Click here to load reader

536 guaixe

  • View
    261

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Text of 536 guaixe

  • SAKANAKO ASTEKARIA 2016ko ilbeltzak 15, ostirala 2. aroa 536. zenbakia

    Lakuntzak San Saastin festak bitxandetan ospatuko ditu: astearte-asteazkeneanetaostiral-larunbatean.Olaztik asteazkenean ospatuko du

    Mazkiaranekbizikletazintzilikatu du

    Sakanerria >> 6Kirolak >> 11

    Etxeberriarennarrazioariepaimahaiarenaipamena

    >>15

    Dordokaelkarteanboluntario Garun paralisia dutenpertsonek kirola praktika dezatenlaguntzen dute

    >>3

    Mendiaomentzekoauzolandeialdia

    >>3

    >>7

    EnpresariakAierdirekinelkartu zirenLehendakari-ordeariindustria arloan Saka-nak dituen premiakjakinarazi zizkioten

    >>5

    Sakananbiztanleakgaldu ditugu

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a2

    Argazkiak emateko lekuak: Altsasu: Foru Plaza 23-1 [email protected] Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

    3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

    Musika4nek. Ilbeltzaren 15ean, ostiralean,22:30ean Lakuntzako kultur etxean.

    Zigor Kaos y Los Etilikos eta Ingo aldeu. Ilbeltzaren 16an, larunbatean,23:30ean Iturmendiko gaztetxean.

    Izeberg. Ilbeltzaren 16an, larunbatean,Olatzagutiko gaztetxean.

    AntzerkiaPluton: hor konpon marianton!Ilbeltzaren 16an, larunbatean,17:30ean Etxarri Aranazko kulturetxean. Antzerki Trup.

    Kibuku. Ilbeltzaren 17an, domekan,17:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Marie de Jongh / Tartean.

    BakarrizketaMoskis. Ilbeltzaren 15ean, ostiralean,22:30ean Olatzagutiako Baranditabernan.

    DokumentalakGure kabuz ala hil. Ilbeltzaren 15ean,larunbatean, 18:00etan Altsasukogaztetxean.

    ZinemaTaxi Tehern. Ilbeltzaren 15ean,ostiralean, 21:45ean eta ilbeltzaren17an, domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

    Star wars. El despertar de la fuerza.Ilbeltzaren 15ean, ostiralean,22:00etan eta ilbeltzaren 17an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

    La novia. Ilbeltzaren 21ean,ostegunean, 19.00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

    ErakusketakJose Maria Urabaien. In Memoriam.Ilbeltzaren 28ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean.

    Hitzaldiak La gamazada. Protesta foral deNavarra. Ilbeltzaren 15ean, ostiralean,19:30ean Altsasuko Iortia kulturgunean. Hizlaria: Maria del Mar Larraza,Nafarroako Unibertsitateko historiagaraikideko irakaslea.

    TailerrakTxokolate eta bizkotxoa. Ilbeltzaren15ean, ostiralean, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

    Arrantza aparailuak. Ilbeltzaren 16aneta 17an, larunbatean eta domekan,18:00etan Altsasuko Intxostiapuntagazte gunean.

    Bestelakoak Independentisten topaketa irekia.Ilbeltzaren 16an, larunbatean,10:00etan Lakuntzako kultur etxean.

    Ximona gaztetxearen urteurrena.Ilbeltzaren 16an, larunbatean,

    12:00etatik aurrera Iturmendin.

    Elikadura osagarria haur bakoitzarenneurrira. Ilbeltzaren 20an,asteazkenean, 18:30ean Irurtzungokultur etxean. Familiarteko topaketa.Amalur elkartea.

    Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Ilbeltzaren 15ean, ostiralean,20:00etan Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

    Euskal Presoak Euskal Herrira!Ilbeltzaren 17an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

    IoneZORIONAK!! Beti zurekin, ondo pasa, muxuk.

    AingeruZORIONAKmaitia,asko maite zaitugu, aita,ama eta Unaxerenpartez.

    UxuriZORIONAKzure Al-tsasuko lehengusuenpartez. Muxu handi bat.

    Uxuri Fortuna AnsoBihar gu etxeko txikiyenakbi urte betetzen ttu.ZORIO-NAKaitatxo, amatxo etaJaren partez, muxu pilo bateta ondo pasa.

    Ekain AmillanoIgoaZORIONAKpitxurrin!! A ze gustorayondu ginen!!

    Ondatz ReparazAnabitarteZORIONAKOndatz!!!Bost urte!!! Aitona etaamonaren partez muxu pila.

    SukariZORIONAKzalame-ra! Gaur bi urte jaio zinela. Ongi pasa eguna.Asko maite zaitugu.

    ilbeltzak 15-21Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

    UnaiZORIONAK, Unai!! 5urte!! Urdiaingo mutila-rik politenari, muxu asko familiaren partez!!

    Bazkideekdeskontua

    Bazkideek:

    Bakarra:

    4nek taldea gaur Lakuntzan ariko da.

    Uharte Arakil

    Utzitakoa

    Neska-mutilsukaldariak Urtea despeditzeko hiru egun faltazirela, 22 neska-mutil uhartearsukaldaritza tailerrean elkartu ziren.Javi Trapero irakaslearekin, denenartean menua prestatu zuten pata-ta minez, hostopilez, krepez, pizzaz,hamburgesez, turroizko tartaz etaalkoholik gabeko koktelaz osatuta.Dena beraiek egina. Aralar Mendielkartean eman zuten arratsaldea.Taldeetan banatu ziren menua pres-tatu ahal izateko. Halakoetan ohi-koa denez, prestatutakoarekin afa-ria egin zuten. Irurtzun aldeko Oina-rrizko Gizarte ZerbitzuenMankomunitateak ikastaroa Uhar-te Arakilgo Udalaren eta AralarMendi elkartearen laguntzaz anto-latu zuen.

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a 3

    ezkaatza >>ONCEk 350.000 BANATU ZITUEN: ONCE-ren abenduaren 29ko zozketak 350.000euro utzi zituen Altsasun. San Joan kalekokioskoan Francisco Javier Ezkerra Azpi-

    tartek zenbaki sarituko (26.040, 009) ha-mar kupoi saldu zituen eta haren jabe dire-nek 35.000na euro eskuratu dituzte.

    Garun paralisia dutenekin aritzendira Patxi Urrestarazu eta NaroaAraa. Aspace zentroan Dordokakirol elkartean boluntario aritzendira biakMaialen Huarte Arano

    Donostian du egoitza DordokaKirol Elkarteak. Bertan aritzendira boluntario Patxi Urrestara-zu eta Naroa Araa etxarriarrak.Garun paralisia dute Dordokaelkartean kirola egiten dabiltza-nek. Hori baina, ez da muga bat.Kirola denondako onuragarriadelako, zailtasun gehigarriakdituztenei kirola egokitzea da Dor-dokaren eta bertan aritzen direnboluntarioen erronka. 1992tik aridira lanean kirol elkarte horretan,eta estatu mailan kirol egokituaaurrera eraman zuen lehenengotaldeetako bat ere izan da.

    Boccia, slaloma, igeriketa, atle-tismoa edota txirrindularitzakindar handia dute Dordokako era-biltzaileen artean. Duela 25 urtehasi zen boluntario gisa Urresta-razu. Hasieran, Aspacek Irueanzuen egoitzan izan zen eta zenbaiturteetako geldialdiaren ondoren,Donostian ekin zion ibilbideariduela zazpi bat urte, Dordokan.Araa, berriz, ikaslea da. Donos-tiako unibertsitatean egiten dituikasketak eta joan den urtean ekinzion boluntario izateari. Ordutik,kontent da esperientziarekin.Urrestarazu, hain zuzen, bocciakirolarekin aritzen da bolunta-rio. Garun paralisia dute kirolhorretan parte hartzen dutenek etabakoitzaren gaixotasun mailarenarabera egokitu egiten da kirola.Batzuk ez dute inongo arazorikbocciako pilota jaurtitzeko. Beste-ek, eskuekin jaurti dezakete bai-na laguntza behar izaten dute etagainerakoek, kanaleta batenlaguntza izaten dute. Mugak-mugaeta zailtasunak zailtasun, partehartzea eta elkarren artean txa-

    pelketak antolatzea izaten dutexede. Espainiako txapelketetanere parte hartzen dute eta Dordo-ka elkartea Donostian izanagatikere, hiriburu desberdinetan ari-tzen dira jokoan.

    Slalomak ere arrakasta handiadu. Naroa Araa aritzen da kirolhorretan parte hartzen dutene-kin. Donostian ikasten ari da Ara-a eta astean behin lastailaz geroz-tik Dordokara joaten da bolunta-rio gisa. "Ez nuen kirola mailahorretan ezagutzen baina oso inte-resgarria da, asko disfrutatzendute", azaldu du. Gurpildun aul-kian aritzen dira lehian. Zirkui-tuak dituzte eta tarteka oztopoe-kin egiten dute topo. Ibilbideantopatzen dituzten piboteak gain-ditu behar dituzte eta ahalik etadenbora gutxienean. Oztoporenbat botaz gero, edo behar bezalagainditzen ez bada, denbora-zigo-rra ezartzen zaio partaideari, etabatzuetan ere kanporatua izatenda. "Lehia bi kirolariren artean sor-tzen denean tentsio handiz aritzendira nork irabaziko", azaldu duAraak. 1992an hasi zen slalomagurpil-aulkian ezagutzen eta hainzuzen ere Aspace Gipuzkoak lehentaldea sortu zuen. Ordutik besteautonomia erkidegoetara zabal-tzen hasi zen, eta hala, 1993anEspainiako aurreneko txapelketaantolatu zen.

    Boluntarioen lana, ezinbeste-koaEgokitutako kirola da DordokaKirol Elkarteak eskaintzen duena.Garun paralisia izanda, bolunta-rioen laguntza behar izaten dutekirola praktikatzerako unean."Gure laguntzarik gabe jendeaskok ez luke aukerarik izanenkirola egiteko", azaldu dute Urres-tarazuk eta Araak. Euren ekar-penak Dordokan parte hartzen

    dutenen garapena laguntzen du."Esfortzu handia egiten dute etaasko baloratzen dute gure lagun-tza", nabarmendu dute. Jakindaboluntarioen laguntzarik gabeezin izanen luketela kirolik egin"ase" egiten ditu Urrestarazu etaAraa. "Bizitzaren beste ikuspe-gi bat izaten dute garun paralisiaduten pertsona hauek eta guritransmititzen digute, beste modubatean egin daitekeela aurrera",diote. Astean behin izaten dira Dor-dokan boluntario. Txapelketakegiten direnean, gehiagotan ereizaten dira beraiekin.

    Kirol jardunean guztira 6 bolun-tario aritzen dira Dordokan. Boc-ciaz eta slalomaz aparte atletismoa,pisu jaurtiketa, igeriketa eta bes-telakoak ere egiten dituzte.

    Norberaren gaitasunari ego-kituaGarun paralisia izatea ez da mugaizan Dordokako kideendako. Nor-beraren gaitasunaren arabera mol-datu dute kirola. Garun paralisiaksor dezakeen gaitasun ezaren ara-bera moldatu dituzte. Lehen mai-lako garun paralisia dutenek, esa-terako, oso mugatuak dituzteeskuetako mugikortasunak, adi-bidez. Hortaz, boccian aritzekoeta pilota jaurti ahal izateko beharduten laguntza eskaintzen dieteboluntarioek. Bigarren mailakogarun paralisia dutenek abilida-de gehiago dute eskuetan eta iaeuren kabuz aritzen dira boccian.Hirugarren mailakoek ezin dituz-te euren eskuak erabili eta kana-leta baten laguntzarekin jaurtitzen

    dute pilota: "askotan garun para-lisiak fisikoki eragiten die bainabaita psikikoki ere". Zailtasungehien dutenekin, keinuz aritzendira elkar ulertu eta pilota jaurtiahal izateko: "kanaleta non koka-tu eta zenbateko indarraz jaurtibehar den keinuz adierazten digu-te, gero jaurti ahal izateko", azal-du du Urrestarazuk.

    Ez da denbora pasa bat bakarrik.Kirola egitea gustatzen zaie etapraktikatzeaz gainera txapelkete-tan ere parte hartzen dute. Erkide-goen artean estatu mailan aritzendira lehian. Harremana sustatzenda kirolarien artean eta bidaiatze-ko aukera ere sortzen zaie. Eurekerakusten dute, kirola denondakodela onuragarria eta denok direlagai praktikatzeko.

    Apirilean antolatu nahi dute etaauzolanerako bi deialdi egin dituzte

    Benigno Mendia Goikoetxeaurdiaindar ezaguna lastaila erdial-dean hil zen. Ordutik bere gertuko-ek eta lagunek zerbait egitea izandute buruan. Horri, dagoeneko, ize-na eta data jarri diote: ongi mere-zitako omenaldia. Hainbat sakandarbiltzen dituen Benignoren Lagu-nak taldeak jakinarazi dutenez,Mendiari omenaldia apirila erdial-dean egin nahi diote, Urdiainen, egunosoko egitarau batekin. Prestaketalanetan hasiak dira.

    Antolatzaileek azaldu digute-nez, jakin badakigu, Benigno

    han eta hemen ibili dela, beti ereauzolanean, hori baitzen bereeguneroko lana eta jana: auzola-na. Benignoren Lagunak talde-ak, horregatik, auzolanean anto-latu nahi du harendako omenal-dia. Eta bi deialdi egin dituzte.Alde batetik, argazki bilketa eginnahi dute, gero omenaldi egune-an emateko. Bakarren batek ekar-pena egin nahi badu [email protected] helbiderabidali dezake argazkia. Bestetik,antolatzaileek Sakanako talde,eragile zein norbanakoak auzo-lan erraldoi honetan parte har-tzera ere gonbidatu nahi dituz-

    te. Haiekin harremanetan jar-tzeko aipatu e-posta helbide beraerabili daiteke.

