AVANCE OSOA DEFinitiboa EUSKERAZ ¢â‚¬¢ LEHEN SEKTOREA: Elikagaien ekoizpenari dagokionez, bailarako baliabideen

  • View
    14

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of AVANCE OSOA DEFinitiboa EUSKERAZ ¢â‚¬¢ LEHEN SEKTOREA: Elikagaien...

  • 1

    AURKIBIDEA

    SARRERA

    A. HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK

    TESTUINGURUA ETA GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOAREN ARDATZAK

    HAPO-REN HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK

    (PARTE-HARTZE PROZESUTIK ATERATAKO HELBURUAK ─HERRI-HELBURUAK─ BARNE)

    HIRIGINTZA-EREDUAREN DEFINIZIOA

    B. ZEBERIOKO HAPO-REN AURRERAKINAREN ALTERNATIBAK

    PROPOSAMENAREN HASIERAKO DEFINIZIOA ETA ALTERNATIBAK

    UDALAZ GAINDIKO ESKUMENEKO PROPOSAMENAK

    UDALAREN ESKUMENEKO PROPOSAMENAK

    SALLABENTE ETA OLARREAGA AUZOAK

    ZALDUAKO HERRIGUNEA

    ALTERNATIBEN BALIOESPENA

    ONDORIOZKO EGITURA OROKORRA

    LURZORU URBANIZAEZINAREN KATEGORIZAZIOA

    ANTOLAMENDU-EREMUEN DEFINIZIOA

    HIRI-LURZORUAREN ONDORIOZKO EGITURA OROKORRA

    BIZITEGI-ESKAINTZA KUANTIFIKATZEA

  • 2

    SARRERA

    BERRIKUSPENAREN IZAERA ETA EDUKIA

    HIRI ANTOLAKUNTZAKO PLAN OROKORRA, ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO

    Hiri Antolakuntzako Plan Orokorra dugu udal-lurralde osoaren plangintza integrala gauzatzeko tresna, eta beronen funtsezko egitekoa udal-barrutia, bere osotasunean, antolatzea da. Lurraldearen egitura orokorra eta organikoa definitzea eta zehaztea du helburu, udalerriarentzat onartzen den lurralde-antolamendurako eredua finkatuta; betiere, bere ezaugarriak eta lurraldea antolatzeko tresnek xedatutako erreferentziazko esparruaren arabera, eta une oro, ardatz tekniko eta lege-ardatz gisa, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen xedapenak kontuan hartuta.

    Plan Orokorra dugu udalerri baten antolamendua xedatzeko gai den tresna, lurzoruaren hirigintza-erabakiak antolatuta, espazioari zein denborari dagokienez, onartutako hirigintza-eredua lortzeko. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen arabera, planek hirigintza-antolamendua xedatzen dute, haren bi mailetan: egiturazko antolamendua eta antolamendu xehatua.

    Plan Orokorraren funtsezko edukiak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 61. artikuluaren arabera, honako antolamendu-erabaki hauek jaso behar ditu:

    Gutxienez, udal-barrutiaren egiturazko antolamendu osoa eta hiri-lurzoru finkatuaren antolamendu xehatua.

    Aukeran, sektoretan banatutako lurzoru urbanizagarriaren eta hiri-lurzoru finkatuaren kategorian txertatu gabeko hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.

    Berrikuspen-prozesuarekin batera, fase bakoitzean, ingurumen-ebaluazioari buruzko dokumentuak emango dira.

  • 3

    METODOLOGIA OROKORRA ETA AURREIKUSITAKO FASEAK

    Proposatutako metodologia orokorra deskribatuko dugu jarraian, 9 fasetan banatuta dagoena. Fase bakoitza, aldi berean, hainbat ataletan dago banatuta, herritarrek parte hartzeko lan-prozesu edo tailer-zikloen eta azterlan teknikoen lan-ildoekin bat datozenak. Atal bakoitzean, dokumentu independenteak osatzen dira eta lan-prozesuak eta parte- hartzea sustatzen duten tailerrak antolatzen dira. Plan Orokorraren berrikuspen-prozesuan gauzatuko diren proposatutako faseak, hain zuzen, honako hauek dira:

