24
1 Eusko Jaurlaritzak Euskal Letretako Merezimenduzko saria (1990) eman zionean, Santi Onaindiaren nortasunaren alde garrantzitsu bat azpimarratu eta aitortu zuen: euskararen alde egindako lana. Izan ere, haren nortasunaren funtsa ezaugarri bi hauetan datza: alde batetik, elizgizon-fraide izatean, eta bestetik, euskal letretako gizona izatean. Bietan ere lan ugari egindako gizona dugu. Kontuan izatekoa da zein garaitan bizi izan zen; garai nahasia, eta garai horretan ikusten dugu Santi argi egiten eta euskalgaietan maisu. Haren garaian euskal kulturak eta gizarteak bide oso korapilatsuak izan zituzten: idazle gazte zela (1927-1936), hau da, gerra aurreko garaian euskarak eta euskal gizarteak berpizkundea ezagutu zuten; gerratean eta ondorengo urteetan (1936-1945) euskal kulturako bizitza eta ekintzen hondamendia izan zen; geroko urteetan (1945-1950) hasi ziren euskal gaiak eta argitalpenak, batez ere atzerrian; eta ondorengo hamabi bat urteetan Aita Santi euskal idazle zen aldetik indartsu agertzen da, orduko euskaltzaleentzat iturri garrantsitsu bihurturik. Pixka bat geroago, ikastolak sortu eta indartu ahala, euskal kulturaren aurrerapena guztiontzat ezaguna izan da. Une horretan ere Aita Santi idazle ugari, jori eta eragile handi ageri zaigu. AURRER A ' Hizkuntza Politikarako Sailordetza ATARIA Santiago Onaindia, 1909-1997.

ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

1

Eusko Jaurlaritzak Euskal LetretakoMerezimenduzko saria (1990) emanzionean, Santi Onaindiarennortasunaren alde garrantzitsu batazpimarratu eta aitortu zuen:euskararen alde egindako lana. Izanere, haren nortasunaren funtsaezaugarri bi hauetan datza: aldebatetik, elizgizon-fraide izatean, etabestetik, euskal letretako gizonaizatean. Bietan ere lan ugari egindakogizona dugu.

Kontuan izatekoa da zein garaitanbizi izan zen; garai nahasia, eta garaihorretan ikusten dugu Santi argiegiten eta euskalgaietan maisu. Harengaraian euskal kulturak eta gizarteakbide oso korapilatsuak izan zituzten:idazle gazte zela (1927-1936), hau da,gerra aurreko garaian euskarak etaeuskal gizarteak berpizkundeaezagutu zuten; gerratean etaondorengo urteetan (1936-1945)euskal kulturako bizitza eta ekintzenhondamendia izan zen; gerokourteetan (1945-1950) hasi ziren euskalgaiak eta argitalpenak, batez ereatzerrian; eta ondorengo hamabi baturteetan Aita Santi euskal idazle zenaldetik indartsu agertzen da, orduko

euskaltzaleentzat iturri garrantsitsubihurturik. Pixka bat geroago,ikastolak sortu eta indartu ahala,euskal kulturaren aurrerapenaguztiontzat ezaguna izan da. Unehorretan ere Aita Santi idazle ugari,jori eta eragile handi ageri zaigu.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ATARIA

Santiago Onaindia, 1909-1997.

Page 2: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

2

Nor dugu Aita Santi? Euskalmunduan idazlerik emankorrenetakoa,era askotako gaiak darabiltzana,publizista handia... Azpimarratzekoakdira haren ikerketa literarioak; baitaliteraturan, prosan nahiz olerkian,egindako sortze-lana ere. Baina harenbi jarduera aipatu gabe ezin utzi: SantiOnaindia besteen lanak argitaratzeneta zabaltzen saiatu zen eta itzulpenliterario asko argitaratu zituen. Harenlanak askorentzat iturri garrantzitsubihurtu ziren.

Euskal literaturaren eta literaturaorokorraren arloan hainbat euskalidazlerekin izan du harremana, batezere bi aldizkariren zuzendari izateak—Karmel eta Olerti—horretarako bideemanik. Hona hemen izen batzuk:Lauaxeta, G. Aresti, Mikel Zarate,Orixe, Gaztelu, Gabirel Manterola, N.Etxaniz, Balendin Enbeita, E. Erkiaga,A. Zubikarai, Bitoriano Gandiaga,J.M.Lekuona...

Eta literatura orokorrari dagokionez,haren jakintza zabala da. Ez dezagunahaztu 45 bat idazleren lan literarioak,olerkarienak bereziki, itzuli zituelaeuskarara. Guztien artean hauek aipagenitzake: Homero, Virgilio, Horazio,Dante, Santa Teresa, Teresa Lisieux--koa, E.A. Evtuchenko, GabrielaMistral, Rabindranath Tagore eta abar.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Amoroto herria. Atxuriartebaserria 1989. Urtean erre eginzen.

Page 3: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

3

Aita Santik zahartzaroan bizitzakooroitzapenak argitaratu zituen Oroi--txinpartak liburuan. Kontaketa luzehonetan bere bizitzako hainbatargibide eskaintzen dizkigu.

