16
7. JOLASAK 8. LUDOFIT 9. HOROSKOPOA 10. ERRONKA 11. ESKULANA 12. JARRAITZAILEEN MARRAZKIAK 1. BERRIA: Animalia famatuak 2. XERPAREN ISTORIOA 3. ELKARRIZKETA 4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK 5. AHO-KORAPILOA 6. ABESTI GUSTUKOA

ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

  • Upload
    others

  • View
    22

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

7. JOLASAK8. LUDOFIT9. HOROSKOPOA10. ERRONKA11. ESKULANA12. JARRAITZAILEENMARRAZKIAK

1. BERRIA: Animalia famatuak2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK5. AHO-KORAPILOA6. ABESTI GUSTUKOA

Page 2: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

Kaixo familia! Gogozzineten larunbata iristekoeta gure aldizkariairakurtzeko ezta?Gaurkoan, animaliafamatuen ranking bat egin

dugu, ni neu ere famatu egin naizenez!

Baina ez pentsa, ez naiz munduko lehenengoanimali famatua eta seguruenik ez naizelaazkena izango. Nire aurretik, beste batzukegon dira. Hala ere, seguru nagoNaiararentzat ni munduko azkarrena, politenaeta jatorrena naizela! Zuek baduzue etxeananimalia lagunik?

Ideia bat bururatzen zait! Zuetako askoketxean animaliaren bat izango duzue, beraz,zergatik ez diguzue zuen animalia-lagunarenargazki bat bidaltzen? Horrela, mundu guztiakezagutuko du eta famatuak egingo dira...

Tira! Pentsatzen duzuen bitartean, mundukoanimalia famatuen zerrenda bat prestatudizuet. Ezagutu nahi al dituzue? Harritutageratuko zara! Bertan mota askotakoanimaliak daude eta!

Lehenengo postuan,noski, ni nago: Xerpa.Errenteriakolehenengo txakurkazetaria, baina

bigarrenean, ni bezalako beste lau hankakopertsonaia bat dago: Laika du izena.Errusiarra zen eta espaziora bidaiatu zuenlehenengo animalia izan zen. Ze inbidia,zenbat gauza bitxi ikusiko zituen hor goian?

Hirugarren postuan, berriz,bi hanketako animalia batdago. Animalia osobromista eta alaia: Chitadu izena. Seguru izenazezagutzen duzuela. Artistaparegabea da, pelikulapilo bat egin zituen. Tarzanen tximino-lagunaizan zela esaten badizuet seguru ezagutzenduzuela. 79 urte bizi izan zen, tximinozaharrenetariko bat izan zen.

Laugarren postuan, bestebi hankako animalia bataurkitzen dugu: Copito denieve. Normalean Gorilakbeltz edo marroikoloreakoak izaten dira, baina hau, kolorezurikoa zen. Orain konturatzen naiz... Noski!Bere izenak elurraren koloreari erreferentziaegiten dio. Ezagutu den munduko Gorila txuribakarra izan da! Beraz, gure zerrendan tokiberezi bat merezi du! Ez duzue uste?

Bosgarren postuan, besteanimalia bitxi bat dago: Phildu izena. Ez dakizuela norden? Amerikako EstatuBatuetan oso famatua denmarmota hau, bereiragarpenengatik. Aztia da!

Urtero udaberria noiz hasiko den asmatzen du.Bere zulotik ateratzen denean, zerua lainotutabadago, udaberria hastekotan dago; aldiz, eguneguzkitsua bada, neguak beste sei asteziraungo du. Hara! Marmota honek oso azkarraizan behar du hori jakiteko!

Azkenik, seigarrenpostuan itsasokoaztia dugu: Paulolagarroa, futbolzaleek ezagutukodutena ziurrenik.Bere iragarpenak,mundialak izan ziren 2018ko Eurokopan eta2010eko Futbol Mundialean ere bai.Trebetasunez, zein futbol taldek irabaziko zuenasmatzen zuen.

Bukatu da nire zerrenda! Gehien gustatzenzaizkidan animaliak sartu ditut, baina ziurnago askoz gehiago daudela. Munduananimalia oso azkarrak eta bitxiak baitaude.Zurea gure zerrendan sartu daiteke!Horretarako, gure emailera bidali dezakezuzure animaliaren izena edo argazkia, etazergatik den bitxia. Mezuan, "Nire animaliafamatua" izenburua jarri eta helbide honetarabidali: [email protected]

Page 3: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

Kaixo lagunok! Gaur oraingoz, azken istorioa dena kontatuko

dizuet. Baina ez ezer txarra gertatu zaidalako, kontrakoa

baizik! Abentura berriak bizitzera aterako naiz, horrela,

itzultzen naizenean, zuei kontatzeko bizipen gehiago izango

ditut! Baina lasai, ondo egongo naiz, nire lagun berri Laika

eta Thorrekin bziko ditut abentura horiek. Zer?! Ez dakizuela

nortzuk diren? Ba orduan hasieratik hasi beharko dudala uste

dut:

Thor, Naiararen anaiaren txakurra da. Ni baino gazteagoa da

baina ala ere, ni baino handiagoa eta zarpailagoa da, egun guztia nire gainean pasatzen du

eta beti jolasteko prest egoten da, oso txakur jatorra da!

