Berria Jalgi Aldizkaria

Embed Size (px)

Citation preview

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    1/32

    EUSKAL

    KULTURARENPLAZA IBILTARIA

    AIARALDEA

    2016

    MAIATZAK 

    23-29

     jalgika.eus

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    2/322 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    3/32

    Denok gara kultur-zale, guztiok onartzen dugu kultura ezinbestekoadela pertsonaren garapenerako, jakintza ahoz aho, esku esku konpartitubehar den elikagaia dela. Ostera, euskal kulturaren ekosistema osatzendugun sortzaile, antolatzaile ( herri-mugimendu, erakunde publiko,enpresa pribatua), kazetari, hezitzaile eta zale asko biziki kezkatutagagoz, gure kultur ekosistemaren egoera ez dela ona ondorioztatudugu XXI. mendearen hasieratik gaiari buruz gogoetak partekatzekoantolatu ditugun hainbat bilgunetan. Ez dugu lortzen sortzen dugunaikusarazten, ez diegu datozen belaunaldiei gure kultur sorkuntzarenhistoria erakusten. Zein zailtasun ditugu euskal kultur sorkuntzahedatzeko? Euskaldunok badugu gure kultur sorkuntzaren berri?Transmisioa kulturaren biziraupenerako ezinbestekoa dela adosturik,nola bermatuko dugu euskal kultur sorkuntza transmitituko dela?

    Neurriak behar ditugu, proposamen zehatzak, ekarpen gauzagarriak.Eguneroko praktikan emaitza onak dituzten ereduak izanbaditugu Euskal Herrian. Entzun diezaiogun elkarri, ikas dezagunauzokoarengandik, eztabaidatu dezagun bidelagun ditugunekin.Eta adostu ditzagun neurriak. Eta gauzatu ditzagun, euskal kultursistema osatzen dugun eragileok auzolanean, hasi sortzaileotatik etazaleotaraino.

    Entzun nahi duzu? Kanta berria sortu dugu, atzokoa gogoan.Irakurtzerik gura? Poema bat eragin diote errefusatuei buruzko irudiek.Bertso berriak, krisia besterik ez dazagutenei jarriak.Aktore lanetan gabiz, errealitatearen teatro honetan.

    Nork idatziko du zure bizitzako pelikularen gidoia? Koadroetan borobildu zuten lurraren mina.Ezagutzen ditudalako maite ditut gure sormen lanak,maite ditudalako gozatzen ditut,gozatzen ditudalako konpartitu nahi ditut zurekin,erasaten nautelako gordeko ditut,etorriko direnak ere inarrosi ditzaten.

     Argitaratzailea:

    Euskal Editorea SMTirada: 30.000 ale.

    Lege gordailua:SS-0662/03

    Elkarrizketak:Myriam Garzia

    ErredakzioaAiaraldea Komunikazio Leihoa

     Azalaren irudia

    Graf1k SareaMikel Ibarluzea eta Xabier

    Gorostiaga

    MaketazioaKomunika.eus

    Maialen Ginea

    PublizitateaIragarri SM

    Elkarrizketatuen argazkiakArgazki Press S.L.

    EDITO-

    RIALAZer egingo dugu gure

    kulturarekin? 

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    4/324 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    JALGI:ZER ETAZERTARAKO

    EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA

    “Heuskara, ialgui adi plazara”.Denbora pasa da Bernart Etxe-parek hitz horiek idatzi zituene-tik “Linguae vasconum primitiae”liburuan. Pasa dira urteak, eta

    mendeak, eta beste obra batzuekhartu diote lekukoa euskaraz ida-tzitako lehen liburua izan zen ho-rri. Iritsi zi ren euskaraz kantatu etagrabatutako lehen diskoak, euska-raz bikoiztutako zein grabatutako

    filmak... eta etengabe haziz joanda euskal kulturaren ekosiste-ma. Goraka, pilotak frontoian lez,lehenbiziko sakearen indarra ba-liatuta.

    Baina hasierako kolpe hartatiklortutako inertzia ahitzen joan daurteotan... eta “plak!”, talka egin dufrontisaren aurka. Eta aurrera eginezinean, atzera jo du berriz, joka-lariaren bigarren kolpearen bila.

    Paretaren aurka behin eta berrizjotzea, hori pilotaren patua. Eus-kal Kulturari, baina, ezin zaio des-tino berdina opa. Hala uste dute,behintzat, Jalgi ekimena martxan

    jarri duten eragileek. Euskal He-rriko Antzerkizale elkartea, Ber-tsozale elkartea, Ahotsenea, Eus-kaltzaleen Topagunea eta aurten,Aiaraldea Komunikazio Leihoadira Jalgi egitasmoaren lehen edi-

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    5/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 5

    zio hau antolatu dutenak, bainabeste eragile batzuk ere batu diraerronkara: Jakin aldizkaria, Sor-tzen Ikasbatuaz eta Hik Hasi esa-te baterako. Oso arlo eta jardueraezberdinetara bideratutako tal-deak izanik ere, kezka berdintsuakkonpartitzen dituzte guztiek.

    Gabeziei aurre egiteko jaioa

    Duda komun batekin ekin zio-ten hausnarketari: “Zenbatek dugaur egun euskal kulturaren berri?Transmisio lan sendorik egiten alda? Plaza eta ikusgarritasun nahi-korik ba al du?”. Ondorio bertsue-tara iritsi ziren: euskal sorkuntzalanek, zein nahi diziplinetakoakizanda ere, ikusgarritasun fal-ta handia dutela hain zuzen ere.Horretaz gainera, bigarren kezkanagusi bat ere mahai gaineratuzuten: belaunaldien arteko trans-misioan gabezi nabarmena.

    Ahulgune horiei aurre egitekoasmoarekin sortu da Jalgi ekime-na. Plaza berriak sortu, ohiko etaez-ohiko leku eta ordutegietarasormen lanak zabaldu, transmi-sioa indartu, komunikazioa lan-du... Agerraldi handi bat izango da

    Jalgi, euskarak eta euskal kulturakbehar duten agerraldia.Aurtengoa izango da lehen ha-

    rria, eta Aiaraldean ospatuko da,Araba eta Bizkaiko 9 udalerrikosatzen duten eskualdean (Lau-dio, Amurrio, Arrankudiaga-Zollo,Urduña, Okondo, Orozko, Artzi-niega, Arakaldo eta Aiara) eta as-tebetez luzatuko da, maiatzaren23tik 29ra hain zuzen ere.

    Makina bat kultur jarduera egin-

    go dira aipatu 7 egunetan, 65guztira. Diziplina eta mota asko-tarikoak izango dira, eta hauetantokiko sortzaileak Euskal Herri luzezabalekoekin batera arituko dira.Jalgin izango dira antzezlanak,kontzertuak edota filmen proiek-zioak. Izango dira dantza, literatu-ra edota bertsolaritza saioak ere.Baina jarduera hauetan garrantziberezia emango zaio sormen lanhauen transmisioari: publikoa eta

    sortzaileak orpotik orpora ibiltzea-ri. Zentzu horretan protagonismoberezia hartuko dute tailerrek, so-lasaldiek, antzerki mediazioek,hitzaldi eta aurkezpenek... EuskalHerrian sona handia duten sor-

    tzaileak arituko dira zereginotan,eskualdeko kulturgileekin batera,guztien arteko sinergiak sortzekohelburuarekin.

    “Jalgi, euskal kulturaren plazaibiltaria” izendatu dute egitas-moa. Plaza, hitzaren zentzurik za-balenean ulertuta: plazetan, fron-toietan, kantoietan, ikastetxeetan,merkatuetan, gaztetxeetan, kulturetxeetan, tabernetan... Euskaraz-ko kulturaren epizentro bihurtukoda Aiaraldea zazpi egunetan.

    Ekimenak baina, ibiltari izaeraere hartuko du, eta antolakun-tzan ari diren eragileek argi dutebide baten hasiera baino ez delaaurtengoa. Datorren urtean JalgikEuskal Herriko beste eskualde ba-

    tera egingo baitu jauzi.

    Hausnarketa jardunaldiak

    Maiatzaren azken asteko egita-raua baina, ez da kultur jarduerenbilduma huts bat izatera muga-tuko. Euskal kulturaren orainareneta batez ere etorkizunaren ingu-ruan hausnartu eta eztabaidatze-ko tarte zabala irekiko baitu Jalgik.Horretarako antolatu dira bi egu-netako jardunaldiak Amurrioko

    Refor enpresaldean: euskal kultursorkuntzaren komunikazioaz etatransmisioaz hausnartu eta neu-rriak proposatzeko. Gogoeta gunehau maiatzaren 26 eta 27an egi-karituko da.

    Plaza ibiltariaizateko bokazioz

     jaio da Jalgi.Aiaraldean izangoda lehen edizioaeta datorrenurtean EuskalHerriko besteeskualde batera

    mugituko da.Kultura ohiko etaezohiko leku etaordutegietan,plaza berrietarazabaltzea du xedeJalgi ekimenak,zer eta euskarazko

    sorkuntza lanenkomunikazioaeta transmisioaindartzeko.Astebetean 65kultur jardueraprogramatu

    dira Aiaraldeaeskualdean.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    6/326 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    HAUSNAR-

    KETARAKOPARADATRANSMISIO ETA KOMUNIKAZIO JARDUNALDIAK

    ARGAZKIA: www.anboto.org

     “Gure sormen lanak hedatzeko etatransmititzeko ezintasunak gainezegin digu? Euskal herritarrok jasotzenote dugu gure kultur sorkuntzaren be-rri? Zein gabezia ditugu sormen la-nak nahi genukeen eran hedatzeko?Iristen gara euskaldunengana? Zeregin genezake gure kultur sorkuntza-

    ren transmisioa bermatzeko? Norenardura dira komunikazioa eta trans-misioa, soilik komunikabide eta hez-kuntzako arduradunena?”. Hamaikadira Jalgi ekimenean batu diren era-gileek euren buruari egiten dizkiotengalderak, eta erantzunak bilatzeko bi-dea ere urratzen hastea proposatzendute. Hartara Bertsozale elkarteak,Euskaltzaleen Topaguneak, EHAZEk,Ahotseneak, Jakinek, Hik Hasik, Sor-tzen Ikasbatuazek eta Aiaraldea ko-

    munikazio leihoak Jalgi ekimenarenbizkar-hezurra izango diren “Euskalkultur sorkuntzaren transmisio etakomunikazio Jardunaldiak” antolatudituzte Amurrion.

    Bi egunez, mahai-gaineratutako

    galdera hauei guztiei erantzun komu-nak bilatzeari ekingo diote maiatzaren26 eta 27an. Horretarako ahal bestepertsona eta eragileren iritziak bildunahi dituzte Amurrioko Reforren, zereta irakurketa konpartitu bat atera-tzeko.

    Jardunaldiak bi egunetan egituratu-

    ko dira, maiatzaren 26an euskal kultursorkuntzaren komunikazioa izangodute hizpide, eta euskal esparru ko-munikatiboko hamabi lagunek bes-te horrenbeste ponentzia aurkeztukodituzte hamar minutuko txandetan.Atsedenaren ostean ponentzietakoedukietan sakontzeko parada izangodute bertaratutakoek, lantalde txikie-tan bilduta. Bazkalostean ekingo dio-te berriz ere hausnarketari, “Zein diraeuskal sormen lanen berri hedatzeko

    zailtasunak” izenburupean mahai in-gurura batuko baitira Estitxu Garai,Leire Palacios, Lander Garro, GaizkaAranguren eta Josu Amezaga.