HAURTZAROA

Amorotoko Atxuriarte baserrian jaiozen Aita Santi, 1909.eko martxoaren24an. Bost neba-arrebaren habia berrigertatu zen baserri hori. Migel OnaindiaBarrutia eta Jazinta Baseta Albizurisenar-emazteek bi alaba eta hiru semeizan zituzten. Ez Migel eta ez Jazinta ezziren hangoak, ezkontzaz hara etorriakbaizik. Aita Markinakoa zen eta amaAxpe-Arrazolakoa.

Aitaren itzala, harenganakomirespena txitean-pitean itzuri ohi zaiolumatik, haurtzaroko oroitzapenakbarnean eho ahala paperera goxokiisurtzen dituenean. Haurtzaroan bainogehiago mutikotan, hura du eredu,hura gidari.

Hiru mutikoetarik zaharrena izanik,aitak berekin darama batera etabestera. Kristau-heziera ona emanzietela argi eta garbi dio Santik.Igande gehienetan, bazkalondoan,amak harrikoa egiteari zekionbitartean, aitak etxe aurrekomadariondo baten itzalpera seme--alabak eraman eta hantxe irakurri ohizien Frantzisko Iñazio LardizabalenTestamentu Zar eta Berriko kondairaliburutik kapitulu bat edo bi, geroazalpen gozoak eginez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Familia: aita, ama eta neba-arrebak.

BIZITZAKO ZERTZELADAK

Page 4: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

4

Migel feriazalea zen eta hilero,azken larunbatetan, Markinara joatenzen, zer edo zeren salerosketa aiko--maiko eta aitzakiatzat harturik. Santimutikoa izan ohi zuen, gehienetan,lagun.

Aita ez zuen eskola handikoa, bainaesperientziaz asko ikasia bai. Halaere, Migelek, berak ez zuena, seme--alabek izan zezatela nahi zuen. Santizuen batez ere bere begikoa, legezhoni baitzegokion Atxuriartekooinordetza. Baserritar eskolatua etajantzia nahi zuen. Amorotonlehenengo ikasketak eginda gero,beste ikastetxe batera eraman zuen.

Zornotzan dagoen Larreakokarmeldarren ikastetxera doa.Ikastestetxe horren atarian dei eginzuten abenduaren lauan, eguerdialdean, aita-semeek. Urteetan Larreanberekin biziko zen Aita Luki orduantxeikusi zuen lehenengoz; baita, Duraldeeta Barrenetxea markinarrak ere. Joanzen aita eta Santi gaztetxoa hangeratu zen.

Ikasketetan hasi-masietan zela,irakasleen artean, Anaia Gregorio,Agurain aldeko arabar argia aipatzendigu begirune eta maitasun handiz.Aurpegi ilunik egundo jarri gabe,egonarriz gaztetxoei letrak irakastensaiatzen zena. Beste irakasle batzuk

ere maiteki gogoratzen ditu,ikastetxeko zuzendari izan zen AitaRoman batez ere, geroagofrankotarrek Larreako baratzekohorma ondoan fusilatu zutena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Larreako ikastetxea 1923. urte inguruan.

Gazte-garaiko argazkia.

Page 5: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

5

KARMELDAR

Lau urte eta erdiko lehen ikasketakbukatu ondoren, ikastetxearen aurrezaurre zuten karmeldarren nobiziatuansartu zen,1926.eko uztailaren 9an.Santik berak idazten digu Larreakokomentuko bizimoduari buruz:“Goizean jagi, koruko errezuak,otoitza, mezea, gosaldu, ikasi, jolastu,lokuluska, otoitzaldia ta abar. Zerikasi? Geure legeak, otoitz-jarduna, auda, karmeldar bizitzan zelan bizietenbako otoitz-arloan. Labur: azi taezi tantaka-tantaka lez, leize-zuloangoitiko tangadak dagiana, jainko-grazita doez geure giza izateak bete-beteegin arte”.

Urtebete igaro ondoren, 1927.ekouztailaren 10ean, heldu zitzaien gaztehaiei ere profesa-eguna. Elizkizunsamurra, hunkipenezkoa.

Hurrengo ikasturtea (1927-1928)Markinan egin zuen. Euskal idazlegisa Larrean hasitako ildotikhegazkadatxo laburrak baina gogaraeginez zihoan. Hemen beste batzuenartean Aita Urbano Mancisidor izanzuen maisu. Euskara irakasten apartaizan behar zuen honek. Gramatikaridagozkion ohiko arloak sakonduzbatera, euskalkiak ezagutaraztenzizkien, baina betez ere idazterabultzatzen zituen gazteak. Zoriontsuzen, baina ustekabean eta onen--onenean ezbeharra: ikastetxezaharreko lehen ikasketak burutu etanobiziatuan sartu orduko, azkenibilalditxoa egin zuten hango ikasleekeuren irakasleekin. Haien artean zenBixente Onaindia ere, Santiren anaia,hau baino bi urte gazteagoa. Urkiolarajoan ziren eta handik Anbotokopuntara. Han irrist eginik amildegitikbehera eroririk galdu zuen bizia. Hurasamina!

