43
Unitate didaktikoa: bertsolaritzaz gozatzen. Jon Eizmendi Goiburu. 2011 urtarrila

Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bertsolaritzaz gozatzen ikasteko diseinatutako unitate didaktikoa. Egilea: Jon Eizmendi Goiburu.Oharra: pantailan ondo ikusten ez bada ere, deskargatu eta ondo ikusiko.

Citation preview

Page 1: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Unitate didaktikoa:

bertsolaritzaz gozatzen.

Jon Eizmendi Goiburu.

2011 urtarrila

Page 2: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

EUSKARA ETA LITERATURAUNITATE DIDAKTIKOA

BERTSOLARITZA

HITZAREN JOLASEAN

MURGILDUZ

JON EIZMENDI GOIBURU

Gaia: Bertsolaritza

Maila: DBH 4

Page 3: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Saio kopurua: 12-13

Proposamenaren testuingurua:

Ikasleek gaztelanian B1-B2 maila daukate. Euskaran A2-B1 maila eta ingelesez A1-A2 maila. Ez dago etorri berririk. Ez dago curriculum egokitua duen ikaslerik.

Bilbo Handiko ezker aldeko institutu publiko bateko ikasleak. Ez daukate etxean euskal kulturarekiko erreferentzia handiegirik. Guztiek daukate euskara bigarren hizkuntzatzat.

Euskal kulturara hurbiltzeko bitarteko atsegin eta egokia izan daiteke bertsolaritzari buruzko unitate didaktiko hau. Modu ludikoan lantzeko asmoa dago.

Landuko diren oinarrizko gaitasunak:

2007. urteko curriculumean deskribatzen ziren hezkuntzako zortzi oinarrizko gaitasunak ezin baditugu unitate honetan batu, uste dugu gutxienez sei batu ditugula.

1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Gaitasun guztien artean irakasgai honen kezka nagusia izanik, proposatutako jarduera guztietan landuko dugula uste dugu.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna. Hau ere zuzen edo zeharka lantzeko asmoa dago jarduera guztietan.

3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

4. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

5. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

1

Page 4: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Unitate didaktiko honen helburu nagusia

Argi eduki beharko genuke zein den unitatearen helburu nagusia. Hots, daukagun denbora laburra kontuan hartuz ez dugu joko ikasleei bertsotan eginaraztera (horrek denbora gehiago eskatuko bailuke). Gure helburu nagusia, beraz, hauxe da: unitatearen amaiera aldera, ikasleak bertso baten aurrean irizpide kritikoa garaturik izango du, balorazio bat egiteko, eta batez ere, gozatzeko. Ezagutzen eta ulertzen dena maita daiteke, ez besterik.

Helburu didaktikoak:

• Tradiziozko bertso ezagun batzuk ezagutzea.

• Tradiziozko doinu ezagun batzuk ezagutzea.

• Bertsolaritzaren historiako eta gaurko protagonista batzuen berri izatea.

• Bertsoaren inguruan erabiltzen den terminologiaren berri izatea (poto, neurria, puntua, etena, hanka luzea...), eta horren arabera, edozein saio entzutean bertso bakoitza baloratzeko gutxieneko irizpide batzuk edukitzea.

• Bertsoaren balio espresiboa aztertzea.

Edukiak:

• Neurri erabilienak: kopla, zortziko txikia, zortziko handia, hamarreko txikia, hamarreko handia eta neurri berezi batzuk.

2

Page 5: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

• Neurri hauei dagozkien doinu ezagunenak.

• Errima. Poto zer den eta zer ez den. Errima pobrea zeri esaten zaio eta zeri errima aberatsa. Hoskidetasun taldeak. (P-T-K / B-D-G-R / M-N...

• Puntua zer den. Nola burutzen duten bertsolariek.

• Bertsolaritzaren historiako erreferente batzuk. (Milia Lasturkoa, Pernando Amezketarra, Pello Errota, Uztapide, Basarri, Xalbador... Maialen Lujanbio.

Baliabideak:

Ikasleentzat sortutako koaderno elektronikoa, (wikia), http://beurkodbh4.wikispaces.com izango da ikasleek modu kooperatiboan apunteak eta zirriborroak idazteko gune nagusia. Osagarri: goear, wikian audiak eransteko (tamalez euskaltube une honetan nahiko jota dirudi), youtube, bertsoplaza.com. bertsoa.com, repentistas.com, slideshare...

Wikian dauden materialak argitaratzeko asmoa sustatuko du irakasleak eta wikian agertuko diren zenbait testu, wikipediara edota zenbait blogetara esporta daitezkeela kontuan izango dugu beti.

Jardueren sekuentzia:

Irakaslea saiatuko da gaiaren hasierako aurkezpena egiten eta motibazioa sortzen. Ikusten badu gaiarekin ikasleek beren gaitasunak lantzen eta aurrera egiten dutela saiatuko da hemen agertzen diren proposamenak sustatzen eta zabaltzen. Irakasleak ikusten badu ikasleen motibazioak behera egiten duela proposamen batzuen mamiarekin denboralizazioa laburtzera joko du.

3

Page 6: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

1.Jarduera.

Motibazioa sustatzea.

Zer egingo dugu? Bideo hau entzun (ikusten den giroaren arabera moztu, ez da derrigorrean osorik ikus-entzun behar)

Bat-batekotasun adibide batzuk: http://www.youtube.com/watch?v=LJkjZZ0fDmE

Irakasleak ikasleei, guztiei batera, ahoz, galdera batzuk botako dizkie:

• Zer iruditu zaizue? Zer egin zaizue deigarri?

• Zeri buruz jardun dute?

• Lehendik prestatuta al zeukaten ala unean bertan asmatu dituzte beren kantuak?

• Abesten zutenean, nola egiten zuten, errimarekin ala errimarik gabe?

• Gogoan daukazu adibiderik?

• ...

Zertarako egingo dugu jarduera hau? Ikasleen motibazioa sustatzeko. Hizkuntzaren erabilpen ludikoaren dimentsio hau aurkezteko.

4

Page 7: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Aurreikusten dugun denbora: Bideoa aurkezten eta hasierako kontsignak ematen bost bat minutu. Bideoak 8 bat minutu dauzka baina ez genuke osorik ikusiko ikasleek beste munduko interesa agertzen ez badute behintzat. Bideoari buruz talde handian hizketan, solasean, hamabost bat minutu.

