44
hh REGGIO EMILIAKO ESPERIENTZIA • JESUS MARI MUJIKA LOMCE-RI EZ ANTZERKHIZKUNTZA PROIEKTUA HIK HASI OSPAKIZUNETAN ATXIKIMENDU SEGURUA ITSASO GUTIERREZ hik hasi 4 EURO 2014KO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 20 urte euskal hezkuntza ospatuz 193

4 EURO • 2014KO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO … · soko da, ulermen estrategiak landu - ko dira, hizkuntzazkoak ez diren ikasgaietan hizkuntzaren erabilera egokia bultzatzeko urratsak

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

hh

REGGIO EMILIAKO ESPERIENTZIA • JESUS MARI MUJIKA •LOMCE-RI EZ • ANTZERKHIZKUNTZA PROIEKTUA • HIK HASI OSPAKIZUNETAN

• ATXIKIMENDU SEGURUA• ITSASO GUTIERREZ

hik hasi

4 EURO • 2014KO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

20 urte euskal hezkuntza ospatuz

193

aurkibidea10gaia

REGGIO EMILIAKomunitate oso baten esperimentu pedagogikoa da ItaliakoReggio Emiliako hezkuntza-eredua. Hango eskoletako esperientziaz hitz egiteak hiriari buruz mintzatzea esan nahidu. Komunitate horrek haurtzaroan eta heziketan inbertitu eginbaitu, denbora eskainiz, baliabideak bideratuz eta ekarpen ekonomikoak eginez.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN KOOP. ELK. TXIKIA Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantzazu Muñoa. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Arantxa Urbe. Aholkulariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Alex Barandiaran, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Amaiurko argazkia: Ixabel Aleman. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2014-11-14). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da

8 hizpide izango da

10 gaia

REGGIO EMILIA, hiria heziketaren gordailu

18 elkarrizketaJESUS MARI MUJIKA. Filosofiako eta Etikako irakaslea

26 LOMCE-ri ez! EHn gure hezkuntza eraiki

30 ekarpenakAntzerkhizkuntza proiektua

34 ekarpenak20 urteotako bidelagunekin hasi ditu hik hasik ospakizunak

36 galdeidazu. Atxikimendua. EZOZI ARIZAGA

40 hik hasi-ren proposamenaAmaiurko gaztelua

42 Atzeko atetik ITSASO GUTIERREZ

www.hikhasi.com

JESUS MARI MUJIKA Mundua paradigma berri baten beharrean dagoen honetan, bizitza ulertzeko zereginean hezkuntzak betetzen duen funtzioagiltzarria izan daitekeela dio Mujikak. Filosofiako eta Etikakoirakasle gisa ia 40 urtez izandako esperientziatik mintzo da etaargi du eskolaren zeregina zein den: belaunaldi berriak munduhobe baterako heztea, hain justu.

e d i t o r i a l aa b e n d u a

Gure komunitatean “idiotarik” nahi ez dugulako

Hezkuntza kontu politikoa da. Argieta garbi utzi ziguten hori Italiako Re -ggio Emiliako haur-eskoletako profe-sionalek azaroaren 14an Bilbon eta15ean Donostian, Hik Hasik antolatu-tako jardunaldietan. Haurren kulturahiri-kudeaketaren erdigunean jarri du-te han. Haurtzaroa ikusgarri bilakatzensaiatzen dira, umeen eskubideak de-fendatzen eta haurren gaitasunak sus-tatzen. Haurrei, familiei eta profesiona-lei zentralitatea ematen dien hezkun-tza-politika saretuz joatea esan nahi duhorrek, gertuko gestioan oinarritzea,komunitatearen inplikazioa bilatzea eta hiriko hainbat agente ezberdinen—eskola, familia, udala, kultur elkar-tea…— arteko elkarlana bideratzea.

“Politika” hitza latineko “politicus”-etik dator, eta hori antzinako greziera-ko “πολιτικός”-etik. 4.000 urte bainogehiago dituen kontzeptua da, hortaz.Hiritarrei interesatzen zaizkien gaiezarduratzea esan nahi du politikak, gaipublikoak tratatzea eta ongizate komu-na bermatzea. Nolako etxebizitzak etanon egin erabakitzea, saneamendu-sa-rea egitea, gaztetxea eraikitzea, kulturelkartea dinamizatzea… hori guztia dapolitika. Baina nolako eskola nahi du-gun pentsatzea ere politika da, baita

alegia, eskolak eta komunitateak osolotura dinamikoak eta etengabeak aur-kitu behar dituztela elkarrekin hazi ahalizateko. Hortaz, Reggio Emiliako insti-tuzioak eta hiritarrak ez dira hezkuntzalehen planoan jarri eta eskolarekin in-plikatzen diren bakarrak; alderantziz ere berdin gertatzen da. Eskola komu-nitatera irekia dago, hirian inplikatzenda eta beste erakundeekin sinergiandago. Eskolak ere kontu publikoetan,denen interesekoak diren auzi horietan—alegia, politikan— parte hartzen du.

“Politika” bezalaxe, “idiota” hitza ere antzinako Greziatik datorkigu(ἰδιώτης, idiōtēs). Kontu publikoezarduratzen ez zen hiritarrari deitzenzioten horrela, pertsona indibidualisteieta egoistei, hau da, politikan parte har-tzen ez zutenei. Geroztik beste erabile-ra batzuk hartuz joan da hitza. Baina ja-torrizko esanahia gaur eguneko errea -litatera ere bikain egokitzen da. Gureartean nahi ote dugu, baina, bere bu-ruaz soilik arduratzen den jenderik? Au-zi publikoak, hau da, guztion interese-ko kontuak axola ez zaizkien pertso-nak nahi ote ditugu gure inguruan? Fi-nean, norbere burua “idiota” izaterakondenatzeko arriskua duen komuni-tateko kide izan nahi al dugu?

haurrei entzutea eta erabakimena ema-tea ere, edota haurtzaroan inbertitzeagizarte osasungarriago bat egiteko.

Maila berean jartzen ote ditugu, or-dea, herriko hirigintza eta haurren hezi-keta? Ez al zaigu lehena denon interese-koa iruditzen eta bigarrena norbere etxekoa edo eskolakoa? Gauza batzue-tan esku-hartzeko eskubidea aldarrika-tzen dugun bitartean, beste batzuk ez alditugu delegatzen? Finean, ez al diegugauza batzuei balio publikoa ematen eta besteei pribatua?

Reggio Emilian etengabeko elka-rrizketa, elkarlana eta negoziazioa da-go familien, eskolaren, instituzioen, el-karteen eta gainontzeko agenteen arte-an. Akordioa egina dute: “Haurren he-ziketa eta ongizatea denon ardura da eta lehentasun osoa du”. Itun horrenaurrean erabateko batasuna du komu-nitate osoak. Estatu mailako organoeta-tik datorren agindua datorrela ere, mar-katua dute norabidea eta badituzte ba-liabideak euren hezkuntza-politika josiz joateko. Argi dute eskola ezin delaulertu jakintza eraikitzeko eta pentsa-mendua lantzeko eremu bat bezala,baldin eta ez badago elkarrizketan oi-narritua. Jakintza hori komunitateare-kin elkarrizketan jarri behar dela diote,

Reggio Emilian etengabeko elkarrizketa,elkarlana eta negoziazioa dago familien,eskolaren, instituzioen, elkarteen etagainontzeko agenteen artean. Akordioaegina dute: “Haurren heziketa etaongizatea denon ardura da eta lehentasunosoa du”. Itun horren aurrean erabatekobatasuna du komunitate osoak.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 5

Eredu pedagogikoaren markoa ezarri ostean, bigarren urratsa egin duEusko Jaurlaritzak Heziberri 2020proiektuari dagokionez, urtebetekobidearen ostean, curriculum dekre-tuak aurkeztu dizkie hainbat eragile-ri. Cristina Uriarteren sailak urte buka-erarako onartu nahi du curriculumdekretua, datorren ikasturtean abianjartzeko.

Zirriborroak dekretuei “euskal di-mentsioa” eman nahi die, eta horrelaEuskal Herria kontzeptua edukietaneta ikasgaietan txertatzea proposa-tzen du, baina ez du LOMCE saihes-ten, Werten dekretuko hainbat atalhitzez hitz jasotzen baitira.

Ikastolen Elkarteak oharra kalera-tu zuen Uriartek zirriborroa ezagutuostean: «Hurrengo egunetan sakonaztertuko ditugu gaur aurkeztu dizki-

guten zirriborroak; alde batetik, Eus-ko Jaurlaritzak Hezkuntza Eragileeieskatu dizkigun ekarpenak egiteko,eta, bestetik, baloratzeko zirriborro-ek Marko Pedagogikoaren ildo nagu-siak, hots, konpetentzietan oinarritu-tako Euskal Curriculuma sustatu etagaratzen ote duten eta euskaraz ar-daztutako eleaniztasunaren aldekoapustua egiten ote duten, edo LOM-CEren baitan onartutako curriculumdekretuei jarraipena egiten dieten alaez», adierazi zuen. ELAk bestalde, «onartezina» iritzi zion prozesuan sin-dikatuei parte hartzeko aukerarik eman ez izana, eta edukian sarturik,“Werten hezkuntza erreformak ezar-tzen dituen eraso eta kontrol neurrieiaurre nola egingo dien inola ere ez ai-patzea” kritikatu zuen.

Trebiñuko eta Argantzungo Udalek gehiengo osoz egindako es-karia atzera bota zuten EspainiakoKongresuan PPk eta PSOEk, eta halaberaz, Trebiñu Burgosetik banandueta Araban integratzeko Eusko Lege-biltzarrak onartutako lege ekinaldiariatea itxi zioten. Trebiñuko eta Argan-tzungo herritarren ahotsari entzun-gor egin, eta probintzia mugak alda-tzeko ekinaldi legegilearen tramita-zioaren aurka egin zuten. Amaiurrek,EAJk eta CIUk lege proposamera tra-mitera onartzearen alde egin zutenMadrilgo gorteetan azaroaren 18an egin zen eztabaida osteko bozketan,eta abstenitu egin ziren IU eta UPD al-derdiak.

Egun horretan lehen aldiz iritsizen Trebiñu Araban integratzeko ez-baida Madrilgo gorteetara, eta bertanizan ziren herritar asko eta asko, etabaita Udalbiltzako eta Eusko Legebil-tzarreko ordezkaritza bat ere, EAJkoXabier Agirre, EH Bilduko Belen Arrondo eta PSE-EEko Txarli Prietokosatua, besteak beste. Guztiek “kon-derriko biztanleen nahia errespeta-tzea eta auzia behingoz konpontzea”eskatu zuten. Alta bada, ukatu eginzieten borondate hori Madrilen.

Trebiñuko biztanleen borondateari bizkarra eman diote Madrilen Arabaren parte izatea ukatuz

Heziberri 2020ko curriculum dekretuen zirriborroakaurkeztu dizkie Eusko Jaurlaritzak hainbat eragileri

6 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

hizpide izan da

hizpide izan da

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi• 7

LAB, ELA, EILAS, UGT eta CCOOk, hau da, Hezkuntzako mahaisektorialean ordezkaritza duten sin-dikatu guztiek kritikatu egin duteEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila-ren 275 lanpostuko LEP Lan EskaintzaPublikoa. Jaurlaritzak abendu hone-tan egin asmo du lehen lan eskaintza-ren deialdia, eta datorren urtarrileanbigarrena; 275 lanpostu publiko es-kainiko dira, Haur Hezkuntzako etaLehen Hezkuntzako ikastetxeetakoespezialitateetakoak.

Eusko Jaurlaritzak aitortu du lan-postu gehiago eskaini beharko lirate-keela berez dagoen beharrari eran-tzuteko, eta nahiago lukeela “muga-rik ez balitz”, alabaina adierazi du es-kain dezakeen kopuru handiena dela275eko hori, eta eskaintza egitea beraalbiste ona dela esan dute ordezka-

riek, “275 lagunek lan finkoa eskura-tzeko duten aukerak interpretaziopostiboa baino ezin du izan”. Lanpos-tu horien bitartez hezkuntza-sistema-ri egonkortasun handiagoa emangodiola nabarmendu du Cristina Uriar-teren sailak.

Haatik, sindikatuek kopuru hori“irrigarritzat” jo dute, eta adierazi ko-puru horrek irakaskuntzak dituen be-harrak eta hutsuneak ezin dituela be-te. ELAko Hezkuntza arloko ordezka-ri Xabier Irastortzak adierazi du LEPhonek jota utziko duela hezkuntza-sistema. “Behin-behinekotasuna %30 da, eta 4.500 lanpostu baino gehia-go egonkortu behar dira. LABen iritzi-ko, ostera, lan eskaintza hau “orain ar-te landutakoa baino eskasagoa da”.2009an adostutako 5.100 lanpostue-tatik 3.044 ez dira eskaini.

Sindikatu guztiek kritikatu dute Jaurlaritzaren Hezkuntza arloko 275 lanpostu publikoko eskaintza

Pasa den azaroaren 8an manifes-tazio jendetsua egin zuten Ziburun Ikastolak ez hunki lemapean. Era ho-rretan azken hilabeteetan Guy Pou-lou herriko auzapezak Kaskaroteneaikastolaren kontra egin dituen eraso-ak salatu dituzte. Poulouk auzitara eraman du uikastola, orain daudenlur eremuan segituz gero, egun ba-koitzeko isuna 100 eurtoik 400 eurora igotzeko mehatxua egin zuen. Mani-festariek, alabaina argi zabaldu dutemezua: Ziburun ikastola bat izanenda.

Ziburuko karrikak bete zituzten Kaskarotenea ikastolaren alde

Gasteizko alkate Javier Maroto etaPP bere alderdiak abiarazi duten kan-painaren aurrean orain arteko biziki-detza ereduaren aldeko ekinbideasortu da hirian: Gora Gasteiz izene-koa. Hiria norgehiagoka sozialetik atera, eta bazterketa eta arrazakeriaalde batera uztea ditu helburu hain-bat elkarte eta pertsona ezagun bil-tzen dituen taldeak. “Hiri solidario batbehar dugu, bere ingurunearekin ha-rremanean dagoen hiri plurala”, adie-razi dute eragileek taldearen aurkez-penean.

Hiri solidario eta anitz baten alde, Gora Gasteiz ekinbidea sortu dute

Azaroaren 1ean Arrasaten inauguratu eta Hernanitik igaro ostean, abenduaren 2tik12ra bitartean Donostiako bonberoen eraikin zaharrean (Eason) izango da ItsaspekoBihotzak Galtzagorri Elkartearen areto literario berria. Aitziber Alonsok, Mireia Del-gadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzendutako areto honek irakurtzeko zaletasu-na sustatzeaz gain, genero berdintasuna lantzea du helburu, euskarazko haur litera-tuta oinarri hartuta. Abenduan Donostian egon eta gero, 2015ean Araba, Bizkaia eta Gi-puzkoako hainbat herri bisitatuko ditu.

Galtzagorri Elkartearen areto berriak ibilbide pedagogiko-artistikoa proposatzendu. Saio gidatuak eskainiko dira 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Donostian bezala,herri edo hiri bakoitzean gutxienez 10 saio gidatu eskainiko dira, 25 haurrez osatuta-ko taldeentzat. Saioak goizez izango dira eta arratsaldez aretoa zabalik egongo da honen ibilbidea modu “askean” egin nahi duten helduentzat ere.

Itsaspeko Bihotzak aretoan egingo den ibilbide didaktikoa, itsaso batean kokatu-tako bost gunetan oinarrituko da. Gune bakoitzean lantzen den eduki ideologikoa, artearen bitartez egi bihurtuko da. Ilustrazio, artisau elementu eta liburuen bitartezlortu da helburu hau eta txoko bakoitzean, modu desberdinean egingo da edukiarenlanketa hori: ipuintxoak kontatuz, ikus-entzunezkoak ikusiz, abestitxoak kantatuz, jolasak eginez… Hala, besteak beste, Aitziber Alonsoren lanaz gain, Elena Odriozolaeta Eider Eibarren ilustrazio-lanak ere bilduko ditu Itsaspeko Bihotzak aretoak.

hizpide izango da

Itsaspeko Bihotzak, literatura areto berria sortu du

Galtzagorri Elkarteak

Urtarrilaren 13tik otsailaren 17ra“Bigarren Hizkuntzen ikaskuntzakulturarteko testuinguru inklusibo-an” izeneko formazio saioa egingo duUEUk Arkaitz Zarraga Azurmendik eta Mikel Etxaburu Osak gidatuta, Bil-boko Luis Briñas BHIn. Bertan gaita-sun komunikatiboaren alderdiak ezagutzeaz gain, testu-generoetan oinarritutako ikas prozesuen ezauga-rriak identifikatzeko trebakuntza ja-soko da, ulermen estrategiak landu-ko dira, hizkuntzazkoak ez diren ikasgaietan hizkuntzaren erabilera egokia bultzatzeko urratsak emangodira eta unitate didaktikoak egiteko irizpideak ezagutu ahalko dira.

Urtarrilean irakasleei zuzenduri-ko beste ikastaro bat ere hasiko duUEUk: “Nola erabili Moodle geletan,PBL edo problemetan oinarritutakometodologiekin”. Urtarrilaren 12tikmartxoaren 23ra egingo da, BilbokoLuis Briñas BHIn hau ere. Estibaliz Sáez de Cámara izango da irakaslea eta formazioaren helburu nagusia dairakasleak irakaskuntza-metodolo-gia aktiboen diseinu eta aplikazioantrebatzea, batik bat, Proiektuetan Oi-narritutako Ikaskuntza (PBL) izene-ko metodologian.

