21
zirriborro 7. 2002/11/04 BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. Garai bateko orekatik, egungo baserrira 2 2. Baserria, oreka berriaren bila 4 3. Zer egin dezaket nire baserrian? 5 4. Kontsumitzaileak jasotzen dituen onurak 20

BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2

1. Garai bateko orekatik, egungo baserrira 2

2. Baserria, oreka berriaren bila 4

3. Zer egin dezaket nire baserrian? 5

4. Kontsumitzaileak jasotzen dituen onurak 20

Page 2: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

baserria, natura eta paisaiaren alde

1. GARAI BATEKO OREKATIK, EGUNGO BASERRIRA Industrializazioa eta aro teknologikoa hedatu ziren arte, gizakiaren ekintzek ez zuten natura modu nabarmenean kaltetzeko ahalmenik. Egungoaren aldean urria zen populazioa bertako lursailetan ekoitzitakoaz bizi zen herri eta hiri txikietan, non jendeak ez zuen egungo kutsadura sortzen duen tresnarik, eta ez zuen ia zaborrik sortzen. Baserriko bizimoduan, familia mantentzeko behar zen ia guztia baserrian bertan ekoizten zen: barazki ezberdinak sasoi bakoitzean, ogia egiteko garia, baserriko abereentzat bazka, abere hauek emandako esne, arrautza eta haragia, fruitu ezberdinak, janaria gozotzeko eztia, sutarako egurra, baita arropak egiteko artilea eta lihoa ere. Gutxi ziren baserri espezializatuak, ibarretako lur sakon eta aberatsak zituztela eta, ia bakarrik barazkiak ekoizten zituztenak; edo, alderantziz, mendikate garaienen hegaletan kokaturik egoteagatik, abereak hazten jarduten zutenak. Horrela, baserrian kontsumitzeko beharrezkoa zena ekoiztera mugatzen zen baserritarra. Orokorrean, erlazio zuzena zegoen baserriko lurren azalera, familiaren tamaina, abereen kopurua eta ekoitzitakoaren artean. Guzti hau dela eta, ez zen ia zaborrik sortzen baserrietan. Baserriko familiak jandakoaren hondarrak abereek aprobetxatzen zituzten, eta hauek sortutako simaurra lurrak ongarritzeko erabiltzen zen. Abereen kopurua bazka ekoizteko lurren baitan zegoenez, simaurra ere ez zegoen soberan; izan ere, lurrak elikagairik gal ez zezan beharrezkoa zen simaur kantitatea sortzen zuten baserriko abereek, zikloa itxiz. Hitz batean: baserriak irauteko behar zuen guztia ekoitz zezakeen, eta sortzen zituen hondakin guztiak birziklatzeko gai zen. Honegatik, baserriko bizimodua eta bere ekoizpen sistema egun hain erabilia den jasangarritasun printzipioaren baitan zeuden. XX. mendean zehar, gauzak aldatzen joan ziren gizarte guztian, baita baserrian ere. Industria, teknologia, garraioa eta komunikabideen hedapenak ia mundu osoa bere barne zuen sistema ekonomikoa sortu zuen, hirietako jende kontzentrazio handietan eta kontsumoko gizartean oinarritua. Aisialdiko ekintzetan erabiltzeko denbora luzatuz joan zen, eta gizartean joera berriak barneratu ziren, lehen funtsezkoak ez ziren hainbat gauza kontsumitzea ezinbesteko bihurtuz: ibilgailua, telebista, ... Bestalde, ekoizpena gehitzeko sistemak etengabe garatzen joan ziren. Abeltzaintza eta nekazaritzaren kasuan, gainera, XX. mendeko Mundu-Gerren ondoren,

Page 3: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Europan oinarrizko elikagaien hornidura ziurtatzeko asmoz, ekoizpenak gehitzeko premia sortu zen. Baserria gizartearen eraginez eredu berri horretara egokitu behar izan zen. Industrian egin zen moduan, bizi baldintzak hobetu nahian produktibitatearen bidean sartu zen. Ekoizpena areagotzeko, eta produktu gutxi batzuetan espezializatzeko presioa nabarmena egin zen. Baserriko ekoizpen sistemak lurrarekin zuen erlazio estua saihesteko moduak hedatu ziren, hala nola, baratz, soro eta zelaien ekoizpena gehitzen zuten ongarri kimikoak, edo abereak kanpotik ekarritako pentsuekin elikatzea. Horrela, baserri batzuk negutegien bidez barazkien ekoizpen intentsiboan hasi ziren, beste batzuk baratza eta soroak alde batera utzi, eta abereak hazten espezializatu ziren, batzuk esnetarako behiak, beste batzuk ardiak, eta abar. Baserri bakoitzak zilborreste bat eratu zuen sistema ekonomiko zabal horrekin harremanetan jartzeko, lehengai batzuk baserrira ekarriz, eta ordainetan produktu batzuk kanporatuz. Ekoizpena gehitzeko presioak baserriko lanetan efizientzia bilatzera bultzatu zuen, eta honela errentagarritasunik gabeko zenbait lan utzi ziren, hala nola, landare-hesien eta landa-bideen zainketa, eta auzolana orokorrean. Bestalde, azienda gehiago sartzeko ukuiluak handitzeak, kanpoko lanak errazteko makineria erosteak, ekoizpena handitzeko kanpoko abere eta landareak ekartzeak, eta abarrek inbertsio handiak egitera behartzen zuen. Bide horretan sartu eta iraun ahal izan ez zuten baserri asko eta asko bertan behera utzi ziren. Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako erosotasunaren aldetik baserriko familia hirikora asko gerturatu baitu, baina desabantailak ere handiak dira. Baserriak menpetasun handiagoa du, kanpotik ekartzen dituen lehengaien eta kanporatzen dituen produktuen salneurriak ekarritakoa, alegia. Gainera, ekoizpen sistemaren aldaketa honek hondakinen sorrera, kutsadura eta lurren emankortasun naturalaren murrizpena ekarri ditu: abereen kopurua lursailen tamainarekin bat ez datorrenez, simaurra pilatzen da baserri batzuetan; baratzak geroz eta gehiago eman dezan erabilitako ongarri kimikoek lurrak eta urak kutsatzen dituzte besteetan; soroen ekoizpenaren izpirik gal ez dadin erabilitako herbizidek berezko landaredia eta animaliak hiltzen dituzte; eta ohizko ekoizpen sistemak alde batera uztearen ondorioz, abere eta laboreetan izurriteek hedatzeko trabarik ez dute. Beraz, baserriak naturarekin zuen oreka galdu da, garai bateko bizimodu zentzudun eta jasangarri horretatik urrundu da baserria. Bestalde, azken hamarkadetan baserriaren baliabide garrantzitsuenengan presio handiak sortu dira, lurren eta pertsonen gain hain zuzen ere. Kaleko bizimodua erakargarria da, eta baserriko kide asko bertara joan dira. Industriak eta hirigintzak lurren beharra dute, eta presio honen ondorioz nekazaritza eta abeltzaintzarako egokiak diren lur asko galdu dira. Ondorioz, batzuetan baserri misto deritzogunak bihurtu dira: familiako kide batek edo gehiagok kalean lan egiten duten baserria. Desagertu diren baserriak ere ez dira gutxi izan. Baserri misto moduan iraun dutenen artean, baserriko lanen etekin falta, kaletik datorren soldatak emandako