Ondoren, beste bospasei minutuz, talde txikiotan atera diren erantzunak guztion artean komenta litezke. Irakasleak sortu den giroaren arabera hartuko du erabakia. Jardueraren fase honetan bertsoak hizkuntzarekin jolastu egiten duela ohartarazi behar litzaieke, bat-bateko dimentsio ludiko batean mugitzen ari garela, alegia. Guztira 35 min

Jarduera osagarria. Irakasleak hala irizten badio eta ikasleak giro onean ari direla ikusten badu, honako beste bideo hau ere ipin dezake, non Jon Maia Bilboko kaleetan bat-batean kantatzen ageri den. Bat-batekotasuna zer den erakusteko bideo egokia dela uste dugu.

http://www.youtube.com/watch?v=VgDfoXMi7XY

5

Page 8: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

2.Jarduera

Motibazioa (Jarraipena)

Zer egingo dugu?

Irakasleak orain bigarren bideo bat aurkeztuko die ikasleei, hain zuzen “Negu Gorriak” taldeak bat-bateko bertso saio antologiko baten inguruan moldatu zuen bideo-klipa:

http://www.bertsoplaza.tv/6-bertso-hop-negu-gorriak/view

Ikasleak entzule izanda behar bada pozik egongo dira abesti honekin eta ziur aski gehienek lehenagotik ere ezagutuko dute. Baina irakaslearen erronka hauxe izango da. Egañak edo Peñagarikanok botatako azken puntua entzun baino lehenago entzuketa geldiarazi eta ea nork asmatzen duen bertsoa nola amai daitekeen modu dotore eta umoretsua. Gerta liteke bertso amaiera onak asmatzea ikasleren batek ere, (Peña eta Egañaren parekoak ?!)

Zertarako?

Jarduera honen helburu nagusia zera litzateke: lehen atera ditugun ondorio nagusi horiek (bat-batekotasuna, errimatasuna, hitzaren jolasa...) beste adibide batean ere nola gauzatzen diren erakustea.

Bigarren helburu gisa, bertsoarekin ere gauza desberdinak egin daitezkeela eta egin izan direla (hip-hop, rock-a) ulerraraztea, ikasleei hurbilago zaien testuinguru batera ekarriz.

Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Bideo-klip honek 3 minutu eta erdi irauten duela kontuan hartuz, jarduera honek ez luke 12 minututik harago hartu behar. Asmoa bertsoei buruz eta haien amaierei buruz labur jardutea.

6

Page 9: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

3.Jarduera.

Bertsoan parte hartzen duten elementuak. Zein dira?

Zer egingo dugu? Zertarako? Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Azken bideo horretako bertsoak txapelketa batean kantatu zituzten Egañak eta Peñagarikanok, eta geroztik oso ezagunak egin dira. Orain, jarduera honetan irakasleak bat-bateko saio horretako bertsoak idatziz emango dizkie, (material osagarrietan daude), eta talde txikietan, hirukoteetan edo, letra guztia aurrean dutela, galdera hauek erantzungo dituzte

• Bertso hauek, prosan bezala, lerro jarraietan idatzita daude?

• Zenbat lerro dituzte?

• Zenba ditzakezu lerro bakoitzeko silabak?

• Zure ustez ba al dago errimarik bertso hauetan? Non? Zein lerrotan?

• ...

7

Page 10: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Zertarako?

Oraingoan, bertsoaren barneko osagaiekin lehengo kontaktua izango dute ikasleek. Haietan sakondu gabe, fase honetan konturatu behar dute, bertsoak ez direla nolanahi, gogoak eman bezala burutzen. Hots, arau jakin batzuei jarraiki behar diete bertso izango badira. Horiek dira bertsoaren ezaugarri nagusiak:

•Neurriak

•Doinuak

•Errimak

Jarraian, ondoko jardueretan, osagai bakoitza banaka eta berezirik landuko du irakasleak, baina oraindik oharmenaren atalean gabiltzala kontuan hartuz.

Eman diegun adibide honetan, hain zuzen

a) 10 lerro dituela ahapaldi bakoitzak

b) Lerro horiek 7 eta 6 silaba aldizkatuz osaturik daudela

c) 5 errimakoak direla guztiak

d) Adibide jakin honetako estrofa mota horri Hamarreko Txikia esaten zaiola.

8

Page 11: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Ikasleek inolako laguntzarik gabe konturatu beharko lukete, bertsoak modu uniforme batean egituratuta daudela. Euren arteko eztabaida sustatu nahi dugu, beraz irakasleak ahalik eta gutxien sartu beharko luke talde txikietako elkar ekintza honetan (bost minutu aski izan daitezke)

Ondoren, nahi bada, talde txiki bakoitzean atera dituzten ondorioak guztion artean erka daitezke eta arbelean idatzi guztiontzat (10 minutu)

9

Page 12: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

4. Jarduera

Ahapaldi motak eta doinuak. Zortziko Handia.

Zer egingo dugu? Zertarako? Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Jarduera honetan bertsotan erabiltzen diren neurri eta doinu ohikoenei buruz jardungo dugu. Aurreko ariketan Hamarreko Txikia ikusi genuen bezala, oraingoan Zortziko Handia eta Zortziko Txikia zer den argituko dugu. Horretarako klaseko kanoian Andoni Egañak botatako hiru bertso hauek jarriko dizkiegu:

http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php?ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=++++++1141&$ListaKey=1962&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/bertso_fitxa

Irakasleak ikasleek pantaila aurrean dutela guztiei lehengo galdera berak egingo dizkie, (zenbat lerro, zenbat silaba, errimak non...) eta azkenik Zortziko Handia dela adieraziko. Guztiek ezagutzen duten doinu batean kanta daitezke (demagun, adibidez “Pello Joxepe”)

Ondoren Egañak berak erabilitako doinuan entzungo ditugu, berak kantatu zituen bezala.

Ez dugu ahaztu behar euren gozamenerako ari garela eta bertso sorta bakoitzak berez nahiko joko eman dezake denon artean baloratzeko, eta zer gustatu zaien edota ez zaien, adierazteko.

10

Page 13: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Zertarako?

Batetik komeni da gehien erabiltzen diren ahapaldi motak zein diren jabetzea, eta bestetik ere jakinaren gainean egon behar dute ahapaldi mota batek berak doinu desberdin asko onar ditzakeela. Bertsolari bakoitzak izan ohi du gustukoen bat eta hartan sentitu ohi da eroso.

Nola antolatuko dugu lana eta denbora?

Prozedura osoak denbora gehiago edo gutxiago har dezake, ikasleen erantzunaren eta jarreraren arabera. Gutxi gorabehera, 25 minutu hartuko dizkigula aurreikus dezakegu.

