16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko irailak 19, ostirala • 2. aldia • 477. zenbakia 199 korrikalarik parte hartuko dute igandean, goizeko 10:00etan, Uharte Arakil-Beriain km bertikalean Ergoienako Bira larunbat arratsaldean Kirolak >> 11 Kirolak >> 11 Euskara eta euskal kultur komunitatea Internet-en .eus domeinu izenak eskatzeko epea zabal- du berri da >>7 Olatzagutiko Kultur asteak egitarau zabala dakar >>3 Aldaketak Mank-eko ardura postuetan >>5 Altsasuko liburutegia egile-tasa ordaintzera Haur eta gaztetxoak Altsasuko liburutegian. Artxiboa >>14 Altsasuko suhiltzaileak anbulantziarik gabe Matxuratuta dago hilaren hasieratik >>7 Zoila Berastegiren antzezlana mustutzear Igandean, Nafarroako Antzerki Eskolan >>15 Astelehenean bi sakandar Auzitegi Nazionalean Segiko kide izateaga- tik 28 gazte epaituak >>8 Katalunian hondakin kudeaketaz ikasten Mank-eko eta Altsa- suko Udaleko ordez- kariak aurreko astean izan ziren bertan >>9

477 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 477 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko irailak 19, ostirala • 2. aldia • 477. zenbakia

199 korrikalarik parte hartukodute igandean, goizeko 10:00etan,Uharte Araki l -Beriain kmbertikalean

Ergoienako Biralarunbatarratsaldean

Kirolak >> 11Kirolak >> 11

Euskara etaeuskal kulturkomunitateaInternet-en.eus domeinu izenakeskatzeko epea zabal-du berri da >>7

OlatzagutikoKultur asteakegitarauzabala dakar

>>3

AldaketakMank-ekoardurapostuetan >>5

Altsasuko liburutegiaegile-tasa ordaintzera

Haur eta gaztetxoak Altsasuko liburutegian. Artxiboa

>>14

Altsasukosuhiltzaileakanbulantziarikgabe Matxuratuta dagohilaren hasieratik

>>7

ZoilaBerastegirenantzezlanamustutzearIgandean, NafarroakoAntzerki Eskolan

>>15

Asteleheneanbi sakandarAuzitegiNazionaleanSegiko kide izateaga-tik 28 gazte epaituak

>>8

KatalunianhondakinkudeaketazikastenMank-eko eta Altsa-suko Udaleko ordez-kariak aurreko asteanizan ziren bertan

>>9

Page 2: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

MusikaEtorkizuna dantza eskola eta EtxarriAranazko abesbatza. Irailaren 20an,larunbatean, 19:00etan EtxarriAranazko plazan.

Epa! Irailaren 20an, larunbatean,20:00etan Olatzagutiko kultur etxean.Demode Quartet.

AntzerkiaOndoko hilobiko tipoa. Irailaren 19an,ostiralean, 22:30ean Olatzagutikokultur etxean. Aitziber Garmendia etaIker Galartza.

Mollie Malonen ipuin sinestezina.Irailaren 21ean, domekan, 17:00etanOlatzagutiko kultur etxean. Txalo.

DokumentalakHijos de la Tierra. Irailaren 24an,asteazkenean, 20:00etan Olatzagutikokultur etxean. Axel O´Mill eta Patxi Uriz.Bukaeran Urizekin solasaldia.

TailerrakArdo dastatze hastapena. Garilaren25ean, ostegunean, 19:00etatik21:00etara Olatzagutiko kultur etxeko2. gelan. Nafarroa Jatorri Izendapena.

ZinemaLas brujas de Zugarramurdi. Irailaren23an, asteartean, 20:00etan,Olatzagutiko kultur etxean.

ErakusketakLos ochomiles son más que hielo ypiedra. Ser mujer en Baltistan.Irailaren 19tik lastailaren 1era arte,Olatzagutiko kultur etxean. Baltistanfundazioa.

Dekoratzaile arteak. Lastailaren 22tiklastailaren 10era arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia

kultur gunean. Yolanda Arnedorentailerra.

Gure sustraiak ardazten. Lastailaren26ra arte, Altsasuko Basoko Maridendan. Paz Treuquil maputxearenmargoak.

Bestelakoak Bisita gidatuak Zamartzekoarkeologia-aztarnategira. Irailaren20an, larunbatean, 11:00etan UharteArakilgo Zamartzen.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.

Irailaren 19an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Irailaren 19an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

28ak libre. Irailaren 21ean, domekan,19:00etan, Olatzagutian.Kontzentrazioa.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Irailaren 21ean, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

KemenZORIONAKzure 7. urtebetetzean etxekoguztien partez. Mila muxu!!

MikelAltsasuko bateria-jolerikpolitenari, ZORIONAK!! Zure familia eta, bereziki,zure lehengusu Luken etaUnairen partez.

irailak 19-25Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

ObatsZorionakmaitia!Astelehenean 8 urtejaio zinela. Zoriontsuizan zure zortzigarrenurte honetan. Etxekuek.

Altsasuko 2013ko kinta estreinakoz elkartu zen festetan

Joan den urtean jaiotako 64 altsasuarrak larunbat goizean Altsasuko udaletxean elkartu ziren. Haiekin batera Altsasun erroldatuak ez dauden baina herriarekin lotura duten bes-te 10 ume ere izan ziren. Guztiak ere guraso eta senideez lagunduta. Ume guztiak festara ongi etorria egiten dien zapia jaso zuten opari udal ordezkarien eskutik.Altsasuko festetako argazki gehiago www.guaixe.net-en.

Page 3: 477 guaixe

Ondoko hilobiko tipoa

Irailaren 19an, ostiralean,22:30ean Olatzagutiko kulturetxean. Neskatila pinpirin bat baserrian,eta baserritar bat operan; ezber-dinak diren bi mundu elkarrenondoan, maila soziokulturalezberdineko bi lagun aurrezaurre. Ondoko hilobiko tipoaBegoña Bilbaok zuzendutako

komedia jostagarria da. Aioraeta Pablo dira protagonistak.Lehena liraina, goxoa eta alar-guna da; eta berekoia, burugo-gorra eta ezkongabea bestea. Bigazte, bi mundu. Eta biak hile-rrian elkartuko dira, hilerrian. Iker Galartza eta Aitziber Garmen-dia aktoreek jokatuko dute prota-gonisten paperak. Biak ere antzer-ki, telebista saio eta abarretan eskar-mentu handikoak dira.

Guaixe • 2014ko irailaren 19a 3

ezkaatza >>

Kulturaldia Olatzagutian

Los ochomiles son másque hielo y piedra. Sermujer en BaltistanIrailaren 19tik lastailaren 1eraarte, Olatzagutiko kultur etxean.Baltistan fundazioa.Mendizaletasunean elkartasunabide. Lelo hori du Baltistan fun-dazioak. Nazioarteko garapene-

rako gobernuz kanpoko erakun-de bat da, eta Baltistango (Kara-korum mendimultzoaren barruandago, Pakistanen) Hushe baila-rako komunitateetan bizi direnpertsonen giza garapen integraleta endogenoa lortu nahi du.Argazki erakusketak emakume-ek bizi duten egoerari errepara-tuko dio.

Kultur asteko ekitaldi bakoitzahasi baino bi ordu lehenago iza-nen da erakusketa ikusgai. Horre-taz aparte, lastailaren 1ean,20:00etan, Baltistani buruzkodokumental bat izanen da ikus-gai. Eta horrekin batera fudazio-ko kide olaztiar batek hitzaldiaemanen du egun berean, kulturetxean.

Ardo dastatzehastapenaGarilaren 25ean, ostegunean,1 9 : 0 0 e t a t i k 2 1 : 0 0 e t a ra Olatzagutiko kultur etxeko 2.gelan. Nafarroa Jatorri Izendapeneko

hainbat ardo dastatuz enologianmurgiltzeko hastapen ikastaroaizanen da. 25 pertsonendako tokiaizanen da dastaketan. Izena emannahi duenak hilaren 22ra artekoepea dauka. Udaletxera joan etahorrekin batera hiru euro ordain-du beharko ditu.

Hijos de la Tierra

Irailaren 24an, asteazkenean,20:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Axel O´Mill eta PatxiUriz.Naturarekin erlazio estua dutenEspainia, Brasil, Mexiko, Bretai-na Handia eta Frantziako pertso-nen lekukotzak jasotzen ditudokumentalak. Ama-lurra biziiturri gisa aurkezten da eta Ama-lurraren seme-alaba izatea zer den,horretaz jabetzea bulkatu nahi duegileak. Ikusleari osasunaren etaplanetaren zaintzari buruzkohausnarketa sortaraziko dio. Ema-naldiaren akaberan Patxi UrizDomezainekin, zuzendarietakobatekin, ikusitakoaz hitz egitekoaukera izanen da.

Epa!

Irailaren 20an, larunbatean,20:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Mikel De La Fuentek, Joli Pascua-lenak, Iker Huitzik eta David Ros-cok umorez betetako ikuskizunmusikala eskainiko dute. Haiekosatzen dute Demode Quarteteta Epa! ikuskizunerako euskalkantuen a capellako bertsioak,koreografia atseginak eta elkarriz-

keta bitxiak batu dituzte. Laukotearen ustez euskal “esen-tziak” eragina izan duela mundu-ko gainontzeko kulturetan. Hala,erabat seguru daude countryaren,jazzaren, sanbaren, bollybooda-ren edo pop modernoaren jato-rria Euskal Herrian dagoela. Esze-natokian hori erakusten saiatu-ko dira . Horretarako,esku-soinuarekin laguntzaz Itoiz,Lertxundi edota Leteren kantuenbertsioak eskainiko dituzte.

Mollie Malonen ipuinsinestezinaIrailaren 21ean, domekan,17:00etan Olatzagutiko kulturetxean. Txalo. Mollie Malone neskatoaren aito-nak bere baratza zoratu dela dio.Aitonaren arabera tomateak beharbaino lehenago gorritu dira, izoz-te batek letxugak alferrik galdudizkio, babarrunak ez dira lora-

tzen.... Beraz, bere iloba Mollie libu-rutegi batera bidali du zer gerta-tzen ari den jakitera. Baina libu-rutegia berezia da. Neskatoakabentura zirraragarria biziko du,tartean lau pertsonaia berezi ereezagutuko dituelarik. Begoña Bil-bao Lejarzegik zuzendutako ikus-kizunean Iraitz Lizarraga, Alfon-so Diez eta Aitor Fernandino akto-reak jokatuko dituzte pertsonaienpaperak.

Heldu den ostiralean hasiko dira San Migel festak Olatzagutian.Baina aurreko aste guztia kultur jardueraz beteta heldu da.Gaur hasi eta heldu den ostegunera arte antzerkia, musika, zinema,dokumentala eta ardo dastatzea izanen dira. Kultur

etxeak hartuko du egitarau guztia. Ikuskizunetarako sarrerak, aldezaurretik, udaletxean eskuratu daitezke (10:00etatik 14:00etara) etaemanaldiaren egunean bertan, hura hasi baino ordu erdi lehenago..

Las brujas deZugarramurdi

Irailaren 23an, aste-artean, 20:00etan,Olatzagutiko kul-tur etxean.Alex De la Iglesiakzuzendutako fil-mak, lapurretabatetik ihes egi-

ten duen lapur baten eta sor-gin haragijale batzuen artekotopaketa kontatzen du.

Olatzagutia»

Baltistango emakumeen berri izanen da kultur astean.

Page 4: 477 guaixe

Eskozian zer berri? astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

Gaurko jada jakingo dugu esko-ziarrek hartutako erabakiarenberri. Erresuma Batutik irten alaez erabakia izango dute. Ipar Irlan-dan gatazka odoltsuek lortu ezzutena negoziazio bidez lortukodute akaso eskoziarrek. Berrehunurtetik gorako batasuna bertanbehera geratuko balitz, Europakobeste herri askoren eredu bihur-tuko litzake Edinburgoko aginta-

rien arrakasta. Harrigarria dazinemaren eragina gai honetan.1996an Braveheart filmatu zene-tik, izugarri igo zen independen-tziaren aldeko eskoziarren kopu-rua. Mel Gibson aktore eta produk-tore australiarrak Sean Conneryezagunaren laguntza ekonomiko-az, sentimentu abertzaleak berpiz-tu zituen whisky upategietakohighlander haien artean. Eskozia-

ko futbol selekzioak Ingalaterra-koaren aurka jokatu baino lehenfilm hura ikusten zuen haien sen-timenduak harrotzeko asmoz.

Film ezagunak erreferendume-an duen garrantziari ezetzik esan-go dionik ez da gaur egun. Histo-rikoki akats handiak dituen arren,kontatzen duen istorioa eskozia-rrek entzun nahi luketena da,bidegabeki kaltetutako askatasu-

naren heroiaren heriotza hunki-garria. Historiaren erabilera inte-resatuaren adibide dugun Brave-heart bezalako lanek argi uztendute lagungarri dela epika senti-menduak puzteko orduan. Halaere, iraganean oinarritu gabe,herri baten erabakia nahikoa izanbeharko luke etorkizuna eraiki-tzeko. Iragana izan ginen, bainaetorkizuna baino ez gara izango.

Guaixe • 2014ko irailaren 19a4 iritzia

Psikologian, atxikimendua hau-rra eta bere guraso edo zaintzaile-aren artean eta ondoren, bizitzanzehar beste pertsona batzuekinsortzen den lotura afektiboari dei-tzen zaio. Atxikimenduaren teoria-ren sortzailea, J.Bowlby izan zen(medikua eta psikoanalista).Bowlbyren arabera, bizitzan zehargizakiok lotura afektibo estuaksortzeko beharra dugu.

Haur jaioberriak, bere biziraupe-nerako helduaren zaintza behardu. Hasieran batez ere, elikaduraeta ongizatea eskaintzen dion per-tsona, ama izaten da normalean.Beraz, ama eta haurraren arteangertatzen da lehenengo atxikimen-du harremana. Gure hasierako atxi-kimendu harremanek, ondoren,bizitzan zehar egiten ditugun lotu-ra afektiboetan, beste harremane-tan, eragina daukate.

