24

EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

  • Upload
    irekia

  • View
    591

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

Citation preview

Page 1: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
Page 2: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

EAEko garapen iraunkorrekoerronka nagusiakEkoEuskadi 2020: 1. lan tailerra2011ko urtarrilak 25-26

Page 3: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

Etorkizunari begira: etorkizuneko Euskadi eraikitzea, oraintxe hasita

EAEren hazkunde-ibilbidea eredugarria izan da autogobernua eduki duen 30 urteetan. Horixe islatzendute adierazle ekonomikoek, sozialek eta ingurumenekoek, eta adierazle horietako gehienak Europakobatez bestekoarekin parekatuta daude..

Hala ere, iraganeko arrakastek inoiz ez dute bermatu etorkizunean arazorik egongo ez denik. XX. mendean izandako aldaketa ekonomiko, demografiko eta sozial handiek, eta 2008ko finantza krisiglobalak berak ere argi uzten dute begi bistako egoera hori.

Datozen hamarkadetan etorriko diren aldaketek azken hiru hamarkadetan izandakoak gainditzendituzte, bai norainokoan, baita ezarpen-abiaduran ere. Aldaketa teknologikoak, ekonomikoak etasozialak izango dira, eta gaur egungo jokatzeko arauak aldarazteaz gain, sistemaren iraunkortasuna etagaur egun indarrean dauden hazkunde pautak zalantzan jarriko dituzte.

Page 4: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

Nola eginten dugu?Parte hartzeko tailerren bidez

HELBURUAK: Tailerraren helburua gure sistema sozioekonomikoak 2020an iraunkortasuna bermatzeko aurrez aurre izango dituen erronken proposamenakkonparatzea eta osatzea da.

Garapen iraunkorrar (Brundtland Txostena) “Gaur egungobelaunaldien beharrizanak asetzea, etorkizunekoek izango dituztenbeharrizanei erantzuteko aukerak arriskuan jarri gabe”

ZER JOTZEN DUGU ERRONKATZAT?: Erronka hauxe da: berezko joerari eutsizgero sistemaren (ez iraunkorra) haustura ekar dezakeen gure ekoizteko etabizitzeko moduaren edo sistemaren eboluzio joera edo jarraibidea.

DEFINIZIOA

Page 5: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak

Indarrean dugun energia eredua agortzea.

Lehengaiak eta baliabide naturalak murriztea.

Lehiakortasuna globalizatzea.

Demografia aldaketak.

Balioen sistema ahultzea.

Gazteak lan merkatuan eta gizarte bizimoduan txertatzea.

Klima aldaketara egokitzea.

Kudeaketa publikoaren konplexutasun hazkorra.

Nazioarteko kohesio eta garapena.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Page 6: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

1. ERRONKAIndarrean dugun energia eredua

agortzea

Gure bizitzeko estiloa eta ekoizpen sistema energia fosilen mende dago (petrolioa eta

gas naturala).

Energia eredu hau modu naturalean agortzenari da, gehienezko ekoizpenera iristen ari

baita.

6

Page 7: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

7

EAEko energia kontsumoaren egitura teknologikoki garatutako gizartebatenaren parekoa da, non industriak (% 44) eta garraioak (% 34) energien azken kontsumoaren hiru laurdenak eskatzen dituzten.

Aurreko urteetako energia politikari esker, eta ekoizpen egitura beraaldatzeari esker, kontsumoaren azken urteetako bilakaerak adierazten dukontsumoaren eta BPGaren eboluzioaren arteko lotura estua neurribatean txikitu dela. Hain zuzen ere, BPGa asko hazi den arren (urteko% 3 inguru 2008 arte), energia eskaera osoa % 0,9 baino ez da hasiurteko; horrek esan nahi du 2000-2009 epean energia intentsitatea(energiaren azken kontsumoa/BPGa) % 12 gutxitu dela.

Denbora tarte berean petrolioak, ikatzak eta inportazio elektrikoakenergia iturri primario gisa izan duten pisu erlatiboaren beherakadanabarmena da. Aldiz, gas naturalak eta energia berriztagarriek gora egindute (azken horiek neurri txikiagoan). Gas naturala hobekuntza argiada petroliotik eratorritakoen aurrean, efizientzia energetikoari zeinisurketei dagokienez. Baina jatorriari erreparatuz gero, gas naturala ere energia fosila da eta, horregatik, epe luzeko ikuspegian, trantsiziozkoenergia iturria da, karbono baxuko ekonomiarako bidean. Izan ere,energia fosilen pisua areagotu egin da, inportatutako energiahidroelektrikoaren pisua txikiagoa baita.

