4
3. ALEA (jacta est) Euskara Batzordean ibili zinen aspaldi. Zela- koak izan ziren lehenengo urratsak euskara- ren normalizazioa martxan jartzeko Copre- cin? Nik bi etapa ezberdinetan parte hartu nuen: lehenengoan, Franco hil ostean, ezarritako ego- era gainditu eta galdutako denbora lehenbaile- hen errekuperatzeko nahiak eragindako asmo, gogo eta borondatearekin, baina oinarri sendo- rik finkatu gabe. Bigarren etapan, aldiz, 90. ha- markadan eta egoeraren analisi sakonago bat eginez, eman beharreko pausoak mantsoago ematea aurreikusita, baina atzerapausorik ez emateko bermeak jarriz eta lantegi osoko nola- baiteko inplikazioarekin (Zuzendaritza... ) Zelan ikusten duzu euskararen osasuna Co- precin? Ordutik ona hobera egin du edo oraindik ere lana badago egiteko? Ezin esan euskararen erabilera normaltasun batera iritsi denik, ezta gutxiagorik ere, eta oraindik asko falta zaigu egoera horretara hel- tzeko, baina uste dut hasieratik hona pauso na- barmenak eman direla Italieraz moldatzen zara ezta? Eta Txinan adibidez, zelan? Italian baditugu hainbat hornitzaile eta Italiera guztiz menderatu ez arren, ulertu eta ulertaraz- teko bestean moldatzen naiz. Txinan? Ba ez dakit nola moldatuko nintzatekeen, behin bakarrik joan naiz bertara eta osasun arazo bat medio, iritsi, ospitaletik sartu-irten bat egin eta hu- rrengo hegazkinean berriro bueltatu beharra izan nuen . Askotan ibiltzen zara hor zehar hornitzaileen fabrikak bisita- tzen. Ondo moldatzen zara beste hizkuntzetan? Ba, egia esan, igartzen dut ingele- saren gabezia eta sarri eragozpen bat izaten da, nahiz eta askotan beraietako askok ere ez dakiten ingelesez eta itzultzailearen beha- rra izaten dugun. Batzuetan erdara eta euskararen ar- teko harremanak korapilatsuak iza- ten dira. Adibidez euskaldunendako “mihura” zuhaitzetan irteten den landara bat da, baina Espainian zezenekin lotzen da hi- tza. Holako gaizki ulerturen bat izan duzu bidaietan, hainbeste hizkuntza ezberdinekin? Bidaietan gertatutakorik ez zait orain bertan gogora etortzen, baina Bergarako denda batean pasatutakoaz kontatzen zutena datorkit burura. Nonbait, erdaldun bat sartu zen dendara eta goiko apal batean zegoen zerbait eskatu zuen. Adinean aurrera zihoan dendaria eskailera bate- kin urreratu zela ikusirik, bezeroak bera igoko zela esan omen zion, eskailerari eusten dendaria- ren alaba jarriz. Eskailera ere ez omen zegoen santu-santu eta bezeroa gora iritsi zenean, den- dariak “andas cuidau ahí arriba que esa está loca”. Hori entzunik, bezeroa zuri-zuri jarri eta di-da batean goitik behera jaitsi omen zen. Bizikleta zalea zara eta jarraitzaile sutsua. Bizikleta gainean ondo moldatzen zara? Txirrindularitza betidanik gustatu zait. Gainera, txiki-txikitatik San Prudentzion, etxe aurretik, Deba Garaiko ia lasterketa guztiak pasatzen ziren eta orduko txirrindulari guztiak ezagutzen nituen. Gaztetan ondo moldatzen nintzen bizikle- tan, batez ere, mendate jaitsieretan, baina aspal- dian ez naiz ibili eta egun, lasterketak antola- kuntzera eta txalo egitera dedikatzen naiz soilik Mundu osotik ibili eta gero aukeratu leku bat bizitzeko (Euskal Herriak ez du balio eh!). Italia asko gustatzen zait. Agian, DOLOMITA inguruko herriren bat. Cortina d’Ampezzo? Felix Zubia San Prudentzioarra da. 1969an hasi zen Coprecin lanean, beraz, kooperati- bako hasierako urteak ezagutu zituen. Co- preciko 777. bazkidea da eta honakoak kon- tatu dizkigu. Berripaper honek Fagorreko kide guztiona izan nahi du. Zerbait ko- mentatu, iradoki, galdetu… gura baduzu, hemen duzu horretarako helbidea: [email protected] Jakin ezpanau, enauke sinis- tuko laino baltzen ostien beti eguzkixa dauenik diz-diz Kuriosua da kristalezko ba- suak eta botilak lurrera jausi- tta, beti justo azkenengo bo- tian zelan apurketan dien! Katuak 7 bizitza daukola? Nere garajeko katu idraulikua behin izurrau dok eta geroztik eztok gehixau berpiztu. Esan leike mizpiria ustelketan hasittakuen orduentxe daula jateko gozo-gozo. Ontxe jubi- lazinuen atarixen, mizpira useina hartzen hasi natzaixo neure buruai. Oin bai edarto, Udalatx pun- tara igo ta zigarrotxua piztu dotenien. Sekula eztot uler- tuko erreten eztauienak ze demontretara datoezen men- dira. Urrutiko intxaurrak.. horreik be gaur egun dozenia justo justo. Felix Zubia. Copreciko langilea

