59
Aste Santua Irakurgaiak Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2008

Aste Santua Irakurgaiak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aste Santurako irakurgaial euskeraz

Citation preview

Page 1: Aste Santua Irakurgaiak

Aste Santua

Irakurgaiak

Uribarriko Andra Mari Eliza

Durango 2008

Page 2: Aste Santua Irakurgaiak

© Uribarriko Andra Mari ElizaISBN: 978-84-92413-02-7Lege Gordailua:

Azala: Xabier Egaña AlbizuKontrazala: Kristo kurutzean. Uribarriko Andra Mari Elizako erretaula nagusia. Argazkia: Angel García LozanoTestuen egokitzea: Juanito GallastegiDiseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.comInprimaketa: Cuatroas

Argitalpena:

Uribarriko Andra Mari Eliza-2008Kanpatorrosteta, 9. 48200 DURANGO Bizkaia

Tel.: 94 620 00 98www.tabira.tk

Printed in EU.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozeinmodutara delarik ere, edizio honen Copyright-aren jabeen baimenik gabe.

Page 3: Aste Santua Irakurgaiak

Aste Santua

Irakurgaiak

Uribarriko Andra Mari Eliza

Durango 2008

Page 4: Aste Santua Irakurgaiak
Page 5: Aste Santua Irakurgaiak

Aste Santua. Irakurgaiak 5

Aurkibidea

JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA ...................................... 7

Meza ..................................................................................................................................... 7

I. IRAKURGAIA Is 50, 4-7 ....................................................................................... 7

ERANTZUN SALMOA Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24 ........................... 8

II. IRAKURGAIA Flp 2, 6-11 .................................................................................. 9

A. EBANJELIOA Mt 26, 14—27, 66 ..................................................................... 10

B. EBANJELIOA Mk 14, 1—15, 47 ...................................................................... 21

C. EBANJELIOA Lk 22, 14—23, 56 ..................................................................... 31

JAUNAREN AFARIKO EGUEN SANTUA ....................................................... 41

Arratsaldeko Meza ..................................................................................................... 41

I. IRAKURGAIA Ur 12, 1-8. 11-14 ....................................................................... 41

ERANTZUN SALMOA Sal 115, 12-13. 15-16. 17-18..................................... 42

II. IRAKURGAIA 1 Ko 11, 23-26 .......................................................................... 43

EBANJELIOA Jn 13, 1-15 .......................................................................................... 44

JAUNAREN NEKALDIKO BARIKU SANTUA ............................................. 46

I. IRAKURGAIA Is 52, 13—53, 12 ..................................................................... 46

ERANTZUN SALMOA Sal 30, 2 eta 6. 12-13. 15-16. 17 eta 25 ........... 49

II. IRAKURGAIA Heb 4, 14-16; 5, 7-9 .............................................................. 50

EBANJELIOA Jn 18, 1—19, 42 ............................................................................... 51

Page 6: Aste Santua Irakurgaiak
Page 7: Aste Santua Irakurgaiak

JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA

Meza A B C

I. IRAKURGAIA Is 50, 4-7

Ez deutset aurpegia alboratu irainei,eta badakit ez nazala lotsagarri izango.

Isaias Profetearen liburutik

Jainko Jaunak berba egiteko trebatu nau,

bihotz-jausiei adore-berbea emoteko.

Goizero deust belarria ernearazoten,

ikasle onak lez entzun dagidan.

Jainko Jaunak belarria edegi deust,

eta nik ez deutsot aurka egin, ez atzera jo.

Bizkarra eskeini neutsen joten ninduenei,

matrailak, bizarretik tiraka egiten eustenei.

Ez neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.

Jauna dot laguntzaile;

horregaitik, ez naz kikildu;

horregaitik gogortu dot aurpegia, harkaitza lez,

badakit-eta ez nazala lotsagarri izango.

Aste Santua. Irakurgaiak 7

Page 8: Aste Santua Irakurgaiak

ERANTZUN SALMOA Sal 21, 8-9. 17-18a. 19-20. 23-24

R/. Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu eskutik?

Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka,

ezpan-keinuka eta buru-eraginka:

“Jaunagan dau uste on, salbau begi”;

maite badau, onik atara begi. R/.

Txakur-taldeak nauka inguraturik,

gaizto-taldeak erdian harturik.

Esku-oinak zulatu deustez,

hazur guztiak bat-banatu daikedaz. R/.

Nire jantziak eurentzat banatzen dabez,

nire soinekoa zotz egin dabe.

Zu, ostera, Jauna, ez egon urrun,

Zu, neure indar, zatorkidaz arin lagun. R/.

Nire senideei zeure izena deutset iragarriko,

batzarraren erdian zaitut goretsiko.

“Goratu egizue Jauna, bildur deutsozuenok,

Jakob-en seme guztiok, ospatu egizue,

izan Haren bildur, Israelen seme guztiok”. R/.

Aste Santua. Irakurgaiak8

Page 9: Aste Santua Irakurgaiak

II. IRAKURGAIA Flp 2, 6-11

Apaldu egin eban bere burua;horregaitik, Jainkoak goratu egin eban.

San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako gutunetik

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik,

ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz bardin izateari;

bestela baino, bere izaeraz hustu egin zan

morroi-izaerea hartuz,

eta beste edozein lez azalduz.

Eta, gizon lez agerturik,

apaldu egin eban bere burua,

menpeko eginez heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban

eta izen guztien gaineko izena emon eutson,

Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan,

guztien belaunak makurtu daitezan,

zeruan, lurrean eta lurpean,

eta mihin guztiek autortu dagien:

Jesu Kristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.

Aste Santua. Irakurgaiak 9

Page 10: Aste Santua Irakurgaiak

A

EBANJELIOA Mt 26, 14—27, 66

Ebanjelio aurreko txatala Ikusi Flp 2, 8-9

V/. Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban,

eta izen guztien gaineko izena emon eutson.

Irakurgai laburragoa egin gura bada, [ ] kako artean emoten diranzatiak itzi daitekez. Laburdurak, alkarrizketa-moduan irakurri guradanerako jarri dira: † = Jesus; K = “Kronikaria; S = “Sinagoga” eta

beste alkarrizketa-lagunak.

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Mateoren liburutik

K Aldi haretan, [Hamabietako batek, Judas Iskariote eritzo-nak, abadeburuakana joan eta esan eutsen:

S «Zenbat agintzen deustazue, Jesus zuen eskuetan izteagaitik?»

K Hareek zidarrezko hogeita hamar txanpon agindu eutsoe-zan. Harrezkero, Jesus hareen eskuetan izteko egokiera bila ebi-len Judas.

Non prestatzea gura dozu pazko-afaria?

Legamina bako Ogien jaiaren lehen egunean, ikasleek Jesu-segana hurreratu eta itaundu eutsoen:

S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»

K Jesusek erantzun eutsen:

† «Zoaze urira, halakoagana, eta esaiozue: "Maisuak dino hu-rrean dala beraren ordua, eta zuen etxean ospatu gura daualaPazkoa ikasleekin"».

Aste Santua. Irakurgaiak10

Page 11: Aste Santua Irakurgaiak

K Jesusek agindu eutsen lez egin eben ikasleek, eta pazko-afaria prestatu eben.

Zuetako batek saldu egingo nau.

Ilunabarrean, mahaian egoan Jesus hamabi ikasleekin eta,afaltzen ziharduela, esan eban:

† «Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau».

K Ikasleak, oso goibeldurik, itaunka hasi jakozan banaka:

S «Nik ete, Jauna?»

K Harek erantzun:

† «Nigaz plater beretik jaten diharduan batek salduko nau.Gizonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoen lez;baina zoritxarrekoa Gizonaren Semea salduko dauana! Hobe eu-kean jaio izan ez balitz».

K Orduan, Judasek —salduko ebanak— itaundu eutson:

S «Ni al naz, Maisu?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk esan dozu».

Hau nire gorputza da. Hau nire odola da.

K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedein-kapen-otoitza eginez, zatitu eta ikasleei emon eutsen, esanez:

† «Hartu egizue, jan: hau nire gorputza da».

K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza eginez, emoneutsen, esanez:

† «Edan guztiok honetatik: hau nire odola da-eta, itunarenodola, pekatuak parkatzeko guztien alde isuria. Hauxe dinotsuet:Hemendik aurrera ez dot gehiago ardorik edango, neure Aitarenerreinuan zuekaz ardo barria edango dodan egunera arte».

K Goratzarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben.

Aste Santua. Irakurgaiak 11

Page 12: Aste Santua Irakurgaiak

Joko dot artzaina, eta sakabanatuko dira artaldeko ardiak.

Jesusek esan eutsen:

† «Gaur gauean zuen guztion sinismenak huts egingo Neu na-zala-eta, honan dago-eta idatzita Liburu Santuan: "Joko dot ar-tzaina eta artaldeko ardiak sakabanatu egingo dira". Baina Ni,biztu ondoren, aurretik joango najatzue Galileara».

K Orduan, Pedrok esan eutson:

S «Beste guztiek Zugaitik huts egiten badabe ere, nik ezelanere ez».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak jo bainolehen, hiru aldiz ukatuko nozu».

K Pedrok esan eutson:

S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko».

K Eta gauza bera esaten eben ikasle guztiek.

Nahigabetzen hasi zan eta larritzen.

Jesus ikasleekin Getsemani eritzon landa batera heldu zan,eta esan eutsen:

† «Zagoze hemen, Ni hara otoitz egitera noan bitartean».

K Pedro eta Zebedeoren seme biak eroan zituan Beragaz.Tristura eta larria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen:

† Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagozezuhur Nigaz batera».

K Eta aurreratxoago joanik, ahuspez jarri zan eta otoitz egineban, esanez:

† «Ene Aita, ahal bada, urrundu egizu Nigandik kaliza min-gots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodan lez, Zuk guradozun lez baino».

K Joan zan ikasleakana eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esaneutson:

Aste Santua. Irakurgaiak12

Page 13: Aste Santua Irakurgaiak

† Beraz, ordu bete ere ezin izan zaree Nigaz erne egon? Za-goze erne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogozgartsu izan arren, ahula da-eta gizakia».

K Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin eban, esanez:

† «Ene Aita, kaliza mingots hau derrigorrez edan behar badot,egin bedi zure guraria».

K Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astunebezan-eta. Hareek itzita, barriro ere aldendu eta hirugarrenaldiz otoitz egin eban, lehengo berba berak esanez. Gero, ikas-leakana joan eta esan eutsen:

† Egin lo eta hartu atsedena. Hara, heldu da ordua GizonarenSemea pekatarien eskuetan itzia izateko. Jagi, goazen, hurreanda salduko nauana».

Eskuak jarri eutsoezan Jesusi, eta lotu egin eben.