Jarduera osagarria. Guztiok kantatuz.

Egañaren hiru bertso horiek (edota, hobe iritziz gero beste hiru hartuz), Bertsozale Elkarteak bere webgunean daukan Bertso Doinutegira jo daiteke eta bertako bilatzailean Zortziko Handia horretan klik egin eta gero nolako doinu-aukera zabala dagoen ikusi. Agian ikasleek ezagut ditzakete banakaren batzuk, eta haietako zenbaitetan ere kantatu daitezke. Hona helbidea

http://www.bertsozale.com/euskara/doinutegia/doinutegia-bilaketa1.php

Honelako galdera bat botaz gero, eta ikasleek erronkari eutsiz gero: --Doinutegian zenbat doinu bildu direla kalkulatzen duzu? (Matematikarako gaitasuna, Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna landuko dira betiko komunikatzeko gaitasunarekin batera). 5 min.

11

Page 14: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

5.- Jarduera.

Ahapaldi motak eta doinuak. Zortziko Txikia

Prozedura aurrekoa bera litzateke. Oraingoan Zortziko Txikia landuko dugu berariaz, hau ere bertso saioetan oso ugaria baita. Honako bertso hauek baliagarri izan daitekeen adibide bat baino ez dira. Oihane Enbeitak eta Unai Iturriagak kantatuak (material osagarrietan idatzirik agertzen dira):

h ttp://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php? ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=++++++1731&$ListaKey=14509&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/bertso_fitxa

Prozedura, azken batean, aurreko jarduerakoa bera da. Kontsignak eta aurreikusi beharreko denbora, antzekoa (25 minutu)

12

Page 15: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

6.- Jarduera.

Errimaren ezaugarriak

Zer egingo dugu? Bideo bat entzungo dute. Irakasleak proposatuko die abesten duten guztia adi-adi entzutea eta errimak harrapatzea. Jarduera hau talde handian egingo da. Ikasle guztiek parte hartzea da helburu.

Errima harrapaketa (Maialen Lujanbiok atzekoei kantatuak): http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=bertsoonenak&tipo=video&id=1700

Errima horiekin beraiekin beste hitzik bururatuko? Jarduera honen bigarren zatian bildumatxoa egingo da arbelean. Irakasleak, beharrezkoa ikusten badu, berak emango ditu laguntzak edo adibideak. (-zun, entzun, erantzun, Arantzazun). Ikasleek, hiru taldeetan banaturik, hamar bat minutuz errima zerrendak luzatu beharko dituzte. Horrelakoak proposatu beharko lituzkete: osasun, daukazun, behazun, oihartzun...)

Jarraian, irakasleak arbelean guztien ekarpenak batuko ditu eta honelako galderak egingo:

• Erraz bururatzen zaizkizue errimak?• Batek astun idatzi du. Balio du? Zergatik?• Lehendik prestatuta zeukaten zuen ustez? Zergatik?• Nola lortzen dute bertsolariek, hain denbora

laburrean, horrelako errima aberatsekin asmatzea?

Zertarako egingo dugu jarduera hau? Bertsoaren tasun berezi horrek, errimak, bertsoan nolako paper garrantzitsua duen adierazteko. (Bide batez zortziko handiko doinu klasiko bat entzungo dute, gerora berriro erabiltzeko asmoa ere badago hemen).

13

Page 16: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Bertsolariak emakumezkoak ere izan daitezkeela ikusi ahal izango dute. (Zeharka bada ere genero kontuak ager litezke gai hau jorratuz, gaia sortzen bada, irakasle honek eutsiko dio gaiari. Bertsolaritzaren historiaz aritutakoan gaia ere jorratuko da).

Aurreikusten dugun denbora: Bideoa aurkezten eta hasierako kontsignak ematen bost bat minutu. Bideoak 8 bat minutu dauzka baina ez legoke zertan osorik ikusi, beti ere ikasleen interesari erreparatu beharko diogu. Beste hamar bat minutu beharko dira errima zerrenda osatzeko. Gero horiek arbelean kopiatzen eta ahozko iruzkinak talde handian egiten beste hamar bat minutu... Guztira: 30 min.

14

Page 17: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

7. Jarduera. Taldeka (hirukoteka-edo)

Errimen kategoriak. Azterketa

Zer egingo dugu? Arbelean egin ditugun errima zerrendak baliatuz eurak aztertzeari ekingo diogu. Beraz, ikasleek ulertu beharko dute errima guztiek ez dutela balio bera, hots, badirela aberatsagoak edo pobreagoak direnak. (Adibidez, ikusi, nagusi errima aberastzat jotzen da eta ikusi-ahantzi, aldiz, errima pobreagotzat).

Zertarako egingo dugu jarduera hau? Errimei buruzko hausnarketa egiteko. Badaudela errimen artean ere nolabaiteko hierarkiak. (Kontuan hartu txapelketa batean horrek ere puntuaketan eragiten duela).Atal honetan garrantzitsua da errimatasuna belarriz edo adimenez egiten dela erakustea, ez diola beti idatzizkoari jarraitzen. Adibidez “ezpata” eta “ez bada” (“ezpada” ahoskaturik) hitzek hoskidetasun handia dute, modu desberdinean idatzi arren. Fonetismoak garrantzia du atal honetan eta ikasleek hori ulertzera heldu behar dute. Hemen, agian, fonetikatik grafiara dagoen jauziaz hausnarketatxoa ez legoke soberan.

Aurreikusten dugun denbora: Guztira: 10 min.

15

Page 18: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

8 Jarduera

Errima eta hoskidetasuna. Errimen familiak. Hoskidetasunak

Aurreko jardueran esan dugunaren haritik, oraingoan irakasleak euskal fonemen hoskidetasun taldeak aurkeztuko dizkie ikasleei. Amurizak ireki zuen bide hau guk dakigula lehenik eta bere liburu teorikoetan zehar, ondoren, zabaldu. Gaur egungo bertsolaritzan nahiko arruntak dira hoskidetasun hauek:

B-D-G-RP-K-TS-Z-XTS-TZ-TXM-N

Horren erakusbide gisa, lehenago klasean agertu diren zenbait bertso berriro aprobetxa daitezke, berriro entzunez. Egañaren honako hau adibidez

Ia lo pixkat egiten duzun, ene bihotzeko lora; eta hartara aita ta ama egongo gera gus tora. Egizu lo-lo obabatxoa, oba, oba, oba, oba, edo bestela zu ikustera osaba etorriko da!

