8
Ebaluazio diagnostikoaren txostenei buruzko 20 oinarrizko galdera 2009

Ebaluazio diagnostikoaren 20txostenei buruzko...EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 2009 4 6 7 8 c) Emaitzak geruzen arabera (hezkuntza sarea + hizkuntza

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Ebaluazio diagnostikoarentxostenei buruzko

    20oinarrizko galdera

    2009

  • SARRERA

    Euskal Autonomia Erkidegoko ebaluazio diagnostikoaren garapena, antolamendua etagauzapena arautzen dituen 2008ko abenduaren 2ko Aginduaren arabera eta probak egi-teko jarraibideak finkatzen dituen Hezkuntza Sailburuordetzaren Erabakiaren arabera,Ebaluazio diagnostikoko koordinazio taldearen bidez —aipatutako Aginduan 5.3 artiku-luan zehazten den bezala—, ikastetxeek beren ikasleek 2008-09 ikasturteko ebaluaziokoprobetan lortutako emaitzak aztertu eta baloratu behar dituzte.

    Arestian aipatutako Erabakiak bere 10. artikuluan finkatzen duen bezala, zuzendaritzataldeak zenbait txosten eskuratu ahal izango ditu, ikastetxeak, ebaluazioan parte hartuzuten ikastalde eta ikasle bakoitzak lortutako emaitzei buruzko informazioarekin. Txostenhoriek www.ediagnostikoak.net zerbitzariaren bidez lortu ahal izango dituzte.

    Emaitzen Txosten ezberdinak, haien ezaugarriak eta haiek egiteko kontuan izan diren iriz-pideak ezagutzen eta ulertzen laguntzeko asmoz, informazio gida hau aurkezten da.

    Oso kontuan hartu beharrezkoa da ebaluazio diagnostikoa egoeraren argazkia baino ezdela, une jakin batean eta neurketa tresna jakin batzuen bidez ikastetxe bakoitzeko erre-alitatea, beti partziala, erakusten duena. Emaitzak ikuspegi horretatik eta probak eginzireneko baldintza zehatzetatik aztertu behar dira.

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20092

  • Zergatik erabiltzen diraproba berdinak ikasle guz-tiak ebaluatzeko, ikaste-txe batzuetan ezaugarriberezietako ikasleak dituz-tela kontuan hartu gabe?

    Ekitate printzipioagatik, hezkuntzarenhelburua ikasle guztiek oinarrizko konpeten-tziak (Oinarrizko Hezkuntzako curriculumadefinitzen duen 175/2207 Dekretuan finka-tzen direnak) garatzea baita, bakoitzarenezaugarriak edo familiarenak edozein dire-larik ere. Ebaluazio diagnostikoa ebaluazioestandarizatua da, hots, Euskal AutonomiaErkidegoko ikasle guztientzako berdina.

    Zenbat galdera zuen pro-ba bakoitzak eta nola-koak ziren?

    Bi hezkuntza-etapetan eta konpetentziaguztietan, ehuneko handi batean galderakaukera anitzekoak ziren. Ehuneko txikiagobatean, erantzunak erdi irekiak edo luzeratxikikoak ziren. Euskarazko eta gaztela-niazko hizkuntza-komunikaziorako konpe-tentzietan, galdera batean idazlan luze bategin behar zuten, aurretiaz emandako gaibati buruz (gutxienez 60 hitzetakoa LehenHezkuntzako 4. mailan eta 100 hitzetakoaDBHko 2. mailan).

    Proba berdina egin zutenikasle guztiek oinarrizkokonpetentzia bakoitzean?

    Bai, Hizkuntza komunikaziorako Kon-petentzia euskaraz izan ezik, horretanizan ziren bi mota ezberdinetako pro-bak: bata A ereduko ikasleen konpetentzianeurtzekoa eta bestea B eta D ereduetakoikasleen konpetentzia neurtzekoa. Bi pro-

    bek zuten parte komun bat ikasle guztien-tzako, bai entzumenean bai irakurmenean.