Page 4: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

lasaitasunari gehituz, lursailetako batzuk ez lantzea ekarri du. Lur horiei etekinen bat ateratzeko asmoz, pinu landaketak zabalduz joan dira, baserriko paisaien aldaketa bortitza sortuz. Baserria bere kasa bizi zen sistema itxiaren garaiak joan den mendean bukatu ziren. Hala ere, gizartea bere osotasunean jabetu da sistema berri horren ondorioz baserria eta naturaren arteko harremana ahuldu dela, eta oreka berri batetara iristeko bitartekoak jartzeko ahaleginak egiten ari dira. Oreka berri horretara iristeko eman behar diren pausoak aztertzea, eta bide horretan abiatzen direnek jaso ditzaketen laguntzak azaltzea da hain zuzen ere liburuxka honen helburua. DESDE EL EQUILIBRIO DE ANTAÑO, AL CASERÍO DE HOY DÍA Hasta la extensión de la industrialización y la era tecnológica, las actividades humanas estaban en equilibrio con la naturaleza, y los pueblos y ciudades no producían la contaminación y los residuos que se dan en la actualidad. En el caserío, este equilibrio se originaba en la adecuada relación entre la superficie de las tierras, el tamaño de la familia, su ganado, y los alimentos que producía. De hecho, en el caserío se producía prácticamente todo lo que la familia y los animales necesitaban, y a la vez, se reciclaban todos los desechos que se generaban. Es decir, la vida del caserío era lo que ahora llamamos sostenible. A lo largo del siglo XX, el establecimiento de una economía global, y la aparición de nuevas tendencias en la sociedad, crearon necesidades de consumo que antes no existían. El caserío tuvo que adaptarse al nuevo modelo de sociedad, para mejorar las condiciones de vida. Crecieron las presiones para aumentar la producción y para avanzar en la especialización, que obligaban a realizar importantes inversiones, y para rentabilizarlas no quedaba más remedio que continuar mejorando la productividad. Crecieron también las presiones sobre los recursos del caserío: las personas, que pasaron a trabajar en el entorno urbano; y las tierras, muy codiciadas por la industria y el desarrollo urbano. Esta espiral trajo consigo el fin de muchos caseríos. Estos cambios han generado una mayor dependencia del caserío en relación con las materias primas que compra, y los productos que vende. Además, el cambio de los sistemas de producción ha provocado la aparición de desechos y contaminación, debido al uso de fertilizantes y pesticidas, y a la pérdida del equilibrio entre la cantidad de ganado de la explotación, y la superficie de sus tierras. También se han dejado de lado algunas labores no rentables, como el cuidado de los setos, los senderos, etc. En la actualidad, la sociedad ha tomado conciencia de la necesidad de recuperar el equilibrio entre el caserío y la naturaleza. Esta publicación analiza los pasos a dar para conseguir ese objetivo, y las ayudas disponibles para lograrlo.

2. BASERRIA, OREKA BERRIAREN BILA Naturarekin bat doan bide horretara bueltatzeko, nekazaritza eta abeltzaintzaren helburuak berregokitzea ezinbestekoa da. Lehen, helburu bakarra ekoizpena zelako aldatu zen harreman positibo hori, eta horregatik, naturarekin oreka

Page 5: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

berreskuratuko duten ekintzak nekazaritza eta abeltzaintza modernoaren helburu ere bihurtu behar dira. Naturarekiko errespetua duen nekazaritza eta abeltzaintzak kalitatezko produktuak ekoiztea dakar, menpetasunetatik alde egitea baimenduz, bertako baliabideak erabilita baserriko aktibitateak dibertsifikatuz, eta abereen ongizatea ziurtatuz. Honela, nekazaritzak eta abeltzaintzak milaka urteetan zehar sortu duten naturako aberastasuna gordeko da, kutsadurarik sortu gabe ekoitziko da, eta baserriko lanak burutzeko behar-beharrezkoak diren lurrek eta urek iraungo dute. Bestalde, gogoan izan behar da baserriko bizimodua herri baten ondare kulturalaren ardatz nagusia dela, eta hori jaso eta babestea guztion helburu izan behar duela. Hurrengo atalean azaltzen diren aholkuei jarraituz, baliabideen erabilera zentzudun eta arduratsuaren bidez kalitatezko elikagaiak ekoizteak baserritarrari lanordu gehiago egitea suposatzen dio maiz, hau da, kostuak handitzen ditu. Erosleak, oraindik ere, produktuaren salneurriari begiratzen dio ia soilik, prezio altuagoa duten kalitatezko jakiak hedatzen hasi badira ere. Beraz, produktuen ekoizpenean gehikuntzarik sortzen ez duten, baina naturaren eta baserriaren iraupenerako ezinbestekoak diren lan horien kostua konpentsatzeko modua aurkitu beharko litzateke. Helburu horrekin sortu dira nekazaritza eta ingurumenari buruzko laguntzak, baserriko bizimoduaren iraupena eta duintasuna lehenesten dutenak. EL CASERÍO, EN LA BÚSQUEDA DE UN NUEVO EQUILIBRIO Puesto que la armonía con la naturaleza se rompió cuando la productividad se convirtió en el único objetivo, será necesario revisar los objetivos de la agricultura y la ganadería para llegar a un nuevo equilibrio. La consecución de estos objetivos relacionados con la obtención de productos sanos y de calidad, la conservación de los recursos del caserío, la diversificación de actividades, y la conservación del patrimonio, supone un mayor costo para el agricultor. Como el consumidor se guía por el precio al elegir los productos, deben buscarse medidas adicionales para compensar este incremento del costo que tiene el agricultor. Esta es de hecho la función de las ayudas agroambientales que se han puesto en marcha.

3. ZER EGIN DEZAKET NIRE BASERRIAN? Atal honetan, baserriko aktibitateak helburu berri hauei ondo egokitzeko aholku praktikoak ematen dira. Aholku hauek lau ataletan banatu ditugu: Iraganetik ikasketak: ohizko nekazaritza eta abeltzaintzaren abantailak jasoz,

egun martxan jar daitezkeen ekoizpen sistema modernoak. Baserriko lanetan ohitura egokiak: ustialekuko baliabideak, hau da, bere lurrak,

laboreak eta abereak, luzaroan mantentzeko aholku praktikoak. Baserri inguruen zainketa: naturarekin oreka berreskuratzeko eta landa-paisaien

ondarea mantentzeko aholku praktikoak. Eraikuntzak eta baserriaren bueltako elementuak: baserria, ukuilua, edo biltegia

zaharberritzean edo berriz eraikitzean nortasuna mantentzeko, eta baserriaren inguruetan dauden beste eraikinak modu egokian integratzeko aholku praktikoak.

Page 6: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

¿QUÉ PUEDO HACER EN MI CASERÍO? Cuatro secciones presentan ejemplos prácticos a seguir en la búsqueda del nuevo equilibrio: Enseñanzas del pasado: sistemas de producción modernos, que recogen las

ventajas de la agricultura y la ganadería tradicionales. Buenas prácticas en el caserío: ejemplos prácticos sobre cómo conservar los

recursos del caserío, es decir, tierras, cultivos y animales. Cuidado del entorno del caserío: consejos prácticos para recuperar el

equilibrio con la naturaleza y conservar el patrimonio rural. Arquitectura y construcciones alrededor del caserío: consejos prácticos al

rehabilitar o construir el caserío, y para la integración de otras construcciones alrededor del caserío.

