20
Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA MAIATZA 2012 B.44 2. 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak Oriako Kostaldea paisaia-unitatea bi osagai nagusiren gainean egituratuta dago, Kukuarri- Mendizorrotz mendigunea eta Oriaren behe-ibilgua. Mendikate txikia kostari paraleloa da eta gain nagusiak Talaigaina (363 m) eta Mendizorrotz (414 m) ditu, azken hori Katalogo honen eremuaren mugan eta ekialdeko muturrean Igeldo mendiraino heltzen da, Donostiako ateetara. Flysch tertziarioan moldaturiko erliebea da, geruza ez indartsuz eratua, kareharri hondartsuak, hare- harriak eta lutitak. Aurrekoekin tartekatuta daude hare-harri silizeoak, higadurari gehiago eusten diote eta horregatik dira aipatutako erliebeetako gainak. Ondoren, hegoalderantz, badira tuparri eta margokaliza geruzak, higatzaileek errezago moldatuak, eta hala sortu da sakonunetxo bat, A-8ko autopistaren trazatuak baliatu duena. Sakonunearen beste aldean eta Oriako ibilgura heldu aurretik, mendigune estu bat dago altuera txikikoa, Txarako-Aitza (180 m) eta Agiñagamendi (273 m), sektore horretan ageri dira berriro hare-harri silizeoak, baina oraingoan Kretazeo garaikoak. Azkenik, Oriako behe ibilgua dago, hark meandro erako trazatua du, goi Kretazeoan eratutako flysch kare-detritikoaren tuparri eta kare-hondartsuen artean irekia. Tarte horretan errekazpia oso zabala da eta meandroen barrualdea alubioi deposituek bete dute eta horren gainean dago Orioko hiri zabalgunea. 4. irudia: Oriako itsasadarra paisaia antolatzen duen osagaietako bat da.

2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.44

2.

2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak

Oriako Kostaldea paisaia-unitatea bi osagai nagusiren gainean egituratuta dago, Kukuarri-Mendizorrotz mendigunea eta Oriaren behe-ibilgua. Mendikate txikia kostari paraleloa da eta gain nagusiak Talaigaina (363 m) eta Mendizorrotz (414 m) ditu, azken hori Katalogo honen eremuaren mugan eta ekialdeko muturrean Igeldo mendiraino heltzen da, Donostiako ateetara.

Flysch tertziarioan moldaturiko erliebea da, geruza ez indartsuz eratua, kareharri hondartsuak, hare-harriak eta lutitak. Aurrekoekin tartekatuta daude hare-harri silizeoak, higadurari gehiago eusten diote eta horregatik dira aipatutako erliebeetako gainak.

Ondoren, hegoalderantz, badira tuparri eta margokaliza geruzak, higatzaileek errezago moldatuak, eta hala sortu da sakonunetxo bat, A-8ko autopistaren trazatuak baliatu duena. Sakonunearen beste aldean eta Oriako ibilgura heldu aurretik, mendigune estu bat dago altuera txikikoa, Txarako-Aitza (180 m) eta Agiñagamendi (273 m), sektore horretan ageri dira berriro hare-harri silizeoak, baina oraingoan Kretazeo garaikoak.

Azkenik, Oriako behe ibilgua dago, hark meandro erako trazatua du, goi Kretazeoan eratutako flysch kare-detritikoaren tuparri eta kare-hondartsuen artean irekia. Tarte horretan errekazpia oso zabala da eta meandroen barrualdea alubioi deposituek bete dute eta horren gainean dago Orioko hiri zabalgunea.

4. irudia: Oriako itsasadarra paisaia antolatzen duen osagaietako bat da.

Page 2: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.45

Kostaldean nagusi dira itsaslabar altuak, itsasarte estuak dituztela. Dauden bi hondartza bakarrak Antilla, Oriako itsasadarraren itsasoratzearen eskuin aldean, eta Oribarzar badiatxoa, itsasadarraren ezker aldean eratua, Aiako udalerrian.

Kostako mendigunearen paisaia begetalean Erica vagans txilardegiak dira nagusi, itsaslabarren goiko partea kolonizatzen baitute, non malda txikiagoa den eta lurzoruak eratu daitezkeen, eta hurbileneko lauguneak, itsasotiko haizeetara irekita.

Orria galtzen duten baso atlantikoen zatiak, Orioko gaineko aldeak kolonizatzen dituztenak esaterako, eta konifera landaketek hartutako partzelak dira paisaia osatzen dutenak, eta mendiguneko alderik lauenetan dauden larreak.

Babestutako espazioei dagokienez, Oriako itsasadarra eta Santio-Errekako azken partea, fadura zati batzuk baitaude han, Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) dira gaur eta Natura 2000 sarean sartuta daude. Oriako itsasoratzearen ertzeko itsaslabarren sektorea ere, Inurritzako biotopoaren barnean nola baitagoen, GKL izendapendun da eta Natura 2000 Sarean sartuta dago.

5. irudia: Orioko kostaldeko itsaslabarrak flysch-ean moldatuta daude.

Page 3: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.46

Urola Kostako LZPk, Lurralde Antolaketarako Artezpideen (LAA) arabera, intereseko naturgunetzat hartu zituen, duten hauskortasunagatik, mendizorrotzeko errekak, Arkumetegi errekako ezker aldean eta Santia-Erreka eta Oria batzen diren lekuko fadurak.

Beste alde batetik, EAEko hezeguneen inbentarioak paisaia-unitatearen baitan sartzen ditu Orioko dunetako putzua, Orio-Aginagako urtegia, Anokoko putzua eta Arkumetegiko putzua.

