68
Amorebieta-Etxano Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazioa eta euskararen egoeraren diagnostikoa 2018ko ekaina

Amorebieta-Etxano Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ... · hizkuntzarekiko atxikimendua. Beste maila batean bada ere, eragina du, eta Jabekuntza Erabilera Elikadura Sentsibilizazioa

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Amorebieta-Etxano Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazioa eta euskararen egoeraren diagnostikoa 2018ko ekaina

Aurkibidea 2.

1. Sarrera .................................................................................................... 3

2. Helburuak ................................................................................................ 5

2.1. Helburu nagusia .......................................................................... 5

2.2. Helburu zehatzak ........................................................................ 5

2.3. Zeharkako helburuak .................................................................. 5

3. Metodologia ............................................................................................ 6

3.1. Prozesuaren urratsak .................................................................. 6

4. ESEPen ebaluazioa ................................................................................ 7

4.1. Amorebieta-Etxanoko ESEP, 2015-2017 .................................... 7

4.2. Planaren ebaluazio kuantitatiboa ................................................ 9

4.3. Planaren ebaluazio kualitatiboa eta inpaktua ............................ 11

5. Euskararen erabileraren inguruko diagnostikoa .................................... 20

5.1. Familia bidezko transmisioa ...................................................... 21

5.2. Euskalduntzea eta alfabetatzea ................................................ 24

5.3. Irakaskuntza .............................................................................. 29

5.4. Administrazioa .......................................................................... 30

5.5. Arlo sozioekonomikoa ............................................................... 33

5.6. Aisia eta kirola ........................................................................... 35

5.7. Kulturgintza ............................................................................... 38

5.8. Hedabideak ............................................................................... 41

5.9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ...................... 42

5.10. Sentsibilizazioa eta motibazioa ............................................... 43

6. Ondorioak eta aurrera begirako lan-ildoak ............................................ 45

7. Eranskinak ............................................................................................ 52

7.1. ESEPen garapen-maila, neurriz neurri........................................... 52

7.2. Prozesuan parte hartu duten herritarrak ........................................ 74

1. Sarrera 3.

Amorebieta-Etxanoko Udala Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzen jardun du 2015-2017 epealdian. Planaren indarraldia amaitu denez, Euskara Zerbitzuak Plan Estrategiko horren ebaluazioa eta diagnostiko berria landu ditu, 2018-2022 epealdirako plangintzara begira jartzeko. Txosten honetan, bi lan horiek jasotzen dira: Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazioa eta euskararen gaur egungo egoeraren diagnostikoa.

Plangintza berria diseinatu aurreko denbora-tartea ezin egokiagoa da geldialdia egiteko eta eguneroko dinamikatik harantzago begiratzeko; orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emandako aurrerapausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak identifikatu eta, azken batean, egungo egoeraren diagnostikoa egiteko.

Halaber, abagune hori aproposa izan ohi da jauzi kualitatiboak emateko. Esate baterako, herrian euskararen aldeko sentsibilizazio-lana egiteko, euskararen aldeko jarrerak, jokabideak eta konpromisoak aktibatzeko, edota euskararen garapenaren aldeko lanean diharduten udalerriko elkarte eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza areagotzeko. Azken batean, hizkuntza-komunitatea egituratu eta sendotzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak plangintza batetik besterako epealdi hau baliatu nahi izan du, hizkuntzaren inguruan gogoeta eragiteko. Horrela, herriko eragileen eta herritarren iritziak eta ekarpenak kontuan hartu ditu, etorkizuneko marko berria ezartzeko.

Lan hau bideratzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak egokitzat jo du kanpo aholkularien laguntza eta Elhuyar Aholkularitzarekin aritu da lankidetzan.

Txostena zazpi ataletan egituratua dago. Lehendabiziko atalean, sarreran, egindako lanaren testuingurua azaltzen da. Bigarren atalean, prozesuaren helburu orokorrak eta zehatzak jasotzen dira. Hirugarren atalean, ebaluazioa eta diagnostikoa lantzeko erabili den metodologia zehazten da. Laugarren atalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazioa jasotzen du, hau da, Planaren betetze- eta garapen-maila. Hurrengo atalean, arloz arloko diagnostikoa aurkezten da, eremu desberdinetan euskararen erabilera nolakoa den erakusten duena. Seigarren atalean, egindako lanaren ondorio nagusiak eta aurrera begira jorratu beharreko lan-ildoak jasotzen dira. Azken atalean, eranskinak txertatu ditugu: ESEPen garapen-maila neurriz neurri eta

1. Sarrera 4.

ebaluazioa eta diagnostikoa lantzeko prozesuan parte hartu duten herritar eta eragileen zerrenda.

Aurretik aipatu bezala, txosten hau sortzeko ezinbestekoa izan da herritarren parte-hartzea eta inplikazioa. Hori dela-eta, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, eskerrak emateko, modu batean edo bestean, prozesuan zehar euren denbora eskaini eta iritzia eman diguten herritarrei.

2. Helburuak 5.

Atal honetan, proiektuaren helburu nagusia, helburu zehatzak eta zeharkako helburuak azaltzen dira:

2.1. Helburu nagusia

Udalerriko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazioa eta diagnostikoa egitea herritarren eta eragileen parte hartzearekin batera, betiere, euskarak udalerrian duen egoeraren argazki objektiboa izateko eta herritarrak aktibatzeko.

2.2. Helburu zehatzak

Aurreko Plan Estrategikoaren balorazioa osatzea eta aberastea, Udaleko eta udalerriko eragileen laguntzaz.

Orain arte egin den lanetik abiatuta, eta egungo egoera aintzat hartuta, Amorebieta-Etxanon euskarak bizi duen egoeraren diagnostikoa egitea.

Egungo errealitatearen argazkian oinarrituta, Amorebieta-Etxanon herritarrak aktibatzeko eta euskararen erabilera areagotzeko aukerak eta bideak identifikatzea, eta horren arabera hurrengo urteetarako Euskararen Plan Estrategikoaren ildo nagusiak adostasunez finkatzea.

Euskaraldia edo Euskarak 365 egun ekimena aintzat hartuta, sortutako sinergiak aprobetxatu eta herrian euskararen susperraldi kolektiboa bultzatzea.

2.3. Zeharkako helburuak

Euskararen aktibazioan eragingo duten aliatuak topatzea eta euren arteko sarea sortzea.

Euskara ahal bezain beste erabiltzen ez duten euskaldunak euskarara erakartzeko estrategia berriak diseinatzea.

Euskararen aldeko babes soziala lortzea.

Euskara ez dakiten herritarrak euskarara erakartzea.

Herritarren eta udal-ordezkarien artean elkarlanerako gune berriak irekitzea, eta parte hartzeko kultura gehiago bultzatzea.

3. Metodologia 6.

3.1. Prozesuaren urratsak

Aipatutako helburuak lortzeko, hona hemen modu grafikoan jarraitu dugun lan-prozedura:

AURRELANAK

Prozesua antolatu

Komunikazio-plana landu

Elkarrizketatu beharreko pertsonak

identifikatu

ESEPi lotutako dokumentazioa

aztertu

Herritarrak elkarrizketatu

Inkesta bideratu

ESEP-EN

EBALUAZIOA

DIAGNOSTIKOA

PROZESUAREN URRATSAK

Datu estatistikoak aztertu

Kontraste-saioa egin herritarrekin

Txostena landu

BALORAZIOA

ETA EMAITZAREN

ZABALKUNDEA

Ebaluazioa eta diagnostikoa ezagutzera eman

4. ESEPen ebaluazioa 7.

4.1. Amorebieta-Etxanoko ESEP, 2015-2017

Aurretik aipatu bezala, Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana indarrean izan du, 2015-2017 epealdian. Planaren helburua izan da “Amorebieta-Etxanon, esparru guztietan, euskara gehiago erabiltzea eta herritarrak subjektu aktibo bihurtzea”.

Horretarako, lau helburu estrategiko proposatzen zituen:

Euskararen jabekuntza: euskararen jabekuntza edo eskuratze-prozesuan hiru esparru bereiz daitezke: familia bidezko transmisioa, alde batetik, euskarazko irakaskuntza, bestetik, eta helduen euskalduntzea edota euskalduntze-alfabetatzea, azkenik. Euskara lehen hizkuntza modura belaunez belaun transmititzen da, baina prozesu horretan eskolak ere zeresan handia du. Horrezaz gain, eskolak euskara bigarren hizkuntza gisa transmititzen du, helduen euskalduntzeak bezala.

Euskararen erabilera: euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak honako hauek dira: hiztunen kopurua, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna eta aukerak, inguruan harreman-sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formalagoetan solaskide euskaldunak izatea, eta, azkenik, hizkuntzen arteko oreka eta berdinkidetasun soziala helburu duen kontsentsuak elikatzen duen hizkuntzarekiko atxikimendua. Beste maila batean bada ere, eragina du, eta

Jabekuntza

Erabilera Elikadura

Sentsibilizazioa eta motibazioa

4. ESEPen ebaluazioa 8.

ez nolanahikoa, hizkuntzaren bizitasunaz, indarraz edo adierazkortasunaz dugun pertzepzioak; azken batean, hizkuntzak duen egiazko balio funtzional eta sinbolikoaz dugun usteak.

Euskararen elikadura: hizkuntza eroso eta erraz hitz egin eta erabiliko bada, elikatu egin behar da, euskarazko edukien bidez eta horiek sortzen dituzten euskal eragileen bidez (hedabideak, argitaletxeak, ikastetxeak, zientzia-eragileak, etab.). Euskal hiztunak euskaraz behar ditu ereduak eta edukiak, bere hizkuntza-jarduna aberasteko.

Sentsibilizazioa eta motibazioa: euskararen aldeko motibazioa eta sustapena lantzea zentzu zabalean ulertu behar da, ikaste-prozesuarekin, alde batetik, eta euskararen erabilerarekin, bestetik, zerikusia izan dezakeelako. Izan ere, motibazioa ezinbesteko baldintza izaten da askotan hizkuntza ikasi eta erabiltzeko.

Jarraian, Planaren baitan landu diren esparruak jasotzen dira:

HELBURU ESTRATEGIKOAK ETA ESPARRUAK

HELBURUAK ESPARRUAK

Euskararen jabekuntza 1. Familia bidezko transmisioa 2. Irakaskuntza 3. Euskalduntzea eta alfabetatzea

Euskararen erabilera 4. Administrazioa 5. Arlo sozioekonomikoa 6. Aisia eta kirola

Euskararen elikadura

7. Liburugintza 8. Kulturgintza 9. Publizitatea 10. Corpus-plangintza eta euskararen

kalitatea 11. Hedabideak

Sentsibilizazioa eta motibazioa

12. Sentsibilizazioa eta motibazioa

2015-2017 epealdian indarrean egon den Euskara Sustatzeko Ekintza Plana modu kuantitatiboan eta kualitatiboan ebaluatu dugu. Ebaluazio kuantitatiboan, martxan jarri den neurri kopurua eta horien garapen-maila aztertu dugu (neurrien garapen-mailaren inguruko xehetasunak eranskinen atalean jaso ditugu). Ebaluazio kualitatiboan, berriz, martxan jarritako ekimenek herrian izan duten inpaktua eta herritarrek horien inguruan egiten duten balorazioa aztertu dugu. Ebaluazio kualitatiboa osatzeko, herritarrei zuzendutako inkestatik jasotako erantzunak erabili ditugu informazio-iturri gisa.

4. ESEPen ebaluazioa 9.

4.2. Planaren ebaluazio kuantitatiboa

Atal honetan, 2015-2017 epealdian egindako lanaren balantzea jaso dugu. Modu grafikoan adierazi dugu, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren betetze- eta garapen-maila1.

Euskara Sustatzeko Ekintza Planak 83 neurri jasotzen zituen, aurretik aipatutako esparruetan antolatuta.

Neurri horietatik % 81 (67 neurri) garatu dira eta % 19 ez (16 neurri). Beraz, esan daiteke Planaren betetze-maila nahiko handia izan dela, nahiz eta neurri batzuen garapen-maila beste batzuena baino handiagoa izan.

Planak aurreikusitako neurrien % 41ek garapen handia izan du, % 27k garapen ertaina eta % 13k garapen txikia.

Jarraian, neurrien garapen-maila esparruz esparru aurkeztuko dugu. Izan ere, esparru batzuetan lanketa zabalagoa eta sakonagoa egin da beste batzuetan baino.

Beheko grafikoan ikus daitekeen moduan, garapen-mailarik handiena izan duten arloak honako hauek izan dira:

Administrazioa

Euskalduntze eta alfabetatzea

Irakaskuntza

Familia bidezko transmisioa

1Eranskinen atalean, ESEPen jasotako helburu estrategikoak lortzeko martxan jarri diren neurrien inguruko xehetasunak ikus daitezke.

4. ESEPen ebaluazioa 10.

Beste arlo batzuetan, zailagoa suertatu da edo oztopoak egon dira aurreikusitako neurriak aurrera eramateko. Garapen-mailarik txikiena izan duten arloak honako hauek dira:

Hedabideak

Corpusa, plangintza eta euskararen kalitatea

Aisia eta kirola

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

4. ESEPen ebaluazioa 11.

4.3. Planaren ebaluazio kualitatiboa eta inpaktua

Herritarrek, inkestari erantzunez, eman diguten informazioa baliatu dugu atal hau osatzeko.

Inkesta erantzun duten herritarren ezaugarriak

228 herritarrek erantzun dio galdetegiari, horietatik % 72 emakumeak izan dira (119 emakume) eta % 28 gizonak (63 gizon). Adinari dagokionez, inkestari erantzun dioten herritarren % 62k 36-55 urte ditu eta % 30ek 36 urte baino gutxiago.

Herritarren % 81ek etxean ikasi du euskara eta % 42k eskolan, ikastolan edo ikastetxean. Euskara hizkuntza-eskolan, euskaltegian edo kalean ikasi dutenak gutxiago dira. Kontuan hartu behar da, herritarrek leku batean baino gehiagotan ikasi dutela euskara.

Inkestari erantzun dioten zornotzarren erdiak baino gehiagok aitortzen du euskara erdara baino gehiago erabiltzen duela egunerokotasunean. Emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dute euskara (euskara erdara baino gehiago erabiltzen dute emakumeen % 62k eta gizonen % 52k).

EUSKARA NON IKASI DUTEN

KOPURUA EHUNEKOA (%)

EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA

Eskolan/ikastolan/ikastetxean 74 21 95 45 33 42

Etxean 130 54 184 79 86 81

Kalean 3 4 7 2 6 3

Hizkuntz eskola/Euskaltegian 29 12 41 18 19 18

GUZTIRA 165 63 228 100 100 100

GEHIEN ERABILTZEN DUTEN HIZKUNTZA

KOPURUA EHUNEKOA (%)

EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA

Euskara gehiago 102 33 135 62 52 59

Erdara gehiago 63 30 93 38 48 41

GUZTIRA 165 63 228 100 100 100

4. ESEPen ebaluazioa 12.

Herritarrek euskara gehien erabiltzen duten guneak honako hauek dira: etxea (% 87k), udaletxea (% 84k), eskola/lana (% 78k). Euskara gutxiago erabiltzen dute elkarte edo taldeetan, lagunartean, osasun-zentroan, dendetan eta tabernetan.

Leku horietan euskara zergatik erabiltzen duten eta ez duten erabiltzen ere jakin dugu. Hona hemen emandako erantzunen laburpena:

ZERGATIK ERABILTZEN DUT EUSKARA LEKU HORIETAN?