    Biharamunean transmisioa izan-go dute gai nagusi, eta metodologia

    berdinarekin aurkeztuko dira ponen-tziak mahai-inguruari bide ematekoarratsaldean. Kasu honetan, “Nolabermatu euskal kulturaren transmi-sioa” galderaren bueltan batuko direnhizlariak Andoni Tolosa, Oier Araolaza,Lorea Agirre, Ohiane Perea eta IdurreAlonso izango dira.

    Amurriotik harago

    Jardunaldiotako emaitza eta edu-

    kiak baina, ez dira Amurrion geratuko.Ekimenaren antolatzaileek urte osoanzehar landu nahi dituzte bertan jaso-tako ondorioak, JALGIren hurrengoediziora bitartean jorratu nahi baiti-tuzte, harik eta euskal kultur sorkun-tzaren komunikazioa eta transmisioabermatuko duten neurriak adostu etagauzatu arte.

    Izen ematea

    Amurrion egingo diren jardunaldi

    hauetan parte hartzeko izen-emateazabalik egongo da maiatzaren 24rabitartean. www.jalgika.eus/jardunal-diak helbidean. Egun bakarrean partehartzeko interesa dutenek 20 euro-ko matrikula ordaindu beharko dute(bazkaria barne), eta bi egunetan par-te hartu nahi dutenek aldiz 30 euro(bi otorduak barne). Antolatzaileeknabarmendu nahi izan dute izen-e-mate kopurua mugatua dela.

    Jardunaldiak streaming bidezMaiatzaren 26 eta 27ko jardunal-

    dietan aurkeztuko diren ponentziaketa mahai-inguruak streaming bidezjarraitu ahal izango dira www.jalgika.eus web-gunean.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    7/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 7

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    8/328 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    DAN-

    TZAH omogenizazioaren etadiferentziaren artekosokatiran bizi gara.Segundo gutxitan Inglewoodennerabe batek mugikorrarekingrabatutako koreografia munduosoko pantailetan ikusten da,eta grina berarekin imitatzendute Melbourneko sukaldariakedo Salmantoneko postariak.Gero eta berdinagoak gara,baina berdintasuna aspergarrizaigunez, zenbat eta berdinagoakizan, orduan eta erakargarriagogertatzen zaigu desberdintasuna.Exotismoak liluratzen gaitu, etaexotismoa, desberdina, arrotza,ez-ohikoa bilatzen dugu harritu

    gaitzan, kilika gaitzan, iratzarrigaitzan.Marin Marais  musikagile frantse-sarentzat euskal kultura munduexotikoa zen, eta arroztasun horrekinspiratuta sortu zuen 1717an LeBasque konposizio musikala. 299urte beranduago, 2016ko uztai-lean euskal kultura Washingtonenizango da ikusgai. Euskaldunaknazioarteko kultur sisteman asi-milatuta gaude, baina badirudi

    oraindik, guri oharkabean ate-ratzen zaizkigun zipriztin exoti-koak antzeman dituztela gureganWashingtoneko antropologoek.Ez Washingtonen bakarrik,Aiaraldean ere izango da kulturaexotiko bat intentsiboki dastatzekoaukera 2016 honetan. Izugarrizkopagotxa. Washingtonera joanbeharrik gabe, eguneroko kulturahomogeneizatu pasteurizatuekinhautsiko duen kultura arraroa

    etxean bertan ezagutzekoaukera. Smithsonian fundazioahalguztidunak Obamaren etxeaurrera eramateko hautatu duenkultura exotiko bera etxeko atariraekarriko dizue Jalgik aiaraldearrei.

    OIER ARAOLAZA

    Jalgi Obama pare 

     AIKO. DANTZA ETA MUSIKAAikotarrok, era

    tradizionaleandantzatzearen esperientziaberria bizitzeko aukeraeskeini nahi dute.Dantzatzeko propio eginikozuzeneko musika, etahorrekin batera, dantzagozatu ahal izatekogako batzuk. Azalpenak,puntuak eta koreografiaerrazak dantza barnetikezagutzeko eta bestemodu batez ulertzeko eta

    bizitzeko. XXI. mendearenhasierako euskalduneidantza tradizionalarenatea zabaltzen lagundunahi diete.

    ELIRALE. DANTZA IKUSKIZUNA ETA TAILERRA

    “Oa-huetak”-en hiru interpreteek, Chloé, Oihan eta Paxkalek,Eliraleren selauruan, Lodrikroko liburu handia atzemango dute.Altxorra aurkitzen duten haurrek bezala beraien gazteriarensuhartasunarekin berenganatuko dute liburua. Bizia etapoetikoa, “Oa-huetak” emanaldia da errotiko mugitua etaberritua. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan,gorputz dantzarien ahalmenak irekiko dute, baita giro musikala,harrigarri bezain anitza.

    KORROTIK PIKUTARA.HITZALDI DANTZATUA

    Euskal dantzaren historiakontatu eta gorpuztukodute Gari Otamendik etaOier Araolaza artistekdantzatutako hitzaldihonetan. Dantza moldezaharretatik gaur egungodantza formetara egindakobideari erreparatuko diote:korroan, borobilean hasi,eta dantzak nola joan direnaldatzen erakutsiko dute,soka-dantza, ingurutxo eta

    kontra-dantzetatik pasaz,bikote dantzetara iritsi etaazkenik norbanako bihurtuarte. Ibilbide hau hitzez etadantzaz aurkeztuko dute.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    9/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 9

    PAN-TXIKA-TELLERIA

    “Taula gainera gorputz batateratzen duzunean, politikokizerbait esaten ari zara” “Oa-huetak” da Pantxika Telleriaren Elirale taldearen azkendantza-lana. Telleriak haurtzarotik arnastu zuen dantza etxean,eta izebak eta amak euskal dantza tradizionalean hezi zutenarren, gero “beste mundu batzuetara” jauzi egin zuen. Pariseko

    kontserbatorioan eta Bordelen ikasi zuen dantza garaikidea.

    KOREOGRAFOA

    Dantza, txikitatik arnastu duzu

    etxean bertan, euskal dantzarien

    familia batean sortu baitzinen.

    Bai, nola ez, familiatik badatorki-zu karia askoz ere errazagoa da. Amaeta iseba ditut dantzariak eta, Doni-bane Lohitzuneko Begiraleak dan-tza taldean dantzatzen hasi nintzenGero, beste mundu batzuetara ire-

    ki nintzen. Parisen eta Bordelen ika-si nuen dantza garaikidea.

    Euskal dantza tradizionale-

    tik edan duzu baina, zure sorkun-

    tza lanetan dantza garaikidearekin

    nahasten duzu.

    Nik ez ditut gauzak horrela sail-katzen, etiketak ez ditut ondo ikus-ten nire sorkuntza lana azaltzerako.Zeren eta, nik uste dut dantza edomugimendua pertsonaren presen-

    tzia justua dela. Aktore, musikari etabeste mota bateko sortzaileekin lanegin dut eta, sortzen diren tresnaktradizionalak edota garaikideak di-ren edota erabilitako teknikak zein-tzuk diren, horrek ez du axola, Niknahiago dut gorputzaren presen-tzia zehatza eta unean unekoa be-zala ulertzea dantzan libratzen denfuntsa. Etiketak salmentarako ba-lio dute eta kazetariek maite ditu-zue baina, nik ez dut horrela uler-

    tzen nire lana.

    Umeekin lan egitea gustuko

    duzu?

    Proposatzen dugun galdera zerada: nola sortzen den dantza ikus-

    lea. Umeekin lan egitera eta publikohorretara itzuli gara iruditzen zaida-lako umeengan ereiten duzuna be-tirako izan daitekeela, umeei begie-tan izar batzuk jartzea bezala, beti-rako geratuko dela hor. Amets egite-ko beharra dago , bai ume zein hel-duak, pertsona guztiengan.

    Kultur transmisioa oinarri oina-rrian, beraz.

    Hori Elirale taldeak hasiera ha-sieratik landu duen kontzeptua da.Transmisioarekin eta sentsibiliza-zioarekin bat ikusten dut nire lana.Herriko dinamikari adierazteko bo-tere gehiegi kendu zaio eta beharbeharrezko ikusten dut dinami-ka hori berreskuratu eta bere ideiaktransmititzea. Eta, hori transmisioa-ren bidez egiten da. Gure lanaren la-

    gin bat da transmisioa, funtsezkoa.Gure sorkuntzaren hedapenarekinbatera doa. Pieza sortzea eta eraku-tsi bai, baina baita ere, paraleloki le-rro pedagogikoa lantzen dugu gurepieza guztietan. Konpainian pertso-na bat dugu bereziki lantzeko trans-misioaren ardatza.

    Zein iritzi dugu Jalgi bezalako eki-

    menen gainean?

    Biziki inportantea iruditzen zait,

    gure espazioak sortu, eta gure sor-tzaileak bultzatzea, publikoa ez baitagugana etorriko. Gure dinamika ar-tistikoak lagundu behar ditugu etahorretarako funtsezkoak iruditzenzaizkik ekimen horiek.

    RGAZKIA: www..eke.eus

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    10/3210 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

     ARTE

    PLAS-TI-

    KOAK

    K ulturaren beste edozeinarlotan bezalaxe, itxurazartearen ikusgarritasuna

    handia da, belaunaldizbelaunaldi transmititu izan daeta komunikatzeko erraztasunhandia dago, batez ere berehalakokomunikazioaren gaitasunaduelako.Hala ere, sarritan artearen ikusga-rritasun gehiegizkoak arloaren ara-zoak ezkutatzen dituela ematen du.Komunikabidetan arteari buruz hitzegiten denean, alderdi batzuek az-pimarratzeko besterik ez da egiten,eguneroko artearen desorekak ez-kutatu arte. Egoera deformatu ho-rrek, artearen transmisioan eragin

    handia du, jende askok pentsatzenbaitu, artea ez dela ikasten den zer-bait eta ikuskizunen alorreko azal-keriara mugatutako esparrua dela.Aitzitik, beste askok uste dute mer-katuak irentsitako sistema beste-rik ez dela. Beraz, ez da erraza iza-ten aurreko belaunaldikoen irakas-penak hurrengoetara transmititzea,nahiz eta Euskal Herrian, bere txiki-tasunagatik edo tradizioak utzitakoarrastoengatik hainbat balore gaz-

    teengana iristen diren.Azkenik komunikazio arazoak ere,eguneroko artearen esparrutik etahain ikusgarriak ez diren ekimene-tatik datoz.Horren aurrean, gogoratu behar daartea egunero egiten dela eta ar-tista asko daudela gure inguruan,nahiz eta ez izan komunikabidee-tan azaltzen direnen antzekoak, etagainera, gizarteko beste sektore-tako profesional batzuetan gera-

    tzen den bezala, egoera prekarioandaude. Azken finean, artea gizar-tean gertatzen denaren isla beste-rik ez da, edo gizartean gertatzenari denaren bozgorailu efektua egi-ten duen sistema.

    ISMAEL MANTEROLA

    Ikusgarritasunak irentsia

    CARLOS VARELA. IPARHAIZEAREN ERRONKAK

     ANIMAZIO PELIKULARENMARRAZKI ERAKUSKETAArtziniegan errotutako CarlosVarela marrazkilariak bi Goya

    saria irabazi ditu bere animaziolanengatik. Jalgin bere lanarenlagin bat erakutsiko du; “Iparhaizearen erronkak” filmerakoegindako lanak hain zuzen.

    EIDER EIBAR. MARRAZKILARIABetiko ipuinak berriro interpretatzeko eta sortzeko parada emangodie Eider Eibarrek umeei. Irudimena eta sormena erabili beharkodute ohiko istorioak berriro asmatzeko eta zenbait aurreiritziri aurreegiteko. Esate baterako, agian sorgin maltzurrak ez du zertan zitalaizan behar... Hori guztia egiteko pertsonaia berriak sortu beharkodituzte eta Eiderrek gazteen ideia eta iradokizunei erreparatutazuzenean marraztuko ditu.