Interes geologikoa duten naturguneak hauek dira: Beasteguiko tolesak, Oriako estuarioa eta itsasoratzearen ekialdean dauden itsaslabarrak.

2.2. Giza eragileak: kolonizazioa eta eragina paisaian

Tontortxikiko tumuluak, Mendizorrotzeko gailurretik oso gertu baitaude, Oriako Kostaldean gizakiak utzi dituen lekukotasunik zaharrenak dira.

6. irudia: Santiago-Errekako fadurak Oriako itsasadarreko GKLaren parte dira.

Page 4: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.47

Orioko guneak garapen handia izan zuen Erdi Arotik aurrera, Donostiatik bereizitako portu gune bihurtu zenean, Juan I.ak 1379an hiribildua sortzeko hiri-gutuna eman zionean.

Hiribilduak une horretatik aurrera izan zuen gorakadaren lekukoa da Orioko herrigune historikoa, San Nikolas elizaren inguruan, branka itxuran itsasadararren gainean jarria, handixetik abiatzen da kale Nagusia, eta han lehenagoko armadoreenak ziren berpizkundeko jauregitxo multzo bat dago. Orioko herrigune historikoa EAEko monumentu multzoen zerrendan dago.

Hiribildurako beste osagai garrantzizko bat kostako Donejakue bidearen parte izatea izan zen. San Martin de Tourseko ermita, herriko kanpoaldean kokatua, Kukuarritik Oriora jaisten den bidean, izan zen puntuetako bat. San Pabloko ermita, Aiako udalerrikoa eta itsasadarraren bestaldean kokatua, Donejakue bidearen ibilbidean zegoen baita ere.

Balearen arrantza funtsezkoa izan zen Orioko portuan XVI. mendetik aurrera, baleak Orioko kostalde inguruan arrantzatzen ziren, -azkena 1901ean ikusi zuten-, eta Ternuako kostaldeetan baleontzietan joanda.

7. irudia: Tontortxikiko tumuluak Oriako kostaldeko giza kolonizazioaren lekukotasunik zaharrenetakoa dira.

Page 5: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.48

2.3. Gaur egungo paisaia

Orioko itsasadarra da Oriako Kostaldeko osagai nagusi eta ezaugarria. Itsasgora eta itsasbeherek landaredia eta intalazio materialak baldintzatzen ditu, izan ere trazatua kostari paraleo zaio hasieran eta gero elkartzuta.

Oriako Kostaldeko paisaia, itsasadarraren azken zatian, arrunt hiritartuta dago. Orioko gunea han dago, Oria ibaiak iparralderantz laurogeita hamar graduko bira egiten duen lekuan, Kantauri itsasoan urak emateko. Juxtu gune horretan dago herrigune historikoa, eta gainean San Nikolas eliza, itsasadarraren gainean branka itxura duena.

Puntu horretatik abiatzen da Kale Nagusia, hortxe daude hainbat jauregitxo pizkundekoak, lehenagoko armadoreenak, eta zeharkako kaleak aldapan. Beheko partean, itsasadarrera begira, herriko plaza dago, zabalgune historiko txiki bat, zenbait jardun komertzial eta portuko dituena, azken hauek oso hondatuak. Aipatutako herrigunea, itsasadarra eta N-634 zubia dira herrigunearen hegoaldea osatzen dutenak, profil orekatu samar batekin. Etxebizitza sail bat dago iladan, guztiz bereizita, itsasadarrera begira ekialderantz.

8. irudia: San Martín de Tours-eko ermita derrigorrezko pasalekua da kostaldeko Dobejakue Bidean.

Page 6: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.49

Terraza zabal batek hartzen ditu zabalgune modernoa, profil ortogonalekoa eta bidearen gainean lerrokaturiko etxe-sailak, herrigune historikora erantsita Eusko Gudarien kelearen bidez. Ondo antolaturiko espazioa da, baina hain handia eta erregularra izanik, kontraste handia egiten du herrigune historikoak, topografiara egokituta, duen profil organikoarekin.

Ohiko kanpinekin batera, orain, egin berri dituzten etxebizitza-sailak daude. Lehena, familia bakarrekoek eratua, kostako aldean dago, hotelarekin batera, eta nahiz eta hondartzatik parke batek ongi bereizten duen, gogor samarra da inguruarekiko. Bigarrenak, eraikin familiabakarra iladan, itsasadarrean kokatutako kirol portu berriarekin mugatzen den barne tokia hartu du eta okupazio txikia du krisiak eraginda. Oro har, hondartzako zona herrigunetik bereizitako gune bat da eta neurriz handiegia, herrigunearekin alderatuz.

A-8 autopistako trazatuak, 70. hamarkadan egin baitzuten, Oriako itsasadarra zeharkatu zuten zubibide baten bidez, eta horrek begi eta paisaia inpaktu handia sortzen du. Lehenago flysch-aren materialak zeharkatu ditu ezponda eta lur-kentzeak eginez.

9. irudia: Orioko herrigune historikoa monumentu multzo babestua da.

Page 7: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.50

Ezkerraldean, trenbidearen trazatu goratua eta N-634 errepidea batzeak herri inguruko paisaia eskastu bat eratu du, kaotiko samarra, hor baitira nahasian zenbait jarduera ekonomiko, zubibidea eta tren geltokia, Olaezkoegia bizitegi-auzoa eta Ubegun industrialdea. Herri inguruko multzo askotarikoa da, nahastu samarra.

