16
urumea bailarako egunkaria 2020-04-25 Larunbata 7.091 zk. www.kronika.eus Ostegunera arte zain, errugbi denboraldiarekin zer gertatuko den jakiteko HERNANI ERRUGBIA 14 Ohorezko Mailako taldeek, Hernanik barne, uko egin zioten jokatzen jarraitzeari, duela hilabete. Espainiako Errugbi Federazioak, hala ere, jarraitzeko asmoa zuela adierazi zuen. Apirilaren 30erako zehaztu zuen bilera, erabakia hartzeko. Oraindik zer gertatuko den ez da jaki- na, baina denboraldia baliogabetzearen aldekoek indarra hartu dute. Uhin aldarrikatzaileak 1987an sortu zen Molotoff irratia. Kontrainforma- zioaren alde egin zuen, eta euskeraren alde. Tokiko informazioa, bertakoa eman nahi izan zitzaien hernaniarrei. Aurreneko urteetako argazkiak bildu zituzten bideoan, eta 'modernizatu' egin dute. Airean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak denen eskura, banaketekin ASTIGARRAGA-GOIZUETA UDALA 10 Minbizia ahaztu gabe, Koronabirusaren aurka, AEBtatik GOIZUETA AMAIA LUJANBIO 8-9 2-3 Zorionak Aiheko! Maite zaituen familia. 8 urte KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 64 positibo berri 2.499 positibo guztira* 235 hildako 183 ospitalizatuta GIPUZKOAN *Hernanin 44 Astigarragan 8 117 positibo berri 5.180 positibo guztira 417 hildako 1.915 ospitalizatuta NAFARROAN Sendatuak: EAEn 8.459; Nafarroan 1.552

Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

urumea bailarako egunkaria

2020-04-25 Larunbata 7.091 zk. www.kronika.eus

Ostegunera arte zain, errugbi denboraldiarekin zer gertatuko den jakiteko

HERNANIERRUGBIA 14

Ohorezko Mailako taldeek, Hernanik barne, uko egin zioten jokatzen jarraitzeari, duela hilabete. Espainiako Errugbi Federazioak, hala ere, jarraitzeko asmoa zuela adierazi zuen. Apirilaren 30erako zehaztu zuen bilera, erabakia hartzeko. Oraindik zer gertatuko den ez da jaki-na, baina denboraldia baliogabetzearen aldekoek indarra hartu dute.

Uhin aldarrikatzaileak1987an sortu zen Molotoff irratia. Kontrainforma-zioaren alde egin zuen, eta euskeraren alde. Tokiko informazioa, bertakoa eman nahi izan zitzaien hernaniarrei. Aurreneko urteetako argazkiak bildu zituzten bideoan, eta 'modernizatu' egin dute.

Airean usaina eta kea, nolako kalitatea?

HERNANIINGURUMENA 6-7

ERTEekin laguntza, langile eta enpresei

HERNANIHATOR AHOLKULARITZA 4-5

Elikagaiak denen eskura, banaketekin

ASTIGARRAGA-GOIZUETAUDALA 10

Minbizia ahaztu gabe, Koronabirusaren aurka, AEBtatik

GOIZUETAAMAIA LUJANBIO 8-9

2-3

Zorionak Aiheko!Maite zaituen familia.

8 urte

KORONABIRUSAATZOKO DATUAK

64 positibo berri

2.499 positibo guztira*

235 hildako

183 ospitalizatuta

GIPUZKOAN

*Hernanin 44 Astigarragan 8

117 positibo berri

5.180 positibo guztira

417 hildako

1.915 ospitalizatuta

NAFARROAN

Sendatuak: EAEn 8.459; Nafarroan 1.552

Page 2: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

ASTEKO GAIA 2KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

688 660 714

Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda eta J. Zubitur.

Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

Eposta: [email protected]

KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Argitaratzailea: Laguntzaileak:

PEFC ziurtagiria

Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

ww w. pefc.e s

DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

HERNANI MOLOTOFF

Hutsetik hasteak, ez du erraza izan behar… kontatu hasiera nolakoa izan zen. Nola hasi zineten proiektu honekin? Molotoff Irratia 1987an sortu zen. Euskal Herri osoan bes-te irrati libre asko sortu ziren urte horietan, esaterako, Eguzki irratia Iruñan, Ala Bedi irratia Gasteizen eta abar.

Molotoff Irrati LIBREA, zergatik? Lehendabiziko galderarekin lotu ta, 90eko hamarkadaren er-dialdera, informazioa bide ofi-zialetatik at landu nahi zuten zenbait talde sortu ziren, bere-ziki irratia tresnatzat hartuta. Hau da, informazio alternatiboa edo garai hartan kontrainfor-mazioa esaten zitzaiona eskai-ni nahi zieten herritarrei. Eta Molotoffekoen asmoa ere horixe zen, eta horregatik, bere burua irrati libre gisa definitzen zuen.

Beste euskarri batzuk ere asko erabiltzen ziren garai har-tan, besteak beste, aldizkariak eta komikiak. Hernanin irratia-ren aldeko apustua egin genuen, eta horrela hasi zen Molotoff.

Musikak garrantzi berezia zuen. Hasierako programa asko musikalak ziren. Musika ezber-dinak edo hernaniar askoren-tzat ohikoak ez zirenak eskain-tzen ziren. Eta hori berria zen herrian.

Zer esango zenukete zela, besteengandik bereizteko zuen tresna? Guk tokiko informazioa eskain-tzen genuen, Hernanikoa, ber-takoa. Gertutasuna ematen ge-nuen nolabait, Hernaniko kontu txikiak kontatzen zituen irratia

ginen, herritarrentzat eskain-tzen genituen albisteak, eta esan bezela, hasieran, musika.

Molotoff egunkaria sortu zenutela ere jakin dugu; zer kontatzen zenuten bertan? Irratian kontatzen ez zenuten zerbait? Ez zen egunkari bat bere horre-tan. Fanzineak zirela esan dai-teke eta oso momentu puntua-letan atera genituen: San Joan Hemendik, Molotoff Press.... Ez zuen maiztasun finkorik. Mo-mentuan irratian zegoen jende kopuruak asko baldintzatzen zi-tuen egiten genituen jarduerak. Hau da, jende asko bazebilen martxan, gauza gehiago egite-ko aukera genuen, gutxi zegoe-nean, gutxiago.

Zenbatek osatzen zenuten Molotoff? Zenbat lanpostu zeuden, eta zeintzuk ziren postu hauek? Talde eragile bat genuen eta asanbladan hartzen genituen erabakiak. Bi liberatu edukitzea lortu genuen epoka batzuetan, goizeko magazina egiteko.

Hiru partaide mota zeuden: liberatuak, partaideak (progra-mazioan parte hartzen zute-nak) eta Molotoffeko laguntzai-leak. Azken hauek irratia diruz laguntzen zuten pertsonak zi-ren, bono bat erosi eta diru hori Molotoffentzat izaten zen.

Molotoff Irratia LIBREA iza-teagatik, arazo edo gatazkarik izan duzue? Baietz bada, ze gertatu zen?Berez irratia ilegala zen, baina ez genuen arazorik izan horrekin lotuta. Hasieran udaletxeko lokal batean geunden eta handik bota gintuen garai hartako alkatetzak. Hori izan zan arazo nagusia.

Bloga ere bazenuten, nola ku-deatzen zenuten? Bloga gure atzetik etorri zirenek egin zuten, guk ez dugu horren berri, ordurako jada ez geunden Molotoffen. Guk irratia eta fan-

zineak sortu genituen, blogare-na beranduago etorri zen.

Egindako bideoen ideia nondik atera zenuten? Zer dela-eta, 1992tik 97ra bitartekoa?

Ez da 1992tik 1997ra bitarteko irudien bideoa bat. 1992an bos-garren urteurrena ospatu zen eta hori ospatzeko, beste zenbait jardueraren artean, diapositiben muntaketa bat egin zen, herriko tabernetan eta beste zenbait le-kutan zabaltzeko, hernaniarrek irratiaren berri izan zezaten. Bi-deo hau diapo muntaketa haren bertsio digitalizatua da, diaposi-tibak eta audioa digitalizatu eta bideo formatuan editatu ditugu, bi bertsiotan. Lehenak muntai originala errespetatzen du eta bestea formatu berriari egokitu-tako da, modernoagoa, erakar-garriagoa izan dadin.

Kontzertuak ere eskaintzen zenituzten, jendeak hori gustuko zuen? Izan zen arrakasta handia zuen talderik Molotoffen? Bai eta jendearen artean oso ha-

«Informazio saturazioa bizi dugun honetan, sasi albiste ugari sortzen dira, jendea nahastuz» 1987an sortu zen Hernaniko Molotoff Irrati Librea, eta hauen asmoa herritarrei informazio alternatiboa eskaintzea zen, informazioa bide ofizialetatik at landuz.

Molotoff Irratiko lehenengo estudioa, 1987koa.

«Beste euskarri batzuk ere erabiltzen ziren garai hartan, besteak beste, aldizkariak eta komikiak. Hernanin irratiaren aldeko apustua egin genuen, eta horrela hasi zen Molotoff»

«Musikak garrantzi berezia zuen eta hasierako programa asko musikalak egiten genituen. Musika ezberdinak edo hernaniar askorentzat ohikoak ez zirenak eskainiz»

Page 3: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

ASTEKO GAIA3 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

rrera ona izaten zuten. Noski, izan ziren talde entzutetsuak gurean, hala nola M-ak, Os Re-sentidos, BAP...

Noiz izan zenuten arrakasta haundiena? Eta beherakada haundiena? Zergatik badakizue? Etapa ezberdin asko pasa ditu irratiak, gorabehera askorekin. Hasieran Udalaren lokal ba-tean geunden, udaletxean, bai-nia bertatik bota gintuzten eta irratia itxi zen, beste lokal bat lortu arte. Orduan manifesta-zio jendetsua egon zen herrian hori salatzeko. Bestetan barne--eztabaida gogorrek baldintzatu zuten irratiaren funtzionamen-dua. Gure eztabaida nagusie-na irratian erabili beharreko hizkuntza zein izango zen era-bakitzea izan zen. Sekzio batek euskeraren aldeko jarrera tin-koa zuen, beste batzuek jarrera epelagoa zuten euskerari dago-kionez, eta horrek eztabaida eta liskar ugari ekarri zituen. Azke-nean, milaka buelta eman on-doren, euskeraren aldeko apus-tua egin zen eta ia programazio osoa euskeraz egitea lortu zen. Arrakasta edo garaipen bat izan zen bi liberatu edukitzea eta goi-zero magazine bat aurrera ate-ratzea. Edo gauero informatibo bat egitea, hau irrati kideekin soilik. Edo urteetan zehar pro-gramazio bat aurrera ateratzea eta kolektibo kulturala bezala irautea.

Geroago beste talde batek hartu zuen irratiaren ardura eta fase horren berri ez dauka-gu, horiek izango ziren bloga eta hori dena martxan jarri zute-nak, guk gehiago ez dakigu.

Noiz izan zen Molotoffen azken eguna? Nola komunika-tu zenuten? Gaur egun Molotoff San Joane-tako txosnagatik da ezaguna. Ez dakigu garbi une hauetan zer beste martxa duten. Guk gure Molotoffeko ibilbidea aspaldi amaitu genuen.

Esan daiteke Irrati erreibindi-katiboa izan zinetela. Herrita-rrei zerbait helaraztekorik? Informazio saturazio bat bizi dugun une hauetan, kontuz ibiltzeko irakurtzen dituzten berriekin edo albisteekin. Fake news edo sasi albiste ugari sor-tzen dira, eta jendea nahastea besterik ez dute lortzen. Berrie-kin kritikoak izateko ere esango genieke. Ez sinestu irakurri, en-tzun, ikusi duten guztia. Lehen ez zeuden gaur adina baliabide, eta argiago bereizten ziren al-derdi desberdinak, gaur egun dena oso nahasita dago.

Ez sinetsi esaten dizuten guztia, eta ikasi kritikoak iza-ten! Pitumuki irratsaioan, Langile Ikastolako ikasleak.

Boga -boga informatiboa, Molotoff Irratiko bigarren estudioan.

Molotoffen lehenengo urtean egindako bilera.

«Ez sinestu irakurri, entzun eta ikusten den guztia. Lehen ez zeuden gaur adina baliabide, eta argiago bereizten ziren alderdi desberdinak, gaur egun dena nahastuta dago»

Page 4: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

URUMEA LANEAN 4KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

URUMEA BABESTUTAKO EDUKIA

Lanpostu bat dut eta orain, zer? Autonomoa naiz eta orain, zer? Langabezian nago eta orain, zer?

Gure gizartea aldatuko duen egoera baten aurrean gaude eta inork ez daki nola aterako garen eta, ateratzean, nola izango den gizarte berri hori. Kanpora begiratu beha-rrean barrura begiratzeko or-dua da. Gure buruak itaundu eta benetan zer nahi dugun galdetzeko ordua. Zer egin dezakegu, adibidez, zaintza--sareak garatu eta gugandik gertu dauden pertsonak la-guntzeko? Argi dago gizartean bizi nahi dugunok besteen

beharra dugula eta orain inoiz baino gehiago.

Noizean behin nire bu-ruari egiten diodan galdera da: “eta orain, zer?”. Orain dela lau urte, nire kabuz proiektu berri bati ekiteko, nuen lanpostua utziz eman nion erantzuna galdera horri. Horrela iritsi nintzen Iturola ezagutzera. Ezkontza-argaz-kilari bat bilatzen ari nintzen eta, argazkiak ateratzeaz gain, laguntzeko prest zegoen per-tsona bat aurkitu nuen. Ituro-lan denbora gutxi daramadan arren, hitz batekin laburtuko nuke bertan egiten den lana: ELKAR-LAGUNTZA.

Zure galderen erantzu-na proiektu berri bat hastea bada, Iturolan aurkituko duzu asmo hori martxan jartzeko laguntza. Aines Zabala Zabalegi.Nutrizio eta ongizate aholkulariaainesaitzol.goherbalife.com

ITUROLATARROK

Eta orain, zer?Bizitzen ari garen momentu honetan denok buruan dugun galdera da “eta orain, zer?”.