Bigarren hizkuntzen ikaskuntza eta Moodle-ren erabilera UEUren ikastaroetan

8 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

hizpide izango daBigarren Hezkuntzako irakasleekin gogoeta-saioirekia antolatu du Hik Hasik

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi• 9

Hezkidetza ikastaroa antolatu dute Gasteizen Urtxintxaketa Emagin Elkarteak

Bilbon eta Donostian ikastaro ba-na egin eta gero, Urtxintxa Eskolak eta Emagin Elkarteak Hezkidetza ikastaroa antolatu dute Gasteizen2015eko urtarriletik maiatzera.

Besteak beste, ondoko gaiak jo-rratuko dira ikastaroan: feminismoa-ren oinarriak, genero sistemak, hez-kidetza jarrera hezitzailean, sexuali-tatea, idarkeria sexista, hizkuntza etairudia, espazioak, parte-hartzea,emakumeak eta etorkinak, proiek-tuen planifikazioa eta kudeaketa ba-lioen ikuspegitik, elkarteekin bisitak

eta askoz gehiago.Formazio saioak Gasteizko

Amaia Zentroan egingo dira, astele-henero 17:00etatik 20:00etara, etabaita zenbait larunbatetan ere. Orota-ra 80 ordu teoriko eta 20 ordu prakti-ko izango dira eta 220 € ko kostua duikastaroak. Matrikulazio epea aben-duaren 19ra arte dago zabalik. Izenaematea www.urtxintxaeskola.org/ma tri kulazioa helbide-atarian,944320445 telefono zenbakian edo [email protected] helbi-dera idatziz egin daiteke.

Bigarren Hezkuntzan lanean aridiren profesionalen kezkak eta aurre-ra begira dituzten erronkak ezagutze-ko hausnarketa-saio irekia antolatudu Hik Hasik 2015eko urtarrilaren15ean, 18:00etan Donostian. DBHkoeta Batxilergoko hezkuntza-jardunakdituen ahulguneak eta indarguneaknahiz mehatxu eta aukerak identifi-katzea da xedea, baita irakasle horienbeharrak lehen eskutik ezagutzea ere. Izan ere, eskura dituen tresnak erabiliz —informazioa eta forma-zioa— beroien bidelagun izan nahidu Hik Hasik.

Bigarren Hezkuntzaren gaineanarduratuta dagoen edonor ongi-eto-rria izango da saiora. Aldez aurretik,baina, izena eman behar da [email protected] helbidera idatziz edota943 371 408 telefonora deituz.

“El Martinet” eskolarenaurkezpena Iruñean

Abenduaren 11n Nafarroako fil-motekan (Antonio Perez Goiena 3, Iruñea) Kataluniako Ripollet herriko“El Martinet” eskolako esperientziaaurkeztuko da, arratsaldeko 5etanhasita. 3tik hasi eta 12 urte arteko hez-kuntza-proiektu unitario eta berri-tzailea dute bertan.

G A I A

10 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

Reggio Emilia, hiria heziketaren gordailu

G

Komunitate oso baten esperimentupedagogikoa da Italiako ReggioEmiliako hezkuntza-eredua. Hangoeskoletako esperientziaz hitz egiteak hiriari buruz mintzatzeaesan nahi du. Komunitate horrekhaurtzaroan eta heziketan inbertituegin baitu, denbora eskainiz,baliabideak bideratuz eta ekarpenekonomikoak eginez. ReggioEmiliako esperientzia bizitzarenkontzeptu laiko baten gaineaneraiki dute, eta sinetsita daudehezkuntzari buruzko euren diskurtsoa ez dela pedagogikoasoilik, baita politiko eta etikoa ere. Esperientzia horren guztiaren berrieman zieten Maddalena Tedeschipedagogoak eta Chiara Spaggiarihezitzaileak Euskal Herriko hezkuntza alorreko 880 profesionali, azaroaren 14anBilbon eta 15ean Donostian, HikHasik antolatutako jardunaldietan.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 11

Heziketa politika ere bada. Premi-sa horretatik abiatuta, Reggio Emiliakohaur-eskoletako teoria eta praktikapedagogikoa azaltzeaz gain, heziketa-ren gainean duten ikuspegi politiko eta etikoaren berri ere eman zutenMaddalena Tedeschi pedagogoak etaChiara Spaggiari hezitzaileak Hik Ha-sik antolatutako jardunaldietan. Izanere, Reggio Emiliakoa ez da eredu itxiaeta ez du metodo zehatzik, baizik etaenfoke ireki bat da, etengabe egoki-tzen eta aldatzen ari den esperientziabat. Horren atzean, ordea, heziketarieta haurtzaroari berebiziko garrantziaematen dion filosofia orokorrago batdago. Hiri batean haurren kultura erdi-gunean ezartzeak politika bat jostenjoatea esan nahi baitu, gertuko gestio-an oinarritzea, komunitatearen inpli-kazioa bilatzea, eta hiriko agente ez-berdinen —eskola, familia, udala, kul-tur elkarteak…— arteko elkarlana bi-deratzea. “Reggio Emilia ahalegin han-dia ari da egiten jendearen eta biztanle-riaren aldaketak ulertzeko, eta beraz,familiek dituzten beharrez eta eskubi-deez ere kontziente izateko eta premiahoriek asetzeko”. Hortaz, azaroaren14an Bilboko Bizkaia Aretoan eta 15e-an Donostiako Kursaal Jauregian el-kartu ziren 880 hezitzailek ez zuten, akaso, egun batetik bestera euren jar-dunean txertatzeko moduko formula-rik ezagutuko, bai ordea, orain artekoikuspegia osatzen lagun diezaieketen

zenbait zertzelada jaso. Komunitate oso baten esperimen-

tu pedagogiko bezala deskribatzendute Reggio Emiliako eredua Tedes-chik eta Spaggiarik. Haien esanetan,Reggio Emiliako esperientziari buruzhitz egiteak hiriari buruz mintzatzea esan nahi du, eta ez soilik eskolarengainean jardutea. Komunitate horrekhaurtzaroan eta haur-eskoletan inber-titu egin du, denbora eskainiz, baliabi-deak bideratuz eta ekarpen ekonomi-koak eginez. Baina ez hori bakarrik,gogoeta sakona egin du heziketak per-tsonen eta gizartearen ongizatean izandezakeen eraginaz, eta pixkanakahaurrak, familiak eta profesionalak er-digunean jartzen dituen hezkuntza-politika zabal bat saretuz doa.

Zer-nolako balioa du heziketak? Eta ikerketak? Eta jakintzak? Etengabegaldera horien inguruan hausnartzenari den komunitate bat izan behar dagogoan Reggio Emiliaz hitz egitean. 50urte baino gehiagoko esperientzia du-te bertako haur-eskolek. Tradizio ko-munistako herrian, industrializazio ga-rai betean, emakumeen borrokarenondotik, sortu ziren lehen haur-esko-lak. Uneotan 0-3 urte arteko umeen-tzako hamabi eskola dituzte udalakzuzenean kudeatuta, eta beste hama-bi, berriz, kooperatiben bitartez koor-dinatuta. 3-6 urte arteko umeei dago-kienez, 21 eskola daude zuzenean udalak kudeatuta; 21 eskola katoliko;

12 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

Reggio Emilia

eta hamar, berriz, estatuaren esku dau-de. Baina, datu horiez harago, beti hi-rian argi eduki da, zerbitzuaren izaeraera batekoa edo bestekoa izanda ere,udalak hezkuntzaren ardura bere gainhartu behar duela, izaera publikoa eman behar zaiola hezkuntzari eta aterki antzeko bat eratu behar dela zer-bitzu horiei guztiei abaro emateko egi-tura bateratu batean.

Zein oinarri du, ordea, Reggio Emi-liako esperientziak? Ez da metodo bat,eta horixe da bere zutabe garrantzi-tsuetariko bat. Izan ere, Tedeschik azaldu bezala, “metodo” hitzak hezi-keta-jarduera bati egiten dio erreferen-tzia, eta soil-soilik pentsamendu peda-gogiko jakin bat edota erreferentziaz-ko autore bat izaten du kontuan. Ho-rrexegatik, nahiago dute “enfoke” edo“esperientzia” hitzak erabiltzea ReggioEmiliaz aritzean, euren jarduera zer-bait dinamikoa eta irekia dela uste bai-tute, etengabe eraikitzen ari diren es-perientzia bat. “Guk ere erreferentziabat, figura garrantzitsu bat badaukagu:Loriz Malaguzzi irakaslea, hain zuzen,berak sortu baitzituen pentsamenduhonen oinarriak. Baina Malaguzzik ere jakin zuen autore desberdinei be-giratzen eta haien pentsamendu, ideia,kontzeptu eta erreferentziak hartzeneta hezkuntza-praktika etengabe eral-da daitekeen zerbait bezala ulertzen”.

Malaguzzik egin bezalatsu, gaur egun ere, Reggio Emiliako komunita-teko kideak heziketaren interpretazioeguneratua egiten saiatzen dira, hez-kuntza modu ireki eta zabalean uler-tzen. Irekitasun hori bizitzaren gaine-ko kontzeptu laikoarekin lotzen du zu-zenean Tedeschik: “Gure enfokearenirekitasuna garrantzitsua da, eta ho-rrek lotura zuzena du ondoko ideiare-

kin: Reggioko esperientzia bizitzarenkontzeptu laiko baten gainean dago eraikia. Ez du bilatzen ortodoxiarik edota pentsamolde jakin bat soilik ja-rraitzeak ekar dezakeen itxitasun edomugarik. Eta aldiz, saiatzen da egiturahori beti irekita mantentzen, beharrez-koa denean aldatzeko, eraldatzeko etaeguneratzeko”. Horrelako pentsa-mendu ireki eta laiko bat abian jartze-ko, ordea, beste baldintza bat ere osogarrantzitsua dela dio: jakin-mina bul-tzatzea, hain juxtu, hau da, haurreknahiz helduek ulertzeko eta jakitekoduten gogoa nahiz elkarrizketarakoasustatzea.

Mugak gainditzeko borondateaReggio Emiliako esperientziaren

beste zutabe garrantzitsuenetariko batmugak gainditzeko hiritarrek dutenborondatea da. Desioaren bitartez, edota utopiaren bidez, etorkizuna zereta nolakoa izan daitekeen imajina-tzen ahalegintzen dira, diziplinartekobegirada erabiliz. Hori azaltzeko Ken-neth Gergen pedagogo eta soziologoestatubatuarraren teoria ekarri zuengogora Tedeschik: “Norbere eta beste-

aren arteko elkarrizketa behar da hiru-garren nortasun bat sortzeko. Alegia,nik neure pentsamenduak ditut, zukzure pentsamenduak dituzu, baina gu-re eztabaidaren amaieran, gure nego-ziazioaren bukaeran, gure pentsa-menduak ezinbestez lekuz aldatukodira eta hirugarren aukera bat topatu ahal izan dugu”. Hizlariaren aburuz,Gergenen teoria horrek zerikusi zuze-na du aurrez aipatutako enfokearen irekitasunarekin. Sinetsita daude eu-ren heziketari buruzko euren diskur-tsoa politikoa ere badela. Eta zentzuhorretan aldaketa ekonomikoak, zien-tifikoak, artistikoak eta gizakiaren ar-teko harremanen aldaketak izan behardituztela kontuan. Beraz, diskurtsopolitiko hori gizakiaren alderdi antro-pologikoarekin ere topatzen da, eta ikuspegi irekia dutenez, prest daudealdaketa antropologiko horiek dakar-tzaten erronka berriei aurre egiteko.

Reggio Emiliako esperientziaren bizutabe garrantzitsuenek —enfokea-ren irekitasuna eta mugak gainditzekoborondatea— sostengatzen dute ber-tako hezkuntza-politikaren xedea:haurtzaroa ikusgarri bilakatzen saia-

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 13

G A I A Hiria hezkuntzaren gordailu

tzea, umeen eskubideak defendatzeaeta haurraren gaitasunak sustatzea.Testuinguru horretan, zer nolako rolajokatzen dute Reggio Emiliako haur-eskolek? Euren esperientzia hezitzai-lea kokatzen eta esperientzia horrengaineko pentsamendua lantzen saia-tzen dira Reggioko haur-eskoletakolangileak galdera epistemologiko ho-rri erantzunez. “Ikusi behar dugu ea es-kola kultura transmititzera mugatzenden edota kultura eta demokrazia par-te-hartzailea eraikitzeko leku bat ere izan daitekeen”. Hortaz, erronka izu-garria dutela uste dute Tedeschik eta Spaggiarik: eskola beti dinamika etajarduera berberak eskaintzen dituengune gisa ikusi ordez, izaki pentsalaribatek bezala funtzionatzen duen espa-zio moduan ikusten ahalegintzen dira,esperimentatuz, arriskatuz eta egune-ro berrikuntzak txertatuz.

Eguneroko praktikari ematen dio-ten garrantziaren ondorioz, ez dute us-te heziketa-eredu ofizialek edota uni-bertsitateek gero eskoletan esperi-mentatzeko teoriak egin ditzaketenik,baizik eta alderantziz. “Beharbada an-bizio handiz”, Reggio Emilian pentsa-tzen dute praktikatik ateratzen dela te-oria. Edo behintzat praktika eta teoriaelkarrekin estuki loturik egon behardutela. Eta subjektu biak, hau da, esko-lak eta unibertsitatea maila berekotzatjotzen dituzte. “Howard Gardnerren ideia bat erabiliz, esango nuke, ReggioEmilian benetako unibertsitatea haur-eskolen gainean hazten ari den eskoladela”, argitzen du Tedeschik, eta era-kunde desberdinen arteko elkarrizke-ta eta sinergia aldarrikatzen du; beti ere, dokumentazioan, hau da, egune-roko praktikako ebidentzietan oinarri-tuko dena eta argudiatzeko aukera Gianni Rodari 0-3 haur eskolaren kanpoko aldea.

emango duena.Eskola leku publiko gisa hautema-

ten dute Reggio Emilian, topaguneada, eztabaidarako eta elkarrizketarakoespazioa, haur eta hezitzaileek (langileguztiak hartzen dira hezitzailetzat bai-ta garbitzaile edota sukaldariak ere) fa-miliekin, auzotarrekin edota komuni-tate osoarekin batera parte hartzen du-ten tokia. Hortaz, haur-eskolen espe-rientzian ere hasieratik elkarrizketaribidea egiten saiatu dira, komunitatekokide guztien arteko komunikazioari ateak irekitzen. Argi baitute eskola ezin dela ulertu jakintza eraikitzeko etapentsamendua lantzeko eremu bat be-zala, baldin eta ez badago elkarrizke-tan oinarritua. Jakintza hori komunita-tearekin elkarrizketan jarri behar delagaineratzen dute, alegia, eskolak etakomunitateak oso lotura dinamikoaketa etengabeak aurkitu behar dituztelaelkarrekin hazi ahal izateko.

Komunitate osoaren parte-hartze-

aren eta elkarrizketaren bidez, eskolaelikatu egiten da eta etengabe eralda-tuz eta eraikiz doa. Topaketa filosofikoedota teorikoak egin ohi dituzte, bainabaita bestelakoak ere. Familiak esko-lara joaten dira laguntzera: adibidez,eskolarako behar diren mahai edobestelako altzariak egitera edo kon-pontzera, sukaldean aritzera, materia-la prestatzera… azken batean, era ba-teko edo besteko ardurak hartzen di-tuzte komunitatearen barruan. “Ardu-raren kontua oso garrantzitsua da gu-retzat. Izan ere, gure esperientziarenoinarri filosofikoetariko bat da. Fami-lien eta publikoa den horren artekolankidetza nola bultzatu gogoeta egi-ten dugu etengabe. Familiek euren errentaren arabera kuota bat ordain-tzen dute, baina horrez gain, aukeradaukate lanaren bitartez, praktikak eginez edota tailer eta hitzaldietan par-te hartuz eskolako partaide izateko, eta bide batez, loturak sendotzeko”.

