28
k u 55. zenbakia / 2004 otsailak 15

55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

ku55. zenbakia / 2004 otsailak15

Page 2: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

Non zer

BerbetanBere azken lanaz –Soinujolearensemea– berbetan egon da Esti EzkerraBernardo Atxagarekin. Gerraz etaparadisuaz.

20 Fakun Aznarez 54 Oscar Terol

32 F. Muguruza & Kontrabanda Getxon

26 Bernardo Atxaga

24 Gerra eta bakea umeen arabera

44 Eustakia Bilbao

4. GU GEU.5. IRUDIA. Autoa eta kainabera. Asier Mentxaka.6. PLAZA. Itsasoa hiltzen ari gara, Itziar Mielgo. Leihatila, Josu Esnaola.7. LEHEN ETA ORAIN. Zabala Etxea, Algorta.8. TALAIA. Beste begirada bat.

10. HERRIZ HERRI. Getxo 10. Leioa 14. Erandio 16. Sopela 18.Berango 20. Gainerako herriak 21.

23. AGENDA.

SAKONEAN

24. ALBUMA. Gerra irudiak. Getxo Antimilitarista.26. BERBETAN. Bernardo Atxaga. Esti Ezkerra.30. ARGAZKIA. Sopelanako itsaslabarrean. Juan Gómez.32. ERREPORTAJEA. Kanpaiak gero eta isilago. Unai Brea.34. TESTIGANTZA. Fermin Muguruza & Kontrabanda Getxon.

KULTURA ETA AISIA

38. ZINEMA. Oskar Fernández-en zutabea. Bilboko zinemaldi berri bat.39. MUSIKA. Diskrepa taldea. Diskoen erreseinak.

40. LIBURUAK. Esti Ezkerraren zutabea eta Eraztunen jauna.41. KOMUNIKAZIOA. Gorliz Irratia. Urtzi Iglesias.42. SAREAN. Internet, Iker Merchanen eskutik.43. ELKARRIZKETA. Koldo Zuazo. Unai Brea.

EUSKARAZ

44. AKABUKO PUNTE. Eustaquia Bilbaogaz berbetan. Urtzi Iglesias.Xabi Bilbaoren “Gure berbakere” zutabea.

46. URIBERTSOAN BARRENA. ALBEkumeak eta gainera Beñat Vidalen bertsoak. Algortako Bertsolari Eskola.

AMAITZEKO

48. JAN ETA EDAN. Gaizka Escuderoren errezeta eta Itsaso Aranaren ardoariburuzko lezioa. Non jan? Adibidez, Algortako Satistegi kafetegian.

50. HOROSKOPOA.51. KOMIKIA. Dogan Gozel.52. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.53. FLASH BACK. Erromo futbol taldea, 1978. Bittor Egurrola.54. AITORMENAK. Oscar Terol. Jon Urresti.

UK3

Juan Bautista Zabala 3, 48991 ALGORTA / Tfno. 94 460 04 62

JANTZIAK, NIKIAK ETA EUSKAL ARROPA

MOZORROAK ETA INAUTERIETAN

BEHAR DUZUN GUZTIA!

Scras.Julia Learra

«Oilo geisoari danak pikeka (mokoka)»

Page 3: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK54UK

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta

HELBIBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48990 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171Tel: 94 491 13 37 / Fax: 94 491 58 31

ZUZENDARIA: Jokin Aspuru

ERREDAKZIOA: Irantzu Sagarminaga, Unai Brea, Jon Urresti

FOTOGRAFIA: Asier Mentxaka

TESTUEN ORRAZKETA: Xabier Bilbao

KOLABORATZAILEAK: Urtzi Iglesias, Bittor Egurrola, Itsaso Arana,Gaizka Escudero, Xabier Bilbao, Algortako Bertsolari Eskola,Iker Merchán, Esti Ezkerra, Oskar Fernández, Josu Esnaola, XabierBuenetxea, Patxi Díaz, Berbots Erandion Euskaraz eta Bizarra LepoanEuskara Elkartea

MARRAZKILARIAK: Dogan Gozel, Gorka Vázquez

PUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Zuriñe Martinez (94 491 13 37)

HARREMANAK: Gorka Orueta

FILMAZIOA: Argia / Inprimategia: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

Osorik edo zatiz, makinaz zein informatikaz kopiatzea, baimen barik, erabat galarazirik dago

© Boluntzarreta

Aldizkari hau Euskal Herriko herri aldizkari eta euskara elkarteenTopaguneko partaidea da

Aldizkari honek Getxoko Udalaren

dirulaguntza jaso du

Aldizkari honekBizarra Lepoan

Euskara Elkartearen dirulaguntza jasotzen du

Itxasgane Etxea / Karitatea 1 94 491 43 57 / 48990 Algorta

GETXOKOUDALA

UKBehar

beharrezkoak

ditugu zuen

dirulaguntzakBBK2095 0121 10 91 02483676

Boluntzarreta

Bizkaiko ForuAldundia

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuko

dirulaguntza jaso du

Leioako Udala

Aldizkari honek

BerangokoUdalaren

dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek Erandioko Udalaren dirulaguntza jasotzen du

ErandiokoUdala

Aldizkari honek Erandioko BerbotsEuskaraz elkartearen laguntza jasotzen du

matematika aplikatua

[irudia]

gutunak

Atal honetan irakurleen iritziak, eskaerak, gutunak argitaratu nahi ditugu. Zuon testuak bidaltzeko: [email protected] • Faxa: 94 491 58 31

Goizero >>>>>

gugeu

Ikasturte berriaHauxe duzu irakurle, 2004ko UKren lehenengo alea. Iazko azken zenbakiaegiten genbiltzala, ez genekien agerkari hau ateratzen jarraitu ahal izango otegenuen aurten, eta hala jakinarazi genizuen “Gu geu” izeneko txoko honetan.Orain dela hamar urte jaio zen komunikabide hau, eta aldiotan bizi dugunestutasun ekonomikoagatik bertan behera uztea ez zaigu zentzuzkoa iruditu.Orain arte lortutako gauzei begiratzea hobetsi dugu: irakurleen estimua,bezeroak, erakundeen onarpena, produktua bera... Hortaz, erronkari eusteaerabaki dugu, hau da, iaz hasitako bideari jarraituz, hamabostean behinplazaratuko dugu UK, gutxienez orain arte erakutsi duen kalitate beragaz.

Bestalde, aldizkaria bere muinean aldatu ez bada ere, zenbait aldaketaigarriko ditu irakurle arduratsuak: atal batzuk kendu eta berriak sortu ditugu.Seguru asko, deigarriena, erdialdeko orrialdeetan doan “Argazkia” izango da.Bertan eskualdeko argazkilaririk onenek eskualdean egindako irudi ikusgarriakaurkituko dituzu aurrerantzean, irakurle.

Esan bezala, hamar urte igaro dira aldizkaria abiatu genuenetik, etahasiera garaietako helburu berberak bultzatzen gaitu UK argitaratzen:eskualdeko euskaldunontzako euskara hutsezko eta kalitatezko komunikaziotresna bat egitea. Danok merezi eta behar dugulakoan gaude.

Eta amaitzeko, orain arte ez dugu esateko aukerarik izan,urte berri on irakurle hori!

UKko lantaldea

Nolako kanabera, halako harrapakina

/“Ni hemen, orduak eta orduak zeozer arrantzatu guran, eta batzuek, ailegatu bezain laster, zer eta

auto bat atera uretatik”, d

io b

ere ba

itarako

orain

dik

eros

ketak

esku

an d

aroa

zan

arrant

zale k

oitadu

ak. G

izon

a, zer gur

a du

zu b

a? B

egira

zelak

o ka

inab

era ek

arri

duten

auto

-arrant

zaleek

. Hor

rega

z, b

alea

k ere ba

i! Baina

lasai e

gon,

arran

tzale ka

nabe

ra tx

ikid

un h

ori:

lana

k ed

ukik

o di

tuzte-eta ha

rtut

akoa

arraind

egi b

atea

n saltz

eko. /

Arg

azki

a: Asier Mentxaka

AR

RIL

UZ

E,

2003

Page 4: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK7

Iraganez doa denbora* beti / 1989-2004* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

[lehen]

[orain]

GEtxoko UdAL LIbURUtEGIA

[plaza]

IritziaGure eskualdetik oso hur urpera joan den Diana I itsasontziak kaltenabarmenak eragin ditu ingurumenean. Honen harira gogoeta eskatu dioguEkologistak Martxan taldeari.

Diana I itsasontzia urperatu egin da gure kostaldea-ren aurrean; 45 tona gasoleo eta 3.000 litro olio isuridituelarik… Prestige etorri zaigu guztioi burura. Denaden, urperakuntza honi komunikabideetan emanzaion garrantzia eskasa izan da. Portu barnean egote-ko, tasa bat ordaindu behar zuenez (100 euro edo),

kanpoan gelditu zenitsas korronteen inda-rraren esku. Bilbokoitsasadarretik hurbil bizigarenok badakigu hauarrunta dela; askotanitsasontziak itsas zabale-an, portutik kanpo, gel-dirik ikusten dira.Prebentzio falta berriroere pil-pilean gelditu da.Baina zergaitik egon

behar gara beti prebentzio neurrien eske? Noiz aplika-tuko dituzte prebentziozko neurriak?

Espainiar Gobernua, Salbamenduko bozeramaile-aren eskutik, ingurugiroan isurketak edukiko lukeeneragina minimizatzen saiatu da (eta lortu dute), den-bora guztian. Itsasontziak zeraman kopurua txikia zelaeta itsasoak garbituko zuela adierazi zuten behin etaberriro. Hemen ikusten da Administazioaren beneta-

ko jarrera: lehenengo ta behin, isurketari ematen dio-ten garrantziagatik, hondakin arriskutsu eta toxikobaten aurrean gaudela ez dirudi, eta, itsasoa berriroere, zaborra botatzeko lekutzat hartzen dute, itsasoahain handia denez zaborra ikustea zailagoa da….

Gasoleoa ez da txapapote famatua bezain dentsoa;baina uran geruza bat sortzen du eta oxigenoa sartzeagalarazten du, arrainei eta florari kalte eginez.Hegaztiak ere kaltetuta suerta daitezke. Baina hemenez dago ekosistemari egindako kalterik…

Inork ez du kostaldeko egoeraz hitz egiten;DianaI urperatu zenean, gure kostaldea egoera larrian zego-en jada; gure kostaldetik egunero botatzen dugunzarama itsasoa kutsatzen ari da eta ezin dugu ahaztuPrestige-n hondamendia oraindik dagoela; gure kostal-dera fuelak eta hildako hegaztiek ailegatzen jarraitzendute, beraz Diana I-ek gure kostaldeko egoera larria-gotzen lagundu du.

Gogoratu behar dugu ere, Bilboko Portura ailegat-zen diren itsasontzi guztietatik, %49k petrolioarenderibatuak daramatzatela; urtero 400 itsasontzi bainogehiago. CLH enpresaren petroliontzi guztiak kaskobakarrekoak dira, eta gehienak 20 urte baino gehiago-koak. Prestige hondoratu zenean, Petronor-en ateetanegoera hau salatu genuen; urte bat pasatu da eta egoeraez da aldatu, gainera, itsasontzi bat urperatu egin da.

Gure ustez prebentziozko neurriak eskatzea arazo-ari aurre ez egitea da; prebentziozko neurriak jadanikegon behar ziren. Ezin gara prebentziozko neurriakeskatzera mugatu. Hemen benetako arazoa petrolioada eta petrolioa gure gizarte eta munduari eragiten arizaiona; petrolioa ez da Prestige bakarrik (itsasora botat-zen den petrolio guztitik, %10 istripuen ondoriozkoada; %90 tankeen garbiketen ondorioz isurtzen da).Petrolioa da garraioan botatzen dugun kutsaduraatmosferikoa, gure lurrak plastikoz estaltzen dituena,hainbat herriko natur baliabideen txikizioaren errudu-na, hainbat gerrateren benetako arrazoia… Gizarteaaldatu behar da; petrolioaren gain dugun dependent-ziarekin bukatu beharra daukagu (gainera, 60 urtebarru bukatuko dela estimatzen da). Dependentziahonekin bukatzeko, berriztagarriak, auto-kudeatzekoaproposak, mundu osoan zehar zabal daitezke ener-gien aldeko apustua egin beharra daukagu. Eta aldake-ta hori egin ahal izateko gure sistema ekonomikoarenarauak aldatu beharko ditugu. 4

Itziar Mielgo Rey (Ekologistak Martxan)

«Hemenbenetako

arazoapetrolioa da,eta petrolioagure gizarte

eta munduarisortzen ari

zaiona»

Itsasoa hiltzen ari gara

Leihatila> Josu Esnaola

photoshop> urpekontzi bat Arriluzen

Irudiak eta manipulazioa: Gorka Vázquez

6UK

Gandhi1948ko urtarrilaren 30ean hil zutenGandhi, Indiak burujabetasunaberreskuratu eta gutxira. Berak esanomen zuen lurrak ematen dizkigunjakiak nahiko direla pertsona guztionbeharrak asetzeko, baina ezlukurreria asetzeko.

Kontuan izanik urtero hogeitahamar bat milioi lagun hiltzen delagosez, badaukate zereginikhainbatetan Gandhi izena ahotanhartzen dutenek, batez eredemokraziaren izenean kapitalarentiraniapean bizi garen honetan. Izanere demokrazia ilusio faltsu bat bainoez da. Aginte ekonomikoadaukatenen aurrean zer egin dezakeherriak hautatutako gobernu batek?Bizirik iraun nahi badute buruamakurtu, bestela..., bestela, hamaikaadibide daukagu historian zehar,guretzat ezagunena SalvadorAllenderi Txilen gertatutakoa.

Gainera, nola pilatu zituzteneuren aberastasunak, bidedemokratikoak erabiliz alaesklabutzaz, gerraz, indarkeriaz etazapalkuntzaz baliatuz? Noiz heldukoda demokrazia ekonomiara, noizordainduko dituzte (ditugu aladizkigute esan beharko ote nuke?)kalte-ordainak? 4

Page 5: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

[talaia]

begizorrotz > «erre pikodun» letraren azken hatsak

bazen > Zubiaga algortarra izan zen Bizkaiko lehenengo hegazkin-pilotua

Ezagun da Sabino Aranak berrikuntza lan handia egin zuela euskararen alorrean. Lexikoan, ponte-izenetan... proposamen ugariegin zituen. Horietatik asko ez ziren urrun heldu, eta beste batzuek, berriz, arrakasta eduki zuten. Ortografia ere jorratu zuen SabinoAranak. Euskara alboko hizkuntzen aldean ahalik eta gehien desberdintzea zen beraren helburuetako bat, eta horregatik bultzatuzuen, besteak beste, erre pikodun ezaguna. Badakizue: erre bakarra idatzi, gainean marra bat gehitu eta erre bikoitza balitz bezalaahoskatu. Sabinoren ideia askok legez, arrakasta eduki zuen hark ere, baina onenak emanda ditu dagoeneko. Batuaren sorreragazbatera ortografia bateratu zenean, erre pikodunak desagertze bidea hartu zuen. Orain, errotulu eta testu zaharretatik dioskue agurazken aleek. Baina ez pentsa, badago oraindik tradizio zaharrei uko egin gura ez dien eta erre pikodunari eusten dionik! m

Joan den abenduaren 17an ehun urte bete ziren Dayton-goWilbur eta Orville Wright anaiek historiako lehenengo hegaldiaegin zutenetik, Flyer izeneko hegazkin motorizatu batean, KittyHawk-eko hondartzan. Hautsak harrotu zituen gertaera horregazjaio zen gaur egungo abiazioa, baina gurera ez zen ailegatu 1910.urtera arte: martxoaren 27an Euskadiko zeruek lehendabizikohegazkina ezagutu zuten, Hubert Le Blon pilotu frantsesakDonostiako badian gidatu zuen Bleriot XI, hain zuzen. Hiruurte geroago, Manuel Zubiaga algortarra Bizkaiko lehenengohegazkinlari bihurtu zen, 20 urte zituela, Ingalaterran ikasiostean; bere pilotu-agiriak 40 zenbakia zeukan. Zubiagaaitzindariak bere burua eskaini zuen pilotu militarra izatekoAnnual-go sarraskiaren ostean eta Gerra Zibila hasi zenean,baina bietan ezezkoa jaso zuen; dena dela, 80 urtera arte jarraituzuen hegazkinak gidatzen. m

8UK

Eskualdean aurkitu ditugun «erre pikodun» ale batzuk

80 urte bete arte hegazkinak gidatzen jarraitu zuen Manuel Zubiagak

UK9

[talaia]

kale izendegia > Antonio TruebaErandion dago Antonio Trueba idazle bizkaitarraren izenadaukan kale bat. Bizkaiko ohituraz eta historiaz eginikodeskripzioak ditu lan nagusiak. Idazkera sinplea erabiltzenzuen, satira edo ironiarik gabekoa. Lehen Karlistadarengaraian, Trueba Madrilera joan zen osabaren dendan lanegitera, eta han idazten zuen atseden aldietan. Dendariizateari utzi eta funtzionario hasi zen; behar horretanberetzako asti gehiago ei zeukan, eta lehenengo nobelaparatu zuen horrela. Literatura ikasketak amaitu ostean,1851ean El libro de los Cantares idatzi eta ospea lortu zuen.Bizkaiko Jaurerriko kronikari eta artxibari izendatu zuten,eta orduan Antonio Trueba Bizkaira itzuli zen. Abizengaztelauen genealogiak, liburu didaktikoak, ipuinak,narrazioak, aldizkarietarako artikuluak eta antzerkirakotestuak idatzi zituen. m

datua > antzaren jokoa

Joko hau zertan datzan azaltzea oso erraza da: 64 lauki dauzkan taula batengainean helmugarainoko lasterketa egitea. Bidean, hamaika iruzur eta trikimailu,eta garrantzitsuena, jakina, "antzaraz antzara" joatea. Hori dela-eta, ustez irabazikoduenak ez du beti irabazten. Baina noiz agertu zen antzararen jokoa? Nork asmatuzuen? Zertarako? Galdera hauei guztiei erantzuteko zenbait kondaira daude.Poseidón-en biloba eta Eubea-ko erregearen semea zen Palámedes-ek asmatu eizuen, Troiako setioan parte hartzen zebiltzan Greziako soldaduen asperdurari aurreegiteko. Zenbait egileren aburuz, ordea, joko hau XI. mendeko Alemanian sortuzen, baina ez dago oso argi. Florentzian ere ager zitekeen, eta adituen ustetan,Fernando de Médicis-ek ipini zuen modan Europako gorte guztietan. m

Juan Bautista Zabala 8, 48990 ALGORTA

T: 944 913 402

EuskarazkoEuskarazko

irakurgaiirakurgai

Morotxo

Torrene 4 Algortako azoka48990 ALGORTA Tf. 94 491 18 82

uribe kostako

kiroldenda

bisitatu gure denda!

