16
BIZKAIKO HITZA JUANAN RUIZ / FOKU Batz kooperatibak Araluce trokelgintza enpresa itxi nahi du, Batzen bideragarritasuna kolokan jartzen duelakoan b Araluceko langileek kontrakoa uste dute, eta protestan daude , enpleguen defentsan b 2-3 Zabalik eutsi ezinik Kultura Arteak duen indar eraldatzaileaz gogoeta egingo dute Barakaldon, asteburuan 10 Ingurumena Baserritarrek eta ekologistek kritikatu egin dituzte basurde kopurua gutxitzeko neurriak 6 Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

BIZKAIKOHITZA

JUANAN RUIZ / FOKU

Batz kooperatibak Araluce trokelgintza enpresa itxi nahi du, Batzen bideragarritasuna kolokan jartzenduelakoan b Araluceko langileek kontrakoa uste dute, eta protestan daude , enpleguen defentsan b 2-3

Zabalik

eutsi ezinik

Kultura Arteak duen indareraldatzaileaz gogoeta

egingo dute Barakaldon, asteburuan

10Ingurumena Baserritarrek etaekologistek kritikatu egin dituzte

basurde kopurua gutxitzeko neurriak

6Ostirala 2019ko azaroaren 15aX. urtea421. zenbakia

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Peru Azpillaga Diez

Itxita. Hala topatu zuten

Araluceko langileek tro-

kelgintza fabrika gaue-

ko txandara sartzera

zihoazenean; joan den

astean izan zen hori. Ha-

rridura eta urduritasuna. Mon-

dragon Korporazioko Batz koo-

peratibak urrian jakinarazi zien

langileei fabrika ixtera zihoala,

jada ez zelako gai merkatuaren

eskariari erantzuteko. Geroztik,

martxan zegoen langileen eta en-

presaren etorkizuna erabakitze-

ko prozesua: mobilizazioak, pro-

posamenak, ezezko erantzunak...

Garai zailak dira Igorreko fabri-

kako 141 langileentzat. Baina ez

dira hain ezohikoak ere Arratiako

biztanleentzat, desindustrializa-

zioak eta krisi ekonomikoak go-

gor astindu baitu bailara. Orain-

goan, baina, berezia da egoera.

Izan ere, bai Batz kooperatiba, bai

Araluce fabrika, biak hala biak

Igorren bertan kokatutako en-

presak dira, eta lan gatazkak hau-

tsak harrotu ditu jadanik gogor

kolpekatuta dagoen eskualdean.

Hain zuzen ere, gatazkan mur-

gilduta dauden bi aldeen arteko

tentsioak goia jo zuen joan den

ostiralean, Araluceren jabe den

Batz enpresak ordu txikietan ix-

tera behartu ondoren, abokatu

eta ertzainen bidez. Egoerak

ezustean harrapatu zituen langi-

leak; are gehiago kontuan izanda

oraindik ere enpresaren bidera-

garritasuna defendatzen dutela,

eta, hortaz, negoziazio prozesu

batean murgilduta daudela Ba-

tzekin. Orduak igaro ahala, langi-

leak fabrikara joan ziren, eta ata-

rian elkarretaratu, lantegitik ma-

kineria ateratzea eragotzi nahian.

Ordutik, 141 beharginek zaintza

txandak egiten dituzte makinak

eta beste jabetzak eraman ez di-

tzaten.

«Hemen ikusi duguna lotsaga-

rria da», salatu du Sergio Velaz-

quez Araluceko ELA sindikatuko

ordezkariak, itxiera patronalaren

harira. «Ezin dugu ulertu nola

Batz bezalako kooperatiba batek

erabaki dezakeen Aralucen dago-

en lana gauez eta saldukeriaz ate-

ratzea». «Gainera, Ertzaintza

erabili dute fabrikan dugun lan

eskasa eramaten saiatzeko», ke-

xatu da. Izkander Agirrezabala

Araluceko langileak ere joan den

astean goizaldetik bizi izandako-

ak kontatu zizkion BERRIAri: «Hau

oso gogorra izan da. Enpresa ho-

rrela ixtea, jendea eskoltatuta ate-

ratzea... Gainera, ixtera etorri di-

ren langileetako batzuk, Batz ko-

operatibakoak, herriko jendea di-

ra, betiko ezagunak. Oso gogorra

da».

Hiru urteko ibilbideaVelazquezek azaldu duenez, lan-

gileek ez dute ulertzen zelan era-

baki dezakeen Batzek Araluceko

fabrika ixtea, hura erosi eta pare

bat urte baino ez direnean igaro.

«Arrazoiren batengatik erosi zu-

ten Araluce; inork ez du enpresa

bat ixteko erosten». Hori dela eta,

Batz taldeak hartzen dituen era-

bakien gaineko ardura duela az-

pimarratu du: «Batzek ulertu be-

har du bere erabakiek ondorioak

dituztela, bai erosten duenean,

bai saltzen duenean ere, eta on-

dorio horiek bere gain hartu be-

har ditu».

Batz kooperatibatik, jakina,

bestelako ikuspuntu bat dute ga-

tazkaren inguruan, eta autogin-

tzaren merkatuak duen egoera

«latzari» leporatu diote Araluce

enpresa ixteko erabakia. «Aralu-

ce 2016an erosi genuen. Momen-

tu hartan ez zuten ekoizpen pro-

duktibitaterik, eta lan erregulazio

betean zeuden; esaterako, dagoe-

neko bazuten guri leporatu digu-

ten %16ko soldata jaitsiera»,

adierazi du Batzeko bozeramaile-

Batz kooperatibak Araluce trokelgintza fabrika itxiko duela jakinarazi du, argudiatuta ez delaerrentagarria. Langileek bideragarria dela defendatu dute, eta lanpostuei eusteko erabaki irmoaazaldu. Akordiotik urrun daude, eta tentsioak goia jo du Batzek itxiera patronala ezarri duenean.

Aralucen, ez atzera, ez aurrera

2 Astekoa BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a

Araluceko langileek beren

fabrikaren sarreran egindako

protesta. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

ak —ez du bere izena eta kargu ze-

hatza agertzerik nahi—. Argudia-

tu duenez, momentu hartan mer-

katuaren egoera ikusita, pentsatu

zuten gauzak ondo joango zirela:

«Batzen badugu trokelgintza di-

bisio bat. Negozioa hedatzeko au-

kera ona izan zitekeela uste ge-

nuen: Araluce ez zegoen ondo,

bailara berekoa zen... Aproposa

iruditu zitzaigun».

Esplikatu du autogintzaren

merkatua gainbeheran sartu zela

gero, 2017an, eta batez ere

2018an: «Eta jada aurtengoa defi-

nitiboa izan da». Elektrifikazioa-

ren ondorioz, auto ekoizpena gel-

ditu egin dela dio: «Auto ekoizle-

ek ez dakite zer aldetara jo; ez

dute argi zer motatako autoak

atera, eta produkzioa gelditu egin

da; jada ez dira trokelak ekoizten,

eta gu guztiz harrapatuta geratu

gara arlo horretatik». Europako

trokelgintza guztiaren kontua

dela nabarmendu du, gainera:

«Asko ari dira ixten edo bestelako

neurriak hartzen; ez da Batzen

gauza edo gestio txar baten kon-

tua, arazo koiunturala da»:

Batzeko bozeramaileak jakina-

razi du egoera aurreikusi egin zu-

tela, eta, horri aurre egiteko, kon-

tingentzia plan bat garatu zutela:

«Inbertsioak, makineria berria,

soldata jaitsierak, ezohiko paga

kentzea, ordutegiak malgutzea...

Baina Aralucen ez genuen ezer

ukitu; besteak beste, haiekin

adostutako soldata igoerak izan

zituzten». Hala ere, azaldu due-

nez, orain jasanezina bilakatu da

egoera: «Ezin izan dugu gehiago

eutsi, gure kooperatibaren iraun-

kortasuna ere arriskuan ipintzen

ari garelako».

Hortaz, urrian eman zitzaien

ixtearen berri beharginei; Batze-

tik azpimarratu dute haiekin hiz-

ketan ibili direla geroztik, eta bai-

ta lehenago ere: «Aurreko urtean

jada jakinarazi genien zein zen

merkatuaren egoera, ez genuela

lan kargarik bi fabriketarako eta

esfortzuak egiten ari ginela inber-

tsore berri baten bila, Araluce ire-

kita mantendu zedin».

Trokela trukeanBatzeko bozeramaileak azaldu

duenez, ostiralean itxiera patro-

nala ezarri baino lehen, Batzeko

ordezkariak eta Araluceko enpre-

sa batzordea batu, eta honako au-

kera hau proposatu zitzaien:

amaitutako trokela emanez gero,

Batzek lan gehiago esleituko lioke

fabrikari, hilabete gehiagorako

lana lortuz eta denbora irabaziz

irtenbide bat lortzeko bidean.

«Ezezkoa eman ziguten, lehena-

go egindako beste proposamen

batzuekin bezala, eta horregatik

joan ginen gu trokelaren bila».

Ohartarazi duenez, Batzen bezero

batek behar duen trokel amaitu

bat dago Aralucen: «Arriskuan

dago zenbait auto merkaturatzea,

eta, imajinatu dezakezunez, hori

gertatuz gero izango ditugun kal-

teak ezingo genituzke jasan».

Baina Velazquezek deritzo Batz

kooperatibak lan «kaskarra»

egin duela Araluceren itxiera

kudeatzeko. «Orain arte ez da

prozesurik existitu, ez da ezta

erregulazio espedienterik ireki;

ez dute ezer egin, hemen Polizia-

rekin eta abokatuekin

agertu diren arte».

Ertzaintza enpresa pri-

batu baten interesen

defentsan erabili izana

salatu du, eta azaldu du,

gainera, aipatutako tro-

kela amaitu gabe dagoe-

la: «Egoera onean dago,

baina ez dago amaituta;

etorkizunera begira

dugun lan urriaren parte

da». Horrekin batera,

Batzek ezarritako itxiera

patronala ilegala dela

ohartarazi du: «Ez dute

inolako argudiorik

eman, trokela nola edo hala ate-

ratzea zen haien asmo bakarra».

Oraingoz, lan ikuskaritzaren

eskuetan dago kasua, eta eguno-

tan emango du erabaki bat.

«Lana badago, alternatibaren

bat bilatu behar dugu, baina guk

ez dugu itxieraz hitz egin nahi,

lanpostuen defentsaz eta enpre-

saren bideragarritasunaz bai-

zik», esan du Velazquezek. «Gu

prest gaude ahal bezainbeste itxa-

roteko, baina gure kooperatiba

eta gure zazpiehun langileak

arriskuan jartzen ari gara», eran-

tzun du Batzeko bozeramaileak.

«Hainbat proposamen jarri diz-

kiegu mahai gainean, eta azkena-

ren erantzunaren zain gaude

oraindik». Era berean, erantsi

duenez, haientzat ere ez da egoera

erraza:«Bailara txikia da hau; de-

nok ezagutzen dugu elkar, eta

hurbilekoak ditugu alde batean

zein bestean».

3AstekoaBIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a

Peru Azpillaga Diez

Desindustrializazioak gogor as-

tindu du Arratia. Ibaiari jarraitu-

ta, bailara zeharkatzen zuten fa-

brika askok ateak itxi behar izan

dituzte, eta lanpostuak defenda-

tzeko borrokak ugaritu egin dira.

Batz kooperatibak 2016an erosi-

tako Araluce trokelgintza fabrika

ixteko erabakiaren ondorioz sor-

tu da ugazaben eta langileen arte-

ko azken gatazka. Biak zein biak

Igorrekoak izanik, lan gatazkak

sortu duen tentsioa herrira ere

hedatu da. Horregatik, herriko al-

kate Illart Gumuzio bere eskual-

deko lanpostuak bermatuko di-

tuen aterabide bat lortzeaz min-

tzatu da.

Igorreko bi enpresaren artean

sortu da gatazka hau. Zer eragin

izan du herrian?

Berez larriak dira fabrika baten

itxiera eta lanpostuen galera da-

karren egoera denak. Eta, gatazka

horretan murgilduta dauden bi

aldeak herri berekoak direnean,

bada, are gehiago. Kasu honetan,

oso gogorra da, bereziki sostengu

ekonomikoa galtzeko arriskuan

dauden Araluceko 141 familia ho-

rientzat; baina Batz kooperatiba

osatzen duten zazpiehun familia

horientzat ere ez da erraza. Azken

finean, denok dugu senitarteko,

lagun edo auzokideren bat bertan

lanean, eta zaila da honetatik ezer

onik ateratzea.

Orain arte nola erantzun dute he-

rritarrek?

