1
Ereño eta Gautegiz Arteaga udalerrien artean harrobi zaharrak daude, hala nola Azarraga edo Atzarraga, Atxoste edo Jaime eta abarretakoak. Harrobiotan Ereño Gorria edo Bilbo Gorria deituriko barietatea erauzi da. Egia esan, harri hori birkristalizaturiko arrezife-kareharria da, koralen, moluskuen eta abarren hondakin asko dituena. Kretaziko goiztiarrean (duela 145-65 milioi urte) lurraldea estaltzen zuen itsasoaren hondoaren gaineko sedimentazioaren ondorio da. Gorritasuna jalkinak burdin-oxidoz inpregnatzeagatikoa da. Meategiok duela 2.000 urte edo gehiago aurkitu ziren, Erromatar Inperioaren garaian. Garai hartan hasi ziren erauzten. Foruko aztarnategian aurkitu eta aipatu materialean tailatu ziren I. eta II. mendeetako hilobiko aldare-harri bi dira horren erakusgarriak. Haiek epealdi horretan merkatu zabalagora eraman ziratekeen, bertako markotik harago merkaturatu ziratekeelarik. Badakigu Arabako lurraldean erabili zirela, Arkaiko meatokian eta Veleia erromatar hirian (Iruña Oka) zehazki. Horrelako materiala askotan ustiatu da apaintzeko, eraikin handiak arintzeko; erabili da epigrafe-euskarri gisa ere. Erdi Aroan eta Aro Modernoan ere erauzi egin zen. Industriaurreko garai horietan, J.A. Barrio Lozaren iritziz, erauzketa-lanok kanporatzaileek egin zituzten. Pertsona horiek zailtasunez ikasten ez ziren ezagupen mekanikoak zituztenak ziren, nekazaritzako lana harrobikoarekin uztartzen zuten baserritarrak kasu askotan 1 . XVII. mendera arte hainbat motatako mazoak eta falkak eta pikatxoiak eta barrak palanka gisa erabiliz egiten zen erauzketa. Arbastatzaileek (zenbait kasutan, kanporatzaileek eurek) harriei harrobian bertan gutxi gorabeherako formak ematen zizkieten obrara bidali aurretik. Garai hartan marmol honen garrantzia Bizkaiko lurraldearen mugetatik haragotu zen, baita Italiaratu eta Iparramerikaratu ere. XIX. mendean Delmasek adierazi zuen ezen harrobiak agortuta zeudela aspaldidanik gehiegitan eta luze ustiatuak baitziren. Baina jarduerak jarraitu egin zuen. 1897an, agirietako berrien arabera, bi harrobi ustiatu zituzten Pedro Aldekozeak eta Juan Manuel Elordik. 1922an-edo marmol gorriko harrobien jabeak omen ziren Migel Angel Aidekoa, del Norte de España, S.A. Atxostekoa (Ereñoko Andrabide-burukoa) 1947 eta 1974 bitartean ustiatu zuten Aldekozea anaiak. Azarragako edo Atzarragako harrobia Andrabideko bazterrean dago. Gautegiz Arteagako udal mugarteko antzinako basetxe baten izenagatik deitzen zaio horrela. 1890ean dokumentatuta daukagu eta ustiapen trinkoaren azken fasea 1968 eta 1989 bitartez garatu zen, Marmolería Bilbaína, S.L.ren eskutik. XX. mendeko arestiko garaietan, erauzketa Atzarragan era mekanizatuan egiten zen hari helikoidaleko zerraketaren aplikazioaren bitartez. Txirriken bitartez gidatutako altzairu- haridun kordoi txirikordaztatua erabiltzen zen. Txirrikotariko bat eragilea zen. Motore elektrikoak herrestatutako kablea etengabe pasatzeak zaina horizontalki mozten zuen. Gero, mailu zulatzaileak zulaketak egiten zituen, detonatzaileak kokatuko ziren baoak sortzeko. Horrela, ebaketa-plano bertikalak eta, horren ondorioz, marmol-bloke angeluzuzenak lortzen ziren. BIZKAIKO ONDARE HISTORIKOA Harrobi horretan ez ziren ebakitzeko metodorik modernoenak erabili, hala nola, diamante-distirako kableak eta motozerra handiak. Beran oraindik daude konpresore- etxeñoa, kable helikoidalari eragiteko multzo eragilearen etxeñoa eta pegarrak igotzeko gailuz bahitzeko eraikina. Baina bereziki Atzarragako ebaketa ikusgarriek gogora dakarkigute ezen jarduera hori oso garrantzizkoa izan dela. Jarduera horrek gure ondare arkitektonikoa errazki aztertu ahal dugun produkzio nahastezinaz bete du. Harri horrek apaintzeko balio handia du eta hainbat funtzio betetzeko erabili da. Eliza askotan bataiarri bezala aurki daiteke, Lekeition, Ereñon, Ziortzan eta abarretan; nekazaritzako lanabes gisa, iturrietan apaingarri gisa, Bilboko Arenalekoan, Iturribiden...; eta jauregietan, esate baterako, Arteagako gazteluan, Arriaga antzokian eta Bilboko Bilbotar Sozietatean. Gainera, molduretan, inposta-lerroetan, kapiteletan eta gure inguruko eraikin askotako izkinetako harlanduetan ikus daiteke. Egun ez da arauz ustiatzen marmol hau, baina mundu osoan ezaguna da eta hainbat enpresaren katalogoetan agertzen da. Andrabideko harrobiak (Gauteguiz - Arteaga) Testua: Iñaki Pereda García. Andrabideko harrobiak Gauteguiz-Arteaga. (Andrabide auzoa). Nola heldu: Gernikatik Lekeitiorako errepidean daude, Muruetagana izeneko gaina pasatu ostean, Ereño udalerriko mugan. Bisiten ordutegia: Abandonaturik eta sartzeko mugarik gabe daude. Inguruko beste leku interesgarri batzuk: (Gautegiz - Arteaga) • Arteagako gaztelua. • Andre Mariaren parroki eliza. • Ozollo Errota. (Ereño) • Ereñozarko San Migel baseliza. (Ibarrangelu) • San Andres eliza. (Kortezubi) • Santimamiñeko koba. • Labe teilagina. BERMEO A-68 BILBO DURANGO A-8 BALMASEDA BI-635 GERNIKA - LUMO GAUTEGUIZ - ARTEAGA BI-2237 1 BARRIO, J.A. eta MOYA, J.G.: “El modo vasco de producción arquitectónica en los S.XVI-XVIII”. KOBIE, 10 zbk. Bilbo, 1980. 294. orr.