350m2

kirolerako guztia!!

Page 6: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK11

[getxo]

Basagoiti etorbidea 51

a l g o r t a

adituak gara pintxo eta

bokata beroetan!!!!

10UK

[getxo]

Iragan hilean zabaldu zituen ateakAbra Aquarium-ek, 8 urte luzetanirudikatutako eraikina zutik etaurez beteta dago dagoeneko. JoseMari eta Fernando Gorostiagaanaiek atzean utzi dute ametsenmundua, ametsa ikusgai etaukigarri bihurtu delako. Momentugaitzenetan ere ez diote lanegiteari utzi, ez dute ametsaahaztu, eta horren ondorioz eraikiahal izan da Getxoko kirol portuandagoen akuarioa.

Ez da zaila mendira goazenean haritzak,pagoak edota pinuak ezberdintzea. Itsasoa,ostera, itzelez dugu ezezaguna. Urdina delabadakigu, orlegia, grisa edota, tamalez, bel-tza ere izan daitekeela. Zenbait arrain ereizenda ditzakegu (jatekoak gehienak), etaalga, koral, hezurbako eta itsas-landareeiburuz, izan badirela bakarrik esan dezakeguaskok.

Ezjakintasunari ateak zabaltzeko orduada, eta horretarako aukera paregabea duguBizkaian, Getxon hain zuzen. Gorostiagaanaien eskutik, Abra Aquariumek itsasoaeta batez ere bertako bizidunak ezagutzekomodua eskaintzen digu. Ekimen pribatuhonek Bizkaiko Aldundiaren eta EuskoJaurlaritzearen laguntza jaso du. Bestalde,EHUren lankidetza ere badu.

Abra Aquarium-en bioaniztasunaSartu eta argia itzaltzen da; erakusleihoenkolore bizi eta mugimendu arinak besterikez da ikusten. Kamioietan ekartzen duten125.000 litro ur, 24 ontzi edo erakusleiho-tan banatuta; 300 bat izaki bisitariek ikusi

Kirol portuan dago akuarioa eta Gorostiaga anaiek zortzi urte luzetanegin duten lanaren emaitza da; Abrako bioaniztasunaezagutzeko aukera eskaintzen du, besteak beste

Getxok badu akuariuma

eta gozatzeko. Marrazorik ez dago, eztaarrain handirik, baina lurrinik goxo etagarestienaren antzera txikitasunak aberasta-sun handiagoa gordetzen ei du. Ontzietakoura mugiarazteko sistema propioa ereasmatu dute.

Bi aldetan banatzen da akuarioa; aldeatlantikoa eta alde tropikala. Lehen aldean,besteak beste, Abrako lehen bi miliatanaurki daitezkeen animalia eta landaretzadago ikusgai; bertoko itsas zaldiak, arrain-gorriak, muxarrak, hamarratza, hamaikakoloredun anemonak, algak... Tropikalean,ostera, itsaso urrunetako arrain koloretsu

Fernando Gorostiaga, Abra Aquarium-aren zuzendaria

eta landare bitxiak.Abra Aquariumen zuzendari den Fer -

nando Gorostiagak 10. erakusleihoa du go -gokoen; zenbatu ere ezin diren koloretakoanemonak daude bertan. Gorostiagaren esa-netan udaberria da bisitarako sasoirik onena,natura ernegai dagoenean, baina ezberdinta-suna antzemateko orain joan beharra dago. m«125.000 litro ur 24 urontzitan

banatuta, Atlantikoko etatropikoko 300 espezie ikusgai»

INFORMAZIO GEHIGARRIA• Ordutegia: Egunero goizeko 10:00etatik

arrastiko 20:00ak arte, eten barik.• Prezioa: 7 euro, erretiratu eta ikasleek

6 euro, eta umeek 5 euro.• Ikusgai dagoena: Abrako, Atlantikoko eta

itsaso tropikaleko arrain eta landaretza ugari.• Informazioa: www.abraaquarium.com

edo 94 491 46 61 telefonoan.

Santa Eugeniako obrak

Fadurako garagardotegia

APARKALEKUAK GETXOZTARGUZTIENTZAT

Areetan (Mesedeetan) eta Erromon (SantaEugenian) eraikitzen ari diren lurrazpikoaparlekuetan, Getxon erroldaturiko biztan-le guztiek izango dute leku bat lortzekoaukera. Orain arte, bi auzoetako bizilagu-nek soilik zuten horretarako aukera. Halaere, udalak adierazi duenez, Areetan ezdago ia lekurik. Bestetik, kanpoko merka-tari eta langileek ez dute leku bat eroste-ko aukerarik, udalerrian erroldaturik ezbadaude, bertan lan egin arren. Lekuak15.025 eurotan salduko dira, BEZ barik.

GARAGARDOTEGIA BOTA,APARKALEKUA EGITEKO

Fadurako garagardotegiaren lekuan apar-kaleku bat egiteko asmoa du Getxokoudalak. Pisu biko aparkalekua izango li-tzateke eta doan erabiltzekoa. Bestalde,garagardotegiaren eta ondoko bi kafete-gien ustiaketa beste enpresa bati esleituzion udalak duela 12 urte. Apakalekuarenproiektua dela medio, kontratu hori ber-tan behera utziko du udalak. Ondorioz,10 urtean bertan lanean egondako 13langile langabezian geratuko ei dira.

Mahaingurua osatu zenLurralde-Plan Partzialaz jarduteko

Diputazioko Bilbao MetropolitanorakoLurralde-Plan Partzialak batzen dituenproposamenak aztertu ondoren, udal ba -koitzak egitasmoaren kontrako edotaaldatzeko arrazoibideak aurkezten ditu.Halaxe egin du Getxoko udalak, etahorren inguruan sortu den jakinmina delaeta, mahaingurua antolatu zuen GetxoBizia plataformak. Algortako Kultur-Etxean prestatu zen eztabaidaguneanChristian Reinicke (Getxo Bizia), Fer -nando Hevia (Aralar), Andres Uriarte(EAJ), eta Fernando Burzako (EA) batuziren areto betearen aurrean berba egiteko.

Urte bi barru indarrean sartuko denLurralde-Plan Partzialaren helburua Di -pu tazioak inguruaren eta azpiegituren an -to lamenduaz duen ikusegia udal bakoit-

zak duen egitasmoaz bateratzea da.Udalaren egitasmoa 2001ean onartu zen:HAPO. Orain HAPO eta Lurralde-PlanPartziala bat etortzea lortu behar dute.

Diputazioaren planak aurreikustenduen etxebizitza dentsitatea areagotzekoproposamenarekin bat dator Udala. Batezere, eraikiko liratekeen 8.500 etxebizitze-tatik %65 babes ofizialekoak izango lirate-keelako. Hala ere, Lurralde-Plan Partzialaaldatzeko arrazoibideak ere aurkeztu berriditu Udalak; Unbeko Korridorearen laneilehentasuna ematea eskatu du, metroaudalerri osoan lurperatzea eta AndraMarin geltoki bat egitea, Martiturikoindustri parkea 20 hektareakoa barik50ekoa izatea, eta azkenik, Aizkorrikopinudian ez eraikitzeko eskaria egin du. m

Mahainguruan jardun zuten lagunak

Page 7: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK13

[getxo]

Getxoko Andra Mari Zerbitzu Estazioa

Bilbo-Plentzia errepidea 18. kmGetxo / Tel: 94 430 15 00

Txartel hauaurkezten baduzu %50eko deskontuaizango duzu zure

autoaren garbiketan

"

Arene Azpi 15-48990 GETXO(Bizkaia)Tel.:94-4305478-Faxa: 94-4305477-e.mail:[email protected]

IKASMAILAK (1-16 URTE)• Haurtzaindegia• HH, LH eta DBH• Gela bereziak: Txikientzako logelak, psikomotrizitatea,

liburutegia, Mundi Lab, laborategia, teknología, musika, informatika-ADSL (ekipo guztiakinternetara konektatuta).

ZERBITZUAK• Haurtzaindegi laborala (2-5 urte): 7:30-19:00• Jantokia• Autobusa (Getxo, Berango, Urduliz, Leioa, Areeta,...)• Aniztasunari arreta berezia: psikologoa, auxiliarrak, terapeutika irakasleak, orientatzailea,...• Liburutegi gidatua• Eskolazkanpokoak: ingelesa, pianoa, solfeoa, baleta, trikitixa, korala, kirolak,...• Udako eskaintzak: haurtzaindegia, egonaldiak, ingelesa ikastaroak

“HAZIZ HAZI, HEZI”

EUSKARAK GETXON BIZIDUEN EGOERAAZALTZEN DUENLIBURUXKA KALEANGetxon gaur euskarak bizi duen egoerarenberri eman zuen abendu aldera UdalekoEuskara Zerbitzuak, eta orain liburuxkabatean argitaratuta aurki daiteke. Orain urtebatzuk beste azterketa soziolinguistiko bategin zen, baina gauzak aldatu dira ordutikhona; beraz, egungo egoera zelakoa denerakusten du “Euskarak Getxon baduetorkizunik II” liburuxkak. Horregaz bat,udalak onartu berri duen EuskaraBiziberritzeko Getxoko Plan Nagusiarennondik norakoen azalpena ere irakurdaiteke bertan. Gure aldizkariaren Getxokoharpidedunek doan jasoko dute informazioaeta liburuxka hori UK ale honegaz.

URAZPIKO ARGAZKIAKSATISTEGI TABERNAKOERAKUSKETA BERRIANKantauri itsasoko, Kanariar eta Maldivairletako itsas hondoen, Itsaso Gorriaren etabi lakuren argazkiez osatua da AlgortakoSatistegi tabernako erakusketa berria.Scuba Du klubeko kide Alex Iturratehondarribitarrak egindako argazkiak dira, 21bat guztira. Lehen planoak dira argazkigehienak, irudietan arrain eta uretakoanimaliak ageri direla. Argazkietatik bibesterik ez dira ur-gozoak eta biak, gainera,izoztutako bi lakuren irudiak dira. Iturraterenerakusketa apirilaren erdira arte egongo daikusgai Satistegin.

Argazkian, San Nikolas Ikastolako abeslari eta musikari taldea

Otsailak 4,martiriari gorazarrea22 taldetik gora ibili dira Santa Agedari abesten

Otsailak 5 betetzen dituenenan SantaAgeda laudatzen da Euskal Herri osoan.Alabaina, bezperan jasotzen du martiriakomenaldirik entzutetsuena. Makilen kol-peek gidatzen dute erritmoa eta gizon-emakumeen eztarriek jartzen dute letra etagoxotasuna. Eskuetako poltsan, berriz,diru-eskaria dakarte, eta bihotzetan, herria-rentzako bake eta zorion nahiak.

Urtero legez, Getxo aldean Santa Age -dako kantu saioa antolatu zuen Kultur-Etxeak. 22 abeslari talde baino gehiago ibili

ziren martiriari omenaldia eskaintzen.Algortakoek Geltoki Plazan eta Erromo-Areetakoek Xake Plazan abestu zuten.Kantatu beharreko lekuetan sama gozatuondoren, talde guztiak batu eta denek bate-ra abestu zuten San Nikolas plazan. Taldebakoitzak 95 euroko dieta jaso zuen.

Usadioari jarraituz makilak goian etaeupaka amaitu zen aurtengo Santa Agedabezperako kantu-saioa. Belarri batzuentzatia martirioa izan bazen ere, sama askorengozagarri da urtero Santa Ageda bezpera. m

[getxo]

Getxotik pasatzen diren ibaiak urteosoan garbi edukitzeko nahia du uda-lak. Horretarako, hitzarmen bat egite-kotan dago udalerrian garbiketa zerbit-zuaz arduratzen den CESPA enpresa-gaz. Hitzarmena gauzatutakoan, enpre-sak bere gain hartuko luke udalerritikpasatzen diren ibaiak urte osoan garbiedukitzeko ardura. Etengabeko garbi-keta eta mantenua egin beharko lituzke;bazterretan dauden landaretza eta beste-lako objektuak kentzea eta eramatea(berriro ibaira itzul ez daitezen) izangolitzateke CESPAren eginbeharra.

Orain arte, garbiketa lan hauekurtean birritan besterik ez ziren egiten,eta udalerrian lorezaintzaz arduratzenden zerbitzuaren -Segema enpresa- eskuzegoen egiteko hori .

Bestalde, Bolueko Hezeguneko ibil-bideak ere konpondu eta zaindu guraditu udalak, eta eginbehar hori esleituberri du, 5.332 euroan. m

12UK

IRAUPEN ESKIKOASTEBURUPASA JACANBizarralepoan Elkarteak asteburu baterakoirteera prestatu du elurretara, Somport-era(Jaca). Martxoaren lehen asteburuan egingoda; hala ere izena emateko epea otsailaren16tik 26ra artekoa da. Bazkideentzako pre-zioa 100 eurokoa da eta gainontzekoentza-koa 125 eurokoa. Irteerak zera eskaintzendu: autobusa, egonaldia, 2 gosari, afari bat,forfaitak, ekipo osoaren alokairua eta egune-ro 2 orduko ikastaroa euskaraz. Irteera mart-xoaren 5ean Telletxe kaletik (kirikiñotik)8etan. Harremanetarako: 94 491 43 57

Ibaiak garbiurte osoan

Gobela ibaia Aldapa auzoan

—Zertan ibili zinen beharrean?—FAOrentzat egin dut lan, Genero etaKomunikazio alorrean. Lan egiteko moduaezberdina da han, xuabe-xuabe bizi dira. Zuhemengo nerbioagaz zoaz, hemengo lan egite-ko ereduagaz, eta askotan desesperatu egitenzara hango patxadaz. Denetarik egin dut;prentsaurrekoak prestatu, proiektuak egin,IHES kontuetan ere aritu naiz... —Txirotasuna eta HIESa sarri lotuta doaz.—Jendea ez dago kontzentziatuta eta 5-10urte barru arazo latza izango dute. Mugakidediren Honduras eta Costa Rican arazoa larriada benetan.—Zer ikusten da Managuako argazkian. —Hiri arraroa da, handia eta zabala. Milioibat biztanle inguru izango ditu. Mendixkabatetik begiratuta, ez da hiria ikusten, arbolakbesterik ez. Munduan falla arkitektonikogehien duen hirietakoa da: orain dela 30 urtelurrikara ikaragarria gertatu zen eta hiri osoa

Argazkian, Zigor Uribe-Etxebarria

Urte bi eman ditu Nikaraguan, etaGabonetan itzuli berria da. ZientziaPolitikoak ikasi eta GarapenerakoKooperazioko master bat egin zuen.Horren bitartez, Jaurlaritzak eskaintzenduen beka bat jaso eta NazioBatuentzat beharrean egon daManagua hiriburuan. Noizbait haraitzultzeko itxaropenagaz, Algortan bizi

lurpean geratu zen. 30 urtean behin lurrikaragogorra izaten ei dute: orain ere zain daude.Dena berria da; eraikin txikiak, etxolak...Edonon eraikitzen dituzte, ezelako baimenbarik. Bestalde, urtero euriteak izaten dira, etaazpiegiturarik ez dutenez, uriolak. Behin guriere ura kotxearen gainetik pasa zitzaigun.Amerikako bigarren herri pobreena da. Po -breziaren alde txarrena ohitzen zarela da, desko-nektatu egin behar duzu hori ez gertatzeko.—Zer dakigu Nikaraguaz? Eta haiek gutaz?— Oso gutxi. Han gutaz ETA eta koope-ranteak. Ez dute argi non dagoen EH, uhar-te bat dela uste dute. Guk Frente Sandinistade Liberación Nacional eta Sandino.—Bitxikeriarik izango duzu kontatzeko.—Asko. “Secuestro express” bat izan genuen;gure bizilagun bat bahitu zuten. Pistola lepoanjarrita, kotxera sartu eta diru-txarteletik diruaateratzera behartu zuten. Bestetik, polizia zure-

ra etortzea gura baduzu, aurretik gasolina utzibehar diezu komisarian... Baina ez da hain bel-durgarria, segurtasun kontuekin hasieran ikara-tu egiten zara ez duzulako hiria ezagutzen,baina ohitu eta gero, lasai bizi nintzen han.—Zelan dago egoera politikoa?—Aldi berezia bizi dute. Lehen aldiz, presiden-te bati inmunitatea kendu eta epaitu dute.Jendeak sandinisten alde edo kontra bozkatzendu, ez dago beste alternatibarik. Hala ere, san-dinisten buru asko aberatsak dira orain; ustel-duta daude, jendea oso kritikoa da eurekaz.—Hizkuntza aldetik zelan moldatu zinen?—Gaztelania da, baina kostatu zitzaidan. Nireustez gaztelaniarik abertsena dute; gauzak izen-datzeko berba kopuru oso handia dute.—Zer ez duzu sekula ahaztuko?—Utzitako lagunak. Itzultzea gogorra izan zen:neskalaguna hemen ez banu, ziurrenik hanegongo nintzateke. m

Zigor Uribe-Etxebarria > Nikaraguan egondakoa

“Pobrezia egunero ikusteak duenalde txarrena ohitzen zarela da”

«Nikaraguakoek gutaz, ETAeta koperanteak besterik ez

dute ezagutzen»

Page 8: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

[leioa][leioa]

14UK UK15

Kasune 9 • Tel./Fax: 94 431 98 0648990 ALGORTA

[eraikuntzak] [etxeetako berrikuntzak] [gremioen koordinaketa]

Alangoeta 8 (Euskal Herria kalearekin bat) Tfn.: 94 491 23 79Algorta

etorrietaikusi!!

& 94 430 52 00 Kasune, 18 • ALGoRTA

SeRViTeC

¥ MARKA GUZTIAK¥ 24 ORDUTAN ERANTZU-NA¥ 3 HILABETEKO GARAN-TIA¥ 25 URTEZ ZURE ZERBIT-

ETXEKO?ELEKTROTRESNEN?KONPON -

Liher Gaubeka eta Aisa Bringas Leio akoLausoan kultur elkarteko kideak dira.Zenbaitek Aritz Garcia eta Vanessa Gon -zalez izenekin ezagutuko dituzue, baina“mundu honetan arrakasta izateko izendeigarriez janztea beharrezkoa” omen da.

Kexu dira antzerkiaren egoeraz. Aldebatetik, leku gutxitan ikus daitekeelako,eta bestetik, garestia izaten delako. “Ger -tatzen dena da antzerkia ikusteko Arria -gara joan eta 60 euroko dirutza or daindubehar duzula”. Horregatik, euren helbu-rua antzerkia herriari hurbiltzea da, “gizaantzerkia edo antzerki soziala” eginez.

