eta lehentasunezko auzoetako jendeenganako elkartasun politika da. Hiri berriztapenaren alorrean, ekipamenduen alorrean eta ekonomiaren garapenaren eta lanpostuen alorrean aritzeko aukera ematen du. 2020ko bere ekintzen barnean, Euskal Elkargoak sostengua eskaini dio Baionako Gurutze Santuaren Goi aldeetako auzoan osasuna sustatzeko ekintza bati eta Graines de Liberté elkartearen esku utzi du 9500 m2 zabal den lursail bat baratze partekatu baten egiteko, zeinean kuien landaketa antolatu baita auzoko familiekin.

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 13: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

13

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Aholkularitza zerbitzu publiko osoa zabaltzea, herritarrei bizitegiaren energia berriztapenerako aholkua emateko

Bizilekuen eta Energiaren Etxearen hastapeneko itxuratze azterketaren jarraipena (Ekologia eta energia trantsiziorako zerbitzuarekin elkarlanean), bizilekuei loturiko zeinahi gaitarako informazio leihatil bakarra. 2021rako aurreikusia (Bizilekuen Zuzendaritzarako): 40 000 €

Ipar Euskal Herria

Ororen Intereseko Proiektuarekin jarraitzea eta jabekidego ahulen tratamendua areagotzea (energia berriztapeneko behar handiak dituzten jabekidegoak). 2021rako aurreikusia: 870 000 €

Ipar Euskal Herria

Gizakien loratzea Bizitegia eskuratzen laguntzea Bizitegien eskaria kudeatzeko partzuergo plana prestatzea, bizitegi lagundu baterako hautagaien harrera eta informazioa antolatu eta eskariaren fitxategia lagunduriko alokairu emaileen artean parteka dezaten laguntzeko.

Ipar Euskal Herria

Jende ibiltarien eskema zuzentzailea prestatzea, jende ibiltarien harrera antolatu eta sedentario bihurtu diren familientzako bizileku eskaintza egokia eskaintzeko. 2021rako aurreikusia: 80 000 €

Euskal Kostalde-Aturri, Errobi, Errobi-Aturri, Hego Lapurdi eta Hazparnealdea

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Lanpostua eskuratzen laguntzea

Ipar Euskal Herri osora zabaltzea Euskal Elkargoak Gizarte eta Hiri Garapena-Interes Publikoko Elkargoaren esku utzi dituen egitekoak, merkatu publikoetan gizarteratze klausula lurralde osoan gauza dadin errazteko. 2021rako aurreikusia: 46 500 €

Ipar Euskal Herria

Baionako Gurutze Sainduko Goialdeetako lehentasunezko auzoan Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomiaren Gunearen diseinatze programa abian eman eta jarraipena egitea. Guneak honako hauek ukanen ditu: elkartasunezko janari saltegi bat, internet eskola bat eta sukalde partekatu bat. 2021rako aurreikusia: 900 000 €

Baiona

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Elkargoaren zerbitzuak eta langileak eta lurraldeko eragileak Bizilekuen Tokiko Plana gauzatzen ari daitezela

Partzuerren batzorde bat plantan ematea, bertara ekarriz Ipar Euskal Herriko bizitegien eragileak, Bizileku Tokiko Planaren atalean (BTP-PLH).

Ipar Euskal Herria

Page 14: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

14

URAREN ZIKLOARENKUDEAKETA INTEGRATUA,

ITSASBAZTERRA ETA ITSASOAUkitzen dituen politika publikoak:

Uraren kudeaketa integratua. Saneamendua, Edateko ura, Euri urak eta GEMAPI

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Uraren zikloa

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Euskal Elkargoak SARS-COV-2 birusak uretan duen bilakaera zaintzen

parte hartzea

COVID-19 pandemiaren larrialdiaren ondorioz, ObEPINE (Observatoire Epidémiologique dans les Eaux usées) nazio mailako sarearen barnean, Euskal Elkargoa, eskudun izanik saneamenduaren alorrean eta ibai-erreken eta bainu uren kalitatearen jarraipenerako, SARS-COV-2 birusak uretan duen bilakaera zaintzen inplikatu da. Halatan, bada, uztailetik iraila bitartean parte hartu du nazio mailan ezagutzak areagotzen, horretarako saneamendu sistemen isurien eta itsas hegiko uraren jarraipena egiten.

Egikaritu AURREKONTUA: 60 000 € ZG, Aturri-Garonako Ur Agentziaren diruztapen parte batekin.

Ibai-erreken kalitatearen jarraipena lurralde osoan

Euskal Elkargoa euskal ibai-erreken kalitatea hobetzen engaiatu da. 2020an jarraitu du, beraz, ibai-erreken kalitatearen jarraipenarekin Euskal Itsasbazterretako arroetan eta ibaietan, eta ekin dio Biduzeren arroan, Aturriaren beherealdean eta haren ibaiadarrean eta Uhaitz Handiaren arroan. 600 lagin hartu eta analizatu ditu 90 lekutan, ibai-erreken gaineko ezagutza hobetzeko eta arazoak ezagutuz zuzenketak egiteko.

Egikaritu AURREKONTUA: 110 000 € ZG urtean, Aturri-Garonako Ur Agentziaren diruztapen parte batekin.

Azterketa orokorra ur baliabidea ahal bezain ongi kudeatzeko

2018an «edateko uraren kudeaketa» eskumena bere gain hartu zuenetik hona, Euskal Elkargoak ur baliabideari buruzko azterketa bati ekin zion, 2020ko urrian, lurralde osoko ikuspen orokorra ukaiteko xedez, ekoizpena eta banaketa optimizatzeko xedez eta klima aldaketari loturik gerta litezkeen eraginei aitzina hartzeko xedez. Urtebeteko azterketa horrek hala kopuru nola kalitate aldeak aztertuko ditu, baliabidearen jasotze eta ekoizte obra nagusien diagnostiko osoa egiteko fase batekin.

Engaiatu AURREKONTUA: 125 000 € ZG

Page 15: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

15

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Ekipamenduen energia eraginkortasuna hobetzea

Saint Bernard-eko araztegiko lanekin jarraitzea: abiadura aldagailuak dituzten ponpak instalatzea, argindar kontsumo gainak mugatzeko, bero-ponpa eraikinen berotzeko. Urak ahal beste araztera heltzeko mintz bidezko tratamendua egitea. Aurreikusi kopuru osoa: 11 M€ (2019tik 2021era)

Aturriren goialdeko arroa

Naturaren halabeharrei aitzina har eta kudeatzea

Uholde halabeharrari buruzko azterketa bat abian ematea, arriskua hobe ezagutuko badugu, bai eta arrisku sektoreak eta egoki zaizkien babes neurriak ere ezagutzeko (plangintza dokumentuetara ekartzea, isuriak arro mailan geldotzea...) 2021rako aurreikusia: 320 000 € ZB

Ipar Euskal Herria

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Ur erreserba eta ur inguruneak zaintzea

Bildozeko araztegia berriztatzea. Zarata eta kirats arazoak konpontzea, paisaian kokatzea, araztegiaren energia eraginkortasuna ahal bezain ona izateko ekipamenduak hautatzea) eta uraren kudeaketa ahal bezain eraginkorra egitea, euri ura bildu eta balioa emanez. 2021ean: diseinu azterketak eta enpresen galdeketa. 2021rako aurreikusia: 4 M€

Xiberoa

Gizakien loratzea Ur baliabideari eta ur ingurunei buruzko informazioa jende orok eskurago ukan dezala

Itsas hegiko eta itsas hegiaren gibelaldeko herrietan, kostaldeko arriskuei buruzko eta indar publikoak arrisku horiek aitzinetik ikusten, aitzina hartzen eta kudeatzen duen egitekoari buruzko erakusketa ibiltaria antolatzea. Eskola umeei ohartarazte animazioak eskaintzea. 2021rako aurreikusia: 30 000 € ZB (animazioa eta komunikazioa)

Itsasbazterra eta itsasbazterraren gibelaldea

Ura eta saneamendua ororen esku izanen direla bermatzea eta ur baliabideen kudeaketa iraunkorra egitea

Ipar Euskal Herriko edateko uraren urtegiak berriztatzeko kanpaina bati ekitea, sareetako ur isuriak hastapenetik gutxitu eta ekologian duten eragina gutxitzeko. Dozenatik gora urtegi berriztatuko dira 2021ean Xiberoan, Amikuzen eta Errobin. 2021rako aurreikusia: 4 M€ ZG

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Arriskuaren kultura berbera partekatzea eta lurraldeko eragileak prebentzio jarduerak zehaztera eta plantan ematera ekartzea

Euskal Erlaitzaren gunearen etorkizunari buruzko azterketaren barnean, gidaritza batzorde baten animazioa, parte hartzen duten guztiekin: Estatua, herriak, Departamentua, Eskualdea, Interes Publikoko Erakundea, Itsas Hegiaren erakunde babeslea, IEZI,....

Itsasbazterra

Euskal kostaldeko arroak, Errobirena eta Biduzerena: eragile publiko eta pribatuak (elkarteak, auzokoak, etab.) bidean diren azterketa hidraulikoetara edota ibaiko teknikariek egin diagnostikoetara (120/urteko) lotzea. Helburua: arriskuaren berkultura partekatzea eta ekintza plana elkarrekin eraikitzea.

Euskal kostaldekoak, Errobi, Biduze, Aturri gaina eta Uhaitz Handia

Page 16: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

16

HONDAKINEN BILKETA ETA BALORIZAZIOA

Ukitzen dituen politika publikoak: Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balorizazioa

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balioestea

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Hondakindegietan hitzorduak

plantan ematea

Hondakindegiak martxoaren 16ko arratsean hetsi ziren, konfinamenduaren hastearekin. Hitzordua hartuz aritzeko zabaldu dira (horretarako garatu den webgune baten bidez edo telefonoz) apirilaren 22an eta maiatz hondarra arte. Jendeen arteko kontaktuak murrizteko, 3 hitzordu har zitezkeen 10 minutuko tarteetan banaturik (ratio hori aldatzen joan da gero). Erabiltzaileentzako zerbitzu hori beharrezkoa zenaren honako froga hau dugu: 53 000 hitzordu hartu dira 5 aste eta erditan.

Egikaritu AURREKONTUA: 2750 € ZB

Bilketa aldaketak hondakinen ekoizpena murrizteko

Bilketa aldaketen helburua Etxe-hondakin gutxiago egin dadin eta sailkapenaren emaitzak eta hondakindegietan bildurikoen tonak emenda daitezen da. Etxe-hondakinen bilketa norberak bere borondatez ekarriz egiten da orain Oztibarren, Bidaxunen, Heletan, Irisarrin eta Suhuskunen. Hondakinen ematea pasatxartel baten bitartez egiten da, etxe-hondakinen ekoizpena banakatzeko aukera ematen duena. Estalkien eta paperen bilketa ere borondatezko ekarpenen bidez egitera pasa da Oztibarren.

Engaiatu AURREKONTUA: 1 101 870 € ZB

Hondakindegi segurtatuak

2020an jarraitu dugu hondakindegien segurtatzea egiten, nasen goi aldean ez erortzeko tresnak kokatuz eta nasen beherealdean edukiontzien gidak. Bereziki, hondakindegiak modernizatzeko bi proiektu dira aztergai: bat Hendaian eta bestea Urruñan.

Engaiatu AURREKONTUA: 530 876 € ZB

Page 17: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

17

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Hondakinen bilketak dakartzan berotegi efektuko gasen isurketak eta energia (erregaiak) kontsumoak murriztea

Kamioen multzoa berritzen jarraitzea, erregai gutxiago kontsumitzen duten eta berotegi efektuko gas gutxiago isurtzen duten 8 kamioi berri erosiz. 2021 hondarrean, kamioi multzoak (95 kamioi) 36 ibilgailu garbiago ukanen ditu. 8 kamioi erosteko aurreikusi gastua: 2 176 643 €

Ipar Euskal Herria

Bilketa ibilgailuen multzoaren ikuskapena. Helburua: multzoa optimizatzea kamioien berritzeari dagokionean eta haien mantentze lanari dagokionean. 2021erako aurreikusia: 29 754 €

Ipar Euskal Herria

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Bioaniztasun eta baliabideen (ura) atxikitze jokagaiak sartzea ekipamendu teknikoen antolaketan eta funtzionamenduan

Ahurtiko hondakindegiaren antolaketarako azterketa: kontuan hartzea ingurumena eta uholdeei loturiko arriskuen prebentzioa. 2021erako aurreikusia: 8040 €

Ahurti

Gizakien loratzea Erabiltzaileei eta langileei ekipamenduetara (hondakindegiak) erraz eta segur sartzeko aukera ematea

Hondakinak modernizatzen jarraitzea: segurtatze lanak, bideozaintza plantan emanez 21 hondakindegitan eta 6 zentro teknikotan; seinaletika berria ematea erabiltzaileari informazioa hobe emateko. 2021erako aurreikusia: 130 000 € segurtasunerako, 147 360 € seinaletikarako

Ipar Euskal Herria

Segurtasun urraspide baten animazioa bilketa langileentzat: lekuen behaketa eta AMO bat kontratatzea prebentziorako eta lan baldintzen hobetze urraspidean laguntzeko. 2021erako aurreikusia: 80 300 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Lurralde osoan zerbitzu harmonizatua garatzea; hondakindegian eman gauzen bigarren bizitza laguntzea

Hondakindegietan, bigarren bizitza merezi duten gauzen berrerabilerarako partzuergoekin jarraitu elkarteekin (Emaus, Txirrind’Ola, Recyclarte, …).

Ipar Euskal Herria

2019-2021 bilketaren harmonizatze eta optimizatzearen azterketa. Aztertu atalen artean: Zerbitzu Zerga Bereziaren harmonizazioa zuzentasun handiagorantz jotzeko. Azterketarako aurreikusia 2021erako: 45 600 €

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Hondakinei balioa ematearen tasa emendatzea

Igeltsu adar bat plantan ematea: profesional eta norbanakoei igeltsoa hartu eta birziklatzea erabilera edo tratamendu berri baterako. Esperimentazioa 3 hondakinetan 2020ko azarotik 2021eko apirilera.

Itsasu, Beskoitze eta Urruña

Bilketaren erreforma hainbat herritan. Helburuak: etxe hondakinen tona gutxiago, hobe sailkatukoen tona gehiago eta bilketen optimizazioa. 2021ean ukitu herriak: Ziburu, Hendaia, Baiona, Arrangoitze, Hazparne, Izturitze, Iholdi, Donamartiri, Landibarre, Armendaritze.