    Parte komun horri esker, probaren bi herenbetetzen zuena, ikasle guztien emaitzakkonpara daitezke, guztiek proba berdinaegin ez duten arren.

    Probaren behin betiko egitura honakohau izan zen:

    Nola zuzendu dira pro-bak?

    Zuzenketa aldatu egiten da galderen for-matuaren arabera :

    a) Aukera anitzeko galderak auto-matikoki zuzendu dira, pertsonen par-te hartzerik gabe, informatika-apli-kazio berezi baten bidez. Aplikaziohorrek ikasleek galdera bakoitzeanaukera zuzena markatu duten ala ezegiaztatu du eta dagokien puntuazioaesleitzen zien.

    b) Galdera irekiak, erantzun luzeagoedo laburragokoak, ikastetxeetatik kan-poko pertsonek zuzendu dituzte, lanhorretarako espresuki kontrataturik, etairizpide zehatzak erabiliz.

    2009ko ebaluazioan par-te hartu duten ikastetxeguztiek jasoko dituztelortutako emaitzak?

    Bai. Hala ere kontuan hartu behar daikasle gutxi duten ikastetxeetako emai-tzek gainontzeko ikastetxeetakoek bes-teko garantiarik eta fidagarritasunik ezdaukatela. Edozein modutan ere, ikaste-txe horiei ere informazioa helaraziko zaie.

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20093

    1

    23

    Item kopurua

    Oinarrizko konpetentziak Dimentsioak Lehen Hezkuntzako DBHko 4. maila 2. maila

    Hizkuntza komunikazioa Entzumena 2022 (A eredua)

    euskaraz 23 (B-D eredua)

    Ulermena eta idazmena 23 28

    Hizkuntza komunikazioa Entzumena 22 23gaztelaniaz Ulermena eta idazmena 24 24

    Matematikarako konpetentzia 20 24

    Zientzia-, teknologia- eta osasun- kulturarako konpetentzia 26 41

    Galdera mota eta kopurua

    4

    5

  • 6 da ikastetxe batean probak egin dituz-ten eta puntuazioa emaitzetarako kon-tuan hartu zaien ikasleen gutxienezkokopurua. Lagina hori baino txikiagoadenean nekez erabaki daiteke emaitzakikastetxearen eraginari zor zaizkion alaebaluatu diren ikasle jakinei. Adierazlehori, beraz, desegokia da konparazioakegiteko. Hori dela eta, ikastetxe txikiekemaitzak izartxo batekin markaturik jaso-ko dituzte, fidagarritasun txikiagoa dutelaadierazteko.

    Zein motatako txoste-nak jasoko ditugu eba-luazio diagnostikoarenondorioz?

    Gutxienez hiru mota ezberdinetako txoste-nak daude:

    a) Ikastetxeko txostena, datu oroko-rrekin eta ebaluatutako ikastaldeenarabera.

    b) Ikaslearen txostena, familiarentza-koa. Oinarrizko konpetentzia bakoitze-an lortutako konpetentzia-maila azal-tzen du.

    c) Erkidegoko txosten orokorra. EAEkodatu guztiak jasotzen ditu eta, baita ere,emaitzen korrelazioa aldagai ezberdi-nekiko.

    Zeintzuk dira Ikastetxe-ko txostenaren ezauga-rriak?

    Txosten zabala da, ikastetxeko batezbesteko emaitzak eta ebaluazioan partehartu duen ikastalde bakoitzekoak jaso-

    tzen dituena. Ebaluatutako oinarrizko kon-petentzia bakoitzean lortutako emaitzaorokorrez gain, emaitza horiek beste eba-luazio batzuetan eragin nabaria izan dutenaldagai ezberdinekin duten korrelazioa ereazaltzen da.

    Ikastetxeko txostena egiteko oinarrizko biirizpide hartu dira kontuan:

    a) Informazio nahiko baliagarria etagarrantzitsua eskaintzea, ikastetxeeikanpoko datuetan oinarriturik berenhezkuntza-egoera baloratzen lagun-tzeko.

    b) Benetan konparagarriak diren hez-kuntza-errealitateen arteko konpa-razio datuak eskaintzea. Beste konpa-razio batzuek neutroak diruditen arren,ez dituzte kontuan izaten ikastetxebakoitzaren funtsezko ezaugarriak (adibi-dez, ikasleen maila sozio-ekonomiko etakulturala, hizkuntza eredua, hezkuntzasarea), eta, beraz, alde batera utzi dira.