ZERGATIK EZ DUT EUSKARA ERABILTZEN LEKU HORIETAN?

Aukera dagoelako

Nire hizkuntza delako

Ohitura dudalako

Nahi dudalako

Era naturalean sortzen delako

Bertakoek euskaraz dakitela dakidalako

Euskara hobetzeko

Euskara indartzeko

Errazagoa delako

Euskaraz bizi nahi dudalako

Harremana euskaraz sortu delako

Plazerra ematen didalako

Lagunekin erlazioa gaztelaniaz hasita, hizkuntza aldatzea artifiziala delako

Besteek euskara ez dakitelako

Lotsa ematen didalako

Ez dakidalako besteak euskaraz dakien

Osasunari buruz gaztelaniaz hitz egitea nahiago dudalako

Euskaldun bakarra naizelako

Askotan betiko euskaldunaren lehenengo hitza erdaraz izaten delako

Erantzuna gaztelaniaz delako

Ohiturak aldatzea zaila delako

NON ERABILTZEN DUTEN EUSKARA

KOPURUA EHUNEKOA (%)

EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA

Etxean 144 54 198 87 86 87

Lagunartean 107 40 147 65 63 64

Eskolan/lanean 132 45 177 80 71 78

Udaletxean 138 54 192 84 86 84

Tabernetan 106 43 149 64 68 65

Dendetan 111 37 148 67 59 65

Osasun-zentroan 103 44 147 62 70 64

Elkarte/taldean 96 40 136 58 63 60

GUZTIRA 165 63 228 100 100 100

4. ESEPen ebaluazioa 13.

Inkestaren bidez, jakin nahi izan dugu zornotzarrek euskara zer baliorekin lotzen duten eta hauek dira gehien errepikatu diren erantzunak:

ZER BALIOREKIN LOTZEN DUZU EUSKARA?

Kultura mantentzearekin eta baloratzearekin

Etxea eta familia, identitatearekin

Errespetuarekin

Batasunarekin

Eleaniztasuna

Aberastasunarekin

Bizitzarekin

Gure aberriarekin

Baliagarritasunarekin

Sustraiekin

Egon daitezkeen balore positibo guztiekin

Jakintzarekin

Komunikazioarekin

Elkarlanarekin

Hurbiltasunarekin

Seriotasunarekin (hizkuntza teknikoa)

Maitasunarekin

Afektibotasunarekin

Konpromisoarekin

Herritarren erdiak baino gehiagok (emakumeen %58k eta gizonen % 51k) uste du euskararen kale-erabilera %23koa izan daitekeela (Amorebieta-Etxanon 2013an egindako euskararen kale-neurketak jasotzen duen moduan). Baieztapen hori azaltzeko honako argudio hauek eman dituzte:

Zornotzan ez da euskara askorik entzuten

Gaztelania entzuten dut egunero edozein lekutan

Jendeak erdaraz berba egiteko ohitura du

Euskara ez dakitenek ez dute euskara ikasteko beharrik eta dakigunok ez dugu erabiltzen

Zornotzako gazte eta heldu gehien gehienak erdara hutsean bizi dira

Gazteek gero eta euskara gutxiago erabiltzen dute

Aspaldi lotsagarria zen euskaraz egitea, gero modan jarri zen eta berpiztu zen

Gurasoek umeei euskeraz eta euren artean gaztelaniaz egiten dute

Kaletik paseo bat ematea besterik ez dago horretaz jabetzeko

Batzuetan gure perzepzioa ez da errealitatea, borobil txiki batean bizi gara

Euskara erabiltzen den toki batzuk badaude eta oso euskaldunak direnak; baina, bestalde, oso erdaldunak direnak ere. Nahiko argiak dira zona desberdin horiek: auzoak, parkeak... gune euskaldunak eta erdaldunak nabarmentzen dira.

Ez dot entzuten horrenbeste kalean.

Herritarren pertzepzioak

Generoari dagokionez, herritar gehienek (% 52k) uste du emakumeek eta gizonek maila berean erabiltzen dutela euskara. Hala ere, badago azpirratu beharreko datu bat: herritarren % 20k uste du emakumeek gizonek baino euskara gehiago erabiltzen dutela eta % 4k, berriz, gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dutela (16 puntuko aldea dago).

4. ESEPen ebaluazioa 14.

Adinari dagokionez, herritarren ustez, umeak eta adineko pertsonak dira euskara gehien erabiltzen duten kolektiboak.

Udalak euskara bultzatzeko egiten duen lana baloratzeko hainbat galdera luzatu diegu herritarrei. Lehendabizikoa Udalaren euskararekiko konpromisoaren ingurukoa: herritarren % 46k Udalak euskararekiko konpromisoa duela adierazi du eta % 21ek ezetz (% 32k ez du erantzuten jakin).

UDALAK EUSKARAREKIKO

KONPROMISOA DU?

KOPURUA EHUNEKOA (%)

EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA

Bai 76 30 106 46 48 46

Ez 40 8 48 24 13 21

Ez dakit 49 25 74 30 40 32

GUZTIRA 165 63 228 100 100 100

Konpromiso hori zertan islatzen den galdetu diegu eta hona hemen emandako azalpenen laburpena:

Udaleko helburuen artean euskararen erabilera sustatzea dagoelako

Antolatzen diren ekintzatan euskara erabiltzen delako (kiroldegian izan ezik)

Euskaraldia antolatzen ari da

Hainbat kanpaina martxan ipini ditu (501 baietz!, adibidez)

Laguntzak ematen dira

Udaletxe moduan erabiltzen dabe baina politikoki ez da konpromisoa nabaritzen

Pasibitatea igertzen dut

Galdeketa honengatik igertzen da konpromisoa eta interesa baduela

Udalak babesten edo laguntzen dauzen ekitaldi publiko askotan (krosa, herri lasterketak, kirol-taldeak...) euskararen erabilera (eza) lotsagarria dalako eta ez dau emoten hori aldatzeko ezer egiten dauenik

Urte askoan Zornotzako pediatra danak erdaldunak izan dira ta ez dot ikusi Udalaren aldetik inolako ekintzarik edo ardurarik hori aldatzeko.

Konpromisoa eukiko dau, baina lehentasunen artean daukan ez dakit

Leku publikoetan geroz eta jende gehiagok dakielako

Dokumentuak elebitan dira, alkate eta zinegotzi euskaldunak, arreta telefonoan, e.a.

Emoten daben laguntzetan eta baliabidetan

ESEP-a martxan jarri zuten aurreko legegintzaldian. Udal erabilera plana ere martxan jarri dute aurtengoan. Gaur egun, 2. euskara teknikari bat hasi da Udalean lanean... Hala ere, Udalari euskararen problematikari heltzea asko kostatu zaiola esan beharra dut, horregatik, konpromiso hori datozen urteetan ziurtatu behar dutela uste dut.

Hilero eta horrelako aldizkarietan euskararen presentziak handiago behar luke, kalean euskara erabili daiten lan handia du egiteke udaletxeak,

4. ESEPen ebaluazioa 15.

Nañon moduko elkarteak euskararen alde musutruk ari direnak topera lagundu beharko lirateke eta askotan ez dela hala jakin izan dut. Mangamore moduko ekimenak egin beharrean gure herria identifikatu senti daiteken euskararen inguruko ekimenak bultzatu behar lituzke, euskararekin erlazionatutako ipuin labur, esaera zaharren leihaketak (Sopela baten egiten dena adibide) bultzatu ditzake,....gauza asko daude egin daitezkeenak

Lehen berba normalean euskaraz jasotzen dudalako

Udaletxetik datozen berri guztiak euskeraz agertzen direlako lehenengo.

Plenoetan eta bestelako ekintzetan euskara nahiko presente dago

Herritarren % 43k adierazi du ez dituela ezagutzen Udalak euskara bultzatzeko martxan dituen politikak eta ekimenak. Kontuan hartu behar da, gainera, inkestari erantzun dioten herritarrak euskaldunak direla eta horietako asko Udalak euskara bultzatzeko ekimenetan parte hartutakoak. Beraz, komenigarria litzateke ahalegin handiagoa egitea, euskara bultzatzeko ekintzak eta jarduerak herritarrei ezagutzera emateko.

UDALAK EUSKARA

BULTZATZEKO POLITIKAK ETA

EKIMENAK EZAGUNAK

DIRA?

KOPURUA EHUNEKOA (%)

EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK GUZTIRA

Bai 20 12 32 12 19 14

Batzuk 77 20 97 47 32 43

Ez 68 31 99 41 49 43

GUZTIRA 165 63 228 100 100 100

Udalak euskara sustatzeko antolatzen dituen ekimenen artean ezagunenak Euskaltegia, Euskara zine-aretora programa, Berbaldiak eta Euskaraldia dira.

4. ESEPen ebaluazioa 16.

Politika, programa eta ekimen horien inguruko baliagarritasunari buruz galdetu diegu eta hauek dira gehien errepikatu diren erantzunak:

ZEINTZUK DIRA EGOKIAK? ZEINTZUK DIRA DESEGOKIAK?

Guztiak

Umeei zuzendutakoak asko dagoz eta gazteei zuzendutakoak gutxiago

Berbaldiak aukera bikaina dela iruditzen zait

Euskarazko irakurketa kluba

Berbalaguna

Euskaltegia

Euskaraldia

Eskolaz kanpoko monitoreentzako euskararen inguruko ikastaroa

Euskaltegia,kirol-kanpusa, gosari goxoak, euskarazko zine-aretoetara

Euskara ikasi, sustatu, indartu... laguntzen egiten daben ekintza guztiak dira aproposak beti be, benetan eta benetako helburuagaz egiten direnean eta ez, zer edo zer egiten dala erakusteko danean.

Edozer gauza gutxi iruditzen zait kaleko egoera erreala ikusita: danak ondo,

Bat ere ez

Liburuekin eta leku itxiekin lotuta daudenak

Euskara sustatzeko bada, danak dira egokialk baina benetako irizpideakaz eta jarraipenagaz eta ez zornotzar batzuk udalak zer edo zer egiten dauela 'erakusteko'

Ekimen desegokia baino udalaren inplikazioa ekimen horiekin

Euskara praktikotasunean eta egunerokotasunean erabiltzeko zerbait egin beharko litzatekela iruditzen zait. Teorikoak eta euskara era akademiko baten erakusten dela iruditzen zait, era praktiko eta komunikatzaile baten erakustera bideratuta egon beharko litzateke

Umeentzako film gehienak gaztelaniaz izaten dira

Kiroldegiari emango nioke nik

4. ESEPen ebaluazioa 17.

danak gutxi lehentasuna

Amaitzeko, euskararen erabilera areagotzeko, etorkizunari begira zer nolako lana egin beharko litzatekeen galdetu diegu herriarrei, hiru galderaren bidez.

Zer aldaketa eragin beharko genuke epe laburrean, herrian euskara gehiago erabiltzeko?

Ahozko erabilera indartzea

Herriko paisaia linguistikoa (kartelak, errotulu ofizialak…)

Kale-neurketa egitea, ikerketa honen datuak zabaltzea, herritarrak informatzea, kurtso gehiago eskeintzea (edo agian diru-laguntza gehiago),

Ez dut uste lan hori udalaren ekimena denik, herriak berak bultzatu beharreko aldaketa da.

Dirulaguntza jasotzen duten erakundeei betebehar batzuk zehaztea. Hilero, kirol-talde, eskola kanpoko ekintzak...

Jendeari hizkuntza maitatzen irakastea

Ez dakit, agian ikasketak doan izatea

Gurasoen kontzientziazioan eragin. Gure seme-alaben eredu bait gara

Denda eta tabernetan sariak ipiniko neukez, ez dakit zer modutan, baina euskeraren erabilera sarituko neuke

Umeak kalean jolasteko ohitura

Batez ere, goi karguek Euskarari garrantzia handiagoa ematea

Kontzientziak piztu

Kontratazio publiko guztiak (azpikontratak barne) perfilatuak, taberna eta komertzioei begirako lanketa, lehen hitza euskaraz kanpaina…

Udalak babestutako ekintza ta talde guztiei euskara gehiago erabiltzea eskatzea. Baita Udaletxeko zerbitzu guztietan euskara erabili ahal izatea.

Klabeak izan daitekezan pertsonak identifikatu eta euskal hiztun aktibo bihurtzea.

Euskaldunak erderara joan barik, erdaldunak euskarara ekartzen saiatzea

Agian prozesu partehartzaile bat abiatu lankidetzan ideiak sortu eta elkarrekin garatzeko

Propaganda eta kultura ekitaldiak euskera prestigio arloakaz lotzeko. Elite politiko eta sozialak eredu bihurtzea, adibidea emanez.

Nik uste dot jendeak erabili behar duela gehiago, hau da, herrian barik,gure erabileran dagoela uste dot

Euskararekin lotura dauden ekintzetan udalak fisikoki parte hartzea alkateak, zinegotziak...udalaren benetako konpromisoa erakustea

Hizkuntza-politika integrala

Aisialdirako euskaraz ekintza gehiago

Norberaren euskararekiko atxikimendua

Euskara gehiago sustatu kalean

Euskara aisialdiarekin lotu, eta eskolatik atera

Jai giroan sustatu (festara apuntatzea errazagoa delako beti)

Lehenengo eta behin, euskeraren garrantzia suspertu eta horretarako herriko edozein komunikazioan Euskera hizkuntzaren presentziak nabarmenagoa izan behar dau.

4. ESEPen ebaluazioa 18.

Euskararen alorrean, zein izan beharko luke Amorebieta-Etxanok, herri moduan, lortu beharreko helburua?

Herri Euskalduna garela adieraztea kaleetan euskera entzunez

Herri elebiduna izatea eta hizkuntza bien erabilera guztiz normalizatuta egotea esparru guztietan.

Euskara gazte zein umeen egunerokotasunaren parte izatea

Eskaintzen den guztietan euskara egiteko aukera izatea

Ezagutzan zein erabileran gora egitea

Euskaraz bizitzea posible izatea. Geur egun, ez da

Gure komunikatzeko hizkuntza izatea

Zerbitzu publikoetan euskaraz normaltasun osoz euskaraz aritzea

Etorkinekin lanketa propioa egitea

Euskara maitatzea

Zornotzako gaur egungo ume danek, etorkizunean euskera erabiltea

Hiztun kopurua handitzea jendea eroso sentituz

Erabilera ezagutzara hurbiltzea

Bertoko ezaugarri bihurtzea

Euskaraz ez dakiten herritarretan hizkuntza ezagutzeko eta ikasteko interesa piztea

Euskadunon eskubideak betetzeko aukera izatea

Zein dira ezinbestean landu beharko liratekeen alorrak?

Ekitaldi zabalak egiten direnean euskeraz jorratzea mikrofonotik (askotan erderaz ari dira)

Kirol-klubek egiten daben euskeraren erabilera indartzea (jende asko batzen da horreen inguruan, partidietan, entrenamenduetan, ..)

Agian herritarrek euskararekiko duten jarrera

Herri komunikabideak

Merkataritza eta tabernak

Helduek euskararen transmisioan duten papera

Fokoa gazteengan eta nerabeengan ipintzea

Gune publikoetan langile euskaldunak egotea

Euskara ikasteko erraztasuna ematea

Kontzientziak astindu

Aisia

Esparru ez akademikoak (eskolako patioak)

Udaletxean langileak euskaldunak egotea eta beste tokietan ere

Ilusioa piztea

Ohiturak aldatzea

Etorkinekin lan berezia egin, euskarara hurbiltzeko

5. Diagnostikoa 19.

Ondorengo orrietan, Amorebieta-Etxanoko euskararen egoeraren berri ematen dugu. Alde batetik, ikuspegi kuantitatiboaren atalean, iturri desberdinetatik jasotako datuak (Udala, Eustat, ikastetxeak…) aurkezten dira, bestetik, ikuspegi kualitatiboaren atalean, herritarrei egindako elkarrizketatik jasotako informazioa islatu dugu.