Reggio Emilia

14 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

Ezagutzaren autoeraikuntza eta harremanak, oinarri

Reggio Emiliako haur-eskolek: hau-rrek besteekin harremanak izatekoduten premian, hau da, haurraren so-zializazio nahian. Lehenik eta behin,helduaren beharra duela uste dute,haurrak alboan behar duela beraz ar-duratuko den heldua. Baina haurrareneta helduaren arteko harreman horre-tan bada oso kontuan izan beharrekogako bat Tedeschiren irudiko: “Hel-duak haurrari hazten jarraitzeko go-goa izan dezan espazioa zabalik uztendio ala heldua bera bilakatzen da mun-du bakar haur horrentzat?”. Auzi ho-rren inguruan teoria bat baino gehiagodauden arren, Reggio Emilian errefe-rentziazko helduaz hitz egin baino

nahigo dute erreferentziazko testuin-guruaz hitz egitea, haurrarentzat abe-gitsua, atsegina eta segurua izango deneremu bati buruz, hain juxtu. Ereduhorren arabera, heldua testuinguruhorretako parte izango da, baina erre-ferentziazko testuingurua helduek ezezik, haur-eskolako beste umeek, es-pazioak, objektuek, usainek, kolore-ek, materialek… ere osatuko dute. Ma-laguzziren esanak gogora ekarriz Te-deschik dioen moduan, helduak ume-arekin duen harremanaren oinarriahaurrari aurrera egiteko gogoa pizteaizan behar da, eta ez umeari mundura-ko ateak ixtea. “Bestearekiko topake-tan funtsezkoa da gure pasioari lekua

Zer da umea eta nola osatzen da ja-kintza? Hirian hezkuntzari ematenzaion garrantzitik eskola barruko jar-duerara salto eginez, galdera horreninguruko hausnarketan oinarritzendute Reggio Emiliako haur-eskolekeuren egunerokoa. Brunerren teorieijarraiki, galdera horri ematen zaien erantzunek eragin politiko eta sozialaizan dezakete. Izan ere, hark zioen be-zala, pertsonek jakintza modu soziale-an autoeraikitzen dutela sinetsiz gero,horrek eragin zuzena du eskola haute-mateko moduan. “Guk urte askoan ez-tabaidatu dugu gure ereduaren ingu-ruan. Guk, hasteko, argi dugu umea izugarrizko gaitasunekin, sekulakopotentzialitatearekin jaiotzen dela.100 hizkuntzen teoriak dioen bezala,nahi adina hizkuntza ikasteko ahalme-narekin jaiotzen delako”. Haurra be-rezko gaitasunak dituen pertsona be-zala hautemateaz gainera, Brunerrenteoriaren arabera, haurrak berak erai-kitzen du ezagutza eta jakintza, baldin-tza egokiak eskaintzen bazaizkio. Umeari buruzko irudi horrek iraultzabat eragin du Tedeschiren esanetan,bai heziketa ulertzeko moduari dago-kionez eta baita hezitzailearen eta es-kolaren paperari dagokionez ere.

Haurrak berez izugarrizko gaitasu-nak dituela eta jakintza autoeraikitzenduela kontuan hartzeaz gain, Brune-rrek zioen moduan, giza izatearen bes-te alderdi batean ere jartzen dute arreta

G A I A

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 15

Hiria hezkuntzaren gordailu

emate, baina besteari espazioak irekitautziz. Erreferentziazko testuinguruanheldua testuinguruaren parte egitenda. Heldua testuinguruan dago, espa-zio horretan ez dagoenean ere, hau da,helduak egoera batzuk sortzen ditu etaespazio horiek eta testuinguru horiekmantendu egiten dira helduak espa-zioa uzten duenean ere”. Hortaz, hau-rrak erreferentziazko testuingurukoelementu guztiekin harremanean etaelkarreraginean egongo dira eta hori ere euren jakintzaren autoeraikuntza-rako gako garrantzitsua izango da.

Bi oinarri horiek kontuan izanik —haurrak berezko gaitasunak dituelakojakintza autoerakitzen duela eta beste-ekin harremanetan egotea bilatzenduela— eraikitzen dute Reggio Emi-lian eguneroko jarduna. Talde-lana eta kalitatezko arreta indibidualizatuauztartzen saiatzen dira. Horretarakoaskatasuna da euren jardunaren giltza-rrietako bat. Erreferentziazko testuin-gurua egoki landua eta osatua badago,haurrak gai izango dira bakarrik aritze-

ko eta euren ezagutza eraikiz joateko.Horrexegatik, Reggio Emiliako esko-letan jakintza ez dute gaika banatzen eta ez dute ordutegirik, ezta liburu ma-gistralik ere. Ez daukate banakako ma-hairik, ez oholtza eta arbel estatikorik.Horren ordez, talde handitan, txikitan

nahiz indibidualki lan egiteko tokiakdituzte, txokoak eta tailerrak: eroske-ta-gunea, mozorroak eta antzokia, ar-te-tailerra, sukaldea, baratza… Hau-rrei nahi eran batetik bestera joaten utziz jarrera aktiboa eta arduratsua sus-tatzen saiatzen dira, eta haurrek eurenerabakiak hartzeko gaitasuna lantzendute. Jantokiaren adibidea jartzen duTedeschik: haurrak lauzpabosnaka esertzen dira mahaietan, eurek jarri etajasotzen dute mahaia; janaria ere eurekaukeratzen dute eta nahi dutenetiknahi adina hartzen dute.

Espazioei sekulako garrantzia ematen diete Reggio Emiliako haur-es-koletan haurrek jakintza modu sozia-lean autoeraiki dezaten. Spaggiarik es-plikatutako moduan, espazioak osopentsatuta daude umeen arteko nahizume eta helduen arteko harremanaksustatzeko. Eremu ireki eta zabalak le-henesten dituzte, estetikoki atseginak,erakargarriak eta abegikorrak. Horrenadibide da bertako eskola guztietan

Reggio Children nazioarteko gunea goran, eta Reggio Emilia hiriaren erdialdeko plaza bat behean.

Reggio Emilia

16 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

egon ohi den plaza: topagune publi-koa da, adin guztietako haurrak elkar-tzen diren tokia, elkarrekin nahiz gura-so, irakasle eta auzotarrekin harrema-netan egoten diren lekua: “Hiriko en-parantzen funtzio berbera betetzendu. Jendea elkartzen da bertan, ideiakpartekatzen dira, eztabaidak gertatzendira eta pertsona ezberdinen arteko to-paketatik jakintza eta ezagutza berriaksortzen dira”. Kanpoko espazioek erefuntzio esanguratsua jokatzen duteReggio Emiliako haurren heziketan,nola eskolako patioak, hala hirikonahiz bestelako inguruneek. Haurrak,batetik, naturarekin kontaktuan dau-de —zuhaitzak, belazeak, adarrak, lu-rra, ura, landareak, barazkiak, frui-tuak…—, eta bestetik, auzoko nahizhiriko gune ezberdinak ezagutzen di-tuzte eta beroietan parte hartzen dute.

Gardentasuna da espazioa egitura-tzean kontuan izaten duten beste ezaugarri bat. Reggio Emiliako haur-eskolako hormak gardenak dira eta edonork murruen beste aldean egitenari direna ikus dezake. “Haurrek beste-ak ikusiz asko ikasten dute, baina ezhori bakarrik, ikusten duten horretatikabiatuz ideia berriak sortzeko ere baliodu gardentasun horrek”. Gainera, hau-rrak toki batetik bestera libreki mugi-tzen direnez, paretaren beste aldeangertatzen ari dena ikusteak, zer egin edota nora jo erabakitzen lagun die-zaiekete.

Helduak espazio horren egitura-ketan esku-hartzen du. Bere zereginahaurrari bideak irekitzea da, hala hau-rra inguruaz haratagoko mundu bate-ra igaro ahalko baita eta datuaz hara-goko errealitateak irudikatu ahalkobaititu. Horretarako, argi-itzalekin,proiekzio desberdinekin, horizontalkinahiz bertikalki jarritako ispiluekin,teknologia berriek eskaintzen dituz-

kiak baditu. Baliabideak taxuz aukera-tu eta erabiltzen asmatzean dago hezi-tzailearen zeregina”.

Lehen Hezkuntzara jauziaHeziketan aukera politiko eta eti-

koak egiteaz gainera, aurrera egingobada arriskuak ere hartu egin behar di-rela argi dute Reggio Emilian. Eta arris-katu egin dira: orain dela sei urte urratsgarrantzitsu bat egin zuten eta LehenHezkuntzan ere (6-11) orain arte 0-6 zi-kloan erabiltzen zuten pedagogia ber-berarekin hasi dira lanean: talde-lanaeta umeak bere kabuz jakintza eraiki-tzeko duen gaitasuna oinarri hartuta egituratzen dute ikaskuntza, ikasgai-rik eta ordutegirik gabe, gela itxirik etapupitrerik gabe, ezagutzarako proze-sua modu holistikoan bideratuz. “Bil-gunea, negoziazioa, elkarrizketa, ha-rremanak, ideiak sortzea… hori guztiagarrantzitsua da, baina beste zerbait ere erantsi geniezaioke horri; pentsa-mendu ekologiko edo sistemiko batsortzea, Reggio Emiliatik haratago do-ana. Baina zein zentzutan sistemikoa?Harremanak harmonizatzen dituela-ko eta parteen arteko erlazioei balioaematen dielako eta dena barne har-tzen duelako: haurrak, heldua, balia-bideak, eskola, hiria…”.

ten aukerekin… jokatzen dute. “Gureegitekoa da haurrari bere ikuspegia za-baltzea eta beste errealitate batzuk imajina ditzan bitartekoak eskaintzea.Nola zabaldu dezakegu haurrek mo-mentu batean bizi duten esperientzia?Nola eman diezaiokegu jarraikortasu-na haurra bere baitan eraikitzen hasiden historia horri? Galdera horiek une-oro presente izan behar ditugu, eta umeei prozesu horretan lagundu”. Es-kolaren egitura arkitektonikoak berakere horretan asko laguntzen du. Izan ere, espazio itxi eta irekiak dituzte, es-kailerak, aldapak, solairu desberdi-nak… errealitate berberari hainbat to-kitatik —goitik, behetik, albo bate-tik— begiratzeko guneak eskaintzendizkie eskolak eta horrek ikuspegia za-baltzeko aukera emate die.

Aurrez prestatutako espazio eta gi-ro horretan, haurrek egunero espe-rientzia eta bizipen desberdinak izatendituzte. Euren kabuz jardunaz, bizipenhorietatik ikasten dute. Ikaskuntza be-netakoa izan dadin, norberak esperi-mentatu behar duela uste baitute Re -ggio Emilian, norberaren gorputzetik eta emozioetatik pasa behar dela teo-riak dioena benetan jakintza bilaka da-din. “Haurra bere jakintza eraikiz doa,baldin eta horretarako bitarteko ego-

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 17

“Bizitzako graziak dastatzeko bideakjorratzen irakastea eta errealitatearinortasunez eta ausardiaz heltzeko balioaklantzea da heziketaren egitekoa”

Jesus Mari Mujika, Etikako eta Filosofiako irakaslea

jesus mari mujika

E L K A R R I Z K E TA

18 • hik hasi • 193.zenbakia. 2014ko abendua

Mundua, nahitaez, paradigma berribaten beharrean dagoen honetan,bizitza eta bizitzeko era ulertzekozereginean hezkuntzak betetzen duenfuntzioa giltzarria izan daitekeela dioJesus Mari Mujikak (Aizarna, 1946).Deustuko Unibertsitatean eta SantoTomas Lizeoan Etikako etaFilosofiako irakasle gisa ia 40 urtezizandako esperientziatik mintzo da.Argi du eskolaren zeregina zein den:belaunaldi berriak mundu hobebaterako heztea; baina zentzu utopikopixka bat izan gabe ez daitekeelahorrelakorik egin azpimarratzen du,"zentzu utopikoa diodanean, ez naizutopia itxi horiez ari, baizik etagaurko mundua alda daitekeela etagizarte hobe bat posible delasinesteaz". Horrexegatik, uste dueskolak haurra edo gaztea ez duelabideratu behar egungo gizartekoegituretara molda dadin, gizarte horihobea egiteko nahi izan dezan baizik.

Ia 40 urtez Etikako eta Filosofiakoirakasle izan zara. Zer-nolakoesperientzia izan da?

Nire kasuan zorte izugarria izan dairakasle izatea. Nik ez dut sekula sufri-tu, eta asko disfrutatu dut. Ahaleginduere egin naiz, baina gazteak nirekin izugarri ondo portatu dira. Orain, erretiroa hartuta, aitortu beharra dau-kat falta sumatzen dudala.

Dagoeneko erretiroa hartuta eta atzerabegira jarrita, euskal hezkuntzaren zer-nolako erradiografia egingo zenuke?

Euskal Herriko esperientziaren ikuspuntutik, nik esango nuke esko-lak ikasleek uste dutena baino garran-tzi handiagoa duela beraien hezike-tan, baita irakasleek beraiek uste du-tena baino handiagoa ere. Badakit orain LOMCE ezarri dela, baliabideakmurrizten eta irakasleak gutxitzen aridirela… Eta badakit, diru gutxiago jar-tzen denez, horrek zer ondorio izatendituen ere: curriculumeko eskolak le-hen bezalaxe emango dira, baina, ge-ro, desagertzen joango dira horrez aparte hezkuntza-mailan egin daitez-keen gauzetarako zeuden baliabideberezi horiek. Hori horrela izanik ere,nik ez dut eskola horren gaizki ikus-ten. Hasteko, iruditzen zait hemengoeskola nahiko hurbil dagoela herria-rengandik. Frankismoaren garaian,eta ondoren, gurasoen indarrez ikas-tolak sortzeak asko lagundu zuen ho-rretan. Nik uste dut, gainera, oroko-rrean eskola ondo ikusita dagoela. Eta garrantzitsua da hori ere.

Ahulguneak ere baditu eskolak:nik oraindik ere gizarte mota honen esanetara jarriegia ikusten dut. Kri-sian dagoen gure gizarte honetan kri-sia nagusiki ekonomikoa dela irudi-tzen zaigunez, gero eta beldur han-diagoa diogu etorkizunari, eta hez-kuntzaren xede bakar lanbide edoenplegu bat lortzeko ondo prestatzeabihurtu da pixkana. Horrek distor-tsioa eragin du eskolaren ikuspegian,hezkuntza manipulatuz. Gizarte ba-tean beldurra nagusitzen denean —eta gure gizarte honetan izugarrizkobeldurra dago orain—, ez dira baliogarrantzitsuenak garatzen, kontra-koa baizik; eta errealitate hori errazbalia dezake egungo gizarte merkan-tilizatuak. Merkatuak agintzen badu,merkatuak berak erabaki dezake es-kolak sare merkantilista hori indar-tzen lagunduko duen jendea presta-tzea izan behar duela helburu. Arris-ku hori badaukagu, eta, gainera, iru-ditzen zait datozen urteetan ez delagutxituko. Izan ere, guk oraindik ezdugu onartu nahi, baina garbi samareduki behar genuke ez garela itzulikohemen pasatu ditugun krisi aurreko15-20 urte horietara, dirua erraz egineta gero eta gehiago izango genuelapentsatzen genuen garaietara.

Ahuleziak aipatu ditut, baina au-kerak ere ikusten dizkiot eskolari. Iru-ditzen zait, lehen baino (orain 20-30urte baino) baliabide gehiago ditugu-la gaur eskolan; besterik da azken 3-4urtean behera egin dugula eta gehia-go egin dezakegula, zoritxarrez. He-ziketaren garrantziaz ere —hezkun-tzaz ari naiz, ez lanerako prestakun-tzaz edo instrukzioaz— lehen bainokontzientzia handiagoa dagoela ustedut, eta bereziki iruditzen zait gero etagarbiago dakigula bai irakasleok etabaita gurasoek ere heziketa horri txikitatik hasita egin behar diogula lekua.

Entzun izan dizugu heziketarengarrantziaz ezin daitekeela hitz egin

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 19

20 • hik hasi • 193.zenbakia. 2014ko abendua

jesus marimujika

E

“Gizarte hobe bategin daitekeen

esperantza gutxidaukagu. Eta esperantzahori izan gabe, ezin egindaiteke eskolan heziketa

itxurazkorik

gizarte hobe baten esperantzarikezean.

Nire ustez, gaur egun irakasleokdugun zailtasunik nagusia esperan-tza falta da. Gizarte hobe bat egin dai-tekeen esperantza gutxi daukagu. Etaesperantza hori izan gabe, ezin egindaiteke eskolan heziketa itxurazko-rik. Mundu hobe baterantz egingodugun esperantza gutxi daukagu, etagizakiarengan ere gutxi sinesten du-gu. Askoz errazagoa zaigu gizakiarenalderdi negargarriez konturatzea;baina gizakiak alderdi onak ere badi-tu. Uste dugu ustelkeria, engainua,gezurra… guztiz normalak direlagaurko gizartean. Baina kontuz! Mun-du honetan ustelkeria ikaragarri da-goen arren, laguntzera dedikatzenden jendea ere izugarri dago. Berdin-berdin, haurrek badute norgehiago-karako joera, baina baita enpatiara-koa ere.

Heziketaren norabideari dago-kionez, sarri irakasle asko nahastutasentitzen garela iruditzen zait, eta au-sardia apur bat falta zaigula. “Zer baliotransmititu behar zaizkie haurrei? Etanik, horretarako, zer segurantzia dau-kat?” galdetu ohi dugu sarri. Nik ustedut balio batzuekiko segurtasuna eduki behar genukeela eta horien be-rri eman behar geniekeela haurrei.Balio batzuk lantzea funtsezkoa da,mundu honek etorkizunik izango badu.

Eskolan ezinbestean transmititubeharreko balioren baten adibiderik jardezakezu?

Austeritatea, hortxe adibide bat.Nik, inolako zalantzarik gabe, esko-lan eta etxean landu beharreko balioadela uste dut. Gutxiagorekin hobetobizitzen ikasi beharra daukagu, ezin-bestean, —ez naiz miseriaz ari, nos-ki—. Eta hori haur eta gazteei esan egin behar diegu. Bestela, mundu ho-nek ez dauka etorkizunik. Eta munduhonetan justiziak ez du lekurik izan-go. Baina, zer gertatzen da? Gure hau-

rrek eskolan zortzi-hamar urte pasaditzaketela austeritatea hitza entzuneta irakurri ere egin gabe. Zer esannahi duen ere jakin gabe. Zergatik?Bada, guk hitz eta kontzeptu horiek erabili ere ez ditugulako egiten. Hau-rrek horrelako kontzeptuen berri izan behar dute.

Zein da eskolaren funtzioa etabetebeharra gaurko gizartean?