Laika berriz, aurten jaio da eta Naiararen lagun batena da,

baina, ez, ez da, artikuluan agertu den Laika berdina. Txiki-

txikia da eta oso jostaria. Aurrekoan, zelaian jolasten egon

ginen, txoriekin harrapaketetan jolasten eta izugarriko barre

algarak egin nituen, trabatu eta pirrika "kroketa" eginez zelaian

behera abiatzen zenean!

Thor lehenengo aldiz etxera ekarri zutenean, bere anaia

izango banintz bezala hartatu ninduen eta, orduz geroztik,

hala izango bagina bezala tratatu dugu elkar. Batzuetan gure

tira-birak izaten ditugu eta haserretu egiten gara, baina, beste

askotan, elkarri mimoak ematen pasatzen dugu egun guztia.

Laikak berriz, aita bat izango banintz bezala hartu ninduen eta

honek beldur pixka bat eragiten dit batzuetan, agian errieta

gogorregiak egin edo gehiegi babesten baitut. Hala ere, oso

ondo moldatzen gara hiruon artean.

Atzo, Martin Zabaletak deitu zigun, zeina duela 40 urte Everestera igo eta hori egin zuen lehen

euskaldun gisa izendatu zuten. Handik urte batzuetara, ordea, ni igo nintzen, gogoratuko duzuen

bezala. Halako batean, Martinek laguntza eske deitu zigun. Bere txakurrak ere Everestera igo nai

zuela aipatu eta horretarako prestaketarik beharko zuen edo lagundu egingo ote genuen galdetu

zidan. Pozez saltoka eta txilinbueltaka hasi nintzen; nola ez nuen ba lagunduko?! Hortaz, Thor eta

Laikarekin zer egin pentsatu behar nuen, ezin nituen eta bakarrik utzi...

Biekin hitz egin ostean, beraiek ere Everest igo nai zutela esan zidaten eta, Martinen txakurra

entrenatu behar nuela kontuan hartuta, zergatik ez nituen ba Thor eta Laika ere entrenatuko?

Beraz, gure abenturatxoaren prestaketan hasiko gara lanean eta bihar bertan aterako gara mendi

aldera. Ondoren, Everest igotzen hasiko gara, poliki-poliki eta Chandrari ere laguntza eskatuko

diogu, noski. Gogoratuko zarete nire Everesteko lagunaz ezta?

Page 4: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

Tira ba, abian jarriko gara! Muxu mordo bat nire istorioak

irakurri dituzuen guztiei! Abentura berriak kontatzera

itzuliko naizela zin egiten dizuet! Hala ere, behar bada

ez da astekari moduan izango, agian argitaratzaile batek

irakurri eta idazle egiteko eskatuko dit eta. Ametsak beti

amets, lagunok! Zuek ere, zuen ametsak bete

ditzakezue nik bete ditudan bezala! Animo denei, zuek

ahal duzue eta!

Faltan botako zaituztet, lagunok!

XERPA

Page 5: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

XERPA ZUMETA:

1. NON BIZI ZARA?

Naiara begiralearen kobazuloko atarian bizi

naiz, etxola txiki batean, poz-pozik.

2. NOLATAN ASTEKARIA EGITEKO IDEIA?

Betidanik nahi izan dut idazle izan eta nire

abenturak kontatzeko liburu bat sortu.

Naiarak konfinamendua hasi zenean bion

artean idazteko aukera eskaini zidan eta

proposamen egokia iruditu zitzaidan.

3. GUSTORA ARITU ZARAASTEKARIAREKIN LANEAN?

Bai, oso gustura eta, gainera, denbora

luzeagoan egingo nukeen ekintza bat da,

baina dagoeneko ez daukat denborarik, izan

ere, bi txakurtxo entrenatu behar ditut

Everestera nirekin igotzeko. Bertatik itzultzen

naizenean, behar bada, berriro ere idazten

hasi eta nire liburuak salgai jarriko ditut

dendetan, gaztetxo guztiek irakur dezazuen.

4. ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?

Harrapaketetan ibiltzea, nola ez ba; gainera,

orain, enarak etortzen hasi dira eta beraiekin

zelaian jolasten dudanean izerdi patsetan

bukatzen dut beti!

5. ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?