    Etxarri Aranatz

    SAKANA

    Kirola denontzako delako onuragarri

    Auzolana, Benigno omentzeko

    Patxi Urrestarazu eta Naroa Araa, Dordoka elkarteko boluntario etxarriarrak.

    Nazioarteko lehiaketetan sarialortu duten Idiazabal jatorri izen-dapeneko gaztagileak Ordiziakoeguberrietako aparteko azokanelkartu ziren, abenduaren 30ean.Idiazabal Gazta Jatorri Izendape-nak saritutako gaztagileei eskerona azaltzeko ekitaldia antolatuzuen. Joan den urtean 22 gaztan-degik 31 domina lortu zituzten,

    beste urte batez, Idiazabal gaztakarrakasta izugarria lortu du nazio-artean, munduko onenen arteankokatuz. Izendapenaren eskerona jaso zutenen artean daudeUnanuko Balda-Artola , ArbizukoAraa Etayo eta Olatzagutiako LaVasco Navarra. Hirurek Birming-hamgo World Chesse Awards lehia-ketan lortu zituzten sariak.

    Unanu / Arbizu / Olatzagutia

    Hiru gaztandegiri esker ona

  • IlusioaGabonak pasa berri direla atze-ra egiten dut begirada eta hitzbatez laburtu beharko banituegun horiek, ilusioa esango nuke.Umeak Olentzerok eta erregeekekarriko dituzten oparien zain,beste batzuk urrutiko familiaikusteko desiotan, besteak urteberriak zer opa dien irrika bizian,beste hainbat loteria tokatzekoamorraturik

    Jakin badakit goiko lerroetanikono edota estereotipoetan guz-tiz erori naizela eta seguru askokristau kutsuan ere, baina nahizeta egia osoa ez izan, modu par-tzial batean betetzen delakoaneskua sutan jarriko nuke.

    Gabonak pasa dira eta zer? Lote-

    ria ez zaigu tokatu eta oparieta-ko batzuk aldatu ditugu, familiaeta lagunak ikusi ditugu eta aldeegin dute. Zorroa ederki beteriketa kilo pare bat gehiagorekinagur gure ilusio guztia 2016koabendura arte. Umeen Olentze-rorekiko lilura eta maitasunhorrek dirau oraindik.

    Duela zazpi bat urte inauterie-tan maitagarriz mozorrotu nin-tzen neronek egindako jantzi bate-kin. Soinean gona lila eta disti-ratsua eta kamiseta arrosa batijosita, kotoiez egindako hegalak;eskuan barita bat, orkidea batenloreontzitik hartutako egurrez-ko makila berde fin bat, puntankartulina arrosa eta purpurinaz

    egindako izarra zuela. Maitaga-rri nahiko kaxeroa, beti eremaitagarri.

    Egoerak ogia erostera mozo-rrotua joatera eraman ninduen.Eguerdiko ordu biak ziren eta seibat pertsona baginen errenkadanzain. Ni zeharka begira aldeeta-ra jende ezaguna ez topatzekodesiotan, lotsatu antza.

    Nire txanda iritsi zenean eza-guna nuen ogi saltzailea txantxe-tan hasi zen, desio bat eska die-zazuket? Noski! nik, esanorduko damuturik. Hori entzunbezain laster beste bi ogi saltzai-leak hurbildu eta haiek eredesioa eskatu nahi zutela, beraz,goizean umeekin egin nuen beza-

    la araoa bota nien banan-banan:eguzkiaren beroa, haizearenabiadura, lurraren boterea etauraren indarrak zure desioa bete-tzen lagun zaitzala! eta purpu-rina eta kartulina arrosaz egin-dako izar baritarekin kolpetxoaematen nion kaskoan. Hori bai,desioa betetzea nahi baduzu,oheratu aurretik gogora ekarezazu. Horrela hirutan, ogi sal-tzaile banakin eta lotsak eta ego-eraren surrealismoak jota parrezlehertzen atera nintzen okinde-gitik.

    Handik aste batera ogia eroste-ra berriro joan eta hara nire sor-presa bertan zeuden hiru saltzai-leetako bik desioa bete zitzaiela

    esan zidatenean! Irrikak, ilusio-ak bete ninduen momentuan.

    Hirugarrenarekin kalean topoegin nuen eta lehenengo gauzagaldetu nion: bete al zitzaizundesioa? Ez, badakizu zergatik?Gauean gogoratzea ahaztu zitzai-dalako.

    Mantendu dezagun irrika, ilu-sioa gainontzeko urtean ere. Ume-ek hala egiten dute eta gu bainozoriontsuagoak direla esateraausartuko nintzateke. Olentze-rok, loteriak, turroiak, aspaldi-ko lagun eta familiartekoez gain,guk ere badugu ilusioa izan etadesioak betetzeko gaitasuna.Mozorroa jantzi eta sinestea bes-terik ez dugu egin behar.

    Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a4 iritzia

    astekoa

    Oihane Andueza Imirizaldu

    LAGUNTZAILEAK:

    GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa [email protected]: Maider Betelu Ganboa [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz [email protected] eta Eneida Carreo Mundiano [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

    Eaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Felix Altzelai IriarteARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu 948 564 275 948 562 107 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa Amaia AmilibiaSalgado [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

    BAZKIDEAK

    Urte berriaren oihartzuna orain-dik isildu gabe dagoenez, Saka-nako jubilatu eta pentsionistaguztiei urte berri on. Urte berrioparoa izan dezagula. Ez dakitnahi izatea nahikoa den urteanzehar lortu nahi duguna lortze-ko, beharbada ez, baina, nahiakbehintzat, ez dezala hutsik egin.

    Dena den, bada urte oparoazapuzteko ahaleginetan dabile-

    nik. Ez dira lasaigarriak urtezahar bezperan iritsi zitzaizkigunberriak. Gobernuak temati jarrai-tzen du berearekin eta lotsagarriaizan arren eta krisitik ateratzenari garela esan arren, gure pen-tsioak %0,25 bakarrik igoko dira,hau da, hilabeteko 2 edo 3 gehia-go. LOTSAGARRIA.

    Behin eta berriz kexu agertuginen irizpide honekin, gure pen-

    tsioendako kaltegarria izangozela ikusten genuen, eta hala izanda. Ez ginen isildu, saiatu ginenbere denboran jubilatuen nahi-gabea kaleratu eta erabaki ankerhoni aurre egiten, baina ezgenuen agintariek biguntzekoadina erantzunik jaso. Hortazgure konformismoak ere izandezake zer ikusirik.

    Hala ere, urte berri honi baikor

    begiratzeko arrazoirik badago.Jubilatuen arloan gero eta mugi-mendu gehiago ikusten da: gureeskubideak aldarrikatzeko prestdagoen jubilatu kopurua igotzenari da, gure antolakuntza gorpuz-ten ari da, Euskal Herrian herrial-de ezberdinetako taldeak elkar-lanean hasi gara, martxan eza-rri diren asmo eta proposameninteresgarriak baditugu. Propo-

    samen hauek zehazteko aukera-rik ez zait gelditzen gaur, hurren-goan aurkeztu beharko ditut, bai-na zuen laguntza eta babesa izannahiko genuke.

    Behartu dezagun urte berriaguretako ONA izaten. Urte berrion.

    Sasoia

    Osasun mentalaren definizioaningurugiroarekin egokitzape-na oreka mentala, barne etakanpoko gatazkei irtenbide zuze-na emateko gaitasuna eta antze-ko hitz eta esaldiak topatzen ditu-gu. Osasunaren Mundu Erakun-deak dioenez, ez soilik gaitzikedo urritasunik eza, baizik etaosoko ongizate sozialaren, men-talaren eta fisikoaren edukierada osasun mentala.

    Osasun mentalak berezko gai-

    xotasunak ditu, denek ezagutzenditugu, inguruko pertsonek pai-ratzen dituztelako edo liburu edopelikuletan ikusita. Uste dugunbaino pertsona gehiagok paira-tzen dituzte gaixotasun mentalakgure gizartean, era askotakoakgainera: depresioak, fobiak, men-pekotasunak (jokoa, drogak, eros-ketak, janariarekin zerikusiadutenak...), paranoiak, eskizofre-niak

    Sergio Saldaa 40 urteko gazte

    nafarrak Tengo trastorno bipo-lar liburua idatzi zuen orainhiru urte. Bertan, oso modu ari-nean eta era ulergarrian berehistoria kontatzen digu, gaixota-sunari lotuta dauden bere bizipe-nak, inongo dramatismorik gabe,gaixotasunari nola egin dionaurre urte guzti hauetan, fami-lia, lagunak, umore aldaketak,botikak, ospitaleak eta abar.

    Azaltzen duenez, bere proze-suan faltan hartu zuen informa-

    zioa izatea, gaitza berbera zutenpertsonen bizipenen informa-zioa, eta hori izan zen liburu hauidazteko arrazoietako bat, hutsu-ne bat betetzeko eta beste norbai-tentzat erabilgarria izan dadin,bai gaixo bai ingurukoentzat.Berak 20 urterekin irakurri nahiizango zukeen liburua idatzi due-la dio. Lortu nahi duena ere, nola-bait, gaitza desmitifikatzea da, etaduen estigma kentzea; gizarteanez da gehiegi buruko gaixotasu-

    nez hitz egiten, tabu antzeko batda, ez dago normalizaziorik.

    Oso erraz irakurtzen den libu-rua da, 76 orrikoa, hitz potolorikerabiltzen ez duena, denentzatulergarria dena eta gaixotasune-ra hurbiltzeko modu ona. Erosiedo bestela herriko liburutegie-tan ere badugu liburu hau. Ser-giok ere blog bat du eta gai uga-ri jorratzen ditu bertan.

    Sakanako Gizarte Zerbitzuak

    hara zer dien

    Trastorno bipolarraz

    barrutik kanpora

    Urte berri on

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a 5

    Irurtzun SAKANA

    sakanerria >>SAKANAKO URTEKARIA: 2015 urteko ger-taera nagusiei errepasoa egiten dien bide-oa ikusgai dago www.guaixe.eus weborrian.

    Garapen ekonomikokolehendakariaz aparte, Ekonomia-,Enpresa- eta Lan-Politika zuzendarinagusia Izaskun Goi eta Sodenaenpresa publikoko zuzendari-kudeatzaile Pilar Irigoien egon zirenostiralean, Sakanako enpresariekinegindako lan bileran

    Manu Aierdi Nafarroako Gober-nuko garapen ekonomikorako kon-tseilaria eta bere lantaldea herrial-deko enpresari elkarte guztiekinelkarrizketa erronda egiten ari da.Sakanaren txanda izan zen osti-ralean eta berrogeita hamar batenpresari, garapeneko eragile etaudaleko ordezkarirekin bildu zenAltsasun. Aurretik, SakanakoEnpresarien Elkarteko zuzenda-ritzarekin bilera izan zuen. Bile-rak ikusmin handia piztu zuen, etamakina bat medioetako kazetariekjarraitu zuten ekitaldia.

    Aierdik azaldu zuenez, helbu-rua Sakanako enpresarien egoe-ra eta beharrak lehen eskutik jaki-tea zen. Hau lehen urratsa da,eurekin harreman sendo bat iza-teko eta koordinaketa lanetansakontzeko, guztion esfortzua bideberdinetik joateko. Lehen ez zenhorrela, ez zegoen NafarroakoGobernuko Ekonomia Departa-mentuaren eta Nafarroako iba-rren arteko koordinazio iraunko-rrik. Eta uste dugu erlazio egon-kor bat egon behar duela. Bilera

    hau lehen pausua da. Bere aldetik, Sakanako Enpre-

    sarien Elkarteko presidenteak,Francisco Lopez de Aldak, enpre-sen beharren berri eman zion kon-tseilariari. Aurrera egiteko laningurune egokia behar dugu. Argidago aktore guztiekin bildu behardugula: langileak, sindikatuak,administrazioa Horretaz apar-te, dagoen lanbide heziketa hobe-tu behar da, eta, jakina, azpiegi-tura egokiak behar dira, elektri-zitate eta internet azpiegituraegokiak, alegia. Nafarroako Gober-nuaren aldetik harrera ona suma-tzen dugu eta Sakanari bultzadaemateko jarrera.

    Sakanako Plan Estrategikoa,oinarriManu Aierdik nabarmendu zuenez,Nafarroako Gobernuak oso begionez ikusten du Sakanako PlanEstrategikoa 2.020, Sakanaren ego-era bideratzeko ezinbestekoa. Ildohorretan, 2016ko aurrekontuetandiru saila jasoko du Gobernuak(250.000 euro), aipatu plana susta-tzeko. Plana garatzeko Sakanako etagobernuko ordezkarien artekonegoziazioek aurrera jarraitzendutela aipatu zuen Aierdik eta astehonetan bertan, atzera ere, bildu-ko direla gaineratu zuen.