Mundua, nahitaez, paradigma be-rri baten beharrean dago. Bizitzeko era eta bizitza ulertzeko era aldatu be-harra dauzkagu mundu osoan, etahori oso zaila da. Baina nola egin dai-teke bidea? Hezkuntzan lan eginez.Badakit orain eskolaren gain bota-tzen dela zama guztia, eta eskolak egin dezakeena egin dezakeela; bai-na garbi eduki behar du eskolak berezeregina: eskolaren funtzioa belau-naldi berriak mundu hobe baterakohezten saiatzea da. Zergatik da horibeharrezkoa? Arrazoi ekonomikoak,sozialak eta ekologikoak daude —mundu mailako justiziari begiratubesterik ez dago—; baina, batez ere,arrazoi filosofikoak daude, eta nikhoriek azpimarratu nahi ditut: gaurkomunduan, indibiduazioa, hau da,norbera izatea, gero eta zailagoa da.Bakoitzak NOR izan behar du. Pertso-nek NOR izateko eskubidea dute, etahaurrei lagundu egin behar zaie NORizatera irits daitezen, hots, bakoitzanorbera izan dadin. Hori, gaurko gi-zartean, oso zaila da. Izan ere, gaur egun daukagun informazio-erasobeldurgarri horrekin eta komunika-

“Austeritatea,inolako zalantzarik gabe,eskolan eta etxean landu

beharreko balioa delauste dut. Gutxiagorekin

hobeto bizitzen ikasibeharra daukagu,

ezinbestean

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 21

bideek duten eraginarekin, masifika-ziorako joera izugarria dugu. Horre-gatik, eskolak ahalegin berezia eginbehar du haur bakoitzak norbera iza-tea lor dezan. Beraz, eskolaren egite-koa izugarri garrantzitsua da. Bainazentzu utopiko pixka bat izan gabe ezdaitekeela horrelakorik egin azpima-rratu behar da.

Zertaz ari zara hezkuntzanbeharrezkoa den zentzu utopikoaaipatzean?

Zentzu utopikoa diodanean, eznaiz utopia itxi horiez ari, baizik etagaurko mundua alda daitekeela etagizarte hobe bat posible dela sineste-az. Nik badakit mundu perfekturik ezdela posible, baina gauzak hobetudaitezke, eta zenbait alorretan hobe-tu ere egin dira. Adibidez, nik badakitgizonen eta emakumeen arteko ber-dintasunik ez dagoela oraindik, bainagaurko Euskal Herrian jaio edota orain dela bi belaunaldi jaio, izuga-rrizko aldea dago. Nola lortu da hori?Bada, batzuek gogotik lan eginez.Hortaz, egiten den lanaren fruituaksegituan ikusten ez badira ere, aurre-ra egin behar dugu. Horregatik diotzentzu utopiko eta ilusio pixka bat izan gabe, eta bokazio apur bat izangabe, eskolan ez daitekeela hezitzaileizan.

Gizarte hobe bat egiteko, beraz, eskolafuntsezkoa da, zure ustez.

Modernitateak eskola gizartearenzerbitzura gehiago jarri du pertsona-ren zerbitzura baino. Hori, hein bate-an, ulertzekoa da, eta gaur egun erehori gertatzen da. Batez ere 12-13 ur-tetik aurrera, kezka nagusia zera da:gizarte honen egungo egiturara nolaegokitzen naizen edota nola presta-tzen naizen, gizarte honetan sarrera egokia izan dezadan, nire lekua egindezadan. Ezinbestekoa da ikuspegihori gainditzea. Izan ere, gizarterakoprestatzea ona den arren, garrantzi-tsuena nortasuna izango duten ikas-

leak heztea da, gizarte hobea egiteahelburu izango duten ikasleak hez-tea. Horrexegatik hitz egin behar dabalioez eta eskolan horiek lantzeakduen garrantziaz.

Eskolak haurra edo gaztea ez dubideratu behar nagusiki egungo gi-zartearen egituretara molda dadin, gizarteratutakoan gizarte hori hobea egiteko nahia izan dezan baizik. Horrek ez du esan nahi lanerako ahal-men gutxiago izango duenik; aitzitik,gaitasunak lan-merkatuaren alorreraez ezik, beste arlo askotara ere bidera-tuko ditu.

Gaur egun dagoen langabezia-tasakontuan hartuta, normala ere badagazteek, gurasoek zein irakasleek

indarrak enplegurako prestatzerabideratzea.

Sinetsita gaude eskolak prestatubehar zaituela gizarte honetan enple-gu egoki bat izan dezazun eta horre-kin zure bizimodua irabaz dezazun.Baina, uste horren atzean, bada tran-pa bat: pentsatzen dugu pertsonoi na-gusiki nortasuna gure lanbideak ematen digula. Bizibidea lanbideakematen digu, hori hala da; baina, gauregun, nortasuna eta zoriona ere lanbi-deak emango dizkigula pentsatzeafaltsua da. Eta gaurko errealitateari erreparatuta, gero eta zailago izangoda hori. Nik enpleguan gustura egote-ak duen garrantzia ez dut ukatu nahi,baina gizakia ez du enpleguak baka-rrik egiten, eta, gainera, badirudi gero

22 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

jesus marimujika

Eeta gu-txiago izango dela horrela. Hori azal-du egin behar diegu haur eta gazteei.

Horrexegatik, hezkuntzak ez dusoilik enplegura bideratuta egon behar. Horrek ez luke zentzurik. Zer-gatik? Hasteko, denontzat ez dagoe-lako enplegurik munduan —gukgaur egun dugun ikuspegiarekinbehintzat ez, hau da, egunean 8 ordulan eginez, 40 urtean lanbide bere-an—. Izan ere, teknikan aurrera eginahala, enplegu mota horiek jende gu-txiagorekin betez doaz. Baina horrekez du esan nahi lana gutxituko denik.Beste hamaika lan mota egon daitez-ke gizarte honetan, enpleguaz apar-tekoak. Zenbat jende aritzen da lane-an honetan eta hartan, laguntzen? Enpleguaren munduan normaltzatjotzen da enplegu hori zenbat eta lehenago bukatu orduan eta hobe de-la. Baina kontuan izan behar da giza-kiak lana ere egin behar duela. Zeren,bizitza honetan, zailena ez aspertzeada, eta zeregin horretan lanak papergarrantzitsua jokatzen du. Eskolakhaur eta gazteei bizitzan ez aspertze-ko baliabideak soilik emango baliz-kie ere, ez litzateke gutxi.

Zer esan nahi duzu, eskolaren egitekoabizitzarako heztea dela?

Noski. Enpleguak ez du zoriona ematen, eta hiritar izaten ere ez dizunagusiki horrek irakatsiko. Orduan,zein litzateke eskolaren egitekoa? Edo heziketarena? Heziketa bizitza-rako da, bizitzan zoriontsu izateko da.Eskola da bizitzako graziak dastatze-ko bideak jorratzen irakastea eta, ge-

ro, bizitzaren errealitateari —bizitzagogorra ere bai baita— nortasunez eta ausardiaz heltzeko balioak eta ku-raia lantzea.

Eskolak bere egitekoa pertsonakbizitzarako heztea dela argi duen hei-nean, haur bakoitzaren berezitasu-nak errespetatuz joan behar luke, ba-koitzari bera izaten erakutsiz. Horre-gatik, haurrak ezin ditugu balioetsi orain arte ohikoak izan diren inteli-gentzia jakin batzuen arabera. Aitzi-tik, beste mila inteligentzia daude.Helburua haurrak hobeto bizitzekobaliabideak izatea da. Kultura, jakin-mina, libertatearen irrika eta ulerme-na sustatzen saiatzea. Baita balio mo-ralak ere: enpatia, errespetua, elkar-bizitza… Hori guztia zertarako landu,baina? Zoriontsuago izateko, askozere hobeto biziko zarelako, askoz eremaitatuagoa izango zarelako.

Heziketa humanizatzearen garrantziazhitz egiten da. Zer baliabide izanditzakete irakasleek horretarako?

Eskolaren egiteko izugarriaz lehen baino kontzientzia handiagoadago. Gero eta argiago daukagu es-kolak gaur erronka ikaragarria dau-kala . Hezi egin behar genukeela erebai. Zer gertatzen da? Akaso gutxiegisinesten dugula gure lanaren emai-tzetan, emaitzak hezkuntzan ez baiti-ra segituan ikusten. Era berean, ustedut oraindik errazegi epaitzen direlaikasleak: “hori alfer hutsa da”, “horiharroputz bat da”edota “hura tontosamarra da”. Une honetan, alferke-riarako edo harrokeriarako joera izandezake, baina ezin zaio etiketa hori ja-rri une zehatz batean horrela jokatze-agatik. Horregatik hitz egiten dut nikbokazio puntuaz. Irakaskuntza lanbi-de soiltzat hartuz gero, opor asko di-tuen enplegu seguru samartzat, sufri-mendua dator berekin, eman nahiduzun hori ematen ez duzulako as-matzen askotan, edo, behinik behin,ez duzulako ikusten fruiturik segi-tuan. Ez da erraza.

“Eskolak haurraedo gaztea ez du bideratu

behar nagusiki egungogizartearen egituretara

molda dadin,gizarteratutakoan gizartehori hobea egiteko nahia

izan dezan baizik

“Gaur egunnortasuna eta zoriona

lanbideak emangodizkigula pentsatzeafaltsua da

Hasteko, ilusio umila eduki behardute irakasleek. Guk jakin behar du-gu ahalegina egitea bera arrakasta de-la, arrakasta ez dela lorpena bakarrik;hori gero etorriko da, edo ez. Horrezgain, funtsezkoa da irakasleen artekoelkarlana. Gainera, edozein irakasgaiemanda ere, bizikidetzaz arduratubehar du irakasleak. Eta jakin behardu pertsona baten zorionerako ga-rrantzitsuena besteekin tratatzen jaki-ten ikastea dela; horizontalki, berdi-netik berdinera. Adi egon behar du irakasleak, eskolan sufritzen nor egon daitekeen jabetzeko eta gerta-tzen ari den horri modu profesionale-an erantzuteko. Horrez guztiaz gain,garrantzitsua da sentimenduei tokiaegitea ere. Sentimenduak kudeatzenikastea da inteligentzia. Baina, horre-tarako, asko hitz eginarazi behar zaie.Jakin behar dugu sentimenduak erelandu daitezkeela; baina, horretara-ko, agertzen utzi behar zaie. Haurrei,bestalde, behin eta berriz esan behar

zaie gatazkak normalak direla giza-kien artean, gero, gatazkak indarke-riarik gabe gainditzen ikas dezaten. Ikasgelan inor ez gutxiestea da kon-tuan izan beharreko beste irizpidebat. Ikasle bat ezin daiteke gutxietsi,eta gozo tratatu behar da. Ikasleekgarbi jakin behar dute ez direla gure arerioak. Horrexegatik, funtsezkoada gazteak eskolan partaide egitea. Ezikasgelan hitza eman eta haien parte-hartzea bideratuz soilik, baita eskola-ren antolamenduan parte harrarazizere.

Bestalde, esan beharra dago gukbaditugula erraztasun batzuk guraso-ek ez dituztenak: batetik, maite badi-tugu, gurasoei baino askoz ere erra-zagoa gertatuko zaigu haurrekikodistantzia egokia hartzea. Eta hurren-go hau ere esan behar dela uste dut:guk pazientzia handiagoa eduki de-zakegu. Zergatik? Guk elkarrekin egi-ten dugulako heziketa-lan hori, ko-bratuz egiten dugulako, eta ordu jaki-

netan.

Haurra mundu hobe baterako heztekoegon daitezkeen arrazoi filosofikoenartean, gizakiak NOR izateko dueneskubidea aipatu duzu. Nola lantzen dahaurraren indibiduazioa? Nola ikastenda norbera izaten?

Horretarako, ikasleei beren bu-ruarekiko distantzia hartzen irakatsibehar zaie. Gaur egun, niri sekulakoatentzioa ematen dit,16 urterekinnorbaitek kolperik jo ez, eta esaten di-zunean: “Ni horrelakoxea naiz, bada,alferra”. Beraz, onartua du alferra de-la. Hori, ordea, ez da egia. Zuk, zureburua ezagutzeko, zure buruarekikodistantzia hartu behar duzu, ikusi dis-tantzia hartuta bakarrik egiten baitaondo. Horrek zera esan nahi du: “Niknire burua ezin dezaket onartu, beste-rik gabe”. Distantzia hartzeko, ordea,funtsezkoak dira besteak. Hasteko,gurasoak, eta gero, irakasleak. Irakas-leak bakoitzari norbera izaten lagun-

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 23

E

“Eskolarenporrota totala izango da,

haurrak kulturaalferrikakoa duela

esatera iristenbada

“Unibertsitaterairitzi kritikoarekin,

kulturarekin etajakinzaletasunarekin

datorrenak aurreraegingo du, bizitzanbezalaxe

du behar dio, eta, horretarako, bereburuarekiko distantzia hartzen.Behin distantzia hartuta, distantziahorretan sortzen dira giza balioak.Distantzia horretan sortzen da kon-tzientzia morala ere. Ezin da onartuhaur batek “ni horrelakoa naiz” esa-tea. “Ez, ez, zu ez zara horrelakoa, zupixkanaka egiten ari zara, zeure bu-rua eraikitzen”.

Horrez aparte, identitatearen ikuspegia ere egoki lantzen saiatu be-har du eskolak. Identitatea garrantzi-tsua da, baina identitatea ere ez da ba-karra, eta garatzen joaten da. Adibi-dez, euskaldun garen aldetik dugun identitateaz hitz egin dezakegu, bai-na kontuz! “Ni euskaldun naiz, bainaeuskaldun bezala dudan identitateakez nau artaldean sarrarazi behar. Nieuskalduna naiz ni neu izan ahal iza-teko”. Hori da libertatea. Hortaz, identitatearen garapenak ezin du itxia izan. Nik nire bandera eduki de-zaket, baina ezin dut edozer egin ban-deraren izenean. Guk, Euskal He-rrian, hamaika arrazoi historikoren-gatik, badaukagu arriskua identitate-aren ikuspegi faltsuak edukitzeko. Eta identitatearen ikuspegi faltsuanorberaren identitatearen ikuspegifaltsua da.

Norbera izaten ikasteko, bakoitzarenidentitatea eraikitzeko eta libre izateko,funtsezkoa da, ordea, iritzi kritikoagaratzea. Zein da horretako bidea?

Gogoeta eta elkarrizketa dira iritzikritikoa garatzeko bide nagusiak.Hor, izugarria da hizkuntzak eta hi-tzak hartzen duten garrantzia. Giza-kiak asmatu duen gauzarik handienada hizkuntza, bai eta hitza ere. Gogo-eta hitzarekin bakarrik egiten da.Kontzeptuak argituz. Eta kontzep-tuak nola argitzen dira? Kontzeptuhoriei buruz hitz eginez, haurrari hitzegiten utziz, bururatzen zaiona esa-ten utziz, errespetuz entzunez... Elka-rrizketa asko behar da eskolan. Zer-gatik? Gogoetara bultzatzen duelako

elkarriz-ketak. Baina, noski, horretarako bes-te konbentzimendu bat ere behar da:zalantzari lekua egitea, hain zuzen.Elkarrizketa bat egin eta gero han hitzegindakoari bueltak ematen hastenzarenean —“Nik hau erantzun diot,baina igual arrazoi zuen”—, orduantxe hartzen du garrantzia elka-rrizketak. Bakoitzak kosta ahala kos-ta bereari eusten badio, aldiz, —“niknirea badakit, seguru dakit, zuk ez du-zu arrazoirik”—, ez dago tokirik elka-rrizketarako. Eskolak elkarrizketan eta gogoetan egin behar du nagusikilan. Eta zein da horretarako jarraibidenagusia? Ikasten ari zaren edo trata-tzen ari zaren gai horrekiko interesapiztea.

Ez da erraza izaten, ordea, haurrenganzein gazteengan interesa eta jakin-mina piztea.

Interesa sortu nahi bada, gai bataurkezterakoan, gai horrek helburunagusi bat izan behar du: ikaslearen-tzat bizitzarako baliagarri, interesga-rri izatea, nahiz eta lanbidez ez denhorretan jardungo; adibidez, mate-matika baliagarri zait, burua antola-tzen laguntzen didalako, logika motabat lantzen dudalako. Baina haurrakematen zaion gai horretan interesa ikusi egin behar du. Irakasleok ezindugu jardun urte guztia interes baka-rra notari begirakoa izango duen gaibat lantzen. Horretarako, zer egin dai-teke? Gai guztiek besteekin duten lo-tura adierazten saiatu. Adibidez, nibiologiaren barruan gorputza nola

24 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

jesus marimujika

osatuta dagoen irakasten ari banaiz,hori hamaika arlorekin lot dezaket.Fisikarekin bai, noski, baina baita ara-zo metafisikoekin ere. Stephen Haw-king-ek eta beste hainbatek zer egi-ten dute, bada? Kosmologia gehiagoegiten dute ia fisika baino. Selektibi-tatearen tranpa ere hor dago, bainaaitzakia gisa ere erabiltzen da batzue-tan. Beste kezka bat unibertsitateannola moldatuko diren izan ohi da.Barka iezadazue, baina unibertsitate-an iritzi kritikoarekin, kulturarekin eta jakinzaletasunarekin datorrenakaurrera egingo du, bizitzan bezalaxe.