Edota Onintza Enbeitaren beste harako hura:

Orain artean neukan etxean patxada. Etxea saldu gura haundien erara... Arren, ez eizu eroan mutil salmentara!, etxetxu hau ondare historikoa da

Iturriagaren beste honek ere errimatasun bera erakusten du.

16

Page 19: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Zu lasai egon, zure barri nik badakit. Jentea ikaratzen da, ez dakit zergatik!

Adibide hauek nahiz beste batzuk ipini ondoren hoskidetasun jokoa egin daiteke klasean. Hala, irakasleak arbelean hitz gakoak idatziko ditu, eta ondoren ikasleak, hiruko taldeetan banaturik 7 minutuz ahalik eta hoskidetasun handienak ateratzen saiatuko dira. Jarraian ozenki esango dituzte, eta denen artean zerrenda bat egingo da.

Azkenik Xabier Amurizaren Hiztegi Errimatua liburu digitalera joko dugu, eta dagokion atalean aipatu gabeko beste hitz posiblerik ote den begiratuko:

http://www.bertsozale.com/euskara/liburutegia/liburutegia.php?a=liburua&id=25

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera hau egoki garatzen bada, ikasleak ohartuko dira errimatasunak uste izan den baino esparru zabalagoa duela, eta beraz, errimak egitea ez dela hasiera batean zirudien bezain zaila.

Beste alde batetik, beren entzumena zorrozten lagunduko diela pentsa daiteke. Kontsonante batzuek badutela hurbiltasun fonikoa, eta horrek errimatzat onartzea ahalbidetzen duela.

Aurreikusten dugun denbora: Hemen agertzen den prozedura hau goitik behera egiten bada, 20 minutu erraz joango zaizkigu. Dena den, ez dugu bistatik galdu behar ikasleak eurak direla lehen protagonistak, eta beraz, jarduera hau beraien errimarako irudimena lantzeko planteaturik dagoela.

17

Page 20: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

9.Jarduera.

Errimatasuna. Poto egitea zer den.

Zer egingo dugu?

Errimari lotutako kontzeptu garrantzitsu bat landuko dugu jarduera honetan: potoa.

Adibide bat:

Ardoa edanda mozkortzen naiz,pipa hartuta txoratzen naiz,kortejatzean lotsatzen naiz...Nola demontre biziko naiz?

Zer-nolako errima iruditzen zaizu? Pobrea? Aberatsa? Bertsolaritzan pobrea baino, akastzat hartzen da. (Txapelketetan puntuak kentzen dituzte halako bat egiteagatik)Beste honako bertso hau ere ipin dakieke (Juanito Zabaletarena):

Tresna bat ilargian Sartu omen duteEz dakit egia den Hala esan dute.Gezurra baldin badaEngainatu nauteLanikan gogorrenaEgin omen duteHara joan nahi duteInola ahal baduteBide txarra duteSinisten al duteHan bizi daitekeenikNik ez dut uste

18

Page 21: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Beste adibide bat:

Bizkaiko herri batek izena du Berriz (herria)atzo hara joan nintzen nire kotxe berriz (berriaz)enteratu orduko han zebilen berriz (berriez)eta ni lotsatia naizelako, berriz, (lokailua)dudatan nago ea joango naizen berriz. (aditzondoa)

Zer iruditzen zaizu? Zenbat errima daude? Nolako errimak dira? Aberatsak? Berriz horiek guztiek esanahi berbera dute? Hori potoa da?

Halako besterik ezagutzen duzu. ? Hitz homonimoak:-berria (izena // adjektiboa)-heldu (ailegatu// oratu // fruitua zoritu)-eztia (jatekoa // ez + dira)...

(taldeka, hirukoteka-edo) Irakasleak arbelean hitz homonimo batzuk idatziko ditu: (berdin edo oso antzera ahoskatzen diren hitzak, zehatzago azaltzeko): heltzea/eltzea; ari/hari (jostekoa)/hari (berari)/ahari, hots/hotz... Ikasleek adiera desberdinak asmatu beharko.

Kontu hauek direla eta, irakasleak zenbait puntu aipa ditzake nolabaiteko polemiketarako bide eman dezaketenak. Ikasleen parte hartzea sustatzeko batez ere. Adibidez, plantea daiteke honako galdera:Zure ustez errima hauek poto al dira?

EGUNONGABONONZORIONGIZONMUGONESKERRON

19

Page 22: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

...

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera honetan bertsoaren alderdi tekniko bat lantzen dugu. Adin honetako ikasleentzat ez da agian lehentasun handiko kontua, baina hizkuntzaren joko bat ere badagoenez beraien irudimena erabiltzen lagun dezake, hizkuntzaren alderdiari dagokionez.

Aurreikusten dugun denbora.

Azalpenak eta adibideak berak ikusteak 20 minutu inguru iraun beharko luke, ondorengo homonimoen ariketak, berriz, 5 baino gehiago ez.

20

Page 23: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

10.Jarduera

Errimatasuna praktikan ezarriz

Errimatasuna lantzeko, ariketa interesgarria da EITBren webguneko MIHILUZE atalean proposatzen duten “POTOKUMEAK” jokoa. Hainbat eta hainbat ariketa agertzen dira bertan. Eta irakasleak egoki irizten badio, klasean taldekako lehiaketa moduan plantea dezake hango zenbait bertso lantzea.

Helbidea hauxe da :

http://www.eitb.com/telebista/etb1/programak/mihiluze/jokoak/potokumeak/

21

Page 24: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Aurreikusten dugun denbora.

Errimatasunaren zentzua lanean ipintzeko joko atsegina izan daiteke hau eta irakasleak berak erabaki beharko du noiz eten. Telebistan egiten duten bezala planteatzen bada 25-30 minutu erraz joan daitezke, beti ere klaseko giroaren arabera.

22

Page 25: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

11.Jarduera

Sustrai eta Amets Urnietako bertso saioan aurreko bi kamerei kantuan.

http://www.youtube.com/watch?v=YFPSwm81FeI

Zer egingo dugu?