K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Ha-mabietako bat; jente-talde handia etorren haregaz, abadeburueketa herriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak eskuetan zi-tuela. Saltzaileak seinale hau emon eutsen:

S «Nik musu emongo deutsodana, haxe da; atxilotu egizue».

K Bat-batean Jesusegana hurreratu eta esan eutson:

S «Agur, Maisu!»

K Eta musu emon eutson. Jesusek esan eutson:

† «Adiskide, egizu egitekoa»

K Orduan, besteek, Jesusegana hurreraturik, heldu eta atxi-lotu egin eben. Jesusegaz egozanetariko batek, eskua luzatuz,ezpatea atara eban, abade nagusiaren morroia jo eta belarriaebagi eutson. Jesusek esan eutson:

† «Bihurtu ezpatea bere lekura; ezpata darabilana ezpatazhilgo da. Zer uste dozu? Ezin deutsodala neure Aitari dei eginlaguntza eske? Hamabi aingeru-talde eta gehiago ipiniko leukezbat-batean nire esku. Baina zelan beteko litzatekez orduan Li-buru Santuak, honan jazo behar dauala dinoe-eta».

Aste Santua. Irakurgaiak 13

Page 14: Aste Santua Irakurgaiak

K Une haretan, Jesusek jenteari esan eutson:

† «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilekin, Niharrapatzera. Egunero jesarten nintzan tenpluan irakasten, etaez ninduzuen atxilotu. Baina guzti hau Profetek idatzitakoa betedaiten jazo da».

K Orduan, ikasle guztiek Jesus itzi eta ihes egin eben.

Ikusiko dozue Gizonaren Semea, Ahalguztidunaren eskumaldean jarten.

Jesus atxilotu ebenek Kaifas abade nagusiaren etxera eroaneben, han egozan-eta batuta lege-maisu eta herriko zaharrak.Pedro, Jesusi urrunetik jarraituz, abade nagusiaren jauregirainojoan zan eta, barrura sarturik, morroiekin jesarri zan, ha guztiazertan amaitzen zan ikusteko.

Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontra guzu-rrezko testigantza bila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; bainaez eben aurkitzen, guzurrezko testigu asko azaldu arren. Azke-nean, bi aurkeztu ziran, esanez:

S «Honek esan eban: "Jainkoaren santutegia desegin daiketeta hiru egunetan barriro eregi"».

K Zutundu zan orduan abade nagusia eta esan eutson:

S «Ez al deutsezu ezer erantzun behar zure kontrako salaketahorrei?»

K Baina Jesus isilik. Abade nagusiak esan eutson:

S «Jainko biziagaitik eskatzen deutsut: Esaiguzu Zu zareanMesias, Jainkoaren Semea».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk esan dozu. Eta gehiago dinotsuet: Oraindixe Gizona-ren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarrita eta zerukohodei gainean etorten ikusiko dozue».

K Orduan, abade nagusiak bere jantziak urratu zituan, esanez:

Aste Santua. Irakurgaiak14

Page 15: Aste Santua Irakurgaiak

S «Biraoa esan dau. Ba al dogu lekuko beharrizanik? Zeuekentzun dozue biraoa. Zer deritzazue?»

K Hareek erantzun:

S «Heriotzea merezidu dau».

K Orduan, aurpegira txistua bota eta ukabilkadak emon eu-tsoezan; beste batzuek matrailakoak emoten eutsoezan, esanez:

S «Asmau egik, Mesias: nork jo hau?»

Zin eginez ukatu eban: «Nik ez dot ezagutzen gizon hori!»

K Pedro kanpoan egoan jesarrita, patioan; neskame batek hu-rreratu eta esan eutson:

S «Zu ere Jesus Galilearragaz ibilten zinan».

K Pedrok guztien aurrean ukatu eban:

S «Ez dakit zertaz diharduzun».

K Atarira urten eban, eta beste neskame batek ikusi eta esaneutsen ingurukoei:

S «Hau Jesus Nazaretarragaz ibilten zan».

K Pedrok barriro ukatu eban, zin eginez:

S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»

K Handik laster, han egozanek Pedrogana hurreratu eta esaneutsoen:

S «Bai, zu ere horreetarikoa zara; hizkeran ezagun dozu».

K Orduan Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan:

S «Ez dot ezagutzen gizon hori!»

K Eta bat-batean oilarrak jo eban. Pedrori Jesusek esana go-goratu jakon: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nozu»,eta, kanpora urtenda, negarrari emon eutson samintasunez.

Pilato agintariagana eroan eben Jesus.

Eguna argitu ebanean, abadeburu eta herriko zahar guztiekbatu eta Jesusen aurkako erabagia hartu eben, heriotzara kon-

Aste Santua. Irakurgaiak 15

Page 16: Aste Santua Irakurgaiak

denatzeko. Eta loturik eroan eta Pilato gobernadorearen eskue-tan jarri eben.

Ez da zilegi diru hau atabakara botatea, odol-saria da-eta.

Judas saltzaileak, Jesus kondenatu ebela ikusirik, damu izaneban eta zidarrezko hogeita hamar txanponak abadeburu eta he-rriko zaharrei bihurtu eutsezan, esanez:

S «Pekatu egin dot errubakoa heriotzara emonez».

K Baina hareek erantzun eutsoen:

S «Eta guri zer? Hor konpon!»

K Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, handik urten eta bereburua urkatu eban. Abadeburuek dirua jaso eta esan eben:

S «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatea, odol-saria da-eta».

K Eta, alkarregaz erabagia hartu ondoren, «Lapikogilearen So-loa» erosi eben, kanpotarren hilerritarako. Horregaitik, gaur egunere, solo hari «Odol Solo» deritzo. Honan bete zan Jeremias profe-teak esana: «Zidarrezko hogeita hamar txanpon hartu ebezan; horiizan zan israeldarrek ezarri eutsoen salneurria. Eta LapikogilearenSoloa erosteko erabili ebezan, Jaunak agindu eustan lez».]

Zu al zara juduen erregea?

Jesus Gobernadorearen aurrera aurkeztu eben. Gobernado-reak itaundu eutson:

S «Zu al zara juduen erregea?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk dinozu».

K Abadeburuak eta herriko zaharrak salatu eta salatu zihar-duen Jesusen aurka, baina harek ez eban berbarik erantzuten.Pilatok esan eutson:

S «Ez al dozu entzuten zenbat gauza ataraten daben zure kontra?»

Aste Santua. Irakurgaiak16

Page 17: Aste Santua Irakurgaiak

K Jesusek salakuntza bakar bati ere ez eutson erantzunikemoten-eta, zehatz harriturik egoan Gobernadorea. Pazko-jaiguztietan preso bat askatzeko ohiturea eban Gobernadoreak,herriak gura ebana. Bazan orduan preso entzutetsu bat, Barra-bas eritzona. Herria batu zanean, Pilatok itaundu eutsen:

S «Nor gura dozue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias dalakoa?»

K Baekian-eta bekaitzez emon eutsoela Jesus. Auzitegian je-sarririk egoala, emazteak mandatu hau bialdu eutson:

S «Ez zaitez sartu errubako Horregaz; asko sufridu dot bartamesetan Hori dala-eta».

K Baina abadeburuek eta herriko zaharrek jentea berotueben, Barrabasen askapena eta Jesusen heriotzea eskatu egie-zan. Gobernadoreak barriro itaundu eutsen:

S «Bietako zein gura dozue askatzea?»

K Hareek erantzun:

S «Barrabas».

K Pilatok esan eutsen:

S «Eta zer egin behar dot Jesusegaz, Mesias dalakoagaz?»

K Danek erantzun eben:

S «Josi kurutzean!»

K Eta harek:

S «Zer oker egin dau, bada?»

K Hareek, gero eta deadar handiagoz:

S «Josi kurutzean!»

K Pilatok, dana alperrik zala eta gainera iskanbila sortzerajoiala ikusirik, ura hartu eta eskuak garbitu ebazan jentearen au-rrean, esanez:

S «Ez naz gizon honen heriotzearen erantzule. Zeuek ikusi!»

K Herri osoak erantzun eban:

S «Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzearenerantzule!»

Aste Santua. Irakurgaiak 17

Page 18: Aste Santua Irakurgaiak

K Orduan, Barrabas askatu eutsen eta Jesus, zigortarazo on-doren, hareen eskuetan itzi eban, kurutzeratu egien.

Agur, juduen erregea!

Gobernadorearen gudariek jauregira eroan eben Jesus eta gu-dari-talde osoa batu eben haren inguruan. Soinekoak erantzi etapurpurazko kapea jantzi eutsoen. Arantzaz eginiko koroia ezarrieutsoen buruan eta kainaberea eskuan. Eta, aurrean belaunika-turik, iseka egiten eutsoen, esanez:

S «Agur, juduen erregea!»

K Txistua botaten eutsoen eta, kainaberea kendurik, buruanjoten eben. Nahiko iseka egin ondoren, kapea kendu eta beresoinekoak jantzi eutsoezan. Gero, kurutzean jostera eroan eben.

Haregaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebezan.

Urtetean, Zireneko gizon bat aurkitu eben, Simon eritzona,eta Jesusen kurutzea eroatera behartu eben. Golgota izeneko le-kura heldu ziranean —Golgotak "Buru-hazur" esan gura dau—,behazunez nahastautako ardoa emon eutsoen edatera; Jesusektxastatu eban, baina ez eban edan gura izan. Kurutzean josi ebe-nean, gudariek Jesusen jantziak banatu ebezan, zotz eginez, etahan gelditu ziran jesarrita Ha zaintzen.

Buruaren gainekaldean kondenazinoaren arrazoia ipini ebenidatzita: HAU JESUS DA, JUDUEN ERREGEA. Jesusegaz bateangaizkile bi kurutzeratu ebezan, bata eskuman eta bestea ezkerrean.

Jainkoaren Seme baldin bahaz, jaitsi hadi kurutzetik!

Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruarieragin eta esanez:

S «Santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregiten eihoan horrek, salbau egik heure burua, Jainkoaren Seme baldinbahaz! Jaitsi hadi kurutzetik!»

Aste Santua. Irakurgaiak18

Page 19: Aste Santua Irakurgaiak

K Era berean, abadeburu, lege-maisu eta herriko zaharrek ereburla egiten eutsoen, esanez:

S «Besteak salbatu jozak, eta bere burua ezin salbatu. Israelgoerregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, eta sinistuko joaguBeragan. Jainkoagan jarri jok uste ona; libratu dagiala orain, maitebaldin bajok; ez joan, bada, Jainkoaren Seme zala esaten?»

K Beragaz kurutzean josirik egozan gaizkile biek ere irainegiten eutsoen.

Eli, Eli, lema sabaktani.

Eguerditik hirurak arte, ilundu egin zan lurbira osoa. Hirurakinguruan, Jesusek oihu handiz esan eban:

† «Eli, Eli, lema sabaktani»,

K —hau da:

† «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»—

K Hau entzutean, bertan egozan batzuek esan eben:

S «Eliasi deika jabilk».