Haur jaioberriak eta haurrakziur sentitzen dira bere beharrakhautematen, interpretatzen etaasetzen dituen pertsona heldu batondoan dutenean. Ongizate espe-rientziaren ondorioz, haurrekoinarri seguru bat lortzen dute.Oinarri seguruak, haurrarengarapen egokia eta harek bereingurunea esploratzea ahalbide-tzen du. Honi, atxikimendu ziu-rra deituko genioke.

Atxikimendua ziurra ez denean,haurrak ez du oinarri seguru horisentitzen eta horrek alderdi emo-zionalean eragina dauka. Adibidez,emozioak txarrak direla pentsatudezake, kideekin intimitatea man-tentzea arriskutsua dela sentitudezake, autoestimu baxuagoa, kon-fiantza gutxiago sentitu dezake…

Zer da garrantzitsua atxikimen-du ziurra sortu ahal izateko?

· Zaintzailearen konstantzia,koherentzia eta presentzia emozio-nala.

· Jaioberri eta haurraren beha-rrei (fisikoak, kontaktuzkoak,emozionalak…) erantzutea. Atxi-kimendu ziurraren sorreran,oinarrizkoa da hori, haurraren-gan konfiantzazko sentimendubat sortzen baitu.

Gure seme alaben lehenengo urte-tan, horiekin konektatzen eta komu-nikatzen ikasten badugu, bere beha-rrei adi egoten bagara, atxikimen-du ziur bat lortzeko bidea irekikodugu eta ondorioz, bizitzan ziurta-sun sentsazio handiago batekinmugitu ahal izango dira.

Naroa Iraurgi

Errausketa arbuiatutako hitzaeta gizartean esker on eskasajasotzen duena dela ederki daki-te bai zementu egileek eta bai-ta horien interesekin lerratzendiren politikoek ere. Baloriza-zioa izan da hondakinak erre-tzeari errausketa ez deitzekoaurkitu duten hitz leungarria.Hauxe da, broma dirudienarren, gurekin jolasean aridiren politiko maltzurrek beharduten lege babesa Portlandenegin nahi dutenak errausketa-rekin zerikusirik ez duela ziur-tatzeko, nahiz eta ukaezina izanhondakinak labe batean sartubehar dituztela erretzeko etahorrek gure osasunean, enple-

guan eta inguruko eskualdeeta-ko ekonomian izango dituenondorioak oso larriak izangodirela.

Nafarroako Hondakin Planarihelegitea jarri zitzaion hondaki-nak Energia Balioztatzeko Plan-ta batean erre behar zirelako,horixe baita errauskailuei gauregun ematen zaien izena. Etaizen hori hartzen dute, ustez,hondakinak erretzeak gero argin-darra lortzeko erabiliko den ener-gia sortzen duelako.

Olaztin egin nahi den honda-kin errausketa Energia Balori-zazioa da administrazioarenhitzetan. PSNk, errausketarenaurka dagoela dio, baina ez balo-

rizazioaren aurka, beraienda-ko biak oso desberdinak direla-ko. Bitartean Nafarroako Hon-dakin Plana epaitegiak bertanbehera utzi zuen eta Nafarroa-ko Gobernuak hondakinak ezdirela erretzen, ez direla erraus-tuz desagerrarazten, baizik etabalioztatu egiten direla alega-tu du bere defentsan.

Hainbesteraino iritsita, PSNrigaldetu beharko litzaioke zerga-tik dagoen Hondakin Planeanaurreikusten den HondakinakBalioztatzeko Plantaren aurka(bere jarduera balioztatzea da) etaez aldiz Olaztiko Portland enpre-san egingo den balioztatzearenaurka, biak ala biak jarduera

bera izanik.Eta orain, hauteskundeak hur-

bil sumatzen dituztenean, berdezjantzi eta errausketarik gabekoPlan berria aldarrikatu dute. Bai-na mesedez, ea zeuen burua argi-tzen duzuen, hori dagoeneko baze-goen epaitegiek bertan beherautzi duten Nafarroako Honda-kin Planean.

Azken finean, politikakeriagutxiago eta seriotasun eta erres-petu handiagoa. Gure osasunadago jokoan.

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/

3Mugak batera

barrutik kanpora

Erraustearen aldekoen hizkera

hara zer dien

Zer daatxikimendua?

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foruen plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Eskerrik asko Guaixeri,Errotain zaldi ibilbideei etaOtzaurte jatetxeariSusana Arregi Razkin

Gutun honekin nire eskerrikberoenak eman nahi dizkiet Guai-xe eta Beleixe sustatzen dituenBierrik fundazioari, UrdiaingoErrotain zaldi ibilbideei etaOtzaurte jatetxeari.

Nire erosketak Lakuntzako ohi-ko dendan egiteagatik eta Bierrik

fundazioaren bazkide naizenez,Beleixeguaixe txartela izateaga-tik Sakatxartel asteburuko zoz-ketan parte hartzeko txartelaoparitu zidan harakinak uztai-laren azkeneko asteburuan. Harasorpresa Guaixetik deitu etasaria tokatu zitzaidala esan zida-tenean! Abuztuan tokatutakosari bikainaz gozatu dugu etahorregatik nire esker onekohitzak.

Batetik, Bierrik fundazioari,Sakanan euskarazko Guaixe eta

Beleixe komunikabideak susta-tzeaz gain, Beleixeguaixe txarte-larekin eta Sakatxartel astebu-ruak sariekin bertako komer-tzioa sustatzen laguntzendutelako eta erabiltzaileen arte-an zozketa ederrak egiten dituz-telako. Eta bestetik, Otzaurte jate-txeari eta Errotain zaldi ibilbide-ei. Otordu bikainaz gozatu genuenOtzaurten, oso ongi hartu gintuz-ten eta asko disfrutatu genuen.Eta Urdiaingo Errotain zaldi ibil-bideetan berdin. Lehendabiziko

aldia zen zaldiz ibiltzera joatenginena eta urduritasun puntubatekin geunden, baina beso zaba-lik hartu gintuzten, sekulakopazientzia eta mimoa izan zutengurekin eta, ondorioz, primera-ko zaldi ibilbidea egin genuen.Bikain pasatu genuen, zaldiz ibil-tzeko esperientzia non eta Saka-nan bertan izatea handia da etamundu guztiari gomendatzendiot.

Besterik gabe, eskerrik askoguztiagatik.

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano eta Eñaut

Arribengoa ApaolazaZUZENTZAILEA: Oihana ZubeldiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Page 5: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a 5

»

»

sakanerria >>

Adolfo Araiz kudeatzaile-kontu-hartzaileak urte baterakoeszedentzia hartu du. Kudeaketalana Natalia Razkin Sagastibeltzakeginen du eta Nerea Malkorra dakontu-hartzaile berria

Ikasturte berriarekin batera, Saka-nako Mankomunitateko gerente-kudeatzaile kargua urte baterakoutzi du Adolfo Araizek. Gauzakhorrela, Mank-ko buru Aitor Kara-satorre Muguruzak erabaki dugerente plaza hutsik uztea eta era-kunde bereko langile-funtzionariobat zerbitzuen koordinazio lane-

tan jartzea. Karasatorrek konfian-tzazko postu horretarako NataliaRazkin Sagastibeltza aukeratu du,eta legegintzaldi akaberara arteariko da lan horretan.

Karasatorrek azaldu digunez,“heldu den maiatzeko hauteskun-deen ondoren, irailean Mank-enbatzarra berrituko da. Batzarberriaren jarduna ez dugu baldin-tzatu nahi. Urte bat barru batzarberriak erabakiko du Razkin man-tentzen duen, gerente kargua bete-tzeko deialdia egiten duen edo kar-

gua kentzen duen. Beti ere, Arai-zek urte bete barru bueltatzea edoez erabakitzen duenaren arabe-ra”. Erabaki horren aldeko bestearrazoi bat ere aipatu digu Kara-satorrek, gobernuak toki adminis-trazioan egin nahi duen erreformakekar ditzakeen aldaketak.

Langile berriaMank-eko aurreko idazkaria jubi-latu zenean Araizek kontu-har-tzaile lanak bere bizkar hartuzituen. Baina Mank-eko plantilaorganikoan postu hori hutsik zego-en. Nafarroako Kontu Ganberakemandako aholkuei segituz, Mank-ek kontu-hartzaile lanpostua bete-tzeko deialdia egin zuen. Irailaren4tik Lakuntzako egoitzan laneanari da Nerea Malkorra.

Otsailetik garagarrila bitartekobeheko joera apurtu eta aurrekohilean 81 langabetu gehiago zeudenSakanan

Agorrila akaberan 1.619 sakandarzeuden enplegu bulegoan izenaemanda. Haietatik, 869 emaku-mezkoak ziren (%53,68; aurrekohilean baino 16 gehiago). Lanbila zeuden gizonezkoak, berriz,750 ziren (%46,32; 65 gehiago). Adi-nari dagokionez, langabe sakan-dar gehienak 45 urte edo gehia-

go dituzte, 735ek hain zuzen(%45,4; 11 gehiago). Langabegehien hartzen duen bigarrenadin tartea 25 eta 44 urte bitarte-koena da. Adin tarte horretako656 sakandar zeuden langabe-zian (%42,65; 65 gehiago). Azke-nik, 25 urte baino gutxiago zutenlangatuak 158 ziren (%10,27; 5gehiago). Ibarrean Nafarroakolangabeziaren %3,5 genuen maia-tzean (herrialdearen %3,22 popu-

lazioa gara).

SektoreakSakandar gehienen lan eskaerakzerbitzuen arloan pilatzen dira%56,21 (910, 35 gehiago). Industria-rako eskaeren kopurua %29,59 dira(479, 52 gehiago). Eraikuntzan lanegiteko prest daudenen eskaerak%6,73 dira (109, 4 gehiago). Lehensektorean aritzeko eskaerak %1,79dira (29, 2 gehiago). Azkenik, aurre-

tik lanik egin ez duten sakandarrak%5,68 dira (92, 12 gutxiago).

Kontratuak Agorrilean 535 kontratu sinatuziren Sakanan. Haietatik soilik 8(%1,5) izan ziren hasieratik muga-gabeko kontratuak. Beste dozenabat (%2,24) mugagabe bihurtuta-koak ziren eta gainontzeko 515kontratuak (%96,26) aldi batera-ko ziren.

SAKANA

Aldaketak Mank-enardura postuetan

Hautagai?

Azken aldian hainbat hedabide-ek zabaldu dute Adolfo Araiz izandaitekeela EHBilduk Nafarroa-ko hauteskundeetan aurkeztu-ko duen zerrenda-burua. Mank-en dakiten bakarra da arrazoipertsonalak argudiatu dituelaeszedentzia hartzeko.

Nerea Malkorra, kontu-hartzailea, eta Natalia Razkin, zerbitzu koordinatzailea.

Bi euskaldun-berriren testigantzakjasotzen dituen bideo batetikabiarazi dute kanpaina. Heldu denurteko apirilaren 25ean IruñekoAnaitasuna kiroldegian eginen denekitaldira joateko deia egin duKontseiluak

Euskararen Gizarte ErakundeenKontseiluak Nafarroan euskarazbizitzeko nahian urratsak emate-ko Hamaika egunekimena abiara-zi du. Nafarroan Kontseiluarenmahaia osatzen duten eragileenelkarlanaren fruitu da herenegunaurkeztutako kanpaina. Bere hel-burua da: “nafarron euskaraz bizi-tzeko nahia elikatu eta norabidehorretan urrats praktikoak emanditzaten eragitea”. Dinamikak api-rilaren 25a bitartean hainbat “gel-toki” izanen zituela aurreratu zuten.

Paul Bilbaok, Kontseiluko idaz-kari nagusiak, aurkezpenean esanzuenez, “Nafarroan sistematiko-

ki aplikatu den eta aplikatzen denhizkuntza-politikak euskara etaeuskaldunak baztertzeko helburuaizan du. Nafarroako Gobernuakurte luzeotan helburu hori erdies-teko estrategia eta modua eralda-tzen eta egokitzen joan da”. Bilba-ok gaineratu zuenez, “Nafarroa-ko Gobernuaren euskararenkontrako hizkuntza-politikak ete-nik izan ez duen bezala, nafar jen-dartearen euskaren aldeko jarre-ra irmoak ere ez du etenik izan”.

Azken horren adibide gisa urte-ro Nafarroan euskaltegian izenaematen duten 6.000 pertsonak jarriditu Bilbaok. Euskaltegietan ize-na ematera animatu ditu nafa-rrak. Egunero euskaraz bizitzekonahia azaldu eta euskaraz bizidiren ere nafarrak zorionduzituen, bide beretik segitzera ani-matzearekin batera.

Nafarroako euskalgintzako erakundeetako ordezkariak aurkezpenean. Utzitakoa

Nafarroan euskarazbizitzeko nahian urratsakemateko dinamika

Agorrilean langabeziak gora egin zuen Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 45 -2Irurtzun 167 -2Irañeta 6 +1Uharte Arakil 58 +7Arruazu 3 0Lakuntza 69 -2Arbizu 68 +1Ergoiena 17 +2Etxarri Aranatz 156 +10Bakaiku 15 0Iturmendi 19 -3Urdiain 31 +5Altsasu 810 +59Olatzagutia 126 +6Ziordia 29 -1Sakana 1.619 +81

BIKOTE OIHAREN ARGAZKIAK ZABALTZE-AGATIK ATXILOTUA: Foruzaingoak 40 ur-teko gizon altsasuarra atxilotu du, bereemazte-oiharen argazki intimoak sare so-

zial baten bidez zabaldu dituelakoan. Se-kretuak agerraraztea eta egoera zibilarenusurpazioa egozten diote gizonari.

Page 6: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a6 sakanerria

>> Irailak 19, ostirala15:00etan Bazkari herrikoia.17:00etan Mus, briska eta partxistxapelketak.17:30ean Puzgarriak eta buruhandiak.18:00etan Festak hasteko suziria.20:00etan Dantzaldia Modestorekin.21:30ean Herri-afaria.01:00etan Dantzaldia Modestorekin.