Ikasketa nagusiei Gasteizenemango zieten hasiera. HemenFilosofia ikasteko hiru urteak etaBegoñako Karmelon Teologiako lauurteak, apaiz-ikasketak bukatu arte.1934an egin zen apaiz. Ikasle zela,lehen-lehenengotik ukitu zion barruaeuskaltzaletasunak eta bereikaskideekin batera euskara lantzearieta euskaraz idazteari ekin zion.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Larreako komentua gaur egun ikusten den bezala.

Page 6: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

6

Donostiako Euskal-Esnalea aldizkariandatoz hauen lanak, 1925-28 bitartean.Aukerarik ezak eragin ohi du,batzuetan, espiritua erdi lotan,aurrerantz egiteko gogorik gabeizatea. Hori uste du eta halaxeaitortzen digu berak: “Neure leen--maisuari eskerrak, ikas-griñaz sutuageratu nintzan betiko”. Markinan ereirakasle onak eta euskal giro jatorraaurkitu zituen eta haren ametsakegia bihurtuz zihoazen. Filosofia- etaTeologia-ikasle zela lan serioei ekinzien, batez ere, ikaskide etaadiskide zuen Lino Akesolorekinbatera. Hauen artean, AvilakoTeresaren On-bidea (Camino dePerfección) itzuli zuten. Era berean,biek elkarlanean burutu zuten Lisieux--ko Teresaren Arima baten Historiaere. Baina liburu honen arrastorik ezda gelditu.

Gasteizen aldizkaritxo bat ateratzenzuten ikasleek, euskaraz, gaztelaniaz,latinez... Renacer zuen izena.Begoñako Karmelon, Teologia-ikaslezela, asko idatzi zuen Santi Onaindiak,Karmengo Argia aldizkarian batez ere.Gazte ameslaria genuen Santi; bainaekinaren ekinez, etsi gabe, ametsakegia bihurtzen zekiena.

Gerra aurreko urte gutxitan olerki etaidazlan labur ugari idatzi eta argitaratuzituen. Santi Onaindia euskal idazle

ona izateko bidean zetorren, bainabat-batean isilarazi zuen gerra zitalak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Larreako fraidegai-taldea.

Larreako Karmengo ama.

Page 7: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

7

GERRA ZIBILA ETA ESPETXEA

1936. urteko uztailean Eibarren zenSanti Onaindia eliza-hitzaldiak egiten.Calvo Sotelo tiroz hila izan zen etagerra-sua berehala piztuko zenzurrumurruak eta hotsak bala-balazabaltzen ziren, bai jende xehearenartean, bai komunikabideetan.Afrikaren iparraldean hasiko zenaltxamendua, Franco jenerala buruzela.

1936.eko Gabon aurretxoan dei eginzion Jose Maria Korta Uribarrenjaunak, Euzko Gudarostearenkapilautzaren arduradunak. BilbokoCarlton hotelean, elkarrizketa txikibaten ondoren, berehala onartu zuenhark gudarien kapilau izatea. Kirikiñoizeneko batailoian erroldatu zuten etaDurangon egin zen bilera batean esanzioten zer egin. Bilera bukatu ondoren,Lauaxetari eta han zeuden besteezagun batzuei bostekoa luzaturik,Larreara itzuli zen.

Aste hartan bertan, DurangokoJosulagunenean zen, Kirikiño taldeakhantxe ezarri baitzuen bere egoitza.Kanpanzartik Intxortara bitartean,Angiozar gaintxoan egokiturik zegoenKirikiño taldea. Hor zehar ibiliko zenSanti Onaindia ere. KandidoSasetaren heriotzak batez ere zirrarabizia eragin ziola diosku. Horrela,

bihotzari hitz egiten utzirik, sentipenezgainezka, olerki bat eskaini zion, geroEuzkadi-n argitaratu zena. Honahemen:

Oi, jausi zara, jausi, Saseta kutuna!Gaurtik illen arteko egiña zaitugu.Aizea baizen arin da an-or edatuzure eriotz miñaren il-izpar ertuna.(…)

Biotzean min dogu, Saseta maitea,biotzean min dogu, begian negarra;samin-uluz daukagu laztan dozun lurra,errai-dardaraz, izu, euzkotar mendia.(…)

Uso zuri-otzana basoan egazka,biotzak samin-eunaz dituzu estali.Baiña zu ego zuriz, arranoa iduri,argi-itzal eziñera aldatua zara.

Duesoko kartzelan sartzean, goitikbeherako araketa egin zieten, aldeanzuten guztia bertan uztera behartuz.Lau zaintzaile omen zituzten begi--zorrotz. Bi liburu zituen eskuartean;bata, Sabino Aranaren De su alma yde su pluma, eta bestea, Kristo-renAntz-bidea, Zornotzako Aita Piokarmeldarrak idatzia.

Epaiketak etorri ziren gero. Apaizhauei egozten zizkieten erruakberdintsuak izan ohi ziren: Espainiaeuren aberritzat ez onartzea;Espainiaren etsaiei, gudariei,laguntzea; Espainiaren kontrakoaltxamendurako hauen gogoaberotzea; euskaraz idaztea... Aita

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

8

Santiri hiru galdera egin omen zizkionhorretarako izendaturik zegoenak:lehenengoa, “zein daukazu zuk zeureaberritzat, Euzkadi ala Espainia?”bigarrena, “frentean ez al zenuen gurealdera pasatzeko aukerarik izan?” etahirugarrena, “zuk Karmengo Argiaaldizkarian idazten zenuen?”