Iraganetik ikasketak Kalitate gorenekoak eta osasuntsuak diren produktuak ekoiztea helburu nagusia duten ekoizpen teknika eta sistema berriek, garai bateko nekazaritza eta abeltzaintzatik ikasketa baliotsuak jaso dituzte, egungo aurrerapenekin konbinatuz. Ekoizpen sistema hauek, gainera, baserriko baliabideen babesa eta naturaren errespetua ziurtatzen dituzte. bertako labore eta abereak Baserriko aktibitateek, mendeetan zehar, labore eta abere desberdin asko erabili dituzte, toki bakoitzeko baldintzetara hobekien egokitzen direnak. Azken hamarkadetan, ekoizpena gehitzeko asmoz, labore eta abere mota bakoitzean barietate eta arraza gutxi batzuk zabaldu dira Europa osoan zehar, toki bakoitzean zegoen aberastasuna ezabatuz. Bertako barietate eta arrazak, toki bakoitzeko klimara, maneiura, ekoizpen sistemara, ustialekuko baliabideetara, baita kontsumitzaileen gustura, hobekien egokitzen direlako izan dira hautatuak mendeetan zehar. Beraz, barietate eta arraza hauek erabiltzean, ongarri eta botika gutxiago erabiltzeko beharra suertatzen da, bertako baldintzetara ohituak daudelako. Ekoizpenari dagokionez, bertakoek gora-behera gutxiago izaten dute, kanpokoak orokorrean aldaketei sentikorragoak diren artean. Gainera, bertako barietate eta arrazek berezko nortasuna ematen diete gure baserriei, ingurukoetatik desberdinduz. aholkuak Laboreetan, urteetan zehar gorde eta erabilitakoekin jarraitzea, dagokion ekoizle elkartean parte hartuz; abereen kasuan, bertako arrazak erabiltzea, ekoizpen estentsiboko tekniken barruan, abere-karga egokia erabiliz, eta arraza mantentzeko administrazioek burutzen dituzten ekintzetan parte hartuz.

Page 7: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

nekazaritza ekologikoa Ekologikoa, biologikoa, biodinamikoa edo organikoa deritzon nekazaritza eta abeltzaintza, sintesi kimikoko produkturik erabili gabe kalitatezkoak eta eraldatu gabeak diren elikagaien ekoizpen sistema da, aldi berean baserriko baliabideen eta naturaren errespetu eta babesa bermatzen duena. Ekoizpen sistema honen baitan, jatorri naturaleko ongarri, intsektizida eta fungizidak erabil daitezke soilik, eta hauek ere kasu oso berezietan. Nekazaritza ekologikoan, ekoizpena lekura egokitutako barietateen aukeran, ongarri moduan simaurra edo konpostaren erabileran, laboreen txandaketan, laboreen asoziazio mesedegarrietan, eta izurrien etsai naturalen babesean oinarritzen da. Bestalde, abeltzaintza ekologikoa, lurrari lotutako abeltzaintza da, hau da, abereen kopurua lursailen azalerara egokitutakoa. Abere hauek pentsu eta bazka ekologikoz elikatzen dira, ahalik eta gehien larreratzen dira, eta lehentasunez bertako arrazen artekoak aukeratzen dira. Gaixotasunen prebentzioa aurreko baldintzak betez eta abereen ongizatea zainduz lortzen da. Hala ere, gaixotasunik azaltzen bada, albaiteroaren agindupean sendagaiak ematen zaizkio abereari, produktu fitoterapeutikoek eta homeopatiakoek lehentasuna dutelarik. ekoizpen ekologikoaren arauak Nekazaritza ekologikoaren baitan ekoizteko bete behar diren arauetako batzuk azaltzen dira ondoren, bide horretan abiatu nahi dutenentzat argigarriak direnak. Lurren emankortasuna eta aktibitate biologikoa mantentzeko landare leguminosoak, abeltzaintza ekologikotik lortutako simaurra, edo ekoizpen ekologikoaren baitan dauden ustialekuetako gai organikoak erabiliko dira; izurri eta gaitzen aurka eragiteko, barietate eta espezie egokiak aukeratu, laboreak txandakatu, laborantza mekanikoa egin, eta parasitoen etsai naturalak babestuko dira. Abeltzaintza ekologikoari dagokionez, abereen kopurua lursailen azalerara egokituko da; tokiko baldintzetara egokitutako arrazak aukeratuko dira; pentsu ekologikoz elikatuko dira, abereak ahalik eta gehien larreratuz; eta hazkuntza edo ekoizpena bultzatzeko substantziarik ez da erabiliko. Ekoizpen ekologikoko elkarteetan jaso daiteke gai honen inguruko informazio zehatza. ekoizpen integratua Ekoizpen integratua, nekazaritza jasangarrian oinarritutako kalitatezko elikagaien ekoizpen sistema bat da. Hau lortzeko, baliabide eta eginbide naturalak gehiago erabiltzen ditu, eta ongarri kimikoak eta botikak ahalik eta gutxien aplikatzen ditu. Ekoizpen sistema honek kontsumitzaileak eskuratutako produktuek botiken aztarnarik ez dutela bermatzen du, aldi berean baserriko baliabideen iraupena eta naturaren errespetua ziurtatuz.

Page 8: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Ekoizpen integratuan, baserritarra eta teknikariaren arteko elkarlanak zentzuzko nekazaritza teknikak erabiltzea dakar, hala nola, tokira egokitutako barietateen aukera, ongarri kimiko eta botiken beharra gutxitzen duten laborantza tekniken aplikazioa, edo ongarri eta botiken erabilpena aurretik egindako beharren ebaluapen zorrotzari lotzea. Honela, metodo agronomiakoak (lurlantza, ongarritzea, ureztatzea, borroka biologiko edo kimikoa, ...) ez dira modu sistematikoan erabiltzen, beharren baita baino. Labore mota bakoitzari egokitutako arau teknikoek finkatzen dituzte kasu bakoitzean derrigorrezko, aholkatutako eta debekatutako ekintzak. Guzti honen jarraipena egin ahal izateko, baserritarrak eguneratutako koaderno batean jasoko ditu egindako lanak. aholkuak Ekoizpen integratuari buruz eman daitekeen aholku orokorra, hurrengo atalean azaltzen diren ohitura egokiak jarraitzea da. Ohitura egoki hauek jarraitzeaz gain, abere eta labore mota bakoitzean arau bereziak bete beharko dira ekoizpen integratuaren baitan produzitu ahal izateko. Ekoizpen integratuko elkarteetan jaso daiteke gai honen inguruko informazio zehatza. enseñanzas del pasado Los nuevos sistemas de producción, cuyo objetivo es la obtención de alimentos sanos y de primera calidad, combinan las ventajas de la agricultura y la ganadería tradicionales, con los avances modernos. Además, estos sistemas de producción aseguran la conservación de los recursos del caserío y el respeto de la naturaleza. El retorno al uso de variedades y razas locales ayuda a recuperar la riqueza producida durante miles de años por la agricultura y la ganadería. Estas variedades y razas locales son el resultado de la adaptación al clima, al sistema de producción y manejo, e incluso al gusto de los consumidores de cada sitio. La agricultura ecológica es un sistema de producción de alimentos no transformados de calidad, sin utilizar productos de síntesis química. Se basa en la selección de variedades y razas locales, la ganadería ligada a la tierra, el uso de abonos orgánicos, la alternancia y asociación de cultivos, la protección de los enemigos naturales de las plagas, etc. La producción integrada busca llegar a una agricultura más sostenible mediante la implantación de técnicas agrícolas racionales, de modo que el abonado, el riego, la lucha biológica o química, etc., no se utilicen de forma sistemática. En general, podemos decir que el primer consejo práctico en relación con estos nuevos sistemas de producción, consiste en seguir las recomendaciones recogidas en el siguiente apartado sobre las buenas prácticas. Sin embargo, tanto la agricultura ecológica como la producción integrada tienen estrictas normas de producción, que no es posible recoger aquí de forma resumida. Para ello, se recomienda acudir a las asociaciones de productores correspondientes.