Oriako itsasadarraren itsasoratzea 1995ean bukatu zen babesteko espigoi bat egitea, ipar eta iparrekialdeko olatuetatiko ontzien sarrera-irteera babesteko eta moila handia dauka. Orioko kirol portua itsasadarraren eskuin aldean eraikitzen ari dira, Antillako hondartzan. Kirol portuaren eta gure historikoaren artean herri barruko ortu gune handia dago.

Oriako itsasadarraren azken zatiaren ezkerraldean, Aiako udalerrian, zenbait portu azpiegitura jarri dira azken aldian, ontziak konpontzeko ontziola txiki bat, eta itsasadarra dragatzetik ateratzen diren areak kargatu, tratatu eta deskargatzeko gune bat, baina ez da ikusten tarte hori osorik antolatuko duen proiekturik.

Unitatearen ekialdean nagusi dira baserriak, N-634 errepidearen ardatza izan ezik, honek ibai ibilguari segitzen dio, eta han dira baserriak eta herri inguruko eraikinak tartekatuta.

10. irudia: Oriako itsasadarraren itsasoratzea. Ongi ikusten dira Antilla hondartzako bizitegiak, moila berria eta babesteko dikea.

Page 8: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.51

2.4. Paisaiaren expresio artistikoa

Orioko portuko giza paisaiak, arrantza tradizio handikoa, Iñigo Manterolaren margolanetako batzuk inspiratu ditu, izan ere egile honek itsas jardunetara emanak ditu bere lanetako asko.

2.5. Paisaian dauden jardunak

Hiri-lurretik kanpo geratzen diren jardunak Tontortxiki-Mendizorrotz itsasertzeko mendilerroaren sektorean lantzen dira. Zona horretan sakanabatutako baserri batzuek lehen zuten jardunaren ordez, bizitegi eta hirugarren sektore erabilerak sartzen joan dira, Oriotik Donostiako Igeldo auzora doan pista asfaltatuaren inguruan. Tontortxikiko gailurretik, non telekomunikazio antena handi batek paisaia itsusitzen duen, Mendizorrotzeko gaineraino, bada alde bat, oraindik orain prestatutako aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko (bizitegiak, jatetxeak, txakurrentzako egoitza, eta abar). Hazkunde nahasi samarra izan duen beste sektorea Oriotik San Martin de Tours-eko ermitara igotzen duen bidearen ingurukoa da, bizitegietarakoa eta hirugarren sektorerakoa baita.

11. irudia: Íñigo Manterolaren koadroa arrantzaleen lana gaitzat hartuta.

Page 9: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.52

Hirigintza jardunak Orioko herrigunean biltzen dira. Herriak 1991 eta 2006 artean, eraikitako etxebizitza kopurua bikoiztu eta gehiago egin du. Hala, aipatzekoak dira hiri-hazkundeko bi ardatz. Alde batetik, herrigune historikoaren mendebaldeko fatxadaren ondoan dagoen terrazan egin den zabalgune ortogonala. Beste alde batetik, Antillako hondartzaren hazkundea, bizitegietarako eta turismorako, eremu funtzionalean azken urteetan egin den lanik handiena. Etxebizitza promozioek eratutako beste gune bat da. Lehenak, familia anitzeko etxeak izanik, kostaldeko fatxada hartu du. Bigarrenak, ilaran jarritako familiabakarrak, barruko espazio bat osatu du, mugakide dena kirol portu berriarekin, gaur gutxi erabilia krisiaren eraginez. Oro har, hondartzako zona herrigunetik bananduta dago eta haren hirigintza itsasertzaren okupazio leun batetik –kanpinetan alojamendua hartzea- eredu gogorrago eta neurriz gainekoago batera.

Itsasadarraren hegoaldeko fatxadan hazkundea nabarmena izan da. Jardun nagusia Ubegungo industrialdea da, lehendik sakabanatuta zeuden jardun batzuk bildu dituena. Era berean, Olazkoegia bizitegi-auzo txikian hazkunde batzuk izan dira. Azkenik, ekialderantz, N-634ren ardatzaren gainean, etxebizitza batzuk egin dira iladan, bananduta, Orioko ekialdeko beste zati bat osatzeko, bide emanez haren trazatuari jarraitzen dion herri inguruko zonari.

12. irudia: Txanka auzo aldendua, itsasadararren eskuin aldean.

Page 10: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.53

Azken aldiko azpiegituretan A-8rako hirugarren sarbide bat egin da Eremu Funtzionalean, Orio-Aian. Donostiatik datozen ibilgailuentzat bakarrik dagoen arren, hura eraikitzean beste bide bat egin da N-634ra lotzeko eta hondartzarantz, eta beste biribilgune bat ekialdetik Oriora sartzeko. Donostia-Bilbo trenbideari dagokionez, Orioko itsasadar gaineko zubibidea izan da azken urteetako hobekuntza eragiketarik onena.

2.6. Paisaiaren bilakaera

Krisi ekonomikoak eragin dezentekoa izan du unitatean. Etorkizun hurbilean hiri hazkuntza motelduko da eta (LZP) Lurralde Zati Planak ezarritako antolaketa zuzentarauak ezarriko dira.

Planak Orioko herrigunea sustatu nahi du, barneko birgaikuntza egin eta Oriako itsasadarraren pareko zabalgunea areagotu dentsitate handiko tipologiekin. Aurreikusi da, era berean, hirugarren sektoreko jarduerak lantzea, batik bat hondartza, kirol portu eta bigarren etxebizitza eskaintza eginez. Hala, bada, LZPk Orioko zonarako ezartzen duen hazkunde maximoa, esanguratsua, 1.000 etxebizitza da. Itsasadarraren hegoaldean, Aiako udalerrian, dentsitate txikiko eredu bat nahi da.