Hau ez da arazo puntual bat, az-

ken urteetako krisiaren azken ka-

pitulua baino ez. Testuinguru ho-

rretan, herritar guztiok ikusten

dugu arduraz eta minez 141 fami-

lia arriskuan egotea. Bai Araluce-

koak, eta baita Batzekoak ere, bai-

larako langileak dira. Edozein en-

presatakoak izanda ere, guk ez

dugu hau bi enpresatako langile-

en arteko gatazka modura ikus-

ten, eta uste dugu ez duela hori

bihurtu behar, bestela denon ga-

lerarako izango delako jada gaitza

den egoera.

Zer egin dezake udalak konpon-

bide bat lortzeko?

Oraingoz, bitartekaritza lanak

egiten gabiltza. Inguruko herrie-

tako alkateekin harremanetan

gaude, eta Araluceko enpresa ba-

tzordearekin eta Batzeko zuzen-

daritzarekin ere bildu gara. Dena

den, kasu honetan, Jaurlaritzak

hartu behar ditu neurriak, eta ho-

rregatik eskatu diogu bilera bat;

gai hau landu eta gure eskualdeak

bizi duen desindustrializazio pro-

zesuari aurre egiteko. Guk argi

dugu bi enpresen iraupena ber-

matzeko eskura ditugun baliabi-

de guztiak jarriko ditugula

Nola dago eskualdea?

Azken urteetan geroz eta enpresa

gehiago itxi dira. Beti da gai ardu-

ratsua. Aitzitik, zenbait enpresa-

tako langileek, ondo borrokatu

ostean, egoerari buelta ematea

lortu dute. Guk hor kokatu behar

dugu: Arratian lan eta bizi nahi

dugu, eta, modu batera edo beste-

ra, enplegu horiek defendatzeko

borrokatu behar dugu. Horreta-

rako giltza Eusko Jaurlaritzak du,

gai hau ahalik eta ondoena kon-

pontzeko inplikatu behar da.

«Enplegu horiekdefendatu behardira; Jaurlaritzakdu horretarakogiltza»

Illart Gumuzio

Igorreko alkatea

JUANAN RUIZ / FOKU

Ezin dugu ulertu nola Batzekerabaki dezakeen Aralucendagoen lana gauez etasaldukeriaz ateratzea»Sergio VazquezAraluceko ELA sindikatuko ordezkaria

«Auto ekoizleek ez dakite zer aldetara jo, ez dute argi zer motatako autoak atera, etaprodukzioa gelditu egin da»Batz enpresako bozeramailea

‘‘

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aIritzia

RNAHINONDIKMaite BerriozabalBerrizbeitia

Goretex jendea

Ez dut gehiago eztabai-

datuko. Akabo. Berdin

dit zer esaten duen au-

rrekoak, ni nirera. Iri-

tzia ematea libre da eta ez diot nik

zertan nire iritzirik eman. Beti

gertatzen zait gauza bera berare-

kin eta gaur ez daukat gogorik.

Ez du ezer lortuko, berdin du.

Gaurkoan isilik egongo naiz, ez

naiz sartuko. Eta sartu egiten

zara, barruraino sartu ere. Iritzia

ematea libre dela dioen horren

berba-jarioak tinpanoaren azala

urratzen dizu eta berotu egiten

zaizkizu masailak. Aurrean du-

zunak hasi duen bakarrizketa el-

karrizketa bihurtzen duzu eta

bera baino gehiago inplikatzen

zara. Berak bekain ertz bat mugi-

tu ere egin barik esaten duen

baieztapen bakoitza ezpata laser

batekin moztu nahiko zenuke.

Esaten duenak beste sumintzen

zaitu esateko duen moduak. Ze-

ruertzera begira hitz egiten du eta

zuk bere begiak bilatzen dituzu;

berak ez ditu zure begiak behar.

Ahots sakon eta pausatuz egiten

du berba. «Nik badakit eta zuk

ez» dioen neoizko kartel bat da-

rama bekokian.

Berak edozeri buruz eman de-

zake iritzia, eta gutxien espero

duzunean zure erantzunak neu-

tralizatzen ditu. Berak esan deza-

ke apustu makinak ez direla ara-

zo, arazoa jokatzen duenarena

dela. Esan dezake etorkinei den-

boraldi batez diru-laguntzak

kenduz gero ikusiko genukeela

nola hasiko liratekeen lanean.

Esan dezake emakume batzuk

bakar-bakarrik geratuko garela

hainbat aldarrikapen egiten ja-

rraitzen badugu. Esan dezake an-

tzerkira joatea garestia dela, bai-

na kubata on batek balio dituela

10 euro. Esan dezake euskaldun

berriak euskaraz aritzea ondo da-

goela, baina naturaltasuna falta

zaiela. Hori eta askoz gehiago

esan dezake berak.

Hasten zara argudiatzen, adie-

razten zergatik ez zauden ados.

Orduan bere neutralizaziorako

tresnarik garatuenak baliatzen

ditu: ez jarri horrela, ez eraman

dena muturrera, ez da hainbeste-

rako, gaztea zara oraindik eta

ikasiko duzu... Zure argudioak

lurrundu egiten dira eta eskuan

daramazun ezpata laserra kara-

meluzkoa dela sentiarazten dizu.

Jende horrekin, euriak alboz

egiten duenean bezala sentitzen

naiz. Aterkia non, haize bolada

beste aldean. Zu belaki eta bera

Goretex. Zu mela-mela, xurgatu

eta xurgatu eta bera zure hezu-

rretarainoko umela ulertu ezin-

da. Astintzen ditu ur tantak eta

lehor beste ziur jarraitzen du au-

rrera. Goretex jendea da hori.

Azal iragazgaitza dute eta beraien

azalean sobera duten ura astindu

eta ingurukooi botatzen digute.

Belakiok busti eta lehortu egi-

ten gara. Batzuetan euri gaindo-

sia izaten dugu eta besteetan pu-

tzuz putzu ibiltzen gara gustura.

Ederra da euripean dantza egitea.

Ederra da beste baten beroak

gure umela epeltzea. Ederra da

bustiegi gaudelako lehortzeko la-

guntza eskatzea. Ederra da lur le-

horrean ur marka uztea. Ederra

da beste belakien biguntasuna.

Ederra da jakitea euriak alboz

egiten duenetan ere izango dugu-

la non lehortu.

Beraiek Goretex izango dira,

baina ez dute transpiratzen. Gora

belakion iraultza!

Azal iragazgaitzadute eta beraien

azalean sobera dutenura astindu

eta ingurukooibotatzen digute

Irudiab Bilbo

Erresonantzia zerbitzua, auzitanOsatek SA enpresak egiten ditu Osakidetzarentzako erresonantzia magnetikoak. Berez, Osakidetza da enpre-

sa horren jabea. Osatekek Urdulizko ospitalean dituen langileek protesta egin zuten martitzenean, enpresak

Bilboko Bizkaia plazan duen egoitzan. Salatu dute enpresak erresonantziak egiteko makina berria erosi duela

hitzordu gehiago eman ahal izateko pazienteei aldi berean. Baina lantaldea ez da handituko. Ohartarazi dute

zerbitzuaren kalitatea okertuko dela, langile kopuru berak lan bikoitza egin beharko duelako. BIZKAIKO HITZA

%20BAILENGO NARKOSALAKO ERABILTZAILE ANDRAZKOAK

Gizakia fundazioak Bilboko Bailen kalean duen narkosalak 400 erabil-

tzaile ditu urtean. Horietatik %20 andreak dira, aurreko urteetan baino

%5 gehiago. Igoera, batez ere, andreak laguntza eskatzen hasi direlako

gertatu dela azaldu dute. Droga mendekotasuna dutenei kontsumorako

leku seguru bat eskaintzeko ireki zuen narkosala Munduko Medikuak

GKEak, 2003. urtean. 2013tik, Gizakia fundazioaren esku dago.

BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea

du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko

Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko aukera

ere badago:[email protected].

%

Adingabeen aurkako sexu abusuaksalatuko dituzte azaroaren 19an

BILBO bAzaroaren 19a adingabeen aurkako sexu abusuak salatzeko

eguna da mundu osoan. Horregatik, Bilbon elkarretaratzea egingo

dute egun horretan, datorren asteko martitzenean: 18:30ean izango

da, Arriaga plazan. Azken urteetan gizartean oihartzun zabala izan

duten hainbat kasu ezagutu dira Bizkaian: besteak beste, Gaztelueta-

koa, Bilboko salestarren eskolakoa eta Basauriko entrenatzailearena.

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Peru Azpillaga Diez Bilbo

Zallako Udalak ezohiko neurriak

eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Las Lagunas zabortegian piztu di-

ren suteak ikertu eta egoerari ate-

rabidea topatzeko. Eskaera joan

den astean igorri zitzaion Eusko

Jaurlaritzako Ingurumen Sailari,

hain zuzen ere, urriaren 31n za-

bortegian sute bat izan ostean.

Izan ere, Cespa enpresak kudea-

tzen duen zabortegi horrek zen-

bait herritarren arreta piztu izan

du bere sorreratik, eta, azken hi-

labeteetako suteen ostean, arreta

hori kezka bilakatu da.

Uztailaz geroztik, hiru aldiz

piztu dira suteak Zallako zaborte-

gian; azkena, joan den ostegune-

an. Suhiltzaileek orduak behar

izan zituzten hura amatatzeko,

eta ezbeharraren arrazoiak ez

dira oraindik argitu. Horren au-

rretik, beste bi sute ere izan dira

zabortegian, hilabete gutxiko tar-

tean. Lehendabizikoa uztailaren

24an izan zen, eta enpresak au-

rreko egunetan izandako tenpe-

ratura altuei egotzi zien ezbeha-

rra. Bigarrena irailaren 6an gerta-

tu zen, zabortegian etxetresna

elektrikoentzat dagoen gordai-

luan. Oraindik ez da argitu zerk

eragin zuen.

Egoera horretan, esku hartzeko

eskatu dio Zallako Udalak Eusko

Jaurlaritzako Ingurumen Sailari.

Hain zuzen ere, eskatu dio Cespa-

ri ezohiko neurriak hartzea exiji-

tu diezaiola, herrian kudeatzen

duen zabortegia segurua dela

bermatzeko. Hala, suteen kausak

argitu bitartean, eta halako ezbe-

har gehiago ez gertatzeko neurri

zehatzak ezarri arte, ezohiko

neurriak indarrean egotea eskatu

du udalak. Horrekin batera, be-

harrezkoa balitz, suteen zergatia

argi izan arte zabortegiko jardue-

ra aldi baterako etetea ere galde-

gin du Zallako Udalak.

Udalaren erabakia enpresaren

kudeatzaileekin eta erakundee-

kin hainbat bilera egin ostean

etorri da. Dena dela, hau ez da

izan batu izan diren lehenengo al-

dia. Irailaren 6an piztutako sutea-

ren ostean ere egin zuten bilera,

eta, harako hartan, udalak zain-

tzaile erreten jarraitua bermatze-

ko eskatu zion zabortegiaren ar-

dura duen enpresari.

Zabortegia, aspaldiko arazoLas Lagunas zabortegiak, ordea,

hasiera-hasieratik sortu izan du

polemika Zallako herritarren ar-

tean. Besteak beste, zabortegiaren

sorreraren harira sortu zen Zalla

Bai auzokide elkartea. Elkarteak

sorreratik aldarrikatu izan du za-

bortegia ez zela eraiki behar, eta,

Zallako Udalean agintean egon

den azken bi agintaldietan, lan

egin du zabortegiaren inguruko

«irregulartasunak» salatu eta

haren jarduna kontrolatzeko.

Hori dela eta, Zalla Baik eta Biz-

kaia Zero Zabor plataformak kri-

tikatu egin dute Jaurlaritzak az-

ken urteetan zabortegiarekin

izandako jarrera, eta horren arris-

kuen berri eman dute; zalantzan

jarri dute, besteak beste, Zallako

zabortegira heltzen diren zabo-

rren nolakotasuna. Adierazi du-

tenez, 2019an, Eusko Jaurlaritza-

ren Ingurumen Sailak baimena

eman zion Cespa enpresari Las

Lagunaseko zabortegian proba

esperimental bat egiteko. Horren

helburua, hain zuzen, Zabalgar-

bitik ekarritako 30.000 tona hon-

dakin baloratzea zen.

Salatu dutenez, zaborren ingu-

ruko eztabaida ez da berria.

2014aren hasieran, Zallako Udala

konturatu zen Zabalgarbiko

erraustegitik ekarritako honda-

kinak uzten ari zirela Las Laguna-

seko hondakin ez-arriskutsuen

zabortegian. Hori dela eta, garai

hartan udalean agintzen zuen al-

derdiak, Zalla Baik, zabortegia ix-

teko eskatu zuen, «hondakinen

isuriaren irregulartasuna eta

sute-eztanda arriskua» tarteko.