Irakasle batek, azken batean, ikuspegibat transmititzen du. Non dago horiritzi kritikoa lantzearen etadoktrinatzearen arteko diferentzia?

Iritzi kritikoa lantzeko, garbi edu-ki behar da hezkuntza-proiektuan etikoki zeintzuk diren gutxienekoak.Adibidez, “gizarte honetan gehiegikontsumitzea txarra da, ez delako po-sible denok guk bezainbeste kontsu-mitzea”, edo “tortura ezin daiteke inola ere onartu”, edo “indarkeria ezda ona”… Horrez gain, bizitza balioe-tsiko da, eta baita giza eskubideak ere. Gero, horiek guztiak zehaztera-koan, gauza eztabaidagarriak izandaitezke. Adibidez, abortuaren legebaten aurrean, askotariko ikuspegiak egon daitezke. Hori dena haur etagazteei esplikatu egin behar zaie, etaondo azaldu behar zaie zer den etika.Giza eskubideez ari bagara, funtsez-koa da pentsatzeko askatasuna, baieta pentsatzen duzun hori adierazte-ko askatasuna ere, jakinik horregatikez duzula ondorio kaltegarririk izan-go.

Zer da doktrinatzea? “Hau horrelada. Egia hau da. Zuk ez duzu pentsatubehar, kontra egiten baduzu, kalteakizango dituzu”. Doktrinatu ez, baina ikuspegiak eman egin behar dira.Hauxe da horretarako metodoa: zuk,ezinbestean, haurra bide batean jar-tzen duzu, baina, hor zalantzak sor-

tzen hasten direnean eta haurra gal-derak egiten hasten zaizunean, besteikuspegi batzuk ere badaudela adie-razi behar diozu. Zabaldu egin behardiozu ikuspegia, eta esan: “Nik halapentsatzen dut, baina beste ikuspegihauek ere badaude, eta nik horiek ezagutzen lagunduko dizut”. Eta ma-teriala emango diozu, eta esango dio-zu garrantzitsua dela gai baten ingu-ruko pentsaerak eta ideiak ezagu-tzea, eta norberarenak ez bezalako iritzi eta hausnarketak irakurtzerabultzatuko duzu.

Badirudi gurasoen, irakasleen nahizikasleen artean matematikan, fisikan,zientzian eta informatikan emaitzaonak lortzeak duela prestigioa; aldiz, ezdio axola filosofian, literaturan edotaarteetan emaitza okerxeagoak lortutaere. (“Zertarako balio dute, bada,irakasgai horiek?”)

Ez du batere balio norbaitek esa-

tea “Zertarako ikasi kultura klasi-koa?”, eta hori zientzietakoek ere argijakin behar dute. Nik badakit denak e-zin daitezkeela kultura klasikoan es-pezializatu, baina Platon nor zen jaki-tea, edo gure zuzenbidea Erromansortu zela jakitea, edo inperioaz egondiren ikuspegiak ezagutzea… izangoez da, bada, garrantzitsua eta baliaga-rria? Edo, aizu, literatura zertarako ja-kin? Eskolaren porrota totala izangoda, haurrak kultura alferrikakoa due-la esatera iristen bada.

Eskolan, irakasleek gauza berbe-rei eman behar diete garrantzia. Ko-herentziaz jokatu behar dute. Sekulaez da beste baten gaia mespretxatubehar, hori ere gertatu izan baita. Ger-tatu izan da 12-16 urte artekoekin eti-kako eskoletan eskulanak egiten ari-tzea ere. Zuk txiki-txikitatik haurrariburuan sartzen badiozu etika eta mo-rala goitik behera inposatutako kon-tuak direla eta batere baliorik ez dute-la, gero zer kristo ari zara esaten ustel-keria eta lapurreta gaizki daudela?Gaizki dagoela esaten ari zarenean,balorazio moral bat ariko zara, bada,egiten? Eta balorazio moral bat egite-ko irizpideak beharko dituzu, ezta? Eta irizpide horiek zibilak izan daite-zen, filosofikoki arrazoitu egin behar-ko duzu, ezta? Batzuetan badirudi a-rrazoitzea txorakeria dela, hemen ba-koitzak nahi duena pentsatzen duela,bakoitzak bere iritzia duela, bainapentsatzen ere ikasi egiten da.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 25

LOMCEri ez,Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Mailaka hasi da ezartzen LOMCE.Lehen Hezkuntzako lehen, hiruga-rren eta bosgarren mailetan eta Lanbi-de Heziketan hasi dira aplikatzen.Aurten ez dago aldaketarik DBHn etaBatxilergoan. Lehen Hezkuntzako al-daketak nola, Lanbide Heziketakoakere antzeratsu iritsi dira: tantaka eta egin beharreko erreforma guztien in-formazio argirik gabe. Funtsean, be-raz, aurtengo ikasturtean bederen, al-daketa handirik eragin gabe ezarri daLOMCE Lanbide Heziketan ere. Halaere, hainbat eremutan kezkatuta dau-de Espainiako Hezkuntza ministroakdiseinaturiko lege organikoa erabat aplikatzen denean Lanbide Heziketa-ren kalitatean eta ikasleengan izan di-tzakeen ondorioen inguruan.

LOMCEk bi aldaketa nagusi plan-teatzen ditu Lanbide Heziketarako:batetik, Oinarrizko Lanbide Heziketasortzea, orain arteko CIP edo PCPIa or-dezkatuko lukeena eta DBHn ezineandabiltzan ikasleak hartuko lituzkeena;eta bestetik, Lanbide Heziketaren mai-la guztietan —oinarrizkoan, erdi mai-lakoan nahiz goi mailakoan— ereduduala ezartzea, hau da, ohiko eskola-ko saioak enpresetan egingo den jar-duera praktikoarekin uztartzea.

Aldaketa horiek ekarriko dituzten

ondorioen irakurketa egin aurretik,Lanbide Heziketaren testuingurua az-tertzea komeni dela diote Afrika Jime-nez eta Elvira Unanue STEE-EILAS sin-dikatuko kideek, aldaketok zuzeneaneragiten baitiote DBHko jardunari.Lanbide Heziketa, printzipioz, derri-gorrezko zikloaren ondoko heziketada. Orain arte Erdi Mailako LanbideHeziketara sartzeko DBH 4 gainditzeabeharrezkoa zen; Goi Mailakoa egite-ko berriz, Batxilergoa gainditua iza-tea.

LOMCEk zer aldaketa ekarriko du?Erdi Mailako zikloa egin ahal izateko,DBH 4. maila osteko errebalida gain-ditu beharko dela. Bi motatako erre-balidak egingo dira: bat Batxilergorazuzendua eta bestea Lanbide Hezike-tara. Horrek esan nahi du DBH ere al-datu egingo dela; bi ziklotan banatukoda: lehen zikloa 1. 2. eta 3. DBHk osa-tuko dute, eta bigarren zikloa 4. DBHksoilik. “Aukeraketa aurreratu egitenda. 3. DBHn jada, zer matematika mo-ta egin erabaki beharko dute eta 4.mailan zein DBH mota egin, eta azken

26 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

LOMCEk Lanbide Heziketaren kalitatea arriskuan jandezake, zentroen nahiz sindikatuen arabera

LOMCE, Lanbide Heziketan

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 27

maila hori erabat errebalida prestatze-ra bideratuko da”. Hortaz, sindikatukokideek kritika egiten dute arrisku itze-la dagoela 3. eta 4. DBH ikasleen gal-bahe bilakatzeko, ikasle “onak” eta“txarrak” bereiziz, batzuk Batxilergoraeta beste batzuk Lanbide Heziketarabideratuz. Gaur gaurkoz, ikasleen % 25 inguruk hautatzen dute Erdi Mai-lako Lanbide Heziketa eta % 75 ingu-ruk Batxilergoa.

LOMCEk, formari dagokionez, orain arteko Lanbide Heziketa askorikaldatuko ez badu ere, formazioarenkalitatea arriskuan jar dezakeela ustedu Julen Elgeta HETEL Heziketa Tek-nikoko lehendakariak. Bere esanetan,Oinarrizko Lanbide Heziketa eta tre-bakuntza duala ez dira berriak gurean,baina orain arte erakutsi izan duten eraginkortasuna zalantzan egon dai-teke LOMCEk dioena aplikatuz gero.

Oinarrizko Lanbide Heziketa: eskola-porrotaren mozorro?

Lanbide Heziketan, LOMCErekinbeste maila bat jarri da martxan: oina-rrizkoa. DBHn ezinean ari diren ikas-leak bidaltzen dituzte hara. Orain arte,Lanbide Hastapeneko Programetara(CIP eta PCPI) igortzen zituzten. Zeinda orduan aldea? Hastapen eskoletara

ziketatik Erdi Mailako pasatzeko, edo-ta Erdi Mailakotik Goi Mailako igaro-tzeko, sarbide proba bat egin behar izaten zen. LOMCErekin, ordea, ziklobatetik besterako igarobidea automa-tikoa izango da. Oinarrizko LanbideHeziketa kurtsatua izanez gero ErdiMailara pasatzeko aukera izango duteikasleek, DBHko tituluaren beharrikgabe eta inolako probarik igaro beha-rrik gabe. Eta gauza bera gertatuko daErdi Mailakotik Goi Mailako LanbideHeziketarako igarobidearekin ere.“Hortaz, nor saiatuko da DBH amai-tzen? Eta nork egingo du Batxilergoa?Ziklo batetik bestera pasatzeko kur-tsoak gainditzea soilik nahikoa bada,bide hori hartuko dute gehienek. Etagure kezka da horrek nola eragingo ote dion orain arteko gure formazioa-ren kalitateari, ikasleak nola etorrikoote diren prestatuta Erdi eta Goi Maila-ko zikloetara, eta ea gure inguruko en-presa industrialetan lan egiteko ondoformatuta aterako ote diren ikasleak”.

Emaitzak hobetu eta ikasleak bi-kaintasunera bidean jartzeko xedez eta eskola-porroteko tasa altuari aurreegiteko helburuz jarri zuen martxanEspainiako Gobernuak hezkuntza erreforma. Eta hain zuzen ere, Jimene-zek eta Unanuek salatzen dute Oina-rrizko Lanbide Heziketaren bidez “ikasle txarrak” paretik kenduta emai-tza horiek mozorrotu nahi izatea.“LOMCEren ondotik zentro bakoitzaklortzen dituen emaitzei erreparatukozaienez, sekulako presioa izango duteikastetxeek emaitza onak lortzeko.Hortaz, gure ustez, izugarrizko arris-kua egongo da ezinean dabiltzan ikas-leak Oinarrizko Lanbide Heziketarabideratzeko. Izan ere, horiek ez dutekonputatuko zentroaren emaitzetan.Bide beretik, eskola-porrotari dagoz-kion datuak ere urardotu egin ahalkolituzkete Espainiako Gobernuak”. Sa-laketa horrekin bat egiten du Elgetakere. Lanbide Heziketan ezarriko denaldaketa, estatistikak mozorrotzeko eta eskola-porrota ezkutatzeko hartu-tako neurria dela dio.

16 urtetik gorakoak bideratzen zituz-ten, eta Lanbide Heziketa berrira 15 ur-tetik gorakoak. Hortaz, ikasleek Oina-rrizko Lanbide Heziketara sartzekobete beharreko baldintza izango daDBHko lehen zikloa kurtsatua izateaeta 3. maila gainditu gabe. “15 urtere-kin salbuespen bezala hartuko litzate-ke oinarrizko Lanbide Heziketara sar-tzea, baina badakigu salbuespenekinzer gertatzen den. Gure beldurra da jo-era hori orokortzea eta OinarrizkoLanbide Heziketa ‘ikasle txarren’ zakubilakatzea”.

Nafarroan jada martxan da Oina-rrizko Lanbide Heziketak dakarren al-daketa. Araban, Bizkaian eta Gipuz-koan ordezko formula bat taxutu duJaurlaritzak: Prestakuntza iragankorintegratuko programak. Ikasturte ho-netan bederen, ez da aplikatuko LOM-CE, nahiz eta sindikatuek kritikatugauza bera direla.

Elgetaren ustez, ostera, LOMCEkdakarren aldaketa nagusia ziklo bate-tik bestera automatiko igarotzeko ematen duen aukera da. Izan ere, orain arte DBHko titulua beharrezkoazen Erdi Mailakora Lanbide Heziketaegiteko eta Batxilergoko titulua GoiMailakora Lanbide Heziketarako. Ti-tulurik ezean, Oinarrizko Lanbide He-

Afrika Jimenez eta Elvira Unanue, STEE-EILAS sindikatuko kideak.

Oinarrizko Lanbide Heziketa eginduten ikasleak zuzenean Erdi MailakoHeziketara pasa ahal izateak ekar de-zakeen “maila eta kalitate jaitsierari”aurre egiteko irtenbide bat topatzen ari direla azaldu du Elgetak. Oinarriz-kotik Erdi Mailara pasatzen diren ikas-leak ziklo egokitu batera igarotzea aridira planteatzen. Zein izango litzatekeziklo horren berezitasuna? Konpeten-tzia tekniko gutxiago, hau da, tailer or-du gutxiago eta zeharkako konpeten-tzia gehiago (matematika, etab.) izan-go lituzketela.

Lanbide Heziketa duala, formazioaenpresen zerbitzura?

LOMCEn bertan forma zehatzik ematen ez bazaio ere eta oraindik ga-ratu gabe badago ere (ikasturte hone-tan zehar argibide gehiago izatea es-pero da), legearen ardatzetako batLanbide Heziketa duala izango delazehazten da. Horrek esan nahi du ikas-keten zati bat ikastetxean egingo delaeta beste zati bat enpresetan. Zein daaldaketa nagusia? Zikloen eskaintzanikastetxearen eta enpresaren artean a-dostuko dela eta baita, hein batean,formazio hori eskainiko duten irakas-leak ere.

Baina formazio duala ere ez da be-rria gurean. Orain dela 30 urtetik egi-ten dituzte Lanbide Heziketako ikasle-ek praktikak enpresetan, 2. ikasturte-an 3 hilabetez. Orain dela 3 urte ordea,Lanbide Heziketa duala martxan jar-tzen hasi ziren. Lehen urte hartan 100 ikaslek hartu zuten parte, iaz 200ek etaaurten 400 ari dira formazio dualare-kin. Ikasle horiek lehen ikasturtea, orain arte bezala, “normal”, egiten du-te ikastetxean. Lehen maila amaitze-an, baina, ekain horretatik hurrengourteko ekainera arte, ikasle horiei kon-tratu bat egiten diete enpresek, ikaste-txeko jarduera eta enpresakoa uztar-tzeko. Elgetak dio HETELen pozikdaudela modalitate horrekin: “Ikasle-ek zuzenean enpresako egunerokoanparte har dezakete, soldata bat jaso-tzen dute, eta gainera, ikasle horien

LOMCEk Lanbide Heziketaren ka-litatea lermatuko duen arduratutadaude STEE-EILAS sindikatuko kide-ak. Ez dute begi onez ikusten ikasleakenpresa jakin baten momentu zehatzbatean dituen beharretarako presta-tzea, behar horiek aldatzean ikasleakbaliabiderik gabe geratzeko arriskuanizango baitira. “Gaur egunean gauzakdauden bezala, ez zaigu ondo irudi-tzen enpresei botere handiegia ema-tea”. Gainera, hezkuntzak eman be-harko lituzkeen beste jakintza eta ba-lio batzuk ase gabe geratzen direla us-te dute; hala nola, elkarbizitza, berdin-tasuna, inklusioa… “LOMCEk ikasleaetorkizuneko langile gisa ikusten dueta prestatu nahi du gizarteari ahalik eta hobekien erantzuteko. Baina al-derdi humanoa alde batera uzten du,eta jada ez da hitz egiten aukera ber-dintasunaz, ikaslea partaide izateaz,elkarbizitzaz… Horiek legean aipatuere ez dira egiten. Eta gure ustez ezerbaino lehen argi izan behar genuke ikasleak pertsonak direla”.

2015eko udazkeneko hauteskun-deen zain, LOMCE bertan behera ge-ratuko den itxaropenaz dago hezkun-tza komunitateko jende asko, “bainahemen urte batzuk daramatzagunokezin gara horretaz fidatu eta geroak zerekarriko digun zain egon”. Gobernualdaketa bakoitzean Hezkuntza Legeaaldatzen aritzea “lotsagarria” dela iriz-ten dute sindikatuko kideek eta hez-kuntza arloko akordio zabal bat alda-rrikatzen dute, aginteak batzuk edobesteak egon arren, ukitu ezingo litza-tekeena.

28 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

% 60ri, Lanbide Heziketa amaitutako-an kontratua luzatzen diete”. Epe mo-tzean, 1.000 ikasleri formazio motahori eskaintzea dute xede eta bide ho-rretan lanean dihardute.

Sindikatuak ez dira iritzi bereko.Formazio dualarekin, Lanbide Hezi-ketaren egitura eta kontrola goitik be-hera aldatu daitekeela eta hezkuntzaeremu hori erabat enpresen interes eta formazio beharren zerbitzura geradaitekeela kritikatzen dute: “Arrisku-tsua iruditzen zaigu Lanbide Heziketaguztia enpresen esanetara geratzea,legeak aukera emango baitie enpre-sei formazioaren zati bat nolakoa izango den eta nork emango duen erabakitzeko”. Hezkuntza erabatmerkantilizatu eta instrumentalizatu-ko den beldur dira Jimenez eta Una-nue. Lanbide Heziketako zikloak izan arren, pertsonaren heziketa inte-gralean jarri behar dela fokua diote.