Lausoan elkartea osatzen duen bikote

hau balioanitza da erabat. Izan ere, bienartean denetarik egiten dute. “Ipuin kon-talariak, antzerkiak, pailazoak, kontzer-tuak, lantegiak, muntaiak... denetarik egi-ten dugu”.

Duela urte bi sortu zuten elkartea, eta“oraindik merkatuan murgiltzen” badabilt-za ere, dagoeneko herri askotan egin duteantzerkia: “Euskal Herri osoan ibili gara.Derio, Zumaia, Algorta, Bilbo, Donostia, ...eta Kantabrian ere bai”.

Kultur alorrean Leioako egoera ondoikusten dute, “gero eta gauza gehiago egitendirelako”. Hala ere, “umeei zuzendutakoekimen gehiagoren beharra” ai patu dute. m

Liher Gaubeka eta Aisa Bringas > antzezleak

Giza antzerkia

Argazkian, Aritz Garcia eta Vanessa Gonzalez

Iparragirre etord. 90 (Avanzada) • LEIOA • Tfno. 94 480 41 15 Fax: 94 480 41 83e-mail: [email protected]

ERA GUZTIETAKOERROTULOAKegiten ditugu

udondoudondotabernataberna

eguneko menua eta afariak

Lehendakari Agirre,2T: 94 463 00 45 - LEIOA

Ezkerrean baserria bota eta geroko irudia. Eskuinean, Bidekurtzio baserria aurten

Agur Bidekutzio! Iturribide kalean, etxegaraien itzalpean, auzoko nekazari iragana go -gorarazten zuen Bidekurtzio baserriak. Joanden ur ta rrilaren 20an eraitsi zuten, berarenlekuan plaza eta lurpeko aparkalekua egiteko.

Juli Mendietak eta Ricardo Egigure nek,baserriaren azken bizilagunek, “pena handiaz”bizi izan dute hau guztia, baina etxeko andre-ak, sendotasunez, negarrik ez duela egingoziurtatu digu. Hainbat urtean ne kazaritzarakoerabilitako lanabesek ere –gol dea, arka parea,sagardo prentsa...– baserria utzi behar izan

dute. Julik dionez, “gehienak lagunei oparitueta baten bat udaletxeari eman diogu errotazaharrean edo Mendibile Jauregian jartzeko”.

Udaleko agirien arabera XVIII. mendehasierarako “Vidacursio” izeneko baserria ba -zegoen Leioan; beraz, 300 urtetik gorako his-toria zeukan apaizaren etxea ere izan omen zenBidekurtziok. Azken mende luzean Men -dietatarren baserria izan da. Halaber, familia-ren hiru belaunaldi bertan munduratu ziren,“Ni hemen jaiotakoa naiz eta neure aita etaaitite ere hemen jaio ziren”.

Leioaren itxura zeharo aldatu da azken70 urteotan. “Hori guztia belardia zen, etahan urrutian baserri pare bat zegoen” dioskuJulik autoz gainezka dagoen errepidera sei-nalatuz. Mende hasierako industrializazioaklehenago eta 60ko hamarkadan Leioakobiztanleriak izan zuen hazkundeak geroago,irauli egin zuen nekazari herria zenaren itxu-ra. Gaur egun, etxebizitza handiek eta erre-pideek hartu dute zelaien eta baserrienlekua. Bidekurtzio baserria ez da salbuespe-na izan. m

Bidekurtzio baserria eraitsi duteBaserriak 300 urtetik gora zituen. Orain plazaeta lurpeko aparkalekua egingo dituzte beraren lekuan

— 0 eta 16 urte bitartean kalitatezko hezkuntza euskalduna.

— Ingelera 4 urtetik aurrera.

— Frantsesa dbHn.

— Zerbitzu ugari: autobusa, jantokia (sukaldea bertan), merienda.

— Eskolaz kanpoko ekintzak: musika, gitarra, adierazpena, saskibaloia, eskupilota,

panderoa, bertsolaritza, euskal dantzak...

— Frontoia, futbito zelai estaliak, berdeguneak...

Artatza Auzoa 84, LeioA • Tlf: 94.464.23.64 / 94.464.33.07 • e-mail: [email protected] • www.ikastola.net/ikasweb/leioa

Page 9: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK17

[erandio]

Txakurren gorotzak1.500 euroko isuna txakurra lotu barik darabilenari

Txakurrak lotuta eroatea eta gorotzakjasotzea jabeen betebeharrak direlagogorarazi du Udaleko Osasun SailakAstrabudua, Altzaga, Lutxana etaErandio Goikoako hainbat lekutan ja -rritako seinaleen bidez. Seinaleekinbatera zakarrontziak ere jarri dituzte.

Eta jabeak ohartarazi ondoren,zigorrak ere etorriko dira, eta ez nola-nahikoak ere: 300 eta 1500 euro arte-ko isuna jaso dezake txakurra lotubarik darabilenak, eta 30-60 euro arte-koa txakur gorotza batzen ez duenak.Ez da hori kontu berria, izan ere, azkenurteotan hainbat isun jarri dute, bainabadirudi aurrerantzean estuago hartu-ko dituztela betebehar horiek betetzenez dituztenak.

Erandion 1.550 txakur daude gaur

egun erroldatuta, eta kopurua gorantzdoa. Izan ere, txakurrak erroldatzea de -rrigorrezkoa bada ere, udaleko teknika-riek uste dute oraindik %30 bat txipbarik eta erroldatu barik daudela. m

«Erandion 1.550 txakurdaude erroldatuta etakopurua gorantz doa»

AURRERA DOAMERKATARITZANEUSKARA SUSTATZEKOKANPAINA Merkataritzan euskararen erabilerasustatzeko asmoz 2002an hasitakokanpainari jarraipena eman dio Udalak.Oraingoan katalogo bat argitaratu dute etadendaz denda egindako bisitetanitzulpenak, txartelak eta merkataritzahiztegitxoak eskaini zaizkie Erandiokodendari zein tabernariei. Eskari asko jasodu Euskara Zerbitzuak eta une honetaneskatutako materiala banatzen hasi da.Horietako batzuk taberna eta dendetandaude dagoeneko.

IDAZKARI LANPOSTUABETETZEKO EZ DUTELAEUSKARARIK ESKATUKOSALATU DU LABSINDIKATUAKErandioko Udalak hizkuntza eskakizunenlehenengo plana egin zuenean, 1990ean,derrigorrezko laugarren HizkuntzaEskakizuna jarri zion idazkari lanpostuari.Artean lanpostua bete barik zegoen etagaur egun ere hala dago, inguruko bestehainbat herritan legez. Orain, euskarajakiteko derrigortasuna kentzea erabaki duUdalak, kontuan izanda, alde batetik,lanpostu hori betetzen duenak jendearekinizaten duen harremana, eta, bestetik,Idazkaritza Sailaren izaera, hau da, izaeraorokorreko administrazio atala dela eta ezjendaurrekoa.

Horren aurrean, Udalean gehiengo osoaduten EAJ eta EA-ko alderdikideenjokabidea salatu du LAB Sekzio Sindikalak,idazkariak Udalaren jarduera osoabaldintzatzen duela eta hartutako erabakiaeuskararen erabilera normalizatzeko bainoeragozteko neurria dela adieraziz.“Idazkariaren eskuetatik pasatzen diraudaletik kanpora doazen eta kanpotikudalera sartzen diren idazki guztiak, bera daaginte batzordeko eta Plenoko gorabeherakjasotzen dituena, bera da udaladministrazioak sortzen duen harremansarearen ardatz nagusi. Lanpostua betetzenduenari euskaraz jakiterik eskatzen ezbazaio, harreman horiek guztiak gaztelaniazizateko derrigortasuna ezartzen digute udalagintariek. Horregatik, hartutako erabakiabertan behera uzteko eskatzen diegu EAJrieta EAri”.

altzagaikastola

erandio bhi

HAUR HeZKUNTZA (2-6)

LeHeN HeZKUNTZA (6-12)

BiGARReN HeZKUNTZA (12-16)

Garraioa etajantokia

Eskolaz kanpokoekintzak

kukularra bidea, 8 • tel.HH-LH: 94 467 17 05 • dbH: 94 467 15 13 • Faxa 94 467 09 36 • 48950 ERANdIo

16UK

[erandio]

Kantagunea Santa Agedaren ingu-ruan sortu zen orain bost urte, etaikastolan sortutako ekimena izanarren, edonork ditu kantagunekoateak zabalik euskal kanta zahareta berriak ikasteko. Josu Zarateda taldearen ardatz nagusia.Kantuez gozatzeko, gure herrikohistoria eta bizipenak ezagutzekoeta herria girotzeko asmoz biltzendirela azaldu digu.

Aurrekoetan bezala, aurten ere SantaAgeda bezperan Altzagako kaleetan ibilidira Kantagunekoak, aterik ate ohiturazaharra berritzeko betiko koplak kantat-zen. “Bertsio asko eta asko dago bai na guktxikitandik entzun ditugun eta gurean eza-gunenak diren bertsio biak kantatu ditu-gu”. Diru-eskatzea ere ezinbesteko osaga-rria dugu ohitura horretan: Kantagu -nekoek lortzen duten dirua ikastolako az -ken kurtsoko ikasleek geroago egingoduten ikasbidaiarako izaten da.

Josuk esan digunez, kantak ikasteazgain, aukera ederra eskaintzen du Kan -

taguneak euskal mundua ezagunegia ezdutenak hartara hurbil daitezen, kantua-ren bidez ere hainbat gauza ikasten baitaia-ia konturatu gabe. “Euskal kantutegiaaltxor aberatsa dugu eta bere baitan du gor-dea gure senaren zati bat. Era eta gai asko-tako kantak ditu: seaska-kantak, epikoak,amodiozkoak, eguneroko bizimoduari da -

gozkionak, tokian-tokikoak... eta horienbi tartez historia, ohiturak, aintzinako bizi-moduak, itxaropenak... uste duguna bainogehiago irakasten digute”.

Bestalde, jendearengan kantu zaleta-suna piztea lortzen badute, askoz hobe.Edozein bazkari, afari... kantuekin amaituohi zen orain dela gutxi arte, baina gauregun apenas entzuten dira inon kantuak.Hori litzateke beste helburua, herriagirotzea, alaitzea...

Beraz, hilabetero, lehenengo ostegu-nean, zita daukagu gure kantuekin. m

Mikel Urriz >

Iritzia Kantatzen duen herriaez da hiltzen

Kantagunea-ko kideak. Kameratik hurbilen, Josu Zarate

«Partehartzea bultzatzeada helburua, ez abesbatza

formala osatzea»

Badira hiru hilabeteTxorierriko autobideazabaldu zutela, eta,beharrera askoz arina-go ailegatzen naizelaaitortu behar badut

ere, kritika egin behar diet ForuAldundiko arduradunei. Gaurkoanez naiz autobideak bultzatzen duenekonomia-garapen ereduari buruzarituko, ez eta Bizkaiko lurraldeantolaketan duen eraginari buruzere. Gaur, autobideko seinaleengaineko gaitzespena adierazi nahidut, toponimiari eta ingurua eza-gutzeari gero eta ardura gutxiagoeskaintzen zaiolako.

Erletxe eta Erandio (batzukLeioa diote) bitartean dagoen hara-na da Txorierri, eta, alde horretatik,egokia da autobideari izen horiematea, bi puntu horiek lotzen bai-titu. Baina, ulertezina egiten zaitErandiora eroango gaituen bidea-ren seinalerik inon ez aurkitzea.Bistan dira Larrabetzu, Lezama,Zamudio, Derio, Sondika, Loiu,Leioa, Getxo, Barakaldo etaSantanderrerako seinaleak; ezordea, Erandio adierazten duenik,Makro eta Carrefour supermerka-tuetarako bideak ondo seinalatutadauden arren.

Gainera, bi hilabetez edo,Derio eta Zamudio artean “Ongietorri Txorierrira” opatzen zidanargizko seinalea sufritu dut.Erandio, Loiu, Sondika eta Derio ezal dira, bada, Txorierri?

Eta hori guztia gaixotasun sin-tomatiko baten aztarna baino ez danire uste apalean: axolagabekeria.Izena eta izanaren arteko loturadesitxuratzen dute. Mamia kendunahi diote izenari. Txorierri autobi-dea baino askoz gehiago da, hain-bat herriren arteko harremanetarakoespazio naturala da eta errealitatehori ezagutarazteko baliagarri izanbehar luke izen hori daroanak. 4

Txorierrikoautobidetik kanpoutzi dute Erandio

Page 10: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

18UK

[sopelana]

Tlf. 94 676 03 28

Bentatxu, 248600 Sopela

UK 19

GO IZEAN

Prentsa - Fruitu lehorrak - Aldizkariak - Litxarreriak

Orduña Mendatea 1T: 430 22 13

GETXO

Telletxe 13T: 460 02 88ALGORTA

ÒGozoki eta prentsa, gutxi denik ez

basagoiti, 55 behea

t.: 94 460 09 62 / 66

Faxa: 94 460 0966

48990 ALGORTA

[email protected]

www.inmoeginkor.com

INmobILIARIA

BasurtoAlgorta S.L.

altzariak

LEHEN, ORAIN ETA BETI• 1970az geroztik altzariak diseinatzen.• Orain ere, armairuak neurrira.• 200 m2ko erakusketa berria: Telletxe 4 (T: 94 460 71 62)

Zatoz!Telletxe 15 • Algorta • T: 460 42 44

Gatzarrine z/g. SopelanaTfnoa.: 946760266 - Email.: [email protected]

“SOPELANA GUREA” ALDIZKARIAK HERRIAGAZLOTURA DUTEN ARGAZKIAK BILDU GURA DITU Sopelanako herria gaitzat hartuta argazki-bilduma osatu nahi du Sopelana gurea aldizkariak. Horidela eta, gaiagaz lotura daukaten argazkien eskaria egin du udaleko web-orri ofizialaren bitartez.Pare bat hilabeteko epea zabaldu du helburu hori betetzeko. Argazkien sustraiek Sopelanan egonbehar badute ere, argazkiak edozein azpigaitakoak izan daitezke: jaiak, tokien irudiak, paisaiak,pertsonak, taldeen argazkiak... Era guztietako argazkiak dira ongietorriak. Bestetik, argazkiak antzinaateratakoak zein gaur egungoak izan daitezke: orotariko argazki eskean dabil aldizkaria.Sopelanagaz lotura duen argazkiren bat badaukazu, eta argazki bilketa honetan parte hartu guraizanez gero, hurrengo helbide honetara bidal zenezake zure argazkia: [email protected]

Mendiaren harrizko paretetatik goraegitea ez da egun biko lorpena, baizik etaordu zenbaezinetako lana. Eta hormangora egiteko bideak zabaltzen direnmoduan, bide horiek egiteko entrena-mendua behar da. Udako eguraldiak etaeguzkiaren argiak mendira, arkaitzetaraeta harrizko hormetara deitzen ditu eska-lada zaleak. Nora doaz, baina, udako egu-raldirik, eguzkiaren argirik ez dagoenean?

Harrizko pareta itxura duten egituraartifizialetan entrenatu behar dute.Bizkaian, batez ere gure eskualdean, horre-lako lekuak, publikoak, esku bateko hatza-marrez zenbatu daitezkeela kexu dira zale-ak. Egoera hori ondo ezagutzen du IgorFernandezek. Lagun batzukaz batera, ro -kodromo eta “bulder” falta (eza) zegoela

eta, 100 metro koadroko areto bat egoki-tu dute entrenatu ahal izateko: hiruzpalau urteko izerdia, eta ez paretan gorabotatako izerdia. Astean bitan batzen diraorain euren bulderrean 5-10 bat lagun,goraino heldu ahal izateko entrenatzekoasmoz. Alabaina, eurak ez dira lokalarenjabeak, salduko balitz kalean geratukoliratekeela esan zigun Igor Fernandezek.

Sopelanako udalarekin berba egiteadaukate orain buruan, egoera konpontze-ko laguntza eskatzeko. Hala ere, ez duteitxaropen handirik, beste herri batzueta-ko ahaleginek porrot egin dutelako. Gaz -teentzat alternatiba moduan aurkeztugura dute. Bideak zabaltzen dituzteharrizko hormetan, orain hormari bideaegiteko laguntza eskatzera doaz. m

“Bulder”-eko paretan gora, entrenamenduan zebiltzala aurkitu genituen

Eskalada egiteko horma barikGazteentzat alternatiba legez aurkeztu nahi dute

www.sopelana.net

[sopelana]

Proeiktu berriak ditu eskuartean So -pelanako udalak; Atxabiribil inguruetarakoeta Sopelana eta Urduliz mugatzen di tuenSanta Mariñe inguruetarako.

Atxabiribilerako proiektuak hondartza-raino doan oinezkoen pasabidea, eskaileraberriak jartzea eta espaloi berri bat eraikitzeaaurreikusten du; ekainerako amaituta egon-go litzateke. Horren albotik, beste proiektuberezi batek (Aldundiaren diru-laguntzajasoko luke), aparkalekuko irteera eta sarrerabideak hobetzeko bidegurutze biribila aurrei-kusten du, eta amildegiko tokirik hurbilena,El Peñon ingurua, oinezkoentzako soilik iza-

tea, bertan ezingo litzateke kotxerik utzi.Bigarren proiektu hau 2006rako gauzatzeaespero du udalak.

Santa Mariñeko proiektuaSopelana eta Urduliz mugatzen dituenSanta Mariñe haitz-gunetik trekingerakobidexidor bat egiteko asmoa azaltzen duproiektuak. Bi herrietako udalek adostudute bakoitzak bere aldea egokituko duela.Sopelanako aldea Santa Mariñe egunerakoamaitzea gura dute, uztailaren 20rako.Bestetik, hilerri ondoko bidea zabalduko eidute. Lorategitik gorakoa da trekinerako.

Berriztatze proiektuakAtxabiribil inguruak berrantolatzea eta SantaMariñen treking-bidea aurreikusten dute

Urduliz eta Sopelana batuko ditu bidexidorrak

Liburutegiaere jausi dasarean Sopeloztarrek udal-liburutegian zerliburu dagoen etxetik begiratu dezaketeorain. Li burutegian eskura zein liburudaukaten jakiteko sarera konektatubesterik ez dute egin behar. Izan ere,udalaren web-orrialde ofizialean(www.sopelana.net) liburutegiagaz bategiteko esteka jarri berri dute.

Liburutegiarekin zuzenean harre-manetan jartzeko aukera ere badagomezu elektroniko bitartez.