    IRANTZU LEKUE. ERAKUSKETAArtista arabar konprometituakbi proiektu uztartuko ditueta, bide batez, hausnarketakontzeptuala proposatukodio ikusleari; Europakokulturen ingurukoa eta Siriakoerrefuxiatuei buruzkoa.Horretarako JosebaSarrionaindiaren olerki batizango du ardatz.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    11/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 11

    ARTISTA GARAIKIDEA

     Artea eta aktibismoa. Arteak esa-nahi berezia izan behar du? Egia esan

    behar du?

    Arteak beti zerbaiti buruz berba egi-ten du, zer edo zer transmititu behar du.Batzuetan, ikusten dena aztertzera mu-gatzen da, eta beste batzuetan, gerta-

    tzen denari buruzko aldarrikapen artisti-koak egiten ditu; baina zerbait transmiti-tu behar du derrigor. Artea izango bada,mezu bat zabaldu beharko du, edo ez-kutatu bestela, ikusleak bere kabuz pen-tsatu eta ondorioak atera ditzan.

    Gasteiz hiri berdea baino hiri grisa

    dela aipatu izan duzu. Hala gertatzen

    da baita hiritarren artean ere?

    Uste dut gauzak aldatzen hasi direla,herriak lanaren eta borroken bidez al-datu dituelako.

    Gasteizen egin ditudan ekimenak

    kontzientziak astintzeko egin ditut. Nireesku zegoena egitea erabaki nuen, ar-teak herri borrokei egiten zien ekarpenatxikia zelako Gasteizen. Arteak estrategi-koa izan behar du herrigintzan ere bai. Ezda bestelako mundurik arterik gabe, eta

    horregatik burutu nituen KREAko oku-pazio artistikoa edota 6000zpt. Arteakleihoak zabaldu eta gela itxietan haizeberria sarrarazi behar duelako, hautsakharrotuko baditu ere.

    Artiston artean azkenaldian hain mo-dan dagoen artista-eskale kontzeptumetaforikoarekin ez nator bat, askozeraikitzaileagoa da egitea. Hori da artis-ton duintasuna eskuratzeko bide baka-rra. Bere burua eskale moduan aurkez-ten duenari, gehienez, limosna eman-go diote.

    Duintasuna gauzak eginez lortzen ba-dugu, erakunde publikoek beste modubatera tratatuko dituzte artea eta kultu-ra. Ez dute beste aukerarik izango.

    Politika eta artea eskutik joan behar

    dute? Zer gertatzen da artea merkan-

    tilismoak jaten duenean?

    Artea eta politika eskutik doaz. Zer ezda politika? Fereka politika da, gauzeiaurre egiteko hautatzen dugun era po-litika da, gure ondokoak tratatzeko mo-dua politika da. Nik horrela ulertzen dutbizitza eta, ahal dudan moduan, kohe-rentea izaten saiatzen naiz. Nik, behin-tzat, beti-beti koherenteak diren horiekez ditut inguruan nahi, nik bihotzari ga-rrantzia ematen diodalako.

    Zer erakutsiko duzu Aiaraldean?

    Hainbat proiektu ditut esku artean.Alde batetik, Europako kulturak azter-tzen dituen proiektu bat. DSS2016k ba-bestutako proiektu bat da, eta bideenmetafora bat sortu nahi dut, JosebaSarrionaindiaren olerki batetik abiatuz.Bestetik, Siriako errefuxiatuen egoeraaztertzen duen lan bat garatzen nabil.Bi gai hauen hausnarketa kontzeptua-la aurkeztuko dut Aiaraldean.

    Arte garaikidea hiriburutik atera eta

    herrietara eraman beharra dago?

    Artea esparru oso zehatzetan garatueta kontzentratu dela da gure arazoe-tako bat. Eta hori ondo dago, artearenarnasgune direla esan dezakegu, bainaez dira nahikoak. Gehiago behar ditugu.

    Horregatik oso interesgarria irudi-tzen zait Jalgi Aiaraldean antolatu iza-na. Arabako Ezkerraldea da Aiaraldea,gune zeharo industriala, langabezia da-

    turik okerrenak dituena. Orain, gainera,Amurriko Tubos Reunidos ataka larriandago. Gune ezin hobea da beste mun-du bat hitzetatik ekintzetara eramateko.Probatzeko, hanka sartzeko. Asko es-kertzen dut nirekin kontatu izana.

    IRAN-TZULEKUE

    “Arteak estrategikoa izan behar du, baita herrigintzan ere” 

     Artea eta aktibismoa eskutik helduta doazela uste du Irantzu Lekuek.Hala erakutsi du, behintzat, bere azken instalazio artistikoetan,bideo-lanetan, margolanetan eta eskulturetan.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    12/3212 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    IKUS-

    ENTZUNEZ-

    KO-AK

    Utopien zalea izateak ez ohi du dirurik emanen, eztaikusgarritasunik ere. Euskararen munduan jardutekoutopiaren maitaleak izan behar gara, bestela, “errealistak

    izan gaitezen, ezinezkoa eskatzen dugu” bezalako esaldiak gure

    bihotzetan tatuatu. Ikusgarritasunean bertan amaituko baliraeuskaraz sortutako ikus-entzunezkoen erronkak, gaitz erdi!Euskarazko zinemagintzan ari diren profesional gehienak diletantedelako dabiltza (ekonomiari dagokionez, jakina), zinema eremuanmurgilduak bai baina ez horrenbeste zinemagintza komertzialarenedo ordainduaren esparruetan. Dirua eta finantziazioaren arazoada sarritan kezkagarriena euskaraz profesionalki aritzeko aukeran.Zalantzarik ez dago teknologia berriekin asko erraztu eta merkatu dela jarduera eta, batez ere, asko murriztu da fi lmak egiteko behar dendenbora. Oinarrizkoa den faktorea, hain zuzen. Denbora beharrezkoada proiektuak era profesionalean kudeatzeko eta denbora dirua da.Baratza sortzailea dagoela jakinik eta biktimismotik aldentzeko

    asmoz, jarrera eta ikusgarritasunaren alde egin dezagun, tentatuditzagun ikusleak, gertura daitezen euskararen dolce vita-ren plazara.Euskaraz ekoiztutakoak daukan sex-appeala erakustea ezinbestekoada, sedukzioa da gakoa. Hizkuntzek, irudiek bezala, jarrera markatzendute eta jarrerak mugimendura eraman behar gaitu, e-motio-ra, horrelabaino ez dugu lortuko euskaraz egindako zinemagintzaren plaza.

    IRATXE FRESNEDA

    Seduktoreak eta utopia zaleak 

     ASIER ALTUNAZinemagile euskaldunak berelan zabalaren atzera begirakoaegingo du.

    KATIXA AGIRRE : “Sexismoaikus-entzunezkoetan” , TAILER

    HITZALDIA eskainiko du.

    PIKADERO FILM LUZEABenSharrock zuzendaria eta Irune

    Gurtubai produktorea izango diraemanaldian.

    ESTI URRESOLAIKUSI MAKUSI Edonork daki

    liburuak irakurtzen baina, ba aldakigu pelikulak irakurtzen?

    IRATXE FRESNEDANIRE 12 SEKUENTZIA KUTTUNAK

    LABURBIRA.Euskaraz sortutako 14 filmlaburren emanaldiak.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    13/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 13

     ANEURKIOLA ZINEMAGILEA

    “Egungo belaunaldiak bestelako kulturabat dauka” “Bingo” da zuzendu duen lehenengofilm laburra, baina esperientzia handiadu Ane Urkiolak zinemagintzan etaikus-entzunezkoetan. Gaztea bada ere, ondodaki zeintzuk diren euskal zinemagintzarenajeak.

    Nola sortu zen Bingo film laburra

    egiteko aukera?

    Jose Mari Goenagaren eta Jorge Gile-nen beldurrezko zinemagintzari buruz-ko masterclass batean egon nintzen, etahaiek bultzatu ninduten pelikula egitera.Ideia eta gidoia aspalditik nituen tirade-ra batean gordeta, eta aukera aprobe-txatu nuen filma egiteko. Bingo 2014kouztailean filmatu bagenuen ere, orain arigara egindako lanaren emaitza ikusten.

    Bingo da zuzendu duzun lehen fil-

    ma, baina eskarmentu handia duzu

    ikus-entzunezkoen munduan.

    Zuzendu dudan lehen filma da, bai,baina ekoizle-lanetan aritu izan naiz au-rretik. Bartzelonan ikasten ari nintzela,zenbait filmetan ekoizle eta ekoizle la-guntzaile lanak egin nituen. Pikadero fil-mean ere ekoizle arduradun eta ekoiz-le laguntzaile izan nintzen, eta, horrezgain, zenbait publizitate spoten ekoiz-

    le ere izan naiz. Baina nik sortzaile izannahi nuen, ekoizle lana itzalekoa dela-ko. Idaztea ere gustatzen zait. Istorio batkontatu, pelikula bat idatzi eta zuzenduegin nahi nuen, hori baita nire pasioa.

    Bingo egin ahal izateko finantza-

    zio kolektibora jo behar izan duzu,

    crowdfounding kanpaina baten bi-

    dez. Hori al da zinema egiteko bidee-

    tako bat?

    Argi dago administrazioarekin han-

    dicap handia dagoela. Diru-laguntzakegon badaude, baina izena eta ibilbi-de jakin bat behar duzu laguntza horiekeskuratu ahal izateko. Filma egin ondo-ren, ekoizpenerako diru-laguntza lortugenuen, baina hasieran ez genuen la-

    guntzarik izan.Interneten eta sare sozialen bidez ja-

    rri genuen abian Crowdfounding kan-paina, osagarri ekonomiko modura.Oso ondo joan zen, bi astetan aurre-kontuaren % 80 lortu baikenuen. Bai-na horrek jendearekin konpromiso bathartzera behartzen zaitu, azken finean,herriaren diruarekin ari baitzara. Horre-lako kanpaina bat osagarria izan daiteke,baina benetako pisua erakundeek izan

    behar dute. Azkenean, zure poltsikotikateratzen da dirua, eta orain ari gara, ur-tebete igaro ondoren, inbertitutako diruguztia berreskuratzen.

    Euskal zinemagintzaren azterketa

    eginez gero, zein da zure diagnostikoa?

    Gaur egun, gauzek hobera egin duteeuskal zineman, eta hasi gara martxahartzen. Aspaldi zinema egon baze-goen, baina baskoa zen, erdaraz. Gero,Eutsi, Kutsidazu bidea, Ixabel, Aupa

    Etxebeste… etorri ziren. Horien ostean,hutsune bat egon da, eta orain indar-tsu gabiltza berriro. Loreak, Amama, PI-kadero, Igelak eta besteei esker, indus-tria bat sortzen ari da. Film hauek, adi-bidez, Euskal Herritik kanpo ere izandute oihartzuna, nazioartean jasotakosariei esker.

    Gainera, jende berria sartzen arida euskal zinemagintzan, ikasketakbertan egin dituzten profesionalak.Gaur egungo belaunaldiak beste kul-

    tura bat dauka. Egoera hobetu badaere, euskal zinemak hainbat behar dituoraindik: ETBren inplikazioa eta bul-tzada behar da, eta erakundeen la-guntza ekonomikoa, baita zabalkun-derako ere.

    Sorkuntza krisirik ez dago, profesio-

    nal onak badira; baliabideak, aldiz, es-

    kasak?