Page 9: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Baserriko lanetan ohitura egokiak lurrak babestea eta beren bokazioa errespetatzea Nekazaritzarako oinarrizko baliabidea dugu lurra. Lurrak galtzen badira, edo beren ezaugarriak eraldatzen badira, alferrikakoak izango dira ongarriak eta lana. Gipuzkoa bezala, euritsuak eta maldatsuak diren eskualdeetan, lurra erraz galtzen da. Arazo hau oso nabaria da euri jasa baten ondoren ibaien kolore marroian. Horregatik, ezinbestekoa da lurrik ez galtzeko ahaleginak egitea, gehienbat maldan dauden lursailetan. Bestalde, baserriko lursail guztiek ez dute bokazio bera. Lur sakon, heze eta lauenak biltzen dituztenak baratza egiteko tokirik aproposena dira, beste batzuetan zelai zabal eta emankorrak haz daitezke, edo soroak egokitzen dira hobekien. Lursail bakoitzaren potentziala modu egokian erabiltzen denean, alferrikako lanak, gastuak eta ekoizpen eskasak ekiditen dira, lursailen iraupena ziurtatuz. aholkuak Maldan dauden lursailetan, lurrak zeharkako norabidean laboratzea, behetik gora, bertan dauden landare-hesiak eta harresiak mantenduz, lurren galerari trabak jartzeko; lurrak ongarritzeko simaurra eta konpostaturiko gai organikoak erabiltzea, ondoren azaltzen diren aholkuak jarraituz; eta nekazaritzarako aproposenak diren lursailetan erabilera horiei eustea. larreen erabilera estentsiboa Ondo banatutako abere-karga egokiak larre osoa erabiltzen badu, larrearen iraupena eta abereen elikadura egokia bermatzen dira. Abere-karga gehiegizkoa bada, belarra ahuldu egiten da, soiluneak eta hanka-zuloak agertzen dira, erosioa erraztuz eta bazka-azalera txikituz; eta lurrak jaso dezakeena daitekeena baino simaur gehiago pilatzen da, kutsadura sortuz. Abere-karga txikiegia bada, aldiz, larrea zakartuz doa, eta simaurra ukuiluetan pilatzen da. Bestalde, abere-karga larrean gaizki banatzeak zati batzuk soiltzea eta besteak zakartzea ekar dezake. Horregatik, aholkuak Abere-karga hektarea bakoitzeko Abere Larri Unitate (ALU) baten inguruan mantentzea; urtean behin behintzat belarra moztea; eta abere-karga zelai guztien artean modu egokian banatzea, zelaien arteko txandakatzea eta loteen banaketa bezalako maneiu egokien bidez. hondakinak behar bezala erretiratzea

Page 10: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Landare edo abereetatik ez datozen zabor guztiak lurrean deskonposatzen ez diren hondakinak dira: ontziak, plastikoak, botiken hondarrak, makineriaren olioak, eta abar. Horregatik, hondakin hauek behar ez bezala botatzen badira, lurrak eta urak kutsatu ditzakete, baserriarentzat eta naturarentzat ondorio kaltegarriak sortuz. aholkuak Bilduki gutxi dituzten produktuak aukeratzea, birzikla daitezkeen materialez eginak; baserriko lanetan sortutako hondakin guztiak isuriko ez diren moduan gordetzea eta modu egokian erretiratzea, inolaz ere edozein tokitan hondakinik bota gabe; eta hauek deuseztatzeko surik erabili gabe. simaurra eta gai organikoak modu egokian erabiltzea Baserrian landare eta abereekin erlazionatutako hondarrak biltzen dira: laboreetatik datozenak, inausitako adar txiki eta hostoak, abereen elikagaien hondarrak, simaurra, eta abar. Hondakin hauek, gai organikoz osaturik daudenez, ongarri bezala erabiliak izateko deskonposa daitezke. Gainera, gai hauek ustialekuan bertan erabiltzeko modua aurkitzean, ez dira erretiratu beharreko hondakinak bihurtuko, horrek suposatzen duen lan aurrezpenarekin. Simaurraren erabilera ezaguna da baserrian, eta aipatutako beste hondarrei dagokienez, simaurrari gertatzen zaion moduan, ongarri bezala erabili aurretik ondu egin behar dira, konpostatu, alegia. Deskonposatze prozesu hauen ondorioz, simaurra eta hondakin organikoak landareek zuzenean erabil ditzaketen elikagai bihurtzen dira, hau da, lurrari nahasturiko ongarri naturalak. aholkuak Abereen kopurua lursailen azaleraren araberakoa izatea; abereak beti ukuiluan dituzten ustialekuetan, simaurrak biltzeko azpiegitura aproposak edukitzea, gutxienez 3 hilabetetako mindak gordetzeko tamainarekin; lurrak ongarritzeko simaur ondua erabiltzea (ez zaharra), beti ere aurretik lurren pH eta materia organikoaren kantitatea aztertuz, ongarritzea sasoirik egokienean burutuz, eta teknikarien aholkuak jarraituz; eta hondakin organikoak konpostatzea, ongarri moduan erabiltzeko ere. abereen ongizatea eta saneamendua Abeltzainak, ustialekuan hazten dituen abereekiko, hauekin harremana duten azienden jabe diren abeltzainekiko, eta bere abereetatik eratorritako elikagaiak kontsumitzen dituen gizartearekiko konpromisoa eta ardura ditu. Abereen ongizatearen aldeko neurriek ekoizpena hobetzen dute, eta maila prebentiboan egiten dute mesede, abereak gaixotzea zailduz, honen ondorioz botiken gastuak gutxituz. Neurri hauen barruan sartzen dira saneamenduko kanpainak betetzea, elikadura egokia ematea, instalazio egokiak izatea, abereak larreratzea, eta abar.