Lehenengoari, asmo txarrezegindako galdera maltzurra zelaerantzun zion. Bigarrenari, baietz,aukera ugari izan zituela beste alderapasatzeko, baina berak gudarienondoan zuela bere egitekoa, haieierlijio-zerbitzuak eskaintzen,horretarako izan baitzen izendatua.Hirugarrenari, baietz, ikasle zelaidazten zuela, aldizkariarenzuzendaria lan eske joan ohi

zitzaiolako. Gaiztakeria horien guztienondorioz, 30 urteko kartzela egotzizioten.

Hiru urtetan zehar kartzelaz kartzelaerabili zituzten: DuesotikLangraritzera, hemendik Dueñaseraeta azkenez, Carmonara. Gorriak ikusizituzten. Denbora luze joango zelauste izanik, ikasteari, irakurtzeari etaidazteari eman zieten. Aita Santikhizkuntzak ikasi zituen, batez erefrantsesa, ingelesa eta alemana.Azkenengo hau ikasten taldeanaritzen ziren, Besteiro jauna irakaslezela. Liburuak irakurri eta hainbat lanburutu zituen, batez ere euskaralantzeari eta olerkiak idazteari gogotsuekinez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Carmona-ko kartzelan gerra ondoren.

Page 9: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

9

ELIZGIZON ETA FRAIDE:LARREAN

1940.eko uztailean eman zioten AitaSantiri askatasuna, baina EuskalHerriko komentuetara etortzerik ezzuen eta Kantabriako Hoz de Anero--ko auzunean den Rigadara bidalizuten. Aita Santirekin ziren komentuhartan, Carmonako kartzelatik irtenda,Aita Errapel Urionaguena Bolibarkosemea eta Lino Akesolo ere.

Geroxeago, 1942.ean, Gasteizerabidali zuten eta ustekabean,Portugalgo Viana do Castelo-rajoateko gauzak prestatzeko aginduzion probintzialak. Aita Santik, baina,bazekien ongi, kartzelan egondakoakkatea laburrez eta hurbil eduki nahizituela Espainiako gobernuak. OrduanLogroñora bidali zuen nagusiak...

Hemen sei urtez bizi izan zen. Pozikbera eta poz-pozik errioxarrak ere,Santi oso langilea eta lagunartekoabaitzen. Hiztun ona eta pertsonaatsegina.

Hemendik Hoz de Anero-ra joanzen, espetxetik irten berri bizi izan zeneremu-etxe horretara; baina oraingoanbertako nagusi.

Hurrengo, Larreako nagusi eginzuten. Gero Eibarko nagusiarenordezko izan zen hiru urteko bestetarte bat dago. Harrezkeroko guztianLarrean bizi izan zen 46 bat urtez.Zoriontsu, lan eta lan, erle langileakbezala, euskararen lore-niniketanxurgatzen duenaz ezti gozoa egiten.Bihotza eta burua eder-jario oparoan.Euskara zaharra era guztietako osagaiaberatsez, jantzi apainez hornitzen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Aita Luki

Page 10: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

10

Eibarren igarotako hiru urteenondoren, bi aldiz izango da oraindiknagusi Larrean. Aurretik ere izana zeneta 1957ko abuztuan jaso zuen berriroLarreako nagusi izateko izendapena.Poz-pozik zegoen Eibarren eta pozezzoratzen etorri zen Larreara. Larrea,izan ere, bere etxea bezain maiteazuen. Hirugarrenez ere izan zenhango nagusi, baina ez jarraian,urte batzuk geroago baizik. Larreabertako elizan eta Bizkaiko eliza etaermitetan apostolutza-lanari emanabizi izan zen, han eta hemen eliza--hitzaldi ugari eginez. Euskal idazlezen aldetik, gai literarioak etaerlijiosoak erabiltzen zituen. Hauenartean Goi-Zale izeneko liburutxoaargitaratu zuen Eibarren bizi zela.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Larreako klaustroa eta eliza.

1962. urtean, Larreako fraidegaiak bertoko fra

ide-komunitatearekin.

Bigarren lerroan, ezkerretik hirugarrena, Santi Onaindia.

Page 11: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

11

Eusko Jaurlaritzak Aita Santiri1990ean Euskal LetretakoMerezimenduzko saria ematean, huraeuskal idazle bikaina izan delaaitortzen du.

ARGITARAZLE,DIBULGATZAILE ETA ERAGILE

Santik giza eta politika-giro berezibatean lan egin beharra izan du. Etagarai hartan idazle aproposa gertatuda. Idazle emankorra inor bada; estiloarinekoa, euskara ona eta jatorraerabiltzen maisu. Hogei bat milaorrialde idatzi eta argitaratu zituen.Liburuak asko (55 bat), idazlanak iaezin konta ahala 25 aldizkaritan. Etahitzaldiak ere ugari, gehienetan gainagusitzat euskal literatura zuela.

Argitaratutako liburuen artean,batzuk bere-bereak ditu: Gurebertsolariak (1964), Larrea etakarmeldarrak (1968), Goiznabar(1971), Euskal Literatura (1971...),Euskal Elertia (1978), Lamiñak orrazi--eskean (1978), Santa Teresa Eliz--Irakasle (1981), Arana-Goiri’tar Sabinolerkari (1982), Euskaldunak etaosasuna (1984), Nere baserria (1985),Gernika (1987), Oroi-txinpartak (1988),Bizkaiko Olerkariak (1990) eta beste.