TALLERES MITXELENAK BABESTUTAKO ATALAEziago Poligonoa, 21Zikuñaga Auzoa, Hernani www.talleresmitxelena.eus

BidegurutzeanMikel Aristregi

Hernaniko Elkarlan SorguneaIturola.eus Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

HERNANI HATOR AHOLKULARITZA

Zer nolako eragina izan du Covid-19ak zuen sektorean? Eta zuen aholkularitzan kon-kretuki? Gure sektorean izan da, eraba-teko kaosa. Guztiz baldintzatu gaituena. Pasa dugu hilabete bat guztiz baldintzatuta, burua altxa gabe, 12 orduz lan eginez. Eta ezin genion bueltarik eman, abalantxa izugarria izan da. Gainera, galduta geunden, ez genekien nola egin, zein bide hartu. Azken batean, neurriak jarri zituztenak ere ez zekiten ondo nola egin edo zein zen bide egokiena, pentsa…

Ados zaudete hartu diren neurriekin? Lanera joateko garaian, adibidez. Zer aldatuko zenukete?Berrogeialdi honetan, gu etxetik aritu gara lanean, gure ofizinan bi sekzio daude, bat aholkulari-tza, eta bestea Mafre aseguruak. Orduan, aholkularitzakoak, de-nak etxean gaude sartuta eta etxetik lanean. Baten bat joaten da ofizinara, baina oso tarteka eta behar-beharrezkoa den zer-bait egitera, oso gauza puntua-lak egitera, esaterako, zerbait eskaneatu edo… Baina Mafre-koak bai daude ofizinan, hauei

ez baitizkiete baliabiderik jarri etxetik lan egiteko. Gu etxetik ari garenez, ez dugu arriskurik izan lanera joateko garaian, ez baikara etxetik atera, eta ate-ratzekotan beti neurriekin eta ofizinara langile bat joanez. Azkenean gure lana horretara mugatu da, telelana egitera, eta horretan gabiltza, etxetik ahal duguna egiten.

ERTE hitza askotan atera da azken asteetan zehar; azaldu-ko zenuke zer den? Zer moduz kudeatu dituzue hauek? Kasu asko egon dira?ERTEa da langilearen kontratua eteten denean, hau da langi-learen kontratua suspenditzen duen tresna bat da. Ez da erabat betetzen enpresa eta langileak daukaten hitzarmena, izan ere, hauen harreman hau bertan behera geratzen da. Suspentsio epe horretan, langileak kobra-tuko du langabezia, eta larrialdi egoera baten aurrean gaudenez eta kasu hau berezia denez, ER-TEa ere berezia da. Jarri duten neurria izan da, epealdi hone-tan, enpresak ez daukala koti-zatu beharrik, hau da, kotiza-zioa %100ean bonifikatuta dago. Beraz, ERTE normaletan ez da ohikoa izaten neurri hau, bai-na egoerak horrela eskatzen du,

eta neurri hau jarri dute. Langa-beziara joaten diren langileak, nahiz eta ez eduki eskubidea kobratzeko, ez daukazulako mi-nimoa kotizatuta, ordaindu egi-ten dute, hau da, langileak hori kobratu egingo du.

Egia esan jende asko izan dugu ERTEekin, enpresa asko, guk kudeatu ditugunak 50 bai-no gehiago izan dira ERTEra joan direnak. Azkenean beste biderik ez digute utzi, ez ze-goen beste modu egokiagorik edo onuragarriagorik. Azkenean kaleratzea galarazi egin dute, beraz, gehienek ERTEren bidea hartu dute. Azkenean arrazoi ekonomikoengatik ezin da lan-gilea kaleratu, larrialdi egoera honetan gainera. Orduan bide bakarra hori suspenditzea izan da, eta horretarako daude ER-TEak.

Egoera larriren bat kudeatu behar izan duzue?Egoera larriak izan ditugu, az-kenean bizi dugun egoera bera da larria, eta etortzen zaizki-gun kasuak ez dira errazak, az-kenean denek dute larritasun puntu bat. Normala den mo-duan, enpresa guztiek kolokan ikusten dute haien burua eta etorkizuna, noski. Ezjakinta-sun horretan denok jartzen gara urduri, eta normala da. Estres puntu haundiak jasan ditugu guk aholkularitzan behintzat. Gainera neurriak aldatzen joan dira alde batetik bestera. Apiri-laren 15ean, gaueko 00:00etan laguntza batzuk atera ziren, eta erotu egin ginen; ez genekien

«Jende asko izan dugu ERTEekin, guk kudeatu ditugunak 50 baino gehiago izan dira»Azken hilabete honetan, denon ahotan egon den ERTEari buruz jardun du Hator aholkularitzak, hau nola kudeatu duten kontatuz, eta Lanbidek autonomoentzat ateratako diru-laguntza «bajuei» buruz azalpenak eman dizkio Kronikari.

Hator aholkularitzak lasaiago dagoela adierazi du, «guk egin behar genuena egin dugu, autonomoak, langileak eta enpresak bideratuta daude».

Page 5: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

URUMEA LANEAN5 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

nola bideratuko ziren, eta Lan-bidek ateratako laguntzak dira, eta haiek ere ez dakite, ez digu-te erantzuten nola egin behar den. Apirilaren 15ean, guaueko 00:00etan irekitzen zen lagun-tza hori, eta denak hor egon ginen, ireki orduko, aurkezte-ko, ordu txikietara arte. Izan ere, noski, dirua da, laguntzak dira, eta amaitu egiten dira. Eta okerrena da ez genekiela nola, eskaera baten bidez, webgune-tik, emailez… batek esaten dizu bide bat, beste batek beste bat… kaosa. Guk eskatu behar ditugu diru-laguntza hauek, gure beze-roentzat, autonomoentzat…

Eta azkenan, nola amaitu zen hau guztia? Zer diru- lagun-tza mota zen? Nola kudeatu zenuten? Aipatu moduan, Lanbidek atera-tako laguntza hau autonomoei bideratzeko izan dira. Diru--laguntza hauek alokairuaren gastuak hilabete batzuetan ku-britzeko balio dute, eta autono-moen kuotaren zati bat ere ku-britzeko.

Diru-laguntza hauek, Boletin Ofizialetan publikatzen dira, eta behin hor publikatuta hartzen dute baliozkotasuna, hau da, Bo-letin Ofizilaren publikatuta diru--laguntza hauek eska daitezke.

Hori horrela, igota zegoenean, jakin genuen ze dokumetazio behar zen eskaera egiteko, eta apirilaren 15ean, horretan jardun genuen egun osoan, gure bezero autonomoen datuak sartuz, bal-dintzak betetzen zituzten auto-nomen eskaera orriak betetzen.

Hau guztia egin ondoren, 16an, hau da, diru-laguntzak atera eta hurrengo egunean, es-kaera hauek bidali zitezkeen.

Egia esan, bagenekien oso azkar amaituko zirela, autonomo asko baitzeuden ezarritako baldintzak betetzen zituztenak.

Eskaerak igotzeko prest geunden lankide guztiak, bai-na Lanbideko eskaerak egiteko orria kolapsatuta zegoen, eta ezin izan genuen ezer egin ordu luzeetan.

Azkenean, goizeko 04:30etan, lortu genuen, eta lankide guz-tiak hasi ginen gure bezeroen eskaerak bidaltzen, kaosaren ondoren etorri zen bakea azke-nean. Lanbidek emandako diru--laguntza, oso eskas gelditu da, azkenean asko dira baldintzak betetzen dituzten autonomoak, eta diru gutxi da.

Nolakoak izan dira hasierako egoera eta oraingoa, hau da, bilakaera nolakoa izan da?Hasierako alarma egoera de-kretatu zenean, izugarrizko ‘boom’a izan zen. Ez genekien haizeak nondik joko zuen. Orain gutxi-gorabehera hilabete pasa eta gero, jendea lasaiago dago, eta enpresa gehienak ERTEaren bitartez bideratuta daude, beraz egoera apur bat lasaitu da egia

esan. Autonomoak ere bideratu-ta daude, hauek ere beren langa-bezia hartzeko erraztasunak ja-rri dituzte. Beraz jendea lasaiago dago, eta hau dena lasaitzean, gure ardura da, ea noiz hasiko den jendea aktibitate normala egiten. Gu, Hatorrekoak, lasai-xeago ere bagaude, azkenean orain jendea ez dago gure esku, guk egin behar genuena bete dugulako. Beraz, orain gakoa da, nola eta noiz itzuliko garen aktibitate normalera. Egia esan, pentsatzen dut, aginte gorenek oraindik ez dakitela hau nola kudeatu, eta ez dakitela noraino helduko den.

Denontzat izan da kaosa, azkenean zerbait berria da, eta larrialdi egoera batean gaude-nez… Aurkeztu diren ERTEetan ere erantzunik ez dugu jaso. Ad-ministrazioak ez dauka horre-

lako bolumen handiko asuntoei aurre egiteko ahalmenik. Lanbi-den ere, aurkezten duzuna aur-keztuta, erantzunik ez dauka, ez dute erantzuten, ezin die enpre-sa hauei guztiei aurre egin.

Aldundiak, laguntza lerro berri bat irekiko duela adierazi du, zerbitzu turistikoetako auto-nomoei eta komertzio txikiei laguntzeko, zer dakizu diru--laguntza honi buruz? Egia esan honi buruz ez da-kit, badakit bono batzuk atera dituztela ostalaritzarako, bai-na ez dakit gehiago. Azkenean guk eramaten ditugun enpresa gehienak kultura arlokoak dira.

Zer pentsatzen duzue gertatu-tako dela, egoera hau lasai-tzean? Ez dakit, pixkanaka aktibita-

te batzuk martxan hasi behar lukete eta horren arabera eta osasunaren arabera, beste ak-tibitate batzuk hasi, dena bere neurrian eta pixkanaka. Gure aholkularitzak lan asko egiten du kultura inguruko jendeare-kin, hau da pailazoak, musika, antzerkiak, bertsoak… eta nos-ki, hauek izango dira martxan jarriko diren azkenetarikoak. Dena lasaitzean, orduan hasiko dira kultur ekintza hauek anto-latzen, bestela beste aktibitatee-kin batera kultur ekintza hauek irekitzen badira, orain artekoa ezertarako.

Orduan, kultura ekintza hauek martxan jartzeak luze joko du, oraindik ez dira anto-latuko. Eta noski, enpresa ho-rietako jendea urduri dago, az-kenean esparru horretan eragin haundia izan baitu.

Covid 19- dela eta, 50 ERTE baino gehiago bideratu ditu Hatorrek

HATORREN ZERBITZUAK ZERGA ARLOA: Aholkularitza fiskala era guztietako enpresa, elkarte eta partikularrentzat. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: altak eta bajak. Zerga-zentsuko altak eta bajak. IFK (Identifikazio Fiskalerako Kodea) eskaerak. Era guztietako Aitorpen Fiskalak mekanizatzea eta aurkeztea (BEZ, PFEZ-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga- Komunitate barneko operazioak, Informazio-ereduak,...). Errenta Aitorpenak. Sozietateen gaineko zergen aitorpenak. Ogasunari egin beharreko ordainketak atzeratu edota zatikatzeko eskaerak eta tramitazioak. Ogasunaren ikuskari-tzetan laguntza ematea.

KONTABILITATE ARLOA: Kontabili-tatearen mekanizazioa eta aholku-laritza, Kontabilitateko Plan Orokor BERRIAren araberakoa.Ekitaldi ekonomikoa ixteko aholkularitza. Emaitza-kontuak eta Egoera-ba-

lantzeak aztertu eta aurkeztea.Estimazio sinplifikatuko liburuak eta moduluak. Urteko kontuak presta-tzea. Kontabilitate Liburu Ofizialak prestatzea. Bideragarritasun planak egitea. Enpresa-balorazioak.

LAN ARLOA: Langile eta enpresen altak eta bajak Gizarte Segurantzan (RED sistema) Lan-kontratuak, alda-ketak eta luzapenak INEMen. Lan-istripuak eta Aldi baterako Ezin-tasunak tramitatzea. Kotizazio-agi-riak prestatu eta aurkeztea Gizarte Segurantzan (TC1 eta TC2, RED sis-tema). Laguntzak eta diru-laguntzak.PFEZAren hiruhileko likidazioak (110 eredua) eta Urteko Laburpena (190 eredua). 10T eredua prestatzea. Erretiroa, Alarguntasuna, Amatasu-na, Ezintasuna,...Altak eta bajak: autonomoak, etxeko langileak, mer-katariak... Langabeziak eragindako kapitalizazioak tramitatzea.

MERKATARITZA ARLOA: Era guztietako Sozietateak (Muga-

tuak, Anonimoak, Kooperatibak...), Elkarteak eta Ondasun-komunita-teak eratzea eta desegitea. Urteko Kontuak Merkataritzako Erregistroan gordailutzea.Kontabilitateko Liburu Ofizialak legeztatzea. Sozietateak eraldatzea, bat egitea eta zatitzea.

ARLO JURIDIKOA: Aholkularitza juri-dikoa.Kontratuak eta dokumentuak (errentamenduak, salerosketak...Transakzioak. Oinordetza Zuzenbi-dea (herentziak, testamentuak...).

ARLO JURIDIKOA: MAPFREren bu-legoa. Finantza eta Zerga arloetako aholkularitza integrala. Inbertsioak: Inbertsio-fondoetan, Aurrezte-segu-ruetan, Ezarpenetan... Inbertsioak: Aurrezte-planetan, Pentsio-plane-tan, BGAE (EPSV)... Pentsio-plane-tako eta BGAEko ekarpenen muga fiskalak kalkulatzea. Pentsio-pla-nak-BGAEk libratzeak izan dezakeen eragin fiskala kalkulatzea...

