82
Charles Baudelaire Wagner Parisen euskaratzailea: Oier Alonso

Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Charles Baudelaire

Wagner Parisen

euskaratzailea: Oier Alonso

Page 2: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Oier Alonso.

Euskarazko edizioa: Infomart, 1998Jatorrizkoaren data: 1860

Charles Baudelaire euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=146

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1196

Page 3: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

HitzaurreaBaudelaire izena entzuterakoan poeta berba

da etortzen da beti burura. Gauza ederra da hau,baina liburu honetan bere beste alderdi bat aur-keztuko dugu, edo agian berdina, batek daki.Hona hemen Charles Baudelaireren idatzi bat.Idatzia bai, eta poemarik ez bada ere poesiazbeteriko lana dugu. Tradizioak liburu bakarrekoidazletzat hartzen du Baudelaire. Les fleurs dumal bere lanetan handiena dugu, ados. Liburubeltz honek poesiari ematen dion argi zoraga-rriak nolabaiteko itzala egiten die bere bestelanei. Zabalagoa izanik, Petits poèmes en proseedota Les paradis artificiels ere aintzat hartzendira batzuetan, baina kritika lan gehienak gaitze-tsiak izan dira orokorrean. Poesia gauza ororengainetik aldarrikatzen zuen gizonaren prosariezin diogu guk esan forma ez duela zainduko,ardura formal izugarriak jorratu eta konpontzenditu, baina idaztea osotasun organikoa bailitzansentitzen du. Honetatik landa arteak eskaintzenzizkion lan handi guztiak

Page 4: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Irekitasun honen harira uler dezakegu lanhonek azaltzen duen ikusmoldea, arteari dago-kionez. Saiakera aberatsa agertzen digu egileakmusika arloan erabat ezjakina dela aitortu etagero. Ezjakite honek poetaren irudimena zirika-tzen du, ezaguera ezak estetika baliabideakindartzen baititu kasu honetan. Jakinaren gaine-tik sentikortasuna ezartzen du, hau da, gizakiaksentitzeko duen ahalmena, ideia hau sortzekoere baduen ahalmenari lotuz gero.

Bestalde, ukaezina da Baudelairek duen tre-betasuna arte adierazpen guztien balioa asma-tzeko, jateko egiten badu ere, literatur hutsak ezbaitio etekin nahikorik ematen, ez dugu inoizbehar den bezala eskertuko Baudelaireren kriti-ka lana. Berak ezagutarazi zituen Poe eta pinto-re inpresionistak ere, adibide pare bat ipintzea-rren.

Lehen aipaturiko ahalmena da, izan ere, Bau-delaire eta Wagnerren kezka bizia. Gizakia edo-zer egiteko gai ikusten dute, musikariaren lagu-na zen Nietzschek Supergizonaren bitartez adie-razten duen gisan. XIX. mendeko teoria hauekbeldurgarritzat hartu izan dira maiz, eta naziak

Page 5: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

pentsalari hauek bereganatzen saiatu zirenean,naziei sinestea izan zen errazena, pentsamenduheldugabe eta izutiaren eskua dago, ordea,honen guztiaren atzetik, erreakzioa atzerakoihutsa, alegia. Indarra jorratzen dute egile hauek,eta ez indarkeria, gizakiaren handitasuna gorai-patzen dute. Gizakiarenganako fede honek hun-kitu baino ezin du egin, nolabaiteko humanismoadugu azken buruan.

Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina ez dute pasti-che neoklasikorik eginen. Mito zaharretik muinabesterik ez dute jasoko, gaitasun sortzailea etaunibertsaltasuna.

Mito berriak hizkuntza berri baten bidez aur-kezten dizkigu Wagnerrek, itzeleko indar eta tre-betasunez. Baudelairek, aldiz, kazetaritzako esti-loa eta estilo poetikoa bat egiten ditu. Aurrekoguztia zeharo garbi azaltzeaz gain, eresi ederraeta atsegina idazten dio arteari, sortu eta senti-tzearen arteko harremanetan sakonduz.

Oier Alonso

Page 6: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Wagner Parisen

Page 7: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

IAtzera egin dezagun hamahiru hilabete,

mesedez, arazoaren jatorrira. Laga iezadazuehemen nire izenean asko hitz egiten. Askotanhau oso egokia ez dela esaten dute, eta arrazoizgainera, baina hemen, berriz, apaltasuna dakarberekin. Idazlea zintzo hitz egitera bultzatzendu. Zeregina murriztuz, lana errazagoa egitendu. Azken finean, egiazaletasun honen alde ira-kurle inpartzial asko izango direla jakiteko ezdago probabilista trebea izan beharrik. Kritikolañoak, bere inpresioak baino ez duenean konta-tzen, jarraitzaile ezezagunen inpresioak ere kon-tatzen ditu, jakina.

Duela hamahiru hilabete, ba, zurrumurruhandia zabaldu zen Parisen. Bertan luzaro biziizan zen musikagile aleman bat guregana itzulizen. Hemen ezezaguna eta behartsua zen, lankaskarrak egiten zituen. Baina alemanek oraindela hamabost urte onartu dute bere talentua.Gaztetako miserien lekuko izan zuen hirira buel-tatu zen ba, bere lana gure artean zabaltzeko.

Page 8: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Wagnerri buruz gauza gutxi entzunak ziren Pari-sen.Rhinez bestaldean drama lirikoaren berrikuntzajorratzen ari zela doi-doian genekien, baita Liszt-ek gogo biziz onartu zituela ere berritzailearenusteak. Fétis jaunak, aldiz, errieta antzeko batbota zion. Revue et gazette musicale de Paris-eko aleak begiztatu nahi dituztenek berriz ereikusiko dute iritzi zentzuzkoenak izateaz harrodabiltzan idazleek ez dutela ez zentzurik eta ezneurririk erabiliko kontrako iritziak kritikatzera-koan. Irain samingarriak baino ez dira izatenaskotan Fétis jaunaren artikuluak. Baina musika-zale zahar honen sumindurak, berak gaitzetsieta barregarri utzi nahi dituen lanen garrantziaikusteko besterik ez du balio. Bestalde, hamahi-ru hilabetetik hona ez da jendearen jakinguramurriztu eta Richard Wagnerrek beste laido askojasan izan ditu. Duela zenbait urte ThéophileGautier, Alemaniara egin zuen bidaia batean,Tannhâuser-en antzezpenak oso hunkitu zuen.Moniteur aldizkarian adierazi zituen bere inpre-sioak, bere idatzi guztiek xarmant egiten dutensegurtasun plastiko hori zeramatela. Baina doku-

Page 9: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

mentu ezberdin hauek ez ziren jendearen gogo-an gelditu, denbora-tarte handietan ematen bai-tziren.

Richard Wagnerrek bere konposizioen zatiakItaliarren Aretoan entzunaraziko zituela kartele-tan iragarri bezain pronto gauza barregarria ger-tatu zen. Gehiagotan ikusi dugu gertaera hau.Frantsesek deliberatu eta aztertu aurretik zer-baiten alde edo kontra egiteko duten beharrafrogatzen du honek, behar arin eta senezkoa.Batzuek gauza harrigarriak iragarri zituzten, bes-teek, ordea, entzun barik zeuzkaten lanak gogorlaidotuz atsegin hartu zuten. Berdin jarraitzen duegun egoera irrigarri honek. Inoiz ez da haineztabaidatua izan kontu ezezagun bat. Berbagutxitan, doktrinen arteko borroka bailiran iraga-rri ziren Wagnerren kontzertuak, arteak izatendituen krisialdien modura. Liskar hauetan irrikamodu oso nahasian askatzeko ohitura dute kriti-kari, artista eta publikoak. Baina zorioneko kri-sialdiak dira, eta herri batek duen buru-lanarenosasuna eta aberastasuna adierazten dute.Nolabait ahaztuta geneukan hau, Victor Hugorensasoi ederrak izan zirenez geroztik. Hurrengo

Page 10: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

hitzak Berlioz jaunaren liburuxkatik (1860, otsai-lak 9) hartu ditut: «Antzoki Italiarreko egongelagauza ikusgarria zen lehen kontzertuko gauean.Amorrua eta oihuak entzuten ziren eta eztabai-dak ekintza bilakatzeko antza zuen». Duela egunbatzuk, operan, subiranoa ez balitz benetakoistilua sor zitekeen, batez ere publiko jatorragoaegonez gero. Errepikapen orokorretariko batenbukaeran ikusi nuen gizona gogoratzen dut, izenoneko kritikaria. Kontrol bulegoaren aurreanipini zen, oso puztuta, jendetzari aurre egin zionia irteten utzi barik eta barreka hasi zen mania-ko bat bezala, osasun etxeetan aztoratuak dei-tzen dieten koitadu horien modura. Bere buruajende guztiak ezagutzen zuela uste zuen gizagai-xoak. Zera esango zuela ematen zuen: «Ikusnazazue barre egiten, ni, S... ospetsua! Eta zuenirizpidea nirera egokitzeaz arduratu». Lehenaipatu dudan liburuxkan, espero zaion bainoberotasun gutxiagoz, zera gaineratzen du Ber-lioz jaunak: «Hortaz, hortxe dauzkagu absurdua,burugabekeria eta gezurra ere bai, gauza bene-tan miragarria. Argi uzten du honek, gure arteanbehintzat, bihotzak eta setak besterik ez dutela

Page 11: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

berba egiten, zentzua eta gustu ona isilaraziz,kalean entzuten ez den musika baloratzekoorduan.»

Wagner adoretsua izan zen: bere kontzertukoegitarauak ez zeukan ez bakar-saiorik, ezta bir-tuosoak eta euren ahaleginak maite dituenpublikoak hain gustuko duen nabarmentzerik.Harmonia zatiak, koruak eta sinfoniak baino ez.Borroka bortitza izan zen, egia da, baina berebaitan axolagabetu zenean publikoa, sua hartuzuen, pentsamendua ezin hobeto adieraztenduen zati zoragarriren bat entzuterakoan. Wag-nerren musika berezko indarrez nagusitu zen.Tannhäuser-en obertura, bigarren ekitaldikomartxa ospetsua, bereziki Lohengrin-en obertu-ra, eztei-musika, eta eztei-eresia ere izugarritxalotuak izan ziren. Gauza ugari ilun gelditu zenzalantzarik gabe, baina buru inpartzialek esatenzuten: «Konposizio hauek eszenarako eginakdirenez gero itxaron beharra dago eta ondo defi-nitu barik geratu diren gauzak plastikak argitukoditu». Bitartean Richard Wagnerrek gauza gore-nen mailan zegoela frogatu zuen, sinfoniagilebezala eta soinuaren hamaika konbinazioren

Page 12: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

bidez gogoaren ekaitzak itzultzen dituen artistabezala ere bai.

Maiz entzun dut musika ezin dela gauzaksegurtasunez adieraziz harrotu, hitzaren edotapinturaren antzera. Hau egia da neurri batean,baina ez da guztiz egia. Bere modura adieraztendu eta berezkoak dituen bideak erabiliz. Musi-kan, pinturan eta berba idatzian bezala (azkenhau arteen arteko positiboena izanik ere), entzu-learen irudimenak beteko duen hutsunea gera-tuko da beti.

Ardura hauek pentsarazi diote Wagnerri artedramatikoa arte nagusia dela, sintetiko eta per-fektuena, arte anitzen bilkura edo kointzidentziabaita. Hortaz, plastikaren laguntza, dekoratua,irudizko pertsonaiei egiten zaien atxikitzea etahitz bera ere, une batez baztertzen baditugu,ukaezina da sugestioa erabat azkarra eta zuzenadela musika hutsa benetan adierazgarriadenean, eta artista inspiratu zuten ideia antze-koak asmatzeko aukera izango dute gizon senti-berek. Adibide bat ipiniko dut berehala, Lohen-grin-eko obertura ospetsua. Berlioz jaunak seku-lako laudorioa idatzi zion estilo teknikoan. Baina

Page 13: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ni bere balorea sortzen dituen sugestioen arabe-ra azpimarratzen saiatuko naiz.

Garai hartan Antzoki Italiarrean banaturikoegitarauan zera irakurtzen dut: «Lehenengo kon-pasetatik, ontzi sakratuaren zain dagoen erru-kiorraren arima espazio infinituetan murgiltzenda. Agerpen bitxi bat, irudi bat pixkanaka gor-puzten ikusten du errukiorrak. Agerpena gehia-go zehazten da gero eta aingeru-tropa miraga-rria bere aurretik pasatzen da, guztien arteankopa sakratua daramatelarik. Jarraigo santuahurreratu egiten zaio. Jainkoak hautatuarenbihotza pixkanaka asaldatu egiten da, handitu,zabaldu. Asmo esanezinak pizten zaizkio, handi-tuz doan dohatasun santu bati ematen zaio, betiagerpen argidunetik gertu, eta jarraigo sakratua-ren erdian Graal Saindua bera agertzen denean,estasi-gurtza batera amiltzen da, tupusteanmundu osoa desagertu bailitzan.