    Ibarraren aukerak

    Aierdik Sakanak ekonomikokidituen aukerak nahiz indargune-ak aipatu zituen. Haien artean,industria-sare bat dugula azpima-rratu zuen, "eta garai berriei ego-kitu behar bada ere, egote hutsa,zalantzarik gabe, oso datu positi-boa da eskualdearen etorkizune-ko garapenerako", azaldu du.Lehendakariordeak ere, turismo-ak, merkataritzak eta energiaberriztagarriek duten ahal handiaaipatu zuen, "enplegu asko sorditzaketenak". Azkenik, daudenkomunikabide onak nabarmen-du zituen, Sakanan dagoen ekin-tzailetzarako tradizioa eta eskual-

    de horretako elkartegintzarakomaila handia, "Nafarroako bestetoki batzuetan baino handiagoa"

    Krisia datutan

    - 2009 eta 2015 artean 400enpresaren galera; 2.059tik1.657ra.- Epe horretan 2.075 lanpostugaldu ziren, industriako sekto-rean bereziki. - 2014an Nafarroako langabe-zia-tasa % 16,1ekoa zen, Saka-na % 23,8 izan zen mendebal-dean eta % 18 erdialdean nahizekialdean.

    Udalak udaletxekoateak parte -hartzeari zabaldunahi dizkioKalez-kaleko bilerak deitu dituhurrengo bi larunbatetarako

    Irurtzungo Udalak herritarren par-te-hartzea bultzatu nahi du. Udale-txearen atea herritarrendako zaba-lik egotea da helburua. Beraz, uda-lak legegintzaldi honetandemokrazia parte-hartzailearenbidean pausoak eman nahi ditu. Baiherriaren egoerari buruz bai herriahobetzeko dauden proposameneninguruan irurtzundarren iritzia jakinnahi du udalak. Horregatik, kalezkaleko bilerak antolatu ditu bihar-ko eta heldu den larunbaterako. Uda-letik irurtzundarrei bileretan partehartzeko deia egin die. Parte-hartzeko bilerekin batera Irur-tzungo Udalak azken urteetan aurre-kontu parte-hartzaileen dinamikabulkatzen segituko du. Aurten irur-tzundarrek udal aurrekontuaren35.000 euro zertara bideratukodiren erabaki beharko dute.

    Bilerak>> Ilbeltzak 16, larunbata10:00etan Oskia, Amaia, Ardubil etaItsesia kaleetako bizilagunak.12:00etan Aldapa, San Martin, Plazaolaeta Trinitate kaleetako bizilagunak.16:00etan San Migel, Urbasa, Artadia,Ardantzeta eta Erga kaleetakobizilagunak.

    >> Ilbeltzak 23, larunbata10:00etan Intxaurreta, Ugaldeta,Larraun eta Lizarra (19 zenbakira arte)kaleetako bizilagunak.12:00etan Iturtxoko, Behetiko Erreka,Herria eta Lizarra (20 zenbakitikaurrera)kaleetako bizilagunak)16:00etan Berria, Elizpea, Bi haizpe etaAralar kaleetako bizilagunak.

    Sakanako enpresariekin bildu daManu Aierdi

    Parlamentuak Gobernuari plana aurrera egiteko baliabideak eskatu zizkion atzo.

    Irurtzundarrak kalean. Artxiboa

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a6 sakanerria

    OlatzagutiaOlatzagutia

    Altsasu

    Uharte Arakil

    Iturmendi

    Lakuntza

    SAKANA

    Guraso eskolan izenematea zabalik Burunda mendebaldeko OinarrizkoGizarte Zerbitzuen Mankomunitate-ak eta Akelarre ludotekak antolatu-ta Guraso Eskola bueltan da. 0 eta 6urte bitarteko seme-alabak dituztengurasoei zuzendutako ekimena daGuraso Eskola. Berdinen arteko harre-man tratu egokiez aritzeko elkartu-ko dira. Bost saio izanen dira (ilbel-tzak 19, otsailak2, martxoak 8, api-rilak 12 eta maiatzak 17), astearteetan,15:00etatik 16:30era, Akelarre ludo-tekan bertan.

    Izen emateaOinarrizko Gizarte Zerbitzuak,948 467 662

    Sakanako gaztetxe gazteenarenurtemuga ospatuko dute Itur-mendin, bihar. Bost urte eginditu Ximona gaztetxeak. Itur-mendiko Gazte Asanbladako(IGA) kideek 2011ko ilbeltzaren7an okupatu zuten. IGAtik gogo-ra ekarri dute gaztetxearen ibil-bidea laburrean izandakoak:lehenengo txukuntze lan gogo-rrak, udalarekin eta aldamene-koekin liskarrak, jabeekin harre-

    manetan jartzeko ahaleginak,udal aldaketa, gaztetxearen ate-leihoetan hormak jartzea etabigarren okupazioa... azkeneanudaletxeak gaztetxea eta albokoetxea erosi zituen eta gure egoe-ra dezente hobetu zen. IGAkokideek azaldu dutenez, bost urtehauetan eraikina hobetzen joangara: teilatua konpondu, biga-rren solairua eraiki... Bidehorretan hainbat sakandarrek

    emandako laguntza eta animoakeskertu dituzte. Ximona gaztetxe-tik urteurrena ospatzeko gonbi-tea luzatu dute.

    Gamazadaz gehiagojakitekoGaur, 19:30ean, Altsasuko Iortiakultur gunean hitzaldia izanen da

    1841eko Lege Hitzartuak Nafarro-ak erreinu izateari utzi eta herrial-derako zerga-araubide forala eza-rri zuen. Mende erdi geroago Espai-niako Gobernuko Ogasun Ministroak,German Gamazo liberalak, hurakentzen saiatu zen. 1893 eta 1894urteetan Nafarroan, bai herriaren,bai erakundeen mobilizazio oroko-rrak eta manifestazioak izan ziren.Horri deitzen zaio Gamazada. Pro-testa giro hartan, erakundeek Gama-zoren neurrien kontrako 120.000sinadura jaso zituzten 1893an.(herrialdeak 300.000 biztanle zituen).Sinatzaileen artean makina batsakandar daude. Guztiak El libro dehonor de los navarros liburuanjasoak daude. Liburu horren berrargitalpena delaeta, Gamazadaren berri ematekohitzaldia emanen du Maria del MarLarrazak Altsasun, gaur. Nafarroa-ko Unibertsitateko historia garaiki-deko irakasleak foru-protesta hariburuzko argibideak emanen ditu.Hitzaldia Mintzoa argitaletxeak etaAltsasuko Udalak antolatu dute.

    Aste erdian tokatu da aurten SanSebastian eguna. Hori dela eta,lakuntzarrek neguko festak bitxandetan ospatuko dituzte. Lehe-nik, bezpera eta sainduaren egu-na, hau da, astearte eta asteazke-nean. Eta, osteguneko atsedenarenondoren, ostiral eta larunbatekoegitarauarekin despedituko diraSan Sebastianak.

    Egitaraua>> Ilbeltzak 19, asteartea18:00etan Txupinazoa.18:30ean Danborrada txikia. 19:00etan Txokolate-jana, gurasoekantolatuta. 20:00etan Auzatea eta buruhandiak. 20:00etan Dantzaldia Elebitan dj-rekin. 20:30ean Zezensuzkoa. 00:00etan Danborrada, LakuntzakoPertza elkarteak antolatuta.

    >> Ilbeltzak 20, asteazkena6:00etan Aurora. 11:00etan Erromeria San Saastinera. 12:00etan Meza ermitan, parrokiak

    antolatuta. 13:00etan Auzatea. 18:30ean Elai Alai dantza taldea. 19:00etan Alkate-dantza. 19:30ean Dantzaldia Iakirekin. 20:00etan Auzatea. 20:00etan Buruhandiak. 20:30ean Zezensuzkoa.

    >> Ilbeltzak 22, ostirala 15:00etatik 20:00etara Puzgarriakfrontoian. 20:00etan Auzatea. 20:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin. 20:30ean Zezensuzkoa. 00:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin.

    >> Ilbeltzak 23, larunbata12:00etan Piperropilak. 12:45ean Erraldoi eta buruhandienkalejira. 13:00etan Piperropil txapelketa. 13:00etan Aizkolariak eta harri-jasotzaileak, frontoian. 13:00etan Auzatea, plazan eta frontoian. 13:00etan Buruhandiak. 17:00etan Sakanako pilota txapelketakofinalak. 18:30ean Karrika-dantza, kultur etxean. 20:00etan Auzatea eta buruhandiak. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Egantaldearekin. 20:30ean Zezensuzkoa. 00:00etan Dantzaldia Egan taldearekin.

    San SebastianenhitzorduaUrbasako portuko bide bazterreandagoen San Sebastian ermitan ezohi-ko mugimendua izanen da heldu denasteazkenean. Ermitako titularrareneguna izanik, hainbat olaztiar pasa-ko dira ermitatik eta, atzera ere, bil-gune bihurtuko da.

    Egitaraua12:00etan Meza.13:00etan Otordua. San Sebastianauzokoek prestaturik.17:00etan Arrosarioa.17:30ean Txokolatea erroskilekin,ermitan.19:30ean Ardo eta gazta banaketa,pilotalekuan. Trikitixek alaitua.

    Egitaraua12:00etan Mural margotzea, gaztetxe-an.14:30ean Bazkaria eta kantaldia.19:00etan Kalejira.19:30ean Pintxo-potea, gaztetxean.22:00etan Afaria. 23:30ean Kontzertuak, gaztetxean: Zigor Kaos y Los Etilikos (Kaos Etilikotaldearen tributua)Ingo al deu (Erromeria)

    Zazpi uhartearrek urrezko etazilarrezko dominak jaso ziztuztenegindako odol emateengatikMaialen Huarte Arano

    Lau urrezko domina eta hiru zila-rrezko banatu dituzte Uharte-Ara-kilen. Odol emaileei omenaldiaegin diete aurten ere. Urrezkodominen artean, hiru, emakumez-koendako izan dira: Ana MariaAzkona, Ana Maria Etxarri etaMaria Elena Lakuntzarendako.Hirurek ere 50 odol-emate egin ditubakoitzak. Esker onez, urrezkodomina eman zieten joan den igan-dean. Haiekin batera, Miguel Iha-benek ere urrezko domina jasozuen. 25 odol-emate egiteagatikEneko Martiarenak, Ines Etxaba-rri Cerdanek eta Javier Zubietakjaso zuten zilarrezko domina bana.

    Adona elkarteko presidenteak,Jesus Mari Masek eman zizkiendominak. Ekitaldia gidatzen JoxeMari Ustarroz izan zen eta Uhar-teko alkateak ere hartu zuen par-te, Ainara Aiestaranek. Masekherriko odol emaileen datuak

    eman zituen: "180 uhartear diraodol emaileak. Joan den urtean 40bizilagun izan ziren odola emate-ra animatu zirenak eta guztira 66odol poltsa eskaini zituzten, haie-tatik 51 Uharten bertan. Bestalde,bi uhartear odol emaile izan zirenlehenengoz 2015ean". Odola ema-tearen garrantzia azpimarratuzuen Masek eta dei egin zuen jen-deak kontzientzia hartu eta odol-

    emaile izateko. 1.800 odol emaile berri izan

    ziren joan den urtean Nafarroan.Gehienak gazteak; 25 eta 35 urteartekoak izan dira. Dena dela, jen-de gazteari kosta egiten zaio pau-so hori ematea eta ohartarazi duMasek beharrezkoa dela erreleboa,bestela, arazo bilakatuko da odo-la falta izanen delako. Azaldu duherritarren %70 prest legokeela

    odola emateko, hala adieraztendute galdeketen emaitzek baina,eskatuz gero joaten dira odolaematera. Falta den urratsa egite-ko maiztasuna da gakoa. Odolemaile izatea norberak hartu duenerabakiagatik izan behar da eta ezbeharraren arabera. Uhartearrekherrian odola emateko aukeramartxoaren 10ean izanen dute.+www.guaixe.eus

    NUPetik Arbizukohondakindegirabisitan Nafarroako Unibertsitate Publiko-ak, Ingurumen Agrobiologia mas-terraren barruko klase irekietan, hon-dakin organikoen tratamendu bio-logikoari buruzko jardunaldiakantolatu ditu. Arlo horretan adituhandienetako bat den Ramon Pla-na Gonzalez-Sierra ari da eskolakematen astearteaz geroztik. Jardu-naldiak despeditzeko, gaur goize-an, Mendialdeako (Leitza) eta Saka-nako Mankomunitateen (Arbizu)hondakindegiak bisitatuko dituzte.Hondakin organikoak nola jaso etatratatzen duten aztertuko dute bisi-ta horietan.

    Festak, atsedena eta guzti

    Odol emaileei omenaldia egin diete

    Gaztetxearen urteurren festa

    Adonako lehendakariak, eskubian, odola emateko deia egin zuen.

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a sakanerria 7

    Unanu SAKANA

    Unanun haserre daude Eraikuntza hondakinak botazituzten pasa den astean haiekkudeatzeko proiektua aurreikustenden soroan

    Eraikuntza eta eraiste hondakinakkudeatzeko instalazio bat jartze-ko proiektua dago Unanun, untxigranjaren ondoan (Dorraorakoerrepide ertzean). Ergoiena Bizi-rik plataformak jakinarazi duenez,jabeek, inongo baimenik eskatugabe, soro horretara hondakinakbota dituzte, hondakindegi bihur-tuz. Jarduera hori aurrera erama-teko Unanuko Kontzejuak etaErgoienako Udalak ez dute baimeneskaerarik jaso. Jokabide ezonargarritzat jo dute eta beha-rrezkoak diren neurriak abianjarri dituztela jakinarazi dute.Plataformatik gaineratu dutenez,proiektu egileen ekintzak, bazte-rrak harrotzeaz aparte, haserrehandia ere eragin du herritarrenbaitan.Abenduaren 13an egindako batza-rrean unanuarrek kokapena bate-re egokia ez zela adierazi zuten;landa eremu batean baino indus-trialde bat hobe jotzen dute. Batza-rrean izan ziren unanuarren ustezegitasmoa soro horretan egiteakeragin kaltegarriak sor ditzake:zarata, hautsa eta ugaldearenkutsadura besteak beste. Aldiberean, ilbeltzaren 24rako(11:30etik 14:30era, kontzeju-etxean) gaiaren inguruko herrigaldeketa eginen da.