Hainbesteko hazkuntzak indartzeak eta ezartzeak errealitateari egokitua dirudi, nahiz eta proposatutako neurri eta eskalak eraginik izan dezaketen, herrigunean identitate galera sortuz eta itsas-ibaiko eszenatokien profila aldatuz. Nolanahi ere, krisialdiak moteldu egingo du paisaia eraldaketa eta etorkizunean zer gerta daitekeen zalantza handiak daude.

13. irudia: A-8 autopistaren zubibidea Oriako itsasadararren gainean.

Page 11: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONALEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.54

Paisaiaren balizko bilakaeraz, aipagarria da hirugarren bide bat egitea A-8an eremu funtzionalean. A-8a zabalduko balitz eragin handia izango luke, bereziki itsasadar gainean. Batetik obrak eta bestetik paisaian izango duen eragina.

N-634 errepidean aurreikusita dago beste zubi bat egitea Oriako itsasadarraren gainean. Paisaia inpaktua ekar dezakeen arren, herrigunetik doan trafikoa arinduko da.

Portuetan, Orioko portuko aukerak landu nahi dira, prestazioak optimizatuz eta zuzkidurak hobetuz, eta hirugarren sektoreko erabileretakoan sartuz.

Oinezkoentzako pasealekua egin nahi da Oriako itsasadarreko eskuin aldean, Txankatik –ekialdean- hondartzaraino.

14. irudia: Oraindik orain gertatutako hazkundea Antillako hondartzan.

Page 12: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.55

2.7. Mehatxuak

Lurzoru hiritarrezinean jarduerak –ostalaritza, turismo, familiabakarreko etxebizitza, errepideetarako sarbide ona, eta abar- ezartzeak dakarren presioari gehitzen zaio lurralde hain txikian herri inguruko paisaia ordenatu gabea, desegituratua, eta mehatxu bat da eremuko paisaiarentzat.

N-634 errepidean Orioko saihesbidea egiteak, Euskal Erkidegoko Errepideen Plan Nagusian, Oriako itsasadarraren gainean zubi bat eraikitzea dakar, ingurumen eta paisaia balio handiko aldean, eta horregatik esku-hartze hori oso kontuz egin beharrekoa da.

Orioko saihesbideko trazatuak Oriako itsasadarraren hegoaldean Zabaleta metrikoko trenbidearen trazatuarekin bat egitean barrera efektua sor dezake eta paisaia eragin kaltegarria.

Inguru honetako ezaugarrietako bat hau da, herri inguruko paisaia desegituratua dela oro har, herriguneetarako sarbideen ertzetan ere bai. Horren adibideak dauzkagu Orioko sarbidean N-634 errepidearen inguruan eta A-8 autopistarako duen loturan. Dauden errepideak hobetzeak eta beste lotura batzuk sortzeak fenomeno hau zabal dezake.

2.8. Aukerak

EAEko Hezeguneen Lurralde Zati Plana indargunea eta aukera da kostaldeko hezeguneak babestu eta hobetzeko, esaterako Oriako itsasadarra (Aia eta Orio).

Oriako itsasadarreko GKL aukera bat da inguru hori zaintzeko eta hobetzeko, baina planifikatzeko eta erabilerak arautzeko tresnarik ez edukitzea ahulezia bat da. Oriako itsasadarra zaindu eta hobetzeko erronka garrantzizkoa da, izan ere zenbait presio jasan ditu, eta hala bere erakarmena –ingurumen, paisaia eta turismoari dagokiona- galdu du.

A-8ko zubibidetik uraz goitiko Oria itsasadarraren aldeak duen herri inguruko paisaiak erabilera asko ditu, zenbait azpiegiturek presioa egiten dute, eta zenbait erabilera daude Olazkoegia auzoan eta Aiako Ubegun industrialdean. Eremu hori aukera bat da, Oriako itsasadarraren paisaia interesak eraginda, eta Lurralde Planak adierazitako beharraren arabera, izan ere Oriako itsasadarreko faduren balio ekologikoak berreskuratu behar dira, batera planifikatzeko eta antolamenduak bateratzeko itsasadarraren alde bietan.

Euskal Kostaldearen dinamizazio turistikorako planak, Basquetour gidari dela, aukera bat dira inguru honen erakargarritasuna hobetzeko (sarbidea, irudia, begiratokiak…) eta bisitari kopurua handitzeko.

Donostia-Mutriku txirrindu bidea eraikitzeak, Gipuzkoako Txirrindu Bideen Lurralde Zati Planak aurreikusten baitu, Orio ingurua lotu dezake Usurbilekin eta Donostiako mendebaldearekin, batetik, eta Zarautzetik eta gainerako itsasertzarekin, bestetik. Hori guztia, Oria itsasadarraren erakarmenaz gozatzeko bide emango duen paisaia ederrean zehar.

Donejakue Bidea agerian jartzeak, Monumentu Multzo izendatua baita EAEko tartean, aukera bat ematen du itsasaldetik itsasertzeko bide bat egiteko. Bide horretan Orio puntu garrantzizkoa da Donostia eta Zarautz-Zumaia zerrendaren artean, izan ere intereseko osagaiak ditu, Orioko herrigunea eta Oriako itsasadarraren partea, esaterako.

Orioko saihesbidea egitea aukera ona da N-634ren lehenagoko trazatuaren tratamendu hiritarragoa egiteko, lehen pasoko bidea baitzen ibilgailuentzat, esaterako galtzara estutu daiteke, espaloiak eta bidegorriak zabaldu, zuhaiztiak jarri, eta abar.