»Graal Sainduak orduan bedeinkapena isur-tzen dio otoizgile santuari eta bere zalduna izen-datzen du. Sugarren distira baretu egiten da.Uzten duen lurrari irribarrez, aingeru-tropa zeru-ra itzultzen da, alaitasun santuaz. Gizon garbien

Page 14: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

zainpean laga dute Graal Saindua, gizon horienbihotzetan edari jainkotiarra zabaldu da, etatropa agurgarria espazioko sakontasunean desa-gertzen da agertu den era berean».

Segidan ulertuko du irakurleak pasarte haueizergatik ematen diedan garrantzirik. Lisztenliburua hartuko dut orain, eta pianojole ospe-tsuak (artista eta filosofoa dena) zati berdinabere gisara itzultzen duen orrialdean zabaldukodut:

«Sarrera honek osagai mistikoa eduki etaagertu ere egiten du, lan honetan beti presenteta aldi berean ezkutuan dagoena... Sekretuhonek duen indar kontaezina irakasteko, leheniksantutegiaren edertasun esanezina erakustendigu Wagnerrek. Zapalduak mendekatzen ditueneta sinestunei fedea eta maitasuna baino eska-tzen ez dien Jainkoa bizi da santutegi honetan.Graal Sainduaren hastapenak irakasten dizkigu:usteltzen ez den egurrezko tenpluko distira era-kusten digu, horma usaintsuak ditu, urrezkoateak, asbestozko habeak, opalozko zutabeak,harribitxiko paretak... Atarira ez da bihotz handiaeta eskuak garbi dituena baino hurreratzen. Ez

Page 15: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

digu inola ere bere benetako egitura izugarriaerakusten, baizik eta gure zentzu ahulak bidera-tuz, uhin urdin baten isla aurkezten digu edotaortzadar koloreko laino batek sortua.»

«Hasieran logale den izara handi batenantzeko doinua dugu, hedatu egiten den eterlurrintsua, gure begi ikasgabeen aurrean eszenasakratua marraztu dadin. Biolinen eskuetanbakarrik geratzen da efektu hau. eta zortzi atrilezberdinetan daude banaturik. Soinu harmoniko-etako konpas batzuk eta gero ahal den notarikaltuenak entzuten ditugu. Gero, haize-instru-mentu gozoenek hartuko dute motiboa, tronpeketa fagotek, tronpeten eta tronboien sarreraprestatuz, bata bestearen atzetik. Hauek lauga-rren aldiz errepikatzen dute doinua kolore-eztan-da distiratsuaz, une apart horretan eraikin san-tuak gure begi itsutuentzat distira egin bailuen,argitasun distiratsua. Baina argitasun bizi hau,pixkanaka eguzkiko dirdira izatera ailegatzendena, bizkor itzaltzen da, zeruko leinuruenantzera. Berriz loditzen da hodeien lurrin garde-na, begitazioa agertzerakoan zeukan intsentsunabarrak inguraturik desagertzen da, eta zati

Page 16: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

hau hasierako sei konpasekin bukatzen da, kon-pas hauek zerutiarrago bihurtu direlarik. Orkes-trak etengabe izan duen pianissimoak sentiaraz-ten digu bere mistizismo ezin hobea, eta meta-lek sarrerako motibo bakarrak egiten duen bidezoragarria gailendu egiten dutenean bakarrikapurtzen da. Hain da ederra non gure sentime-nak hunkitu egiten baitira adagio zoragarri hauentzuterakoan.»

Ene irudimenak nahitaez egiten duen zatibereko itzulpena nire hitzetan egiteko eskubideaal dut? Lehen aldiz entzun nuenean, begiak itxi-ta, lurra ez ukitu arte goraturik sentitu nintzen.Ez nintzateke ba ausartuko nire irudipenak atse-ginez kontatzen, aurreko irudipenei lotzeko ezbalitz. Badaki irakurleak zein den gure helburua:benetako musikak pertsona ezberdinetan antze-ko ideiak sortzen dituela frogatu. Bestalde, ez dazorakeria aldez aurretik eta azterketa eta konpa-raketa barik hausnartzea. Soinuak kolorerik ezinduela adierazi esango bagenu benetan arraroaizango litzateke. Koloreek ezin dutela doinubaten ideia eman edota soinua eta koloreaespresatzeko egokiak ez direla esatea bezala.

Page 17: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Gauzak elkarrekiko parekotasunen bitartez adie-razi izan dira beti, Jainkoak mundua osotasunkonplexu eta zatiezina bezala eratu zuen egune-tik.

Natura tenplua da non harroin biziekHitz nahasiak botatzen baitituzte batzue-

tan;Gizonak gurutzatu egiten du sinboloz egi-

niko basoen bitartezHauek behako familiarraz begiratzen

diote gizonari.Urrunetik nahastu egiten diren oihartzu-

nen moduraBatasun beltz eta sakoneanGaua eta argitasuna bezain handiaUsainek, koloreek eta soinuek harreman

zorrotza dute.

Jarraitu eginen dut. Lehengo konpasak gogo-ratzen ditut, irudimen biziko gizonek ametsetanezagutu ohi duten zorioneko inpresioa nozitunuen. Nahigabearen lokarrietatik aske sentitunintzen, leku altuetan ibiltzen den aparteko atse-

Page 18: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ginzaletasuna aurkitu nuen oroitzapenaren bidez(lehen aipaturiko egitaraua ez nuela gogoradezagun). Amets handi batek menperatzen duengizon baten egoera zoragarria irudikatu nuenorduan, erabateko bakardadea nahi barik, bainazeruertz mugagabea eta egundoko argitasunlausotua zeukan bakardade hark, handitasunhutsa, inolaz ere apaindu barik. Argitasun bizia-goa sentitu nuen segidan. Argiaren indarra osoazkar hazten zen, hiztegiak emandako ñabardu-rak ez dira etengabe birsortzen ari den sugar etazuritasunaren areagotzea adierazteko nahikoa.Inguru dirdaitsuan ibiltzen den arima baten ideiaotu zitzaidan orduan, atseginzaletasun eta jakin-tzaz eginiko estasia, mundu naturalari oso urruneta gainetik begiratuz.

Hiru itzulpen hauen arteko desberdintasunakerraz ikusiko ditugu. Wagnerrek ontzi sainduadakarren aingeru tropaz berba egiten digu. Begi-tazio lurrintsu batean finkaturik dagoen mirariz-ko monumentu ederra ikusten du Lisztek. Nireameskeriak gauza material gutxiago ditu, lausoeta abstraktuagoa da. Baina parekotasunei eus-tea da garrantzitsua. Gutxi izanik ere, froga osa-

Page 19: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

tuko lukete, baina zorionez asko eta izugarrihunkigarriak dira. Hiru itzulpenetan topatzendugu gogo eta gorputzaren zorioneko sentsa-zioa; isolamendua; ikaragarri handi eta ederraden zerbaiten kontenplazioa; harritu arte begiaketa gogoa pozten dituen argi bizia; azken fineanasmatu ahal den muturreraino hedatzen denespazioak eragiten duen sentsazioa.

Musikari bakarra da Wagner materia etagogoaren espazioa eta sakontasuna pintatzeko.Buru askok, onenetarikoek anitzetan atera dutenkontua da hau. Gizon izpiritual eta naturalarenbaitan gehiegizkoa, neurrigabea eta handinahiaden guztia mailaketa finetan adierazteko trebe-tasuna dauka Wagnerrek. Musika gartsu etazapaltzailea entzuterakoan, opioak ematendituen zorabioko asmoak ilunpeko barreneanpintaturik aurkitzen direla ematen dit batzuetan,asmakeriak penatuta.

Harrezkero, hau da, lehen kontzertutik aurre-ra, berebiziko lan hauen ulerkuntzaz jabetzekogogoak harrapatu egin ninduen. Eragiketa izpiri-tuala (hori iruditzen zitzaidan behintzat) jasannuen, agerkunde bat. Gogorra eta izugarria izan

Page 20: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

zen nire gozamena eta ezin nion errepikatu guraizateari ihes egin. Weber eta Beethovenek lehe-nago ezagutarazi zidaten gauza asko zegoenprobatu nuen hartan, baina definitu ezin nuengauza berririk ere bai. Ezintasun honek atseginarraro bat, amorrua eta jakinahia eragiten zizki-dan, dena nahastuta. Egun askotan, denboraluzean, zera esaten nion nire buruari: «Nonentzun ahal izango dut gaur gauean Wagnerrenmusika?» Pianoa zeukaten lagunak behin bainogehiagotan izan ziren nire biktimak. Laster,berritasun guztiekin egiten den legez, gozamenhutsalak maite zutenentzat gauero zabaltzenziren kasinoetan, Wagnerren sinfonia zatiak hasiziren entzuten behin eta berriz. Musika honenhanditasun dirdaitsua trumoia leku txarreanbezala jausten zen leku hartan. Zarata bizkorzabaltzen zen, eta benazko gizon sentiberekikuskizun barregarria ematen digute jendetzaustelaren artean gonbidatuen martxa ospetsua,Wartburg edota Lohengrineko eztei dotoreakhobeto entzuten eta gozatzen saiatzen direnean.

Hala ere melodiazko esaldien errepikatzesarrietan, opera beretik hartutako zatietan mis-

Page 21: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

teriozko asmoak eta ezezagunak ditudan meto-doak agertzen dira. Zergatiaz jabetzea eta niregozamena ezaguera bilakatzea erabaki nuenorduan, antzezpen batek azalpen biribila emanartean. Lagunei eta etsaiei galdetu nien. Fétisjaunaren panfleto astun eta gogaikarria irentsiegin nuen. Liszten liburua irakurri nuen eta azke-nik, Artea eta iraultza eta Etorkizuneko artelanalortzerik ezean, itzuli gabe baitziren, Opera etadrama izenburua daukana lortu nuen, ingelesezitzulita.

Page 22: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

IIXelebrekeria frantsesek euren bidea jarrai-

tzen zuten eta kazetagintza arruntak atsedenbatik ihardun zuen bere kokinkeria profesionale-tan. Wagnerrek beti esaten zuen musikak (dra-matikoak) sentimendua esan egin behar duela,sentimendura moldatu behar dela hitzaren doi-tasun berdinaz. Baina jakina, beste modu bate-ra. Hau da, hitzak (positiboegia baita) eman ezinduen sentimenduaren alde zehaztugabea adie-razi behar du musikak. Honekin ez zuen buruzentzudun orok onartzen duena besterik esaten.Baina foiletoiko ergelkeriak limurtutako jendeaskok maisuak beste gauza bat esaten zuelaasmatu zuen, musikak gauzen alde positiboaadierazteko gaitasuna duela, alegia. Jendehonek rolak eta eginkizunak nahastu egitenzituen. Faltsukeria honen ondorioz gorrotoak etaezjakiteak eragin dituen esamesak aipatzea alfe-rreko bezain aspergarria litzaidake. Jendearenaburuak aurrera ezin egitea izan da ondorioa.Baina Parisen, beste inon baino gehiago , ezin da

Page 23: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

bere burua dibertigarritzat duen luma geldiarazi.Jendearen jakingura wagnerri zuzenduta egonik,bere bizitza, ahalegin eta oinazeaz hitz egitenziguten artikulu eta liburuxkak sortu ziren. Gaurtxit ezagunak diren idazki hauen artean, maisua-ren adiurrea eta izatea argitu eta zehazteko ego-kienak baino ez ditut hartuko. Munduan den guz-tiagatik nahigabetzeko izaera maitagarri batsehaskatik izaten ez duen gizona ez da inoizgauza berririk asmatzera iritsiko esaldia idatzizuenak oinazeak topatuko zituen batez ere bizi-tzaren borrokan. Artista orok duen sufritzekoerraztasun honetan topatzen diet azalpena Wag-nerren aburu iraultzaileei. Joera hau gainerahandiagoa da zenbat eta handiagoa den artistakduen gaitasuna zuzena eta ederra dena bereiz-teko. Etsipenek sumindua eta ametsek etsitua,bihotz sumindu eta urduri bati barkatu diezaio-kegun hanka-sartze baten jarraian, musika txa-rra eta gobernari eskasen arteko parekotasunaasmatu zuen. Artearen idealak egunerokoa era-bat menperatu dezan nahi izanda, iraultza politi-koek arte iraultzen bidea erraztuko zutela espe-ro egin zuen (itxaropen benetan gizatiarra).