    Botatako hondakinak. Utzitakoa

    Kalea jendez beteta Altsasuko ferietan.

    2015eko lehen egunean 2014koegun berean baino 197 sakandargutxiago geunden. Jaitsiera ez da2014koa bezain handia izan, bainabi urte horietan ibarreko populazioa%2,43 jaitsi da. Hau da, 502 biztanlegutxiago bi urtetan

    2013. urtean populazio errekorralortu ondoren (20.809), Sakanakobiztanleriak behera egin du ondo-rengo bi urteetan. 2014an 305 biz-tanle galdu ondoren, 2015ean iba-rrak 197 biztanle (%0,96) gutxia-go zituen, 20.307 guztira. Duela biurteko jaitsiera erritmoa motelduegin da (20 puntu txikiagoa da), bai-na beherako joeran beti ere. Gene-roari dagokionez, 2015eko ilbeltza-ren 1ean Sakanan 10.422 gizonez-ko bizi ziren, aurreko urtean baino

    100 gutxiago. Emakumezkoak,berriz, 9.885 ziren, 97 gutxiago.Urte batetik bestera genero bana-ketaren portzentajeak mantenduegin dira: %51,32 eta %48,68. Saka-nako udalerri bakarrean bizi diraemakumezko gehiago gizonezko-ak baino: Ziordian.

    HerrikaIbarreko sei udalerritan egin dubiztanleriak gora eta gainontzekobederatzietan behera egin du.Herritar hazkundea izan dutenudalerriak dira: Arakil (14 biz-tanle gehiago, %1,49); Iraeta (1,%0,58), Uharte Arakil (1, %0,12),Bakaiku (3, %0,89), Urdiain (4,%0,59) eta Ziordia (9, %2,37). Herri-

    tarrak galdu dituzte gainontzekoherriek: Irurtzun (29 biztanlegutxiago, %1,3), Arruazu (-3,%2,70), Lakuntza (-5, %0,4), Arbi-zu (-6, %0,54), Ergoiena (-3, %0,75),Etxarri Aranatz (-25, %1), Itur-mendi (-4, %1,02), Altsasu (-122,%1,6) eta Olatzagutia (-32, %2,06).

    Atzerago begiratuz gero, 2015ekodatuak 2005ekoekin eta 2010ekoe-kin alderatuta, hiru udalerrik biz-tanleria galdu dute: Irurtzunek,Ergoienak, Olatzagutiak. Eta alde-raketa bera eginda, biztanleetangora egin dute beste hiruk: Irae-tak, Lakuntzak eta Arbizuk. Saka-nako udalerri gehienek 2005eanbaino herritar gehiago zituzten2015ean. Joan den urteko datuak

    2010ekoekin alderatuz gero udale-rri gehienek biztanleria galdu zuten.Ibarreko biztanleria errekorra2013an izan zen eta 2010ean gorakobidean zen biztanleria.

    314 nafar gutxiago

    Laugarren urtez segituan Nafa-rroak biztanleria galdu zuen.2015eko ilbeltzaren aurrenekoegunean herrialdean 640.476nafar bizi ginen, aurreko urte-an baino 314 gutxiago (%0,05).Emakumezkoak 322.591 ziren,287 gehiago (%0,09). Gizonez-koak, berriz, 317.885; 601gutxiago (%0,19).

    2015-2014 ALDERATZEA2015 2014 2015-2014 aldea 2015-2010 2015-2005

    Guztira Gizon Emakume Guztira Gizon Emakume Guztira Aldea % Gizon Emakume Guztira Aldea Guztira Aldea

    Altsasu 7.490 3.785 3.705 7.612 3.836 3.776 -122 -1,60 -51 -71 7.698 -208 7.455 35

    Arakil 955 494 461 941 487 454 14 1,49 7 7 965 -10 862 93

    Arbizu 1.111 571 540 1.117 576 541 -6 -0,54 -5 -1 1.082 29 982 129

    Arruazu 108 56 52 111 57 54 -3 -2,70 -1 -2 113 -5 106 2

    Bakaiku 339 178 161 336 179 157 3 0,89 -1 4 340 -1 338 1

    Ergoiena 397 215 182 400 216 184 -3 -0,75 -1 -2 432 -35 445 -48

    Etxarri A. 2.466 1.280 1.186 2.491 1.291 1.200 -25 -1,00 -11 -14 2.482 -16 2.454 12

    Iraeta 172 96 76 171 96 75 1 0,58 0 1 157 15 158 14

    Irurtzun 2.194 1.133 1.061 2.223 1.153 1.070 -29 -1,30 -20 -9 2.230 -36 2.209 -15

    Iturmendi 388 200 188 392 202 190 -4 -1,02 -2 -2 400 -12 380 8

    Lakuntza 1.257 651 606 1.262 653 609 -5 -0,40 -2 -3 1.219 38 1.103 154

    Olatzagutia 1.520 776 744 1.552 794 758 -32 -2,06 -18 -14 1.719 -199 1.730 -210

    Uharte Arakil 840 443 397 839 444 395 1 0,12 -1 2 866 -26 799 41

    Urdiain 681 354 327 677 352 325 4 0,59 2 2 710 -29 620 61

    Ziordia 389 190 199 380 186 194 9 2,37 4 5 392 -3 361 28

    SAKANA 20.307 10.422 9.885 20.504 10.522 9.982 -197 -0,96 -100 -97 20.805 -498 20.002 305

    SAKANA

    Sakanak biztanleak galduditu, bigarren urtez

    SAKANAKO BIZTANLEARIARENGARAPENA, URTEKA

    Urtea Guztira Gizon Emakume

    1998 18.990 9.757 9.233

    1999 19.104 9.815 9.289

    2000 19.164 9.875 9.289

    2001 19.392 10.023 9.369

    2002 19.677 10.198 9.479

    2003 19.832 10.287 9.545

    2004 19.862 10.310 9.552

    2005 20.002 10.380 9.622

    2006 20.028 10.407 9.621

    2007 20.086 10.430 9.656

    2008 20.447 10.625 9.822

    2009 20.652 10.686 9.966

    2010 20.805 10.749 10.056

    2011 20.776 10.732 10.044

    2012 20.768 10.713 10.055

    2013 20.809 10.701 10.108

    2014 20.504 10.522 9.982

    2015 20.307 10.422 9.885

    Iturria: www.ine.es

    Eskubideen aldekotrenera igotzekodeia Horixe da Sare dinamikak egin due-na larunbateko manifestazioenondoren. Jendetza elkartu zenBaionan eta Bilbon, eskubideen,konponbidearen eta bakearenalde, euskal presoak Euskal Herri-ra leloa zuten pankarten atzean.Haien artean makina bat sakan-dar izan ziren. Trena hartzekodeiarekin, Sarek dinamika berriajarri du martxan. Sarekideen asmoa

    da herriz herri eta auzoz auzo tren-bide sarea hedatzea, presoen aldebildutako indar itzela sostengatueta bideratzeko.Bestalde, preso adina Ernaiko kide,410, Hego Euskal Herriko hiribu-ruetako toki publikoetan kateatuziren 2015eko azken aurreko egu-nean. Iruean Espainiako Gobernua-ren ordezkaritzan 61 gazte katea-tu ziren hiru bat orduz. Haietako askosakandarrak ziren. Ekimen horre-kin Ernaik preso eta iheslari guz-tiak etxera ekartzea aldarrikatuzuten.

  • Lana/ Negozioak LAN ESKAINTZA

    Euskara irakaslea behar dut HezkuntzaEskolako goi-mailako azterketa prestatzeko.Interesatuek hots egin dezatela 669 97 63 44telefonora.

    HigiezinakETXEBIZITZAK

    SALDU

    Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

    ERRENTAN EMAN

    Pisua alokatzen dut Lakuntzan. 3 gela, 2komun. Deitu 689 23 27 08 Jose.

    LOKALAK

    ERRENTAN EMAN

    Urdiaingo Kaluxa taberna-jatetxea aloka-tzen da. Tel 680 87 10 18.

    Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

    Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutakogauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta neze-serrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19. Belarritakoak,kateak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imi-

    taziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48.Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8.Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

    GALDUTAKOAK

    Errege egunean Beriain mendian ibiltze-ko diren bi makil galdu nituen, aparkale-kuan. Opatu dituenak, mesedez, hots egin deza-la 646 88 97 76 telefonora.

    Etxarri Aranazen betaurreko graduatuakgaldu ditut. Opatu dituenak, mesedez, hotsegin dezala 649 54 58 38 telefonora.

    IkastaroakAmalur Montessori Haur Eskola. Haurrabere osotasunean hartzen duen proiektua, beren

    ongizatea bermatzen duen proiektu euskalduna.

    Harremanetarako 620 25 42 30 eta

    [email protected]

    Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a8 sakanerria

    Altsasu

    Bakaiku

    Lakuntza

    Jaiotzak Eneko Aritza Gelbentzu Maria,abenduaren 15ean Arbizun. Iradi Ondarra Ganuza,abenduaren 22an Bakaikun. Oihan Beaumont Asio,abenduaren 22an Hiriberrin. Anas Hassad, abenduaren 26anAltsasun. Julen Moreno Zeberio, ilbeltzaren2an Etxarri Aranatzen. Janitz Moro Ginea, ilbeltzaren6an Etxarri Aranatzen. Jon Garcia Agirre, ilbeltzaren10ean Lakuntzan.

    Heriotzak Isidoro Cruz Fuste Vidal,azaroaren 18an Ziordian. Desideria Marroyo Lopez,abenduaren 22an Altsasun.

    Carlos Mugika Martinez,abenduaren 24an Ziordian. Rafael Arteta Bengoetxea,abenduaren 28an Altsasun. Justa Garziandia Etxeberria,ilbeltzaren 2an Lakuntzan. Mercedes Lazkoz Razkin,ilbeltzaren 3anLizarragabengoan. Jose Ignacio Ganuza Gonzalez,ilbeltzaren 3an Olaztin. Miguel Iparragirre Antoana,ilbeltzaren 6an Olaztin. Julen Galarza Otxoa, ilbeltzaren7an Iturmendin. Manuela Pulido Holgado,ilbeltzaren 8an Altsasun. Rafael Miguel Etxeberria Pellejero,ilbeltzaren 9an Lakuntzan.

    Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

    duenak, han jakinarazi dezala.

    NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3 / 3 Astez: 8 (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3. Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

    HARREMANETARAKO

    Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

    Bakaikuko EH Bilduk jakinaraziduenez, festetan terrorismoarenapologia egiteaz leporatutako seibakaikuarren auzia artxibatu egindu Espainiako Auzitegi Naziona-lak. Santiago Pedraz epaileak eska-tuta bakaikuarrek Iruetik bideo-konferentziaz deklaratu zuten,abenduaren batean. Fiskaltzakberak auzia artxibatzea eskatuzuen eta epaileak bere egin zueneskaera abenduaren 22an. Beraz,auzia edo salaketa bertan beherageratu da. Guardia Civilaren txos-ten batek abiarazi zuen auzia.

    Bakaikuko EH Bildutik salatudute Espainiako Gobernu Ordez-kari Carmen Alba buru belarridihardu Nafarroan abian den alda-keta politiko eta sozialerako auke-ra zapuztu nahian, besteak beste,gure instituzioetan hartzen direnerabakiak errekurrituz, edo hau-

    tetsi eta herritarrak epaitegieta-ra bidaliz. Koaliziotik adierazidutenez, euskal preso politikoeneskubideen defentsa kriminaliza-tu eta isildu nahi dute, elkartasu-na delitu bihurtu eta beldurrazabaltzeko asmoz. Horregatik,Bakaikuko EH Bildutik Nafarro-an aurreko urtean lortutako alda-ketan sakondu eta presoen esku-bideen defentsan tinko aritzekodeia egiten diegu herritarrei.

    Melany Morales eta Imanol LoboYeregi dira erregina eta erregea.Haien laguntzaileak Paula DiazDiego eta Alberto Barrikarte Calvodira

    Javier Ollo Martinez alkateakzuzendutako ekitaldian aukeratuziren 2016ko kintoen erreginak etaerregeak, txanponak aginduta,orden horretan. 34 neskek eta 25mutilek osatzen dute aurtengokintada.

    59 kintoak ostiralaz geroztikBurunda pilotalekuan zortzikoa,jota eta porrusalda entseatzen aridira. Bai Lobok bai Diazek jaki-narazi digute ostiraletan baka-rrik etorri ahalko direla, lehenakIruean ikasten duelako eta, biga-rrena, guraso altsasuarren alabairuindarra delako.

    Kintoek erregina eta erregea dituzte

    59 neska-mutilek osatzen dute aurtengo kintada.