Dauden azpiegiturak ingurumenean eta paisaian hobeto txertatzeko gogoak eta beste errepide batzuk eraikitzeko erritmoa moteltzeak hobekuntza dakar. Euskal Erkidegoko Errepideen II. Plan Orokorra 2005-2015erako berrikusteak aurrerapen txikiak dauzka alde horretatik, eta sartu egingo du N-634 hobeto integratzea urarekin, Orio eta Usurbil artean.

Page 13: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.56

Orioko hondartza inguruko bizitegiek, hotel instalazioek eta kirol portuak ez dute finkatu guztiz hiri paisaia, itsasadarrak itsasoratze inguruan dituen paisaia balioen arabera. Egoera honek aukera ematen du Oriako itsasadarra ingurumen aldetik berreskuratzeko, hiri paisaian txertatuta.

Page 14: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.57

2.9. Paisaiaren Kalitateko helburuak. Neurriak eta egintzak.

Ondoren esango diren paisaia kalitateko helburuak, eta egintzak eta irizpideak paisaia-unitate honen ezaugarriak dira. Haren betekizuna hau da, paisaia-unitate honetan zehaztea Zarautz-Azpeitia Eremu Funtzionalerako (Urola Kosta) helburu eta irizpide orokorrak, zeinak jasotzen baitira paisaia kalitateko helburuen atalean eta memoriako aplikazio irizpideen atalean, horiek ere aplikatzekoak baitira.

Agintari publiko eta pribatuek, eragile sozialek eta gizarteak oro har, hura betetzea eta praktikan jartzea begiratu behar dute.

2.9.1. Paisaia kalitateko helburuak

Orio eta Aiako hiri asentamenduak Oriako itsasadarrerantz, paisaian hirigunearen inguruarekin eta landakoarekin txertatuta, baliozko natur elementuen mugetan, benetako beharren arabera diseinatuta eta inguruko paisaiaren berezitasunei begira eraikita.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP1 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Azpiegitura linealak edukitzea, esaterako Euskotreneko trenbideen sarea, A-8 autopista, paisaian txertatuta, lurraldean jarraikortasun fisiko, sozial eta ekologikoa gerta dadin.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP3 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Errepideak

Lehenetsia (Gorria)

- AP-8 (Kantauriko Autopista)

- N-634 (Donostiatik Santander eta A Coruñara)

- N-634-O (AP-8 autopistara Orion)

Tokikoa (Horia)

- Gi-3710 (Oriotik Aiara, Andatza auzotik)

Tokikoa (Grisa)

- Gi-3161 (Ubegun auzora)

Trenbide-sarea

- Bilbo-Donostia Euskotren Linea

Argindarra Garraiatzeko Sarea

- Goi Tentsioko Linea 132kv

Ekonomi jardunen erabilera duten eremuak (industria, portuak, logistika, merkataritza, enpresak) Oriako itsasdarraren inguruan, hiri inguruko eta landako paisaian txertatuta, zeinak dauden leku ez hain agerikoetan, eta inguruko paisaiaren berezitasunaren arabera diseinatuta eta eraikita.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP4 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, balio produktiboen 07 Mapan daude industrialdeetara, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Hori guztia osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Behar bezala hiritartu eta mantendutako parke eta espazio publikoen sarea, kalitatezko paisaiak antolatu eta sortzeko, batera daitezen hiri asentamenduak eta landa asentamenduak inguruko paisaiekin, paisaien balio ekologiko, estetiko, historiko edo sinbolikoa duten osagaiak sartuta.

Page 15: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.58

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP5 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, osagai zehatzen gainean egin diren egintzei kalterik egin gabe.

Ibai paisaiak Oriako itsasadarrean, eta ondo zaindutako hezeguneak, edo bestela berreskuratu eta agerian jarritakoak, batera ditzaten balio ekologiko eta estetikoen babesa eta eguneroko erabilera nahiz turismo eta aisialdirako jarduna.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 6 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Oriako itsasadarra

- Orio-Aginagako urtegia (Sariakola)

- Orioko dunetako putzua

- Anokoko putzua

- Arkumetegiko putzua

Oriako itsasadarreko GKL eta Inurritzako GKLko paisaia naturalak, babestu eta zaindutakoak. Haiek kudeatzean bateratu egin behar dira haien zaintza, batetik, haietara sartu, behartu eta gozatzearekin, paisaia balioak artatuz.

Paisaia-unitate horretan memoriaren OCP 7 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak aplikatuko dira.

Itsasertzeko paisaia babestu eta zainduak, hainbat osagai kudeatuta, hondartzak, dunak, itsaslabarrak, zertarako eta, paisaiaren balio ekologikoak, estetikoak eta historikoak mantendu ahal izateko, eta haietara iritsirik erabili eta gozatzeko.

Paisaia-unitate horretan memoriaren OCP 8 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak aplikatuko zazikie osagai hauei:

- Antillako Hondartza Orioko udalerrian eta Oribarzar Aiako udalerrian Oriako itsasadarraren itsasoratzean.

- Eremu Funtzionalaren eta Oriako itsasadarraren arteko itsaslabar jarraitua.

Landako eraikuntzak, bateratuz behar funtzionalen arabera paisaiak behar duen zaintza eta hazkundea, batetik, eta balio estetiko, historiko eta identitarioak artatu, berreskuratu eta agerian jartzea, bestetik.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP9 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak lurzoru hiritarrezinean eraikitzen diren eraikuntzei.

Nekazaritza paisaia, Kukuarri eta San Martin inguru bizi ongi zainduarekin lotutakoa, baliabideak ustiatzeaz gain nekazaritza jardunarekin lotutako balio produktiboak artatzeko.