«Eraiki zuten egun beretik

eman ditu arazoak zabortegiak»,

azpimarratu du Manu Maestre

Zalla Bai auzokide elkarteko kide-

ak. «Onura publikorako eremu

batean eraiki zuten, zenbait erre-

karen iturburutik gertu, eta hain-

bat arazo ekarri dizkigu auzoki-

deoi: usain txarrak, lurrinak, ga-

sak, eta ibilgailuen mugimendu

handia», azaldu du. Kezka ere

sortu duela erantsi du. Izan ere,

herritarrek ez dute inoiz jakin zer

den zehatz-mehatz bertan pila-

tzen den zaborra. «Berez, arris-

kutsuak ez diren hondakinen za-

bortegi bat da, baina jakin izan

dugu hori ez dutela beti errespeta-

tu».

Horregatik, Maestek jakinarazi

duenez, udal gobernura heldu zi-

renetik saiatu ziren zabortegiaren

jarduna «ahalik eta gehien»

kontrolatzen. 2018an ere, Zalla

Bairen agintaldiaren amaieran,

sute bat izan zen. «Informazioa

eskatu genuen, baina Jaurlaritzak

ez zigun erantzunik eman, eta en-

presak tximista bati egotzi zion

sutea, Euskalmeten datuek teoria

hori ezbaian jartzen zuten

arren». Maestrek sute batek ekar

ditzakeen kalte larrien inguruan

ohartarazi du, eta Jaurlaritzaren

Ingurumen Sailak erakutsi duen

«hermetismoa eta lankidetza fal-

ta» kritikatu du. «Oraindik ez

dakigu zerk pizten dituen suteak:

2018koa tximista bat izan omen

zen; uztailekoa, berriz, tenpera-

tura altuek eragindakoa. Baina

enpresak udalari jakinarazi dio-

nez, azken biak nahita

piztutakoak izan direla

argudiatu dute... Ez du ez

hanka ez buru».

Ulergaitza zaio enpre-

saren eta Jaurlaritzaren

artean suteen kasua ezin

topatu izana, eta garden-

tasun falta leporatu dio

azken horri: «Enpresa-

ren interesak jarri dituzte

pertsonon osasunaren eta ongiza-

tearen gainetik». Horrekin bate-

ra, zalantzan jarri du egun Zallan

agintean dauden alderdi politiko-

en eskaera: «Orain neurriak es-

katu arren, bere garaian atzera

bota zuten zabortegiaren gaineko

kontrola areagotzeko guk aur-

keztutako mozio bat».

Zabortegian izandako suteekkezka eragin dute ZallanArgitu gabe dago zerk piztu dituen iraileko eta urriko suteak b Udalak Jaurlaritzari galdegindio ezohiko neurriak eskatzea kudeatzaileari b Zabalgarbiko hondakinak jaso ditu sarri

Zallako Las Lagunas zabortegira kamioiak sartu egiten dira egunero. JUNE PRIETO / FOKU

Arriskutsuak ez direnhondakinen zabortegi bat da,baina jakin izan dugu hori ez dutela beti errespetatu»Manu MaestreZalla Bai auzokide elkarteko kidea

‘‘

5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Gaiak

Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Ibai Maruri Bilbao Bilbo

Basurdeak ez dira

maskotak. Ez

zaie jaten eman

behar. Basoetan

badituzte gura

beste ezkur».

Elena Unzueta Bizkaiko Iraun-

kortasunerako eta Ingurune Na-

turala Zaintzeko diputatuak

«erantzukizunez» jokatzeko es-

katu die Basauriko Basozelai au-

zoko bizilagunei. Uste du jaten

ematen zaielako itzultzen direla,

hein batean, basurdeak herrigu-

nera. Diputazioak jateko lekuak

atondu dizkie mendi goienean,

herrira jaits ez daitezen. Bestelako

alternatiba batzuk aztertzen ere

badabiltzala esan du. Izan ere, az-

ken hilabeteetan arazo handia

dute Basaurin basurdeekin.

Konponbidea emateko asmo-

tan, joan den irailean uxaldia egin

zuten ehiztariek herrian, eta ba-

surde bi hil zituzten. Baina gerora

ere jarraitu dute basurdeek herri-

ko plaza eta kaleetan agertzen: ja-

teko bila ibiltzen dira gauetan.

Egun argiz ere agertu izan dira

noiz edo noiz. Horrek sor ditzake-

en arriskuengatik kezka agertu

dute bizilagunek.

Basauriko kasua arazo handia-

go baten alderik agerikoena da.

Izan ere, Bizkai osoan dago basur-

dearen inguruko kezka. Harrapa-

ri naturalik gabe —otsoa—, azken

hamarkadetan gora eta gora egin

du animalia basati horren popu-

lazioak. Ez da erraza kopurua ja-

kiten: 8.000-10.000 direla uste

da. Baina ehiztariek uxaldietan

harrapatutako basurde kopurua

argigarria izan daiteke. 1999tik

2018ra %542,9 hazi da. Era berean,

baserritarrek egindako kalte-or-

dain eskaerak ere nabarmen

gehitu dira: 1999tik 2017ra,

%3.566. Arratian eta Hego Uribe

aldean —hor dago Basauri— izan

da adierazgarriena igoera hori:

%13.200 egin dute gora kalte-or-

dain eskaerek. Deigarria da, hala-

ber, kalte egindako eremuaren bi-

lakaera: 13.000 metro koadro izan

ziren 1999an, eta 544.000 2018an.

Consultora de Recursos Naturales

aholkularitza enpresak Bizkaiko

Diputazioarentzat aurten eginda-

ko txosten batean jasotako datuak

dira. Hamar kalte ekintzatik zor-

tzi baino gehiago larreetan izan

dira; %6,9, ortuetan; %5, indaba

eta artoa elkarrekin erein diren

lursailetan; %4,6, bazka-arto sai-

letan. Iaz, guztira, baserritarrei

106.000 euro ordaindu zitzaiz-

kien kalteengatik Bizkaian.

Basurdeek eragiten dituzten

auto istripuak ere ez dira gutxi: 41

izan ziren 2017an; 82 iaz; eta, aur-

ten, urria amaitu arte, 85 zenbatu

ditu Ertzaintzak. Batik bat, Bilbo-

ko metropolian —N-637 errepide-

an, Egirleta eta Enekuri gainetan,

Bilbondo merkataritza gunean,

Usansolon, Gurutzetan, eta AP-8

eta AP-68 autobideek bat egiten

duten eremuan—, Urkiolan, Mu-

xikan, Zornotzan eta Gernika-Lu-

mon eragin izan dituzte.

Ehiza da erakunde publikoek

arazo horri aurre egiteko ipini du-

ten irtenbidea. «Ehiza baino ez»,

kexatu da Bizkaiko EHNE sindi-

katuko Alberto Llona. «Ehiza

kontseiluan hartzen dira eraba-

kiak, eta ehizari begira hartzen di-

ra erabakiak. Guk uste dugu ez

dela nahikoa. EHNEk, Enba sindi-

katuak eta Lorra kooperatibak

ikuspegia zabaltzeko eskatu dio-

gu diputazioari; beste neurri ba-

tzuk ere hartu ditzala».

Aspaldion Basauriko kaleetan ibili dabasurdea, eta agerian utzi du Bizkai osoandagoen arazo bat: haren populazioakontrolik gabe hazi da. Eragileekdiputazioaren neurriak txarretsi dituzte.

Gutxitzekoneurriekgehituta

ITURRIA: CONSULTORA DE RECURSOS NATURALES SM

BASURDEA, BIZKAIAN

1999

Ehizatutako basurdeak*Egindako uxaldiak* Baserritarren kalte-ordain eskaerak

1.800

1.600

1.400

1.200

1.000

800

600

400

200

*Basurde ehizaldia aurreko urteko irailetik urte hortako otsailera bitarte izaten da

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018

1.730

basurde

Basurde baten eta auto baten arteko

istripua, artxiboko irudi batean.

JUANAN RUIZ / FOKU

6BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko azaroaren 15aGaiak

Basurdeek hondatutako lursail bat. EHNE SINDIKATUA

Debekatutako kaiola bat, Mungian. MUNGIAKO UDALA

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Ekologistak Martxan-eko An-

dres Illanaren arabera, basurdea-

ren populazioa hazten lagundu

du baso eta lahardi eremuak uga-

ritu izanak. Hala ere, ehiza dauka

erantzule nagusitzat. «Gutxitze-

ko neurriek gehitu dute basurde

kopurua». Iruditzen zaio uxal-

diekin gura zenaren kontrakoa

lortu dela. «Basurde helduen ehi-

za indartsua egin da. Ez da kume-

rik ehizatzen; ehiztariei ez zaie sa-

murra egiten. Eta horrek popula-

zioa nabarmen gaztetzea eragin

du». Gaur egun hiltzen diren ba-

surde gehienek 12-15 hilabete di-

tuzte, baina 18 urte arte bizi dai-

tezke. Hau da, 25, 35, 40 kiloko pi-

sua dutenak harrapatzen dituzte;

dagoeneko ez da ehizatzen 65 edo

70 kilokorik. «Zergatik? Ez da

nahi ez dutelako, ez dagoelako

baizik. Gaur egun gure inguruan

dauden basurde gehienek adin

hori eta pisu hori dute, eta hori

arazo larria da».

Izan ere, basurdeak familia tal-

deetan bizi dira. Eme heldu bat

izaten da buru, eta harekin ibil-

tzen dira gaztetxoagoak. Popula-

zioa gaztetzearen ondorioz, eme

heldu horiek desagertu egin dira,

eta taldeetako gaztetxoagoak hasi

dira ernaltzen, 14 hilabete baino

ez dituztenean. «Lehen ez zen

ohikoa hain gaztetan ernaltzea».

Beraz, taldeko bakarra ernaldu

ordez, hainbat ernaltzen dira aldi

berean. Gazteek helduek baino

kume gutxiago izaten dituzte. Ba-

surde eme heldu bakoitzak sei-

hamar kume izaten ditu; gazte-

txoek, hiruzpalau. Baina taldean

hainbat gazte egoten direnez,

osotara, taldean lehen baino de-

zente kume gehiago jaiotzen da

aldiro.

Illanak uste du otsoarekin ez

dagoela horrelakorik gertatzeko

arriskurik. «Ez dute ehiztariek

duten eskrupulurik kumeak hil-

tzeko. Are gehiago: haientzat

errazagoa da kumeak ehizatzea.

Beraz, populazioa modu oreka-

tuagoan izango genuke basurde-

en harraparia otsoa balitz, pertso-

nak izan beharrean». Ohartarazi

du animalia basatietan ezinbeste-

koa dela sexu eta adin taldeen ar-

teko oreka egotea, bestela popu-

lazioaren gaineko kontrola galdu

egiten delako.

Eme helduen falta horrek badu

beste ondorio bat. «Esperientzia-

ri esker, ikasia zuten non dituzten

ezkurrak jateko, nondik gurutza-

tu ditzaketen errepideak... Baze-

kiten ez zitzaiela komeni pertso-

nek landatutako ortuetara gertu-

ratzea, bestela arazoak izango

zituztelako. Jakituria hori adinak

emandakoa da. Baina gaur egun-

go basurdeak, oro har, hain dira

gazteak, ez dute behar beste den-

bora izan hori ikasteko, eta ez

dute taldean eme heldurik eduki

gidari lanak egiteko».

Bizkaiko Ehiztari Elkarteen Fe-

derazioak ere ez du begi onez jo

diputazioak egindako kudeaketa.

Javier Verona da presidentea.

«Gune babestu asko ditu. Urkio-

la, Urdaibai, Galdakaoko dinami-

ta parkea eta Malmasin inguruko

segurtasun eremua. Horietan

erabateko lasaitasunez ugaltzen

dira, eta, gero, handik jateko bila

jaisten direnean hasten dira ko-

meriak».

Era berean, gogora ekarri du

Basaurin arazoak hasi aurretik

ohartarazi zutela eurek zer gerta-

tuko zen. «Baina inork ez zigun

kasurik egin. Azkenean, ezohiko

neurriak hartu behar izan dituzte,

muturrekoak, herriguneetan

uxaldiak eginda. Eta ez gaituzte

kontuan hartu ezertarako».