    Ideiak ez dira falta, baina horiek buru-tzeko baliabiderik ez dago. Horren on-dorioz, gure zinema nahiko prekarioa da,lan-baldintzak ez dira onak. Gure filmlaburretan lan egin duten hainbatek etahainbatek ez dute sosarik ikusi. Lan itze-la da filma egitea, bilerak, ordu mordoa…jendea ez da ohartzen atzean dagoen

    lan guztiaz. Oso esperientzia polita da,azkenean, zure lankideak zure familiabihurtzen baitira, elkarrekin bizitako es-perientziei esker. Baina atzean lan es-kerga dago.

    Eta publikoa?

    Zinemara joateko kultura eta ohitu-ra sortu behar dugu. Izan ere, euskal zi-nemagintzan eredu eta formatu berriaksortzen ari dira, Pikadero filma horrenadibide da, orain arte genero hori eus-

    karaz ez baitugu inoiz ikusi. Amamarenpoetikotasuna, Igelak ere beste generoberezi bat da… Loreak izan da mugarria,publikoaren aldetik ere bai, jendea hasibaita hemengo zinea baloratzen eta zi-nemara joaten.

    Zein da zure iritzia JALGI eta horre-

    lako ekimen gainean?

    Halako gauzak egitea oso garran-tzitsua iruditzen zait. Sortzaileoi gurelana erakusteko aukera ematen digu-

    lako, baina baita kultura jendearenga-na eramateko balio duelako ere. Horre-la, kultura ez da eliteen gauza bat izan-go eta parte-hartzea bultzatuko dugu.Jendea kulturara eta zinemara erakar-tzeko akuilu bikaina da.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    14/3214 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

     AN-

    TZER-KIA

    JAIME VALVERDE

    Nora Jalgi 

    E  uskal Herriko antzerkimunduari erreparatuzgero, ohartzen garaeuskal teatroa bazterreko posiziobatean dagoela. Kontuanhartuta honek azken urteotankalitatean izan duen hazkundea,zokoratzearen arrazoiak hizkuntzdiglosiari lotutako aspektuestrukturaletan bilatu beharradaude.Izan ere, arazoa ez daantzerkiarena bakarrik, baiziketa euskal kulturarena, oro har.Gainera, kultura hegemonikoa,erdalduna ez ezik, kontsumoarenlegeek hertsiki baldintzatua ere

    bada. Ataka horretan badirudibazterretatik ateratzeko modubakarra merkantzia errentagarriabihurtzea dela.Aitzitik, Antzerkizale Elkarteansinetsita gaude kulturak berezkobalio bat izan behar duela.Sortzaile profesionalen bizimoduduina bermatzeko beharra ahaztugabe, euskal kulturak eta, zehazki,euskal antzerkiak ezinbestekofuntzio bat bete behar du

    gizartean, etekinaren logikamakurra baino harago.Hausnarketa horretatik abiatzenda, besteak beste, Jalgi ekimena.Euskal kultura jalgi egin beharda normalizazio ezak paratutadaukan zulotik, baina ezmerkatuaren menera erortzeko.Bazterketa diglosikoaren etamerkantzia bilakatzearen artean,bada leku bat non kulturagizartearen berezko ehundura

    den, non sorkuntzaren funtziokomunikatiboa, soziala etaekonomikoa maila orekatuanuztartzen diren. Leku hori da, hainzuzen, Jalgik eskaini nahi duenPlaza.

    ESPERIENTZIXAK. EUSKAL ANTZERKIA ARABAN.Mahai-ingurua.Idoia Zabaleta eta PabloIbarluzea antzerkigileak etaEneritz Artetxe moderatzailea.

    NOMOFOBIKOAK. SAREANKATEATURIKPoltsiko antzerkia

    GURE KULTURARENTRANSMISIOAPARASITE KOLEKTIBOAAntzerki-performance.

    PON TA PA. BAPATEAN ZIRKOHAURRENTZATZirko-ikuskizuna.

    KALE ORROKA.METROKOADROKA.Antzerki-tailerra eta kalejira.

    ZERURA ERORIA. ANODINOTEATROA. Antzezlana etaMediazioak 

    HIKA TEATROA

    KOADERNOA ZURI.Antzezlana.Bi ahizpek topo egingo dute

     jaio ziren etxean ustekabean,eta euren zorrak konpontzekoparada izango dute.

    MEDIAZIOAK Tailerra.Laugarren paretak antzerkian

     jartzen duen mugazeharkatzen irakatsiko dute.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    15/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 15

     AGUR-TZANEINTXAURRAGA AKTOREA

    Nola sortu da Koadernoa Zuri an-

    tzezlana, zein esanahi du?

    Hitz-jolasa da. Alde batetik, zuri,amari, protagonistetako batek idaz-ten dion koadernoa daukagu, eta,bestetik, urtetan zuri egon den koa-dernoa da, esan ezin izan diren hi-tzez betetzeko prest. Hori da Her-nanin egiten ari garen egonaldietantransmisio modura proposatu nahiizan duguna. Ikusleei koaderno zuribat eskaini eta hura betetzeko gon-bita egin diegu. Denok daukagu ba-rruan bizi izan dugun zerbait hitzenbidez adierazteko gai izan ez garena.

    “Koadernoa Zuri” euskal Bernar-

    da Alba izan zitekeen gaur egunera

    ekarria. Baina, zein da istorioa?

    Hiru emakumeren istorioa kon-tatzen dugu. Bi alaba dira protago-nista nagusiak. Ohe ondoko mahai-txoan betidanik izan dudan GarciaLorcaren Bernarda Alba antzezlanada abiapuntua, baina Euskal Herriraeta gaur egunera ekarria. Euskal He-rrian ere egon badaudelako Bernar-da asko. Emakume zikiratzaileak, zo-rrotzak, fededun itsuak eta, alabenama direnez, alaba horiek bide zuze-netik eramateko lana hartu dutenak.

    Bernardaren istorioa abiapuntu-tzat hartuta, istorioa harago joan-go da. Zirraraz jositako ikuskizunadela iruditzen zait, eta aktore hainhandiekin lan egitea gainera, ber-me bat da.

    JALGIn antzezlana bukatu gabe,

    sortze prozesuan dagoela ikusteko

    aukera izango dugu, baina zer da

    zehazki hori?

     Amurrion azalduko dugu nola an-

    tzezlana sortze prozesuan dagoen,eta antzezlana sortzea zer den ikus-teko aukera izango du publikoak,

    hasierako biluztasun horretatik dendena apainduta egon arte. Antzez-lanaren hezurdura soilik ikusiko dute,nahiz eta obraren esentzia oso oso-rik jasoko duten. Une batean, ni iku-siko naute obra gelditzen, zuzentzen,baina hori ere oso aberasgarria delauste dut.

    Guretzat, bestetik, transmisio lanhorretan oso garrantzitsua da publi-koarekin hitz egitea, bakoitzak koa-derno zuri hori nola ikusten duen ja-kiteko. Galdera argia da: zein da amekedota gurasoek gure seme-alabenbidea aukeratzeko dugun eskubi-dea? Horrez gain, askatasun sexua-laz hitz egiten da obran, abortuaz…emakumeari lotuta dauden hainbatgai agertzen dira. Nik uste dut sokakbaduela nondik tiratu.

    Zein da zure sorkuntza lanaren

    transmisioari eta komunikazioari

    ematen diozun garrantzia?

    Antzerkiaren bidez jendeari ko-munikatzeko tresnak ematea osogarrantzitsua da. Haiengana bestemodu batean iristeko edo gizarteandauden gatazkez hitz egiteko bideaemateko. Derrigorrezkoa da trans-misio hori edozein lanetan.

    Orozkoarra zaitugu. Zer suposa-

    tzen du Aiaraldean, eskualdean ber-

    tan zure lana erakustea?

    Beno… Lotsa handiarekin joangonaiz, noski. Norbere lana etxean era-kusteak, are biluziagoa sentiaraztenzaitu. Etxean jokatzeak ardura han-diagoa dakar. Publikoa hor dago etaerrespetu bera merezi du, baina aur-pegi ezagunak ikusteak edota haiekzu ezagutzeak beste geruza bat gehi-

    tuko dio. Eta tentsio puntu handia-goa. Beraz, aktoreak ni baino lasaia-go egongo direla uste dut (barreak).

    Zein da zure iritzia JALGI eta mota

    horretako ekimenen gainean?

    Aiaraldean egitea ausarta iruditzenzait, ez baita oso bailara euskaldu-na. Beraz, erronka bi aldetatik dator;antzerkiaren transmisioa egitea etalan hori euskaraz izatea. Erronka po-lita eta ausarta da. Horrelakoak izan

    behar dute proiektu guztiek, bestelaez dago zirrararik. Ekintzaz josita datorekimena, eta horrek publikoa sortzenlaguntzen duen bitartean eta euskalantzerkia gehiago maitatzeko bideabada, txalotzeko modukoa da.

    “Euskal Herrian ere badago Bernarda

    Alba ugari; emakume zorrotzak” “Koadernoa Zuri” Hika Teatroren azken antzezlana oraindik ere sortzeprozesuan dagoela ikusgai izango dugu Jalgiren programazioaren barruan.Emakumeen istorio unibertsal horretan sakontzeko eta haren inguruanhausnartzeko aukera eskainiko du.