>> Irailak 20, larunbata11:30ean Umeendako jolasak, puzgarriaketa buruhandiak.13:00etan Bermuta.18:00etan Puzgarriak eta buruhandiak.18:30ean Orritz dantza taldearenemanaldia.19:00etan Dantzaldia Modestorekin etatxokolate jatea.22:00etan Gazte afaria.23.59ean Txep&lagunak kontzertuan.01:00etan Dantzaldia Modestorekinegunsenti arte.

>> Irailak 21, igandea11:00etan Meza.12:00etan Otamena eta herriko heldueiomenaldia.12:30ean Bermuta.12:30ean Puzgarriak eta buruhandiak.18:00etan Gorriti eta bere abereak.19:00etan Los Tajudos del Nortemariatxiak.19:30ean Tortila eta txistorra dastaketa.21:30ean Hau pena nik.

FESTAKEgiarreta:

Arrazako ganadu feria eta artisauazoka izan ziren protagonistaIrurtzunen

Irurtzun eta Arakilgo ganadu feriaberreskuratzea izan dute xede joanden urtetik. Herritarrek bat eginzuten II. Nekazaritza azokarekinigande goizeko lehen ordutik etahorrek are arrakastatsuago bilaka-tu du bigarren edizioa.

Irurtzungo kaleak gainezkaEskaintza zabala izan zen. Kalehainbatetan jarri zituzten artisaupostuak, garai bateko ogibideakezagutzeko aukera eta elikagai uga-ri dastatzeko ere. Azokan, berezi-ki protagonismoa hartu zuten arra-

zako animaliek. Aziendan, anima-lia asko: latxa ardi arpeltz eta muturgorriak, Nafarroako rasa ardia etasasi ardia, behi piriniarra, nafarkasta eta betizua, zaldi behorraketa Nafarroako Jaka. Desagertzezorian dauden animaliak izan zirentartean: Pirinioetako ahuntza,pottoka eta Euskal zerria. Horre-gatik da garrantzitsua halako azo-kan, arrazako animaliak erakus-gai jartzea: "arrazako animaliak bil-du dira Irurtzunen, desagertzekozorian daudelako eta jakinarengainean jartzeko aukera ematenduelako", adierazi zuen Aritz Gan-boa Arruazuko abeltzain eta gaz-ta egileak. Soilik arrazako ganadua

eramatearekin ez zituzten mugakjarri, irizpidea baizik ez zen izangainerakoen aurrean, hala nabar-mendu zuen Ganboak.

Animaliak bai, baita artisauugari ereArtisau azokan ere aukera zabalaizan zen. Bertako ogia, eztia, gaz-ta, esnekiak, mermelada, hestebe-teak... Herritarrek gainera bategin zuten azokarekin eta taber-na zein saltokiek euren produktuakkalera atera zituzten denon esku-ra jartzeko. Izan ere, azokako biga-rren edizioan gizarte, ekonomia etakultura ohiturak berreskuratunahi izan zituzten. Nekazal lana-

besen erakusketa, soken ohiko lan-tzea, zeramika, belar metak... erelandu zituzten. Garai bateko azo-karen balioa sustatu eta bertatikbertarako nekazari zein abeltzai-nen produktuez hornitzeko garran-tzia azpimarratu zuten: "bertakoproduktuak indartu beharra dau-de eta gizartea horrek duen garran-tziaz ohartarazi".

Erantzun hori eman zion duelahilabete Nafarroako GobernuakIrañetako Udalari. Aldeak elkar-tu ziren bileran foru administra-zioko ordezkariek jakinarazi zuten2015etik aurrera, eta lau urtekotoki azpiegitura planean jasotakolanak despeditzean aztertuko zute-la irintarren eskaera.

Ur biltegia txikia eta zaharrada eta berritzeko premia du. Lanhori diru-laguntzarik gabe ezin du

egin eta horregatik jo du Irañeta-ko Udalak Nafarroako Gobernu-ra finantzazio bila. Heldu den urte-an berritu nahi zuten. Horregatik,Irañetako Udalak lanen proiek-tuaren erredakziorako diru-lagun-tza eskatu asmo zuen.

Bestalde, Irañetako Udalakaurretik egindako herri lanakordaintzeko eskatutako maileguakordaintzeko 30.254 euro bideratuditu.

Udalak ikastaroeskaintza zabala du

Izen ematea irailaren 26ra arte dagozabalik

Irurtzungo Udalak ikasturte berrira-ko hezkuntza eta aisialdi ikastaroaketa helduendako gorputz jarduerakantolatu ditu. Lehen taldeko eskain-tza osatzen dute antzerki tailerrak,irakurketa taldeak, marrazketa eta pin-turak eta gaita ikastaroek. Gorputzjardueren barruan daude: manten-tze gimnasia, pilatesa (hainbat mai-la), bizkortzea/gap (2 maila), zumba,kirol entrenamendua, gorputz jarre-ra (2 maila) eta spinninga. Argibideak nahi dituztenak kulturetxean (948 600 412 eta [email protected]) edo www.irur-tzun.es web orrian dituzte. Izenematea egitera joan aurretik ikas-taroari dagokion dirua udalarenLaboral Kutxako kontuan sartubehar da, izen-abizenak eta ikasta-roa adieraziz. Ziurtagiri horrekin egindaiteke izen ematea.

Gehiago

Irurtzungo Udaletik jakinarazi dute-nez, udal eskaintzaz aparte ikastur-te berrirako bestelako ikastaroakdaude herrian: euskara; dantzak;atzerritarrendako gaztelania; ingele-ra; haurrendako yoga; bach loreak;jantzigintza eta arropen birziklatzea;dantza latindarrak eta areto-dan-tzak; mikologia-hastapena; fibromial-gia eta neke-kronikoa dutenendakosaioak; masajea; mugimendu, adie-razpen eta sormen artistiko tailerra;harri-jasotzea eta kick-boxinga.

Irañeta»

Arakil»

Arakil / Irurtzun»

Irurtzun»

Ur biltegia berritzearenakitxaron beharko du

Herritarren parte hartzeakarrakastatsu bilakatu zuen azoka

Antzinako azokaren bidetikGarai batean, Irurtzungo azoka-ra gertuko bailaretatik eta urru-nagotik ere hurbiltzen zen jen-dea. Entzutetsua izaten zen. Orain-goarekin izandako erantzunarekin,datozen urteetan ere antolatze-ko aukera badela nabarmendu duArakilgo alkate, Ruben Goñik:"gaurko egunarekin jendetza eto-rri da azokaz gozatzera eta iaz-ko esperientzia ere oso positiboaizan zen. Antolatzen, jende askoaritzen gara eta ikusi beharko dazer gertatzen den, baina herrita-rren gustuko ekimena izanda,aukera handiak egon daitezke azo-kak edizio gehiago izateko". Doze-na bat antolatzaile izan dira aur-ten: Irurtzungo eta Arakilgo uda-lez gain, Sakanako GarapenAgentzia, Nafarroako bertakoarrazen elkarteak, Arbaso EuskalHerriko Artisauen Elkartea etaBelardi elkartea.

Aziendarekin batera, salmenta postuak egon ziren. Handik generoa poliki atera zen. Maialen Huarte Arano.

Lastailaren 1era arte eman daitekeizena. Xehetasunen bat jakin nahiduenak udaletxera hots egin (948500 101 edo 634 584 226) edowww.arakil.net web orria bisitatudezake

Ikasturtea hasi berritan bere kiroleta kultura ikastaro eskaintzarenberri eman du Arakilgo Udalak.Haietan parte hartzeko lehentasu-na arakildarrek dute. Eta udaletikgaztigatu dutenez, ikastaroak eginahal izateko gutxieneko eta gehie-nezko kopuru bat osatu beharko da.Hauxe da Arakilgo Udalaren eskain-tza: pilates, yoga, eskulanak, zum-

ba, gorputz kontzientzia (posturaberrantolaketa), entretenimendufuntzionala, intentsitate handikoentrenamendua, marrazketa etapintura, zurezko taila, zeramikaartistikoa, antzerki tailerra, battu-kada, Nafarroako historia eta natur-kosmetika.

Arakilen beste ikastaro batzuekere izanen direla jakinarazi du uda-lak: helduendako ingelesa, eus-kal dantzak, euskara, haurdunen-dako yoga, bach loreak, atzerrita-r rendako g aztelania etaharri-jasotzea.

Udal ikastaroetako izenematea zabalik

Page 7: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a sakanerria 7

Etxarri Aranatz» SAKANA

SAKANA

Hilaren hasieratik matxuratutadago. Enpresa pribatu batekin aridira, baina suhiltzaileek koordinaziofalta eta une garrantzitsuetanmaterial falta nabaria dutelasalatzen dute

Iruñeko suhiltzaile parke batekoanbulantziak matxura izan zuela-ko, hura ordezkatzeko Altsasukoparkekoa eraman zuten. Iruñe-koa konpondu ez eta Altsasukoaere matxuratu zen. Orduz geroz-tik Altsasuko suhiltzaileen parkeaanbulantziarik gabe dago. Matxu-ren arrazoia erabilera handia edo-ta mantenu falta direla ohartara-zi dute suhiltzaileek.

Altsasuko parketik azaldu digu-tenez, irailaren 1ean eraman zutenbertako anbulantzia Iruñera etabi egunen buruan matxuratuazegoen. Osasun larrialdiak orain

Baztan Bidasoa enpresaren anbu-lantziekin betetzen dira, edo DYA-renarekin, boluntarioak libre dau-denean. Altsasuko parkeko anbu-lantzia noizko konponduko dutenez dakite.

Altsasuko parkeko suhiltzai-le batek azaldu digunez, egoerahorrek koordinazio falta sortzendu. “Gu larrialdira ziztu bizianateratzen gara, baina ez dakiguanbulantzia noiz etorriko den,atera den edo bidean den. Etaagian pertsona bat auto bateanharrapatua dago. Baina anbu-lantzian dagoen materialik gabeezin dugu ezer egin. Eskuaklotuak ditugu. Hura iristeko zainegon behar dugu”. Suhiltzaileekanbulantzian dituzten hainbattresna faltan dituzte une garran-

tzitsu horietan. “Ez da soilik zer-bitzuaren kalitatea jaisten dela.Bizitzak arriskuan egon litezke

lanerako baliabide nahiko ezdugulako” esan digu Altsasukoparkeko suhiltzaileak.

Enneco, azkenbaimenen zainBeheko basoan Enneco, haritzarenmemoria parkea egiteko azken bai-menen zain dago Nafarroa Bizirik fun-dazioa. Hango kide Vicente Azpili-kuetak azaldu digunez, memoriarengunea egiteko “auzolanak segitzendu”. Parkea egin ahal izateko hirigin-tza plan berezia egin zuen EtxarriAranazko Udalak eta hura Nafarro-ako Gobernuaren esku dago. Lanakhasteko behin betiko baimenaren zaindaudela azaldu du Azpilikuetak. Fun-dazioak lehen harria aurtengo udaz-kenean jarri nahi zuen. Bitartean, parkea zer izanen den azal-du eta babesa eskuratzeko EuskalHerrian barnako kanpainarekin jarrai-tzen du fundazioak. Irailaren 26an,19:30ean, Irurtzungo udaletxean iza-nen dira. Lastailaren 4ko arratsalde-an, berriz, Etxarri Aranatzen.

Suhiltzaile parkea anbulantziarik gabe

Suhiltzaileak erakustaldian lanean. Atzean anbulantzia. Artxiboa

.eus domeinu-izenak eskatzekoepea zabaldu du PuntuEusfundazioak; www.domeinuak.eusweb orrian egin daiteke

Garagarrilaren 28az geroztik 92aitzindariren web orriak .eusdomeinua ari dira erabiltzen Inter-neten. Euskararen NazioartekoEgunera arte haiek izanen dirasarean “euskal abizena” zabaldu-ko duten bakarrak. Horretarakoordaindu baitiote PuntuEus funda-zioari. Aitzindari horiei web gunegehiago batuko zaizkie abenduaren3tik aurrera. Batzuk web berriakizanen dira eta beste batzuk helbi-dez aldatuko dute, .com, .es, edo .org

modukoak .eus-gatik ordezkatuz. PuntuEus fundazioak astearte-

an zabaldu zuen domeinuak erre-gistratzeko lehen fasea, azaroaren18ra arte luzatuko da. Abiaraztealdian babesteko moduko izenakerregistratzeko lehentasuna izanendute (marka erregistratuak, tokikomarkak, erakunde publiko, elkar-te eta enpresak), publiko orokorre-ra ireki aurretik. Orain eskatzendiren domeinu-izen guztiak aben-duaren 3an aktibatuko dira, Euska-raren Nazioarteko Egunean.

Abendu hasieratik aurrera .eusdomeinuaren fase irekia edo oro-

korra etorriko da, nahi duen guz-tiari zabalik izanen da. Beti ere,PuntuEus fundazioaren irizpide-

ak betetzen badira. Guztia beharbezala bideratzeko fundazioak pro-tokoloa zehatza du.

Utzuganen, Sakanako GarapenGunean izanen da, azaroaren 7aneta 14an, 9:00etatik 18:00etara.Argibideak 948 567 010 telefonoanedo [email protected] e-postan

Cederna-Garalur elkarteak urteadespeditu bitarteko zortzi ikasta-ro antolatu ditu Nafarroako Men-dialdean. Ikastaroetako bat, zuze-

neko salmentarako estrategiak,Arbizun eginen da, Utzuganen.Guztiak ere Enpresa txikiendakoprestakuntza, 2014 CED – 2015ekoaurrekontua izeneko proiektuarenbarnean daude eta Europak etaNafarroako Gobernuak finantza-tutakoak dira. Eta 27.500 eurokoaurrekontua dute.