Hemen ondoko herriak

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Jende oro, partzuerrak, hautetsiak eta elkargo langileak hondakinen bilketa sistemaren bilakaeran laguntzea

Elkargoko hautetsiei 2019-2021 bilketaren harmonizatze eta optimizatze azterketa bereganatzen laguntzea. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 18: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

18

AZPIEGITURAK ETA MUGIKORTASUNAK

Ukitzen dituen politika publikoak: Mugikortasunak. Lehiaren ordezkaritza «mugikortasunaren antolaketa» Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuan (SMPBA)

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Lurralde antolaketa (hiri plangintza, mugikortasunak…)

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X (bideak, Euskal Elkargoaren esku)

X (mugikortasunaren antolaketa, SMPBAren esku)

 

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Esperimentazio bat, «koronapistena»

Hetsialditik ateratzeak eta Estatuak eman dituen diruek aukera eman diote Mugikortasunen Sindikatuari «koronapistak», hau da, bizikletentzako aldi baterako antolaketak egiteko Baionako hiriguneko bide nagusietan. 2020ko uztailetik urria bitartean entseatu da BABren etorbideko pista; orotara 41 000 bizikleta pasatu dira, hau da, egunean 384 batezbeste, eta gero kendu egin da. Halarik ere, bide horren luzeran txirrindabide iraunkorra sortzeko proiektua gobernuaren suspertze planari aurkeztu zaio, mugitzeko molde eztientzako diruak aurreikusten baititu plan horrek.

Egikaritu AURREKONTUA: 300 000 € inguru

Txik Txak sarea hedatzen jarraitzea: Kanboko Proxi’bus

esperientziari so

Maule eta Donapaleu herrien ondoren, 2020an Kanbora hedatu da Proxi’bus zerbitzua. 57 eta 59 linea berriek honako leku hauek zerbitzatzen dituzte: errepide eta tren geltokiak, herri barnea, ikastetxeak eta bizileku auzoak. Bi linea horien erabiltze maila ona izan da hastapenean, 2020ko urrian 2000tik gora balidatze egin baitira.

Egikaritu AURREKONTUA: 362 000 €

Tren eskaintza: Hurbileko aldagune multimodal berriak

Baiona-Donibane Garazi trenbidean, Mugikortasunen Sindikatuak gidaturiko Haltsu eta Arrosako aldagune hurbilen lanek erraztuko dute trenera eta beste garraio motetara (hiribusak, autobusak, txirrindak) heltzea 2021. urtearen hastapenetik goiti. Hendaiako aldagunearen lanak 2020. urte hondarrean bururatuko dira. Haien osatzeko, 2021ean, txirrinda geltoki bat eginen da. Baionako aldaguneak atari berria du orain, bai eta aparkalekua berriturik. Autobusak hartzeko geltokia antolatuko da ere bertan.

Haltsu eta Arrosako aldaguneetarako engaiatu AURREKONTUAK: Euskal Ekargoaren parte hartzea, 200 000 € inguru, hastapeneko aurrekontu osoa ia 900 000 € delarik.

Page 19: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

19

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZG)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Pertsonen eta salgaien mugitze politika zehaztu eta orientatzea, autoen eta errepideetako trafikoa murrizteko eta bestelako mugitze moldeak garatzeko (talde garraioak, bizikleta...)

Hiriko Mugikortasunen Plana onartzea eta Trantsizio(ak), Kohesioa eta Entrenamendua ardatzetako ekintzak gauzatzea. 2021rako aurreikusia: 45 000 €

Mugikortasunen Sindikatuaren peko lurraldea (Ipar Euskal Herria eta Tarnoze), Ondres eta Saint Martin de Seignanx

Europar proiektuekin jarraitzea bai eta ekintza zehatzei ekitea: mugikortasun planak, sare planak, animazioa, bidaiarientzako informazioa hedatzea eta txarteldegiaren instalazioa.

Mugikortasunen Sindikatuaren peko lurraldea (Ipar Euskal Herria eta Tarnoze) Euskadi, Nafarroa

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Naturaguneak eta bioaniztasuna zaintzea mugikortasunei lotu antolaketa proiektuetan

Tram’Bus delakoari lotu antolaketekin jarraitzea: landaredia atxiki eta areagotzea (sektoreak: Louis De Foix; Matràs; San Leon eta 08 Mai 1945 biribilguneak; Marracq).

Tram’Bus 1 eta 2 lineak

Gizakien loratzea Mugitze zerbitzuak ahal beste jenderen esku jartzea

Txarteldegia hedatzen jarraitzea (Car Express) eta tarifen multzoa aztertzea.

Mugikortasunen Sindikatuaren peko lurraldea (Ipar Euskal Herria eta Tarnoze)

Txik Txak eskaintzak egokitzen jarraitzea.

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Lurraldeetako garraioen eta zerbitzuen eskaintzak antolatzea eta ahal beste jenderentzat helgarri egitea proposatzea

Txik Txak Kovoit’ plataforma gauzatzen jarraitzea eta elkarbidaietarako eskema baten prestatzea

Mugikortasunen Sindikatuaren peko lurraldea (Ipar Euskal Herria eta Tarnoze)

Eskaera bidezko mugikortasunei buruzko azterketarekin jarraitzea

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Ondarea kudeatzen eredugarri jokatzea

Biltegia modernizatzea: berritzea, energia aurreztea (besteak beste, panel fotovoltaikoak kokatzea aztertzea).

Baiona

Norbanako bakoitzaren autoaren erabilera ez bestelako mugitze moldeetarantz aldatzeko baldintzak sortzea; eragileak jokabide berrietarantz laguntzea

Intermodalitatea eta moduen aldatzea: aldagune multimodalen antolaketarekin jarraitzea, bai eta tren izarraren ekintza programarekin eta zirkulazio sistemekin. 8 ibilgailu elektriko erostea.

Mugikortasunen Sindikatuaren peko lurraldea (Ipar Euskal Herria eta Tarnoze)

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Lurraldeko zerbitzu eta eragileak Hiriko Mugikortasun Planaren gauzatzen eta onartzearen bidean

Loturiko pertsona publikoei galdetzea eta hiri bidaien planaren galdeketa publikoa.

Mugikortasunen Sindikatuaren peko lurraldea (Ipar Euskal Herria eta Tarnoze)

Partzuerren batzorde teknikoaren animazioa.

Tram’Bus bitartekaritzarekin eta mugikortasunerako aholkularitzarekin jarraitzea (enpresak eta ikastetxeak batez ere laguntzea).

Page 20: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

20

GOI MAILAKO IRAKASKUNTZA, IKERKETA ETA FORMAKUNTZAUkitzen dituen politika publikoak: Goi mailako irakaskuntza, ikerketa eta formakuntza

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Ekonomiaren garapena eta goi mailako irakaskuntza

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Ikerketa sostengatzea

Euskal Elkargoak diruz sostengatzen ditu garapen iraunkorraren kezkekin hertsiki loturik diren UPPAra loturiko lurraldeko katedrak. Manta katedra da horietako bat, natura ingurunean eragin gutxi duten produktu iraunkor eta biokutsukoen garapenaz lan egiten duena; beste bat HPC Wave dugu, uhinen modelizazio digitalak garatzen dituena itsasertzeko arriskuak aztertzeko, bestea DESDM da, ingurumen konektatuentzako eta energia sistema banatuentzako programen garapenaren alorrean ari dena, bai eta beste bat, herrien arkitektura ingurumenaren ikuspuntutik birpentsatzeko arkitektura eta hiri fisika modelizazio katedra.

Engaiatu AURREKONTUA: 233 500 €

Higiezinetan inbestitzea, ikasleen harrera baldintzak hobetzeko

Ikasleen etxea 2020an bururatu zen, Campusaren bihotza proiektu orokorraren barnean (20 M€); Arkinova gune teknopolitarraren garapenaren lehen etapa zen hori; gune teknopolitar horren helburua eraikuntza eta antolaketa iraunkorretan bikaintasun gunea bilakatzea da. Ikasleen etxeak, ikasleentzako bizileku eta topaleku horrek, jatetxe berria dauka, elkarte jardunetarako leku bat, kirol eta kultura jardunetarako lekua, Fab Lab bat eta ibilgaluentzako eta txirrindentzako aparkaleku hobea, konpontze lantegi batekin.

Egikaritu AURREKONTUA: 6 000 000 €

Page 21: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

21

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Energia trantsizioari buruzko ikerketaren ahaleginak sostengatzea

Eraikuntza iraunkorrari buruzko " hiri arkitektura eta fisikoa" katedra (UPPA, Angelu) sostengatzen jarraitzea. Katedra junior bat sortu aitzin zientzia lehiaketa bat sortzea. 2021erako aurreikusia: 82 000 €

Ipar Euskal Herria

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Lurraldeko ingurumen jokagaiekin loturiko ikerketa sostengatzea

Sostengua ematen jarraitzea HPC Wawe (UPPA, Angelu) katedrari uhinen modelizazio digitalerako zehaztasun handi-handiko tresnak garatzeko. 2021erako aurreikusia: 96 500 €

Ipar Euskal Herria

Sostengua ematen jarraitzea DESDM (distribute energy system data management, UPPA - Angelu) energia berriztagarriei buruzko katedrari. 2021erako aurreikusia: 169 000 €

Ipar Euskal Herria

Sostengua ematen jarraitzea MANTA katedrari, arrantza eragileekin partzuergo hertsian, arrantza iraunkorra garatzeko diren nahiei erantzuteko. «MANTAzyme» katedra junior baten sortzea ikerlari gazteekin. 2021erako aurreikusia: 25 000 € MANTA katedrarentzat eta 32 000 € MANTAzyme katedrarentzat

Ipar Euskal Herria

Gizakien loratzea Goi mailako formakuntza eskaintza dibertsifikatu eta egituratua garatzea

Formakuntza proiektuen deialdiarekin jarraitzea. 2021erako aurreikusia: 285 000 €

Ipar Euskal Herria

Hainbat gunedun Euskal Campusa eraikitzea

Baionan, Nazioarteko, Europako eta Mugaz gaindiko Ikasketen institutua eraikitzea: Errobiko lautada eta entzunaretoa ireki ondoren, ikasleen nazioarteko etxearen lanei berriz ekitea lehen Euskaldunen Hotela izan zenaren gunean. Euskal Elkargoaren parte hartzea: 400 000 €

Ipar Euskal Herria

ISALAB eta Agora lanei ekitea (aurreikusi bururatze data: 2022) eraikuntza eta antolakuntza iraunkorretarako Arkinova teknogunean. Euskal Elkargoaren parte hartzea: 5,25 M€; aurrekontu osoa: 20 M€

Ipar Euskal Herria

Ikasleen ekimenen deialdiarekin jarraitzea: ikasleen pedagogia, humanitate, kirol, kultura proiektuei sostengua ematea. 2021erako aurreikusia: 25 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 22: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

22

GARAPENEKONOMIKOA

Ukitzen dituen politika publikoak: Garapen ekonomikoa

Ukitzen dituen EHEren gaikako batzordeak: Garapen ekonomikoa eta goi mailako irakaskuntza

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Enpresa oso txikiak laguntzeko eta medikuntza materialaren ekoizleak sostengatzeko

baliabidea

Ipar Euskal Herriko enpresen % 97ak 10 langile baino gutxiago ditu. Euskal Elkargoak sostengu berezia eskaini die halako enpresei, 620 000 euro eman baititu Eskualdeak, Lurraldeetako Bankuarekin batera plantan eman duen larrialdi funtsarako. «Medikuntza baliabideen garapena eta ekoizpena» Ekimen Deialdia egin du ere, beren jarduna Covid-aren aurkako hornidurak ekoitzi edota garatzera bideratu duten enpresak diruz sostengatzeko.

Industria adar berdeen egituraketa sostengatzea

Euskal Elkargoak industria adar berdeen garapena sostengatzen dirau, hala nola eraikuntza eta antolaketa iraunkorrak, itsasoa (itsas energia berriztagarriak, biomimetismoa…). Badu, jadanik, eko-asmakuntzarako gune bat, Créaluz, eta hitzaldi bereziak proposatzen dizkie enpresei (hondakinen kudeaketa eraikuntzan eta herri lanetan, egur eraikuntzak eta ingurumenaren gaineko eragina, eraikinen energia optimizatzea, biomaterialak, ...).

Egikaritu AURREKONTUA: 230 000 €

Berrikuntza garapen iraunkorrarekin batera doanean

«Berrikuntzaren lantegiak» proiektu berritzaileak atzemateko bideak dira, batez ere lurraldean duten eraginaren bitartez eta iraunkor direlako. 2020. urtean, sarituak izan ziren 6 enpresetatik 4k garapen iraunkorraren kezkei erantzuten zien proiektua zekarten: Pinu erretxinazko %100ean bioiturriko erretxina asmatu eta ekoiztea, gizarte berrizkuntzako laborategia, 2 gurpileko elektrikoen asmakuntza eta ekoizpena, itsas hondoen esplorazioa itsas bioaniztasunaren zaintza laguntzeko.

Egikaritu AURREKONTUA: 150 000 €

Page 23: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

23

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Enpresen energia trantsizioaren prozesua bultzatu eta laguntzea

Industria lurralde programa: FATALOOP proiektua abian ematea, prozesuetan erabili gabe geratzen den energia berriz biltzean oinarritu autokontsumoko energia uztaia, Technocité guneko enpresak horra lotuz. Euskal Elkargoaren parte hartzea: 215 000 €; aurrekontu osoa: 1,65 M€.

Baiona

Adar berdeen sortu eta gara daitezen laguntzea

Eraikuntza iraunkorra: <R>Evolution 3 topaketen 3. edizioa antolatzea eraikuntzako ikusezinei buruz eta garapen iraunkorraren OFF direnei buruz, Odeys, eraikuntza iraunkorraren eskualdeko klusterrarekin. 2021erako aurreikusia: 40 000 €

Nazio mailakoa

Itsas sagailoaren energia ahalari buruzko azterketarekin jarraitzea: lekuaren hautaketa eta entsegua egitea. 2021erako aurreikusia: 726 932 € ordaintze kredituetan

Eskualdea

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Itsas ekosistemen zaintza eta babesa euskal ekonomia urdinaren erdi-erdian kokatzea

Itsasoko biomimetismoari buruzko bikaintasun gune bat sortzeko azterketarekin jarraitzea. CEEBIOSekiko partzuergoa luzatzea. 2021erako aurreikusia: 200 k€ inbestimenduetan (azterketak) eta 40 000 € funtzionamendua

Nazio mailakoa

Gizakien loratzea Tokiko lanpostuak eta kalitatezko trebetasuna sortzen dituen ekoizte ekonomia sortu eta garatzen laguntzea

RAI baliabidearekin jarraitzea (Higiezinentzako Laguntza Araudia) ekoizle diren enpresentzat (salbu hazkurri industria). 2021erako aurreikusia: 150 000 €

Ipar Euskal Herria

Tokiko ekonomia berrindartzen laguntzea, lanean ari direnei lurralde berean bizi eta lan egiteko aukera emanez

Euskal Herriko hirugarren lekuen (hogeita hamar bat) zerrendatze eta sarean ematea. Leku berriak sortzen laguntzea. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Ipar Euskal Herria

2021-2026ko Gizarte eta Elkartasunezko bide orria prestatzea. Partzuergo hitzarmenak lurraldeko gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren eragileekin: ADIE, France Active, Jardunen eta lanpostuen Interstices kooperatiba. 2021erako aurreikusia: 65 000 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Euskal lurraldeko leku orotan tokiko lanpostuen atxikitzen eta bizkortzen parte hartzea

Baserrialdeetan eskulangintzako eta merkataritzako hurbileko jarduerak atxiki eta garatzeko baliabidea hedatzea. 2021ean: Euskal Elkargoaren parte hartzea: 30 k€; aurrekontu osoa: 45 K€.