Horrenbestez, bilatzen zabiltzanliburua Sopelako liburutegian dagoe-nentz jakiteko ez duzu bertara hurbildubeharrik izango. Bestetik, hurrengohilabeteetan zerbitzu hau hobetu etazerbitzu berriak jartzeko asmoa dutelajakinarazi dute udaletik. m

• Hezkuntza integrala

urte 1etik 18ra artekoa

• Irakaskuntza eta hezkuntza

• Informazioa eta partaidetza

• Eleaniztasuna

• Esperientzia eta berrikuntza

Page 11: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

T A P I Z T E G I A

D E K O R A Z I O A

E R A K U S K E T A

ETA TAIERRAK

Basagoiti etorbidea 32Tf: 460 90 31

48990 ALGORTA

ER-1891/2001 CGM-02/006

KLIMATIZAZIO

INGENIARITZA

INSTALAZIOA

MANTENIMENDUA

Otxandategi tar Simon 114

48640 Berango, Bizkaia

tel. 94 668 15 51

Taxa. 94 66829 92

e-mail: [email protected]

[herriak]

UK2120UK

JULIA DIEZEK BERELEHEN LANA AURKEZTUDU URDULIZENBiografias de nadie liburua aurkeztu zuenJulia Diezek iragan hilabetean, bizilekuduen Urdulizen, udalerriko kultur etxean,hain zuzen. Biografia nobelatua ei daliburua, oinarrian aborto baten gertaeraduen fikziozko istorio bat. Hogeita hamarurte idazten eman ondoren, azkeneanbere liburu bat argitara ematea lortu duJulia Diezek. Etorkizunari begira bestelakoproiektuak ere ba omen ditu, etadagoeneko lanean hasia da.

LUZ ARDIDEN-ERAIRTEERA ANTOLATUDUTE GORLIZTIKGorlizko Kultur Etxeak elurretara bidaiaantolatu du otsailaren azken asteburura-ko. Luz Ardidenerako irteera otsailaren27an egingo da autobusez, eta itzulera29an. Bidaiak 146 euroko prezioa du, etahurrengo hornidura hartzen du bere bai-tan: autobusa, Londres hotelean egonal-dia, ski-pistetarainoko igogailuak, gidaria,bi gosari eta afari bat. Hala ere, Gorlizenerroldatuta egon eta parentesi arteko bidata hauen artean jaio direnek (1974-01-01 eta 1989-12-31) merkeago izango dutebidaia: 73 eurotan. Izena emon gura dute-nek Gorlizko Kultur Etxean eman beharkodituzte datuak edo telefono honetaradeitu: 94 677 40 00

Plentziako udaletxean dago ikusgaiIñurrategi anaiek munduko tontorrikaltuenetan ateratako argazkien erakuske-ta. BBK-k babesturiko erakusketa ibilta-ria da eta Plentzian egongo da martxoa-ren 25 arte. Hire Himalaya da erakusketa honen

izenburua, eta lelo beragaz, argazki era-kusketaz gain, liburu bat eta sari garrant-zitsuak jaso dituen ikusentzunezko do -kumental bat aurkeztu ditu AlbertoIñurrategik. Munduko mendirik altue-nen irudiak, hamalau zortzimilakoen ton-torrak, bertatik ikusten diren hodei eta

eguzkia, eta bertako herrien begirada. Mendien lilura eta ikara batzen duen

lana. Felix alboan zuela egin zituenAlbertok 12 tontorren argazkiak. Azkenbiak ordea, anaia Gasherbrum II-an utzizuela gogoan zuela. Anaiari eskainia etaharen omenez sortu da Hire Himalaya. m

Erakusketan ikus daitezkeen irudi bi

Hire Himalaya erakusketaIñurrategi anaien begiek ikusitakoa, Plentzian

Jose Unzurrunzaga Astigarraga

HORTZ?KLINIKAHORTZ?KLINIKA

Tel.& Faxa: 94 460 06 21Andikoetxe 2, behea ezkerra

ALGORTA

basagoiti, 55 behea

t.: 94 460 09 62 / 66

Faxa: 94 460 0966

48990 ALGORTA

[email protected]

www.inmoeginkor.com

INmobILIARIA

BEROGAILU ETA ITUR-

T: 430 53

Sarrikobaso 15

[berango]

eta. Fa kunek horrela ikusten ditu euskaldu-nak: “Nortasun propioa eta gogorrekoak, etasentimenduak gehiago adierazi beharko zeni-tuzkete”. Nortasun gogor hori mirestenduela aitortu zigun, eta baliteke horregatikmaite izatea Euskal Herria eta euskara. Eus -karaz pentsatzea da aurrez aurre duen amet-sa. Euskara ikasi nahi duenari aholku hauematen dio: “gogoak izan behar dira, benetanikasi nahi; ez bultzatuta edo behartuta egin,gogoakaz lortuko duzu”. m

Barnetegia (ETB-1) saioko argenti-narra da Fakun, Berango du bizile-ku eta hil honen amaieran 32 urtebeteko ditu. Kazetaritza ikasketakhasi zituen Buenos Airesen, bainalanbidea ezagutu eta ikasketakuztea erabaki zuen. Bost urte zitue-la, Madrilera joan zitzaien aita,Argentinak bizi zuen diktaduratikihesi. Ondorioz, txikitatik hamaikaalditan gurutzatu du Atlantikoa.Gaztetan River Platen zalea zen.

Musikak erakarri zuen euskal mundura,euskara ikastera, hala kontatu zigun Bil -boko Termibus geltokian elkartu ginenean:“17 urte nituela Kortatu, Cicatriz, Kon -tuzhi... taldeen bilduma lortu nuen eta lilu-ratu ninduen”. Beti joan-etorrian dabilelaaipatu zigun, “motxila hartu eta niretzat400 km egitea ez da ezer”. 18 urtegaz joanzen Madrilera bizitzera; hango hizkuntzaeskolan hasi zen euskara ikasten, eta lekukogara egun hitz-jario polita daukala.

Madriletik, asteburuetan Euskal He -rrira etortzen zen kontzertuak entzutera.Asteburupasak ugaritu, eta behin, lan barikgeratzean, aspalditik buruan zuen ideiagauzatu zuen: Euskal Herrira bizitzeraetortzea; eta hala gaur arte. Bere esanetan,

Euskal Herria bere osotasunean ezagutu ahal izateko,euskara ikasi behar dela uste du Argentinako berangoztar honek

“Musikak erakutsi zidan euskara”

“Euskal Herria be netan, barrenean ezagutze-ko, euskara ikasi behar da, euskara da bidea”.

Barnetegia-ko esperientzia, polita Saiora euskara ikasi gura zuelako sartu zen,nahiz eta bazekien reality-show bat zela etazer bilatzen zuten: “Barnetegian pazientziaizaten ikasi dut, eta orduoro egiten nuen eus-karaz, hori gustatu zitzaidan”. Euskara maiteduela argi dago, uharte bakarti bateraEuskal Gramatika Osoa eramango luke

“Barnetegian orduro egiten nuen euskaraz eta hori gogoko dut”

Fakun Aznarez > Barnetegia-ko partehartzailea

Page 12: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

krimea

Negubide 13Tel. 94 463 61 82

AReeTA

TxiBeRRie d a n t o k i afrontoi partikularra

Aita Gotzon 4, URDULIZ

T: 94 676 07 15

22UK

Taberna BerriSarrikobaso 4 -ALGORTA

Tf.: 944 306 493

[herriak]

BARRIKA

Sei urtegaz futbolari

Metro erdi ere ez daukate oraindik bainabaloia ondo trebe darabilte hankatxo arte-an. Zazpi urte dira Barrikan ume txikienfutbol taldea sortu zela, aurre-benjamin etaaurre-kimuen mailetan. Lehen taldea,aurre-benjaminak, hamar bat umek osat-zen dute, 6 eta 7 urtekoak guztiak; tarteanneska bakarra dela. Bigarren taldea erehamar bat umek osatzen dute, 9-10 urtebitartekoak, eta hemen emakumeak badi-ra kopurua: lau neskato.

Kluben arteko partidak egiten dituzte,federatzeko aukerarik ez dutelako orain-dik. Hurbileko aurkarien artean, eskualde-ko Astrabudua eta Getxoko taldeak dauz-kate. Azken hauen kontra jokatutako par-

tida barrikakoen aldeko emaitzaz amaituzen. Jaume Planas klubeko idazkariagazegon gara, eta berak aitortu digunez, “gu -rasoen gogoek izugarri lagundu digute taldeaaurrera eroaten”.

Futbolerako ume bilaTaldea indartzeko ume bila dabiltzela aipa-tu zigun Jaume Planasek, “ume guztientza-ko lekua dago hemen; onentzako bai eta ezhain onentzako, futbolean egiteko eta ikaste-ko aukera ematen diegu gazte-gaztetik”.Eskuartean proiektu bat badaukatela ereazaldu zigun, maila erregionalean, federa-turik jokatzeko talde bat osatzea. m

Harremanetarako: 94 676 4449

Barrika futbol eskolako taldea

Amezti 4 -Tf.: 94 491 06 54ALGORTA

• urdaitegia

• frutadenda

• elikagaiak

jateko

UK23

[agenda]

Otsailak 14-29Zuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: [email protected] • Tel.: 94 491 13 37 • Faxa: 94 491 58 31

ANTZERKIAGETXO4Tonto el que lo lea. JavierVeigaren eskutik. Getxo Antzokian.Otsailak 21, zapatua. 20:00.Sarrera: 12/9 euro.

4Bla, bla, bla. Emakume Bideakzikloaren barruan. Getxo Antzokian.otsailak 28, zapatua. 19:00. Hamaikakonpainiaren eskutik.

ERAKUSKETAKGORLIZ4Arrigorriako argazki lehiaketakoargazkiak. Erakusgelan. Otsailaren20tik Martxoaren 8ra arte.

GETXO4Garbiñe AtxalandabasorenJarabe de vida olio erakusketa.Erromoko erakustaretoan. Otsailaren26ra arte.4Ahots propioa duten emakume-ak izenpeko argazki erakusketa.Algortako aretoan. Otsailaren 24tikMartxoaren 13ra arte. XV.Emakumeen Aldeko Jardunaldienbarruan, Euskadiko ElkarbideaGKEren eskutik.

PLENTZIA4Victor Salazar eta BegoñaArtetxeren telarrak. Otsailaren 16tikhilaren 29ra arte.4Hire Himalaya Iñurrategi anaienargazki erakusketa. Plentziako uda-letxean. Martxoaren 25 arte. BBK-kbabesturiko erakusketa ibiltaria.

BERANGO4Olio eta ikatza-ziriak erakusketaJavier Lopez Lesakaren eskutik.Erakustaretoan. Otsailaren 16tik hila-ren 29ra arte

ZINEMAGETXO4Los Looney Tunes: nuevo enaccion. Getxo Antzokian. Otsailak15, domeka. 12:00, 17:00 eta 19:00.Sarrera: 1,90 euro.4Ultimo Golpe. Zine-kluba.Filmaren proiekzioa eta foruma.Getxo Antzokian. Otsailak 18, eguaz-tena. Areetako Gran Cineman. 20:00.Sarrera: 2,60 euro.4Esto no es un atraco. CinemaParadiso. Azpitituludun jatorrizkobertsioan. Getxo Antzokian. Otsailak20, barikua. 22:00.4Super Agente Cody. Getxo

Antzokian. Otsailak 22, domeka.12:00, 17:00 eta 19:00.Sarrera: 1,90 euro.4El Gran dictador. Zine-kluba.Getxo Antzokian otsailak 25ean, etaAreetako Gran Cineman otsailak26aneguaztena. Biak 22:00.4Millenium Mambo. CinemaParadiso. Azpitituludun jatorrizkobertsioan. Getxo Antzokian. Otsailak27, barikua. 22:004La Leyenda del PirataBarbanegra. Getxo Antzokian.Otsailak 29, domeka. 12:00, 17:00eta 19:00.

GORLIZgorgorliz gorliz4El Señor de los Anillos: Las DosTorres. Otsailak 15, domeka. 17:00.

PLENTZIA4Simbad. Goñi Portalen. Otsailak21, zapatua. 17:00.4La Cuna de la Vida. Goñi Portalen.Otsailak 28, zapatua. 18:00.4Las Horas. Goñi Portalen. Otsailak20, barikua. 22:00.4El Misterio Galindez. GoñiPortalen. Otsailak 27, barikua. 22:00.

BERANGO4Ohianaren Liburua. Eginkizun are-toan. Otsailak 29, domeka. 17:30.4Soy Espia. Gazteleku Santa Ana.Otsailak 29, domeka. 17:00.

MUSIKAERANDIO4Musika Eskolaren inauterietakoentzunaldia. Josu Murueta KulturGunean. Otsailak 20, barikua. 19:00.SOPELANA

4INAUTERIAK

Eskualde osoa mozorratzeko zain Otsailak 20-24 bitartean ospatuko dituzte eskualdeko herri gehienekinauteriak, eta ospakizun borobila izan dadin ekitaldi ezberdinakantolatu dituzte; leihaketak, desfileak... Baserritarren usadio zaharbatetik ei datoz inauteriak, gaitzak eta zomorroak uxatzea helburuzuena. Zomorroak uxatzeko mozorratzen ei ziren otsailean,zuhaitzak eta landareak inausten diren urteko garai hontan. Gauregun, zomorroak ahaztu eta mozorratzea da kontua. Geureak ezdira Rio de Janeiroko karnabalak bezalakoak, ala bai?

• Non: Eskualdeko herri gehienetan • Noiz: Otsailaren 20tik 24ra

4Uribe-Bazterra Musika Banda.Udaletxeko karpan. Otsailak 22,domeka. 18:30.

BESTERIKGETXO4Areto-Dantzak. Euskaraz. SanNikolas ikastolan. Otsailaren 19tikMaiatzaren 13ra arte. Eguenetan19:00-20:30. Prezioa: 12/9 euro.

4Bertsolaritza Ikastaroa. “0”tikhasita. Aldai Kulturgunean. OtsailetikApirilaren 6ra arte. Martitzenero20:00-22:00. Prezioa: 30 euro.

ERANDIO4Larrialdi kardiobaskularren eri-zaintza. Ikastaroa. Josu MuruetaKultur Gunea. Otsailaren 23tik 25era,16:00-19:00. Geriatria LaguntzaileenElkartearen eskutik.

SOPELANA4Ugeraga Txirrindulari taldearenaurkezpena. Hall kulturala.Otsailak 22. 13:00.

IRTEERAKGETXO4Umeentzako asteburuaZugaztietan, Bapiruke. Otsailaren28-29. Prezioa: 23-30 euro. 94 491 43 574Iraupen Eski asteburua Jacan.Martxoak 5-7. Izena emateko epea:otsailaren 16tik 26ra. Prezioa: 100-125euro. Bizarra Lepoan: 94 491 43 57

PLENTZIA4Port Aventura/Salou. Martxoak18-21. Izen emateko epea: otsailaren1etik 27ra. Prezioa: 154 euro.94 677 55 414Encamp Soldeu, Andorra.Otsailaren 22tik 27ra. Izen ematekoepea: otsailaren 2etik 13ra. Prezioa:339 euro. 94 677 55 41

URIBE KOSTA

Paul Nicholsonen hitzaldia hilaren 26anEuskal Herriko Nekazarien Elkarteko (EHNE) kide PaulNicholsonek hitzaldia eskainiko du otsailaren 26an,Algortako Kultur Etxean. Arratsaldeko 8etan jarri dutehitzordua antolatzaileek. Elikadura eta Globalizazioa gait-zat daukala jardungo du Nicholsonek. EHNE sindikatu-ko kidearen hitzaldi hau Egizu programa osatzen dutenhitzaldietako bat da. Uribe Kostako nekazariei zein herri-tar denei dei egin diete antolatzaileek hitzaldira etortzeko.

Page 13: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

24UK

[albuma]

Umeak etagerraGetxo Antimilitarista taldekokideek abenduan mahai batzukparatu zituzten Algortako geltokiplazan. Gaia eman eta gero,bertan elkartzen diren umeakpintatzera gonbidatu zituzten.Orrialde honetan bertan, umeenirudimenaren araberako gerrarikgabeko mundua duzue,eskuinekoan berriz, gerran biziden mundua. Oso adieraz -garriak, ezta?

Page 14: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

Bernardo Atxaga

[berbetan]

Paradisuaren bila

Testua: Esti Ezkerra / Argazkia: Iñigo Azkona

Orain arte idatziriko nobela guztiak liburu bakar batean bildu nahi zituela esaten zuen. Sei urte igaro ditu ahale-gin horretan, eta duela hiru hilabete iritsi zen emaitza: Soinujolearen semea. Obaba, Iruain eta Stoneham. Davideta bere oroitzapenak. Gerra eta paradisuari buruzko gogoeta. Kontu gehiegi elkarrizketa bakar batean aztert-zeko. Pozik aurkitu dugu Atxaga, baditu horretarako arrazoiak.

—Gerra Zibilak eta haren ostean etorri-takoek esparru zabala betetzen dute zureazkeneko nobelan.—Literaturan, musikan bezala, gaiakdaude. Eta nik esango nuke Gironellarengaraitik gai horietako bat Gerra Zibiladela. Ez da harritzekoa. Ez zen edonolakogerra izan. Askotan esan dute lehen gerramodernoa izan zela. Hala ere, liburua egi-teko orduan, gerratik baino gehiagoGernikatik abiatu nintzen. Nire inpresioada (eta gaur egungo giroan halaxe sumat-zen da) kontraerrelato baten pertsonaiabihurtu garela, eta literaturatik kontrae-rrelato horri aurre egin behar zaiola ustedut. Jaso dugun poesiarekin aurre egin.Esan Gernikan, historian aurreneko al -diz, probak egitearren jende zibila masa-kratu egin zutela.

Beraz, hortik abiatu nintzen, etahorrekin batera Behi euskaldun batenmemoriak-en azaltzen zen pertsonaia batetorri zitzaidan burura, Antioju berde ize-nekoa, gerra garaia iritsi eta hiltzailebihurtzen dena. Pertsonaia hori asko in -teresatu zitzaidan, zeren jakin nahiko

nuke noraino agertzen den hori gizanaturan, non dauden txarraren eta ona-ren arteko mugak. Gaur egun, dena erla-tibizatzeko joera nagusitu da. Badirudijendeak bere burua interesante ikustenduela diskurtsoaren minimizatzaileaktopatuz. It depends on, esaten dute. Ha -lako batean, ez dela egia pentsatu nuen;

egoera horietan ere batzuk hiltzaileak diraeta beste batzuk biktimak. Estetizistekesaten du tenaren kontra, nire ustez badi-ra onak eta txarrak.

