2
BILBAO RÍA 2000 1992an sortua, Bilbao Ría 2000 kapital publikoa duen sozietate anonimoa da. Estatuaren Administrazioaren eta euskal administrazioen partaidetzekin osatuta dago, berdin banatuta. Administrazio Batzordearen presidentea Iñaki Azkuna da, Bilboko alkatea.

Bilbao Ria 2000

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bilbao Ría 2000 Bilbo Metropolitarra eraldatzeko administrazio guztiek duten konpromisoaren emaitza da. Denborak aurrera egin ahala, erakundeen arteko sozietate honek, garrantzia handiko obrak hartu ditu bere gain metropoli zonalde osoan.

Citation preview

BILBAO RÍA 2000

1992an sortua, Bilbao Ría 2000 kapitalpublikoa duen sozietate anonimoa da.Estatuaren Administrazioaren eta euskaladministrazioen partaidetzekin osatutadago, berdin banatuta. AdministrazioBatzordearen presidentea Iñaki Azkunada, Bilboko alkatea.

Bilbao Ría 2000 Bilbo Metropolitarraeraldatzeko administrazio guztiek dutenkonpromisoaren emaitza da. 1987an,krisiaren zamarekin eta uholdeen ondorioakoraindik nabarmenak zirela, Bilbok Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia diseinatuzuen, lehena. Agiri horretan, lehenengo aldizazaltzen ziren hiriko espazio askok eskaintzenzituzten aukerak.

Baina arazo bat zegoen, espazioen jabeakadministrazio zentralaren enpresak ziren. Halaere, irabazi asmorik gabeko entitatea sortzeabultzatu zuten, eta euskal administrazioek etaestatukoek erdibana parte hartuko zuten.

Denborak aurrera egin ahala, erakundeenarteko sozietate honek, garrantzia handikoobrak hartu ditu bere gain metropoli zonaldeosoan.

Gainera, finantzazio sistema berebizikoada berroneratze urbanistikoaren arrakasta

ulertzeko. Bilbao Ría 2000, 1,8 milioi euroko

kapital ekarpenarekin jaio zen, eta abian jarri

zenetik, ez du aurrekontu publikoen beharrik

izan finantza-oreka erdiesteko.

Ekintza-eskema honakoa da: akzionistek

Bilbon eta Barakaldon dauzkaten lursailak

uzten dituzte, eta udalek berriro kalifikatzen

dituzte; hautatutako lursailaren jabetza hartzen

dute eta sobera dauden partzelak sustatzaile

pribatuei saltzen dizkiete. Hiriguneko lursailak

dira, berritze fasean, eta horiek saltzeak

plusbalio handiak dakartza. Bilbao Ría

2000-ek, irabazi asmorik gabeko sozietatea

denez, plusbalio horiek zonaldea birsortzeko

inbertitzen ditu.

Gainera, Bilbao Ría 2000 Europar Batasuneko

diru-laguntzak hartzen saiatzen da baliabideak

biderkatze aldera. Gaur egun arte, laguntza

horiek inbertsio aurrekontuaren %14 izan dira.