2zi-2xi hirugarren alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Fagor Taldeko urtarokariaren 3. alea

Citation preview

Page 1: 2zi-2xi hirugarren alea

3.

AL

EA

(ja

cta e

st)

Euskara Batzordean ibili zinen aspaldi. Zela-

koak izan ziren lehenengo urratsak euskara-

ren normalizazioa martxan jartzeko Copre-

cin?

Nik bi etapa ezberdinetan parte hartu nuen:

lehenengoan, Franco hil ostean, ezarritako ego-

era gainditu eta galdutako denbora lehenbaile-

hen errekuperatzeko nahiak eragindako asmo,

gogo eta borondatearekin, baina oinarri sendo-

rik finkatu gabe. Bigarren etapan, aldiz, 90. ha-

markadan eta egoeraren analisi sakonago bat

eginez, eman beharreko pausoak mantsoago

ematea aurreikusita, baina atzerapausorik ez

emateko bermeak jarriz eta lantegi osoko nola-

baiteko inplikazioarekin (Zuzendaritza... ) Zelan ikusten duzu euskararen osasuna Co-

precin? Ordutik ona hobera egin du edo

oraindik ere lana badago egiteko? Ezin esan euskararen erabilera normaltasun

batera iritsi denik, ezta gutxiagorik ere, eta

oraindik asko falta zaigu egoera horretara hel-

tzeko, baina uste dut hasieratik hona pauso na-

barmenak eman direla

Italieraz moldatzen zara ezta? Eta Txinan

adibidez, zelan? Italian baditugu hainbat hornitzaile eta Italiera

guztiz menderatu ez arren, ulertu eta ulertaraz-

teko bestean moldatzen naiz. Txinan? Ba ez dakit

nola moldatuko nintzatekeen, behin bakarrik

joan naiz bertara eta osasun arazo bat medio,

iritsi, ospitaletik sartu-irten bat egin eta hu-

rrengo hegazkinean berriro bueltatu beharra

izan nuen .

Askotan ibiltzen zara hor zehar

hornitzaileen fabrikak bisita-

tzen. Ondo moldatzen zara beste

hizkuntzetan? Ba, egia esan, igartzen dut ingele-

saren gabezia eta sarri eragozpen

bat izaten da, nahiz eta askotan

beraietako askok ere ez dakiten

ingelesez eta itzultzailearen beha-

rra izaten dugun.

Batzuetan erdara eta euskararen ar-

teko harremanak korapilatsuak iza-

ten dira. Adibidez euskaldunendako

“mihura” zuhaitzetan irteten den landara bat

da, baina Espainian zezenekin lotzen da hi-

tza. Holako gaizki ulerturen bat izan duzu

bidaietan, hainbeste hizkuntza ezberdinekin? Bidaietan gertatutakorik ez zait orain bertan

gogora etortzen, baina Bergarako denda batean

pasatutakoaz kontatzen zutena datorkit burura.

Nonbait, erdaldun bat sartu zen dendara eta

goiko apal batean zegoen zerbait eskatu zuen.