Julen Elgeta, HETELeko lehendakaria.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 29

30 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

e k a r p e n a k

Antzerkiak eremu horiek hautsi egiten ditu, eta mintzapraktikan oina-rritzen da. Euskara tresna dugunez, ikasleek ez dute egokitasunean pen-tsatzen antzezterakoan, egin behardutenagatik nahiko hunkituta daude-lako. Antzerkia egiteak eta euskarazegiteak badute antzekotasunik gureeskoletako hainbat ikaslerentzat:biak zail egiten zaizkie, eta ez dute ezbata ez bestea praktikatzeko errazta-sunik, ez eta ohiturarik ere. Beraz, egitean lotsatu egiten dira, eta segur-tasun-falta eta lotsa agertzen dituzte.Beldurrak eta lotsak Antzerkhizkun-tza proiektuaren egunerokotasuna-ren parte direnez, ikuspegi konstruk-tibista batetik abiatuko gara; bakoi-

Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoikasle askok hainbat zailtasun dituzteeuskaraz egunerokoan lasai hitz egi-teko. Alde batetik, erdaldunak dira etxe askotan, eta beste hizkuntza ba-tzuetan mintzatzen dira; eta, bestetik,euskara jasoa ikasten dute eskolanbertan, idazle eta entzule dira gehien-bat, denbora gutxi dute mintzaprakti-karako, eta, normalean, esparru for-mal baten barruan aritzen dira. Ho-rren guztiaren eraginez, euskarazmintzatzeko beldur dira, lotsa dute,segurtasun falta sentitzen dute, eta er-darara jotzen dute sarritan. Euskara ezdute lasaitasunarekin lotzen, ez dutetresna erraz, goxo eta edertzat; ba-tzuentzat erronka da; besteentzat,nahi ezkutua, edota ukatzen dutenzerbait.

Antzerkhizkuntza proiektua

tzari berari dagokion neurria eskatu-ko diogu, eta begirunea sustatuko du-gu mugen aurrean, taldean txantxaketa botere-jokoak baztertuta. Ikaslebakoitzak ahal duen bezala egingo eta hitz egingo du. Askotan, euskaratresnatzat hartu eta zorroztu nahian,gogo biziagoz ekiten diote euskarari.

Bestaldetik, gidoiak idaztea edoburuz ikastea egiturak eta hiztegia aberasteko tresna ere badira.

Giro jakin bat eraiki behar dugutaldean horretarako:

1. Lehenik eta behin, gure inten-tzioa azaltzen dugu, hau da: hizkun-tza-normalizazioaren parte garela adierazten diegu, eta euskarari lotzendiogu gure eguneroko ekintza; beraz,

Garikoitz LASAANTZERKHIZKUNTZAKO KOORDINATZAILEA

Nola susper daiteke euskara antzerkiaren bidez?

ikasleak hasieratik egoki kokatzen di-ra.

2. Bigarrenik, euskara ez dugu arautzat planteatzen, tresnatzat bai-zik, haientzat onuragarria den tresna-tzat, halaxe baita bai Euskal Herrianerlazionatzeko, bai haien geroan bi-kotekidearekin erlazionatzeko, baiseme-alabak hezteko edo bai lanera-ko ere.

3. Hirugarrenik, euskararen jabe-tza aldarrikatzen dugu. Euskara nor-berarena delako, jada asko ikasi dute-lako, eta, erabiltzen ez badute, ahaztuegingo zaielako eta berea den zerbaitgalduko dutelako, aukera bat galtzenden bezala. Haiek dira euskara, etaeuskara maitatzea beren burua maita-tzea da. Aniztasunari buruz ere hitz egiten diegu, eta, aniztasun hori posi-ble izateko, kultura eta hizkuntza eza-gutu behar dituzte, koloretako mun-du bat posible delako, desberdinta-sunak ederrak direlako.

4. Laugarrenik, euskara modandagoenez, gaur egungo errealitateankokatzen ditugu. Gaur egun, 40 urte-tik beherakook euskaraz ikasi dugu,eta euskaraz bizi gara. Bilbon ere, ge-ro eta talde gehiago ikusten ditugugauean euskaraz, ogia erosten euska-raz, edo kirolean euskaraz. Euskara-tik at geratzen dena bere errealitatetikat geratuko da. Euskararako joera da-go, modan dago, eta euskara goradoa. Ikuspuntu horretatik abiatuta,bere buruari euskaraz hitz egitea uka-tzen diona atzean geratuko da. Eus-kaldunok ez garelako ghetto bat, ideia soziopolitiko bat edukita euska-raz bizi garenak baizik. Gaur egun,euskara ez dugu soilik mitologiarekinedo historiarekin lotzen; euskara mu-sika-erritmo modernoekin edota in-formatikarekin lotzen dugu, eta, orohar, gaur egungo tresna modernoada.

5. Eta, bosgarrenik, irakasle-lane-an oso tematiak eta maitagarriak gara.Gaztelaniaz esaten dutena euskararaitzul dezaten animatzen ditugu, eta,hala egiten dutenean, zoriondu egi-ten ditugu, eta eskerrak ematen diz-kiegu, gaitasunaren arabera egin du-ten esfortzu handi, ertain edo txikia-gatik.

BALIOAK LANTZEA BALIABIDE GISANorberaren gaitasunak

Eskolan, hainbat eduki ikasi etabarneratu behar dira; lagunak egitenditugu eskolan, eta arazo pertsonalakislatzen ditugu; maisu eta andereño-ak erreferentziatzat hartuta, hamaikaikasketa jasotzen ditugu, pertsona izateko eta profesionalizatzeko bide-an. Etxean egiten den lana da garran-tzitsuena, heziketa eta euskarri emo-zionalak jasotzen ditugulako, ezin-besteko beharrak asetzeaz gain. Be-raz, pentsa genezake eskolaren eta etxekoen arteko lan koordinatuakpertsona bete eta orekatuak ekarrikolituzkeela emaitzatzat. Eta halaxe da

kasu batzuetan.Egia da, era berean, eskola buka-

tutakoan hainbat zailtasun pertsona-len aurrean ikusten dugula geure bu-rua eta horietako askorentzat antzer-kia izan daitekeela erantzuna. Adi -bidez:

- Publiko baten aurrean gure ideiak azaltzeko, txosten bat aurkez-teko edo akordioetara heltzeko gaita-suna.

- Gure sentimenduak ulertzeko eta era egokian komunikatzeko gai-tasuna.

- Hainbat egoerak eragiten digunurduritasunari aurre egiteko gaita -suna.

- Bakardadearen aurrean taldea-ren laguntza sentitzeko eta taldeari la-guntzeko gaitasuna.

- Gure gorputza ezagutzeko etaberarekin komunikatzeko gaitasuna.

- Garapenaren prozesuan geureburua aztertuz zailtasunak, beldu-rrak, bertuteak, eta, azken finean, au-kerak azaltzeko gaitasuna, horiekguztiak geure buruari ezkutatu beha-rrean.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 31

edo motibatua den. Antzerkhizkun-tzan, taldea egunero lantzen dugu,taldea ezinbestekoa baita antzerkian.Antzerkia egiteko, guztiok egon be-har dugu adi, eta taldean koordinatu-ta lan egin behar dugu. Ez dago an-tzerki dezente bat prestatzerik, elka-rrekin eta elkarri lagunduz ez bada. Agertokian gaudenean, inoiz bainoelkarren behar handiagoa izan ohidugu. Gainera, publikoak beldurra ematen digunez, horrek ere batu egi-ten gaitu, eta, elkarrekin lotsa pasa-tzen dugunez, horrek ere batu egitengaitu, adrenalinaz beteriko esperien-tziek ere batu egiten gaituztelako.

Gure lanak asmo sendo bat dau-ka. Talde-lanaren beharra azaltzendugu, eta taldean egiteko ariketakproposatzen dizkiegu; elkarlana sus-tatzen dugu, eta banakako jarreraksaihesten ditugu, taldearen entzume-na landuz, lan kooperatiboa propo-satuz eta lehiakortasunaren ondoriolatzak eztabaidan jarriz. Talde-lana,beraz, metodologia aktibo baten bi-dez daramagu aurrera: sentimen-duak landuz, bizipenak sustatuz etahausnarketarekin bilduz. Etengabelantzen dugu urte osoan, baina hiru u-ne nabarmendu behar dira:

1. hiruhilekoa: ariketa dibertiga-rriak egiten ditugu, eta antzerkia eta

giza baliabideak lantzen ditugu, tal-dea ezagutzen dugun bitartean eta ikasleek beren burua eta taldea hobe-to ezagutzen duten bitartean.

2. hiruhilekoa: antzerki bat eraiki-tzen hasiko gara; aurrean arbel zuribat dugularik, ideiez, pertsonaiez etaargudioz beteko dugu. Horretarako,guztion sormena, pazientzia eta tal-de-baliabide guztiak erabiltzen ditu-gu.

3. hiruhilekoa: antzerkia entsea-tzen dugu, eta taldea inoiz baino ba-tuago eta elkartuago sentitzen dugu;azkenik, talde-esperientzia kitzika-garri bat izango dugu amaierako an-tzezpenean.

ZER DA ANTZERKHIZKUNTZAPROIEKTUA?

Gure eskoletan eta baita curricu-lumaren barruan ere antzerkiarenhizkuntza zabaldu nahi duen ekintzadidaktikoa da, ikasleen gaitasun per-tsonalak eta euskararen erabilera sus-pertzea helburu duena.

Antzerkhizkuntza proiektua au-rrera eramaten dugunok honako ideia hauek ditugu buruan:

- Antzerkia hizkuntza bat dela ulertzen dugu, bere hiztegi, arau etagramatikarekin.

- Edonor hel daiteke antzerkiarenhizkuntzan komunikatzera.

- Hizkuntza guztiak bezala, ikasiegin behar da, gustura mintzatzeko.

- Beste hizkuntzetan ez bezala, an-tzerkiak garapen pertsonala eskatzendu ezinbestean.

- Antzerkia tresna paregabea datalde-dinamika garatzeko.

- Hizkuntza honetan mintzatzendiren emaile eta hartzaileek zirrarasentitzen dute.

32 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

Gaitasun teknikoakGaitasun hauek teknikoak direla

diogu, teorikoki deskribatuta daude-lako eta teknika zehatz bat dutelako.

Komunikazio-eredua; oldarkor-tasuna, asertibotasuna eta pasibota-suna; berrelikadura edo feedback-a;botere-erlazioak; taldeko entzume-na, entzute aktiboa eta enpatia; gataz-kak aurreikustea eta kudeatzea; erre-fortzu baikorra, ezkorra eta axolaga-betasuna; hitzezkoa ez den komuni-kazioa; kritikak nola egin; bulkadenkontrola eta norberaren mugak; NImezua eta ZU mezua; zarata psikolo-gikoak; taldeko erabakiak hartzea;autoestimua edota norberaren beldu-rrak aztertzea eta kudeatzea… Nor-berak etxean eta gizartean ikasi eta erabili beharreko baliabideak dirahoriek guztiak.

Antzerkhizkuntzan, teknika ho-riek azalduko ditugu, teoriaren ikus-pegitik eta antzerkiaren bidez; an-tzerkia ikasten dugun bitartean, tek-nika horiek praktikan jarriko ditugu.Bizipenetatik ikasten dena hobeto ikasten delako

Taldeko gaitasunakIrakasleok berehala antzematen

dugu taldearen izaera orokorra: tal-dea berritsua, langilea, zatitua, batua

Aurten egin dugun lana azken 4urteko ikerketaren eta esperientzia-ren hondarra izan da. Antzerkhiz-kuntza proiektuaren hastapenetan,gehigarri metodologiko erakargarribat izan nahi genuen hizkuntzarennormalizazioan. Horretan ibili garagizarte-zientzietan dugun esperien-tziaz baliatuz, eta, aurten, gure pro-gramazioa eraldatu egin dugu, gurehiru zutabeak erlazionatuta eta gizabaliabideen bide zuzena hartuta.

NORI ZUZENTZEN ZAIE PROIEKTUA?Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6.

mailetako ikasleei eta Bigarren Hez-kuntzako ikasleei. Adin bakoitzakbere zehaztasun ebolutiboak ditue-nez, programazioa taldearen adin etaezaugarriei egokituko zaie; izan ere,Lehen Hezkuntzako metodologia as-koz ere ludikoagoa izango da, eta, Bi-garren Hezkuntzan, arte eszenikoa-ren hizkuntza formalean murgildukodira.

Batik bat honako gaitasun haueklanduko lirateke Lehen Hezkuntzakoikasleekin: sormena, irudimena, erre-alitate-printzipioa, lan baten iraun-kortasuna, kontzentrazio-gaitasuna,taldearen garrantziaz jabetzeko gaita-suna, etab.

Bigarren Hezkuntzako ikasleekinlandutako gaitasunen artean, hauekditugu: gure burua ezagutzea (beldu-rrak, lotsak, gaitasunak eta zailtasu-nak); gatazkak lantzea, bai ikasleenarteko gatazkak eta bai norberak bereburuarekin eta gizartearekin ditue-nak; gizarte-gaitasunak lantzea; sen-timenduak era egokian azaltzen ikas-tea, etab.

Proiektu hau ez zaie artistei zu-zentzen, ikasle zoragarri arruntei bai-

zik; beraz, ikasturtean zehar antzez-lan potolo bat egin daiteke, baina ikasleak ez dira egongo behartuta an-tzezlanean parte hartzera, eta ebalua-zioan ez da kontuan hartuko parte-hartze hori. Izan ere, antzezlanen ko-purua, iraupena eta ezaugarriak ikas-gelaren ezaugarrietara moldatuko dira; adibidez, zine-proiektu txikiakegin daitezke talde batzuetan. Gelanegindako lanak, jarrerek eta ahalegi-nak izango dute garrantzia, eta horrekdefinituko du bukaerako etekin artis-tikoa.

ZERGATIK CURRICULUMARENBARRUAN?

Lanean daramagun urte hauetan,maiz egin digute galdera hori. Badiru-di antzerkiaren esparrua eskola oste-ko ekintzetan kokatu dugula, edohezkuntza ez-formalean. Guk, aldiz,antzerkia ikaslearen eguneroko ikas-gaien artean ikusten dugu, eta frogatudugu hezkuntza formaletik abiatutalortzen diren helburuak eta jarrerak ezin hobeak direla, ikasketa horiekborondatezkoak ez direnez, bakoi-tzak bere etekinak ateratzen dituela-ko: lotsatiek aurre egin behar dieteberen beldurrei, eta bulkadak kon-trolatzeko zailtasunak dituztenek tal-dera moldatu behar dute.

Egia da antzerkiaren bidez ikaste-txeetan ikasleei ohikoak ez diren tres-nak irakasten dizkiegula bizitzarako,eta egia da, baita ere, gaurko gizarte-an oso baliagarri gertatuko zaizkielaantzerki-eskoletan ikasitakoak.

Eskola barruko orduetan oso gaiatsegina da Antzerkhizkuntza, baina,gure helburuak eta metodologia ososerioak direnez, eskola osteko ekin-tza bezala gogorregia egiten zaie.

PROGRAMAZIOA MALGUA DA?Beharko izan malgua! Ikastetxe

bakoitzeko proiektua desberdina da,maila eta adin bakoitza desberdinada, eta ikasle bakoitza ere desberdinada. Proiektu honen bokazioa ikaste-txe bakoitzeko egunerokotasunarenparte izatea da, eta, berez, antzerki-eskola bakoitzak bat etorri behar dubertan lan egiten duten profesionalenfilosofiarekin. Horretarako, ezinbes-tekoa da koordinazio-lana hasieratikbukatu arte etengabea izatea, proiek-tuak eskolaren formak har ditzan. Ha-laber, ikasle bakoitzaren beharrak as-kotarikoak direnez, antzerki-irakaslebakoitzak ikasle bakoitzaren jarrai-pena egingo du, eta gidoiak ikastaldebakoitzak eta ikasle bakoitzak dituengaitasun, zailtasun eta ezaugarrien arabera egingo dira.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 33

34 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

e k a r p e n a k

zuenean bezala, bilgune eta tresna izaten jarraitzeko asmoz baitarrai HikHasik bere 20. urteurrenean.

Duela 10 urte, hamargarren urteu-rrena ospatuz egin zen bilkuran beza-la, ideia, premia eta egitasmo ugarimahai gaineratu ziren azaroaren 8kobilkuran. Haietako hainbat ekarpenbi ildotara bildurik, honela laburtudaitezke Hik Hasi-ko talde zabalak egitasmoari eta Euskal Herriko hez-kuntza-sistemari eginiko ekarpenak:batetik, haurrari, haren nortasunari eta garapenari protagonismo handia-goa emango dion hezkuntza-ere-duan sakontzeko beharra azaldu zu-ten irakasleek, haurraren garapenabermatuko duen eskola humanizatubaten premia, haur burujabea heltzenlagunduko duena, non txikitatik le-kua eta ahotsa izango duen, “ikastekolekua baino, garatzeko lekua izan be-har luke eskolak, edukietan beharre-an, pertsonaren ongizatean zentratua

1994an hik hasi egitasmoa sortu eta eskuotan duzun aldizkari haupentsatu eta sortu zuten hainbat ira-kasle, bidean elkartu diren beste askoeta gaur egun Hik Hasi egitasmo pe-dagogikoaren parte diren kide ugarielkartu ziren iragan azaroaren 8an Za-rautzen, Hik Hasi-ren 20. urteurrenaospatzeko, falta direnak gogoratuz ibilbideari errepaso bat emateko etabatik bat aurrera begira jartzeko.