Ipar Euskal Herria (salbu itsasbazterreko herriak)

Enpresei ekoizte molde arduratsuago eta iraunkorragoetaz ohartaraztea

Animazioak (lantegiak, jardunaldiak) ekoasmakuntzaren, ekoberrikuntzaren eta ekonomia zirkularraren inguruan Créaluz bihitegi-lantegiaren barnean eta Industria lurralde programaren barnean. "Zero Xahutzea" lehiaketa bat antolatzea 10 enpresekin. 2021erako aurreikusia (Animazio orotarako): 49 000 €

Ipar Euskal Herria

Ekoberrikuntza eta ekoasmakuntza proiektuak sostengatzeko proiektu deialdia egitea. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Ipar Euskal Herria

Industria ekologia eta ekonomia zirkular ikusmoldeak garatzea

Lurralde mailako industria hondakinen kartografia prestatzea, Ipar Euskal Herrian ekonomia zirkularra garatzeko eta aterabide ekoarduratsuak zerrendatzeko.

Ipar Euskal Herria

Page 24: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

24

TURISMOAUkitzen dituen politika publikoak: Turismoa

Ukitzen dituen EHEren gaikako batzordeak: Turismoa

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Deskonfinamendua: mendiko

jokabide onen gogora ekartzea

Hetsialdia bukatu zenetik eta uda osoan zehar, mendi ibilaldietarako bideetan jende anitz ibili da. Komunikazio kanpaina bat egin da aldi horretan, Euskal Elkargoaren Mendialdea zerbitzuarekin eta batzorde sindikalekin elkarlanean, jendetasun keinuak gogora ekarri eta ibiltariei mendia eta artzaintza jarduerak kontuan hartzera gonbidatzeko.

Egikaritu AURREKONTUA (Turismo Zuzendaritza): 929 €

Euskal Herrian turismo iraunkorraren alde – 2020an

higiezinen laguntzan eskuhartzeko araudia 

Euskal Elkargoak, enpresen higiezinen laguntzarako araudian turismorako atal bat du, ostatu ekologiko eta berritzaileei sostengua eskaintzeko asmoz. 2020an, lau proiektuk jaso dute baliabide horren laguntza: Saran, egurrezko bi etxola ekoiraunkorren sortzea «La Petite Rhune» kanpalekuan; Lasan, borda bat 4-5 pertsonentzako ekoeraikiriko aterpe gisa berriztatzea (Antxo aterpea); Iholdin, etxe bat 6-8 pertsonentzako aterperako berritzea, mugikortasun urrikoentzat helgarri diren bi logelarekin (Ondarts aterpea); Ainhoan, arditegi bat 4-6 pertsonentzako aterperako berritzea, laborantza turismoko proiektu baten inguruan (Leizagoien aterpea).

Engaiatu AURREKONTUA: 67 715 € (esleitu diru laguntzak)

Mendi ibilbideko xenderak ezagutzeko

Lehen aldiz eskaintzen du Euskal Elkargoak lagunduriko ateraldien programa bat urririk 2020 – 2021 aldirako (10 hilabete, 10 eremu, 10 ateraldi), mendiko laguntzaileen gidaritzapean, euskal biztanleentzat: lurraldea gai zenbaiten inguruan ezagutzea (artzaintza, aberedia-landaredia, geologia, ...). Aldi berean, 3 urterako utzi du bere gain dituen mendi ibilaldietako 95 xenderen zaintza (mantentzea, balizatzea, larrialdiko eskuhartzea) gizarteratze enpresen esku.

Egikaritu AURREKONTUA: Lagunduriko ibilaldiak: 3885 €

Ibilaldietarako xenderetan gizarteratze lantegiek egin mantentze lanak: 80 400 €

Page 25: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

25

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Turismo jardunen proposamenetan bioaniztasunaren eta inguruneen zaintzaren jokagaiak kontuan har daitezen bultzatzea

Mendi ibilbide berriak sortzea (PLRV2), natura ondarea edota historia ondarea aitzinean emanez eta eragileekin elkar adituz. Ibilaldietan eta mendian oro har jokabide egokiak sustatzea eta komunikazio tresnak (digital eta paperezkoak) sortzea 2021erako aurreikusia (ibilbideak): 50 000 € 2021erako aurreikusia (komunikazio tresnak): 96 500 €

Ipar Euskal Herria

Mendi guneetan natura zaintzeari eta giza jardunei buruz ohartaraztea (erabilera mota anitz)

Animazio egitarauarekin jarraitzea Baigura mendigunean, Baiguraren eguna antolatzen jarraituz. 2021erako aurreikusia: 700 €

Baigura

2021-2022 urririkako ateraldi lagunduen egitaraua (10 hilabete, 10 eremu, 10 ateraldi), mendi laguntzaileek gidaturik eta euskal biztanleentzat: lurraldea gaika ezagutzea (artzaintza, aberedi-landaredia, geologia, ...). 2021erako aurreikusia: 4000 €

Ipar Euskal Herria

Gizakien loratzea Mendi ibilaldiak helgarri eta erakargarri egitea

Ibilaldien estrategia eskema hedatzea. 2021erako aurreikusia: 2000 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Natura betean aritzeko jardunak ezintasun bereziren bat dutenentzat gero eta eskuragarriago egitea

Handisport edota kirol egokituko xenderen sarea sortzea: jadanik badiren edo sor litezkeen hamar bat xendera ezintasun bereziren bat dutenentzat egokitzea, 64 Departamenduarekin eta kirol egokituko edo handisport federazioekin elkarlanean. 2021erako aurreikusia (lanak): 10 000 €

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Turismoaren profesionalak jokamolde arduratsuagoak garatzera bultzatu eta horretan laguntzea

Turismorako higiezinen laguntzeko baliabidearekin jarraitzea eta ekoturismo aldea areagotzea: laguntzen eskuratzeko irizpideak zehaztea.

Ipar Euskal Herria salbu beteegi diren aldeetako herriak

Oporretako alokairuetarako etxeen eta arrotz logelen jabeentzat: hondakinen sailkatze aginduak gogora ekartzeko lineako kanpaina, Hondakinen Prebentzio, Bilketa eta Balio Emate Zuzendaritzaorde Nagusiarekin elkarlanean, egonaldi zergaren kudeaketa plataformatik abiatuz.

Ipar Euskal Herria

Natura betean egiten diren kirol ekitaldien koordinazio eta sailkapena: ekitaldien sailkapena "ekitaldi ekoarduratsuen" gutun bat zehaztuz, sostengua ematea sasoiz kanpoko ekitaldiei edota jardun berriei balioa ematearen inguruan. 2021erako aurreikusia: 2 000 €

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Hautetsiak, partzuerrak, turismoaren profesionalak, elkarteak, biztanleak Euskal Herriko turismoaren gaineko gogoetara lotzea

Eskema bat prestatzeko elkar aditze urraspidearekin jarraitzea: diagnostikoa turismoaren eragileekin partekatzea eta estrategiari eta ekintza planari buruzko talde lana.

Ipar Euskal Herria

Page 26: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

26

LABORANTZA, ARRANTZA ETA ELIKAGAIGINTZA

Ukitzen dituen politika publikoak: Laborantza, arrantza eta elikagaigintza

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Laborantza

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Covid ekintza: proiektu deialdi berria «Tokiko produktuen

hurbilpenerako eta banabide laburrean merkaturatzeko molde

berriak»

Osasun krisiak ez ditu ahantzi euskal laborantza eta elikagaigintza eta hari arrapostua emateko, Euskal Elkargoaren 4. proiektu deialdia egin du ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbileko banabide laburren bitartez hertsikiago elkar loturik izan daitezen. Elkargoak laborarien diru sartzea manten dadin egiten duenaren bidetik doa proiektu hori eta laborariek tokiko laborantza produktuak merkaturatzeko bide ezezagun eta berritzaileak eta lurraldeari egokitu ekoizpenak lehenesten dituztenak garatzeko dituzten ekimenak sostengatu nahi ditu. 12 proiektu sostengatu ditu 2020an.

Egikaritu AURREKONTUA: 93 120 €

Ustialekuei daramatzaten jokamolde bertutetsuetan

sostengua ematen jarraitzea

Euskal Elkargoak, bere «Etxalde Esperimental eta Berritzaileak» programaren bitartez tokiko hamabi ekimen sostengatu ditu berrikuntza nabarmena dakartelako edota esperimentazio batean ari direlako, hala nola: etxaldeko haziak egiteko eta giza hazkuntzarako lastodun zerealak bereizteko gailua elkarrekin erostea; abeltzaintza bidezko oihangintzako proiektu bat, fruitu baratze aitzineko bat sortuz, etab.

Egikaritu AURREKONTUA: 159 280 €

ETXALDE EKOIZPENAREN GARAPENA LAGUNTZEA

Etxaldeen ekoizpenaren garapena Euskal Elkargoaren laborantza adarren bide orriaren lehentasun nagusietako bat da, laborantza biologikoaren garapenarekin. Helburu eta bitartekoen hitzarmen bat sinatu da Euskal Etxalde Ekoizleen Elkartearekin (APFPB) etxaldeen ekoizpenaren garapen ekintzak sostengatzeko, besteak beste etxalde produktuen eraldatze eta merkaturako balio emate proiektuak eta IDOKI etxalde gutunaren garapena lagunduz. Etxalde ekoizpena egiten duten 14 ustialekuri eman zaie zuzeneko sostengua ere. 2019an egin zenaren baino bi aldiz gehiago da hori.

Egikaritu AURREKONTU OSOA: 142 782 €

Page 27: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

27

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Ingurumenean eragin txikiagoa ukanen duen laborantza arduratsua bultzatzea

Tokiko behi esneaz ekoitzi produktuen merkaturatzearen bereizketa plantan ematea, karbono arrastoa txikiago egitea kontuan hartzen duen baldintza agiri batekin, laborariei balio erantsia emateko. 2021erako aurreikusia: 35 000 €

Ipar Euskal Herria

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Tokiko ondarearen berreskuratzea, bioaniztasuna eta dibertsifikazioa lagunduko dituen laborantza arduratsua bultzatzea

Tokiko arraza eta barietateak atxiki eta garatzen laguntzen jarraitzea, elkarte egitura kolektiboak sostengatuz: Gaztaina elkartea, Kintoa euskal zerriaren adarra, Buru Beltza, etab. 2021erako aurreikusia: 70-80 000 € (ekarri sostengu guztien kopurua)

Ipar Euskal Herria

Gizakien loratzea Laborari eta abere hazleen lan baldintzak eta diru sartzea hobe daitezela bultatzea

Lurraldeko ordezkatze zerbitzuak sostengatzen jarraitzea. Helburua, kide diren laborariei langileak eskaintzea da, arazorik badute, haien ordezkatzea bermatzeko, bereziki honako kasu hauetan: eritasuna, istripua, heriotza, «kaldu gaitzak» direnak. 2021erako aurreikusia: 45 000 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Lurralde osoan laborantza jardunak atxikitzera bultzatzea

Uhaldia etxaldeari baratzezaintza biologikozko gizarteratze baratzea sortzen sostengua ematea, laborantzara sar litezkeen pertsonei formakuntza eta orientabidea eskaintzeko. Barazkiak banabide laburrez salduko dira. 2021erako aurreikusia: 23 672 €

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Laborantza jardunak jokamolde arduratsuagoetara alda daitezen bultzatzea

Laborantza biologikora aldatzeko laguntza baliabidearekin jarraitzea, bai zuzenean bai eta eragileak (laborantza garapenerako egiturak eta eragile ekonomikoak) sostengatuz. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Ipar Euskal Herria

Ezpeletako Biperraren Sindikatua: plastikozkoa ez den bestelako estaldurak xerkatzeko entseguak egiteko lursail batean egiten diren saioak sostengatzea, uraren kudeaketa hobetzea, bideen belarreztatzea eta eritasun zenbaiten aurkako borroka. 3 urterako aurreikusia: : 30 000 €

Ezpeletako biperraren sormarkaren eremua (10 herri)

IPARLAB proiektuaren egingarritasun azterketa: lurraldeko etxaldeetako ekoizleak eta animazioaren profesionalak (talde jantokiak eta merkataritza jatetxeak, saltegiak, etab) harremanetan jartzea. Aurrekontu osoa: 40 000 €

Ipar Euskal Herria

Honako proiektu hauen deialdiak berriz egitea: "adar berriak", "etxalde berritzaile eta esperimentalak", "produktu berriak" eta "merkaturatze molde berriak banabide laburrez eta hurbilez tokiko laborantza produktuetarako". 2021erako aurreikusia: 450 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 28: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

28

ELKARTASUNAK ETA EUSKAL ELKARGOAREN GIZARTE

EKINTZARAKO HERRIARTEKO ZENTROAK

Ukitzen dituen politika publikoak: Gizarte kohesioa

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Herritarrentzako zerbitzuak

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Elkartasuna konfinamendu bitartean

Martxoaren 17an, bidean doazen migratzaileak hartzeko Pausa zentroan ziren 115 pertsona bertan blokaturik gertatu ziren. Jendeen arteko tartea uzteko, bigarren gune bat ireki zen orduan emazteak eta haurrak hartzeko. Euskal Elkargoaren bi langile bolondresek kudeatu dute eta afariak, ordurarte urririkako laguntzaileek prestatzen zituztenak, elkargoak hartu ditu bere gain.Euskal Elkargoak karrikan zirenak ostatatzen ere parte hartu du itsasaldeko hainbat herritan gastu zenbait ordaintzen lagunduz (garbiketa, apairuak). Azkenik, diruz sostengatu du aitzinatu mediku zentroen logistikaren antolaketa, bereziki euskal barnealdean.

Egikaritu AURREKONTU OSOA: 962 005 €

Ingurumen osasuntsuak ttipi-ttipientzat

Safe-li programari esker egin ahal izan da haurtzaidegietan zeuden higiene produktuen, aisialdi sortzaileen, elikagaien edukiontzien eta garbiketarako produktuen gaineko puntua. Zerrendatu eta analizatu ditugun 60 produktuen artean, 9 hautatu dira kalitate handienekoak zirelakoan eta ingurumenari kontu handien egiten zutelakoan. Lan horri esker eta fitxen bidez, familiei ohartarazi zaie ere higiene produktuei eta aisialdi sortzaileei buruz.