Aurtengo lehenengo seihileko-an Cederna Garalurrek 14 tailerantolatu ditu Mendialdean; horie-tako 5 ekintzailetzakoak ziren, eta9 enpresei bideratuak. Guztira 203parte-hartzaile izan dira (104 ema-kume eta 99 gizon). Urte bukaerabitartean eginen diren ikastaro-ak eta aurretik egindakoak ere,

Nafarroako Mendialdeko eskual-de bakoitzean ekintzailetzarakolaguntza-zerbitzuetan antzeman-dako eskaera eta eskualde bakoi-tzeko enpresa-ehunaren ezauga-rriak aintzat hartu ditu. Garalu-r rek Mendialdean aur tenantolatuko dituen 22 ikastaroeta-tik 3 Sakanan izanen dira.

Cederna-Garalurrek zuzeneko salmentarako estrategiak ikastaroa antolatu du

SAKANA

Sei pauso1. www.domeinuak.eus-en sartu. 2. Erabili nahi dugun domeinuaeskuragarri dagoen egiaztatu. 3. Erabilgarri badago, web orriandauden erregistradore zerren-dan bat aukeratu eta bere weborrira jo. 4. Erregistradore web orrianeskatutako datuak bete. 5. Erregistradorea fundazioare-kin harremanetan jarriko da,domeinuak fundazioaren irizpi-deak betetzen dituen aztertzeko. 6. Irizpideak betez gero, funda-zioak erregistradoreari web orriaaktibatzeko eskatuko dio. Ordubatzuen ondoren ikusgai izanenda web orria.

Euskararen eta euskal kulturaren komunitateaInterneten osatzeko garaia

PuntuEUS fundazioko ordezkariak astearteko aurkezpenean.

Ikasleak Utzuganen. Artxiboa

Page 8: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a8 sakanerria

Festetako bezperan, ostiralarratsaldean, Guardia Civila Foruplazan agertu zen eta altsasuarugari identifikatu eta arakatuzituen. Baita hainbat tabernatankontrolak eta miaketak egin ere

Guardia Civilaren ostiraleko jarre-ra salatu zuten larunbat goizeanprentsaurrekoan Altsasuko Uda-leko alderdi guztiek, UPN eta PPsalbu. Eta haiekin batera agerral-dian izan ziren herriko hainbatkolektibotako ordezkariak etatabernariak ere. Garazi Urresta-razu alkateak guztien izenean gai-tzetsi egin zuen Guardia Civilekostiral arratsaldez altsasuarrekinizandako "jarrera bortitza etaoldarkorra".

Tabernetan egindako erregis-tro eta kontrolei dagokienez, aipa-tu zuten langile eta jabeek jasozuten tratua eta agenteen jarrera“gehiegizkoa eta beldurgarria izanzirela. Tabernetako bezeroak ara-katu eta erretenitu zituzten. Guar-dia Civilak tabernen barruan hain-bat legeren araberako kontrolaketa kontrol fiskalak egin zituz-ten”.

Festen txupinazo aurrekoprentsaurrekoan aipatu zutenez,"festen aurreko egunean taber-nariek lan karga handia izatendute eta urteko irabazien puskahandi bat jokoan daukatehurrengo egunetan". Salatu

zuten ostiraleko tabernetakomiaketa batzuk luzatu egin zire-la eta haietako batzuk tabernaitxi behar izan zutela. "Bezerougari egon zitezkeen ordua zeneta galera ekonomikoak sortara-zi zituzten".

DeiaUdaletxe aurreko aldean elkartuziren guztiek adierazi zutenez,"festak bakean bizi nahi ditugu.Gure betebeharra elkarbizitzaneta normaltasunean oinarrituta-ko herri batean bizitzea da". Gai-neratu zutenez, "Altsasu baketsubat nahi dugu. Gure herritarrakez dira gaizkileak. Elkarbizitzanoinarritutako festak behar ditugu".

Guardia Civilari dei eginez buka-tu zuten: "gure herritarrak, enpre-

sariak eta gure herria bakean utzi.Aski da".

Sei edukiontzi errezirenAldamenean aparkatuta zeuden biautori kalteak sortu zizkieten

Ostegun goizaldean, 2:00ak eta 3:30bitartean, Altsasun bost edukiontziksu hartu zuten Solana, Auzobide,Andia eta Gipuzkoa kaleetan. Azkenkarrika horretan, su garrek bi auto-ri kalte handiak eragin zizkieten, baikanpoko aldean, bai barrualdean.Foruzaingoak eta Guardia Civilakikerketa zabaldu dute. Haien sus-moa da propio su eman zietela etasugilea(k) batetik bestera joan z(ir)ela.

Epaiketa ez egitea eskatu dute etaegiten bada haiek absolbitzea,garagarrilaren 11n delitu beraegozten zieten beste 40 gazteabsolbitu zituelako epaitegiak

Astelehenean Espainiako AuzitegiNazionalean 28 gazte euskal herri-tar epaituko dituzte. Horien arte-an daude Arbizun bizi den AinaraLadron eta Imanol Salinas olaztia-rra. 1/12 sumarioaren harira, Segi-ko buruzagi izatea egotzita epaitu-ko dituzte. Epaitegi horrek 2007anSegi “erakunde terrorista” izenda-tu zuen. Hiru hilabetetan 30 auzisaio aurreikusi ditu epaitegiak.

28ak Libre ekinbidearen barne,udan makina bat ekitaldi egin dirahan-hemenka gazte horien kontra-ko epaiketaren zentzugabekeriaeta bidegabekeria salatzeko. Gaine-ra, Euskal Herrian zabaldutakoprozesuan traba jarri eta eskubidezibil eta politikoen urraketa delanabarmendu dute ekitaldi horietan. Ekinbide horren barruan laranja

koloreko kamisetak eta zapiak eza-gun bihurtu dira.

SinadurakArbizun, Etxarri Aranatzen etaOlatzagutian epaituei babesa azal-tzeko taldeak sortu dira. Haienbidez udaletan mozioak aurkeztu

dituzte, 28 gazteen gaia bilkuretanazter dadin.

Bestalde, igandean, Gernikan,Herritarron Adierazpena aurkeztuzuten auzipetuek. Haren aldeko atxi-kimenduak jasotzeko sinadura bil-keta kanpaina martxan jarri dute.28ak aske uztea eta inolako zigorrikez jartzea eta “justizia, garai bate-

ko trantsizio ikuspegitik aplika-tzen” hasteko beharra jasotzen duadierazpenak. Idatzian ere jaso dainkomunikazio aldian torturapeanegindako deklarazioak erabilikodirela akusazio gisa. Garagarrileanakusazio bera zuten 40 gazteak absol-bitu ondoren, epaiketak zentzurikez duela ere gaineratzen da.

Altsasu»

Altsasu»

Arbizu / Olatzagutia»

Guardia Civilak ostiralean izan zuen jarrera salatu dute

Sorturen oharra

Ezker abertzaleko alderditik adie-razi dute Nafarroan Guardia Civi-la ez dela beharrezkoa; “inposi-zioaren ispilu, besterik ez dira”.Sorturendako “kaltegarriak dirabizikidetza eta herritarren aska-tasun demokratikoak bermatze-ko. Edozein aitzakia erabiltzen bai-tute, nahi eran gure herrietakogiroa aztoratu, bortxatu eta zigor-tzeko”. Sortutik adierazi dute EuskalHerria desmilitarizatzeko garaia

dela, Nafarroan mila biztanleko2 polizia egon beharrean 8 poli-zia daudela gogoraraziz. Hori“indarrean dagoen Gobernuarenkalitate demokratikoaren adieraz-garri da”. Ezker abertzaleko era-kundea jendarteari botere gehia-go eman, askatasunean oinarri-tuko den gizarte bat eraikitzearenalde agertu da. Nafarroak kupobidez halako erakundeak manten-tzeko dirutza ematen duela nabar-mendu ondoren, Euskal Herria des-militarizatzeko herritarrek inda-rrak batzeko deia egin du.

Udaleko, kolektiboetako eta tabernetako ordezkariek aurreko ostiraleko Guardia Civilen jokabidea salatu zuten.

28 gazte epaituen artean bi sakandar

Imanol Salinas Ijurko 2010eko las-tailaren 22an atxilotu zuten Olatza-gutian. Espetxean urte bat eta hiruhilabete eman ondoren, 30.000

euroko bermea ordainduta 2012koilbeltzaren 18an utzi zuten aske. Aina-ra Ladron egun berean atxilotu zutenElgoibarren. Urte eta bost hilabete

egin zituen behin-behinean espetxe-an, eta 30.000 euro pagatu ondo-ren 20012ko martxoaren 27an ber-mepean aske utzi zuten.

Sakandarrak

SAKANA

Porlandegia Olatzagutiko sarreratik.

UPN, PSNren bidetik:errausketarik ez,balioztatzea baiNafarroan ez litzateke errauskailuaeraikiko, baina porlandegian 56.500tona hondakin erretzeko baimenadu

Landa garapen, Ingurumen eta TokiAdministrazio kontseilari Jose JavierEsparzak asteartean esan zuenNafarroako Gobernuak hondaki-nak errausteko aukera baztertuegin duela. Adierazpen horiek Nafa-rroako Parlamentuan egin zituen,epaitegiek Sakanako Mankomuni-tatearen helegitea onartu eta 2010-2020 Nafarroako Hondakin Kude-aketarako Plan Integrala baliogabeutzi ondoren. Esparzak bi arrazoi eman zituen iriz-pide aldaketa argudiatzeko. Bate-tik, gaur egungo hondakinak berres-kuratzeko sistemen eraginkortasu-na. Eta, bestetik, Europako legediberriak. Kontseilariak plana berraz-tertzea eta hondakinen kudeaketa-ren inguruan adostasuna lortzekoalderdi guztien negoziazio proze-sua zabaltzea proposatu zuen. Halaere, errausketa baztertu bazuenere, Olatzagutiko porlandegian hon-dakinak erretzeko aukera ez zuenbaztertu. PSNeko Samuel Caro parlamenta-riak agorrilaren 7an NafarroakoGobernuari hondakin plan berrianerrausketarik ez jasotzea eskatu zion.Hala ere, Olatzagutiko porlandegianhondakinak erretzea egoki jotzenzutela adierazi zuen Juan JoseLizarbek bost egun beranduago.

DeialdiakIgandean, 12:00etan, Loiolakobasilikan prentsaurreko jende-tsua. Igandean, 19:00etan, Ola-tzagutian, kontzentrazioa.

Page 9: 477 guaixe

Kontseiluak etaUdalbiltzak lankidetza hitzarmenasinatu duteUdalbiltzak udaletan kudeatuko dituEuskararen Telefonoan bildutakokexak

Asteartean sinatu zuten bi erakun-deek hitzarmena. Udabiltzak bereEuskal Herriko Garapen eta Kohe-sio Fondotik 10.000 euro emanen diz-kio Euskararen Gizarte Erakunde-en Kontseiluari. Diru hori HizkuntzEskubideen Behatokira bideratukoda. Azken erakunde horrek hiz-kuntz eskubideen egoeraren diag-nostikoa egiten du. Horretarakobaliabide bat herritarrek Euskara-ren Telefonoan utzitako kexak dira.Hitzarmenean jasotakoaren arabe-ra, udal arloko kexak direnean Udal-biltzak udalei igorriko dizkie herri-tarren kexa horiek.

Hitzarmen ekitaldian, HizkuntzEskubideen Behatokiko arduradunGarbiñe Petriatik Udalbiltzako buruMertxe Aizpuruari txosten bat emanzion. Joan den urtean toki adminis-trazioei lotutako kexak jaso dituBehatokiak txostenean. Gainera,udaletan herritarren hizkuntz esku-

bideak bermatzerakoan antzeman-dako gabeziak adierazten ditu. Aiz-puruak adierazi zuen txostena lantresna garrantzitsua dela udaleta-ko hautetsiendako, “toki adminis-trazioan euskararen normalizazio-aren aldeko lana aztertzen eta hobe-tzen lagunduko baitu”.

Joan den astean Sakanakoordezkaritza bat Katalunian izanzen hango kudeaketa eredueninguruan informazioa jasotzen.Kataluniako hiru erakunderekinharremanak izan zituenordezkaritza sakandarrak

Lehena, joan den asteleheneanizan zen Sakanako Mankomuni-tateko presidente Aitor Karasa-torre eta Etxarri Aranazko alka-te Joxi Bakaikoa La Planako Man-komunitatearen egoitzan izanziren. Mankomunitate horrekmateria organikoa kudeatzen dueta nola egiten duten jakin nahiizan dute sakandarrek. Karasato-rrek gogorarazi digunez, “gureasmoa da hondakin organikoarentratamendua egitea eta La Pla-nan nola egiten zuten jakin nahigenuen”.

Bi sakandarrak astearteanKataluniako Hondakinen Agen-tziako ordezkariekin elkartu ziren.Sortutako hondakin kopuruarenarabera tasa bat edo beste ordain-tzea proposatzen ari da Mank Nafa-rroako Hondakinen Partzuergoan.“Kanon hori Katalunian noladuten arautua ezagutzeko aukeraizan genuen bilera horretan”.

Altsasuarrekin bateraAsteazkenean Karasatorreri etaBakaikoari Altsasuko udal ordez-kariak batu zitzaizkien: GaraziUrrestarazu alkatea eta Unai Hual-de (Nabai 2011), Cristobal Lanz(NaBai 2011) eta David Medina(PSN) zinegotziak. Guztiak Argen-

tonako Udaleko (Bartzelona)ordezkariekin elkartu ziren.

11.920 biztanle ditu Argento-nak eta 2004tik atez ateko honda-kin bilketa sistema martxan dago.Altsasuren pareko tamainakoherri batean hondakin bilketa sis-tema hori nola egiten den jakinzuten lehen eskutik guztiek.Argentona Kataluniako zero zaborudal sareko buru da eta herrial-dean gaikako bilketan eredu.