Datu orokorrak

Amorebieta-Etxanok 18.711 biztanle ditu, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Adin-taldeak aztertuta, herritarren % 20k 19 urte baino gutxiago ditu, % 61ek 20-65 urte bitarte eta % 19k 65 urte baino gehiago.

Biztanleriaren dentsitatea (biztanleak/km2) 318,38koa da.

Biztanleria jaioterriaren arabera aztertuta, ikusten dugu biztanleriaren % 76 egoiliarra dela, hau da, EAEn jaioa, % 15 beste probintzietan jaioa eta % 9 atzerrian jaioa.

Azken urteetan populazioaren hazkundea izan da Amorebieta-Etxanon. Azpimarratzekoa da atzerritik etorritako populazioaren hazkundea. 2005. urtean 503 ziren beste herrialdeetatik etorritako biztanleak eta, gaur egun, 1.729 dira. Beste herrialdeetatik etorritakoen artean, gehiengoa (% 58) Ekialdeko Europakoa da eta % 11 Hego Amerikakoa.

5. Diagnostikoa 20.

5.1. Familia bidezko transmisioa

Ikuspegi kuantitatiboa

Amorebieta-Etxanon, etxean erabiltzen den hizkuntza nagusia gaztelania da. Emakumeen % 57k erabiltzen du etxean gaztelania, eta gizonen % 59k. Etxean euskara erabiltzen duten emakumeak % 24 dira eta gizonak, berriz %21. Ikus daitekeen moduan, emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dute euskara etxean. Biztanleen % 17k bi hizkuntzak erabiltzen ditu.

Azken urteetako bilkaera ikusten badugu, etxean, euskararen erabilerak behera egin du eta gaztelaniarenak, ordea, gora. Etxean beste hizkuntza bat erabiltzen duten biztanleen kopuruak ere gora egin du nabarmen azken hamar urteetan.

Biztanleriaren % 53ren lehen hizkuntza gaztelania da, % 33rena euskara, % 9rena biak eta % 5ena beste hizkuntza bat (kasu honetan, emakumeen %33ren lehen hizkuntza euskara da eta gizonen %32rena).

Grafikoan ikus daitekeen moduan, azken urteetan bilakaera handia eman da zornotzarren lehen hizkuntzan: 1991n zornotzarren % 44ren lehen hizkuntza euskara zen, 2016an, berriz, % 33rena (azken 25 urteetan 11 puntu egin du behera). Beraz, ondoriozta daiteke, euskararen transmisioan galera ematen ari dela herrian.

5. Diagnostikoa 21.

2016an egindako EAEko inkesta soziolinguistikoaren datuei erreparatuta, Euskal Autonomi Erkidegoan hizkuntzaren transmisioaren bilakaeran eragiten duten hainbat faktore ezagutu ditzakegu:

Familia bateko guraso biak euskaldunak direnean, % 10ek ez du transmititzen euskara (hori % 4,5era jaisten da gazteenetan, 16-34 urteko gurasoen kasuan).

Guraso bakarra denean euskalduna % 55,3k ez du transmititzen euskara (gazteenetan % 38,3ra jaisten da ehuneko hori).

Ziurrenik, faktore horiek eragin zuzena izan dute zornotzarren lehen hizkuntzaren bilakaeran.

Ikuspegi kualitatiboa

Herritarrek, oro har, uste dute Amorebieta-Etxanon euskararen transmisioa ez dagoela bermatua. Izan ere, bikote mistoak (bata euskalduna eta bestea ez) asko dira herrian. Guraso bakarra euskalduna den kasuetan, ume askok gaztelania daukate lehen hizkuntza eta adierazkortasun-maila txikiagoa daukate euskaraz. Kasu askotan, gurasoek umeei euskaraz egiten badiete ere, gurasoen arteko hizkuntza gaztelania izaten da. Gurasoak seme-alaben eredu izanda, haurrek gaztelaniaz egiteko joera hori bereganatzen dute.

Inguruneak ere ez du gehiegi laguntzen euskararen transmisioa modu egokian egiten. Ludotekan edo Gazte Txokoan euskaraz egiten bada ere, umeek gustuko dituzten jardunaldi edo ekimen ugari gaztelaniaz izaten dira: Mangamore, mahai-jokoak, elkarte batzuetako jarduna…

Elkarrizketatuen ustez, familiek ez diote nahikoa balio ematen euskarari, eskola partikularrak kontratatzerakoan, zaintzailea aukeratzerakoan, eskolaz kanpoko jarduerak hautatzerakoan… Euskarazko eskaintza ez da gaztelaniazkoaren parera iristen eta horrek ez du euskararen erabilera laguntzen. Esate baterako, zaila suertatzen da zaintzaile euskalduna topatzea. Zaintzaile-lanak, batez ere, beste herrialdeetatik etorritako emakumeek egiten dituzte, euskaraz ez dakiten emakumeek. Zaila suertatzen da zaintzaile euskalduna topatzea, batez ere, zaintza-lanak ordu luzez egin behar badira.

Herritarrek diotenez, adinarekin hizkuntza-aldaketa ematen da kasu askotan. Gurasoek euskaraz ondo ez dakitenean edo gurasoetako batek euskaraz ez

5. Diagnostikoa 22.

dakienean, umeek, adin batetik aurrera, haiei gaztelaniaz egiteko joera izaten dute. Elkarrizketatuetako batzuek diotenez, umeek 10 urte baino gehiago dituztenean, guraso batzuk ez dira gai sentitzen eurekin euskaraz egiteko, ziurtasun faltagatik. Umeek 13-14 urte dituztenean gaztelaniaz gehiago egiten hasten dira, nagusien ereduari jarraituz.

Herriko 13-18 urte bitarteko gazteek, elebidunak izanda ere, gaztelaniarako joera dute. Horietako askok ikusten dute helduek, euren ereduek, gaztelania erabiltzen dutela batez ere. Aitortzen dute euskara ez dela erakargarria; modako hizkuntzak gaztelania edo ingelesa direla; euskara hizkuntza akademikoa da, ez besterik. Ikastetxetik atera, eta jarduera asko gaztelaniaz egiten dituzte, gustuko jarduerak (ikastaroak, kromoak, telebista, kirola…). Adin batetik aurrera, 18 urte inguru, gazte batzuek euskararen aldeko kontzientzia hartzen dute eta berriro hasten dira euskara gehiago erabiltzen.

5.2. Euskalduntzea eta alfabetatzea

Ikuspegi kuantitatiboa

Amorebieta-Etxanoko biztanleriaren euskarazko hizkuntza-gaitasuna % 56koa da. Hizkuntza-gaitasunean igoera txiki bat egon da azken hamarkadetan: kontuan izanda, 2001ean euskarazko hizkuntza-gaitasuna % 54koa zela, 15 urtetan 2 puntuko igoera eman da. Hala ere, aipatu beharra dago, ia euskaldunen kopuruak behera egin duela azken 5 urteetan eta erdaldunenak, ordea, gora.

5. Diagnostikoa 23.

Euskal hiztunen alfabetetze-maila handia da. 2016an horien % 87 euskaldun alfabetatua zen, % 9 euskaldun erdi-alfabetatua eta % 4 alfabetatu gabea. Alfabetatze-mailan ere bilakaera handia egon da: urtez urte, euskaldun alfabetatuen kopuruak eta ehunekoak gora egin du.

Hizkuntza-gaitasuna adinaren arabera aztertuz, ikus dezakegu 14 urtetik beherako biztanleen % 96 euskaldunak edo ia euskaldunak direla, eta 15-34 urte bitartekoen artean % 83. Gainerako adin-taldeetan erdaldunen ehunekoa handiagoa da.

Emakume euskaldunen ehunekoa gizonena baino 4 puntu handiagoa da. Gizonen artean, erdaldun gehiago dago emakumeen artean baino.

Soziolinguistika Klusterrak, kale-neurketa egin zuen Amorebieta-Etxanon 2013an. Kale-neurketaren emaitzak oso esanguratsuak eta baliagarriak dira euskararen egoeraren diagnostikoa osatzeko. Hala ere, kontuan hartu behar da, kale-neurketaren datuak kalean momentu eta ibilbide zehatz batzuetan entzundakoa erakusten digutela eta Amorebieta-Etxanoko hizkuntzen

5. Diagnostikoa 24.

errealitatearen argazkia osatzeko, beste faktore batzuk ere kontuan hartzea beharrezkoa dela.

Euskararen erabilera askoz apalagoa da Amarobieta-Etxanon, ezagutza baino. Elebidunen kopuruaren oso azpitik gelditzen da euskararen kaleko erabilera. 2013ko ikerketaren arabera, herrian euskararen kale-erabilera % 23koa zen. Lehenago azaldutako moduan, euskararen ezagutzak hazkundea izan du udalerrian azken mende laurdenean. Kale-neurketaren arabera, euskararen kaleko erabilerak, ordea, behera egin du 2006tik 2013ra, %25,8tik %23ra jeitsiz. Antzeko erabilera behatu da emakumeen eta gizonen artean. Gizonen erabilera % 23,5ekoa da eta emakumeena % 22,6koa, aldea oso txikia da.

Amorebieta-Etxanon euskara ikasteko eta praktikatzeko hainbat baliabide eta aukera dago: Udal euskaltegia, ohiko taldeez gain Aisa ikastaroa (talde 2) etorri berriei zuzendua, eta nagusiei zuzendutako ikastaroa (2 talde) ditu; Aurten Bai barnetegia, AEK, Berbalagun.

Taulan ikus daiteken bezala, 297 pertsona inguru ari da euskalduntzen eta alfabetatzen Amorebieta-Etxanon. Ikasle gehienek Udal Euskaltegian ikasten dute. Datuek adierazten digute, ikastaro-mota guztietan, emakumeak nagusitzen direla: ikasleen % 74 emakumeak dira eta % 26 gizonak.

Ikasleen jarraitasun-tasa %40 ingurukoa da.

ZORNOTZA UDAL EUSKALTEGIA

EMAKUMEZKOAK

GIZONEZKOAK

GUZTIRA

URRIA-EKAINA %72 %28 119 IKASLE

IKASTARO TRINKOAK %53,34 %46,66 30 IKASLE

NAGUSIAK %74 %26 19 IKASLE

Aisa %88 %12 26 IKASLE

2017-18 IKASTURTEA 194 IKASLE

Irailean (2016/2017

ikasturteko datuak)*

%81,49 %18,51 27 IKASLE

*2017/2018 Ikasturteko irailerako aurreikuspen gisa hartutako datuak.

5. Diagnostikoa 25.

EMAKUMEAK

GIZONAK GUZTIR

A EMAKUMEAK (%)

GIZONAK (%)

GUZTIRA

AEK 28 19 47 60 40 100

Berbaldiak 31 10 41 76 24 100

GUZTIRA 219 78 297 74 26 100

Ikasleei euskara ikasteko diru-laguntzak eskaintzen zaizkie eta, gaur egun, 7.000 euro inguru bideratzen du Udalak ikasleak laguntzeko.

Ikuspegi kualitatiboa

Elkarrizketatuetako gehienek uste dute kalean gaztelania asko entzuten dela, baita euskaraz badakitenen ahoetan ere. Euskaraz dakitenek euskaraz ari direla uste dute, pertzepzio hori daukate, baina gaztelaniaz aritzen dira maiz. Orokorrean, ez da alde handirik ikusten emakumeen eta gizonen artean, euskararen erabilerari dagokionez. Hala ere, zenbaitek uste du emakumeek euskara gehiago erabiltzen dutela, oraindik ere, gizonek baino denbora gehiago ematen dutelako seme-alabekin. Gainera, kontuan hartu behar da euskalduntzeko ikastaroetan emakumeak nagusi direla. Auzuneetan, batez ere, adineko pertsonek erabiltzen dute euskara.

Herrian euskararekiko kezka dagoela uste dute elkarrizketatutako askok, baina euskararen alde lan egiteko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko borondatea eta konpromisoa falta dela adierazi dute. Kezka, guraso izateko sasoian pizten da nagusiki, euskara alderdi afektiboarekin lotzen delako.

Herritarren ustez, Amorebieta-Etxanon euskalduntzeko eta alfabetatzeko baliabide egokiak daude. Euskara ikasi nahi dutenek Udal Euskaltegian, Barnetegian, Berbaldiak egitasmoan… parte har dezakete. Horrez gain, herritik ez oso urrun, Durangon eta Bilbon Hizkuntza Eskolak daude. Bestalde, irakurmena lantzeko irakurketa-kluba ere antolatzen da liburutegian baita Gosari gozoak izeneko ekimena ere. Herritarrek oso balorazio ona egiten dute euskaldunen arteko sareak eraikitzeko baliagarriak diren ekimen horien inguruan.

Hala ere, baliabideen eskaintza hobe daitekeela aipatzen dute batzuek. Udal Euskaltegian edo AEKn euskara ikasteko ordaindu beharreko matrikulan aldea dago. Esate baterako, langabetuek Udal Euskaltegian ikasteko 10 euroko matrikula ordaindu behar dute, AEKn ikasteko, ordea, matrikula osoa.

5. Diagnostikoa 26.

Zenbaiten ustez, beste toki eta herrialde batzuen eredua jarraituko beharko litzateke, euskara doan ikasteko aukera eskainiz.

Batzuen iritziz, euskara ikasteko eta praktikatzeko aukeren inguruko informazioa gehiago zabaldu beharko litzateke. Euskaltegian ikasten ari diren ikasleek izaten dute euskara praktikatzeko eskaintzaren berri, baina informazioa hori ez da hain erraz iristen euskaltegian ikasten ari ez diren herritarrengana.

Herritarrek diote, euskara ikasteko motibazioa, nagusiki, seme-alabekin eta enpleguarekin lotuta dagoela. Umeek D ereduan ikasten dutenez, euskaraz ez dakiten guraso batzuek euskara ikasteko hautua egiten dute. Hala ere, kasu batzuetan, gurasoen ikasketa-prozesua ez da euskaraz erraztasunez hitz egiteko gaitasuna lortzeko behar bezainbestekoa. Bestalde, Ikasle askok lanpostu bat eskuratzeko edo lanpostua hobetzeko izena ematen dute euskaltegian.

Esan daiteke Amorebieta-Etxanora bizitzera datozen pertsonek, orokorrean, ez dutela premia handirik sentitzen euskara ikasteko, kaleko giroa nahiko erdalduna delako.

Ikastetxeetan beste herrialde batzuetatik etorritako ikasleei zuzendutako Hizkuntza indartzeko programa eta bestelako baliabideak ere (orientatzaileak, fitxa didaktikoak, eskuliburuak…) eskaintzen dira. Aitzitik, herritarren ustez, laguntza hori hezkuntza-sistemara mugatzen da. Elkarrizketatuen iritziz, pertsona migratuentzako baliabide gehiago ezarri beharko lirateke: harrera egiteko, ume zein helduei euskara-eskolak eskaintzeko, kulturari buruzko azalpenak emateko, aisialdiko eskaintzaren berri emateko… Euskara ikasten duten migratu bakarrenetakoak kaleko saltzaileak (afrikarrak) izaten dira, euskaraz eginda gehiago saltzen dutela konturatu direlako. Herrian giro euskaldunik ez dagoenez, orokorrean, migratutako pertsonek ez dut euskara ikasteko beharrik sentitzen.