Ariketa honetan Amets Arzallusek eta Sustrai Kolinak Urnietako bertso afari batean egin zuten saio zati bat baliatuko dugu. Launa bertso bota zituzten. Klasean ikasleak bosteko taldeetan banatuko ditugu, eta lehenik saio osoa bi aldiz entzungo dugu, ahalik eta xehetasunik gehien har ditzaten. Ondoren bertso lerro guztiak desordenaturik fitxa moduan banatuko dizkiegu. Talde bakoitzak bertsolari batek botatako bertso lerro guztiak desordenaturik izango ditu, 10 eta 8 silabakoetan. Euren lana lerro guztiak ordenan ipintzea izango da, bertsoa saioan kantatu zuten bezala osatu arte. (material osagarrietan ageri dira fitxa guztiak, eta komenigarria da guraizez ebakirik eta plastifikaturik banatzea)

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Ariketa honen bitartez ikasleek bertsoen egitura logikoa berregin ahal izango dute. Sintaxi egiturak ere bide batez landu daitezke, eta era berean bertsolariek bat-batean botatzen dutena ikasleek idatzizko esaldietan astiroago ikusteko aukera izango dute.

Aurreikusten dugun denbora.

Bideoak ia 6 minutu irauten du, eta bi aldiz entzun beharko dute lehenik. Ondoren talde bakoitzak bertsolari bakoitzaren lau bertsoak berriro osatzen 15 minutu beharko ditu. Azkenik, berriz ere bideoa ipiniko diegu ongi ordenatu ote dituzten ikusteko. Guztira 35 minutu.

23

Page 26: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

12 Jarduera.

Puntu-erantzunean.

Zer egingo dugu?

Han-hemengo saioetan zenbait bertsolariri ipini zizkieten puntuak entzungo ditugu. Talde osoan egiteko ariketa dugu hau. Errima kontuan hartuz, saiatu beharko dute prosazko “erantzun” modukoak egiten. Bertsolariaren beraren lekuan nondik nora joko ote luketen, alegia.

Ondoren, bertsolari horrek benetan zer kantatu zuen entzungo dugu, eta horri buruzko iritzia guztiok emango. Bost bertso aski izan daitezke, ikasleak nekarazi gabe.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Ariketa honen bidez, ikasleek bertsolariaren paperean jar daitezke, eta beraren pentsamenduan nolako ideiak eta esaldiak egiten dabilen susmatu. Bertso sormenak eskatzen duen prozesua barneratzeko bide eman dezake

Aurreikusten dugun denbora.

Ariketa honetan bost bertso erabiltzen badira, ikasleen iradokizunak jasotzen eta ondoren bertsoak entzuten 25 minutu pasa daitezkeela aurreikus daiteke. Adibideak Bertsozale Elkarteko webgunetik erraz atera daitezke, honako hauxe kasurako:

http://www.bertsozale.com/euskara/bertsoak/bertsoak-entzuteko1.php?ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Mota=ENTZUTEKO&$Fitxa=++++++1802&$ListaKey=7010&CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/bertso_fitxa

24

Page 27: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Honako youtube-ko helbide honetan agertzen den saioa oso erabilgarria izan daiteke klasean egiteko.

http://www.youtube.com/watch?v=EipesZvab44

25

Page 28: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

13. Jarduera

Txapelketako zenbait bertso epaitzea.

Zer egingo dugu?

Azken txapelketetan egin diren zenbait bakarkako saio baliatuko ditugu oraingoan. Bertsolariek hiru bertso bota behar izaten zituzten. Ikasleen lana, beraz, bertso horiek irakurri (edota entzun) eta talde txikietan puntuazio bat ematea izango da, orain arte ikasi ditugun kontzeptu guztiak erabiliz, hots, errima, neurria, euskara... eta aldi berean ideien originaltasunari erreparatuz.

Ondoren, irakasleak egoki baleritzo, txapelketa hartan bertan 8 epaileek nolako puntuazioa eman zuten ikus daiteke, eta eurenarekin konparatu. (material osagarrietan)

Mendiluzek 1997. urtean botatako hirurak hartu ditugu adibide gisa.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?Ikasleen balorazio kritikoa lantzen dugu jarduera honetan. Nolabait, orain arte ikasitako guztia bilduz, bertso batzuk baloratu beharko dituzte. Uste dugu hauxe dela gainera, gure unitate didaktikoaren helburu nagusia. Bertsoak gozatzeko tresnak eta irizpideak transmititzea, alegia.

Aurreikusten dugun denbora.

Guztira 25 minutu inguru behar ditu ariketa honek. Ez da komeni ikasleak denbora gehiegiz lanean edukitzea, gogaitzeko arriskua egon baitaiteke. Ariketaren alderik garrantzitsuena beren irizpide autonomoan eragitea da, eta batez ere, eztabaida kritikoa bideratzea. Horretarako hitz eginarazi behar diegu, zergatik emango lizkieketen horrenbeste puntu azalaraztea, alegia.

26

Page 29: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

14 Jarduera

Ikasleak hautatutako bertsoak aurkezten:

Gure unitatea behin honaino heldu garelarik, interesgarria gerta daiteke ikasleak beren aldetik ordenagailu aurrean lanean jartzea. Hartarako Informatika-gelara eraman ditzakegu, eta bertan lan egin, edota halako aukerarik ez balego, etxerako agin dakieke:

Zer egingo dugu?

Lehenik orrialde batean hainbat webguneren eta blogen helbideak emango dizkiegu, eta eurak bilaketan abiatu beharko dute, beren gustuko izan daitekeen bertso-saio baten bila. Bakarkako nahiz ofiziokako bertsoak hautatzeko askatasuna emango diegu, baina guretzat garrantzitsuena zera da: hautatzen dituzten bertsoak ZERGATIK hautatu dituzten klase aurrean azaltzea. Ikasleak dagoeneko gai izan beharko luke bertso on baten meritua zein den adierazteko. Ariketa hau egiteko klaseko kanoia erabil dezakegu. Beste bide bat litzateke diapositiba aurkezpena eskatzea.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Esan bezala, hein honetaraz gero, ikasleak jakin beharko luke bertso on baten alderdi onenak zein diren azaltzen. Interesgarria da besteei ahoz alderdi horien berri ematea. Horretaz gainera, gisa honetako jardueretan ikasleek irakaslearen ohiko lekua hartzen dute, eta elkar eraginean ikasteko prozesua areago sendoturik atera daitekeela uste dugu.

27

Page 30: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Aurreikusten dugun denbora.

Gure ikasleek bertso bilaketa egin behar dute, egokiena edo gustukoena aurkitu arte. Batez beste pentsa daiteke 30-45 minutu eraman diezaiekeela bilaketa honek, eta ondoren arrazoiketa bat prestatu beharko dute klasearen aurrean azaltzeko. Horrek ere denbora eskatzen du. Hori binaka nahiz hirunaka egin daiteke. Klase aurreko azalpen guztiek zenbat denbora beharko dute? Hori irakasleak aurreikus eta erabaki beharko du, baina uste izateko da ordubetea erraz igaro daitekeela guztion balorazioak egiten. Guztira, beraz, 90-105 minutu bitartean

28

Page 31: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

15. jarduera

Bertso saio baten prestaketa.