Altsasun hondakin bilketa sis-temaren nondik norakoak zehaz-teko Mank-eko eta udaleko ordez-kariak elkarrizketa erronda egi-ten ari dira. Udaleko taldeengehiengoak hondakinak jasotzekoproposamen zehatza egin zionMank-i garagarrila hasieran: bir-ziklatze tasa handitzeko giltza edo

txipdun 5. edukiontzia ezartzea etaborondatezko konpostatzea susta-tzea. Mank-ek bere ekarpenakegin zituen eta Altsasuko udale-ko taldeen gehiengoak proposa-men berria aurkeztu zuen. Altsa-suko festen ondoren aldeak elkar-tzekoak dira.

Guaixe • 2014ko irailaren 19a sakanerria 9

GOROSTIA L T S A S U

30 €tik gorako erosketetan% 10eko deskontu-baleahurrengo erosketarako.

LA CIGÜEÑAA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

IZARAA L T S A S U

%10eko deskontua etxekojantzi eta osagarrietan eta %5eko deskontua gortina etaenkarguetan (eskaintza ezmetagarria).

TXIKITXOA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-txartel bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

NAMASTE YOGAA L T S A S U

www.namastecentro.es-engaldetu eskaintzen berri.

TIPI TAPA OINETAKOAKA L T S A S U

60 €ko erosketagatik %10ekodeskontua (eskaintza ezmetagarria).

VIZU ILEAPAINDEGIAI T U R M E N D I

30 €ko gastuarekin, %10ekodeskontua.

ALDASORO HARATEGIAA L T S A S U

30€ko erosketa batengatiketxeko produktua opari.

ALFA INMOBILIARIAA L T S A S U

Etxe edo pisu baten eroske-tagatik 100 €ko txekea opa-ri.

KIXKUR ESTETIKAZENTROA

Z I O R D I30 €ko gastuarekin %20kodeskontua produktuetan.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

SAKANA

Katalunian hondakin kudeaketaz ikasten

Irurtzun

Altsasurekin batera hondakinsistema berria ezarri ez den iba-rreko beste herria da Irurtzun.Mank-etik azaldu digutenez,udazkenean jarriko litzatekeauzo-konposta bilketa mar-txan. Txiki Iriarte alkateak esandigunez, oraindik ez du Mank-eko argibiderik jaso. Irurtzunentamaina ezberdinetako bede-ratzi auzo-konpostagailu jartzeaaurreikusia dagoela jakinarazidigu Iriartek. “Hasiera batean200 familiek egin dute horrenaldeko aukera, baina adostuadago martxan jarri aurretikMank-ek informazio kanpainaeginen duela”.

Erosketa

Mank-en agorrileko batzarreanerabaki zen 6.000 euro bidera-tzea hondakinen zerbitzurakobigarren eskuko kamioi bat eros-teko. Ibilgailu txikia da Mank-ek eskuratu duena. Karasatorrekargitu digunez, “ohartu gara,kamioi txikiagoekin zerbitzuegokiagoa ematen dugula”.

Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko ordezkariak Argentonan azalpenak jasotzen. Utzitakoa

»

Petriati (Behatokia), Aizpurua (Udalbiltza) eta Bilbao (Kontseilua).

Page 10: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a10 oharrak

SeverianoGarziandia Mendinueta

(Karmele Garziandia lankideeta juntakidearen aita)

Iñigo Aritza ikastola

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Lizarragabengoan etxea salgai. Berrituta,sukaldea jantzita. Prezio negoziogarria. Telef: 66785 33 79.

Etxarri Aranazen mustutzeko dagoen pisuasalgai. 70 m2, 2 logela, 2 bainugela, sukaldea,egongela, arropa lehortzeko gela. Igogailua, bero-gailua (gasa), 10 m2ko trastelekua, garaje-plaza.Ikuspegi bikainak. Tel 687 73 65 55.

ERRENTAN EMAN

Lizarragan pisua alokairuan. Altzariz horni-tuta, sukalde-jangela, 3 logela, komuna eta terraza.Leiho zabalak. Hots egin 609 33 16 59 telefonora.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Etxarri Aranazko Larraza taberna.Eskualdatzen da. Interesatuek deitu 948 56 7071 telefonora.

Oparitakoak3 arratoi txakurkumeak. Oparitzen dira. Hotsegin 678 80 37 34 telefonora.

ikastaroakIkastaroak Olaztin. Yoga, pilates, aerodance,indoor zikloa, mantentze soinketa. Izena emateakirailaren 8tik 20ra Erburua kiroldegian edo 94856 42 12 telefonoan. Informazio gehiago:www.olazti.com

Komunikazioa, autoestimoa eta emozioenkontrolen taillera. Lara Ahimsa Ribera (jungiarpsikologoa eta idazlea) eta Olga Martinez de

Lagran (psikologian doktorea eta osasun-psiko-logoa)ren eskutik. Urrian, Etxarriko KulturEtxean. Deitu 639 40 81 18 telefonora.

Zuzenean saltzeko estrategiak. Arbizun, aza-roak 7an eta 14an. Ordutegia: 9:00 – 18:00.Argibide gehiago 948 56 70 10 telefonoan [email protected] posta elektronikoan.

AES. Berria Enpresarako ingelera, irailean;“Ingelera elkarrizketa praktikak”, Arbizun, 40ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplikatutako treba-tasun pertsonalak, Arbizun, abenduan “Planoeninterpretazioa eta ordenagailuz lagundutakodiseinua”, Altsasu, 60 ordu, urria-abendua;“Adimen emozionala”, Arbizun, 30 ordu, iraila-azaroa; Informazio gehiago: 948 46 83 07 [email protected]

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

Oharrak Dohaneko aurkezpen hitzaldi informatiboa.“Ikasi zure burua elikatzen eta antsietatea kon-trolatzeko teknikak”. Irailaren 24an 19.00etanEtxarriko Xalok Zentroan. Hizlariak: Ana CarmenHuarte eta Olga Martinez de Lagran. Asistentziakonfirmatu 639 40 81 18 telefonoan.

Saharaztan boletoen zenbaki sarituak. 1213-2151-2385-0109-3101-1026-3100-3173-0964.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Sukaldaritza - trukea. Informazio [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-

tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publiko-en inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. EgoitzaIruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburuaargitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotze-ko ondoko kontu korrontea zabaldu dute NafarroakoKutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearenparean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udako arropaeta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa; esku oihalak;sukaldeko tresneria; idazteko makinak; ordenagai-

luak; kanpin dendak… Nora eraman: Etxarriko Elizkorta kalera, gaztetxe ondora, irratia zegoen tokira,astelehen eta asteazkenetan. Harremanetarako:948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baitaetorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizko itzulpenzerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena: itzulpenakbai frantsesera nola arabierara, eta hizkuntza ezber-dinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurreanbitartekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osa-sun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxeetaneta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbitzuetan.Astelehenetan Etxarri Aranatzen, astearteetanIrurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Aurretik txan-da eskatu 648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Izar Bakeriza Vicente, irailaren4an Etxarri Aranatzen.• Lander Iribarren Solano,irailaren 5ean Etxarrenen.• Ayssa Camara, irailaren 8anAltsasun.

Heriotzak

• Jose Luis Garziandia Balda,irailaren 10ean Arbizun.• Severiano GarziandiaMendinueta, irailaren 14anArbizun.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Jabi PaniaguaMartinI.urteurrena

Ez agurrik, ez adiorikgero arte baizik.

SunsundeguikoLABeko sail sindikala

Jose Luis Garciandia Balda"Leixkonekua"

Osaba, San Juango bidia pixkeethutsik geldittua zu be.

Maitasunez,zui ilebak.

Arbizu

Urak dakarrena,urak daroa,

zuk emandakoagurekin gelditzen da.

Page 11: 477 guaixe

Bihar, 17:00etatik aurrera,Ergoienako Bira hartuko duLizarragak

Ikasturtearen hasiera eta gero,Ergoienako Birak irekitzen du Saka-nako atletismo proben egutegia. Aur-ten 10. edizioa beteko du Ergoiena-ko Birak eta bihar, larunbatean,hilak 20, jokatuko da Lizarragatikhasita, 17:00etatik aurrera.

8,5 km gorabeheratsuErgoienako Udalak hainbat babes-le eta laguntzailerekin antolatu-tako probak bailarako hiru herriakbatzen ditu, 8,5 kilometroko ibil-bide gorabeheratsuan. AurtenLizarragan hasi eta bukatuko da,Unanutik eta Lizarragatik pasa etagero. Paisai bikainetatik barnaibiliko dira korrikalariak. ProbaSakanako Atletismo Kopa-LasaKirolak Sarirako puntuagarriada. Aurreko urtean Javi Morenoaltsasuarra izan zen irabazlea.

Lizarragako helmugatik pasa-tzen diren lehendabiziko hirukorrikalariek, gizonezkoek etaemakumezkoek, trofeoa jasokodute. Horretaz gain, Ergoienanerroldatutako lehengo korrikala-riak sari bikaina jasoko du: bi per-tsonendako afaria Zugain jatetxe-an. Bestalde, korrikalarien arte-an ibar reko produktuekin

osatutako loteak zozketatuko dira.

Aurretik txikiakProba nagusia baino lehen kate-goria txikietako lasterketak joka-tuko dira, 17:00etan hasita. Benja-minak, kimuak, haurrak eta kade-te eta jubenilak lehiatuko dira.Irabazleek domina jasoko dute.

kirola >>ARETO FUTBOLA

MAGNA XOTA ONGI HASI DA:Lehen mailakoligako denboraldia Santiago Futsali 4-0 ira-baziz abiatu du Magna Nafarroa Xotak. Ima-

nol Arregiren mutilek bihar derbya jokatukodute, Tuteran, Aspil Riberaren kontra eta as-teartean Inter Movistar izango dute arerio.

Guaixe • 2014ko irailaren 19a 11

Mendi lasterketaKiroldegia

Atletismoa

Atletismoa

Aralar Mendi elkarteko mendi klu-bak hainbat babeslerekin bateraantolatuta, igandean, irailaren

21ean, Uharte Arakil-Beriain VI. KmBertikala jokatuko da. Goizeko10:00etan abiatuko da proba frontoi-

tik. Dortsalen banaketa eta helmu-gara igotzeko arroparen bilketa,berriz, plazan egingo da, goizeko8:00etatik 9:30era. Proba Nafarroa-ko Mendi Lasterketen Helvetia Ase-guruen Koparako baliagarria da.

SariakEmakumeendako eta gizonezkoen-dako sariei dagokienez, txapeldu-nek garaikurrak, txapela eta dirua(300€) jasoko dituzte, bigarrenekgaraikurra eta dirua (150€) etahirugarrenek garaikurra eta dirua(100€). Beteranoendako garaiku-rra izanen da.

Antolakuntzak aurreko urteanaldaketak egin zituen ibilbidean.Pista zati bat kendu eta menditiktarte gehiago sartu zuen. Horre-gatik, 2013an Ionut Zincak (42:42)eta Leire Agirrezabalak (49:47)egindako denbora hartu dute oina-rri errekorra gainditzeko. Irabaz-leek, gizonezkoak zein emakumez-koak, denbora hori hobetzen badu-te, errekorra apurtu eta 300 eurokosaria lortuko dute.

Emakumeak korrikaegitera!Sakanako emakumeendakoatletismo eskola antolatu du Mank-ek Dantzalekuko pistan

Aurreko urteetan izandako arrakas-ta ikusita –19 emakume aritu zirenatletismo eskolan–, hirugarrenez Saka-nako emakumeendako atletismoeskola antolatu du Sakanako Man-komunitateko Kirol Zerbitzuak Altsa-suko Dantzalekuko atletismo pistan,hainbat entitateen laguntzarekin. Mikel Lakuntza izango da emaku-meen atletismo eskolako irakasleaeta eskola irailaren 30ean hasikoda, maiatzean bukatzeko. Astear-tetan eta ostiraletan izanen dira kla-seak, 17:45etik 18:45era. Izan ere, emakume gehienak berekabuz ibiltzen dira korrika, bainaaskotan, korrika egiteko teknikaikasteko zailtasuna dute. Emakume-endako atletismo eskolarekin for-mazio hori eskaini nahi zaie.

Izena ematea 25era arte

18 urtetik gorako emakumeek emanahal dute izena, irailaren 25era arte,Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948464 866 edo [email protected]). Prezioa: 66 euro. Kla-seak euskaraz izango dira, eta nor-baitek ez badu ulertzen gaztelaniazzuzenduko zaio.

Desfibriladoreikastaroa antolatu duMank-ekSakanako Mankomunitateak desfi-briladore semiautomatikoak erabil-tzen ikasteko ikastaroa antolatu du,CEIM-en laguntzarekin. Ikastaroaurriaren 9an eta 10ean eskainiko da,16:30etik 20:30era, Mank-eko egoi-tzan, Lakuntzan. Izena ematen dute-nek derrigorrezkoa izanen dute kla-sera joatera. Ikastaroa sorosleenda-ko, udal langileendako, irakasleendakoeta lehen sorospenetan interesa dau-kan edozeinendako dago zabalik.

Izena ematea

Irailaren 19ra arte, Mank-eko kirolzerbitzuan (948 464 866). Prezioa:20 euro. 24 pertsonendako tokiadago eta izena ematearen ordenaerrespetatuko da.

Ergoienan korrika

Izena emateazabalik

Lasterketa egunean bertan, pro-ba baina ordu bat lehenago. Ergpienako Birak aurten Lizarraga izango du abiapuntu eta helmuga.

Unzurrunzaga 32.aAxari TrailenIgandean II. Axari Trail-Mikel Gar-mendia Memoriala mendi las-terketa jokatu zen Idiazabalen(25,4 km eta 1.550 m desnibe-la). Helmugara iritsi ziren 249korrikalarien artean Aritz Egeaizan zen azkarrena (1:58:22). Ari-tu ziren sakandarren arteanAnder Unzurrunzaga etxarria-rra 32.a iritsi zen helmugara(2:24:53) eta Iraitz Senar 102.a(2:48:42).