«Aurkeztu diren ERTEetan ere erantzunik ez dugu jaso. Administrazio publikoak ez dauka horrelako bolumen haundiko asuntoei aurre giteko ahalmenik»

Autonomo, enpresa eta langileei diru-laguntzakKoronabirusak sortutako krisi larri honi aurre egiteko, enpresa, langile eta autonomentzat diru-laguntzak jarri dira herritarren eskura.

URUMEA DIRU-LAGUNTZAK

Epidemiaren zabalkundea saihesteko zailtasunek neurri bereziak ezartzera behartu ditu erakunde publikoak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Beterri-Buruntzako udalek eta Nafarroako Gobernuak hainbat diru-laguntza jarri dituzte abian, enpresa, langile zein autonomoentzat bidera-tutakoak. Eusko Jaurlaritzak dio, finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta auto-nomoen egiturazko gastu fin-

koei emango diela estaldura, enpresa sarean duten garran-tzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa du tela kontuan hartuz. Hemen diru-laguntzen informazio guztia: Eusko Jarularitza, https://labur.eus/ONdAc. Gipuz-koako Foru Aldundia, https://labur.eus/clEk2. Beterri-Burun-tza, https://labur.eus/ONdAc. Na farroako Gobernua, https://labur.eus/wVPPV

Page 6: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

ASTEKO GAIA 6KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

HERNANI INGURUMENA

«Isurketek, toxizitateari da-gokionez, ez dituzte legediak ezarritako mugak gainditzen», azaldu zuen Udalak 2019ko otsailean, emaitzak jasotzean. 2017ko irailean hasi zituen iker-ketak Kataluniako Unibertsita-te Politeknikoak (UPC), Udalak hala eskatuta. «Helburua zen gure jarduera industriala eta gure ezaugarriak kontuan har-tuko zituen azterketa zorrotz eta independente bat egitea», azal-du zuen Luis Intxauspe, orduko alkateak. 2019ko urtarrila bitar-teko datuak jaso zituzten au-rrena, eta emaitzen berri eman zuen Udalak. Azkeneko neurke-tak pasa den udan egin zituzten. Orain, isurketak egiten dituzten enpresa nagusiekin harrema-netan jartzen ari da Udala.

Airearen kalitatearekin kez-katuta dagoen herritar talde ba-tek osatutako Aire Garbia plata-formak dio, hala ere, nabaritzen dituela «azkurea edota arnasa hartzeko zailtasunak, usain txa-rra dagoenetan». Dio, baita ere, badakiela «Osasunaren Mundu-ko Erakundeak (OMS) edota Eu-ropa mailan politikoki ezarritako baremoak desberdinak» direla, eta kezkatuta dago: «fisikoki fro-gatu ezin dugun osasun arazo bat dago, baina badira iturri bat baino gehiago, diotenak, arnas-ten dugun aireak minbizia beza-lako gaixotasunak eragin ditza-keela». Usain txarrak pizten die kezka, batez ere. «Daukagun datu bakarra usainarena da, gainon-tzekora ez baitaukagu iristerik».

Baina, badira, gainera, nabari ez diren substantziak, kaltega-rri izan daitezkeenak. Hainbat substantziaren emisioak eta in-misioak, hau da, atmosferara isurtzen diren substantzia ku-tsagarriak eta substantzia kutsa-garri horiek ingurunean duten kontzentrazio maila dira neurtu direnak, eta emisio horien foko nagusiak dira Zikuñagako Pape-lera, Refractarios AMR, Perfiles SELAK, KEM ONE, Orona, Adhe-sivos Ubis eta Celulosas Hernani epresak, batetik, eta Hernani in-guratzen duten A15, A8, GI2132 eta GI3410 errepideak, bestetik.

Zortzi txosten, UPCkHernaniko Udalak 2017an heldu zion gaiari. Kataluniako Uni-bertsitate Politeknikoko (UPC)

Goi-Mailako Ingeniaritza Indus-trialeko Eskola Teknikoa izan da ikerketa egiteko arduraduna. «Zortzi txosten egin dituzte», azaldu du Mattin Aldaia, Ingu-rumeneko zinegotziak. Lehen-dabiziko seietan neurtu zituzten paper pasta ekoizteak eraginda-ko isurketak, beste industria jar-duerenak, errepideen isurketak, usaina eragiten duten konposa-tu organiko lurrunkorren (COV) immisio-mailak (24 ordukoa eta usain-aldi fuerteetakoa), Eusko Jaurlaritzak anbulatorioan dau-kan kontrol-estazioaren datuak eta ozono eta hidrogeno sulfuro inmisio mailak. Datu horiek bil-tzen 2017ko apirilean hasi ziren, hainbat teknika erabilita: zenba-kizko modelizazio teknika, ana-lisi estatistikoa eta 2017ko azaro-tik 2018ko urtarrilera eta 2018ko azaroa eta abenduan egindako kontrol kimikikoak. Zazpigarren txostenean guztiaren laburpena egin dute, eta zortzigarrenak, iazko (2019) udako ozono eta hi-drogeno sulfuro inmisioen emai-tzak bildu ditu, aurrekoekin, ne-gukoekin, alderatzeko.

«Enpresa guztiei Ingurumen Baimen Bateratua eskatu genien lehendabizi», azaldu du Aldaiak, «jakiteko zein diren fabrika ba-koitzaren emisioak». Jaurlaritza-ri enrpesek bidali behar izaten dioten dokumentua da, emisioen berri emateko. «Interesgarria da usaina ere neurtzen dutela. Bai-na ez dago lege bat esaten duena neurri batetik pasatzean toxikoa denik. Orduan, harrapatuta zau-

de. Beraz, jakin nahi izan genuen usainarekin zein konposatu zeu-den, eta zein neurritan».

Aurreneko txosten horretan, beraz, usain txarren atzean zer zegoen jakitea izan zen helbu-rua, paper pasta ekoizteak era-gindako isurketen berri jakitea, alegia. Horretarako, herriko aktibitate industrialetatik era-torritako foku emisoreen ingu-ruan Udalak zeukan informa-zioa jaso zuen UPCk, Ingurumen Baimen Bateratuetatik. Era be-rean, Eusko Jaurlaritzak anbu-latorio gainean daukan neur-gailuak jasotako inmisio datuak ere bildu zituen, eta beste enti-tate batzuek egindako neurke-tenak. Eta txostenaren bigarren zatirako, paper pasta ekoizteak eragindako emisioak neurtu ziren horretarako ekarritako 16 neurgailu mugikorren bitar-tez. Neurgailu horiek jarri ziren Sorgintxulo, Antziola, Etxeberri,

Sagastialde, Florida, Marieluts, Latsunbe, Mañe Flaker, Agustin-darrak, Karobieta, Karabel, uda-letxea, Lizeaga, Portu, Zikuñaga eta Santa Barbaran.

«Lehendabizi Zikuñagako Papeleragatik galdetu genien, eta egin zituzten kalkulu ba-tzuk, ikusteko noiz sortzen ziren usainak, eta nola, eta gero, beste enpresak ere neurtu zituzten». Hain zuzen, bigarren txoste-nean material erregogorraren (refractarios), zinta itsasgarrien, binilo-kloruroaren, igogailuen eta profil berezien ekoizpenak dauzkan eraginak neurtu zituz-ten. «Gutxi-gorabehera zehaztu zuten zein izan zitezkeen Herna-nin arazoak sortu ditzaketenak: Ubis, Papelera eta AMR». Bi txos-ten horietan neurtutako subs-tantziak izan ziren, batez ere, NO2, NOx, SO2, HCI eta konposatu organiko lurrunkorrak (COV).

«Gero, autopista eta errepi-deen eragina neurtu zuten. Guztiz inguratuta gaude: goitik autopis-ta, Irun aldera. Bestetik, Urnie-tatik datorrena. Kalkulatu zuten zenbat kotxe pasatzen ziren ba-koitzetik egunean, eta izugarriz-ko datuak atera ziren», Aldaiaren hitzetan. PM10 eta PM2,5, eta NO2 eta NOx partikulen kontzentrazio mailak neurtu zituzten guneka, eta hilabeteka eta orduka, horre-tarako ekarritako 16 neurgailuak herrian barrena banatuta.

Ondoren, usainaren jato-rrian dauden substantzien, kon-posatu organiko lurrunkorren (COV) inmisio mailak ikertu zi-

tuzten usaina nabaritzen den garaietan eta 24 ordutan. Datuak jaso ziren paper pasta, material erregogorra eta binilo-kloruroa ekoizten dutenen eremuan, eta Portun, udaletxean, Etxeberrin eta Karobietan. Eta segidan, Jaurlaritzaren kontrol-estazio edo neurgailuak ematen zituen PM10, NO2, NOx eta hidrogeno sulfuro (H2S) partikulen inmisio datuak aztertu zituzten. «Neur-keta errealak egin zituzten», dio zinegotziak. «Neurketak hainbat auzotan egin ziren, tramanku-luak ekarrita. Lehen Jaurlaritza-renak bakarrik zeuden. Berak ere badu neurgailua, anbulato-rio gainean. Baina, arazoa da non dagoen: herriaren erdian. Baina enpresa hauen eragina beste auzo batzuetan nabaritzen da. Hori kontuan hartu gabe ere, begiratu zen datu ofizialek zer dioten. Konturatu ziren askotan partikula txikiak, PM10 eta PM2,5 ez dituztela neurtzen, gabezia bat dagoela». Era berean, txos-tenak dio usain aldi haundietan hidrogeno sulfuroak daukan eragina dela-eta, konposatu ho-nek urtean zehar gainditutako kontzentrazio mailak ere balo-ratu dituztela.

Azkenik, seigarrenean kon-posatu organiko lurrunkorren (COV) kontrol kimikoaren emai-tzak jaso zituzten, udaletxean, Gabriel Zelaian, Portun, Zikuña-gan eta Etxeberrin jarritako kontrol puntuetatik. Eta horri gehitu zioten usain-aldietan eta bi hilabetetan astero Portun, Zi-kuñagan eta Etxeberrin eginda-ko kontroletan jasotako ozono (O3) eta hidrogeno sulfuro (H2S) kontzentrazio datuak; «produk-tu arriskutsuenenak», Aldaia-ren hitzetan. Hauen neurketa berriro egin zen 2019ko ekaina-ren 18tik uztailaren 16ra bitar-tean, neguko eta udako datuak alderatzeko. Zortzigarren txos-ten horretan jaso dira datuak.

Kutsagarrien inguruko datu «gutxi», Udalaren eskuOndorio nagusiak laburbiltzen di-tuen zazpigarren txosten horren arabera, UPCk dio «substantzia kutsatzaileen kontzentrazio--maila eta horien emisio-para-metroei buruz Hernaniko Udalak duen informazioa txikia» dela. Emisioei dagokienez, biniloaren ekoizpenak eragindako binilo--kloruroaren identifikazioa bes-terik ez dagoela dio, eta inmisioei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak anbulatorioan daukan neurgailu bakarraren datuak besterik ez di-tuela, PM10 partikulak, nitrogeno oxidoak (NO2, NO eta NOx), eta su-

Kalitate oneko aireak ere, kiratsa?Bartzelonako Unibertsitateari Hernaniko aire kalitatea neurtzeko eskatu zion Udalak 2017an, eta 2019ra arteko neurketen emaitzekin, Jaurlaritzara jo zuen. Emisioen ardura duten enpresekin ere harremanetan dago, baina neurriak hartzeko prozesua motela da, eta Aire Garbia plataforma kezkatuta dago.

Zikuñagako Papelera da usaina eragiten duenetako bat, baina ez bakarra; Ubisekin ere biltzen ari da Udala.

«Ez dago lege bat esaten duena [usaina] neurri batetik pasatzean toxikoa denik. Orduan, harrapatuta zaude. Beraz, jakin nahi izan genuen usainarekin zein konposatu zeuden, eta zein neurritan»

Page 7: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

ASTEKO GAIA7 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

fre dioxidoa (SO2) jasotzen ditue-na, eta EHUk azkenekoz 2010ean egindako neurketetan jasotako konposatu organiko lurrunkor gutxi batzuena. Hori bai; «egun-go legediak airearen kalitateari buruz ezarritako mugak betetzen dituzte».

Dena den, UPCk hainbat on-dorio atera ditu, egindako analisi estatistiko, modelizazio eta kon-trol kimikoetatik jasotako datue-kin. Orokorrean, enpresetako eta errepideetako emisio eta inmi-sioetatik datozen H2S, ozono, NO2, NOx, SO2, HCI, PM10, PM2,5 eta kon-posatu organiko lurrunkorren (COV) inguruko datuak bildu dira. Azken hauen artean, arreta jarri da «osasun publikoan garran-tzia izan dezaketen konposatu toxiko, minbizia-eragile edota azkure-sortzaileetan eta usaina dutenetan». Kutsadura-aldietan inmisio maila altuenak Portun jaso dira. «Kontzentrazio-mai-la altuak aurkitu dira benzeno, tolueno, xileno, fenol, etanol, azetaldehido eta azido azetikoa-renak». Barneko aire-kalitatea-ren inguruko irizpideen arabera, «toxikotasun egoeratik gertuko neurrietan», eta «deserosotasun gunean» kokatuko lukete auzoa, baina bakarkako aire-kalitatea-ren inguruko irizpideen arabe-ra, «erosotasun gunean» legoke. Mattin Aldaia zinegotziak irizpi-de dantza hori azaldu du. «Egon dira gainditze batzuk, Jaurlari-tzak ezarritako neurriak gaindi-tzen dituztenak. Baina Europan eta Espainian dauden neurriak desberdinak dira. Neurgailu ho-

riek baino zehaztasun handiagoa duten neurketak egin dituzte, eta ondorio batzuetara heldu dira».