Page 11: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Neurri hauek jarraitu arren, abere bat gaixotzean, albaitariak finkatuko ditu sendatzeko neurriak. aholkuak Legeak agindutako maiztasunez saneamendu kanpainak betetzea; azienden kopuru egokia izatea; abereen elikagaien konposaketa osasuntsua dela ziurtatzea; abereak ahalik eta gehien larreratzea; abereak lotu gabe edukitzea; lursailen itxituretan txarrantxarik ez erabiltzea; instalazioei dagokienez, ukuiluak abere mota bakoitzari egokitutako tamainakoak izatea, garbi eta ongi aireztaturik edukitzea, hankaminik sor ez dadin zoladura egokiak erabiltzea, eta abereen azpiak maiz aldatzea. Horretaz gain, sendagaiak albaitariaren aginduak jarraituz soilik erabiliko dira, eta beharrezkoa den kasuetan gaixotutako aberea besteengandik urrunduko da. ustiapen koadernoa eta tratamenduen liburua Orain arte azaldutako aholkuak martxan jartzeko orduan, baserritarrak lan hauen plangintza eta jarraipena erosoago egin dezan sortu dira ustiapen koadernoa eta tratamenduen liburua. Horrela, gainera, abere bat norbaiti erostean, honek izan dituen gaixotasun eta tratamendu guztien berri jaso ahal izango du erosleak. Bide batez, koadernoak eta liburuak diru laguntzak jaso ahal izateko ziurtagiri moduan erabiltzen dira, horrela lanak burutzeko eta laguntzak jasotzeko bete beharreko paperak ahalik eta gutxien dira. buenas prácticas en el caserío La tierra es el recurso básico para la agricultura. Por ello, es imprescindible hacer esfuerzos para que no se pierda, sobre todo en una región lluviosa y con fuertes pendientes, como Gipuzkoa. Además, cada una de las parcelas de la explotación tiene una diferente vocación de uso. Cuando el potencial de cada parcela se utiliza de forma adecuada, se aumentan las producciones de forma natural. Por ello, se recomienda trabajar diagonalmente de abajo hacia arriba en las tierras en pendiente, conservar las barreras tradicionales contra la erosión, como setos y muretes, utilizar abonos orgánicos, y mantener los usos en las parcelas de mayor vocación agraria. El uso extensivo de los pastos se consigue mediante el control del número de animales que pastan en ellos, y de su manejo. Una carga ganadera adecuada asegura que las praderas no se pierdan debido a una sobrecarga, ni que se embastezcan debido a una carga pequeña o mal distribuida. Por ello, se recomienda mantener la carga de una Unidad de Ganado Mayor (UGM) por hectárea, cortar la hierba al menos una vez al año, y distribuir la carga ganadera mediante un manejo adecuado. Los desperdicios de la explotación que no puedan descomponerse, como los envases, plásticos, restos de medicamentos y productos químicos, aceites de

Page 12: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

maquinaria, etc., pueden contaminar las tierras y aguas de la explotación si no se eliminan de forma adecuada. Por ello, deben almacenarse y retirarse de forma que no se derramen, sin tirarlos de cualquier modo. En cuanto a los desechos orgánicos, como el estiércol y los restos vegetales, al estar compuestos de materia orgánica, pueden utilizarse como abono, previo compostaje. De esa forma, además, no hay que tratarlos y eliminarlos como los otros desechos, con el consiguiente ahorro de trabajo. Se recomienda tener instalaciones adecuadas para el almacenaje de estiércol en las explotaciones con ganado en régimen de estabulación permanente, utilizar estiércol para el abonado de las tierras, previo análisis del pH y el contenido de materia orgánica de las mismas, y compostar el resto de desechos orgánicos también. Las medidas para garantizar el bienestar animal (cumplimiento de las campañas de saneamiento, instalaciones amplias, ventiladas y limpias, alimentación adecuada, acceso a praderas, etc.) previenen la aparición de enfermedades y mejoran la producción. El cuaderno de explotación y el libro de tratamientos se han diseñado para que la planificación de los trabajos que el agricultor debe llevar a cabo en la aplicación de estos consejos, sea más fácil. Además, el cuaderno y el libro de tratamientos se utilizan a modo de certificado para obtener ayudas, de modo que se reduce al máximo el papeleo.

Baserriko inguruen zainketa biodibertsitatearen babesa, landare-hesiak eta zuhaitzak Betidanik, baserriak naturaren aberastasuna mantendu du bere inguruetan, ohizko nekazaritza eta abeltzaintzaren bitartez. Naturaren aberastasunaren adierazleetako bat biodibertsitatea da, hau da, animalia, landare eta ekosistemen dibertsitatea. Lursailen arteko mugetan, bide ertzetan, murko eta ezpondetan hazten diren landare-hesiak, bertan eraikitako harresiak, zuhaitz bakanak eta zuhaitz ilarak gutxituz joan dira, batzuetan baserriko lanen mekanizazioa zailtzen dutelako, edo zikinak direlakoan. Beste batzuetan, ekoizpena areagotzeko erabilitako botiken ondorioz desagertu dira. Guzti honegatik, baserriko inguruetan egon ohi zen biodibertsitate zabala zeharo murriztu da. Hesi bizi eta zuhaitz hauek, berezko balioa izateaz gain, baserritarraren alde jokatzen dute labore eta abereei haizearen aurkako babesa eskainiz, higaduraren aurka eraginez, abereentzat itzala eta elikagai osagarriak emanez, eta frutarbolen polinizazioan, edo izurrien aurkako babesean, adibidez. aholkuak

Page 13: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Lursailen ertzetan tarte bat laboratu gabe uztea, bertako landaredia errespetatuz; landare-hesiak, zuhaitz ilarak eta zuhaitz bakanak mantendu eta hedatzea, bertako espezieak erabiliz; putzuak, hezeguneak eta iturriak kontserbatzea. Zuhaitz bakanen kasuan, bikainak egin arte haz daitezen, garrantzitsua da elkarrengandik gertuegi ez egotea, etxetik distantzia egokian izatea, teilatuan arazorik eman ez dezaten, eta lehenengo urteetan zainketa on bat egitea, abereengandik babestuz, eta egokia denean inausiz. Harresien mantenu lanetan, eta hauek berreraikitzean, jatorrizko itxura mantenduko da. Horrela, neurriak gordeko dira, ahal dela jatorrizko harriak berriro erabiliko dira, eta harresiari sendotasun handiagoa ematearren mortairu edo kareorerik erabiltzen bada, neurri egokian izan dadila. Aurrefabrikatutako blokez osatutako hesiek itxura arrotza dute. Beste hesi eta itxiturak Hesolez edo eta txarrantxaz egindako hesiek, erosoak izan arren, ez diete mesede handirik egiten baserriko lanei, ez eta naturari. Lurraren higaduraren aurka ezer gutxi egiten dute, hau eusteko ahalmenik ez dutelako; haizearen aurkako babesik ez dute eskaintzen, ez eta izurrien aurka babesa ematen duten animalientzat bizileku aproposik. Bestalde, mantenu lan astun eta garestiak behar dituzte, hesolak erraz okertu eta hausten direlako, eta txarrantxa berritu egin behar delako. Txarrantxak, gainera, baserriko aziendentzat ondorio kaltegarriak ekar ditzake, zauriak adibidez. Aholkuak Gutxika, hesiak landare-hesiz ordezkatu. Hasieran, hesiak manten daitezke landareak hazi arte, itxituraren funtzioa gal ez dadin. Luzera, abantaila handiagoak eta mantenu errazagoa dute landare-hesiek, inguruetan bazkatzen den abererik bada, gehienbat. Ahal dela, ez erabili hormigoi edo metalezko hesolik. Egokiena egurra da, urte askotan iraun dezan tratamendu bat duena hobe. Hesia mantentzekotan, txarrantxaren ordez sare motako hesiak erabili, zauririk egiten ez dutenak. Hirietako txaletetan aurkitzen ditugun hesi eta itxituretatik aldendu, landa inguruetan ez baitira ondo egokitzen. Errekastoak Errekastoen alboetako landaredi naturalak eginkizun garrantzitsuak ditu baserritarraren mesederako, eta naturaren alde. Bertako landareek uren abiadura moteltzen dute, uholdeen arriskua uxatuz eta lurren higadura zailduz, eta kutsadura iragazten dute. Errekastoen ertzeraino zelaiak eta laboreak zabalduz baserrirako metro batzuk irabazten direla uste bada ere, azkenean honen kalterako