Page 24: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Wagner beraren arrakastak gezurtatu ditu beresusmo eta itxaropena. Frantzian despota batenagindua behar izan da iraultzaile baten lanaentzuteko. Halaber, bilakaera erromantikoamonarkiak lagunduta ikusi dugu Parisen, liberaleta errepublikarrak klasikoa deituriko literaturanjarduten zuten bitartean.

Bere gaztediaren gainean idatzitako gauze-tan irakurtzen dudan arabera, teatroan bizi izanzen oso txikitatik, eszenetatik ibiltzen zen etakomediak idazten zituen. Weberren musikak etaBeethovenenak ere bai indar itzelaz eragin zio-ten bihotzean pixka bat beranduago. Laster pila-tu zitzaizkion urteak eta ikasketak, ezin izanzuen modu bikoitzean baino pentsatu, poetikokieta musikalki. Ideia oro bi eratan asmatzen zuenaldi berean, arte baten eginkizunak bestearenmuturrean hasi eginez. Bere gaitasunen arteanhain handia zuen sen dramatikoak musika lanenazalkeria, huskeria, eta aldrebeskeriei kontraegitera bultzatu zuten. Horrela ba, arte iraultzakzuzentzen dituen probidentziak Alemaniakogazte baten buruan onduarazi zuen XVIII. men-dea astindu zuen arazoa. Prosa frantsesera itzu-

Page 25: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

litako lau opera poema lanarentzat idatzi zenMusikaren gaineko gutuna hitzaurrea arretaz ira-kurri duenak ezin du honi buruz inolako zalantza-rik izan. Gluck eta Méhulen izenak maiz agertzendira idazkian begikotasun sutsuaz. Fétis jaunakalabaina, musikaren nagusitasuna betiko ezarrinahi du drama lirikoan. Baina ez gustatzenbazaio ere, Gluck, Diderot, Voltaire eta Goethebezalako gizonen aburua kontuan hartu beharradago. Azken biek euren teorietan maiteenakezeztatu badituzte ere, ez da adore galtze etaetsipena baino izan. Musikari buruzko gutunagainetik irakurtzerakoan, oihartzun mnemonikoabailitzan, gogora etorri zitzaizkidan benetakomusika dramatikoa notak eta erritmoa erantsitadituen irrikaren oihua edota hasperena besterikez zela esaten zuten Dideroten pasarteak. Arazozientifiko, poetiko, eta artistiko berdinak errepi-katu egiten dira garai guztietan. Wagnerrek ezdu uste ezer asmatu duenik, baizik eta asmozahar bat berretsi egin duela. Asmo zahar honekgaraitu eta garaile txandaka izaten jarraituko du.Egia esan, izugarri errazak dira arazo hauek guz-tiak. Harrigarria da etorkizuneko musikari (eta

Page 26: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

esapide oker bezain izen onekoa erabiltzen arinaiz) kontra egiten ikustea, opera libretoakjende zentzudunari eragiten dion oinazearenga-tik kexatzen diren pertsona berberak.

Musikari buruzko gutuna honetan bere antzi-nako hiru lanen azterketa labur eta garbia egitendu, Artea eta iraultza, Etorkizuneko artelana etaOpera eta drama. Antzerki grekoak biziki ardura-tzen du egilea, normala denez. Oraina gorrota-tzen duela eta, drama lirikoko baldintza berrienezarpena justifikatzeko iraganean miatu beharduen musikari antzerkigileari derrigorrezkoa zaiohorrela pentsatzea. Duela urte bat baino gehia-go zera esaten zion Berliozi eskutitz batean:«Publikoari errespetu aldaezina sentiaraztekoarteak bete behar dituen baldintzak zeintzukdiren galdetzen nion ene buruari eta arazoarenharia ez galtzearren antzinako Greziara joan nin-tzen abiapuntua bilatzeko. Artelan nagusia topa-tu nuen han, drama alegia. Dramaren ideia, ososakona izanik ere, argitasun osoz eta modurikulergarri eta unibertsalenean azaldu daiteke.Harritu egiten gaitu gaur hogeita hamar milagreziarrek Eskiloren tragedien antzezpena eten-

Page 27: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

gabeko interesaz ikusi ahal izateak. Baina horre-lako emaitzak lortzeko bidea zein zen aztertzenbadugu, arrazoia asmatuko dugu, horra: arteguztiak xede berdinera elkarrekin zuzentzendirela. Hau da, artelan ezin hobe eta egiazkoaizatera zuzentzen direla. Honek arteak dituenadarren arteko harremanak ikertzera bideratuninduen, plastika eta mimikaren arteko loturaasmatzerakoan, musika eta poesiaren artekoaikertu nuen. Ordura arte kezkatzen ninduen ilun-tasuna desagerraraziko zuen argitasuna ateranuen azterketa horretatik.

»Hain zuzen ere, arteren batek muga zehar-kaezinak topatzen dituenean beste artearen era-gin eremua berehala hasten dela asmatu nuen,zehaztasun zorrotzaz gertatzen den fenomenoadugu gainera. Arte bien arteko bilkurari eskerargi eta garbi adierazi daiteke arte bakoitzakbere kabuz adierazi ezin duena. Bietariko bakarbaten adierazmenaren bitartez biek espresatudezaketena ematen saiatuko bagina iluntasunalortuko genuke halabeharrez, lehenik nahasteaeta jarraian gainbehera eta arte bakoitzarenusteltzea.»

Page 28: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Bere azken liburuko hitzaurrean gai berajorratzen du modu honetan: «Nire eredu drama-tiko eta musikalarentzat benetako oinarria aurki-tu nuen artista batzuen hainbat lan arrarotan.Oraingoan historiaren gorabeherek nik ulertzennituen bezala eskaintzen zizkidaten antzerki etabizitza publikoaren eredu eta lotura. Atenaszaharreko antzerkian topatu nuen eredua. Ber-tan erlijio jaiekin batera egiten ziren ospakizunberezi batzuetan bakarrik zabaltzen ziren antzo-kiko ateak. Estatuko gizon agurgarriek poeta edozuzendari gisa hartzen zuten parte ospakizunhauetan eta hiri eta herrialdeko jendeak apaiz-tzat hartzen zituen. Jende hura oso irekia zenantzezlanaren sublimazioa dastatzeko orduan.Poemarik sakonenak, Sofokle edo Eskilorenakadibidez, herri xeheari eskainita ziren, eta jen-deak ulertuko zituela bazekiten egileek».

Ideal dramatiko baten gutiziak, erabatekoeta zapaltzailea, Wagnerren patua eratu du.Ideal honen arabera, xehetasun guztiek osota-sun efektua lortzeko bat egin behar dute. Musi-kak kontu handiz markatu eta azpimarratzen dudeklamazioa, kantariak ezin du jarraibide hori

Page 29: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

baztertu silaba batean ere ez, irrikak marrazturi-ko arabeskoa bailitzan. Dekoratu eta eszenara-tzeko zehaztasun txikienak ere arreta berdinazzainduko dira. Betiereko postulaziotzat zuen hauWagnerrek. Libretoak eragindako eragozpenezlibratu eta Rienzi, gaztedian arrakasta handiaizan zuen operaz arnegatu egin zuen egunetikezinbesteko eredu honen atzetik joan da betibidea hautsi gabe. Horrela ba eta harritu gabe,antolatzeko sistema bikaina eta Antzinaroko tra-gedien arkitektura gogora ekartzen duen ordenaeta zatiketarako duen zentzua aurkitu diet itzuli-ta dauden bere lanei, Tannhäuser, Lohengrin etaItsasontzi mamua izenekoei bereziki. Bainagaraietan zehar aldizka ematen diren ideiak etafenomenoak berpizten diren bakoitzean, egoera-ren eta aldaeraren ezaugarria dute beti. Antzina-teko Venus distiratsuak edo apar zuritik jaiotako

Afroditak ez du alferrik zeharkatu Erdi Arokoiluntasun lazgarria. Jada ez da Olinpon bizi artxi-pelago perfumatu baten ertzean. Haitzulo zora-garri baten hondora erretiratu da, egia da, bainaFebo onuragarriarena ez den su batek argituta.Lurrera jaisterakoan, Venus infernura hurreratu

Page 30: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

da eta hainbat ospakizun gaitzesgarritan dea-brua goratu egingo du zalantzarik gabe, haragia-ren printzea eta bekatuaren jauna. Gustu sotilaeta edertasun klasikorako zentzu ezin hobea iza-nik, Wagnerren poemek izpiritu erromantikoadute halaber, neurri handi batean. Sofokle etaEskiloren handitasuna gogoratzen badituzte ere,plastikoki katolikoen garaiko misterioak ereekartzen dituzte burura. Erdi Aroko elizetakohormetan edota tapiz ikaragarrietan agertzenziren irudi handientsuen antza daukate. Kondai-razko itxura orokorra dute: Tannhäuser, kondai-ra, Lohengrin, kondaira, Itsasontzi mamua, kon-daira ere bai. Ez da buru poetiko orok duenberezko joera bakarrik Wagner ildo berezi hone-tatik eraman duena, drama lirikoaren baldintzahoberenak lortzeko hartutako erabakia erebaita.

Bere liburuetan ere, arazo hau ondo argi-tzeaz arduratu da beti. Gai guztiak, hain zuzen,ez dira egokiak drama benetan unibertsala izandadin. Generoko koadrorik biribil eta zoragarrie-na ere ezin dugu fresko bihurtu ezer galdu gabe.Poeta dramatikoak gizonaren bihotz honen bila-

Page 31: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

kaeran topatuko ditu batez ere mundu osoanuler daitezken gaiak. Xehetasun tekniko, politikoedota historikoegiek sor ditzaketen oztopo guz-tiak gainditzea litzateke zuhurrena ereduzkodrama josterakoan askatasun osoa izateko. Mai-suari lagako diot berba egiten: «Adimen abstrak-tuarendako bakarrik zentzua duten giza eragilehutsei lekua uzten dietenean besterik ez da ger-tatzen poetiko izena daukan motiboa gizakiarenbizitzan. Joera hau (gai poetikoa asmatzearena)forma eta antzezpen poetikoa gailentzen dituenlegea da... Erritmoaren moldaketak eta errima-ren apaindurak (ia musikalak) ematen die inda-rra neurtitz eta esaldiari, poetaren iritziz, etaindar horrek sentimendua menperatzen duenxarma eragingo du. Poetarentzat funtsezkoa denjoera honek bere artearen muturrera eramatendu dena. Mutur honek musika ukitzen du bereha-la, eta ondorioz, bukatu eta gero musika ezinhobea bihurtuko dena izango da poetaren lanikosatuena».

«Hortaz, mitoa poetaren gai perfektutzat har-tzeko bideratua izan nintzen. Mitoa herriarenjatorrizko olerki anonimoa da. Kulturadun garai

Page 32: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

guztietan agertzen zaigu mitoa, poeta handiekhartua eta gelditu barik eraldatua. Izan ere, giza-kiak arrazoi abstraktuak baino uler ez dezakeelaesaten duen konbentzioa kendu diote giza harre-manek mitoari. Bizitzan benetan gizatiarra denaerakusten dute, betiereko ulergarria dena etaimitatu ezin dena era jakin honetan erakustendute. Honek mito orori ematen dio bere ezauga-rri den izaera berezi hori.»

Beste behin eta gai bera berrartuz, zera esa-ten du Wagnerrek: «Betirako utzi nuen historia-ren esparrua kondairarenean geratzeko... Aldebatera laga nitzakeen honela gertakari histori-koa eta bere gorabeherak deskribatu eta adie-razteko behar diren xehetasun guztiak, gauregungo drama eta nobelagileek asmatu eginbehar duten antzinako garai berezi bat ondoulertzeak eskatzen dituen xehetasunak ereahaztu egin nitzakeen honengatik, zirkunstan-tziako arrazoi bati esker... Edozein garai etaherritan, kondairak gizatiarra ez dena erakuste-ko abantaila dauka, eta modu original eta nabar-menean aurkez dezake, honela lehengo begira-tuan ulertzen baita. Balada bat edota esaera

Page 33: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

zahar bat nahikoa dira une batean modu zehatzeta hunkigarrienean adierazteko izaera hori...Eszenaren izaera eta kondairaren tonuarenartean ametsezko egoera bat ematen diotegogoari. Amets honek argitasuna ekartzen dueta gogoak munduko gauzak lotzeko moduberria asmatzen du. Begiek ezin diote honiantzeman ohizko esna-aldian egonik».