AURREKONTU osoa Eskualdeko Osasun Agentziaren kargu.

Baldintza hobeak Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroaren langileentzat

(GEHZ-CIAS)

Prekarietatetik atera ditugu gizarte langileak (etxeko laguntzaileak, bizitza laguntzaileak eta apairuen eramaileak). Bi moldetan egin da: titular bilakatuz adina eta lanbide ibilbidea zela eta horretarako interesa zuten langileak; kontrataturiko orenen kopurua emendatuz, hau da, lanaldia luzatuz; horrek lanaldi murriztua gutxitu die langile orori. Lan horrek 126 langiletatik 126 ukitu zituen 2020. urtean eta jadanik titular bilakatu diren langileekin ere egin behar da (lan kontratuko oren kopurua emendatzea).

Page 29: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

29

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Gizakien loratzea Guztien esku izan daitezela medikuntza artamenduak eta osasunari buruzko informazioa

Tokiko Osasun Kontratua (TOK-CLS): partekatu osasun diagnostikoa prestatu eta gidaritza batzordean erabaki esparru estrategikoa (ardatzak eta helburuak) zehaztu ondoren, TOK-CLSa sinatu eta lehen ekintza fitxak hedatzea.

Ipar Euskal Herria

Diziplina anitzeko osasun-etxeak: Maule eta Atharratzeko lanekin jarraitzea eta Donapaleuko diziplina anitzeko osasun-exerako lanei ekitea. 3 etxeetarako engaiaturikoa: 6 670 000 €

Xiberoa eta Amikuze

Haur ttipien alorreko profesionalen arteko koordinazioa bultzatzea, haurrarentzako harrera onena proposatzeko gurasoei

Ipar Euskal Herri osoan koordinatzaileak ematea (salbu Euskal Kostalde-Aturrin eta Hego Lapurdin, non herriek baitute haur ttipien eta haurren alorraren gaineko eskumena), lurralde horietan diren haur ttipien harrerarako egiturak animatzeko (elkarren ezagutza, jokamolde onen trukatzea, gaitasunak areagotzea…).

Ipar Euskal Herria, salbu Euskal Kostalde-Aturri eta Hego Lapurdi

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Migratzaileekin elkartasunez jokatzea

Migratzaileen harrerarako Pausa zentroaren kudeaketa, lehen konfinamenduan egin antolaketa bereziarekin zentroko jende metaketa arintzeko (bigarren harleku bat irekitzea Ste-Ursule-n). 2021erako aurreikusia: 800 000 €

Ipar Euskal Herria

Familia orori elkargoaren haur ttipien, haurren eta gazteen zerbitzuek zuzen jokatuko dutela bermatzea

Haurtzaindegien funtzionamendu araudiak harmonizatzea eta aisialdi harreren tarifak harmonizatzea.

Ipar Euskal Herria, salbu Euskal Kostalde-Aturri eta Hego Lapurdi

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Jokamolde ekoarduratsuak garatzea

Haur ttipien eta haurren harleku guztietan lan egitea elikadura osasuntsu eta iraunkorra proposatzeko (banabide laburrak eta bio produktuak) eta nazio mailako araudiei erantzuteko (ik. EGALIM Legea, 2018ko urriaren 30ekoa).

Ipar Euskal Herria, salbu Euskal Kostalde-Aturri eta Hego Lapurdi

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Elkargoaren Gizarte Ekintzako zentroa (EGEZ-CIAS) barnean elkarrizketa soziala antolatzea

Gizarte langileak egoera prekariotik ateratzen jarraitzea titular bilakatuz eta kontratuko lanaldia luzatuz. Langile sozio-administratiboentzat deipean izateko sistema antolatzea. Prekarizaziotik ateratzeari buruzko, araudiak erabakitzeari buruzko eta lan zikloei buruzko elkarrizketa sozialarekin jarraitzea.

Ipar Euskal Barnealdea (Euskal Elkargoaren Gizarte Ekintzako Zentroaren eremua).

Gazteak lurraldearen etorkizunera lotzea

Gazteria ekintzak gazteekin batera eraikiz garatzea, tokiko bizitzara lot daitezen xerkatzeko.

Ipar Euskal Barnealdea

Page 30: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

30

KIROL EKIPAMENDUAK ETA HERRITARRENTZAKO

ZERBITZUAKUkitzen dituen politika publikoak: kirol eta kultura ekipamenduak eta herritarrendako zerbitzuak

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: herritarrendako zerbitzuak

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

x  

COVID EKINTZA: Kirol ekipamenduak artatzaileen

zerbitzura

COVID-19ari loturiko konfinamendu aldian, Euskal Elkargoak artatzaileen eskura eman ditu elkargoaren zenbait ekipamendu, hala nola igerilekuak (Uztaritze, Garazi, Maule, Kanbo). Halatan, bada, leku horiek zabaldu eta «deskontaminazio gune» bilakatu dira, osasun langileek eta etxerako laguntzaileek, lanaldia amaitu eta dutxa hartu eta arropak alda zitzaten. Bestalde, urri hondarraz geroztik, Donapaleuko eta Mauleko igerilekuak ere bi lurralde horietako osasun langileen esku eman ziren (laborategia eta osasun langileen taldea) COVID testak egin zitzaten.

Egikaritu AURREKONTUA: 1234 € martxo-apiril aldian (garbiketa, produktuak eta norbera babesteko ekipamenduak)

Ekoardura eta elkar aditzea elkargoaren igerilekuetan

“Buildsense” programa informatikoa energiaren jarraipena egin eta argindar eta ur gutxiago kontsumitzeko eman da abian Mauleko, Donibane Garaziko, Donapaleuko eta Uztaritzeko 4 igerilekuetan. Kontsumoak zaindu eta haien jarraipena egiteko aukera ematen du jendeen erabiltze tarteen arabera eta akatsak hautematen laguntzen du (ur isuriak bereziki). Igerilekuen plan bat prestatze bidean da. Ia 1400 biztanlek, 150 ikastetxek eta 41 elkartek hartu dute parte, 2020an, horri buruzko elkar aditze baliabideetan.

Egikaritu AURREKONTUA: 12 210 € (programa informatikoa erostea)

Publikoarendako zerbitzu-etxeak: etengabeko zaintza erabiltzaileen harreran

Publikoarendako Zerbitzu-etxeek (MSAP) eta horko langileek laguntzen diete erabiltzaileei administrazioarekiko egitekoetan. Tresna digitalak eskaintzen dizkiete ere libreki erabil ditzaten. 2020an, Publikoarendako Mauleko zerbitzu-etxeak, France Services labela eskuratu du, horra hor erabiltzaileentzako zerbitzuen kalitatearen beste adierazgarri bat.

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 31: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

31

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZG)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Ekipamenduen energia kontsumoak kontrolatzea; energia berriztagarrien erabilera garatu eta sustatzea

2021ean "Buildsense" programa informatikoa baliatzea igerilekuen energia kontsumoak murrizteko. 2021erako aurreikusia: 10 200 €

Xiberoa (Mauleko igerilekua), Garazi-Baigorri (Donibane Garaziko igerilekua), Amikuze (Donapaleuko igerilekua), Errobi (Uztaritzeko igerilekua)

Ekipamenduen ur kontsumoa kontrolatzea

2021ean "Buildsense" programa informatikoa baliatzea igerilekuen ur kontsumoa hobeki kontrolatzeko, isuriak ia unean berean atzematen baititu.

Gizakien loratzea Kalitatezko kirol ekipamenduak ororen esku jartzea ingurumen osasuntsu batean

Euskal Igerilekuen Plana prestatzea, urari hertsiki loturik den (ibaiak, itsasoa...) lurraldearen beharretara egokitu eskaintza proposatzeko. Asmoa: euskal haur guztiek,3. zikloa bukatzean, igeri egiten jakin dezatela. Metodoa: ekipamenduen diagnostikoa, beharren azterketa, ur ekipamenduetarako inbestimendu plana zehazteko prospektiba. 2021erako aurreikusia: Hirigintza Agentziarekin batera, azterketa eta erabiltzaileekin eta hautetsiekin elkar aditzea

Ipar Euskal Herria

Airearen kalitatea: Uztaritzeko igerileku estaliaren airearen tratamendu sistema berriz abian ematea, barneko airearen kalitatea hobetzeko (galdeketa eginik da eta lanak 2021erako dira aurreikusiak) 2021erako aurreikusia: 100 000 €

Errobi (Uztaritzeko igerilekua)

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Ekipamenduak ezintasun bereziren bat dutenentzat helgarri bilakatzen jarraitzea

Donibane Garaziko eta Mauleko igerilekuen ondoren, Donapaleuko igerilekurako galdegitea Turismo eta ezintasun berezien labela (entzuteko, buruko, mugitzeko edo ikusteko ezintasunak dituztenen harrera)

Amikuze (Donapaleuko igerilekua)

Ekipamenduen erabileran jokabide arduratsuak garatzea

Euskoarekin ordaintzearen hedapenarekin jarraitzea Elkargoaren gainerako 5 igerilekuetan, Bidaxunen, Donapaleun, Maulen, Garazin eta Baigorrin. Euskoaren erabileraren garapena jadanik ari diren 3 igerilekuetan (Kanbo, Zuraide eta Uztaritze).

Bidaxunealdea, Amikuze, Xiberoa, Garazi-Baigorri, Errobi

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Erabiltzaileak lurraldea kirol ekipamenduekin saretzeari buruzko gogoetara ekartzea

Igerilekuen Plana: herritarren beharren berri jaso eta aztertzea, diren erabilera guztiak kontuan hartuz (eskoletakoak, klubak, osasun kirola).

Ipar Euskal Herria

Page 32: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

32

KULTUR PARTAIDETZAK ETA

EKIPAMENDUAKUkitzen dituen politika publikoak: Kultura partaidetzak

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: kultura

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X X  

COVID EKINTZA: COVID-19aren krisiaren bitartean kultura

eragileak sostengatzea

Euskal Elkargoak egiteko nagusia duenez elkartasunaren alorrean, konfinamendu aldia hasi zenetik erabaki zuen partaideak sostengatzeko ekintza zenbaitekin hastea. 2019ko diruak berehala ematea, alokairuen ordainketa gibelatzea, 2020ko diru laguntzen % 80a aitzinatzea… halako ekintzei esker kultura elkarte anitzek itzuli dute eskudiruaren mentsak ekar ziezaiekeen eten beharra.

Egikaritu AURREKONTUA: 600 000 €

Elikadura arduratsu eta iraunkorra kultura ekitaldietan

Euskal Elkargoa eta zuzeneko ikuskizunen bere zerbitzua bereziki ahalegindu dira banabide laburreko zirkuituan hornitzeko bidea plantan ematen, laborantza biologikozko produktuei leku handia eginez ere. Harri Harri Xuri-n sorkuntza egonaldian diren konpainiak hartzean prestatzen diren apairuak dira hor sartzen (apairuak zerbitzuko sukaldariak prestatzea), bai eta une azkarretan (ABIAN! Festibala eta lurraldean hedatzeko une azkarrak) egiten diren cateringak (sukaldaritza). Tokiko produktuen zatia % 35ekoa zen 2019an eta 2020an, berriz, % 90era igo da. Helburua heldu diren urteotan % 100era heltzea da.

Egikaritu AURREKONTUA: 8 000 €

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 33: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

33

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Gizakien loratzea Ororen eskuetara den kalitatezko kultura jarduna garatzea

Maurice Ravel kontserbatorioaren ikastetxe proiektua gauzatzea tresna hori lurraldeetan heda dadin eta elkarteen musika eskolekin sarean funtziona dezan laguntzeko.

Ipar Euskal Herria

Lehentasunezko publikoentzako kultura jardunen programarekin jarraitzea (eskolak, zahar etxeak, Gizarte Ekintzako Haurrentzako Etxeak (GEHE-MECS…).

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Kultura lurraldeko leku orotan eskura izan dadin laguntzea.

Haurrentzako, gazteentzako eta nerabeentzako kultura jarduneko programa hedatzea. Ipar Euskal Herri osorako programazioa, biztanleengandik ahal bezain hurbil eta areto mota orotan (kultura aretoak, herri aretoak eta balioanitzeko aretoak).

Ipar Euskal Herria

Kulturaren profesionalei osasun krisia bitartean sostengua ematea

Kulturaren euskal sektore profesionalaren suspertzerako sostengu plana plantan ematea (Berpiztu) (2021-2023) Aurrekontu orientabidea: 1 200 000 euro 3 urtetan

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Jokamolde ekoarduratsuak garatzea

Euskoa Kultura Zuzendaritzaren kontularitza orotan erabil dadin sustatu eta garatzea

Ipar Euskal Herria

Zuzeneko ikuskizunei loturiko apairuak (artisten egonaldiak, Une Azkarrak, ABIAN! festibala) prestatzean catering) banabide laburrak garatzea.

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Ikusleek Euskal Elkargoaren kultura politikaren eraikitzen parte har dezaten bultzatzea

2021eko urrian Kultura Topaketak plantan ematea, kultura eragileak Elkargoaren arte eta kultura proiektuaren inguruan mugi daitezen.

Ipar Euskal Herria

Page 34: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

34

HIKZUNTZA POLITIKAKUkitzen dituen politika publikoak:

Euskararen aldeko hizkuntza politika, Okzitaniera Gaskoiaren aldeko hizkuntza politika.

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Hizkuntza politikak eta kultura partaidetzak

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

Herriei laguntza ematea euskara eta okzitaniera gaskoia susta

dezaten

Euskal Elkargoak herriak laguntzen ditu euskararen eta okzitaniera gaskoiaren sustapenean eta horretarako hainbat tresna proposatzen du: Herriko euskara zerbitzua abian eman eta garatzeko laguntza, toponimoen normalizatzeko eta helbideratzeetarako laguntza, itzulpenetarako laguntza, hobekuntza kontratuak, etab. 2020an, 72 herri izan dira horrela lagunduak.

Egikaritu AURREKONTUA: 105 000 €

Lurraldeko langileen euskara ikasteko formakuntza

profesionala

2020an, Euskal Elkargoak herriarteko 41 langileren formakuntzan hartu du parte, tokiko zerbitzuak pixkanaka elebidun bilakatzen joan daitezen. Horrez gain, lehen aldiz proposatu die langileei eta hautetsiei euskara ikasten hasteko edota erabiltzeko lantegiak; alde batetik, euskara eta euskal kultura guztiek ezagutu eta ezagutza hori parteka dezaten, eta beste aldetik, euskaldunentzat, euskara beren lanean gehiago erabil dezaten.