—Eta hori esateko beharra zeneukan.—Bada hirugarren arrazoi bat, hau da,gai hori airean dagoela iruditzen zait.Italian, Mussolinirekin halako katarsi bategon zen. Beraiek diote ez zela hainbeste-rako izan; hain zuzen, duela gutxi hangoeditore batek faxismoaren aztarnak orain-dik haragian dituztela esan zidan, ez delainolako katarsirik egon. Baina, behintzat,

Mussolinni urkatu egin zuten, eta gerorafilm zein liburu asko egin zituzten faxis-moaren gehiegikeriak azalduz. Hemen ezda horrelakorik gertatu, beraz, gaia zintzi-lik dago. Azkenaldian gerraren inguruanerdaraz atera diren nobelak irakurri beharditut, baina itxura batean haietan ereerlatibismo moduko bat azaltzen dutela

iruditzen zait. Ger taturikoa berdinduegin nahi da; denak ziren gaiztoak etadenak onak... Bueno, aipatzen ari garengaia Don Pedroren pertsonaiak mamit-zen du, eta nire ustez argi eta garbi eraba-teko biktima da bera.

—Katarsia aipatu duzu, baina erlatibis-moa ez ezik literaturan gertakariak sa -murtzeko joera egoten da. Zuk zeukhorixe frogatzen duzu nobelan bertan,nola errealitatea fikzioa baino askozazkrudelagoa den.—Nire ustez, nobelaren benetako gaia

“Gaur egun, dena erlatibizatzekojoera nagusitu da”

26UK UK27

Page 15: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK2928UK

horixe da. Itzulpenarekin batera, horribu ruz idazten ari naiz, hau da, paradi-suaz. Ia ezinezkoa da paradisuaren ideia-rik gabe bizitzea. Ez dut esaten moduabsolutuan; ikusten, irakurtzen zein his-torian sumatu dudanaren arabera ateradut ondorio hori. Paradisuaren ezauga-rrietako bat zintzotasunaren lurraldeadela izango litzateke. Beste hainbat ezau-garri ditu, jakina, baina horien arteanzintzotasunarena dago. Nire belaunal-

dian argi ikusi dut hori; hemengo gaizta-keriaren aurka borrokatzen ari zirenenartean oso zabaldurik zegoen paradisua-ren nolabaiteko ideia bat, eta askorentzatErrusiak gorpuzten zuen hori. Oso deiga-rria egiten zait (eta liburuan ere aipatzendut) nola horrelakoetan herria eta dese-rria gauza bera diren; herrian zaudeneandeserriak hartzen du paradisuaren tanke-ra, eta deserrian zaudenean alderantziz.

Kolunpio bat ematen du. Horror vacuiesaten den bezala, horror paradisi esanbeharko genuke. Azken batean, gauzabera dira. Kontua da hutsa paradisuakbe teko lukeela.

Bestalde, nobela idazten ari nintzela,tartean, eskola batzuk eman nituen Ame -riketan. Han gauza asko ikusi nituen.Nire ikasleak prest zeuden bidegabeke-rien aurka aritutako edozein poetarenlanak irakurtzeko, baina beren gaiztake-riei buruzko zenbait poema erakutsi niz-kienean, ezin zuten onartu. Niri berezia

egiten zitzaidan Nazim Hikmet turkia-rraren kasua. Asko estimatzen dudanpoeta da, eta bere garaian Arestik euska-rara itzuli zuen. Poeta komunista zen,eredugarria Turkian; gartzelan egon zenhainbat urtez, eta ez pentsa pertsona tris-tea zenik. Kontrakoa, oso gizon alaia etabizia zen. Baina stalinismoa puri-purianzegoen garaian, ikasketak zirela-eta beraMoskun bizi zen, eta nik dakidala ez zaioezer ezagutzen stalinismoaren aurka.

Honekin esan nahi dut berarentzat erekolunpioarena hor zegoela. Beti dagoparadisuaren ideia hori, eta ezin duguonartu benetan gaitza dela egunero era-biltzen dugun lurra. Baina fikzioak bai.Eta ez dadila inor sinplekeriekin etorri,eta fikzioa gezurra dela esan. Ez da gezu-rra. Ezin dugu geure kabuz hegan egin.Ezin diogu gaitzari aurrez aurre begiratu.Horixe da han eta hemen azaltzen den

gaia. Gerra da gaietako bat, marrazki bat,baina azpian beste gogoeta hau dago.Horregatik pasarte batean Davidek esan-go du “ni naiz hori”, benetan gertatu zenabere fikzioarekin parekatuko du. Eta be -netan gertaturikoa gogorragoa zen.

—Kasu honetan, paradisuaren ideiakObabatik Stonehamera egin du salto.—Pentsa dezagun literaturan, KafkarenAmerika-n, esate baterako. Denboraaskoan Amerika paradisuaren alter ego-aizan zen. Han nintzela harrigarria egiten

zitzaidan zenbat mendi, laku eta harandauden Eden izenekoak. York-en ordezberaiek New York zuten, LondonetikNew London, Birminghametik New Bir -mingham. Hor ere paradisuaren ideia da -go. Izan ere, paradisuaren beste ezaugarribat hasiera da. Are gehiago, paradisuakduen konturik goxoena berriro hastekoematen duen aukera da.

Londresen egon nintzen batean, zen-bait poema irakurri nituen. Haietako batAmerikari buruzkoa zen. Agian egunenbatean poema liburu bat aterako dut,poema hori barne, eta Long distance callsdeituko dut. Bada, Virgiliori egindakodei bat da poema. Berak hasiera bat aipa-tu zuen, mundua zahartu eta berriro hasiegingo zela. Eta horrekin batera etorrikozen haurra. Nolabait, Jesusen etorrera etahasiera berria iragarri zuenez, poeta san-tua deitu izan diote. Bada, Amerika bi -hurtu zen hasiera berri horren kokaleku.Jakina, nobelan Stoneham Iruain berribat da. Nerabezaroko edo haurtzarokoparadisua beste leku batean eraikitzen duDavidek. Infernu pare batetik pasa etagero egiten du hori.

—Obabarekin amaitzeko beharra ze -nuen, beraz.—Egia esan iltze berriek atera nahi zuteniltze zaharra. Azken batean, paradisuariburuzko gogoetekin nabil, eta ziur askohurrengo liburua horren ingurukoa izan-go da. Ez dakit zer izen izango duen,baina ziur aski paradisua hitza tituluanbertan egongo da. Nire buruak tropismohori dauka, horra jotzen du.

Dena den, oraingo Obaba hau lehen-go Obabarekin konparatuta meta bat da.Azken Obaba honetan bizi direnekObabakoak-en bizi direnei urrutitik begi-ratzen diete. Davidek maite du poetikahori, baina ez dago errealitatean. Haubeste Obaba bat da. Hemen ez du inorksinisten basurdeak ume bihurtu daitezke-enik. Mundu hori maite du, baina bera

ez da hangoa. Bera da La Salle, soinua.

—Ohartu da ez dela uste zuen bezainidilikoa.—Hori oso humanoa da. Halako bateanhaurra konturatzen da ez dela hegan egi-teko gauza. Azken batean, bizitzaren his-torian kontzientzia hartzea besterik ez da.Oso zaila da ametsetan zaudela ez erort-zea. Dena den, ez dut ezagutzen inorhaize errotetan sinestu ez duenik. Munduguztiak dauzka ametsak, ez bakarrik nera-be garaian, oso berandu arte ere. Esatebaterako, euskal mundu galdu edo neka-zal mundu horren atrakzio izugarria sen-titu dute ia euskal artista gehienek:Txillidak, Oteizak, Ameztoik, Ruiz Ba -lerdik… Lagunek eta idazle batzuek horidealizazio bat ote dagoen galdetu didate.

Horixe badagoela! Baina pertsonaiarenidealizazioa da. Eta idealizazio horrenbukaera ondo zehazturik dago liburuanbertan: basoan daude, mozkorturik, etaDavidek brutalitate hori ikusten dueneanjabetu egiten da hori ez dela hiru urtelehenago uste zuen mundu zoragarria.

—Hitz egin dugunak Goya ekarri ditgogora. Margolariak biziki mirestenzuen Frantzian garatzen ari zen Ilus -trazioa. Fede itsua zuen arrazoimenean.Baina Napoleonen tropak Espainiansartu eta gerra piztu zenean, ia erotuegin zen. Nola zen posible arrazoiadefendatzen zuten haiek halako sarras-kia eragitea? Orduko koadroetan osopresente eduki zuen kezka hori.—Teoriak ez bezala, fikzioak oinarrizabaleko mezua dauka. Hau da, teoria zer

nahiri buruz geroz eta pasillo estuagoakeginez doa. Teoriak azaldu nahi du zerga-tik ematen duen argiak beroa. Egiara iris-teko geroz eta estuago egiten du dena.Fikzioan, aldiz, mezua izugarri zabaltzenda, eta pertsonaien bitartez egia horrenmilaka aurpegiak azaltzen ditu. Bestela,alegoria edo literatura moralaren arloanegongo ginateke. Obra zoragarriak egindira literatura moralaren barruan, esanbeharrik ez dago. Saramagok nahi du ale-goria egin; berak esaten du alegoariaraitzuli behar dugula. Arrazoi sakonak egonlitezke hori egiteko, baina nire kasuanpertsonaiak ez ditut tratatzen sargentuak

bere soldaduak bezala. Ni neure pertso-naiekin batera joaten naiz. Batzuetanharritu egiten nauten gauzak azaleratzendira, pertsonaia baten barrutik zenbaitgauza ateratzen direlako.

Baina batzuek ez dute hori ulertzen.Nobela honetan, amaieran azaltzen direngertaera batzuk direla-eta, portaera politikobati buruz apologia egiten dudala esatendute sentsibilitate politiko jakin bat dute-nek. Hemendik hilabete batzuetara, bestesentsibilitate bateko jendeak gauza beraesango du, baina beste ikuspuntu batetik.Beraz, egilea non dago? Egilea, zoritxarrez,ez dago inon eta guztiengan dago. m

“Ia ezinezkoa da paradisuarenideiarik gabe bizitzea”

“Euskal mundu galdu edo nekazalmundu horren atrakzio izugarria

sentitu dute ia euskal artista gehienek:Txillidak, Oteizak, Ruiz Balerdik…”

“Teoriak ezbezala, fikzioakoinarri zabalekomezua dauka”

[berbetan] [BernardoAtxaga]

Page 16: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK3130UK

[UKirudiak][argazkia]

SOPELANA, 2003

Itsaslabarrean Juan Gómez

Irudi esanguratsu hau Juan Gómez argazkilari erandioztarrak egin zuen Meñakoz hondartzagaineko itsaslabarrean iaz, udagoieneko arratsalde baten.

* Aldizkariaren atal berri hau osatzeko, gure eskualdean bizi direnargazkilaririk onenei Uribe Kostan eurek hartutako irudi bana

eskatu diegu. Zenbakiz zenbaki, lan horiek argia ikusiko dute orrialdeotan.

Page 17: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

32UK UK33

Garai berrietara egokitzen ondo baino hobeto dakiela erakutsi du Elizak historian zehar. Hala izan da kanpai kontuetanere. Teknologi aurrerakuntza Jaunaren etxera ere ailegatu da, eta gaur egun ez dago sokarik erabili beharrik; gaurkosakristauak botoi eta kablezkoak dira. Gainera, lehen baino lan gutxiago daukate, antza. Elizazaletasuna gainbeheradugula batetik, eta komunikaziorako tresnak barra-barra ditugula bestetik, galdu egin da antzina kanpaiek zeukaten funt-zio soziala. Badaukate oraindik zer esanik, hala ere.

Testua: Unai Brea / Argazkiak: Asier Mentxaka

Antzinako garaietatik XX. mendeanondo sartuta egon arte, ga rrantzi handiazeukaten kanpaiek Bizkaiko herri ge -hieneko bizimoldean. Or duaren berrizerurantz begiratuz hartzen zenean, albis-teek ahoz ahokoa beste ga rraiobiderik ezzeukatenean, kanpaiak ezinbestekokomunikazio tresna ziren soroan ia egunosoa ematen zuten baserritarrentzat.Meza hasteko zegoela, nonor hil zela,suteren bat zegoela... Horiek eta bestebatzuk kanpai bidez adierazten ziren,denek ondo ezagutzen zituzten ko deenlaguntzagaz.

Gaur egun ez da horrela gertatzen, da -kigunez. Erlojuz, telebistaz, sakeleko tele-fonoz eta ordenagailuz inguratuta bizi ga -ra, eta kanpaien beharrik ez daukagu.Hor txe diraute, kanpandorreetan, bainaantzinako ohituren aztarna besterik ezdira gaur. Oraindik jotzen dira, jakina, etaeuren mezuak lehengo balio bera dauka,baina gero eta gauza gutxiagorako erabilt-zen dira.

Urdulizen, esaterako, orduak eta orduerdiak adierazteaz gain (hori erlojuak egi-

ten du, bere kabuz), domekako mezaradeitzeko baino ez da jotzen, ordu erdilehenago, ohiturak agintzen duen mo -duan. Bertako abadeak, Javier Berasa -luzek, dioenez, “ez dago aginduta kanpai-rik jo behar danik; hori lehenagoko ohituraizan da, eta ohitura asko doaz galtzen”.

Beste adibide bat: Berasaluze Urdulizendagoenetik ez da defuntu-kanpairik jo.“Ez dago araudirik honen gainean, etaabade bakotxak erabakiten dau zer egin.Niri ez jat gustaten hileta dagoanean jotea,hileta bera bada nahiko tristea”. Bera -saluzeren iritziz, kanpaiei balioren batemotearren jarraitzen da jotzen. “Hortxedagoz eta...”.

Urdulizen ez bezala, eskualdeko gai-nerako herrietan –gehienetan behintzat–kanpaiak jotzen dira nonor hiltzen dene-an. Hildakoa gizona, andra ala umea izan,

modu desberdinean jotzen da gainera.Gorlizen, esaterako, tinkoago eutsi dieteohiturei Urdulizen baino. Han egunerojotzen da mezarako abisua (domeka, za -patu eta jai egunetan modu berezian egi-ten dute), eta defuntu-kanpaia ere jotzendute (soinu desberdinekoa). “Hildakoa

gi zonezkoa bada, amaieran hiru joaldi egi-ten dira; andrazkoa bada, bi”, azaldu diguJose Mezok, Gorlizen kanpaiez ardurat-zen den gizonak. “Umea bada”, gaineratudu, “kanpai txikia jotzen da, soinu alaiadaukana”. Izenagaz gogoratu ez arren,ain geru-kanpaia deritzonaz dihardu JoseMezok.

Desagertzear dagoen hizkuntza oparoaKanpaien hizkuntza galduz doa. Gauregun, adineko pertsona batzuek baizik ezdituzte ezagutzen soinu desberdinek dauz-

katen esangurak, eta gero eta gauza gu -txiago adierazteko erabiltzen dira kan-paiak. Oro har, mezarako abisua etadefuntu-kanpaia besterik ez dira jotzen;batzuetan, ezta hori ere, Urdulizkokasuan ikusi dugunez.

Gorde diren ohiturak ere ez diralehengo moduan gordetzen. Leioan,kasu baterako, ez dago soinu berezirikdefuntu-kanpairako, ez eta aingeru-kan-pairik ere, hango abadeak, Jose Mari

Arieta-Araunabeñak, esan digunez. “Kan -paien berbakera galduta dago Leioan, baijotzen duenaren aldetik bai mezua hartubehar duenarenetik ere. Lehen, entzutenzuenak bazekien sute-kanpaia, angelusera-ko deia, Paskoakoa ala meza arruntekoa

zen. Hori galdu egin da. Zein zeregin dau-kate gaur egun kanpaiek? Tira, meza hasi-ko dela gogoraraztea, horretarako badutebaliorik. Gainerakoan, joandako garaibaten oroigarria baino ez dira”. m

«Ez dago Elizaren araudirikkanpaien gainean, dena da

ohitura hutsa»

«Lehen kanpaiek ematen zituztenmezuetako asko galdu dira»

SakristaumodernoakKanpai jotzeko ez da izerdirik bota behar gauregun. Aspalditxo ailegatu ziren eliza guztietaratresna elektrikoak, botoi bat sakatze hutsazkanpaiari gura den soinua emonarazten diote-nak. Hemen sakatuta defuntu-kanpaia, hemen“bolteokoa”... Orain dela 20-30 urtetik hona,eliza guztietan paratu dituzte sistema automa-tiko edo elektrikoak. Ez da eskuz jotzeabezain erromantikoa beharbada, baina baiaskoz erosoagoa. “Gaurkoagoa”, Urdulizkoabadearen berbetan.

Hala ere, inoiz kanpandorrera igo beharizaten da oraindik ere. “Sistema mekanikoakhuts egiten badu igo egin behar da jo ahal iza-teko”, diosku Jose Mezok, orain urte batzukkanpaiaren soka eskegita zegoen leku berbe-rean, “eta ume bat hiltzen denekoa jotzeko erebai”. Jakina, botoien erosotasuna gurago du60 urtetik gora dauzkan Mezok. “Errazago izanbehar derrigorrez, ez dago-eta diru trukean jot-zen duen sakristaurik”.

Kanpaiakgero eta isilago

Gorlizko elizan dauden lau kanpaietako bat, itsasora begira

“Herri bakoitzak erabakiten dau kanpaiak zelan jo”,dio Javier Berasaluze Urdulizko abadeak

[erreportajea] [erreportajea]

Page 18: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

[testigantza]probatzenprobatzenprobatzenprobatzen

«KomunikazioaTour» GetxonIkusmina handia zen. Inork ez zuen gogoratzen Fermin

Muguruzak Getxon jo zuen azkenekoa. Gainera musikaz kanpoko

kontuengatik denon ahotan ibili da azken boladan Fermin.

Batzuek aurka egin arren, akabuan Algortako Portu Zaharrean

paratu zen karpapean jo zuten FMk eta bere Kontrabandak

urtarrilaren 31n, herriko Euskara Zerbitzuak antolatzen

duen Kantuketan programaren barruan. Karpa leporaino

zegoen, giroa aparta, kontzertua gogoangarria, Kontrabanda

itzela... Gau hartan bizitakoa jasotzen saiatu gara irudi

sorta honekin.

34UK UK35

Page 19: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

zuzenean!zuzenean!zuzenean!zuzenean!

36UK

Page 20: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

Nekez aurkituko dugu zinema aretoetangay, lesbiana eta transexualen gaien gaine-ko filmik. Horrek ez du esan nahi egon ezdaudenik, baizik eta film horien ekoizpenetxeek ez dutela banatuko dituen inor aur-kitzen.