Batetik, diote bereziki paper--pasta ekoizteak eragiten dituen usain-aldiak aztertu direla, eta Hernanin barrena kokatutako «16 neurgailuetako %81ean m3ko usain unitateak gainditzen» di-rela; bereziki, Portun eta Zikuña-gan, eta irailean, urtarrilean eta abenduan. «Paper-pasta ekoizte-tik sortutako hidrogeno sulfuro (H2S) inmisio mailari dagokio-nez, ordu jakinetako kontzentra-zioa igo egin da 2016 eta 2017an, eta jaitsi 2018an, baina oraindik ere 2015ekoa gainditzen du (…) Kutsatzaile horren azken urtee-tako balioek egungo legediak ezarritako ordutegi eta eguneko kalitate-irizpideak gainditzen di-tuzte hainbatetan, eta adierazten dute herriko hainbat eremutan eragin haundia izan duela usai-nak». Bestelako industrien ekoiz-penen emisioen eragina, berriz, Zikuñaga, Etxeberri, Florida eta Sagastialden nabari da. Errepi-deen eragin handiena Zikuñaga, Portu eta Karabelen neurtu da, 19:00etatik 21:00etara.

Sei eta zortzigarren txostene-tan neurtutako ozono eta hidro-geno sulfuro datuei dagokienez, badirudi, ozono kontzentrazioak altuagoak direla udaran, neguan baino, eguzkiaren eraginez, se-guru asko, eta hidrogeno sul-furoarenak, berriz, bajuagoak, eguzkiagatik baita ere; desberdin eragiten die. Baina 2019an hidro-geno sulfuroak ordu-erdiko kali-tate-irizpide mailak gehiagotan

gainditu ditu, 2018arekin alde-ratuta. Dena den, bai bataren eta bai bestearen datuek ez dituzte gainditzen eguneko batezbesteko eta osasunaren babeserako iriz-pideen neurriak.

Guztiarekin, Udalak ondo-rioztatu zuen «gune batzuetan antzematen diren isurketa mai-lak eta episodioen maiztasu-na handiegia» dela; «hori ez da aire kalitate ona, konfort egoera maiz gainditzen dutelako, baina toxizitateari dagokionez, ez di-tuzte legediak ezarritako mugak gainditzen». Mattin Aldaia zine-gotziak dio, gainera, «Europan ez dagoela legerik dioena usaina halako neurrietatik pasatzen denean txarra denik».

Jaurlaritza eta enpresekin harremanetan, UdalaHala ere, gaiarekin arduratuta, Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailarekin bilera eskatuko zuela aurreratu zuen Udalak, «neu-rriak eskatzeko», eta hala egin zuen. «Jaurlaritzak daukan Ingu-rumen zuzendaria, Iban Pedrei-ras bildu zen orduko alkate Luis Intxauspe, Olatz Urrutibeaskoa Ingurumen teknikaria eta ni-rekin. Aurretik prentsan azaldu genuen kezkatuta ginela aire ka-litatearekin eta Jaurlaritzak egin zituen neurketekin, ez zirelako zehatzak. Beraz, aurrena errieta jaso genuen. Pedreiras da Zaldi-barko zabortegiaren arduraduna ere. Dena den, aurkeztu genuen txostena, eta azaldu genuen he-rrian zegoen kezka. Ez genuen

ezer lortu. Ez konpromisorik eta ez ezer. Bi urte luze pasa dira or-dutik, eta ez dugu berririk izan».

Beraz, Udalak beste bide bati ekin dio: enpresekin biltzeari. «Ubis eta Papelerarekin bildu gara. Lankidetza hitzarmena planteatu diegu, Bartzelonako Unibertsitateak neurketak egin ditzan. Gehienbat, ikusteko zer den hobetu daitekeena. Infor-mazio pila bat daukagu, baina ez dakigu zer egin horrekin. Jaurla-ritzak ez digu kasurik egiten, eta ea enpresek zer esaten diguten. Hurrengo pausua da unibertsita-tea, enpresak eta ni biltzea».

Usainari dagokionez, Al-daiak azaldu du Zikuñagan papera lortzeko prozesu osoa egiten dutela, egurretik hasita. «Egurra txikitu eta paper-pasta sortzeko prozesuan sortzen da usaina. Esaten dute papelera batean beti sortuko dela usai-na, baina ez dela kutsakorra. Txostenean konposatu organiko lurrunkorrak ageri dira, eta ho-rregatik, enpresa barrutik neur-tu nahi dugu usaina dagoenean zein substantzia dauden, ikuste-ko zein diren kutsakorrak, zein puntutaraino den kezkagarria». Noski, Papelerak bere alde egi-ten duela dio zinegotziak. «Esa-ten dute prozesua berdina dela 24 ordutan. Baina, orduan, zer-gatik ateratzen da ordu konkre-tu batzuetan ke gehiago, usain gehiago? Ari gara hizketan. Ez zaie gustatzen, baina uste dut lortuko dugula. Baimena eman diegu enpresa handitzeko, eta hori aprobetxatu nahi dut nik honekin jarraitzeko».

Aire Garbia, kezkatutaHain zuzen, horrekin are kez-katuago agertu da Aire Garbia plataforma. Baina zinegotziak dio enpresa bisitatu dutela, eta azalpen guztiak eman dizkie-tela ordezkari politikoei. Dena den, instalazio berriak irekitzea urteko hirugarren hiruhilekora atzeratu dute, Koronabirusa de-la-eta. «Beste makina bat jarri behar dute papera egiteko, eta

paper hori izango litzateke plas-tikoa ordezkatzeko, plastikoa debekatu egingo baita. Logikoki, hor negozioa ikusi dute. Baina badakite usainarekin kezkatu-ta gaudela, eta azaldu ziguten teknologia berri bat aplikatu-ko dutela, Noruegatik ekarria, usainak sortu ahala xurgatuko dituena. Dena den, diote beti sortzen dela usaina paper-pasta egitean».

Horren aurrean, Aire Garbiak dio «aire-kutsaduraren neurke-tak ikusarazi» egin nahi dituz-tela, «ea zein partikula jaso eta neurtzen diren. Datuak ez dira onak. Dena ondo dagoela dioten mitoak erortzen ari dira, Zal-dibarren bezala, eta Hernanin nahikoa dela esateko ordua iri-tsi da». Aldaiak azaldu du pane-lak jartzeko eskatu ziotela, Jaur-laritzaren neurgailu finkoaren datuak egunero emateko. «Bi-terin eta udaletxean pantailak jartzekoak gara, udaletxeko in-formazio orokorra herritarrei helarazteko, eta datu horiek ere emango ditugu, Aire Garbiak es-katu bezala, airearen kalitatea egunero zein den jakiteko».

Hainbeste datu bilduta ere, ordea, ez dira gauzak guztiz argitu. «Txostenetan substan-tzia batzuen neurri altuak age-ri dira, baina ez dago frogarik, esateko airea oso kutsatuta dagoela. Herritarrek nabari di-tuzte ondoezak, baina horre-kin ez da ezer demostratzen. Arazorik ez dagoela ere ezin da esan, ordea. Baina, kezka zein puntutaraino da erreala? Inte-resgarria da txostenetan esatea ‘16 neurgailuetako %81ean m3ko usain unitateak gainditzen’ dire-la. Usaina ere neurtzen da. Bai-na ez dago legerik esaten duenik maila batetik pasatzean toxikoa den ala ez. Beraz, harrapatuta gaude. Aire kalitatea txarra de-nik ezin da esan; datuak behar dira. Hori da zailena, baina ja-rraituko dugu inbertsioak egi-ten. Datuekin demostratu behar dira gauza horiek, ezin da per-tzepzioekin jokatu».

Aire Garbia plataformarekin hainbatetan bildu da Udala, (Mattin Aldia, erdian) eskariak entzun eta txostenen berri emateko.

Konfinamenduaren eraginez, aire garbiagoaErrepideetan ibilgailuek sortzen duten NO2 gasa murriztu da hiriburuetan. Hernanin ere bai.

KONFINAMENDUA INGURUMENA

Ekologistak Martxan taldeak NO2 gasaren datu ofizialak aztertu ditu, jakiteko, errepi-deetan gas horren zein maila neurtu diren, Koronabirusaren eraginez ezarritako konfina-menduaren aurretik eta ondo-ren. Izan ere, gas hori kotxeek isurtzen dute bereziki, eta trafikoa geratuta dago.

Datu horiek 2020ko mar-txoa eta aurreko hamar urteak bitartean Espainiako Estatuko 24 hiriren artean banatutako 125 neurketa-estaziotan jaso dira. Ondorio nagusia izan da «martxoaren 14an alarma egoera adierazi zenetik, Espai-niako hiri nagusietan nabar-men murriztu direla nitrogeno dioxidoak (NO2) eragindako kutsadura atmosferikoaren

mailak»; %55. Euskal Herriko hiriburuetan ere, gauza bera gertatu da; azken hamarkadari erreparatuta, bataz besteko kutsadura murrizketa %46koa izan da: %41ekoa Donostian, %54koa Gasteizen, %49koa Iruñan, eta %40koa Bilbon.

Hernanin ere, Jaurlaritzak daukan neurgailu finkoaren arabera, behera egin du nitro-geno dioxido mailak konfina-mendua ezarri zenetik gaur arte: martxoaren 11n, esaterako 34.00 µg/m3 neurtu ziren eta apirilaren 21ean, 9.00 µg/m3. Datuek gora-beherak erakusten dituzte, igandeetan neurtzen dira gasaren maila txikienak: apirilaren 19an 2.00 µg/m3. As-tegunetan gora egiten du pixka bat, baina beheranzko joera nabarmena da, konfinamen-dua hasiz geroztik.

«Aire-kutsaduraren neurketak ikusarazi nahi ditugu. Datuak ez dira onak. Dena ondo dagoela dioten mitoak erortzen ari dira, Zaldibarren bezala, eta Hernanin nahikoa dela esateko ordua iritsi da»

Page 8: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

ASTEKO GAIA 8KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

«Koordinazio falta handia dago Koronabirusaren aurrean, eta Trumpek ez du lidertzarik izan»Gibeleko minbizia ikertzen du Amaia Lujanbio biologo goizuetarrak New Yorkeko Mount Sinai ospitalean. Koronabirusak dena aldatu du, ordea. Etxetik ari da lanean, eta bere laborategiko bi ikerlari Koronabirusaren inguruko ikerketan ari dira laguntzen.GOIZUETA AMAIA LUJANBIO GOIZUETA

Lehenik eta behin, zer moduz zaudete, New Jerseyen?Gu ongi gaude, ezin gara kexa-tu, eta nire familia hor ere, ongi dago, oraingoz behinik behin. Hori da inportanteena oraintxe.

New Yorkeko Mount Sinai ospitalean lan egin arren, etxetik ari zara orain. Noiztik?Otsailaren bukaeraz geroztik. He-men martxoaren erdialdera hasi ziren neurriak hartzen. Baina ni lehenago etorri nintzen, imajina-tzen nuelako gauzak nola joanen ziren, ikusita Txinan eta Italian nola ibili ziren. Pentsatu genuen hona ere helduko zela. Eta hone-tarako konponbidea da distan-tzia eta etxean egotea. New Jerse-yen hemengo familiak badu etxe bat handiagoa, mendira ere atera gaitezke… Beraz, Manhattaneko apartamentu txiki batean preso egon beharrean, hona etorri nin-tzen.

Neurriak beranduago hartu badira ere, zuek lehenago hartu dituzue. Zuen kabuz? Nire kabuz. Ospitaleak pixka bat beranduago hartu zituen neu-rriak. Baina nik nire laborategi-koei esana nien pixkanaka-pix-kanaka gauzak ixten joan behar genuela, imajinatzen nuelako nola joanen zen kontua. Nik, adi-bidez, berdin-berdin egin dezaket lan laborategitik edo etxetik. Az-ken batean, nire lana da bilerak egitea, eta Internet bidez egin di-tzaket. Bestetik, datuak analiza-tu, idatzi, irakurri… Hori ere edo-zein lekutatik egin dezaket. Nire laborategiko lankideek, berriz, esperimentuak egiten dituzte. Baina pixkanaka-pixkanaka hasi ginen esperimentu guztiak bu-katzen, kolpean ez egiteko. Egun batetik bestera esaten badizute ezin duzula gehiago lanera joan eta bost esperimentu martxan dauzkazu… Nahiago genuen lehe-nago bukatu. Orain denak etxetik ari dira lanean, datuak aztertzen. Baditut, bestalde, bi lankide bo-luntario ari direnak Koronabiru-saren inguruko ikerketetan.

AEB da orain munduan Koronabirusak kutsatu eta

hildako gehien dituen herrialdea. Osasungintzako langile eta ikerlariek ere uste duzue neurriak beranduegi hartu direla?Argi dago neurriak berandu har-tu direla, eta, gainera, oraindik ez dira ongi hartu. Koordinazio falta handia dago estatu des-berdinetan, eta horrelako kri-si bati aurre egiteko adostasun bat behar da eta Trumpek ez du lidertzarik izan egoera ongi era-mateko. Nahiko desastrea izan da eta oraindik ere izanen da, ez direlako gauzak ongi egiten ari. Adibidez, New Yorkeko estatuan nahiko berandu hasi ziren neu-rriak hartzen, baina hasi dire-netik, ahal dutena egiten ari dira eta nire ustez orain gauzak ongi eta kontu handiarekin egiten ari dira. Baina koordinazio falta hori nabari da, ez dago nahikoa test…

Zure ikerketa arloa minbizia da, gibeleko minbizia. Koronabirusak eragin gehiago dauka minbizia duten gaixoengan? Horrelakorik ikertzen ari zarete edo betiko ikerketa lerroekin jarraitzen duzue?Betiko ikerketekin jarraitzen dugu. Izan ere, oso oinarrizkoa da gure ikerketa eta Koronabi-rusak ez die hainbeste eragiten erantzun nahi ditugun galderei. Bestalde, jende asko hasi da Ko-ronabirusaren inguruko iker-ketak egiten, baina guk ez dugu tresnarik horretarako. Laborate-gian segurtasun maila handia behar duzu horretarako, zure burua ez kutsatzeko. Baina nire taldean 6-7 pertsona gara, eta bi ari dira boluntario, beste ekipo batekin, haiei laguntzen Koro-nabirus muestrak ikertzen. Gure aldetik jarraitzen dugu gure ikerketarekin, etxetik, eta noski, desberdina da. Baina saiatzen ari gara baita ere Koronabirusa-ren ikerketan laguntzen. Oreka mantendu nahian ari gara: Ko-ronabirusa dela-eta, ezin dugu ahaztu minbizia.

