14
LITERATURA 104 BIDARRAIKO KABALKADATOBERA Kabalkadak, toberak, zintzarrotsak, karrikaldiak, ikusga- rriak… Iparralde osoan zehar zabaltzen ari dira. Berpizte ba- ten seinale. Euskaldunok euskaldun izaten jarraitu nahi du- gu, eta horretarako euskara eta euskal kultura ezinbestekoak zaizkigu. Horixe da berpizte honen arrazoia, arrazoi guztiz identitarioa. Aurten Baxenabarreko Bidarrai herriak antolatu, prestatu eta eman du kabalkada-tobera airosa eta ederra. Bi- darrain bada Otxaldetarrak izeneko elkartea, euskara eta euskal kultura begiratzen, sostengatzen eta zabaltzen ditue- na. Duela bi urte, elkartekoek kabalkada-tobera prestatzea deliberatu zuten. Bidarrain kabalkadak eta toberak izan dira aspaldian. 1923an tobera famatuak izan ziren, auzo-herri guztietan oi- hartzun nabarmena utzi zutenak. 1946an etxe-sartze moduko kabalkada ospetsua izan zen. Hauxe izan zen, xiur aski, An- gulematik Lapurdira etorritako eta gure artean famatua egin- dako Pablo Tillac margolariak bere margolan batean irudikatu zuena. 2002an izan zen kabalkada ederra, baina toberarik ez. Beraz, 1923tik hona, hauek dira egiazki Bidarrain antolatu di- ren lehen kabalkada-toberak. Joanes Otxalde bidarraitar bertsolariaren izena duen Otxal- detarrak elkartea izan da, arestian aipatu dudan bezala, anto- lamendua bere gain hartu duena. Horretaz gain, ehun eta lau- rogei herritar inguruk hartu dute parte, gauza batean edo bes- tean. Kattalin Salaberri eta Peio Jorajuria izan dira

BIDARRAIKO KABALKADA TOBERA - … · LITERATURA 105 tobera-idazleak, Bixente Ziaurriz eta Jokin Irungarai dantza eta antzerki gidariak, Bernadette Urrutia-Etxeberri eta Battitt Etxart

Embed Size (px)

Citation preview

LITERATURA104

BIDARRAIKO KABALKADATOBERA

Kabalkadak, toberak, zintzarrotsak, karrikaldiak, ikusga-rriak… Iparralde osoan zehar zabaltzen ari dira. Berpizte ba-ten seinale. Euskaldunok euskaldun izaten jarraitu nahi du-gu, eta horretarako euskara eta euskal kultura ezinbestekoak zaizkigu. Horixe da berpizte honen arrazoia, arrazoi guztiz identitarioa. Aurten Baxenabarreko Bidarrai herriak antolatu, prestatu eta eman du kabalkada-tobera airosa eta ederra. Bi-darrain bada Otxaldetarrak izeneko elkartea, euskara eta euskal kultura begiratzen, sostengatzen eta zabaltzen ditue-na. Duela bi urte, elkartekoek kabalkada-tobera prestatzea deliberatu zuten.

Bidarrain kabalkadak eta toberak izan dira aspaldian. 1923an tobera famatuak izan ziren, auzo-herri guztietan oi-hartzun nabarmena utzi zutenak. 1946an etxe-sartze moduko kabalkada ospetsua izan zen. Hauxe izan zen, xiur aski, An-gulematik Lapurdira etorritako eta gure artean famatua egin-dako Pablo Tillac margolariak bere margolan batean irudikatu zuena. 2002an izan zen kabalkada ederra, baina toberarik ez. Beraz, 1923tik hona, hauek dira egiazki Bidarrain antolatu di-ren lehen kabalkada-toberak.

Joanes Otxalde bidarraitar bertsolariaren izena duen Otxal-detarrak elkartea izan da, arestian aipatu dudan bezala, anto-lamendua bere gain hartu duena. Horretaz gain, ehun eta lau-rogei herritar inguruk hartu dute parte, gauza batean edo bes-tean. Kattalin Salaberri eta Peio Jorajuria izan dira

LITERATURA 105

tobera-idazleak, Bixente Ziaurriz eta Jokin Irungarai dantza eta antzerki gidariak, Bernadette Urrutia-Etxeberri eta Battitt Etxart dantzako laguntzaileak eta Erramun Intxaurgarat, Battitt Garat eta Ximun Garat musika eramaileak. Ez ditzagun jantzi-egileak, teknikariak, musikariak, bertsolariak, eta gainerakoak ahantzi.