Gabezia hori asetu nahian, Hegoak,Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteak,“Zinegoak, Bilbaoko gay/lesbo/trans 1gonazioarteko zinemaldia” antolatu zuenurtarrilaren 22tik 25era. Helburu jakinbategaz antolatu ere: bestelako produktuakkontsumitzeko aukera emotea eta beharro-kaz, gogoeta egitea, zalantza piztea, iritziaemotea edota ekarpenak egitea.

Areto arruntetatik kanpoko hogeitabost produkzio berri pantailaratu zirenBilboRock-en. Maitasunezko zein maita-sunik gabeko filmak, komikoak zein tragi-koak, salaketa ugari erakusten zituztenak,edota istorio bat kontatzea besterik bilat-zen ez zutenak. Guztiek oso harrera onaizan zuten ikusleen aldetik.

Zinemaldirako hautatutako filmakhiru ataletan banatu ziren, iraupenari etaizaerari erreparatuz, batez ere: 45 minutubaino gehiagoko fikziozko filmak (Filmluzeak); 45 minutu edo gutxiagoko fik-

ziozko filmak (Film laburrak) eta iraupenjakinik gabeko fikziozkoak ez diren filmak(Dokumentalak). Hiru atal hauetan, ikus-entzuleak izan ziren saridunak zeintzukziren erabaki zutenak. m

ZinegoakBilboko gay/lesbo/trans nazioartekozinemaldia arrakasta handiz ospatu berri da

www.zinegoak.com

SARITUAK• Film luze onena: Die Ritterinnen (GallantGirls). Alemania, 2003. Zuzendaria: B. Teufel

• Film labur onena:Clay Pride. A.E.B. 2001.Zuzendariak: David Kalsberg eta J. Watts

• Dokumental onena: Sentenciados sin jui-cio. Espainia, 2003. Zuzendaria: Eliseu Blay

• Ohorezko saria: Eloy de la Iglesia

38UK

[zinema]

Ez galdu > “El gran dictador”

Film honen protagonista eta zuzendaria zinemak eman duen jenio handiena dugu,literaturak Molière eta Shakespeare-k zuten mailakoa. Victoria erreginaren aroan ira-gan zuen haurtzaroa, eta egia, eta Dickens-en idatzitako eleberri batetik ateratadagoela dirudi. Zentzu guztietan begirunea merezi zuen pertsona hori CharlesChaplin dugu. “Diktadore Handia”, Chaplinek egindako lehenengo film luzea, soinu-duna da guztiz. 1940. urtean zuzendu zuen film hau, eta beti egiten zuen moduan,gidoia berak idatzi zuen, musika konposatu, filma ekoiztu, eta jakina, protagonista-ren papera ere bete zuen. “Diktadore Handia” urte luzetan debekaturik egon zenhainbat eta hainbat estatutan, eta horrela, Espainiar Estatuan Franco hil ondorenzabaldu zen pantailetan istorio handi eta garrantzitsu hau, hori bai, indar handizzabaldu ere. Hain film dibertigarria, zorrotza, hunkigarria eta erakargarria da non jen-deak, behintzat garai hartan, zutik jarrita emozioz beterik txalotzen zuen.

zineeskola

ola atera dakioke etekingehiago film bat ikusi ahalizateko ordaindu behar

dugun diruari? Bada horilortzerik? Zalantzarik gabe,erantzuna baiezkoa da. Nire usteapalean film bat ikusi ondorengeure buruan ez baldin badakezkarik, premiarik edo desioriksortzen ikusitako istoriaz zerbaitkomentatzeko edo hausnartzeko,egindako ekintza kulturala pixkabat triste eta motz geldituko da.Beraz, zinema aretotikateratakoan filmaz hitz egiten,hausnarketa azalekoa edo sakonaegiten, baldin badugu, sarrerakodiruari “luzapen” interesgarriaemango diogu. Ekintza honenbidez bi gauza oso interesgarrilortuko ditugu: alde batetik, geroeta gehiago jakingo duguzinemaz, eta gure iritziak etaezagupenak gero eta sakonagoakizango dira, eta beste aldetik,kritika egiteko daukagunahalmena, kasu honetanzinematografikoa, gero etagehiago garatuko da. Beraz,zinemara bakarrik joatea ez dabatere komeni, saia gaitezen, beti,beste batzuekin joaten. Azaltzensaiatzen ari naizen proposamenhonekin jarraitzeko, edozeinfilmari dagokion bigarren ekintzabetetzeko, filmaren hausnarketanola bideratu, alegia, jokabidehoberenetariko bat papera etaboligrafoa eramatea da. Ideiasinple eta erraz honek zinemakduen hainbat eta hainbat arlo etaatal desberdini -zuzendaritza,aktoreen lana, gidoia, girotzea,istorioa bera, eta abar luzea-puntuazio numerikoa ipintzekoaukera emango digu. Eta holan,batezbesteko aritmetikoa eginahal izango dugu ahalik eta iritziobjektiboenak emateko ikusitakofilmaz. Jakina, honekin aukerak ezdiraamaitzen. 4

Oskar Fernández

Zinemasarrerarietekina atera (I)

N

• Non: Getxo Antzokian eta Areetako Gran Cineman • Noiz: otsailak 25 eta 26 • Ordua: 20:00 • Zinekluba

UK39

[musika]

Argazkian, taldeko kideak

Nondik dator izena: “Izen zerrenda bat egingenuen eta Diskrepa gustatu zitzaigun gehien.Ez genuen aukeratu esanahiagatik; beste barik,gustuko genuelako erabaki ge nuen hori jartzea”.Noiz hasi ziren: 2000-01 urtean batu zirenlehenbizikoz, “baina urtebete jotzen arituondoren banandu egin ginen, orain berriz elkar-tu gara”. Taldeko kideak: Gorka Manso (bate-ria), Jon Igual (gitarra), Josu Rodriguez (gita-rra) eta Xabier Serrano (baxua eta ahotsa).Gustukoa dute: Punk-rock sailean sartzen duteegiten duten musika, eta laurek gogokoenduten estiloa ei da, beste estilo batzuk gogokobadituzte ere. Eginiko diskoak:Lau abestiz osa-

tutako maketa kaleratu dute, Aste Santuangrabatu zutena. Horrez gain, Algortako GazteAsanbladak argitaratu duen Esanak Esan dis-koan parte hartu dute. Besteak beste, jo dute:Bilborock aretoan, Etxebeltzen (Astrabudua)eta Algortako gaztetxean. Euskal musikaren

egoera: “Kontzertuei dagokienez, inguruetakoherrietan kontzertuak ematea ez da hain zaila.Inguru horretatik kanpo, ostera, zailagoa dakontzerturen bat lortzea, horretarako disko batizan behar duzu kalean... Diskoa edo maketagrabatzea da benetan zaila dena”. m

Harremanetarako: 615 72 91 58

Erradiografia > Diskrepa

Izenburuagaz probokazioa bilat-zen du Lorelei taldeko abeslariohiak, baina bakarka kaleratzenduen bigarren disko hau bake-rako proposamena ere bada;horretaz gain, lan honetan AsierSerranok gizartea gogor kritikat-zen du. Letra eta musika guz-tiak abeslari eibartarrak berakidatzi ditu Kanadan, eta oraindikurtea bete ez duen haurtxobaten garrasiakaz Aneren kantaabesti ederra sortu du.

Gerrari baiAsier SerranoOihuka

Azkoitiko eta Berako abeslariekosatu dute Metak diskoetxearenPil Pil Sessions izeneko sailarenlehenengo erreferentzia hau.Tolosan grabatutako CD honenlau abestiak erdibana egindituzte: bakoitzak bi jarri ditumahai gainean, eta bien arteanlandu dituzte guztiak. Anari zeinPettiren ohiko laguntzaileek ereparte hartu dute: JosebaIrazoki, Xabi Strubell eta MaiteArroitajauregi, besteak beste.

Anari ta PettiAnari & PettiMetak

Lekunberriko taldearen lan haurock diskorik salduena izan zenDurangoko Azokan. Hamaikaabesti bildu ditu laukoteak, etaDenak ez du balio izenekoanTim McIlrath, Rise Against tal-deko abeslariaren laguntza izandute. Laugarren disko honegaz(gogorra, ausarta eta oso lan-dua), Berri Txarrak-ek hamarurte bete ditu, eta bide batez,atzerrirako jauzia ere eman dutalde nafarrak.

LibreBerri TxarrakGor

diskoak

Aurreko zenbakianaurreratzen genizuenbezala, AlgortakoGazte AsanbladakEsanak esan! diskoaplazaratu zuen iazkoabenduan. Lan

eskerga honetan herriko hemeretzi talderenkanta bana aurkituko ditu entzuleak.Askotan, erritmo biziak eta salaketakutsuko edukiak. Kanten izeneierreparatzea nahikoa da horretazohartzeko: Lege ilegak, Ardereis, Maidaganetxea, Destrucción, Dios bendiga América...Gogoratu disko hau ez dela ohiko zirkuitokomertzialetan banatzen. Interesa baduzugaztetxeetan, zenbait tabernetan edoBilboko Likinianon topatuko duzu.

Diskoa >Algortakogazteak

aldizkaria etxeanjaso nahi baduzu94 491 13 37UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxaAmezti 6, 4. solairua 5. bulegoa / 48990 Getxo

[email protected] / tel.: 94 491 13 37 / faxa: 94 491 58 31

Page 21: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK41

Egunkariakprentsa eta aldizkariak

nahi izanez gero, etxera eramaten dizugu

egunkaria!!!Algortako etorbidea 78

T: 94 491 27 34

Getxo Irratia . . . . . . . . . . .87.6Radio Euskadi . . . . . . . . .92.4Euskadi Gaztea . . . . . . . .94.7Bilbo Hiria Irratia . . . . . . .96.0Tas-Tas Irratia . . . . . . . . .97.0eitb irratia . . . . . . . . . . .100.1Bizkaia Irratia . . . . . . . .102.6Koska Irratia . . . . . . . . .104.1Euskadi Irratia . . . . . . . .104.4Pititako Irratia . . . . . . . .107.0Gorliz Irratia . . . . . . . . . .107.8

uhinakFM

Aldaketak dakartza aro honek, bainaberriro hasteko diren honetan ere lehengoberberak dituzte espiritua eta helburuak.

Gorliz Irratia, 90eko hamarkadan sortuzen helburu jakin bategaz, Uribe Kostareninguruko berriak emotea, bertoko infor-mazio librea, alegia. Urte hauetan zehar,Gorlizko Udalaren diru laguntza jaso izandute, baina emisioa galdu zuten eta denbo-ra baten isilean egon eta gero, ostera erehasteko asmoa erakutsi dute.

Hala ere, zenbait aldaketa egongo dira;batez ere programazio aldetik. Besteak bes -te, musikaren inguruko saioak egongo dira,"Sonido bumpin", "Zona Dj", "La Jaula"edo eta "Ke kaña" bezalakoak. Poesia ("Elcamión de la poesia”) eta literatura eta oler-kigintza ("El crisol cultural") oinarri izangodituztenak ere entzuteko aukera edukikodute entzuleek. Zinearen inguruko kon-tuek eta magazineek ere beteko dute GorlizIrratiaren programazioa.

Era berean, kirol eta kultura elkarteekeuren lekua izatea gura dute irratiko ardura-

dunek; beraz, informatzeaz gain, herriarihainbat zerbitzu emoten ahaleginduko dira.

Bestalde, Gorliz Irratian behar egitenduten kazetari eta esatariek dirurik jasobarik egiten dute behar, zaletasun legezhartzen dute eta. Kolaboratzaile eta kazeta-ri berriakaz ere behar egiteko prest daude;beraz, norbaitek, programaren bat egin,beste saioren batean kolaboratu eta irratimundua ezagutu gura badu, eurekaz kon-taktuan jartzea besterik ez du. GorlizIrratiko telefono zenbakia 94 677 45 75 etae-maila [email protected] dira. m

Gorliz Irratia >

Aro berriaEmisioa berreskuratu eta bere betikoespirituarekin etapa berriari heldu dio Irratiak

Borja Alejandre, irratiko kolaboratzaile bat

40UK

[liburuak]

Manila konexioa Jon ArretxeElkar

Koadro isilaXabier Etxaniz RojoErein

liburuak

Simon Artabe detektibeak etaEtxebe laguntzaileak desager-keta misteriotsu bat argitubehar dute, hiriko zoko-mokoguztiak arakatuz. Oraingoannobela beltz bategaz datorkiguJon Arretxe, idazkera argia etazuzena, erritmo bizia eta eten-gabeko umorea dituena.

Etxaniz Rojoren lehenengoeleberri honek Donostia OperaPrima saria irabazi zuen iaz.Narrazioa bi garaitan dagokokatuta: 80ko hamarkadaneta orainaldian. Santi protago-nistak gertaera politikoak zeingorabehera sentimentalakgogoratzen ditu liburuan.

errako kontuak dakarzkiguNatalia Ginzburg-enArratseko ahotsak nobelak.

Gerra du hizpide Bernardo AtxagarenSoinujolearen semea-k ere. Gerrazhitz egiten digu, uneoro, irratiak.Gerra egunkarietan, gerra telebistan.Elurrarekin aspertu arte jolastu ondo-ren, hortxe etorri zait Gari, bereeskutxoak nireetan sartu eta berotudiezazkiodan. Negarrez ari da orain,eskutxoak minduta dituelako, etamasail gorri-gorri horiekin hildakotxoritxoagatik negar egiten duen nes-katoa ematen duela otu zait. Esandiot, botak janzten nizkion bitartean,esku hutsez elurrarekin ez ibiltzeko.Zuria bezain beltza izan daitekeela.Baina ez dit kasurik egin. Eta nega-rrez jarraitzen du. Amama hemenegongo balitz, munduan negar egite-ko arrazoi handiagoak dituztenumeak egon badirela esango lioke,eta, hala ere, malkoei eusten ikasizutela sehaskan bertan. Gainera, ezkexatzeko, kalteaz ohartua izan arrenberearekin atera nahi izan badu.Baina amama ez dago, eta nik ez duthalakorik esateko adorerik izan.

Berotu dizkiot eskutxoak, mahu-karekin lehortu ditu begietako malko-ak. Badoa lehengusuarekinOlentzerok ekarritako opariekin jolas-tera. Bazkalorduan, aitari goizeanjazotakoa kontatzerakoan, buruarekinezetz egingo du Garik. Ez duela elu-rragatik negarrik egin. Hotzak begiakizoztu, eta etxeko berogailuaren era-ginez atera zaizkio malkoak.Amamaren barreak entzun ditzakethemendik. “Ai, eskuak elkar igurtzitze-arekin bakarrik munduko gatazka guz-tiak konponduko balira!”. Eta jai egu-netako azken bazkariari ekin diogu,kristalaren bestaldeko gerra hotsarientzungor. Arrazoi zuen Garik.Goizean ez du negarrik egin. Hotzakbegiak izoztu, eta etxeko berogailua-ren eraginez atera zaizkio malkoak. 4

esaterikbadut

G

Esti Ezkerra

Egunerokoa (XIII)

Urteberri on?

Eraztunen JaunaHonezkero hobbit, nano, elfo, orkoek etabeste guztiek ere euskaraz egiten dute

Azken alearen azalaren zatitxo bat

Eraztunen Jaunak mundu osoan dituenzaletuak zenbakaitzak direla esatea ez dagauza berria. Peter Jackosek zinemara era-man duen filmak arrakasta itzela izan duelaere edonork daki. Alabaina, pantaila han-dian ikusi aurretik liburuetan zetzan eraztu-naren istorio txundigarria. Eta orain horre-taz euskaraz gozatzeko aukera dugu. J.R.RTolkien 1937an hasi zen Eraz tu nen Jauna-ren trilogia idazten, eta zazpi urte igarobehar ziren hiru liburukiak argitara emanziren arte.

Aspaldi iragarri zituen Hego Afrikanjaiotako idazle ingelesak Frodok ibili beha-rreko bideak. Bide horiek euskaraz gozatze-ko aukera, ostera, gauzatu berria da.Eraztunaren Elkartea, Bi Dorreak eta

Erregearen Itzulera hiru liburukiak euskara-tu ditu Agustin Otsoa Eribekok. Hobbitek,elfoek, nanoek, orkoek eta gainerako guz-tiek euskaraz egiten dute, beraz. Bilbo Zo -rrozabalek Frodori eraztuna ematen dionmomentutik, Eraztunaren Gudaren amaie-

«Agustin Otsoak itzuliditu Eraztunaren Jauna-

ren hiru liburukiak» ra arte, istorio osoa euskaraz plazaratu duTxalaparta argitaletxeak. Li burukiak banakaerosiz gero 20 euroko prezioa du bakoitzak,eta hirurak batean erosita 50 euro. Balitekezinemako bertsioaren arrakastari zor izateaitzulpen hau; agian ez, hala ere, ongi etorriaizan dadila. m

HIRU TITULU, ISTORIO BAKARRA

• Eraztunen Jauna, Eraztunaren Elkartea

• Eraztunen Jauna, Bi Dorreak

• Eraztunen Jauna, Erregearen Itzulera

[komunikazioa]

prentsa >Hernaniko KronikaHernaniko Kronika egunkaria dadagoeneko: orri bakarrekoa, bainaegunkaria. Izan ere, 2000. urtean -jaiozenean- bost egunetan soilik kaleratzenzen. Urte bi igaro zirenean sei egunetanzegoen kalean, eta beste bi igarodirenean, 2004a hasi berri dugunhonetan, egunero dago Hernaniko kioskoeta okindegietan. Hastapenetan 1.500-1.700 ale bitarteko tirada zuen, gauregun, ostera, tirada bikoiztu egin dute:3.400 ale. Dobera Euskara Elkartearenekoizpena da eta doan banatzen da.Zorionak, beraz, Hernaniko Kronikakoerredakzioari eta hernaniar guztiei.

www.kronika.net

web >EtxeberriaFutboleko izarrek eurenweb orrialdeak edukitzeaez da berria. Baina bat-zuentzat izarrak direnarren, gure taldeetakojokalariak ez dira hainizartsuak. Hala ere, ospe-aren altzoan egotera ohit-zen hasi dira eta teknolo-

gia berrien sarera sartzen. Zaharkitzenhasi da autografo bat eskatzearena, orainsarearen bitartez mezu elektroniko batbotaz eska diezaiokezu zure jokalarigogokoenari. Guztiak sarean ote daudenez dakigu, Joseba Etxeberria egon bada-goela, hori badakigu. Hori bai, elgoibarta-rraren orrialdea erdara hutsean dago.

www.icons.com/es/etxeberria

“Kolaboratzaile etakazetari berriak bilatzenari dira Gorliz Irratian”

Page 22: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

[sarean]

42UK

Ordenadorearen gripeaMydoom birusak ostabere jarri dituagerian Outlook-en ahultasunak

Noizean behin birus berri bat aipatzenda egunkarietako azaletan. ‘I love you’,‘Melissa’ edo “Chernobyl’ madarikatuakhorrela egin ziren ezagun. Oraingo hone-tan Mydoom delako gaizkilea izan dagure artean, milioika kutsatutako emailakbidaliz eta hainbat ordenadore hondatuz.Hori gertatzen denean askori datorkiguburura antibirusa eguneratzearengarrantzia, edota posta elektronikoenaurrean izan behar dugun berezko mesfi-dantza (ez egin klik ezezagunek bidalita-ko emailetan). Baina, nola liteke posiblebirus bakar batek honelako sarraskia era-gitea?