Nola ez zuen ba primeran ulertuko Wagne-rrek mitoaren izaera sakratu eta zoragarria, aldiberean poeta eta kritikaria baldin bada? Beregaitasun handia eta kritikatzeko adimen izuga-rria zergatitzat hartuta bere musikarako talentuafidagarria ez zela esaten duenik sarritan ezagu-tu dut. Hain arrunta den hutsegite hau gezurta-tzeko aukera egokia dugula uste dut, hutsegitehonen arrazoi nagusia giza sentimenduetanzatarrena da agian, bekaizkeria. «Bere artearengainean hainbeste hausnartzen duen gizonakezin du artelan ederrik sortu modu naturalean»,esaten dute batzuek, gisa honetan bere arrazio-naltasunari jeinua kendu eta egokitzen dioteneginkizuna zeharo senezkoa litzateke, begetala,nolabait esatearren. Beste batzuek euren teo-

Page 34: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

rien balioa egiaztatzeko, operak egiten dituenkritikotzat hartu gura dute Wagner. Uste hau,gezurra izateaz gain, ezinezkoa da. Jakina denez,maisua oso gazte hasi zen mota askotako poesiaeta musika saiakerak idazten, eta denborarenpoderioz besterik ez zen iritsi drama lirikoareneredua asmatzera. Artearen historian, gauzaberria ematen du kritikaria poeta bihurtzeak,baita lege psikiko guztien asaldurak ere, muns-trokeria hutsa da hau. Poeta handi oro, berez etahalabeharrez, kritikari bihurtzen da, ordea.Senak bakarrik zuzenduta ibiltzen diren poetakerruki ditut, osatu gabeak begitantzen baitzaiz-kit. Baina lehengoen bizitza izpiritualean krisiajazotzen da nahitaez, euren artean hausnartuegin gura dute, sortzerakoan izan dituzten legeilunak asmatu, eta gero poesia hutsik gabe sor-tzea den xede zerutiarra lortzeko arauak asmatuikerketa honen bitartez. Miragarria litzateke kri-tikari bat poeta bilakatzea eta ezinezkoa poetakritikaria ez izatea, hein batean behintzat. Ira-kurlea ez da harrituko ba kritikoetan hoberenaripoeta deritzotela esaten badut. Wagner musika-riari bere artearen filosofiari buruzko liburuak

Page 35: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

idaztea gaitzetsi eta bere musika sorketa natu-rala ez dela susmatzen duten horiek, Da Vinci,Hogarth edota Reynoldsek pintura onak egitekogauza zirela ere ukatu beharko lukete, eurenartearen hastapenak asmatu eta aztertu eginzituztelako. Artearen gainean gure Delacroixhandia baino hobeto nor mintzatzen da? Diderot,Goethe, Shakespeare eta abar, guztiak dira sor-tzaile bezain kritikari miresgarriak. Behin poesiaagertuta, finkatu egiten da eta gero arauen iker-keta eragiten du. Giza lanen historia honelakoaizan da ezinbestean. Beraz, norbera jende guz-tiaren txikigarria denez, eta buru bakoitzarenbilakaerak buru ororen bilakaera neurri txikianadierazten duenez, Wagnerren pentsakizuneneratzea gizateriaren lanaren parekoa dela pen-tsatzea zuzena eta agerikoa litzateke.

Page 36: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

IIIGizakiaren bihotza gudu-zelai nagusitzat

hartu duten bi printzipioren arteko gatazka adie-razten du Tannhäuserrek. Hau da, haragi etaizpirituaren arteko borroka, infernuaren etazeruaren artekoa edota Satanek Jainkoarekindaukana. Dualtasunhau berehala adierazten duoberturak, eta trebetasun paregabeaz gainera.Zer ez da idatzi zati honi buruz? Hala ere, bestetesi eta iruzkin adierazgarri askoren gaia izanendela pentsa daiteke. Benetan artistikoak direnlanek berezkoa baitute iradokizun iturri agortezi-na izatea. Oberturak ba bi kantatan laburtzen dudramaren asmoa, erlijio kanta eta kanta atsegin-zalea. Kanta hauek, Liszten berbak erabiliz:«Bukaeran ekuazioa topatzen duten bi gairenantzera daude sartuta». Lehenik Erromesenkanta, lege gorenaren agindupean, bizitzak duenbenetako zentzua azpimarratuko bailuen, erro-mesaldi unibertsalaren xedea, Jainkoa, alegia.Baina haragiaren irrikak laster zapaltzen du,gogo guztietan, Jainkoaren barneko zentzua.

Page 37: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Saindutasuna adierazten duen kanta atsegina-ren hasperenetan murgiltzen da pixkanaka.Benetako Venus, izugarri eta unibertsala, guz-tien buruan agertzen da.

Eta Tannhäuser-reko obertura zoragarriaoraindik entzun ez duenak ez dezala maiteminduarrunten gaineko kanta imajina, pendizean den-bora-pasa, mozkor talde baten ahotsak Jainkoariaurre egiten dion bitartean Horazioren hizkun-tzan. Ez, ez da hori, gauza jator eta aldi bereanokerragoa da. Ilauntasuna da, sukarrarekinnahasiriko gozamenak larritasunak moztuta.Egarria behin eta berriz asetzea agintzen duenatsegina, baina ez da sekula asetuko. Bihotz etazentzuen taupada bortitzak dira. Haragiaren pre-miazko aginduak. Maitasunak ematen duen ono-matopeia hiztegi guztia entzuten da hemen.Baina gero erlijiozko gaiak menperatzen du oste-ra ere, astiro, mailaz maila, eta beste gaia garai-pen goxo batez bereganatzen du azkenean. Izakililuragarriak izaki kaltegarri eta neurrigabearenaurrean duen bezain garaipen loriatsua gerta-tzen da, alegia, San Migel eta Luziferren alde-koa.

Page 38: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Ikerketa honen hasieran aipatu dut Wagne-rrek Lohengrin-eko oberturan ipintzen duenindarra, mistikaren sua eta gogoak Jainko konpri-maezina lortzeko izaten duen gosea adierazteko.Tannhäuser-en aurrekoan bezain zorrotz etaindartsu ageri izan da kontrako printzipio bienborroka adierazterakoan. Nondik atera du mai-suak haragiari egiten dion kantu amorratua etagizonaren deabruzko alde horren erabateko eza-gupena? Lehenengo konpasak entzuterakoan,nerbioak doinuarekin bat datoz, gogoratzeak eredardara ematen du. Ondo osaturiko buru guztiekbarneratu dituzte infinitu biak, zerua eta infer-nua. Eta infinitu hauetariko bat agertzerakoan,buruaren erdi horrekin bat egiten dute. Maitasunlauso baten dirdai satanikoen ondoren, liluradator, eta segidan, garaipen garrasiak eta eskeroneko aieneak. Ulu basatiak datoz gero, bikti-men kexuak eta sakrifiziogileen hosanna adeiga-beak, maitasunaren draman basakeria beti era-man beharko bailitzan, eta haragiaren gozame-nak krimenaren plazera ekarriko bailuen, dea-bruaren derrigorrezko logikari jarraituz. Erlijiozkogaia indarrez sartzen da piztutako gaizkia men-

Page 39: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

peratuz. Goranzko joera berrartuz, ordena berre-zartzen denean, eta hilzoriko atseginen kaosa-ren gainetik, dena zuzentzen hasten denean,gogoak lasaigarri antzeko bat izaten du, zorione-ko librantza. Bigarren koadroaren hasieran erre-pikatuko da adierazi ezin den sentimendu hau,Tannhäuserrek Venusen haitzulotik ihes egitenduenean, benetako bizitzara itzuli egiten da, sor-terriko kanpaien erlijiozko soinua entzuten du,artzainaren kanta lañoa, erromesen himnoak...Eta bidean dagoen gurutzea bide orotan ipinibehar diren gurutzeen ikur bilakatzen da. Azkenkasu honetan, Shakespeareren egikera bikaineta lasaia gogora ekartzen duen kontraste inda-rra ikusten da, gogoari derrigor eragiten diona.Oraindik orain lurraren barnean geunden ososakon (Venus, aipatu dugunez, infernutik gertubizi da), giro perfumatua baina itogarria arnas-ten genuen, argitasuna eguzkiarena ez zen argibizi batetik zetorren. Tannhäuser zaldunarenparekoak ginen, gozamen nekosoak nazkatua,atsekabea gura zuen hark! Oihu ezin hobe haukritiko ospetsu guztiek miresten diote Corneille-ri. Wagnerren kasuan, aldiz, ikusi ere ez dute

Page 40: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

egingo. Horrela ba atzera ere bagaude lurrean.Haize freskoa hartzen dugu. Pozak esker onezeta atsekabeak umilki onartzen ditugu. Gizakikoitaduak euren herrira abiatu dira.

Oberturako alde atseginzalea deskribatunahirik, maitasunaren himno arruntak (galaibatek pozarren asmatzen dituen horietakoak)ahaz zitzan eskatu diot lehenago irakurleari. Ezda hemen, izan ere, garrantzirik gabeko ezer.Gainezka egiten duen izate kementsua dugu.Izate horrek gaizkiari eskaintzen dio ongiari zordion indarra. Kontrako erlijio edota erlijio satani-ko bihurtu den neurrigabeko maitasuna da, bizi-garri eta kaotikoa. Horrela ba, itzulpen musikalaegiterakoan, sentimendurik herrikoienarekin(jendailaren sentimenduekin esan behar nuen)datorren arrunkeriari ihes egiten dio konposito-reak. Horretarako, bidez nahastu den arima sen-tikor batek sentitzen duen gehiegizko irrika etakemena, askogura menperaezina azaldu beste-rik ez du egiten. Ideiaren gauzatze plastikoaridagokionez, halaber, biktima mordo gogaika-rriaz gabetu da, zorionez Elvira guztiak baztertuegiten ditu. Venus bakarrean gauzatzen den

Page 41: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ideia hutsa ozen eta bokantza handiz mintzatzenda. Ez dugu ikusten hemen ohiko libertinoaneska eder guztien inguruan, gizona oro har bai-zik, unibertsala. Gizon hau modu morganatikoanbizi da, atseginaren erabateko ereduari jarrai-tzen dio. Deabru guztien eta Pan handiarenheriotzaren ostean lurrera deserriratuak izanziren fauno eta satiro guztien erreginarekin bate-ra bizi da, Venus suntsiezin eta zoragarriarekin,alegia.

Lan lirikoak aztertzen nirea baino trebeagoaden beste esku batek Tannhäuser bitxi eta eze-zagunaren iruzkin tekniko eta trinkoa aurkeztukolioke irakurleari. Nik, ordea, begiratu orokorrabaino ez dut egingo, baina azkarra izanik ere,mesedegarria izango da. Osterantzean, ez al dazenbait pertsonarentzat erosoago leku altu bate-tik ikustea paisaia baten edertasuna, bere bideguztiak ibili barik?

Hau da ohartarazi nahi dudana Wagner lau-datzerakoan, poema dramatikoari garrantzi ego-kia ematen badio ere Tannhäuser edota Lohen-grineko oberturak zeharo ulerkorrak direla, baitalibretoa ezagutzen ez duenarentzat ere. Obertu-

Page 42: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ra honek, gainera, ez du jatorrizko ideia bakarrikadierazten, hau da, drama osatzen duen dualta-sun psikikoa, jarraieran espresatzen diren senti-mendu orokorrak azaltzeko eredu nagusiak erenabarmen agertzen dira. Argi geratzen da haudeabruaren doinu atseginzalea eta Erromesenkantua den erlijio motiboa bortizki errepikatzendenean, egintzak eskatzen duen bakoitzean.Bigarren ekitaldiko martxa handiari dagokionez,buru-egonezinaren onespena lortu du aspaldi,eta aipaturiko bi oberturei egindako gorespenbera egin ahal zaio, hemen ere modurik ikusga-rri, koloretsu eta erakusgarrienean gura duenaadierazten jakin baitu. Ahots aberats eta kemen-tsu hauek, kadentzia dotoreko erritmo ospedunaeta errege martxa entzuterakoan, nork ez lukeospe feudala imajinatuko? Distiraz jantzitakoheroiak iradokitzen dizkigute, gizon altuak,borondate handi eta fede tolesgabekoak, plaze-retan dotore eta gerran izugarriak.

Zer ez dugu esango ba Tannhäuserren kon-taeraren gainean? Erromara egin zuen bidaiaz,bertan melopeiak edertasun literarioa eutsi etaosatu ere egiten du modu miresgarrian, elemen-

Page 43: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

tu biek bat egiten dute-eta. Beldurtzekoa zenzati honen luzera, baina indar dramatikoa ezinhobea da, ikusi dugunez. Hitzek eta musikakdena esaten dute, adierazi, itzuli egiten dutedena eta oso modu positiboan gainera, ezinez-koa baita esateko beste modu bat asmatzea:Tristezia; bekatariak bidaia zakarrean dituennekeak; bere poza, bekatuak salbuesten dituenpontifize gorena ikusten duenean; honek krime-na konpondu ezin dela esaten duenean bereetsipena; eta azken finean, galmenak dakarrenpozaren sentimendu kontaezina, hain da ikara-garria... Horrela ondo ulertzen da halako atseka-be bat mirari batez besterik ezin dela konpondu,baita zaldunak haitzulora doan bidearen bilajarraitzea, infernuko dohainak topatzeko beredeabruzko emaztearen ondoan.