Alternatiba eskeEhiztariak egiten dira basurdeek

baserritarrei egiten dizkieten kal-

teen arduradun; haiek ordain-

tzen dituzten aseguruak, zeha-

tzago esanda. Llonak azaldu du

prozesua: «Zuk kaltearen berri

ematen duzu, eta basozaina etor-

tzen da basurdea izan dela baiez-

tatzera. Ondoren, aseguruaren

peritua etortzen da, kalteak

neurtzera». Kexatu da 150 euro-

tik beherako kalteak ez direla or-

daintzen. Eta nekazaritza edo

abeltzaintza euren diru iturri na-

gusia ez den baserritarrei, kaltea-

ren erdia baino ez. Gainera, ase-

guruak ehiztariak ordaintzen

duenaren araberako kalte ordai-

nak ematen ditu. Ez zaio baleko

metodoa iruditzen.

EHNEko kideek beste metodo

batzuk nahi dituzte. Zalantzan

ipini dute ehiztarien zintzotasu-

na. «Zer gura dute? Basurde asko

egotea, eurak ehizan ibiltzeko.

Euren afizioa da. Zelan kontrola-

tuko duzu populazio bat ehizta-

riak erabilita, hain justu ehiztari

horiek populazio hori gero eta

handiagoa izatea nahi badute?

Kontraesana da, ezta?».

Diputazioak basurdeak harra-

patzeko kaiola batzuk ditu. Baina

Llonak esan du haien erabilera

gehiegi zabaltzearen beldur direla

agintariak. «Beste animalia ba-

tzuk harrapatu daitezke. Hilik

agertu daitezke, eta espezie ba-

bestuak izan». Berak ulertzen du

kezka hori. Horregatik, kaiolak

erabiltzeko ikastaroak eta proto-

koloak eskatu ditu.

Illanak konponbide bakarra

ikusten du: otsoa. Baina ez du

hori proposatu. Etenaldi bat eska-

tu du; uxaldiak bertan behera uz-

tea. Iruditzen zaio argi geratu dela

orain arteko bidea okerra dela, eta

beste bat bilatu behar dela esan

du. «Basurdearen egoera zein

den aztertu behar da. Benetan ja-

kin behar dugu zenbat dauden,

non dauden eta zer bilakaera du-

ten. Inork ez du hori egin. Eta, ho-

rren arabera, denon artean ados-

tu beharko dugu zer egin popula-

zioa orekatzeko».

7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Gaiak

Zelan kontrolatukoduzu populazio batehiztariekin, populaziohori ahalik eta handienaizatea nahi badute?»Alberto LlonaEHNE Bizkaia

«Populazioa moduorekatuagoan izangogenuke basurdeenharraparia otsoa balitzeta ez ehiztariak»Andres IllanaEkologistak Martxan

«Gune babestu askoditu. Horietan lasai ugaltzen da; eta janari bila jaistendenean, komeriak»Javier VeronaBIzkaiko Ehiza Elkarteen Federazioa

‘‘

Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Natalia Salazar Orbe Galdakao

Herritarren ongizatea helburu

duen Hiri Mugikortasunerako

Plana aurkeztu du Galdakaoko

Udalak. Berritzailetzat jo du. Izan

ere, ingurumena, genero ikuspe-

gia eta inklusioa ardatz hartuta

osatuko dute. Egiten diren propo-

samen guztiek oinarri horiek jaso

beharko dituzte aurrerantzean.

Helburuetan ez ezik plana gara-

tzeko moduei dagokienez ere be-

rritzailea izango dela azaldu dute,

herritarren parte hartzearekin ari

baitira osatzen.

Herritarrekiko lehen harrema-

nak egin dituzte jada. Plana landu

ahal izateko, mugikortasunerako

azpiegiturak zer-nola dauden az-

tertzen eta auzo elkarteetako or-

dezkariekin batzartzen aritu dira.

Hain zuzen, auzo elkarte guztie-

tako batzordeekin elkartu dira

Mari Paz Losada —Mugikortasun

eta Garraio zinegotzia— eta Ray

Mendiburu —plana egiteko ardu-

ra duen hirigintza arkitektoa—.

Joan den hilean egin zituzten ba-

tzar horiek.

Azaroan, berriz, batzar irekiak

egingo dituzte Galdakaoko auzo

guztietan. Auzoz auzo jasoko di-

tuzte ekarpenak.

Egoeraren diagnosia egiteko,

azpiegitura guztiak aztertzen ari

dira: bidegorriak, errepideak,

aparkalekuak, autobus zerbi-

tzuak, trenaren eta metroaren

etorkizuneko proiektua, besteak

beste. Herritarrek zeintzuk eska-

era dituzten ere jaso nahi dute,

herri barruko garraiobideak zein

eskualdekoak kontuan hartuta.

Egungo egoera abiapuntu har-

tuta, etorkizunera begirako plana

osatzeko kontuan hartuko dituz-

ten baldintzak zehaztu ditu uda-

lak: energia kontsumoa ahalik

eta gehien murrizteko helburua

izango dute erabakiek. Horrez

gain, auto pribatuen erabilera

gutxitu nahi dute. Horren ordez,

garraio publikoan, bizikletaz

edota oinez ibiltzea sustatuko

dute.

Iraunkortasuna helburu duten

baldintza horiez gain, genero

ikuspegia ere izango dute mugi-

kortasun planeko proposamen

guztiek. Mugikortasunerako zail-

tasunak dituzten herritarrak ere

izango dituzte gogoan erabaki

guztietan. Udalak adierazi du

«galdakoztar guztientzako mu-

gikortasun eredu segurua, iraun-

korra, autonomoa, berdea eta pa-

rekidea» duela helburu: «Herri-

tarren irisgarritasunean berdin-

tasuna bermatu nahi dugu, mugi-

tzeko edo garraiatzeko modu

askotarikoak aintzat hartuta. Eta,

aldi berean, segurtasuna hobe-

tu». Pertsonen eta garraioen mu-

gimenduan eraginkortasuna

handitu nahi dute; haurren eta

gazteen autonomia areagotu; in-

gurumena babestu eta energia

eraginkortasuna hobetzeko gas

kutsagarrien isuria gutxitu; baita

zarata gutxitu ere. Helburua argi

azaldu dute: «Herria erakarga-

rriagoa egitea eta bizi kalitatea ho-

betzea. Plan honek mugikortasu-

na egokitu nahi du horretarako,

genero eta inklusio ikuspegietan

oinarrituta».

Aurrekontuetan jasoAuzoetan bilerak egin eta herrita-

rren ekarpen eta eskaerak jaso os-

tean, udalak asmoa iragarri du Hi-

ri Mugikortasunerako Planaren

ikerketa egiteko lizitazioa lehia-

keta publikora ateratzeko, aben-

du aldera. Ordurako herritarren

proposamenak eskuan izango di-

tuztenez, egin beharreko laneta-

rako zenbat diru beharko duten

aztertuta edukiko dutela azaldu

dute. Beraz, 2020ko aurrekontue-

tan jaso ahalko dute kopuru hori.

Pauso horiek guztiak emanda,

ikerketaren ondorioak ekainera-

ko izango ditu Galdakaoko Uda-

lak, eta ondorio horiek finkatuko

dituzte mugikortasun plan be-

rriaren oinarriak.

Mugikortasun planparte hartzaile batabiatu duteGaldakaonHiri mugikortasunerako «plan berritzaile bat»aurkeztu du udalak b Iraunkorra eta inklusiboada, eta genero ikuspegia ere barne hartuko du

Ray Mendiburu arkitektoa, Iñigo Hernando alkatea eta Mari Paz Losada Mugikortasunerako zinegotzia. GALDAKAOKO UDALA

8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aGaiak

Page 9: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Ibai Maruri Bilbao Orozko

Lehenengo eta behin, zu-

tik mantentzea lortu

nahi genuen. Hori zen

premiazkoena. Eta lortu

dugu. Erortzeko arriskuan zego-

en, eta botatzeko prest ere bazeu-

den», azaldu du Juanjo Hidalgo

historialariak. Bilboko Elizbarru-

tiak Orozkoko San Juan elizaren

mantentze lanak egiteko proiek-

tua onartu du. «Eraikinarekin zer

egin? Hori gero erabakiko da».

Hidalgoren eta herriko beste

zenbait lagunen aldarrikapen na-

gusia izan da azken hilabeteetan.

Udaberrian SOS Donibane izene-

ko mugimendua ipini zuten mar-

txan helburu horrekin. «Ez zen

izan plataforma ofizial bat. Gure

asmoa zen herrian auziari oihar-

tzuna ematea. Sinadura biltzen

hasi ginen. Nik dozenaka bilera

egin ditut: udalean, diputazioan,

gotzaindegian... Baina ez nuen

ezer lortu, tamalez. Badirudi orain

Mario Izeta gotzainak berak hartu

duela erabakia». Herriko parro-

koa ere eraikina botatzearen alde

agertu izan dela penatu da. Udale-

ko Hirigintza Sailak oniritzia

ematerakoan hasiko dira lanak.

240.000 euroren aurrekontua

izango dute. Teilatua berrituko

diote, eta, hormak ez erortzeko,

egonkortu egingo dute.

Horraino zaharberritzea. Erai-

kina ez da gehiago gurtzarako

erabiliko; beraz, ez dute egokitza-

penik egingo barruan. Ez erortzea

baino ez da asmoa. Izan ere, ho-

rren ordez beste eliza bat dute, be-

rria, duela 50 bat urte inaugura-

tutakoa. Eliza zaharraren barru-

ko aldearen egoera «penagarria»

dela esan du Hidalgok. «Ez da

jende askorik ibili, baina sartu

dira. Hilobiak estali gabe daude.

Antza, lo ere egin izan du norbai-

tek, suaren aztarnak baitaude».

Erretaulak, aldarea eta baliozko

guztia eliza berrira eroan zuten.

Hurrengo pausoa eraikin ho-

rrekin zer egin erabakitzea izango

da. Hidalgoren esanetan, orain-

goz ez du presarik horrek. Berak

ideia batzuk baditu, eta proposa-

tu ditu. Uste du erakunde publi-

koren batek hartu beharko luke-

ela haren ardura; baina ez Oroz-

koko Udalak. «Gurea Bizkaiko

herririk handienetakoa da heda-

duran, baina biztanle gutxi ditu:

2.000 eskas. Zama ekonomiko

izugarria litzateke udalarentzat,

eta, gainera, zertarako? Badute

areto bat horretarako».

Diputazioa izan daitekeela iru-

ditzen zaio. Elizbarrutiak lanak

egitea erabaki aurretik, Bizkaiko

Kultura zuzendariarekin bildu

zen Hidalgo, haiek zerbait egingo

zutelakoan. «Ezetz esan zidan.

Eta ulertu nuen: eraikin pribatua

eta diru publikoz mantendua,

hori ez da zuzena». Baina behin

Elizbarrutiak bere lana eginda,

iruditzen zaio diputazioak zerbait

egin dezakeela. Esaterako, muse-

oentzat erabilgarri izan daitekee-

la uste du. «Asko dira leku faltan

egoten direnak euren artelanak

gordetzeko. Eliza hau oso handia

da, Bizkaiko handienetakoa, eta

irtenbide ona izan daiteke, biltegi

moduan erabiltzeko». Erabilera

bat baino gehiago izan ditzakeela

iruditzen zaio. Unibertsitateetara

ere jo izan du, ikastaroak egiteko

lekua eskaintzera.

Ondare arkeologikoaElizak balio arkitektoniko handia

duela azpimarratu du Hidalgok.

Horregatik, penaz hartu du herri-

tarrek kezkarik agertu ez izana.

«Gutxi izan gara mugitu gare-

nak. Lehen bi bileretara hainbat

lagun etorri ziren, baina, gero,

hoztu egin zen kontua. Elizarena

denez, askok ez dute interesik

agertu. Baina gure ondarea da,

gure kultura, gure arbasoek utzi

digutena, eta zaindu egin behar

dugu, mantendu». XX. mendera

arte eliza honetan jendea lurpera-

tu dela ohartarazi du. «Orozkoko

sei elizateetako bat da hau, Zu-

biaur. Beti izan da ga-

rrantzitsuena. Bertan

daude lurperatuta oroz-

koarren erdiak; herri er-

diaren arbasoak hemen

daude».

Gaur egun zutik dago-

en eraikina XVI. mende-

koa da. Baina Hidalgo se-

guru dago aurretik beste

bi eliza egon direla leku

berean. «Lekukotza historikoen

arabera, XIII. mendean hor eliza

bat zegoen. Uste dugu lehengoak

San Roman zuela izena. Hortik

etorriko litzateke gaur egungo eli-

zaren izena: San Juan Duluman.

Inguru laua dela nabarmendu

du, eta iruditzen zaio Erdi Aroan

inguruan herrixkaren bat egongo

zela; agian, Goi Erdi Arokoa. «Be-

raz, arkeologiaren ikuspegitik

badu ibilbidea eliza honek. Aztar-

na garrantzitsuak egon daitezke

leku honetan, gure herriaren his-

toria ezagutzeko baliagarriak izan

daitezkeenak». Tenpluan lanean

hasten direnean ezer egin aurre-

tik indusketak egin beharko dire-

la ohartarazi du. «Hala dago

aginduta legez». Espero du gauza

«interesgarriak» topatuko dire-

la. Eta hori elizari zutik eusteko

borrokari esker izango da.