    ARGAZKIA: hika teatroa

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    16/32ARTE PLASTIKOAK MUSIKA IKUS-ENTZUNEZKOAK DANTZA BERTSOL

     ASTELEHENA MAIATZAK 23 

     ASTEARTEA MAIATZAK 24

     ASTEAZKENA MAIATZAK 25 

      15:00  LAMUZA IKASTETXEAEIDER EIBARARTE PLASTIKOEN INGURUKOTAILERRA

      19:00 UDAL LANBIDE HEZIKETA(IKASTETXEKO ARETO NAGUSIA)“PIKADERO”. FILMA, SORTZAILEEK

     AURKEZTUTA.BEN SHARROCK ZUZENDARIA ETAIRUNE GURTUBAI PRODUKTOREAEGONGO DIRA EMANALDIAN

      10:20 VIRGEN NIÑA IKASTETXEAEIDER EIBARARTE PLASTIKOEN INGURUKOTAILERRA

      19:00 PLAZANMIKEL URAKENKONTZERTUA

      12:00 HERRI IKASTETXEANEIDER EIBARARTE PLASTIKOEN INGURUKOTAILERRA

      18:00 UDAL-ARETOAIBAI ESOAINBERTSOLHARITZA

      09:45 ESKOLAMATEO METEOIPUIN KONTALARIA

      19:30 KULTURA ETXEAJOSEBA TAPIAEMANALDI MUSIKATUA

      14:00 BHI INSTITUTUAENDIKA ALBELLAHIP-HOP TAILERRA

      18:00 BASALARRINANOMOFOBIKAKSAREAN KATEATURIKPOLTSIKO ANTZERKIA

     10:20 ZARAOBE INSTITUTUA

     ANDONI EGAÑA ETA ASIER RUBIOBERTSOLARITZA IKASTETXEAN

    10:30 AEK EUSKALTEGIAKORROTIK PIKUTARADANTZA TAILERRA

      17:30 KATEKESI ARETOAKIDAM MAGOA MAGIA IKUSKIZUNA

      19:00 JUAN DE URRUTIA PLAZA ANDONI EGAÑA ETA XABIER LIZASOGARAI HURA GARABERTSOA ETA PIANOA

      19:00 ALONDEGIAHAINBAT SORTZAILE LABURBIRA: ZAZPI FILMLABURREN EMANALDIA

      12:00 ETXAURREN IKASTOLA

     YOLANDA ARRIETAIPUIN KONTALARIA

    19:00 LUIAONDOKO LUDOTEKAJUAN MARI BELTRAN + FITA FIKEMANALDI MUSIKATUA,HIRUKOTE FORMATUAN

    17:00 ETXAURREN IKASTOLA AIKODANTZA TAILERRA

      19:00 DONIBANE ARETOAXALBADOR, IZENA ETA IZANAZINE-EMANALDIA

      11:00 ESKOLAKIDAM MAGOAMAGIA IKUSKIZUNA

      17:00 KULTURA ETXEA HALA DZIPO ESKOLA

    ABELTXURIAK KONTZERTU DIDAKTIKOA 

      09:45 ESKOLA YOLANDA ARRIETAIPUIN KONTALARIA

    10:00 IKASTOLAKATIXA AGIRRESEXISMOA IKUS-ENTZUNEZKOETAN

    10:00 BERBOTS EUSKALTEGIA PATXI ZUBIZARRETATOPAKETA IRAKURLEEKIN

      12:00 LATIORRO IKASTETXEA ELIRALE

    DANTZA TAILERRA14:00 IKASTOLA

    GALDER IZAGIRREELKARRIZKETA

      17:00 BASALARRINAMAITE FRANKOIPUIN KONTALARIA

      19:00 UDAL LANBIDE HEZIKETAIKASTETXEKO ARETO NAGUSIANZERURA ERORIA ANODINO TEATROAANTZEZLANA

      10:00 ARESKETA IKASTOLAMAITE FRANKO 

    IPUIN KONTALARIA

      10:20 ZARAOBE INSTITUTUAESTI URRESOLAIKUSI MAKUSI

      10:30 AEK EUSKALTEGIAIRATXE FRESNEDA NIRE 12 SEKUENTZIA KUTTUNAK 

    13:00 AMURRIO ANTZOKIAKOADERNOA ZURIHIKA TEATROAANTZEZLANA

    19:00 KATEKESI ARETOALARANJA BAT ZABORRETANERREZITALDI MUSIKATUA ETA

    KOLOREZTATUA  18:00 REFOR ENPRESALDEANELIRALEDANTZA TAILERRA

      10:00 ESKOLAABELTXURIAKHALA DZIPO ESKOLAKONTZERTU DIDAKTIKOA 

      19:00 ALONDEGIAGALDER IZAGIRREBATERIA BATEN KOLPEAKTAILER-ERAKUSTALDIA

      18:00 OROZKOHIKA TEATROA ANTZERKIA MEDIAZIOAK

      10:00 ESKOLA ANODINO TEATROAANTZERKI MEDIAZIOAK 

    18:00 MUSEOAABELTXURIAKHALA DZIPO ESKOLAKONTZERTU DIDAKTIKOA 

      09:45 ESKOLAMATEO METEOIPUIN KONTALARIA

     A - M U - R R I O 

    L  A U - D I O 

    O-

    ROZ-

    K O

    O K O N - D O 

     A RR A NK U-

    D I A G  A 

     A R -T Z I -N I E G  A 

    U R-D U -Ñ A 

     A I- A R A 

     

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    17/32

      10:00 UDAL LANBIDEHEZIKETA (IKASTETXEKO ARETONAGUSIA)XABI SOLANOELKARRIZKETAMUSIKATUA

      22:00 GAZTETXEAERASO! + DAMADISKA AURKEZPENAKONTZERTUA

      09:45 ZABALEKO IKASTETXEAMATEO METEOIPUIN KONTALARIA

      21:30 AMURRIO ANTZOKIARUPER ORDORIKA ETA IGOR ARZUAGAKONTZERTUA 

    19:00 GAZTETXEAXABI SOLANOELKARRIZKETA MUSIKATUA

      21:00 HIRIKO KALEETAN IZAR MENDIGUREN, MIREN AMURIZABERTSO-POTEOA  

    10:00 ESKOLAENAITZ

    IPUIN KONTALARIA

      19:00 GIZARTE-ETXEAMIREN AMURIZAKAPULANA BAT ZINTZILIK

      17:30 HERRIKO TABERNAENAITZIPUIN KONTALARIA

    ZA MAGIA ANTZERKIA LITERATURA

    JALGI, EGUN HANDIAMAIATZAK 28

    OSTEGUNA MAIATZAK 26 

    OSTIRALA MAIATZAK 27 

     18:00 HERRIKO PLAZAKO

    ERABILERA ANITZEKO ARETOA ESPERIENTZIXAK.EUSKAL ANTZERKIA ARABAN:EGUNGOEGOERA ETA TRANSMISIOAIDOIA ZABALETA, PABLO IBARLUZEA,ENERITZ ARTETXE (MODERATZAILEA)MAHAI-INGURUA

    20:00 PINTXO-POTE KALEETANINPROTXOW+BERTSOAK

    BERTSOLARIAK: ASIER RUBIO ETA PAULAAMILBURU  ANTZEZLEAK: EÑAUT GANTXEGI...INPROBISAZIOA 

      17:00 GAZTELEKUAENDIKA ALBELLAHIP-HOP TAILERRA 

      19:00 KULTURA ETXEA ASIER ALTUNAASIER ALTUNA ZINE ZUZENDARIARENFILM LABURREN ERRETROSPEKTIBA

      19:00 GAZTETXEAMIKEL AYLLON ETA IGOR ARZUAGAMARA FEAT MILAYIPUIN MUSIKATUAK

      19:00 DONIBANE ARETOAHAINBAT SORTZAILE LABURBIRA. ZAZPI FILM LABURRENEMANALDIA

    A R A -

    K A L-

    DO

    MAIATZAREN 23tik 29ra

    ARTE PLASTIKOAKERAKUSKETAKASTELEHENETIK -IGANDERA

    · IRANTZU LEKUE: ERAKUSKETA Ikusgai Amurrioko Bañueta Kiroldegian

    · CARLOS VARELA: ERAKUSKETA IPAR HAIZEAREN ERRONKA 

    animazio pelikularen marrazkiak.Ikusgai Urduñako Alondegian

    ANTZERKIA10:00//13:00KALE ORROKA METROKOADROKA GAZTETXEAN ANTZERKITAILERRA, ETA HERRIKOKALEETAN KALEJIRA 

     BIDEOKLIPAREN GRABAKETA11.00

    PORROTX PAILAZOA 

    ANTZERKIA12:00

    PON TA PA BAPATEAN ZIRKOHAURRENTZAKOZIRKO-IKUSKIZUNA HERRIKO PLAZA 

    BERTSOLARITZA

    12:00JON MAIA etaIZAR MENDIGUREN

     ALDAI PLAZA 

     ANTZERKIA13:30GURE KULTURAREN TRANSMISIOA PARASITE KOLEKTIBOA 

     ANTZERKI-PERFORMANCEA  ALDAI PLAZA 

    DANTZA16:00

     AIKODantza-plaza ALDAI PLAZA  MUSIKA 17:30XILIPURDIHAURRENTZAKO IKUSKIZUNMUSIKALA HERRIKO PLAZA 

     MUSIKA EMANALDIAK18:30ean hasita(2 OHOLTZA: ALDAI PLAZA ETAHERRIKO PLAZA)

    IGON OLAGUNEAGAULUKAGORKA URBIZUKONTZERTU AKUSTIKOA 

     AGUXTIN ALKHATKONTZERTU AKUSTIKOA 

    HESIANKONTZERTU AKUSTIKOA  ANARIBANDAREKINBERTSO-RAPODEI BARROSO +IÑAKI VIÑASPRE

    00:00etatik aurrera

    GARILAK 26ERROMERIA EGUN GUZTIAN

    BUIAKA BATUKADA KALE ANIMAZIOABURUHANDIAKMUSIKARIAKJANA ETA EDANA...

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    18/32

    BER-

    TSO-LA-

    RITZA

    XABI IGOA

    Erreferentzia(k) 

    1 973, Ondarroakoportuan: Hiru laupertsona elkartu dira

    barkuak portura noiz heldukozain. Igandean izango denbertso saioa dute hizketagai: Lasarte eta Basarri arikoomen dira kantuan.1994, Tolosa. Mirenek beregizonari komentatu dio“diarioko” agendan irakurriduela igande arratsaldeanantzerkia dagoela Leidorren.Gizonak Errealak zein ordutan

     jolasten duen begiratu duegunkari berdinean, eta ez

    dutela koinziditzen ikusita, joatekotan geratu dira.2016, Aramaion, nire etxekosofan. Beep, beep 83 arlotezosatutako whatsapp taldean,larunbatean GasteizkoGaztetxean izango direnkontzertuen kartela jasodut.Hiru erreferentzia dira, bainaerreferentziazko hiru espaziokomunikatibo ere.

    Plazak itxuraz aldatu du.Portuko hitzak, egunkarietakoagendetara pasa ziren,eta hitzok paperetikpantailetara.Nik ordea, aldaketa horielementu komun askorenbaitan irudikatzen dut, etabateragarritzat jotzen dituthiru erreferentziak.Hau da, Ondarroakoportua zen bezain besteko

    erreferentea den, “diarioko”agenda irudikatzen dueneta sozialki whatsapp (edotelegram) beste hedatuadagoen eta digitala den plazasortzen badugu? 

    INPROTXOW. BERTSO ETA ANTZERKI INPROBISAZIOSAIOA.Bertsolariak eta antzezleakelkarlanean arituko dira.

    IBAI ESOAINBERTSOLHARITZA.Kontakizuna eta kantakizuna.

    XALBADOR, IZENA ETA IZANA.Zine-emanaldia.

    BERTSO-RAP ODEI BARROSOETA IÑAKI VIÑASPRE.

     ANDONI EGAÑA ETA XABIERLIZASO. GARAI HURA GARA.Bertsoa eta pianoa. XVIII. mendeko eta XIX.arenhasierako kultur-joeren berriematen duen ikuskizuna.

     ANDONI EGAÑA ETA ASIERRUBIO. BERTSOLARITZAIKASTETXEAN.

    JON MAIA, IZAR MENDIGURENBERTSOA PUBLIKOERDALDUNARENTZAT.Euskal hiztunak ezdirenentzako saio berezia.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    19/32

    MI-REN AMURIZA

    “Kulturgintzazaila da hizkuntzahegemonikoetatikkanpo gabiltzanontzat” Etxean arnastu du umetatik bertsolaritzarako eta

    kanturako zaletasuna. Hitz neurtuan bat-bateanaritzeaz gain, bertso jarduera esanahiez betetzendu, eta ondo ezagutzen ditu bere bidezidorrak.

    BERTSOLARIA

     Etxean bertan jaso duzu bertsolari-tza gurasoengandik, baina nola hasi zi-

    nen ofizio honetan, derrigortuta zeun-

    den?

    Nik ez dut ofiziotzat hartzen, eta es-pero dut inoiz ez izatea nire ofizioa. Za-letasuna ofizio bihurtzen den momen-

    tutik, beste gauza batzuetan jaustekoarriskua dagoelako.Egia da etxean bizi izan dudala ber-

    tsolaritza, aitarengandik jaso dut zuze-nean bertsoa eta amarengandik kan-turako eta kantagintzarekiko zaletasu-na. Egia esan, lagun batzuk joan zirela-ko hasi nintzen ni bertso eskolan. Garaihartan, beste gauza ugari egiten nuen,baina, azkenean, beste guztia utzi etabertsoarekin jarraitu dut. Zerbaitenga-tik izango da.

    Hitz neurtuak badu bere lilura. Ume

    zinenean ulertzeko gai ote zinen ber-

    tsoaren benetako dimentsioa?

    Etxean bertan hain modu naturaleanjaso nuenez bertsolaritza, ez nion mis-

    terio handirik ikusten, jolasa zen niretzat.Orain bai ,hitz neurtua oso eremu mu-rritzean sartu behar da esan nahi duzunhori. Neurtutasun horretan askatasunaaurkitu nuen.