Andrabideko harrobiak (Gauteguiz - Arteaga) · 2007. 10. 22. · XX. mendeko arestiko garaietan, erauzketa Atzarragan era mekanizatuan egiten zen hari helikoidaleko zerraketaren aplikazioaren

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Andrabideko harrobiak (Gauteguiz - Arteaga) · 2007. 10. 22. · XX. mendeko arestiko garaietan, erauzketa Atzarragan era mekanizatuan egiten zen hari helikoidaleko zerraketaren aplikazioaren

Ereño eta Gautegiz Arteaga udalerrien artean harrobizaharrak daude, hala nola Azarraga edo Atzarraga, Atxosteedo Jaime eta abarretakoak. Harrobiotan Ereño Gorria edoBilbo Gorria deituriko barietatea erauzi da. Egia esan, harrihori birkristalizaturiko arrezife-kareharria da, koralen,moluskuen eta abarren hondakin asko dituena. Kretazikogoiztiarrean (duela 145-65 milioi urte) lurraldea estaltzen zuenitsasoaren hondoaren gaineko sedimentazioaren ondorio da.Gorritasuna jalkinak burdin-oxidoz inpregnatzeagatikoa da.

Meategiok duela 2.000 urte edo gehiago aurkitu ziren,Erromatar Inperioaren garaian. Garai hartan hasi ziren erauzten.Foruko aztarnategian aurkitu eta aipatu materialean tailatuziren I. eta II. mendeetako hilobiko aldare-harri bi dira horrenerakusgarriak. Haiek epealdi horretan merkatu zabalagoraeraman ziratekeen, bertako markotik harago merkaturatuziratekeelarik. Badakigu Arabako lurraldean erabili zirela,Arkaiko meatokian eta Veleia erromatar hirian (Iruña Oka)zehazki. Horrelako materiala askotan ustiatu da apaintzeko,eraikin handiak arintzeko; erabili da epigrafe-euskarri gisaere.

Erdi Aroan eta Aro Modernoan ere erauzi egin zen.Industriaurreko garai horietan, J.A. Barrio Lozaren iritziz,erauzketa-lanok kanporatzaileek egin zituzten. Pertsona horiekzailtasunez ikasten ez ziren ezagupen mekanikoak zituztenakziren, nekazaritzako lana harrobikoarekin uztartzen zutenbaserritarrak kasu askotan1. XVII. mendera arte hainbatmotatako mazoak eta falkak eta pikatxoiak eta barrak palankagisa erabiliz egiten zen erauzketa. Arbastatzaileek (zenbaitkasutan, kanporatzaileek eurek) harriei harrobian bertan gutxigorabeherako formak ematen zizkieten obrara bidali aurretik.