Bilboko Elizbarrutiak Orozkoko San Juan elizazaharberrituko du, 50 urtean hutsik egonondoren erortzeko arriskuan dagoelako.Eraikina zertarako erabili erabaki behar da.

Zutik, barruabetetzeko zain

Orozkoko San Juan eliza, artxiboko irudi batean. AIARALDEA

Arkeologiaren ikuspegitik,badu ibilbidea eliza honek.Aztarna garrantzitsuak egon daitezke leku honetan»Juanjo HidalgoHistorialaria

‘‘

9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Gaiak

Page 10: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

P. Azpillaga Diez - N. Salazar Orbe

Kultur eta arte adierazpenak gi-zarte baten egoera soziopolitikoeta ekonomikoaren isla izan diramendeetan. Testuinguruak kul-tura eraldatzen duen bezala, artediziplinak ere gai dira gizarteaeraldatzeko. Barakaldon jabetudira horretaz. Hala Dzipo musikaeskolak antzeman zuen eurenjarduera ingurunea eraldatzekogai zela. Errealitate hori abiapun-tu hartuta, arteak eta kulturakeraldaketa horretan duten ga-rrantzia aztertzeko jardunaldiakproposatu zituen elkarteak. Bihareta etzi hezurmamituko dituzteArgiak, Eraldaketa Sozialerako

I. Jardunaldi Artistikoak.Eider Zenarruzabeitia Hala

Dzipo elkarteko zuzendaria da.Eurenean musikak erakutsi duengaitasunari buruz mintzatu da:«Haur eta gazteekin egiten dugulan, eta sekulako aurrerapausoaknabaritzen ditugu eurengan, bes-

teak beste, euskararen erabile-ran, emozioak lantzeko moduanedota euren arteko harremane-tan». Eurenaz gain, Barakaldondagoen kultur mugimendu han-diak antolatzen dituen denetari-ko jarduerak Barakaldo biziberri-tzen ari direla ondorioztatu dute.Beste kultur eragile batzuekin ha-rremanetan jarrita, pentsatu zu-ten oso interesgarria izan zitekee-la herrian era horretako jardunal-diak egitea.

Bi ataletan banatu dituzte topa-

ketak. Biharko saiora dozena bat

hizlari gonbidatu dituzte. Hogei

bat minutuko hitzaldiak egingo

dituzte. «Euren esperientzia eta

kultura ulertzeko duten moduari

buruz hitz egingo dute». Oso kon-

takizun askotarikoak iragarri ditu

Zenarruzabeitiak. Besteak beste,

Giltzarri plataformako kide Naia-

ra Santistebanek azalduko du kul-

turak zer-nolako eragina duen

Barakaldoko gazteengan. Estiba-

liz Rodriguezek, berriz, arteak

pertsona baten bizitza zer-nola al-da dezakeen izango du aztergai,bere esperientzia oinarri hartuta.Gainerako gonbidatuak ere be-raien ezagutza eta esperientzia oi-narri hartuta mintzatuko dira.

Esperientziak partekatuBigarren blokea festa moduanplanteatu dute. Igandean espe-zieen azoka egingo du George Be-lindak, San Bizente auzoan. «SanFrantzisko auzoan [Bilbo] antola-tzen du igandeetan. Esan genionpolita izan zitekeela egitasmohori handik kanpo zabaltzea.Egun osoko festa egingo dugu:haurrentzako tailerrak egongodira; San Frantziskoko emaku-meek prestatutako jakiak dastatuahalko dira; musika eta mikrofo-no irekia jarriko ditugu. Kulturaarteko uztartze horrekin borobil-duko ditugu jardunaldiak».

Hainbat helburu dituzte topa-ketok. Zenarruzabeitiak azaldudu: «Batetik, gure arteko harre-

manak saretzea. Alegia, Barakal-doko eta inguruetako kultur era-gileen arteko sare bat sortzea».Bestetik, talde edo eragile bakoi-tzak kultura zer nola bizi duenazaltzen duenean, hausnarketabat sortzea bilatzen dute. Horrenbidez, nora doazen ondorioztatunahi dute. «Izan ere, elkarte etaeragile bakoitza bere gauzetan arida lanean, buru-belarri, eta ez du-gu hitz egiten albokoarekin». Us-te du oso aukera ona dela era ho-rretako espazio bat sortzea etabertan amankomunean jartzeahelburuak. «Ondo legoke azter-tzea Barakaldoko errealitatea zernola ikusten dugun». Ia 100.000biztanle dituen herria izanik, erahorretako praktikei beharrezkoderitze, «kulturari eusteko etageroz eta aurrerapauso gehiagoemateko».

Udalak ere bat egin du propo-samenarekin. Uste dute aukeraona dela arteak eta kulturak eral-daketa sozialean duten garrantzia

aztertzeko eta gai horri buruzkoesperientziak partekatzeko.

Biharko jarduerak Zirkodro-moan egingo dituzte. Zirku taile-rrak egiten dituzte han astebu-ruetan. Horrez gain, ikuskizunaketa bestelako jarduerak antola-tzen dituzte. Mugimendu horiguztia duen espazioa baliatu nahiizan dute antolatzaileek topake-tak gauzatzeko. Parte hartzeko,izena eman beharra dago.

Arteak gizartea eraldatzeko duengaitasuna aztergai, Barakaldon‘Argiak, eraldaketa sozialerako I. Jardunaldi Artistikoak’ egingo dituzte, bihar eta etzib Kultur eragileen arteko harremanak saretzeko baliatuko dituzte topaketak

Zirkodromoan egingo dituzte jardunaldiak. Ikuskizunak eta hainbat jarduera antolatzen dituzte espazio horretan urte osoan. ZIRKODROMOA

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aGaiak

JARDUNALDIAK

Bihar, 10:00etan, harrera saioa

egingo dute, eta osterako hainbat

hitzaldi eta saio prestatu dituzte.

Bihar, hitzaldiak Zirkodromoan

‘Euskal kulturaren pizkundea:

1963ko iraultza’.Argibel Euba

hizlari. Artearen historian, antropo-

logian eta etnomusikologian adi-

tua da.

‘Gaztea naiz eta harro nago’.

Naiara Santisteban hizlari. Giltzarri

gaztetxoen ekimen plataformako

hezitzailea da.

‘Koop SF 34’.George Belindaren

hitzaldia.

‘Arte terapiara hurbilketa’.Esti-

baliz Rodriguez Quintanilla artista

hizlari.

Kazetaritza Ekialde Hurbilean.

Maite Perez de Nanclares argazki

kazetari eta irakasleak hitzaldia

emango du: Kazetari baten bizitza

Ekialde Hurbilean, Udaberri ara-

biarra gertatu baino lehen.

‘La cultura del trabuco’.Mikel

Alvira idazle eta gidoilariaren

hitzaldia.

Bazkaria.13:00etan egingo dute.

‘Gure gorputza, eraldaketarako

tresna’.Mikel Pikaza hizlari. Paila-

zoa da, eta Zirkodromoko

arduraduna.

‘Barakaldo 2040. urtean’.Eneko

Axperen hitzaldia. Materialen fisi-

kan doktorea da. Baita musikaria

eta produktorea ere.

‘El Amriki’.Bart Farrell iparrameri-

karra da. Kairon eta Zisjordanian

bizitako esperientziak kontatuko

ditu.

‘De Bilbao al mundo’. Jon Ruiz

Ibinarriagaren hitzaldia. La Salve-

ko sustatzailea da.

‘Hip-hop, altavoz de barrios’.En-

dika Lahaine musikari eta hezitzai-

learen hitzaldia

‘Garena dantzatzen’.Patxi Labor-

da hizlari.

Ondorioak ateratzeko saioa.

19:00etan. Ostean, solasaldia,

Casablanca tabernan.

Etzi, azoka eta festa giroa

Goizez.Espezien azoka, San Bi-

zente auzoan. Sukaldaritza, musi-

ka eta haurrentzako tailerrak ere

izango dira.

Page 11: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

Ander Makazaga Conde Bilbo

Duela hilabete batzuk, LauraVicariorekin harremanetan jarrizen Enkarterrietako ArkeologiMuseoko zuzendaria. «2020.urtean Jose Maria Iparragirrekoplariaren jaiotzaren berrehun-garren urteurrena beteko dela-eta, haren gitarra zaharberritze-ko proposamena egin zidan. Esanzidan datorren urtean musikariaomentzeko ekitaldi bereziakantolatuko dituztela, eta osoaproposa iruditu zitzaidan». Gernika-Lumon, Europako

Ondarearen Jardunaldietan, tai-

ler berezi bat eskaini duzu. Zer

jorratu duzu?

Gernikako Batzar Etxean dagoIparragirreren gitarra, kristalez-

ko erakusleiho batean, eta instru-mentuaren azterketa sakon bategiteko aukera eskaini zidatenjendaurrean. Urte asko daramabertan. Ez dakit noiztik, bainaaspaldidanik ez du inork gitarrajo. Konponketak behar dituberriz erabilgarri egon dadin, etaurrian Gernika-Lumon emandudan tailer hori aukera ederraizan da instrumentuari lehengainbegiratua emateko. Noizkoa da gitarra?

XIX. mendekoa da, Buenos Aire-sen egina. Salvador Ramirez lut-hier malagarraren sinaduradauka. Kontuan izanik RamirezArgentinara bizitzera joan zela,eta Iparragirre bera ere bertanezkondu zela, baliteke musika-riak bertan erosi izana.

Zer ezaugarri ditu?

Gitarra erromantikoa da, klasi-koa baino txikiagoa. Masta estua-goa du, baita gorputza bera ere.Instrumentuaren larakoak egu-rrezkoak dira, nahiz eta garaihartan jada metalezkoak jartzenzituzten. Gorputzera iristen direnhariak lotzeko zubia ere ezberdi-na dauka. Hariak, gainera, ez diranylonezkoak, gaur egungoakbezala, eta horrek eragina daukasoinuan. Izan ere, gitarra klasiko-ak baino soinu biribilagoa dauka,nahiz eta afinazioa ez den osoegonkorra. Zer konponketa egingo dituzu?

Gernikako Batzar Etxeko erakus-leihoan zegoela, argi eta garbiikusi nuen gorputzak arrakalakdituela, zati batzuk higatuta dau-

dela, eta trasteak ere gastatutadituela. Hariak oso zaharrak dira,eta zaila da berdinak aurkitzea,baina badakit oraindik lor ditza-kedala. Horrez gain, gitarra guz-tiz irekiko dut; izan ere, gogortuegin beharko dut barrualdea.Azkenik, berniza emango diot. Ezdakit inoiz beste zaharberritzerikegin dioten edo ez, baina premiabehitzat badu, eta datorren urte-an erabilgarri egoteko lehenbai-lehen egin beharra dago.Noiz hasiko zara lanean?

Gabonak aurretik aurreikustendut lanean hastea, eta instrumen-tuak ezarriko dit erritmoa; hauda, ez dut zaharberritzea presakaegin nahi. Behar dudan denboraguztia hartuko dut, baina ziurnago 2020ko uda baino lehen bu-

katuta izango dudala. Oraindik ezdaukat gitarra esku artean, bainalaster izatea espero dut. Gernika-Lumotik Bilbora era-

man beharko duzu gitarra. Alda-

keta hori arriskutsua al da musi-

ka tresnarentzat?

Kutxatila berezi bat erabiliko dutBilboko Bailen kaleko nire lanto-kira ekartzeko; ondo babestutaetorriko da. Nire eskuekin eta he-men ditudan erremintekin egin-go dut lan.

Lana bukatuta, mantentze lanak

ere garrantzitsuak dira, ezta?

Mantentze lanik onena norbaitekgitarra erregulartasunez jotzeada. Cremonan (Italia), adibidez,XVII. eta XVIII. mendeko instru-mentuak dituen museo berezi batdago. Musikari bat dute kontrata-tuta egunero hara joan, erakus-leihoetatik instrumentuak ateraeta jo ditzan. Horrez gainera, ur-tean behin gainbegiratu bat ereegin beharko litzaioke. Egurrakdenbora asko eman du dar-daregin gabe, eta instrumentu batigerta dakiokeen gauzarik txarre-na da hori. Jo ahala joango da beresoinua hobetuz.Ba al dago jatorrizko soinua be-

rreskuratzerik?