K Bat-batean, hareetako batek, lasterka joan, ozpinetan bus-titako belakia hartu eta, kainabera bati muturrean jarriz, edatenemon eutson. Besteek, ostera, inoen:

S «Egon, ea jatorkon Elias salbatzera».

K Baina Jesusek, barriro deadar handia eginez, azken arnasaemon eban.

Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik be-heraino; lurrikarea izan zan eta harkaitzak zartatu egin ziran; hi-lobiak edegi eta hilda egozan santu asko biztu egin ziran. Ho-neek, euren hilobietatik urten eta, Jesus biztu ondoren, uri san-tuan sartu ziran eta jente askori agertu jakezan. Lurrikara etajazoera guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta haregaz Jesuszaintzen egozan besteek, bildurrak jota, esan eben:

Aste Santua. Irakurgaiak 19

Page 20: Aste Santua Irakurgaiak

S «Benetan, Jainkoaren Semea zan Hau ».

[K Baziran han emakume asko ere, urrunetik begira; Jesusi ja-rraituz Galileatik etorriak ziran, haren zerbitzari; hareen artean,Maria Magdalena, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeo-ren semeen ama.

Josek beretzat zulatutako hilobi barrian ipini eban Jesusengorpua.

Ilunabarrean, Jose eritzon Arimateako gizon aberats bat etorrizan, bera ere Jesusen ikaslea. Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gor-pua eskatu eutson. Orduan, Pilatok emoteko agindu eutsen. Josek,Jesusen gorpua harturik, izara garbi batean batu eta harkaitzeanzulatutako bere hilobi barrian ipini eban. Gero, harri handi batirauliz, hilobiko sarrerea itxi eban eta joan egin zan. Maria Magda-lena eta beste Maria hilobi aurrean jesarrita egozan.

Badozuez zeuen guardiak; zoaze eta zaindu dakizueneran.

Pazko-jaia prestatzeko egunaren ondoren, zapatuan, abade-buruek eta fariseuek Pilatogana alkarregaz joan eta esan eu-tsoen:

S «Jauna, gogoratu gara guzur-saltzaile Harek, artean bizizala, esan ebala: "Hiru egunen buruan biztu egingo naz". Aginduegizu, beraz, hilobia zaintzeko hirugarren egunera arte; ez dai-tela jazo haren ikasleek gorpua ostu eta gero "Biztu da hilen ar-tetik" herriari esanez etortea. Azken engainu hau lehenengoabaino okerragoa izango litzateke».

K Pilatok erantzun eutsen:

S «Badozuez zeuen guardiak. Zoaze eta zaindu dakizuen eran».

K Joan ziran, bada, eta hilobia segurtatu eben, harria zigila-tuz eta guardia ipiniz.]

Aste Santua. Irakurgaiak20

Page 21: Aste Santua Irakurgaiak

B

EBANJELIOA Mk 14, 1—15, 47

Ebanjelio aurreko txatala Ikusi Flp 2, 8-9

V/. Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban,

eta izen guztien gaineko izena emon eutson.Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean emoten

diran zatiak itzi daitekez.

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Markosen liburutik.

Jesus maltzurkeriaz zelan atxilotuko ebilzan, hilteko.

[K Handik egun bira, Pazkoa eta Legamina bako Ogien jaiaospatzen ziran. Abadeburuak eta lege-maisuak Jesus maltzurke-riaz zelan atxilotuko ebilzan, hilteko. Baina hau inoen:

S «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik izan ez daiten».

Aldez aurretik igurtzi dau nire gorputza hilobirako.

K Jesus Betanian zan, Simon lepradunaren etxean. Mahaianegoala, emakume bat etorri zan, hartzurizko ontzian nardozkoukendu usain gozodun eta garestia ekarrela. Ontzia hausi eta Je-susi burura isuri eutson. Batzuek, hasarre, honan esaten eutsoenalkarri:

S «Zergaitik holan alperrik galdu ukendu hori? Hirurehun de-narioz goitik saldu zeikean eta dirua behartsuei emon».

K Eta marmarrean ziharduen emakumearen aurka. Baina Je-susek esan eutsen:

† «Itziozue bakean; zergaitik gogaitzen dozue? Egintza onaegin dau Nigaz. Izan ere, behartsuak beti dozuez zeuen artean,eta gura dozuenean on egin deikeezue; baina Ni ez nozue be-

Aste Santua. Irakurgaiak 21

Page 22: Aste Santua Irakurgaiak

tiko izango. Honek ahal ebana egin dau: aldez aurretik igurtzidau nire gorputza hilobirako. Benetan dinotsuet: mundu guztianzehar, Barri Ona iragarriko dan toki guztietan aitatuko da honekegin dauana, beraren gomutagarri».

Judas Iskarioteri dirua agindu eutsoen.

K Judas Iskariote, Hamabietako bat, abadeburuakana joanzan, Jesus hareen eskuetan izteko asmoz. Hori entzutean, poztuegin ziran eta dirua agindu eutsoen. Eta Jesus hareen eskuetanizteko egokiera bila hasi zan Judas.

Non da ikasleekin pazko-bildotsa jateko tokia?

Legamina bako Ogien Jaiko lehen eguna zan, pazko-bildotsahilten zaneko eguna. Ikasleek itaundu eutsoen Jesusi:

S «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»

K Harek ikasleetako bi bialdu zituan, esanez:

† «Zoaze urira, eta ur-suila daroan gizon bategaz egingodozue topo; jarraitu egiozue, eta sartuko dan etxeko nagusiariesan: "Maisuak itauntzen dau non dagoan ikasleekaz pazko-bil-dotsa jateko tokia". Harek gela handi bat erakutsiko deutsuegoian, jantzirik eta atonduta. Prestatu hantxe behar doguzanak».

K Joan ziran ikasleak eta, urira heltzean, Jesusek esan eutsenlez aurkitu eben dana, eta pazko-afaria prestatu eben.

Zuetako batek saldu egingo nau, Nigaz jaten diharduan batek

Ilunabarrean, joan zan Jesus Hamabiekaz eta, mahaian afal-tzen ziharduela, Jesusek esan eutsen:

† «Benetan dinotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, Nigazjaten diharduan batek».

K Hareek goibeltzen hasi ziran eta bata bestearen ondorenitaunka:

S «Nik ete?»

Aste Santua. Irakurgaiak22

Page 23: Aste Santua Irakurgaiak

K Jesusek erantzun:

† «Hamabietako batek, Nigaz plater beretik jaten dihardua-nak. Gizonaren Semea badoa, Liburu Santuek Haretaz dinoenlez; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko dauana! Hobeleukean jaio izan ez balitz».

Hau nire gorputza da. Hau nire odola da, itunaren odola.

K Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedein-kapen-otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez:

† «Hartu egizue: hau nire gorputza da».

K Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza esanez, emoneutsen, eta guztiek edan eben bertatik. Eta esan eutsen:

† «Hau nire odola da, itunaren odola, guztien alde isuria. Be-netan dinotsuet: Ez dot gehiago ardorik edango, Jainkoarenerreinuan ardo barria edango dodan egunera arte».

Oilarrak birritan jo baino lehen, zuk hiru bider ukatukonozu.

K Goratzarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben. Je-susek esan eutsen:

† «Guztion sinismenak huts egingo dau, honan dago-eta ida-tzirik Liburu Santuan: "Joko dot artzaina eta ardiak sakabanatuegingo dira". Baina Ni, biztu ondoren, aurretik joango najatzueGalileara».

K Orduan, Pedrok esan eutson:

S «Guztiek huts egiten badabe ere, nik ez».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Benetan dinotsut: Gaur gauean bertan, oilarrak birritan jobaino lehen, zuk hiru bider ukatuko nozu».

K Baina Pedrok gero eta areago:

S «Zugaz hil behar badot ere, ez zaitut ezelan ere ukatuko».

K Eta gauza bera esaten eben guztiek.

Aste Santua. Irakurgaiak 23

Page 24: Aste Santua Irakurgaiak

Ikara eta larria sentitzen hasi zan.

Getsemani eritzon landa batera heldu ziran, eta Jesusek esaneutsen ikasleei:

† «Zagoze hemen, Nik otoitz egiten dodan bitartean».

K Pedro, Santiago eta Joan eroan zituan Beragaz. Ikara eta la-rria sentitzen hasi zan, eta esan eutsen:

† «Hilteko zorian nago tristuraz; gelditu hemen eta zagozeerne».

K Eta aurreratxoago joanik, lurrean jausi eta otoizka hasijakon Jainkoari, urrundu ekiola ordu ha, ahal bazan. Honaninoan:

† «Abba! Aita! Zuk guztia daikezu; urrundu egizu Nigandikkaliza mingots hau. Baina ez bedi egin Nik gura dodana, Zukgura dozuna baino».

K Ikasleakana joan eta lotan aurkitu zituan. Pedrori esan eu-tson:

† «Simon, lotan? Ordu bete ere ezin izan zara erne egon? Za-goze erne eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen: gogozgartsu izan arren, ahula da-eta gizakia».

K Barriro aldendu eta otoitz egin eban, lehengo berbak eurakesanez. Eta barriro bihurturik, lotan aurkitu zituan, begiak astunebezan-eta; hareek ez ekien zer erantzun. Hirugarrenez joanjaken eta esan eutsen:

† «Egin lo eta hartu atsedena. Nahikoa da! Heldu da ordua:hona Gizonaren Semea pekatarien eskuetan itzia. Jagi, goazen,hurrean da salduko nauana».

Atxilotu eta eroan arduraz.

K Oraindino berbetan ziharduala, han azaldu zan Judas, Ha-mabietako bat; jente-taldea etorren haregaz, abadeburuek, lege-maisuek eta herriko zaharrek bialduta, ezpatak eta makilak es-kuetan zituela. Saltzaileak seinale hau emon eutsen:

Aste Santua. Irakurgaiak24

Page 25: Aste Santua Irakurgaiak

S «Nik musu emongo deutsodana, haxe da; atxilotu eta eroanarduraz».

K Heldu baizen laster, Jesusegana hurreratu eta esan eutson:

S «Maisu!»

K Eta musu emon eutson. Besteek heldu eta atxilotu egineben. Han egoan batek ezpatea atara, abade nagusiaren morroiajo eta belarria ebagi eutson. Jesusek esan eutsen:

† «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilakin, Niharrapatzera. Egunero zuen artean nengoan tenpluan irakasten,eta ez ninduzuen atxilotu. Baina holan behar dau, Liburu San-tuetan idatzia bete daiten».

K Ikasleek Jesus itzi eta ihes egin eben. Gazte bat ondorenjoakon, soinean izara bat besterik ez ebala, eta eskua jarri eu-tsoen; baina harek, izarea itzi eta ihes egin eban biluzik.

Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?

Jesus abade nagusiaren etxera eroan eben, eta han batu ziranabadeburu, herriko zahar eta lege-maisuak. Jesusen ondorenjoan zan Pedro, urrundik jarraituz, abade nagusiaren jauregi ba-rruraino. Eta morroiekin batera jesarrita, sutondoan berotzenziharduan.

Abadeburuak eta Batzar Nagusi osoa Jesusen kontrako leku-kotasun bila ebilzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez ebenaurkitzen. Asko ziran haren aurka guzurrezko testigantza egitenebenak; baina lekukotasunak ez etozan bat. Batzuek jagi eta gu-zurrezko testigantza hau egin eben Jesusen kontra:

S «Guk entzun deutsogu esaten: "Nik desegingo dot gizaeskuz egindako santutegi hau eta hiru egunetan beste bat ere-giko dot, giza eskuz egin bakoa"».

K Baina honetan ere ez etozan bat hareen testigantzak. Or-duan, abade nagusiak, batzarraren erdian zutunik, itaundu eu-tson Jesusi:

Aste Santua. Irakurgaiak 25

Page 26: Aste Santua Irakurgaiak

S «Ez al dozu ezer erantzun behar? Zer dira zure kontrako sa-laketa horreek?»

K Baina Jesus isilik egoan eta ez eban ezer erantzuten. Abadenagusiak barriro itaundu eutson:

S «Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?»

K Jesusek erantzun:

† «Bai, Neu naz, eta Gizonaren Semea Jainko ahalguztiduna-ren eskuman jesarrita eta zeruko hodei artean etorten ikusikodozue».

K Abade nagusiak bere soinekoak urratu zituan, esanez:

S «Ba al dogu lekuko beharrizanik? Zeuek entzun dozue bi-raoa. Zer deritzozue?»

K Guztiek heriotzea merezi ebala erabagi eben. Batzuk txis-tua botaten hasi jakozan eta, aurpegia estalduz, ukabilkadakemoten eutsoezan, esanez:

S «Asmau egik, profeta!»

K Guardiek ere matrailakoka erabilen.

Ez dot ezagutzen zuek dinozuen gizon hori!

Pedro beheko patioan egoala, abade nagusiaren neskame batetorri zan. Pedro berotzen ikusirik, begira-begira jarri eta esaneutson:

S «Zu ere Nazareteko Jesusegaz ibilten zinan».

K Baina harek ukatu egin eban:

S «Ez dakit zer dinozun ere, ez deutsut ulertzen!»

K Kanpora, atarira, urten eban, eta oilarrak jo eban. Ikusieban neskameak eta han egozanei ere esan eutsen:

S «Hau horreetarikoa da».

K Pedrok barriro ukatu eban. Handik laster, han egozanekere holan inoen:

S «Bai, zu ere horreetarikoa zara, galilearra zara-eta».

Aste Santua. Irakurgaiak26

Page 27: Aste Santua Irakurgaiak

K Pedro biraoka eta madarikazinoka hasi zan:

S «Ez dot ezagutzen zuek dinozuen gizon hori!»

K Eta bat-batean oilarrak bigarrenez jo eban. Jesusek esanagogoratu jakon Pedrori: «Oilarrak birritan jo baino lehen, zukhiru aldiz ukatuko nozu», eta negarrari emon eutson.]

Gura al dozue juduen erregea askatzea?

Eguna argitu baizen laster, abadeburu, herriko zahar eta lege-maisuak batu ziran —Batzar Nagusi osoa— eta, erabagia hartuondoren, Jesus loturik eroan eta Pilatoren eskuetan jarri eben.Pilatok itaundu eutson:

S «Zu al zara juduen erregea?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk dinozu».

K Abadeburuek salatu eta salatu ziharduen haren aurka. Pila-tok itaundu eutson barriro:

S «Ez al dozu ezer erantzun behar? Begira zenbat salakuntzaegiten daben zure aurka».

K Baina Jesusek ez eutson gehiago erantzun, eta harriturikegoan Pilato. Pazko-jai guztietan preso bat askatu ohi eban Pila-tok, herriak eskatzen ebana. Bazan espetxean Barrabas izenekobat, matxinadakoan giza hilketa bat egin eben beste matxinatue-kaz batean. Igon eban jenteak Pilatoren jauregira eta ohituraebana emoteko eskatzen hasi ziran. Pilatok erantzun eutsen:

S «Gura al dozue juduen erregea askatzea?»

K baekian-eta abadeburuek bekaitzez emon eutsoela Jesus.Baina abadeburuek jentea berotu eben, Barrabas askatzeko es-katu egian. Pilatok barriro itaundu eutsen:

S «Eta zer egin behar dot juduen errege esaten deutsozuenHorregaz?»

K Hareek, orduan, deadarka:

S «Josi kurutzean!»

Aste Santua. Irakurgaiak 27

Page 28: Aste Santua Irakurgaiak

K Eta Pilatok:

S «Zer oker egin dau, bada?»

K Hareek, gero eta deadar handiagoz:

S «Josi kurutzean!»

K Pilatok, orduan, jenteari atsegin emoteagaitik, Barrabas as-katu eutsen eta Jesus, zigortarazo ondoren, hareen eskuetan itzieban, kurutzeratu egien.

Arantzaz egindako koroia ipini eutsoen.

Gudariek Gobernadorearen jauregi barrura eroan eben Jesuseta gudari-talde osoa batu eben. Purpurazko jantzia ipini eu-tsoen soinean eta arantzaz egindako koroia buruan. Eta agurkahasi jakozan:

S «Agur, juduen erregea!»

K Kainaberaz buruan joten eben eta txistua botaten eutsoeneta, belaunikaturik, aurrean ahuspez jarten jakozan. Nahiko isekaegin ondoren, purpurazko jantzia kendu eta bere soinekoak jantzieutsoezan. Gero, atara eta kurutzean josteko eroan eben.

Golgota izeneko lekura eroan eben Jesus.

Solotik etxerakoan handik joian bat, Simon Zirenekoa, Ale-xandro eta Ruforen aita, kurutzea eroatera behartu eben. Gol-gota izeneko lekura eroan eben Jesus (Golgotak "Buru-hazur"esan gura dau).

Gaizkileen kidekotzat jo eben.

Mirraz nahastutako ardoa eskeini eutsoen, baina ez eban hartu.Kurutzean josi eben, eta gudariek haren jantziak banatu ebezan,zer norentzat zotz eginez. Bederatziak ziran kurutzeratu ebenean.Honan inoan kondenaren arrazoia adierazoten eban idazkunak:JUDUEN ERREGEA. Jesusegaz batean gaizkile bi kurutzeratu ebe-zan, bata eskuman eta bestea ezkerrean. Honan bete zan LiburuSantuak dinoana: «Gaizkileen kidekotzat jo eben».

Aste Santua. Irakurgaiak28

Page 29: Aste Santua Irakurgaiak

Besteak salbau jozak, eta bere burua ezin salbau!

Handik igaroten ziranek irain egiten eutsoen Jesusi, buruarieragin eta esanez:

S «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan barriro eregitenei dauana! Salbau egik heure burua! Jaitsi hadi kurutzetik!»

K Era berean, abadeburuek ere, lege-maisuekin batean, burlaegiten eutsoen, esanez:

S «Besteak salbau jozak, eta bere burua ezin salbau. Mesiaseta Israelgo erregea ei dok; jaitsi daitela orain kurutzetik, ikusieta sinistu dagigun».

K Beragaz kurutzean josiak egozanek ere irain egiten eu-tsoen.

Jesusek, deadar handia eginez, azken arnasa emon eban.

Eguerdian, ilundu egin zan lurbira osoa hirurak arte. Hirure-tan, Jesusek oihu handiz esan eban:

† «Eloi, Eloi, lema sabaktani»,

K —hau da,

† «Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu?»—.

K Hau entzutean, han egozan batzuek esan eben:

S «Eliasi deika ziharduk».

K Orduan batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta,kainabera bati muturrean jarriz, edaten emon eutson, esanez:

S «Egon, ea jatorkon Elias, kurutzetik jaistera».

K Baina Jesusek, deadar handia eginez, azken arnasa emon eban.

Hemen belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zan, goitik be-heraino. Aurrean egoan erromatar ehuntariak, zelan hil zanikustean, esan eban:

S «Benetan, gizon hau Jainkoaren Semea zan».

Aste Santua. Irakurgaiak 29

Page 30: Aste Santua Irakurgaiak

[ K Baziran han emakume batzuk ere, urrundik begira; ha-reen artean, Maria Magdalena, Santiago gaztearen eta Joserenama Maria, eta Salome; honeek Jesusen ondoren eta berarenzerbitzuan ibiliak ziran, Galilean egoala. Baziran beste ema-kume asko ere, Jesusegaz Jerusalemera igon ebenak.

Josek izaran batu eban eta harkaitzean zulatutako hilobian ipini.

Ilunabarrean —zapatu-bezperea zan egun ha, Pazko-jairakoprestaketa-eguna—, Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartuzan, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseilukide ospetsuazan, eta Jainkoaren erreinua noiz helduko zain egoan. Harrituzan Pilato Jesus ordurako hil izateaz eta, ehuntariari dei eginez,aspaldi hil izan zan itaundu eutson. Ehuntariaren argibideakjaso ondoren, gorpua eroateko baimena emon eutson Joseri.Honek izara bat erosi eta, Jesus kurutzetik jaitsirik, izaran batueban eta harkaitzean zulatutako hilobian ipini. Gero, harri batirauliz, hilobiko sarrerea itxi eban. Maria Magdalena eta Maria,Joseren ama, non jarten eben begira egozan.]

Aste Santua. Irakurgaiak30

Page 31: Aste Santua Irakurgaiak

C

EBANJELIOA Lk 22, 14—23, 56

Ebanjelio aurreko txatala Ikusi Flp 2, 8-9

V/. Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,

eta izen guztien gaineko izena emon eutson.Irakurgai laburragoa egin gura bada, kako [ ] artean emoten diran

zatiak itzi daitekez.

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Lukasen liburutik

Baneban gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekinegiteko.

[K Ordua etorri zanean, Jesus mahaian jarri zan apostoluekineta esan eutsen:

† «Baneban gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau zuekinegiteko. Hara zer dinotsuedan: ez dot gehiago Pazkorik ospa-tuko, hau Jainkoaren erreinuan ere betera heldu arte».

K Eta kaliza bat hartu, esker oneko otoitza egin eta esaneban:

† «Hartu egizue eta banandu zeuen artean. Hara zer dinotsue-dan: ez dot gaurtik gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuaheldu arte».

Egizue hau nire oroigarri.

K Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu etaemon egin eutsen, esanez:

† «Hau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue haunire oroigarri».