Zer da Mount Sinai ospitalea Koronabirusaren inguruan ikertzen ari dena?Uste dut mundu guztian ospita-le guztiak ari direla egiten ika-

ragarrizko ahalegina. Mount Sinai ospitalea, nik lan egiten dudan hori, ospitale handia da eta baliabide asko dauzka, eta gauza asko ari dira egiten. Adi-bidez, ospitalean badira birolo-go inportante asko, eta test bat sortu dute, detektatzen dituena zure odoleko antigorputzak, eta beraz, jakin dezakete infekzioa pasa duzun edo ez. Test hori oso denbora gutxian garatu dute: urtarrilean hasi ziren eta Estatu Batuetako DFA (U.S. Food & Drug Administration) baimentzeko zorian dago. Hori erabiltzen ha-siko dira ospitale honetan eta beste batzuetan.

Bestetik, bentiladoreak, zure kontutik arnas hartu ezin duzu-nean jartzen dizuten hori, ba-koitzak 50.000 dolar balio ditu. Ospitaleak bazituen bere maki-nak eta gehiago ere lortu ditu. Baina pentsatu zuten agian kasu gehiago izanen zirela, eta beraz, bi metodo sortu zituzten bentiladore gehiago edukitzeko. Bat, bentiladore bat pertsona ba-karrarentzako izan beharrean birentzako erabili ahal izatea, kutsatzeko arriskurik gabe. Eta bestea, apnea makinak ben-tiladore bihurtzeko metodoa, Mount Sinaiko ikasleek sortua. Badira makina batzuk oso sinple eta merkeak, 1.000 dolar ingu-rukoak, apnea duten pertsonek arratsean erabiltzen dituztenak arnasa hartzeko, apnea dutenek ez baitute batzuetan arnasik hartzen. Dagoeneko denentzako eskuragarri dago metodo hori,

nahiz eta gure ospitalean ez den behar izan.

Bestalde, parkeko ospitalea ere jarri da martxan. Gure ospitalean oheak jarri dira leku guztietan. Sartzen zarenean, bada espazio handi bat, normalean irekia izaten dena, kafetegiarekin, esertzeko tokiarekin, pianoarekin…. Orain dena oheekin bete dute, oso ondo antolatuta. Baina, era berean, os-pitalea Central Parken aurrean dago eta hor kanpaina ospitalea jarri dute, ohe gehiago edukitzeko eta saturazioa saihesteko.

Horrez gain, gaixoaldia gain-ditu dutenen plasma erabiltzen ari dira. Sendatu direnek an-tigorputz zehatzak dauzkate beren gorputzean, birusa gel-diarazi dezaketenak. Kanpaina handi bat egin dute, eta sendatu diren guztiak ospitalera joaten ari dira odola emateko. Odol horretatik antigorputzak atera-tzen hasi dira eta horiek gaixoei

sartzen. Oraindik ez dago argi ongi funtzionatuko duen edo ez. Baina, adibidez, ebola birusaren epidemia izan zenean orain urte batzuk, sistema hori erabili zen gaixoak sendatzeko.

Denak gogotik ari dira la-nean. Ni oso aise nago etxean!

Test horiek sortzen urtarrilean hasi ziren. Orduan herritarrak ez ginen zetorkigunaren jabe. Ikerlariak bai?Bai. Egia esan, orain erraza da esatea imajinatzen genuela hau pasatuko zela. Baina, birologo honek (Florian Krammer alema-niarra), Mount Sinaikoak, ha-sieratik oso argi zuen arazo hau handia izanen zela, eta birusa-ren sekuentzia argitaratu ze-nean, informazio horrekin hasi zen artifizialki sortzen birusak duen proteina bat. Ez da erraza egiten, baina lortu dute protei-na horren kantitate handiak sortzea. Infekzioa izan baduzu, zure gorputzak izanen ditu an-tigorputzak birusaren kontra-koak, eta beraz, baita proteina horren kontrakoak ere. Beraz, proteina artifizial hori erabili daiteke ikusteko zure gorputzak antigorputz horiek dituen edo ez. Testean proteina eta zure odolaren muestra elkartzen dira, eta birusaren aurkako an-tigorputzak badauzkazu, protei-na artifizial horri itsatsiko zaie eta erreakzio entzimatiko baten bidez, kolore bat aterako zaio. Beraz, testa positiboa izanen da. Bestela, negatiboa.

Amaia Lujanbio biologoa New Jerseyeko etxetik ari da lanean, New Yorkeko laborategiko ikerketekin jarraitzeko.

«Bada denentzako lekua Goizuetako mendietan»

«Ideala litzake bakoitzak etxean astean behin odol tanta batekin testa egin ahal izatea»

Page 9: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

ASTEKO GAIA9 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

Estatu Batuetan osasun sistema pribatua da. Nola eragiten dio horrek Korona-birusaren zabalkundeari? Eta ikerketen emaitzen zabalkun-de eta erabilerari?Koronabirusaren krisi honekin ikerketa guztiak irekiak dira. Jende guztia dena argitaratzen ari da, pertsona batek bakarrik ezin baitu arazo hau gainditu, edo tardatuko luke agian hiru urte. Ikerlari guztiak ari dira emaitza guztiak berehala In-terneten partekatzen, gainon-tzekoek ere erabili ahal izan di-tzaten. Adibidez, Mount Sinain martxan duten beste lan lerro bat da Interneten dagoen infor-mazio hori guztia begiratzea: guztia irakurtzen eta hauta-tzen ari dira, sailkatzeko zein den informazio ona eta zein ez, errazagoa izan dadin aurrera ja-rraitzea.

Egia esan, gure ospitalea oso ongi antolatua dago, ikerlariak ere bai. Arazo honekin inportan-teena da orain soluzio bat aurki-tzea, eta ez du inporta hainbes-te nola aurkitzen duzun. Nire laborategiko dirua, adibidez, minbizia ikertzeko da. Baina, bi pertsona dauzkat Koronabiru-saren inguruko ikerketan beste ikerlari batzuei laguntzen. Alde batetik, gure ikerketan ezin dugulako hainbeste jarraitu, laborategia itxita dagoelako, eta bestetik, besteei laguntze-ko. Horretarako, minbiziaren ikerketara bideratutako dirua erabiltzen ari gara. Baina orain behar inportanteena hau da, eta espero dugu gero Mount Sinaik edo Estatu Batuetako gobernuak konpentsatuko duela guk egin dugun inbertsio hau.

Osasungintza pribatua izatea da beste arrazoi bat Koronabirusa zabaltzeko? Asko ez dira joaten medikuarenera, garestia delako…Estatu Batuetako osasunbidea oso konplikatua da. Bakoitzak bere asegurua du, eta ia ezinez-koa da jakitea zure aseguruak zer hartzen duen bere gain eta zer ez. Medikuarenera joaten zarenean, zalantzak izaten dira, eta zerbait bere gain hartzen ez badu, agian iritsiko zaizu etxera 10.000 dolarretako faktura. Nik ez dut arazo hori, nire asegurua delako ospitalearena, eta dena kubritua dut. Ulertu dudana da, Koronabirusari lotutako gaitza baduzu, dena kubritua egonen dela: testa, tratamendua eman, ospitalean bi hilabete egon… Gobernuaren diruarekin kubri-tua dago. Baina ikusten dena da, nahiz eta kasu positibo ba-naketa nahiko berdina izan arraza ezberdinetan, izan txuri, asiar, beltz, latino… hilkortasun tasa askoz altuagoa dela beltzen artean. Ez da ez direlako medi-

kuarenera joaten. Asegururik gabe ere joan daitezke orain. Baina beltzak Estatu Batuetan baztertuak daude, eta osasun kaxkarragoa dute: obesitatea, diabetesa… dute. Beraz, birusak ondorio larriagoak dauzka bel-tzen artean. Era berean, beltz bat medikuetara joaten denean, tratua kaxkarragoa izaten da, ez medikua arrazista delako, bai-na bai bazterketa inkontzien-tea dagoelako. Bi arrazoi horiek azaldu dezakete hilkortasun tasa zergatik den handiagoa bel-tzen artean.

Heriotzak asko dira, eta baita erreklamatu gabeko gorpuak ere. Hobi komunetan hilobira-tzen ari dira horiek. Koronabi-rusak kutsatutako hildakoa-ren gorpuak duen kutsatzeko arriskua erreala da?Imajinatzen dut baietz. Zuk bi-rusa baduzu, eta hiltzen bazara, birusak hor segituko du. Zu hil-da egonagatik ere, zure zelulek irauten dute beste ordu batzuez, eta beraz, birusak ere eutsiko lioke. Beraz, imajinatzen dut arrisku hori badela. Erreklama-tu gabeko gorpu horiek isla ba-tean hilobiratzen ari dira, baina krisi honen aurretik ere hala egiten zuten. Orain, noski, begi ezberdinekin ikusten dugu, eta zenbakiak askoz altuagoak dira.

Neurriak, berandu bada ere, hartu dira. Espero duzue hobekuntzarik? Gaixotuen kurba jaisten hastea? Noiz?Estatu bakoitza erritmo desber-dinetan ari da krisi hau bizitzen. New Yorken ez dakit oraindik iritsi ote garen kurbaren mendi tontorrera! Ematen du, behinik behin, egonkortuta dagoela. Nire ustez, kontu handiarekin ibili beharko dugu, berriro ere egoera berera ez itzultzeko. Oraindik ez gara egoera honetatik atera.

Arazoa izan daiteke Trumpek azaldu duen asmoa, normalta-sunera itzultzeko hiru faseko plana. Goizegi da?Nire ustez bai. Normalean per-tsona baikorra naiz, baina uste dut oso poliki joan beharra du-gula. Nire ustez birus honen arazo handiena da gaixo egon zaitezkeela, sintomarik gabe, eta beraz, birusa zabaltzen ari-tu, zure inguruan. Hori geldia-razteko neurriak hartu behar dira: etxean egotea, maskarak erabiltzea (nire ustez, oso in-portantea, zu babesteko eta zuk ondokoak ez kutsatzeko), tes-tak denentzako eskura egotea… Ideala litzake bakoitzak etxean astean behin odol tanta batekin testa egin ahal izatea, positibo izanez gero, etxean geratzeko. Bakoitzak zein egoera duen ja-kiteko.

Hori posible izango da? Noski, ni nire ikuspegitik ari naiz, gauzak nola behar luketen esaten. Ez naiz kontuan hartzen ari honek nola egiten dion eko-nomiari eta nik aipatzen ditu-dan neurriek zein eragin duten oinarrizko funtzionamenduan.

Baina, nire ustez, maskarak eta testak oso inportanteak izanen dira hemendik ongi ateratzeko. Eta agudoegi saiatzen bagara hemendik ateratzen, berriro ere leku berera iritsiko gara. Adibi-dez, Txinan, badirudi nahiko ongi daudela orain, baina hartu dituzten neurriak oso gogorrak izan dira. Eta badirudi testak ere gehiago egiten ari direla orain. Konplikatua da.

Hala ere, baduzue etxetik ate-ratzeko aukera, kirola egiteko, adibidez. Hemen kostata lortu da haurrak atera ahal izatea…Hemen murriztapen pertso-nalak ez daude. New Yorkeko estatuak debekatu zituen esen-tzialak ez ziren lanak: jatetxeak, barrak, nire lana bera ere… Be-raz, etxean geratu behar duzu, lanera ezin duzulako joan. Bai-na ez du esan nahi ezin duzula kanpora atera. Orain jarri duten araudiaren arabera, New Yorken kanpora ateraz gero, maskara-rekin egin behar duzu. Hala ere, jende asko dago kalean. Norma-lean baino gutxiago, nabari da; baita metroan ere. Baina orain-dik jendea ateratzen da. Egia esan, ez dakit zein neurri lira-tekeen perfektuak. Alde batetik, etxetik ateratzea osoa inportan-tea da, baina bestetik, horrek kutsatzeak handituko baditu… Neurriak hartu beharko dira distantziak ondo mantentzeko, edo txandaka ateratzeko… Bai-na nire ustez umeak kalera ate-ratzea edo kirola egiteko aukera izatea oso ongi etorriko zaigu, baina, agian, maskararekin eta distantziak mantenduz.

New Jerseyen zaude orain. Distantzia horretatik, nola ikusten duzu Euskal Herriko egoera?Oso konektatua egon naiz ha-siera-hasieratik, egia esan. Hor

lehenago hasi ziren kasuak, hemen baino. Hasieran, ardu-ra handiarekin bizi izan nuen. Orain ere bai, baina ez dakit albiste txarretara ohitu garen eta era berean, familia ongi egoteak lasaitzen duen. Euskal Herrian nahiko indartsu hasi zen, baina nire ustez, kanpotik ikusita, nahiko ongi eraman da eta kontrolatua dagoela ematen du. Hala ere, zenbakiak oso go-gorrak dira. Beste aldetik, nos-ki, oso zaila da ongi kudeatzea dena.

Hemen bizilagunen artean jendea balkoietara ateratzen da, elkar laguntzen dute… New York bezalako hiri handietan horrelakorik ikusten da?Manhattanen aritu dira zazpie-tan txaloak jotzen ospitaletan lan egiten duten langile guztien alde. Bizilagunen artean, ima-jinatzen dut jendeak laguntza emanen duela. Baina, egia esan, zaila da jakiten, orain ez baitau-kat horrelako harremanik, New Jerseyen egonda. Baina oraindik han ginela, ikusi nuen bizilagun bat besteari kanpoan janaria uz-ten.. Imajinatzen dut berdintsua izanen dela, baina New York oso handia da eta desberdina izanen da. Euskal Herrian etxeek badi-tuzte balkoiak eta bizitza hori egin daiteke. Baina New Yorken etxe gehienek ez dute balkoirik, eta leihotik leihora zailagoa da horrelako harremanak sortzea. Baina imajinatzen dut eraikin barruan elkarri laguntzen ariko direla.