    Asko aldatu da bertsolaritza azken ur-

    teotan ala bertsoa bertsoa da eta kito?Bertsoaren arrakastaren arrazoieta-

    ko bat hori dela uste dut, bertsoa ber-tsoa dela eta oso mugatua dela berehorretan. Neurri eta doinu jakin batzuenbarruan sartu behar da, bai lehen zeinorain. Edukia aldatu da asko. Bertsola-ritza euskara hutsez denez, lehen, lan-da-eremuarekin lotzen zen, haiek zirela-ko euskaldunenak. Baina euskarak bes-te espazio batzuk bereganatu ahala, hi-riguneetara eta beste leku batzuetara

    zabaldu da.Garai batean jaio egin beharko zen,

    seguruenik zakilarekin eta herri txiki ba-tean. Gaur egun, bertso eskolak hori lor-tu du, edozeinen esku uztea bertsolari-tza, izan zahar, gazte, neska edo mutila.

    Zein paper jokatzen du bertsolaritzak

    euskal kulturaren transmisioan?

    Bertsolaritza euskal kulturgintzangehien baloratzen den jardunetako batda. Transmisioari dagokionez, batetik,barrura begira lan handia egin da ber-tso eskoletan, eta, bestetik, bertsolari-

    tzaren gakoetako bat izan da beste ba-tzuek jakin izan dutela guri transmititzenzein den horren balioa. Eta gu ere ho-rretan ari gara gu baino gazteagoekin.Transmititzen ari gara bertsoaren ba-rruan diskurtsoa ere badagoela. Bertso-laritza garaian garaiko gizartearen aho-tsaren isla da eta izan da.

    “Euskaratik euskaraz. Europa Bat-ba-tean” izeneko jardunaldietan ikusi ahalizan dugu. Kurdistan, Katalunia eta Sar-diniako bertsolarien arteko jardunal-

    dietako plus bat hori izan da, ingelese-ra edota gaztelaniara jo beharrik gabearitzea, kulturgintza zaila izaten baitahizkuntza hegemonikoen zirkuitueta-tik kanpo gabiltzanontzat. .

    Zein da zure iritzia JALGI eta mota

    horretako ekimenen gainean?

    Orain ikusi dugu hiriburuetan nolaegiten diren kultur programazioerraldoiak eta halakoak, eta horiagian ona izango da kulturgintzara-

    ko. Baina JALGI bezalako ekimenakbeharrezkoa dira herrietan. Herritikbertatik hazten diren eta herrikoeragileekin harremanetan daudenekimenek beste plus dute, jendea-rengandik hurbilago daudelako.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    20/3220 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    LITE-

    RA-TURA

    Joria, oparoa, erakargarria dugu egungo euskal literatura. Hala ere, ba-

    tzuetan liburutegien antzekoa gerta daiteke: solemnea, zurruna, urruna.Baina hona New Yorkeko liburutegi nagusiko zuzendari Paul Holdengräbe-rren esana: “Hautsa kendurik, grisa baztertu, eta kolorez bete beharko geni-tuzke, alaitasunez eta zaporez, afrodisiakoak gerta daitezen”.

    Aukera bikaina dugu orain letra afrodisiakoak dastatzeko. Milan Kun-derak zioen nazio txikiek bestelako Europa osatzen dutela, bertan

    kultura esku-eskura egoteaz gain, harrigarria eta zirraragarria izan ohidela. “Une gorenetan, nazio txiki batek antzinako Greziako hiri bat ekarlezake gogora”. Eta zer esanik ez kultura plaza bilduago batean kokatzenbaldin bada, Aiaraldean oraingoan, eskuragarri bezain erakargarri.

    Lagun askoren, arlo askotariko hamaika bidai lagunen lan eskergaeta isilari esker baino ezin dira Jalgi bezalako proiektuak mamitu.

    Harkaitz Canori irakurria diot literaturaren aterabidea kasik katakonbagiroan dabiltzan irakurle klubetako kide finengan dagoela. Baina bestehamaika elkarte eta zaletu ere isil-gordeka ari dira, eta beren lana kasikklandestinitatetik sorturiko fruitu helduen antzera eskaintzen digute.

    G ereziak goraipatzen ditu Manuel Rivasek: musu baten bitartez, goi-zean, maitaleak gerezi bat ahoratu dio emakumeari, eta hark bere

    egin du gereziaren haragia; beste musu batekin batera, gereziaren hezu-rra itzuli dio gero, eta maitaleak hezurrarekin hortzen teklatuan musikaeginez igaro du eguna; emakumea gauean itzuli delarik, badiotso: “Ba-dut zuretzat zerbait, maite”. Eta ahoan lehen gereziaren hezurra utzi dio.Horra gure asmoa: liburuak fruitu lizun bihurtzea; letrak ahots, kolore etamusika desiragarri bilakatzea.

    Ikuskizun dago emaitza, baina halako proposamenekin, betikoliteratura eraberrituaren hurbiltasunarekin baietz ikusgarria izan.

    Jalgi, erdu, zatoz. Eta edonola ere Virginia Wolfek zioen, azken judizioan, l iburua besapean daramagun irakurleok ikusirik, Jainkoak sanPedrori inbidiaz esango diola: “Horiek ez dute saririk behar. Irakurtzeagustatzen zitzaien”.

    PATXI ZUBIZARRETA

    Fruitu desiragarriak 

    MAITE FRANKOIPUIN KONTALARIAMunduan barrena, lekuezagun eta ezezagunetarabidaiatuko dute entzuleek“Mundipurdiko” ipuinei esker.

    MATEO METEOIPUIN KONTALARIA

    MARA FEAT MILAY. IGOR ARZUAGA ETA MIKEL AYLLONIPUIN MUSIKATUAK

     YOLANDA ARRIETAIPUIN KONTALARIA

    Umeak, gurasoak etairakasleak literaturarahurbilzeko emanaldiak.

    LARANJA BAT ZABORRETANERREZITALDI MUSIKATUA ETAKOLOREZTATUA

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    21/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 21

     YO-LANDA ARRIETA IDAZLEA

     Nola hartu duzu 2015eko Euska-di saria?

    Nik sariak beti pozik hartzen di-tut. Batez ere, aurretik lan asko egindudanean. Aitortza direla iruditzenzait. Izan ere, hasiera batean, Argia-ren Alaba autoeditatu egin behar izannuen. Auto-edizioan Markinako uda-

    laren laguntza jaso banuen ere, libu-rua nik egindako lanei esker argita-ratu zen, argi bainuen liburuak argiaikusi behar zuela. Beraz, nik eginda-ko lanaren aitorpena da batetik, eta,bestetik, sariak bide asko zabaltze-ko balio du.

    Antzerkia, heldu zein gazteentza-

    ko literatura, ikasleentzako tailerrak,

    antropologia lanak… ez zara geldi ge-

    ratzen diren horietakoa!

    Nire barruko etxeak hiru zutabeditu: hizkuntza, hezkuntza eta sor-kuntza. Hiru zutabe horien arteanmugitzen naiz beti. Hizkuntza euska-ra dut, hezkuntza ez formala da beti,eta sorkuntza nik bakarrik egiten ba-dut ere, sorrarazi egiten diet besteei,idazketa tailerren bidez.

    Antropologia lanak, euskararentransmisioaren ingurukoak idatzi di-tut, hori ere hizkuntzaren zutabetik.

    Nire adinagatik izango da behar-

    bada, baina tradizio berri baten pre-mia dagoela iruditzen zait, ahozko-tasunaren inguruan batez ere, eus-kara niretzat ez baita arrazoiaren bi-dez hitz egiteko hizkuntza soila. Arra-zoiaren bidez komunikatzeko balio

    du hizkuntzak, baina, aldi berean,zentzumenen bidez eta maila afek-tiboan ere hitz egiteko tresna da. Ba-rruan daramadan ahozkotasunarenbidez eraikitako biltegiari lotuta ikus-ten dut euskara. Irudiak, metaforak,hitzen musika, doinua, usaina… az-ken finean, alor afektibo sentsoriala.

    Uste dut, hori guztia galtzen ari garela.Euskara eta hezkuntza lotuta daudetransmisioaren bidean, eta sorkuntzaimaginarioari txertatu beharra zaio.

    Nola egiten duzu liburua umeei

    helarazteko?

    Literatura tailerretan, esate bate-rako, musika erabiltzen dut, eta ho-rrek harridura sortzen du umeengan.Espero ez dutenez, haien arreta nire-ganatzen dut. Umeen harridura eta

    arreta piztea erronka bat da niretzat.Gelan, lehenik eta behin, “etxea” egi-ten dut. Antzerkian ikasi nuen hori,gauzak gustura egiten direnean ikas-tea errazagoa delako. Ez dut beti lor-tzen, baina lortzen dudanean, se-gundo batzuetan sikiera, euskaraz-ko oroitzapen goxoak sorrarazi ditu-dala pentsatzen dut. Eta, batzuetan,segundo batzuk nahikoak dira, gaiz-ki baldin bazaude, zerbaiti heltzeko.Arreta piztu beharra dago, aktibatu.

    Eskolaz eskola zabiltza ume eta

    gaztetxoentzako literatura tailerrak

    egiten. Zein da zure lanaren trans-

    misiori eta komunikazioari ematen

    diozun garrantzia?

    Nik ez dut ikusten beste modurik,maletan liburuak hartu eta horri bi-zia ematea baino. Peter Pan handiabanintz bezala, bitartekari lana be-tetzen dut, figura hori, inoiz bainogehiago, beharrezkoa baita. Gaine-ra, liburu asko eta askotarikoak dau-de. Beti jotzen dugu narrazio luzera,

    baina poesia ere hor dago eta umeekgustuko dute. Eta ez soilik hitzen bi-dez, ilustrazioen edota irudien bidezere hel zaitezke hizkuntzaren aldeafektibo sentsorial horretara. Batezere hizkuntzaren alor komunikatiboa-ren izenean, eremu arrazionala lan-tzen delako. Baina, hizkuntza ez dirasoilik aditzak eta deklinabideak.

    Umeek eta gaztetxoak naturalki

    hartzen dute euskal kultura eta li-

    teratura?Aurreiritzirik ez dute, baina ezta

    ezagutzarik ere. Askotan, irakasleekberaiek ere ez dituzte euskal idaz-leak ezagutzen, edo ez dute Idaz-leen Elkartea, Galtzagorri eta halakoekimenen berri. Ezta liburuak eskuartean ibiltzeko ohiturarik ere. Libu-ruak ez du balore sozialik, eta umeakoso mitomanoak dira. Ni ez naiz osomitozalea, harridura faltsua sortzenduelako.

    Ezagutza eta transmisioan atze-ra goaz. Hor zerbait aktibatu beharradaukagu, bitartekaritza lana falta da.Nik eragin nahi dudana zera da, be-raiek ere, egunen batean, idazle etasortzaile izan daitezkeela pentsatzea.

    “Ahozko tradizio berribaten premia dago” 

     Argiaren Alaba liburuari esker, Euskadi sariairabazi zuen Yolanda Arrietak, 2015ean. Saria urteaskotako lanaren aitorpena dela iruditzen zaioidazleari, izan ere, antzerkia eta helduentzako zeingazteentzako literatura idatzi du, besteak beste.Bere lanak, oinarrian, hiru zutabe ditue: hizkuntza,hezkuntza eta sorkuntza.