Egikaritu AURREKONTUA: 109 212 €

Okzitaniera Gaskoiaren eragileak sostengatzea

Cap Tau Monde proiektu deialdiaren karietara, 2020an, Euskal Elkargoak bere lurraldean okzitaniera gaskoia erabili edota transmititu dadin bultzatzeko 7 proiektu sostengatu ditu. Haien artean: emanaldiak, estudioan egin elkarrizketak eta lekuetan egin erreportajeak grabatzea; okzitaniera gaskoizko asteroko ikastaroak eta gaskoi polifoniako egonaldiak; 4 gertaldiko emanaldi bat egitea Aturri Beherari buruz, bideo bilketetatik harturik.

Egikaritu AURREKONTUA: 20 000 €

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 35: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

35

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Gizakien loratzea Zerbitzu publikoak eta herritarrendako zerbitzuak euskaraz eta okzitaniera gaskoieraz egituratzen laguntzea

Haurtzaindegietan: harrera euskararekin elebidun egiteko LEHA baliabideari buruzko informazioa ematen jarraitzea. Haurtzaindegi labeldunen koordinazio bat sortu eta animatzea euskarazko harrerari dagokionean diren trebetasunak partekatzeko. Okzitaniera gaskoiera hizkuntzari eta kulturari buruzko ohartarazte ekintzekin jarraitzea hala dagokien haurtzaindegietan. 2021erako aurreikusia: 65 468 €

Ipar Euskal Herria

Aisialdi zentroetan: labelizatze baliabidea abiatzea harrera eta animazioak euskaraz egiteko; hala egin nahi duten aisialdi zentroak laguntzea. Okzitaniera gaskoiera hizkuntzari eta kulturari buruzko ohartarazte ekintzekin jarraitzea hala dagokien aisialdi zentroetan. 2021erako aurreikusia: 7500 €

Ipar Euskal Herria

Herrietan: zerbitzu elebidunak egituratzeko, hobekuntza kontratuak plantan ematen jarraitzea. Herriko Etxeetan euskara erabiltzeari buruzko ekitaldi bat sortzea hautetsi eta herriko langileentzat. 2021erako aurreikusia: 167 602 €

Ipar Euskal Herria

Euskal Elkargoan: formakuntza planaren jarraipena eta formakuntzan den langile bakoitzarentzako jarraipen berezitua plantan ematea. Elkargoaren zerbitzuentzako ingeniaritza sostenguaren garapena. 2021rako aurreikusia: 123 000 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Gizarte eta belaunaldiarteko lotura azkartzea euskararen eta okzitaniera gaskoiaren mintzatze eta transmititzearen inguruan

Martxoan, Kalakaño, euskarazko haur ttipien hilabetea antolatzea. Haur ttipien profesionalentzako, senideentzako eta haur ttipientzako ekitaldiak: mintzaldiak, lantegiak, ikuskizunak... 2021erako aurreikusia: 40 000 €

Ipar Euskal Herria

«De cap tau monde !» proiektu deialdiaren edizio berria, eragile pribatuen okzitaniera gaskoieraren transmisio eta hedapenaren aldeko ekimenak sostengatzeko. 2021erako aurreikusia: 20 000 €

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Elkarteetako eragileak garapen iraunkorraren arazoetaz ohartaraztea

Garapen iraunkorraren eta Emakume/Gizonen arteko berdintasun irizpideak sartzea "De cap tau monde !" proiektu deialdiaren araudian eta "Euskararen Urtaroa" (euskararen hamabostaldia) delakoaren araudian.

Ipar Euskal Herria

Tokiko eragileak euskararen aldeko hizkuntza politikaren prestaketara eta gauzatzera lotzea

Euskararen urtaroa, euskararen hamabostaldia antolatzea: ororentzako euskarazko egitaraua, Euskal Elkargoaren, herrien eta tokiko elkarteen artean eraikia. 2021erako aurreikusia: 50 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 36: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

36

INGENIARITZA ETAANTOLAKETA OPERAZIOAK

Ukitzen dituen politika publikoak: Antolaketako, garapen ekonomiarako eta goi mailako irakaskuntza, ikerketa eta formakuntzako politikak sostengatzea

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Egun ez da ukiturik

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

Energia emaitza jakinak eskatzea ekipamendu publikoen

eraikuntzan

Eskaera handiak egiten zaizkio Angeluko ISABTP ingeniari eskola berriaren proiektuaren garapenari. Energia emaitzaren helburua RT2012 -% 25 (E3-C1 mailaren baliokide 2020ko Ingurumen Araudi berriaren arabera) ezarri da eraikinaren asmatze-egitearen merkatuaren kontsulta dosierrean. Obralaritzarako Laguntza (AMO) Ordezkapen bat kontratatu da helburu horretara heltzea laguntzeko.

Beste proiektu bat: Angeluko Ikasleen Etxea. Etxeak 2020an ireki ditu ateak. 585 m² zabal den eguzki zentral fotovoltaiko bat kokatu zaio, 100 kilowatt gailur (kWc) ematen dituena; zati handi bat (% 69,5) autokontsumorako erabiltzen da eta soberakina saldu egiten da. Eraikinak instalazio fotovoltaiko horren hedapena ere han kokatzea aurreikusten du, 228 kWc sortzeraino heltzeko 1336 m² zabal den zentrala kokatuz.

ISABTP proiektuan egikaritu AURREKONTUA: 12 450 € ZG(AMO Ordezkapena)

Ikasleen Etxearen proiektuan egikaritu AURREKONTUA: 135 000 € ZG (eguzki zentral fotovoltaikoa)

Antolaketa eta ekipamendu eragiketei loturiko jendeak

Ekin zaio jadanik Baionako apirilaren 14ko etorbideko Onkologia Zentroaren lekualdatze/hedatze proiektuari (7000 m²). Aitzinetik, elkar aditzea egin da 20/11/16tik 21/01/27 bitartean, Hirigintza Dokumentua bateragarri egiteari loturik (MECDU). Elkargoak Eztabaida Publikoaren Nazio mailako Batzordearen (CNDP) laguntza ukan du, hura izan baita elkar aditzearen bermatzailea. Elkar aditzerako bi bilkura publiko egin dira, gaikako lantegiak, merkatuan (Gaskoien plazan) jendeei informazioa ematea eta biztanleei eskuorriak banatzea.

Egikaritu AURREKONTUA: 60 000 € ZG

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 37: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

37

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZG)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Eraikinen energia eraginkortasuna eta soiltasuna bilatzen duten ekipamendu publikoak eta hirigintza proiektuak asmatzea

Ingeniarien ISABTP eskola berriaren eta hari lotu laborategien eraikitzeari ekitea (5749 m² zoladuraren hedadura, RT2012 - % 20 eraikina). 2021ean, hesola geotermikoak erosteko merkatuaren sinadura. 2021erako aurreikusia: 110 000 €

Angelu

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Lurren artifialtze berriak mugatuko dituen eta hiritartzeak bioaniztasunean eta arriskuetan (hidraulikoa...) dituen eraginak murriztu edota ordaintzeko aukera ematen duen hiri antolaketa proposatzea

"La Lèbe" hiri proiektua (15 ha): hiri diagnostikoa, bai eta hidrauliko eta ekologikoa egitea. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Bokale

"L’Encan" hiri proiektua (5 ha): hiri diagnostikoa, bai eta hidrauliko (PPRI) eta arriskuaren kudeaketakoa egitea. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Ziburu

Engie-ren industriagune alfer utzia (8,5 ha): azterketak (kudeaketa plana; antolaketa plana) berriz osasun egoerara ekartzeko eta balioan emateko kutsaturik den industriagune alfer utzi bat. 2021erako aurreikusia: 60 000 €

Angelu

Gizakien loratzea Funtsezko zerbitzuak (bizitegiak, osasuna, lanpostuak, tokiko laborantza arduratsuko produktuak...) eskuratzea errazteko eragiketak asmatu eta gauzatzea

Ekoizleen HURBIL saltegiaren ondoan: tokiko ekoizleentzako elikagaien eraldaketarako lantegi bat, saltoki eta guztiz, ematea (748 m²). Proiektuaren kostu osoa: 1.350.000 €

Senpere

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Jadanik eraikirik diren eraikinak birbaliatzeari lehentasuna ematea eta, eraikinak aurtikiz gero, eraikitze materialei balioa ematea

IZARBEL teknogunean: teknogunean zerbitzu eskaintza berria egiteko 3 etxalde berriztatzeko programazioaren azterketa. 2021erako aurreikusia: 60 000 €

Bidarte

Eskaera bidezko merkatu bat plantan ematea elkarte edo enpresa batekin zenbait deseraikitze lanen lehen azterketak eta deseraikitze lanak egin ditzan. 2021erako aurreikusia: 15 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 38: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

38

ELKARGO INGENIARITZA LURRALDEAN, HIRIEN ETA

BASERRIALDEEN GARAPENAUkitzen dituen politika publikoak:

Elkargo ingeniaritza lurraldean, hirien eta baserrialdeen garapena

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Lurraldeetako batzordeak

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Covid ekintza: Maskarak biztanle ororentzat eskaintzea

Osasun krisia hasi zenetik, babes eta higienerako materiala tokiko hautetsien eta elkargo zerbitzuen eta herri zerbitzuen kezken erdi-erdian da. Apirilean, urririkako jostunen tokiko sareak osatu dituzte zenbait eremutako arduradunek eta oihal eta elastikoekin hornitu dituzte. Maiatzean, elkargoaren zerbitzuak eremuetan aritzeak ekarri du herriei oihalezko 650 000 maskara eta 100 000 FFP2 maskara banatzea herritarrentzat. Horrez gain, eremuetako arduradunek jardunari berriz ekiteko planak koordinatu dituzte eta, halatan, zerbitzu publikoaren jarraipena eta langileak fisikoki lantokian aritzera pixkanaka itzultzea ekarri dituzte.

Elkargoaren, herrien eta erabiltzaileen arteko lotura

azkartzea

2020ko uztailean, agintaldiko lehen Elkargo Kontseiluan, hautetsiek erabaki zuten lurraldeen aberastasuna eta dibertsitatea kontuan hartuko dituen gobernantza molde berria eraikitzea. Hamar lurralde eremuetako bakoitzak lurralde batzorde bat du, elkargoaren politikei buruzko eztabaida eta solaserako tokiko leku gisa, non eremuko elkargo hautetsiak eta herri hautetsiak bil daitezkeen.

Egikaritu AURREKONTUA: 250 000 €

Elkargoaren etxeak, leku eredugarri eta ekoarduratsuak

2019ko azarotik 2020ko apirilera, Errobi-Aturriko eta Bidaxunealdeko Elkargoaren Etxeetako langileak erronka bati ekin diote, hau da, beren energia kontsumoak murriztea ekokeinu erraz batzuen bidez. Emaitzak arrakastatsuak izan dira: % 13 eta % 20ko energia aurrezpenak egin dira iragan urtearekin erkatuz gero, eta % 10 eta % 28ko murrizketak ur kontsumoetan. Sailkapena ere 10 lurralde eremuen kezketako bat da eta Bil ta Garbi Sindikatuaren enbaxadoreen laguntzarekin ari dira lantzen.

Page 39: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

39

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZG)

EKINTZAREN EREMUA

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Lurraldeetako ondare mota anitz balioan eman eta azaltzea

Bidaxunealdeko gaikako 6 baratzeak zaindu eta balioan ematea: Bardozen, landetako baratzea; Burgue-Erreitin, sendabelarren baratzea; Bidaxunen, Erdi Aroko baratzea; Akamarren, apaizaren baratzea; Gixune, beihalako fruitu baratzea eta mahastia; Samatzen, ur baratzea. 2021erako aurreikusia: 30 000 €

Bidaxunealdea

Erabiltzaileekiko harremana hobetzea

Elkartearen Etxeetan Harrera plan bat gauzatzea 3 egiteko hauen ingururuan: telefono bidezko eta bertako harrerak hobetzea; ororentzako helgarritasuna; tokiko elkarte bizitza sostengatzea (informazioa, noiz edo noizko diruzko laguntzak, aretoak uztea, ...).

Ipar Euskal Herria

Hautetsiei eta langileei ahal bezain lan baldintza onenak eskaintzea lurralde osoan

Pasaian diren langileak eta hautetsiak hartzeko lekuak antolatzen jarraitzea. Esperimentazioa Xiberoan: dinamika bat garatu eta langileen artean loturak sortzeko lantegi bat osatzea (erabili den pedagogia tresna: antzerkia).

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Tokiko proiektuak sortu edota gauzatzen laguntzea

Herrien proiektuak hiru laguntza funtsen kudeaketaren bidez: helgarritasuna, helbideratzea eta dosier egituratzaileak. Laguntza funtsa orotara hiru urtetarako (2019-2021): 10 M€

Euskal Herria

Hirigintza Agentzia erabiltzea elkargo proiektu berriak sortzeko lurralde batzordearen gogoeta laguntzeko. AUDAP hitzarmena: 75 egun lanean

Ipar Euskal Herria

Euskal Elkargoaren ingeniaritza eragileen sarea sortzea, herrien proiektuen laguntzea elkargoaren politiken helburuekin koherentzian azkartzeko.

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Elkargoaren Etxeak leku eredugarri eta ekoarduratsuak bilakatzea

"Déclics" (kliskak) erronkaren esperimentazioa Elkargoaren 10 Etxeen mailan orokortzea, energia eta ur kontsumoa han diren langileak eta hautetsiak ohartaraziz eta ekokeinu errazak eginez apaltzea.

Ipar Euskal Herria

Paper gutxiago kontsumitzeko eta sailkapenaren hobetzeko ekintzak Elkargoaren Etxeetan.

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Tokiko hautetsiak elkargoaren politikak zehazten eta gauzatzen ari daitezela.

Gobernantza Itun berrian ezarri lurralde batzordeen egitekoa azkartzea: eremuko "bulegoa" plantan ematea; gai bakoitzaren erreferente diren tokiko hautetsien izendatzea, zerbitzuen arteko bilkurak orokortzea eta eremuaren arduradunaren koordinazio egitekoa sendotzea, ...

Lurralde eremuak

Page 40: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

40

EUROPA ETA MUGAZ GAINDIKOA /

KONTRATUZKO POLITIKAK ETA ESKUALDE-ESKEMAK

Ukitzen dituen politika publikoak: Mugaz gaindiko, Europako eta nazioarteko lankidetza / Elkargo ingeniaritza lurraldeentzat, hirien eta baserrialdeen garapena

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Mugaz gaindikoa / Finantzak, diruztapena eta kontratu baliabideak

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

COVID EKINTZA: Barneko eta herrientzako suspertze planak

laguntzea

Osasun krisiaren aitzinean eta ekonomiak berriz ere ekin diezaion sostengatzeko, gobernuak suspertze plan bat prestatu du hiru lehentasunekin: ekologia, lehiakortasuna eta kohesioa. Hauta litezkeen proiektuen zerrenda egin da zehar moldez, Euskal Elkargoaren zuzendaritza guztiekin. Elkargoak herriei dagozkien neurriei buruzko informazio puntuak proposatu dizkie ere.