5. Diagnostikoa 27.

5.3. Irakaskuntza

Ikuspegi kuantitatiboa

Amorebieta-Etxanon, 0-3 urte bitarteko 301 haur daude. Herrian dauden 0-3 bitarteko euskarazko plazak 356 dira eta 0-3 urte bitarteko matrikulazio guztiak (% 100) euskaraz dira.

Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko plazak 1945 dira, DBHkoak 873 eta Batxilergokoak 256. Horietan guztietan, ikasle guztiak D ereduan matrikulatuta daude.

Lanbide Hezkitan 350 dira matrikulatutako ikasleak. Horietako % 27 D ereduan matrikulatuta daude, % 33 B ereduan eta % 40 A ereduan.

Ikuspegi kualitatiboa

Amorebieta-Etxanoko ikastetxe guztiek D eredua eskaintzen dute. Euskarazko eredua da herrian eskaintzen den bakarra. Horri esker, ume eta gazteen euskararen ezagutza handia da. Hala ere, elkarrizketatutakoen ustez, ikastetxean euskaraz ikasteak ez du bermatzen haur edo gazte horiek kalean euskara erabiliko dutenik.

Haur eta gaztetxoek euskara hezkuntzarekin eta ikasketekin lotzen dute eta ez hainbeste aisialdiarekin edo ondo pasatzearekin. Hori dela-eta, gazteek joera izaten dute ikastetxetik kanpo gaztelania euskara baino gehiago erabiltzeko. Ikastetxean ere, klasetik kanpo, atsedenaldietan, batez ere gaztelaniaz aritzen dira.

Gurasoek, askotan, nahiago izaten dute ikastetxeetako irakasleekin dituzten batzar eta hartu-emanetan gaztelania erabili.

5.4. Administrazioa

Ikuspegi kuantitatiboa

5. Diagnostikoa 28.

2017an Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskararen Erabilera Plana landu zuen. Atal honetan, Plan horrek jasotzen duen informazioaren laburpena aurkezten dugu:

Hizkuntza-eskakizunen betetze-maila: Amorebieta-Etxanoko Udaleko lanpostuak guztira 110 dira. Lanpostu guztiei ezarri zaie derrigortasun data.

Beteta dauden lanpostuetan langileen % 97k (107 langile) egiaztatu du dagokion hizkuntza-eskakizuna. Plazadun langileen artean batek ez du hizkuntza eskakizunik, eta bik dagokiena baino hizkuntza-eskakizun txikiagoa dute: baten lanpostuari 3. HE dagokio eta 2. HE dauka; bestearenari 2. HE dagokio eta 1. HE dauka. HE ez duten gainerakoak, udal-brigadarako, aldi baterako (6 hilabete) kontratatutakoak izaten dira.

Euskararen erabilera arloz arlo:

Ametx: euskararen ahozko erabilera handia da, %70etik gorakoa atal guztietan. Idatzizko erabilera baxuagoa da atal gehienetan, liburutegia izan ezik. Gaztelania erabiltzen da, batez ere, kanpo-harremanetan enpresa eta hornitzaileekin eta barne-harremanetan estandarizatuak ez diren txostenak sortzerakoan.

Brigada: Brigadan euskararen ahozko erabilera ez zen oso handia diagnostikoa egin zenean. Langile gehienen kasuan, aurrez aurreko harremanetan erabilera % 50etik beherakoa zen. Azken urtean, ordea bilakaera positibo nabarmena eman da, bai ahoz zein idatziz (2017an lan-parteen % 55 euskaraz izan dira).

Bulego teknikoa: langile batzuen eta besteen euskararen erabileran aldea dago. Euskara agurrak egiterakoan erabiltzen da batez ere, baina kasu askotan, ahozko elkarrizketatan gaztelania nagusitzen da: bileretan, beste administrazioekin, hornitzaileekin harremanetan… Langileen arteko elkarrizketak nagusiki gaztelaniaz izaten dira. Idatzizko harremanetan euskararen erabilera txikia da orokorrean.

Gizarte ekintza: harrera egiterakoan euskara erabiltzeko joera badago ere, bezeroekin harremanak gaztelaniaz izaten dira nagusiki. Langileen arteko harremanean, ordea, euskara nagusitzen da. Idatzizko-harremanetan gaztelania nagusitzen da, idazkiak laburrak ez diren kasuetan.

Idazkaritza: Idazkaritzan aritzen diren langile batzuen ahozko euskararen erabilera nahiko handia da, beste batzuek gaztelaniarako joera handiagoa dute. Langileen arteko harremanetan euskara eta

5. Diagnostikoa 29.

gaztelaniaren erabilera nahiko parekoa da. Idatzizko erabilerari dagokionez, beste administrazioekin harremanetan euskararen erabilera handiagoa da enpresa eta hornitzaileekin baino. Langileek askotan beldurra sumatzen dute idazterakoak akatsak egon ahal direlako.

Informatika: Informatika arloan euskararen erabilera nahiko handia da orokorrean: bereziki, agurretan, lehen hitzak esaterakoan eta baita langileen arteko harremanetan. Idatzizko harremanetan ere euskararen erabilera nagusitzen da.

Kontu hartzailetza: ahozko harremanetan, agurrak eta lehendabiziko hitzak euskaraz egiten dira. Hala ere, kanpo harremanetan gaztelaniaren erabilera nagusitzen da, baita langileen arteko harremanetan ere. Idatzizko harremanetan euskararen erabilera txikia da.

Udaltzaingoa: ahozko harremanetan, lehendabiziko agurrak eta hitzak euskaraz egiten badira ere, elkarrizketa asko gaaztelaniaz izaten dira, batez ere Ertzaintzarekin. Hala ere, alde handia dago langile batetik bestera. Idatzizkoan, gaztelaniaren erabilera nagusitzen da. Euskara lankideei e-postak edo whatsappak bidaltzeko erabiltzen da. Gainerakoan, gaztelania erabiltzeko joera dute langile gehienek.

2015etik aurrera, azken legegintzaldian, Udaleko osoko bilkurak euskaraz egiten dira Amorebieta-Etxanoko Udalean.

Elkarrizketatutako pertsonek adierazi dute, azken urteetan, Udalaren euskararekiko konpromisoa handitu egin dela. Aldaketa horretan eragin handia izan du euskara-teknikariaren aldaketak eta bigarren teknikaria ere kontratatu izanak. Herritarrek oso ondo baloratzen dute euskara-teknikariek egiten duten lana eta laguntzeko adierazten duten prestutasuna. Euskaraldiaren antolaketan Udalaren konpromisoa eta bultzada argia izaten ari da.

Hala ere, badago Udalak euskarari bultzada handiagoa eman beharko liokeela pentsatzen duenik. Herritar batzuek udalerrian euskararen erabilera arautzeko ordenantza baten beharra ikusten dute, ez baitute igartzen euskararen aldeko politika jarrai eta sendorik.

Con formato: Sangría: Izquierda: 2,5 cm

5. Diagnostikoa 30.

Euskararen aldeko hainbat ekimen antolatzen dira Udaletik (Berbaldiak, Gosari gozoak, irakurketa-kluba, euskaraz idazteko tailerrak, Euskaraldia…) eta, orokorrean, herritarrek uste dute guztiak egokiak direla, ez ordea nahikoak. Batzuen ustez, euskarazko eskaintza, egon, badago, baina zaila suertatzen da zenbaitetan ekimenak aurrera eramateko taldeak osatzea eta herritarrak erakartzea.

Bestalde, Udaletxera joaten diren herritarrek aukera dute bertako langileekin euskaraz berba egiteko. Udalean euskararen erabilera nahiko handia dela iristen diote elkarrizketatuek. Alkatea eta zinegotzi gehienak elebidunak izateak, Udalean euskararen erabilera bultzatzen laguntzen duela uste dute.

5.5. Arlo sozioekonomikoa

Ikuspegi kuantitatiboa

Amorebieta-Etxanon Industria da (metalurgia, kimikoa, ehungintza, papergintza) ekonomi jarduera nagusia; zerbitzuak ere garrantzitsuak dira, merkataritza-gunea baita. Nekazaritzak (barazkiak berotegietan) eta abeltzaintzak garrantzi gutxiago dute. Beharrean dabiltzan herritarren ia % 60k bigarren sektorean dihardute eta % 40 inguruk hirugarrenean.

Udalerrian Euskara Plana duen enpresa bakarra dago, EKIN (2001. urteaz geroztik du Euskara Plana martxan). 2008. urtean IZAR Cutting Tools enpresak ere Euskara Plana landu zuen baina, gaur egun, horren garapen-maila ez da oso handia izaten ari.

Herrian Bikain kalitate-ziurtagiria eskuratu duen enpresa bakarra dago: Karmengo Ama Ikastetxea, 2013. urtean urrezko Bikain ziurtagiria lortu zuena. Euskara Zerbitzutik ahalegina egiten ari dira, herriko enpresa batzuek Bikain ebaluazio-prozesuan parte hartzera animatzeko.

5. Diagnostikoa 31.

Ikuspegi kualitatiboa

Herritarren iritziz, herriko komertzio, taberna eta jatetxe gehienetan euskaraz aritzea posible da. Batzuetan, saltzaileek ez dute jarrera proaktiborik lehendabiziko agurra euskaraz egiteko. Hala ere, bezeroak euskaraz egiten badu, elkarrizketak euskaraz jarraitzen du kasu askotan. Dena dela, elkarrizketatutako hainbat pertsonak adierazi dute, euskararen erabilerak behera egin duela eremu honetan, batez ere tabernetan. Tabernari asko kanpotik etorritakoak dira eta ez dakite euskaraz. Hori dela-eta, tabernetako giroa, musika… ez da euskaraz izaten. Establezimenduetako errotuluak euskaratzeko laguntzak eskaintzen ditu Udalak baina, hala ere, elkarrizketatuek uste dute, euskara bultzatzeko ahalegin handiagoa egin daitekeela, hizkuntza-paisaia euskaratzeko, dendari edo tabernarien lehendabiziko hitza euskaraz izateko, ez baitago euskaraz egiteko kontzientzia ezta ohitura handirik ere.

Enpresa handiei dagokionez, herritarrek aipatu dute enpresa bakarrak duela Euskara Plana: Ekin. Herriko enpresa bakar batek ere ez du Bikain ziurtagiria. Euskara gehien erabiltzen dutenak bertako ekoizleak eta lehenengo sektorekoak dira: Etxanoko gazta-egilea, Uxarte sagardotegia…

Eremu honetan sentsibilizazioa gehiago lantzeko eta euskaldunak diren enpresen arteko sareak sortzeko beharra ikusten da.

Turismoaren eremua oso gutxi landuta dago Amorebieta-Etxanon. Herritarrek ez dute uste turismoaren eremuan, euskara balio erantsi bezala erabiltzen denik.

Arlo sozioekonomikoan euskararen aldeko urratsak emateko, herritarren aldetik eskaria egotea beharrezkoa dela uste dute zornotzarrek. Eskaririk ez badago, establezimenduek eta enpresek ez dute beharrizanik sentitzen euskarazko zerbitzua eskaintzeko.

5. Diagnostikoa 32.

5.6. Aisia eta kirola

Ikuspegi kuantitatiboa

Udalak euskaraz antolatzen dituen aisialdi ekimenetan euskararen erabilera zenbatekoa den jakiteko daturik ez dugu.

Herrian 27 kirol-elkarte daude eta horietatik % 33k (9 elkartek) funtzionatzen dute euskaraz, edo batez ere euskaraz.

GEHIEN BAT EUSKARAZ ARITZEN DIREN KIROL-

ELKARTEAK

GEHIEN BAT GAZTELANIAZ ARITZEN DIREN KIROL-ELKARTEAK

Igeriketa Taldea Betigol Ukabidea Ikastxiki Futbol Eskola Lagun Onak Pelota Elkartea Zornotza Bolos Club Zornotza Mendi Taldea Erdu Pilotan Kirol Kluba Triatloi Taldea

Club Ajedrez Zornotza Arqueros Ostadar CD Club de Tenis Zornotza Club Deportivo Zornotza Extrem Zornotza Larrea 400 Atletismo Eskola Last Lap atletismo kluba Padeltza

Sociedad Ciclista Amorebieta Sociedad de Caza y Pesca Errekamendi Sociedad Deportiva Amorebieta Ukabilak Full Kontakt Urgozo Txirrindulari Elkartea Zornotza Saskibaloi Taldea Zornotzako Korrikalariak Zornotzako Urgozo Rugby Kluba Zorrontzako Futbol Taldea.

Kiroldegian umeentzat eskaintzen diren ikastaroetan euskararen erabilera bermatzen da, ez ordea helduei zuzendutako ikastaroetan.

Herriko kirol-gune nagusietako hizkuntza-paisaian euskararen presentzia % 100ekoa da.

Ikuspegi kualitatiboa

Umeei zuzendutako aisialdi-eskaintza euskaraz izaten dela aipatu dute elkarrizketatuek. Ametx erakundetik helduei eskaintzen zaizkien ikastaro gehien-gehienak, ordea, gaztelaniaz ematen dira.

Herritarren iritziz, aisialdiaren eremuan gabezia handia dago. Euskarazko aisialdi-eskaintza zabalagoa behar du herriak, arlo guztietako eskaintza, ez bakarrik euskal kulturarekin lotutakoa: argazkigintza, joskintza, mindfulness… Herrian egiten diren ekitaldi handietan euskarak lehen hizkuntza izan beharko

5. Diagnostikoa 33.

luke: Mangamore Haizetara… Zinema euskaraz eman beharko litzateke, umeei zein helduei zuzendua.

Gazteak lokaletan elkartzen dira euren aisialdian eta askotan lokaletan gailentzen den hizkuntza gaztelania izaten da. Nahikoa da kuadrillako gazte batek gaztelaniaz egitearekin, beste guztiek hizkuntza aldatzeko. Adin batetik aurrera (18-20 urte) gazteak tabernetara, pintxopotera… joaten hasten dira. Gazteek aitortzen dutenez, pintxopotean giro euskaldunagoa egoten da eta euskararen erabilera handiagoa izaten da euren artean ere.

Kirolaren eremuan hutsune handia igartzen da, euskararen erabilerari dagokionez. Herritarrek diote kiroldegiko ikastaro gehienak edo guztiak gaztelaniaz izaten direla. Udalak ez du ahalegin berezirik egiten irakasle euskaldunak kontratatzeko edo irakasleak euskaldunak badira, saioak edo ikastaroak euskaraz eskaini ditzaten. Kasu askotan, irakaslearen borondatearen esku geratzen da hizkuntza bat edo beste erabiltzea. Horrez gain, adierazten dute, kiroldegiko arduradunetako batek ez dakiela euskaraz, eta bere presentzia oso nabarmen dela harreran; umeek ere gaztelaniaz egin behar izaten diote.

Bestalde, herriko kirol-elkarteei dagokionez, euskararen erabilera ere ez da handia. Elkarte jakin batzuek izan ezik (Lagun onak Pilota Elkartea, Ikas-txiki Futbol-akademia, Ukabidea Karate Elkartea, Zornotza Mendi Taldea, Udabarri Euskal Dantzari Taldea), gainerakoek ez dute euren eskaintza euskaraz egiteko ardurarik: Atletismo Eskola, Extrem Zornotza, SDA Amorebieta, Zornotza Saskibaloi Taldea…

Elkarrizketatuek azpimarratzen dute, bai Ikas-txiki akademiak egiten duen lana, bai Udalak antolatzen duen euskarazko Kirol Kanpusak oso lan ona egiten dutela euskararen alde.