Ez da zaila horren erantzuna aurkit-zea. Erabiltzaile gehienek programa ber-dina erabiltzen dute posta elektronikoairakurtzeko: Microsofteko Outlook (edo -

ta bere anai txikia, Outlook Express). Eta,beraz, programa honen ahultasunakbaliatuz birus egileek munduko erabilt-zaile gehienak astindu ditzakete. Neka -zaritzan gertatzen den moduan, gaitzbakar bat nahiko izan daiteke monokul-tibo ingurune oso bateko uzta osoa dese-giteko. Ordenadoreetan berdin gertatzenda: programa anitzak erabiliko bagenitu,(izan ere, badira Outlook baino progra-ma hobeak, politagoak eta seguruagoak)birus bakoitzaren eragina mugatuagoaizango lirateke.

Jakina da ezinezkoa dela puntu ahu-lik gabeko programak sortzea, bainaahultasun gutxien agertzen dituztenakerabili beharko genituzke. Eta Outlook-en, batez ere, ez da email bat irakurribeharrik ere ordenadorea guztiz kutsatze-

webgidaEVOLUTION

irabazi UKrekin

“Un mes en Bostwana”

Eskatu zure liburudendan!

Gonzalo Iribarnegarayidazle eta bidaiari getxoztarraren eskutik

22 igandea: OLGETAN HAUR JAIA kuko, truko eta bolenwaiderPailazoak. 17:30

25 asteazkena: PERIFERIA TOPAKETAK. EN CONTRE. 22:00

28 larunbata: EUSKAL HERRIA ETA SAHARAUIAK.22:00

29 igandea: PERIFERIA TOPAKETAK. OLGETAN HAUR JAIA.17:30

29 igandea: PERIFERIA TOPAKETAK. FTI & EL TORO.20:30

kafe Antzokiak otsailean

antolatu dituen ekitaldietarako sarrerak lor

ditzakezu. Ukra deitzen duten pertsonen

artean bina sarrera zozketatuko dira

Sarrerakdebalde!

94 491 13 37

[elkarrizketa]

UK43

—Gauza txikiei, hiruzpalau herritan bainoesaten ez direnei, gehiegi erreparatzen die-gula salatzen duzu…—Batez ere metodologiaren aldetik nioenhori. Eibarren badaukagu berba bat, Ei -barren bakarrik esaten dena: peoria, atariaesateko. Jende arruntarentzat horrek baliodu, baina zientzia egiteko ezin dugu horrela-ko adibideekin ibili. Aukeratu egin behar da,gauza inportanteak zeintzuk diren ikusi. —Gaur egungo euskara batuan ez dituguba larregi erabiltzen txikikeria horiek?

—Bai. Niretzat ezustekoa da, esaterako,“ekidin” berba. Irratia piztu, eta “ekidin”barra-barra. Ni Euskal Herri osotik ibili naiz,ea “ekidin” edo “pairatu” erabiltzen zituztengaldetzen, eta inork ez zuen erabiltzen. Ba -dagoz berba batzuk, liburuetan, itzulpene-tan, askotan erabiltzen direnak, eta egunero-ko bizimoduan existitzen ez direnak.—Euskara hain zatituta egoteko arrazoi biematen dituzu: ofizialtasun eza eta zatiketaadministratiboa. —Badago dialektoak sortzeko arrazoi oro-

Euskararen gaineko hainbat liburu kaleratu ditu Koldo Zuazok

Iazko Durangoko Azokarako kaleratu zen Koldo Zuazo filologoeibartarraren azken liburua: Euskalkiak, herriaren lekukoak. Bertan,euskalkien sailkapen berria proposatu du Zuazok: Bonaparteren zortziakbarik, sei. Horietako bakoitzaren ezaugarriak eta baita euskalkiez gaindiematen direnak azaltzen ditu ondoko elkarrizketaren gai nagusia izanden liburuak. Ekarpen handia dialektologiaren esparrurako, duda barik.

korra, unibertsala: harreman eza. Eta EuskalHerrian hori gertatu da. Euskara guztizapurtu ez bada, azoketan eta erromerietanelkartu garelako izan da. Eliza ere nahikolagungarria izan da horretan. Eta bertsola-riak. Baina hori kenduta ez da bateratzailerikegon. Ez eskolarik, ez administraziorik...—Euskara hain zatituta egonda, sarritan ezdugu hizkuntza bakartzat hartzen. Haladiozu liburuan. Baina hori horrela ez delaere frogatzen duzu.

—Denoi gertatu zaigu alboko herrira joaneta ezer ez aditzea. Gero, beste herri horreta-ko jendearekin egonda hiru-lau egunez,konturatu egiten gara azentua, berbak, kon-trakzioak... diferenteak direla, baina ohituzgero ulertu egiten da. Eta hizkuntzalari ba -tentzat desberdintasunak are gitxiago dira.Hizkuntzalariarentzat, Getxoko euskara etaEibarkoa berdinak dira. Nik ikusi dut hirueuskalkik daukatela benetan nortasun han-dia: mendebalekoak, Zuberoakoak eta ekial-deko nafarrak: Erronkari eta Zaraitzukoak.—Bonaparteren mapa daukagu gehienokgogoan, baina zure sailkapena nahiko des-berdina da...—Bonaparten helburua mapa egitea zen, ezeuskalki bakoitza zelakoa zen erakustea.Nafarroaren barruan bi euskalki ipini zitue-nean, ez zuen azaldu zergatik. Euskalkienbeste sailkapen bat egitea ez da kapritxoa edoesnobismoa izan. Alde batetik, euskara alda-tu egin da ordutik hona; bestetik, harenmapak bazituen akatsak. Esaterako, emanzuen sailkapenean eragin handia daukateherrialde arteko mugek, eta badago horrekinbat ez datorren ezaugarri mordoa. m

«Badago dialektoaksortzeko arrazoi unibertsal

bat: harreman eza»

Koldo Zuazo > filologoa

“Euskalkien beste sailkapen bat egiteaez da kapritxoa edo esnobismoa izan”

...eta gainera, fitxategien imprimaketa!

Page 23: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

[akabuko punte]

44UK

—Noiz jaio zinen, Eustaquia?—Hemen yaio, hemen bizi, hemen ez -kondu… Ia esate baotzut, ya euskeraz...por ejemplo larogei ta horrek ez naz sartu.Ni yaio nintzen el diez de mil novecientosveintisiete. Datorren hilen dekodaz ho -rrek, seteinta y siete; baie euskeran eztaittesaten; kontuk atara. Ze gu hemen eskolanez du inoz zu eukitten dozuzun modun…euskera ta duztik horrek bai, baia ez dotikesi hori, ta nire edadekok iñok berez.Hombre, in dulako larogei, larotamar…baia osten ez dekot hori zera. Neuri urte-ten deust beti euskera eitte, bakizu zerdan? Gehiau itten dozu erderaz badekozulagune eiten deun erderaz… Erranak eta

horrek bere ez dakie. Gure eskolara yotenginen… sei urtegaz hasi baia gero arratsal-den ordu bi yosten ikesten, putu eitten, niibil nazenen hor, Berangoko eskolan.Oingo neskak… (buruagaz ezetz esatenzuen bitartean) neuk ikusten dot neurelobakaz, ez dakie.—Berangotik inguruko herrietara joatenzinen?—Ez. Zapatun, arrasteko lauretan, elizaaurrera horra para jolasten, gero rosario taduzti ta domekatan… Ni Algorta ezetutendot ze ni yon naz esneaz, esne saltzen yongara gu Porturaino. Goxen, Algortara erotezan esne, etzetara; gero bendeje saltzenyoten zan ama Porture, hara plazatxure.

Argazkian, Eustaquia Bilbao

Elkarrizketa berriak dakartzagu gure Akabuko Punte honetara.Oraingoan, Eustaquia Bilbaogaz egon gara berbetan. Berangon jaio zen1927an eta Berangotxu baserria zenaren ondoan bizi da. Urtarrileko goizargitxu baten hartu gintuen bere etxean, ETBko Barnetegia saioaikusten zegoela. Horren eta hainbat konturen inguruan jardun genuen.

Nik ezetu dot Algortako plaze itten, zenbaturte eukiko nuzen nik, zazpi edo zortzi.Egurre saltzen bere, lelau basora, billen,ebagintzen, imiñi sakutan ta yon Algortarasaltzen aterik ate, sei errelen saku bakotza.Ixen zan gerra osten, ez zan eon iketza taholan. Unbera, eh? Ta horrek goiteberak,bat aurren ta gero bi atzen, han imiñidanak ta aurre! Hori Villamonteko aldatzaiyoteko, kordel bateaz. Guk behar asko in

du, ze ez zan eoten dirurik. Diru auki dau-nak auki dau! Ta eskolara gitxi, ni eskolaraez naz yon askotan, ze nebak ixen dire txi-kerrak ta goberna in behar zendun. Tasolora… ez de ixen horrenbeste inportant-ziko eskola. Beste genero batzuk bakiguzgaztek baino hobiau baia eskole ez. Aitteixen da Algortako ta nire ama ixen daLemoizko, zelan daun hori nuclear edohori? Horko. Gero horra etor zan kriedaJolastokire, ta hor ezetu eun nire aitte—Santa Ageda tradizio izan da betihemen?—Beti, baia ez lengo lez, eh? Lehen SantaAgeda etorte ziren etzerik etze, ta kantateeutzen bertzok etzeko txikerrenari, neskatoedo mutile. Baia zelako Santa Agedak!Ordun emoten zan txorizo, arrautzek…Neure umeri bere emon dotzet hori, eh?Mutilek be ein deure hori, holan entzunteikesi. Baia ez zan eon oingo lez hanbeste etze.—Barnetegia saioa gutatzen zaizu?—Niri bai. Baia nire gizona badau ez dotimintzen. Hori da ikisteko bere, ze dana inbehar dere euskeraz. Gustaten dat hori,Fakun, ze bestek ezin ikus dire. Ia irabaztenbadau, gustako lezkit, ze interesa deko. m

«Gustaten dat hori,Fakun, ze bestek ezin

ikus dire»

Berangoko Eustaquia Bilbao

“Neuri urteten deust beti euskera eitte”

[bertako euskeran ganen]

Gureberbakere33

Testua: Xabi Bilbao

Zelan esan informaziño eskatuteko

• Parkatu moméntutxu bet, yakin gúre neuke zélan helduayuntaménture/udaletxera.• Mesedez, ésangostezu (esango dostezu) nóndi(k) yon Sopelakoestasiñora/geltókire?• Bákixu (badakizu) non koixten dan autobuse?• Táxin parade/geltoki hor dau, ezta? Hemen zuk atenduten dozu, ezta?• Non demónentru dau herri honetan taberna bat, ba?

Baietz erantzuteko

• Bai, zelan ez! Ointxe ésangotsut (esango dotsut)...• Bai, hára, heméti(k) eta hórti(k) yon ber dozu...• Bai gixona/andre! Hámentxe óndon kóxikozu autobuse.• Bai, hor berton dekozu/tópakozu geltoki, hortxe áurren.

Ezetz erantzuteko

• Autobuse? Nik énei/éneixu esan, enaz hemeko ta!• Txartela érosteko? Nik eztáit/eztakit, pregúntaotsezu (galde egiozu) horrerigizonari.• Udalétxera? Nik eztáit seguru, nípaño (nik baino) hobeto horrék ésangotsu.• Líburu denda bat non? Idéarik bere eztekot!Tabernak non dáuzenésangotzut baia!

ADIBIDEK

—Egunon, parkatu moméntutxu bet, ésangostezu non topa leiten estanku bet?—Estanku? Bai neskáto, eztekozu ásau (urrun): yon hemétik gora, ta léhelengokalen ezkerrara iñ ta berta tópakozu.—Ezkerrara? Zer diñotzu Anton! Hára neskáto, bestala bázoaz hemétik behera ta...—Hortik behera? Ixílik záuz! Itxíostezu niri esplíkaten!—...

—Arrastion mutil, bákixu non daun hemen móto konpónduteko léku bet?—Ze móto, hautxe? Yamaha?—Bai, Yamaha.—Yamaha moto maja. Han goien dekozu taller bat, bésterik eztau! —Non goien, kale akábaten dan lékun?—Yamaha sube pero no baja. Bai, kásik. Baia kale akába baño léhelau eskoiarain ber dozu.—Ederto. Eskerrik asko, bertsolari.

ZELAN ESANInformazi�o eskatuteko eta emoteko

aldizkariaetxeanjaso nahibaduzu

94 49113 37

dirulaguntzak

zuredirulaguntzabehar-beharrezkoadugu

UK Uribe Kostako Aldizkaria171 posta kutxa / Amezti 6, 4. solairua 5.

bulegoa / 48990 Getxo / [email protected] / tel.: 94 491 13 37 / faxa: 94 491 5831 / bulego ordutegia: 08:00 / 15:00

uk

BBK 2095 0121 10 9102483676sartu zure laguntza gure kontu zenbakian

Boluntzarreta

UK45

Page 24: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

[publizitatea]

UK47

Lehenengo puntua emanda

Gaztetxo asko dabizbertsotan jo ta ke,ta ezin zaigu utziinolaz aparte.Nahiz itxita ditugunmakina bat ate,gu gogor goaz plazakkonkistatu arte.

Lau oinak emanda

Gazteon fama beti:«ez hanka, ez buru»baina holan ez dalahori dut aburu.Gure baitan dituguhainbeste helburu,lortuko ditugunakbertsotan seguru.

Azken puntua emanda

Nahi eta nahi ez mundu honetanaurrera doaz urteak, eta kaskailu talde bat gatozastinduz goi eta beheak.Plazarik plaza, herririk herrigogor gabiltza gazteak, etorkizuna gure esku dagoeta prestatu besteak.

TXIKITIK HANDIRA

bertso-agenda gaurkotua > www.albegetxo.net

Beñat Vidal

ALBEko gaztetxoak

[uribertsoan]

Atal berri honetan Getxon bertso-laritza ikasten dabiltzan 5. eta 6.mailetako ikasleen berri emangodizuegu. Lehenengo urrats hone-tan, Erromo Eskoletako 6.A-koakekarri ditugu. Ikasteko eta abes-teko gogoz ibiltzen dira, eskeroneko ikasleak, duda barik.

Erromo Eskoletako 6.Ako bertsolaritza-taldeko ikasleak, Nahikari Ayo irakaslea alboan dutela.

Testua: Nahikari AyoArgazkia: Asier Mentxaka

ALBEkumeak

Ikasteko eta abesteko gogoz

Urrian hasi genuen gure bertso-ibilbideaGetxoko eskola zein ikastoletan. Lehengeltokia Erromo izan zen, hango eskole-tan. Lehen unetik egon ziren adi, azalpe-nak entzuten zein galderak egiten, etagarrantzitsuena: parte hartzeko eta abeste-ko prest. Ez dira kokiltzen ikaskideen au -rrean abesteko eta baten bat beti egoten daanimoso lotsatienei laguntzeko.

Eskolak hasi zirenean ez zekiten zerzen bertsolaritza, eta are gutxiago bertsoa.“Kantatzen den zerbait, ez?” Horixe daeman zidaten erantzuna, eta ez zebiltzanoso urruti. Bost hilabetez eurekin egon etagero, badira gai bertsoa zer den azaltzeko,

baita oina, potoa, errima eta abar. Euren dohainak erakutsi dituzte. Bu -

rua nekatu dute silabak zenbatzen, oinaktopatzen, doinuak ikasten... baina eurenhitzetan: “merezi izan du eta oso ondo pasa-tu dugu”. Horixe dugu helburu bertso-

eskolan: ondo pasatzea eta inguruko esko-letako ikasleak bertsozaletzea. Badi rudiErromon lortu dugula, orain geratzen denbakarra bertso-saioetan elkar ikustea da,eta batek daki, agian urte batzuk barrubaita plazetan kantari ere. m

46UK

«Merezi izan du eta oso ondo pasatu dugu»

Harremanetarako:

652 772 104

sastrakagaztetxea@hotm

ail.com

ALGorTAKo GAZTE ASAnBLAdAren eskutik

algortako musika talde gazteen

diskoa

EZ ORDAINDU

5 EUROBAINO G

EHIAGO herriko tabernetan SALGAI

• lei • ekin • diskrepade blankon • konter • kiero silenzio

sintriki • el eskroto de goyaalterkado • kolpez • voodoo • irainanun • ni puta idea • instinto animal

odd heathenish • patada en la papada •autosekuestro • olokausto

esanak esan!

20042004 maiatzakmaiatzak3030

“alkarregaz heldu”* leloa

* logoa

* panpina

AURREIBILALDIAMaiatzaren 30a heldu baino lehen, hala ere, antolatzaileek hainbat ekitaldi antolatudituzte Ibilaldirako sasoia hartzen joateko. Aurreibilaldia deritzo ekitaldi horienguztien multzoari. Otsailerako, besteak beste, hurrengo ekitaldiak aurreikustendituzte: hilaren 15ean txitxiburduntzia (Leioan); 20an berriz, Inauteri jaia (BetikoIkastola), eta hilaren 22an Beisbol partida: Bizkaiko Selekzioa eta NafarroakoKonbinatua neurtuko dira Urko polikiroldegian (Sopelana)12:00etan.

Leioa eta Sopelanako ikastolek, hurrenez hurren Betiko eta Ander Deunak,alkarregaz antolatuko dute 2004ko Ibilaldia. Eta Alkarregaz berbak besteekinbatera jardutea esan gura du, partaide guztien elkarlana: ikastola antolatzailebiena, Ikastolen Elkartearena, gurasoena, langileena, ikasleena… Eta Helduberbaren esangura, ostera, ailegatu, iritsi da, eta oratu, sasoitu, ekin… Elkarrekinetorkizuna lantzea esan gura da, eta etorkizuna gure eskuetan dagoenez,etorkizun hori ondo oratu.