Lohengrin-eko dramak, Tannhäuser-enakbezala, izaera sakratu eta misteriotsua dauka,baina aldi berean unibertsalki ulerkorra da, kon-dairaren antzera. Printzesa gazte batek, krimengogaikarri bat leporatu diotelarik, bere anaiarenhilketa, ez dauka errugabea dela frogatzekobiderik. Jainkoaren judizioak epaituko du haren

Page 44: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

auzia. Inguruko zaldunen artean inork ez du prin-tzesaren alde egingo. Baina berak begitazio bitxibatengan du uste osoa, gudari ezezagun bat eto-rri baitzaio ametsetan. Zaldun hau izango dabere babesa. Mundu guztiak erruduntzat hartzenzuen eta unerik larrienean, izan ere, txalupa batgerturatzen da itsasertzetik, zisne batek daramaontzia urrezko kate batetik tiraka. Jainkoarenkopa ederto zainduta zuen gordeleku zoragarria-ren barrenetik entzun zuen laguntza erreguaLohengrin-ek, Graal zainduaren zalduna, erruga-been babeslea eta ahulen defendatzailea. Kopahau birritan bedeinkatua izan zen azken afarianeta Jose Arimateakoak gure jaunaren odol sakra-tua jaso zuen bertan, zauritik zeriola. Lohengrin,Parsifalen semea, txalupatik jaisten da zilarrezkoarmadura batez jantzita, buruan kaskoa darama,ezkutua bizkarrean, urrezko tronpa txiki bat aldebatean eta bere ezpatari bermatu egiten dio.«Garaipena ekartzen badizut —diotso Lohengri-nek Elsari— zure senarra izatea gura al duzu?...Elsa, zure senarra izatea gura baduzu... Hitzaeman behar didazu: ez didazu sekula galdetuko,sekula ez zara saiatuko nondik natorren jakiten,

Page 45: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ezta zeintzuk diren ere nire izena eta jatorria».Eta Elsak: «Jauna, inoiz ez duzu galdera hori nireahotik entzungo». Eta Lohengrinek agintza han-dikiro errepikatu zuenez, Elsak erantzun zion:«Ene babesa, ene aingerua, ene salbatzailea!Nire errugabetasunean sendo sinesten duzunhori, zugan federik ez izatea baino zalantzaankerragorik izan liteke? Zuk nire estualdianlagundu nauzu eta nik zintzo beteko dut ezarrididazun legea». Eta neska besarkatuz, zera botazuen Lohengrinek: «Elsa, maite zaitut!». Wagne-rren drametan sarri aurkitzen ditugun elkarrizke-ta ederrak dauzkagu hemen, jatorrizko magiazbeterik eta sentimendu ezin hobeak handiturik.Handitasunak ez du bat ere murrizten berezkoxarma.

Lohengrinen garaipenak Elsa errugabea delaaldarrikatzen du. Baina Ortrude sorginak eta Fre-derikek, Elsaren galmena nahi duten bi gaizkile,emakume orok duen jakin-mina neskari piztealortzen dute. Zalantzak ematen zion atseginagalarazten diote. Itsutu egiten dute neska etaElsak zina hautsi eta jatorria aitortu dezan eska-tzen dio senarrari. Zalantzak fedea akabatu du

Page 46: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

eta fede desagertuak zoriona eramaten du bera-rekin. Lohengrinek heriotzarekin zigortzen duFrederik segada batez. Gero, erregearenaurrean, gudariak eta herria bilduta zeudelarik,bere jatorria aitortzen du: «...Graalaren zerbitzu-rako hautatua izan den edonork naturaz gaindi-ko indarra jasotzen du berehala. Bertutearenbide zuzena defendatzeko kopak urrutira bidali-ta denak ere ez du bere indar saindua galtzeninork ez badu jakiten Graalaren zalduna dela.Baina Graal Sainduaren dohain hau halakoa da,begirada ezjakinez antzematen badiote, bereha-la ihes egiten du. Horregatik ez da inoiz bere zal-dunaz zalantza egin behar, ezagutzen baduzuesegituan ihes egiten baitu. Entzun orain nolaamaituko den arazo hau! Graalak bidalia nauka-zue ni, nire aitak, Parsifal, bere koroa darama.Nik, bere zalduna, Lohengrin dut izena». Zisneaberriz agertzen da itsasertzetik, zalduna beremirarizko herrira eroateko. Sorginak, gorrotoakharrotuta, zisnea Elsaren anaia dela argitzen du,bere xarmadura batek harrapatuta. Lohengrintxalupan sartzen da Graal sainduari erregu sutsubat zuzendu eta gero. Uso batek zisnearen lekua

Page 47: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

hartzen du eta Godefroi, Brabanteko dukea,agertu egiten da. Zalduna berriz Salvat mendiraitzultzen da. Zalantza egin duen Elsak jakin,aztertu eta kontrolatu gura zuen eta zorionagaldu du. Ideala desagertu egin da.

Antzinaroko Psikeren mitoaren antz harriga-rria topatuko zion irakurleak kondaira honi,dudarik gabe. Psike ere infernuko jakingurarenbiktima izan zen, bere zeruko senarraren sekre-tua ez zuen errespetatu nahi izan eta zorion guz-tia galdu zuen misterioa airatzerakoan. ElsakOrtruderi Ebak sugeari bezala aditzen dio. BetikoEba betiko atzipeak harrapaturik. Herri eta arra-zek alegiak elkarri uzten al dizkiote, gizonekjaraunspen, ondare eta zientzia sekretuekin egi-ten duten gisara? Erraza da hau sinestea,eskualde ezberdinetan sorturiko mito eta kon-dairek osatzen duten parekotasun morala hainda harrigarria. Baina pertsona filosofiko bat kon-bentzitzeko azalpen sinpleegia dugu. Nekazaribatek beste bati bere herrian moldatzeko ema-ten dizkion haziekin ezin da konparatu herriaksortutako alegoria. Betierekoa eta unibertsaladenak ez du moldatu beharrik. Esaten nuen

Page 48: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

parekotasun moral hori elezahar herrikoi guztiekduten kutsu jainkotiarraren modukoa da. Nahiezgero jatorri bakarraren seinale izan daiteke,ahaidetasun ukaezin batena. Baina jatorri haulehen hasieran eta izaki ororen jatorrian bilatubehar dela ezin dugu ahaztu. Mito hau bestearensenidetzat eduki dezakegu, baina gizon beltzazuriaren anaiatzat eduki dezakegun bezala. Ezdut senidetasuna edota lotura ukatuko zenbaitkasutan. Baina beste askotan azaleko antzak etaparekotasun moralak burua nahas dezakete.Landareen metafora berriz ere erabiltzearren,mitoa alde guztietan hazten den zuhaitza da,klima guztietan, eguzki guztien argitan, natural-tasunez eta aldaxka barik gainera. Munduko laualdetako erlijio eta poesiek honen froga ugariematen digute. Bekatua, adibidez, toki guztietandago erredentzioarekin batera, beraz, mitoa erebai. Betierekoa dena baino gauza kosmopolita-gorik ez dago. Barkatuko didazue burutik pasatuzaidan digresio hau. Lohengrinen egilearekinjarraituko dut.

Wagnerrek gehien maite duena ospe feudaladela esan dezakegu, baita indarrez beterik diren

Page 49: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

bilera homerikoak ere atsegin ditu, jendetzaberotuak, giza elektrizitatea da berak maiteduena azken finean. Hortaz, estilo heroikoaberezko kemenez sortzen da. Lohengrin-ekoeztei eresiak eta Tannhäuser-eko Wartburgekogonbidatuen sarrerak bat egiten dute. Azken haudotore eta sutsuagoa da agian. Hala ere, mai-suak, beti fina eta ñabardurazalea, ez du jende-tza oihesak sortuko lukeen istilurik adierazi.Kalapita zakarrenak goiena jotzen duenean eremusikak ez du agertzen etiketako arauetan iaioaden jende baten adeitasuna baino. Olgatzen dengorte bat da, eta horditasunik bizienak ere begi-runearen erritmoa jagoten du. Jendetzaren pozzalapartatsua tartekatu egiten da eztei-eresigozo, samur eta ospetsuarekin. Jendearen alaita-sun ekaitzak Elsa eta Lohengrinen ezkontzaospatzen duen ereserki zahar eta eztiarekin kon-trastatzen du errepikapen anitzen bitartez.

Wagnerrek, Italiarren Aretoan eman zuenlehengo kontzertuaz geroztik, jakingura biziapiztu zion ene belarriari. Apika obra bereko zatiezberdinetan gertatzen zen musika-esaldienerrepikatzeak erakarri ninduen, lehenago esan

Page 50: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

dudan bezala. Ikusi dugunez, Tannhäuser-eko bimotibo nagusien errepikapenak, hau da, erlijioz-ko motiboa eta plazeren kantua, publikoarenarreta suspertzeko balio izan zuen. Horretazgain, jendearen gogoak gaur egungo egoeraantzeko batean ezarriko du operan gertatzendena. Lohengrinen askoz ere zorrotzagoa da sis-tema mnemoniko hau. Doinuak pertsonaiabakoitzari armarria antolatzen dio, nolabait esa-tearren. Elezaharrean jokatu behar duen izaeramorala eta eginkizuna adierazten du melodiak.Hau argitzeko umila izango naiz eta Liszti eman-go diot hitza. Arte sakon eta fina atsegin duena-ri bere Lohengrin eta Tannhäuser liburuagomendatuko diot. Hizkuntza arraro hori erabiliarren, hizkuntza anitzen zatiz osaturiko mintzai-ra, badaki maisuaren erretorika guztia edertoazaltzen:

«Ikusleak bere burua prestatu eta etsi egitendu, badaki ez dituela aurkituko gure ohizko ope-rak osatzen dituzten zati solteak, hemen bilbebaten inguruan bata bestearen atzetik lotutadator dena. Interes nabarmena izango du ikus-leak egilearen prozedura ikusten hiru ekitaldie-

Page 51: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

tan.Wagner, esaldi nagusi askoren bitartez, beredrama guztia osatzen duen lotura melodikoaburutzen du. Horretarako erabili duen konbina-zio trebe eta poetikoki azkarra sakon hausnartuegin du. Aipaturiko esaldiek egiten dituztenbihurguneek, poemaren hitzen inguruan guru-tzatu eta korapilatuz, sekulako efektu hunkiga-rria sortzen dute. Eta emanaldiko harridura etainpresioaren ostean hain biziro hunkitu gaituenhorretaz jabetu nahi badugu, genero berriko lanhonen partiturari behatu nahi izanez gero, txun-dituta geratuko gara harrapatu ezin diren xehe-tasun eta asmo guztiak direla-eta. Poeta handienzein dramak eta zein epopeiak ez du luzarokoazterketa baten beharrik bere esanahi guztiezondo jabetzeko?»

«Ustekabeko moduan erabiltzen duen proze-dura baten bidez, musikaren eremuak eta asmo-ak zabaltzen ditu Wagnerrek. Bihotzean eragitenduen boterearekin ez da konformatzen, gizakia-ren sentimendu guztiak piztu behar ditu beti,gure ideiak zirikatzeko gaitasuna ere badu, gurepentsamenduarekin mintza daiteke, gogoetaakuilatzen du eta izaera moral eta intelektuala

Page 52: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ematen dizkio... Doinuaren bidez pertsonaienjitea eta euren grinak marrazten ditu. Doinuhauek adierazten dituzten grina eta sentimen-duak agertzen diren bakoitzean aurrera egitendu melodiak, kantuan edota akonpainamen-duan. Sistematikoki ematen den iraunkortasunhau antolamendu trebe batekin batera dator.Azken honek eragiten dituen ideia psikologiko,poetiko eta filosofikoak zeharo interesgarriakdira edozeinentzat, baita kortxeak eta kortxeaer-diak ikur huts edo hieroglifikotzat hartzen dituz-ten horientzat ere. Wagnerrek gelditu gabe ari-ketak egitera behartzen ditu gure gogoeta etaoroimena.»