Hori da asmoa. Iparragirrerenjaiotzaren berrehungarren urteu-rrenean, musikari batek koplariurretxuarraren kantak interpre-tatuko ditu, eta ordurako prestegon beharko du. Gitarra zaha-rregia da, baina sinbolo bat erebada. Eta horrek egiten du berezi.Horregatik, jatorrizko soinuraahalik eta gehien gerturatzea daorain dudan erronka, artelanekinegin ohi legez. Ez dut gitarra berribat sortuko, garrantzitsua dadenboraren aztarnak ere identifi-katu daitezela.Iparragirreren gitarra sinbolo

bat dela esan duzu. Horrek pre-

siorik egiten al dizu?

Ohituta nago XVII. mende ingu-ruko musika tresnak konpon-tzen, horiek esku artean izaten.Gehienbat [Nicolas] Lupot luthie-rraren harizko familiako instru-mentuak izan ditut aurrez aurre;Stradivarius frantsesak lirateke-enak. Baina betiere jabe aipaga-rririk izan ez dutenak. Horrega-tik, berezia da enkargu hau nire-tzat. Erantzukizuna da, dudabarik, baina batez ere ohore han-dia. Ez dakit gitarrak zer balioizango duen ekonomikoki, baina,sinbolikoki, ezin da parekatu.

«Gitarra hau sinbolo bat da, eta horrek egiten du berezi»

Laura Vicario b Luthierra

Laura Vicario luthierrak Bilboko Bailen kalean du lantokia, eta datozen hilabeteetan enkarguberezi bati egin beharko dio aurre: Jose Maria Iparragirre koplariaren gitarra zaharberrituko du.

«Gitarra erromantikoa da, klasikoa bainotxikiagoa. Mastaestuagoa du, baitagorputza bera ere»

11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Berbetan

Laura Vicario luthierra, biolin bat eskutan duela, bere lantegian. ANDER MAKAZAGA CONDE

Page 12: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aProposamena

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Bluederitzen no-

tek ematen diote

bluesari berezko

duen adieraz-

kortasuna. To-

nuen eta tonu

erdien erabilera du ardatz doinu

joko horrek. Afro-amerikarren

kantuetatik sortu zen, jazzaren

antzera. Esklabo afro-amerika-

rren kantuek eta doinuek jarri zi-

tuzten gaur egun jazz gisa ezagu-

tzen den musika estiloaren oina-

rriak. Garapen handia izan dute

ordutik. Artisten jatorriak ere as-

kotarikoak dira. Aniztasun ho-

rren adierazgarri izango da Arrio-

lako Jazz Blues jaialdia ere, Elo-

rrion. Afro-amerikar ordezkaririk

ez dute hartuko datorren astera

arte antolatu dituzten kontzer-

tuetan. Hala ere, musikari onak

izango direla iragarri dute garai

bateko esklaboek ereindako ha-

ziaren oihartzunak Elorrion har-

tzen dituztenek. 30. jaialdia dute.

«Kalitate handiko» kontzer-

tuak iragarri ditu Aitor Iriarte

programatzaileak. Euskal Herri-

ko mugetatik kanpoko artistak

nabarmendu ditu, «kanpotik da-

tozelako soilik. Izan ere, besteak,

euskaldunak direnez, inguruan

ikusteko aukera gehiago dago».

Christian Dozzler austriarra da

nabarmendu dituen horietako

bat. Bihar izango da bera gertutik

ikusi eta entzuteko aukera.

Lau hamarkadako ibilbidea

egin du Dozzlerrek bluesaren

munduan. Hainbat musika tres-

na jotzen ditu, hala nola pianoa,

harmonika, gitarra, soinua eta or-

ganoa. Horrez gain, blues, boggie

woogie eta zydeco estiloak abes-

ten ditu. Txiki-txikitatik datozkio

musikarekiko grina eta lotura.

Musikariz osatutako familia bate-

an jaio zen, Vienan, 1958an. Bost

urte besterik ez zituela abiatu zi-

tuen pianoa jotzeko ikasketak.

Artistak berak aitortua du 14 urte

zituela blues estiloaz maitemindu

zela eta orduz geroztik eutsi diola

harreman erromantiko horri.

2000. urtean, jaioterria utzi eta

AEBetara jo zuen Christian Dozz-

lerrek, Larry Ganerren taldean te-

Arriolako 30. Jazz Blues jaialdia abiatu zuten atzo, Elorrion. Bi astean zortzi kontzertu eskainiko ditu.Christian Dozzler eta Anthony Stelmaszack artistek eramango dituzte blues doinuak. Euskal Herrikoordezkaritza zabala ere izango da. Tokiko artisten kalitatea nabarmendu dute antolatzaileek.

Bluesaren doinu urdinak

Christian Dozzlerrek bihar emango du kontzertua. BIZKAIKO HITZA

Page 13: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Proposamena

klista lanetan aritzeko. Bi urte ge-roago, bakarlari gisa egin duenibilbideari ekin zion. Zazpi diskoargitaratu ditu bere izenarekin,eta 30 inguru, beste musikari ba-tzuekin batera. Hainbat sari jasoditu nazioartean ibilbide horre-tan zehar.

Musikariengandik gertuDozzlerren musikaren kalitateabertatik bertara ezagutuko dutejaialdira gerturatzen direnek.Ohiko formatuari eutsi baitioteaurten ere: ikus-entzuleek musi-karienganako gertutasuna sentidezaten nahi dute antolatzaileek.

Musika bizitzeko aukera gisa aur-keztu du Iriartek Elorrioko jaial-dia. «Entzuleak sentituko duagertokian dagoela. Musikariaksaxofoia jotzen badu, tresnaren te-klak ukitzean ateratzen duen soi-nua ere entzungo du ikusleak».Kontzertu txikiak, gertukoakegingo dituzte. Arriola antzokia-ren ateneoa ez da handia, gainera.«60 edo 70 lagunekin bete egitenda. Eta epeltasuna sentitzen da.Musikariak gertutik ikusten diraeta giro atsegina sortzen da». Urte luzeetako jaialdiaren ibil-

bideak zale finkoak ere sortu ditu.«Besteak beste, urtero Arrasate-tik zein Durangotik datozenentaldeak sortu dira. Pertsona ho-riek saioekiko duten diziplina na-bari da: isiltasuna mantentzendute. Gurea oso lokal atsegina dahorretarako».Areto horretan bertan ariko da

Anthony Stelmaszack ere. Bluesdoinuak ekarriko ditu hark ere.«Nabarmentzekotan, blues tal-deak nabarmenduko nituzke.Izan ere, horiek Elorrion ikustenez badituzu, zail izango duzu bes-te nonbait ikustea».Horrek ez du esan nahi beste ar-

tisten musika kalitatea eskasagoadenik. Jaialdia, hain zuzen, beste-lako doinuekin hasi zuten atzo.

Mocker’s hirukote durangarrakOreka Ahuladisko berria aurkez-tu zuen: euren ibilbidean euskarahutsean sortu duten lehenengoa.Baxua, bateria eta gitarra eskuan,hasiera eman zioten Arriolako 30.Jazz Bues jaialdiari. Topaketarenortodoxiarekin apurtu eta berta-ko jendea erakartzeko asmoz an-tolatu dituzte atzoko eta datorrenosteguneko saioak. Hala azaldudu Iriartek: «Burrunba gehixeagoekartzen dugu, jende gaztea era-kartzeko. Hurrengo ostegunean,Makala eta Jimmy Bidaurreta ari-ko dira agertokian. Beste formatubatzuk dakartzate horiek: latin

jazza, funka eta bestela-ko dantzagarriak».Euskal Herriko ordez-

karien jazz doinuak en-tzun ahalko dituzte gaurArriola antzokira gertu-ratzen direnek. No-LandTrioren emanaldia izan-go da. «Musikeneko[Euskal Herriko Goi Mai-lako Musika Ikastegia]gazteak dira, eta Jazzal-dian ere egon dira». Jaz-za taularatzeko, inguru-ko musikariengana jo-tzen dute Arriola kulturelkartekoek. «Musikenegertu dugu, eta handikhainbat eta hainbat mu-sikari on ateratzen diraurtero. Bluesari dagokio-

nez, hemen ere zerbait lantzenden arren, beti ahalegintzen garabiran ari den norbait kontrata-tzen». Horrek jaialdiaren erakar-garritasuna areagotzen duela de-ritzo Iriartek. «Bertako batekkanpokoen mailako musika joarren, nabari da kanpokoek jendegehiago erakartzen dutela».

30 urteko ibilbideaGauzak zeharo aldatu dira jaialdiasortu zutenetik gaur egunera bi-tartean egin duen ibilbidean.Duela 30 urte, oihartzun handiazuen. «Hasieran arrakasta izuga-rria zuen. Duela 20 edo 25 urteizugarria zen. Inguruko herrietanez zegoen kultur eskaintza asko-rik. Gaur egun, ordea, leku guz-tietan daude kultur aretoak. Aste-buru guztietan eskaintza zabaladago. Baina sasoi batean, baka-rrak izanik, ikus-entzule askogerturatzen ziren».Urteak aurrera joan ahala,

Arriolako jaialdia ospea hartuzjoan zen. Atzerriko musikariekjanzten zituzten kartelak. Ikus-mina handia zen. «Jendea kan-poan geratzen zen». Hastapen haietan diru publiko

gehiago ere bazegoela aitortu du.«Aldundiak gaur egun ere diruaematen du, baina eragile gehiago-

ren artean banatu behar denez,gutxiago heltzen zaio bakoitzari.Bakoitzak daukanarekin moldatubehar du. Hala ere, pretentsiogehiegirik ez daukagu, eta man-tentzea nahikoa da guretzako».Orain, erreleborik izango ez

duten beldur dira antolatzaileak.«Sasoi hartan hasi ginenok ja-rraitzen dugu, baina badirudiatzetik datozenentzat eta jendegaztearentzat era honetako musi-ka agure eta atso zaharren kontuadela. Ez da batere erraza jendegaztea era honetako formatueta-ra erakartzea».Garrantzitsu deritzo Arriolako

programatzaileak jazz eta bluesestiloa lantzen duten euskal mu-sikari eta sortzaileei bidea urra-tzen laguntzeari. Hori dela eta,jaialdia haientzako tranpolin bi-lakatzen saiatzen dira. «Bluesaridagokionez, ez daude horrenbes-te izen handi, baina jazzean aha-legintzen gara bertakoentzat zir-kuitu hori mantentzen». Eta Mu-sikene sortzen ari den harrobiariaipamen egin dio. Gogora ekarridu handik musika trebakuntzasakona duten musikari eta taldeugari ateratzen ari direla. «Jazzestiloan maila handiko musika-riak daude Euskal Herrian».

Jolas surrealista karteleanIrudi bitxi bat sortu dute jaialdiairagartzen duen kartelerako. Ba-terietan danborra jotzeko erabiliohi den pedala iltze bat mailuka-tzeko prest dagoen mailu bihurtudu Imanol Garaiazabalek. Mailuhorren parean, iltzea ere jarri du.«Bi objektuen arteko jolas surre-alista» aurkeztu du egileak, Iriar-tek azaldu duenez. Adierazi du«txantxetan edo olgetan» jarridituela biak.

U B u uobe aikok Biz BareostostkkaaberrirritazU

ndad nnneaneaieiegogdada u u

28 22:00

+ SUA

28Kafe Antzokia

roak

Kafe AntzokiaBOBO+ SUASALVADORZ

sarrera: 10/12 €

20:00 urriak 20:00

LAUROBA & LES NOUVELL

2626urriak urriak

LAUROBA

BBK aretoa

+IKERSONAKAYSONAKAYBBK aretoa BERRIZBILBOBILBO BERRIZ

& LES NOUVELLETCHE

AN

sarrera: 10/12 € sarre

20:00

ANTZERKIA SOLASALDIA

26

Kultur etxeaKultur etxeaZZ

EGOYENNNE

Gaztetxea

LES VOIX BASQUESLES VOIX BASQUESDanontzatPLENTZIA

ANTZERKIA-SOLASALDIADOLOR ETA AGUR

era: 8/10 € sarrera: 3 €

A

22:00

BILBazar

A HUNTZAOLATZ

15Arrigunaga aretoaArrigunaga aretoaMuxikebarri Antzokia kia

HUNTZABILB

azaroak

TXOTXO

RE

sarrera: 8 € s

:AAILEZTATOLAN :ASLEBEAB :AKEAILZTNLAGU

SARRERA

AK:

ARIKO DIREN TALDEAK

No-Land Trio

Jazzaren ikuspegi zabala. Pia-

noa, kontrabaxua eta bateria jo-

tzen dituzte, hurrenez hurren,

Jorge Fernandezek, Juanma Do-

minguezek eta Aitor Bravok.