Herrian kirol-ekitaldiak antolatzen direnean, batzuetan, esatariak euskaldunak izaten dira eta ele bietan (Cross-ean, Duatloi taldean) egiten dute. Elkarteek sortzen dituzten kartel eta jakinarazpenetan ez da beti euskararen presentzia bermatzen.

Kirolaren arloan euskara gehiago erabiltzeko, irakasleak sentsibilizatzeko beharra ikusten da, eta eskaintzen diren ikastaroei jarraipen estua egitea. Horretarako, oso baliagarria litzateke kiroldegirako eta kirol-elkarteetarako hizkuntza-irizpideak ezartzea.

5. Diagnostikoa 34.

5.7. Kulturgintza

Ikuspegi kuantitatiboa

Kultura-programazioan, haurrei zuzenduta euskaraz antolatzen diren ekimen gehienak, % 90 inguru euskaraz izaten dira. Helduen programazioan, ordea, gaztelaniak leku handiagoa du.

Herrian 18 kultura-elkarte inguru daude eta horietatik % 55ek (9 elkartek) funtzionatzen du euskaraz, edo batez ere euskaraz.

GEHIEN BAT EUSKARAZ ARITZEN DIREN KULTURA-ELKARTEAK

GEHIEN BAT GAZTELANIAZ ARITZEN DIREN KULTURA-

ELKARTEAK

Abes-kimu abesbatza, Udazken barria erraldoien konpartsa Armendola Elkartea Brioletak abesbatza Etxanoko Andra Mari Berri SAC Txitxarra Kultur Elkartea Udabarri dantza taldea Zornotzako Otxotea.

AC Forjadores Asociación de tiempo libre Bizi Osasuntsu Kine Zinekluba Larrako Abesbatza Pintzelak Udalen Uztargi Klik Xuxurlariak abesbatza Zornotza Mikologia elkartea

Euskara Zerbitzutik hainbat kultura-ekimen diruz laguntzen eta sustatzen dira urtero:

Herriko elkarteek antolatutako euskarazko jarduerak (9.000 €).

GU ere bertsotan programa, ikastetxeetan (11.000 €).

Euskara zinema, ikastetxeetan (5.000 €).

Haur literatur aretoa (ikastetxeetan (16.000 €).

Santiago Onaindia beka (8.000 €).

Anboto aldizkaria (14.500 €).

Antzerki-hizkuntza (5.000 €)-

Ikuspegi kualitatiboa

Herrian badaude batez ere euskaraz funtzionatzen duten elkarteak: Zornotza Txalaparta Kultur Taldeak, Zanpantzar Taldea, Bertsozale Elkartea, Gure esku dago… Euskal Kulturarekin lotutako elkarteak dira, batez ere, euskara

5. Diagnostikoa 35.

erabiltzen dutenak, ez horrenbeste beste gai batzuekin lotutako elkarteak: Uztargi.klik elkartea, Pintzelak... Beraz, euskara, neurri handi batean, euskal kultur jardueretara mugatua dagoela esan daiteke.

Herriko txoko gastronomikoetan ere gaztelaniaren erabilera gailentzen da.

Herriko kultura-eragile batzuek antolatzen dituzten ekitaldiak gaztelaniaz izaten dira, Udaberriko Jai Solidarioa edo Xake-txapelketa esate baterako.

Jaietan euskararen erabilerak ez du gorabehera handirik izaten. Urteko beste sasoietan bezala erabiltzen da euskara. Halere, gertatu izan da pregoilariak pregoia gaztelaniaz bota izana, zati handi batean. Marmitako egunean, adibidez, euskararen erabilera koadrillaren araberakoa da: herritar batzuek diote, batez ere gaztelania entzuten dela parte-hartzaileen artean, beste batzuek, ordea, giro euskalduna egoten dela.

Herrian bada euskara sustatzeko helburua duen elkartea, Nañon izenekoa. Kultura-arloko ekimenak antolatzen ditu, esate baterako, Bertso-afariak, txitxiburduntzia, mendi-irteerak.... Horiez gain, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna antolatzeaz arduratzen da, taberna ipiniz, umeentzako jolasak prestatuz eta ekitaldiak antolatuz. Udaleko Euskara zerbitzuarekin harreman estua dauka.

Herritarrek uste dute, Amorebieta-Etxanon ez dela ahalegin berezirik egiten euskarazko kultura-sorkuntza sustatzeko.

Ametx erakundetik hainbat kultura-ekintza eskaintzen dira: umeei zuzendutakoak euskaraz izaten dira baina helduentzako euskarazko eskaintza ez da hain zabala. Hortaz, herritarrek uste dute, euskarazko kultura-eskaintza zabaldu beharko litzatekeela eta herriko elkarteak euskararen erabilera bultzatzera behartu.

Udalak liburugintzarekin lotuta, zenbait ekimen antolatzen ditu eta herritarrek horien inguruan egiten duten balorazioa ona da: irakurketa-taldeak, sormenezko idazketa-tailerra, ipuin-kontalariak…

5. Diagnostikoa 36.

5.8. Hedabideak

Ikuspegi kuantitatiboa

Euskara hutsezko komunikabide bakarra dago herrian, Anboto (Durangaldeko astekaria), beraz, eremu honetan euskararen erabilera % 20koa dela esan dezakegu. Izan ere, herrian badaude erreferentziazko beste aldizkari batzuk, non euskararen erabilera txikia den.

Udalak eta bere menpeko erakundeek publizitatea euskaraz ere argitaratzen dute. Udalak diru-laguntzak eskaintzen dizkie enpresei, merkatariei eta elkarteei euren publizitatea (webguneak) euskaraz ere egon daitezen.

Ikuspegi kualitatiboa

Herriko erreferentziazko aldizkaria Hilero da. Udalaren diru-laguntza jasotzeaz gain, Udaleko berri guztiak bertan argitaratzen dira. Hala ere, ehuneko handi batean gaztelaniaz argitaratzen da. Udalaren berriak (bi hizkuntzetan) eta herriko dantza-, euskara- eta bertsolaritza-elkarteak argitaratzen dutenez salbu, beste guztia edo gehiena gaztelaniaz argitaratzen dela diote elkarrizketatuek. Hori dela-eta, kexa asko egon dira herritarren aldetik. Kantarranas aldizkaria ere badago, apalagoa, AIDAE elkarteak argitaratzen duena. Hemen ere, euskararen erabilera oso apala da. Kasu honetan, baina, elbarrituen integrazioa helburu duen elkarte bat da, eta ez da hain erreferentziazkoa (askotan, berriak errepikatu egiten dira Hileron eta Kantarranasen). Herritarrek iritziz, Udalak bultzatu egin beharko luke herri-mailako berriak Anboton argitaratzea. Horrez gain, diruz laguntzen dituen aldizkarientzako hizkuntza-irizpideak ezarri beharko lituzke.

5. Diagnostikoa 37.

5.9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Ikuspegi kuantitatiboa

Udaleko webgunea ele bietan dago baina ez dugu bertara euskaraz egiten diren sarreren inguruko informaziorik lortu. Webgunean ez dago euskararen atal berezirik.

Euskara Zerbitzuaren inguruko informazioa Ametxen webgunean dago.

Euskaraldiarekin lotuta zornotzarrak.eus webgunea sortu da.

Ikuspegi kualitatiboa

Herritarrek aipatzen dute Euskara Zerbitzuak ez daukala webgunerik. Ametxen webgunetik eskuratu daiteke Euskara Zerbitzuaren inguruko informazioa, baina bertan jasotzen diren baliabideak nahiko urriak dira elkarrizketatuen ustez. Herritarrek diotenez, zaila da Udalaren webgunetik euskararekin lotutako baliabide eta informazioa eskuratzea. Euskaraz antolatzen diren ekimenak ezagutzera emateko publizitatea gehiago landu daitekeela uste dute elkarrizketatuetako batzuek.

Herritarrek diotenez, orokorrean, sare sozialetan, erdara asko erabiltzen da. Whatsappean, taldearen araberakoa izaten da hizkuntzen erabilera. Hala ere, gazteek aitortzen dute mezu sinpleak idazteko euskara gehiago erabiltzen dutela baina azalpen luzeagoak eman behar direnean, gaztelania erabiltzeko erraztasun eta ohitura handiagoa dutela.

Hainbat pertsonak adierazi dute teknologia berriak euskaraz erabiltzeko dauden baliabideak ez direla ezagunak herritarren artean. Gaiari ez zaio nahikoa garrantzirik ematen.

Elkarrizketatuek uste dute teknologia berriak gehiago ustiatu daitezkeela herrian dagoen euskarazko eskaintzaren berri emateko, adibidez, aisialdirako antolatzen diren ekintzen berri emateko.

5. Diagnostikoa 38.

5.10. Sentsibilizazioa eta motibazioa

Ikuspegi kuantitatiboa

Euskararen aldeko sentsibilizazioa eta motibazioa lantzeko hainbat kanpaina antolatu dira azken urteetan, esate baterako, 501 baietz!, Euskara berba baten…

Bestalde, Udalak Euskaraldia bultzatzeko konpromisoa hartu du eta, azken hilabeteetan, Euskara Zerbitzua lan handia egiten ari da, herritarrekin batera, Euskaraldia antolatzeko. Ekimena prestatzeko, hiru talde antolatu dira herrian. Ekimen honen antolakuntzan ere, gizon baino emakume gehiagok parte hartzen du.

EUSKARALDIA ANTOLATZEKO TALDEAK

PARTE-HARTZAILEAK

Emakumeak Gizonak

Talde eragilea 3 3

Komunikazio-taldea 7 5

Ekintzak antolatzeko taldea 12 7

GUZTIRA 22 15

Ikuspegi kualitatiboa

Elkarrizketatutako pertsonengan euskara erabiltzeko motibazioak anitzak dira. Kontuan hartu behar da, elkarrizketatu ditugun pertsonak jatorri, adin eta profil desberdineko herritarrak direla.

Kanpotik Amorebieta-Etxanora bizitzera etorri diren pertsonei euskara herrian murgiltzeko eta bertakoekin harremanak sortzeko ateak zabaldu dizkie. Lagunak egin dituzte Euskaltegian, Berbalagunen… parte hartzen. Herriko bizitzan integratzea ahalbidetu die euskara ikasteak eta erabiltzeak.

Elkarrizketatutako hainbat pertsonak euskara euren nortasunarekin eta identitatearekin lotzen dute. Euskara etxean jasotako hizkuntza da eta naturaltasun osoz erabiltzen dute.

Beste batzuek euskara ikasi dute seme-alabak euskaraz ikasten hasi direnean, umeei lagundu ahal izateko eta umeek eskolan erabiltzen duten hizkuntzan komunikatu ahal izateko.

Elkarrizketatu batek aipatu du Amorebieta-Etxanora etorrita, euskara ulertzeko ezintasunak ezinegona eta amorrua sortzen ziola. Hori izan zen berarentzat euskara ikasteko motibazioetako bat.

5. Diagnostikoa 39.

Elkarrizketatutakoek, orokorrean, uste dut, Amorebieta-Etxanoko herritarrek euskararekiko kezka dutela. Kezka sortzen du kalean euskara askorik ez entzuteak, batez ere ume eta gazteen artean, guztiek euskaraz ikasten baitute. Dena dela, kezka egon arren, euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa falta dela uste dute gehienek. Euskara ez erabiltzearen arrazoiak honako hauek direla irizten diote: gaztelaniaz erosotasun handiagoarekin berba egitea, euskaraz egiteko ohitura falta, euskara hizkuntza txikia den konplexua, gazteen artean modako hizkuntza ez izatea…

Dena dela, gehienak itxaropentsu daude, Euskaraldiak herritarren

sentsibilizazioa handitu eta euskararen erabileran aldaketa positiboa eragin

dezakeelako. Herritarren parte-hartzea handia izaten ari da Euskaraldiko

antolakuntzan.

6. Ondorioak eta aurrera begirako lan-ildoak 40.

6.1. Indarguneak eta hobetzekoak

Atal honetan, egindako ebaluazioaren eta diagnostikoaren ondorio nagusiak jaso ditugu, indargune eta alderdi negatibo edo hobetzeko alderdietan sailkatuta:

INDARGUNEAK ALDERDI NEGATIBOAK EDO HOBETZEKOAK

FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA

Euskara Zerbitzuak eta ikastetxeek elkarlana egiten dute euskararen familia bidezko transmisioan eragiteko.

Etxean, euskararen erabilerak behera egin du azken urteetan eta gaztelaniarenak, ordea, gora.

Euskararen etxeko transmisioan galera ematen ari da herrian.

Inguruneak ez dio euskararen transmisioari laguntzen.

Familiek ez diote nahikoa balio ematen euskarari eta honen transmisioari.

Guraso batzuek gaztelaniara jotzen dute haurrak helduago izan ahala.

Haurrek, adin batetik aurrera, gaztelaniarako joera handiagoa dute. Haur eta gazteentzat euskara hizkuntza akademikoa da.

EUSKALDUNTZEA ETA ALFABETATZEA

Amorebieta-Etxanoko biztanleriaren euskarazko hizkuntza-gaitasuna %56koa da eta azken urteetan igoera txiki bat eman da.

Euskal-hiztunen alfabetatze-maila handia da.

14 urtetik beherako biztanleen % 96 euskaldunak edo ia euskaldunak dira.

Euskalduntzeko eta alfabetatzeko baliade egokiak daude herrian, baita euskara praktikatzeko ere.

Herrian euskararekiko kezka dago.

Euskararen kale-erabilera %23koa da Soziolingusitika Klusterrak egindako azterketaren arabera.

Kalean gaztelania asko entzuten da.

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko borondatea falta zaie euskaraz jakin baina batez ere gaztelania erabiltzen duten herritarrei.

Pertsona migratuentzako baliabide gehiago beharko lirateke.

Orokorrean, migratutako pertsonek ez dute euskara ikasteko beharrik sentitzen.

INDARGUNEAK ALDERDI NEGATIBOAK EDO HOBETZEKOAK

IRAKASKUNTZA

6. Ondorioak eta aurrera begirako lan-ildoak 41.

Amorebieta-Etxanoko ikastetxe guztiek D eredua eskaintzen dute.

Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasle guztiek D ereduan ikasten dute.

Haur eta gaztetxoek euskara hezkuntzarekin eta ikasketekin lotzen dute.

Gurasoek, maiz, nahiago izaten dute ikastetxeetako irakasleekin dituzten batzar eta hartu-emanetan gaztelania erabili.

ADMINISTRAZIOA

Euskararen Erabilera Plana landu du Udalak.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko lanpostu guztiei ezarri zaie

derrigortasun data.

Beteta dauden lanpostuetan langileen % 97k (107 langilek)

egiaztatu du dagokion hizkuntza-eskakizuna.

Udalaren euskararekiko konpromisoa handitu egin da azken

urteetan.

Udaletxera gerturatzen diren herritarrek aukera dute bertako

langileekin euskaraz berba egiteko.

Aldea dago euskararen erabileran sail batetik bestera

Udalaren menpeko erakunde batzuetan, euskararen erabilera ez da

gaztelaniaren erabileraren parekoa.

Euskararen erabilera arautzeko ordenantza lantzea komenigarria

litzateke.

Udaletik euskara bultzatzeko antolatzen diren ekimen batzuetan

zaila izaten da herritarren parte-hartzea lortzea.