Page 14: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

dira. Horregatik, garrantzitsua da errekastoen alboetako landaredia errespetatzeko arauak betetzea. Baserriko ondarea, bideak eta bidexkak Orain arte ikusitako osagaiez gain, badira bestelako elementu batzuk landa-paisaian eta bizimoduan beren tokia dutenak, hala nola, ur askak, iturriak, garai bateko garbilekuak, zubiak, errotak, edo karobiak. Elementu hauetako batzuk auzoa osatzen duten baserri guztien artean erabiliak izan zitezen eraiki ziren, eta beren mantenua auzolanean egin ohi zen. Erabilerak eta auzolanaren ohitura galtzen joan diren heinean, eraikin txiki hauen egoerak okerrera egin du. Bestalde, baserritik bere lursailetara, auzoko beste baserrietara, edo herrira joateko bide eta bidexka sare zabal bat dago, landa-paisaiaren ondare dena ere. Bidexka hauen alboetan maiz aurkitzen ditugu landare hesiak, harresiak, eta jatorrizko zoladura. Garai batetan, bide hauek mandabideak edo oinezko bideak ziren, baina egungo ibilgailu eta makineria igarotzeko zabaldu egin behar izan dira. Aholkuak Garbilekuek, karobiek eta errotek, adibidez, ez dute beren jatorrizko funtzioa betetzen egun. Bertan behera eror ez daitezen, erabilera berriak bilatu behar zaizkie, batzuetan iraganean lanak nola egiten ziren erakusteko, eta besteetan baserriaren egungo jarduerei egokituta. Bide eta bidezidorrei dagokienez, balio gehien duten elementuak bidearen alboko mugetan azaltzen direnez, bideak ezinbestekoa denean bakarrik zabalduko dira, albo bat jatorrizko tokian mantenduz, eta bestea zabalduz bakarrik. Honela, behintzat alde batetako harresia, landare hesia edo murkoa mantenduko dira. Elementu hauek berreskuratzeko, udalarekin elkarlana bilatzea komeni da. Cuidado del entorno del caserío La agricultura y la ganadería tradicionales han creado y mantenido una gran riqueza natural en el paisaje del caserío. Sin embargo, han ido desapareciendo los setos, las alineaciones de árboles, los muretes y los árboles aislados en los límites de las parcelas y en los bordes de los caminos, argumentando que entorpecen la mecanización de los trabajos, o que son foco de suciedad y plagas. Otras veces han desaparecido debido al uso de productos químicos para aumentar la producción agrícola. Estos elementos, además de aumentar la biodiversidad, favorecen al agricultor, pues ofrecen resguardo del viento y del sol, mejoran la polinización y protegen frente a las plagas. Por ello, se recomienda conservarlos y favorecer su recuperación dejando una franja de dos metros al borde de las parcelas sin cultivar. En el caso de los muretes, se reconstruirán utilizando las piedras originales, y manteniendo su aspecto tradicional. La vegetación natural del borde de los ríos y arroyos también cumple una función en la regulación de

Page 15: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

las aguas, la defensa frente a inundaciones y la erosión, y es capaz de absorber gran parte de la contaminación orgánica, por lo que se recomienda respetarla. Otros cierres, como el alambre de espino, a pesar de resultar cómodos, no ofrecen ayuda frente a la erosión, ni refugio del viento y el sol. Además, el alambre de espino va en contra del bienestar animal, por lo que se recomienda sustituirlo por setos vivos, o mallas metálicas que no dañen al ganado. El paisaje del caserío contiene otros elementos, como fuentes, abrevaderos, lavaderos, molinos, hornos de cal, etc., que forman parte de su patrimonio. La densa red de caminos es también un testimonio de la cultura e historia local. Su conservación es una labor que atañe a todos.

Eraikinak eta baserriaren bueltako elementuak Ohizko itxura eta egungo erosotasunen arteko orekari eustea da atal honen erronka. Bertan, baserria zaharberritzeko orduan, baserria edo eraikin laguntzaile berriak eraikitzean, eta baserriaren buelta txukuntzean kontuan hartzeko aholkuak azaltzen dira. Baserriaren zaharberritzea Baserri bakoitzak duen nortasuna mantenduz, zaharberritzeko lanei ekiteko orduan kontuan hartu beharreko hainbat aholku aurkezten dira, teilatua, kanpoko paretak, leihoak eta barruko banaketari buruz. Baserria zaharberritzearekin batera, handitu nahi bada, kanpoaldetik behintzat, baserriaren ezaugarri nagusiak errespetatu behar dira, hala nola, fatxada nagusiaren simetria. Baserria handitzeko modu hedatuena eranskinak edo eraikin laguntzaile berriak eraikitzea da. Eranskinek kalte handiagoa egiten diote baserriaren nortasunari, baserritik bereizturik eraikitako eraikin laguntzaileek baino. Beraz, hobe da XVIII. mendeko baserria bere horretan mantentzea, eta beharrezkoa bada, aldamenean, bereizturik, XXI. mendeko erakin laguntzaile modernoa egitea. TEILATUA Ahal izanez gero, zuraje nagusia mantenduko da, batez ere horren lotura zaharrak: mihiztadurak, ziriak, eta abar. Guztiz egokia da lataren gainean isolamendua jartzea bizigarritasun baldintzak lortzeko. Kapirioak aldatzean, teilatu hegala pixka bat luza daiteke, baina bikoiztu gabe, honek itxuraldatzen sakona ekarriko bailuke. Kapirioen kanpoko muturrak ez dira sekulan landu baserrietan. Egun mutur hauek apaintzeko hedatu den moda tradizioaren aurka doa.

Page 16: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Teila zaharrek mantenu lan handia zuten. Egun erabiltzen direnek, banan bana iltzez eransten horietakoak, iraupen luzeagoa dute, eta mantenu errazagoa. Honela, teila mota berri hau erabiltzea egokia da. Hala ere, askoz hobe zeramikazkoak aukeratzea, aurrefabrikatutako hormigoi tindatuzkoak baino, zahartuz joan ahala kolorea galtzen baitute. KANPOKO PARETAK Eskualdeko ohituren araberako akaberak erabiltzea da zuzenena, hau da, inguruan zuriz zarpeatzea ohizkoa bada, horrela egitea da egokiena. Horma garai bateko moduan zarpeatzen bada, hobe da masa egitean karea gehitzea (heren bat edo). Egungo zementua oso indartsua da, eta lehortu ondoren artesiak sortzen dira. Paretaren koloreari dagokionez, zurixka izan da erabiliena, eta ohitura horri eutsi beharko litzaioke. Fatxadako harriak agerian uztea ere aukera egokia izan daiteke, baina gogoan izan behar da arkitekturaren aldetik, eraikina zenbat eta finagoa izan, orduan eta itxura zakarragoa emango duela harriak agerian. Harriak agerian utzi nahi direnean, baserriak kantoietan edo leihoak inguratzen harri bikainik ez badu, hauen irudiak margotzea ez da batere egokia. LEIHOAK Baserria zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta leiho gutxiago eta txikiagoak izango ditu, garai bateko teknika eta materialek besterik ahalmentzen ez zutelako. Horregatik, egun baserria zaharberritzean, leiho berriak ireki eta zaharrak handitzeko beharra sumatzen da. Leiho zaharrak dauden harrizko pareta batetan leiho berriak irekitzean, existitzen direnen tamaina berekoak egitea komeni da. Gainera, baserriaren aurreko edo atzeko fatxadak simetria badu, leiho berriak irekitzekoan simetria mantentzea da logikoena. Paretak zurajea agerian badu, baserri batzuen gailurpean azaltzen den moduan, leiho berriak ateratzea oraindik errazagoa da. Aroztiek zurezkoak izan beharko lukete. Ohitura nagusia leihoak pintatzea da, beraz, berniza bezain egokia da margoa. Askotan, koloreen konbinaketa eman izan da ere. Barruko leihatilak erabiltzea eta mantentzea tradizioa jarraitzea da. Zoritxarrez gaur egun, inongo arretarik gabe kendu egiten dira. Leihoa kanpotik itxi nahi bada, kontraleihoak jar daitezke, baina pertsianak erabiltzea ez da inolaz ere zuzena. ETXE BARRENEAN Baserriaren nortasuna mantentzeko, barrengo izaerari ere neurri batean eutsi behar zaio. Honegatik, baserriaren barruko banaketa gaur egungo bizimoduari egokitzean, ez ahaztu baserriek eta, orokorrean, herriko etxeek, neurri handiagoak izan dituztela hirietan baino, korridore eta gela zabalagoak izan dituzte beti. Baserri barruan hiriko apartamentu bateko neurri txikiak ez lirateke erabili behar.