Aste Santua. Irakurgaiak 31

Page 32: Aste Santua Irakurgaiak

K Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez:

† «Kopa hau itun barria da, zuentzat isurtzen dan nire odolazezarria».

Zoritxarrekoa Gizonaren Semea salduko dauana!

«Baina begiratu, Nigaz mahaian dago salduko nauana. Gizo-naren Semea badoa, erabagita dagoan lez; baina dohakabea sal-duko dauana!»

K Ikasleak alkarren artean itaunka hasi ziran, nor izan ete ei-tekean hori egingo ebana.

Ni zerbitzari lez nago zuen artean.

Eztabaida sortu zan ikasleen artean, zein ete zan euretarikohandiena. Jesusek esan eutsen:

† «Herrietako erregeek menpean hartzen dabez euren herriak,eta agintedunek "Ongile" deitzea gura izaten dabe. Zuek ez jokatuholan; zuen artean nagusiena izan bedi gazteenaren pareko, etaagintaria zerbitzariaren pareko. Izan ere, zein ete da handiago, ma-haian jarrita dagoana ala zerbitzen diharduana? Ez ete da mahaiandagoana? Bada, Ni zerbitzari lez nago zuen artean.

Zuek Nigaz iraun dozue nire probaldietan. Eta Nik erreinuaemoten deutsuet, Aitak Niri emon eustan lez; nire mahaian janeta edango dozue nire erreinuan, eta tronuetan jesarriko zaree,Israel herriko hamabi leinuak epaitzeko».

Zuk, Nigana bihurtzean, sendotu egizuz zeure senideak.

K Eta esan eban gainera:

† «Simon, Simon! Satanasek beretzat gura zaitue, garia galba-hean lez zuek astintzeko; baina Nik otoitz egin dot zure alde,zure fedea amatau ez daiten. Eta zuk, Nigana bihurtzean, sen-dotu egizuz zeure senideak».

K Pedrok esan eutson:

Aste Santua. Irakurgaiak32

Page 33: Aste Santua Irakurgaiak

S «Jauna, prest nago Zugaz baita kartzelara eta heriotzara erejoateko».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Hara Nik dinotsudana, Pedro: gaur oilarrak joterako, hirubider ukatuko dozu Ni ezagutzen nozula».

Nigan bete beharra da idatzirik dagoana.

K Ondoren, guztiei esan eutsen:

† «Falta izan al zenduen ezer, poltsarik eta zakutorik eta oi-netako barik bialdu zindudazenean?»

K Hareek erantzun:

S «Ezer ere ez».

K Jesusek barriro:

† «Orain, ostera, poltsea dauanak hartu dagiala eta gauza berazakutoa dauanak ere; eta ezpatarik ez dauanak saldu dagialasoingainekoa eta erosi ezpatea. Izan ere benetan dinotsuet,Nigan bete beharra dala Liburu Santuan idatzirik dagoan hau:"Gaizkileen kidekotzat jo eben". Izan ere, nireak laster egingodau».

K Hareek esan eutsoen:

S «Jauna, badoguz hemen ezpata bi».

K Harek erantzun:

† «Nahikoa da!»

Larriak harturik, areago otoitz egiten eban Jesusek.

K Urten eban Jesusek eta, ohi eban lez, Oliamendira joanzan; ikasleek ere jarraitu eutsoen. Hara heltzean, Jesusek esaneutsen:

† «Egizue otoitz tentaldian ez jausteko».

K Eta hareekandik harrikada bat bide aldendurik, belaunikohonan egiten eban otoitz:

Aste Santua. Irakurgaiak 33

Page 34: Aste Santua Irakurgaiak

† «Aita, gura badozu, urrundu egizu Nigandik kaliza mingotshau; baina ez bedi egin nire guraria, zurea baino».

K Honetan, aingeru bat agertu jakon zerutik, adore emonez.Eta, larriak harturik, are eta lehiatsuago egiten eban otoitz. Izer-dia tantaka erion lurrera, odola baizen lodi. Otoitzetik zutiturik,ikasleakana joan zan; nahigabearen nahigabez, lokarturik aur-kitu zituan, eta esan eutsen:

† «Zelan zagoze lo? Jagi eta egin otoitz, tentaldian ez jausteko».

Judas, musu bategaz saltzen al dozu Gizonaren Semea?

K Oraindino berbetan ziharduala, gizatalde bat agertu zan;Hamabietako bat, Judas eritzona, etorren hareen buru, eta Jesu-segana hurreratu zan musu emotera. Jesusek esan eutson:

† «Judas, musu bategaz saltzen al dozu Gizonaren Semea?»

K Jazotera joiana ikusirik, Jesusen inguruan egozanek esaneutsoen:

S «Jauna, erasoko al deutsegu ezpataz?»

K Eta hareetako batek abade nagusiaren morroia jo eta esku-mako belarria moztu eutson. Baina Jesusek esan eban:

† «Itzi! Nahikoa da!»

K Eta, belarria ikutuz, osatu egin eban. Orduan, berarenaurka etorri ziran abadeburu, tenpluko guardiaburu eta herrikozaharrei esan eutsen:

† «Lapur baten bila lez etorri zaree, ezpata eta makilakin.Egunero zuekaz nintzan tenpluan, eta ez zeusten eskurik jarri;baina oraintxe da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia».

Kanpora urtenik, negarrari emon eutson Pedrok samintasunez.

K Jesus preso hartu eta abade nagusiaren etxera eroan eben.Pedrok urrundik jarraitu eutson. Batzuk patio erdian sua biztueta inguruan jesarrita egozan; Pedro ere hareen artean jesarri

Aste Santua. Irakurgaiak34

Page 35: Aste Santua Irakurgaiak

zan. Neskame batek, Pedro sutondoan jesarrita ikustean, begira-begira jarri eta esan eutson:

S «Hau ere Jesusegaz ibilten zan».

K Baina harek ukatu egin eban:

S «Emakume, nik ez dot ezagutzen Hori!»

K Handik bat-batean, beste batek ikusi eta esan eutson:

S «Zu ere horreetarikoa zara».

K Eta Pedrok:

S «Ez, gizona! Ni ez!»

K Handik ordu betera edo, beste batek gogor egiten eban:

S «Bai, hau ere Jesusegaz ibili ohi zan, galilearra da-eta».

K Pedrok erantzun eban:

S «Ez dakit zertaz diharduzun, gizona!»

K Eta une berean, oraindino berbetan ziharduala, oilarrak joeban. Bihurtu zan Jauna eta Pedrori begiratu eutson. Gogoratujakon Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen,hiru aldiz ukatuko nozu», eta, kanpora urtenik, negarrari emoneutson samintasunez.

Asmau egik, profeta: nork jo hau?

Jesus preso eukenek burlaka eta joka erabilen. Begiak estal-durik, itauntzen eutsoen:

S «Asmau egik, profeta: nork jo hau?»

K Eta beste berba iraingarri asko esaten eutsoezan.

Batzar Nagusira eroan eben.

Eguna argitu ebanean, herriko Zaharren Kontseilua, abade-buruak eta lege-maisuak batu ziran eta Jesus Batzar Nagusiraeroan eben. Honan esan eutsoen:

S «Mesias baldin bazara, esaiguzu».

K Jesusek erantzun:

Aste Santua. Irakurgaiak 35

Page 36: Aste Santua Irakurgaiak

† «Esaten badeutsuet, ez deustazue sinistuko eta, itauntzenbadeutsuet, ez deustazue erantzungo. Baina hemendik aurrera,Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuman jesarritaegongo da».

K Orduan, danek esan eben:

S «Beraz, Jainkoaren Semea zara?

K Harek erantzun eutsen:

† «Zeuek dinozue, Neu naz».

K Hareek orduan:

S «Ba al dogu testigantza beharrik? Geuk entzun dogu bera-ren ahotik».]

K Jagi ziran danak eta Pilatogana eroan eben Jesus.

Nik ez deutsot errurik aurkitzen gizon honi.

Han Jesus salatzen hasi ziran:

S «Gure herria nahastuten aurkitu dogu hau; enperadorearizergak ordaintzea galarazoten dau eta Bera Mesias, erregea, dalaesaten».

K Pilatok itaundu eutson:

S «Juduen erregea al zara?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Zeuk dinozu».

K Pilatok abadeburu eta jente-taldeari esan eutsen:

S «Nik ez deutsot errurik aurkitzen gizon honi».

K Baina hareek, behin eta barriro:

S «Judea guztian zehar herria asaldatzen dihardu bere iraka-tsiekin, Galileatik hasi eta honaino».

K Hori entzutean, gizon ha galilearra zan itaundu eban Pila-tok. Eta, Herodesen menpekoa zala jakin ebanean, Hareganabialdu eban, Jerusalemen zan-eta egun hareetan.

Aste Santua. Irakurgaiak36

Page 37: Aste Santua Irakurgaiak

Herodesek, bere gudariekin batean, mespretxuz erabilieban Jesus.

Biziro poztu zan Herodes Jesus ikustean, aspaldian eban-etaHa ikusteko gogoa, Haretaz entzun izan ebanagaitik; mirarirenbat egiten ikusiko ebala ere itxaroten eban. Herodesek galderaasko egin eutson, baina Jesusek ez eutson berbarik ere eran-tzun. Bitartean, abadeburu eta lege-maisuek salatu eta salatuziharduen. Herodesek, bere gudariekin batean, Jesus mespre-txuz eta isekaz erabili ondoren, soineko disdiratsu bat jantzi etaPilatogana bialdu eban barriro. Egun haretan adiskidetu eginziran Pilato eta Herodes, lehen arerio ziran-eta.

Jesus euren esku itzi eutsen Pilatok.

Abadeburuak, agintariak eta herria barriro baturik, esan eu-tsen Pilatok:

S «Gizon hau herriaren nahasle lez ekarri deustazue; bainaitaunak egin deutsodaz zuen aurrean eta ez deutsot aurkitu zuekegozten deutsozuen errurik bat ere; ezta Herodesek ere, guganabialdu dau-eta ostera. Honek ez dau heriotzea merezi dauanikezer egin. Beraz, zigorraldi bat emon eta askatu egingo dot».

K Baina, guztiek aho batez deadarka esan eutsoen:

S «Kendu hori eta askatu eiguzu Barrabas».

K Barrabas hau urian izandako matxinada eta giza hilketa ba-tegaitik espetxean sartu eben. Jesus askatu guran, Pilatok ba-rriro berba egin eutsen. Baina hareek deadarka jarraitu eben:

S «Kurutzera hori! Josi kurutzean!»

K Pilatok hirugarren aldiz esan eutsen:

S «Zer oker egin dau, bada, Honek? Nik ez dot hau kondena-tzeko arrazoirik aurkitzen. Beraz, zigorraldi bat emon eta askatuegingo dot».