6. Ondorioak eta aurrera begirako lan-ildoak 42.

INDARGUNEAK ALDERDI NEGATIBOAK EDO HOBETZEKOAK

ARLO SOZIOEKONOMIKOA

Herriko komertzio, taberna eta jatetxe gehienetan euskaraz aritzea posible da.

Euskara Zerbitzuak laguntzak ematen dizkie establezimenduei errotuluak euskaraz ipini, itzulpenak egin edota euskara ikasteko.

Udalerrian Bikain ziurtagiria lortu duen enpresa bakarra dago.

Euskara Plana duen enpresa bakarra dago.

Arlo sozioekonomikoan euskara bultzatzeko ahalegin handiagoa egin beharko litzateke.

Turismoaren eremua oso gutxi landu da.

Herritarren aldetik eskaria egotea beharrezkoa da komertzio eta tabernetan euskararen erabilera handitzeko.

AISIA ETA KIROLA

Umeei zuzendutako aisialdi-eskaintza euskaraz izaten da,

neurri handi batean.

Kiroldegian, umeentzat euskaraz eskaintzen diren

ikastaroetan euskararen erabilera bermatzen da.

Herriko kirolgune nagusietako hizkuntza-paisaian euskararen

presentzia %100ekoa da.

Ikas-txiki akademiak eta Udalak antolatzen duen euskarazko

Kirol Kanpusak euskararen aldeko lan ona egiten dute.

Udalak antolatzen dituen aisialdi-ekimenetan euskararen erabilera

zenbatekoa den jakitea komeniko litzateke.

Helduei aisialdirako eskaintzen zaizkien ekintza gehienetan

gaztelania erabiltzen da.

Euskarazko aisialdi-eskaintza zabalagoa beharko luke herriak.

Gazteak lokaletan elkartzen dira euren aisialdian eta, askotan,

lokaletan nagusitzen den hizkuntza gaztelania izaten da.

Kiroldegiko ikastaroetan irakaslearen borondatearen esku geratzen

da hizkuntza bat edo beste erabiltzea.

Herriko kirol-elkarteetan, euskararen erabilera ez da oso handia.

Komenigarria litzateke kiroldegirako eta kirol-elkarteetarako

hizkuntza-irizpideak ezartzea.

INDARGUNEAK ALDERDI NEGATIBOAK EDO HOBETZEKOAK

KULTURGINTZA

6. Ondorioak eta aurrera begirako lan-ildoak 43.

Kultura-programazioan, haurrei zuzenduta euskaraz antolatzen diren ekimen gehienak, % 90 inguru, euskaraz izaten dira.

Badaude batez ere euskaraz funtzionatzen duten elkarteak.

Euskara Zerbitzutik hainbat kultura-ekimen diruz laguntzen eta sustatzen da urtero.

Udalerrian bada euskara sustatzeko helburua duen elkartea eta urtean zehar hainbat ekimen antolatzen dituena.

Udalak liburugintzarekin lotuta antolatzen dituen ekimenek herritarren aldetik balorazio ona dute: irakurketa-taldeak, sormenezko idazketa-tailerra, ipuin-kontalariak…

Helduen kultura-programazioan, gaztelaniak euskarak baino leku handiagoa du.

Euskara euskal kultur jarduetara mugaturik gelditzen da.

Ez da ahalegin berezirik egiten euskarazko kultura-sorkuntza sustatzeko.

HEDABIDEAK

Euskara hutsezko komunikabide bakarra dago herrian.

Udalak diru-laguntzak eskaintzen dizkie enpresa, merkatari

eta elkarteei euren publizitatea (webguneak) euskaraz egon

daitezen.

Udalerriko erreferentziazko aldizkarietan euskararen erabilera txikia

da.

Udalak diruz laguntzen dituen aldizkarientzako hizkuntza-irizpideak

ezartzea komeniko litzateke.

6. Ondorioak eta aurrera begirako lan-ildoak 44.

INDARGUNEAK ALDERDI NEGATIBOAK EDO HOBETZEKOAK

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Udaleko webgunea ele bietan dago.

Euskaraldiarekin lotuta, zornotzarrak.eus webgunea sortu da.

Zaila da Udalaren webgunetik euskararekin lotutako baliabide eta

informazioa eskuratzea.

Sare sozialetan erdara asko erabiltzen da.

Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko dauden baliabideak ez dira

ezagunak.

Teknologia berriak gehiago ustiatu daitezke herrian dagoen

euskarazko eskaintzaren berri emateko.

SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA

Euskararen aldeko sentsibilizazioa eta motibazioa lantzeko

hainbat kanpaina antolatu dira azken urteetan.

Udalak Euskaraldia bultzatzeko konpromisoa hartu du eta,

azken hilabeteetan, Euskara Zerbitzua lan handia egiten ari

da, herritarrekin batera, Euskaraldia antolatzeko.

Herritarrek euskararekiko kezka dute.

Herritarrak itxaropentsu daude Euskaraldiarekin.

Udalerriko erreferentziazko aldizkarietan euskararen erabilera txikia

da.

Udalak diruz laguntzen dituen aldizkarientzako hizkuntza-irizpideak

ezartzea komeniko litzateke.

Euskaldunen artean, euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa falta

da.

6. Ondorioak eta aurrera begirako

lan-ildoak 45.

6.2. Aurrera begirako lan-ildoak

Atal honetan, herritarrekin egindako kontraste-saioan plazaratutako ideiak eta proposmenak jaso ditugu, arloz arlo.

Familia bidezko transmisioa

Gurasoei eta irakasleei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak antolatzea, umeen eredu direla kontziente izan daitezen.

Esaera zaharren, atsotitzen txapelketa antolatzea, familia edo lagunartekoa.

Bideo-kanpainaren bat antolatzea: guk gure etxean euskaraz

Kirol-elkarteei eskaera egitea, familiei eta kuadrillei zuzendutako gymkanak antolatu ditzaten.

Euskalduntzea eta alfabetatzea

Udaleko kiroldegian euskararen erabilera bermatzea.

Euskararen kaleko erregistroa lantzea (hitzak irakatsi).

Ametxek antolatzen dituen ikastaroetan euskararen erabilera bermatzea.

Euskalkiak sustatzeko ikastaroak antolatzea.

Belarriprest izateko ikastaroak antolatzea, belarriprestak indartzeko helburuarekin.

Tabernariei eta saltzaileei baliabideak eskaintzea bezeroekin euskara erabili dezaten.

Irakaskuntza

Eskolaz kanpoko ekintzetan begiraleei euskaraz egiteko eskaera egitea.

Ikastetxe guztiek elkarlanean agenda bat lantzea (Agenda 21 bezala).

Etorkinekin programa berezituak lantzea.

Autoeskolan euskaraz ikasteko matrikula ordaintzea.

Administrazioa

Azpikontratazioetan euskararen erabilera exijitzea.

Udaleko lan-hizkuntza idatzia euskara izatea.

Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak euskaraz izango direla bermatzea.

Arlo sozioekonomikoa

Bai Euskarari, Bikain… ziurtagiriak lortzeko kanpainak egitea eta bultzatzea.

Herriko enpresen eta komertzioen euskararen egoeraren inguruko diagnostikoa lantzea.

Aisia eta Kirola

IKTak, sareak eta abar euskaratzea.

Hurbiltasuna sortzea euskadun berri eta zaharren artean.

Aisialdiko ikastaroak eta ekintzak, behintzat, elebidunak izatea bermatzea.

Umeentzako kirol-eskaintzan euskararen erabilera sustatzeko plan bat egitea.

6. Ondorioak eta aurrera begirako

lan-ildoak 46.

Kirol Kanpusa bezalako ekimen gehiago antolatzea.

Polikiroldegian langileen artean lan-hizkuntza euskara izateko neurriak hartzea.

Kulturgintza

Bizkaierako ikastaroak antolatzea.

Hitanoaren ikastaroak antolatzea.

Helduentzako alfabetatze-klaseak antolatzea.

Euskarazko eskaintza handitzea, maila ezberdinetan (gazte, heldu, adineko).

Hedabideak

Udalaren diru-laguntza jasotzen duten hedabideetan hizkuntza-irizpideak zehaztea eta betearaztea.

Bertako aldizkarietan euskararen gaineko eduki gehiago argitaratzea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Udalak itzulpenak egiteko pinganilloak alokairuan jartzea, ikastetxeek, elkarteek… erabiltzeko.

Gazteentzako plataformaren bat sortzea; irratia, multimedia…

Kirol-elkartetako sareak, webguneak, newsletterrak euskaratzeko dirulaguntzak eskaintzea.

Gazteei zuzendutako euskarazko instagram lehiaketa edo bideo laburren lehiaketa antolatzea.

Sentsibilizazioa/Motibazioa

Euskaraldia bezalako ekintzak bultzatzea.

Amorebieta-Etxanoko euskaldunen sarea sortzea.

Zornotzako euskarazko esamoldeen liburuxka egitea eta euskarri desberdinetan zabaltzea: antzerkia, jolasak…

Gurasoak euskararen transmisioan sentsibilizatzea

Transmisioan eragiteko ikerketa bultzatzea Alkarbideren bidez.

Kirol-elkarte pribatuetan eragitea, jendaurreko ekitaldietan gurasoengana heltzeko.

7. Eranskinak 47.

7.1. ESEPen garapen-maila, neurriz neurri

Atal honetan, ESEPen ebaluazioa zehaztasun handiagoarekin aurkezten da: Planaren betetze-maila, arloz arlo eta neurriz neurri.

1. Familia bidezko transmisioa:

1.1.Gurasoengan, guraso izango direnengan eta aitona-amonengan eragitea, euskararen familia bidezko transmisioa ziurtatzeko.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA?

GARAPEN-

MAILA

1.1.1. Eleaniztasunaren onurak azaltzea.

Euskara Zerbitzuak ikastetxeen eta emaginaren bidez, hainbat baliabide eskaini dizkie urtez urte gurasoei (Ku-ku! gida, Euskarazko produktuen katalogoa, Emaiozu bizia gida…). Horretarako, ikastetxeekin aldizkako batzarrak egin ditu Euskara Zerbitzuak (3 batzar urtean).

Handia

1.1.2. Guraso eta gurasogaien hizkuntza-ohituren aldaketarako aholku eta erraztasunak ematea.

2015 eta 2016 urteetan Ibililaldiak familian programa martxan izan da. Horren bidez, urteko 6-8 igandetan, hainbat familia elkartzen ziren mendira txangoak euskaraz egiteko. 2017an ekimena ez da aurrera eraman baliabide faltagatik. Hala ere, berriz ere martxan ipintzea aurreikusten da, ekintza arrakastatsua izan baita.

Gurasolagun antolatzeko saiakera egin bada ere, ekimenak ez du arrakastarik izan eta ez da aurrera atera.

Ertaina

1.1.3. Bikote euskaldunen zein mistoen kasuan, seme-alabekiko hizkuntza-jokabideak lantzea.

Hizkuntzen kudeaketaren inguruko aholkuak eta irizpideak helarazi zaizkie gurasoei, Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburuaren bidez.

Handia

1.2.Transmisioaren inguruko informazioa jasotzea, egungo egoera ezagutu eta orain arte burututako ekimenen arrakasta neurtzeko.

7. Eranskinak 48.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA?

GARAPEN-

MAILA

1.2.1.

Gurasoengandik seme-

alabenganako transmisioaren

egoera, zein etxeko erabilera

ezagutzeko azterketa egin.

ESEPen aurreikusita bazegoen ere, ez da egin “Amorebieta-Etxanoko" gaztetxoak eta euskara: gaitasuna, erabilera eta jarrerei buruzko azterketa” izenburuko azterketa.

Aurreikusita dago horrelako ikerketa bat egitea, Alkarbideren bitarteaz.

Ez da egin

1.3. Familia barruan euskararen erabilera sustatzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA?

GARAPEN-

MAILA

1.3.1.

Eskolatik kanpo zein eskolan bertan

ere gurasoek eta umeek euskara

erabiltzeko guneak sortzea eta

daudenak baliatzea.

Aurretik aipatu bezala, 2015 eta 2016 urteetan 2015 eta 2016 urteetan Ibililaldiak familian programa martxan izan da.

Euskararen Nazioarteko Egunean ere hainbat kanpaina antolatu dira ikastetxeekin batera:

2015. urtean, Euskara Zerbitzuak 501 Baietz! Kanpaina ipini zuen martxan, euskararen erabilera sustatzeko. Ekimenaren helburua izan zen, euskararen aldeko 500 konpromiso baino gehiago lortzea. Ekimen arrakastatsua izan zen.

2016. urtean, Euskera berba baten kanpaina antolatu zuen Euskara Zerbitzuak eta herritarren parte-hartzea handia izan zen. Familiek berba bat asmatu eta berba horrekin argazkiak egin zituzten. Kanpaina amaitutakoan argazkiak herrian ipini ziren ikusgai, baita interneten ere.

Handia

1.3.2

Gurasoei euskara eta euskal kulturari

lotutako produktu eta baliabideak

ezagutarazi eta eskura jartzea.

Aurretik aipatu bezala, gurasoei euskara eta euskal kulturari lotutako produktu eta baliabideak ezagutarazteko, Euskarazko produktuen katalogoa banatu zaie, urtez urte, ikastetxeen bidez.

Handia

7. Eranskinak 49.

2. Irakaskuntza

2.1. Euskararen jakite-maila eta erabilera hobetzeko prestakuntza sendotu eta metodologia eta baliabide berriak garatzea.

KODEA NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

2.1.1. Ikasleen komunikazio gaitasuna sendotzeko asmoz, ahozko hizkuntza-jarduna lantzea.

Ikasleen komunikazio gaitasuna sendotzeko Gu ere bertsotan programa aurrera eramaten da ikastetxe guztietan, Bizkaiko Bertsozale elkartearen laguntzarekin. Urtero, ekitaldi bat antolatzen da programan parte arte hartu duten ikasleekin. Balorazioa oso positiboa da.

Ertaina

2.1.2. Irakasle eta langile ez irakasleen euskararen ezagutza-maila gaurkotzea.

Eskola publikoak eta zenbait ikastetxek IRALE programaren bitartez egiten dituzte formakuntza-saioak.

Udalak formazioa eman die jantokiko begiraleei. Formazio hori ikastetxe guztiei eskaini zitzaien baina eskola publikoan bakarrik bideratu zen. 40 begirale inguruk jaso zuen trebakuntza.

Ertaina

2.1.3 Ikasle etorri berriak euskarara hurbiltzeko programak diseinatu eta garatu.

Amorebieta-Etxanon D eredua besterik ez dago, beraz, ikasle etorri berriek euskaraz ikasten dute. Eskolan badago ikasle etorri berriei laguntza berezia emateko programa: hizkuntza indartzeko proiektua. Astean birritan, hizkuntza indartzeko jolasak eta dinamikak egiten dituzte. 8o haur inguruk parte hartzen du proiektuan eta eskolaren eta gurasoen balorazioa positiboa da.

Handia

2.1.4 Gurasoen euskara ezagutza- etamotibazio-maila hobetzea eta areagotzea.

Urtero, ikastetxeen bidez, gurasoei euskara arlotik eskaintzen diren baliabideen inguruko informazioa igortzen zaie, besteak beste, ikastaroak, AISA programa, dirulaguntzak, irakurketa-kluba…

Ertaina

2.1.5. Herritarrak euskarazko irakaskuntzaren aldeko hautua egiteko sentiberatzea.

Herritarrak euskarazko irakaskuntzaren aldeko hautua egiteko sentiberatzea ez da Udaletik bideratu baina zenbait ikastetxetan lan hori egiten da.