Olatzagutia-Urbasamendi lasterketa aurkiIrailaren 27an jokatuko da eta23ra arte eman daiteke izena Irailaren 27an jokatuko da VIII.Olatzagutia-Urbasa mendi las-terketa, 10:00etan (23,2 km,1.367 m desnibel positiboa).Proba Nafarroako Mendi Laster-keten Zirkuiturako eta EuskalKoparako baliagarria da. Izenaematea zabalik dago irailaren23ra arte. Horretarako www.ola-tzagutia-urbasa.net web gune-ra jo behar da.

Beriain, bertikala199 korrikalari aterako dira, igandean, Uharte Arakil-Beriain

VI. Km Bertikala osatzera

5 kilometrotan 1.023 metroko desnibela

199 korrikalari daude izena emanda, aurreko urtean baino 37 gehiago. Partaideak banaka-banaka aterako dira, proba kronometratua izango baita. Uharte Arakildik (471 m) aterata Beriain-go San Donato ermita izango dute helburu parte hartzaileek (1494 m). Proba motza da, bainaintentsitate handikoa: 5 km-ko lasterketa, baina 1.023 metroko desnibelarekin eta sekulakoetapa eta maldekin. Gainontzeko korrikalarien denboraren erreferentziarik ez dutenez, laster-kariek erlojuaren kontra eta euren buruaren kontra egin behar izaten dute lana. Joan den urte-an, 162 korrikalari aritu ziren, tartean 32 sakandar. Azkarrenak Ionut Zinca (42:42) eta LeireArrizabalaga (49:47) izan ziren, eta Ander Unzurrunzaga izan zen sakandar azkarrena, 6. pos-tuan sartu eta gero. Aurten ere puntako espezialistak espero dira. Edozein toki da aproposaproba jarraitzeko, baina azken zatia da gogorrena eta ikusgarriena.

www.uhartearakil-beriain.comUharte Arakilgo probako informazio guz-tia: ibilbideen track-a, mapa, sailkapenak,argazkiak, sariak, oharrak eta beste.

Page 12: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a12 kirola

Txirrindularitza Aizkora

Larunbatean Larra-Larrau Nazio-arteko Martxa Zikloturista joka-tu zen Izaban, Pirinioetan barnaantolatutako txirrindularitza ibil-bidea. Antolakuntzak bi ibilbideprestatu zituen: luzea, 143 km-koaeta 3.600 metroko desnibelekoa,besteak beste, San Martin Harria,Issarbe, Larrau eta Laza gainagainditu beharrekoa, eta laburra-goa, 100 km-koa eta 2.600 metro des-nibelekoa, Issarbe ez ezik gainon-tzeko hiru portuak gainditu beharzituena.

Eguraldia lagun, aipatzekoa daguztira 1.100 txirrindulari anima-tu zirela Larra-Larrau MartxaZikloturista osatzera, tartean hain-bat sakandar. Eta maila bikainaeman zuten. Horren erakusle,Iraitz Goñi arbizuarrak lortuta-koa: ibilbide laburra osatzen azka-rrena izan zen arbizuarra (3:22:31),Juan Ramon Delgadoren (3:22:32)eta Angel Luis Sanchezen (3:29:14)aurretik. Larrautik aurrera IraitzGoñi eta Juan Ramon Delgadogeratu ziren aurrean, eta bi txirrin-dulariek ongi elkar ulertu eta erre-lebotan ibili ziren, Izabara elka-rrekin iritsi arte. Goñik zapatuzuen lehenengo helmugako marra.

Arbizuarrak proba bukatzeanonartu zuenez, gogor entrenatuzuen proba prestatzeko. “Duela 3hilabete aita hil egin zen eta pro-ba ongi egiteko betebeharra nue-la sentitzen nuen. Juanra laguna-ri esker, lortu dugu” adierazi zuenhelmugan. Migel Indurain txapel-dun handia 5.a sailkatu zen(3:30:27), sasoiko jarraitzen duelaerakutsiz. Iñigo Razkin arbizua-rrak ere lan bikaina egin zuen(4:12:02).

Ibilbide luzeari dagokionez,azkarrena Aitor Quintana araba-rra izan zen (5:00:05).

Irailaren 28an izanen da, Irurtzundikhasi eta Lizarragan bukatzeko.Aurretik izena eman behar da

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Burunda eta AralarTxirrindularitza Kluben laguntza-rekin, eta hainbat babeslerekin -Irur-tzun eta Ergoienako Udalak etaNestlé- XXI. Sakanako BizikletaEguna antolatu dute hurrengo aste-bururako, irailaren 28rako “Saka-na bizikletaz ezagutzen” lelopean.

Astelehenean egin zuten pro-baren aurkezpena Mank-eko kirolteknikari Amaia Gerrikagoitiak,Burunda Txirrindularitza Klube-ko Alberto Ocañak eta Aralar Txi-rrindularitza klubeko MitxelLarunbek. Nahiz eta egun txirrin-dulari profesional sakandarrik ezegon, Sakanan txirrindularitzara-ko zaletasunak jarraitzen duelanabarmendu zuten. “Txirrindula-ritza eskolak ongi daude partai-dez” nabarmendu zuen Gerrika-goitiak. Txirrindularitza egunarenhelburuak betikoak zirela gaine-ratu zuen teknikariak. “Txirrin-dularitza bulkatzea da, goiz poli-ta pasatzea lehiaketa asmorikgabeko ibilaldian, gure herriak,kaleak, zubiak, ermitak, landare-

tza, basoak… ezagutzea eta Saka-nako herri ezberdinetako eta adinezberdinetako jendearen artekoharremanak bulkatzea” adierazizuen teknikariak.

Bizikleta puntuan jarriBizikleta Egunean parte hartubaino lehen txirrindula puntuanjartzea aholkatu dute antolatzai-leek. “Egunean mekanikaria ego-

ten da, baina egunean bertan ger-tatutako zulaketa edo matxurakkonpontzeko, ez bizikletak pun-tuan jartzeko” nabarmendu dute.Halaber, parte hartzaile guztiekkaskoa eta ogitartekoa eramanbeharko dituzte. Antolakuntzakzehaztutako ibilbidea jarraitzekodeia egiten zaie txirrindulari guz-tiei, “segurtasuna bermatzeko”.Bukatzeko, Sakanako bizikleta-ren festan parte hartzera anima-tu dituzte sakandarrak, “egun osopolita” delako.

Irurtzunetik Donostiara,PlazaolatikLarunbatean txirrindulari talde batgoizeko 8:30ean atera zen Irur-tzundik Plazaolako bidetik Donos-tiara heltzeko asmoz. 11:00ak alde-ra Leitzako geltokian hamaiketakoaegin zuten eta Donostiako Ondarre-ta hondartzara 13:15ean helduziren. Bainua hartu, eguna pasa etalineako autobusean itzuli ziren.

Nazabal EuskalHerriko finaleanegongo daLarunbatean Euskal Herriko MailaNagusiko Aizkora Txapelketako kan-poraketa jokatu zen Aian. 11 aizko-lari lehiatu ziren eta lehendabizikoseirek lortu dute finalerako sailkatzea:Atutxa (18:32), Nazabal (19:38), Ota-ño (20:06), Olasagasti (20:11), Azur-mendi (20:23) eta Otaegi (20:43). Floren Nazabal zen kanporaketa ira-bazteko hautagai nagusia bainaAitzol Atutxa nagusitu zitzaion etxa-rriarrari. Atutxak itxura aparta emanzuen eta finalera begira abisuaeman zuen. Aldiz, Nazabal arazo fisi-koekin ibili zen azken egunotan. Kan-poraketara ez aurkezteko zorian egonomen zen, baina, azkenean, biga-rrena sailkatu zen.

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA)antolatutako Altsasuko 85. Txirrin-dularitza Lasterketan txirrindula-riek bitan igo behar izan zutenLizarragako portua eta hirutanAltamira.

Nahiz eta ihesaldiak egon, azke-nean tropela batu egin zen eta tal-dea nahiko estiratuta iritsi zenazken metroetara. Helmugaren fal-tan 500 metro zirela Zirauna-Infis-port taldeko Francesc Zurita kata-landarrak esprinta jo eta aurretikiritsi zen helmugara, Gomur-Can-tabria taldeko Juan Ignacio Perezeneta Steven Calderonen aurretik. 2segundora 5 txirrindulari sartuziren tartean Rural Kutxako JesusAlberto Rubio, 7. postuan. Probako

talde onena Gomur-Cantabria izanzen, Rural Kutxaren aurretik.

Altsasuko probak Euskaldun

Txapelketa erabakitzen zuen etaGipuzkoa taldeko Aritz Bagues izanda txapelduna.

Iraitz Goñi trofeoekin. utzitakoa

Sari ematean SDA-ko presidente Pablo Lopez, Altsasuko kirol zinegotzi RubenImaz eta Pablo Urtasun eta Jorge Azanza txirrindulari ohiak izan ziren.

Plazaola bidetik iritsi ziren Donostiara irurtzundar hauek. utzitakoa

Iraitz Goñi azkarrenaLarra-LarraunLarra-Larrau Nazioarteko Martxa Zikloturistako ibilbide

laburrean (100 km) nagusitu zen arbizuarra

» »

»

Altsasuko 85. Txirrindularitzalasterketa Francesc Zuritarendako

Animatu Sakanako XXI.Bizikleta Egunera!

Irailak 22, izenaemateko azken egunaParte hartzea librea da eta doan,baina antolakuntzak autobus zer-bitzua jartzen du txirrindulariakeuren herrietan jaso eta Irurtzu-nera eramateko -goizeko 7:45eanaterako da Ziorditik-, eta probabukatuta, atzera ere txirrindula-riak etxera eramateko. Bizikletakemateko kamioia egoten da ere.“Zerbitzu hauek erabiltzeko aurre-tik izena eman behar da. Iraila-ren 22a da azken eguna. Herri guz-tietan izena emateko tokiak jarriditugu, baina, bestela, Mank-ekokirol zerbitzura hots egin daite-ke (948 464 866). 10 urtetik gora-koek eman dezakete izena eta bai-ta txikiagoak direnak ere, kasuhonetan adinez nagusikoen lagun-tza dutela.

Arakil eta Ergoiena

Bost urtetik behin Sakanako Bizikleta Eguna Ergoienara iristen da. “Aurten Ergoienara igotzeatokatzen zenez eta Arakilgo hainbat herritatik pasa ez garenez, ibilbidean berrikuntzak sartuditugu” azaldu du Bizikleta Eguneko ibilbidearen arduradun Alberto Ocañak. Horrela, Irur-tzundik abiatuko da martxa, goizeko 9:00etan, eta Izurdiagara eta Errotzera jo ondoren, Urri-tzolan sartu eta berriki zolatu duten pista batetik Etxarrenera helduko dira. Ondoren Ekai,Zuhatzu, Satrustegi, Hiriberri eta Ihabar gurutzatuko dituzte, Irañetan atseden hartzeko. “Bo-kata norberak eraman beharko du eta antolakuntzak freskagarria eskainiko du” gaineratu duGerrikagoitiak. Hamaiketakoaren ondotik, aurrera egin eta Arbizutik Unanura aldeko bideahartuko dute, eguna Lizarragan despeditzeko. 36 km izanen ditu, aurreko urteetakoak bainolaburragoa, baina bai malkartsuago eta aldapatsuagoa, zailtasunaren aldetik ibilbide ertaina.

Botxa

Binakako IratxoBotxa Txapelketakofinalak gaur jokoanIrurtzungo Iratxo elkarteak antola-tutako Binakako Botxa Txapelketa-ko finalak gaur jokatuko dira, osti-ralarekin. 19:00etan 3. eta 4. pos-tuak erabakitzeko partida dagojokoan eta 20:00etan, aldiz, final han-dia. Bukaeran sari ematea izanenda. Txapelketan 13 bikotek partehartu dute.

Page 13: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a kirola 13

Futbola

Pilota

Larunbatean Sociedad DeportivaAlsasuak (SDA) antolatutako 45.Otadiko Kristo Deuna Pilota Tor-neoaren finalak jokatu ziren Burun-da pilotalekuan, giro ederrean.

Gazte mailan, buruz buru, Olai-zolak garaipen erosoa lortu zuenEspinalen kontra (18-7). Errando-neak eta Joanes Bakaikoa etxarria-rrak jokatu zuten 22 urtez azpikofinala, lau t´erdian. Partida bizia etaestua izan zen. Bakaikoa oso argiibili zen erantzunean eta defentsanbikain. Tamalez, ezin izan zuentxapela etxean utzi, Errandonea18-15 gailendu baitzitzaion.

Gorriti onenaSenior mailako partida sekulakoaizan zen. Lehen zatian Elezkano I.aeta Gorriti uhartearra nagusituziren –13-1eko errenta lortu zuten–,baina bigarren zatian Urbieta II.aeta Irusta esnatu ziren 20-18 hurbil-du baitziren. Azkenean ElezkanoI.ak eta Gorritik jantzi zuten txape-la (22-20). Gorriti izan zen partida-ko onena.

Sari ematean Altsasuko alka-te Garazi Urrestarazu, kirol zine-gotzi Ruben Imaz, SDA-ko presi-dente Pablo Lopez Colina, SDA-kopilota arduradun Florencio Aies-

taran eta Nafarroako Pilota Fede-razioko ordezkari Pablo Lopez deGoikoetxea izan ziren.

Zubieta-Irujo garaileAsteartean Aspek antolatutako jaial-di ikusgarrian Altuna III.ak etaMerinok 8-22 irabazi zieten RetegiBiri eta Pascuali. Partida nagusian,nahiz eta Ezkurdia-Zabaleta 10-18aurreratu, Irujok eta Zubietak buel-ta eman zioten markagailuari, 21eraberdinduz. Zaleak zoratzen zeude-la, azken tantoan Ezkurdiaren boleakanpora joan zen eta Irujok etaAitor Zubietak irabazi zuten, 21-22.

20 jokalariko taldeazuzenduko du FernandoMontorik

Ongi hasi du erregional mailako2014-2015 denboraldia Etxarri Ara-natzek. Larunbatean galtzen hasizen Etxarri, baina azkenean erre-montatu eta 1-2 irabazi zion Donez-teberi, partida borrokatu eta ede-rrean. “Ongi hastea inportanteada, gehiago motibatzen zaitu. Jen-dea gogoz dago eta ea horrelajarraitzen dugun. Baina liga osoluzea da…” dio Etxarri AranatzFutbol Taldeko lehendakariordeIñaki Elvirak.