    ARGAZKIA: Donostia Kultura

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    22/3222 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    JON BASAGUREN

    Transmisioa etakomunikazioa

    ehin bainogehiagotan entzundut musikak

    arima osatzen duela, osatuaditzaren adiera guztiekin.Neure kasuan eta ingurukoaskorenean hala dela ezdut zalantzarik, baina baitasegur aski musikarekikointeres berezirik ez duen jendearenean ere.Musika ez da ezer, bibrazioada: airean, uretan, gureerrai eta hezurretan aske

    barreiatzen dena. Bainahori da agian hain ahaltsuegiten duena, ez baitzaitkultur artefaktu batentzattransmisio modu eder etaeraginkorragorik bururatzen.Gehitu ekuaziora aireanzeharreko dardara horietanhitzak ere etor litezkeela,doinuez eta soinuez gainliteraturak ere inbaditzengaituela uhin erritmikoetan

    gordeta. Emaitza kokleatikbarrena arimaraino iristen denTroiako zaldi kulturala da!Poesia etorkizunez kargaturikoarma bada, zer ez ote da herr imusika? Galdetu, bestela,publizista eta hauteskundekanpainetako arduradunei.Agian abesti batek inorenganizan dezakeen eragina puztenari naiz, baina, transmisioazeta komunikazioaz ari garela,

    iruditzen zait ez diegulageure doinuei merezi dutengarrantzia eta lekua ematen,eta zentzuzkoa dirudi herribatek bere musika etamusikariak ondo zaintzea.

    MU-

    SI-KA

    JOSEBA TAPIAEMANALDI MUSIKATUA.Trikitia jotzeko metodo berrialiburu batean jaso eta honenaurkezpen musikatua egingo du.

    GALDER IZAGIRREBATERIA BATEN KOLPEAKTailerra eta erakustaldia

    MIKEL URAKEN. KONTZERTUA

    XABI SOLANOELKARRIZKETA MUSIKATUA.Esne Beltzaren abeslariaksolasaldi musikatuak eskainikoditu.

    IGON OLAGUENAGA.MUSIKA EMANALDIA

    JUAN MARI BELTRAN + FITA FIKEMANALDI MUSIKATUA.Euskal musika tresnenmaisuak emanaldi musikatuaegingo du FITA FIK eskolakokideekin batera .

     ABELTXURIAKHALA DZIPO ESKOLA.KONTZERTU DIDAKTIKOA.Euskal soinu tresnen emanaldididaktikoak eskainiko dituzte.

    ENDIKA ALBELLA. HIP-HOPTAILERRA Hip hoparen gakoakazalduko ditu.

    GARILAK 26KONTZERTUAErromeria

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    23/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 23

     ANA-RI ALBERDI

    “Min egiten dit talde berriakingelesez aritzen direla ikusteak” Ia hogei urte eman ditu Anarik oholtza gainean, izen horrekinsinatutako lehen diskoa 1997an argitaratu baitzuen. Tarte horretanbera eta bere sorkuntza asko aldatu direla aitortu du. Etengabealdatzen ari den mundu honetan atzean geratu ez denaren seinale.

    MUSIKARIA

     Ia hogei urte beteko dira lehen dis-koa argitaratu zenuenetik, nola aldatu

    da zure sorkuntza? Nola ikusten duzuegindako bidea?

    Niretzat asko aldatu da, baina kan-potik ikusita, besteek ez dakit gauzabera esango luketen. Hogei urteotanzenbat aldatu zaren zuk soilik dakizu,baina kanpokoek, agian ez dute hain-

    besteko aldaketa nabarituko. Norberakbere aldaketaren gainean daukan sen-

    tsazioa askoz indartsuagoa dela irudi-tzen zait. Ni neu asko aldatu naiz eta,gainera, saiatu naiz aldatzen. Bide bategiten saiatu naiz, leku desberdinetarajotzen, eta disko bakoitzarekin bide ho-rretan pausu bat aurrera eman dut. Nirelehen diskoa oso biluzia da, eta, orduan

    bezala, orain ere bakarrik jotzen dut as-kotan. Baina ez da gauza bera orain dela20 urteko disko horretako Anari edotaaurreko astean Ermuan bakarrik gita-rrarekin aritu zena. Beraz, erantzuna dabai, aldatu da.

    Aurrekari Penalak disko berria aur-

    kezten zabiltza. Nahi duzun leku horre-

    tatik gertuago sentitzen zarela adierazi

    duzu horren harira.Zenbait kantutan sentitu dut. Nikneure burua entzunda, inguruan ikus-ten ditudan gauzak… Batzuetan, ezzara heltzen zuk nahi duzun leku ho-rretara. Izan daiteke melodiagatik ala hi-tzengatik, edo bien nahasketagatik, in-terpretazioagatik, taldeagatik… gauzaasko daude tartean. Batzuetan, zerbaitesan egin nahi duzu, baina ez zara hel-tzen. Eta alde horretatik, gustura gera-tu naiz disko honetako zenbait kanta-

    rekin, nire helmuga zen leku horretaragerturatu naizelako.

    Emakume sortzaileek emakumeentzat

    soilik sortzen duzuela esaten duen topikoa

    apurtze aldera, zure sorkuntzak generoa-

    ren muga hausten duela uste duzu?

     AGUSTIN ALKHATKONTZERTU AKUSTIKOA

    ULUKAKONTZERTUA

    HESIANKONTZERTU AKUSTIKOA

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    24/3224 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    Ez dakit gizonek idazten dituztenkantak gizonentzat soilik idazten di-tuzten edo, aldiz, denentzat diren.Topikoa da esatea gizonek idaztendutena unibertsala dela, hau da, de-nena dela, eta emakumeek egitenduguna soilik emakumeentzat dela.Larriena zera da, emakumeok, neurribatean, sinetsi dugula hori eta, gai-nera, topiko horren arabera, emaku-mearenak gutxiago balio duela. Osogai potoloa da, eta, egia esan, niriere kostatu zait horretaz jabetzea.

    Baina, bai, ematen du gizonenaunibertsala dela eta emakumee-na emakumeentzat, eta gauza so-til horien kontra indarra egin beha-rra dago. Zein da gai femeninoa?Abeslari femeninoak garela esa-ten digute guri, eta zergatik ez dio-te Berri Txarrak taldeko Gorka Ur-bizuri esaten abeslari maskulinoadela? Ez, Gorka abeslari neutroa daeta ni abeslari emakumezkoa naiz.Hori dena gizonen asmakuntza batda, eta hori deseraikitzen lan handiaegin behar dugu. Niri galdetu dida-zun bezala, hurrengoan, gizon batigaldetu behar diozu ea bere sorkun-tza maskulinoa den.

    Garrantzitsua da sorkuntza lana-

    ren transmisioa eta komunikazioa?

    Transmisio horrek inporta dit. Minegiten dit talde berriak ingelesez ari-tzen direla ikusteak, adibidez.

    Euskal kulturaren partaide naizenaldetik, garrantzitsua iruditzen zaittransmisioa. Baina esango nuke gau-za orokorrak transmititu behar ditu-gula, eta ez hainbeste kantuak. Eus-karaz abesteko grina transmititzeagarrantzitsuago iruditzen zait, eus-kal kantuen transmisioa baino. Eus-kal kantuak bidean galduko dira, nahieta nahi ez. Hurrengo belaunaldiek ezdute jakingo Mikel Laboa zein zen. Pa-satuko da, AEBetan Elvis eta Dylanpasatu ziren moduan. Asko obsesio-natu gara horrekin.

    Baina beti egongo da jendea horibilatuko duena, pentsatu nahi dut,guk gure aurrekoak bilatu genituenbezala. Benetan inportanteena daeuskaraz sortzeko grina transmititzea.

    Horregatik izugarrizko pena ema-ten dit talde berriak ingelesez aritzenikusteak, eta uste dut hor ez dugulalortu transmisio hori. Azken finean,munduari begiratzekotan, argi daukatzeure mundura eta zeure mundutik

    begiratu behar diozula. Hori litzatekegure erronka. Esate baterako, Euska-di Gaztea bezalako plataforma batekeuskaraz transmititzen du ingelesezkomusika. Agian, hori ondo dago, bainabeste zer edo zer behar da.

    Zein da zure iritzia Jalgi eta antze-

    ko ekimenen gainean? Euskal komu-

    nitatea, bai sortzaileak zein zaletuak

    biltzeko modu bat da?

    Dudarik ez. Guretzat, sortzaileon-tzat, beste sortzaile batzuekin ibiltzeabeti da ederra. Eta ederra da, halaber,kokapen geografikoaren hautua, etasormena mapa batean kokatzea. Osogustura gaude, Laudion jotzeko auke-ra gutxi izan ditugulako. Aukera ederrada, gainera, Agustin Alkhat eta GorkaUrbizurekin taula gainera igotzea, es-zena desberdinak nahasten direlako.Ekimen indartsua eta interesgarria da,zalantzarik gabe.

     ANA-

    RI ALBERDI

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    25/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 25

    Ruper Ordorikaren kantuak

    himnoak dira edozeinbelaunalditako ameslarientzat.Euskal poeta handienenlerro gogoangarrienak aregogoangarriago bihurtu zaizkiguharen ahotsaren galbahetik igaroondoren. Eta haren musikariesker, gu libro gabiltza kaleetan,tirantedun galtza laranjazjantzirik, libro-libro.

    Nekez imajinatu dezakeguRuperrentzat Igor Arzuaga bainokonpainia hoberik taula gainean,pianoaren teklei eraginda,mundua hankaz gora jartzeko gaiden artista.Bi bardo. Musikaren bi artisau. Biizar distiratsu, Amurrio Antzokikooholtza argiz beteko dutenak.

    21:30ETAN

     AMURRIO ANTZOKIANSARRERA: 10 EURO

    RU-PEROR-DO-

    RIKA

     +IGOR

      ARZUAGA 

    EMANALDI GOGOANGARRIA  AMURRIO ANTZOKIAN

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    26/3226 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    EUSKAL KULTURAREN IKUSGARRITASUNA ALDARRI

    Aste bizia izango da inondik eremaiatzaren azkena Aiaraldean. Eus-kal kultur sorkuntzaren ikusgarrita-suna, komunikazio eta transmisioaardatz dituen Jalgi ekimenak nora-bide horretan kokatutako 65 kulturjarduera antolatuko ditu eskualdeko9 udalerrietan. Jardueretako batzukkulturaren ohiko plazetan garatukodira, beste batzuk aldiz, ez-ohiko pu-blikoaren aurrean eta lekuetan. Plazaberriak ireki kulturari, komunikazioaeta transmisioa indartu. Horra Jal-gi ekimenaren aldarrikapen nagusia.

    Baina ekitaldi hauek eta Amurrio-ko Reforren antolatutako hausnar-keta jardunaldiek, zer pentsa eman

    ez ezik, aldarrikapenerako asmoa erebadute: gure hizkuntzan egiten denkultur sorkuntzaren aldeko aldarri-kapen sendoa. Hemen gaude, etabagara nor.

    Aldarrikapena

    Zentzu horretan maiatzaren 28akulturaren aldeko aldarrikapen pla-za bihurtu nahi dute antolatzaileekLaudio. Aste guztian zehar ikusi etaikasitakoak taularatu eta etorkizuna-

    ri indarberrituta ekiteko mugarri bat

    JALGI

    LAUDIORA

    ezarri. Tokiko sortzaileak, Euskal He-rri luze zabalekoak, publiko hurbila,urruna, zaleak eta ez horren zaleak...Euskal kultur sorkuntza akuilatzekoLaudion deitu dute hitzordua.

    Zazpi kultur-disziplinatako eki-taldiak antolatu dituzte egun ho-rretarako, eta Euskal Herriko herri-tarrak aldarrikapen eta festa girora

    deitu dituzte.