«Hori dela eta, musika eta hunkipen hutsadena bereizi egiten ditu eta haren berezko xar-mari gogoaren hainbat gozamen erantsiko diz-kio. Nekez lotzen diren kanta batzuek ematenduten plazer erraza zailtzen duen metodo honenmedioz arreta berezia eskatzen dio publikoari.Aldi berean, emozio beteginak prestatzen dizkiohau dastatzen dakienari. Bere doinuak ideienpertsonifikazioak dira nolabait. Hauen errepika-penak adierazten ditu, botatzen ditugun hitzek

Page 53: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

inola ere adierazten ez duten sentimenduak.Bihotzaren sekretu guztiak honela ezagutzeaespero du Wagnerrek. Zenbait esaldik, bigarrenekitaldiko lehen agerraldian, adibidez, sugepozoitsu baten gisara pasatzen da operatik, bik-timei bildu egiten zaie, euren santu babesleenaurrean ihes egiteko gero. Sarrerakoa, esatebaterako, bakanka besterik ez da errepikatzen,goi-agerkundeen berri emateko. Garrantzirikduten egoera eta pertsonaiak sinbolo bilakatukoden doinu baten bitartez adierazten dira. Doinuhauek edertasun bitxikoak direnez, partitura bataztertzerakoan kortxea eta kortxeaerdien artekoloturei baino begiratzen ez dienari zera esangonioke: opera honen musikari bere testu ederrakentzen badiogu ere, primerako lana izangolitzateke.»

Wagnerren musikak, poesia kenduta ere, lanpoetikoa izaten jarraituko luke, ondo eginikopoesiak behar dituen ezaugarri guztiak baititu.Bere burua adierazten du poesia honek, gauzaguztiak daude ondo lotuta, bata besteari egoki-tuta eta barbarismo bat erabil badezaket ezau-

Page 54: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

garri baten mailarik gorena adierazteko, horra:zuhurki konkatenatuta.

Itsasontzi mamua, edo Holandar alderraia,ozeanotik noraezean dabilen juduaren istorioezaguna da. Karitateko aingeru batek eroskun-derako behar zuen baldintzaren berri ematendio: Lurra zazpi urtez behin zapaltzen duen kapi-tainak bertan emakume leial bat topatzen badu,salbatua izanen da. Lurmutur arriskutsu batgainditu gura zuen bakoitzean ekaitzak atzerabota egiten zuen dohakabea eta behin garrasikahasi zen: «Oztopo igarogaitz hau gainditu egingodut, betikotasun guztian borrokatu behar badutere!» Eta betikotasunak itsasgizon ausartarenerronkari baietz esan zion. Ordutik aurrera, zori-txarreko ontzia han eta hemen agertu da, hon-dartza ezberdinetan, beti ekaitzaren atzetik etaheriotzaren bila dabilen gudariak sentitzen duenamorruaz. Baina ekaitzak bukatu egiten du betieta pirata onik gertatzen da, gurutzearen seina-lea eginez. Ontzia kaira ailegatzerakoan ilunaketa serioak dira holandarrak botatzen dituenlehen hitzak: «Epea amaitu da, zazpi urte igarodira ostera ere. Itsasoak nazkaz jaurtitzen nau

Page 55: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

lurrera... Ai! Ozeano harroa! Egun gutxi barruberriz ere eraman beharko nauzu! Hilobirik ezdago ¡non! Heriotzarik ere ¡non ez! Hau da enekondenazio izugarria... Noiz argituko duzu niregaua, judizioko eguna, egun goren hori?» Orain-goan ontzi izugarriaren ondoan beste ontzi nor-vegiar batek aingura bota du. Kapitainek ezagu-tu egiten dute elkar eta holandarrak «zenbaitegunetarako bere etxeko babesa, aberriberria...» eskatzen dio norvegiarrari. Sekulakoaberastasuna eskaintzen dio hark honi, kapitai-na liluratuz, eta azkenik itsumustuan esaten dio:«Alabarik badaukazu? Ene emaztea izan bedi!Ezdut sekula nire aberria lortuko. Zertarakohorrenbeste ondasun bildu? Utzi zeure buruakonbentzitzen, ezkontza hau onartu eta nirealtxor guztiak hartu».

— Alaba dut, ederra, leialtasunez, samurta-sunez eta nireganako jaieraz betea.

— Betirako gorde dezala bere aitarentzatduen samurtasun hori, aitarekin leiala izan dadi-la, horrela senarrarekin ere leiala izango da-eta.

Page 56: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

— Bitxiak ematen dizkidazu, perla ordainezi-nak, baina bitxirik preziatuena emakume leialada.

— Zuk emango al didazu? Gaur bertan ikusi-ko dut zure alaba?

Norvegiarraren gelan neska ugari mintzatzendira Holandar alderraiarekin. Sentak, buruanasmo argi bat zuelarik, begiak beti potreta mis-teriotsu bati zuzendurik zituen eta itsasgizona-ren kondenazioa kontatzen duen balada kanta-tzen du: «Bela odolez gorria eta masta beltzaduen itsasontzia aurkitu al duzue? Bertan, gizonzurbilak, ontziko nagusiak atseden hartu barikzelatatzen du. Lapurtu eta ihes egiten du, epebarik, atseden barik. Baina egun batean askata-suna lortu dezake, lurrean hil arte leiala izangozaion emakumea topatzen badu... Zeruari eska-tu emakume batek bere bihotza eman diezaionlaster!

— Haizea kontra zuelarik, ekaitz ikaragarribaten erdian, itsasmutur bat gainditu gura izanzuen aspaldi. Ausardia eroaz blasfematu eginzuen: Ez dut betikotasun guztian etsiko! Satanekentzun egin zion eta hitzez hitz hartu zuen gai-

Page 57: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

nera! Eta orain itsasotik alderrai ibiltzea da bereepaia, atseden barik... Baina dohakabea lurreanaskatua izan dadin, Jainkoaren aingeru bateksalbazioa nondik etorri ahal zaion esan dio. Aiene! Aurkituko bazenu itsasgizon zurbil hori!Emakume batek bere bihotza eman diezaioneskatu zeruari!

— Zazpi urtero aingura botatzen du eta ema-kume baten bila doa lurrera. Norbait gorteiatuegiten du zazpi urtero eta ez du oraindik emaku-me leialik topatu... Belak zabalik! Aingura jaso!Gezurrezko maitasuna, gezurrezko zinak! Erne!Itsasora! Atseden barik!» Eta bat-batean, ame-tsen barrenetik irten zen eta inspiraturik, haubota zuen Sentak: «Ene leialtasunaz askatukozaitut nik! Jainkoaren aingeruak zure aurreanipin nazala! Nire eskutik lortuko duzu salbazioa».Atsekabeak magnetikoki erakartzen du neskarenarima, hau da, bere senargaia, maitasunak bainosalbatu ezin duen kapitaina.

Azkenik, holandarra Sentaren aitak aurkez-tua agertzen da. Potreteko gizona da bera, pare-tan esekita den kondairazko irudia. Melmoth izu-garria Immalée, bere biktimaren zoriarekin

Page 58: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

bigundu zen bezala, holandarrak, zoritxarrekosakrifizioa eginez, neska lasai utzi nahi du. Kon-denatuak, errukiz beterik, bere salbaziorakotresna errefusatu egiten du eta presaka igotzenda bere untzira. Familiak eta maitasun arruntakemango dion zorionean laga nahi du Senta.Baina honek ez du etsitzen eta itsasgizonarenatzetik joaten tematzen da: «Ondo ezagutzenzaitut! Zure zoria ezagutzen dut! Lehen aldizikusi zintudanetik ezagutzen zaitut!» Gizonak,neska beldurtzeko esperantzaz: «Alde guztieta-ko itsasoei galdetu, itsasoko bazter guztiakzeharkatu dituen itsasgizonari galdetu, ontzi hauondo ezagutzen du, gizon errukitsuentzat ikara-garria: Holandar alderraia deitzen didate!» Sen-tak erantzun egiten dio urruntzen ari den ontzia-ri, nekez eta garrasika: «Aintza zure aingerulibratzaileari! Aintza bere legeari! Begira ezazuhil arte leiala natzaizun!» Eta itsasora botatzendu bere burua. Itsasontzia ere urperatu egin daeta olatuen gainetik biziki igotzen dira zerura:holandarra eta Senta dira, itxuraldaturik daude.Zorigabea bere zoritxarrarengatik maitatzeaideia handiegia da bihotz tolesgabe batentzat ez

Page 59: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

bada. Oso gogoeta ederra da madarikatuarensalbamena neska baten irudimen gartsuarenesku uztea. Drama segurtasunez landuta dago,modu zuzenean. Egoera bakoitzari zirt edo zartheldu dio Wagnerrek. Sentaren pertsonaiaknaturaz gaindiko handitasun erromantikoadauka, xarmatu eta izutu egiten du aldi berean.Poemak duen sinpletasun handiak efektua sako-nago egiten du. Gauza oro bere lekuan dago,dena dago ordenatuta eta bere neurrian. Antzo-ki Italiarrean entzun genuen obertura beltza etasakona da ozeanoa, haizea eta ilunpearen erara.

Ikerlan hau bukatzera beharturik nago. Wag-nerren joera eta dramagintza irakurle ezjakinbati ulertarazteko beste esan dudala (gaurkozbehintzat) uste dut. Rienzi, Holandar alderraia,Tannhäuser eta Lohengrin-ez gain Tristan etaIsolda ere idatzi du, baita tetralogia bat osatzenduten beste lau opera ere; gaia Nibelungen-eta-tik atera zuen. Bere lan kritikoa ere oparoa da.Lan hau guztia egin duen gizonak Pariseko erge-lak dibertitu ditu luzaroan bere asmo handiekin.Urte batez, egunero izan da euren barregarri.

Page 60: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

IVAlde batera utziko dugu une batez artista

handi guztiek euren lanean derrigor sartzenduten alde sistematikoa. Kasu honetan zeinbereizgarri duen, bere ezaugarri pertsonala zeinden asmatzea geratzen zaigu. Artista batek, izenhandi hori benetan merezi duen batek, funtseanberea den zerbait izan behar du, honi esker dabera eta ez beste bat. Ikuspegi honetatik artistakaskotariko zaporeekin pareka daitezke, eta giza-kiek egin ditzaketen metaforak ez dira nahikoaartista ezagun eta ahalezko guztiak definitzeko,gutxi gorabehera bada ere. Richard Wagnerrenbaitan dauden bi gizonei jadanik igarri diegulauste dut: gizon ordenatua eta gizon grinatsua.Gizon grinatsua da kontua hemen, gizon sentibe-ra. Hasiera batetik harritu ninduen gauza batek:Tannhäuser-eko alde orgiastiko eta atseginza-lean eta Lohengrin-eko oberturaren ezaugarriden mistizismoa deskribatzerakoan indar berdi-na garatzen du egileak. Batean eta besteanasmo, igoera titaniko, dotorezia eta zorroztasun

Page 61: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

bera ematen dira. Lehenik eta behin indar bizia,grina eta borondatea begitantzen zaizkit maisuhonen musikaren ezaugarri nagusiak. Musikahonek ahotsik gozo edota karrankarienaz adie-razten du gizonaren bihotzak daukan gauzarikezkutukoena. Idealismo asmo bat nagusitzen dabere konposizioetan, aukeratzen dituen gaiaketa metodo dramatikoen arabera Antzinarotikhurbil dago Wagner. Baina bere espresioak duenindar amorratuari esker benetako izaera moder-noaren ordezkaria dugu. Eta zientzia hau guztia,ahaleginak eta buru oparo honek egiten ditueneragiketa guztiak grina liluragarri honen zerbi-tzuan baino ez daude, umilki eta arretaz gaine-ra. Lantzen duen konturen batean ospe ikaraga-rria ematen da. Grina honi esker, gauza ororigizagainekoa den zerbait ematen die eta denaulertu eta ulertarazi egiten du. Borondate, desi-ra, kontzentrazio, indar bizia edota eztandahitzek gogoratzen duten guztia sentitu etaasmatu egiten da bere lanetan. Ez dut uste ame-tsetan nabilenik ezta inor tronpatuko dudanikere hemen jenio deitzen diogunaren ezaugarrinagusiak ikusten ditudala esaten badut. Behin-

Page 62: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

tzat oraindaino legez jenio deitu duguna azter-tzen badugu, esandako ezaugarriak aurkitzenditugu. Arteari dagokionez, gehiegitasuna atse-gin dudala aitortzen dut, moderazioa ez zaitsekula iruditu izaera artistiko kementsu batenseinale. Neurrigabeko jite hau dut laket, boron-dateak gainezka egiten du eta obretan xartatzenda, laba gartsua sumendiko labean bezala.Gehiegitasun honek buruko edo gorputzeko kri-sien ostean ematen diren atseginaldiak marka-tzen ditu maiz, eguneroko bizitzan. Dramareneta musikaren bateratzearen bitartez, maisuakegin nahi duen berritzeari dagokionez, zer gerta-tuko da? Horretarako ezin da profezia zehatzikegin. Oro har eta zehaztu barik hitz egiten badu-gu, salmo egilearen modura erran dezakegubeheratuak izan direnak goratuak izango direlagero. Baina hau gizakiaren kontu guztietan gertadaiteke. Lehenago burugabetzat jo diren gauzaasko ikusi ditugu jendearen eredu bihurturik.Mundu guztiak gogoan du gaur egun VictorHugoren dramek eta Eugène Delacroix-en pintu-rek hasiera batean izan zuten aurkaritza gogo-rra. Lehenago ikusi dugu, bestenaz, publikoa

Page 63: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

banatzen duen auzia gauza ahaztua zela etaorain bat-batean, berpiztu egin da. Wagnerberak iraganean topatu zituen bere ideala finka-tzeko lehen baliabideak. Gauza bat da egia: ope-raren gabeziez aspaldi nekatua den jendea bilduegin da bere doktrinen inguruan. Ez da harritze-koa jende letradunak bereziki atsegin izateapoeta eta dramagilea izateaz harro dagoenmusikari hau. XVIII. mendeko idazleek, halaber,Glucken lana aldarrikatu zuten, eta Wagnerrenlanak gehien gorrotatzen dituztenei igarri egitenzaie honen aitzindariari ere badioten higuina.