Egunero haurrekin dabiltzan es-koletako irakasleek, etorkizunekomaisu maistrak prestatzen EHUn,NUP-en eta Huhezin lanean dihardu-ten irakasleek eta beste hainbat alo-rretako adituek euren esparrutik eginzioten ekarpena Hik Hasi-ri, bai for-mazio alorrean, hik hasi aldizkariaridagokionez edo Hazi Hezi-ri dago-kionez ere, baina baita Euskal Herri-ko hezkuntza-sistemak dituen hutsu-neak betetzeko asmoz ere. Duela 20urte irakasle talde zabal batek sortu

20 urteotako bidelagunekin hasi ditu Hik Hasik ospakizunak

dagoen eskola behar dugu”.Beste alde batetik, haur burujabe

hori hezkuntza sistema propio batenardatz izan behar dela adierazi zutenbilkuran parte hartu zuten askok, bu-rujabe den haur hori mundutar izan-go denez, euskaldun eta mundutar gi-sa bizitzeko prestatu behar dela pro-posatu zuten, “pedagogia-lana eginbehar du Hik Hasi-k gure haur eus-kaldunak munduan bizitzeko eta era-bakiak hartzeko prestatuak izan dai-tezen”, adierazi zuten, kasura ko,hainbat partaidek, “herriak burujabeizateko, eskolak, pertsonak, haurrakizan behar du burujabe”.

Irakasleek, egunero-egunero ge-lan, erabaki txikietan, eskola komu-nitatean, gurasoekin eta lankideekin,ikerketa-mailan nahiz herri gisa bi il-do horietan gaitzeko etengabe for-matzeko eta hausnartzeko duten be-harra ere azaldu zuten hik hasiren tal-de zabaleko kideek.

36 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

Zein dira haur-eskoletanatxikimendu segurua bermatu

ahal izateko kontuan edukibeharreko irizpideak

Atxikimenduaren teoriaren ingu-ruko ikerketen emaitzek diote haurbat, estresaren eraginpean egon arren, bere oreka aurkitzera hel daite-keela eta homeostasisa berriz aurkidezakeela, baldin eta hartaz ardura-tzen den heldua eskuragarri badu eta,haurraren beharretara egokituz, hel-dua haren euskarri bada. Jakinekoada baldintza hori ez dela beti bete-tzen. Haatik, pertsona bakoitzarenhistoria pertsona horrek gurasoekin,familia sistema osoarekin edota zain-tzaile esanguratsuekin izan dituenharremanen emaitza da.

Haur txikien garapenean zeriku-

sia daukaten helduek nola bizi dituz-ten beraien emozioak, hala jartzen di-tuzte jokoan haurrarekin daukatenharremanean. Eta hori zeharo inkon-tzientea da, kontzientzia hartu arte.Pertsona askok bizitza osoa igarotzendu mundukoekin, munduarekin,zer-nolako harreman mota duen ohartu gabe, batzuetan egonezin galanta bizi izanda ere. Pertsona horientzat, halakoxea da bizitza, bes-terik gabe.

Atxikimendu seguruan hezi de-nak era horretako atxikimendua es-kainiko dio bere umeari. Aldiz, atxiki-mendu ez-seguruan hazi denak hori

galdeidazue

?

Ezozi ARIZAGA LIZARRALDEMAISTRA ETA PIKLER ILDOAN ADITUA

Eskolan ume batzuek helduarekinego teko beharra izaten dute, inguruaesploratzeko interes eza, antsietateaeta errefentziazko zaintzailearenbeharra baldin eta lasai egongo bada.Umearen errefentziazko zaintzaileakegiten badio harrera pozik gelditzenda umea; zeregin horretan beste zain-tzaleren bat arduratzen bada, ordea,negarrez gelditzen da. Kasu batzue-tan, etxean ere horrela izaten da,umeak amarekin bakarrik egon nahidu. Horrek zer esan nahi eskolakozaintzailea "amatzat" hartu duela

eskolan? Hortaz, haurra eta amarenartean, edota haurra eta zaintzailea-ren artean, atxikimendu ziurgabeasortu da, nahiz eta ume horrek helduhorrekin egon nahi izan?

Beste batzuetan berriz, etxean umeakez du uneoro amarekin egon beharrikizaten eta esploratzeko nahia izatendu, baina eskolan antsietatea etaziurgabetasuna erakusten ditu.Horrek zer esan nahi du umearen etahelduaren arteko harremana edo atxi-kimendua txarra izan dela?

Bi kasuetan, gehienetan, erreferen-tziazko zaintzailea ez badago, hasie-ran, negarrez egongo da umea, bainalasaitutakoan pixkanaka gelako txo-koak esploratzen hasiko da.

Kasu horretan, beti kezka berberaagertzen da: umearentzat zer da hobebere zaintzaile kutunarekin egotea(haurra berekin oso pozik dago bainaingurua esploratu gabe, jolastugabe...) edota nahiz eta bere errefen-tziazko zaintzailea ez egon esplora-tzen eta jolasean aritzea?

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 37

Haur-eskola, eta atxikimenduarengarapena bermatzeko irizpideak.

Hasteko, oso une aproposa da egokitzapen-epea, haur-eskolara iristen den familia ororentzat. Egoki-tzapen-epeko denbora haien beha-rretara egokitzen bada, familiaren etazaintzaileen arteko harremana erraz-tu egingo da. Hezitzaileek denbora izango dute haurraren eta guraso etafamiliaren arteko atxikimendua nola-koa den aztertzeko eta atxikimendu-harremanean funtzionatzeko modudesberdinak daudela ulertzeko. Ho-rrelako uneetan, lagungarria da, gela-ko estimuluetan barneratu aurretik,gurasoei haurra besoetan edukitzekoeskatzea, besoetan dutela aurreradiezaioten hitzen bidez zer une iritsizaion. Egun batzuetan beraiekin egongo dela esango die, bertakozaintzaileekin eta beste umetxoekinbatera, elkar ezagutzeko, tokia eza-gutzeko… Eta, aurrerago, han dago-en pertsonak −izena beti erreferen-tziatzat hartuta− zainduko duela.Haurrari ordua iristen denean harenbila itzuliko direla esateko beti eskadiezaieke hezitzaileak gurasoei. Uler-tu beharra dago horrelako uneetanguraso askok izaten duten angustia.Atxikimendu berri segurua eraikikobada (arautegi zurrunetatik at), fami-liaren eta haurtxoaren arteko atxiki-

errepikatuko du (askotan ondorio larriak utzita), ez duelako besterik ezagutzen. Bere emozioak identifika-tu ezin dituen helduak ezin izango di-tu haurrarenak identifikatu, haurra-ren behar afektiboei erantzuna ema-teko prestutasun psikologikoan ga-beziaren bat duelako. Bere buruare-kin duen berbera. Jaso ez duena eman ezin izanaren arduradun ez dainor. Horixe da guraso askoren kasua.Kontuan izan behar dugu, horrezgain, haurtxoek beren gurasoen ere-dua beraiena balitz bezala hartzendutela eta sistema horri jarraitzen dio-tela. Beraz, gero, gauza berbera egin-go dute beraientzat esanguratsuak diren helduekin (hezitzaileekin, mai-su-maistrekin…). Azpimarratu beha-rrekoa da egungo gizarteko garapen-ildoek haurren sozializatze- eta kultu-ra-eremuan eskaintzen dituzten bal-ditzek zer-nolako eragina duten per-tsonaren garapenean. Haurraren he-ziketan eta garapenean, gurasoak ezezik, erantzukizuna duten erakun -deak ere heziketa-eraren arduradundira, zer, nola, zer helbururekin… ku-deatzen duten kontuan hartuta.

Esaten da badaude atxikimenduez-seguruan hazten ari den haur ba-tzuk. Gehienak ez dira kasu larriak. Ezomen dira beti nahaste bilakatzen.Nolanahi ere, ardura hartzeko beste-ko kopurua badela esan daiteke.

Behar afektiboak asebete ez dire-nean eta sentimendu horien balioa ai-tortzen ez denean garatzen du hau-rrak atxikimendu ez-segurua.

Atxikimendu ez-seguruan,haurrak hainbat estrategiaerabiltzen ditu helduarekin,bizitzako eremu guztietan

segurtasuna eta gertutasunaaurkitzeko: gertutik jarraitubeharra, negarraldiak sarri,jatorduak luzatzea, besoetanedukitzeko eskaera, loaldi

laburrak…

Haurraren zaintzaz ardura-tzen den helduak ez badioerreparatzen kontzienteki

haurrak atxikitzeko darabil-tzan gerturatze-jarreren

esangurari, haurra ez da gaiizango helduaren jokabidea

iragartzeko. Hortaz, ezinizango du antolatu kognizio-

mailan hura gerturatzekojarrerarako estrategia bat,

helduaren erantzuna erakar-tzeko darabilena. Lotura ez-

segurua izango du.

mendua era batekoa zein bestekoa izan, haur-eskolak familiei iritsi berridiren tokia behar bezain segurua delaerakutsiko die.

Haurra bakarrik egotera iristendenean, banatzeko unean patxadazjokatzea komeni da. Jakin dezatelagurasoek aurrez zeinen garrantzitsuaden une hori. Hobe da negarrez hasi-ko den beldurrez haurra konturatugabe alde egiteko etxekoek erabil di-tzaketen trikimailuak saihestea. Ne-garra sanoa da. Ez da erosoa helduen-tzat, baina bai sanoa haurrarentzat. Ezdago bereizteko uneko dolurik nega-rrik gabe. Seguruenik, une horretanhezitzaileak gertu edukitzeak segur-tasuna emango die gehienei. Eta etxe-koek alde egindakoan, haurrak beraien gauzez arduratzen hasiko dira poliki-poliki. Indibiduatzea beti atxikitakoarengandik bereizteko uneetatik dator. Tarteka, negar egin-go dute haurrek, edo hasperen, baz-terrera joan eta, tristura aurpegitxoa-rekin, “ama, ama” deika hasiko dira,beren objektutxoa besarkatuko dute,edota hozka egingo diote, ezetz esan-go dute eta, batik bat, erreferentziaz-ko heldu horren beharra izango du-te… Dena da naturala, bizitzako uneberezi horretan. Prozesu horretan,haur gehienek katarroa, sukarra edo-ta antzeko sintomak izan ohi dituzte,eta, indibiduatze-prozesuan, oso sa-noak dira. Zaindu beharrekoak, eraberean.

Etxekoak haurraren bila itzultzendiren unea ere zaindu beharra dago.Une horretan, minutu batzuez euste-besarkada barnekoia izaten lagundubehar diegu egunero. Une horietan,haurrak negar egin dezake, edota ba-rre, beste aldera begiratu, edo ihes egin. Elkartze eta bat egite hori gerta-tuko da, alde bien ilusioa eta maitasu-na berriro segurtatzen den arte. Soilikfase hori igaro ondoren emango diraeguneko azalpenak.

Haur-eskolako denboran haurrek izaten dituzten egonezinen inguruan

Atxikimendu-erak sailkatu egiten

dira, haurren funtzionatzeko mo-duak ulertzeko. Sailkapenak, ordea,lehergailu izan daitezke. Haurrari jar-tzen zaion etiketa zaindu beharra da-go, horrek zein beste edozein eratakoaurreiritziek eragina izan baitezakete.Hori esanda, argi utzi behar da atxiki-menduaren inguruan haurrengan su-matutako egonezinak bideratu beha-rra dagoela.

Argi eta garbi, 6-8 hilabetetik 30 hi-labetera bitarteko sintomatologiaguztia ez da atxikimendu ez-segurua-ren eragina. Garapen-etapa horretanere, haurrek —gehiengoak behin-tzat— oso gertu behar dute atxikitakopertsona. Bereizketa-denborak, baifisikoak eta baita psikologikoak ere,bere tolerantzia epea dauka, eta ez daegunero berbera izango. Bereizketa-denbora hori gainditzen denean da-go arriskua. Atxikitako helduaren fal-tak eragindako estresak haurrarenfuntzionalitate-eremua, oraindik garapen-etapagatik makala izanik,haurra desantolatzea ekar dezake,neurona-konexioak ere desorekatu-ta egoten baitira estres-uneetan.

Haur-eskolako zaintza-uneetansentituko du bereziki haurrak loturaberria eraikitzeko konfiantza, eskain-tzen zaion hori segurutzat bizi badu.Horretarako, erreferentziazko zain-tzaileak ahalik eta zaintza-une gehienematea da egokiena. Eta haurrak be-rarekin egon nahi izatea ez da inondikere arraroa, “hornitzailetzat” ikustenduelako askotan. Ez dugu ahaztu be-har haurrek, hainbat hilabetean, zain-tza ez ezik amaren bihotz-erritmoa eta tentsio arteriala sentitzeko premiaere badutela, bereak ere erregulatze-

ko. Horri ere atxiki behar dio, bere bi-ziraupena bermatzeko. Jakina dahaur asko heldu batzuekin errazagoegoten direla beste batzuekin baino,amarengandik ezagutzen duten sin-tonia-erresonantzia antzekoagoa du-telako.

Beste gauza bat da haur batekzaintzailea “amatzat” hartzea. Horigertatu bada, hezitzaileak era inkon-tzientean ilusio hori sorrarazi diolakoizan da. Haurrak badu bere ama. Or-denarik ez izate horrek eragin negati-boak izan ditzake amaren eta umea-ren arteko erlazioan. Zer esanik ez, amaren eta hezitzailearen artekoan.Horregatik da horren garrantzitsuabakoitzak bere tokia aurkitzea eta ho-ri besterik ez betetzea, ez da gutxi-eta.

Erreferentziazko hezitzaileak sa-rri esango dio beste hezitzaile batekzainduko duela, bera ez dagoenean.Beste horrek ere badakiela zer denbehar duena, etxekoek haur-eskolanuzten dutenean egiten duten bezala.

Ingurua esploratzeko, besteekikointeresa pizteko, objektuak bizitzen ikasteko erabili ahal izateko, hau da,bakarrik aritzeko gaitasunak baditue-la jabetzeko, haurrak, nahitaez, esan-guratsua den heldu hori integratuta izan behar du bere buruan. Elkarreki-ko izatean datzan sentimendu horreketengabea izan behar du. Atxikimen-dua irudikapen mentala da, eta, bero-ri eraikitzeko, erreferentziazko hel-dua behar du.

Atxikimendua segurua ez dene-an, gabezia dago gorputza eta psikis-moa bateratzean. Haurtxo horiek, ba-tzuetan, erreferentziazko helduarenaltzoan edo magalean egoteko beha-rra izaten dute, hau da, sostengu fisi-koa jasotzekoa, zaintzako uneetatikaparte ere. Osotasunean eutsita da-goela sentitzeko premia dute. Eustehorrek ez luke izan behar helduakhaurra bere altzoan barnerantz ixtekomodukoa, euspena ematen dionabaizik. Beti helduaren ezkerreko aldean kokatuta egotea komeni da.Haurra uzterakoan distantzia laburre-an egitea komeni da, askotan ukitze-

Zaintza-uneetan sentitukodu bereziki haurrak lotura

berria eraikitze-ko konfiantza,eskaintzenzaion horisegurutzat badu

?

ko beharra izaten dutelako.Haur-eskolak zenbait gako eskain

diezazkieke gurasoei, beren haurra-rekin bizitzen ari diren atxikimendu-prozesua ulertzeko. Betiere, guraso-en eta haurtxoaren arteko erlazio- jokoan dagoen guztia errespetuz ja-sota. Haur horren gurasoak dira. Ezdute epaiketarik behar, eta haurtxoakez du zatiketa gehiagorik behar. Ha-rrerako eta jasotzeko uneetan, lagun-du egingo zaie une barnerakoi bateaneuste-besarkada sortzen, gurasoekhaurra beraien besoekin batu arte, une horretan haurrak negar egitenbadu ere, bereziki orduan behar due-lako besarkada hori. Horretarako, be-ti gune bera, interferentziarik sortukoez duena, erabiliko da, jesarleku ero-so batekin.

Haurtxoaren funtzionamenduanzerbait deigarria antzematen bada, le-henengo, gurasoekin patxadaz hitz egingo da, behatutakoa azaldukozaie, sintomak seinale direla esangozaie, haurtzaroa etapa ona dela la-guntzeko… Eta azalduko zaie espe-zialista baten esku-hartzeak lagundiezaiekeela eguneroko bizitzan umearekin gai batzuk nola bideratuaurkitzen (batzuetan, erantzuna ho-rrelako zerbait izaten da: “ni horrela-koa nintzela esan didate, edo zailagoaoraindik, eta hemen nago orain, bizi-tza normala egiten”; edo “hitz egindugu gure artean baina ez dakigu no-la egin”, edota “hau azkarra da, guribuelta zelan hartuko dabil beti”…).Hedatuta dago pentsamolde hori (ezetxean bakarrik), hau da: haurtxoarisasi-heldu erako manipulazio-gaita-sunak ezartzen zaizkio, erreala ez denkognizio-maila emanez.