Bi saio antolatu zituzten. Lehena irailaren 24rako eta bi-garrena urriaren 1erako, biak igandez, eta arratsaldeko 3,30etan hastekoak. Ni lehenera joan nintzen. Ordu bieta-rako Bidarraiko plazan nengoen. Eguzki ederrak Bidarraiko bazterrak argitzen zituen, herria jendez gainezkoa zegoen, sarrerak jadanik bukatuak ziren, eta herritarrak eta bertara joandakoak hizketa alegeran ari ziren herriko ostatuetan. Hiruak eta erditan, erran bezala, hasi zen. Ordurako mila eta hirurehun pertsona ziren pilota-plazan jarritako harmai-lak betetzen. Pittaka-pittaka 130 jokalari sartu ziren pilota-plazara. Hasieran sei zaldizko, zaldi-orga ondoren, gero ohiko oilarrak, zapurrak, bolantak, makilariak, andere xu-riak, herritarrak, ikurrina eta nafar bandera airoski astintzen zituzten banderariak…, eta bukaera aldean, Jaun Jujea, An-dere Abokata, Jaun Usiera eta auzi-idazkaria. Toberaren doinu pean, bi itzuliño egin zuten pilota-plazan eta gero de-nek batera, Ortzaiztarrak izeneko dantza-jauzia eman zu-ten. Ondoren, Gillen Hiribarren eta Patxi Iriart bertsolariek harrerako saio ederra eskaini ziguten bertan bilduta ginen guztioi.

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

LITERATURA106

Kabalkada pilota-plazara sartzen

Jaun Jujearen etorrera

JOSEBA AURKENERENA

LITERATURA 107

Pablo Tillac – Bidarraiko kabalkada – 1946koa?

Bidarraiko kabalkadaren afixa

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

LITERATURA108

Hedexuriak edo jendarmak

Bolantak

JOSEBA AURKENERENA

LITERATURA 109

Herri Kontseilua plazan bilduta

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

LITERATURA110

JOSEBA AURKENERENA

Bolantak Makilarien jokoa

LITERATURA 111

Salaberri eta Jorajuria idazleek tobera lau agerralditan ba-natu dute, ohikoa den bezala. Ikus ditzagun banan-banan:

Lehen agerraldian, Harpeko Saindua eraman zuten auzira. Honek arrangura handia erakutsi zuen, bisitariek eta turistek ez baitute bakean bizitzen uzten. Amaiera aldean, hiru OHE (Objektu Hegalari Ezezagun) agertu ziren plazan. Egoera ko-rapilatu zen gero, basurde baten gibeletik zetorren ehiztari bat azaldu zelarik, eta zirtzilak ohiko ergelkeriak egiten hasi zire-larik. Agerraldiaren bukaeran kadrilak dantzatu zituzten.

Bigarren agerraldian, Lukinka Jaun Auzapeza eraman zuten auzira. Honi itsuskeria handiak leporatzen zizkioten. Gero mahaiak eta kadirak jarri, eta Herriko Kontseilu osoa azaldu

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

Zapurrak eta bolantak Zaldizkoak eta zaldi-orga

LITERATURA112

zen bilkura bat egiteko prest. Han bilduta zirela, Siziliako ma-fioso bat azaldu zen lurrak erosi eta negozio ilunak egin na-hian. Segidan bere helburu zehatza azaldu zuen: kasino edo joko-etxe bat nahi zuen Bidarrain zabaldu. Kontseilari batzuk alde ziren, besteak berriz kontra. Hor ibili ziren eztabaida luze eta umoretsuan. Azken urte hauetan Bidarrain izan diren kon-tu ezagun batzuk zekarzkiguten gogora. Promotoreen hainbat proiekturen salaketa izan zen. Gero bertsolarien txanda iritsi zen eta hauek bazterrak inarrosi zituztelarik, neska talde han-di batek fandango ederra dantzatu zuen. Sorkuntza omen. Agerraldia bukatzeko hogeita lau bolantez eta lau andere xu-riz osaturiko taldeak Euskaldunak eta Sorginak airoski dantza-tu zituzten.

Hirugarren agerraldian, Extefana izeneko emazte bat era-man zuten auzira. Honi bekatu handia leporatzen zioten. Hiru seme-alaben ama omen zen, eta hiruak Ortzaizeko ikastolan matrikulatu zituen euskaraz ikas zezaten. Eskola publikoko errientsa erdalzalea hor azaldu zen Extefanaren jarrera salatuz. Ama honen erruz, ikasle taldea ezin osatuz ibili omen ziren herriko eskola publikoan eta horregatik hainbat oren galdu. Eta gainera, zertarako ikasi euskaraz? erraiten zuen inolako ahalkerik gabe. Euskara pixka bat jakitea ez dago gaizki, aita-txi eta amatxirekin egiteko, baina gehiago ez, eta eskolan gu-txiago!

Gero bigarren lekuko bat azaldu zen, Pito Jauna izenekoa. Honek gogor egin zuen euskararen, ikastolaren, Olentzeroren eta Otxaldetarrak elkartearen kontra. Euskara zertarako? Egin dezagun guziok frantses ederraz!