K Baina hareek deadar eta deadar jardun eben kurutzeratuegiala eskatuz, eta gero eta handiagoak ziran deadarrak.

Aste Santua. Irakurgaiak 37

Page 38: Aste Santua Irakurgaiak

Orduan, Pilatok hareen eskabideari men egitea erabagi eban,eta hareek eskatzen ebena —matxinada eta hilketagaitik espe-txean egoana— askatu eta Jesus euren esku itzi eutsen.

Jerusalemgo alabak, ez egin negarrik Nigaitik.

Jesus Kurutzeratzera eroiela, solotik etorren bat, Simon Zire-nekoa, hartu eben eta kurutzea leporatu eutsoen, Jesusen atze-tik eroan egian.

Herriko jente-talde handia joian Jesusen ondoren, baita ema-kume asko ere, bular joka eta Haregaitik aieneka. Bihurtu zanJesus hareekana eta esan eutsen:

† «Jerusalemgo emakumeok, ez egin negarrik Nigaitik; egizuenegar zeuekaitik eta zeuen seme-alabakaitik. Hara, badatoz ho-nako hau esango dan egunak: "Zorionekoak agorrak, umeriksortu ez daben sabelak eta titia emon ez daben bularrak!" Or-duan, honan hasiko dira mendiei esaten: "Jausi zaiteze gure gai-nera", eta muinoei: "Ezkutau gagizuez". Izan ere, egur hezearihau egiten badeutsoe, zer ez ete iharrari?»

K Jesusegaz batera, gaizkile bi ere eroan ebezan hiltera.

Aita, parkatu egiezu, ez dakie-eta zer egiten daben.

«Buru-hazur» eritzon lekura heldu ziranean, bertan kurutze-ratu eben Jesus, baita gaizkile biak ere, bata Jesusen eskumaneta bestea ezkerrean. Jesusek honan inoan:

† «Aita, parkatu egiezu, ez dakie-eta zer egiten daben».

K Gudariek Jesusen jantziak banandu ebezan, zotz eginez.

Hau juduen erregea da.

Herria begira egoan. Agintariak, barriz, keinuka ebilkozan,esanez:

S «Besteak salbau jozak; salbau dagiala bere burua, Jainkoa-ren Mesias, Aukeratua, baldin badok».

Aste Santua. Irakurgaiak38

Page 39: Aste Santua Irakurgaiak

K Gudariek ere iseka egiten eutsoen; ondoraturik, ozpina es-keintzen eutsoen, esanez:

S «Juduen erregea baldin bahaz, salbau egik heure burua!»

K Gainean idazkun hau eban: HAU JUDUEN ERREGEA DA.

Gaur Nigaz izango zara paradisuan.

Kurutzetik dingilizka egozan gaizkileetako bat Jesusi irainkaebilkon:

S «Hi ez haz, bada, Mesias? Salbau egik heure burua eta sal-bau gu ere!»

K Baina besteak hasarre egin eutson, esanez:

S «Ez al deutsok bildurrik Jainkoari, zigorra jasaten hagoalaere? Gurea legezkoa dok, geure eginakaitik merezia joagu-eta;baina Honek ez jok ezelako okerrik egin».

K Gero, esan eban:

S «Jesus, oroitu zaitez nitaz, zeure erreinura heltzean».

K Jesusek erantzun eutson:

† «Benetan dinotsut: gaur Nigaz izango zara paradisuan».

Aita, zure eskuetan izten dot neure espiritua!

K Eguerdi aldea zan, eta ilundu egin zan lurbira osoa hirurakarte. Eguzkia ezkutau zan eta santutegiko oihala erdiz erdiurratu zan. Jesusek deadar handiz esan eban:

† «Aita, zure eskuetan izten dot neure espiritua!»

K Eta hau esanik, azken arnasa emon eban.

Hemen, belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

Erromatar ehuntariak, jazotakoa ikusirik, Jainkoa goraldueban, esanez:

S «Benetan zintzoa zan gizon hau!»

Aste Santua. Irakurgaiak 39

Page 40: Aste Santua Irakurgaiak

K Ikuskizunera joandako jente guztia, jazotakoa ikusirik,bular joka bihurtu zan urira. Han egozan Jesusen ezagun guz-tiak, baita Galileatik jarraitu eutsoen emakumeak ere, urrundikdana ikusten.

Harkaitzean zulaturiko eta lehen inor ehortzi bako hilo-bian ipini eban Josek Jesusen gorpua.

[Orduan, Zaharren Kontseiluko kide bat etorri zan, Jose eri-tzona, gizon on eta zintzoa; honek ez zituan ontzat emon BatzarNagusiaren erabagiak eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoazan, eta Jainkoaren erreinua noiz helduko zain egoan. Josek,beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu eutson.Jesus kurutzetik jaitsirik, izara batean batu eta harkaitzean zula-turiko eta lehen inor ehortzi bako hilobian ipini eban. Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta zapatua hastera joian.

Jesusegaz Galileatik etorritako emakumeek Joseri jarraitu eu-tsoen eta hilobia ikusi eben, baita Jesusen gorpua zelan jarteneben ere. Gero, bihurtu eta usain gozoko ukenduak eta mirra pres-tatu ebezan. Zapatuan atsedena hartu eben, aginduta egoan lez.]

Aste Santua. Irakurgaiak40

Page 41: Aste Santua Irakurgaiak

JAUNAREN AFARIKO EGUEN SANTUA A B C

Arratsaldeko Meza

I. IRAKURGAIA Ur 12, 1-8. 11-14

Pazko-afariari buruzko aginduak

Urteera liburutik

Egun hareetan, honan berba egin eutsen Jaunak Moisesi etaAaroni Egipton: «Hil hau izango dozue hil nagusia, urte guztikolehenengoa. Esaiozue israeldarren alkarte osoari: «Hil honen ha-marrean, bakoitzak abere xehe bat hartuko dau, familia eta etxebakoitzeko bana. Abere osoa jateko familia nahiko ez bada, al-dameneko bizilagunakaz alkartuko da, bakoitzak jan daikeana-ren arabera zenbat lagun behar dan kontuan harturik. Abereaakats bakoa izango da, arra, urtekoa, artxoa nahiz aumea. Hila-ren hamalaura arte gordeko dozue, eta egun horretan, ilunaba-rrean, israeldar alkarteko guztiek hilgo dabe. Gero, odola hartueta jango dozuen etxeko atearen zutoin biak eta ateburua odo-lez igurtziko dozuez. Gau horretan, sutan errea jango dozue ha-ragia, legamina bako ogiz eta bedar mingotsez lagundurik.

Honan jango dozue: gerria loturik, oinetakoak jantzirik etamakilea eskuan, abiatzeko prest; presaka jango dozue, JaunarenPazkoa da-eta, hau da, Jaunaren igarotea. Gau horretan Egiptoosoan zehar igaroko naz, eta hil egingo ditut Egiptoko lehenume guztiak, bai gizakienak eta bai abereenak, eta neure epaiaemongo deutset Egiptoko jainkoei. Ni Jauna! Odola izangodozue ezaugarri zagozen etxeetan. Odola ikustean, aurrera iga-roko naz; holan, Nik egiptoarrak jotean, izurriak ez zaitue zuekhondatuko.

Egun hau gogoangarri izango dozue eta jai nagusiz ospatukodozue Jaunaren ohorez. Jai honen ospakizuna betiko legeizango dozue belaunez belaun».

Aste Santua. Irakurgaiak 41

Page 42: Aste Santua Irakurgaiak

ERANTZUN SALMOA Sal 115, 12-13. 15-16. 17-18

R/. Esker onezko kalizak Kristoren odolean alkartzen gaitu.

Zer bihurtuko deutsot Jaunari,

emon deustazan guztiakaitik?

Salbamen-edontzia dot hartuko,

eta Jaunaren izena deituko. R/.

Jaunaren begietan balio handikoa

Haren zintzoen herioa.

Zure morroi nozu ni, Jauna,

zure morroi eta zure neskamearen semea,

askatu dozuz nire kateak. R/.

Eskeiniko deutsut gores-oparia,

deituko dot, Jauna, zure izena.

Emongo deutsodaz Jaunari zin egindakoak,

herri guztia begira dagoala. R/.

Aste Santua. Irakurgaiak42

Page 43: Aste Santua Irakurgaiak

II. IRAKURGAIA 1 Ko 11, 23-26

Ogi honetatik jaten eta kaliza honetatik edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren heriotzea iragarten dozue.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik

Senideok: Jaunagandik hartu neban nik, neure aldetik zueiemon deutsuedan hau: Jesus Jaunak, saldu eben gauean, ogiahartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu ebala eta esan:«Hau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue haunire oroigarri».

Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez: «Kalizahau itun barria da, nire odolaz ezarria; egizue hau, edatendozuen bakoitzean, nire oroigarri». Beraz, ogi honetatik jateneta kaliza honetatik edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren he-riotzea iragarten dozue, Bera etorri arte.

Aste Santua. Irakurgaiak 43

Page 44: Aste Santua Irakurgaiak

EBANJELIOA Jn 13, 1-15

Ebanjelio aurreko txatala Ikusi Jn 13, 34

V/. Agindu barria emoten deutsuet —dino Jaunak—:

Maitatu egizue alkar.

Nik maite izan zaituedan lez.

Azkenean bete-betean maitatu zituan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Pazko-jaia gainean zan. Jesusek, jakinik mundu hau itzi etaAitagana joateko ordua heldu jakona, munduan ziran beretarrakmaite izanik, azkenean bete-betean maitatu zituan.

Afaltzen ziharduen. Ordurako deabruak sartua eutson buruanSimon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, ja-kinik Aitak dana bere esku jarri eutsola, Jainkoagandik etorriazala eta Jainkoagana joiala, jagi zan mahaitik, erantzi eban soin-gainekoa eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu eban; gero, ontzibat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi jaken, eta gerrianeban eskuzapiaz lehortzen.

Simon Pedrogana heldu zanean, honek esan eutson: «Jauna, Zukniri oinak garbitu?» Jesusek erantzun eutson: «Nik egiten dihardu-dana zuk ez dozu orain ulertzen; geroago ulertuko dozu».

Pedrok barriro: «Zuk ez deustazu sekula niri oinik garbituko».Jesusek erantzun: «Garbitzen ez bazaitut, ez dozu Nigaz zeriku-sirik izango».

Simon Pedrok esan eutson: «Jauna, orduan oinak ez ezik,baita eskuak eta burua ere». Jesusek erantzun eutson: «Garbituahartu dauanak ez dau oinak baino garbitu beharrik, guztiz garbidago-eta; eta zuek garbi zagoze, baina ez guztiok». Izan ere, ba-ekian nork salduko eban; horregaitik esan eban: «Ez zagoze guz-tiok garbi».