Erregional mailako IV. multzo-an lehiatzen ari da Etxarri, Altsa-surekin batera. Aurten entrena-tzaile berria dute, duela hiruzpa-lau urte Etxarrin ere entrenatzaileizan zen Fernando Montori. “Iaz-ko entrenatzaile David Martinezilan eskaintza egin diote eta Txi-nara joan da. Hortaz, Montoridugu entrenatzaile berria” adie-razi du Elvirak. Horretaz gain, fut-bol taldean ez dago aldaketa aipa-garririk. “Taldearen oinarriaaurreko urteko taldea da. Jubenilmailatik 2 jokalari igo dira, Ando-ni Goikoetxea eta Iñaki eta iaz

Lagun Artean aritu zen Xabat Goi-koetxea etxera bueltatu da. Horre-taz gain, aurreko urteko guztiekjarraitzen dute. 20 jokalariko tal-de sendoa da. Jendea konprome-tituta dago, txukun entrenatzen,gogoekin eta ea zer moduz doaki-gu aurten” gaineratu du Elvirak.

HelburuakEtxarriren helburua lehen 5 pos-tuetan sailkatu eta preferente mai-lara igotzea izango da. “Printzipioz

Aurrera, San Jorge, Doneztebe,Arrotxapea eta Altsasu taldeekbeharko lukete faboritoak izan, iazaurrean egon zirelako edo prefe-rente kategoriatik datozelako. Guere goian egon beharko genuke.Baina hori teoria da. Liga osoluzea eta gogorra da, eta sarritanespero ez dena gertatzen da, aka-so aukera gutxi zuen taldea ongiaritzea. Hortaz, ikusiko dugu zergertatzen den” dio, zuhurtziaz,Iñaki Elvirak.

100 neska-mutiko inguruErregional mailako taldeaz gain,Etxarrik 2.mailako jubenilen taldeadu (Josu Murgiondo entrenatzailea,Jose Guillormeren laguntzarekin),kadete mailakoa (Iñaki Elvira entre-natzailea, Jokin Ganuzaren lagun-tzarekin), haurren mailakoa (Fran-cisco Gomez entrenatzailea, XabierErrazkinen laguntzarekin eta fut-bol 8 mailakoak (Jurgi Kintanaentrenatzailea, Poxen laguntzare-kin). Guztira 100 neska-mutiko ingu-

ru biltzen dira taldean. Klubaren zuzendaritzari dago-

kionez, Eduardo Elso da presiden-tea, Iñaki Elvira presidenteor-dea, idazkaria eta diruzaina, etaJose Guillorme, Xabier Errazkin,Francisco Gomez, Josu Murgion-do eta Jose Javier Urkia bokalak.Josu Murgiondok du oinarri-fut-boleko taldeen ardura. Etxarrifutbol klubaren denboraldikoaurrekontua, talde guztiena,12.500 eurokoa da.

Olaizola, Errandonea, ElezkanoI eta Gorriti txapeldun AltsasunNahiz eta ongi jokatu Joanes Bakaikoak ezin izan zuen Errandonea menpean hartu

Etxarri: helburua, igotzeaEtxarri Aranatz. Talde erregionala 2014-2015

Atezainak: Iban Gorriz eta Urko Resano. Atzelariak: Luis Goñi, Xabier Urrestarazu, Markel Erdozia, Unai Artieda, Alberto Garziandia etaIñaki. Erdilariak: Pablo Jauregi, Mikel Goikoetxea, Aritz Ikobalzeta, Asier Urkia, Gentza Erdozia, Asier Arratibel, Alain Iriarte eta AndoniGoikoetxea. Aurrelariak: Javier Rueda, Eduardo Elso, Oier Huizi eta Xabat Goikoetxea. Entrenatzailea: Fernando Montori.

Lagun Arteakgaraipenarekin hasi dudenboraldiaPreferente mailako debutan, LagunArteak Amaya hartu zuen. Parti-dako jaun eta jabe izan zirenlakuntzarrak. Ibonek, Unai Bakai-koak (2), Burillok eta Montoyak5-0 aurreratu zuten taldea. Ama-yak penalty bati esker gola sar-tu zuen eta Lagun jokalari batgutxiagorekin geratu zen. Buka-eran, Lagunek irabazi (5-4).

Astebururako: Lagun Arteak Oiba-rren jokatuko du larunbatean,17:30ean, Aibaresen kontra. Erre-gionalean, Etxarrik Salesianos har-tuko du igandean, 17:30ean, SanDonaton. Aurreko asteburuanatsedena hartu zuen AltsasukBerriozarren kontra jokatuko duigandean, 17:00etan, Dantzalekun.

2013-2014 denboraldiko taldea

Page 14: 477 guaixe

Guaixe • 2014ko irailaren 19a14

Antzinako garaiakgogoratzen

Kurtso hasiera honetan zeri buruzidaztea oraindik garbi ez neukala, antzi-nako garaiko komikiak besterik ezzitzaizkidan gogora etortzen. Nire adi-neko jendeari, noizean behin gaztegaraiko kontuak burura etortzen zaiz-kigu. Flashback hauen barruan, nolaez, gazte, nerabe eta haur garaikomarrazki bizidunak, komikiak eta bes-telakoak ere izaten dira. Zenbait lagu-nekin afari batean edo garagardo batedaten zaudela aspaldiko telebistaprogramak gaur egungoak bainohobeak zirela askotan esaten dugu,zahartzaroan gutxika sartzen garenseinale.Gaurko marrazkiekiko konparake-

tak alde batera utzita, edo etaaspaldikoak izanik, gaur egun orain-dik ere asko irakurtzen diren serie-ak kontutan hartu gabe (hala nola,Dragoi bola, Asterix, Mortadeloedo beste klasikoren bat), guregogoan ditugun zenbait mangatelesailei buruz arituko naiz.Eskolako eta ikastolako patioetan fut-bolera jolasten geundela, ikaskide-ek gure telebista saileko pertsonaiakginela imajinatzen genuen eta beraienfutbol tekniken izenak ozenki esa-nez, baloiari ostikadak ematen geniz-kion ahalik eta indartsuen. Kirolenarloko marrazki bizidun haiek “Cam-peones” izenez itzuli zituzten Tele5-n baina berez, “Capitan Tsubasa”izena zuten. Nork ez ditu gogoratzen,kilometroak zituzten futbol zelai

haiek, hamar metro baino gehiagosalto eginez ematen zituzten pilota-kadak eta nola, noizean behin eregola egin ondoren, baloiak ate-sareazulatzen zuen. Batzuek Oliver, bes-te batzuek Benji eta gaiztoenek,Mark Lenders izan nahi zuten. Kurio-sitatez, Oliver Bartzelona futbol tal-dean jokatzen ari dela bukatzen daseriea.Garai hartako mangaren indarrakeuskaratzera ere bultzatu zuen.ETB-n zenbait serie ikusteko auke-ra izan genuen. “Arturo erregea”denbora gutxiz ibili izan zen, bai-na gogoz ikusten nuen ere. BertanArturo erregearen kondaira, irudimitologiko eta fantasia askoz apain-duta azaltzen zitzaigun.Mundu epikoa alde batera utzita, eta

umorearen sailean sartuz, nork ezditu gogoratzen “Lamu estralurtarra-ren” abenturak (ETB-n ere euskaraz),lehoinabar bikinia jantzita, “chichoterremoto” saskibaloi jokalari txikia,erdaraz soilik ikusteko aukera izangenuena baina guztiongan aztarnanabaria utzi zuena (¡tres puntos cole-ga!) edo “Ranma 1/2”, non Ranmaizeneko mutila, sorginkeria batenondorioz, ur hotzetan bustitzeanneska bihurtzen den. Azkenik, eta Miyazaki-rekiko dudanmiresmena azpimarratzeko, “Sher-lock Holmes” txakur detektibearenabenturak ere gogora ekarri nahinituzke. Orain dela gutxi, serie osoadvd-an erosteko aukera izan nuen,baina ez naiz ikusten ausartu. Txi-kitan oso gustuko nuen seriea eta

orain ikustekotan niretzako duenxarma galduko duenaren beldurrezapalategian gordeta dago.Bateadores, Dr Slump, Dorae-mon, Caballeros del Zodiaco, Hei-di, Willy fog, Comando G, Ulises,Sailor Moon, Mazinger Z… guz-tiei buruz ezin hitz egin! Eta hauguztia gogoratuta, beharbada tele-bista aurrean denbora gehiegi ema-ten genuela etorri zait burura.

bazterretik

Jose Luis Asensio

kultura >>

Europako 2006ko zuzentarau batindarrean jarri du EspainiakoGobernuak eta 5.000 biztanle bainogehiagoko herrietako liburutegiekmaileguan emandako liburu edoerabiltzaile bakoitzeko kanonaordaindu beharko diete egile etaeditore elkarteei

Agorrilaren 1ean argitaratuzuen estatuko aldizkariakgobernuaren dekretua.

Haren arabera, 5.000 biztanletikgorako herrietako liburutegiekhiru kontzeptugatik ordaindubeharko dute. Lehenik, egile esku-bideak dituzten eta maileguanjarritako obra kopuruagatik. Biga-rrenik, maileguan emandakolanen kopurua bider 0,004 euro egi-nez ateratzen den dirua eta, azke-nik, liburutegiko urteko erabiltzai-

le bakoitzarengatik 0,05 euro.Kanonaren aurreneko zatia ez

da 2016ko aurreneko lehen egune-ra arte indarrean sartuko. Bitarte-an, urtero erositako liburu kopu-rua 0,16 eurogatik biderkatuko da.Erabiltzaile kopuruarena, berriz,indarrean da. Aipatu liburutegiezaparte, kultura, zientzia edo hezkun-tza izaera duten museo, artxibo,hemeroteka, fonoteka eta filmote-ka publikoek tasa hori ordaindubeharko dute. Hezkuntza erakun-deetakoak salbuetsiak daude.

Altsasu Mariluz Oyarbide liburuzainakazaldu digunez, liburutegiareneraikina udalarena bada ere, Nafa-rroako Liburutegien Sarean dago.

Oyarbideren ustez liburutegiarentitularrak ordaindu beharko dutasa, “kasu honetan NafarroakoGobernua da zerbitzuaren titulargarrantzitsuena, beraz, berakordaindu beharko luke tasa”.

Kanon berriaren ordainketakliburutegi zerbitzuan zein eraginizan dezakeen galdetuta, Oyarbidekesan digu Nafarroako Gobernuakdiru gutxi ematen duela erosketakegiteko. “Tasa honekin, agian,oraindik gutxiago izan daiteke. Osokezkagarria da. Gaur egun Altsa-suko Udalari esker hilero berrita-sunak ditugu. Bestela, gobernuarendirurekin oso gutxi izanen genuke”.

Europako beste herrialdeetanhalako tasa liburutegiei aspaldikobratzen zaiela azaldu digu Oyar-

bidek. “Esan beharra dago erehango liburutegi publikoek zerbi-tzu handia ematen dutela. Haie-kin alderatuta mailegu kopuruatxikiagoa da gurean”. info+: www.guaixe.net

Altsasuko liburutegiak egile-eskubideen tasa ordaindu beharko du

Egitaraua>> Irailak 19, ostirala18:00etan Pregoia: Jon Maia Soria.Sakanako bertsolarien saioa. Iortiakultur gunean. 19:00etan Pedro Peralta eta Perikorenemanaldia Iortia kultur gunean. 21:00etan Auzatea La Encinaelkartean.

>> Irailak 20, larunbata18:00etan Miguel Angel GomezNaharro kantariaren emanaldia Iortiakultur gunean. 19:00etan La Union jubilatu elkartekoabesbatzaren kontzertua. 21:00etan Auzatea La Encinaelkartean.

ExtremadurakoKultur jardunaldiakGaur eta bihar ospatuko dira Altsasun.Jon Maia bertsolariak zabalduko duegitaraua, pregoia irakurriz

Altsasuko La Encina Extrema-durako kultur elkarteak XIV.

kultur jardunaldiak antolatu ditu.Extremadurako egunaren kontu-ra ospakizunak antolatu zituen LaEncinak eta haiei segida emanendie asteburuko egitarauak. Hasie-rako pregoia Jon Maia bertsola-riak eginen du. Baina haren aurre-tik Altsasuko bertso eskolako kide-ak ariko dira. Bertso bana edobirekin sarrera eginen diote. Bos-kote bat dabil bertso eskolan etaatzo erabaki behar zuten zeinekkantatuko zuen jendaurrean.

Kontrako iritziak

Altsasuko liburuzainaren kezkabera azaldu dute beste hainbat era-gilek ere; liburutegiek tasa berriaordaindu behar badute, eurenliburu funtsa berritzeko dirurikgabe edo lauko gutxi batzuekingelditzea. Edo arrakastaz hiltzea,mailegu asko egin dituztelakodiru asko ordaindu behar izatea.Horren ondorio larriena liburute-giren bat tasa ordaindu ezin iza-teagatik ixtea litzateke. Bestalde, askok kritikatu dutelege-dekretuak egile eskubide-en kudeaketa erakunde priba-tuen esku uzten dutelako eta era-kunde horiek aberasten ditue-lako. Europako zenbaitherrialdeetan tasa horrekin jaso-tako dirua kulturara bideratzendute, esaterako, irakurketa sus-tatzeko jarduerak bulkatzeko. Beste askoren kezka da etorki-zunean liburutegitik liburu batmaileguan ateratzen duten per-tsonei zuzenean kobratzea. Hain-baten ustez, horrek jende asko-ri kulturarako sarbideko ateakitxiko lizkioke.

Page 15: 477 guaixe

Antzezlana, estreinakoz, NafarroakoAntzerki Eskolan emanen daigandean, 18:30ean. 5 urtetik gorakohaurrei zuzendutako ikuskizuna da.