Besteen lanak argitaratzen ere lanhandia egin du. Hauen artean batezere bere lehenengo lan handia daaipagarriena: Milla euskal-olerki eder(1954); baina baditu beste asko ere,esaterako, Arrese-Beitiaren Olerkiak

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL LETREN MUNDUAN

1992. urteko Korrikan. Zornotzan hartu zuen lekukoa.

Argazkirik

ezagunena.

Page 12: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

12

(1956), Txomin Agirreren Ondarrak(1964), Jolasketa (1965), E.Buztintzaren Abarrak (1966, 1980),R.M.Azkueren Ipuiñak (1968),Lauaxetaren Olerkiak (1974, 1980,1985), J.A. Agirre-LekuberenAzkatasunaren yarrai (1978),Balendiñe Albizuren Olerkiak (1984),T. Elorrietaren Mendatako profeta(1986) eta abar.

Hark egindako itzulpen-lana ere ezda nolanahikoa, gero ikusiko dugunez.

Idazle gazteei euskal kultura etaeuskara lantzeko gogoa berotzenaparta genuen. Izen handiko idazleak

bere ingurura biltzen eta erakartzenjakin zuen. Idazle asko ikusten dituguberarekin harremanetan, atarian aipatudugun bezala.

Hark erabilitako gaiak ia arloguztietakoak dira: erlijio, literatura,gizarte eta zientzietakoak; hizkuntzaeta kultura guztiz ezberdinetarahurbildu izan da, batez ere itzulpenenbidez. Kultura klasikoa izan daitekehorretan aipagarriena. Bere lanetanzehaztasunari baino areago euskaraeta euskal kultura zabaltzeari begiratuzion; literatura unibertsaleko obrakeuskaraz eskaintzeari.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Maulen 1977. urtean, Lino Akesolo eta Piarres Lafitterekin.

Page 13: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

13

ALDIZKARIEN SORTZAILE ETASUSTATZAILE: KARMEL ETAOLERTI

Aita Onaindia aldizkari askotakoidazle izan da, ehundaka artikuluargitaratuz. Baina bereziki Karmel-enbihotz eta buru izan dugu. Gerrak itozuen Karmengo Argia. Gerra etakartzelako garaien ondoren Santikberpiztu zuen aldizkaria berriro,lehenengo Karmengo AmarenEgutegia izenez (1951-1956) eta geroKarmel izenez (1957-1961).Gobernuak isilarazi zuen aldizkaria,orduan, aldizkariaren ordez, Santikliburuak argitaratu eta bidaltzenzizkien harpidedunei. 1968an ekinzion berriro Aita Santik Karmelateratzeari eta aldizkari honekosasuntsu eta indarberriz jarraitzen dugaur arte.

Larrean Karmelaldizkariarenzuzendari zela,jendeaeuskaltzaletuzzihoan —hala dioberak —, gazteakbatez ere. Askokjo ohi zutenharengana bertsobila, esaterako,andereñoek eta

eskoletako neskato-mutikoek. Ezinezer gabe utzi eta bere bildumabikainetik egokiena zeritzona hautatu,ukitutxoak edo behar ziren orrazketakegin eta zertxobait beti eskaintzenzien eta haiek pozik unean unekogogo eta premiei erantzuteko. Bainagero, hainbesteko olerki eta bertso--bilduma egin ondoren, hoberikeskaintzea ere bazuela eman zionsenak, eta liburuxka xume batargitaratu zuen Karmel aldizkariarenardurapean: Bertso berri eta Kantazahar (1960).

Karmel aldizkariarekin ari zela, AitaSanti olerki-aldizkari baten premiazjabetu zen. Horrela, olerkari etabertsolari askori idatzi zien asmohauek azalduz. Gehienek erantzun

zioten, “txaloka ta zorionka” erantzunere; hauek izan ziren erantzunziotenetako batzuk: Gotzon Egaña,Joan Mari Lekuona, Luis MariMuxika, Joan Angel Etxebarria, JonGarmendia, Gabirel Manterola, K.Jauregi, G. Aresti, Antonio Valverde,A. Zubikarai, Eusebio Erkiaga,Deunoro Sardui, Jose Agerre etaabar.

Aita Santik berak azaltzen dugaia: “Olerki utsa, naiz neurtua, naizitz lauz. Ona batean: 1) Olerkiak, baijatorrak, bai alboko izkuntzetatikbiurtuak; 2) itzulpenak, itz lauz,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Karmel aldizkariak artikulu luzea eskaini zion1996ko alean Luis Baraiazarrak idatzirik:“Santi Onaindia, euskal letrei emana”.

Page 14: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

14

poema, balada, epopei ta abar; 3)gure olerkari nai bertsolarien bizitz--xeetasunak; bai ta onein olerki--azterketa edo kritika be”.

Itxaropenez eta pozez onartua izanzen Olerti aldizkariak historia luzeaizan zuen, eta bera izan duguosotasunean, kalitatez eta kantitatezgorengoa; izan ere, olerki arloan,euskal literaturaren gailurrean izandugu. 1.950 olerki eta bertso-laninguru ditugu aldizkarian barrena.