Aste Santua. Irakurgaiak44

Page 45: Aste Santua Irakurgaiak

Oinak garbitu eutsezanean, soingainekoa jantzi, barriro ma-haian jesarri eta esan eutsen: «Ulertzen dozue egin deutsuedana?Zuek Maisu eta Jauna deitzen deustazue, eta ondo deitu ere, ha-lantxe naz-eta. Beraz, Nik, Jauna eta Maisua nazan honek, zueioinak garbitu badeutsuedaz, zuek ere alkarri oinak garbitubehar deutsozuez. Jarraibidea emon deutsuet, zuek ere Nik zue-kaz lez jokatu dagizuen».

Aste Santua. Irakurgaiak 45

Page 46: Aste Santua Irakurgaiak

JAUNAREN NEKALDIKO BARIKU SANTUA A B C

I. IRAKURGAIA Is 52, 13—53, 12

Gure pekatuakaitik zulatu eben.

Isaias Profetearen liburutik

Hara, nire zerbitzariak arrakastea lortuko dau;

goratua, gorengo mailara jasoa izango da.

Asko eta asko ikaratu ziran haretaz,

hain eban-eta giza itxurea ere galdua

gizakia zanik ere ez zirudian-eta;

era berean, herri asko harrituko dira,

erregeak haren aurrean mutu geldituko,

inoiz kontatu ez jakena ikusiko dabe-eta,

inoiz entzun ez ebena entzungo.

Nork sinistu dau gure mezua?

Nori agertu jako Jaunaren ahalmena?

Jaunaren zerbitzaria zuzterrak lur lehorrean dituan

kimua lez hazi zan haren aurrean;

ez eban duintasunik, ez edertasunik,

ez gure begientzat itxura erakargarririk;

mespretxatua eta jenteak baztertua,

oinaze-gizona, sufritzen ikasia;

ez ikusiarena egiten jakona lez

mespretxatu egin genduan

eta aintzakotzat hartu ez.

Baina gure gaitzak bere gain hartu zituan harek

eta gure oinazeak eroan.

Guk, barriz, zigortutzat geunkan,

Aste Santua. Irakurgaiak46

Page 47: Aste Santua Irakurgaiak

Jainkoak zauritu eta atsekabetutzat.

Baina gure pekatuakaitik zulatu eben,

gure erruakaitik txikitu.

Haren gainera jausi zan

guretzat salbagarri dan zigorra:

haren zauriek osatu gaitue.

Ardiak lez genbilzan galdurik,

bakoitza geure bidetik,

eta Jaunak haren gainera bota eban

gu guztion errua.

Txarto erabili eben,

baina bera apaldu egin zan,

ahorik zabaldu barik.

Hiltera daroen bildotsak lez,

ule-moztaileen aurrean isilik dagoan ardiak lez,

ez eban ahorik zabaldu.

Eragozpen eta zuzenbide barik eroan eben;

baina haren zoria nori ardura?

Bizidunen lurretik atara eben,

nire herriaren pekatuagaitik jota.

Gaiztoen artean emon eutsoen lur,

gaizkileekin batera hilobiratu,

nahiz eta berak bidebakokeriarik ez egin

eta haren ahotan maltzurkeriarik ez izan.

Jaunak oinazez josi gura izan eban.

Pekatuen ordainetan bizia emon ebala,

izango ditu ondorengoak

eta bizitza luzea,

eta haren bitartez Jaunaren guraria burutuko da.

Aste Santua. Irakurgaiak 47

Page 48: Aste Santua Irakurgaiak

Hainbat neke jasan ondoren,

argia ikusiko dau eta asea izango da.

Bere ezagutzaren bidez,

nire zerbitzari zuzenak

asko egingo ditu zuzen,

hareen gaiztakeriak bere gain hartu ebazan-eta.

Horregaitik, jentetza ugaria emongo deutsot ordainetan,

gizataldeak izango ditu garaipen-sari,

bere burua heriotzara emon ebalako,

eta pekatarien kidetzat hartu ebelako.

Guztien pekatuak bere gain hartu ebazan

eta pekatarien alde erregutu eban.

Aste Santua. Irakurgaiak48

Page 49: Aste Santua Irakurgaiak

ERANTZUN SALMOA Sal 30, 2 eta 6. 12-13. 15-16. 17 eta 25

R/. Aita, zure eskuetan izten dot neure espiritua!

Zugaz batzen naz, Jauna,

ez nadila behin ere lotsatu:

zeure zuzentasunez onik nagizu atara.

Zure eskuetan izten dot neure arnasa,

askatuko nozu, Jauna, Jainko leiala. R/.

Arerio guztiei barregarri najake,

auzoei irrigarri, ezagunei izugarri:

kalean ikusi eta alde dagie nigandik.

Hildakoa lez nabe bihotzean ahaztu,

ontzi baztertua lez naz geratu. R/.

Nik, ostera, Jauna, uste on Zugan dot,

«Zu zara nire Jainko», dinotsut.

Zure eskuan nire joan-etorriak,

atara nagizu arerioen eskutik,

aurrean narabilenakandik. R/.

Aurpegi argia erakutsi morroi honi,

salbatu nagizu zeure errukiaz.

Bizkortu zaiteze, izan bihotz,

Jaunagan uste on dozuen guztiok. R/.

Aste Santua. Irakurgaiak 49

Page 50: Aste Santua Irakurgaiak

II. IRAKURGAIA Heb 4, 14-16; 5, 7-9

Esaneko izaten ikasi eban,

eta betiko salbamenaren iturri bihurtu zan

haren esaneko diranentzat.

Hebrearrei egindako epistolatik

Senideok: Gure abade nagusi handia, Jesus, JainkoarenSemea, zeruetan sartua dogun ezkero, eutsi deiogun autortzendogun sinismenari; izan ere, gure abade nagusia ez da gure ahu-leriaz erruki ez daitekeen norbait, bera ere, gu lez, gauza guz-tietan probatua izan da-eta, pekatuan izan ezik. Hurreratu gai-tezan, bada, konfiantza osoz Jainkoaren graziaren tronura, erru-kia lortu eta preminaldian laguntza izan dagigun.

Kristok, bere giza bizitzaldian, deadar handiz eta negarrezegin eutson otoitz eta erregu heriotzatik askatu eikean Jainko-ari, eta entzun egin eutson bere begiruneagaitik. Eta Semea iza-nik ere, oinazearen oinazez ikasi eban esaneko izaten; holan,bere betera heldurik, betiko salbamenaren iturri bihurtu zan be-raren esaneko diran guztientzat.

Aste Santua. Irakurgaiak50

Page 51: Aste Santua Irakurgaiak

EBANJELIOA Jn 18, 1—19, 42

Ebanjelio aurreko txatala Ikusi Flp 2, 8-9

V/. Kristo gugaitik menpeko egin zan heriotzaraino,

kurutzeko heriotzaraino.

Horregaitik, Jainkoak goratu egin eban,

eta izen guztien gaineko izena emon eutson.Laburdurak, alkarrizketa moduan irakurri nahi danerako jarten

dira: † = Jesus; K = Kronista deritzona; S = Sinagoga eta beste alkarrizketa lagunak.

Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Joanen liburutik

Getsemanin, Jesus hartu eta lotu egiten dabe.

K Aldi haretan, Jesus eta ikasleak Zedron errekea igaro etabeste aldean egoan baratze batera sartu ziran. Judasek ere, Jesussalduko ebanak, ezagutzen eban leku ha, sarritan batu zan-etaJesus han bere ikasleekin.

Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta abadeburu eta fari-seuen guardiak harturik, hara joan zan. Zuzi, argiontzi etaarmez horniturik joiazan. Jesusek, ondo ekien-eta jazoko jakonguztia, bidera urten eta esan eutsen:

S «Noren bila zatoze?»

K Hareek erantzun:

S «Jesus Nazaretarraren bila».

K Harek orduan:

† «Neu naz».

K Han zan guardiekin batera Judas saltzailea ere. Jesusek«Neu naz» esan eutsenean, atzeraka hasi eta lurrera jausi ziran.Barriro itaundu eutsen:

Aste Santua. Irakurgaiak 51

Page 52: Aste Santua Irakurgaiak

† «Noren bila zatoze?»

K Hareek erantzun:

S «Jesus Nazaretarraren bila».

K Eta Jesusek:

† «Esan deutsuet Neu nazala. Nire bila bazatoze, itzi honeeijoaten».

K Holan bete zan Jesusek berak esandakoa: «Emon deustazu-zanetatik ez dot bat ere galdu».

Orduan, Simon Pedrok, aldean eroian ezpatea atara, abadenagusiaren morroia jo eta eskumako belarria ebagi eutson. Mo-rroiak Malko eban izena. Jesusek esan eutson Pedrori:

† «Bihurtu ezpatea bere zorrora. Ez al dot, bada, edan beharAitak emon deustan kaliza?»

Jesus Anasenera eroan eben lehenengo.

K Gudari-taldeak beronen buruzagiagaz eta judu-agintarienguardiek Jesus preso hartu eta, loturik, Anasen etxera eroaneben lehenengo; urte haretako abade nagusi Kaifasen aitagina-rreba zan Anas hau. (Kaifas zan juduei aholku hau emon eu-tsena: «Hobe da gizon bat herriagaitik hiltea»).

Simon Pedro eta beste ikasle bat Jesusen atzetik joan ziran.Beste ikaslea abade nagusiaren ezaguna zan eta, Jesusegaz ba-tera, abade nagusiaren jauregiko patiora sartu zan; Pedro, ba-rriz, kanpoan gelditu zan, ate ondoan. Urten eban orduan abadenagusiaren ezaguna zan ikasleak eta, atezainari berba egin on-doren, Pedro barrura sartuarazo eban. Atezain egoan neskameakesan eutson Pedrori:

S «Zu ere ez ete zara, gero, gizon horren ikasleetakoa?»

K Pedrok erantzun:

S «Ez, ez naz».

K Morroiek eta guardiek sua iziotu eta berotzen ziharduen,hotz egiten eban-eta. Pedro ere hareekaz egoan, berotzen. Aba-

Aste Santua. Irakurgaiak52

Page 53: Aste Santua Irakurgaiak

de nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz itaundu eutson Je-susi. Jesusek erantzun eutson:

† «Ageri-agerian berba egin izan deutsot Nik mundu guztiari;sinagogan eta tenpluan irakatsi izan dot beti, judu guztiak ba-tzen diran lekuan, eta ezer ere ez dot ezkutuan esan. Zergaitikitauntzen deustazu Niri? Itaundu nire entzuleei eta emongo deu-tsue esan dodanaren barri».

K Hori esan ebaneko, han egoan guardia batek matrailakobat emon eutson, esanez:

S «Holan erantzuten al deutsozu abade nagusiari?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Txarto berba egin badot, esan zertan; baina ondo berbaegin badot, zergaitik joten nozu?»