Zoila Berastegi Mariñela-renak joan zen urteanNafarroako AntzerkiEskolak, Iruñeko Udala-

ren laguntzaz, antolatu zuen hau-rrendako antzerki-testu lehiake-ta irabazi zuen. Pluton: hor kon-pon Marianton izenburukotestuak eman zion saria. Testuaantzezlan bihurtuta ikustekoaukera izanen du Berastegik. Bai-na ez hori bakarrik. NafarroakoAntzerki Eskolaren ekoizpeneanantzezle gisa ere parte hartukobaitu arbizuarrak.

Berastegik azaldu zuenez, kul-tur talka bat eta ingurumena diraantzezlaneko gaiak, “modu errazeta ulergarrian” tratatzen direnak.Ama lurraren natura-baliabideaketengabe ustiatzen direla eta haiekagortzen ari direla ikusirik, Xera-fin eta Katixa astronautei beste pla-neta batzutan ura bilatzeko eginbeharra jarri zien Berastegik. Bila-keta misioan hainbat abenturabiziko dituzte protagonistek.

Saria jaso berritan arbizua-rrak esan zigunez, “bi mundukelkar topo egiten dute: lurtarraketa plutondarrak”. Berastegikzehaztu zuenez, “alde batetik, nolabizi dugun desberdina den hori.Desberdina den horrekin topo egi-ten dugunean zein erreakzio ditu-gun”. Eta bestetik, ingurumena-ren gaia ere azaltzen da: “lurtarrakPlutonera joan beharra dute lurre-an urik gabe gelditu direlako. Hanplutondarrek beste arazo bat dute,ur gehiegi dutela”.

Guaixe • 2014ko irailaren 19a kultura 15

Kantuaren etatxistuaren doinuradantzan

Etorkizuna dantza eskola, BurundarTxistulariak eta Etxarri Aranazkoabesbatza bihar, 19:00etan, EtxarriAranazko plazan

Dantza eta musika ikuskizunederraz gozatzeko aukera iza-

nen dute bihar arratsaldean Etxa-rri Aranazko plazara gerturatzendirenak. 2010ean hasitako elkarla-nari segida emanez, dantza etamusika ikuskizuna eskainiko duteEtorkizuna dantza taldeak eta Etxa-rri Aranazko abesbatzak. Haiekinbatera Burundar Txistulariak ari-ko dira. Musikarien doinura dan-tzatuko dute dantzariek batzuetan;besteetan bakarka ariko dira.

Astelehenetikaurrera Iortiakoikuskizunetarakobonuak salgaiBonutan sartuta ez daudenikuskizunetako sarrerak ere salgaiizanen dira

Festak despeditu ondoren, udaz-kenerako Altsasuko Kultura

Sailak antolatu dituen emanal-dietarako sarrerak salgai jarrikoditu astelehenean. Izen handikoeuskal eta estatuko artistak pasa-ko dira udazkenean Iortia kulturgunetik. Azken horiek ministe-rioko Platea programari esker iri-tsiko dira Altsasura.

Aurreko urtean bezala, Altsa-suko Kultura Sailak zenbait bonuatera ditu, emanaldietarako sarre-ra merkeago izateko. Hala, Rafa-el Alvarez El Brujoren, Tricicle-ren eta Suripanta Teatroren ema-naldietako sarrera eta zinemarakosarrera bat dituen bonuak 42 euro-tan eskuratu daitezke. Familiar-teko emanaldietarako ere izanendira udazkenean. Lastaileko laufilm ikusteko sarrerak 10 eurotaneskuratu daitezke.Info+: www.guaixe.net

Larunbatean Itxasperri, Zamartze etaAralarko santutegia hobe ezagutzekoaukera izanen da, doan.

Aranzadi zientzia elkarteak etaAstrolabio Románico elkarte-

ak elkarrekin antolatu dute ekime-na. Arakilen dagoen erromanikoaezagutzeko doako bisita gidatuaantolatu dute bi elkarteek. Bisitaeta gero haiekin Aralarko ostatuanbazkaltzera gelditu nahi duenakinfo@astrolabiorománico.org [email protected] helbi-deetan eman behar du izena (30euro). Antzerki eskolak

Lakuntzan

Haurrendako (6-12 urte) eta hel-duendako(16 urtetik aurrera)

antzerki tailerrak antolatu diraLakuntzan. Jon Zubiaga, Osoron,izanen da irakaslea. Izen ematea 655703 009 telefonoan egin daiteke.

Igandean jendaurreko kontzer-tua eman zuen Enrike Zelaiak.

Altsasuko festetan izan zen, herribazkariaren ondoren. Dantzan etakantatzen jarri zituen Burundafrontoian bildutako asko eta asko.Zelaiak emanaldiaren lehen zatiankontzerturako piezak jo zituen.Bigarrenean, berriz, Zazpiak batantologiaren herrialde bakoitze-ko errepaso bat egin zuen. Pieza

horiekin hain zuzen jarri zituenbazkaltiarrak dantzan.

75 urte dituen Zelaiak esanzuen bere azken kontzertua izanzela igandekoa. Ahalegin handiakostatzen zaio halako emanaldiakprestatzea eta kontzertuak emate-ari utziko diola ziurtatu zuen.Aurrerantzean ongi pasatzeko etagehiegi eskatzen ez duten erreper-torioekin ariko dela ziurtatu du.

Anda Arantzazun Gaur taldearen ondorengobelaunaldiko Euskal Herriko zortzieskultoreren erakusketakolektiboan parte hartzen dubakaikuarrak

Joan den mendeko 50eko hamar-kadan Gaur izeneko taldean

elkartzen ziren euskal artisteknazioartean itzala lortu zuten.Nazioarteko aitzindariekin elka-rrizketa eta erlazioa izan zuten Jor-ge Oteizak, Remigio Mendiburuk,Nestor Basterretxeak, EduardoTxillidak...

Gandiaga topagunean, Arantza-zuko Gaur fundazioak eta Arantza-zuko Adiskideen Elkarteak elkar-lanean antolatutako Amets-kabierakusketan, Gaur taldearen ondo-rengo belaunaldiko zortzi eskulto-reren hiruna obra biltzen dira:Ricardo Ugarte, Jose Zugasti, Iña-ki Ruiz de Egino, Iñigo Arregi, Iña-ki Olazabal, Koldobika Jauregi,Guillermo Olmo eta Jose RamonAnda. Sortzaileen azken hamarka-dako lanak guztiak ere.

Bakaikuarrak hiru eskulturapublikoren proiektuak jarri dituikusgai: Polifemo II (Iruñeko Anto-niutti parkeko eskulturaren segi-da), Sartu ahal baduzu-Entra sipuedes eta bikotea aipagai duenegurrezko pieza bat. Gaur egun-go krisiarekin lan horiek beneta-ko eskalan eginak ikustea zailadela aitortu du Andak.

Zelaiaren azken kontzertuaArakilgo ondare erromanikoaezagutzeko bisita gidatua

Ordutegia

Larunbatean zabaldu zen erakus-keta lastailaren 19ra arte izanenda ikusgai. Ostiraletan eta larun-batetan 11:00etatik 14:00etara eta17:00etatik 19:00etara, eta igan-deetan eta jaiegunetan 11:00eta-tik 14:00etara. Sarrera doakoa da.

Egitaraua9:15ean Itxasperriko Santiago. JesusPortillak (Astrolabio Románico) gidatuta-ko bisita.11:00etan Zamartzeko monasterioa.Aracaeli indusketara bisita. Mikel

Garziandiak gidatutako bisita. EtxarriAranazko abesbatzako zenbait kiderenemanaldia. 12:45ean Aralarko santutegianatsedenaldia. 13:30ean Aralarko santutegia. JesusPortillak gidatutako bisita.14:30ean Bazkaria santutegiko ostatuan.

FitxaEgilea: Zoila BerastegiZuzendaritza: Axolote Antzer-ki Trup eta Nafarroako Antzer-ki Eskola. Antzezleak: Zoila Berastegi,Maria Zapata, Oier Zuñiga etaJuanan Oiarzun.

Berastegiren haurrendakoantzezlana etzi mustuko da

AzaroanIruñeko ikasleendako emanaldibikoitzak izanen dira azaroaren18an, 19an eta 20an, goizez.

Page 16: 477 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko irailak 19, ostirala • 2. aldia • 477. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 29 . . . . . . . . . 9 . . . . . . . .19.5Etxarri A. 28.7 . . . . . . . 6.3 . . . . . .38.4Altsasu 27.5 . . . . . . . 8 . . . . . . . .15.8Aralar 21.7 . . . . . . 10.1 . . . . . .28.7Urbasa 25 . . . . . . . . . 6 . . . . . . . .16.7

: eguraldiaasteko >>

Min: 15 Max: 27 Min: 14 Max: 25 Min: 13 Max: 24 Min: 13 Max: 20 Min: 13 Max: 18 Min: 11 Max: 17 Min: 10 Max: 18

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 10% euria: 18% euria: 60% euria: 85% euria: 43% euria: 63%

1.Zergatik animatu zineten AEK-n euskara ikastera?Jaiotzez Portugalgoak gara etaAltsasun bizi gara. Anaiak garabostak. Mankomunitatean egitendugu lan, zabor bilketan. Manko-munitatetik egin ziguten euska-ra ikasteko iradokizuna, guretzatinteresgarria izango zelakoan.Hasiera batean euskara ikastaroberezi bat antolatu ziguten, due-la urte bat pasa. Eta aurreko ikas-turtean ohiko euskara klaseakjasotzen hasi ginen AEKn. Hasie-rako taldea izan ginen iaz, eta aur-ten hurrengo urratsa egingo dugu,A1 izena duena.

2.Astean zenbat ordu ematendituzue euskara ikasten?Astelehenetik ostegunera, egu-nero 2 ordu. Astean 8 ordu, guzti-ra. Guk arratsaldez egiten dugulan eta, hortaz, klaseak 9:30etik11:30era ematen ditugu.

3.Talde berean zaudete, ezta?Bai, gu bostak eta beste hiru ikas-le, 8 ikasle guztira. Gizonezkoakgara guztiak, Sonia izan ezik, etaoso ongi moldatzen gara. Aurtenere guztiok jarraituko dugu. Jaio-ne Mendinueta izan zen gure ira-kaslea. Oso jatorra da, oso pozikgeunden berarekin. Aurten ereberarekin jarraitu nahiko genu-ke, baina ez dakigu nor tokatukozaigun. Klaseak asteazkeneanhasiko dira, eta AEK-ko ardura-dunek asteartean zehaztuko dutezenbat talde garen, ordutegiaketa zeintzuk izango diren irakas-leak. Asteartean jakingo dugu.

4.Zer moduz euskara klaseetan?Oso gustura. Bi orduak berehalapasatzen zaizkigu. Motz egitenzaigu. Oso pozik gaude. Jose: Niri asko gustatzen zait eus-kara ikastea eta hitz egitea. Ikas-taro hauek baino lehen ni, nirekabuz, Etxarrin eta Altsasun bes-te euskara klase batzuetan egonnintzen.

5.Euskara praktikatzen duzue?Bai. Lantokian euskaldun askodago, arbizuarrak, leitzarrak… etaberaiekin euskara egiten dugu.Lanean gaudela, zaborra jasotzen,dendetatik eta pasatzerakoan eus-karaz hitz egiten dugu: Eroskin,Dyan, tabernetan… Eta gure etxe-an, seme-alabekin ere praktika-tzen dugu. Beraiek euskara ikas-ten dute ere, eta eurei etxeko lane-tan eta laguntzeko ongi etortzenzaigu euskara ikastea.

6.Zaila da euskara ikastea?Hasieran zaila egiten zaizu, arra-roa, baina behin klaseetara joa-ten hasita, ez. Gainera, horren gus-tura gaudenez… Zailena, zalan-tzarik gabe, aditzak dira.

7.Zer diote lankideek?Aurreratzen ari garela. Alberto-rekin, lantokiko arduradunare-kin, asko hitz egiten dugu euska-raz. Eta gustura.

8.Euskaltegian jende gehiagoezagutu duzue? Lagun berriakegin dituzue?Bai, gure taldekoak. Aurreko ikas-turtean talde asko zeuden euskal-tegian. Horregatik ez zegoen tokiaskorik eta guk gure lokaleanematen genituen klaseak. Egunbatzuetan gela bat libre zegoen etaorduan euskaltegira etortzenginen. Nahiago dugu klaseak eus-kaltegian ematea, giroa ezberdi-na delako, jende asko sartu eta ate-ratzen delako eta guk ere jendegehiago ezagutzen dugulako. Aur-ten euskaltegian emango dituguklaseak eta gogo asko ditugu.

9.Jendea harritu egiten daeuskaraz ulertzen duzuela etahitz egiten duzuelakonturatzean?Bai. “Hara portugues hauek, eus-karaz badakite eta!” entzun izandiegu askori. Sarritan esaten digu-te. Guri arraroa egiten zaigu ber-tako jende askok euskara ez ikas-tea. Baina gauza horiek norbera-ren erabakiak dira.

10.Zer diote zuen etxekoek?Hasieran esaten ziguten oso zai-la izango zela euskara ikastea, bai-na pozik ikusten gintuzten etaeurak ere bai. Denborarekin emai-tzak ikusi dituzte: aktibitateak egi-ten ditugula eta euskaraz hitz egi-ten dugula.

11.Jendeari euskara ikasteagomendatuko zeniokete?Bai, zalantzarik gabe. Animatudaitezela.

>>11galdera

Eduardo, Pablo,Jorge, Jose eta

Bautista Dos Anjos AEK-ko euskara ikasleak.

Altsasu

Testua: Maider Betelu Ganboa

IRAILEKO SARIAK:1- Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabe-teko harpidetza, Artaza kanpinerako deskontu balea.2-Artaza kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako sarrera bat.

3- Artaza kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako sarrera bat. 4- Artaza kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako sarrera bat.

Irailekobazkide zozketa

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

24 1 8 15

Dos Anjosdarrak Sakanako AEK-ko arduradun Patxi Floresekin Itsasi euskaltegian.