Tannhäuser-en arrakasta edo porrotak ezindu azken finean ezer frogatu, ezta etorkizunekozoriona edota zoritxarra erabaki ere. Tannhäuserlan gogaikarritzat hartuta ere goraipa zatekeen.Ezin hobetzat harturik, aldiz, jendea haserrarazi-ko zukeen. Opera eraberritzearen auzia, izanere, ez da agortu, gatazkak jarraitu eginen du,eta behin baretuta berriz ere hasiko da. Duelagutxi entzun nuen Wagnerren dramak arrakastalortuz gero gorabehera isolatua litzatekeela esa-ten. Horrela ba, bere metodoak ez luke dramalirikoaren zori eta aldakuntzetan eraginik izango.

Page 64: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Iragana ikertuz, betiko den guztia, alegia, erabatkontrakoa esan dezaket nik, hau da, porrotak ezlukeela inolaz ere deuseztuko antzeko saialdiakegiteko aukera. Gertu dugun etorkizun bateanegile berriek eta aspaldiko gizon ospetsuek erenolabait ustiatuko dituzte Wagnerrek igorritakoideiak, berak zabaldutako bidetik zoriontsu pasa-tuko dira. Zein historiatan irakur daiteke auzihandiak liskar bakar batean gal daitezkeenik?

1861, martxoak 18.

Page 65: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

BESTE LAU HITZ«Saioa eginda dago! Etorkizuneko musika

ahaztuta dago!», txilio egiten dute pozarrenazpikari eta izorratzaileek. «Saioa egindadago!», errepikatzen dute foiletoiko babo guz-tiek. Eta batera erantzuten dute inozo guztiek,lañoki: «Saioa eginda dago!».

Saio bat, hain zuzen ere, eginda dago, mun-dua bukatu aurretik hamaika aldiz berregingoden saioa. Hasteko, benazko eginkizun handiekezin dute gizakien gogoan sartu edota historianlekua hartu ihardukitze bizirik izan gabe. Gaine-ra, hamar burugogor txistuka jendea eta antzez-leak nahasteko eta jendearen borondate onadeusezteko gauza dira. Orkestra baten ahots izu-garria ere zaputz dezakete, ahotsak itsasoarenindarra izanik ere. Laburbilduz, eragozpen inte-resgarri bat frogaturik geratzen da: urte osorakoabonua eman dezakeen sistema batek aristokra-zia antzeko bat sortzen du. Honek jendartegehiena bazter dezake opera-lan bat juzgatzera-koan, arrazoi edo interes jakin batzuk direla-eta.

Page 66: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Beste antzokietan, Comédie-Françaisean, adibi-dez, ezarri dezatela abonu sistema bera etaberehala ikusiko genituzke arrisku eta iskanbilaberdinak. Talde murriztu batek lan bat preziatze-ko eskubidea lapurtuko lioke Pariseko publikohandiari, aburua guztion kontua izanik.

Wagnerrez libratu dela uste duen jendea biz-korregi poztu da, argi esan dezakegu. Garaipenaisilago ospa dezaten eskatuko diet, bestalde, osogaraipen ohoretsua ez delako izan. Etorkizunera-ko konformidade karga ona lortzeko ere gomen-datuko nieke. Nekez ulertzen dute gizakien jokokulunkaria, grinen itsasgora eta itsasbehera. Ezdakite zer-nolako eroapen eta temaz hornitzendituen probidentziak izendatzen dituen kargudu-nak. Erantzuna agertzen hasia da egun, gaitzus-teak, ergelkeriak eta ohikeriak bat eginik, Wag-nerren lana zokoratzen saiatu ziren eguneanhasi zen. Bidegabekeriaren neurriak begikotasunhandia eragin du eta alde guztietatik agertzenda orain.

* * *

Page 67: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Paristik urrun bizi direnei, gizaki eta harrimordo honekin liluratu eta kikilduta geratzendiren pertsonei gauza misteriotsua irudituko zaieTannhäuser dramak eragin duen ezusteko pasa-dizoa. Baina erraza izanen da azaltzea zenbaitarrazoiren pilaketa. Batzuek ez dute, gainera,artearekin inolako zerikusirik. Arrazoi nagusiaaitor dezagun berehala, Wagnerren operabenazko lana da eta arreta jarraia eskatzen du.Asmatuko dugu baldintza honek berekin daka-rrena, alegia, mesede gutxi. Herri honetan antzi-nako tragediak dibertimendurako ematen zuenaisetasunari esker zuen arrakasta. Italian izozkiajaten eta marmarrean aritzen dira dramarenpausaldian, modak ez baitu txalorik onartzen,Frantzian kartetan jarduten dute, ordea. «Lotsa-gabea zara zu, etengabeko arreta izatera behar-tu gura banauzu —botatzen du abonatu seta-tsuak—, ene adimena erabiltzeko parada bainoplazer liserigarria ematea nahi dut nik». Zionagusi honetaz gain, mundu guztiak ezagutzendituen (Parisen behintzat) beste batzuk baditu-gu. Aginte inperialak, eta nire ustez eta inor zuri-katu gabe, printzea ondratu egiten duena eta

Page 68: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

benetan esker dezakeguna, jeloskor asko altxa-tu du artistaren kontra, eta babo hauetarikoaskok egintza burujabea egiten dutela uste duteaho batez zaunka egiterakoan. Kazetaritzari etahitzari zenbait askatasun eman zien dekretuaknahaste natural bati eman zion bidea. Nahastehau, luzaroan erreprimitua, animalia zoro batenpare oldartu zitzaion ondotik pasatu zen lehen-goari, eta bidezko hau Tannhäuser izan zen.Estatu buruak baimendu egin zuen obra etaatzerriko enbaxadore baten emazteak ahobetean babesturik gainera. Hau da aukera ede-rra, hau! Frantsesez betetako areto oso bat ema-kume honen nahigabearen kontura dibertituziren eta, gutxiago jakin dena, Wagner andreabera iraindu zuten emanaldi batean. Garaitzamiresgarria!

Eszenaratzea eskasa baino eskasagoa izanzen, vaudevillegile zahar batek egina (Hiriko jau-neria Clairville jaunak eszenaraturik imajinatzenal duzue?). Orkestraren joaldia, aldiz, biguna etaokerra. Itxaropen apur bat ematen zuen Alema-niako tenoreak etengabe desafinatu zuen. Erdi loeta zarpail zuriez estalita zen Venusek ez zuen

Page 69: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Olinpotik jaisten denaren tankerarik, Erdi Arokoartista baten irudipen fazatiak sortua ematenzuen, ordea. Publikoa uzkur agertu zen, asmoidealen axolarik ez zuen jendetzak betetzenzituen eserleku guztiak emanaldi bietan. Gauzahauek guztiak ere bai kontuan izan behar ditugu.Sax anderea eta Morelli bakarrik atera ziren onikekaitzetik eta hauxe da eskertzeko aukera ezinhobea. Euren talentua besterik ez goraipatzea ezzaigu komeni, ausardia ere laudatu behar bai-tzaie. Porrotari eutsi egin zioten eta estropezuegin barik egilearekin leial mantendu ziren.Morelli, Italiako bizitasun miragarriaz, egilearenestilo eta gustuarekin konformatu zen, apalik.Kantari honen lana ikertzeko aztia izan dutenekmantsotasun hau onuragarri izan zuela esatendute, ez dela inoiz Wolfram-ena egiten bezainzoragarri agertu. Baina zer esan Niemann jauna-ri buruz, bere makaltasun eta amorraldiez,mizke hazitako umea bailitzan? Frédéric, Rouviè-re eta Bignon berak, ospe gutxiago izanik ere,antzokian eragindako zurrunbiloak ikusi eta gerozer esan? Publikoaren hanka-sartzeari buru eginzioten, haren bidegabekeriari ahalegin handia-

Page 70: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

goa kontrajarriz eta egilearekin bat eginez. Azke-nik, dantzaren arazoak ere ez zuen mesede han-dirik egin. «Dantzarik gabeko opera! Zer dahau?» esaten zuen ohikeriak. «Zer da hau?»,esaten zuen aretozainak. «Kontuz ibili!», esatenzion ministroak egileari, izututa. Kontsolaziogisa, Prusiako soldadu batzuk ipini zituzten esze-nan, gona motzez jantzita eta soldadu eskolabateko imintzio mekanikoak eginez. «Hau dabalet eskasa eta dantzarako egina ez den dan-tza». Esaten zuten ikusle batzuek zango hauekguztiak ikusterakoan, eszenaratze eskasak poz-turik. Baina zera erantzuten zuen zentzuak:«Hau ez da baleta, bakanala izan beharko luke,orgia musikak agintzen duen erara, Port-SaintMartinen antzezten dakiten bezala antzeztuta,Ambigun, Odon-en eta antzoki kaskarragoetanematen den erara. Baina hau ezin da operaneman, hemen inork ez daki zertan ari den. Gai-nera, ez da arrazoi literariorik izan agerraldi osobat kentzeko (Venusen agerpen berria), tramoia-ri baldarren errua baizik.

Operako dantzarien artean maitale bat izate-ko aukera duten gizonek euren erosketaren jeinu

Page 71: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

eta edertasuna ahalik eta gehien argitaratu nahibadute ulertzekoa da, jende guztiak erraz zuritu-ko du ia aitatiarra den sentimendu hau. Bainagizon hauek, jendearen jakin-mina eta gozame-naz arduratu barik, atsegin ez duten lan bat egi-tea galarazten dute, hau ez baita babestuaren-tzat lagungarria, eta hau ezin da inola ere onar-tu. Ohiturei zintzo eutsi eta zuen harena gordeezazue, baina zuen modura pentsatzen ez dute-nek gustuko gozamenik topa dezaten, antzokibat eman iezaiezu. Horrela ba zuetaz libratukogara zuek gutaz libratzen zareten bitartean.

Odol bero hauei biktima kendu gura ziotenobra igandean aurkeztuz, hau da, abonatuek etaJockey-club-ak borondatez uzten dietenean are-toa, lekua eta aisia aprobetxatzen duen jende-tzari. Abonatuek, ostera, arrazoiketa aski zuzenaasmatu zuten: «Egun arrakasta izatea onartzenbadugu, administrazioak aitzakia nahikoa izanendu obra hogeita hamar egunetan zehar inposa-tzeko». Eta erasoari berriro ekin zioten moduguztietako armaz horniturik, hau da, aldez aurre-tik prestatutako tresna erailez. Bi ekinalditanborroka egin zuen publikoak, publiko osoak gai-

Page 72: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

nera. Borondate onez betea eta haserreakkemendua, edertasun zoragarria ez ezik, harritueta nahastu egiten zuten pasarteak ere txaloka-tzen zituen, bai joaldi ilunekoak eta bai ondo pre-ziatzeko ezinezko baitaratzea behar zuten pasar-teak ere. Baina haserre edota berotasun eztandahauek berehala eragiten zuten kontrakoen eran-tzuna, antzeko indarrez baina neke txikiagozsortua. Jende honek, apaltasunez kalapita arindunahi zuen eta isildu egiten zen, oroz gain ezagu-tu eta juzgatu nahiz. Baina zenbait txistuk ado-rez jarraitu zuten, arrazoi barik eta etengabe.Erromako bidaiaren kontaera miragarria ezinzen entzun (kantatu egin al zen? Ez dakit.) etahirugarren ekinaldi guztia kalapitan murgilduzen.