Jazz soiletik abiatuta, jazzaren

askotariko ikuspegiak jorratzen

dituzte. Gaur ariko dira, Arriolan.

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola

Blues-rock doinuak. Ibilbide

luzea egin du musikagintzan Jon

Gurrutxagak. Blues-rock klasi-

koa interpretatuko du Urbil Arto-

larekin batera, etzi, Portalekuan.

Makala eta Jimmy Bidaurreta

Estilo anitzen batura. Mikel

Makala DJak eta Jimmy Bidau-

rreta ekoizle eta musikariak

Deskarga Libre lana ondu dute.

Askotariko estiloak nahastu di-

tuzte: latin, jazz, soul, funk eta

afro-kubatar zertzeladak ditu,

besteak beste. Ostegunean aur-

keztuko dute, Arriolan.

Trizak

Musika inprobisatua. Jazz mu-

sika jotzeko modurik ausartena

eramango du Trizak taldeak

Arriola antzokira, datorren aste-

ko ostiralean: pianorik gabe, sa-

xoa, kontrabaxua eta bateria ba-

liatuta, inprobisazioa ere landu-

ko dute.

Anthony Stelmaszack

Blues doinuak. Gitarra jotzailea

eta abeslaria, aho-soinua, man-

dolina eta, tarteka, bateria eta

baxua ere jotzen ditu Anthony

Stelmaszack-ek. Frantziako

bluesaren eszenan giltzarritzat

daukate adituek. Datorren aste-

ko larunbatean ariko da, Arriola

antzokian.

Micky & The Buzz

Rocka eta rhythm & bluesa.

Rock and roll, rockabilly eta

rythm & blues doinuak eraman-

go ditu Bilboko taldeak Elorrio-

ko gaztetxeko agertokira. Dato-

rren asteko igandean eskainiko

dute kontzertua.

Musikariak saxofoia jotzenbadu, tresnaren teklakukitzean ateratzen duen soinuaere entzungo du entzuleak»

«Epeltasuna sentitzen da.Musikariak gertutik ikusten dira, eta giro atsegina sortzen da»

«Bertako batek kanpokoenmailako musika jo arren, nabarida kanpokoek jende gehiagoerakartzen dutela»Aitor IriarteArriola kultur elkarteko programatzailea

‘‘

Page 14: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

MUSIKA

ARRIGORRIAGAClara Peya.

bGaur, 20:00etan, Lonbo aretoan.

BARAKALDODiablo Cuney.

bGaur, 20:30ean, El Tubon.

BARAKALDONacho’s Dick

eta Transeuntes.

bBihar, 21:30ean, Mendigon.

BASAURIPery Fly.

bBihar, 13:00etan, Kareaga

Goikoan.

BASAURIBilbobillies.

bBihar, 13:00etan, Solobarria

plazan.

BASAURIMy Bastard Friend.

bBihar, 13:00etan, Balendin

Berriotxoa kalean.

BASAURIMusic-box.

bBihar, 13:30ean, Galizia kalean.

BERMEOSurfer Joe.

b Igandean, 13:30ean,

Beleza Malandran.

BERRIZSua eta Lukiek.

bBihar, 22:00etan, Hiltegixe

gaztetxean.

BILBOLa Basu.

bGaur, 19:00etan, Fnac-en.

BILBO Insomnium, The Black

Dahlia Murder eta Stam1na.

bGaur, 19:30ean, Santana 27n.

BILBO I Am Dive eta Mobydick.

bGaur, 20:00etan, Shaken.

BILBOMorad.

bGaur, 20:00etan, Muellen.

BILBOLos Secretos.

bGaur, 20:00etan, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOClarisse, Yo Gerard eta DJak.

bGaur, 20:00etan,

Vincci Consulado hotelean.

BILBOLa Cuerda Floja.

bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOMarta Soto.

bGaur, 21:00etan, Stage Liven.

BILBOSarah Vista eta Help Me Devil.

bGaur, 21:00etan, Itsas Museoan.

BILBOAndre Rieu.

bGaur, 21:00etan, Bilbo Arenan.

BILBOLos Punsetes eta Olimpia.

bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOLadilla Rusa.

bGaur, 22:00etan, Azkenan.

BILBO Juana Geyser y la imagina-

ria banda musical.

bGaur, 22:00etan, Kremlinen.

BILBOArt After Dark:

Dominik Eulberg, Ron Flatter

eta Beware of Wolf.

bGaur, 22:00etan, Guggenheim

museoan.

BILBOLoco Sound of Teppaz.

bGaur eta bihar, 22:30ean,

Ambigun.

BILBOLourdes Madow,

Laser Raptor eta Palida.

bGaur, 23:00etan, Muellen.

BILBOAK vs The First DJ Girl

on Mars.

bGaur, 01:00ean, Kremlinen.

BILBOChaos in The CBD.

bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.

BILBORulo y la Contrabanda.

bBihar, 19:00etan, Fnac-en.

BILBOAtencion Tsunami,

Las Selvas eta TVAM.

bBihar, 20:00etatik 04:00etara,

Muellen.

BILBOSuperalfa.

bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOTrogloditas.

bBihar, 21:00etan, Itsas Museoan.

BILBOMorodo & Okoume Lions.

bBihar, 21:00etan, Stage Liven.

BILBOHuracan Romantica.

bBihar, 21:30ean, Azkenan.

BILBORadiobleach eta Suma 0.

bBihar, 21:30ean, Santana 27n.

BILBORat-Zinger eta Shock.

bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBODani Flaco.

bBihar, 00:00etan, La Riberan.

BILBOThe Natural Brothers.

bBihar, 01:00ean, Kremlinen.

BILBOUdal Musika Banda:

Etorkizuneko haizeak.

b Igandean, 12:00etan, Euskalduna

jauregian.

BILBOThe Lizzards.

b Igandean, 13:00etan, Crazy Horsen.

BILBOCuarentena.

b Igandean, 13:00etan, Satelite T-n.

BILBOCoppel.

b Igandean, 13:30ean, Residencen,

eta 18:30ean, Coppolan.

BILBOThe Lizards

eta Las Sexpeares.

b Igandean, 13:30ean,

Itsas Museoan.

BILBOSalvador Sobral.

b Igandean, 19:00etan, Arriaga

antzokian.

BILBODirty Dozen Brass Band.

b Igandean, 19:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.

bAstelehenean, 19:30ean,

Euskalduna jauregian.

BILBOAlba Messa, Boana, Chenoa,

Javi Mota, K-Narias, Manu Tenorio,

Marta Soto, Juan Valderrama, Raul

eta Merche: Camilo Sesto gogoan.

bAstelehenean, 20:30ean,

Euskalduna jauregian.

BILBOSinkane.

bAsteartean, 20:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOPiers Faccini: Algo que

c@ntar.

bAsteazkenean eta ostegunean,

19:30ean, Konpartitun.

BILBOTropical Fuck Storm.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Kafe Antzokian.

BILBOMarcia Ball.

bAsteazkenean, 20:00etan,

BBK aretoan.

BILBO Joaquin Chacon Quartet.

bOstegunean, 20:00etan,

Conde Duque hotelean.

BILBOJabier Muguruza & Travellin’

Brothers eta Maria Rivero.

bOstegunean, 20:00etan,

BBK aretoan.

BILBOEkiza.

bOstegunean, 20:30ean, Biran.

BILBORebeca Jimenez.

bOstegunean, 20:30ean,

Cotton Cluben.

BILBO Iker Piris.

bOstegunean, 21:00etan,

Residencen.

BILBOCurtis Harding.

bOstegunean, 21:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOCarvin Jones.

bOstegunean, 22:00etan,

Crazy Horsen.

DURANGONikki Hill.

bGaur, 21:30ean, Plateruenan.

DURANGOBaske Street Boys

eta DJ Derte.

bGaur, 21:30ean, Antonio’s-en.

DURANGOPintxada Kolektiboa.

bBihar, 18:00etan, Antonio’s-en.

DURANGOAstoturfer eta

The Cheap and Nasty Boys.

bBihar, 21:30ean, Plateruenan.

EAMocker’s.

bBihar, 22:00etan, Eskolondon.

ELORRIONo-Land Trio.

bGaur, 22:30ean, Arriola antzokian.

ELORRIOAzken Sustraiak, The

Bobby’s, El Sonido de la Metralla,

Rebel Kids, Knockout eta Estutu.

bBihar, 18:00etan, gaztetxean.

ELORRIOChristian Dozzler.

bBihar, 22:30ean, Arriola antzokian.

ELORRIOGorka Suaia eta

Nikotina & Little Martin Selektah.

bBihar, 23:00etan, gaztetxean.

ELORRIO Jon Gurrutxaga & Urbil

Artola.

b Igandean, 20:00etan, Portalekuan.

ELORRIOMakala & Jimmy

Bidaurreta.

bOstegunean, 21:30ean, Arriola

antzokian.

ERMUASarah Vista Band.

bBihar, 20:00etan, Lobianon.

GALDAKAOPipo Romero.

bBihar, 22:00etan, Urki Kafen.

GERNIKA-LUMOThe Lizards,

Humus eta Siroka.

bBihar, 21:30ean, Iparragirren.

GERNIKA-LUMOSegundo Olaeta

musika eskola: Santa Zezilia.

bOstegunean, 19:30ean, Lizeoan.

GETXOHuntza.

bGaur, 22:00etan, Muxikebarrin.

GETXOSully Riot.

bGaur, 22:30ean, Zearbiden.

IGORREAndra Mari abesbatza,

Arratiako KT Kantari, Rafa Rueda,

Jon Enbeita eta Txus Aranburu:

Kanta pobreziaren aurka.

bGaur, 19:00etan, kultur etxean.

IURRETAXixili Quartet.

bGaur, 19:00etan, kultur etxean.

LARRABETZUAguxtin Alkhat.

b Igandean, 18:30etan, Hori Bai

gaztetxean.

LEIOAAtlantia é Ria.

bGaur, 21:00etan, Kultur Leioan.

Bilbo b Bilbo Zaharra Foruma

Bi antzezlan labur eta Atxagaren hitzakHiru hilean behin egin ohi ditu kultur emanaldiak Bilbo Zaharra euskaltegiak, Euskaltzaindiarekin batera, eta, dato-

rren astean, bi saio emango ditu. Asteartean, Tabernaria taularatuko du Mikel Martinezek, eta, Miren Gaztañagak

eta Iraia Eliasek —argazkian, Amancay Gaztañaga zuzendariarekin—, segidan, Agur eta Dolore. Asteazkenean,

berriz, Bernardo Atxaga Etxeak eta hilobiak liburuari buruz ariko da. Bi emanaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan. HITZA

14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aAgenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

MARKINA-XEMEIN Iban Gurrutxa-

ga, Susana Cencillo eta Javi Perez:

New Orleansetik Euskal Herrira.

bBihar, 17:30ean, Uhagonen.

MARKINA-XEMEINSaskia Roures

organo jotzilea eta Francisco Gil

oboe jotzailea.

bBihar, 19:30ean, Xemeingo elizan.

MUNGIACoppel.

bGaur, 22:00etan, Zatozen.

MUNGIAConfluence.

bBihar, 20:00etan, Mumen.

ONDARROAMingo Balaguer

eta Iker Piris.

bBihar, 20:00etan, Jai Braian-en.

PORTUGALETEAngulo Inverso,

Sealed Room eta Sholl.

bBihar, 21:00etan, Grooven.

PORTUGALETECafe Cubano.

b Igandean, 13:30ean, La Perdizen.

PORTUGALETEVictoria otxotea.

bOstegunean, 20:00etan,

Santa Klara kultur etxean.

SESTAO Jose Luis Nieto:

Ratxmaninoven pianorako

kontzertua bi demboratan.

bGaur, 19:30ean, Musika Eskolan.

SOPELASurfer Joe.

bGaur, 22:00etan, La Triangun,

eta bihar, 22:00etan, Gardokiko

Atalaian.

SOPELAClara Peya.

bBihar, 20:00etan, Kurtzio

kultur etxean.

ZORNOTZAOihan Vega.

bBihar, 20:00etan, Zelaietan.

ANTZERKIA

ARRIGORRIAGAAnodino:

Maita(k)ale borrokaeta

El gato de Schr�dinger.

bGaur, 19:00etan, Abusu zentroan.

BALMASEDATanttaka: Deje

su mensaje después de la señal.

bBihar, 20:00etan, Klaret antzokian.

BARAKALDOKulunka Teatro:

Quitamiedos.

bBihar, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BERANGOAimara: El enfermo

imaginario.

bBihar, 19:00etan, antzokian.

BERRIZGorakada: Ulisesen bidaia.

bGaur, 18:15ean, kultur etxean.