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP10 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko dira, balio produktiboen 07 Mapan daude, Eusko Label produktuak eta nekazaritza-baso mosaikoa, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta. Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe.

Balio historiko, sinboliko eta identitarioa duten elementuak, Oriako itsasdarrarekin, Donejakue bidearekin, itsasertzarekin lotuta, ongi zaindu eta kudeatuta, edo horren ezean, balio berreskuratu eta agerian jarriak, balio historiko, sinboliko eta identitarioak artatuz, paisaiaren gainerako balioekin bateratuta, beste erabilera batzuk eta turismoari lotutako jarduera batzuk bideratzeko.

Page 16: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.59

Paisaia-unitate honetan memoriaren OCP11 paisaia kalitateko helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak jarriko zaizkie Balio Historikoen 06 Mapan dauden paisaia-unitateko osagaiei eta balio sinboliko eta identitarioen 08 Mapakoei, Katalogo honetako Helburuen planoetan islatuta.

Hala, egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP11 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- San Martin de Toursko ermita (Orio)

- Donejakue bideko interpretazio zentroa (Orio)

- Orioko San Nikolas eliza (Orio)

- Orioko ontziola (Orio)

- Tontortxikiko tumulua I, II eta IV (Orio)

Paisaia begiratoki eta ibilbide sarea, berreskuratu eta agerian jartzeko paisaia bereizgarri bereziak, haiek adierazi eta ezagutuz, eta hala, baloratu eta gozatu egin ahal izango da Urola Kostako paisaien aniztasun eta ñabardura.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 13 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

Ibilbideak

- 35,1. Saihesbidea. Trashumantzia Bidea (Aia-Orio)

- GR-121. Gipuzkoako Bira (Orio-Zumaia)

- PR GI-33. Zarautz-Talaimendi

- PR GI-158. Orio-Itxaspe

- PR GI-159 Lusarbe-Kukuarri

- Donejakue Bidea

Begiratokiak

- Beastegi

- Kukuarri

- San Martín

- Itxaspe

- Mendibeltz

Kostako lerroarekin lotutako eszenatokiak, babestuak eta zainduak, edo horren ezean, berreskuratu eta agerian jarriak, harpen eta identitate erreferente gisa arta daitezen.

Egintza eta irizpideen atalean dauden egintzei kalterik egin gabe, oro har aplikatuko zaizkie OCP 14 paisaia kalitate helburuak ezartzeko atalean dauden irizpideak honako osagai hauei:

- Kukuarri

- Talaimendi (zati bat)

Page 17: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.60

2.9.2. Neurriak eta egintzak

2.1. Hiri antolamendura sartzea paisaia zaindu eta hobetzeko irizpide eta neurriak. (Kudeaketa egintza)

a) Oro har, hiri antolamenduak lurraldean esku hartze mota bakoitzari exiji dakizkiokeen irizpide eta neurriak sartuko ditu (hiri garapen berriak, hiri berrikuntza, esku hartzeak landa ingurunean, azpiegiturak…), paisaia-unitate honetarako aplika daitezkeen helburuetarako Katalogo honetan datozen irizpideak zehaztuz.

b) Hirigintza antolamenduak Paisaia Interes Bereziko Eremuak babestu, zaindu eta hobetzeko neurriak sartuko ditu nabarmenak badira, babesteko neurri zehatzik ez dutenean: San Martin eta Kukuarri-Itxaspe (Orio).

2.2. Hirigunetan dauden eremu hondatuen irudia birkualifikatu eta hobetzea, hiri antolamenduetan jasotako hirigintza eraldaketatik eratorritako aukerak baliatuz. (Antolamendu egintza).

a) Mutiozabal zona (Orio): Gaur egun nagusiki industriala da, Oriako itsasadarraren ezker aldean herrigunearen aurrean, begi-inpaktu handia sortzen baitu eraikuntza handiak eta era askotakoak izateak, irudi urbanoaren eta erreka ertzaren tratamendu atseginagoa emanez. (Ubegun-Santioerrekako paisaia interes bereziko eremuari lotutako egintza).

b) Dikeko zona (Orio): herrigunearen sarreran dago kokatuta, a) N-634 eta errekaren artean, zona berrantolatuz hiri kutsua emanez, N-634tik herrira sarrera hobetzen lagunduz.

2.3. Orioko ipar zabalgunearen etorkizuneko garapenak paisaian egoki txertatzeko lana bermatzea, garapen horiek izanik Urola Kostako LZPn aurreikusitakoak, mugatzen diren hiri eremuetarako paisaian integratzeko azterlanak eginda. (Kudeaketa egintza).

2.4. Oriorako N-634 sarbidearen irudia hobetzea, Orioko itsasadarraren gaineko zubiak trafikoa bideratzen duenean eta errepide horrek egunero batez beste jasaten duen atze-aurre kopurua txikitzen direnean: galtzada txikitzea, espaloi eta arboladiak handitzea, txirrinduentzako bideak sartzea, gaurko hiri eremuen eratzea hobetzea (Anibarko portua) eta etorkizunekoa (Dike), ibaiertz bien arteko lotura ez motorduna hobetzea, Oria gaineko gaurko zubian ibilgailuen trafikoa baretuta, eta abar. (Antolamendu egintza).