Garai hartan marmol honen garrantzia Bizkaiko lurraldearenmugetatik haragotu zen, baita Italiaratu eta Iparramerikaratuere. XIX. mendean Delmasek adierazi zuen ezen harrobiakagortuta zeudela aspaldidanik gehiegitan eta luze ustiatuakbaitziren. Baina jarduerak jarraitu egin zuen. 1897an, agirietakoberrien arabera, bi harrobi ustiatu zituzten Pedro Aldekozeaketa Juan Manuel Elordik. 1922an-edo marmol gorriko harrobienjabeak omen ziren Migel Angel Aidekoa, del Norte de España,S.A. Atxostekoa (Ereñoko Andrabide-burukoa) 1947 eta 1974bitartean ustiatu zuten Aldekozea anaiak.

Azarragako edo Atzarragako harrobia Andrabidekobazterrean dago. Gautegiz Arteagako udal mugartekoantzinako basetxe baten izenagatik deitzen zaio horrela.1890ean dokumentatuta daukagu eta ustiapen trinkoarenazken fasea 1968 eta 1989 bitartez garatu zen, MarmoleríaBilbaína, S.L.ren eskutik.

XX. mendeko arestiko garaietan, erauzketa Atzarraganera mekanizatuan egiten zen hari helikoidaleko zerraketarenaplikazioaren bitartez. Txirriken bitartez gidatutako altzairu-haridun kordoi txirikordaztatua erabiltzen zen. Txirrikotarikobat eragilea zen. Motore elektrikoak herrestatutako kableaetengabe pasatzeak zaina horizontalki mozten zuen. Gero,mailu zulatzaileak zulaketak egiten zituen, detonatzaileakkokatuko ziren baoak sortzeko. Horrela, ebaketa-planobertikalak eta, horren ondorioz, marmol-bloke angeluzuzenaklortzen ziren.

BIZKAIKOONDAREHISTORIKOA

Harrobi horretan ez ziren ebakitzeko metodorikmodernoenak erabili, hala nola, diamante-distirako kableaketa motozerra handiak. Beran oraindik daude konpresore-etxeñoa, kable helikoidalari eragiteko multzo eragilearenetxeñoa eta pegarrak igotzeko gailuz bahitzeko eraikina.

Baina bereziki Atzarragako ebaketa ikusgarriek gogoradakarkigute ezen jarduera hori oso garrantzizkoa izan dela.Jarduera horrek gure ondare arkitektonikoa errazki aztertuahal dugun produkzio nahastezinaz bete du. Harri horrekapaintzeko balio handia du eta hainbat funtzio betetzekoerabili da. Eliza askotan bataiarri bezala aurki daiteke, Lekeition,Ereñon, Ziortzan eta abarretan; nekazaritzako lanabes gisa,iturrietan apaingarri gisa, Bilboko Arenalekoan, Iturribiden...;eta jauregietan, esate baterako, Arteagako gazteluan, Arriagaantzokian eta Bilboko Bilbotar Sozietatean. Gainera,molduretan, inposta-lerroetan, kapiteletan eta gure ingurukoeraikin askotako izkinetako harlanduetan ikus daiteke. Egunez da arauz ustiatzen marmol hau, baina mundu osoan ezagunada eta hainbat enpresaren katalogoetan agertzen da.

Andrabideko harrobiak (Gauteguiz - Arteaga)

Testua: Iñaki Pereda García.

Andrabideko harrobiakGauteguiz-Arteaga. (Andrabideauzoa).

Nola heldu:Gernikatik Lekeitiorako errepideandaude, Muruetagana izenekogaina pasatu ostean, Ereñoudalerriko mugan.Bisiten ordutegia:Abandonaturik eta sartzekomugarik gabe daude.Inguruko beste lekuinteresgarri batzuk:(Gautegiz - Arteaga)

• Arteagako gaztelua.• Andre Mariaren parroki eliza.• Ozollo Errota.

(Ereño)• Ereñozarko San Migel baseliza.

(Ibarrangelu)• San Andres eliza.

(Kortezubi)• Santimamiñeko koba.• Labe teilagina.

BERMEO

A-68

BILBO

DURANGO A-8

BALMASEDA BI-635

GERNIKA - LUMO

GAUTEGUIZ - ARTEAGA

BI-2237

1BARRIO, J.A. eta MOYA, J.G.:

“El modo vasco de producciónarquitectónica en los S.XVI-XVIII”.KOBIE, 10 zbk. Bilbo, 1980. 294. orr.