Labur esanda, energia sektoreko aurrerapenek industria lehiakortasunahobetzea eragin dute (baita jardun ekonomiko orokorra ere) eta, neurriberean, BEG isurketak gutxitzen lagundu dute.Hala ere, energia fosilakordezkatzeko arazoak bere horretan dirau, neurri berean.

1. ERRONKA Indarrean dugun energia eredua agortzea

Page 8: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

2. ERRONKALehengaiak eta baliabide

naturalak murriztea

Gure ekoizpen sistemak ez ditugunlehengaiak eta baliabide naturalak neurri

handian erabiltzen ditu.

8

Page 9: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

EAEko ekoizpen egitura aintzat hartuta, materialen erabilera eta aztarnaekologikoa handiak dira, eta material ugari inportatzen dira. Ekoizpenefizientziaren hobekuntzagatik kontsumoa gutxitzeari, birziklatzeari etaberriz erabiltzeari esker, kontsumo-datuek hobera egin dute. Hala ere, baliabideekiko mendekotasuna eta kontsumo-maila oso altuak dira. Horregatik, etorkizunean lehiakortasuna eta gizarte ongizatea galtzeaeragina dezake.

9

Iturria: 2009ko Euskadiren Ingurumen Profila. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Eustat eta Energiaren Euskal Erakundea.

2. ERRONKA Lehengaiak eta baliabide naturalak murriztea

Hazkunde ekonomikoaren eta ingurumen inpaktua sortzearen arteko lotura estua desegitea da landu behar dugun lehentasunetako bat. Gure inguru sozial eta ekonomikoaren eta gure bizimoduaren ezaugarri nabarmenena gero eta baliabide natural gehiago kontsumitzea da. Gaur egun, hazkunde hori ingurumen inpaktuaren eta hondakin sorkuntzaren hazkunde korrelatiboarekin uztartzen dugu.

Materialen beharrizan osoa: EAEk materialak erabiltzeko goranzko joera du, baina BPGarekin alderatuz gero, alde nabarmena dago. Materialen eskariaren bi heren «fluxu ezkuturako» dira, hau da, mineralak jatorrian eta gordinean ateratzeko. Ondoren, mineral horiek transformatuta erabiltzen dira EAEn. Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira baliabideen produktibitate handiena duten herrialdeak; Espainiak, berriz, EB-15eko zerrendaren bukaeran laugarren posizioa du, Grezia, Portugal eta Finlandiaren atzetik.

Hondakinak sortzea eta kudeatzea: Azken lau urteetako eboluzioak islatzen du hondakin ez arriskutsuak sortzearen eta industriako balio erantsi gordinaren arteko lotura hautsi egin dela; hondakin arriskutsuen kasuan, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen, balio erantsi gordinaren gainetik baitaude.

Elikadura: Elikadura mendekotasuna larriagotu egin da, nekazaritza lurzorua etengabe galtzearen eta arrantza-stock tradizionalak etengabe murriztearen ondorioz.

Baliabide naturalen kontsumoa

Page 10: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

3. ERRONKALehiakortasuna globalizatzeaMundu merkatuan tamaina eta indar

handiko eragile berriak sartzeak (BEIT herrialdeak, Brasil, Errusia, India eta

Txina) eta, horrekin batera, energiareneta lehengaien mundu eskaerak goraegin izanak gure lehiakortasuna berriz

definitzera behartu gaitu.

10

Page 11: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

11

Mundu merkatuak asko hazten ari dira, BEIT herrialdeak oso azkar garatzen aridirelako(Txina, India eta Brasil, batez ere) etaherrialde horiek jada ez dira beren baliabidenaturalen garapenean oinarritzen; aitzitik, ekoizpen gaitasun propioak garatzen dituzte, azkar industrializatuz eta, horrela, baliabidenaturalen gainean tentsio bizia eragiten dute. Mendebalde-zentroak munduaren ardatz izateariutzi dio, eta botere sistema multipolarbaterantz abiatzen ari gara.

Ekoizpen kateak globalizatzen ari dira, deslokalizazio indarrak sartzen ari dira eta, horien ondorioz, ekoizpen geografia nabarmenaldatzen ari da, ez soilik teknologia maila baxukoproduktuetan, baita teknologia altukoetan ere. Herrialde garatuen posizioak eta lehiakortasunabantailak berriz definitzen ari dira.