COVID EKINTZA: Txik Txak sarean SMS txartela plantan

ematea

Smartmob Mugikortasunen Sindikatuak Txingudi arroan (Hendaia, Irun, Hondarribia) mugikortasun iraunkorra bultzatzeko daraman mugaz gaindiko proiektu bat da. 2020an, hobekuntza bat egin zaio Hegobus-en telefono adimentsuetarako «MyBus –Euskal Herria» aplikazioari, erabiltzaileek garraio txartelak SMS bidez eros ahal ditzaten. Helburua eskudirutan egiten diren diru trukeak murriztea, babes neurriak hobeki betetzeko. 2020ko uztail-azaro arteko aldian 26 100 txartel saldu dira horrela, haietan 10 915 agorrilean zehar.

Egikaritu AURREKONTUA: 12 756 € ZG

Mugaz gaindiko Bertan proiektua abian ematea

Bertan mugaz gaindiko proiektu bat da, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko muga ondoko baserrialdeetako adinekoei zaharraldia hobetzeko zerbitzu publikoak eskuratzen lagunduz. 2020an, Euskal Elkargoaren Gizarte Ekintzako Zentroak (EGEZ) eta haren partaideek zona horietan zahartze aktibo eta osasun onekoaren alorrean dauden behar eta aterabideen diagnostikoa egin dute. Emaitzek erakutsi digute zerbitzuen eskaintza gutxiegi izateko arriskuan dugula, betetze maila jadanik erdietsi baita.

Engaiatu AURREKONTUA: 3240 € diagnostikorako 2020an (haietan % 65 Poctefa-ren eskuhartzea), hastapeneko aurrekontu osoa honako hau delarik: 187 339 €

Page 41: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

41

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZG)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Pertsonen eta salgaien mugaz gaindiko mugikortasun iraunkorreko eskaintza baten hedapena laguntzea

Mendialdean zerbitzuak laguntzea eta mugikortasun iraunkorraren inguruko mugaz gaindiko eta europar proiektuen kudeaketa: E MOBASK - elektromugikortasunari buruzko azterketa (2018-2021): Baionan (Tram’bus) eta Donostian (12 metroko 3 hiribus elektriko) % 100ean argindarrez dabiltzan hiribusen funtzionamenduaren azterketa. 2021erako aurreikusia: Euskal Elkargoaren parte hartzea: 48 000 €, haietan % 65 FEDER eskuhartzetik.

Baiona eta Donostia

Mugaz gaindiko lankidetzak areagotzea herritarrentzako zerbitzuen kalitatea hobetuz

Mendialdean zerbitzuak laguntzea eta adinekoen zahartze aldia hobetzearen inguruko mugaz gaindiko eta europar proiektuen kudeaketa: BERTAN (2020-2022): Zerbitzu berritzaileen asmakuntza eta plantan ematea osasun oneko zahartze aktiboaren alde mugaz gaindiko aldeko baserrialdeetan. Norbanakoen laguntzeko lanbideen irudiari buruzko bideo bat egitea. 2021erako aurreikusia: Euskal Elkargoaren parte hartzea: 10 000 €, haietan % 65 FEDERetik.

Mugaz gaindiko aldeko baserrialdeak

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Lurralde osoko proiektuak nazio eta eskualde mailetako instantzietan aurkeztu eta aldeztea

2021-2027 Estatu-Eskualdea Plan Kontratua prestatzeko lanetan eta Suspertzerako eta Ekologia trantsiziorako etorkizuneko Kontratua prestatzeko lanetarako ekarpena: ekologia trantsizioko jokagaiak sartzen dituzten proiektuen gora ekartzea eta Estatuarekin eta Eskualdearekin negoziatzea lurralde osorako proiektu egituratzaileak sartzeko.

Ipar Euskal Herria

Herritarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten eta desberdinkeriak gutxitzen dituzten mugaz gaindiko lankidetzak areagotzea

Mendialdean zerbitzuak laguntzea eta lurraldeetan gizarteratzea azkartzen duten mugaz gaindiko eta europar proiektuen kudeaketa: JACOB@CCESS: Oztibarreko Paisaiaren, Donejakue ondarearen eta laborantza eta sukaldaritza ondarearen interpretaziorako zentroaren proiektua, ezintasun bereziren bat dutenentzat helgarri diren Izura, Jaca, Donejakue bideko interpretazio zentroen mugaz gaindiko sarean sartua. 2021erako aurreikusia: Euskal Elkargoaren parte hartzea: 325 000 €, haietan % 65 FEDERetik

Izura , Jaca, Iruñea

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Mugaz gaindiko eta Europa mailako lankidetza kultura zabaltzea hautetsien eta elkargo langileen artean

Mugaz gaindiko eta europar kulturartekotasun mintegia: lurralde langileei mugaz gaindiko jokagaietaz ohartaraztea. 2021erako aurreikusia: 3000 €

Ipar Euskal Herria

Europar eta mugaz gaindiko 2021-2027 programa berrien aurkezteko mintegia, Euskal Elkargoaren hautetsi eta langileentzat. 2021erako aurreikusia: 33 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 42: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

42

EUSKAL MENDIALDEAUkitzen dituen politika publikoak: Euskal mendialdea

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Euskal mendialdea

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

x  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Mendialdean elkartasun berriak sor daitezen sostengatzea

LOTURA - LIENS (Bakardadearen aurkako borroka eta elkartasun berrien sortzea) proiektu deialdia 2020an egin zen lehen aldiz. Helburua zuen bereziki konfinamendu aldian bakardadearen aurka borrokatzeko edo belaunaldien arteko edota mendialdeko 111 herrietako biztanleen arteko elkartasunak atxikitzen laguntzeko asmoa zuten talde edota partzuergo proiektuak diruztatzea. 64 hautagai aurkeztu ziren eta 28 proiektu sostengatu. Lehen aldi horren arrakastak erakutsi digu halako sostenguarekin jarraitzeko dagoen beharra.

Engaiatu AURREKONTUA: 100 000 € (eman diru laguntza guztiak)

Mendialdean erabilera anitzen kudeaketa hitzartua

Urraspide horren xedea da mendialdean erabilerak ongi molda daitezela elkarrekin, aldi berean lan lekua baita, aisialdirako lekua eta babestu beharreko lekua. Horren arabera, hainbat animazio eta solasaldi antolatu dira 2020. urtean zehar, besteak beste lau lantegi, Bauges eta Chartreuse (Alpeak) lekuetako Eskualde Naturaguneekin elkarlanean aritzeko proiektu baten parte zirenak.

Page 43: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

43

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Euskal mendialdearen garapena bide erresilienteago eta jasangarriagotik eramatea

Leader Euskal Mendialdea programaren barnean proiektuak sostengatzen jarraitzea, euskal mendialdearen lurralde garapenerako parte hartze bidezko baliabidea baita programa hori. 2021erako aurreikusia: 200 000 € (Leader dirua)

Euskal mendialdeko 111 herri

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Mendialdeko natura inguruneak atxiki eta balioan ematea

Larrun, Xoldokogaina eta Lizarrieta Natura 2000 Zonetako guneen animazioei berriz ekitea: guneen ondarearen balioa agerian eman eta horretaz ohartaraztea, bitartekaritza jarduerak jende ororen artean, laborarien artean eta abar. 2021erako aurreikusia: 6000 € ZB

Larrun, Xoldokogaina eta Lizarrieta

Euskal mendialdeari buruzko argazki erakusketa ibiltaria plantan ematea euskal mendialdea ezagutzera emateko. 2021erako aurreikusia: 5000 € ZG

Ipar Euskal Herria

Gizakien loratzea Euskal mendialdean erabileren eta pertsonen elkartzeko aukera ematea

Euskal mendialdean erabileren elkartzeari buruzko eta jokabide onei buruzko mezuak eta tresnak eguneratzea. 2021erako aurreikusia: 25 000 €

Euskal mendialdeko 111 herri

Mendialdean ongi jokatzearen alde ohartarazteko seinaletika lurralde osorako homogeneoa asmatu eta hedatzea. Aurreikusia: 400 000 euro 3 urtetan (2020-2022)

Euskal mendialdeko 111 herri

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Urraspide kolektiboa Alpeetako bi eskualde naturagunerekin (Bauges eta Chartreuse): elkar adituz komunikazio estrategia bera zehaztea mendialdearen erabiltzaile guztiei jokabide onei buruz eta artzain lanbideari buruz ohartarazteko, laborantza-artzantza eta turismoa elkarrekin hobe molda daitezen. 2021erako aurreikusia: 15 500 € ZG

Ipar Euskal Herria, Bauges-eko Eskualde Naturagunea, Chartreuse-ko Eskualde Naturagunea

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Euskal mendialdearen eremuan eta lurralde eremuen mailan mendialderako estrategia eta politika prestatzeko aukera emanen duen gobernantza partekatua plantan ematea

Euskal Mendialdearen Eskualde Naturagunearen aitzinirudia: Zerbitzuen arteko talde lana komunikazio merkatu baterako, paisaia diagnostiko bat idazteko, animaziorako eta jendeen aditzerako Eskualde Naturagune gutuna idaztea dela eta. 2021erako aurreikusia: 156 000 € ZG

Euskal mendialdeko 111 herri

Page 44: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

44

ELIKAMOLDE IRAUNKORRAUkitzen dituen politika publikoak: Elikamolde iraunkorra

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Biharko elikamoldea eta laborantza batzordea

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X X  

Ipar Euskal Herriko Elikamoldea

Proiektua bozkatu da!

Lurraldeko eragileen eta hautetsien arteko elkar aditzearen emaitza dugu Ipar Euskal Herriko Elikamolde proiektua, 2020ko otsailean bozkatua. Bost helbururen inguruan antolatua da eta helburu horiek ere 15 ekintzatan banatuak dira; proiektuak proposatzen duen eskuhartze esparruak aukera ematen dio Euskal Elkargoari elikadura kate osoan eragiteko, «alorretik azietaraino», «ekoizleengandik kontsumitzailearenganaino» heldu diren 3 urteotan.

Engaiatu AURREKONTUA: 71 265 €

Ipar Euskal Herriko elkartasunezko janari saltegiei

buruzko galdeketa

Euskal Elkargoaren elikadura iraunkorraren misioak eta Elkartasunen Zuzendaritzak egin dute galdeketa lurraldeko 6 elkartasunezko janari saltegietan. Helburua: egunerokoan dituzten beharrak eta bizi dituzten zailtasunak hobe ezagutzea biharkoan hobe lagunduko baditugu. Erosketa taldea, elikagaiak alferrik xahutzea, logistika, tokiko eta kalitatezko produktuak eskuratzea; horra lehentasunezkotzat hartu diren ildoak.

Elikaduraz eta alferrikako xahutzeaz ohartarazi eta

animatzea

2019an egin zuenarekin jarraituz, Euskal Elkargoak gazteenak elikadura iraunkorragoaren jokagaietaz ohartarazten dirau. Sarde-Sardexka elkarteak animatu lantegiak egin dira lurraldeko 8 eskolatan. Menuan: jostaketak, dastaketak, etab. Aldi berean, xahutzearen aurkako borroka ekintza bat eraman du Bil Ta Garbi sindikatuak beste 8 eskolatan (1770 apairu/eguneko), eta horrek ekarri du egunean xahuturiko hazkurriaren batezbesteko maila % 33tik (hau da, 155 kg) % 20ra apaltzea.

Egikaritu AURREKONTUA: 5750 €

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 45: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

45

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Gizakien loratzea Biztanle orori elikamolde osasuntsu eta iraunkorra eskuratzeko aukera ematea

Elikaduraren euskal proiektua: 2020-2022 ekintza plana hedatu eta gauzatzea. Proiektu taldeen animazioa eta gidaritza batzordea plantan ematea. 2021erako aurreikusia: 8 880 €

Ipar Euskal Herria

Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremana lantzea: elikagaien eskaintzaren eta eskariaren diagnostikoa egitea; kolektibitateen "AMAP" gisako baliabide baten egingarritasun juridikoaren azterketa. 2021erako aurreikusia: 46 500 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Behartsuenei elikadura osasuntsu eta kalitatezkoa eskuratzen laguntzea

Lantalde bat animatzea lurraldeko elkartasunezko 6 janari saltegiekin; talde ekintzak zehaztea: erosketa taldea, elikagaien gehiegizko xahutzea, tokiko eta sasoiko produktuak...

Ipar Euskal Herria

"Elkartasunezko janari saltegien" gisako tresna edota zerbitzuak plantan ematea aztertzea halakorik oraindik ez dituzten aldeetan. 2021erako aurreikusia: 40 000 €

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Elkargoaren barnean jokamolde ekoarduratsuak garatzea

Euskal Elkargoak elikamolde iraunkorraren alorrean eredugarri izateari buruzko lanei ekitea (Janari mahaiak eta gomit bestak, elikagaien erosketak).

Ipar Euskal Herria

Lantokian jaten duten langileak laguntzea: azterketa eta kalitatezko elikadura eskuratzeko tresnak proposatzea.

Ipar Euskal Herria

Page 46: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

46

TRANTSIZIO EKOLOGIKOA ETA ENERGETIKOA,

ELKARGO HERRITARRAUkitzen dituen politika publikoak: Klima-Aire-Energia, Bioaniztasuna

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak: Ekologia eta energia trantsizioa & Elkargo herritarra

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X X  

COVID EKINTZA: COVID 19AREN KRISIA BITARTEAN ELKARTE

ERAGILEEI SOSTENGUA EMATEA

Ipar Euskal Herriak elkarte anitz ditu eta, beren jardueren bitartez, lurraldearen ekologia eta energia trantsizioan laguntzen dute. Jardun horiek, batzuen kasuan, gogor jo ditu osasun krisiak. Euskal Elkargoak elkarte horiek sostengatzea erabaki du, elkarte horiek osasun trabetara egokitu eta beren jardunean jarraitzeko egin behar ukan dituzten gastu gehigarrien zati bat bere kargu hartuz.

Egikaritu AURREKONTUA: 7 400 €

Itsas gibelaldeko landare bioaniztasuneko jokagaien

zerrenda

Azterketa hori itsas hegitik barnera 15 kilometroko zerrenda batean egin da eta 26 herri hartzen ditu. Atlantiko Hegoaldeko nazio mailako landarediaren erakunde babesleak egin du 3 urtetan eta honako hauetarako balioko digu:

• Lekuan bertan egin kanpaina handi batean oinarrituz, bioaniztasun jokagaiak zerrendatu, lekuan koka eta hierarkizatzeko;

• Jokagai horiek eragile publikoei jakitera emateko, kontuan har ditzaten politika publikoen gauzatzean.