2.5. Paisaia-unitate honetan eraikitzen diren Bide azpiegitura berriak paisaian ahalik eta ondoen txertatzea, ingurumen eragineko azterlanekin lotutako paisaian integratzeko azterlanak ere kontuan hartuta. Jakinik Euskal Erkidegoko Errepideen II. Plan Nagusian jasota daudela jardun bi horiek, aski laburra da exekuzio epea. (Kudeaketa egintza).

a) Hirugarren karrila A-8 Autopistan Orio eta Zarautz artean (Errepideen PO): esku-hartze bat egin behar da Oriako itsasadarra zeharkatzen duen zubibidean, begi-inpaktu handiko osagaia baita, eta konpondu egin behar da, baita ere herriguneak daukan kutsadura akustikoa eta euri urak jasotzea. Konpentsazio neurri gisa gomendatzen da San Martingo trintxera gainean pasarela bat eraikitzea (Orio) (2.13.c egintza), autopista honen inpaktua baretzeko, izan ere eten egiten ditu Orioko herrigunetik baserrietarako bideak.

b) Orioko saihesbidea (Errepideen PO): Orioko itsasadarraren gainetik zubi bat egitea da, ingurumen eta paisaia balio handiko inguru batean. Gomendatzen da konpentsazio-neurri gisa sar dadila faduraren parte bat lehengoratzea a) N-634ko biribilgunean itsasdarraren eskuin

Page 18: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.61

aldean, haren ondoan dauden eraikinak (siloak,...) kenduz. (Ubegun-Santioerrekako paisaia interes bereziko eremuarekin lotutako egintza).

2.6. Paisaia hobetzea, komunikazio azpiegitura nagusien ikuspegitikoa (Antolamendu egintza).

a) A-8tik paisaia-unitate honetatik igarotzean ikusten den paisaia hobetzea: zuhaitz gehiago jartzea, landaredi pantailak, errepide ondoan ortuak antolatzea, paisaia eta natur balio nagusienak seinaleztatzea...

b) Euskotren trenbidetik ikusten den paisaia hobetzea paisaia-unitate honetan, lehentasuna emanez jabari publikoa eta honen zona-zorra egoki hartu eta mantentzeari: bideen ondoan erabilera desegokiak kentzea (elementu kaltegarriak, utzitako eraikinak, hondakinak eta trenbideko materialak metatzea…); errepide eta ubideekin mugakide diren tokietan zuhaitz gehiago jartzea; estazio inguruen eta ondoko aparkalekuen irudia zaintzea.

2.7. Industrialde finkatuen eta portuetako espazioen irudia hobetzeko politika sistematikoa egiten hastea (Antolamendu egintza).

a) Irudia eta paisaia integrazioa hobetzea Ubegun (Aia) industrialdearena eta Santioerreka auzoan (Aia) Orioko itsasadarraren ondoan dauden ezarpen industrialena. (Ubegun-Santioerrekako paisaia interes bereziko unitateari lotutako egintza).

b) Portuko erabilerak eta ingurukoak antolatzen hastea: “Arenas Aizpurua” enpresaren jarduerak ezabatzea Oriako itsasadarraren ezker aldean, puntu horretan itsasadarraren irudia eta tratamendua hobetzeko; eraitsi eta/edo ordezkatzea a) Arrantzaleen Kofradia eraikina, gaur egun aurri dena, zimendatze arazo larriak dituena eta Orioko Portuko Plan Berezia idaztea Eusko Jaurlaritzak, erabilerak, jarduerak eta irudia arautzeko.

2.8. Parke eta espazio publikoen sareko espazioak hobetzea. (Antolamendu egintza).

a) Azterlanak egitea espazio publikoak hobetzeko Orioko herrigunean, hiria agerian jartzeko, ikuspuntu funtzional, ingurumeneko eta paisaiakotik finkatua, hobekuntza aukerak antzemanda espazio publiko eta berdeguneetan, sare bat osatzen baitute, eta jarduteko proposamenak bilduz, herritarrek parte har dezaten erabakiak hartzen.

b) Orioko herrigunean argi kutsadura murrizteko neurriak aztertu eta ezartzea.

2.9. Oriako estuarioaren ingurumen eta paisaia lehengoratu eta biziberritzea, honako lan hauek eginda: Altxerriko ibar eta fadurak zaindu eta garbitzeko neurriak hartzea; Santiagoko fadurak eta ibarrak zaindu eta lehengoratzea; Motondoko fadura biziberritzea; Donparnasa eta Olaberrietako fadura garbitzea eta haren ingurumena hobetzea; Itzaoko erriberak eta Marrotako ibarrak biziberritzea eta erdi-goi parteko faduraren espezieak jarriz Saria-ko zona birkolonizatzea, Itsasertzeko LZPn jasotakoaren arabera (3.3.7. esku hartzea), eta Hezeguneen LZPren irizpide eta gomendioen arabera –hor sartzen dira babestu eta zaindu, biziberritu eta lurzorua herriak erosteko egintza-. (Oriako itsasadarraren paisaia interesa bereiziko eremuarekin lotutako egintza). (Zaintze egintza).

2.10. Itsasertzean landaredia lehengoratzea, galdu baldin bada gaineko landaredia presio antropikoak eraginda (basoak kentze, artzantza gehiegizkoa…) eta/edo berezkoak eraginda (ligadura, suteak…), bereiziki Mendizorrotz eta Argiti mendien sakanetan (Donostia eta Orio bitartean), Itsasertzeko LZPk jasotakoaren arabera (3.5. jarduna). (Babeste egintza).