EAEko ekoizpen egituraren ezaugarri nagusiaindustria sektorearen garrantzia da eta, horregatik, munduak ekoizpenarendeslokalizaziorantz hartu duen joerarenaurrean bereziki kaltebera da. Beraz, lehiakortasun abantaila berriak sortzeko premia dago.

3. ERRONKA Lehiakortasuna globalizatzea

2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020

TOTAL MUNDIAL 4,1 4,1 4,6 4,3 4,1 4,3 3,5 3,1 2,9 2,8

ECONOMÍAS DESARROLLADAS 2,2 2,4 2,7 2,4 2,2 2,7 1,7 1,4 1,2 1,1

EEUU 2,7 2,8 3,0 2,3 2,1 2,6 1,7 1,4 1,3 1,3

Japón 2,2 1,9 2,2 2,4 2,7 3,1 2,0 1,3 1,0 0,9

UNION EUROPEA 1,2 2,0 2,6 2,4 2,2 2,7 1,6 1,4 1,2 1,0

España 0,5 0,9 1,3 1,5 2,1 2,3 2,1 1,7 1,6 1,3

CAPV 1,5 1,8 1,9 2,2 2,3 2,4 2,1 2,0 2,0 1,8

ECONOMIAS EN DESARROLLO 6,3 6,2 6,8 6,7 6,3 6,1 5,6 5,3 5,0 4,8

LATINOAMERICA 3,9 4,0 5,2 4,8 4,5 4,5 3,9 3,8 3,8 3,9

Iturria: Ceprede eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Euskadi S21 eredua

Iturria: Eustat, Euskal industriaren panoramika, 2009

EAEko industria sektorearen garrantzi erlatiboa

Nazioarteko egoera makroekonomikoa

Page 12: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

4. ERRONKADemografia aldaketak

Bizi-itxaropenak gora eta jaiotza-tasakbehera egin dutenez, gizarte eta osasunzerbitzuak emateko ereduen finantza-

bideragarritasuna koloka dago, baita lanindarra belaunaldiz belaunaldi

txandakatzea ere.

12

Page 13: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

13

Demografiaren eboluzioak populazio bolumena egonkortzea eta atzera egitea ere ekarriko digu. Bizi-itxaropenak goraeta jaiotza-tasak behera egiteak eskubide unibertsaltzat jotzen diren zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, gizartezerbitzuak, erretiratzea) emateko ereduen finantza-bideragarritasuna zalantzan jartzen dute, baita lan indarrabelaunaldiz belaunaldi txandakatzea ere. Hortaz, premiazkoa da sistema alternatiboak garatzea, bai zerbitzu publikoakmodu eraginkorrean finantzatzeko eta kudeatzeko, bai lan jarduera antolatzeko, azken horrek arlo pertsonala, familiarra, profesionala eta soziala bateragarri egin ditzan.

4. ERRONKA Demografia aldaketak

2030erako aurreikuspenek islatzen dute 16 eta 64 urte artekopertsona kopuruak % 11,4 egin duela behera, eta 64 urtetik gorakoak, ordea, % 38,5 egin duela gora. Horren ondorioz, EAEko populazioaetengabe zahartuko da. Populazio aktiboa berritzeko prozesueierreparatuz, ondorioak oso nabarmenak izango dira; izan ere, 2020rako, mendekotasun ekonomikoa duen populazioaren etapopulazio potentzialki aktiboaren arteko aldea nabarmen haziko da, % 29tik % 36ra. Gainera, 2030era eta hortik aurrera begira ere bizkortuegingo da.

Errenta publikoen sistemaren finantzaketan ere ondorio argiakizango ditu, kotizatuko duten langileen kopurua murriztu egingodelako, eta kotizazio urteen eta eskubide pasiboak jasotzeko urteenarteko ratioa ere gutxitu egingo delako.

Gizarte zerbitzuetan eta osasun sistema publikoan izango dueneragina ere agerikoa da. Alde batetik, mendeko populazioa zuzeneanhaziko da, eta familia barruan zerbitzuak emateko gaitasuna gutxituegingo da.Beste aldetik, pazienteen profila ere aldatu egingo da: gaixotasun kroniko gehiago egongo dira, eta prebentzio sistemek, gaixotasun kronikoen tratamenduaren etxetiko jarraipena egiteak etaospitaleko laguntzak garrantzi handiagoa izango dute. Horrenondorioz, gastu publikoak gora egingo du (2030erako % ∆7,3), etaetorkizunean bi sistemek iraunkor izateari utziko diote.11

2006-2020ko populazio piramideak

Iturria: Eustat. 2020rako proiekzio demografikoak.