Txikia

2.2. Euskararen erabilera soziala hezkuntza-esparruan aztertu eta bultzatzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

7. Eranskinak 50.

2.2.1 Hezkuntza-proiektuko helburuak normalizazioaren xedeekin uztartu eta hizkuntza-irizpideak txertatu.

Amorebieta-Etxanoko ikastetxeen curriculuma euskaraz da. Horrez gain, Euskara Zerbitzuak harreman zuzena ikastetxeekin eta beharrezkoa duten laguntza eskaintzen die.

Eskolaz kanpoko hezitzaileei eta jantokiko langileei zuzenduta, ikastaro bereziak antolatu dira (Ebete enpresaren bidez).Saio laburrak izan dira, umeekin hizkuntzak kudeatzeko estrategiak garatzeko.

Handia

2.2.2 Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua gauzatu.

Udaletik ez da arlo hau landu. Ikastetxe barruko jarduerak eta ikastetxearen curriculumari dagokio.

Ez da egin

2.2.3 Euskal kulturako erreferentzia eta erreferenteak erabili ikasleak motibatzeko eta girotzeko.

Gazteentzako erreferenteak izan daitezkeen pertsonaiekin hitzaldi eta saioak antolatu dira.

Ertaina

2.2.4. Irakaskuntzarako ez ezik eskolako ekintza guztietarako euskara harreman-hizkuntza gisa bultzatzea.

Aurretik aipatutako moduan, eskolaz kanpoko hezitzaileei eta jantokiko langileei zuzenduta, ikastaro bereziak antolatu dira (Ebete enpresaren bidez). Saio laburrak izan dira, umeekin hizkuntzak kudeatzeko estrategiak garatzeko.

Handia

2.2.5 Ikastetxeek antolatzen dituzten eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera areagotzea.

Euskara Zine Aretoetara programa antolatu da. Eskola orduetan euskarazko zinema ikusteko. Urtero, 8 filma proiektatzen dira eskoletako umeentzat, eta horien inguruko lanketa didaktikoa egiten da.

Haur literatur aretoa programa ere antolatu da, ikasleak literaturara hurbiltzeko.

Handia

2.2.6 Ikastetxeen eta euskararen normalizazioaren alde ari diren erakundeekin elkarlanerako harreman sistematikoak ezarri.

Euskara Zerbitzuak harreman zuzena du ikastetxeekin: koordinazio-batzarrak egiten dituzte urtean hirutan.

Herriko Euskararen Aholku Batzorderik ez da eratu 2015-2017 plangintzaldian. Hori dela eta, ikastetxeetako HNATek ez dute aukerarik izan bertan parte hartzeko.

Ertaina

3. Euskalduntzea eta alfabetatzea

3.1. Euskara ikasteko sentsibilizazio estrategiak diseinatu eta garatzea.

KODE NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-

7. Eranskinak 51.

A MAILA

3.1.1.

Herritarrak euskara ikastera bultzatzeari begirako estrategia egokiak landu, gizarte-talde ezberdinen premiak kontuan izanda ( etorkinak, gurasoak...)

Herrian bi euskaltegi dago: Udal Euskaltegia (170 ikasle inguru ditu) eta AEK (50 ikasle inguru ditu). Euskaltegian, etorri berriei zuzendutako 2 AISA talde daude.

Aurrera begira, aukera ikusten da talderen bat sortzeko adineko pertsona euskaldun zaharrekin lan egiteko.

Handia

3.2. Ikas prozesu osoa udalerrian burutzeko modua eta prozesuaren finantzazio sistema egonkorra ahalbidetzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA?

GARAPEN-

MAILA

3.2.1. Euskalduntze-alfabetatzearen maila guztiak aintzat hartuko dituen ikastaro eskaintza antolatu.

Euskalduntze-alfabetatzearen maila guztiak aintzat hartzen dituen ikastaroak eskaintzen dira herrian.

Handia

3.2.2. Euskara ikasteko diru-laguntzak eskaini.

Herritarrek Udal Euskaltegian ikasteko matrikula merkeagoa izaten dute, zenbait kasutan, AEKn ikasten badute, ordea, ezin dute matrikula merkeagorik eskuratu.

Ertaina

3.3. Gelaz kanpoko egitasmoak sustatzea, erabilera eta praktika uztartuko dituztenak.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

3.3.1. Euskarazko harreman-sareak trinkotzeko eta talde dinamikak sortzeko aukerak eman..

Ahaleginak egin dira Udaletik euskarazko harreman-sareak trinkotzeko eta talde dinamikak sortzeko baina arrakasta handirik gabe. Arrakasta handiena Udal liburutegiaren bitartez antolatutakoek izan dute: irakurketa kluba, sormen-idazketa tailerra…

Txikia

3.3.2. Mintzapraktika egitasmoak zabaltzea.

Herrian Berbalagun egitasmoa burutzen da eta urtero 5 talde inguru sortzen dira.

Handia

3.4. Etorkinak euskarara hurbiltzeko programak diseinatu eta garatzea.

7. Eranskinak 52.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

3.4.1. Etorri berriei bereziki zuzendutako sentsibilizazio kanpainak antolatzea, euskara ikasteak ekar liezazkiekeen onurak azpimarratuz.

Arestian aipatu bezala, Hizkuntza indartzeko programa antolatzen da ikastetxeen bidez. Programa abiatu aurretik, aurkezpen-ekitaldia egiten da eta, bertan, etorri berrientzako interesgarria izan daitekeen informazioa ematen da, euskara ikasteko aukera eta baliabideen ingurukoa.

Handia

3.4.2. Atzerritarrentzako egokitutako materialak sortu eta zabaltzea.

Euskaltegian AISA bi talde txiki daude. 60 orduko ikastaroak eskaintzen dira, azarotik ekainera.

Handia

4. Administrazioa

4.1. Administrazioan euskararen erabilera sustatu eta bermatzea

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

4.1.1. Udaleko hizkuntza-kudeaketako plana onartu eta betetzea.

2017 urtean onartu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak Euskararen Erabilera Plana. 2017tik 2021era indarrean egongo den Planaren helburu nagusia honakoa da: “Euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza izan dadin; euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzuteko”.

Handia

4.1.2.

Beren lanean euskaraz jarduteko gai diren langileek eta administrazioarekiko harremanetan euskaraz jarduteko gai diren herritarrek euskararen erabilera era progresiboan areagotzeko neurriak hartzea.

Euskararen Erabilera Plana lantzeko 8 saio egin dira departamentu guztietako langile ordezkariekin. Departamentu bakoitzak bere helburuak ezarri ditu.

Oraindik ez da Udalarekin euskarazko harremana izan nahi duten herritarren datu-basea osatu eta ez da Udalaren inprimakietan euskarazko harremana nahi duela adierazteko aukera eman.

Herritarren hizkuntza-aukera errespetatzeko protokoloa landu da, eta langileei irizpide zehatzak eman zaizkie.

Ertaina

7. Eranskinak 53.

4.1.3. Euskara erabiltzeko gai diren herritarrek euskararen hautua egin dezaten lagundu eta sustatzea.

Ez da komunikazio planik garatu herritarrak euskararen hautua egin dezaten, “Errenta Aitorpena Euskaraz” modukoak kasu.

Ez da egin

4.1.4 Hizkuntza-paisaian euskararen erabilera bermatzea.

Udal barruan nahiz udalerrian jartzen diren ohar, kartel eta abarretan euskarari lehentasuna emateko irizpideak ezarri dira Euskararen Erabilera Planean.

Handia

4.1.5 Erakundearen agerpen publikoetan euskararen presentzia eta lehentasuna bermatzea.

Udal ordezkarientzako dekalogoa sortu da, bertan, hizkuntzak egoki kudeatzeko ordezkari politikoek jarraitu beharreko hamar irizpide jasotzen dira.

Handia

4.1.6. Erakundearen ahozko kanpo zein barne harremanetan euskararen erabilera gehitzeko neurriak hartzea.

Lanpostuen azterketa komunikatiboa egin da administrazio atal ezberdinetan eta euskararen erabilera gehitzeko neurriak zehaztu dira.

Handia

4.1.7. Udaleko kargu publikoek euskararen erabilerarako jarrera eraginkorra agertzea.

Alderdi politiko guztietako ordezkari politikariei zuzendutako trebakuntza-saioak eskaini dira. Guztira 6 trebakuntza-saio antolatu dira.

Handia

4.2. Euskara ere lan hizkuntza izateko neurriak hartzea

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

4.2.1. Euskara ohiko lan hizkuntza izango duten herri langileei beren lan-jardunerako lagungarri zaizkien bitartekoak jartzea.

Langileentzako trebakuntza saioak antolatu dira, beren lana euskaraz egin ahal izan dezaten laguntza emateko. Udalean, orokorrean, euskararen erabilera handia da, idatzizko ekoizpena, aldiz, gaztelaniaz izaten da.

Handia

4.2.2. Herri langileen euskararen aldeko jarrera, motibazioa eta onarpena sustatzea, horretarako behar den prestakuntza eta laguntza eskainiz.

Euskararen Erabilera Plana lantzeko, departamentuz departamentu batzarrak egin dira, sailetako arduradun guztiekin.

Handia

4.2.3. Tresna eta aplikazio informatikoetan euskararen erabilera ziurtatzea eta gehitzea.

Oraindik ere, udal-langileek espedienteen tramitaziorako erabiltzen dituzten berariazko aplikazioen zein gainerako aplikazio orokorren euskarazko bertsioak ezarri. Esate baterako, nominak gaztelaniaz entregatzen dira eta udaltzainek erabiltzen duten aplikazioa ere

Ertaina

7. Eranskinak 54.

gaztelaniaz dago.

4.3. Langileen euskara-gaitasuna etengabe hobetzeko neurriak hartzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

4.3.1. Salbuetsitako langileen euskararen ezagutza neurriak hartzea.

Ez dago adinagatik salbuetsitako langilerik. Handia

4.3.2. Udaleko kargu publikoen euskararen ezagutza hobetzeko neurriak hartzea.

Ordezkari politiko guztiak euskaldunak dira bat izan ezik. Plenoak euskaraz egiten dira eta Batzorde batzuk ere bai.

Handia

4.3.3.

Euskara lan hizkuntza duten langileentzako prestakuntza iraunkorra bultzatzea (prestakuntza orokorra euskaraz nahiz euskara erabiltzeko prestakuntza berezia).

Langileentzako prestakuntza IVAPen bidez bideratzen da. Handia

4.3.4.

Legeriak eta kudeaketa planek ezartzen dituzten irizpideak ez ezik, lanpostuei hizkuntza-eskakizunak ezartzerakoan bi faktore kontuan hartzea: lanpostuaren beharrizan komunikatibo nagusiak eta zerbitzu-emaile nahiz hartzaile diren euskal hiztunen hizkuntza-ezaugarriak.

Lanpostu zerrendako hainbat lanposturen hizkuntza-eskakizunak aldatu da, lanpostuaren beharrizan komunikatiboak eta lanpostuaren harreman sarea kontuan hartuta: udaltzain lehenaren, arkitektoaren eta kontuhartzailearen hizkuntza-eskakizunak.

Handia

7. Eranskinak 55.

4.4. Hizkuntza erabiltzeko irizpideak finkatzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

4.4.1. Kontrataziorako hizkuntza beharrak ezartzea eta betetzen direla bermatzea.

Udalak egiten dituen zerbitzu ezberdinen kontratazioetan hizkuntza-irizpideak txertatu dira baina ez zaie jarraipenik egiten.

Ertaina

4.4.2.

Elkarte eta enpresei diru-laguntzak eman, jarduera publikoetarako baimenak eman edo udal-instalazioen erabileraren lagapena egiterakoan hizkuntza-irizpideak ere finkatzea betetzen direla bermatzea.

Diru-laguntza, jarduera publikoetarako baimenak eta udal-instalazioak erabiltzeko ematen diren baimenetan hizkuntza-irizpideak modu sistematikoan txertatu dira eta jarraipena egiten zaie

Handia

4.4.3. Kanpoko komunikazioan euskararen erabilera gehitzea.

Web orrietan euskarari lehentasuna ematen zaio, ez ordea Udalak herriko aldizkarietan argitaratzen dituen albisteei.

Ertaina

4.5. Administrazioen arteko elkarlana areagotzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

4.5.1.

Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, indar berezia egitea anbulatorioko osasun-zerbitzuen emaileen euskara gaitasuna eta erabilera ziurtatzeko.

Anbulatorio berria egin da eta euskararen erabilera handitu da. Lehen ez zegoen pediatra euskaldunik eta, gaur egun, pediatra bat euskalduna da.

Anbulatorioko hizkuntza-egoeraren jarraipena egiten da.

Ertaina

7. Eranskinak 56.

4.5.2.

Justizia administrazioan bake epaitegietan prozedurak euskaraz egin ahal izateko neurriak har daitezen eskatzea eta herritarren artean prozedurak euskaraz egitea eskatzea sustatzea.

Bake epaitegian ez da eskatu neurriak har daitezen prozedurak euskaraz egin ahal izateko.

Ez da egin

5. Arlo sozio-ekonomikoa

5.1. Euskara planak zabaltzeko babesa eta laguntza ematen jarraitzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

5.1.1. Udalaren menpeko erakundeetan euskara planak diseinatu eta garatzea.

Euskararen Erabilera Plana landu da eta bertan jasotzen diren irizpideak Udalaren menpeko erakundeetan ere bete behar dira.

Ertaina

5.1.2.

Sustapen eta komunikazio ekintzak lantzea hizkuntza-kudeaketa egoki batek dakartzan onurak azpimarratzeko eta euskara kalitatearekin, lehiakortasunarekin eta ongizatearekin identifikatzeko.

Enpresei eta sindikatuei ez zaie eskutitzik bidali edo elkarrizketarik egin, euskararen plana gauzatzeko jarraitu beharreko pausuak zein diren azaltzeko: nola parte hartu, laguntza teknikorako zein aukera dauden…

Ez da egin

5.1.3 Enpresetako eta merkataritza establezimenduetako langileei euskara ikasteko prestakuntza erraztea.

Urtero, Dendariak Elkartearen bidez, merkataritza establezimenduetako langileei euskara ikasteko zer baliabide eta laguntza dauden jakinarazi zaie.

Ertaina

7. Eranskinak 57.

5.1.4

Herritarrengan eta merkatari edo ostalariengan eragitea, “Euskara Merkataritzara! Egitasmoaren bitartez herritarren hizkuntza-hautuari egoki erantzuteko eta hizkuntza-paisaia zaintzeko.

Merkataritza-arloan euskararen erabilera bultzatzeko ahalegina egin da. Horretarako Euskara Zerbitzutik galdetegi bat banatu da dendaz denda eta baita dendariek eskuragarri dituzten baliabideen inguruko informazioa zabaldu ere.

Merkatarien elkartearen bidez urtero zabaltzen da euskarari lotutako baliabideen inguruko informazioa (itzulpenak egiteko zerbitzua, euskara ikasteko dirulaguntzak…)

Euskara Zerbitzua 3 enpresa txikirekin harremanetan jarri da Bikain kalitate-ziurtagiriaren nondik norakoak aurkezteko eta Bikain ebaluazio-prozesua egitera animatzeko.

Ertaina

5.1.5. Errotulazio finkoa eta noizbehinkakoa euskaraz ere jartzeko kanpainak martxan jarri.

Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak ematen ditu Udalak. Hala ere, eskaera gutxi egoten da.