Page 19: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.62

2.11. Elementu historiko eta sinbolikoak berreskuratu eta agerian jartzea. (Antolatze egintza).

a) Oriako itsasoratzean Orioko erriberako ontziola lehengoratzea aztertzea, estuarioko paisaiari lotutako jardun honen memoria mantentzeko, ingurua hobetuz eta beste turismo baliabide batzuk sortuz. (Ubegun-Santioerrekako paisaia interes bereziko eremuarekin lotutako egintza).

b) Arrantzaleen kofradiari lotutako Orioko arrantza-munduaren memoria lehengoratu eta agerian jartzeko aukerak aztertzea, eraitsiko dutela baitirudi eta ez dutela berreraikiko kofradiaren aintzinako eraikina aurri egina baitago, zimendatze arazoak baititu eta kostaldeko zortasun zonan kokatua.

c) “Nueva cerámica de Orio” eraikin industriala agerian jartzeko aukerak aztertzea, horixe baita Gipuzkoako arkitektura arrazionalistaren adibide esanguratsuenetako bat, bateratu egin nahi baitira eraikinaren arkitektura balioak eta inguruko balio naturalak eta itsas-lehor zortasun zonan duen kokapena. Agerian jartzeak eragina izango luke Orioko herrigunerako sarreraren hobekuntzan.

d) Sarikola alpargata-etxe izandakoaren, gaur aurri denaren, eraikinak agerian jartzea, N-634ren ondoan baitaude, Usurbilgo udalerriaren mugan, memoria berreskuratzeko, ekipamendu turistikoa jartzeko, eta abar. (Ubegun-Santioerrekako paisaia interes bereziko unitateari lotutako egintza).

2.12. Dauden begiratoki eta bidezidorrak sareetan finkatu eta bateratzea. (Babeste egintza)

a) Begiratokiak eta GR eta PR ibilbideak finkatzea (Ibilbide Handia eta Txikia) osorik (T) edo parte bat (P) pasatzen baitira paisaia-unitatetik, esaterako: iparreko Donejakue bidea, GR-121 “Gipuzkoako Bira” (P), GR-35.1 saihesbidea “Trashumantzia bidea. Aia-Orio” (P), PR GI-33 “Zarautz-Talaimendi” (P), PR GI-158 “Orio-Itxaspe” (T) eta PR GI-159 “Lusarbe-Kukuarri” (P).

b) GR-35.1 “Trashumantzia bidea. Aia-Orio” bidezidorra finkatzea eremu honetan. (Ubegun-Santioerrekako paisaia interes bereziko eremuarekin lotutako egintza).

c) Donejakue Bidea indartzea, Monumentu Multzo izendatua baitago, eta ahalmen turistiko handia baitauka, itsas ibilbide bat egiteko, ondo seinaleztatua eta behar diren ekipamenduak jarrita (alojamenduak, eta abar) eta paisaia eta historia balio nagusienei eta turismo baliabideei lotuta. Orio mugarri garrantzizkoa da Donostia eta Urola Kostako itsasertz tartean eta badu erakargarririk, herrigune historikoa, Orioko itsasadarra eta Donejakue Bideko interpretazio zentroa, besteak beste.

d) Motordun ibilgailuentzako ibilbideetan dauden begiralekuak prestatu, lehengoratu eta finkatzea, esaterako Itsaspeko begiralekurako, handik paisaia ederra ikusten denean, turismorako eskura baitago. (Antolamendu egintza).

2.13. Dagoen sarea osatzeko beste ibilbide, lotune eta begiratoki batzuk prestatzea.

a) Paisaia-unitate honen bidez Talaia ibilbidea itsas ibilbideari jarraipena ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena baita, Hondarribia eta Mutriku artean, agerian jartzeko itsasertz pasillo gipuzkoarra eta natura, kultura eta paisaia ezagutza. Ibilbide hori GR-121 berria izango da. (Antolamendu egintza).

b) Oinezko-ziklistentzako ibilbidea eratzea Orio eta Usurbil artean, Orioko itsasadararren ertzei segituz, oso ibilbide erakargarria jarriz, Zarautzeraino heltzen dena, Gipuzkoako Txirrindu Bideen LZPk Donostia-Mutriku I-2 ibilbidean. (Antolamendu egintza).

c) San Martin eta Kukuarri-Itxaspe paisaia interes bereziko eremuak lotzen dituen ibilbidea indartzea, oinezkoentzako pasabide bat jarrita San Martingo lubaki gainean A-8n, A-8ren

Page 20: 2.1. Paisaia moldatzen duten eragile naturalak · 2012-11-22 · aisiarako zonan gunea daukana, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ez diren eraikin sakabanatuak biltzeko

Kodea: 11434001.9 Sustatzailea: EUSKO JAURLARITZA

PAISAIAREN UNITATEAK ZARAUTZ – AZPEITIA EREMU FUNTZIONEKO PAISAIA KATALOGOA

MAIATZA 2012

B.63

inpaktu historikoa leuntzeko, izan ere herrigunearen eta baserrien arteko bideak eten baitzituen. Ibilbide hori GR-121ean sostengatuko litzateke, Donejakue Bidean eta PR GI-a) 159n Orioko pasaeran eta lotu egingo lituzke San Martingo ermitako, Itxaspeko eta Kukuarriko begiratokiak, leku estrategikoak baitira itsasertza ikusteko, Oriako itsasadarra eta Gipuzkoako barrualdea ikusteko, non gainera gurutzearen ondoan dagoen Jorge Oteizaren eskultura. (San Martin eta Itxaspeko paisaia interes bereziko eremuekin lotutako egintza). (Antolamendu egintza).

2.14. Eszenatokien harpena babestu eta zaintzea, sustatuz eremu funtzionalean dauden oztopoak edo trabak, muga eta eszenatokiak ikasteko, esaterako Kukuarri eta Talaimendi, OCP 13 paisaia kalitate helburua duten begiratoki eta ibilbideekin lotuta, eta beste sarbide batzuekin, begi-inpaktua neurtuz eta haiek ezkutatzeko, inguratzeko edo behar denean, ezabatzeko. (Kudeaketa egintza).