Lagungarria da beti, eta beharrez-koa ere bai batzuetan, gurasoei berensemea edo alaba egunerokoan zer-nolako gaitasun eta baliabideekin ariden hazten azaltzea. Batzuetan (egu-nero ez), argazkiek laguntzen dutegurasoei eguneko gertaerak begi-bis-tan jartzen. Hala, haur errealaren ga-rapen-prozesuko hainbat une ezagutditzaten.

38 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 39

argitalpenak

Beti iparralderantzJon Arretxe / Cristina Fernandez

EREIN

Europako ateak jotzen edo jo ga-be ate gainetik pasatzen diren etorkinhoriek nondik datoz? Kayes herrianjaio zen Drissa. Han bizi izan da beregurasoekin eta bi anai-arrebekin etahaurtzaroaren gomuta atseginak di-tu, baina egun zoritxarreko batean ai-tak lanpostua galdu eta bizibidearenbila hasi behar izan zuen familiak.

Prime-TimeJohn Andueza Altuna

ELKAR

Bala eta Klemente detektibeak di-ra. Beren ibilera aldrebesen ondo-rioz, Ertzaintza utzi behar izan zuten,eta geroztik munta txikiko detektibepribatuei egokitzen zaien edozein lanegitera behartuta daude. Oraingo ho-netan, ordea, berebiziko garrantziaduen kasu batean korapilatuta ikusi-ko dute euren buruan.

BerbontziAbel Amutxategi / Manu Ortega

EREIN

Berbontzi liburujale bat da. Eta, li-burujale guztiei gertatzen zaien beza-la, tinta eta papera dira bere mokadu-rik gustukoenak. Arazo bakarra ho-nako hau da: Berbontzik, noizbehin-ka, irakurri berri dituen istorioak aho-ko zulotik kanpora botatzen dituelaburbuila grisen itxuran, eta bere ingu-ru osoa fantasiaz betetzen da.

Munstro bat edukiontzianMaribel Aiertza / Mikel Santos

ELKAR

Gorka harrituta dago auzoko edu-kiontzi barrutik irteten diren hotse-kin. Zaborra eramatera joaten den ba-koitzean izugarri beldurtzen da. Bai-na, azkenean, edukiontziaren muns-troa ezagutu behar duela bururatzenzaio beldurra gainditzeko. Misterioaargitzeko ausardia handia eta irudi-mena beharko ditu Gorkak.

Ilargian kulunkantariAntonio Rubio eta Xabier Olaso /

Oscar Villan

PAMIELA-KALANDRAKA

Ilargian Kulunkantari bilduma 0-3urte bitarteko neska-mutikoei zuzen-dua dago, eta beraientzat berariaz on-du dira piktograma poetiko edo poe-grama hauek guztiak. Irakurle txikia-ren begia hezi eta belarria eztitukoduen irakurketa-erritmoa proposa-tzen dute bilduma honetako lanek.

HiltzaileakLeire SalaberriaPAMIELA

Modu misteriotsu eta izugarri ba-tean hasten da narrazio hau. Egileakbeldurra eta egonezina sentiaraztekogai den narrazioa eraiki du. Bukaeranirribarrea pizten du, hizkuntzarekinjolastuz, alkimia bat eraikiz. Idazleabera da ilustratzailea, eta teknika be-rezia erabili du. Album honek irabazizuen Etxepare sariaren VIII. edizioa.

40 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

gaztelu bat baino gehiago ere izanbaitzen. Ikur bat: Nafar herriaren erre-sistentziaren sinboloa. Eta orain urte-tan amaiurtarrek auzolanean eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekinelkarlanean egindako lanaren ondo-tik, gazteluaren aztarnak modu segu-ruan ikusteko herritarrek eraikitakopasabidea irekiko dute abenduaren13an, Nafarroako erresumaren sin-bolo garrantzitsuaren aztarnak ikus-teko eta historia ezagutzeko aukera emanaz.

Gaztelak Amaiur setiatu zuenean200 bat gudari gogor borrokatu zirenNafarroako Erresumaren alde JaimeVelaz Medrano alkaidearen agindu-pean, aurrez aurre, ordea, Gaztelakoarmada zuten, 10.000 soldaduz osa-

tua. Borroka epiko hori hainbat abes-ti, poema eta nobelaren inspirazio itu-rri izan zen; gogoangarrienetako batLauaxetaren sorta izan zen.

Gazteluaren eraikuntza noizkoaden zehazten duen dokumenturik ezda ezagutzen , baina 1191ko izkribue-tan dagoeneko gazteluzainaren izenaagertzen zen, eta beraz, ordurako ba-zen gaztelua eraikia. Amaiurri buruz-ko lehen aipamena 1095ekoa da, he-rriko elizari buruzkoa, hain zuzen ere.1522an gaztelua lehertzeko aginduaeman zuten. Gerora, isildua eta desi-txuratua izan da Nafarroako erresu-maren erorketa eta Amaiurko gazte-luaren benetako galera, historia ofi-zialak Nafarroa guda gabe eta boron-datez anexionatu zela Gaztelako

hik hasi-ren

proposamenaAMAIURKO GAZTELUA

Gure historiaren aztarnetan barrena,auzolanari esker

Amaiurko gazteluaren aztarnekduela ia bost mende, 1522ko uztaila-ren 15etik 19ra Gaztela eta Aragoikoarmadek egin zuten setioa gogora-razten dute. Fernando Katolikoarengudaroste gaztelarrek Nafarroako erresumari eraso eta Gaztelak men-pean hartu zueneko azken gudarenkokaleku izan baitzen Amaiurko gaz-telua. Amaiurko gaztelua erortzeangaldu zuen Nafarroako erresumakburujabetza. Halaxe dio gaztelua ze-goen lekuan guda hura borrokatu etagaldu zuten nafarren omenez zutituzuten monumentuan ezarritako ins-kripzio batek: “Napar askatasunarenalde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia.1922”.

Amaiurko herriaren ondoan, mui-no batean daude gazteluaren aztar-nak; hondakinak baino askoz gehia-go dira, alabaina, Amaiurko gaztelua

Urtetan amaiurtarrek auzolaneaneta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekin elkarlanean egindako lanaren ondotik, herritarrek eraikitako pasabidea irekiko dute, bisitariek arriskurik gabe ikus ditzaten Amaiurko gazteluaren aztarnak eta ezagut dezaten gure historiaren pasarte hain garrantzitsua dena.

193. zenbakia. 2014ko abendua • hik hasi • 41

Aipatzekoak dira: Amaiur 1665ean banandu zen

Baztandik, eta 1969an, alegia, hirumende gerora, berriz ere bat eginzuen Baztanekin. Herriaren sarre-ran arkua dago, herrigunearen mu-ga adierazten du. Arkua baino lehenXVII. mende-bukaerako gurutza-rria dago.

Amaiur ohiko karrika-herria da,kilometro erdiko luzeran hedatua.Herriko etxeak arkitekturaz anitzaketa aberatsak dira; izan ere, ibarrekokategoria tipologiko gehienak ageribaitira bertan.Ondoren aipatzen di-ren etxeen eta jauregien jauregi-ar-kitekturaren itxura nabarmendu be-harra dago:

•Arretxea jauregia (45. zenba-kia). XVI. mendean nagusia zen.

•Borda jauregia. 1728an lortuzuen oinetxe kategoria.

•Arriada etxea. Bertan egiten zi-ren batzarrak XVI. mendean.

Herriko eliza, Jasokundearena,Erdi Arokoa da, XVI. eta XVIII. men-deetan hainbat aldiz berreraikia. Eli-zak “Cavaille-Col” organo erroman-tiko ederra du.

Bisita gidatuak:Nafarroako Erresumako azken

gotorlekua bisitatzeko Amaiurko errotara jo behar da: www.amaiur-koerrota.com. 1522an Gaztelako Erresumak buruturiko konkistan eroritako azken defentsa ezaguta-razteaz gain, Amaiurko errotak berefuntzionamendua ezagutzeko au-kera eskaintzen du, baita taloak egi-teko eta dastatzeko tailerrak eskain-tzen ere. Herriko bisita-gidatua ereeskaintzen dute. Hau guztia, ikasle-taldeen eta adinen arabera egokitu-ta egiten dute.

Telefono zenbakia: 619 95 57 09- 660 73 17 81

[email protected] Otordua non egin: Mendialde jate-

txea, telefonoa: 948 45 30 60.Amaiurri buruzko informazioa: Altitudea: 281 metro.Biztanleria: 253 biztanle.Iruñetik 58 km-ra dago. Herrira

heltzeko N-121-B errepidea hartubehar da, eta Otsondo mendatea igotzen hasita, eskuinera dagoendesbideratzeak herrira eramanengaitu.

erresumara idatzi baitu. Haatik, koka-gune honetako gudak erakusten duNafarroaren konkista benetan krude-la izan zela, kasurako, Amaiurko gaz-teluko defendatzaile Jaime Velaz deMedrano eta haren seme Luis kartze-lan pozoitu egin zituzten, gaztelarrekbizitza errespetatuko zietela agindubazieten ere. Gaztelako armada ho-rrek berak 5.000 lagun baino gehiagohil zituen Noaingo sarraskian. Nafa-rroako konkistak, errege-erreginenaldaketa ekartzeaz gain, ondorio laz-garriak izan zituen herritar xumeen-tzat, burujabe zen erresumak inde-pendentzia galtzean okupazio-arma-da bat ezarria izan baitzen mende ba-tez bederen; gainera, gerra gastuek eta Nafarroa Beherearekin saleroske-ta debekatzeak Nafarroa pobretzea ekarri zuen; Inkisizioak, berriz, sor-gin-ehiza sustatu zuen, eta euskara lu-rralde osoan baztertua izan zen.

Amaiurko herritarren lana2005ean hasi zen Aranzadi Zien-

tzia Elkartea Amaiurko gazteluan in-dusketak egiten, eta orduz geroztik abuztuero egin dituzte han induske-tak. Azken udan aztarna horiek guz-tiak ikusi ahal izateko pasabide bat eta eskailerak eraiki dituzte herrita-rrekin batera. Eta orain, abendu ho-netatik aurrera, erabilgarri egongo dapasabide seguru hori bisitarientzako.Erdi Aroko europar estatu txiki bate-ko gaztelu txiki bat zen Amaiurkoa,Nafarroako Erresumaren defentsara-ko eraikitako gaztelua, jatorrian, do-rre bat besterik ez zela erakutsi duteindusketek. Amaiurren azaldu diren arrastoak garai ezberdinetakoak dira,jatorrizko eraikinaren gainean alda-ketak egin baitzituzten XVI., XVIII. eta XX. mendeetan. Konkistaren os-

tean, Gaztelakoek mugaldeko gotor-leku bihurtu zuten. Indusketa-lane-tan denetarik agertu da: armak, 14 ki-loko kanoi balak, aljibe edo ur-zulobat, beirazko piezak, estandarteetakopuntak… baina horiek guztiak era-kusteko lekurik ez dute oraindik amaiurtarrek, nahiz eta ikasle-bisita-rientzako erakusgai dituzten.

Amaiur Baztango bailarako azkenherria da, eta Urdazubirako, Ainhoa-rako, Ezpeletarako eta Zugarramur-diko bidean dago. Gaztelua IruñetikBaionarako bide nagusiko bidaiarieneta merkantzien joan-etorriak zain-tzeko leku estrategikoan kokatua ze-

goen, eta horrexegatik, Amaiurkogaztelua kokatzen den muinoa Baz-tangoiza, hau da Baztango ibarra, ikusteko leku paregabea da. Erratzu,Azpilkueta, Arizkun eta Amaiur beraikusteko kokagune ederra da.

i Amaiurko gaztelua

42 • hik hasi • 193. zenbakia. 2014ko abendua

atzeko atetikAmatxori esango diot…

“Amatxori esango diot erosteko bi erlo-ju, bata niretzat, eta bestea zuretzat, Maite.Zurea handiena”. Gaur ikastolan orduak ikasi ditugu. Erlojuak. Makiltxoa bosteanjartzean eskua jaso behar genuela esan di-gu Maitek, gure andereñoak. Ni konturatunaiz. Bostean zegoenean esan diot, “Maite,Maite, bostean dago”, eta irribar egin dit. Ni-rekin pozik jarri da, eta bihar erloju bat opa-rituko diot. Amatxori esango diot.

Ainhoa nire laguna da, oporretan kan-pinera joaten naiz berarekin, eta bere aita-rekin, eta bere amarekin. Nik ez dut aitarik.Ama eta biok bizi gara bakarrik etxean. Ezdut inoiz izan. Baina lagun pila bat ditut.Ainhoa, adibidez. Berarekin egoten naiz ama lanera doanean. Eta bere amarekin.Berak badu aita, baina lanean egoten da.Ainhoaren amak txutxeak erosten dizkit.

Lorea ere nire laguna da, eta Ekain. EtaJokin. Beno, Jokinek batzuetan jo egitennau. Maitek esaten du haserretzen delakojotzen duela, eta ez egiteko kasurik. Bainaniri ez zait gustatzen. Gero amatxori esangodiot gaur ere jo nauela. Amatxok Jokinek jo-tzen banau, nik ere bera jotzeko esaten dit;edo, ez berarekin jolasteko. Baina, Jokin jo-

Itsaso GUTIERREZHEZITZAILEA ETA MUSIKARIA

tzen dudanean, Maitek ez egiteko esatendit. Nik Jokin pozik egotea nahi dut. Horre-gatik batzuetan berarekin jolasten dut, ezhaserretzeko, agian horrela ez du hainbes-tetan joko. Erlojuren bat izango al du berak?Utziko diot nirea, amak erosten didanean.

Nire lagunik handiena Ekain da. Ekai-nekin batzuetan piratetara jolasten dut. Etakotxeekin. Karrerak egiten ditugu, eta zirkuituak. Badakizu, ikastolan badugu ere etxe handi-handi bat. Batzuetan panpi-nak hartzen ditugu eta kanpinera goaz.Ainhoak ere gurekin jolasten du, ez beti.Gaur ez. Ez zuen nahi. Badugu oihal erral-doi bat. Lurrean jarri dugu. Eta janariak era-man ditugu. “Landas”etan egon gara. Etapiszinanplisti-plasta egiten. Eta tobogane-tik bota da Ekain. Eta busti ditu panpinak eta pirata itsasontzi bat aurkitu dugu etaoihalaren azpian ezkutatu gara. Beno, gureitsasontzia zen. Zeren bale batek jan gaitu.Eta Maite andereñoak zapiak jarri dizkiguburuan, piratek bezala, eta kartoizko ezpa-tak egin dizkigu. Eta balearen sabela pus-katu dugu. Eta ate bat ireki, eta atera gara. Eta panpinak salbatu behar genituelakobueltatu. “Bagoaz lagunak, abordatzera!”.Eta atera ditugu. Ekainek platerak ekarri di-tu eta jaten eman diegu, gose ziren-eta. Loegiteko ordua iritsi da, eta mantitakin goxo-goxo utzi ditugu dugun saski urdin batean.Buruko zapia kendu du Ekainek, eta ni, or-duan makiltxoa bostean zegoela ikusi duteta Maiterengana joan naiz. Irribar egin dit.

Maitek “jasotzeraaaaa!” esan du. Ha-maiketakoa jan eta atarira. Euririk ez zue-nez egiten baloia eraman dugu. Nik futbo-lean jolastea gustuko dut. Ainhoa sokasal-toan egoten da Lorearekin eta horiekin.

Ekainekin ekipoegiten dut. Berak beti nahidu atezain izan. Maitek txandakatzeko esa-ten dio. Baina Ekainek beti nahi du izan ate-zain. Ni ez naiz inoiz izaten. Arratsaldetanbai, Ekainen aitatxorekin. Ez dit inoiz goliksartzen. Denak gelditzen dizkiot! Amatxokez du jolasten, uste dut bere zapatek ez da-kitela korrika asko egiten. Ekainen amare-kin gauza garrantzitsuak hitz egin behar di-tu. Bankuan egoten dira beti. Maitek ez duezta ere atari orduan gurekin jolasten, segu-runik ez du jakingo. Sokasaltoan jolasten egoten da, Lorea, Ainhoa eta horiekin.

Gaur Loreak neskek ezin dutela pirataizan esan du. Eta esan diot, ezetz, Ane pira-ta dela, eta neska dela. Loreak, neskek ezindutela kotxeekin jolastu esan du, telebistanikusi duela. Eskuan nuen kotxea ezkutatududanean Maitek lasai egoteko esan dit, jolastu dezakedala. Amari galdetuko diot.Neskek panpinekin jolastu behar dutela esaten du Loreak, bere aitatxok hala esandiola, eta amonak. Horrela dela. Ekainek esan dio ezetz. Nik Maiteri esan diot, ni pan-pinekin jolasten dudala, etxean panpinakeduki baditudala. Badut Spiderman bat, eta Desdentado. Gerrak egiten dituzte etamundua salbatzen dute, ilargiraino doazzeruan zehar. Loreak esaten du ni mutilanaizela futbolean jolasten dudalako. Amarizer naizen galdetu behar diot. Eta esan ereegiten du, neskak eta mutilak ezkondu behar direla pozik bizitzeko. Aitarik ez du-dalako amatxo triste dagoela eta betirakobakarrik. Ez zait gustatu; nire amatxo nire-kin dago, ez bakarrik, eta pozik. Gero esan-go diot, hiru erloju erosteko bat niretzat,beste bat Maiterentzat, eta handiena bera-rentzat, pozik jartzeko.

* “Haurrarengan konfiantza eduki behar dela frogatu du zientziak, susmopeko pedagogiaren gainetik”

Rafael Cristobal