Handia

6. Aisia eta kirola

6.1. Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzea

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

6.1.1. Euskarazko jarduerak bultzatzea bereziki haur eta gazteei zuzendutako ekintzetan.

Haurrentzako antolatzen diren jarduera guztiak euskaraz izaten dira. Handia

6.1.2. Gazteen artean euskararen irudia zehaztu, hobetu eta indartzea.

Inoiz gazteentzako erreferenteak izan litezkeen pertsonaia ezagunekin topaketaren bat antolatu da, adibidez, Oihan Vegarekin.

Txikia

6.1.3.

Aisialdiko eskaintza modu zabalean ulertuz (zinema, antzerkia, literatura, musika, etab.) euskarazko ekimenak adin tarte guztietako herritarrei zuzentzea.

Aisialdiko eskaintza euskaraz izan dadin, eskolaz kanpoko jardueratan ari diren hezitzaileei trebakuntza eskaini zaie.

Gazteria arlotik programatzen diren jarduerak euskaraz izaten dira, esate baterako Gauero disko ekimena. Hala ere, eta ekimenak euskaraz antolatu arren, gazteen artean nagusitzen den hizkuntza gaztelania izaten da.

Handia

7. Eranskinak 58.

6.1.4.

Aisialdi taldeekiko lankidetza bultzatzea, euskararen erabileraren normalizazioan ikusten diren gabeziak identifikatu eta elkarrekin garatzeko.

Ez dira, aurreikusi bezala, elkarte gastronomikoetan hitzarmenak sinatu euskararen erabilera areagotzeko konpromisoak eskatuz eta horiek betetzeko laguntza eskainiz.

Ez da elkarteetako zuzendaritza kide eta arduradunentzat motibazio saiorik antolatu.

Helduentzako euskarazko era guztietako ikastaro eta ekimenik ez da antolatu (Sukaldaritza, dantza...). Gaztelaniaz izaten dira helduei zuzendutako aisialdirako ekimen gehienak.

Ez da egin

6.2. Begiraleen prestakuntza sendotzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

6.2.1. Aisialdiko begiraleen hizkuntza-profilak eta hizkuntza-kudeaketarako gaitasuna hobetzea.

Aisialdiko hezitzaileentzako hizkuntza-kudeaketaren arloko formaziorako ikastaroa antolatu da.

Handia

6.2.2. Aisialdiko begiraleen kontratazioan eta aisialdiko ekimenetarako bideratzen diren diru-laguntzetan hizkuntza-irizpideak txertatzea.

Euskara Zerbitzuak ez du esku-hartzerik izan aisialdiko begiraleen kontratazioan. Burutzen duten jarduera euskaraz da, baina enpresa pribatu batekin azpikontratatutako zerbitzua da. Irizpide bakarra da begiraleak euskaldunak izatea eta jarduerak euskaraz egitea.

Ertaina

7. Eranskinak 59.

6.3. Aisialdiko ekimenetan erabiltzen den euskararen kalitatea zaintzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

6.3.1. Haur eta gazteentzako antolatzen diren ekitaldietako euskara kalitatezkoa dela bermatzea.

Beti ez da zaintzen antolatzen diren ekitaldietarako kontratatzen diren begirale zein artisten euskara-maila egokia izatea

Ertaina

6.4. Etorkinen integrazio zabala eta aberasgarria ahalbidetzeko euskarazko aisialdi programa egokiak antolatzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

6.4.1. Aisialdi-programetan bertakoen eta etorri berrien arteko elkarguneak sortzea.

Aisialdi-programan eskaintzen diren ekimenak irekiak dira. Hala ere, ez da aurreikusi bezala ahalegin berezirik egin, Gizarte Zerbitzuekin batera, etorkinak haurrentzako aisialdi ekintzetan parte har dezaten.

Ertaina

6.5. Kirolaren esparruko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera sendotzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

6.5.1.

Herri edota hirietan kirol-arloan diharduten

kolektiboekin lankidetza-protokoloak

bultzatzea, entrenatzaile, begirale, irakasle,

prestatzaile, arbitro eta buruzagien

hizkuntza-trebakuntza antolatzeko eta kirol-

ekintzetan euskararen presentzia

bermatzeko uneoro.

Herriko kirol-elkarte garrantzitsuenetan euskararen erabilera oso txikia bada ere, ez da euskararen erabilera aregotzeko hitzarmenik sinatu ezta konpromisorik hartu.

Herriko kirol-elkarteei ez zaie baldintzarik ezarri eta betearazi, diru-laguntzak emateko orduan.

Ez da egin

7. Eranskinak 60.

6.5.2. Euskarazko materialaren sorkuntza eta hedapena sustatzea.

Heziki programaren kirol-entrenamenduak euskaraz egiteko materiala zabaldu da herriko elkarteetara. Ikas Txiki taldeak erabiltzen du.

Txikia

6.5.3. Entrenatzaile eta kirol-begiraleak trebatzeko eta horientzako titulu ofizial eta ez ofizialak lortzeko ikastaroak antolatzea.

Udal-kiroldegiko monitore gehienak euskaldunak badira ere, kiroldegian gaztelania gailentzen da. Monitoreei zuzendutako ikastaro bat egin da EBETE enpresaren bidez.

Txikia

6.5.4 Udal-kiroldegietako helduentzako kirol-ikastaroetan euskararen erabilera handitu

Euskara Zerbitzutik ahalegina egin bada ere, kiroldegiko kirol-ikastaroetan ez dira hizkuntza-baldintzak txertatu eta horien betetze-maila zaindu.

Ez da egin

6.6. Euskal herritarrentzat kirolaren eremuan erakargarriak diren jarduera, ekintza eta zaletasunetan euskarazko eskaintza areagotzea eta horren

eskaera sustatzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

6.6.1. Udalaren laguntzarekin antolatzen diren kirol-ekitaldi garrantzitsuenetan euskara komunikazio hizkuntza izan dadin bermatzea.

Elkarteei diru-laguntzak emateko garaian hizkuntza-irizpideak zehaztu dira baina ez zaie jarraipenik egin.

Txikia

7. Liburugintza

7. Eranskinak 61.

7.1. Irakurzaletasuna bultzatzea

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

7.1.1. Udal-liburutegiko euskarazko liburuen maileguak neurtu eta ondorioak aplikatzea

Euskarazko liburuen maileguen neurketarik ez da egin. Ez da egin

7.1.2. Udal-liburutegian euskarazko liburuen presentzia bermatzea.

Euskaraz argitaratzen diren liburu interesgarriak eskuratzen dira.

Handia

7.1.3 Udal-liburutegian euskarazko liburuen sustapena egitea.

Euskarazko irakurle-taldea sortu da.

Sormenezko idazketa tailerra eta euskarazko ipuin kontaketa saioak antolatu dira.

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina ez da antolatu.

Ertaina

7.2. Marketing-a antolatzea eta merkatua zabaltzea

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

7.2.1. Euskaraz argitaratutako produktuen irakurketa sustatzea, bereziki haur eta gazteen artean.

Gaztezulo aldizkariarekin 6 hileko harpidetza egin ondoren, balorazioa negatiboa izan da. Ikastetxeetan aldizkariari ez zaio etekinik atera.

Irrien Lagunak aldizkaria ezagutzera emateko kanpaina ez da aurrera eraman.

Berria egunkariaren harpidetza kanpaina ez da burutu.

Txikia

8. Kulturgintza

8.1. Euskarazko kulturaren kontsumoa bultzatzea

7. Eranskinak 62.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

8.1.1. Haurrei eta gazteei zuzendutako kultura ekoizpenak lehenestea.

Euskarazko kultur eskaintza euskaraz egiten da. Handia

8.1.2. Elebidun pasiboak erakartzeko kultura ekintzak antolatzea.

Erdarazko azpituludun proiekziorik ez da antolatu.

Ez da ekimenik antolatu euskara errazean. Ez da egin

8.1.3 Etorri berriei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak, euskarazko kultur jarduerak kontsumitzera animatzeko.

Ez dira etorri berriei zuzendutako kultur jarduerak antolatu.

Ez da egin

8.2. Kultur elkarteekiko elkarlana sustatzea, haietan euskararen erabilera sustatzeko.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

8.2.1. Herriko kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu euskararen Erabilera areagotzeko konpromisoak eskatuz eta horiek betetzeko laguntza eskainiz.

Ez dira kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu euskararen erabilera areagotzeko konpromisoak eskatuz eta horiek betetzeko laguntzarik eskainiz.

Bertso Elkarteari laguntza ematen zaio bere jarduna egiteko eta herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko prest agertzen dira bertako kideak.

Txikia

8.3. Euskarazko sorkuntza sustatzeko neurriak hartzea.

KODE NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

7. Eranskinak 63.

A

8.3.1. Euskarazko sorkuntza bultzatzeko egitasmoak (sariak, lehiaketak...) abian jartzea edo indartzea.

Santiago Onaindia beka ematen da, prestigio handikoa. Ertaina

8.4. Euskarazko kultura produktuen zabalkunde egokia egitea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

8.4.1.

Herritarren artean euskarazko kultur produktuen

kontsumoa bultzatzeko komunikazio ekintzak

indartzea. Euskarazko produktuen katalogoa etxeetara helarazi izan

da baina gaur egun online ikus daiteke. Ertaina

9. Corpus plangintza eta euskararen kalitatea

9.1. Udalerriko toponimia eguneratu, osatu, ofizializatu eta zabaltzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

9.1.1. Udalerriko toponimia datu-basea zuzendu,

eguneratu, osatu eta zabaltzea. Udalerriko toponimiaren azterketa egin da Handia

7. Eranskinak 64.

9.1.2 Hizkuntza-paisaia zaintzea, leku berriei izena

jartzeko Leku izen berriak toponimikoak izaten dira Handia

9.2. Adierazkortasuna zaindu eta indartzeko neurriak hartzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

9.2.1.

Tokian tokiko euskalkiak zaindu eta euskara

batuarekiko zubiak lantzea, euskalkietan bizirik

dauden egiturak eta erregistro ezberdinak kontuan

hartuz.

Ez da euskalkiaren inguruko lanketarik egin. Aurretik Ahotsak proiektuaren bidez, herriko hainbat pertsona elkarrizketatu ziren.

Aukera ikusten da 60-65 urte inguruko euskaldun alfabetatugabeekin bizkaiera lantzeko alfabetatze-taldea sortzeko.

Ez da egin

9.2.2.

Gazteen hizkerari arreta berezia eskaintzea,

horretarako ekimen zehatzak abian jarriz

(erregistroen araberako esamoldeak lantzeko

egitasmoak, idazlan-lehiaketak, komiki lehiaketak,

sms lehiaketak, etab).

Ez da ikastarorik antolatu euskarazko erregistro informala lantzeko

Ez da egin

9.2.3. Tokian tokiko hizkera prestigiatzeko jardunaldiak

edo saioak antolatzea. Eskolan ez da euskalkiak izan behar duen tokiaz

hausnartzera bideratutako saiorik antolatu Ez da egin

10. Hedabideak

10.1. Euskarazko hedabideen garapen iraunkorra ahalbidetzeko neurriak hartzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

10.1.1 Udalaren eta sektorearen arteko lankidetza Udalak Anboto aldizkariarekin hitzarmena dauka. Txikia

7. Eranskinak 65.

. bultzatzea. Bestelako aldizkarietan, Hilero Zornotzan eta Kantarranas aldizkarietan, euskararen erabilera ez da gaztelaniaren parekoa.

10.2. Hedabideen ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

10.2.1

.

Hedabideen eta gizartearen lotura sustatzea,

hedabide parte-hartzaileak bultzatuz, kirol, kultura,

hezkuntza, merkatari edo gazte-komunitateak

protagonista bilakatuz.

Kazetaritza aldetik euskaltzaletasuna lantzeko irizpideak ez dira zehaztu, euskararen tratamendu inplizitua eta iraunkorra izan dadin.

Herri aldizkarian eta plataforma digitalean ez dira ezarri herritar eta eragileei informazioa ekoizteko aukerak eman eta baliabideak.

Ez da egin

10.3. Erdal hedabideetan, publiko zein pribatuetan, euskarazko edukien presentzia areagotzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

10.3.1

.

Ikus-entzunezko eta paperezko hedabideetan zein

komunikabide digitaletan euskararen presentzia

gehitzeko neurriak abian jartzea.

Euskara Zerbitzutik eskualdeko hedabideetara udal-informazioa euskaraz bidaltzen da. Udaletik ele bietan, baina esku geratzen da artikulua zein hizkuntzetan argitaratu.

Amorebieta-Etxanon erreferentziazkoak diren

Txikia

7. Eranskinak 66.

aldizkarietan gaztelaniaren erabilera nagusitzen da.

11. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

11.1. Euskarazko baliabide teknologikoen gaineko informazioa bateratu eta zabaltzea.

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

11.1.1

.

Komunikazio estrategiak garatzea:

zabalkunde kanpainak, gidak, eskuliburuak.

Ez da Euskarazko aplikazio informatikoen zabalpena sustatu herriko elkarte eta herritarren artean.

Euskaraldiarekin lotuta zornotzarrak.eus webgunea sortu da

Txikia

12. Sentsibilizazioa eta motibazioa

KODE

A NEURRIAK EGIN DA? GARAPEN-MAILA

12.1. Herritarren artean euskara erabiltzearen

aldeko jarrera lantzea.

ESEP herrian ezagutzeko aurkezpen-saioa antolatu da.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekimen ipini dira martxan: 501 baietz! Kanpaina, Euskara berba baten…

Euskaraldia antolatzeko lanak egin dira eta Batzordeak sortu dira.

Euskararen kontzientziazioan eta erabileran eragiteko

Ertaina

7. Eranskinak 67.

hizketaldiak antolatu dira.

Ez da Euskararen kaleko erabilerari buruzko neurketa berririk egin. Aukera ikusten da datorren urteetan neurketa berria egiteko.

Ez dira antolatu herritarrentzako Zergatik ez? tailerrak.

12.2.

Udalaren hizkuntza-erabilera eredugarri bat

bultzatzea, euskararen aldeko jarreraren

aldetik.

Euskararen aldeko ekimenak babestu dira, esate baterako, Korrika edo Nañon Euskal Kultur Elkarteak antolatutako jarduerak

Handia

12.3.

Helduentzako prestakuntza antolatzen

dutenengan eragitea (autoeskolak, jubilatu

elkarte, kultur elkarteak) ikastaroak euskaraz

ere antolatzeko.

Ez da burutu gida-baimena eskuratzeko ikasketak euskaraz egitera bultzatzeko kanpainarik

Ez da egin

7.2. Prozesuan parte hartu duten herritarrak

Hurrengo taulan, ESEPen ebaluazioa egin eta diagnostikoa lantzeko prozesuan parte hartu duten herritarren eta eragileen zerrenda aurkezten dugu.

EKIMENA EMAKUMEAK GIZONAK

Inkesta (anonimoa) 165 emakume 63 gizon

7. Eranskinak 68.

Elkarrizketak

5 emakume Amaia Astobiza Michelle Fernandez Amaia Bikandi Araitz Akasuso Belen Bravo

4 gizon Rafa Ugalde (Euskara Teknikaria) Ander Manterola Igor Landaluze Javier Guinea

Herritarren kontraste-tailerra

6 emakume Izaskun Oianguren Eneritz Oianguren Iratxe Gerediaga Maria Aldazabal Amaia Bikandi Sonia Isasi

6 gizon Luciano Martinez (zinegotzia) Rafa Ugalde (euskar-teknikaria) Julen Nafarrate (euskara-teknikaria) Julian Elordi Jon Andoni Sayago Ander Uriarte