Unitatearen amaiera aldera, gauza polita izan daiteke herriko bertsolari batzuk klasera ekartzea. Hainbat ikastetxetan egin izan da lehen ere horrelakorik. Gehienetan bigarren hezkuntzako zentroetan mintegi bakoitzak ekintza bat antolatzeko diru laguntza bat jaso ohi du. Euskerako Mintegiak halaxe antolatu ditu lehengo urtetako saioak Barakaldon herriko bertso-eskolarekin batera. Egoki prestatzen bada ikasleentzat jardun gogoangarria izan daiteke.

Gure jarduera honetan saio hori prestatu egingo dugu. Ikasleek gustuko gaiak eta ariketak proposatuko dituzte, eta ordubete inguruko bertso jarduna egituratuko. Interesgarria deritzogu euren eguneroko bizimodutik hurbil dauden gaiak eta aipamenak ateratzeari, saio hori biziago senti dezaten.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera honen bidez, ikasleek bertsoarekin oso zuzeneko harremana izan dezaketelakoan gaude. Batetik eurek egingo dute gai-jartzailearen lana, bat-bateko saio batean parte hartuz. Bestetik era desberdinetako ariketak proposatu ondoren bertsolariak berak nola erantzuten duen ikusi ahal izango dute, eta hori oso motibagarria izan dakieke eurei ere.

Aurreikusten dugun denbora.

Dudarik gabe, ordubete inguruko saio bat prestatzeak denbora dexente eskatzen du. Klase guztiak parte hartu beharko du, eta irakasleak arbelean idatziko ditu interesgarriak izan daitezkeen gaiak eta puntuak. Guztira 45 minutu aurreikusiko ditugu.

29

Page 32: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

16. jarduera (Azkena)

Bat-bateko saioa entzutea eta grabatzea. Entzule-parte-hartzaileak.

Zer egingo dugu?

Ikasleek prestatu dituzten hainbat gai ipiniko dizkiete bertsolariei eta saio osoa adi jarraituko dute. Adiago jai-jartzaileak ere diren aldetik.

Era berean, saioaren grabaketa egitea oso emankorra izan daiteke gerora begira. Hurrengo egunen batean berriro entzun eta alderdi nabarmenenak komentatzeko. Saioari buruzko hausnarketa bultzatu behar du irakasleak. Adibide moduan honen antzeko galdetegi bat erabil dezake:

- Zer iruditu zaizu saioa oro har?

- Bertsolariek ongi erantzun al zieten gaiei zure ustez?

- Zein izan zen gehien gustatu zitzaizun jarduna? Esan dezakezu zergatik?

- Bertso horiek berak hartuz, nondik nora osatu zituzten? Zein izan zitekeen bururatu zitzaien lehen ideia? Eta ondoren?

- Zaila iruditzen al zaizu bertsoak egitea? Behar adinako entrenamendua edukiz gero, gai ote zinateke zu zeu antzeko bertsoak egiteko?

30

Page 33: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Esan dezagun, halaber, jarduera honek oraindik ere joko gehiago eman dezakeela. Zenbait institututan bideo grabagailuak ere edukitzen dituzte, Barakaldon adibidez, eta hori erabiliz, blogean zintzilikatu daitezke irudiok ikasleen iruzkinekin batera.

Zertarako egingo dugu jarduera hau?

Jarduera honek, nolabait, orain arteko guztiak bilduko lituzke bere baitan. Ikasleak entzun duen hartaz bere iritzia eman behar duenez, ebaluazio moduan erabil daiteke jarduera hau kontzeptuak noraino barneraturik dauden ikusteko. Gaitasun kritikoa hartuko dugu kontuan lehen-lehenik.

Aurreikusten dugun denbora.

Saiorako 50-60 minutu aski izan daitezke. Giro ona nabari bada, beti ere luzagarri den arren. Klaseko iruzkinak, berriz, ez luke luzeegi jo behar. Ikasleei hitz eragitea beharrezkoa da, baina eurak aspertu gabe. Arestiko galdetegi hori erabiliz gero, batez beste 50 minutu igaroko zaizkigu. Kontuan hartu zenbait bertso berriro entzungo ditugula, bertsolariaren buruan zer-nolako prozesua gertatu zen ikusteko eta berregiteko. Guztira, beraz, 100-110 minutu.

Horretarako interesgarria izan daiteke ikasleei zuzendutako wiki edota blog bat sortzea. Gaur egun aukera zabala eskaintzen du Internetek eta jada ongi frogaturik dago tresna honek nolako eragin positiboa duen ikasleak motibatzeko orduan.

31

Page 34: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Unitatearen denboralizazioa osoa

Uste izateko da unitate honetako ariketa guztiak, hasi eta buka, osorik egiten badira, 55 minutuko hamahiru saio hartuko lituzketela gutxi gorabehera. Hala ere, irakasleak beti kontuan hartu beharko ditu aurrean dituen ikasleen ezaugarriak, motibazioa, euskaraz komunikatzeko gaitasuna... programaketa aldian-aldian egokitzeko.

Ebaluazio-irizpideak

Hasieran esanik utzi dugun bezala, unitate honen helburua ez da ikasleak bertsotan egitea, bertsoen aurrean gozatzea baizik. Horretarako beharrezko tresnak eskuetan ipintzen saiatu gara unitate osoan zehar. Ebualiazioa egiteko orduan, beraz, irakasleak honako puntu hauek izango ditu kontuan:

Ikasle bakoitzaren parte hartze aktiboa. Jarduera guztietan noraino inplikatu den erreparatzea.

Beste ikaskideen aurrean bere iritziak azaltzeko gaitasun autonomoa izan duen ala ez. Giza harremanetarako, taldean komunikatzeko gaitasunean emandako urratsak baloratuko ditugu, esaterako, hitz egiterakoan txanda-eskatzen, txanda-ematen nola hobetu duen...

Talde lanean jarduteko gaitasunik erakutsi badu, hori positiboki baloratuko dugu.