Egur bidezko beroko eta eguzki bidezko energia termikoko sarea aztergai Kanbon

Herrian bero sare baten egokitasuna aztertu ondoren, egingarritasun azterketa bati ekin zaio, bero kontsumitzaile handi diren 34 leku xedetzat hartuz. Egur bidezko berogailu automatiko bat, bai eta, udako beharretarako, eguzki zentral termiko bat kokatzeko proiektuaren egingarritasun tekniko eta ekonomikoa baieztatzean datza. Egurrari dagokionean, hornitzeko bide iraunkorrak bilatuko dira (oihaneko txirbilak erabil litezke edo tokian kalitatezko hornikuntza eskuratu).

Engaiatu AURREKONTUA: 14 460 € ZB

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 47: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

47

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZG)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Lurraldearen energia kontsumoen eta atmosferara egin isurien jarraipena egitea

Eskualdeko ATMO (aire kalitatea) eta AREC (Energia eta berotegi efektuko gasak) behatokiekiko partaidetzak sendotzea. 2021erako aurreikusia: 34 000 € (ATMO) eta 20 000 € (AREC)

Ipar Euskal Herria

Energia berriztagarrien ekoizpena garatzea

Lurraldeko Energia Agentziaren aitzinetiko itxuratze azterketa abian jartzea. Helburua: adituen txosten tekniko eta finantzazkoak egiteko tresna sortzea eraikinen energia berriztapena laguntzeko eta energia berriztagarrien ekoizteko proiektuak zehazteko Ipar Euskal Herri osoan. 2021erako aurreikusia: 70 000 €

Ipar Euskal Herria

2021ean, egingarritasun azterketak egitea bero sareak sortzeko Hazparnen eta Uztaritzen. 2021erako aurreikusia: 25 000 €

Hazparne eta Uztaritze herriak

Bioaniztasunaren atxikitzea; inguruneen eta baliabideen babesa

Lurraldeko bioaniztasun jokagaien ezagutza hobetzea

Bide berde eta urdinerako estrategia bat prestatzea, landareen erakunde babesleekiko eta Akitania Berriko CEN delakoarekiko partaidetzen harira: lurraldearen funtzionaltasun ekologikoaren eta bioaniztasun jokagaien diagnostikoarekin jarraitzea; tokiko dinamikaren animazioa.

Ipar Euskal Herria

Bioaniztasunaren eta natura ondarearen tokiko eragileen sarea animatzea

Bioaniztasunaren "hitzordua" antolatzea, bai eta jokagaien identifikatzeko eta ezagutzeko eragile anitzeko lan aldiak ere. Ipar Euskal Herriko natura ondareari eta bioaniztasunari buruzko webgunea linean ematea, bioaniztasunari buruzko lurralde animaziorako tresna digitala izanen dena. 2021erako aurreikusia: 15 000 €

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Lurraldeko eragile guztiak klima-aire-energia helburuak lortzera lotzea

Klima Planaren animazioarekin jarraitzea, jadanik indarrean diren tresnen bidez: hautetsi enbaxadoreen talde baten animazioa, Partzuergo Batzordearen bilkurak, Klima Ekintza web plataforma, Klima Planaren Foroa... 2021erako aurreikusia: 75 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 48: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

48

EKOLOGIA ETA ENERGIA TRANTSIZIOA & ELKARGO

HERRITARRAUkitzen dituen politika publikoak: Zehar Programak: Elkargo herritarra, ekoardura

Ukitzen dituen EHEren gaikako batzordeak: Ekologia eta Energia Trantsizioa & Elkargo herritarra, Emakume-Gizonen arteko Berdintasunerako batzordea

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

Emazte gehiago bizitza politikoan

Euskal Elkargoak bere Gobernantza Ituna aldatu du emazte eta gizonen arteko egiazko berdintasunaren erronka elkargoaren proiektuaren muinean kokatzeko. Egiazko berdintasunerako Koordinazioak (EBA) emazteak herri hauteskundeetan hautagai izatera bultzatzeko egin komunikazio jardunak eta eztabaida antolaketak sostengatu ditu ere elkargoak. Hauteskunde horien ondoren, herri biltzarretan emendatu da emazteen kopurua: % 31 Elkargo Kontseiluan, % 34 Batzorde Iraunkorrean eta % 23 Batzorde Eragilean, lehengo agintaldian % 23, % 17 eta % 16 zirelarik emazteak organo horietan.

Engaiatu AURREKONTUA: 3 300 €

Euskal Elkargoa bere hondakinen bereizketan engaiatua

2019az geroztik, Euskal Elkargoak bere hondakinen bereizketa hobetzeko asmo handiko programa bati ekin dio bere elkargo gune orotan. Bil Ta Garbi Sindikatuaren laguntzaz eta taldeekin elkarlanean, 82 gunetan (Elkargoaren Etxea, zentro teknikoak, haurtzaindegiak, kiroldegiak eta igerilekuak, mediatekak) egin dira jadanik diagnostikoak eta horniduren eta jokamoldeen hobetze ekintza jakinak ari dira egun egiten. Programa hori 2022. urtea arte luzatuko da.

Kolektibitatearen jardunetan euskoa erabiltzea garatzea

Euskal Elkargoa 2018az geroztik da Euskal Moneta elkarteko kide. Halatan, bada, bere jardunetan euskoaren erabilera garatzen ahalegintzen da. Oraindanik, euskoa onartzen da kultura ordainleku orotan (Amikuze-Iholdiko musika eskola eta zuzeneko ikuskizunak) eta Kanbo, Zuraide eta Uztaritzeko igerilekuetan. Heldu diren urteotan elkargoaren beste ordainlekutan ere proposatuko zaie erabiltzaileei zerbitzuak eusko bidez ordain ditzaten.

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 49: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

49

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Bioaniztasunaren atxikitzea, ingurune eta baliabideen babesa

Elkargoaren ondarean bioaniztasuna atxikitzen laguntzea

Elkargoaren ondarean kofoinak kokatzeko esperimentazioa eta biztanleei eta elkargo hautetsi eta langileei bioaniztasunaz ohartarazteko programa baten animazioa bururatzea.

Bidaxunealdeko eremua (Bidaxuneko gazteluaren gunea) eta Garazi-Baigorriko eremua (Lutxiborda gunea)

Gizakien loratzea Garapen iraunkorraren jokagaiei buruz informazioa ematea

Garapen iraunkorraz eta jendeen aditzeaz ohartarazteko lantegiak antolatzea Euskal Elkargoaren langile eta hautetsientzat. 2021erako aurreikusia: 20 000 €

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea

Elkargotik kanpoko "Berdintasun" batzordea plantan eman eta animatzea, Euskal Herrian emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ekintza planaren gauzatzearen jarraipena egiteko.

Ipar Euskal Herria

Elkargoaren langileak lan jardunetan bereizkerien aurka borrokatzeko gaietaz ohartarazi eta formatzea. +C9:D11

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Lurraldean eta elkargoaren barnean jokamolde ekoarduratsuak garatzea

Lurralde osoan antolatzea DECLICS Energie-Eau erronka: Ipar Euskal Herriko eta Euskal Itsasbazterreko IEZIrekin, biztanleak dituzten kontsumoen murrizten laguntzea. Elikaduraren gaineko erronka berri baten esperimentazioa. 2021erako aurreikusia: 55 000 €

Ipar Euskal Herria

Elkargoaren eremu orotan, hondakinen sailkapena hobetzeko barneko proiektuarekin jarraitzea. Jadanik diagnostikaturik diren 82 gunetan ekintzak gauzatzea eta 41 gune berritan diagnostikoak egiten jarraitzea.

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Elkargoaren eta lurraldeko indar bizien arteko lotura lantzea

Euskal Hirigune Elkargoaren Garapen Kontseilu berria plantan ematea, instantzia berritua izan ondoren. Politika publikoei buruz eta elkargoaren ekintzei buruz egin dituen gogoeta eta iritzi emate lanei sostengua ekartzea. 2021erako aurreikusia: 260 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 50: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020
Page 51: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

HIRUGARREN PARTEA:

BARNE FUNTZIONAMENDUA

ETA GARAPEN IRAUNKORRA

Page 52: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

52

GIZA BALIABIDEAKUkitzen dituen politika publikoak: Ez da ukiturik (euskarri zerbitzua)

Ukitzen dituen Euskal Elkargoaren gaikako batzordeak:Baliabideak (Finantzak-Zergak-Giza baliabideak-Informazio Sistemak)

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X X  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Covid ekintza:Telelana plantan ematea

Lehen konfinamenduan, gobernuaren aginduak bete eta telelana eman genuen plantan hala lan egin zezaketen elkargo langile guztien kasuan. Deskonfinatze aldian eta bigarren konfinamenduan, langileei horrela jarraitzeko aukera eman zaie, betiere zerbitzuaren beharrei loturik elkargoak ezarri mugapean, langile bakoitzaren osasuna bermatzeko osasun krisi garaian. 222 langile aritu dira, hala, telelanean gutxienik hilean egun batez 2020ko uztail-abendu arteko garaian

Denbora kudeatzeko programa informatikoa

Euskal Elkargoaren mailan hedatzea

Denbora kudeatzeko «Etemptation» programa Elkargoko zerbitzu eta langile guztiei ezarri zaie. Lanaldia antolatu eta kudeatzeko prozedura egokitzeko aukera eman digu horrek. Horri esker, langileek erraz dute, egun, beren denbora aurrezki kontura (DAK-CET) jo eta hura kudeatzea. 710 langilek dute egun halako kontu bat.

Lan elkarrizketak digitalizatzeko proiektua gidatzea

Giza baliabideen programa informatikoaren modulu osagarri bat erosi dugu, lan elkarrizketetarako, eta horri esker, 2020ko abenduan lan elkarrizketa digitalizatuen test kanpaina bat eman dugu abian Baliabideen eta Euskarri Zerbitzuen Zuzendaritzaorde Nagusiarekin. Kanpaina horren ondoren, tresna zerbitzu orotara zabalduko dugu. Horri esker, formakuntza eskarien eta langileen ibileraren jarraipena hobeki eginen dugu eta lanpostuen eta gaitasunen hastapeneko kudeaketa plantan ematen lagunduko digu.

Page 53: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

53

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Langileen mugitzeei eta misoei loturiko arau harmonizatuetan oin hartzea Berotegi Efektuko Gasen isurpenak murrizteko

Elkargo langileen mugitze eta misioetarako gastuen araudia gauzatzea.

Ipar Euskal Herria

Gizakien loratzea Langileei bizitza pribatua eta profesionala bateratzeko aukera ematea, betiere zerbitzuaren kalitate maila atxikiz

Osasun krisitik harat ere, telelana plantan ematen jarraitzea.

Ipar Euskal Herria

Langileen osasuna eta segurtasuna bermatzea lanean

Langileek lanean duten bizi kalitateari buruzko azterketa orokorra abian ematea, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala sartuz (kalitate azterketa batekin) eta emaitzen araberako ekintza plan bat zehaztea.

Ipar Euskal Herria

Langileak banan-banan laguntzea dituzten gaitasunak garatzen, bakoitzaren osasunaren eta lanbideen bilakaerarekin loturik

Ezgaitasun egoeran diren langileak laguntzeko baliabidea garatzea eta formakuntza araudia gauzatzea.

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Langile ororentzat harmonizatzea ordaintze baldintzak eta gizarte abantailak eta informazio soziala eskuratzeko baldintzak

Giza baliabideen loturiko lanen gaineko gogoetekin jarraitzea: RIFSEEP delakoaren gehienezko mugak, Urteko Ordainsari Osagarria (CIA), lan esperientzia.

Ipar Euskal Herria

Kolektibitatea gizarte ekintzako elkarte egitura bat plantan ematen laguntzea (COS edo gizarte ekintzen batzordearen gisakoa): dirutan eta baliabide materialetan laguntzea.

Ipar Euskal Herria

Langileak lan jokabide ekoarduratsuagoetara aldatzen laguntzea

Baldintza agiriak idazteko ardura duten langileentzat "erosketa arduratsuak" egiteko formakuntza plantan ematea aztertzera (lanak, zerbitzuak, …).

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Kolektibitatearen barnean, elkarrizketa sozial hobekitzailea animatzen jarraitzea

Batzorde teknikoen animazioak, Higiene, Segurtasun eta Lan Baldintzen Batzordearenak (CHSCT), Giza baliabideen lanetako lantaldeenak, sindikatuekin eta lanbideen zuzendaritzekin.

Ipar Euskal Herria

Talde lana eta proiektu bidezkoa Giza baliabideen proiektuetan: harmonizatzen jarraitzea; Formakuntza Plana; Lanpostuen eta Gaitasunen Aitzinetiko Kudeaketa (GPEC); lanbideen gogortasunari buruzko azterketa orokorra.

Ipar Euskal Herria

Page 54: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

54

ONDARE ERAIKIA ETABALIABIDE OROKORRAK

Ukitzen dituen politika publikoak: Klima-Airea-Energia / Eraikinak / Ibilgailuak

Ukitzen dituen Euskal Elkaroaren gaikako batzordeak: Batzorde Eragilea eta Ekologia eta Energia Trantsizioa / Elkargo herritarra Batzordea

2020an, politika publikoa honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

X  

Energia kontsumoen jarraipen optimizatua

«Citron®Energie» tresna digitalak energia kontsumoen datuak bateratu ea azterketa errazteko bidea ematen digu. Automatikoki biltzen ditu gure elkargoaren eraikin eta ibilgailu ororen energia emaitza optimizatzeko behar diren datu guztiak. Besteak beste, aukera eman digu, 2020an, 2018 eta 2019an argindarreko azken kontsumoaren gaineko barne tasan (TICFE) emaniko gehiegizko 412 000 €ak berreskuratzeko eta argindar abonamenduetako tarifa moldeak eta hautatu potentziak doitzeko (hau da 27 000 € baino gehiagoko irabazia 2019/2020 aldian).

Engaiatu AURREKONTUA: 24 000 € (programarako lizentzia)

Elkargoaren ondarea energia berriztagarriaren ekoizlea

Euskal Elkargoak 4 zentral fotovoltaiko ditu egun (Arkinova jardunen sortzailea, Angelun, STEP Minhotz Hazparnen, Maule-Lextarreko igerilekua eta Elkargoaren Etxea). Horiek guztiek 200 MWh ekoitzi dituzte 2020an. Instalazioekin jarraitzeko, egingarritasun azterketa bat egin dugu TECSOL kabinetearekin eta hogeita hamar bat leku gehiago atzeman ditu eguzki zentral bat kokatzeko gai izan litezkeenak, teilatuetan, edo aparkalekuetan itzala emateko instalazioetan. Leku horiek heldu diren urteotan hornituko dira 2M€ dituen «2020-2022 Eguzki Planaren» barnean.