    Sei bakaikuarren auzia,artxibatua

    Independentistendako deialdiaBihar, 10:00etatik aurrera, kulturetxean Independentistak Sareaktopaketa irekia eginen du

    Independentistak Sareak indepen-dentziaren aldeko mugimendua-ren urrats berriak aztertu eta era-bakitzeko helburuz antolatu dubiharko topaketa irekia. Sareak2014ko martxoan bi urterako planestrategikoa zehaztu zuen. Sarekokideen iritziz, bitarte horretan are-agotu egin da independentziarenzentralitatea eztabaida politikoaneta erabakitzeko eskubidaren alde-ko ekimenak oinarri sozial zabalabereganatu du. Eskoziako errefe-renduma eta Kataluniako prozesuaere aipatu dituzte. Sareko kideak gehiengo sozial inde-pendentista bat metatzeko estrate-gian sakondu eta egungo EuskalHerriarendako etorkizuneko alter-natiba izan behar duen independen-tismoa denitzen aritu dira. Egin-dakoa baloratu eta egungo egoe-ra sakon aztertzeko elkartuko diraLakuntzan, euskal mugimendu inde-pendentistak aurrera begira gara-tu behar duen estrategia eta eginbehar dituen urratsak ondo zehaz-tu eta jarduera plan bat mahai gai-nean jartzeko. Saretik jakinarazidutenez, jauzi bat egiteko garaiada. Horretarako prozesu irekia mar-txan jarriko dutela jakinarazi dute,eta Lakuntzako biharko topaketa ire-kia aurreneko pausua da. Indepen-dentista guztiak parte hartzera gon-bidatu dituzte.

    SAKANA

    Unai Hualde Iglesias altsasuarraizanen da Nafarroako Eusko Alder-di Jeltzaleko presidentea. Bera dahautagai bakarra eta NafarroakoUri Batzarretako babesa jaso du,tartean Etxarri Aranatz eta Altsa-sukoa. Nafarroako EAJk ilbeltza-ren 24an izendatuko du Hualde pre-sidente, beste hainbat kargurekinbatera. Izan ere, gaurtik asteazke-na bitarte jeltzaleek Napar BuruBatzarreko hamar burukide,Lurraldeko Justizia Tribunalera-ko bost kideak eta nazio batzarre-rako bost kideak aukeratzeko epeazabalik dute jeltzaleek. Kargu guz-tiak otsailaren 13an eta 14an alder-diak Iruean eginen duen batzarnagusian berretsiko dira.

    Garilaz geroztik Hualde Nafa-rroako EAJko behin behineko pre-sidentea da. Nafarroako Gober-nuan sartzeko kargua utzi zuen

    Manu Aierdiri hartu zion lekukoa.Hualde 1999z geroztik da EAJkokide eta burukidea 2004tik. Altsa-suko alkate izan da eta gaur egunzinegotzia da eta Geroa Bairekinparlamentaria da. Kargu hori har-tuko duen bigarren altsasuarraizanen da Hualde, Jose Angel Agi-rrebengoak 2004 eta 2011 urteenartean ere izan baitzuen.

    Hualde Nafarroako EAJkopresidentea

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a oharrak 9

    Hainbataukera

    Galdetu

    948 564 275

    Mercedes Lazkoz Razkin

    Joan zatzaizkigu lurretik,baina ez gogotik, ezta bihotzetik ere.

    Familiak esker ona adierazi nahi dizuemomentu triste hauetan, gure ondoan

    egon zareten guztiei.Lizarragabengoa, 2016ko urtarrila.

    Rafa Etxeberria PellejeroIdeia anarkistaren haizea,herri euskaldunaren gosea,

    gure artean geratuko da, Rafa, zure izakera goxo eta askea.

    Ez adiorik, Laxkarringo Rafa, jo ta ke irabazi arte.

    Lakuntzako Ezker Abertzalea

    Mercedes Lazkoz Razkin(Patxi Flores gure lankidearen ama)

    AEK-ko lankideak

    MercedesLazkoz Razkin

    (Patxi Flores Lazkozgure kolabratzailearen ama)

    Une latz hauetanbat egiten dugu

    familiarensaminarekin.

    Guaixe Fundaziokolangileak

    Mercedes Lazkoz Razkin

    Euskarari eman diozulakoarnasa eta izatea.

    Rafa Etxeberria Pellejero

    Bidelagun, askatasunaeta justizia helburu!

    Egun handira arte, Rafa!

    Rafa Etxeberria Pellejero"Lakuntzako Udaleko zinegotzia"

    Jende txiki askok, toki txiki askotan,gauza txikiak eginez, mundua alda dezake.

    Milesker, Rafa!Sakanako EH Bildu

    Mercedes Lazkoz Razkin

    Maitasuna ez da inoiz itzaltzen ta zuk emandakoaez da inoiz itzaliko.

    Zure familia

    Lizarragabengoan, 2016ko urtarrilaren 3an.

    Rafa Etxeberria Pellejero

    Mila esker.

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a10 eskelak

    Matias Salazar Goikoetxea

    Bihotzez eskertzen dizugumendizaletasunari egin diozun

    ekarpena eta, bereziki, Altsasuko Mendigoizaleak elkarteari.

    Altsasuko Mendigoizaleak Elkartea

    Julen Galartza OtxoaUrte berri sarrera honetan

    argi bat itzali da gure lantegian.Zure txokoak dir dir iraunen du betirako.

    Agurrik ez, Julen, gero arte baizik.Ez zaitugu ahaztuko.

    Zure lantegiko lankideak

    Julen Galartza Otxoa

    Zure alaben lagunak

    Nekez uzten du bere lurra zuhaitzakez bada erroi edo arrubioen mokoetan,

    ez du liliak udaberria uztenez bada abaildu eta oholetan.

    Nekez uzten du gezalak itsasoa

    ez hareharriak basamortuaez du niniak begia uztenez elurrak txuritasuna.

    Bere sorterria nekez uzten du,sustraiak han dituenak.

    Julen Galarza

    Aspaldi irakatsi zenigunmaite ditugun gauzengatik borrokatu behar dela,

    bihotzari entzun behar zaiolabera baita gutxienetan okertzen dena.

    Zure alaben lagunak

    Julen Galarza OtxoaEskerrik asko bihotzez Eztanda irratiarengatik

    eta Ximona Gaztetxearengatikegindako guztiagatik.

    Agurrik ez, lagun!

    Rafael MiguelEtxeberria Pellejero

    Rafa, gure ondotik joan zara isilean.Horrelakoa zinen zu, pertsona atsegina,

    zintzoa eta konprometitua.Zure egitasmoak egi bihurtuko dira.Gure bihotzean beti egonen zara.

    Ez adiorik.54ko Lakuntzako kintoak

    Julen Galarza Otsoa

    Eredu izan zaren hori, agur eta ohore.

    Iturmendiko Ezker Abertzalea

    Julen Galarza Otsoa

    Mila esker.

    Iturmendiko Aitzkozar Elkarteko kideak

    Izarren hautsa egun bateanbilakatu zen bizigai,

    hauts hartatikan uste gabeannoizpait ginaden gu ernai.

    Pilar Chasco Arzoz"Karmele Maraon Arbizuko alkatearen ama"

    Arbizuko Udaleko zinegotziek etalangileek doluminak adierazi nahi

    dizkiegu Karmeleri eta familiari unemingarri hauetan.

    Arbizun, 2016ko urtarrilaren 13an.

  • Joko Olinpikoetara sartzekoaukerarik gabe geratu denez,bizikleta zintzilikatzea erabaki dualtsasuarrak

    Pistako txirrindularitzako elitean9 urtez profesional ibili ondoren,bizikleta zintzilikatzea erabaki duHodei Mazkiaran Uria altsasua-rrak (1988, Altsasu). Burunda Txi-rrindularitza Klubean hasi zuenbere ibilbidea Mazkiaranek, 9 urte-rekin, eta 2004an egin zuen saltoapista txirrindularitzara. Bereha-la emaitza bikainak pilatzen hasizen altsasuarra. Bere progresioaikaragarria izan zen eta 2007anbrontzezko domina lortu zuenMunduko Kopako keirin probaneta bi urte beranduago zilarrezkodomina Danimarkan. 2006an Rey-no de Navarra taldearekin fitxa-tu zuen eta 2008an Cespa-Eustra-kekin, egunera arte.

    2012an ametsa gauzatu zuen:

    Londoneko Joko Olinpikoetan ari-tu zen. 200 metroko abiadurakoprobako sailkatze txandan partehartzen ari zela, matxura izanzuen: probaren erdian, bizikleta-ko aulkiari eusten zion torlojuahautsi zitzaion eta sillinarik gabegeratu zen. Errepeska egiteko

    aukera eman zioten segidan, bai-na Hegoafrikako Bernard Ester-huizenek bidean utzi zuen. Halaere, egoerari buelta eman eta2013an emaitza bikainak lortuzituen altsasuarrak: Mexikon etaKuban urrezko domina lortu zueneta Espainiako kilometroko pro-

    bako errekorra lortu zuen Aguas-calientesen (01:00:069). Baina hor-tik aurrera ibilbide gorabehera-tsua izan du altsasuarrak.

    27 urterekin bizikleta uztea era-baki du pistardak, hain zuzen ereRio de Janeiroko Joko Olinpikoe-tako bezperetan. Joko Olinpikoe-tan aritzea zen bere helburua, bai-na aurten ezingo da aritu. Izan ere,Jokoetarako sailkatzeko puntua-zioa jakina lortu behar da Mundu-ko Kopatan. Baina 2014ko Mundu-ko Kopatan zortea ez zuen bere aldeizan altsasuarrak. Erorketak etamatxurak tarteko, ezin izan zuenbeharrezko puntuazioa lortu.Horregatik, bizikleta utzi eta atse-den hartzea erabaki du Mazkiara-nek, pistako txirrindularitzan guz-tia Joko Olinpiarren inguruanmugitzen delako. Orain ikasketakdespeditzea da bere asmoa.

    Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a 11

    Pilota

    kirola >>

    Murgiondo etaimaztarrakZangozako lauterdiko naletaraMurgiondok Rebol izango duaurkari

    Asteburuan Zangozako lau terdi-ko aurre nalak jokatu dira Canto-lagua pilotalekuan. Kimuetan Arbi-zu klubeko Aldabidek 4 eta 18 ira-bazi zion Cantolagua klubekoRebolri, eta haurretan AldabidekoImazek 16 tantotan utzi zuen Liza-rra klubeko Berrueta . SeniorretanIrurtzun klubeko Murgiondok 22 eta6 irabazi zion Zugarraldeko Aldun-tzini. Hortaz, kimuen nalean Imaz,haurren nalean Imaz eta seniorrennalean Murgiondo izango ditugu.Murgiondok Zugarraldeko Rebolizango du aurkari.

    Bihar Olaizola eta Urrutikoetxea (5puntu) izanen dizuzte aurkariEzkurdiak eta Barriolak (2 puntu).Puntuen beharrean daude

    Binakakoan oso garesti dago pun-tuak lortzea. Hori oso ongi dakiteJoseba Ezkurdiak eta Abel Barrio-lak. Larunbatean galdu egin zuten,atzera ere puntu eskas batengatik,Oinatz Bengoetxearen eta AlvaroUntoriaren kontra. Gorabeheraaskoko partida gogor eta luzeanordu eta erdi luzean 650 pilotaka-da baino gehiago eman zituzten,

    Ezkurdiak eta Barriolak esku-esku-ra izan zuten txapelketako hiruga-rren puntua, 18 eta 20 aurreratutaegon baitziren, baina azkenekotantoetan huts egin zuten.

    Akats nabarmenak eta polemi-ka izan ziren tarteko azken tanto-etan, Untoriaren jaurtiketa batekkontrakantxako lerroan botea eginzuen edo ez zalantza egon baitzen.Azken tantoan, Oinatzek eginda-ko dejada batek eman zien urrez-ko puntua Bengoetxea VI.ari etaUntoriari.

    Ezkurdiak eta Barriolak, bi pun-tu dituztela, 5 puntu dituzten Olai-zola II.a eta Urrutikoetxea izangodituzte aurkari bihar Labriten.Partida konplikatua izango da, bai-na puntuatu beharrean daudeEzkurdia eta Barriola.

    Binakako Txapelketa. 7. JardunaldiaArtola-Albisu / Irribarria-Meri-no(ostiralean, 22:00etan, Zuma-rragan. ETB1, ntb)Olaizola II.a-Urrutikoetxea /Ezkurdia Barriola(larunbatean,17:45ean, Iruean).Bengoetxea VI.a-Untoria / Altu-na III.a-Merino II.a (igandean,17:00etan, Markinan. ETB1, ntb)Berasaluze II.a-Beroiz / Irujo-Rez u sta (astelehenean,17:00etan, Mungian)

    Binakakoaren sailkapena

    Irujo-Rezusta 5 puntuOlaizola II.a-Urrutikoetxea 5 puntuBengoetxea VI.a-Untoria 4 puntuArtola-Albisu 4 puntuIrribarria-Merino 2 puntuEzkurdia-Barriola 2 puntuAltuna III.a-Merino II.a 1 puntu Berasaluze II.a-Beroiz 1 puntu

    Ezkurdia: Irabaztenbadugu aukerak izatenjarraituko dugu

    Pista txirrindularitza

    Hodei Mazkiaranek bizikleta zintzilikatu du

    Hodei Mazkiaran, eskuinean, lehiaketan dena ematen. utzitakoa

    Irurtzun III. HiruKirol Esku HuskakoTxapeldunaBerriki III. Hiru Kirol Esku Txapel-keta jokatu da eta Irurtzun klubaizan da garailea, merezimendu osoz.Oberena klubaren kontrako nalestuan, jokatu ziren hiru partidetangailendu ziren irurtzundarrak. Lauterdian Ezkurdiak (Irurtzun) 18 eta4 irabazi zion Etxamendiri (Obere-na), buruz burukoan Armendariz(Irurtzun) 18 eta 12 gailendu zenArtuchen (Oberena) aurrean, etabinakakoan Lansalotek eta Berge-rak (Irurtzun) 22 eta 12 irabazi zie-ten Ansari eta Gartziari (Oberena). Bestalde, aipatzekoa da IrurtzunPilota Kluba Euskal Herriko seniormailako Pilota Ligan eta ESpainia-ko Txapelketako Ohorezko Mailandabil lehian.