32

Page 35: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Kontuan hartu beharreko beste zenbait alderdi

1) Beste ikasgaietako irakasleekin lankidetasuna

Unitate hau Euskarazko klaseetan garatzeko pentsaturik dagoen arren, aberasgarri gerta daiteke beste ikasgaietako irakasleekin aldez aurretik adosturik, eurek ere beren klase orduetan ikus-entzunezko batzuk emateko. Gure egitekoa borobiltzen lagunduko liguke. Hona hemen proposamen batzuk:

Gaztelaniazko irakasleari eskatuko genioke honako bideo hauek ematea.

http://proyecto-oralitura.blogspot.com/2008/11/un-msico-de-su-grupo-se-revel-contra.htmlhttp://www.youtube.com/watch?v=1PH1lGRsOfg

http://orientatzaile.blogspot.com/2006/12/de-xabier-paya-su-amatxu-querida.html

Ahozkotasunaren mundua, agi denez, fenomeno zabala da, euskal kulturaren mugak gainditzen dituena. Ikasleek hizkuntzaren dimentsio ludiko hori ulertzea lortu behar dugu.

Halaber, Ingelesezko irakasleak ere, honako beste bideo hau ipin diezaieke

http://www.youtube.com/watch?v=JeD1ZgBNr90

Oraingoan, helburua desberdina da. Ikasleak konturatuko dira euskal bertsolaritzak hemendik kanpora ere jendearen interesa piztu duela. Bideo hau dugu horren erakusgarri.

33

Page 36: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

2) Hezkuntza premia bereziko ikasleak

Gure taldean horrelakorik aurreikusi ez dugun arren, ez dugu ahaztu behar batzuetan, ustekabean, halako ikasleekin ere topo egin dezakegula. Hala gertatuz gero, ahalegin berezia egin beharko genuke ikasle hori/ek talde nagusian txertatze aldera. Ikastetxeko PT espezialistarekin elkarlanean jardutea ezinbestekoa da halakoetan.

3) Ikasle etorri berriak

Gaur egun etorkinen seme-alabak ere maizago ikus ditzakegu gure ikastetxeetan. Halako profila duenik agertuko balitzaigu, oso kontuan hartu beharko genuke bere hizkuntza-gaitasun maila mugatua. Horrelako ikasleentzat beste helburu batzuk prestatu egin beharko genituzke eta, era berean, HIPI espezialistaren laguntza funtsezkoa izan daiteke. Gure eskarmentutik hitz egiten dugu, lehen ere langintza horretan arituak baikara... HIPI espezialista ikasle etorri-berriekin talde nagusiaren baitan integratzeko ahalegin berezia egingo genuke horrelakorik suertatuko balitzaigu D eredu batean. (Tamalez, etorri-berri ia guztiak, Barakaldon, eredu erdaldunagoetara bideratzen dituzte).

34

Page 37: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

4) Beste jarduera alternatiboak

Batzuetan ohartzen gara, prestaturik generaman materiala ez dela aurrean dugun klaserako ongi egokitzen. Arrazoi desberdinak egon daitezke: ikasleen hizkuntza maila apala, bat-batekotasunaren fenomenoa urrun sentitzea. Badaezpada, ongi legoke irakasleak beste ariketa eta jarduera alternatibo batzuk prestaturik edukitzea, goian proposatu ditugunak ezin burutuko balitu ere. Hona beste jarduera proposamenak:

- Ikasleei eska dakieke bertsolari bati buruzko Diapositiba Aurkezpen bat prestatzea besteen aurrean azaltzeko. Taldekako jarduera. Bertsoak kantarazi diezazkiekegu

- Beste aukera bat, antzezkizun bat prestatzea litzateke. Jakina denez, zenbait bertsolari historikok, hitzetik hortzera erantzuteko aparteko trebezia erakutsi zuten (ditxolari esan ohi zaie halakoei) Pello Errotak,Txirritak edota Lazkao Txikik, adibidez, zorroztasun handia erakutsi zuten. Gure ikasleei eman diezaiekegu halako material multzo bat, eurek antzerki gisako errekreazio bat burutu dezaten. Hitzaren alderdi ludikoa hortxe legoke.

- Norbaitek bertsoak egiteko gogo berezia erakutsiko balu, ariketa erraz batzuk eman lekizkioke etxean egin ditzan. Hasierako puntuak eman, adibidez, edota lau oinak. Polita izan daiteke ariketatxo horiek benetako saioetatik atereak izatea, ondorenean erkaketak egiteko

35

Page 38: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

FITXAK ETA MATERIAL OSAGARRIAK

2. Jarduera

Motibazioa (jarraipena)

Negu Gorriak, Bertso-Hop.Gaijartzailea: Peñagarikanok gaur egundoko parranda bota du, edo zu, Peñagarikano, bota duzu, eta etxera etortzean emaztearen ohean sartu ordez, Egaña, amonaren ohean sartu da.

EGAÑA PEÑAGARIKANO

1) Batatikan korrozka,bestetik herrena,oiha okupatu duhori da txarrenaez da pinta kabalahonek dakarrena,kantzontzilorik gabeohean barrena,pixkat gutxio edanezazu hurrena.

2) Gaur parrandan jo ta kehor dabil gizona,lehenen pasiloa jota gero komona,uste nuen hau zalanik nere moñoña,laztantzen hasi naiz taez da horren ona,mozkorra nator etabarkatu amona.

3) Ez diot txartzat hartumuxuka hastea,naiz oraindik ez egonholako gaztea,ez da gauza ederraburu eskastea,hari tokatu beharholako trastea,martiri bihurtu dubere emaztea.

4) Nun ibili naizen niesan det lehenagoamonaren ondoanederki ez nago,izan ere edan dethorrenbeste ardo,gutxienez bazitunhoitazazpi grado,bota egin behar det etaoñala nun dago?

5) Ohean sartu zaigukolpera onduan,lapur gaizto ta traketshoietxen moduan,pixa egin ezazutoki seguruan;kordea banatzekohemen inguruan,poltsa beroarekinjoko det buruan.

6) Poltsa beroarekinhortxe jo nau danba!Ni ez naiz lotsatukoegia esanda,amonan errezoaholaxe izan da:"Requiem est domineVirgo veneranda"gehio ez naiz etorrikoamona edanda.

36

Page 39: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

BERTSOAREN FITXA Bertsolariak: Egaña Andoni Herria: Bilbo Eguna: 2001-08-26 Gaia: Andoni, nik orain mesede pertsonal bat eskatu

behar dautsut: abenduan loba bat eukiko dot. Sehaska kanta bat egingo dostazu berarentzako?

Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago Neurria: Zortziko handia Lana: Bakarka gaia-emanda Jardun-mota: Plaza librea Gai-jartzaileak: Martinez Javier = Guti Gai-jartzaileak: Martinez Javier =

Guti Argitaratua: BAPATEAN 2001, 193 OR. Oharrak: Bilboko Aste Nagusian

egin ohi diren jaialdietako bat. Plaza Barrian, eguerdiko ordu batean. Entzule asko eta bero handia.

TRANSKRIPZIOA

Aita ta aman irrika zara ta bien borondatea. Sehaska bete dezu golpetik ta bihotzaÆre betea. Ez al dakizu Xabier Letek zer zion, ene maitea? Sarritan onuragarri dela negarrik ez egitea.

Zure negarrak sortzen du gure kezka eta arrenkura. Nun ote dago jaioberritan zendun irribarre hura? Ulertu arren gu ikusita sentitzen duzun mindura, pentsatu zazu jaio zerala amesten dugun mundura.

Ia lo pixkat egiten duzun, ene bihotzeko lora; eta hartara aita ta ama egongo gera gustora. Egizu lo-lo obabatxoa, oba, oba, oba, oba, edo bestela zu ikustera osaba etorriko da!

37

Page 40: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

BERTSOAREN FITXABertsolariak: Iturriaga Unai / Enbeita Oihane Herria: Bilbo Eguna: 2002-12-08 Gaia: Zu Oihane, etxe zahar bateko mamua zara. Gaur Unai, inmobiliariakoa etorri da etxea ikusten.

Doinua: Haizeak bidali du Neurria: Zortziko txikia Lana: Binaka gaia-emanda Jardun-mota: Txapelketa Motiboa: Bizkaiko Txapelketa Gai-jartzaileak: BBE Taldea Gai-jartzaileak: Mandaluniz Bernardo

1) Enbeita

:Bakarrik egunean ta bakarrik gabaz; bakarrik hainbat urte hemen emon dodaz. Arpegi zuri hori ta erropa baltzagaz... neu naz mamua eta neu ikaratu naz!

2) Iturriaga:

Zu lasai egon, zure barri nik badakit. Jentea ikaratzen da, ez dakit zergatik! Baina oin jentea dau modu espezialetik... Hamar kilo gehiago morboarengatik!

3) Enbeita: Orain artean neukan etxean patxada. Etxea saldu gura haundien erara... Arren, ez eizu eroan mutil salmentara!, etxetxu hau ondare historikoa da.

4) Iturriaga: Baina amaitu jatzu zure erreserba... Baten batek pagau dau etxe honen zerga. Lanbidea saltzea dot... Besterik, ba, zer da? Gero egingo dozu gura beste berba.

5) Enbeita: Neuk geratu behar dot, iraun eingo badu. Merkatuan barruan inor ez da salbu! Okupatu egizu, egin bere kargu! Mamuen ekipo batosatuko dogu.

6) Iturriaga: Aspaldi hemen sartu eta hemen dirau; ez dau alde egingo, ez, hemendik ri-rau! Eskatzera nindoan miloiak hamalau, baina honek prezioa igo egin nahi dau!

38

Page 41: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

11. JardueraBertso saioa Urnietan

AMETS

Baina ondoko gizonarekinSegi ordez egurreanHementxe nago beste gairen batAukeratu beharreanPentsa ezazu zer garrantziaUrnietako lurreanLeku guztitan ez da kantatzenBi kamararen aurrean (bis)

SUSTRAI

Eta klasea neurtuko balitzKameraren araberaDerrepentean igota gaudeAmets, jainkoen arteraBegira zazu horko gizonaPultsuan eusten kameraSaio osoa hola pasataMajo nekatuko zera (bis)

AMETS

Ta kameraren neurriari’reLuzatu zaiozu bistaHor ikusten da zein den nongoaZein den nongo periodistaEzkerrekoa kanal plus edoKanal Via ko artistaTa eskubiko hori izango daUrnietako Telebista (bis)

SUSTRAIOkurritzea gauza bat da taZuk badaezpada botaEzkerrekoa ailasirakoMailara duzu igotaEta bestea kamara ñañoHorrekin hortxe dago taBina nik beti aditu izan dutNeurriak ez du inporta (bis)

AMETS

Beraz nik ere segituko dut

39

Page 42: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

Zure hitz horien trazanBaina hala ere be(g)ira gizonaBere kamarakin plazanEskuan ere ai zer pultsuaTa irudiak balantzanEditoreak pentsatuko“terremoto bat izan zan” (bis)

SUSTRAI

Hori pentsatzen badu tipoakEz duizango begikoaAfalostean dardarra nolaIzaten den betikoaNik aholku bat emango dizutAdi entzun mutikoaHurrena erosi zazu kamaraTripode ta guztikoa (bis)

AMETS

Zeren hainbeste lan baldin badaBai saio ta bai otorduHola ibiltzea ez da izangoAsko ibiltzeko moduTripoderen bat igual erosiEgin beharko dioguPoltsa pasatu behar bada lasaiApaizak pasatuko du (bis)

SUSTRAI

Apaizagana erabakirikBehatza apuntatzeaEz dut pentsatzen ailegatzerikGure gizona(r)i trantzeaAzken aldian hutsikan daudeEliza ta gurutzeaBadaezpada hobeto duzuAfaritan pasatzea (bis)

40

Page 43: Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

Bertsolaritza. Unitate didaktikoa.

13. Jarduera

Bertsoak baloratuz

GAIA: Hainbat jira-bira eman zenuten elkarrekin, beti itsasoa tarteko. Orain dela gutxi, itsasoak eraman dizu zure lagunik onena.

AITOR MENDILUZE

Hainbat urtean ibili ginenZu eta biok batean, Honen usterik ezin edukiTxaluparekin joatean,Baina olatu txar bat etorriEta zuretzat kalteanEraman zaitu eta nahiz orain Zauden oso apartean,Zertarako det negarra hemenMalko itsao batean.

Lehenengo aldiz atera ginenGinelarik bi mutiko,Urteak pasa ta gogoariGuk eutsi genion tinko.“Itsao honen beldurrik gabe”pentsatuaz geurekiko,ta orain nola bota erruagaldu bazaitu betiko?olatu batek eraman zaitubaina amets batek ito.

Hitzak alferrik izaten diraholako bat gertatzean,sentimenduak korapilatzenbaitzaizkigu bihotzean.Asko da ia, gehiegi ereutzi duzuna atzean!Agur batekin agurtzen zaitutta hemen nago etxean,zure irri bat somatu nahianni olatu bakoitzean.

PUNTUAZIOA (7 epailerena)18,5 - 16,5 -1 7 – 18,5 – 18 – 18,5 – 19,5

41