Adinean aurrera zihoan dendaria eskailera bate-

kin urreratu zela ikusirik, bezeroak bera igoko

zela esan omen zion, eskailerari eusten dendaria-

ren alaba jarriz. Eskailera ere ez omen zegoen

santu-santu eta bezeroa gora iritsi zenean, den-

dariak “andas cuidau ahí arriba que esa está

loca”. Hori entzunik, bezeroa zuri-zuri jarri eta

di-da batean goitik behera jaitsi omen zen.

Bizikleta zalea zara eta jarraitzaile sutsua.

Bizikleta gainean ondo moldatzen zara? Txirrindularitza betidanik gustatu zait. Gainera,

txiki-txikitatik San Prudentzion, etxe aurretik,

Deba Garaiko ia lasterketa guztiak pasatzen

ziren eta orduko txirrindulari guztiak ezagutzen

nituen. Gaztetan ondo moldatzen nintzen bizikle-

tan, batez ere, mendate jaitsieretan, baina aspal-

dian ez naiz ibili eta egun, lasterketak antola-

kuntzera eta txalo egitera dedikatzen naiz soilik

Mundu osotik ibili eta gero aukeratu leku bat

bizitzeko (Euskal Herriak ez du balio eh!).

Italia asko gustatzen zait. Agian, DOLOMITA

inguruko herriren bat. Cortina d’Ampezzo?

Felix Zubia San Prudentzioarra da. 1969an hasi zen Coprecin lanean, beraz, kooperati-bako hasierako urteak ezagutu zituen. Co-preciko 777. bazkidea da eta honakoak kon-tatu dizkigu.

Berripaper honek Fagorreko kide

guztiona izan nahi du. Zerbait ko-

mentatu, iradoki, galdetu… gura

baduzu, hemen duzu horretarako

helbidea:

[email protected]

Jakin ezpanau, enauke sinis-

tuko laino baltzen ostien beti

eguzkixa dauenik diz-diz

Kuriosua da kristalezko ba-

suak eta botilak lurrera jausi-

tta, beti justo azkenengo bo-

tian zelan apurketan dien!

Katuak 7 bizitza daukola?

Nere garajeko katu idraulikua

behin izurrau dok eta geroztik

eztok gehixau berpiztu.

Esan leike mizpiria ustelketan

hasittakuen orduentxe daula

jateko gozo-gozo. Ontxe jubi-

lazinuen atarixen, mizpira

useina hartzen hasi natzaixo

neure buruai.

Oin bai edarto, Udalatx pun-

tara igo ta zigarrotxua piztu

dotenien. Sekula eztot uler-

tuko erreten eztauienak ze

demontretara datoezen men-

dira.

Urrutiko intxaurrak.. horreik

be gaur egun dozenia justo

justo.

Felix Zubia.

Copreciko langilea

Page 2: 2zi-2xi hirugarren alea
Page 3: 2zi-2xi hirugarren alea
Page 4: 2zi-2xi hirugarren alea

Munduak, eta guk munduarekin batera, une kritikoa bizi dugu. Azken 50 urteotan, inoiz ez bezala,

generaman joerak goia jo du eta aldaketa etorri da. Giro eta egoera ezezagunak, deserosoak, kezkaga-

rriak, ziurtasunean eta oparotasunean haziak eta ohituak garenontzat.

Krisia: egoera egonkor batek, bere eboluzioan, bat-bateko joera aldaketa larria izaten duen uneari

deritzo, krisi unea. Une berezia, onerako edo txarrerako izan daitekeena, arrisku eta aukera berriak

irekitzen dituena. Hor gaude gu. 50 urte eta gero.

Erronka: gure proiektu sozio-enpresarialaren izaera eta biziraupena zalantzan ikusten dugu, lehen

aldiz urte askotan. Eraldaketa sakon baten beharraz hitz egiten dugu, gure estrategiak hartara bidera-

tzen ari gara, enpresak eraldatu (Mondragoneko Politika sozio-enpresarialak dixit). Hori da erronka!