Osasun eta gizarte zerbitzuetako gastu publikoaren areagotzea. 2030era bitartekoa

Sozioekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordea, Euskadiko demografia, enplegua eta prestakuntza 2030era bitartean

Page 14: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

5. ERRONKABalioen sistema ahultzea

Euskal gizarteari forma eta zentzua emandion balioen sistema ahultzen ari da.

Horren ondorioz, gizarte gisa arazo berrieierantzuteko dugun gaitasuna gutxitzen

ari da .

14

Page 15: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

15

Aurreko hamarkadetan orotara lortutako arrakasta materialak arriskua ere badu; alegia, bizkortasuna galtzeko eta gizarte honi forma eman dionbalioen multzoa baliogabetzeko arriskua. Ondoko balioez ari gara, zehazki:adostasun etiko partekatu batean oinarritutako ekimen espirituaz, elkartasunaz, bidezko justiziaz eta lanean zintzo jokatzeaz.

Erronka berriek orain beste balio gehigarri batzuk izatea eskatzen dituzte:

• Jakintzarekiko pasioa, baliabide erabakigarri gisa.

• Lankidetza, lanaren eta gizarte eragileen harremanen oinarri gisa.

• Aldatzeko prest egotea, jasotako ezagutza aplikatzeko eta jakintzaberria garatzeko.

• Globalizazioa onartzea, hau da, tokiko errealitatetik inguruneglobalean jokatzeko mentalitatea eta ikuspegia izatea, eta besteekinerrespetuz/tolerantziaz jokatzea.

Balio horiek beharrezkoak dira, halaber, gizarte kohesioari eusten jarraitzeko –, ikuspegi zabalagoa izanda, kulturari eta jarrera pertsonalei dagokienez anitzagoa den errealitate bat barne hartzeko, eta gizartearen dualizazioa saihestuz. Azken horretarako, bazterketa, mendekotasun eta babesgabetasun arriskuan dauden kolektiboak lagundu behar ditugu, aldaketa sozialakbizkortzearen eta jarraibideen aniztasunaren ondorioz handitu egingo baitira.

5. ERRONKA Balioen sistema ahultzea

Page 16: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

6. ERRONKAGazteak lan merkatura eta gizarte

bizimoduan txertatzea

Gazteek lan merkatuan sartu eta etxebizitzaeskuratzeko dituzten arazoak frustrazioa eta haserrea

sortzen ari dira, eta etorkizunean eraldatzekogaitasuna arriskuan jar dezakete. Sormen berrikuntza, berrikuntza oro har eta ekimen gaitasuna gelditu edo

mugatu daitezke.

16

Page 17: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

17

Langabeziak modu desberdinean eragiten die belaunaldibakoitzeko taldeei. Krisialdiak kontratazioak gelditu ditu eta, horregatik, gazteen arteko langabezia (lehenengoenplegua bilatzea) proportzionalki baino gehiago hazi da.

Baina langabeziarekin batera, esperientzia profesional esanguratsua garatzeko zailtasunak ere badira, azpiokupazioaren fenomenoari lotuta –prestakuntza etalana bat ez etortzea–. Populazio Aktiboaren Prestakuntzariburuzko Inkestako datuen arabera, 1999an, gazteen % 9,9k betetzen duten lanpostua baino prestakuntza-eskakizunaltuagoak zituen; 2007an, aldiz, kopurua % 13,6ra igo zen.

Kontraesana da populazioaren piramidea estutu den arren, lanmerkatuak belaunaldi berriei garapen profesionalerakoaukera argiak eman ahal ez izatea, gazte horien mailaprofesionala gure historiako altuena izanda. Lan merkatuan prekarietatea eta azpiokupazioa gaitz eutsiezinakdira, eta frustrazioa sortzen dute. Lehena, arautzearekinlotuta dago. Bigarrena, berriz, irakaskuntza sistema lanmerkatuaren eskakizunetara egokitzearekin.

Prekarietateak eta etxebizitza propioa eskuratzekozailtasunak (edozein jabetza erregimenetan) gazteak moduautonomoan bizitzeko aukerak mugatzen dituzte eta, horregatik, gurasoen etxean denbora luzeagoz geratu ohi dira, gizarte aurreratuenak deiturikoetan baino. Hortaz, belaunaldien arteko txandaketan zuzenean eragiteko aukerakzailtzen dituzte.