Goizuetan duzu familia. Zer kontatzen dizute beraiek?Etxean daudela, ezin dutela ate-ra… Gustatuko litzaiekela ate-ratzea! Kanpora atera eta paseo bat eman… Baina egia esan, oso ongi portatzen ari dira. Adi-bidez, Goizueta bezalako herri ttiki batean eta jakinda denak ongi daudela, posible izango li-tzateke agian paseo ttikiren bat emateko aukera izatea. Bada denentzako lekua Goizuetako mendietan. Ea laster egin deza-keten! Baina pazientzia beharko dugu!

The Mount Sinai ospitaleak kanpaina ospitalea jarri du Central Parken. Argazkia: @SchlessingerLab (Twitter).

«Nahiz eta kasu positibo banaketa nahiko berdina izan arraza ezberdinetan, izan txuri, asiar, beltz, latino… hilkortasun tasa askoz altuagoa da beltzen artean»

«Zu hilda egonagatik ere, zure zelulek irauten dute beste ordu batzuez, eta beraz, birusak ere eutsiko lioke»

«Koronabirusa dela-eta, ezin dugu ahaztu minbizia»

Page 10: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

URUMEA 10KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

ASTIGARRAGA-GOIZUETA UDALA

Aste honetan egin dute elika-gaien banaketa, Astigarragan eta Goizuetan, beharra dauka-ten familientzat. Elikagai Ban-kutik produktuak jaso, eta bi herrietako Udalek eta bolunta-rioek hartu dute ardura, horiek banatzeko.

Goizuetan, ostegunean egin zuten banaketa, eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, Gizar-te Zerbitzuetako langileak eta Herritarren Laguntza Sareko bo-luntarioak aritu ziren horretan.

Astigarragan, berriz, asteaz-kenean egin zuten banaketa, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sai-lak koordinatuta, eta bolondres sarearen laguntzarekin. Herri-ko 32 familiari banatu zizkieten elikagaiak, eta 3.200 kg inguru izan ziren guztira.

Martxoan elikagai banaketa

eten zela eta, Udalak dirulagun-tzak eman zizkien 20 familiari, elikagaiak erosi ahal izateko, 3.270 euro guztira. Azken asteo-tan, baina, Elikagai Bankuaren abixua jaso du Udalak, esanez ber tan zeuden elikagaiak jaso zi tzakeela, herrian banatze-ko. Brigadako langileek bildu zi tuzten Oiartzungo Elikagai Bankuan eta Caritasen lokalean zeuden elikagaiak, eta Gizarte Zerbitzuak arduratu dira bana-keta koordinatzeaz: bolondres sareko bederatzi boluntariori deitu, eta denak azaldu ziren prest horretarako. «Gure esker ona adierazi nahi diegu, egin-dako lanagatik eta azaldutako prestutasunagatik». Elikagaiak

jasoko zituzten familiak auke-ratzeko, berriz, irizpide hauek erabili dituzte: aurreko dirula-guntza hori jaso zuten familiak; Caritaseko zerrendan zeudenak; eta beste oinarrizko diru sarre-rarik ez dutenak (RGI, lansaria edota pentsioak). Hiru txanda-tan antolatu zuten banaketa, bakoitza bi ordukoa, segurtasun neurriak bermatzeko.

Udalari dagozkion elika-gaien zati bat, Oiartzungo loka-lean utzi zuten, aurrerantzean banaketa gehiago egiteko. «Da-tozen asteotan aztertuko dugu, beharra duen beste familiarik ote dagoen, eta hala balitz, bi-garren banaketa bat antolatuko genuke», diote.

Elikagaien banaketa egin dute, Astigarragan eta Goizuetan ereBehar duten familiei elikagaiak banatu zizkieten asteazken eta ostegunean, Elikagai Bankutik jasotakoak.

HERNANI UDALA

Hernaniko merkataritza, osta-laritza eta turismoaren «argazki eguneratua» izan nahi du Uda-lak, egungo egoeran: «COVID-19 birusak hiru sektoreetan eragin duen krisi larri honi aurre egi-teko, ezinbestekoa da herriko

egoera erreala ezagutzea. Ho rre -tarako, kaltetuta dauden era gi le guztien laguntza behar da; mer-kataritza, zerbitzu, ostalaritza, turismo enpresa eta ostatuak».

Hori horrela, galdetegi bat prestatu du, sektore horien erre-alitatea islatuko duen datu base eguneratua osatzeko. Apirilaren

29ra arte bete daiteke inkesta, honakoetan: Hernaniko Udala-ren (hernani.eus) eta Berriak el-kar tearen (hernanidendak.eus) webguneetan eta sare soziale-tan; WhatsApp bidez 676 194 803 telefono zenbakian; edo emailez [email protected] helbide-ra idatzi eta galdetegia eskatuta.

«Galdetegiaren erantzunek, lagunduko digute egoera errea-laren diagnostikoa egiten, gero-ra hartu behar diren neurriak, egokienak izan daitezen».

Inkesta merkatari, ostalari eta turismo eragileei, «egoera erreala ezagutzeko»Haien egoera ezagutu nahi du Hernaniko Udalak, eta horretarako, galdetegia betetzea eskatu die: interneten, emailez edo WhatsApp bidez.

EREÑOTZU ODOL EMAILEAK

Osasun alarma egoeran ere odo-la behar denez, datorren astear-tean jarri dute odola emateko hitzordua, Ereñotzun. Egoera

be rezia izan arren, aurreratu du te osasunaren segurtasune-rako be harrezko neurriak har-tuko di tuz tela, eta horretarako behar den materiala, bertan ba-natuko zaiela odol emaileei.

Gauzak horrela, arratsalde-ko 18:00etatik 20:00etara egingo dute odol ematea, Ereñotzuko Auzo Etxean. Eta auzotarrak animatu dituzte, bertaratzera: «jende eskuzabala bilatzen ari gara», adierazi dute deialdia egi-teko zabaldu duten kartelean.

Odola emateko zita asteartean, EreñotzunAuzo Etxean egingo dute, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean, osasunaren segurtasunerako neurriak hartuta.

'Ametsen aireportua' bihar, LizeaganHERNANI LIZEAGA AUZOA

Iganderoko hitzordua jarri du Maritxu Balkoi Auzo Taldeak, bihar eguerdirako, Lizeaga auzoko Madalena Plazatxoan. Eta oraingoan, Ametsen aireportua prestatuko dute, 13:00etan hasita: paperez-ko hegazkinak egingo dituzte, apaindu, amets bat edo desio bat idatzi, eta balkoitik aireratuko dituzte. Aireratu aurretik, argazkia aterako dio bakoitzak, egindako hegazkinari, eta taldera bidali beharko du, zehaztuz helbidea, eta abioiaren eta pilotuaren ize-nak. Lehiaketan apuntatzeko eta informazioa eskatzeko, emailez idatzi behar da, [email protected] helbidera. Hegazkin ederrena ez ezik, hegaldi dotoreena ere sarituko dute. Jakinarazi dute, gainera, biharko ekitaldia aprobetxatuko dutela Bob Barc-kley hegazkin pilotu ingeles hilberriari eta Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarrari omenaldia egiteko. Musikarik ere ez da faltako, biharkoan. Eta paperezko hegazkinak nola egin jakiteko, bideo-tutoriala ere prestatu dute: labur.eus/7J5Q8.

Margolan zein Kalderero, saltsa jartzekoHERNANI PORTU AUZOA

Asteburua iristearekin batera, zita hirukoitza jarri dute gaur, Portu auzoko balkoietan. Aurrena, 17:00etan, txapelketa bat prestatu dute: margolan ospetsu bat imitatu beharko dute, argazki bat atera tzeko. Ondoren, 18:00etan, bingoan arituko dira. Eta azkenik, Kalde reroz jantzi eta festa egingo dute, baita abestu ere, 20:00etatik aurrera.

Haurren eskubideen aldarrikapena, biharURUMEA OINHERRI

Haurren eskubideak aldarrikatzeko deialdia egin du OinHerri sareak, biharko, Gora haurtzaroa! lelopean. Haurrek «orain arte era-kutsi duten jarrera txalotzeko», eta orain kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatzeko, txalo zaparrada eskainiko diete, eguerdi ko 12:00etan. Manifestua ere prestatu dute, eta herrihezitzailea.eus web orrian dago aukera, irakurri eta bat egiteko. Bideo bat ere za bal du dute, deialdiarekin lotuta: youtu.be/0HP1-SObLv4. Biharko ekimene-an bideo edo argazkirik eginez gero, bestalde, emailez bidal tzeko eskatu dute: [email protected].

Elkarlanean aritu dira Goizuetan, elikagaiak banatzen. Argazkia: Goizuetako Udala

Page 11: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

URUMEA11 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

Zure bilakaera erotikoaren dantza sortu beharko bazenu, nolakoa litzateke?Indartsua, emozionala, au-rreikusi-ezina eta sorkuntza prozesu konstante eta malgua izaten ari dena. Eta erotika dantza estilo ba-tekin lotu beharko bazenu?Garaikidearekin, nortasunetik abiatzeko, garatzeko eta el-karbanatzeko aukera ematen baitu.

Estiloen fusio asko dira azken aldian, zer hartu dezakegu kontutan fusio bihurrietara-ko?Besteak proposatzen duena ulertu, zurea transmititu eta elkar topatu.

Elkartze baterako eszenogra-fia prestatzean zer hartzen duzu kontutan?Testurak, argia eta musika, zentzumen ezberdinak jolase-ra gonbidatuz.

Dantza bidez komunika gai-tezke?Dantza bidez, transmititu, piz-tu, hausnartuarazi, sentiara-zi....dezake edozeinek edozein eta norbera.

Korrikan, Durangoko Azo-kan, Skakeitanekin, Olatz Salvadorrekin... ikusi zaitugu dantzan, bertakoak erakar-tzen zaitu?Zalantzarik gabe.

Urtero Hernaniko kuadrilen eguneko zumban eta orain

Naizen pantaila bidez egiten dugu topo.Bai, lotara joan nahi ez du-tenak dantzan jartzetik, lau pareten arteko gorputzak esnatzera eta antsietatea as-katzera pasa gara.

Bikotearekin konfinamen-dua bizitzen, zerk laguntzen dizue harremana osasuntsu mantentzen?Oreka bat topatzeak norbe-re eta elkarren une/guneen artean.

PLAZERREN PUTZUAZure lanaren alde beroena?Dantzarion arteko kontaktu zuzenak.

Dantzarako toki intimo bat?Neretzat intimoagoa da plaza bat, eszenatoki bat baino.

Animali bat bazina?Leopardoa.

Ze mugimenduk inspiratzen dizu bihurrikeria?Saltoak.

Elastizitatea edo indarra?

Indarra.

Errtimo motelak edo biziak?Biziak.

Zer pizten dizu txokolate beroak?Goxotasuna.

Bakarka “dantza” egitearen onura?Zure burua gehiago ezagutzea eta benetan zer nahi duzun dakizula.

SEX-ALDIA BUKATU...Elkarrekin dantzatzean...?Azal eta uleak tente.

Salto egiteko...?Ez pentsatu larregi.

SASIGALDERAZer esango zenioke konfina-mendua bere gorputza berre-zagutzeko baliatu nahi duen lagun bati?Gorputzak eta desirak eska-tzen dionera salto egiteko, bere burua epaitu gabe eta ideia edo aholkurik behar badu, Plax! Sexu eta bikote aholkula-ritza zerbitzua eskura duela.

PLAX! Hernaniko udaleko sexu eta bikote aholkularitza da. Aurrez-aurreko doako arreta zerbitzua ematen dugu. Sandiusterri 1 zenbakian dugu bulegoa. Hitzordua egiteko: tel./whatsapp: 656 544 606, www.hernani.eus/sexu eta facebook.com/plaxhernani

«Zentzumenekin dantzan»

EROTIKAN PLAXIzena: Elene Carreto VelezJaio: 1995-03-14Bizitokia: Hernani, Ezkiaga pasealekua.Lanbidea: Sortzaile, dantzari eta irakasle.

HERNANI ZINEA

Iheslari eta mugalarien kontuak ezagunak dira Hernanin, eta gai horri buruzko dokumental bat egin du Beñat Iturrioz herrita-rrak, Bira Produkzioakekin. In-guru hauetako baino, beste sare bat da dokumentalean jorratu dutena: Sans Nom Sarea. Horixe da dokumentalaren izenburua, izenik gabeko sare klandestinoa baitzen hura.

Gaur estreinatuko dute do-kumentala, Ipar Euskal Herriko Kanaldude telebistan, arratsal-deko 20:00etan. Bere webgunean (kanaldude.eus) badago aukera, telebista zuzenean ikusteko. Eta

datozen bi asteotan, webguneko Nahieran atalean ere egongo da ikusgai, dokumentala bera.

Maiatzaren 2tik aurrera, be-rriz, Bira Produkzioakek Vimeon (vimeo.com/biraprodukzioak) eta Youtuben (labur.eus/PU9xM) di-tu en kanaletan jarriko dute.

1942-1944 urteen artean, naziengandik ihesi zebiltzan aliatuei laguntzenBigarren Mundu Gerran koka-tzen da dokumentala, 1942 eta 1944 urteen artean. Naziengan-dik ihesi zebiltzan aliatu belgi-ka rrei eta herritar xumeei, Euro -pa Aliatura pasatzen lagun tzen zien sare klandestino bat ze-goen, Behe Nafarroako Mendibe he rrian hasi, eta Iratiko oiha-na zeharkatu, eta Nafarroako Orbai zetara iristen zena.

33 minutuko dokumentale-an, jorratzen dituzte Euskal He-rriko espioi sarea, erresistentzia belgikar, frantziar eta euskal-duna, Bigarren Mundu Gerra, eta beste hainbat gai. Joan den urtean zehar grabatu zuten,

eta zazpi lagun elkarrizketatu zi tuzten, euskeraz, frantsesez zein ingelesez. Azpitituluekin ja rriko dute dokumentala.

Beñat Iturriozek, errealizazio eta edizio lanak egin ditu doku-mentalean. Informazio gehia go-rako eta trailerra ikusteko, he-men: biraprodukzioak.eus.

