Click here to load reader

ALDUNDIAK GAZTEENTZAKO ENPLEGU AZOKA ABIARAZIKO DU -PRESTIK 2010-

  • View
    47

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ALDUNDIAK GAZTEENTZAKO ENPLEGU AZOKA ABIARAZIKO DU -PRESTIK 2010- Lazko esperientzia pilotuaren ondoren, Aldundiak azoka honen beste edizio bat egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian; erronka da 5.000 gazte baino gehiago erakartzea azokara. - PowerPoint PPT Presentation

Text of ALDUNDIAK GAZTEENTZAKO ENPLEGU AZOKA ABIARAZIKO DU -PRESTIK 2010-

  • *

    ALDUNDIAK GAZTEENTZAKO ENPLEGU AZOKA ABIARAZIKO DU-PRESTIK 2010-

    Lazko esperientzia pilotuaren ondoren, Aldundiak azoka honen beste edizio bat egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian; erronka da 5.000 gazte baino gehiago erakartzea azokara.

    Prestiken edizio berri honek BBKren laguntza izango du, eta honako hau du helburu nagusia: gazteei orientazioa eta laguntza ematea prestatzeko eta laneratzeko.

    Azoka hau Foru Aldundiak enplegua sustatuz (bereziki gazteen enplegua) krisiari aurre egiteko abiarazitako neurrietako bat da.

  • HELBURUA: Bizkaiko gazteentzako prestakuntza eta enplegua

    Bizkaiko Foru Aldundiak, iazko esperientzia pilotua ikusita, erabaki du Prestik, Gazteentzako Enplegu Azokaren beste edizio bat abiaraztea, beste aurrerapauso bat emateko gure gazteak orientatu eta laneratu daitezen.

    Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da azoka, azaroaren 22an eta 23an; horretarako, Foru Erakundeak BBK Gazte lanbidean erakundearen laguntza izango du. Erakunde horrekin batera ahaleginduko da erronka hau lortzen: 5.000 ikasle baino gehiago erakartzea azokara.

    Prestik10 azokak programa zabal bat eskaini nahi du aurten; izan ere, ikasleen, enpresen, prestakuntza-zentroen, erakundeen eta lan-egoera eta -joerak aztertzen diharduten profesionalen arteko benetako elkargunea izan nahi du. Dagoeneko hasi gara hainbat zentrorekin harremanetan jartzen unibertsitateak, LHko zentroak, institutuak..., ikasturteko egutegietan azoka honen egunak kontuan har ditzaten.

  • BERRITASUNA: enpresa-proiektu bat abiarazteko espiritu ekintzailea sustatzea

    Honako hauek dira Prestik10 ekimenaren hartzaileak:

    Bizkaian garapen profesionalerako eta lan-garapenerako dauden aukerak ezagutu nahi dituzten gazteak:

    - Unibertsitateko, LHko eta batxilergoko ikasleak.- Langabezian dauden edo enplegu ez-egonkorra duten gazteak.

    Lan, prestakuntza eta ekintzailetzaren sektoreko profesionalak.

    Ekintzaileak: Berritasun gisa, edizio honetan espiritu ekintzailea eta enpresen sorkuntza zabaldu eta sustatu nahi dira, batez ere gazteen eta unibertsitate-karreretako zein prestakuntza-zikloetako ikasleen artean, bi faktore horiek etorkizunerako aukerak baitira.

  • Topikoak baztertu: gazteegia naiz nire enpresa sortzeko, diru gutxi dut eta ezin dut nire negozioa sortu...

    Horrez gainera, PRESTIK10 ekimenaren helburuetako bat da gazteen artean oso zabalduta dauden uste faltsu hauek ere baztertzea.

    Diru gutxirekin ezin da enpresa bat sortu; zaila da negozio bat sortzeko ideia on bat izatea, niri ez zait ezer ere bururatzen; ez dut behar beste dirurik nire enpresa sortzeko; aurretik esperientzia behar dut, inoiz ez baitut inorentzat lan egin...

    Topiko horiei guztiei aurre egiteko, benetako esperientzia eta adibideak azalduko dira Gazteentzako Enplegu Azokaren bi egunetan.

  • Azoka bizia, standak ikusteko eta esperientziak trukatzeko aukera ematen duenaLazko formatuari eutsita, aurten ere erakusteko espazio handi bat izango du Prestik10 azokak, Bilboko Euskalduna Jauregian; baina, aldi berean, tailerrak, solasaldiak, hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira Jauregiko beste aretoetan, hainbat esperientzia kontatzeko: bizitza osoan enpresaburu izan diren pertsonak edo negozio arrakastatsua sortu duten gazteak arituko dira, proiektu berritzaileen berri emango da...

    Horretarako, programa handi bat antolatzen ari da, 5 atal dituena:

    LANERATZEKO ATALA: Lan-bitartekaritzan eta pertsonen aukeraketan diharduten enpresen ordezkaritza bat egongo da, bai eta gazteen garapen pertsonal eta profesionalean laguntzen diten irabazte-asmorik gabeko erakundeena ere.

    Lan-orientaziorako in situ zerbitzu bat, gazteek egiten dituzten kontsultei aurrez aurre erantzuteko. Enpresa-postontzia gunea: lanpostuetarako curriculum vitae-ak biltzeko.

  • 2. EZAGUTZA KUDEATZEKO ATALA: Bizkaiko hezkuntza-eskaintza osoa erakutsiko da atal honetan (unibertsitateak, LH, arautu gabeko irakaskuntzako zentroak...), bai eta lanari lotutako erakundeen eskaintza ere.

    3. ESPIRITU EKINTZAILEA SUSTATZEKO ATALA: Negozio bat sortzeko ideia batek enpresa bihurtu arte ematen dituen urrats guztiak azalduko dira gazte sustatzaileen esperientzien bidez.

    4. BIZKAIAK ERREFERENTE DIREN ENPRESEN ATALA: Tamaina, antzinatasuna, hedapena eta beste hainbat faktore direla-eta erreferente diren enpresak.

    5. BERRIKUNTZA ATALA: Bizkaiko enpresa berritzaile handien (AIC...) eta enpresa sortu berrien ordezkaritza.