Olerti-n 350 bat olerkariren lanakagertu izan dira, euskaldunenak etabeste hizkuntzetakoenak, gehienakklasiko ospetsuenak. Joan MariLekuonak erantzun-gutunean zioena,egia bilakatu zen: “aldizkari oneklaguntza ederra eman dezaiokeeuskal literaturari”; baita G. Arestikzioena ere: “Orain arte ez dotberorren bearra begi onakaz ikusi;baiña asmo au kontsideratu ezkero,biotzetikan deadar azkar batekurtetan deust: Biba Aita Onaindia!Bai, ondo ikusten dot berorren asmoeta ene laguntasunik aundiena etairaunkorrena eskinduten deutsat,amai on eta zoriontsu bateraeroateko”.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Olerti aldizkariaren lehenengo alea.

Karmel aldizkarian Olerti-n argitaratutako olerki etabertso-lan guztien bibliografia eskaini zen 1993.urteko lehenengo alean.

Page 15: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

15

OLERKARI ETA OLERKIARENERAGILE

Aita Santiren nortasuna olerkiarenmunduarekin loturik dago: beraolerkari dugu, olerkarien bultzatzaile,olerki-aldizkari baten sortzaile, olerkiaeta bertsoa bihotz-bihotzeanzeramatzan.

Aita Santiren lehenengo lan handia—1.199 orrialdekoa— euskal olerkiazizan da, belaunaldi batzuentzat iturrigarrantzitsu bilakatu izan den MillaEuskal-Olerki Eder (1954) liburumardula, hain zuzen.

Hau dugu, zalantzarik gabe,euskararen historian arrakastarikhandienetarikoa jaso izan duenliburua. Gerra ondoko gau ilunitogarrien ondoren, egunsentiitxaropentsu gisa agertua. Munduzabalerantz agertu zen euskaldunolerkariak mendi-gailurretik egindakoirrintzi luzea: euskal olerkia bazegoen;arnasa luzez eta biziz jantzia, egonere.

Aita Santik bere bizitza osoan egineta argitaratu zituen olerkiak; 1929an,hogei urte zituela, hasi eta zahartzaroaarte. Haren Olerki guztien bilduma ereargitaratua izan zen 1989an. Hanagertzen dira Joan Mari Lekuonarenhitz hauek:

“Liburu honetan plazaratzen diraolerki guztiak. (...) Gogoeta asko duolerkiaz eta olerkariaz eginik.Teorizazio alderdi hau poesialdizkarien sustapenerako garatzenbadigu ere, ezin ukatuzkoa dugu, AitaSantik denontzat landuriko ikerketaestetikoak, baduela zerikusiOnaindiaren poetika pertsonalarekin.Ikuspegi klasikoa eta idealdua dakar,baina, aldi berean, XX. mendekopoesigintzarekin lotua, post-sinbolistenhariko ekarria duelarik jakingarrienageure iduriko.”

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Karmel aldizkariko idazleen batzarra eta azkenengo hiruzuzendariak.

Page 16: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

16

“Bi koordenadetan sorturiko lana du:gerraurrekoan eta gerrondokoan. Etabi metrika alderdi: errezitatzekogehiago bata, kantatzekoa bestea;ahapaldiz anitzagoa bata,durrundariago bestea; errimaz urriagobata, ugariagoa bestea; diskurtsozesentzialago bata, erretorikoagobestea. (...)”

“Bikoitza, gainera, iruditeriaz ere:modernoa bata, alegorizazioz landua,izadia pertsonalduz analogizatua etametaforagintzaz berria; bestea, berriz,tradizio esparruko ohituran erabilia,klasikotasunean eraikia, post--erromantizismoko sentiberatasunezhornitua.”

Aita Santik olerki-mugimendu batsortu zuen, batez ere Olertialdizkariaren bidez, eta mugimenduhorren euskarri eta eragile izan zen;

urteetan zehar Olerki-egunakantolatzen zituen, gazte askoolerkigintzara bultzatuz: “Aldizkariakbehartu du poesiaz gogoetak egitera,zenbakien osagarri eta aberasgarridiren poemak sortzera edotaitzultzera, eta, belaunaldi berriei berenlekua ukatu gabe, gerraurrekoolerkarien babesle gertatzera, joeraberriagoen aurrean lehenagokoarentestigantza eginez”.

Aita Santik ez ditu olerkiak egin etaargitaratu bakarrik; beste olerkaribatzuen olerki-liburuak argitaratzenere saiatu da, gehienetan sarrerabatekin, adibidez F. Arrese Beitiarenak(1956), S. Muniategirenak (1970),Lauaxetarenak (1974, 1980, 1985),Arana-Goirirenak (1982), BalendiñeAlbizurenak (1984), Danterenak(1985), Homerorenak (1986),Goetherenak (1986) eta abar.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 17: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

17

Ahozko literatura eta bertsolaritzanbete-betean sartzekoak dira, jakina!Gure Bertsolariak eta EnbeitaOleskaria liburuak. Milla Euskal-OlerkiEder liburuan ere olerki-lanen ondoanbertso-lanak datoz. Eta Olertialdizkarian ere gauza bera egin ohidu. Santi Onaindiak bertsoak, bertsoonak, sekula ere ez ditu baztertzen.Olerkien ondoan, haiei ere lekutxo bategiteko joera agertu izan du beti.Ahozko literaturarekin zerikusia dutenbi liburu ezin aipatu gabe utzi:Jolasketa eta Laminak. Irakurlearengozagarri diren liburu interesgarriak.Bata mardula eta bestea txikia, bainabiak zein baino zein atseginagoak.