Page 17: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Zurezko egitura duten eraikinek, baserriak barne, gaizki onartzen dituzte sukalde eta komunek beharrezkoak dituzten tutuak. Beraz, barrengo banaketa aldatzean, kontuz ibili behar da komun eta sukaldeen kokapena erabakitzeko orduan. Askotan, alboetako fatxaden kontra jartzea da errazena, era horretan tutuak kanpoko aldetik joan daitezke. baserri edo eraikin laguntzaile berriak Baserri berri batek ez du zertan zahar bati dagozkion ezaugarri asko izan behar, batez ere eraikuntzan orain erabiltzen diren materialen aldetik. Esaterako, ondo legoke baserri berria zurezko egituraz osorik eraikitzea, baina egun prezioa da arazoa. Beraz, hormigoizkoa egitea ere guztiz egokia da gaur egun. Era berean, egokiagoak dira zurezko aroztiak PVCzkoak baino, baina etxe berrietan horrelako materialak debekatzea ez da zilegi. Pertsianak, aldiz, ez dira sekulan erabili, eta ez lirateke erabili behar ere. Arkitekturaren aldetik honako hauek dira jarraitu beharreko ezaugarri nagusiak: Baserri berriak bolumen garbia izan behar du, teilatutxorik eta sartu-irtenik

gabe. Tamainaz, handi samarra hirietan ohizkoak diren neurrien aldean. Ezaugarri

hau zaila da mantentzen, garesti suertatzen baita. Edozein modutan, beheko oina eta goikoa izan behar ditu gutxienez. Hala ere, hobe beheko oina, oin nagusia eta ganbara baditu.

Baserria maldan eraikitzen bada, hobe da oin bakoitzak bere sarrera izatea, garai bateko baserrien moduan. Gaur egun, askotan, malda hausten da eta itxura guztiz artifiziala eta desegokia duen harri-lubeta baten bitartez lurra ordokitu egiten da. Askotan, harri-lubeta altuagoa da baserria bera baino.

Bestalde, baserri edo eraikin laguntzaile berria eraikitzean, kontuan izan behar da baserriak, beste eraikinek, eta lursailek osatzen duten paisaiak eskala jakin bat duela. Bertan ezartzen ditugun elementu berriek eskala horrekin bat etorri behar dute. Eraikin laguntzaile berriak eraikitzean, tarte bat utzi behar da baserritik ukuilu, garaje edo biltegi berrira. Eraikin berria ondoan duen baserria baino altuagoa edo luzeagoa bada, hobe 5-6 metroko tartea uztea, eta txikiagoa bada, garajeen kasuan bezala, hiruzpalau metroko tartearekin nahikoa da. Baserriak beste eraikin laguntzaile hauekiko duen nagusitasuna islatzeko, garrantzitsua da teilatuen eta bolumenen hierarkia azpimarratzea. Abereen osasun eta ongizatea kontuan izanik, eranskinak, hau da, baserriaren paretaren kontra eraikitakoak, ez dira ukuilu moduan onargarriak. Ukuiluek beti eraikin laguntzaileetan joan behar dute. Eranskin txikiak onargarriak izan daitezke tresnak gordetzeko, garajetarako, edo egurra biltzeko. Terraza moduan erabiltzen diren estalki lauek baserriaren bolumen garbia, simetria eta zurruntasuna hausten dute, eta horregatik ez dira batere egokiak.

Page 18: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Baserriaren buelta Baserria ez da bere hormek lurra ukitzen duten puntuan bukatzen, izan ere, baserriaren bueltak honekin bat egiten du irudi bat sortuz, koadro batek eta bere markoak bat egiten duten bezalaxe. Horregatik, baserria zaharberritu eta txukun mantentzeko lanak bere inguruetara zabaldu behar dira. Baserriaren bueltan lokatza sor ez dadin, askotan, baserriaren buelta osoa hormigoi zakarrez zolatu izan da, mendiko pista bailitzan. Helburu hau lortzeko moduen artean batzuk txukunagoak dira besteak baino, hau da, batzuk baserriaren duintasuna mantenduko dute eta beste batzuk aldiz, ez. Baserriaren buelta zolatu nahi denean, material desberdin asko erabiltzea gomendatzen da: traktoreak edo autoak zapaldu behar duten horretan hormigoia botatzea ondo dago, baina asfaltoa erabiltzea ere ondo legoke. Beti ere, etxearen aurrealdearen garrantzia islatu beharko litzateke, zoladura berezi bat erabiliz. Hau ez da inolaz ere berria, tradizioz baserrien atari eta ezkaratzak inguruetatik bereizteko moduan zolatu baitira. Orokorrean, baserriaren inguruan dagoen elementu bakoitzak (aska, oilategia, biltegia, garajea, eta abar), bere nortasuna azpimarraturik izan beharko luke zoladura desberdinen erabileraren bitartez. Posible da ere adokina edo harri txiki (borobilak) jartzea teilatupean, edo ezinbestekoak diren ur bidexketan, baita ibilgailuak zapalduko ez dituzten tokietan. Hormigoiez zolatzean, hobe area finez egiten bada, askoz leunago geratuko baita. Kontu handia izan behar da zoladuraren ertzekin, txukun gera dadin ertzak moztuz, edo hormigoia bota aurretik azalera oholen bidez mugatuz. Baserriaren buelta txukuntzeko lanak prestatzea, momentu egokia da ustialekuko hondakinak pilatzeko toki aproposa aukeratzeko, eta horretarako egitura apropos bat prestatzeko. Apaingarrientzat tokia ere egon behar du baserriaren bueltan. Ohituraz, baserriaren inguruan landareak apaingarri gisa erabili izan dira. Landareen aukera baserriaren kokapenari lotua dago, barrualdean, toki ospel eta garaietan, zaila izango da izotzik jasaten ez duten landare samurrak haztea. Aldi berean, hegoaldera begiratzen duten fatxadak aproposagoak izango dira eguzkia eta beroa maitatzen duten landareentzat, eta ipar-ekialdera ematen dutenak, aldiz, itzala nahiago dutenentzat. Etxearen inguruan itzala eta fruituak emateko intxaurrondoa, hagina edo artea bezalako zuhaitzez gain, igokariak, zuhaixkak, loretarako bulboak, eta atarian, leihoetan eta balkoietan lore-potoak egon izan dira. Zuhaitzen artean, exotikoena palmondoa izan da, indianoen etxeetan oso arrunta. Loredun zuhaixken artean hortentsiak, lore zuri usaintsuen zelindoa, petenta edo fuksia, eta arrosondoak oso erabiliak izan dira. Gorostia eta ezpela, hosto iraunkorreko zuhaixkak izanik ere erabili dira. Bulboen artean, daliak oso hedatuak egon dira, etxe barruan jartzeko moztu daitezkeen loreak ematen dituztenak. Igokarietan, arruntena mahatsondoa izan da, glizinia eta klematisa bezalakoak duela hamarkada batzuk zabaltzen joan