BERRIZTxalo: Rita.

bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

BILBOLa Pacheca Collective:

Lo que fue de ellas.

bGaur, 19:30ean, Begoñako

udaltegian.

BILBOPabiloi 6: Sabias ellas.

bGaur eta bihar, 20:00etan, eta

igandean, 19:00etan, Pabiloi 6an.

BILBOLa Cosecha Media

& Pentacion: Los futbolísimos.

bBihar, 17:00etan eta 19:30ean,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOOLBE: Jerusalemopera.

bBihar, 19:00etan, eta hurrengo

asteartean, 19:30ean, Euskalduna

jauregian.

BILBOPor Libre: Mujeres Oh Yeah!.

bBihar, 20:00etan, ZWAPeko

La Nave Va aretoan.

BILBOMumusic Circus:

Pequeños príncipes.

b Igandean, 18:00etan,

BBK aretoan.

BILBODaniel Veronese

& Uve Dos: El nombre.

b Igandean, 19:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOTartean-en Tabernaria.

Instrukzioak botatzeko ondo bat

kaña, eta Kamikaz Kolektiboaren

Agur eta Dolore.

bAsteartean, 19:00etan,

Euskaltzaindiaren egoitzan.

BILBO 7Grados: Y todo por amor.

bAsteartean, 19:30ean, Arriaga

antzokian.

BILBOA Trompicones:

Aire de París.

bOstegunean, 19:30ean,

Zorrotzako udaltegian.

BILBOLa Tristura: Future lovers.

bOstegunean, 19:30ean, Azkuna

zentroan.

DURANGOMaider Lopez eta

Inalvis Etxebarria: Sagutxo tuntuna.

b Igandean, 12:00etan, 17:30ean

eta 18:30ean, San Agustin aretoan.

DURANGOLa Noche Boluda:

El gran cabaret de Elvira.

bOstegunean, 17:00etan,

Plateruenan.

ELORRIOLa Coja Dansa: Urtzaroa.

b Igandean, 17:00etan, Arriola

antzokian.

GALDAKAOEngruna: Loops.

bBihar, 18:00etan, Torrezabalen.

GERNIKA-LUMOEngruna: Loops.

b Igandean, 17:00etan, Lizeoan.

GETXOA Panadaria:

Elisa y Marcela.

bBihar, 20:00etan, Muxikebarrin.

GETXODemode Quartet: Epa txiki!.

b Igandean, 18:00etan,

Muxikebarrin.

MARKINA-XEMEINPirritx, Porrotx

eta Marimotots: Bizi dantza.

bGaur, 17:30ean, frontoian.

MUNGIATxalo: 20.000 legoa

itsaspeko bidaian.

bBihar, 18:30ean, Olalde aretoan.

ONDARROAKabareta 2txu

ikuskizuna.

bGaur eta bihar, 21:30ean,

Beikozinin.

SANTURTZIVictor Conde

& Duffusio: Muerte en el Nilo.

bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.

Basauri b Pintxo Festa

Kopautxoak musikarekinHelmuga Basaurik Pintxo Festa antolatu du gaurtik igandera, ostalaritza eta

merkataritza sustatzeko. 85 taberna eta jatetxek hartuko dute parte, eta

haietatik 41, piper, orburu edo perretxikoz eginiko kopau lehiaketan ariko

dira. Bihar eta etzi kontzertuak eta kalejirak izango dira herrian. BASAURIKO UDALA

SANTURTZILa Tal: The Incredible

Box.

bBihar, 19:30ean, Gernika parkean.

SANTURTZITeatro del Noctambulo:

Tito Andrónico.

bBihar, 20:30ean, Serantes aretoan.

SANTURTZI Josep Maria Pou

& Teatre Romea: Viejo amigo

Cicerón.

b Igandean, 19:30ean, Serantes

aretoan.

SOPELAKulunka: Quitamiedos.

bGaur, 20:00etan, Kurtzio kultur

etxean.

UGAOCon La Que Esta Cayendo:

Aquí no paga nadie.

bGaur, 20:00etan, Jane jauregian.

ZORNOTZATanttaka: Izoztutako

haizea bezala.

bGaur, 20:15ean, Zornotza aretoan.

DANTZA

BARAKALDOBeatriu Daniel

& Toni Jodar: Una conferencia

bailada.

bGaur, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BASAURIAdriana Bilbao & Beñat

Axiari: Burdina.

bBihar, 20:30ean, Social antzokian.

BASAURIDantzaz: Ehuna.

b Igandean, 12:30ean, Social

antzokian.

BILBOLa Imperfecta: Twist.

bBihar, 20:00etan, eta igandean,

19:00etan, Fundicion aretoan.

GERNIKA-LUMOMa Kolektiboa:

Lua Kastore.

bBihar, 20:30ean, Lizeo antzokian.

BERTSOLARITZA

BILBOBertso bazkaria:

Aitor Mendiluze eta Jone Uria.

bBihar, 14:30ean, Hika Ateneoan.

ERMUAUxue Alberdi, Amets

Arzallus, Andoni Egaña, Nerea

Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta

Julio Soto.

bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.

GETXOAne Labaka eta Beatriz

Egizabal: Erradikalak ginen.

bAsteazkenean, 19:30ean, Azebarri

kultur elkartean.

MUXIKABusturialdeko Bertsolari

Txapelketa: Eneko Aldana, Ibai

Amillategi, Nagore Beitia, Beñat

Bilbao, Ander Elortegi eta Lurdes

Ondaro.

bGaur, 21:00etan, Atxelipe txokoan.

OTXANDIOBatu elkartasunera:

Eneko Abasolo, Igor Elortza,

Unai Iturriaga eta Oihane Perea.

bBihar, bazkalostean, Mainondo

kiroldegian.

HITZALDIAK

BILBOMarc Toralles: Slovack

Direct bidearen errepikapena.

bGaur, 19:00etan, Bidebarrietako

liburutegian.

BILBOTanit Plana: Materia oscura.

bGaur, 19:30ean, Argazkigintza

Garaikidearen Zentroan.

BILBOAngelika Rainer:

A Line Above the Sky.

bAstelehenean, 19:00etan,

Bidebarrietako liburutegian.

BILBOBernardo Atxaga:

Etxeak eta hilobiak liburuaren

aurkezpena.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Euskaltzaindiaren egoitzan.

BILBOCarlos Prego Meleiro:

Ellas hacen ciencia.

bOstegunean, 19:30ean,

Bidebarrietako liburutegian.

DERIOGarbiñe Mendizabal:

Emakumeek indarkeriarik gabeko

bizitza izateko eskubidearen alde.

bAsteartean, 17:00etan,

Kultur BIrikan.

LEKEITIOKike Amonarriz:

Euskaraldia: gehiago eta

sakonago.

bGaur, 18:00etan, kultur etxean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BILBOZinebi jaialdia: Itxiera gala,

lan saridunen proiekzioa eta sari

banaketa.

bGaur, 20:00etan, Arriaga

antzokian. Eta bihar, ordu berean,

film laburren errepikapena.

ZALLAEnkarzine laburmetraia

jaialdia.

bAzaroaren 18tik 23ra, 19:00etan,

zine-antzokian.

BESTELAKOAK

BASAURI 1.362 km euri liburuaren

irakurketa literarioa eta musikala.

bGaur, 20:00etan, Mairenea

Emakumeen Etxean.

PORTUGALETEMagia Irracional

emanaldia.

bBihar, 19:00etan, Santa Klara

zentroan.

SONDIKAXXII. Euskal Azoka.

b Igandean, 10:00etatik 15:00etara,

herrian.

15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Agenda

Page 16: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/11/15  · Trokela trukean Batzeko bozeramaileak azaldu duenez, ostiralean itxiera patro-nala ezarri baino lehen, Batzeko ordezkariak eta Araluceko enpre-sa

June Prieto

Kirol berria bezain

arrakastatsua da

ibilketa nordikoa.

Bilbon talde bat

sortu dute kirol

hori praktikatzeko: Ipar Izarra

Nordic Walking. Marisa Lago da

elkartearen sortzaileetariko bat,

eta ibilketa nordikoko ikastaroak

ematen ditu. «Beharrezkoa da

teknika norbaitengandik ikastea;

erraza da, baina ez da pertsonek

naturalki egiten dugun zerbait».

Astero birritan batzen dira, eta,

Lagoren ustez, arrakastatsuak di-

ra aste barruan egiten dituzten

deialdiak: «Asteartero eta ostegu-

nero geratzen gara, beti ordu be-

rean. Horrez gain, Whatsapp tal-

de bat daukagu, egun horietatik

kanpo norbaitek geratu nahi ba-

du kirol hori praktikatzeko». Ez

dira mendira igotzen, aldapek eta

bide estuek zaildu egiten baitute

kirol horren teknika erabiltzea.

Ibilketa nordikoa egiten dute-

nek ezinbesteko tresna bat dau-

kate: mendiko makilak. Ohiko

makiletatik ezberdintzen dituen

eskularru antzeko bat daukate

eusteko lekuan. Teknika ondo

erabiliz gero, ibiltariek eskula-

rruaren bidez lortzen dute makila

lurrera ez jaustea. «Ibilketa mota

honetan, makilak gorputza bul-

tzatzeko erabiltzen dira, eta ez

sostengatzeko, mendian bezala»,

ikastaroetan azaltzen duen mo-

duan kontatu du Lagok. Haren

esanetan, oso ekintza simetrikoa

eta osoa da. «Mendizaleentzat en-

trenamendu ona izan daiteke aste

barruan egiteko».

Kirol horren jatorria Finlandian

dago. Herrialde hartako eskia-

tzaileek asmatu zuten, elur sasoia

amaitzean eskiatzeko teknika

praktikatzen jarraitzeko. 1930eko

hamarkadan hasi ziren, eta, urte-

ak pasatu ahala, Europako hain-

bat herrialdetara zabaldu da.

Bizkaian, bakarraIpar Izarra Nordic Walking Biz-

kaiko talde bakarra da kirol

honekin harremana daukana.

«Kluba 2012an sortu genuen,

baina ezin izan genuen erregis-

tratu. 2018an, Bizkaiko federa-

zioan izena eman ahal izan

genuen; ordura arte ez zen existi-

tzen ibilketa nordikoa kirol

moduan». Beraz, urtebete eskas

du Bilboko taldeak, eta jada 115

federatu dituzte. Orain arte egin-

dako lanaz oso harro dago Lago:

«Gure taldeko kide guztiek prak-

tikatzen dute kirola. Eta ez da

batere elitista: ez da ordaindu

behar, eta edonork egin dezake».

Taldean hainbat adinetakoak

daude; batez besteko adina 50

urte da.

Kluba sortu zenetik orain arte,

ibiltarien artean aldaketa bat su-

matu du kirolzaleak. «Patologiak

zituzten pertsonak etortzen ziren

hasieran, medikuaren gomen-

dioz: sorbaldako mina edo belau-

nekoa zuten pertsonak, besteak

beste». Izan ere, ibilketa nordiko-

ak hainbat onura ditu osasuna-

rentzat. Gorputzaren jarrera zu-

zentzeko balio du.

Orain dela gutxi, era berean,

txapelketak egiten hasiak dira

Ipar Izarra taldeko kide batzuk.

«Oraingoz parte hartzaileak gu-

txi direnez, txapelketak irabazte-

ko modu bat da bertara joatea. As-

ko korrikalari izandakoak dira,

eta aukera bat ikusi dute kirol ho-

netan».

Donejakue bidea egiteko oso

teknika egokia dela azpimarratu

du Lagok. «Askok mendiko ma-

kilak erabiltzen dituzte, baina ez

dute ondo erabiltzen ibilketa nor-

dikoaren teknika». Ezjakintasun

handia dagoela-eta, kirola ezagu-

taraztea da taldearen helburua.

Hala ere, ez da denbora guztian

erabili beharreko teknika bat. En-

trenatzaileak ohartarazi duenez,

mendian makilak gorputzaren

sostengurako erabiltzea zuzena

da, baina ibilketa motak tartekatu

daitezke. «Mendian gora, eremu

lauetan eta jaitsieretan erabil dai-

teke; asko laguntzen du arnaske-

tarako, adibidez, eta baita giha-

rrak erlaxatzeko ere».

sBIDELAGUNAK

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2017ko azaroaren 15a

Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Ipar Izarra elkarteko kideek ibilketanordikoa egiten dute. Bilboko kaleetanbatzen dira, kirol horren teknikapraktikatzeko. Osasunerako dituenonurek erakarrita, hainbat pertsonabatzen ditu ibilketak.

EuropakoiparraldetikBilboraino

Ibilketa nordikoa egiteko, teknika zehatz bat erabili behar da. Erraza da, baina ez oso naturala, eta ikasi beharra dago. IPAR IZARRA NORDIC WALKING ELKARTEA