Milla Euskal-Olerki Eder izan zenondorengo lan askoren enbornagusi. Horrela, esaterako, GureBertsolariak liburua ere haren orpotikernatutako altxumea da. Behin,egilearekin hizketan nintzela, hauxeesan zidan: “Ordurako nik MillaEuskal-Olerki Eder eginda neukan, etagai ugari eta aukerakoa izanik,bertsolaritzaz zerbait egin neinkealaemon eustan senak eta lanari ekinik,apurka-apurka, konturatu ordukoamaitu neban”. Aita Santik hiruzpalaulerrotan ematen digu obra horrengunea:

Euskaldunen bertsolaritza doaigotorra dozu, gure aozko literaturaren

ezaugarri nabarmenena, ez bakarrikazken urteotara arte eskola aundi bakoerriaren poesi-kutsuz jariokadaukagulako, baita erri-biotzareneragin samurrak eta ikutu gozoatseginenak bertsoz iraultzen trebedalako be. Or gure bertsolaritza egi--egiazkoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Ekitaldi ezberdinetan beste euskal idazlebatzuen artean.

Page 18: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

18

Lau zatitan eratuta dago liburua:lehen zatian, munduko hainbataldetan izan diren bertsolariakaipatzen dizkigu; bigarrenean, euskalbertsolaritza jorratzen du;hirugarrenean, bertso-motak;laugarrenean, gure bertsolariak—historia txiki bat eginez—. Lehenzatikoak, antzina zaharrean,denboraren tolestura ilunetan erdigaldurik dagoelako, jakin-minhandiagoa sortu ohi du. Aipaditzagun, beraz, zati horren atalak:bertso-esaleak, bertso-egileak,bertsolarien ibilerak, bertsolariakliteraturan —Egipto, Txina, Japonia,India—, juduen artean —Biblian—,Grezian —aedoak eta rapsodak—,keltarren artean —bardoak—,germaniarren artean —eskaldak—,Frantziako elezaharren kantariak,Proventzako trobadoreak, euskal kantazaharrak —erromantzeak, baladak,maite-leloak, irri-kantak, ardo-kantak,jainkozko kantak, pastoralak...

Azken aipamen laburraUrretxindorrari buruzko lanaz eginnahi genuke. Bi argitarapenezagutzen ditugu Muxikako bertsolarihandiaz: bata, Zarauzko ItxaropenarenKuliska Sorta-n, 1966.ean argitaratuaEnbeita Oleskaria izenburuaz; bestea,berriz, Buenos Airesko Ekinargitaletxeak 1971.ean argitaratua,

Enbeita´tar Kepa, Gure Urretxindorraizenburuaz. “Enbeitaren bertsoakgoiko argiaz eta bihotzeko suazeginak dira”, esaten zuen Aita Santik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euzkadi egunkarian 1935. eta 1936. urteetan argitaratutako olerkiak.

Page 19: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

19

PROSALARI

Aita Santiren lan gehienak hitz lauzidatziak dira: liburu asko etaehundaka artikulu utzi dizkigu.Benetako maisu agertu zaigu lanhauetan. Hiru genero nagusitansailkatzekoak dira lanok: estudioak,batez ere euskal literaturaz; prosaliterarioa, kontalari bikainaren estiloaagertuz; eta azkenez, idazlanautobiografikoak.

Literaturaz artikulu asko idatzi baduere, bere lan nagusia sei liburukitanargitaratutako Euskal literatura da(1972-1990). Beste idazle adituenartean —Mitxelena, Villasante,Auñamendiko liburuki handiak...—,berak ere arnasa luzeko euskalliteraturako azterketa zabala eginzuen, eta guztien artean bera izan dalehenengoa hain lan luzea euskarazeskaintzen.

Baina Aita Santik, kontalari gisa,bere prosa jatorra bikainen agertzenduen argitalpena Lamiñak liburuaizango da, agian. Esan genezakehementxe ageri zaigula Santi Onaindiabere-beretik sortzen eta prosaliterarioa egiten. Haren idazkeraaberatsa da, joria, iturri oparoariberez-berez dariona. Batzuetanapaindura ugariz hornitzen du berekontaketa-haria; barrokoaren loratze

eta dotoretasunadakarzkigu gogora.

Gaiari dagokionez,ahozko tradiziotikjasotako irudiakdarabiltza, ipuinmiresgarrien airegozoan irakurleasarrarazten duelarik.Ezagun da txikitatikbarneratua zuelaipuinen giro berezi

hori. Beteta duen barnealdetik isurikadagoen emari benetakoa dirudi.