    a. AURREDIAGNOSTIKO TEKNIKOA

    b. DIAGNOSTIKO PARTAIDETUA

    c. HERRITARREN IRIZPIDE ETA HELBURUAK Aurrerakinaren dokumentua idazteko lehen pauso gisa, eta Diagnostiko partekatuaren ondorioak abiaburu hartuta, tailer bat gauzatu zen. Bertan, herritarrek udalerriaren garapen sozio-ekonomikoari begira dituzten helburuak (Herri Helburuak, alegia) definitu ziren, modu parte-hartzailean. Helburu horiek gidalerro gisa txertatu dira aurkeztera gatozen Aurrerakinaren dokumentuan.

    d. PROPOSAMEN ETA ALTERNATIBEN ERABAKI PARTAIDETUA ETA AURRERAKINAREN AURKEZPENA Fase hau aurkeztera gatozen dokumentuari dagokio. Bertan, aldez aurretik definitutako Herri Helburuak abiaburu hartuta, HAPOren irizpide eta helburu orokorrak, hirigintza-eredua eta proposamenak (irizpide partikularrak) definitzen dira, guztiak gauzatu ahal izateko. Ingurumenean eragin nabarmenak ekarriko dituzten proposamenei begira, hainbat alternatiba proposatu dira, eta IITrekin batera aztertu dira.

    e. IRADOKIZUNEI ERANTZUTEA

    f. PLANGINTZAKO IRIZPIDE ETA HELBURU OROKORRAK ONARTZEA

    g. HASIERAKO ONESPEN-DOKUMENTUA

    h. BEHIN-BEHINEAN ONARTZEKO DOKUMENTUA

    i. BEHIN BETIKO ONARTZEKO DOKUMENTU BATEGINA

  • 4

    PARTE-HARTZEA Honako dokumentu hau idaztearekin batera, hainbat tailer egin dira, proposatutakoak adosteko eta garatzeko baliagarriak izan direnak. Honako hauek izan dira egindako tailerrak eta saioak:

    1. Lan-saioa: Zeberioko haurrekin egindako tailerra, gure udalerria hobetzeko moduari buruzkoa. 2. Lan-saioa: Helburuak eta irizpideak. 3. Dokumentala: Baso Ahaztuak. 4. Lan-saioa: Ingurumenarekin, mugikortasunaren eta espazio publikoarekin lotutako proposamenak. 5. Festa-tailerra: Ibaira jaitsiera eta txitxiburduntzia. 6. Lan-saioa: Etxebizitza eta ekipamenduarekin lotutako proposamenak.

    Tailer horiek osatzeko, planaren parte-hartze prozesuari buruzko hainbat informazio-aldizkari egin dira: Zeberio Eitten izenburupean, eta www.Zeberioeitten.com web-orriarekin koordinatuta. Parte-hartze prozesuaren emaitzen eta ondorioen eduki osotua laburpen-dokumentu batean jaso da, irizpide eta helburuei buruzko honako dokumentu honi atxikita aurkezten dena.

  • 5

    SUSTATZAILEA ETA ERREDAKZIO-TALDEA Aurrerakinaren dokumentu hau, hain zuzen, Zeberioko Udalak sustatutakoa da. Eta honako hauek osatuko dute erredakzio-taldea:

    Arkitekto zuzendariak Amaia Albeniz Goikoetxea Oihane Ruiz Menendez

    Ingurumen Zientzietako lizentziadunak Sergio Gallego Mazarías Luis Rodriguez-Avello Luengo

    Zuzenbideko lizentziaduna Fulgencio Carlos Gutiérrez-Solana Sainz de la Maza

    Parte-hartze prozesuko taldea: Hodei Zenikaonandia Otzerinjauregi, arkitektoa Irati Eguren Arruti, arkitektoa Leire Milikua, arkitektoa Saioa Zuazubiskar Ardanza, arkitektoa Amaia Alberdi Sarrionandia, Arte Ederretako lizentziaduna eta Haur Hezkuntzako irakaslea