    Egitarau indartsua

    Egun osoan luzatuko den jai hone-tan, besteak beste, Metrokoadroka,Porrotx, Pon Ta Pa, Igon Olagunue-ga, Parasite Kolektiboa, Aiko, Xilipur-di, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre,Uluka, Gorka Urbizu, Agustin Alkhat,Hesian, Anari eta Garilak 26 aritukodira Laudioko Herriko plazan eta Al-

    dai gunean.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    27/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 27

     AIA-

    RAL-DEA EZAGUTZEN

    NOLA IRITSI- Bilbotik: A-68 Autobidea. Laudioko irteera.- Bilbotik eta Santanderretik: Balmasedako saihesbidea (BI-636), etaSodupen Gordexola-Artziniegaranzko norabidea hartu.- Gasteiztik eta Logroñotik: A-68 Autobidea. Laudioko irteera.- Garraio publikoa: RENFEren Bilbo-Urduña zerbitzua / Bizkaibus zerbitzua

     Aiaraldea Nerbioi ibaiertzeko harrietako batean eserita dago,isil eta umil, Gorobel mendilerro amaiezinaren babespean,denboraren joanari begira. Berezkoa du isiltasuna, harrizkoaeta urezkoa.

    Gutxi axola diote mugek utzitako ebakiondoek. Bera Arabada, eta Bizkaia. Berdin jango dituzte behiek  Amurrioko zein Arrankudiaga-Zolloko belarrak. Itzalpe bera emango dute ha-ritzek eta pagoek  Arakaldon, Okondon eta Orozkon. Berdin

    urratuko dute arranoek Urduñako eta Artziniegako zeruak. Lurbera babestuko dute dorretxeek Aiaran eta Laudion.Horregatik, ispiluaren aurrean jarri eta nahi duena izaten ikasi

    du Aiaraldeak. Tradizioei eusten jakin du, bere burua etengabeberrasmatu ahal izateko. Euskara berpizten jakin du, mingai-nak gure doinuen arabera dantzan jarri ahal izateko. Eta sor-menari galtzada bat eraiki dio, harriz harri, sotiltasunez etaapaltasunez, oihu egin beharrik gabe, denok hobeto bizi ahalizateko.

    Ongi etorri Aiaraldera, behar duzun harrizko eta urezko isil-tasun koloretsua gara.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    28/3228 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    INGU-RU-NEAEZAGUTU BEHARREKO ZENBAIT TXOKO MAGIKO

    Nerbioiaren jaiotzaUrduñako mendatea igotairitsi daiteke Nerbioi Ibaiarenjaiotzara, penintsulako ur-jauzi

    handienera hain zuzen ere.Paisaia ikusgarria da bertan, etamendi bideei ekiteko toki aparta.

    Parke linealaArakaldo, Laudio, Luiaondoeta Amurrio batzen dituenbidea da, Nerbioi ibaiaren

    ertzean hedatzen denbidegorria, oinez zeinbizikletaz egiteko aproposa.

    Bilbotik LaudioraBilbotik Laudiora artekobidea oinez eta paisaiaikusgarrien artean egiteko

    aukera ahalbidetzen du“Kontrabandisten bidea”bezala ezagun den ibilbideak.

    Memoria historikoa

    Gerra Zibilak utzitakoarrastoak topatu daitezkeoraindik eskualdekomendietan, Burdin Hesiaizeneko bidea jarraitutaadibidez.

    Maroño

    Gorobel mendilerroarenmagalean dago Maroñokourtegia. Eguraldi ona eginezgero, inguruko zelaiakbazkaltzeko edota egunapasatzeko aproposak dira.

    Sopeñako GR bidea

    Sopeñako Errege Bidea, GR-284, merkatari eta salerosleenkomunikabide nagusia izanzen Erdi Aroan. Egun, 66kilometroko ibilbidea osatzendu itzelezko paisaien artean.

    “Oparoa eta edertasun handikoa”, horrela deskribatu dezakegu Aiaraldeko natura ingurunea, aire zabaleko kirol mota oro

    praktikatzeko eta aparteko balio naturala duten parajeak ezagutzeko leku pribilegiatua. Ugariak dira eskualdean bisitatu eta

    ezagutzeko dauden txoko magikoak, euren balio paisajistikoagatik ezagunak. Eskualde osoan bi ingurumen unitate nagu-

    si bereizi daitezke: Gorobel eta Aiara Harana. Baina paisaiengatik soilik ez, ikuspuntu zoologiko batetik ere aberatsa da Aia-

    raldea, mota askotako hegaztiak ikusi daitezkeelako eskualdeko zerua urratzen.

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    29/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 29

    ON-DAREA

    HISTORIAREN LEKUKO BIZIAK

    Ondare historikoaren makina bat adi-bide esanguratsu topatu daitezke Aia-raldean. Aipatzekoa da Artziniegakoalde zaharra. Hain dago ondo manten-duta, ezen Koldo Serrak zinemagileakbere azken pelikularako plato moduanbaliatu duen Gernikako bonbardaketairudikatzeko. Era berean, aipatzekoa daere herriaren kanpoaldean kokatua da-

    goen Arteko Gure Amaren Santutegia.Historia handiko lekua da, XV. mende-koa, estilo gotikokoa.

    Laudioko Ermualdean kokatutako Er-muko Andra Mari Santutegia ere txo-ko berezia da. XV. mendea baino lehen

    datatutako nekropoli bat topatu zutenbertan duela zenbait hilabete eginiko in-dusketetan. Paisaia ederrez inguratuta-ko parajea da inondik ere.

    Ikusgarria da ere Kexaak duen onda-rea. Biztanleko ondare historiko gehienduen herrietako bat izango da seguruasko: Aiararren leinu etxea zena, SanJoan Bataiatzailearen eliza eta komen-

    tua eta Adatseko Andre Mariaren eliza-ren kapera eta dorrea topatu daitezkebertan, natura inguru paregabeaz in-guraturik.

    Baina eskualdean eraikin historikobereizgarri bat badago, dorretxea da. 64

    dorretxe eta jauregi daude Aiaraldean,horietariko asko oso egoera onean gai-nera, bisitariaren eskura.

    Museoak, ugariak eta anitzak

    Ez dira gutxi ezta eskualdean daudenmuseoak. Horietariko hiru Artziniegandaude: Xabier Santxotena eskultorearentailer-museoa, Museo Etnografikoa eta

    Arte Sakroarena. Erlijioarekin erlaziona-tutako artelan bilduma duen beste mu-seo bat dago Kexaan, eta beste bi Amu-rrion: Likorearen Museoa (EAEko lehe-nengoa) eta Aresketamendin kokatuadagoen energia berriztagarrien parkea.

    ZER IKUSI

    MUSEOAK

    Santxotena Museo-tailerra

    Telefonoa: 945 39 66 64Web-gunea: santxotena.org

    Artziniega Museoa

    Telefonoa: 945 39 62 10Web-gunea: artziniegamuseoa.org

    Santutegia eta Arte Sakroaren

    Museoa

    Telefonoa: 945 39 60 66

    Likorearen museoa

    Telefonoa: 945393704

    Kexaako Arte Sakroaren museoa

    Telefonoa: 945 399 414

    Aresketamendiko energia

    berriztagarrien parkea

    Telefonoa: 619777638

    Pablo Respaldizaren sutegia

    Artziniegan Tel. 945 39 62 10

    TURISMO BULEGOAK

    Amurrio: 945 39 37 04

    Artziniega: 945 396 210Kexaa: 945 399 414Urduña: 945 38 43 84Laudio: 944 034 930

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    30/3230 /// BERRIA. ALDIZKARI BEREZIA /// JALGI 2016

    GAS-

    TRO-NOMIA

    TOKIKO PRODUKTUEK EHUNDUTAKO IBILBIDEA

    NON LO EGIN

     Aiaraldeko artisau-tradizio gastrono-

    mikoa aberatsa da, bai lehengaien kalita-

    teari dagokionez, zein hauekin landuta-

    ko produktu eskaintza aberatsari dago-

    kionean. Txakolina eskualdeko produktu

    entzutetsuenetariko bat da. Euskal Herri-

    ko ohiko ardo zuriak, Aiaraldean hazteko

    lur egokia aurkitzen du. Nabarmentze-koa da ere, eskualdean errezeta gastro-

    nomiko ugaritarako ongailu bikaintzat jo-

    tzen den txakolin-ozpina, Urduñan lan-

    tzen dena. Bost upategi daude guztira

    eskualdean, eta guztiek dituzte bisitariei

    begirako eskaintza zabalak, “Txakolina-

    ren ibilbidea” osatzen dutenak.

    Gazta da eskualdeko beste produk-

    tu garrantzitsua. Bertako gaztak artisau

    -lanaren ondorio dira, hauen artean Idia-

    zabal jatorri-deiturakoak aurkitzen dira,

    alegia, ardi latxaren esnetik eskuratzen

    direnak eta inolako gehigarririk ez dute-

    nak. Aiaraldean baina, goi-mailako bes-

    te produktu batzuk ere ekoizten dira: ez-

    tia, baserriko ogia, txorizoak, odolosteak,

    euren kalitateagatik ospetsuak eta arti-

    sau-era tradizionalean landuak. Eskual-dean astero egiten diren azoka ezberdi-

    nek probatzeko eta erosteko aukera es-

    kaintzen dute.

    Produktu ekologikoei dagokienez, ne-

    kazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren

    aldeko apustu handia egiten ari da: mar-

    melada, barraskiloak, fruta, okela, baraz-

    kiak. Produktu hauek erakusleiho ederra

    dute hileko lehenengo larunbatetan Ur-

    duñako Foru Plazan.

    TXAKOLINAREN IBILBIDEA: Eskualdeko hainbatupategi, ostatu edota jatetxe barnebiltzen dituenibilbidea da, Aiaraldeko txakolinaz gozarazteahelburu duena. + INFO: www.aiaraldea.org

    NON JAN

    LAUDIOAnuncibai Jauregia 94 672 61 88Karrika 94 672 82 07Balintxarreketa 94 672 43 50El Tunel. 94 672 05 58Utzine. 94 672 12 32Toki on. 94 601 67 07Batzoki. 946 720 683Valle de Ayala 94 672 36 11

    Larrea 94 672 50 13Fuentesila 94 672 20 55Kukullu 94 672 61 31Tolo 672 23 50 65Dorrea 944048878Odeibar-946720683

    AMURRIOArenalde maitea 945 89 24 26Villa Florida. 945 89 19 99Bideko . 945 89 06 33Dani 945 89 17 97El Refor 945 39 33 14Iarritu Sagardotegia 945 38 61 31Landako 945 39 30 52Okeluri 945 89 20 50Ruperto 945 89 09 49

    Ayala 945 39 33 79Etxezuri 945 06 62 36Abiaga: 945 393 618Aldama: 945 066 646

    AIARAIbarrondo 945 399 473Aiarako batzokia 945 39 92 34El Toboso 945 39 90 17Oleta 945 39 35 64Antojo jatetxea 945 39 99 00

    ARTZINIEGAIturrialde 945 39 69 29Torre Barrataguren 945 39 60 50La Encina 945 39 60 40Montenegro 945 39 63 23El Fresno 945 39 63 99Batzoki 945 39 63 23

    OKONDOGorostiola 945 89 81 64Meson Okondo 945 89 81 83

    LAUDIOValle de Ayala Hotela 94 672 36 11

    AMURRIOLekandero 945 383 850Aiara ostatu-etxea 945 89 04 52Aldama Hotela 945 06 66 46

    Iruaritz 945 892 676Albizabal 656 700 816Usko: 945 891 967

    OROZKOEtxegorri 636 967 066

    AIARARincón de Aiara 945 39 90 20Belaustenea 667 655 942Arcos de Quejana 945 399 320Guzurtegi 945.399.438Mendieta Etxea 605 741 441Urdinetxe 670 477 727Zelaikoetxe 945 06 10 41Garabilla Landaetxea 616 138 449Petraenea etxea 618 805 464

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    31/32 JALGI 2016 /// EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA /// 31

    94 672 81 48 645 713 355 945 89 85 16

    945 384 126 645 713 355

  • 8/17/2019 Berria Jalgi Aldizkaria

    32/32