K Orduan, Anasek Kaifas abade nagusiagana bialdu eban Je-sus lotuta

Zu ere ez al zara horren ikasleetakoa? Ez! Ni ez!

Bitartean, han egoan Simon Pedro berotzen, eta esan eu-tsoen:

S «Zu ere ez al zara horren ikasleetakoa?»

K Pedrok ukatu egin eban, esanez:

S «Ez, ez naz».

K Abade nagusiaren morroietako batek, Pedrok belarria ebagieutsonaren senideak, esan eutson:

S «Ez ete zaitut, bada, neuk ikusi Beragaz baratzean?»

K Pedrok barriro ere ukatu egin eban, eta oilarrak jo ebanbat-batean.

Nire erregetza ez da mundu honetakoa.

Kaifasen etxetik Gobernadorearen jauregira eroan ebenJesus. Goizaldea zan. Juduek ez ziran jauregian sartu, euren bu-

Aste Santua. Irakurgaiak 53

Page 54: Aste Santua Irakurgaiak

ruak ez kutsatzeko, bestela ezin izango eben-eta pazko-afarianparte hartu. Pilatok kanpora urten eta itaundu eutsen:

S «Zertaz salatzen dozue gizon hau?»

K Hareek erantzun eutsoen:

S «Gaizkilea ez balitz, ez geuskizu ekarriko».

K Pilatok esan eutsen:

S «Eroan zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera».

K Juduek orduan:

S «Guri ez jaku zilegi inor heriotzara kondenatzea».

K Holan beteko zan Jesusek esandakoa, zein heriotzaz hilgozan adierazo ebanean. Pilato jauregira sartu zan barriro eta, Je-susi deiturik, itaundu eutson:

S «Juduen erregea al zara zu?»

K Jesusek erantzun:

† «Zeure buruz itauntzen al deustazu hori ala besteek esandeutsue hori Nitaz?»

K Pilatok esan eutson:

S «Judua ete naz, bada, ni? Zure herritarrek eta abadeburuekekarri zaitue nigana. Zer egin dozu?»

K Jesusek erantzun:

† «Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetzamundu honetakoa balitz, nire jenteak borroka egingo eukean,Ni juduen eskuetan ez jausteko. Nire erregetza, ostera, ez da he-mengoa».

K Orduan, Pilatok esan etson:

S «Beraz, errege zara Zu?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Bai, errege naz, zeuk dinozun lez. Horretarakoxe jaio etaetorri naz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena danakentzuten dau nire ahotsa».

K Pilatok itaundu eutson:

Aste Santua. Irakurgaiak54

Page 55: Aste Santua Irakurgaiak

S «Zer da egia?»

K Hori esanik, barriro ere juduekana urten eta esan eutsen:

S «Nik ez deutsot errurik aurkitzen gizon honi. Baina bado-zue ohitura nik Pazko-jaietan preso bat askatzekoa: Nahi aldozue juduen erregea askatzea?»

K Hareek, barriz, deadarka:

S «Hori ez! Askatu Barrabas!».

K Barrabas hau bidelapurra zan.

Agur, juduen errege!

Pilatok, orduan, Jesus zigortzeko agindu eban. Gudariek,arantzazko koroa eginik, buruan ezarri eutsoen eta purpurazkomantua bota eutsoen gainera. Eta, hurreraturik, esaten eutsoen:

S «Agur, juduen errege!»

K Eta matrailakoka erabilen. Urten eban barriro ere Pilatoketa esan eutsen juduei:

S «Hara, kanpora dakartsuet, jakin dagizuen ez deutsodalaerrurik aurkitzen».

K Urten eban, bada, kanpora Jesusek, arantzazko koroa etapurpurazko mantua eroiazala. Pilatok esan eutsen:

S «Hemen dozue gizona».

K Abadeburuak eta guardiak, Ha ikustean, deadarka hasiziran:

S «Kurutzera hori! Josi kurutzean!»

K Pilatok esan eutsen:

S «Eroan zeuek eta kurutzeratu; nik ez deutsot errurik aurkitzen».

K Juduek erantzun eutsoen:

S «Guk badogu Legea, eta Lege horren arabera heriotza-zigo-rra merezi dau, Jainkoaren Seme egin dau-eta bere burua».

K Hori entzutean, oraindino gehiago bildurtu zan Pilato eta,barriro jauregira sarturik, itaundu eutson Jesusi:

Aste Santua. Irakurgaiak 55

Page 56: Aste Santua Irakurgaiak

S «Nongoa zara Zu?»

K Jesusek, ostera, ez eutson erantzun ere egin. Orduan, Pila-tok esan eutson:

S «Ez al deustazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dau-kadana Zu askatzeko nahiz kurutzeratzeko?»

K Jesusek erantzun eutson:

† «Ez zeunke nire gain bat ere aginpiderik izango, Jainkoakemon ez baleutsu. Horregaitik, zure esku itzi nauanak pekatuhandiagoa dauko».

Kendu Hori, kendu! Josi kurutzean!

K Ordutik, Jesus askatu guran ebilen Pilato. Baina juduak de-adarka hasi jakozan:

S «Hori askatzen badozu, ez zara enperadorearen adiskide.Bere burua errege egiten dauanak enperadorearen aurkadihardu».

K Pilatok, berba horreek entzutean, kanpora eroan eban Je-sus eta auzitegian jesarriarazo, «Harlauzatua» —hebreeraz Gab-bata— eritzon lekuan. Pazko-jairako prestaketa-eguna zan,eguerdi ingurua. Pilatok esan eutsen juduei:

S «Horra hor zuen erregea».

K Orduan, hareek deadarka:

S «Kendu Hori, kendu! Josi kurutzean!»

K Eta Pilatok:

S «Zuen erregea kurutzeratu behar al dot?»

K Abadeburuek erantzun eutsoen:

S «Ez dogu enperadorea beste erregerik».

K Orduan, Pilatok hareen esku itzi eban, kurutzeratu egien.

Aste Santua. Irakurgaiak56

Page 57: Aste Santua Irakurgaiak

Kurutzean josi eben, eta Haregaz batera beste bi.

Hartu eben, beraz, Jesus, eta, kurutzea sorbaldan eroiala,«Buru-hazur» —hebreeraz Golgota— eritzon lekurantz urteneban. Han josi eben kurutzean, eta haregaz batera beste bi, aldebakoitzean bana, eta erdian Jesus. Pilatok kartel bat idatzi etakurutze-buruan ipini eban; hau egoan idatzita: JESUS NAZARE-TARRA, JUDUEN ERREGEA.

Judu askok irakurri eban kartela, uritik hurrean egoan-eta Jesuskurutzeratu eben lekua; gainera, hebreeraz, latinez eta grekozegoan idatzita. Juduen abadeburuek esan eutsoen Pilatori:

S «Ez idatzi "Juduen erregea", "Juduen erregea dala dinoala"baino».

K Pilatok erantzun eban:

S «Idatzia idatzirik bego».

Nire jantziak euren artean banatu ebezan.

K Gudariek, Jesus kurutzean josi ondoren, haren jantziakhartu eta lau zati egin ebezan, bakoitzarentzat bana; gero, tuni-kea hartu eben baina jostura bakoa zanez, hau da, goitik beheraehundua, alkarri esan eutsoen:

S «Ez dagigun urratu; zotz egin dagigun ea zeinentzat urtetendauan».

K Holan bete zan Liburu Santuak dinoana: «Nire jantziakeuren artean banatu ebezan, eta nire tunikea zotz egin». Hainzuzen ere, horixe egin eben gudariek.

Horra hor zure Semea. Horra hor zure ama!

Jesusen kurutzearen ondoan egozan haren ama, amaren ahiz-tea, Maria Kleofasen emaztea eta Maria Magdalena. Jesusek,bere ama eta honen ondoan maite eban ikaslea ikusirik, esaneutson amari:

† «Emakume, horra hor zure semea!»

Aste Santua. Irakurgaiak 57

Page 58: Aste Santua Irakurgaiak

K Gero, ikasleari esan eutson:

† «Horra hor zure ama!»

K Eta ordutik aurrera ikasleak bere etxean hartu eban.

Bete da dana.

Ondoren, Jesusek, dana betea zala jakinik, Liburu Santuakesana osorik bete zedin, esan eban:

† «Egarri naz».

K Bazan han ozpinez betetako pitxar bat. Orduan, belaki batozpinetan busti eta, kainabera bati muturrean loturik, ezpane-tara hurreratu eutsoen. Ozpina hartutakoan, Jesusek esan eban:

† «Bete da dana».

K Eta, burua makurtuz, azken arnasea emon eban.

Hemen, belauniko jarri eta egonalditxo bat egiten da.

Odolak eta urak urten eben.

Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta juduek ez eben nahigorpuak zapatuz kurutzean gelditzerik, zapatu ha oso jaiegunhandia zan-eta. Horregaitik, kurutzeratuei berna-hazurrak hausieta handik kentzeko eskatu eutsoen Pilatori. Joan ziran, bada,gudariak eta berna-hazurrak hausi eutseezan Jesusegaz kurutze-ratutako biei; baina, Jesusegana heldu ziranean, ordurako hilikegoala ikusirik, ez eutsoen berna-hazurrik hausi, baina gudaribatek lantzaz saihetsa zulatu eutson, eta bat-batean odolak etaurak urten eben.

Ikusi ebanak berak autortzen dau eta haren autormena bene-takoa da. Berak badaki egia dinoana, zuek ere sinistu dagizuen.Hau Liburu Santuak dinoena bete zedin jazo zan: «Ez deutsoehazurrik hausiko». Eta beste pasarte batean hau dino: «Zulatuebenari begiratuko deutsoe».

Aste Santua. Irakurgaiak58

Page 59: Aste Santua Irakurgaiak

Jesusen gorpua, usain gozoz igurtzirik, oihaletan batu eben.

Gero, Arimateako Josek Jesusen gorpua eroateko baimena es-katu eutson Pilatori. Jesusen ikaslea zan Jose, baina isilpean, ju-duen bildurrez. Pilatok baimena emon eutson. Harek, orduan,joan eta Jesusen gorpua eroan egin eban.

Etorri zan Nikodemo ere —behin batean gauez Jesus ikusterajoan zan ha— hogeita hamarren bat kiloko mirra eta aloezkonahastura ekarrela. Hartu eben, bada, Jesusen gorpua eta oihal-zerrendaz batu eben, tartean usainkiak ezarriz, juduek hobira-tzeko daben ohiturearen arabera. Jesus kurutzeratu eben lekutikhurrean, baratze bat egoan, eta baratzean ordurarte inor hobi-ratu bako hilobi barria. Hilobia hurrean egoanez, hantxe ipinieben Jesus, juduen Pazko-eguna hasteko egoan-eta.

Aste Santua. Irakurgaiak 59