    Partidetan gozatzea helburu

    Txapelketa estua ari da izaten. Ezkurdiak eta Barriolak bi partida puntu eskasaren aldea-rekin galdu dituzte, 22 eta 21. Haiek irabaziz gero, bestelako egoeran egongo ginateke,baina ezin gara horri begira bizi. Olaizola II.ari eta Urrutikoetxeari irabazten badiegu, auke-rak izaten segituko dugu aitortu dio Joseba Ezkurdiak Berria egunkariari. Dena den, arbi-zuarrak onartzen du zaila izango dela hori. Urrutikoetxea aurreikuspen guztiak gaindi-tzen ari da atzelari moduan, eta Olaizolari buruz zer esan? Hala ere, gure esku dagoen guz-tia egingo dugu irabazteko gaineratu du. Orain pilota azkarragoak hautatzen dituztelaaipatu zuen aurrelariak. Ikusi dugu astunekin gehiago kostatzen zaigula irabaztea. Azka-rragoekin Barriola errazago aritzen da eta nik ere abiadura baliazen dut min egiteko. Bai-na Ezkurdiak nabarmendu duenez, finalerdietarako sailkatzea ez, partida denetan goza-tzea da gure helburua. Ildo horretan, Barriola goraipatu du. Izugarri ikasten da bere ondo-an jokatuta. Beti ematen dit aholku egokia, eta bikote sendoa osatzen dugula pentsatzendut. Niretzat maisua da bera aipatu du arbizuarrak.

    Pilota

    20105EKO SAKANAKO KIROL URTEKA-RIA: 2015 urteko kirol gertakari nagusieierrepasoa egiten dien bideoa ikusgai dagowww.guaixe.eus web orrian.

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a12 kirola

    Futbola

    PalaPala

    Areto futbola

    Oporren ondorenbueltan dira KimuenFutbol 8 Topaketak9. jardunaldia jokatuko da igandeanAltsasun eta Urdiainen

    Eguberrietako atsedenaldiaren ondo-ren, Sakanako Mankomunitateakantolatutako Kimuen Futbol 8 Topa-keten 9. jardunaldia jokatuko daigande goizean Altsasun eta Urdiai-nen. Abenduaren 20an jokatu zen 8.jardunaldia, beraz, ia hilabeteko gel-dialdia izan dute topaketan parte har-tzen ari diren neska-mutilek. Topa-ketan Sakanako 9 talde ari diralehian, eta ez da sailkapenik egiten,helburua ongi pasatzea baita.

    Kimuen Futbol 8Topaketen 9. jardunaldiaIgandean, Altsasun

    11:00etan Kaixo Mediolanum11:00etan Dantzaleku Tipi Tapa12:00etan Sayas Etxarri Ara-natzIgandean, Urdiainen

    12:00etan Urdiain Lagun ArteaAtsedenean: Sutegi

    Igandean jokatutako Aiegikolasterketa irabazi zuen uhartearrak

    Igandean II. Aiegiko Herri Laster-keta (7 km) jokatu zen, euripeanjokatutako lasterketa. Lokatza-rengatik ibilbidean zenbait alda-keta egin behar izan zituzten anto-latzaileek. 123 korrikalarik partehartu zuten, eta Diego Quintanairuindarrak (23:28) eta Maite Bere-gaa uhartearrak (29:49) irabazizuten proba. Besteak beste, JoseRamon Ramirez 27.a sailkatu zen(28:24)

    Burelaren kontra garaipengarrantzitsua lortu du MagnaGurpeak

    Aurreko jardunaldian SantiagoFutsalen kontra launa berdindueta gero, garaipenaren xendaraitzuli da Magna Gurpea Xota. Osti-ralean Lugon jokatutako partidanIrurtzungo taldeak 2 eta 3 irabazizion Burelari.

    Burelaren kontrako partida zai-la izan zen, irekia eta intentsitatehandikoa. Bi taldeek lortu ahalizan zuten garaipena, baina, zorio-nez, hiru puntuak Nafarroara eto-rri ziren. Nabarmentzekoa da RafaUsinek eta Asierrek egindako lana.Rafa Usinek bi gol sartu zituen etamin asko egin zion Burelari, etaAsierrek geldialdi bikainak eginzituen eta Burelaren asmoak bate-an baino gehiagotan zapuztu.

    Rafa Usinek mustu zuen mar-kagailua, baina minutu bat beran-duago berdintzea lortu zuen Bure-lak. Bigarren zatia hasi eta bere-hala Rafa Usinek eta Eseverrik 1

    eta 3 aurreratu zuten Magna Gur-pea. Burelak gola sartu zuen, bai-na markagailua ez zen gehiagomugitu eta talde nafarrak 3 pun-tuak ekarri zituen. Burelakoekizugarri estutu gintuzten. Bainapartida bikaina jokatu genuen etagaraipena lortu genuen, merezi-mendu osoz adierazi zuen ImanolArregi entrenatzaileak.

    Liderraren kontraInter Movistar da lehen mailako are-to futboleko ligako liderra (52 pun-tu). Magna Gurpea laugarrena da(34 puntu). Hain zuzen ere Inter

    Movistar liderra hartuko du Mag-na Gurpea Xotak larunbatean,18:00etan, Irueko Anaitasuna pabi-lioian. Burelaren kontra irabazieta gero, animoa goian izango duteImanol Arregiren mutikoek. Hori

    eta gehiago beharko dute InterMovistarren kontra aritzeko, bai-na talde berdea hazi egiten da liga-ko oilarren aurrean eta ea puntuakeusteko gai diren Magna GurpeaXotakoak.

    1.Gure Pilota Pala Torneoko finalakjokatu ziren abenduaren 27an,Etxarri Aranatzen

    Abenduaren 27an jokatu ziren I.Gure Pilota Sakanako Pala Torne-oko finalak. Txapelketa Nafarro-ako Pilota Federazioak antolatuzuen, Sakanako Mankomunitate-aren, Etxarri Aranazko Gure Pilo-ta klubaren eta Arbizuko eta Etxa-rri Aranazko Udalen laguntzare-kin. Helburua txapelketa indartsubat antolatzea zen, hurrengo urte-ko pala egutegian Euskal Herrimailan lekua izango duena. Eus-kal Herriko puntako palista one-nak lehiatu dira Sakanan jokatuzen torneo honetan. Tamalez txa-pelak ez ziren Sakanan geratu, bai-na finalak ikustera hurbildu zire-nek puntako ikuskizun eta parti-daz gozatzeko aukera izan zuten.

    Sakanako Mankomunitatekokirol teknikari Amaia Gerrikagoi-

    tiak adierazi duenez txapelketabikaina izan da. Finaletan jende-tza elkartu zen. Partida guztiakborrokatuak izan ziren eta prime-rako ikuskizunaz gozatzeko auke-ra izan zuten bertan bildu zirenek.Txapelketa dotorea izan da eta hel-buru ezberdinak uztartu dira.Batetik, helduen mailako EuskalHerriko maila goreneko palistakelkartzea, eta, bestetik, txikienmailan eskolak bulkatzeko Saka-nan egiten ari den lana agerianuztea.

    Atletismoa

    Maite Beregaa. Utzitakoa

    Puntako finalistak izan zituen I. Gure Pilota Pala Torneoak. utzitakoa

    Magna berrirogaraipenaren xendara

    Garmendia eta Ruiztxapeldunak

    I.Gure Pilota Pala Torneoko finalak

    Kimuak: Eider-Julene 18 / Auritze-Olaia(Gure Pilota) 14Kadeteak: Maddi-Maitena 25 / Luzia-Iune(Gure Pilota) 20Gazteak: Saio-Naroa 25 / Uxue-Aroa (GurePilota) 21Promozioa: Murillo-Gabirondo 30 /Arrizabalaga-Parot (Gure Pilota) 27Eliteak: Araiztegi-Bordagaray 24 /Garmendia-Ruiz de Larramendi 30

    Irristaketa

    Ilbeltzaren 23an jokatuko da,Olaztiko Kiroldegian

    Sakanako MankomunitateakSakanako Irristaketa Topaketaantolatu du, Sakana IrristaketaTaldearen, Etxarri Aranazko etaUharte Arakilgo irristaketa talde-en eta Olaztiko Udalaren laguntza-rekin. Hasiera batean larunbathonetan jokatzekoa zen, baina,azkenean, topaketa ilbeltzaren23ra arte atzeratu dute. OlaztikoErburua kiroldegian jokatuko da,17:00etatik aurrera. Irristaketazgozatzeko jardunaldia izango daantolatuko dena, eta parte hartze-ko deia egin dute.

    Informatzeko edo izena emate-

    ko Sakanako irristaketa taldeeta-ko arduradunengana edo Mank-eko Kirol Zerbitzura jo (98 464 866edo [email protected]).

    Maite Beregaatxapeldun Aiegin

    Sakanako IrristaketaTopaketa atea joka

    Sakana taldeko bi irristalari.

    Agurain txapeldun Altsasun

    Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) I. Gabonetako Areto Futbol Torneoa antolatu zuen aben-duaren 26an Altsasun. Areto futboleko torneoan benjamin mailako neska-mutikoek har-tu zuten parte, 8 urtekoek. 6 talde lehiatu ziren: Lakuntzako Lagun Artea, SD Alsasua-Segu-ros Sayas, Urdiain Kirol Elkartea, S.D. Alsasua-Arquitectura Flores, Olaztiko Sutegi KirolElkartea eta S.D. Salvatierra. Altsasu eta Salvatierra iritsi ziren finalera eta 0 eta 1 gailen-du ziren aguraindarrak. Haurretan Gazte Berriak garaileBestalde, ilbeltzaren 3an haurren mailako Gabonetako futbol torneoa jokatu zen. Gaz-te Berriak, Berriozar, Altsasu eta Lagun Artea taldeak lehiatu ziren. Berriozar eta Gaz-te Berriak sailkatu ziren finalerako eta Gazte Berriak izan zen txapelduna. Altsasuk etaLagun Arteak hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida jokatu zuten eta Altsa-suk 1 eta 0 irabazi zion Lagun Arteari.

    PREFERENTE MAILA. 1. multzoa15. jardunaldia

    Etxarri Aranatz 1 Aibars 2Lagun Artea 4 Castillo de tiebas 0Denboraldian etxean lehen aldiz galduegin zuen Etxarrik. Hala ere, Etxarridominatzen hasi zen eta 15. minutuanXabatek gola sartu zuen, penaltiz. BainaAibares hobeto aritu zen 2. zatian, Etxarrikaukerak alperrik galtzen utzi zituen etapartida bukaeran bi gol sartu zizkionAibaresek, partida 1 eta 2 irabaziz. Aldiz, lakuntzarrek gol festa ederrarekinhasi zuten urtea, Castillo Tiebasi 4 eta 0irabazita. Hasieratik bukaerara aginduzuen Lagunek. Pity, Salgado (2) eta Enekoizan ziren golegileak.

    Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 p3. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .30 p8. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .22 p

    Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz Infanzones(Larunbatean, 15:45ean, Etxarrin)Lagun Artea Bidezarra(Igandean, 15:45ean, Lakuntzan)

    ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa15. jardunaldia

    Beti Kozkor 0 Altsasu 2Ligan murgiltzea kosta egin zitzaionhasieran Altsasuri, baina badirudigutxinaka ligari tamaina hartzen aridiotela Alonso Davilaren eta IakiMendozaren mutilek. Larunbatean,Lekunberrin, Beti Kozkor ongi aritu zen,baina 2. zatian Altsasuk nabarmen eginzuen hobera eta jokoaren ardura hartuzuen bere gain. Armazabalek eta Lopezektalde gorritxoaren golak sartu zituzten.Beti Kozkor saiatu zen baina Altsasuk onfidefendatu zuen eta 3 puntuak Sakanaraekarri zituen.

    Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .39 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 p

    Asteburuko jardunaldiaLagunak Altsasu(Igandean, 16:00etan, Baraainen)

    Futbola

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a kirola 13

    Sergio Garcia de Eulate eta IzaskunBeunza izan ziren azkarrenak

    Urtea despeditzeko San Silbestrelasterketetan parte hartzera ani-matu ziren Sakanako korrikala-riak. San Silbestrearen 37. edizioajokatu zen urteko azken eguneanAltsasun, Mario Memoriala izenahartu duen proban. Nafarroakoprobarik zaharrena den horretanaurreko urteko parte-hartzea man-tendu zen. 2014ko edizioan 667korrikalarik parte hartu zutenproban, eta aurtengoan 665 korri-kalarik, horietatik 432 korrikala-ri proba nagusian eta gainontze-koak kategoria txikiko probatan.

    Dantzaleku-Sakana klubak etaSakana Triatloi Taldeak antolatu-tako proban ez zen aldaketarikegon. 18:00etan kategoria txikikoprobak jokatu ziren, AltsasukoForu plazaren inguruan, eta pro-ba nagusia 19:00etan abiatu zen.Altsasun barna prestatutako zir-kuituari hiru buelta eman zizkio-ten parte-hartzaileek, guztira 4,8km osatuz. Sergio Garcia de Eula-te altsasuarra gailendu zen (14:58),Raul Audikana olaztiarraren(15:03) eta Luis Alberto Duranen

    (15:08) aurretik. EmakumezkoetanIzaskun Beunzak joan den urtekogaraipena errepikatu zuen (17:23).Lourdes Balza (18:32) izan zen biga-rrena, eta Erkuden San Martinetxarriarra hirugarrena (18:48).Txapeldunek txapela eta trofeoa

    jaso zituzten, eta bigarrenek etahirugarrenek trofeoa.