    Zeintzuk dira Ikastetxekotxostenaren atalak?

    Informazio guztia bost ataletan aurkez-ten da:

    a) Batez besteko emaitzak ebaluatutakooinarrizko konpetentzia bakoitzean.

    Ebaluazioan parte hartu zuten ikas-taldeetako bakoitzak konpetentziaezberdinetan lortutako batez beste-ko emaitzak azaltzen dira, ikaste-txeko batez besteko emaitzekinbatera. Lehen atal horretan egitendiren konparazioak ez dira kanpokodatuekikoak, 2009ko ebaluazioanikastetxean parte hartu duten ikas-taldeen artekoak baizik.

    b) Ikasleen ehunekoetako banaketa kon-petentzia mailen arabera.

    Aurretiaz finkatutako konpetentziamaila bakoitzean dauden ikasleenehunekoa erakusten da, ikastetxeakikasleen emaitzen sakabanatzeaezagutu ahal izan dezan eta, baitaere, ikastalde bakoitzaren barruanmailaren aldetiko ezberdintasunhandirik ba ote dagoen jakiteko. Ezda kanpoko datuekiko konpara-ziorik eskaintzen, ebaluazioan partehartu duten ikastaldeen artekoakbaizik.

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20094

    6 7

    8

  • c) Emaitzak geruzen arabera (hezkuntzasarea + hizkuntza eredua).

    Lehenengo atalean aurkeztutakoemaitzak —batez besteko emai-tzak oinarrizko konpetentzia bakoi-tzean—Erkidegoan geruza bereandauden ikasle guztiek lortu dutenbatez besteko emaitzekin konpara-tzen dira. Ikastetxean ez daudengeruzekin ez da konparaziorik egi-ten. Gainontzeko geruzetako emai-tzak ebaluazio diagnostikoari bu-ruzko txosten orokorrean ikusi ahalizango dira.

    d) Emaitzak ikastetxearen indize sozio-ekonomiko eta kulturalaren arabera(ISEK).

    Bigarren konparazio bat eskaintzenda atal horretan: ikastetxeko emai-tzak eta ikastalde bakoitzekoakindize sozio-ekonomiko eta kulturalberdina duten ikastetxeek lortutakobatez besteko emaitzekin konpara-tzen dira. Horrela ikastetxea beste-en gainetik ala azpitik dagoen ikusiahal izango da.

    e) Lortutako emaitzak eta ikastetxearenISEK indizea kontuan izanik espero zi-tezkeenak.

    Azken atalean handiko informazioaeransten da: ikastetxeak eta ikastaldebakoitzak bere indize sozio-ekonomi-ko eta kulturalari dagozkion emaitzaklortu dituzten ala ez jakitea, eta, beraz,ikasleen jatorrizko egoera, nolabait,gainditzeko gai izan diren ala ez jaki-tea. Horretarako, ikastetxeak eta ikas-talde bakoitzak lortutako puntuazioa—aurreko ataletatik ezagutzen da—aurkezten da, indize sozio-ekonomi-ko eta kulturalaren arabera espero zi-tezkeen puntuazioekin batera.

    Zein motatako emaitzakaurkezten dira ikastetxe-ko txostenean?

    Ikastetxeko txosteneko emaitza guztiek biezaugarri hauek dituzte:

    a) Ez da zenbakizko puntuaziorik ema-ten. Horren ordez, emaitza bakoitzaaurretiaz finkatutako hiru konpetentziamailetako batean kokatzen da (ikus 11.galdera).

    b) Txosteneko grafiko guztietan ikastetxe-ko edo ikastalde bakoitzeko puntuazioaez da puntu zehatz batez adierazten,barra edo tarte luzeago edo laburra-go batez baizik. Tarteak esan nahi duikastetxeko edo ikastaldeko puntuazioa,%95eko probabilitatearekin, barrako

    puntu batean dagoela, erdialdean ego-teko probabilitatea muturretan egote-koa baino handiagoa delarik.