Engaiatu AURREKONTUA: 60 996 € ZB (TECSOL azterketak)

Ibilgailu arinen multzo gero eta berdeagoa

Euskal Elkargoaren ibilgailu arinen multzoan 256 ibilgailu arin daude, haietan 29 berotegi efektuko gasen isuri eskas edo oso eskasekoak dira. Ibilgailu horiek multzo osoaren % 11,3koa da, beraz, 2019an baino gehiago, orduan % 8,8 baitziren. Aldi berean, Elkargoaren eraikinetan ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegiturak hedatzen darraigu. 2020an Bidaxunealdeko, Xiberoko, Errobiko, Garazi Baigorriko eta iholdi Oztibarreko Elkargoaren Etxeetan kokatu ditugu, bai eta Errobiko Fabrikan Angelun eta URA eraikinean, Larresoron.

Egikaritu AURREKONTUA: 57 000 € ZB.

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Page 55: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

55

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak ZB)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Energia fosilen kontsumoa eta hari lotu berotegi efektuko gasen isurketak murriztea kolektibitatearen ondarearen barnean (eraikinak eta ibilgailuak)

Eraikinen eraikitze eta berritzea E+C esperimentu labelaren arabera egitea (energia positibodun eraikina & karbonoaren murrizketa): Donapaleuko Diziplinanitzeko Osasun Etxea eraikitzea/Ezpeletako Mamurrak haurtzaindegiaren zabaltzea, Atharratzeko Hastoy belartegiaren berriztatzea, Garazi-Baigorriko gizarte gunea sortzea, Izura-Azmen paisaiaren gogora ekartzeko zentro bat eta jatetxe bat eraikitzea, Baionan Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomia Gunea eraikitzea. Eragiketa horien guztien aurrekontu osoa: 12 M€

Ukituak diren herriak

Inbestimenduetarako Europar bankuaren ELENA programarako hautagaitza aurkeztea kide ditugun hirurogei bat herriren ondoan, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren ondoan eta bizitegi laguntzen hiru erakunderen ondoan (COL, Office 64 de l’Habitat eta HSA): "ondare publikoaren energia berriztapena eta energia berriztagarrien garapena, Euskal Herrian karbono neutraltasuna lortzeko". Eragiketaren aurrekontu osoa: 2,2 M€

Ipar Euskal Herria

Elkargoaren eraikinen eta ekipamenduen energia optimizazioaren jarraipena «Citron®Energie» tresna digitalaren bidez egiten jarraitzea. 2021erako aurreikusia: 25 000 €

Ipar Euskal Herria

Elkargoaren eraikinetan ibilgailu elektrikoen birkargatzeko azpiegiturak hedatu eta berritzen jarraitzea: Euskal Kostalde-Aturriko eta Hego Lapurdiko Elkargo Etxeak, Ingurumenaren Zentro Teknikoa. 2021erako aurreikusia: 48 000 €

Ipar Euskal Herria

Elkargoaren eraikin eta ekipamenduetako energia kontsumoan energia berriztagarriaren partea emendatzea

13 sorgailu fotovoltaiko asmatu eta egitea (autokontsumorako eta osoki edo zati batean saltzeko) elkargoaren eraikin, gune eta ekipamenduetan. 2021erako aurreikusia: 500 000 € (Aurrekontu nagusia) eta 960 000 € (Aurrekontu erantsiak) "Eguzki Plana" programaren 2020-2022erako lehen zatiarentzat 2 M€ baimenduz

Ipar Euskal Herria

Obralaritza Laguntza misio bati ekitea Elkargoaren biometanoa erosteko estrategia zehazteko 2021erako aurreikusia: 45 000 €

Ipar Euskal Herria

Page 56: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

56

EROSKETAK ETAESKAERA PUBLIKOA

Ukitzen dituen politika publikoak: Ez du ukitzen (sostengu zerbitzua)

Ukitzen dituen gaikako batzordeak: Egun ez da ukiturik

2020an, sostengu zerbitzuaren jarduna honako egoera honetan zen:

Zehazten Gauzatzen Ebaluatzen edo berregiten

x x  

2020ko EKINTZA NAGUSIEN BILANA

Eskari publikoa, gizarteratzerako bide

Gizarte klausula erabilgarri litzatekeen deialdi publikoetan sartzeak egoera ahulean diren pertsonak, ezintasun bereziren bat duten pertsonak, prekarietatea edota lanpostua eskuratzeko zailtasunak bizi dituzten pertsonak (luzaz lanpostu bila direnak, kalifikaziorik edota lan esperientziarik gabeko 26 urtez peko gazteak, elkartasunezko gutxieneko diru sartzea dutenak...) gizarteratzeko aukera ematen du. Gizon eta emakumeen arteko lanbide berdintasunaren printzipioa betez, baliabide horrek Euskal Elkargoari ematen dio bere lurraldean gizarteratze bidean direnen kalifikazioak hobetzeko aukera. 2019an, 994 gizarteratze oren egin ziren eskari publikoaren bidez.

Agorastore, kolektibitatearen hornidurei bigarren bizitza ematen dien plataforma

«Agorastore» plataforma linean enkante publiko bidezko salmentak egiten da espezializatua eta horri esker sal ditzake Euskal Elkargoak eta bigarren bizitza eman berritu dituen edota erabiltzen ez diren edota azkenetan diren ondasun eta hornidurak. Baliabide hori ekonomia zirkularraren urraspidean kokaturik dugu. Horren bitartez 5 salmenta egin dira 2020an, eta horrek ekarri du 8 tona hornidura berrerabili direla eta 14 k€ diru sartze egin ditugula.

COVID EKINTZA: COVID-19 aldian produktu arduratsuak erostea

COVID-19 aldian, Euskal Elkargoaren eraikin orotan landare jatorria duten gel hidroalkoholikoa eta gainazalen desinfektatzailea erabiltzea hautatu da, Frantzian egin eta egokituak eta abereen gainean testatu gabeak eta mikrobiologia arauak betetzen dituztenak (bakterioen, orantzen eta birusen hiltzaile).

Engaiatu AURREKONTUA: 12 000 € ZB

Page 57: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

57

GARAPEN IRAUNKORRAREN XEDEAK

POLITIKA PUBLIKOAREN ORIENTABIDEAK XEDEEN ARABERA

2021: AURREIKUSI EKINTZA NAGUSIAK ETA AURREKONTUAK (Egiteko edota engaiatzeko gastuak)

EKINTZAREN EREMUA

Klima aldaketaren aurkako borroka

Euskal Elkargoaren zehar hornikuntzen jasotze puntuak antolatu eta arrazionaltzea

Administrazio horniduren merkaturako saretze logistikoa egituratu eta optimizatzea.

Ipar Euskal Herria

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte kohesioa

Lana eskuratzeko zailtasunak dituztenak merkatu publikoen bidez laneratzen laguntzea

Sar litekeen lanen merkatuetan gizarte klausula sartzen jarraitzea eta zerbitzuen merkatuetara (adibidez: garbiketa, berdeguneak) eta azterketa edota burulanen zerbitzuetara zabaltzea.

Ipar Euskal Herria

Ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamikak

Erosketen zerbitzuaren bidez ekonomia zirkularra garatzen laguntzea

Hornitzaileekin, bukatuak diren kontsumigarriak (administrazio hornidurak, norbanakoen babeste ekipamenduak, etab...) berriz hartzearen egingarritasunari buruzko hondoko lan bati ekin.

Ipar Euskal Herria

Bukatuak diren ekipamenduen berrerabilera garatzea, horretarako Agorastore plataforma baliatuz.

Ipar Euskal Herria

Erosketa Arduratsuak formalizatzea eta enpresei Euskal Elkargoaren ingurumen nahiei buruz ohartaraztea

Bitarteko orokorren eskaintza deialdietarako hautagaiak aztertzean, ingurumen irizpideak kontuan hartzea.

Ipar Euskal Herria

Biztanleen, tokiko hautetsien, tokiko eragileen, elkargoaren zerbitzuetako langileen eta besteen parte hartzea

Euskal Elkargoaren barnean, Erosketa Arduratsuak formalizatzea.

Cit’ergie urraspidearen harira, Euskal Elkargoaren zerbitzu guztiak hartuko dituen "Erosketa Arduratsuen" gutuna prestatzea.

Ipar Euskal Herria

Page 58: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

58

GEHIGARRIA:

GARAPEN IRAUNKORRAREN

HELBURU NAGUSIAK XEDEEN ARABERA

Page 59: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

59

Xedea Xede honen bidez, honako hauek bilatzen ditugu nagusiki:

Klima aldaketaren aurkako borroka

• Energia kontsumoen eta eskariaren kontrola;• Energia berriztagarrien garapena eta energia mota horiek erabiltzera bultzatzea;• Berotegi efektuko gasen murriztea;• Klima aldaketara egokitzea: jokamoldeen bilakaera natura arriskuen kudeaketaren aitzinean; klima aldaketara egokitu hiri

antolaketak; laborantza eta turismo jokamoldeen bilakaera... ;• Berotegi efektuko gas gutxiago isurtzen duten ekoizte moldeak garatzea;• Ezagutzaren hobetzea (berotegi efektuko gasen isurpenena, karbono bilanarena, energia kontsumoarena).

Bioaniztasuna, inguruneak eta baliabideak atxikitzea

• Ingurumen jokagaiak dituzten sektoreen babesa (leku eta ingurune nabarmenak, espezieak…), kudeatuz, berreraikiz, ordaina emanez…;

• Natura eta teknologia arriskuak kontuan hartzea (prebentzioa, krisi kudeaketa…);• Inguruneen eta bioaniztasun nabarmen eta ohikoaren gaineko presioen kontrola (espazio kontsumoaren kontrolaren

bitartez, botakinak eta kalteak murriztuz...);• Natura arruntaren eta paisaien kapitalaren babestea eta balioan ematea: laborantza espazioen eta berdeguneen gaineko

ekintzak; hiri inguruneetako laborantza eta ortugintza balioan ematea, birnaturatzea, landareztatzea, paisaia planak; Ekologia jarraikitasunen babestea eta balioan ematea (bilbe berdeak, urdinak...);

• Ur baliabidearen zaintzea: ur ekonomiak, ur inguruneen kalitatea, baliabidearen babesa; Bioaniztasunaren egoera ezagutzea (behatze sistema, informazio sistema).

Gizakien loratzea

• Herritarrentzako zerbitzuen kalitatea hobetzea (zuzenbide eta zerbitzu publikoak, adinekoen harrera, haur txikiak, hezkuntza, aisialdia, kultura);

• Funtsezko beharrei arrapostua emateko neurriko ekipamendu eskaintza hobea eta haien erabiltzeko bide errazagoa herritar mota ororentzat eta lurralde osoan

• Osasun publikoaren atxikitzea edo hobetzea; • Osasun prebentzioa (mendeko jokabideak, bizi higienea, elikadura hautuak...) eta artamenduak eskura izatea;• Lasaitasun publikoa eta pertsonen ete ondasunen segurtasunaren hobetzea;• Bizilekua errazago eskuratzea eta ostatatze baldintzak hobetzea; bizitegi sano, osasungarri eta iraunkorra ororentzat;• Lanpostuak eskuratzeko aukera hobetzea;• Ezagutza eta kultura eskuragarriago izatea (gazteen lanbide formakuntza eta lanposturatzea; eskola laguntza,

eskolagabetasunaren aurkako borroka...);• Tokiko informazioa, bereziki ingurumenari buruzkoa, eskuragarriago izatea.

Lurraldeen eta belaunaldien arteko elkarta-suna eta gizarte kohesioa

• Prekarietateak eta behartasun handia murriztea: biztanle ahul berezien jarraipena eta laguntza (langabeak, adinekoak, jende ibiltariak…), zailtasun handitan direnen harrera;

• Prekarizatze fenomenoen kontrola: energia prekarizazioa (energia eta mugikortasuna eskuragarri izatea), zenbait publikoren prekarizazioa (erretretadunak...), zorrez gainditua izateko egoerak...

• Belaunaldien arteko gizarte lotura azkartzea;• Jatorri sozioekonomiko desberdinetako biztanleen arteko gizarte lotura azkartzea;• Bereizkerien eta desberdinkerien murriztea (mugikortasun urrikoekin, emakume eta gizonen arteko berdintasunari

dagokionean, lanpostua eskuratzeko);• Herriarteko elkartasunak kontuan hartzea, lurralde maila desberdinekin ongi artikulaturik eta koherentziaz.

Ekoizte eta kontsumitze molde ardurat-suen araberako garapen dina-mikak

• Kontsumitze molde eta jokamolde arduratsuen garapena: hainbat jende motari ohartaraztea (norbanakoei, elkarteei, enpresei…); herritar eta elkarteen proiektuak sor daitezen sostengatzea…;

• Hondakin gutxiago egitea eta egiten direnei balioa ematea bereizketa eta birziklatze adarrak hobetuz, jende guztiak hondakinak sorburutik beretik murrizteaz ohartaraziz (norbanakoak – biztanle nola udatiarrak, elkarteak, enpresak, turismo eragileak, kirol eta kultura eragileak);

• Berriztagarri ez diren baliabideen erabilera murriztea eta baliabide berriztagarriekin ordezkatzea;• Tokiko ekonomia jokamolde iraunkorretarantz eramatea (turismo iraunkorra, laborantza iraunkorra, hurbileko saltegi eta

zerbitzuen garapena, banabide laburrak...);• Industria adar iraunkorren garapena (ekonomia berdea, gizarte eta elkartasunezko ekonomia, bidezko merkataritza...);• Enpresak eta industriak ekologia trantsizioaren eta garapen iraunkorraren bidean aritzea (ISO 14000, 26000, RSE...);• Jardun eremuen kudeaketa jokamoldeen garapena (antolaketa, ur eta energia kontsumoa, PDE);• Lanpostuak eta formakuntza gaitasunen bilakaeretara etengabeko formakuntzaren bitartez egokitzea (adib.: BTP) etab.;• Elkargoa berrikuntzan, esperimentazioan, ikerketan eta berrikuntza tekniko nola antolakuntzakoen garapena gizarte

hobekuntzaren eta norbanako bakoitzaren loratzearen zerbitzura;• Elkargoa jokamolde arduratsuagoetan engaiatzea: langileei eta hautetsiei erosketa arduratsuetarako formakuntza ematea,

ingurumen eta gizarte irizpideak ezartzea eskari publikoetan...

Page 60: ELKARGOAN GARAPEN IRAUNKORRAK DUEN EGOERARI BURUZKO 2020

Euskal Hirigune Elkargoak obraturiko argitalpenaFoch etorbidea, 15 CS88507 – 64185 BAIONA Cedex

www.communaute-paysbasque.fr