Mendi lasterketak ditut gogoko, egun

osoa ibiliko nintzateke mendian gora eta

behera korrika, txori eta lagunekin batera.

6. ZEIN DA ZURE LIBURU GOGOKOENA?ZERGATIK?

Asko ditut, irakurtzea asko gustatzen zait

eta. Behi euskaldun baten memoriak,

adibidez, izugarri gustatzen zaidan liburua

da. Bertan, behi batek bere istorioak

kontatzen dizkigu, nik zuei kontatzen

dizkizuedan moduan.

7. ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?

A zer galdera erraza!!! Pintto-Pintto,

noski!! Niri buruz hitz egiten duen

abestia izanik, nola ez zait ba gustatuko!

8. ZEIN DA ZURE KOLORERIKGUSTOKOENA? ZER BURURATZENZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLOREHORRETAN PENTSATZENDUZUNEAN?

Berdea! Mendiak eta zelaiak ekartzen dizkit

eta burura!

Page 6: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

9. IKASI AL DUZU EZER? ZER?

Bai, turismoa ikasi dut, egin ditudan eta

egiteko ditudan bidaia guztiak egin ahal

izateko!

10. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?

Oso ondo egia esan, lehen astean bitan

ateratzen nintzen paseatzera, baina, orain,

Naiara etxean egoten denez eta denbora

gehiago duenez, lau aldiz ateratzen gara biok

paseatzera. Eskerrak zelaiez inguratuta

gauden!

11. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?IDEIARIK?

Nire istorioak idazteaz gain, inguruko lagun

guztiekin jolasean pasatzen dut ia egun

osoa. Bestetik, siesta luzeak ere egiten

ditut eguzkitan etzanda, zurrungaka;

Naiara zirikatzea ere asko gustatzen zait,

zaunkaka hasten naizenean, batez ere,

izan ere, norbait etorri dela esaten ariko

banintz bezala zaunka egin eta bera

kobazulotik korrika ateratzen denean...

horiek dira barreak horiek!

12. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETAHERRIKOENTZAKO?

Guztia oso ondo egin duzuela eta arauak

helduek baino hobeto betetzen eta

errespetatzen dituzuela esan nahiko

nizueke. Askok ikasi beharko lukete

zuengandik! Orain, kalean ere neurriak

behar bezala betetzen ari zaretela ikusten

da, eta eskertzekoa da! Azken astekaria

denez, esan beharra daukat faltan botako

dudala idaztea eta zuekin orri hauen

bitartez harremanetan jartzea. Hala ere,

itzuliko naiz! Bitartean, muxu eta besarkada

handi bat denontzat! Eskerrik asko egiten

ari zareten izugarrizko lanagatik!!

Page 7: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

• Eskolan andereñoak azterketa bat jarri die

ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu

du irakasleak.

- Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak.

- Nola dakizu hori? -harritzen da Jaimito.

- Zure ondokoak 4.galdera ez dakiela jarri

duelako eta zuk “nik ere ez” jarri duzulako!!!

• Zer dela eta zer dela jende guztiak hartzen

duena eta inork ematen ez duena?

ERANTZUNA: Eguzkia

Axala maxala mantalin

kipula tipula kattalin

kixkiti kaxka kazkatero

tortila mortila kozinero

mistika-mastaka ñam

ogia tortila pastela jan

Page 8: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

TXORIA TXORI

Hegoak ebaki banizkio

Nerea izango zen,

Ez zuen aldegingo.

Hegoak ebaki banizkio

Nerea izango zen,

Ez zuen aldegingo.

Bainan, honela

Ez zen gehiago txoria izango

Bainan, honela

Ez zen gehiago txoria izango

Eta nik...

Txoria nuen maite.

Eta nik...

Txoria nuen maite.

Hegoak ebaki banizkio

Nerea izango zen,

Ez zuen aldegingo.

Bainan, honela

Ez zen gehiago txoria izango

Bainan, honela

Ez zen gehiago txoria izango

Eta nik...

Txoria nuen maite.

Eta nik...

Txoria nuen maite.

Lara lara lara lara

Lara lara lara lara...

https://www.youtube.com/watch?v=0NW7CZxOxhI (MIKEL LABOA)

https://www.youtube.com/watch?v=_R6MxnVFJdM (GOAZEN)

Page 9: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

LAGUNDUKO AL DIOZU KATUARIJOSTAILURA IRISTEN?

Page 10: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

BILATU 7 EZBERDINTASUNAK

Page 11: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

• 5 Hezur

• Giltza

• Perretxikoa

• Platanoa

• Submarino horia

• Eskailerak

• 2 Arkatz

• 5 Altxor

• Azenarioa

• 2 Rubik-eko kubo

• Loroa

• Mezua daraman botila

• Bihotz dun katilua

• Euli bat

NON DAGO?