Prentsan erresistentzia eta gaitzespen batere ez, Franck Marie jaunak La patrie egunkarianegin zuena salbu. Berlioz jaunak aburua emateasaihestu du, adore txarrez. Irain orokorrarekinbat egin ez zuela esker diezaiogun. Luma guz-tiak erakarri ditu gero imitazio zurrunbilo handibatek, aho guztiak zoratu egin dira, jendeakmirari ausart eta koldarrak txandaka egiten

Page 73: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

dituenean bezala, taldeko adore eta txepelkeria,berotasun frantsesa eta galiarren ikara izan diranagusi.

Tannhäuser-ez zen entzun ere egin.

* * *

Eta orain aieneak ugari dira, guztiek nahidute Wagnerren obra ikusi eta guztiak kexatzendira tiraniaren aurka. Baina administrazioakburua makurtu du azpikari batzuen aurrean, etahurrengo emanaldietarako ipini den dirua itzuliegin da. Ikuskizun bitxia dugu horrela, lehen izangenuena baino lotsagarriagoa agian, zuzendari-tza garaitua ikusten dugu. Honek, jendearenkemena kontra izan arren, ez du gura emanaldiemankorragorik egin.

Bestenaz, gertatua zabaltzen ari dela ematendu eta publikoa ez da epaile gorentzat hartzenantzezpenari dagokionez. Lerro hauek idaztenditudan une berean jakiten dut drama eder bat,egitura miragarrikoa eta estilo bikainean idatziadena, desagertu egin behar dela beste eszenato-ki batetik. Hala ere, ospea izan zuen nahiz eta

Page 74: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

klase ikasia deituriko kasta indargabe horrekkontrako ahaleginak egin. Gaur egun itsasportu-ko publikoak baino bihotz eta sentikortasungutxiago du jende horrek. Egia esateko, ohoreabezalako gauza fin eta xehe baten bidez publikohori hunkitzea espero bazuen egileak burutikjota dago. Ohorea lurperatzeko trebeagoa dajende hau.

Zein ote da egozte honen arrazoi misterio-tsua? Arrakastak zuzendariaren etorkizunekolanak izorratuko ote ditu? Erabaki ofizial ulerte-zin batek bere ongura bortxatu ote du, bere pro-betxuaren kontra? Gauza izugarriagoa ere pen-tsatu daiteke. Hau da, zuzendariak drama onaknahi dituenaren alegia egin dezake bere buruagoratzeko, xedea lortu eta gero bere egiatakogustua berreskuratuz. Tentelaren gustua da hau,eta agerikoa da mesedegarriagoa dela. Kritika-rien ahulezia oraindik ulergaitzagoa dugu (eurenartean poetak ere badaude). Etsaia goratu egi-ten dute eta suhartasun aldi bat izaten baduteinoiz merkantilismoa gaitzesten diote, bainabeste kasu anitzetan merkataritza honi bihotzematen diote goikoari gustu eginez.

Page 75: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

* * *

Zalaparta horretako txiste negargarrieklotsaz gorritzen ninduten, gizon sentiberarenaurrean zerrikeria bat egiten denean bezala.Ideia anker bat ezin nuen burutik kendu. Betizaindu dut neure burua kontu handiz, buruanahasten duen gehiegizko abertzaletasunetik,baina behin gertatu zitzaidana gomutatu zaitorain. Urrutiko hondartzetan, oso pertsonaezberdinek osaturiko mahainguruetan izugarrisufritzen nuen ahotsen batek (zuzena edo bide-gabea, ez du ardura) Frantzia barregarri uztenzuela entzuten nuenean. Maitasun sentimenduguztiek, filosofikoki estututa, eztanda egitenzuten orduan. Duela zenbait urte, akademikodeitoragarri bati, bere ongi etorri hitzaldian, Sha-kespeareren jeinuari buruzko hautematea egiteabururatu zitzaionean, dardaraz sentitu nuenpedante ezikasi hark nire herriari egiten zionmina. Williams zaharra edota Williams ona dei-tzen zion trebantziaz —hautemate hau Comédie-Françaiseko atezain batentzat da egokiagoa—.

Page 76: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

Hainbat egunetan, izan ere, Ingalaterrako egun-kari guztiak gure kontura jostatu ziren, eta modupenagarrian gainera. Frantziako idazleek, hauentzuterakoan, ez omen zekiten ezta nola idatziShakespeareren izena eta bere jeinuaz ere ezomen zuten ezer ezagutzen. Frantzia astotutazegoen eta bi egile besterik ez zuen ezagutzen,Ronsard eta Dumas semea, Inperio berriarenpoetarik gogokoenak, gaineratu zuen IllustratedLondon News-ek. Gorroto politikoa iraindua izanden abertzaletasun literarioarekin nahasten delaazpimarratu beharra dago.

Beraz, Wagnerren lanak piztutako istiluakgertatzen ziren bitartean zera esaten nion nireburuari: «Zer pentsatu behar du Europak gutaz?Eta Alemanian zer esanen dute Parisen gainean?Hona hemen guztioi ohorea kendu diguten lis-kargile gutxi batzuk!». Baina ez, hau ez da horre-la. Idazle, artista eta kaleko jendearen arteanere ongi hezitako pertsona asko geratzen direlauste dut, jakin badakit, hobeto esanda, zin egi-ten dut. Jende hau zuzentasunaz dohaturik dagoeta beti du burua prest eskaintzen zaizkien berri-kuntzak jasotzeko. Alemaniak gaizki egingo luke

Page 77: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

pentsatzen Parisen mukiak atzamarrekin ken-tzen dituzten barrabasak besterik ez direla bizi,gero mukiak pasatzen den gizon handi baten biz-karrean garbitzeko, gainera. Honelako uste batez litzateke guztiz inpartziala. Alde guztietanpiztu da erantzuna, esan dudan bezala. Ezustekobegikotasun adierazpenek egileari adorea emandiote bere xedeari eusteko. Gauzek horrelajarraitzen badute nahigabe asko laster arinduegingo direla espero daiteke, baita Tannhäuserberriz emango dutela, baina beste leku batean,Operako abonatuek obra jazartzeko interesik ezdezaten izan.

Azkenean ere ideia bota dugu, sarguneaegina dago, gauza inportantea da. Wagnerrekemandako ideia mesedegarriez baliatuko damusikagile frantses bat baino gehiago. Obraduela gutxi argitaratu zen, enperadorearen agin-duz, zeinek mesede handia egin baitio izpiritufrantsesari. Izpiritu logikoa da hau, ordena dugustuko eta bere bilakaerak erraz berrartuko dumartxa. Errepublika eta lehen Inperioaren agin-tepean musikak oso maila altua lortu zuen, garaihonetako gauzarik miragarrienetakoa bihurtuz,

Page 78: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

literatura uzkurtu egiten zen bitartean. BigarrenInperioko buruak gure ondokoek ahoan zutengizonaren lana entzuteko jakin-mina sentitzenzuen ala gogoeta abertzale eta argiagoak era-ginda jardun al zuen? Edozein kasutan guztion-tzat izan da mesedegarri bere jakingura.

1861, apirilak 8

Idazleak Richard Wagnerri idatzi zion mirespen eskutitza1860ko otsailak 17, ostirala.

Jauna,Beti pentsatu dut artista handi bat, ospeare-

kin oso usatua izanik ere, hunkitu egin zitekeelaegiatako konplimendu baten aurrean, konpli-mendua esker oneko garrasia izanez gero.Garrasi hau, gainera, gauza bitxia da frantsesbatek botata, nekez hunkitzen baikara gu. Nireherrian musikak baino ahots ozenagoa daukapoesiak edo pinturak. Lehenengo eta behin,inoiz sentitu dudan goramen musikalik handiena

Page 79: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

zor dizudala esan nahi dizut. Jadanik ez daukatgizon sonatuei idazten olgatzeko adinik, bainanire mirespena adierazteko zalantza oro desa-gertu zait artikulu iraingarriak egunero irakurrieta gero, barregarriak benetan, egin ahal guz-tiak egiten dituzte zure jeinua laidotzeko. Lehe-nago ere eman dit oinaze eta lotsa nire herriakbeste zenbait gizon iraintzeagatik. Sumindurakazkenean nire esker ona adieraztera bultzatunau. Nire burua ergel hauengandik bereizi nahinuela pentsatu nuen.

Antzoki Italiarrera zure lana entzutera ez nin-tzen jarrera onaz joan. Aurreiritziz beterik nintze-la aitortzen dut. Baina barkatu egingo didazu,maiz sartu didate ziria eta asmo handiz beterikoberbontzi askoren musika entzun dut. Zuk segi-tuan erakarri ninduzun. Adierazi ezin den zerbaitsentitu nuen eta barre ez badidazu egiten, horiazaltzen saiatuko naiz. Musika ezagutzen nuelairuditu zitzaidan aurrena. Ondoren, pentsatu etagero, mirari honen jatorria ulertu nuen, musikahau nire musika zela iruditu zitzaidan, eta gizo-nak berari atsegin izateko egin diren gauzak eza-gutzen dituen erara ezagutu nuen nik. Zorrotza

Page 80: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

ez denari barregarria oso irudituko zaio esaldihau, batez ere nire antzeko norbaitek idatzia,musikaz ez baitakit ezer, Weber eta Beethove-nen zati batzuk entzuteak (gozamen handiz,hauxe bai da egia) besterik ez du osatzen nireheziketa.

Handitasunaren ezaugarriak hunkitu ninduenjarraian. Handitasunaren irudia ematen da etahanditasunera iristeko indar egiten da. Natura-ren hots eta ezaugarrien handitasuna eta gizo-naren irrikeria ere igarri nizkien zure lanari. Nor-bera txunditua eta liluratua sentitzen da bereha-la. Erlijiozko estasia irudikatzen duen zatiabitxienetarikoa da eta musikak inoiz eman didanzerbait sentiarazi zidan. Gonbidatuen sarreraketa Eztei-jaiak sortutako efektua izugarria da.Gurea baino handiagoa den bizitza baten han-dientza sumatu nuen. Beste gauza bat: senti-mendu nahiko bitxia jasan nuen, ulertu egitennuen, musikak bereganaturik, airez aire edotaitsasoaren gainetik ibiltzearen antzeko atseginsentsualaz, eta hau guztia harro eta pozik gaine-ra. Eta musikak bizitzaren harrotasuna barreia-tzen zuen aldi berean. Harmonia sakon hauek,

Page 81: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

orokorrean, irudimena bizkortzen duten sustaga-rrien gisakoak begitandu zitzaizkidan. Azkeneanere, eta barrerik ez egiteko eskatzen dizut, eneizaera eta ohiko ardurek eragindako sentsazioaknabaritu nituen. Gauza oro da zorrotza eta era-kargarria, gora egiteko gogoa sumatzen da, neu-rriz gainekoa eta itzela den zerbait. Pinturatikhartutako konparazio batez baliatzen banaiz,adibidez, azalera handiko gorri iluna ikustendudala asmatuko nuke. Gorri hau irrikaren irudiabaldin bada, pixkanaka iristen dakusat, gorri etaarrosa guztietatik iraganez, suaren goritasunaizatera. Zaila eta agian ezinezkoa ere ematen dusuhartasun biziagorik lortzeak. Azken suziriak,ordea, atzealdeko zuria baino zuriagoa den lorra-tza marrazten du. Arimak botatzen duen goiene-ko oihu asaldatua dugu hau, irudia atsegin badu-zu. Entzun ditugun Tannhäuser eta Lohengrinzatiei buruzko zenbait gogoeta idazten hasia nin-tzen, baina dena ezin dela esan onartu dut.

Hortaz, betiko jarrai nezakeen gutun hau. Ira-kurri ahal izan baduzu, benetan eskertzen dizut.Berba gutxi batzuk erantsi besterik ez zait geldi-tzen. Zure musika entzun nuen egunetik zera

Page 82: Charles Baudelaire - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Charles Baudelaire, Wagner.pdf · Hausnarketa honetan Antzinaroa dute aitzin-dari poeta eta musikariak. Baina

esaten diot neure buruari etengabe, batez ereune txarretan: Gaur gauean Wagner apur batentzun banezake bederen... Nire moduko gizongehiago daude zalantzarik gabe. Laburbilduz,kazetarien lan eskasa gainditzeko beste senaizan duen publikoarekin pozik egon behar duzu.Zergatik ez zenuke emango beste zenbait kon-tzertu zati berriak gaineratua? Gozamen berriezbeteriko gustu aurreratu bat erakutsiko diguzu.Eskubiderik baduzu espero dugun gainontzekoaukatzeko?

— Berriz ere, jauna, benetan eskertzen dizutzure lana.

CH. BAUDELAIRE

Nire helbiderik ez dut erantsiko, apika zerbaiteskatu gura dizudala pentsa zenezake-eta.