Eskuan surf taula daraman lamia da Ibilaldia'04ren logotipoa.Alde batetik, lamiaren irudiak hurrengo azalpena dauka:Leioan bada paraje bat Lamiako izena duena, eta bertakopaduretan lamia bat bizi ei zen. Bestetik, surf taulak azalpenerraza dauka: inguru hauetan surfa ohiko kirol jarduera bihurtuda; eta irudiari haize modernoa ematen dio. Lamiarenantzinako irudia eta surfaren irudi gaurkoa bat eginda, beraz.

Aurtengo Ibilaldiak panpina ere badu. Lamiñe du izena eta pertsonaia honenirudia Tasio marrazkigileak egin du. Lamiñek hainbat eginbehar bete beharko dituIbilaldian zehar, zenbait kultur eta kirol jarduera, hain zuzen. Logotipoagaz baterapanpina ere edukiko du maiatzaren 30ean ospatuko den Ibilaldiak, beraz.

Page 25: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

48UK

Txiki-Aundi kAfeTegiA

ezagutzen al duzu?herriko pintxorikonenak ditugu

etorri eta probatu!!Amezti, 10 / T: 94 460 57 57 - ALGORTA

JOKIN GARATE BAYONeguriko Etorbidea 9 T: 491 14 8748990 NEGURI

KIMETZ GARATE AZURMENDIAingeruaren etorb. 4B

(sarrera, Jata Mendia) T: 460 01 8748990 GETXO

Bilbo-Plentzia errepideaElexalde 9, Barrika - Tlf-94 677 30 09

Norte jatetxeaadituak garamakailo etakazolatxoakprestatzen

gaizka escudero / villabotas-ekoa itsaso arana / jolastoki-koa

[jan&edan]

nauteriak gainean ditugu eta sasoi honetan ohitura iza-ten da tostadak jatea. Postre, gosari zein merienda goxoada eta gainera oso erraz egiten dira tostadak. Hasteko,

ipini sutan litro bat esne, bota azukrea eta kanela adar bat.Irakiten duenean basobete koñak gehitu. Bes tetik, ogi sikuaxerretan zatitu, ontzi batean sartu eta sutan eduki dugunesnearekin estali, zortzi bat orduz. Ondoren tostada bakoit-za irabiatutako arrautzetik pasatu eta frijitu. Amaitzeko,nahastu azukrea eta kanela ehotua, eta tostaden gaineanbota.

ITostadak

osagaiakogi sikua • esnea (litro bat) • koñaka • azukrea (15 goilarakada) • kanela

«Tenperaturak eragin handia daukaardoa edateko orduan; ardoarenezaugarriak ere alda ditzake»

• Ardo zuri eta lehorrak8°-10°an edan behar dira. Zenbat etatenperatura altuagoa, gehiago igarriko dugualkohola; tenperatura baxuagoetan,garraztasuna.

• Ardo zuri gozoak6°an gutxi gorabehera edan; tenperaturahonetan, espresio gozoa eta frutazkoanabarmentzen da.

• Ardo gorriak9° eta 12° bitartean, beltzetik ala zuritik,zeinetik hurren dauden begiratuta.

• Ardo beltz arin eta gazteak12° eta 16° bitartean euren aroma etaegitura nabarmentzeko.

• Ardo beltz gorpuzdunak14° eta 17° bitartean euren gorputza hobetoigartzeko.

• Ardo beltz zaharrak17° eta 18° bitartean, horrela euren bouquetaeta espresioa hobeto antzemango ditugu.

Ardoa edatekotenperaturak

[nonjan]

Izena Cafe Satistegi dauka, baina Al -gortako Satistegi kafetegia baino as kozgehiago da. Alatz Bilbaok taberna hartuzuenetik zeharo aldatu da bilgune hau.Satistegi adin, klase eta giro desberdineta-ko bezeroen topalekua da, nonbait jabeakhain gogoko dituen pub irlandarren ant-zera. Egun osoko taberna da Satistegi,ederto gosaldu daiteke, eguerdian barrapintxoz betea egoten da, adituak dira gai-nera bokata beroak prestatzen (karta ede-rra daukate), potea zein tragua hartzekolekua ere bada... Orain eskaintza hau han-ditu dute eta eguerdietan plater beroak

jan daitezke hango giro la sai eta atsegine-an. Zerikusirik ez menu gi roko jatetxee-kin. Aipatu behar da sukalde lanetan JoseIsasi dabilela.

Hau guztiaz gain, Satistegin kul turazgoza daiteke. Izan ere, monologoak ego-ten dira hilabetean behin, uda partean;kanpoan musika emanaldiak antolatzendituzte eta gainera beti izaten dute era-kusketaren bat tabernan bertan: orain urazpiko argazkiena. m

SATISTEGI KAFETEGIA

Basagoiti etorbidea 51, Algorta

Satistegi kafetegiabaino askoz gehiago

Argi zerbitzaria, eta Alatz, Satistegiko burua

UK49

zurepublizitatea hemenUk 94 491 13 37

Mar�a Jes�s ILEAPAINDEGIA ETA EDERGINTZA

HARTU TXANDA

Alangobarri 10T: 4910821ALGORTA

GIZONENTZA -KO MODATelletxe 5ALGORTA

T:

Errotaldeileapaindegia

HARTU TXANDA TELEFONOZ!!

T: 460 38 90Errotalde 18A / ANDRA MARI, GETXO

I�aki Bitxitegia

ΩOMEGA AGENTZIA OFIZIALA

I

Villamonte

AlgortaT: 4302345

SUKALDEETANADITUAK GARA

Sukalde eta KomunetarakoEkipamendu Osoa

Barnekaldeen zaharberritzeaketa dekorazioa

Sarrikobaso, 44 • Tel/Fax: 94 430 11 91 • 48990 Algorta

Page 26: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

keko

UK51

[komikia][horoskopoa]

oKINDegia

KASUNE 28 - T: 94 430 10 76ALGORTA

mungiaAlgortan badaukagu

artisauen ogia

izen eta jatorriz

da “ogi mungia”.

goizero lortzen dogu

obispoen guleria

probatu bada edo ez

dan benetako egia.

Illeta z/g (Sarrikobasoerikin bat)T:94 430 69 42 /ALGORTA

• BIDRIERAK

• GRABATUAK AREA TEKNIKAREKIN

• IZPILU ERRALDOIAK

• INSTALAZIO OROKORRAK

• FUSIN

BATIZ KRISTALDEGIA

GETXOKO KIROL PORTUA

Arriluze z/g • Tel.& Fax: 94 491 53 21

ALGORTA • GETXO

prentsa ¥ aldizkariak

50UK

EREAGA

Andres Larrazabal, 11AREETA

T. : 94 464 89 94

Juan Bautista Zabala, 5ALGORTA

T. : 94 491 13 94

OLATXOOLATXOaltzariak

dekorazio-opariak

BidaiakAAuuttoobbuussaakk

T: 94 453 08 16 - 609 405 988Faxa: 94 453 33 34

GEtxo

ViLLABOTASJATeTxeA

Menu merke eta bariatuakespezialitateen karta

Giro atsegina

T: 430 43 33Villaondoeta 2, ALGORTA

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(Abenduak 21 urtarrilak 19)(Abenduak 21 urtarrilak 19)Jope, Ura, hori da hori umore txarra!Esnatu berri, eta ea zein den “egunon” esaten dizun ausarta! Egun osoanmarmarrean eta txilioka zabiltza, etahorrela ez zoaz inora.Lasaitu zaitez!

(Abuztuak 18 irailak 16)(Abuztuak 18 irailak 16)Gehiegikeria asko egiten zabiltza. Badagaraia osasuna zaintzen hasteko, batezere sabela eta katarroak; sabela zaintze-ko, gauza garbiak jan eta ahaztu litxarre-riak, eta katarrorik ez harrapatzeko...ezkutatu zilborra!

(Martxoak 21 apirilak 19)(Martxoak 21 apirilak 19)Norbaiten laguntza behar duzu, onartuezazu hori. Ez zaitez lotsatu laguntzaeskatu behar duzulako, ez da txarra.Besteek badakite pertsona gogorra zarela,baina gauza batek ez du besteakentzen. Ausardia!

(Ekainak 19 uztailak 18)(Ekainak 19 uztailak 18)Zergatik ez zara zeure bikotekideagazadiskidetzen; txantxa bat baino ez zenizan hura. Hotz hauek ez dizute onikegiten; hobe duzu etxean berotangelditzea, eta kalera irtetekotan, arropaasko jantzi.

(Otsailak 19 martxoak 20)(Otsailak 19 martxoak 20)Egiteko gogoa daukazun hori zergatikez duzu egiten? Zer edo zein daoztopoa? Nagusitxoa zara orain erehorrelako tontakerietan erortzeko, ezduzu uste? Eutsi zureari, bestela janegingo zaituzte.

(Uztailak 19 abuztuak 17)(Uztailak 19 abuztuak 17)Beti izan duzu liburu on bat irakurtzekogogoa; bada, orain duzu une aproposabat eskuratzeko eta lanari ekiteko. Ileazuritzen ari zaizula konturatu zara, etaguztiz atsekabetuta zaude; arazoa ez dahain larria.

(Azaroak 16 abenduak 20)(Azaroak 16 abenduak 20)Ai Negua, Negua... Neguan ere beltzaranegoteko nahia obsesio bihurtu zaizu.Eguzki printzak agertzen badira lainoenartean, zoroan pare zoaz balkoira! Etakrema barik! Emaiozu atsedena azalari,behar du-eta.

(Urriak 17 azaroak 15)(Urriak 17 azaroak 15)Badakigu urte hasiera oso luzea egiten arizaizula, baina urtarrila joan zaigu dagoe-neko, eta otsaila azkar igaroko da, aur-tengoak egun bat gehiago eduki arren;beraz, lasai hartu. Deskonektatu, txipaaldatu eta gero gerokoak!

(Irailak 17 urriak 16)(Irailak 17 urriak 16)Hamabostaldi honetan “extasia” lortu-ko duzu amodio kontuetan. Gailur-gai-lurrera helduko zara, eta esperientziaahaztezina biziko duzu: bikotekiderikdaukazuenok, zuen bikotekideagaz; etabikotekide barik zaudetenok, sorpresa...

(Apirilak 20 maiatzak 19)(Apirilak 20 maiatzak 19)Lagunak ez badituzu hobeto zaintzengaldu egingo dituzu. Momentu txarre-an bazaude ez da euren errua.Harrotasuna irensten jakin behar dabatzuetan. Eskerrak lagunek estimat-zen zaituztela.

(Urtarrilak 20 otsailak 18)(Urtarrilak 20 otsailak 18)Datozen egunotan ezustekozoragarria jasoko duzu; gainera,inondik inora espero ez zenuenzeozer izango da. Badakizu,pazientzia izan duzu eta orainmerezitako saria jasoko duzu.Zorionak!

(Maiatzak 20 ekainak 18)(Maiatzak 20 ekainak 18)Eguzkiamaitea, non daukazu burua?Ezagutu zenuen pertsona misteriotsu harkloa kendu dizu. Gau osoa esna, goserik ez,sabelean korapiloa eta txoritxoak buruan.Lasai, laster egingo duzu topo berriroberagaz.

Page 27: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

UK5352UK

[flashback]

Erromo futbol taldea 1978Talde honek oraintsu ospatu du 25. urteurrena (1978-2003). Gobela futbol zelaian, Begoña taldearen aurka jokatu zuen bere lehenengopartidua; egun horretakoa da hain zuzen ere goiko argazkia. Atzealdean Antiguo Golf izenez ezagutzen den urbanizazioa ikus daiteke etaezkerraldeko etxetxoa, antzinako tren-geltokia da.

Talde honi buruz zerbait azpimarratzekotan, ilusioa eta euren arteko adiskidetasuna –gaur egun ere gordetzen dutena– azpimarratubehar dira. Izen propioak aipatzerakoan, berriz, aurkezpenik behar ez duen Genar Andrinua aipatu behar da. Baina ez dira ahaztu beharLambea, Arcadio, Sendoa... Aipamen berezia ere merezi dute zuzendaritza-taldean hasiera hasieratik gaur egun arte jo ta ke beharreanibili diren Juan Luis Martinez de Luna “Txutxo” eta José Luiz Martinez “Txispi”. Eta orain arte eurekaz batera egondako CarmeloMurga ez aipatzea ere bidegabekeria litzateke.

Azkenik esan, Erromo futbol taldea gaur egun bizi-bizirik dirauela, hamahiru taldetan banaturik 7 eta 19 urte arteko 250 gaztebaitabiltza jokatzen. m

Zutunik: José mari Zabala, José Luis montero, Juan Angel Garcia, Eduardo Juez, José Luis Verde (atezaina), Urtiaga, Genar Andrinua (kapitaina), Iñigo

Guerrero (Gb), Javier Lasuen, Fran Almajo.

Makurturik: Javier Pérez, mariano López, Pedro trincado, José Antonio Agirregomezkorta (ateaina), Andoni bebia, Roberto López de Aguileta,

Gorka Alkiza, Juanma Arsuaga, Ricardo beitia.

Bittor Egurrola

> Aurrekoaren erantzuna: Maddalen Lujanbio

> Irabazlea: *Iñaki Eguzkiza*deitu telefonoz goizez: 94 491 13 37

Bidali erantzuna eta zure izen-deiturak, asmatzen duzuenon arteanArgia astekariaren opari sorta ederra zozketatuko dugu:

UK Uribe Kostako Aldizkaria. 171 posta kutxa 48998 [email protected] / faxa: 94 491 58 31

asmatu eta irabazi > ARGIA astekariaren opariak

•Argia astekariaren hiruhilabeteko harpidetza doan

• Zumeta-Artzerenlamina

www.argia.com

• Nor da?• Unibertsitateko irakasle izan zen garai batean

• Ea aberats izatea gura dugun galdetzen zigun telebistatik• Gutxik bezala altxatzen du bekaina

denborapasa LUMA aldizkariaren eskutik

HITZ GURUTZATU

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

1. Auzokoa, aldamenekoa. 2. Olariak. 3. Lapurdiko herria. Bur -dinbidea. 4. Hiri barruko errepideko trena. Ogi, hitz elkarketan.5. Eite, itxura. Azkenekoa eta lehenengoa. Sufrea. 6. Ipar., ziri-katua. 7. Oxigenoa. Metal estimatua. 8. Urrea. Zaldiak mugia-razteko interjekzioa. Bostehun. 9. Ebazpen. Gizon izena. 10.Intsektu nazkagarria. Gipuzkoako herria.

Ezker eskuin

Goitik behera

1.Esku. Ukatzeko. 2. Gauekoar gi. Batrazio ezaguna. 3. Za -raitzuko. 4. Nafarroako Bortzi -rietako herria. Iridioa. 5. Be -rrogeita hamaika. Bigira, gaual-di. Iodoa. 6. Igarle. Mapa. 7.Laudorio, gorespen. 8. Mo -men tu, lipar. Musika-partitureneuskarria. 9. Ipotx, ñaño. Ara -bako alderdi politikoa. Musikanota. 10. Hutsa, desegokitasu-na. Joaki da.

bIZILAGUNA

oLAGIZoNAk

SARAtRENA

tRANbIAot

EGItEZAS

kItZIkAtUA

oZILARRA

AUARRId

EPAItELmo

ZoRRIAAIA

Soluzioak

taula honek hamaika beltzune ditu

Page 28: 55.zenbakia / 2004 otsailak 15hiruka.tok-md.com/pdf/UK_055.pdf · 2016. 6. 27. · Non zer Berbetan Bere azken lanaz – Soinujolearen semea – berbetan egon da Esti Ezkerra Bernardo

54UK

[aitormenak]

Definitu ezazu zeure burua berba bitan bakarrik. Ni naiz.

Zein animaliagaz zatoz bat? Zorriagaz, ilea hartzea eta noizeanbehin ziztatzea gustatzen zait-eta.Zein liburu gustatuko litzaizuke idaztea?Zoriontsua den jendearen telefono-gida bat.

Historiako zein pertsonaia miresten duzu?Bizitzaz gozatu zuen neure aitona Pepe.Zure jakirik gogokoena. Paella.

Aitortu dezakezun bizio bat. Apustutxoren bat noizean behin.

Oporretara joateko lekurik aproposena.Lagunartea ona bada, lekuak ez dit ardura.Zer hutsegite ez duzu sekula barkatzen?Barkamenean sinesten dut; beraz, dena barkatuko nuke.

Zer janzten duzu lo egiteko? Ez dut janzten, dena kentzen dut.

Ezin zaitezke bizi... Arnasa hartu barik, jan barik, ezta ura edanbarik ere. Oso estandarra naiz.Zer gordetzen duzu sakeletan?Ateak zabaltzen dituzten giltzak, diru-zorroa eta jan dudan azkentxiklearen papera. Ez zait gustatzen lurrera ezer botatzea.Zer berri gustatuko litzaizuke entzutea albistegi batean?Bihar eguzkia mundu guztiarentzat aterako dela.Ohitura txarren bat... Ez daukat mania bakar bat ere.

...Eta sineskeriaren bat. Ez dut zorte txarrean sinesten, ezer ezdelako sartzen zuk ez badiozu atea irekitzen.Zertan gustatuko litzaizuke haragitzea?Neure bizitza ongi bizi izan badut, berdin zait.Zein da gehien errepikatzen zaizun ametsa?Ametsak ez zaizkit errepikatzen. Multi-aretoetan lo egiten dut.Noiz egin zenuen negar azkeneko aldiz?Lehengo egunean apurtxo bat, baina ez dut erraz negar egiten.Zure azken erokeria.Vaya Semanita. Oso erokeria atsegina... eta iraun dezala! m

“Jende zoriontsuaren telefono-gida bat idatziko nuke”

OSCAR TEROL— Pilotazale amorratua dugu, lekuetara hurbiltzea gustuko du enbarazu egin barik, eta gehia-go jakitea gustatuko litzaioke une askotan gehiago gozatzeko. Oscar Terol (Donostia, 1969) antzerki munduanhasi zen 18 urtegaz, baina 1995az geroztik telebistan dabil ia etenaldi barik. Lourvier’s taldeko kide ezagutugenuen, eta harrezkeroztik makina bat saiotan parte hartu izan du aktore, gidoigile edo aurkezle lanak egiten:¿Qué pasa pues?, Sorginen Laratza, Más humor, Esto está muy crudo... Egunero hamaika pertsonaia antzez-ten ditu Radio Euskadiko Boulevard Magazine saioan, eta astero euskaldunez barre egitea posible dela era-kusten digu Iparragirre 2003 saria irabazi berri duen Vaya Semanita programa lotsagabean.

OSCAR TEROL > komikoa

ETB