Pirata uharte honetan hainbat objektu galdu dira

eta piratek zure laguntza behar dute aurkitzeko!

Lagunduko diezu?

Page 12: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

DANTZA!

Guri asko gustatzen zaigu dantzatzea eta, gainera, ondo pasatzeaz gain, kirola ere egiten dugu!

Zenbat eta familiarteko gehiago animatu dantza egitera, orduan eta hobeto! Hau honela, gaurko

dantza denon artean asmatuko dugu!

Zer behar dugu dantza egiteko?

• Arropa erosoa jantziko dugu

• Musika entzuteko tresna (irratia, sakelekoa, ordenagailua, etab.)

Etxeko eremu zabalenean kokatuko gara borobil bat eginez eta denon artean gogoko dugun

abesti bat erabakiko dugu. Banan-banan, pausu bat asmatu eta besteek errepikatu egin beharko

dute. Hurrengo pausua bigarren kideak asmatuko du eta, lehenengo txanda bukatu eta gero,

pausu guztiak gogorarazi beharko ditugu partaide guztion artean. Noraino lortuko dugu abestia

dantzatzea?

Egin ditzagun ba lehenengo beroketa batzuk!

Page 13: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren18ra

Jakin nahiko nuke inauterietan zertazmozorrotzen zaren, izan ere, Pirataz ezingoduzu, partxea jarri ezkero ez duzu ezer ere ezikusiko eta!

GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20ra

Tirita bat baino txikiagoa den maskara batbeharko duzu kalera irten nahi izan ezkero.Nola josiko ote duzu ba hain gauza txikia?

HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20ra

Maskarak ezin izango dituzu erabili,zure suarekin edota arnasarekin,

guztiz erreko dituzu eta! Beste moduren batbilatu beharko duzu seguru ibiltzeko!

LAMIA

Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra

Kontuz ibili udararen etorrerarekin, errekakjendez betetzen baitira eta, ikusten bazaituzte,zure sekretu guztiak jakingo dituzte eta!

BASAJAUN

Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra

Zuhaitz guztiek hostoakdituztenez, aukera egokia duzumendira joaten direnpertsonengandik ezkutatzeko.Baina kontuz, Basanderek aurkitubehar zaitu eta!

BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20ra

Udaberriarekin loreak etorri direnez, aukera onaduzu Basajauni lore sorta bat oparitzeko.Badakizu horrelako gauzak asko gustatzenzaizkiola eta, oso erromantikoa baita!

GAUEKO

Uztailaren 21etik abuztuaren21era

Gauez ibiltzen zinen zure festa eta ibilaldiguztiak eginez, baina, berrogeialdian zehar, nolaegin ote duzu ordutegiekin moldatzeko?

JENTILAK

Abuztuaren 22tik irailaren 22ra

Udarako jaietan herri kiroletan partehartzea tokatzen zaizu. Jadanik

entrenatzen ari zara, baina poliki hasi, denboradezente daramazu eta ezer ere ez egin gabe!

AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22ra

Orain da ardiak moztekomomentua, hau da, artilea mozteko garaia. Zukere ilea moztu beharko duzu, bero honekin itoegingo zara eta!

MARIUrriaren 23tik azaroaren 22ra

Igitaia hegan egiteko erabiltzenduzula esaten da, baina kontuz,

mozteko arriskua duzu eta! Gainera, ondozorroztuta eramaten duzula ere entzun dut!

ZIRIPOT

Azaroaren 23tik abenduaren20ra

Laster dira zure herriko jaiak, bainanekatu xamar ibili zara denei ipuinak kontatzeneta idazten azken aldian. Oporraldi bat hartubeharko duzula pentsatzen dut.

SUGAARAbenduaren 20tikurtarrilaren 19ra

Manikura eta pedikura egin beharko dituzulapentsatzen dut, eskularruak jazterakoan,eskuetan ez ezik, hanketan ere jarri behardituzu eta! Hala ez bada, azkazalekin denakzulatuko dituzu!

Page 14: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

SALTOKA, SALTOKA, NABIL NI GUSTORA

Materiala:

• Soka bat.

Erronka:

Oraingo erronka egiteko energia erabili beharko dugu, ondo gosaldu edo bazkaldu duzue? Sokasaltoan gure trebetasuna baliatuko dugu! Txingoka 50 salto egiteko prest al zaudete?

Animo, txapeldunak!

Page 15: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

ZEINEN POLITAK! EA NOLAKOAK EGITENDITUZUEN ZUENAK?!

Page 16: ASMAKIZUNAK - WordPress.com · ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu du irakasleak. - Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak. - Nola dakizu hori? -harritzen da

ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,

[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE, ZUEN

IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!

MILA ESKER ASTEKARIAREKIN LAGUNDUDUZUEN GUZTIEI!

AUPA GUU!!