Geroxeago, hirugarren lekuko bat sartu zen auzira. Joanes Otxalde bertsolari zaharra zen. Euskararen aldeko bertso ede-rrak bota zituen, eta horretaz gain, rap soinuaz eta gazte mo-dernoz lagundurik, beste hainbat bertso. Jaun Usiera, ez zen bat ere pozik Otxalderekin eta oroitu zion Ameriketan utziak

JOSEBA AURKENERENA

LITERATURA 113

zituela emaztea eta hamaika seme-alaba. Otxalde ez zen ho-rrekin kikildu eta bi bertso bota zituen Extefanari eta ikastolari sostengua emanez. Horrek izugarri haserretu zuen errientsa eta hor ibili zen ikastolako andereño batekin etengabeko lis-karretan. Hortxe azaldu zen orduan, bakea egin nahian apez beltza, Bidarrain eta auzo-herrietan aritzen den egiazko apeza irudikatzen zuena. Gero bertsolariek hirugarren saioa eman zuten bazterrak piztuz eta nahasiz, eta bukatzeko bolanteek Gabota eta soka-dantza eder bat eman zituzten.

Laugarren agerraldian, bertsolariek agurra eman zuten, jen-dearen aldetik txaloaldi luzea jasoz, eta gero bi makilari gaz-teak hor ibili ziren makila dantzatzen eta airera jaurtitzen. Bet-betan, lehen agerraldiko ehiztaria sartu zen basurdearen bila, eta tiro erratu batez epai-mahaiko idazkaria kolpatu zuen. Hi-ru neska erizain sartu ziren hura artatzera. Egiazki hiru mutil neskaz jantzita ziren. Hor ibili ziren ipurdia eta zangoak erakutsiz. Apez beltza ere sartu zen eta aztikeria bat eginez, saiatu zen idazkaria arrapizten. Baina, hau ere alferrik! Azke-nean Harpeko Saindua azaldu zen eta pixontzi baten barruan zena idazkariaren gainera isuriz, arrapiztu zuen. Sekulako ha-serrealdia izan zen orduan, hor sartu ziren zirtzilak, eta ibili ziren denak liskar eta kalapitetan Jaun Jujeak igorritako jen-darmak plazan sartu eta denak makiladaz igorri zituzten arte.

Orduan izan zen deliberoen tenorea. Lehen deliberoarekin, arrazoia eman zioten Harpeko Sainduari eta herriko auzapeza-ri eskatu zioten turisten eta bisitarien ibilerak murrizteko. Bi-garren deliberoan, Herri Kontseiluari eskatu zioten promoto-reen proiektu horiek bertan behera uzteko; eta hirugarren de-liberoan, arrazoia eman zioten Extefana andereari. Ber denboran, Bidarrain ikastola bat jartzeko zuten agindu, eta baita urtero kabalkada-tobera bat egin dezaten ere. Delibe-roak eman ondoren, Jaun Jujeak pilota-plaza mukuru betetzen zuen publikoa urrup eta klik egitera gomitatu zituenbazter batean ezarririk zuten kantinara. Epaileak ostatura joatean,

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

LITERATURA114

parte-hartzaile guztiak plazara sartu ziren eta Mutxikoak ize-neko dantza-jauzia emanez bukatu zuten. Gero kabalkada ederrean, zaldizkoak aitzinetik, eta gainerako guztiak gibele-tik, plazan bi itzuliño egin eta alde egin zuten.

5,30etarako bukatua zen bi orenez luzatu zen tobera ede-rra. Jendea, harmailetatik jaitsiz, hortik hurbil ezarritako kanti-nara hurbildu zen, eta hor ibili ginen denok, taloa eta xingarra janez, eztarria bustiz edota solas aspertuan, ikusitakoaz era guztietako iruzkinak eginez. Orohar, publikoa biziki kontent zen ikusitako toberarekin, baten batek kantuen falta aipatu bazuen ere.

JOSEBA AURKENERENA

LITERATURA 115

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA

LITERATURA116

Azken itzuliñoa

Bidarraiko eliza ederra

JOSEBA AURKENERENA

LITERATURA 117

Ene irudikoz, kabalkada-tobera ederra izan zen Bidarrain eskaini zigutena, auzolanean egindako ikusgarri baliosa. Ziur naiz tobera eder honek gehiago ekarriko dituela, bai Bidarrain eta bai Iparraldeko gainerako herrietan ere; eta euskararen su-garra bizirik iraunarazteko arras baliagarria izanen dela. Nire zorion beroenak Otxaldetarrak elkartekoei, eta modu batean edo bestean, ikusgarri eder honetan parte hartu duten guzti-guztiei. Gaur, bihar eta etzi, Bidarrain eta Euskal Herri osoan, haize berriek euskararen alde ufatuko dutelakoan nago.

Joseba Aurkenerena BarandiaranUrruñan, 2017ko irailaren 27an

BIDARRAIKO KABALKADA-TOBERA