    Aipatzekoa da proba hasi bai-no lehen minutu bateko isiluneagorde zela Daniel Ziordia zenarenomenez. Bera Altsasuko atletismoeskolako sustatzaileetako bat izan

    zen 70. hamarkadan eta Dantzale-ku Sakana klubeko bazkidea zen,

    lehen zenbakiduna.

    Altsasuko San Silbestrea

    Mutilak1. Sergio Garcia de Eulate (Alts)14,582. Raul Audikana (Olaz) 15:033. Luis Alberto Duran (Araia) 15:084. Iraitz Senar (Lak) 15:135. Javier Borrega (Alts) 15:276. Iban Gonzalez (Urd) 15:357. Aingeru Senar (Bak) 15:388. Iaki Alvaro (Alts) 15:409. Gorka Martinez (Alts) 15:42

    10. Iigo Tobar (Alts) 15:42Emakumeak

    1. Izaskun Beunza (Olaz) 17:232. Lourdes Balza (Agurain) 18:323. Erkuden San Martin (Etx) 18:484. Ginesa Lopez (Alts) 19:375. Amaia Etxeberria (Zia) 19:466. Sheila Nuez (Irur) 19:467. Maria Goikoetxea (Etx) 20:058. Silvia Perez (Alts) 20:119. Andrea Aristu (Olaz) 20:16

    10. Maite Zabaleta (Etx) 20:24

    Aurre benjaminak:1.Imanol Ramirez. 2.Alex Gonzalez. 3.GabrielGonzalez.1.Ane Vegas.2.Nahia Arratibel. 3.NaianeMartinez.Benjaminak:1.Iker Nuncio. 2.Asier Apaolaza. 3.ManuReparaz.1.Ane Iturrioz. 2.Leire Imaz. 3.Ekie Agirre.Kimuak:1.Oier Agirre. 2.Ekain Razkin. 3.Oier Garcia.1.Madi Lizarraga. 2.Hendi Haryam. 3.SaioaZelaia.Haurrak:1.Ekhi Olabide. 2.Inhar Olabide. 3.MikelEtxaiz.1.Haizea Artola. 2.Irune Goikoetxea. 3.PaulaElizalde.

    *Oharra: aurki San Silbestreko klasifikazioosoa ikusgai egonen dawww.dantzalekusakana.com web gunean.

    Sociedad Deportiva Alsasuakantolatutako San Silbestre bizikletamartxaren 33. edizioan parte hartuzuten

    Altsasuko San Silbestre lasterketa-ren aurretik, 15:30ean, 82 txirrin-dulari euren bizikletara igo zireneta Sociedad Deportiva Alsasuakantolatutako 33. San Silbestre bizi-kleta Martxan-Urbasako Igoeranhartu zuten parte. Gehienen asmoa

    ongi pasatzea eta urtea bizikletanagurtzea zen, baina lehitzera etadena ematera atera zenik ere egonzen. Azkarrena J. Ramon Garciaizan zen, Jon Zeberioren eta HugoGarnicaren aurretik. Urbasan sal-da beroa hartzeko aukera izan zutenguztiek eta ondoren, Altsasura jai-tsita, sari banaketa egin zen Socie-dad Deportiva Alsasua tabernan.

    MendiaTxirrindularitza

    Atletismoa

    Ongi etorri 2016, Beriainen. Urtero moduan, Sakanako Mendizaleak taldeak deituta, makina bat mendizalek jo zuten ErregeEgunean Beriainera, urteari ongi etorria ematera. Urteko lehen elurra zapatzeko aukera izan zuten.

    82 txirrindularikdespeditu zuten urteaUrbasan

    J. Ramon Garcia izan zen azkarrena Altsasutik Urbasara igotzen. Guzman Lobo

    Giro bikaina izan zen Altsasuako 37. edizioan, Mario Memorialean.

    Pedro Gonzalez

    665 korrikalari Altsasuko San Silbestrean

    Egoitz Aldaz eta MirenLezea garaile OlaztinUrteko azken egunean 14. San Sil-bestrea jokatu zen Olaztin. Benja-minen, kimuen, gazteen eta senio-rren mailako lasterketak jokatu

    ziren, giro bikainean. Senior mai-lan, gizonezkoetan Egoitz Aldaz izanzen txapelduna, Ruben Mendieta-ren eta Ekhi Imazen aurretik. Ema-kumezkoetan, aldiz, Miren Lezeagailendu zen, Vanessa Galbete etaAmaia Aristuren aurretik.

  • Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a14

    kultura >>

    Ilbeltzaren 28ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean

    Jose Maria Urabaien. InMemoriam. Aitaren margo-lanez osatutako erakuske-tari izenburu hori eman dioteBeatriz eta Hugo Urabaien Cano-vasek, eta azken horren bikoteYoli Otxoa-Aizpuruak. Urabaienmargolaria Garesen jaio zen.Gerra ondoren Parisera emigra-tu zuen eta biltegi batean lan egi-ten hasi zen. Montmartrera, mar-golarien auzora, arratsaldeetanegiten zituen bisitekin pintura-rekin zaletu zen. Autodidakta,akuarelarekin hasi bazen ere,berehala jo zuen oliora. Garese-

    ra bueltatu eta zaletasunari eutsizion. Iktusak gorputza erdia gel-diarazi bazion ere, Urabaienekmargotzen segitu zuen.

    Bere jaioterriaz maitemindu-rik, Garesko paisaiak mihisetaraaskotan eraman zituen. Haietakobatzuk ikusgai daude Iortian, garaibateko uzta bilketako eta saskigi-leen koadroekin batera. Erakus-keta osatzen duten gainontzekokoadroetan natura-hilek eta urmasek (ibaiak, lakuak eta itsa-soa) aparteko presentzia dute.Batean San Pedro zelaia ageri daere. Azken horiek argazkietanoinarrituta egin zituen. Inpresio-nismotik edanez, koadro kolore-tsuak osatu zituen. Urabaienek 200bat mihisez osatutako bilduma

    utzi zuen eta garai ezberdinetakolanekin osatu dute ondorengoekerakusketa. Bera bizi zela sorte-rrian eta Olkozko dorrean eraku-tsi zuen bere obra.

    Mihiseez aparte Urabaienekobjektuak ere margotu zituen.Edozein euskarri balio zion.Sorterria zeharkatzen zuten DoneJakue erromesek erabilitako kala-bazak, esaterako. Berak kalabazakhustu eta gero margotu egitenzituen. Urabaienen sormenarenikur eta bere inguruan ezagunbihurtu ziren kalabaza horiek.Baina erakusketan badira pitxerhandi, botil edo harri margotuakere ikusgai. Erakusketa bere ilo-ba Paularen bi koadrotxorekinosatzen da.

    Horiexek nahi ditu Altsasuko GazteriaZerbitzuak antolatu duen argazkilehiaketan

    Altsasuko gazteek herrikogazteen aisialdiaren ingu-ruan duten ikuspuntuaargazkietan jaso eta, gero, argaz-ki lehiaketara aurkeztea. Propo-samen horrekin zabaldu du urteaAltsasuko Udalaren Gazteria Zer-bitzuak. Lehiaketa 12 eta 30 urtebitarteko gazte altsasuarrei zuzen-duta dago. Bakarka edo taldekaparte hartu dezakete. Hala ere,gehienez hiru argazki aurkeztudaitezke (bakoitza bere izenbu-ruarekin eta azalpenarekin).Argazkiak edozein teknika era-bilita egin daitezke. Bi maila dau-de: 12-17 urte 18-30 urte. Bakoitze-an, saria 100 euroko argazki mate-riala edota ikus-entzunezkomateriala izanen da.

    Argazkiak sinadurarik gabeeta egilea identifikatzea ahalbi-detuko duen inolako arrastorikgabe aurkeztu beharko dira. Argaz-ki sexistak, xenofoboak edo jarre-ra oldarkorrak eragiten dutenargazkirik ez dute onartuko. Epai-mahaiaren esku geratuko da lehia-ketaren helburuekin bat ez dato-zen lanak baztertzea.

    EpeaArgazkiak paperean inprimatuak

    (13x18 cm gutxieneko tamaina eta20x28 gehienezkoa), CD batean,USB batean edo bestelako euska-rritan aurkeztu daitezke, plikasistema erabiliz beti ere. Kartazalhandian Altsasuko GaztegunearenI. Argazki-Lehiaketa leloa idatzibeharko da. Txikiaren barruan,berriz, egilearen izena, abizenak,NANa, helbidea, telefonoa eta e-posta azaldu beharko dira.

    Lanak apirilaren 10era bitarte-an aurkeztu daitezke, honako hel-bidean: Altsasuko Udala, Gazte Sai-la, Gartzia Ximenez, 36, 31800 Altsa-su, edota Gaztegunean bertan.Informazio gehiagoko jo helbidehauetara: [email protected] [email protected] Saribanaketa apirilaren 16an eginen da,18:00etan.

    Batukada etaantzerki tailerrakArakilen Izena emateko epea hilaren 22ra artedago zabalik. Hots egin 948 500 101edo 634 584 226 telefonoetara

    Arakilgo Udalak ilbeltza etamaiatza bitarteko kultur ikas-taroen eskaintza ezagutarazi du:batukada eta antzerkia. Bi ikas-taroak ere Ihabarren izanen dira.Perkusio ikastaroa astearteetanizanen da, 19:30etik 21:30era, etaOskar Estanga izanen da irakas-lea. Batukada ikastaroa hilaren19an hasiko da. Antzerki tailerra,berriz, Jon Barbarinek emanen dueta izena ematen dutenek zehaz-ten duten egun eta orduan izanenda. Arakilen erroldatutako per-tsonek 70 euro ordaindu beharkodute ikastaro batean izena ema-terakoan. Ibarrean erroldatuakez daudenak, berriz, 90.

    Ilbeltzaren 16an,larunbatean,17:30ean LesakakoHarriondoa aretoan

    Nafarroako II. Trikiti Jaial-dia hartuko du bihar Lesa-kak. Instrumentuari Nafa-rroan pizgarria eskaintzeko asmozantolatu zuten jaialdia, estreina-koa Altsasu izan zuena. Nafarro-ako Trikiti Elkarteko kide PatxiAgirre, Lohitzune Berastegi etabeste hainbat izan dira jaialdiaantolatzen aritu direnak. Nafa-rroan trikitixarendako errefen-tziazko egun bat bihurtu nahi dutejaialdia. Agirrek esan digunez,heldu den urtean Sakanara buel-tatzeko aukerak daude. Sarreraapur batzuk saltzeko gelditzendira eta horiek leihatilan eskura-

    tu daitezke. Jaialdiaren ondoren,joan den urtean bezala, afaria iza-

    nen da ([email protected]).

    Egitaraua

    Iaki Mendinueta eta Irune AgirreKristina eta AmaiaEpelde eta LutxurdioAgus Barandiaran (Korrontzi) eta

    Xabier Berasaluze (Leturia)Edurne Iturbe eta Oihana IrastorzaJon Ostolaza eta ArnGari eta IakiAurkezleak: Iker Zubeldia eta IbanUrdangarin

    KULTURA URTEKARIA: Joan den urtekokultura gertakaera nagusiei errepasoa egi-ten dien bideoa dagoeneko ikusgai dagowww.guaixe.eus web orrian.

    Dispertsioarenzama arintzeko

    ariketa

    Etxarriko Etxerat-ek eta SarekZama doinuz arinduz izenbu-ruko musika jaialdia antolatuzuten igandean. Emanaldi bikoi-tzerako sarrera guztiak aldezaurretik salduak, ikusleek kon-tzertu-ikuskizun itzela bizitzekoaukera izan zuten. Dispertsioa-ren kontakizuna bideo eszena labu-rren bidez irudikatu zen: Hen-daiatik Parisera trenez bisita bate-ra doanaren kontakizuna. Bidaiakzortzi geldialdi izan zituen, musi-kariak adina: Ruper Ordorika,Naroa Gaintza, Tapia eta Leturia,Maider Ansa (Tximeleta), OrekaTX, Su Ta Gar, Vendetta eta EsneBeltza. +www.guaixe.eus

    Gazte altsasuarren aisialdiaislatzen duten argazkiakUrabaienen margo

    inpresionistak Iortian

    Trikitiarendako jaialdia

  • Lehiaketan euskaltegietako ikasleeketa Mintzakide programako kideekparte hartu dezakete

    Sakanako MankomunitatekoEuskara Zerbitzuak antola-tu duen literatur lehiaketaneuskalduntzen ari den edo Min-tzakide programan parte hartzenari den edozein sakandarrek par-te hartu dezake. Banakako lanakdira onartuko direnak, egile bakoi-tzeko bakarra. Ipuin bakoitzak,

    gehienez, 150 hitz izan beharkoditu. Jakina, euskaraz idatziakizan beharko dute. Araudian jasodenez, ipuinetan Sakanari buruz-ko erreferentziaren bat sartzeaezinbestekoa da (tokiak, gertaka-ri historikoak).

    Lehiaketak aurrera egitekogutxienez 10 lan aurkeztu behar-ko dira; bestela, bertan beherageldituko da. Lanak martxoaren18ra arte aurkeztu daitezke, baiItsasi euskaltegian baita Mank-en

    egoitzan. Plika sistema erabili dai-teke (ipuinaren bi kopia) edo bes-tela pdf for [email protected] hel-bidera bidali daiteke. Lehiaketakhiru maila izanen ditu: 1. mailanA1 eta A2 mailetako ikasleek hardezakete parte; 2. mailan, berriz,B1 mailako ikasleek eta 3. mailaB2 eta C1 mailetako ikasleendakoda. Mintzakideek zein mailatanlehiatuko diren jakinarazi behardute.