1988an 472 orrialdeko Oroi--txinpartak liburua argitaratu zuen AitaSantik, bere autobiografia. Liburuaren“Atarikoagurra”-n L.ArostegikSantiren liburuhoni buruz etaharen euskal languztiari buruzdioena jasokodugu hemengeure erara:

Giza bizitzabaten emaitza,gain-gainetikbegiratuta ikus daitekeena. (...) Guremendeko aldaketa handien margofresko zabalak hartzen dituen bizitza.Horra hor, honezkero historia bihurtu

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 20: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

20

diren gertaera asko: politika, erlijio,euskal kultura, gizarte-giro, egunerokobizitza. Liburu honen orrietan geratzenda historia zati hori bizirik bezalaispilaturik.

Euskal historiaren zati batenlekuko, baina ez joandakoarenmende. Biziz, irudituz, hausnartuzeratu duen bizitza-mundua bere--berea du eta maitasunezgogoratzen digu. Baina baikortasunberberaz begiratzen duetorkizunerantz. Begirada horrek,argia bailitzan, poesia alaiz janztenditu euskal bizitza eta mundua, nahiz

eta Onaindia erromantiko eta idealistaez izan; baina gertaeren bizipozareneztia eta indarra daki xurgatzen.

Baikortasun honi esker bizinahia etalanerako adorea somatzen dituzu harenidazkietan. Bere literaturaren historianeta gainerako idazkietan idazleak betiuzten ditu ongi: alderdi onak ikusterajotzen du eta idazteko garrasuspertzera.

Gerra aurreko pizkunde garaian hezizuen bere estiloa, eta gero ildohorretan, baina bere hartan gelditugabe, gorpuztu eta gurendu izan du.Euskalki guztietatik hartzen du uneanegoki eta gogoko zaiona, hautatzenastirik galdu gabe.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Santiago Onaindia Ikerketa-beka iragartzen duen

esku-papera.

Ohorezko euskaltzain.

Page 21: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

21

Ez du irizpide gogorrik. Landazabalak, ikuspegi argitsuak ditu bereak.Bizkaiko haritza, Euskal Herri guztikohaizeak, bero-hotzak eta onurak maitedituena. Euskara batua eratzeko erebide aukerakoa. Haren idazkiak,aberats, jario oneko eta bizkorrak,gerora iturri izango dira, suntsituz doaneuskal mundu baten lekukoordainezinak. Ez da guztiz suntsituko,ordea, berezko legez bizi-aldatu baizik,euskal senak honelako emaitzakonartuko baititu etorkizunean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 22: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

22

ITZULTZAILE

Aita Santiren beste alderdigarrantsitsua itzultzailearena da.Haren itzulpenak askotarikoak dira,baina batez ere literaturakoak. 44autoreren lanak itzuli ditu, batzuenakzati handiak, besteenak zati txikiak...,eta gehienak olerkarienak.

Santik zortzi autore klasikorenliburuak itzuli eta argitaratu ditu,zortziok kultura eta hizkuntzaezberdinetakoak: gaztelerazkoklasikoen artean Santa TeresaAvilakoa (On-Bidea, 1963; Egoitzak,1981 eta Bizitzea, 1989) eta Pio Baroja(Ipuiñak, 1987); latinezkoak dituguVirgilio (Idazlanak osorik, 1966) etaHorazio (Odak eta epodoak, 1992);grekotik Homero (Odisea, 1985);italieratik Dante (Jainko-Antzerkia,1985); alemanieratik J.W. Göthe(Faust, 1986) eta frantsesetik SantaTeresa Lisieuxkoa (Arima baten istoria,1991).

Itzulpenezko beste lan laburragoenartean, bereziki olerkarien artean,ondorengo hauek aipa genitzake,besteak beste: Rabindranath Tagore(27 olerki), Gabriela Mistral (14 olerki),E.A. Evtuchenko (10 olerki), JoanaIbarbourou (8 olerki) eta abar. Bainabestelako itzulpen asko ere eginzituen: liturgiakoak, eskolakoak

(ikastoletarako testuak) eta bestebatzuk ere bai.

Itzulpenetan darabilen estiloaz zeresan? Orain arte ikusitakoa gogoanizanik, Santi Onaindiak, idazle denaldetik, nortasun sendo etaaskotarikoa du: olerkari, prosalari,itzultzaile... zer ez? Gerra ondoren,euskararen egoera latza ezagutu zueneta harekiko maiteminez, aukera eginbehar eta, altxor baliotsu bakanaksoilik biltzera barik, era askotakoak etaugari biltzera egin zuen. Hori dela eta,itzulpenetan batez ere, testu originalarileial-leial izateko araua ez zuela betiongi bete egotzi diote. Erraztasunhandia batzuetan kalterako izanliteke... Eskuz egindako zirriborrorikgabe, zuzenki makinaz idaztekoohitura zuen. Hala ere, estilo dotorearibeti eutsi ohi zion. Olerkaria zen,hitzaren maisua, eta hori edozeinmotatako idazkietan nabari zitzaion.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 23: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

23

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Itzulpen-lanak.

Page 24: ATARIA - COnnecting REpositoriesegonarriz gaztetxoei letrak irakasten saiatzen zena. Beste irakasle batzuk ere maiteki gogoratzen ditu, ikastetxeko zuzendari izan zen Aita Roman batez

24

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Brontzezko irudia Larrean bedeinkatu zuten egunean (1996).

Argazkia Larreako baratzean.