'Sans Nom Sarea' dokumentalaren estreinaldia gaur, Beñat Iturriozek Kanaldude telebistan emango dute aurreneko aldiz, arratsaldeko 20:00etan, iheslariei lagundu zien sare klandestinoari buruzko lana, hernaniarrak zuzendu duena.

URUMEA BERTSOLARITZA

Konfinamenduak ohiko plazak etxera eraman baditu ere, ber-tsolaritza geldirik dagoenik ezin da esan. Bakoitzak bere etxetik kantatuta, makina bat bertso saio ari dira eskaintzen bertso-lariak, aste hauetan ere.

Horren adibide dira, tokiko zenbait hedabidek antolatutako saioak, etxetik etxera, eta baita Bertsozale Elkarteak prestatu dituenak ere. Saio horien agen-da, bertsozale.eus webgunean kontsultatu daiteke, eta irekiak dira. Atzo bertan, Hernaniko Bertso Eskolako bi kidek, Eli Pagola ereñotzuarrak eta Aitor Mendiluze andoaindarrak, har-tu zuten parte, beste sei bertso-larirekin batera, arratsaldeko online saio batean. Eta gaur, beste saio bat izango du Mendi-

luzek berak, 21:00etan: Algorta-ko bertso afari klasikoa.

Online egindako makina bat saioren bideoak, ikusgai daude bertsoa.eus webgunean. Tartean dira Agin Laburu, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendirenak ere.

Eta internet bidezko auke-rekin batera, igandero eskain-tzen du Hitzetik Hortzera saioa ETB1ek. Biharkoan, historiako emakume bertsolariak izango dira protagonista, eta tartean egongo da, beste behin, Joxepa Zubeldia hernaniarra ere. XX. mende erdialdera arteko errefe-rentzia historikoak eta 14 ema-kumeren bertsoaldiak jaso di-tuen bertso bilduma eskainiko di tuzte saioan, 15:00etan hasita.

Bilduma osatzen duten ber-tso horiei, hiru bertsolarik ja-rriko diete ahotsa, Eñaut Agirre hernaniarrak, Maddalen Arza-llusek eta Oihana Iguaranek; bi musikarik lagunduta, Joxan Goi koetxea hernaniarrak eta Gari Otamendik.

Bestalde, bertan behera ge-ratu dira aurtengo Bertso Udale-kuak, Bertsozale Elkarteak jaki-narazi duenez.

Joxepa Zubeldia eta Eñaut Agirre, bihar Hitzetik HortzeranHistoriako emakume bertsolariei eskainiko diete saioa, eta haien bertsoei ahotsa jarriko die Agirrek, eta musika Joxan Goikoetxeak.

Iheslari eta mugalariak, ilaran, mendian gora. Argazkia: Bira Produkzioak

Page 12: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

KIROLAK 12KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

(eus

kalm

et)GAUR BIHARGoizean lainoak azalduko dira, baina ateri eutsiko

dio. Arratsaldean, ordea, ekaitzak lehertu daitezke.Min.14º / Max.20º

Giro berdintsua espero da: goizean ateri, eguerdian giro epela, eta arratsaldean, ekaitzak jotzeko arriskua. Min.13º / Max.19º

TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

TELEFONO ZENBAKIAK

EGURALDIA

FARMAZIAKEgunez: Tanco Idiazabal, 39 (Urnieta) 943 550942 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

IRAGARKI MERKEAK

URUMEA TELESAILETAN ADI(K)TUA

Luze egiten ari den hilabete ho-netan, erraz egin zaigu askori denbora pasa gisa telebista edo ordenagailura jotzea gure burua arintzeko. Esango nuke, gaine-ra, gutako asko aditu bihurtu garela gure plataforma ezber-dinetan ditugun telesail, pe-likula eta abar horiek guztiak sailkatzen, edota telebistako kate guztietako programazioa buruz ikasita, zer ikusi eta noiz asmatzen. Erotu beharreko go-rengo puntu honetara iristen ari garen gutako askok, hala ere, ederki esplotatu dugu au-kera hau, eta itxialdia dela-eta, nire ikusi beharreko zerrendari astindu ederra eman diot nik.

Biziki gozatu ditut Devs (HBO) telesaila, Alex Garland idazle eta zuzendariaren zien-tzia fikziozko perla bitxi berria; The plot against America (HBO), David Simon handiaren tele-sail labur berri ederra, 1940eko hamarkadan Estatu Batuetan gertatutako istorio alternatiboa, non faszismoak lortu zuen bo-terea; Home before dark (Apple TV+), 9 urte dituen neskato gaz-te batek hilketa baten inguruan egiten duen ikerketa; Tales from the Loop (Amazon Prime video), antologiak aurkezten dizkigun

kontakizun interkonektatuak; La casa de papel (Netflix) 'block-buster' katodikoaren itzulera; L’amica Geniale, Elena Ferran-te idazle izugarriaren nobelen egokitzapenen itzulera; Better call Saul, telesail magnifikoa-ren denboraldi borobila; La lí-nea Invisible eta Vis a vis: El oasis (Movistar+); Killing Eve eta Run (HBO), Phoebe Waller-Bridge te-lesailen etorrerak; Mrs. Ame-rica, The good fight, Breeders, Dispatches from elswhere, The Midnight Gospel, La casa de las flores, Insecure edota Unortho-dox (Netlfix) ezinbestekoa. Mi-laka aukera eder, pantaila au-rrean gozatzeko.

Hala ere, gaur zuengana ekarri dudan telesailari gogoz itxaron diot hilabete luze ho-netan. Bihar estreinatzekoa da Ingalaterran BBC Three katean eta gurera, Hulu eta HBOk duten elkarlanari esker iritsiko zaigu hurrengo egunetan. Bere izena; NORMAL PEOPLE.

Liburuaren eguna pasa be-rri dugun honetan (eta norbai-tek telesailaren aurretik aukera eman nahiko balio), izen bera duen nobelan oinarritutako produkzioa dugu, Sally Rooney idazle bikainaren bigarren idaz-lanaren egokitzapena. Ez hori bakarrik, idazlea bera ere izan-go baitugu bere lana pantaila-rako berregiten Alice Birch, Suc-cession telesail handiaren idazle nagusietako batekin.

Esan beharra daukat, tele-sail adi(k)tu izateaz aparte, li-buruenganako amodio txundi-garria ere badudala. Eta 2019an irakurritako liburu zerrenda luzean ere, gurean Gente normal izenarekin etorritako nobela

honek, postu nabarmenetako bat hartu zuela.

Modu azkarrean irakurtzen den istorio honen argumentua, Marianne eta Connell, Irlanda-ko herri txiki batean bizi diren bi gazteen arteko erlazioan oi-narritzen da. Institutuan hasi-ta, beraien arteko joan-etorriak kontatuko dizkigu, bertan ha-sita eta Dublingo Trinity Colle-gera ikastera doazen garaira arte. Kontakizun intimoa da, bi protagonisten ikuspuntua al-daraziz sortzen dena (liburuan gutxienez). Momentu askotan agian identifikagarri suertatu zaidan narrazioa, idazleak as-kotan lortzen baitu pertsonaiak dituen idea eta sentimenduekin konektatzea, gure burua identi-fikatuz.

Hamabi kapituluz osaturik, denboraldi osoa estreinatuko

da Ingalaterran bihar, igandea, BBC Three plataforman (bere momentuan Fleabag ederrari aukera eman ziona) eta gerora, 29an, Hulu plataforman iritsiko zaigu guri.

Aipatzekoa dugu baita ere Lenny Abramson eta Hettie Mc-Donald zuzendariak izango di-tugula produkzio honen buru. Lehenengoa, Frank (2014), Room (2015) edota The little Stran-ger (2018) film bikainen auto-rea. Bigarrena, aldiz, Fortitude (2015/2017) eta Howards End te-lesailen buru izandakoa. Beraz, aitzakirik ez, aukera dagoenean telesail honi heltzeko.

Hau ikusita, gehiago nahi? Badira aipatu nahi ditudan eto-rrera pare bat, ikusita itxialdi hau luzatzen ari zaigula.

Hilabete amaierarako denek apuntatu beharko genukeen eki-taldi bat: 2011 urtean Danny Boy-le zuzendari ezagunak -Trains-potting (1996), Millions (2004), Slumdog Millionaire (2008), 127 (2010)- Frankenstein ezagunaren birmoldaketa batekin antzezlan bat sortu zuen, Benedict Cum-berbatch (Sherlock) eta Jonny Lee Miller (Elementary) aktoree-kin. Egokitzapen honen puntu

berezietako bat da, bi protago-nistek doktorearen eta muns-troaren paperak antzeztu eta aldatu zituztela egindako pase ezberdinetan. Bere momen-tuan izan zuen oihartzun han-dia dela medio, Ingalaterrako National Theatre konpainiak, hau gogoratuz eta bizi dugun pandemia ikusita, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, bere momentuan grabatu zituz-ten antzezlan honen bi paseak transmititzea erabaki du You-Tube platafoman doan, aktore bakoitzaren bi pertsonaien an-tzezlan ezberdina ikusteko. Niri ezinbestekoa iruditzen zaidan jardunaldia izango da!

Besterik? Noski baietz. Hu-rrengo egunotan etorriko diren Vida telesail izugarriaren itzu-lera hirugarren denboraldi bate-kin, Ricky Gervais komiko han-diaren After Life produkzioaren itzulera, Betty edota Trying be-rrien iritsiera maiatzaren hasie-ran… Aspertzen ari dena, nahi duelako da nire ustean, egin, ikusi, irakurri, edo sortu daitez-keen gauza guztiak ikusita!

Beraz, badakizue, hasi nahi duzuenarekin eta gozatu! Nik, gutxienez, egingo dut-eta.

Ikusi beharreko telesailen zerrendari astindu ederra, 'Normal People' iritsi arteHilaren 29an estreinatuko da hemen, Hulu plataforman, Sally Rooney idazlearen izen bereko nobelan oinarritutako telesaila. Bitartean, badira aukeran telesail eta ekitaldi gehiago!

Asteazkenean iritsiko da gurera 'Normal People' telesaila.

AITOR CARACCIOLO

Page 13: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

1 3 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

TOK

IKOM

eko beste hedabideekin elkarlanean argitaratutako atala.

EGILEA

: Garbine U

beda (Aiurri)

SOLU

ZIO

AK

: Sartu ww

w.plazanbazan.eus

web atarian eta denbora-pasa hauen solu-

zioekin batera beste hainbat jolas aurkituko dituzu.

QRak irakurtzeko

aplikazio batekin

irakurri

Page 14: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

KIROLAK 14KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

URUMEA ERRUGBIA

Orain dela hilabete bat Espai-niako Federakuntza eta Oho-rezko Mailako Errugbi Kluben Elkarte Nazionalaren (ANCRDH) artean talka egon zen. Ohorezko Mailako taldeek, Hernanik bar-ne, uko egin zioten denboraldi honetan gehiago jokatzeari eta Espainiako Errugbi Federazioak ohar bat igorri zuen, lehiaketa-rekin jarraitzeko asmoa zuela

adierazteko. Apirilaren 30ean jarri zuen bilera erabakitze data, orduan, Federazioak eta hori da-torren osteguna izango da.

Hernaniko Errugbi Taldea erabaki horren zain dago, bai-na Koronabirusaren krisiak az-ken hilabete honetan izan duen garapena ikusita bi aldeak era-bakiarekin ados egongo direla dirudi. Juan Rodríguez, Herna-niko presidenteak ez daki zer erabaki hartuko duen Federa-

zioak, baina uste du txapelketa bertan behera geratuko dela.

«Oraindik zurrumurruak besterik ez daude eta espekula-zioak, baina nik uste dut denbo-raldia baliogabetu egingo dela. Gainera datorren urtekoa has-terik egongo den ere ez dugu ja-kingo».

Kontuan hartu behar da adbidiez futbol federazioan eta saskibaloian ACBk hartu dituz-ten erabakiak. Izan ere, biga-rren B eta Hirugarren mailak bere horretan geratu dira igoe-rako faserik gabe eta jaitsierarik gabe. Eta ACBn ez du inongo tal-dek maila galduko.

Ostegunean beteko da Espainiako Errugbi Federazioak jarritako epea Orain hilabete bat jarri zen data beteko da eta erabaki behar du zer egin. Denboraldia baliogabetzearen aukerak indarra hartu du.

Otsailean jokatu zuen Hernanik azken partidua Landaren.

Banakako kiroletan txapelketak eta lasterketak bertan behera geratzen ari dira lehiatzeko fetxak hurbiltzen diren heineanPelotan GRABNI torneoa suspenditu berri da, aurretik Tilos Zazpi Pasa bezala eta mendi lasterketetan Ereñotzu eta Goizuetako lasterketak ez dira aurten lehiatuko. Beste kirol askotan krisiaren garapenaren zain daude erabakia hartzeko.

URUMEA BANAKAKO KIROLAK

Pelota banaka, binaka eta tal-deka jokatzen den arren bana-kakoen multzoan sartu ditugu bere ezaugarri bereziengatik. Esan, pelotan, modalitate des-berdinetan, Euskadiko Euskal Pilota Federazioko zuzendaritza batzordeak denboraldi honeta-ko GRABNI txapelketa bertan

behera uztea erabaki duela aste honetan bertan.

Osasun krisiaren ondorioz, lehiaketa ofizial guztiak bertan behera geratu ziren martxoan. Federazioen arteko txapelketa-ko lau jardunaldi jokatu behar ziren jada, baina ezin izan da bakar bat ere jokatu. Hasiera batean, eta lehiaketa jokatu ahal izateko itxaropenarekin,

Euskadiko Federazioak lehiake-ta-sistema aldatu eta egutegira egokitzeko aukera aztertu zuen. Hala ere, alerta egoerak aurre-ra jarraitzen duela ikusita, eta guztien osasuna lehenetsita, GRABNI 2020 txapelketa bertan behera uztea erabaki du.