    Txostenean ageri diren zenbait grafiko hu-rrengo honen formatukoak dira.

    Kasu batzuetan barren luzera desberdina da.Bi arrazoik azaltzen dute diferentzia hori:

    – Bata, konpetentzia bakoitza edo konpe-tentzietako dimentsio bakoitza ebaluatze-ko item kopurua aldatzen du: hortaz, zen-bat eta item kopuru handiagoa izanorduan eta barra laburragoa izangoda; izan ere, neurtzeko errorea txikiago daeta emaitzak fidagarriagoak dira.

    – Bestea, ikastaldeko ikasle kopuruaren era-gina, baita ere emaitzen sakabanatzea.

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20095

    9

  • Zergatik ez da zen-bakizko puntuazio-rik ematen?

    Funtsezko arrazoi batzuengatik:

    a) Rankingak edo sailkapenak egitekoarriskua ahalik gehien murrizteagatik.Horrelako sailkapenak egitea espresukidebekaturik dago oinarrizko hezkun-tzaren Dekretuan eta ebaluazio diag-nostikoaren Aginduan, eta so auzi kez-kagarria da ikastetxeentzako. Hipotesiada, zenbakizko daturik eskaini ezean,ikastetxeen zerrendak emaitzen arabe-ra egiteko aukera ia desagertzen delaedo gutxienez hein handi batean ozto-patzen dela.

    b) Nota akademiko batekin identifi-katzea ezinezko egiteagatik. Notaakademikoak ikastetxearen eta irakas-leen betebeharra eta erantzukizuna da,eta ebaluazio diagnostiko bateko emai-tzekin konparatzea ez da bidezkoa.

    c) Benetan jakin nahi dena ez delako datuzehatz bat, ikastetxearen edo ebaluatu-tako ikastaldeen egoera baizik. Pun-tuazio tarte bat eskaintzea estatis-tikoki zuzenagoa eta egokiagoa daebaluazio diagnostiko batean. Puntua-zio tarte bat eskaintzen dugunean tan-kera honetako ebaluazioetan beti ego-

    ten den errorea onartzen ari gara, etapuntuazioak inoiz ez direla zehatzak iza-ten aitortzen ari gara.

    Zer dira konpetentzia-mailak eta zenbat kon-petentzia-maila finka-tu dira?

    Ikasleek ebaluazio diagnostikoko probakegitean erakusten dituzten ezagupe-nak, trebetasunak eta ahalmenakdeskribatzen dituzte konpetentziamailek. Deskribapen horiek oinarrizko kon-petentziak finkatzen dituen “DokumentuMarkoan” oinarrituta daude. Konpetentziamailetatik ikastetxeek beren ikasleek esku-ratutako ikaspenak ezagut ditzakete.

    Emaitzak hiru konpetentzia-mailatanbanaturik aurkezten dira: hasierakoa, er-taina eta aurreratua. Ikasle bat mailajakin batean dagoenean, maila horretakotrebetasunetan eta beheragoko mailetako-etan gai dela esan daiteke. ikasle batzuekedukiak finkaturik izango dituzte eta besteikasle batzuk hurrengo mailako edukiakmenperatzeko zorian egongo dira.

    • MAILA AURRERATUAK probetan eba-luatzen diren trebetasun eta eduki kon-plexuenak biltzen ditu.

    • ERDI-MAILAK probetan ebaluatzen direntrebetasun eta eduki oinarrizkoagoak bil-tzen ditu.

    • HASIERAKO MAILAK ez ditu beste bikonpetentzia mailen ezaugarri berberak,bertan mota ezberdin askotako ikasleakbiltzen baitira: hezkuntza zikloari dagoz-kion trebetasunak eta edukiak eskura-tzen hasten ari diren ikasleetatik lagun-tza apur batekin erdi-mailaren eskakizu-nak gaindi litzaketen ikasleetara.

    Kontuan hartu behar da, emaitzak adieraz-teko puntuazio-tarte bat erabiltzen dene-an, batzuetan ikasle, ikastalde edo ikaste-txe bati dagokion grafikoan puntuazio-tar-tea bi konpetentzia mailen artean egondaitekeela. Horrek adieraziko luke behekomailaren finkatze-prozesuan dagoela etagoiko mailari dagozkion ezagupenetaraeta trebetasunetara hurbiltzen ari dela,arestian aipatu den bezala.

    Badago oinarrizko kon-petentzia bat gaindi-tuta dagoela adieraz-ten duen gutxienezkomailarik?

    Ez. Oso garrantzitsua da ebaluazio diag-nostikoaren xedea ez nahastea eta honakoirizpide hauek argi edukitzea:

    • Ebaluazio diagnostikoa ez da bukae-rako ebaluazio bat, eta ez du inolazere ordezkatzen irakasleek egiten du-ten curriculum-ebaluazioa. Helburua,beraz, ez da “gutxiegi”, “nahiko” etaantzeko noten erreferentzia bat ematea,hori ikastetxearen eta irakasleen betebe-harra baita. Eskaintzen dena kanpotikoinformazioa da, ikasle, ikastalde etaikastetxe bakoitza oinarrizko konpetent-zia ezberdinen garapen-continuum bate-an kokatzen duena. Horrekin batera,antzeko ezaugarriak dituzten ikastetxee-kiko konparazioak ere eskaintzen dira.

    • Xedea ahalik eta mailarik altuene-ra heltzea izan behar da beti. Kon-petentzia baten garapena, zentzu her-tsian, ez da inoiz amaitzen. Ikastetxeakahalegindu behar dira ikasleak oina-rrizko konpetentzien ahalik eta garapenmailarik altuenera hel daitezen, eta hori-xe izan beharko luke ikastetxe guztienhelburua. Komenigarria da, beraz, derri-gorrezko hezkuntza-etapetako une ez-berdinetan zein mailatan gauden ezagu-tzea, ordura arte egindakoaz eta lortze-ko falta zaigunaz jabetzeko, batez eregure ikastetxearen ezaugarriak dituztenbeste ikastetxe batzuekin konparaturik.

    • Ebaluazio diagnostikoak konpe-tentzia ezberdinen oinarrizko as-

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20096

    10

    11

    12

  • pektuak ebaluatzen ditu, eta, beraz,ez du neurtzen ikastetxe batek ikasleeiirakasten dien guztia, ezta ikasleekikaskuntza eta irakaskuntza prozesuanikasi duten guztia ere. Seguruenik, ikas-tetxeek askoz eduki gehiago lantzendituzte oinarrizko konpetentzien eba-luazio bati dagozkionak baino, etahaietan oinarriturik egiten dituzte curri-culum-ebaluazioak. Ebaluazio diagnos-tikoarekin ezin da neurtu, ez baita berehelburua, ikastetxe batean landu daite-keen guztia edo landu beharko litzate-keena.

    • Emaitzak ezin dira zuzen konparatuikastetxeko emaitzekin (“gutxiegi”,“nahiko” edo promozionatzen dutenikasleen ehunekoak...). Ez litzateke bi-dezkoa izango ebaluazio diagnostikokoemaitzak irakasleen kalifikazioekin kon-paratzea, ikasle batek arlo jakin batgainditzeko irakasleek askoz aspektugehiago izaten baitituzte kontuan eba-luazio diagnostikoan (kanpokoa, arkatzeta paperekoa, une jakin batean egitendena) neur daitezkeenak baino. Curricu-lumean garatzen diren konpetentzietanoinarritzen bada ere, ebaluazio diag-nostikoa ez dago ikastetxe bakoi-tzeko edukien garapen zehatzariloturik.

    Oinarrizko konpeten-tzia ezberdinetakoemaitzak zuzen kon-para daitezke?

    Ez. Probak diseinatzeko irizpide komunakerabili diren arren, konpetentzia bakoi-tzak bere ezaugarri bereziak ditu etakonpetentzia bakoitzerako finkatu di-ren konpetentzia-mailak ezberdinakdira.

    Zein konparaketak egi-ten dira ezberdinetakoikastetxeen artean?

    Lehenengo eta behin kontuan hartu beharkolitzateke ikastetxe bakoitzaren berariazkoegoerak eragin nabaria duela emaitzetan.Horregatik, Ikastetxeko txostenean bi mota-tako konparazioak bakarrik egiten dira:

    a) Ikasleen indize sozio-ekonomiko etakulturalaren arabera (ISEK). Emai-tzek argi erakutsi dute ezberdintasunikhandienak maila sozio-ekonomiko ez-berdinen artean gertatzen direla, ikas-tetxe mota ezberdinen artean bainogehiago.

    b) Ikastetxeari dagokion geruzaren ara-bera, hots, hezkuntza sarearen eta hiz-kuntza ereduaren konbinazioa. Kontuan

    izan behar da hainbat kasutan hizkun-tza eredua ez dagoela ikastetxeari lotu-rik, ikastetxeko ikastalde jakin bati edobatzuei baizik. Hori hizkuntza eredubat baino gehiago duten ikastetxeetangertatzen da.

    Nola kalkulatzen daISEK indizea eta zerga-tik egiten da horrela?

    Hainbat ebaluazio eta ikerlan ezberdinekerakutsi dute faktore askok, bai kanpoko-ek bai ikastetxe barrukoek, eragiten diote-la oinarrizko konpetentzien garapenari etaikaspenen eskurapenari. Kanpoko faktore-en artean Indize sozio-ekonomiko eta kul-turala interesgarriena eta eragin handienadutena da.

    ISEK indizea kalkulatzeko erabiltzenden informazioa ikasleek galdera-sortan emandako erantzunetatik da-tor. Indizean aspektu ezberdinak sartzendira: familiaren lanbide maila, familiarenikasketa mailarik altuena eta aurreko espe-rientziak oso garrantzitsutzat jo dituenondasun material eta kultural batzuk edu-kitzea (liburu kopurua etxean, egunkariaketa prentsa espezializatua irakurtzea, or-denagailua eta Interneterako sarbidea iza-tea).

    Banakako datuetatik ikastetxekoikasleen batez bestekoa kalkulatzenda. Balio horren batez bestekoa 0an zen-tratu da —Autonomia Erkidegoko batezbestekoa— eta 1eko desbideratze tipikoadu. Biztanleria osoa lau mailatan ba-natu da (baxua, ertain baxua, ertain altuaeta altua) eta mailetako bakoitzean biztan-leriaren %25 kokatzen da, ISEK indize al-tuago edo baxuagoaren arabera.

    Kontuan izan behar da konparazio-ba-lioak direla, ez absolutuak, etapa ba-koitzean ebaluatu den mailako ikasleeki-koa. Hartara, bi hezkuntza-etapak ebalua-turik dituen ikastetxe bat, adibidez, ISEKmaila ezberdin batean egon daiteke etapabakoitzean, datuak ebaluatutako ikastalde-etatik datozelako eta ez ikastetxeko ikasleguztiengandik. Beraz, txostenean ikastetxe-ko ISEK indizea aipatzen denean, ebaluatu-tako ikastaldeetako ikasleen batez bestekoISEK indizea dela ulertu behar da.

    Kontuan hartu diraprobak egin zituztenikasle guztien puntua-zioak?

    Ez. Ikastetxe eta ikastalde bakoitzekobatez besteko emaitzetan probetan partehartu duten ikasle guztien emaitzak hartu

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20097

    13

    1415

    16

  • dira kontuan, hurrengo kasu hauetan izanezik:

    – Norberaren curriculum egokitzapenesanguratsua duten ikasleak, proze-dura orokorrean finkatutako irizpideeneta protokoloen arabera proban partehartu ezin zutenak.

    – Probak egin zirenean, euskal hezkun-tza sisteman eskolaturik urtebetebaino gutxiago zeramaten ikasleaketa horrez gain probetako hizkun-tza ezagutzen ez zutenak. Bigarrenmota horretako ikasleen kasuan, pasartehonetan aipatzen diren bi baldintzakbete behar dira.