Page 19: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

diren arren. Lore ikusgarririk gabekoak, baina potoetan hazteko itzaletara ongi egokituak egoteagatik atarietan oso arruntak zirenak iratzeak, frantses-porrua edo esparragera, hostak, edo aspidistra, adibidez. Leiho eta balkoietan, ohizko alegria eta geranioei petuniak eta surfiniak gehitzen joan zaizkio denborarekin. Beraz, aukera zabala dago baserriaren inguruan landare apaingarriak erabiltzeko. Azkenik, baserriaren bueltan dauden zuhaitzak errespetatu behar dira, zoladura egiteko lanetan makineria astunak adaburuaren azpian lurrik zanpa ez dezan kontua izanez, enborrari kalterik egin gabe, zuhaitzaren lepoan lurrik pilatu edo kendu gabe, eta sustraiek ura jaso dezaten azalera nahikoa zolatu gabe utziz. Las edificaciones y los elementos alrededor del caserío En lo que se refiere a la rehabilitación del caserío, la construcción de un nuevo caserío, o de sus edificaciones auxiliares (establos, almacenes, garaje...), el reto está en combinar el aspecto tradicional con las comodidades modernas. La rehabilitación del caserío a veces se aprovecha para su ampliación, en cuyo caso deben mantenerse las características básicas, como la simetría de la fachada principal. En cuanto al tejado, se mantendrá la estructura de madera, pudiendo instalarse un aislante térmico sobre la lata. Podrá también alargarse ligeramente el alero, manteniendo los extremos de los cabios sin labrar. Es correcto utilizar las nuevas tejas que se cosen al rastrelado, siempre que sean cerámicas. Las paredes exteriores se acabarán según la tradición de la comarca. Si se abren nuevas ventanas, que sean del tamaño de las originales, sobre todo si aparecen al lado de éstas, manteniendo la simetría de la fachada. No deben colocarse persianas; en su lugar, se mantendrán las ventanillas interiores, o se colocarán contraventanas. La distribución interior debe respetar la tradicional amplitud de huecos y corredores en el caserío. Los edificios con estructura de madera admiten mal las bajantes, por lo que se recomienda colocar los baños y cocinas junto a la fachada, de modo que discurran por fuera. Al construir un caserío nuevo, o nuevas edificaciones auxiliares, se mantendrán las características principales de la arquitectura rural: volumen limpio (sin tejadillos ni galerías), tamaño generoso (mejor 3 plantas en total), y acceso sobre rasante en terrenos sobre pendiente (sin terraplenes ni escolleras). Los edificios auxiliares guardarán una distancia suficiente respecto al caserío, y sus volúmenes y tejados reflejarán la jerarquía del conjunto de las edificaciones, dominado por el caserío. Los anexos no son aceptables para su uso como establo, y perjudican la personalidad del caserío, porque rompen su volumen limpio, su simetría y solidez. El entorno del caserío debe reflejar su personalidad y dignidad. Si se desea evitar la formación de barro, se recomienda combinar diferentes materiales: hormigón fino o asfalto para accesos rodados, adoquín o canto rodado en el zaguán y loas zonas donde no accedan vehículos, etc. Estas obras son la ocasión ideal para habilitar un lugar donde recoger los desperdicios. También debe buscarse un hueco para las plantas ornamentales y los árboles aislados, los emparrados,

Page 20: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

arbustos de flor, y tiestos en zaguanes, ventanas y balcones. Se pondrá especial cuidado en no dañar los árboles existentes al realizar obras alrededor del caserío.

4. KONTSUMITZAILEAK JASOTZEN DITUEN ONURAK 2001. urtean Europan egindako inkesta baten arabera, nekazal politikari dagokionez, biztanleriaren lehentasunak nekazal produktu osasuntsuak eta seguruak ekoiztea, eta ingurumenaren errespetua bermatzea dira. Horren ondoren datoz baserriaren iraupenarekin erlazionatutako beste helburu batzuk (tamaina txiki eta ertaineko ustialekuak babestea, landa-inguruen bizi kalitatea hobetzea). Kontsumitzaileari zuzenean dagozkion helburuak ere zerrendaren hasieran daude, hala nola, ekoizpena kontsumitzailearen nahiei egokitzeko nekazariei laguntzak ematea, edo produktuen zaporea babestea. Baserritarrak aurreko atalean azaldutako aholkuak jarraitzean, berak ekoitzitako produktuak erosten dituen kontsumitzaileak onura asko jasotzen ditu. Ongarri eta botikak gutxi edo batere erabilita, abereen ongizatea eta osasuna zainduz, sendagaiak albaitarien agindupean erabiliz, eta merkaturatuko diren elikagaien manipulazioa garbiago eta seguruagoa egiteko instalazio berrietan inbertituz ekoitzitako produktu horiek kontsumitzaileari onura zuzenak ere ekartzen dizkiete. Lehenengo onura, eta garrantzitsuena, elikagai osasuntsuak eskuratu ahal izatea da. Beraz, neurri hauek ez doaz baserriaren iraupena eta naturaren babesaren alde soilik. Hala ere, kaletarrak hainbeste maite dituen landa-inguruen nortasun berezia mantenduz sortutako produktu osasuntsu horiek merkatu bat behar dute, eta horren atzean arduraz jokatzen duen kontsumitzaile bat. Arduraz eta eskuan informazioa izanda erosten duen kontsumitzaile horrek, badaki produktu horiek ezin dutela baserriaren etorkizuna kolokan jarriz, natura kutsatuz, eta abereen ongizatea kontuan gutxi izanda modu intentsiboan ekoitzitakoen salneurri bera izan. Baserriko produktuen kalitatea bermatzen duten agiri eta labelak baditugu. Produktu horiek erosiz, bakoitzaren osasunerako egokien diren elikagaiak eskuratzen dira, bertako paisaia eta ondarea mantentzen laguntzen da, baserriak iraun dezan laguntzen da, eta natura errespetatu eta abereen ongizatea zaintzen duten ekoizpen sistemen erabilera bultzatzen da. Las ventajas para el consumidor Según se desprende de una encuesta realizada en Europa durante 2001, las prioridades de los ciudadanos respecto a la política agrícola son la producción de alimentos sanos y seguros, y el respeto al medio ambiente. Aspectos como la protección de las pequeñas y medianas explotaciones, la mejora de las condiciones de vida rurales, o la ayuda para la adecuación de la producción agrícola a las expectativas de los consumidores también forman parte de estas prioridades.

Page 21: BASERRIA, NATURA ETA PAISAIAREN ALDE 2 1. 2. Baserria, oreka … · 2013. 1. 9. · Baserria eta merkatuaren arteko harreman horrek abantaila handiak ekarri ditu, eguneroko bizitzako

zirriborro 7. 2002/11/04

Cuando los agricultores siguen los consejos de la sección anterior, los consumidores salen beneficiados, pues los alimentos que consumen han sido producidos utilizando poco o nada los productos químicos, cuidando la salud y bienestar de los animales, utilizando los medicamentos correctamente, e invirtiendo en instalaciones más seguras para el manipulado de los alimentos. El mayor beneficio para el consumidor es la provisión de alimentos sanos y seguros. Como es lógico, resulta inevitable que estos productos tengan un precio de venta mayor que otros que hayan sido obtenidos utilizando métodos de producción intensiva y/o masiva.