8,79,8 9,1

11,8

20,8 20,5

25,3 25,4 24,8 25

3,7 3,8 3,65,2

8,7 8,7 8,59,6 9,6 9,2

2,50 2,704,20 4,50

5,50 4,90 5,60 6,601,90 2,00

IT 0

8

IIT 0

8

IIIT

08

IVT

08

IT 0

9

IIT 0

9

III T

09

IVT

09

IT 1

0

IIT 1

0

16 a 24 años 25 a 44 años 45 ó más años

Langabezia tasaren eboluzioa, adintarte bakoitzeko

Gazteen lan azpiokupazioak eta prekarietateak, etxebizitza izateko zailtasunarekin batera, belaunaldigazteei frustrazioa eragiten die eta frustrazio horrek, gizarteak duen erantzuteko gaitasuna murrizteaz gain, sormen berrikuntza, berrikuntza oro har eta ekimenageldiaraz ditzake.

6. ERRONKA Gazteak lan merkatura eta gizarte bizimoduantxertatzea

Page 18: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

7. ERRONKAKlima aldaketara egokitzea

EAE ez dago klima aldaketaren eraginnabarmenen pean dauden eskualdeen artean, baina, hala ere, ondorioei egokitzeko lan egin

beharko du (uholdeak, tenperaturarengorabeherak, eta abar).

18

Page 19: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

19

1990etik aurrerako epe osoko ibilbideak erakusten du hasieranbizkor hazi arren (2000 arte) BEG isurketak 26 MT inguruanfinkatu zirela, eta 2008an, egungo krisialdia hasi zenean, jaistenhasi zirela.

Horrez gain, isurketak BPGaren hazkundearekin alderatuz gero, 2000. urtetik bi aldagaiak nabarmen bereizi direla ondorioztadezakegu: Orain, ekoitzitako ondasun eta zerbitzu unitatebakoitzeko, sistema askoz eraginkorragoa da (BEG gutxiagosortzen du), baina kantitate handiagoan ekoizten denez, isurketakopuru osoa egonkortu egin da, krisialditik irtetearen lepotik.

Klima aldaketak ondorioak izango ditu eta horiei aurre eginbeharko diegu . Lehen atalak nabarmentzen duenez, atmosferako fenomeno kaltegarriek okerrera egitearekinlotuta, uholdeek kalteak eragiteko arrisku handiagoadagoela.Hornidura eta saneamendu sareak prestatu beharditugu eta EAEn behin eta berriz gertatzen diren uholdeaksaihesteko beharrezko lanak egin. Horretarako, administraziopublikoak ahalegin ekonomiko handiak egin beharko ditu.

7. ERRONKA Klima aldaketara egokitzea

Iturria: Ihobe, 2009ko Berotegi efektuko gas isurketen inbentarioa.

EAEko, Europar Batasuneko eta Espainiako BEG isurien eboluzioa

Iturria: Europako Ingurumen Agentzia . 2010

1980-2009 aldiko Europako hondamendi naturalen eboluzioa

Page 20: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

8. ERRONKAKudeaketa publikoaren konplexutasun

hazkorra

Etorkizuneko erronken dimentsio globalaren(merkatu globalak, klima aldaketa) eta

herritarrek arazoen konponketan gero etazeresan handiagoa eduki nahi izatearenondorioz, aginte eredua egokitzeko etaindartzeko beharra sortu da, kudeaketa

publikoaren konplexutasun gero eta handiagoariaurre egiteko.

20

Page 21: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

21

8. ERRONKA Kudeaketa publikoaren konplexutasun hazkorra

Gure gizarteko arazoen konplexutasun eta erlazio gero eta handiagoak gaur egungo aginte ereduak berrikusteko eskatzen du.

Nabarmendu beharreko zenbait jarraibide daude:

•Gizarte moderno gehienek ditugun iraunkortasun arloko erronka gehienak nazioz gaindikoak dira. Klima aldaketa da adibide nabarmenena, baita gaur egungo finantza krisialdia ere.

•Bat egiten duten administrazioen gainjartzea gertatzen da, tokikoetatik hasi eta Europakoetaraino eta, kasu batzuetan, baita mundu mailakoak ere.