    – Euskarazko hizkuntza-komunikazioarenkasuan, euskaratik salbuetsita dau-den ikasle guztien emaitzak ez dira kon-tuan izan, probak egin zituzten arren.

    – Ikastetxeko batez besteko puntuazioan ezdira kontuan hartu ere ohiko ikasle absen-tistak ezta Eskolatze Osagarriko Progra-metan parte hartzen ari diren ikasleak.

    Nola bermatzen daemaitzen isilpekota-suna?

    Ebaluazioan ikastetxeei eta ikasleei buruz-ko informazio pribatua eta pertsonala era-

    biltzen denez, sistema bat finkatu da datuguztien isilpekotasuna eta babesa berma-tzeko eta, baita ere, ikastetxeen sailkape-nak egitea galarazteko, legeak hori espre-suki debekatzen baitu.

    Horretarako bi sistema erabiltzen dira:

    a) Ebaluazioan erabiltzen den infor-mazio guztia kodetuta dago, ize-nak identifikatzea ezinezkoa izan da-din. Ikastetxeko eta familiarentzakoazal-orrian ez dago inolako izenik, ba-karrik ikastetxe bakoitzak ezagutukoduen kodigo bat.

    b) Informazioa eskuratzeko sistemamugatua finkatu da, erabiltzaileenprofilekin. Hezkuntza Sailburuordetzaketa ISEI-IVEIk bakarrik eskuratu ahalizango dituzte datu guztiak. Gainon-tzeko erabiltzaileek informazio partzia-la, beti kodetua, eskuratu ahal izangodute, betiere ikastetxearen baimenare-kin. Datuen babesa ikastetxeko zuzen-dariaren ardura da.

    Zeintzuk dira banaka-ko txostenaren ezau-garriak?

    Oinarrizko informazioa duen txostenlaburra eta sinplea da, 2009ko proban

    parte hartu duten ikasleetako bakoitzarenfamiliari zuzendua. Ebaluatutako oinarriz-ko konpetentzietako emaitza zehatzezgain, zenbait iradokizun orokor ere eskain-tzen dira familiak ikasleari bere ikas proze-suaren alderdi batzuetan lagundu ahal iza-teko.

    Nolako irizpideak era-bili dira txostena egi-teko?

    Irizpide ezberdinak hartu dira kontuan:

    – Ematen den informazioa ulerterrazaizatea, ez zenbakizkoa, edukizkoabaizik.

    – Familiei ematen zaien informazioa ikas-tetxeko curriculum-ebaluazioetakonoten kontra ez joatea. Horretarako,txostenetan aurkezten den informazioanekez konpara liteke ikastetxeak ematenduen zenbakizko puntuazioarekin.

    – Bidegabeko konparazioak ez egi-tea. Familiei txostenean eskaintzen za-ien informazioak ebaluatutako seme/alabaren egoera bakarrik deskribatzendu, inolako konparaziorik egin gabe.

    – Ebaluatutako konpetentzia bakoitzeanikaslea zer egiteko gai den deskri-batzen du oro har.

    2009ko eta 2010ekoprobetako emaitzakk o n p a r a g a r r i a kizango dira?

    2009ko eta 2010eko probak galderakezberdinek osatuko dituzten arren, konpa-razioak egin ahal izango dira, bi probetanmetrika bereko eskalak erabilikobaitira. Horri esker, bi ebaluazioen arteko“zubia” egin ahal izango da.

    Luzetarako datu hori interes handikoaizango da ikastetxeentzako, emaitzen epeertainerako bilakaera ezagutu ahal izangobaitute eta, baita ere, emaitzak manten-tzen diren jakin ala faktore zehatzek eragi-ten dieten (ikasle multzo hobeagoa edotxarragoa irakasmaila batean, izandakohobekuntza prozesuak...).

    EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN TXOSTENEI BURUZKO 20 OINARRIZKO GALDERA 20098

    17 18

    19

    20