Tilos Zazpi Pasa ere orain jokatzen egon behar zen, baina martxoan suspenditu egin zen,

Emakumeen Masterra bezala. Profesional mailan, Oria-

mendi 2010 zain dago erre-montearen aktibitatea hasi eta Galarreta irekitzeko. Kon-tuan hartu behar da aurten 50 urte beteko dituela Hernaniko frontoiak. Esku pelotan Aimar Olaizola binakakoaren finaler-dietan zegoen eta oraingoz zer egingo den ez daki inork.

Kirol indibidualetan laster-ketak eta txapelketak hurbildu ahala ari dira erabakiak har-tzen. Maiatzean lehiatu behar zirenak bertan behera geratu dira; horien artean Ereñotzu eta Goizuetako mendi laster-ketak. Eta beste kiroletan gara-penaren zain daude lehiatuko diren edo ez jakiteko. Oraingoz ekainekoak ez dira suspenditu.

Futbol eta saskibaloi taldeak federakuntzen erabakien zain daudeAste honetan bilera telematikoak egin dira erabaki zuzenenak hartzeko. Boleibolean eta eskubaloiean ez dago aurreikusita denboraldiari ekitea.

URUMEA TALDE KIROLAK

COVID-19ak eragindako pande-miaren ondorioz bizi den egoe-ra ikusita, Gipuzkoako Saski-baloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak bilera telematiko bat egin zuen joan den ostira-lean, apirilaren 18an.

Legez ezohiko batzar oro-korra deitzea ezinezkoa zenez, Batzarreko kide guztiekin ha-rremanetan jartzeko erabakia hartu zen apirilaren 20tik au-rrera. Inkesta bidez, txapelke-ten gertuen dagoen egoerari buruz zer iritzi duten jakitea da helburua, bai eta Federazioak pandemia horrek eragiten

duen egoera zaila gainditzen lagunduko duten neurriak eta erabakiak hartzeko konpromi-soa duela jakinaraztea ere.

Gipuzkoako Saskibaloi Fe-derazioak jarraitu nahi duen bidea da Gipuzkoako saskiba-loia osatzen duten kolektibo guztiak entzutea eta kontuan hartzea eta ahalik eta eraba-ki zuzenenak eta adostuenak hartzen saiatzea.

Ildo berean, Euskadiko Fut-bol Federakuntzak talde guz-tiak deitu zituen astelehenean bilera telematiko bat egiteko. Denen iritziak jaso ziren Mar-txelo Ezponda Hernaniko pre-sidenteak dioen bezala. «Ez

da erabakirik hartu oraindik. Zain gaude. Taldeen iritziak kontsultatu dituzte eta horren arabera erabaki bat hartuko da, espero dugu ahalik eta az-karren». Espainiako federa-kuntzak Bigarren B maila eta Hirugarren mailak dauden be-zela geratzea erabaki du alda-ketarik gabe.

Boleibolean, Euskadiko Fe-derazioak ez du etxeko lehia-ketetara itzultzeko datarik aurreikusi, ez pistan, ez hon-dartzan. Eskubaloian ere ez eta ez dirudi aurtengo denbo-raldian gehiago jokatuko de-nik eta datorren denboraldiari begira aldaketarik gabe daude.

Exposito astigartar aurrelaria Hernanirekin ari da aurten.

Page 15: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

KIROLAK15 KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

Europako herrialde ia denetan egin daiteke kirola kalean konfinamenduan Espainia eta Italia dira herrialde bakarrak mendebaldean, kirola aire zabalean debekatua dutenak. Inguruko beste denetan egin daiteke.

URUMEA KORONABIRUSA

Oraingoz Espainia eta Italia dira ariketa fisikoa kalean de-bekatu duten herrialde baka-rrak Espainia inguruan. Ale-manian, Portugalen, Erresuma Batuan, Belgikan edo Frantzian kirola egin dezakete. Italian Es-painian bezala oraindik ez dute erabaki kirola noiz egin daite-keen kalean.

Alemanian kirola egin daiteke kalean mugarik gabe, eta gomendatu egin duteAlemanian, haize freskoaren bertuteak gurtzen dituen he-rrialde batean, haurrak eta helduak kalera atera ahal izan dira une oro, inolako justifi-kaziorik behar izan gabe. Ahal den guztietan etxean geratzea gomendatzen da, baina pasea-tzera eta kirola egitera inolako mugarik gabe irten daiteke. Irten egin daiteke, baldin eta metro eta erdiko segurtasun--tartea mantentzen bada, eta gehienez bi pertsonako taldee-tan ateratzen bada, salbu eta familia badira eta etxe berean bizi badira. «Aire zabaleko jar-duera fisikoa baimenduta dago, baita gomendatuta ere», dio Se-gurtasun Kontseilu Nazionalak onartutako testuak.

Belgikan kirola egin daiteke kalean binakaBelgikan, Gobernuak etxean geratzeko eskatzen die biz-tanleei, baina korrika egitera,

bizikletan ibiltzera eta oinez ibiltzera joateko baimena ema-ten die eta animatzen ditu bel-giarrak, baldin eta etxe berean bizi diren familiak bakarrik laguntzen badie. Haien ustez, dagoeneko elkarrekin bizi di-renez, ez da kutsatzeko arris-kua areagotzen, eta gehienez kanpoko lagun bat gehitzeko baimena ematen zaie. Hori bai, gainerako jendearekin metro eta erdiko segurtasun-tartea mantentzea eskatzen zaie.

Frantzian kirola egin daiteke kalean gaueko hamarretatik goizeko zazpiak arteFrantzian kirola egiteko neu-rriak aldatzen joan dira kon-finamendu garaian. Hasieran kirola edoizen ordutan egin zezaketen ordu betez eta kilo-metroko distantzian. Eguraldi ona beste mehatxu bat bihur-tzen ari zen koronabirusari aurre egiteko, eta erabaki zo-rrotzagoak hartu zituzten kon-finamendua gogortzeko edo, gutxienez, herritarrek izan di-tzaketen baldintzak betetzeko.

Honela apirileko bigarren astetik aurrera, gaueko hama-rretatik, goizeko zazpiak arte bakarrik baimendu zen kirol jarduera kalean.

Frantzian bere laugarren astean sartzen hasi zenean, runnerrak harrien azpitik ate-ra ziren. Espainian ez bezala, eta Belgikan bezala, frantsesen baldintzak laxoagoak dira arlo horretan. Banakako jarduera

fisikoa onartuta dago etxetik kilometrora gehienez eta ordu betez.

Portugalen kirola banaka egin behar da kaleanPortugalen ere herritarrek ki-rola egin dezakete kalean. Hori bai baldintzak daude, leku guz-tietan bezala. Eta baldintza nagusia da banaka egin behar dela kirola, inoiz ez binaka.

Herrialde honetan edozein kirol-jarduera egiteko aukera dago, baldin eta bakarka egiten bada. Hau da, pertsona bat ko-rrika egitera atera daiteke, edo txirrindularitza praktikatze-ra, edo saskibaloi-pista batean saskira jaurtitzera... ezinbeste-ko baldintza horrekin: bakar-dadean egitea.

Erresuma Batuan ariketa fisikoa binaka edo familia nukleoanErresuma Batuan muga belgi-kan bezala binaka egitearena da, baina gehiago joan daitezke familia-nukleoa denean.

Egunean behin egin daiteke kirola aire zabalean, gehienez ordubetez. Gainera, familia tal-deko gainerako kideekin batera egin daiteke, beraz, ohikoa da pertsonak korrika edo txaku-rra paseatzen ikustea, baita haurrak patinetean edo bizi-kletan dituzten familiak ikus-tea ere. Hori bai: ezinbestekoa da beste pertsona batzuekiko bi metroko segurtasun-distan-tzia gomendatua mantentzea.

Portugalen edozein kirol-jarduera egiteko aukera dago, beti bakarka.

URUMEA KORONABIRUSA

Alarma egoeran Espainiako Go-bernuak edozein jarduera fisiko eta kirola etxetik kanpo egi-tea debekatu zuen martxoaren 15ean. Ordutik herritar orok ezin izan du kalera irten kirola eta jarduera fisikoa egitera. Sal-buespen bakarra izan dira osa-sun arazoak medio sendagiria dutenak, beti ere etxetik gertu eta denbora mugatuan. 41 egun bete dira gaur eta nahiz eta alarma egoeraren baldintzak al-datu diren, kirolaren debekuak bere horretan mantendu dira.

Bihar bertan martxan sar-tuko den alarma egoeraren luzapenak ez du aldaketarik ekarri, jendea beste lan jardue-ra batzuetara itzuli den arren. Umeen itxialdiak ere aldaketak izan ditu eta deskonfinamen-duaren usaina dabilenean, ki-rola kanpoan egitearen ilusioa piztu da jende askoren artean, baina horretan geratu da orain-goz, esperantzan.

Kirol taldeak etxeetan ari dira entrenatzen, jendeak ari-keta fisikoak egiten ditu saloi, gela, balkoi edota etxeko jar-dinetan. Hori da guztia. Zapai eta garajeetan kirola egiterik ez dago eta horrela jarraituko du.

Kritikak kirola ezin delako kanpoan eginMurrizketa horiek kritika go-gorrak eragin ditu sektore des-berdinetatik. Kirolari ospetsuak hitz egin dute Rafa Nadalen ka-suan bezala. Mallorkarrak aste

honetan bertan galdetzen zuen zergatik ezin duten bere jardue-ran aritu segurtasun neurrie-kin lanerako erabakiak nahiko zabaldu diren bitartean.

Gainera, munduan zehar eta inguruko herrialdetan itxialdia ez da hain murriztzailea izan eta horrek hautsak harrotu ditu. Bidasoaren hegoaldean ariketa egitera ezin da irten eta iparral-dean berriz orduak dituzte kale-ra irten eta ariketak egiteko.

Ildo horri tiraka Eusko Jaur-laritza deskonfinamendurako prestatzen ari da, baina egia esan maiatzaren 11ra arte kiro-lari, kirol talde eta jarduera fi-sikoaren zaleak etxean jarraitu beharko dute entrenatzen, izer-ditzen eta gorputza zaintzen.

Banaka eta denbora tarte jakin batean jarduera fisikoa transizio faseanJosu Erkoreka Eusko Jaurlari-tzako bozeramaileak asteartean egin zuen agerraldia. Trantsizio Plana mailakatua izango dela eta beti ere pandemiaren bila-kaeraren menpe egongo dela adierazi zuen, baina deskonfi-namenduan ere hiru baldintzak jarraituko dute indarrean, on-dorengo hilabeteetan: urruntze fisikoa, maskararen erabilera eta eskuen garbiketarako eta espazio partekatuen higienera-ko neurriak.

Helduek banaka eta denbo-ra-tarte jakin batez jarduera fi-sikoa egin ahal izateko irteerak hartuko dituzte kontuan lehe-nik, trantsizio fasean.

Hala ere, horretarako Espai-niar Gobernuak ezarritako alar-ma egoera nola kudeatuko duen ikusi beharko da eta zein babes dituen Pedro Sanchezek Kongre-sura itzultzen denean hemen-dik hamaika egunera.

Hurrengo asteko azken egu-netan Gobernuak gertatu daite-keena aurreratu dezake beti ere krisiaren garapenaren arabera, umeen erabakian bezala.

Beste bi astez, kirola etxeanUmeak kalera irten daitezke bihartik, baina kirolaren inguruko berrikuntzarik ez dago eta maiatzaren 11ra arte, gutxienez, berdin jarraituko da.

Parisen muriztu egin dute ordutegia.

Page 16: Apirilak 25 internet - kronika.tok-md.comAirean usaina eta kea, nolako kalitatea? HERNANI INGURUMENA 6-7 ERTEekin laguntza, langile eta enpresei HERNANI HATOR AHOLKULARITZA 4-5 Elikagaiak

7.091 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-04-25 Larunbata

URUMEA LITERATURA

Konfinamendua arintzeko au-kera paregabea eskaintzen dute liburuek, eta aurtengo Liburua-ren Nazioarteko Eguna, pasa den osteguna, etxean pasa iza-nak ez du esan nahi irakurgaiak proposatu eta elkarbanatzeko aukerarik ez dagoenik.

Liburu azalekin kontakizunakHain zuzen, Hernaniko Udal Li-burutegiak modu berezian os-patu nahi izan du Liburuaren Eguna, eta hainbaten azalak

oinarri hartuta, bi istorio josi ditu, bideo banatan liburutegia.hernani.eus webgunean.

Leitzako liburutegiak ere proposamen bera jarri du ira-kurleen eskura bere Facebook orrialdean, eta hauek izan dira bideoak egin dituztenak. Goi-zuetatik iritsi zaie liburuen aza-lak josita osatutako istorio bat.

Ipuin kontaketak onlineLiburu Egunaren aurretik, hala ere, hainbat proposamen egin dituzte bailarako liburutegiek, etxean istorio berriak irakurri

eta entzun ahal izateko. Horre-la, ipuin kontalarien saioak zin-tzilikatu dituzte Astigarragako Udal Liburutegiaren eta Leitza-koaren Facebook orrialdeetan eta Hernaniko Liburutegiaren webguneko agendaren atalean.

Dobera Euskara Elkarteak, bestalde, audio-ipuinak grabatu ditu: www.dobera.eus webgunean ikusi daitezke ipuinetako marraz-kiak, istorioak entzun bitartean.

E-liburutegian, amaigabeko aukeraGehiago nahi duenak, bestalde, e-liburutegian dauka aukera: eliburutegia.euskadi.eus webgu-nean liburu elektronikoak eta filmak daude eskura. Behar den bakarra da, ohiko liburutegiko erabiltzaile izena eta pasahitza. Ez daukanak, bere liburutegian eskatu dezake.

Paperezko orri edo orri elektroniko artean, baina trebatu zure burua irakurtzeko arteanLiburu Eguna pasa berri da. Askok irakurriko zituzten, honezkero, etxeko liburu guztiak. Baina etxetik atera gabe ere, gehiago irakurtzeko moduak eskaini dituzte Astigarraga, Hernani eta Leitzako liburutegiek, eta Doberak.

Nahi adina liburu eta istorio berri ezagutzeko aukera jarri dute liburutegiek.

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)