    Arkitektoak Saioa Zuazubiskar Ardanza

    Geografia eta Ekonomia Zientzietako lizentziaduna Juan Requejo Liberal

    Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna Antonio Cano Orellana

    Bideetako ingeniaria Kimetz Etxebarria Munitxa

    Kartografia eta informazio geografikorako sistema Imanol Goñi Aranburu

    Soziologiako lizentziaduna Aritz Maza Novales

  • 6 ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance

    A. HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK TESTUINGURUA ETA GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOAREN ARDATZAK

    HAPO-AREN HELBURU ETA IRIZPIDE OROKORRAK (PARTE-HARTZE PROZESUTIK ERATORRITAKO HERRITARREN HELBURUAN DITU BERE BAITAN – HERRI HELBURUAK)

    EREDUAREN DESKRIBAPENA

  • ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance 7

    TESTUINGURUA ETA GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOAREN ARDATZAK

    Diagnostikoaren dokumentua lantzean, ahalegin berezia egin zen Zeberioko eredu sozio-ekonomikoaren alderdi giltzarriak, ahulguneak eta indarguneak hautemateko. Horri esker, plangintza orokorreko dokumentuaren (HAPO) helburuei buruzko dokumentu hau bat etorriko da herria garatzeko estrategia sozio-ekonomikoarekin. Bestela esanda, honako dokumentu honetako helburu eta irizpideak bat datoz parte-hartze prozesuan adierazitako herriaren ideiarekin. Helburu eta Irizpideen eta Aurrerakinaren dokumentu hau Diagnostikoaren faseko emaitza eta gogoetekin lotzeko, gogora ekarriko ditugu, labur-labur, Diagnostikoaren dokumentuak eredu sozio-ekonomikoari begira emandako ondorio nagusiak:

    ARAZOAK • ONDAREA: Eraikitako ondarearen zati handi bat hondatzeko zorian dago. Baserrien ondareari ez zaio behar

    besteko erabilera ematen.

    • BASOAK: Lurraldearen % 80tik gora kanpoko espezieekin osatutako basogintzari dagokio. Nekazaritza- lurzoru zati handian pinus insignis dago. Ondorioz, ekosistema sinplifikatu egiten da, eta beraz, biodibertsitatea eta erresilientzia murriztu egin dira. Gehienak jabetza pribatukoak dira. Paisaiaren sinplifikazioa. Laborantza monoespezifikoengatik, sutea bizkorrago zabalduko da. Ustiapena "esku" pribatuetan dago.

    • MUGIKORTASUNA: Autoa eta errepidea ditu ardatz nagusi. Espaloi-gabezia edo oinezkoentzako ibilbide jarraitu eta seguruen gabezia. Bide eta errepideek ez dute bermatzen oinezkoentzako mugikortasun segururik. Ez dago bidegorririk, eta espaloiak falta dira, oinezkoen joan-etorriak errazteko. Garraio kolektiboa ez da behar adinakoa. Errepide nagusia da komunikatzeko dagoen bide "bakarra".

    • JARDUERA EKONOMIKOA: Zeberion bertan, jarduera ekonomiko eskasa dago: herritar gehienek udalerritik kanpo dute euren lanpostua. Zurgintza-sektorea "krisialdian" dago, eta ondorioz, zuraren prezioa jaitsi egin da. Ez dago behar adina lurralde-ekipamendu; batik bat, turismoarekin edo erabilera publikoarekin lotutakoak. Erreprodukzio-lana ez dago ez aitortuta ez behar bezala ordainduta. Inguruneko fluxu ekonomikoen nolabaiteko "deskonexioa".

  • 8 ZEBERIO HAPO Aurrerakina Avance

    • LEHEN SEKTOREA: Elikagaien ekoizpenari dagokionez, bailarako baliabideen erabilera eskasa. Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin eta baliabide naturalekiko harremanarekin zerikusia duen ezagutzaren galera. Lehen sektorearen profesionalizazio-gabezia. Eraldaketa-azpiegituren gabezia. Endogamia, basogintza eta abeltzaintzaren arloan. Nekazaritza-lurzoruaren zati bat baso-landaketek oku