    Guaixe 2016ko ilbeltzaren 15a kultura 15

    NEREA ILEAPAINDEGIAL A K U N T Z A

    Garbitu, moztu eta apaindu26 .

    MARTXUETAI R U R T Z U N

    % 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

    REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

    A L T S A S U%5eko deskontua osaga-rrietan.

    LIZARDI ESTETIKA ZENTROA

    E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua depilazio-etan.

    HOSTO GORRI ALTZARIAK

    E T X A R R I A R A N A T ZDendako produktuetan % 5eko deskontua.

    ARGIRO OPTIKAE T X A R R I A R A N A T Z

    %15eko deskontua gradua-tuetan eta %5 eguzkitakotan.

    ZELANDI KIROLDEGIAA L T S A S U

    Lehenengo matrikula doan.

    IZARAA L T S A S U

    50 baino gehiagoko eros-ketetan % 5eko deskontuzuzena, enkarguetan izanezik.

    TXIKITXOA L T S A S U

    60 tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-txartel bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

    NAMASTE YOGAA L T S A S U

    Bi yoga klase doan.

    www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

    BAZKIDETZA 50948 564 275

    Nonerabili

    Irueko Udalaren XXV. egileberriendako literatura lehia-ketako sariak abenduaren23an banatu ziren. 2014an

    lehiaketarik izan ez zenez, biga-rren urtez jarraian, sari bana-ketan izan zen Izaskun EtxeberriaZufiaurre. Izan ere, 2013an erelehiaketa berean altsasuarraknarrazio laburren atalean, atzeraere, aipamena eskuratu zuen. Etxe-berriari oraingoan aitortza Poltsaedo bizianarrazioak eman dio. Egi-leak azaldu digunez, XVIII. men-deko Burundan kokaturiko bide-lapurren abenturazko istorio labu-rra da, arina eta freskoa.

    Etxeberriak aitortu digunez,lehenengo unean desilusio txikibat hartu nuen bigarren aldiz ata-rian gelditua nintzelako; distan-tziatik, ordea, eta, batez ere, epai-mahaikideen iruzkinak ezagutueta gero, bai, kontentu nago. Izanere, aitortza bera aurkeztutakonarrazioaren kalitatea ere bada,neurri batean, behintzat.

    Idazle EskolaSortzaileak jakinarazi digunez,bai idazteko bai irakurtzeko,narrazioa dut literatura-eremueroso eta gustukoena. Narraziolaburra, zehaztu digu, luzea bes-te kontu bat da! Beste literaturgeneroek tentatzen ote duten gal-detuta, Etxeberriak esan digunez,antzerkiari ez nioke aterik itxi-

    ko, baina poesiarako ez daukatdohainik.

    Hamarkada hasieran despedi-tu zuen Bergarako Idazle Eskola-ko graduondoa eta ordutik Etxe-berriaren adierazpidea literaturada. Berak dioenez, orduan ohar-

    tu bainintzen, edo ohartarazi nin-dutelako, banuela idazteko nola-baiteko sena eta estilo berezia.Etxeberriak gaineratu duenez,beti izan naiz irakurlea, izugarrigustatu zait beti irakurtzea nire-tako plazera handia baita; Idazle

    Eskolatik pasatzea irakurtzetikidaztera dagoen saltoan bultzadaizan da.

    UrratsaIdazle Eskolako zuzendaria denTere Irastortzak eta Castillo Sua-rez olerkariek akuilaturik lehia-ketetan aurkezteko urratsa eginzuen. Aurretik ere Etxeberriak biliteratura sari irabaziak ditu. Biakere 2011n: Berriobeitiko Udalakantolatutako III. narrazio eroti-koen lehiaketa (Lepoa erakustekoeskatu zion ipuina) eta Agurain-go eskualdeko II. narrazio lehia-keta (Negukoa ematen zuen udaz-keneko gau hartan ipuina).

    Bere idatziak aldizkari, blogeta bestelakoetan argitaratuakikusi ditugu. Aski edo libururikgabe ez dago idazlerik? Ez dut nireburua idazletzat, inola ere, ez naizidazlea, hitz potoloa da hori nire-tako; dena den, badaukat une hone-tan egitasmo bat esku artean etagauzatuz gero ikusiko genuke...

    Literaturarekin lotutako bes-telako jardunak ere landu dituEtxeberriak: adibidez, AltsasukoTestu Bazka irakurle-kluba gida-tu nuen, oso gustura egin ere eta,nahiz literatura ez izan, Guaixeastekarian eleberrien ingurukoiruzkinak idatzi nituen eta gauregun, berriro ere, NafarroakoHitzan hilean behineko kolabora-zioari ekingo diot.

    Izerberg doinuak

    Usurbildik datorren taldea daIzeberg. 2013an MendekuItxua, Hotzikara eta Odolaren min-tzoa taldeetan aritutako lau musi-kari elkartu ziren. 2014ko maia-tzerako beraiek ekoiztutako diskoakalean zuten, Azalera. Haren aur-kezpen bira despeditzeko geldial-dia eginen dute Olatzagutian. Rockdoinuak eskainiko dituzte IxakArrutik (ahotsa eta gitarra),Antton Aranburuk (gitarra), BeatUrteagak (baxua) eta Jokin Iras-torzak (bateria). Bihar Olatzagu-tiako Maisuenea gaztetxean dagohitzordua jarrita.

    Larunbatean, 17:30ean, EtxarriAranazko kultur etxean

    Sakanako sortzaileei plazaeskaintzeko asmoz sortuta-ko Agertokiye programa-zioaren barruan, bihar ZoilaBerastegi Marielarenaren txan-da izanen da. Arbizuarrak idatzieta Irueko Udalaren haurrenda-ko antzerki testuen lehiaketa ira-bazi zuen Pluton: hor konponmarianton!antzezlanarekin goza-tzeko aukera izanen dute txikiek.

    Kultur talka bat eta inguru-mena dira antzezlaneko gaiak.Ama lurraren natura-baliabideak

    etengabe ustiatzen direla eta haiekagortzen ari direla ikusirik, Xera-fin eta Katixa astronautei beste pla-neta batzuetan ura bilatzeko beha-rra jarri diete. Bilaketa misioanhainbat abentura biziko dituzteprotagonistek.

    Pailazo bikote batenhurrengoa Domekan, 17:00etan, Altsasuko Iortiakultur gunean

    Marie de Jongh eta Tartean kon-painien eskutik heldu da Altsa-sura Kibubu antzezlana. Sebas etaCoc pailazoak ditu protagonista.Arrakasta gutxi baina ilusio han-diko pailazoak dira. Hurrengo ikus-kizunean benetan arrakasta izate-ko benetako gorila bat sartu nahi duikuskizunean Sebasek. Ongi hezi etaikuskizuneko atalak erakutsiz geroarrakasta ziurtatuta duela uste du.Baina bi pailazoek ahaztuko ez dutenlezioa ikasiko dute. Guztia, Kibubuantzezlanean.

    Plutonerako abentura bidaia

    Nanoipuinak sortzeko gonbitea

    Bidelapurren abenturak emandako saria

  • SAKANAKO ASTEKARIA 2016ko ilbeltzak 15, ostirala 2. aroa 536. zenbakia

    G : tenperatura>>Max. C Min. C euria l/m2Irurtzun 16.5. . . . . . . -1 . . . . . . . .36.2Etxarri A. 15.8. . . . . . . -3.6 . . . . . .17.1Altsasu 16.5. . . . . . . -2.5 . . . . . .28.1Aralar 8.6. . . . . . . -1.82 . . . .37.3Urbasa 12.5. . . . . . . -4 . . . . . . . .34.2: eguraldiaasteko >> Min: 2 Max: 4 Min: 1 Max: 4 Min: -3 Max: 6 Min: -1 Max: 4 Min: -1 Max: 5 Min: -2 Max: 5 Min: -2 Max: 7ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena ostegunaeuria: 96% euria: 98% euria: 28% euria: 55% euria: 48% euria: 30% euria: 18%Bazkide zozketaILBELTZEKOSARIAK:

    2.,3. ETA 4. SARIA:Ekainberri: 2 sarrera

    Artazako Kanpina: -%10

    Lacturale: esneki lotea

    Artium museoa: 2 sarrera

    Gaztezulo: 3 hilabetez doan

    Magna Gurpea: 2 sarrera

    1. SARIA: Ekainberri:

    2 sarrera

    Artazako Kanpina: %10e

    ko

    deskontua

    Lacturale: esneki lotea

    Artium museoa: 2 sarre

    ra

    Gaztezulo: 3 hilabetez d

    oan

    Magna Gurpea: 2 sarrer

    a

    : ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

    16 24 1 8

    1. Lehenengo 10 onenen arteangeratu zara Conocer Navarraargazki lehiaketan. Zer duberezia zure argazkiak?Enkoadraketa eta errebelatua ego-kiak dira eta modu xume eta atse-gin batean irudikatzen du negu-ko ohiko egun bat: elurra eta bisu-tsa, eta zerua berun-kolorekoa.Tokia, gainera, berez da ederra, baiermita bera zein ingurunea ere.Lehiaketak eskatzen zituenak ongijasoak geratu dira irudian: Nafa-rroaren ondarea zein ingurua.

    2. Neguko irudia da. Noiz aterazenuen argazkia?2015eko otsailaren 21ekoa da argaz-kia. Egun hotz horietako bat zen,elur-haizea zebilen eta ia zailenaLizarragako tunelera iristea izanzen. Elur-raketekin iritsi nintzen.

    3. Teknika zehatzik ba al du?Ezer berezirik ez, egia esan. Zaile-na zegoen eguraldiarekin bertarai-no iritsi eta une horretan han egonahal izatea izan zen. Bitxikeriagisara esanen dut, 35 urte ditueneskuzko objektibo batekin eginnuela, kamera digital bati jarrita.Maitasun handiz egindako argaz-kia da eta prozesatze zainduarekin.

    4. Nafarroako Gobernuarenturismo karteletan ikusi ahal izandugu zure argazkia. Laudorio batizan da zuretako?Laudorioa bainoago esanen nukenire lanaren goraipamen bat izandela, bide onetik noan seinale.Argazkilaritzak esfortzua eta dedi-kazioa eskatzen ditu eta lan horrenguztiaren emaitza da. Niretako

    argazkiak ateratzea afizioa da eta,alde horretatik, argazkilaritzakontrolatzen duen jendearengan-dik errekonozimendua jasotzeakasko adierazten du.

    5. Non egiten dituzu zureargazkirik kuttunenak?Inguru oso anitz batean bizi garaeta bertatik bertara ditugu Aralar,Urbasa, Andia Horrez aparte,Sakanak dituen txoko guztiak erebai: harrizko etxeak, larreak, lore-ak, zuhaitzak, ermitak... Aukerahandiak daude argazkilaritzapraktikan jartzeko etxetik gertu.

    6. Nondik datorkizu afizioa?14 urte nituenetik, eta 58 ditutorain. Izan nuen lehen lanarekinekin nion argazkilaritzarako mate-riala erosteari. Aitak beti esatenzuen nire soldatak materiala eros-teko erabiltzen nituela, eta, halada, ez zekiena zen soldata bakarra-rekin batzuetan ez nuela nahikoaizaten. Ez da afizio merkea, mate-rial ona erosten baldin bada behin-tzat. Urte batzutan abandonatuxamar utzi nuen, harik eta, alabakkamera digitala oparitu zidan arte.

    7. Batez ere paisaiak dituzugustuko, zergatik?Erretratua gustatzen zitzaidanhasieran, baina gero paisaiekinhasi nintzen eta orain egiten ditu-dan argazki horiek diapositibagisa txertatzen ditut. Zergatik pai-saiak? Ikusi nuen film batek zeri-kusi handia du, La sal de la Tierra.Sebastiao Salgao argazkilariaz etaingurumenak eskaintzen digunguztiaz hitz egiten du.

    8. Zer fokatzen duzu gustura?Paisaia zabalak angelu irekiekin.Zailenak dira, objektibo angularra-rekin elementu gehiago jasotzekoaukera dagoelako eta erakargarri-tasuna galtzen duelako erraz.Gutxiago gehiago da esaera era-bat lotuta dago argazkiarekin,geroz eta elementu gutxiago izangeroz eta ederragoa da irudia.

    9. Izan du zure beste argazkirenbatek halako oihartzunik?Arakilgo Udalak antolatzen duenudazkeneko lehiaketara bidali nuenargazkia orain gutxi. Irabaztea lor-tu nuen eta ilusio handia jaso nuen.Iaz, gainera, Conocer Navarra lehia-ketako paisaien ataleko finalistaizan nintzen. Bardea Xuriko argaz-kia izan zen, Argedasen egindakoa.Gauez egin nuen; izarren nolabai-teko mugimendua irudikatu nahigenuen. Guaixeko lehiaketanBeriain mendiko irudi batekin ereaipamena izan nuen.

    10. Zer eskaintzen dizuargazkilaritzak?Gustatzen zaidan zerbait egiteaga-tik poztasuna eta asebete ahal iza-tea. Eta argazkiak egiten duen jen-dea ezagutzea eta afizio bera kon-partitzen duen jendearekin aritzea.

    11. Zer behar da argazki on batatera ahal izateko?Dedikazioa, maiztasuna eta esfor-tzua. Argazkilaritza ezagutzea ezin-bestekoa da, zein diziplina daudenezagutzea. Ondoren, norberari zergustatuko litzaiokeen definitzea etalanean hastea, argazkiekin ekitea.+www.guaixe.eus

    >>11galdera

    Eduardo HuarteArgazkilaria

    Testua: Maialen Huarte Arano

    UTZITAKOA