Baina, enpresa gu geu gara, ez dira makinak, ezta ere produktuak, ez prozesuak, bertan lan egiten

dugun pertsonak baino; beraz, gu geu eraldatzeaz ari al gara? Eta eraldaketarako prest al gaude? Zer-

gatik eraldatu? Eta nola edo norantz eraldatu?

Jarrera: egoera jakin baten aurrean pertsonok hartzen dugun jarreraz ari naiz. Geroz eta argiago dau-

kat, gure jarrerak definitzen duela gure bizi esperientzia. Biziko dugun esperientzia, izaten ari garen

jarreraren araberakoa dela, alegia. Krisiak ez du era arbitrario batean hobera edo txarrera egiten; krisi

horren aurrean, gu geu izaten ari garen jarrerak baldintzatuko duela krisi une horren eboluzioa, esan

nahi dut. “Respons-habilidad” erdaraz, edo Fermin Muguruzak zioen bezala, “horrelakoa da bizitza,

egin zazu behar duzuna” (eta ez nahi duzuna). Une bakoitzean egitea dagokiona dagokigu, eta ez beste

ezer. Horrek jarrera jakin bat du oinarri, eta jarrera horrek eraldatzen gaitu.

Jarrera hori izateak, atentzioa eta intentzioa eskatzen ditu. Atentzioa adi egotearekin dator, argi ego-

tearekin, egoera behatzearekin. Eta intentzioa, egoera horri erantzuna ematerakoan gure ahaleginak

duen asmoarekin (asmo intimoa, benetakoa). Honek eraldatzen gaitu, aldi berean gu geu eta egoera

bera.

Eraldaketa, jarrera kontu bat baita. Bizitzaren aurrean norbanakoak eta kolektiboek hartzen dugun

jarrerak eta erantzukizunak, eraikitzen eta eraldatzen gaitu gu geu eta ingurua.

Ez nau krisiak larritzen, berriztapenerako aukera paregabea iruditzen zait. Eta beharrezko dugun be-

rriztapen horri aurre egiteko baldintzak sortzen dizkigu. Erronka bera ere geure eskura dagoen horietakoa dela sinesten dut, eta gure proiektu sozio-

enpresarialak eraldatu eta berritzeak motibatzen nau. Jarrerak, ordea, zalantza gehiago sortzen dizkit. Azken 20 urteotako joerak, aje eta bizio ugari har-

tzera eraman gaitu, erosotasunetik ekintzarako saltoa handia delarik.

Elkartasuna, duguna besteokin partekatzea, ahaztu ez zaigun balorea da, orain inoiz baino argiago erakutsi berri duguna. Konpromisoa (hau ere elkartasun

forma bat da), bakoitzak bere egunerokoan duen hoberena ematea, dena, %100!, ez dut hain argi ikusten. Askoz gehiago ahal dugu, eta hori eman gabe,

etxera joaten gara arratsaldero. Elkartasun eredu hau, ez dugu hainbatean praktikatzen. Berrikuntza eta ekintzailetasuna, badirudi teknologi zentroetan ari

direnentzat uzten dugun ardura dela hau, bakoitzarena izanik. Besteoi gutxiago eskatzea eta geure buruari gehiago, alderantziz beharrean. Isil nadin, neu ere

zuei eskean ari bainaiz, etxekoak egiteke ditudalarik. HORRELAKOA DA BIZITZA, EGIN ZAZU BEHAR DUZUNA! Zer egin behar duzu zuk, Mikel?

Mikel Uribetxebarria.

Fagor Ederlango lehendakaria

Beraien web orrian dioten bezala, “izparringia.net euskarazko orain-

kari digitala da, umorea duena oinarri zein xede. Argitaratutako berri,

albiste, artikulu, dokumentu, bideo edo dena delakoak ez du zertan

bat etorri errealitatearekin”. Eta zuzen betetzen dute esandakoa, izan

ere, martxan jarriaz bat, berri interesgarriak kaleratu dituzte. Bertan

irakurri ahal izan ditugu “Gazte Beasaindar bat interneteko azken

pantailara iritsi da” bezalako berriak edo “Zozoa eta belea adiskidetu

dira” bezalakoak.

Egunero entzuten ditugun berriekin aspertuta zaude? Aukera polita

duzu hemen berri ezberdinak eta umorez jositakoak irakurtzeko!