•Konponbideak konplexuak dira (dimentsio ekonomikoagatik, teknologikoagatik edo instituzionalagatik), etainplikatutako eragileen interes ugari bateratzea eskatzen du. Horretarako, gaia lantzeko transakzio kultura bat garatu behar da, eta berau definitzeko kontsulta eta parte-hartze mekanismoak sortu behar dira.

•Herritarrek arazoen konponketan zeresan gero eta handiagoa eskatzen dute; bereziki, jokabide indibidualaren eta sozialaren pautak aldatzea eskatzen badute.

Arazoen konplexutasun gero eta handiagoak eta lotura globalak, herritarrek eskatzen dituzten parte-hartze modu berriekin batera, aginte sistema berriak definitzeko eta garatzeko beharra planteatzen dute.

Hortaz, aginte eredu berria finkatzeko edo indartzeko beharra planteatzea joera orokorra da eta, horren barruan, interes taldeei eta herritarrei, oro har, programak egiteko eta ebaluatzeko prozesuetan parte hartzea ahalbidetzeko mekanismoak ezartzeari gero eta garrantzi handiagoa ematea. Are gehiago, aginte eredua partaidetzazko kudeaketa publikoarekin lotzera ere iritsi gara, zilegitasun berri baten oinarri gisa. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek prozesu publikoak irekitzen eta horietan parte hartzen nabarmen laguntzen dute.

Orokorrean, administrazioen zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna etengabe hazi dira eta herritarrak administrazioen gertuko bulegoekin gogobeteago daude.

Baina gogobetetze maila altua izan arren, badirudi hobetzeko tarte handia dagoela, herritar gehienen ustez sektore pribatuak publikoak baino irudi hobea baitu.

Page 22: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

9. ERRONKANazioarteko kohesio eta

garapena

Nazioarteko desorekek eta pobreziakgatazkak eragin ditzakete (planifikatugabeko demografia mugimenduak),

eta saihestu egin behar dira, nazioarteko kohesioa eta garapena

aktibatuz.

22

Page 23: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf

23

9. ERRONKA Nazioarteko kohesio eta garapena

Gaur egungo arazo global larrien eraginez –klima aldaketa, nazioarteko gatazka-maila gero eta handiagoa, finantza eta ekoizpen krisiak, migrazio behartuak, giza eskubideen urraketak, parte hartzeko eta erabakitzeko biderik eza, nortasun fundamentalistenindartzea)–, munduan elkarren artean estuki lotuta dauden hiru prozesu bateratzen dira: kalteberatasuna, desoreka eta pobrezia.Kalteberatasun gero eta handiagoarekin amaitzeko gizadiak aurrean duen funtsezko erronka planetako emakume eta gizonezkoen askatasunak, eskubideak eta gaitasunak garatzeko aukerak bermatzea da; bereziki, pobrezia egoeran daudenei.

1990etik, munduko batez besteko giza garapen indizeak (GGI)% 18 egin du gora (eta 1970etik % 41), bizi-itxaropenean, ikastetxeetako matrikulazioetan eta alfabetizazio eta diru-sarreretan egindako aurrerapenengatik. Aurrerapen horrek ia herrialde guztien mesederako izan da. 1970-2010 epean lagin gisa aztertutako 135 herrialdeetatik (munduko populazioaren % 92 osatzen dute), hirutan bakarrik okertu da GGIa, 1970ekoarekin alderatuta: Kongoko Errepublika Demokratikoan, Zambian eta Zimbawen. Bat-etortzehorrek egoera askoz baikorragoa erakusten digu diru-sarreren joerak bakarrik aintzat hartzen dituen ikuspegiak baino (azken horretandesberdintasunak gailentzen dira).

Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak 2010eko aurrekontuko % 0,49 nazioarteko garapenean laguntzeko proiektuetara bideratu du, hiru tresna nagusiren bitartez: • FOCADen proiektuak (Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoa),• ekintza humanitarioko esku-hartzeak, eta • bestelako jarduerak (programak, hitzarmenak, diru-laguntzak eta laguntza orokorrak). Gainera, udal askok eta foru aldundiek garapen proiektu hauetan edo bestelakoetan ekarpenak egiten dituzte.

Garapenerako laguntza ofiziala. Errenta nazional gordinaren ehunekoa

Iturria:  Eurostat eta Espainiako Atzerri Ministerioa.  INEkaipatua,  2008ko  Garapen iraunkorra.  EBko GarapenIraunkorraren Estrategiaren jarraipena egiteko Espainiakoadierazle nagusiak, Madril, 2009.

Page 24: EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf