16
Luz de Putas musika taldea, Japonian jai giroa zabaltzen 204. zk. Bigarren aroa Maiatzak 1 2013 Irungo euskarazko hamabostekaria Elkarrizketa Juan Bautista Sarasola Bidasoako artzapeza, aurrez aurre 5 Bakailao Tortila Lehiaketa 6 San Markos eguna 7 Kontsumitzaileentzat aholkuak 8 Kirolak 12 Haurren lanak Irungo La Salle 14 Gazte informazioa 15 Kultur agenda w w w . i r u n e r o . c o m Irunero Sar zaitez web orrian eta Facebooken Kirolak Sky Games: mendi lasterketan asteburua MUGANen Pintxoaren Ibilbidea Ska talde irundarrak hamar eguneko bira egin berri du w

204. zk. hamabostekaria euskarazko Irunero Bigarren aroa · Bigarren aroa Maiatzak 1 2013 Irungo euskarazko hamabostekaria Elkarrizketa ... paz lepo beteak. Helduak ere, pozik, marka

Embed Size (px)

Citation preview

Luz de Putas musika taldea,Japonian jai giroa zabaltzen

204. zk.Bigarren aroa

Maiatzak 12013

Irungo euskarazko

hamabostekaria

ElkarrizketaJuan Bautista SarasolaBidasoako artzapeza,aurrez aurre

5 Bakailao Tortila Lehiaketa6 San Markos eguna7 Kontsumitzaileentzat aholkuak8 Kirolak12 Haurren lanak Irungo La Salle14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

www

.irunero.com

I runero

Sarzaitez

web orrian etaFacebooken

KirolakSky Games: mendi lasterketan asteburua

MUGANen Pintxoaren Ibilbidea

Ska talde irundarrak hamar eguneko bira egin berri du w

I r i tz ia“Euskara jalgi hadi plazara” dio Bernat Etxepareren XVI. mendeanidatzitako olerkiak. Garai hartan batzuek argi zuten ez zela nahikoahizkuntza ikastearekin, kalera eta mundura ere atera behar zela.Horrela, 2004an Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea jaio zenean,udalekuak antolatzea zuen helburu, Irun eta Hondarribiko haur etagazteei euskaraz aisialdian aritzeko aukera emateko, gela eta esko-latik kanpo.

Ezinbestekoa da euskaldun zaharrei eta euskara ikasten ari direneitresna berriak aurkeztea euskara praktikatzeko. Gure hizkuntza in-teresgarria eta dinamikoa egin behar dugu, batez ere gazteak, kan-potarrak eta euskara ama hizkuntza ez dutenak erakartzeko, eta,asmo honetan, Irunero berriaren ekarpena oso garrantzitsua izandaiteke. Albisteak, erreportajea, agenda, ekintza kulturalak, etaabar. Irunero euskararen erakusleiho izango da, gure hirian eta in-guruan, eta ziur nago erreferente bihurtuko dela askorentzat.

Nire lanagatik, orain Gasteizen bizi naiz eta Euskadiko hiriburuakIrunekin euskararen erabileran antzeko ezaugarriak ikusten ditu-dala esan dezaket. Gasteizen ere, orain dela urtebete Hirinet aldiz-karia sortu zen, eta hamabi hilabetetan Gasteizko euskalgintzabultzatu eta ekitaldi pila bat antolatu dituzte. Aldizkari hau Inter-neten bidez ezagutzera gonbidatzen zaituztet eta Irunerori, kaze-tari, kolaboratzaile zein irakurleei, zorterik handiena opa dizuetbigarren aro honetan!

Iñaki Goikoetxea

Kazetaria eta Betti Gottiko kidea

I

Hasera batean soilik sur-flari eta surfzaleentzatziren arropa-marka eza-gunek prezio ikaragarrimerkean jartzen dute ne-guan soberakin izan

duten jantzien stock guztia. Urtero gertatu ohi da,Aste Santuan, Landetako Hossegorreko “karpak”deritzan lekuan. Joan nahi baduzu, esan genezakebidea kasik markatua dagoela ze, Hegoaldeko edo-nondik abiatuta ere, jarraitu besterik ez diozu Lan-detako norabidea daraman Hegoaldekoauto-matrikula ilarari. “Karpa” horietara hurrera-tzen zaren heinean, frantsetsen antolaketa bikainaklagunduko dizu salmentaren ahoraino sartzen. Be-hinola pinuen eta ihien basoak izandakoak, aparka-leku numeratuak dira egun. Adibidez, OstiralSantuan goizeko hamaikak baino apur bat berandu-xeago heltzen bazara, ozta-ozta aurkituko duzuaparkalekurik eta bueltan bidali ahal zaituzte, edohandik hamar kilometrotara aparkatu beharkoduzu. Aitzitik, ozta-ozta azkenengo aparkalekuantokia aurkituz gero, zorte handia izan duzulakoannago: salmenta-postuetatik hiru kilometrotaraaparkatuta zaude eta oinez zeharkatu beharko duzu

pinu landais ederrezko basoa zerbait erosi ahal iza-teko.

Basoan zehar bagoaz jende oldea, fedea ipinitaarropa-marka batzuren salneurri baxuetan, maukasinistezinak eskuratzeko siniste sendoak bultzatuta.Bilbotar batek kontatu dizu karparik ezagun etahandienean erostearren prest dagoela hiru ordukoilaran itxaroteko. Iruñeko beste lagun batek soilikkarpetan xahutzen ditu urte guztian janzten xahu-tzekoak. Pinu erraldoiei galdetu beharko diet: zer-gatik ote da janztea garestia, zergatik hainbestekogarrantzia janzkerari eta aldi berean zergatik bostaxola digu erostea munduaren beste puntan haureta heldu ia esklabuek egindako jantzi eta zapatamerke edo garestiak? Gizakiok, ordea, ez gaude ho-rrelako galderetarako, ezta erantzunetarako ere...Katearen begia izaten gustora gaude edo aski dau-kagu, prezio eta sosak zenbatzera mugatu gara.Gazte koadrillak, plastikozko poltsak erositako arro-paz lepo beteak. Helduak ere, pozik, marka guayhorien pagotxak ordaindu ostean. Egia esan, eske-rrak aparkalekuaren eta salmenta-karpen arteandagoen basoari, erromesaldi komertziala naturazmozorrotu baitu, guk gure hutsalkeria jantziekin es-tali nahi (eta ezin) dugun moduan.

Ana [email protected]

Mikel MancisidorXabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Rosa Borrallo,Lara Cañizo

[email protected], [email protected],[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua: SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 - 20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runeroAldizkari hau Irungo Udalak

diruz laguntzen du

Irun atzoIrun gaur

Hossegorrera erromes

Topoa atzo Topoa gaur

Arg: Jose Mari Castillo etaIrungo Udal artxiboa.

1910. urtean Topoa eraikitzeko Compañía del Ferrocarril de San Sebastián a laFrontera Francesa eratu zen. Trenbide estuko linea hau Topo (sator) goitizenezbataiatua izan zen, Irun eta Donostia bitarteko ibilbidean 15 tunel igaro beharzituelako. Hasieratik elektrizitatea izan zuen energia-iturri. 1973an FEVE enpresapublikoari transferitu zitzaion.

Topoa 1913ko uztailean inauguratu zen eta egun hartan bertan istripua izan zuenIrunen (argazkian ikusten da). Biktimei eskainitako laguntzarengatik gure hiriakOso Gizabidezko titulua jaso zuen.Argazkiaren eskuineko aldean, aurrerago Juan Arana, Serapio Mujika eta LopezBecerra kaleak eraikiko zituzten eremua agertzen da.

Yurre Ugarte

2

3

Olaizola Immobiliaria agentzia

Luis Marianoko Virginia kafete-gia genuen aurreneko geltoki,iazko irabazlea, hain zuzen. Ber-tan Iñigo Pereñak hartu gaitu.“Joan den urtean masail-haragiaaukeratu genuen osagai nagusi;aurten, txerri-ukondoa. Dagoe-neko dastatu dutenek hobeadela diote!!”. Rosa Mari Olabarri eta Jose Ma-nuel Beldarrain bertan topatuditugu, Wonne izeneko moka-dutxoa dastatzen. “Ummm! Zo-ragarria! Oso zapore finekoa daeta tomate naturala ederki doa-kio. 9 bat emango genioke”.Virginian 2012an 8.000 pintxosaldu zituzten jarduera honiesker. “Aurten ikusiko dugu zen-bat: eguraldiaren baitan dagohori”, dio Iñigok.Puiana tabernan sagardun odol-kizko krokantea prestatu dute,pikilo-piper baten gainean. “Gukatzo probatu genuen eta gaurberriro eskatu dugu, bikaina de-lako”, azaldu digu urtero ibilbi-dea egiten duen koadrila batek.“Bai, zapore gozoa eta gaziaongi, oso, daude txertaturik”.Aldamenean bikote bat, isil-isi-lik: ezin txintik esan, ahoa be-teta baitute. Eta irentsi bezainpronto: “Buah, hain gauza goxoahandiagoa egin behar lukete!Bonuak lortu bezain pronto itzu-liko gara”. Jesus Bautista tabernako nagu-

sia oso kontent dago lehenengoegunetan Pintxoaren Ibilbideakizan duen harrerarekin. “Hasidenetik egun gutxi igaro badiraere, jende dexente etorri da ta-bernara bonuak trukatzera”. Je-susen iritziz, ekimen guztizonuragarria da jendea ateratzenanimatzeko. “Ostalari eta beze-roentzat primerako pizgarriada”. Zura jatetxe-tabernan egin duguibilbide honetako azken geldial-dia. PBT izenez bataiatu du Al-berto Liebana sukaldariak beresormenaren emaitza zapore-tsua. Piperra, bakailaoa eta ten-pura ditu osagai nagusi. Haranon topatu dugun bikote batpintxoa jaten, eta gu azkar hur-bildu gatzaizkio, iritzi eske. “Osoona. Bakailao orriak ongi marka-tuak daude, guri gustatzen zai-gun bezala; gainera, urtsu dagoeta piperraren mikatzarekin na-hasketa bikaina da”. PintxoarenIbilbidetik abiatu berriak dira,baina... “maiatzaren 26ra arteasko falta da”, diote. Pintxoaren muntaketak errazaeta denbora gutxian egitekomodukoa izan behar duela diosukaldariak. Horixe gakoa. Etazaporea? “Tira, aldez aurretik la-gunen arteko dastaketak egitenditugu, arraskastatsuenak auke-ratzeko”.

Pintxoaren Ibilbidea:

dastamenarenabentura

MUGAN Irungo Merkatarien Elkarteak antolatuduen Pintxoaren Ibilbideari esker, mokadutxo oldeasalduko dituzte 26 ostalaritza-establezimenduk. El-kartekide diren 200 dendatan maiatzaren 26ra artebanatuko diren bonuen truke, 1,10 eurotan pintxobat dasta daiteke. Aurten 70.000ra ere irits litezke.Hona Irunerok egin duen ibilbide txikia.

Ezkerrean, Aitor Urtizberea, Zura jatetxeko Alberto Liebana eta Vanessa San-chez. Aldamenean, Pintxoaren Ibilbidearen kartela.

Ezkerrean, Puiana tabernako 3 bezero, eta eskuinean, Virginiako sukaldaria.

Puiana tabernako Jesus Bautista, Idoia Sevilla sukaldaria, zerbitzaria eta pin-txoa dastatu zuten bi bezero.

“Elizak emakumeak aupatu behar ditu”

- Zer iruditzen zaizu Aita Santu berria?Jaso dudan lehen irudipena oso ona izanda; baina, hasiberria denez, epe bat emanbehar zaio. Askotan, ordea, batez ere xe-hetasunetan ezagutzen da pertsona, etahasiera honetan oso positiboak irudituzaizkit. “Joan XXIII. Berria” esaten zaio Frantzis-kori, eta iruditzen zait Aita Santu on harenbidea hartuko duela, Elizari eta munduaribegira. Itxaropen handia daukat. AitaSantu apal eta umilaren irudia ematen du,eta pobreen lagun, herriarengandik hurbileta Vatikanoaren ospe eta luxutik urrunagertzen da. Vatikanoaren urrezko kaiola-ren horma handientsuen artean itxirik bizinahi ez duena, eta horma horiek deseginezin dituenez, handitasun horretatikurruntzen saiatzen dena. ERROMAKOGOTZAINA izena hartu nahi izan du, bereelizbarrutiaren artzaina izatea lehenestenbaitu. Aipa dezakegu zenbait zehaztasun:Ez ditu Aita Santuaren jantzi bereziaknahi; dagozkion jantzi zuriak, ez gehiago;oinetako beltzak, eta soiltasuna hurbilta-suna denean. Biziki itxaroten dut Elizareneta munduaren onerako izango dela.

- Zer hobetu edo aldatu beharko luke?Joan XXIII. Aita Santu onaren hitzak gogo-ratu nahi nituzke orain, Elizak berritubehar duela, aire garbia sar dadin leihoakireki behar dituela esaten zigunean. “AG-GIORNAMIENTO” hitza erabiltzen zuenbehin eta berriz. Berrikuntza bide horre-tatik abiatuko delakoan nago, are gehiagoaurreko Aita Santu Benediktorekin hitz

egin eta bere esperientzia jaso ondoren.

Vatikano Kuriako bere kolaboratzaile ger-tuen eta gu guztion laguntzarik gabeezingo ditu garatu aldaketok:

•Kolaboratzaile handiz eta leialez inguratubehar da eta “otsoengandik”, kargu han-dien bila huts-hutsean dabiltzanengandikalegia, urrundu. Lehenik, herriaren zerbi-tzurako artzainak gara.

•Konfiantza eduki behar du apaizengan,nahiz eta artaldearen barruan ardi beltzakizan.

•Bere konfiantza jarri behar du laiko kris-tauengan, eta ez hitzetan bakarrik. Denokgara Eliza. Elizan, eta zehazki Gipuzkoakogure parrokietan ere, laikoek egiten dutenlan pastoral eskerga aitortu behar dugu.

•Eta laikoei buruz esaten dudana, gizoneta emakume guztiei dagokie. Elizak au-patu behar ditu emakumeak, baita Eliza-hierarkikoan ere; izan ere, gizonengainetik daude goraipatuak gure parrokie-tan, haien lan emankorrari dagokienez.Emakumeak, gizonak bezala, gure gizar-tean eginkizun handienak garatzeko gaibaldin badira, zergatik ez Elizan? Ema-kume eta apaiz, zergatik ez?

•Bideratu behar du Eliza misiolariagoa,irekiagoa, katolikoagoa, hau da, uniber-tsalagoa.

•Beste Elizekin batasuna landuko duenEliza garatzen saiatu behar du.

•Premiazkoa da Eliza umila, garbia, eta

egiaz barkamena eskatzen dakiena.

- Elizako agintariak eta azken maila, gureparrokiak, ongi konektatuta daude?Gure barrutiko Elizarekiko eta Eliza uni-bertsalarekiko lotura, bakoitzak nahiduena da. Ez daude taldeko loturak, per-tsona bakoitza lotzen da, edo ez. Nik ho-

nela formulatuko nuke gaia:

Zer lotura daukat nik nire parrokia-elkar-tearekin? Barrutiko Elizarekin? Fede ber-dina duten nire anai-arrebekin? Eta bestesinesmena dutenekin zein sinesten ez du-tenekin?

- Zein da gure eskualdeko Elizaren osasuna?Gutako bakoitza da gure Eliza. Bakoitzakbere buruari galdetu beharko lioke: zeregiten dut nik Gipuzkoako gure Eliza san-tuagoa eta espirituz ederragoa izandadin?

Dena den, ausartzen naiz galderari eran-tzuten: Gipuzkoako gure barrutian badirabenetako kristauak. Bestetik, BAINA handi

4

“Bidasoan askoren kristaubizitza bataiora eta Lehen Jaunartzera mugatzen da”

Juan Bautista Sarasola Zelaia, Bidasoako artzapeza

Pintxoak eta menuak

Juan Bautista Sarasola donostiarra 1980. urtetik AnakakoJoan Bataiatzaile parrokian erretore dago. Joan den urrian Irungo eta Hondarribiko hamabi parro-kietako apezek zein laikoek artzapez hautatu zuten. Harrezgero, Bidasoaldeko ordezkaria da Elizaren aurrean.

5

bat erantsiko nuke. Asko eta asko zeharourrundu dira Elizatik; beren kristau bizitzabataiora eta Lehen Jaunartzera mugatzenda… eta gero, ezer ere ez. Non daude gurehaurren, nerabeen eta gazteen gurasoak?Bihozmina sentitzen dut gure parrokietankristau formazioa jasotzeko ematen dengogo eta jakin-min falta ikustean. Informa-zioa jasotzen dugu alde guztietatik, bainaformazio eza da nabaria. Haurrek gurasoekinegon behar dute, baina... non daude gura-soak? Gure artzapez-barrutiko katekesi-ar-duradun naizenez, oso maiz entzuten dutkexa hau katekesi-erantzuleen ahotik. Ho-rregatik, ez gaude oso osasuntsu; gure osa-sun espiritualak ahula eta indargabeaematen du, nahiz eta inork ezin duen per-tsonaren barrua juzgatu.

- Zein dira eliztarren kezkak, bai espiritua-lak bai materialak?Gure herriak asko sufritzen du behar mate-rialak asetzeko duen eskasiarengatik. Ondoikusten dugu egoera hori Caritasen. Azpima-rratu nahi dut gure eliztarren eskuzabalta-suna. Une honetan Caritasek egiten duenatxalogarria da benetan, nahiz eta ez den la-guntza hori ematen txaloak jasotzeko. Erre-alitate hori kontuan eduki beharko luketeElizaz soilik kritikatzeko hitz egiten dutenek.Ahalegin handi hori egiten jarraitzeko eskatunahi diet kristauei, nahiz eta Elizan ez agertuere. Batek beharra du, eta nahikoa da, zer si-nesmen duen edo zein taldeko den begiratugabe.

Kezka espiritualak? Bakoitzak bere barruansentitzen dituenak. Nik aipatu ditut batzuk;baina beste asko ere izango dira, ziur, batzukoso pertsonalak.

- Munillaren izendapena ez zen GipuzkoakoElizaren gehiengoaren gustukoa izan. Zernolako harremanak daude gaur egun Bida-soako Elizaren eta gotzaiaren artean?Ez naiz ni inor harreman horiek epaitzeko.Gotzain guztiak ez dira guztion gustukoakizan, ezta hau ere. Apaiz guztiak ere ez diraeliztarren gustukoak izaten. Bere momen-tuan, gotzain honek entzun zituen entzunbeharreko guztiak. Ni, hemengo artzapezaizanik, maiz biltzen naiz beste artzapezekin,bikarioekin eta gotzainarekin. Era askotakopentsamenduak eta iritziak daude, gai ba-tzuk gusturago hartzen ditugu; alabaina, batizaten saiatu eta denok barrutiko Elizarenalde lan egin behar dugu. Eliza zatituak ez duetorkizunik, eta zatiketak bizimodu kristaua-ren kontrako lekukotza agertzen du.

Bakailao Tortilla II. Lehiaketa

ARGAZKIKO KOADRILA JATOR HONEK apirilaren 14an Santiago bidearen zati bat egin zuen oinez: Irungo Santiago zubitikabiatu eta Guadaluperaino doana. Santiago Bideen Gipuzkoako Lagunen Elkarteak antolatu zuen, bidearen inguruko kulturaezagutarazteko. Elkarteak Guadalupen haurrei diplomak banatu zizkien, eta denak hamaiketako ederra hartzera gonbidatuzituen.

Apirilaren 21ean Bakailao Tortillaren II. Lehiaketa Handia bu-rutu zen Zabaltza plazan, Saborea Irun Dastatuk antolatuta,Bidasoaldeko bakailao enpresekin batera.Lehenengo saria Joaquin Olaizolak irabazi zuen; bigarrena,Gene Mazak, eta hirugarrena, Nieves Hernandezek. Epaile la-netan La Agricola jatetxeko Carlos Sagastizabal aritu zen, Trin-kete Bordako Iñaki Hernandezekin batera.Goiko argazkian eskualdeko bakailao enpresetako ordezkariakageri dira, haien jarduera koordinatzailearekin: La Bacaladera,Santymar, Barajilla, R&J eta Sofresal.

Santiagoko lagunak

www.evapascual.com653 71 09 48

www.facebook.com/EvaPascualFotografia

6

San Markos egunean, giro ederra lagun

San Markos egun borobila izan zen. Apirilaren 25ean eguraldi bikaina egin zuen, aspaldiko partez. Mi-laka haur eta gaztek amabitxiek oparitutako opila zapi batean bildu eta tradizioari jarraiki Irungo pa-rrokietara bedeinkatzera abiatu ziren goizean. Askotxok, gozoa dastatzeko irrikari ezin eutsi,bedeinkapena bukatu orduko jateari ekin zioten. Ikasleek jaieguna zutenez, arratsalde partean ohiko lekuetara, San Martzial mendira eta Ibarlako ze-laira bereziki, jende andana bildu zen opila (edo gelditzen zen pusketa) jatera.

1.- Junkal plazatxora jendetza bilduzen opilak bedeinkatzera.2.- Junkaleko bedeinkapenaren ondo-ren haurrak irrikitan zeuden opilakdastatzen hasteko. 3.- Plazatxoan bertan opil gozoa jateariekin zion haur talde bat. 4.- Larreaundiko San Jose Langile pa-rrokiara opilak bedeinkatzera joan zenkoadrilatxoa. 5.- Gaztetxo lagunartea opila jaten

1

2

3

4

5

7

Ondorio hauek ekar ditzake: - Produktu baten bermea gauzatzeko

ezina.- Saltoki batek emandako erosketa-

txartelak erabiltzeko ezina.- Produktu baten itzulketa egiteko

ezina.- Produktu edo zerbitzu bat erosteko

aurrerakina eman izana.- Gauzatuko ez den zerbitzu bat or-

daintzeko finantzazio kontratua eduki-tzea.

Egoera hauen aurrean ACUBI BidasoakoKontsumitzaileen Elkarteak eta KIUBKontsumitzailearen InformaziorakoUdal Bulegoak hauxe aholkatzen dute:

- Enpresarekin harremanetan jarri,arazoa konpontzeko

-Erosketarekin zerikusia duten agiriakbildu.

- Bermea gauzatzeko arazoak sortzendirenean, enpresaren egoitza nagusiko ar-duradunekin harremanetan jarri. Zentra-lik ez balitz, ekoizlearekin saiatu.

- Enpresarekin harremanetan jartzeaezinezkoa denean, hilabete baten buruanerantzunik jaso ez bada edo jasotakoerantzuna gogobetetzen ez gaituenean,epaitegira jotzea besterik ez da geratzen.Kontsumitzailea noiz, non eta nolaagertu behar duen hartzekodunen kon-kurtsoan, Merkataritza-Arloko epaitegia-ren ediktu baten bidez jakinaraziko zaioeta Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

- Batzuetan, erosketa kreditu batiesker egiten da. Entitate finantzarioaribertan behera uzteko proposamena eginbehar zaio. Lortzen ez bada, epaitegirajotzea da azken buruko bidea.

- Kasua epaitegian irabazi daitekeenala ez aztertzeko, kontsumitzaileen el-karte batera jotzea gomendatzen da.

Zer egin dezake kontsumitzaileak enpresen itxieraren aurrean?

Ixtea aurreikusita duen bidaia-agentzia batekin bidaia konbi-natua edo zerbitzu bat kontratatuta izanez gero, ACUBIk etaKUIBak hauxe aholkatzen dute:- Bidaia bat ordaindua daukat. Agentziak ez dizkit orain-dik dokumentuak eman eta handizkariak oraindik diruajaso ez duela jakin izan dut. Hortaz, berriro ordaintzeaeta ondoren erreklamazioa aurkez dezadala proposatzendit. Zer egin nezake?- Zure agentziak bidaia ziurtatzen ez badizu, diruaren itzulketaeska daiteke.- Bidaia bertan behera utzi aurretik, handizkariarekin akordiobatera iristen saiatu.-Adostasunik ez bada, jo ezazu bai bidaia-agentziara bai han-dizkariarengana erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta doku-mentuetan izena edo erreserba zenbakia agertzen bada.

- Erantzunarekin ados ez bazaude epaitegira jo beharko duzu.- Bidaia-agentziak bidaia bertan behera geratu eta diruaitzuliko didala jakinarazi dit, baina zenbait egun igarodira eta oraindik ez dut sosik jaso.Bidaia-agentziari zein handizkariari dirua erreklamatu eta, halabadagokio, bai kalte-ordainketa ere. Erantzunarekin ados ezbazaude, epaitegira jo dezakezu.- Bidaia konbinatua egiteko aurrerakina ordaindu ondo-ren bertan behera uztea erabaki dut.Dirua itzuli behar dizute, guztia nahiz aurrerakin bat, ordaindubaduzu. Kasu hauetan legeak ezartzen du agentziak itzulibehar duen zenbatekoa.

Bidaia bertan behera utzi aurretik paketearen antolatzailearekinhitz egiten saiatu, irtenbide bat adosteko.

Itxi duen enpresa bateanproduktu edo zerbitzubat erosi duen kontsumi-tzailea kalteturik gertaliteke. Egoera honen aurreanACUBI Bidasoako Kon-tsumitzaileen Elkarteaketa KIUB Kontsumitzaile-aren Informaziorako UdalBulegoak zenbait aholkuzabaldu nahi dute.

Zer egin itxi duen bidaia-agentzia batean produktubat kontratatu baduzu

Adibideak: ORIZONIA. Bidaiaagentziek Turismo administra-zio-erakundeetan fiantza jarribehar dute, bete ez dituztenkontratuak ordaintzeko. Ordain-keta sententzia edo arbitrajekolaudo baten bitartez gauzatukoda.

Hori ezagutarazi zuen pasa den apirilaren16an Pedro Alegre Irungo Udaleko Kirol Or-dezkariak, Gipuzkoako Futbol Federaziokohiru kideen laguntzaz. Ezbairik gabe, albistepolit eta onuragarria da eskualde osorako,eta Alegrek aitortu zuen bezala “gertakarihonekin Iruni aukera paregabea irekitzenzaio kirol mailan, bai eta hiri mailan ere”.Kirol honen Errege Kopako finala Irunen iza-tearen zergatia Juan Luis Larrea GipuzkoakoFutbol Federazioaren Lehendakariak emanzuen: “Aurten areto futbol federatuak 25urte betetzen ditu gure lurraldean eta ur-teurren hau ospatzeko Gipuzkoara ekarrinahi genuen honen garrantzitsua den nor-gehiagoka hau. Esan beharra daukagu tokia-gatik, hiriagatik eta instalazioengatik, Irunenaurkitu dugula tamaina honetako ekimenaantolatzeko lekurik aproposena”.Kirol kontuez mintzatzeko, Pablo Ibarreta fe-derazioko Areto Futbol Batzordeko Lehen-dakariak hitza hartu zuen. “Eskaintzendugun finalaren maila izugarrizkoa dela ustedugu. Hona etorriko diren taldeak gauregun estatuan dauden bi hoberenak dira,eta Europako talderik onenetarikoen arteandaudela ere ziurta dezakegu. Bartzelona fa-boritoa da, ligako liderra delako eta txapel-ketan partidu bat ere galdu ez duelako;baina El Pozo ligan bigarrena da, eta joanden urteko Kopako finalaren mendekuahartu nahi du”, azaldu zuen. Gaineratu beharra dago Bartzelona finaleraheldu dela aurreko kanporaketan Inter Mo-vistar taldea mendean hartu zuelako; Mur-tziako El Pozo, aldiz, finalerdietan SantiagoFutsali irabazi ostean izango da Irunen.Irungo Udaleko Kirol Ordezkariak aurreratuzuenez, Internet bidez ez da izango sarreren

aldez aurreko salmenta eta modu klasikoan,lehiatiletan baizik ez dira salduko. Era be-rean, Pedro Alegrek bi talde parte-hartzai-leen zaleei sarrera sorta ederra gordekozaiela jakinarazi zuen, gainerakoak probin-tziako eta Irungo jendearentzako utziz.Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da Ar-talekun esertzeko dauden edozein lekuta-rako; baina eskaera handia bada, ateenatzeko aldean dauden zona altuetan zutikegoteko sarrerak ere plazaratuko dira, mer-keago. Kontutan hartzekoa da Eusko Jaurla-ritzak, Joko eta Ikuskizun Sailaren bitartez,Artalekuri jarri dion edukiera-muga 2.000eserlekukoa dela, eta beste 200 ikusle zutikhartzeko gaitasuna duela.

Pablo Ibarreta, Juan Luis Larrea, Pedro Alegre eta Patxi Gabilondo.Goian, Barcelona Alusport, artxiboko irudi batean.

k i r o l a k

Kirol ekitaldi garrantzitsua bi-ziko da Irunen maiatzaren 11ngaueko bederatzietan, ArtalekuKiroldegian: Murtziako ElPozo eta F. C. Barcelona Alusport taldeak buruz burulehiatuko dira Irungo kantxan,gizonezkoen areto futbolekoErrege Kopako txapelduna norizango den argitzeko.

8

Areto futboleko Errege Koparen finala, Irunen

Egitaraua bi proba desberdinez osatzenda. Lehenengoa, kilometro erdia bertikaldeitzen dena, aurten lehenengo aldizegingo da; larunbatean, maiatzak 11,arratsaldeko lauretan hasiko da, eta ordueta erdi geroago bukatuko. Bigarrena bi-haramunean burutuko da, Erlaitz MendiMaratoi Erdiaren hirugarren edizioa. Goi-zeko bederatzietan hasiko da eta bukaeraarratsaldeko ordubi eta erdiak alderaizango da.Gorka Leal Erlaitz Mendi Elkarteko kidea-ren esanetan “helburua jendarteanmendi lasterketak aditzera ematea da, etaeskualdeari, eta hain zuzen ere Aiako Ha-rriko parke naturalari, kirol honi nazioar-teko mailan leku nabarmena eskaintzea”.Lealek azaldu zuen kilometro erdi berti-kala lasterketan Endarlatsako zubia abia-puntutzat hartuta, Erlaitz mendiraino igobeharko dela, 2,5 kilometroetan 480 me-troko desnibela gaindituz”. Halaber, erlo-jupeko proba izango dela zehaztu zuen.“Igoera osoa burutzeko denbora gutxienbehar duenak irabaziko du. Korrikalariakbakarka minutuz minutu irtengo dira”.Igandeko lasterketa, aldiz, ohiko mendimaratoi erdia izango da. Lasterketa OlaSagardotegitik irtengo da, eta Meakakoparapente maldan bukatuko. Guztira 21kilometro egin beharko dira Aiako Harrikoparke naturalean zehar, 2.800 metrokodesnibela gaindituz eta gehienez 810 me-troko altuerara iritsiz.

Erlaitz Mendi Elkarteko kideak adierazizuenez, “bai larunbateko proba bai igan-dekoa egingo dutenak lehiaketa konbi-natu batean sartuko dira, bilasterketetako postuak gehituz. Bestetik,proba bakarra egin nahi dutenek ez dutehala egiteko arazorik izango. Halaber, ki-lometro erdia bertikal lehiaketan txapel-keta berezi bat antolatu nahi dugu, bestekiroletako kluben artean, beraien artekoerronka osatuz”.Mendi lasterketen inguruan erabateko as-teburua osatzeko, proba hauetako korri-kalariek eta zaleek elkarren arteantopatzeko aukera izan dezaten, gune batprestatuko da larunbat arratsaldean, bosteta erdietatik zortzi eta erdietara, Ola Sa-gardotegiko frontoian, “Korrikalariarenmini azoka” deituko dena. Han mendikokirol-arropa marka baten postua egongoda, eta GKE baten postua ere bai; lurral-deko produktuak salduko dira, entrena-tzaileek eta fisioterapeutek hitzaldiakemango dituzte, eta mendi lasterketen in-guruko dokumentalak proiektatuko dira.Beraz, maiatzeko bigarren asteburuan Bi-dasoa eskualdera hurbilduko den jendeakpuri-purian dagoen kirol honetaz goza-tzeko aukera izango du Erlaitz Mendi El-kartearen eskutik. Kirolariek, zalantzarikgabe, maila aparteko ikuskizuna berma-tuko dute gure mendietan. Ea ikusleek eremaila berean erantzuten duten.

k i r o l a k

Erlaitz Mendi Elkarteak oso plan erakargarria antolatu dumaiatzaren 11 eta 12rako. Izan ere, Aiako Harriko parkenaturalean kirola, natura, abentura eta lehia nahastuko di-tuen mendi-jokoak prestatuko ditu, Sky Games: Mendilasterketen asteburua.

Sky Games:Mendi lasterketen asteburua

9

COMPRO ORO Y MÓVILES

Aduana kalea, 3943 614565 IRUN

Mendi lasterketen asteburua maiatzaren 11n eta 12an burutuko da, Erlaitz Mendi Elkarteak antolatuta.

Gaur egun sare sozialhedatuenek beren zer-bitzuak euskaraz ereeskaini ohi dituzte, era-biltzaile askok boron-date hutsez eta musutruk itzulpen lanakeginda, eskaini ere.

Alabaina, ez ditugu beti sareok zuzen konfiguraturik iza-ten euskaraz erabili ahal izateko. Hona hemen hori lor-tzeko modua, oso erraza baita.

Tuenti euskaraz konfiguratzeko, gaztelaniatik abiatuta,“Mi Cuenta” delakora joan behar dugu; han, ezkerrekozutabean, “Preferencias de mi cuenta” jo eta, azkenean,“Cambiar idioma” saileko hizkuntzen artean, euskarahautatu.

Facebook-en kasuan, “Configuración de Cuenta" jo, eta“Idiomas” sailean zabaltzen zaizkigun hizkuntzen artean,euskara eskaintzen diguna klikatuko dugu.

Twitter-en ere erraz-erraza da: goian, eskuinean, konfi-gurazioa azaltzeko agertzen den koskadun gurpilera jo,eta "Configuración" agertzen zaigunean, "Cuenta" hau-tatu. Hizkuntzaren hautaketa lehendabiziko aukeren ar-tean dago: euskararena “Vasco” idatzia dagogaztelaniazko bertsioan. Kasu horretan oraindik orainbeta moduan dagoenez, akats batzuk izan ditzake; bainaosotoro ongi funtzionatzen du eta ez dugu inolako akatslarririk antzeman.

Bukatzeko, YouTube-n, orriaren beheko aldean, hizkun-tzak hautatzeko aukera badago; baina nabigatzailea zu-zenean euskaraz konfiguratua badugu, berez aterakozaigu geure hizkuntzan.

Espero dugu aholku xume hauek baliagarriak izango zaiz-kizula sare sozialetan euskaraz ikasteko eta ongi pasa-tzeko tenorean.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Sare sozialak euskaraz

12

Txiklea jende guztiak gustukodu, eta mota bakoitzak bere za-pore berezia du. Hemen, nolaegiten den eta haren historiakontatuko dizuet.Txikleak za-pore gozo bat dauka. Duelagutxi oraindik txiklea zuhaitzbatetik ateratzen zen, zuhaitzhori "txiklero" deitzen da.Txiklearen historia50. urtean kristo aurretik txi-klea, "entrinako" erresinajaten zuten. XVI mendean, Es-painiarrei maiek "chicozapote-aren" zapa jaten erakutsizieten. 1848garren urtean lehe-nengo txiklea merkatura aterazen, eta State of Maine PureSpruce Gum deitzen zitzaion,bere asmatzailearengatik: JohnCurtis. 1869ko abenduaren28an, William F. Semple txi-klearen asmatzailea da, paten-tatzeagatik. 1928an lehenengotxikle-globoaren errezeta as-matu zen, Walter Diemerrek.Bere kolore arrosa kasualitateaizan zen, eta handik aurrera ko-lore hori oso ezaguna etaarrunta egin zen. 1941. urteansoldaduen artean txiklea bana-tzen zen janariarekin, horrelaezagunagoa egin zen jendearenartean. 1950. urtean txikleaazukrerik gabe agertzen da. Gauza onak eta txarrakLaborategi asko daude txikleajatea ona dela esaten dutenak,memoria, kontzentrazioa ho-betzeko, antsietatea eta estresagutxitzeko. Garunaren gaixota-

sunz e n -bait kendezake. Sa-guekin egindakoesperimentu batean, sa-guei haginak kendu zizkieten,eta ikusi zuten saguek ezin zu-tela koska egin eta horregatikezin zuten ez ikasi ez memori-zatu. Onozuka doktoreak jateaona zela garunaren zati bate-rako esan zuen. Doktore askoktxiklea jatea ona dela esatendute; adibidez kontzentrazioahobetzen du, estresa kentzen dueta abar. 2002. urtean azterketabatean denei txiklea jaten utzizieten eta 35% gehiagok hitzakgogoratzeko kapazitatea lortuzuten eta ondorioz nota hobeakatera zituzten. Estatu Batuetakosoldaduei Lehenengo MunduGerran txiklea banatzen zi-tzaien estresa garaitzeko.

OnakK o n -

t z e n t r a z i o ahobetu, ahoko ga-

rraztasuna kentzen dute, txan-txarra murrizten dute etaerretzeari uzten laguntzen du.TxarrakTxantxarra sortzen dute, tras-tornoak sortu, masailetakomina, eta bigarren mailako on-dorioak koloratzaile eta aro-mek. Beste efektu batzukGosea murrizten du; hau da,jan duzulako sentsazioa dau-kazu eta ez duzu jateko gogo-rik.

Irungo La Salle 6. mailaLaura Baro

gaztea

Txiklea

gaztea 11

- Japonian zeharreko 10 eguneko bira-tik iritsi berriak zarete. Nolako biraegin duzue?Duela hiru urte Skaff-Links talde japo-niarrarekin jo genuen. Kontzertu hurakari, Japonian bira txiki bat egiteko es-kaintza egin zitzaigun. Hiritan zein he-rritan ibili gara, tartean Kamazawan etaNagoyan. Jakina, Tokion ere jo dugu.Guztira 6 kontzertu. Oro har, areto txikinahiz kontzertuerako egokitutako ta-bernetan jo dugu.

- Lehendabiziko bira hau nolako espe-rientzia izan da?Oso esperientzia polita izan da; bai tal-dearentzat bai gutariko bakoitzaren-

tzat. Pentsa lagun baten etxe txiki anostatu hartu dugula: 8 metro koadro in-guruko logela batean 6 lagunek lo eginbehar genuen!! Elkar ezagutzeko espe-rientzia guztiz baliagarria izan da; are-ago, taldea indartua atera delako usteadugu.

Bestetik, talde ezagunekin jo izana -Skaff-Links, Tex & Sunflower Seed...-musikalki ikasteko biziki ona da. Gai-nera, Turtle Island-en kontzertura joa-teko parada ere izan genuen.

- Euskaldunak euskaraz Japonian. No-lako harrera izan duzue?Gu mugitzen ginen giroko jendeak Eus-kal Herriaren inguruko erreferentziak

ditu. Bitxikeria gisa, furgonetako ardu-radunarekin gertatutakoa: hori sor-presa hartu genuena euskaraz erantzunzigunean.

- Izaera isilekoak eta ikaragarri dizipli-natuak omen dira japoniarrak. Dantza-razi dituzue?Bai, lortu dugu! Kontzertuera joaten di-renak oso irekiak dira.

- Zein proiektu duzue?Abesti berriak lantzen ari gara. Udankontzertu dexente izango ditugu etanegu parterako zerbait berria prestatunahi genuke, baina ikusi beharko, Japo-niako biraren ondoren gure patrikakhutsik geratu dira eta!!

Luz de Putas: Japonian jai giroa zabaltzen

“... Ska festazalearen eta Riff dantzagarrien pisu osoarekinsalto egingo dute; dantza zurrunbilo melodikoak metalezkohaizeetatik skapatuko dira eta tablatu gainetik emozio litroakihaurriko dira oso.” Hona Luz de Putas talde bidasoarrak

bere kontzertuekin jada gozatu ez dutenei agintzen diena. Oraintsu, euskal agertokietan lortutako arrakastaren oihar-tzuna Japoniaraino iritsi da. Bertan ibili dira 8 kideak biran.Bizipen txol polita!

Dantza eta erreibindikazioa

- Euskaraz abesten duzue, letra asko erreibindikati-boak dira eta musika dantzagarria egiten duzue. Harahiru ezaugarri nagusi.

Euskaraz abesten dugu naturalki ateratzen zaigulako.Gauza bera gertatu zen taldearen izenarekin: hala suer-tatu zen, hizkuntzari erreparatu gabe.

Letrei dagokienez, aipatzen ditugun erreibindikazioaksentituak dira, jai giroko musika taldea izateak ez duesan nahi, adibidez, jendea mugiaraztera edo esna-tzera bultzatu behar ez dugunik.

Eneko - BateriaAnder - KitarraXufi - KitarraAlex- Baxua

Oskar - SaxoaPeio - Tronpeta

Diego - TronboiaTife - Ahotsa

50. URTEURRENEKO OSPAKIZUNAK:

17:00: 50. urteurrenaren abestiaren aurkezpena AMAIAn

IKASTOLA EGUNA: kalejira Irunen, bazkaria eta animazioak

a2013-06-01, larunbata:

Jaitzubia z/g. 943 667055-667050

a2013-05-19, igandea:

TXINGUDI Ikastola

Taldea Nagoyako kontzertuan.

Taldea, Japonian.

Hau r r e n l e i h oa12

Irungo La Salle LH 4. maila

Aurrekoan gure inguruko hezkuntza eredua oraindik mehatxueta zigorretan oinarritua dagoela aipatu genuen. Badakigu hez-kuntza eredu nagusiena dela; baina, zaila den arren, hezkuntzapsikologian lanean ari garenok beste hezkuntza bide positiboeta atseginagoa eraikitzen ari gara, bai gurasoekin, baita ira-kasleekin ere. Azter dezagun “behatza mehatxuz” eredutik ate-rako gaituen “eskuak zabalik” hezkuntza-erreferentzia:

• Haurrari eskuak zabaltzen dizkiogunean, haren mailan jar-tzen gara entzuteko: zertan ari den, zein behar dituen, nola sen-titzen den aztertzen saiatzen gara, enpatiaz komunikatzekobidea eraikitzen dugu.

• Gorputz harremana erabiltzen dugu, gorputzaz ere mintzogara: tonu lasaiaz, begietara begiratzen dugu, ukitu… gure pre-sentzia fisiko eta hurbila eskaintzen dugu.

• Eta gero guk, helduok, gure ekarpena egiten dugu. Helduokgure beharrak ditugu eta haurrari arau batzuk badaudela adie-razi behar diogu; hau da, haurrak arauak soziabilizazio proze-

suan ulertu eta betetzen ikastea beharrezkoa du. Beti ber-dinak, argiak eta errutinetan finkatuko diren arau gutxi ba-tzuk adierazi eta ulertarazi behar dizkiogu. Adibidez:autonomiaz janztea, denetatik jaten ikastea, garbitasunpertsonala, ohera joateko orduak, telebistaren edo pantailenneurriko erabilera, ikasketa eta etxeko lanen ardura…

• Arau hauek lantzeko, haur zein gazteek ERREFEREN-TZIA argi eta positiboak behar dituzte. Egin behar dutena-ren eta haietaz espero denaren deskribapena edoadierazpena, hain zuzen. Gure balioak kontutan hartzen di-tuzten arauak ipintzen ditugu modu positiboan eta errefe-rentzia garbiz. Adibidez: begiratu nahi duzuna, baina zerbaithartu nahi baduzu, niri galdetu; denda batean sartzean lasaieta poliki mugitzen saiatuko gara; entzun helduak esatenduena, eta gero adieraz dezakezu zure iritzia; goxokiak os-tiraletan erosten ditugu, baina asteko beste egunetan ez…

• Eredu honek haurraren eta helduaren kooperazioa bi-latzen du. Helduak haurra entzun eta enpatia lantzen du,eta haurrak heldua (eta honekin arau eta jokabide sozialak)ulertzen ikasten du. Adibidez: ohean 10 minutu goxo-goxonirekin, baina gero umore onez jaikitzen saiatzen gara;orain pasiloetatik isilik joango gara, baina gero patioan hitzegin eta salto egin ahal izango dugu; nik arropa txukun ipin-tzen dut lurrean, eta zu nire aurrean lasai jantzi…

“Behatza mehatxuz” ereduak sumisioa edo arauen kontrajoateko desioa bideratzen ditu, menpekotasuna edo bihu-rrikeria. Momentuan eraginkorragoa da, beldurra eragitenduelako, eta hortik askotan nahi dugun erantzuna lortzendugu. “Eskuak zabalik” ereduak epe luzera haurren autoe-rregulazioa bideratzen du. Haurrak bere kabuz legea uler-tzen eta errespetatzen ikasten du, zilegi ez denaz hitzegiteko gaitasuna eta ardura pertsonala eta soziala ikasiz.Beraz, hezkuntzan hain garrantzitsua den autonomia eta in-dependentziarako bidea eraikitzen laguntzen du.

Gehienok lehen eredua mamitu dugu eta ez dakigu onginola ekin bigarrenean; baina probatuz eta saiatuz haur etagazteentzat errespetuzko hezkuntza bat eraikitzen ari gara.Joera negatibotik atera gaitezke beste bide batez heztekopraktika eginez. Zer iruditzen?Zuen galderak edo gogoetak bidal ditzakezue:

MAPI URRESTI ORTIZKUTTUN aholkularitza psikopedagogikoa

Nola hezi eskuak zabalikereduari jarraiki

Haurrari eskuak zabaltzen dizkiogunean, harenmailan jartzen gara entzuteko.

Gu ra soe n t z a t

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Eskura ezazu Irunero hamabost egunean behinzure auzoko hainbat gunetan

13

II EUSKARAZKO NAZIOARTEKOXABIER LETE POESIA SARIADeialdigilea: GipuzkoakoForu Aldundia.Baldintzak:- Lanak gai, neurri eta errimalibrekoak izango dira eta 800lerro izan beharko dute gu-txienez.

- Euskaraz, originalak eta ar-gitaratu gabeak izan beharkodute. Ez dira onartuko bestehizkuntza batetik itzulitakolanak. Edukia: Euskaraz idatzitakoobra berriak eta jatorrizkoaksaritzekoEpea: Urriak 14

HAURREI ZUZENDUTAKOANTZERKI-TESTU LEHIAKETADeialdigilea: Anzterki NafarEskolaBaldintzak: 16 urtetik gora-koei zuzendua.Hizkuntzak: Euskara etagaztelania.Modalitate eta sariak: Gaztelania: 2.200 €. Euskara: 2.200 €.

Epea: Ekainak 21.Argibideak: Escuela Nava-rra de Teatro. San Agustin, 531001 Iruñealaescue ladeteat ro.com

ARTE PLASTIKOETARAKOENDESA - MUSEO DE TERUELBeka kopurua: 4.

Tokia: Teruelgo Museoa. Zenbatekoa: 22.000 €.Epea: Ekainak 15Informazioa: 978 60 01 50museo.dete rue l .es

AISIALDIKO BEGIRALEIKASTAROA PASAIANAntolatzailea: PasaiakoUdala.Urtxintxa Eskolak emango duikastaroa.

Iraupena:- 200 ordu teoriko- 100 ordu praktikoBaldintzak- Ekaina aurretik 18 urte be-teta edukitzea.- Ikastaroa euskaraz izangodenez, gutxieneko hizkuntzagaitasuna.Matrikula: Maiatzean.Informazioa:943 004 349 / 657792963pasa iakoe l ka r teak@pa-sa ia.net

ga z t e i n f o r

Lehiaketak

Ikastaroak

Bekak

Epoxi kolaz eskulturak egiteko taierla

4

Noiz eta non:Oiasso Muse-oan maiatza-ren 18an.Parte-hartzai-leek erabiltzenez dituztenedo ekintza-rako aproposderitzoten ob-jektuak era-man ahalizango dituzte. Adibidez:zartagin bat, idazluma, za-patila, guraizeak... Muse-oak luzatutakoak ereerabiltzeko aukera izangoda. Jarduera taldeka egingoda. Museoak pintura eta

pintzelak ere jarriko ditu.Helburua taldeko lanarenbidez sormena piztea da,eskulturak medio, mezuaksortzeko.Iraupena: 2 ordu.Dinamizatzailea: JavierSan Martin –Shaf-

Informazio guztia: irun.org/igazte

Heldu den udan erezure formakuntza ho-betzeko aukera duzuEuskal Herriko Uniber-tsitateak antolatu dituenikastaroei esker.INFORMAZIOAIkastaroen Idazkaritza:Miramar Jauregia. Mira-concha Pasealekua, 48.20.007 DONOSTIA Tel: 943 21 95 [email protected] MATRIKULAmaiatzaren 2tik 31ra.

h t tp : / /www. sc.ehu.es / sc r wwwsu/ index .h tm

Normalean ikastaro hauekin aukera askeko kredituakematen dituzte. Ikastaroak dituen orduen araberakoak izaten dira.

EHUko Udako Ikastaroak2013

14

a i s i aaMaiatzak 2Erlaitz Mendi ElkarteaProiekzioa20:00etan, Khan Tengri7010m izenburuko lanarenproiekzioa. Lekua: Peñakalea z. g.

Maiatzak 3Oiasso MuseoanZinea19:00etan, Zinema MusikaAgertokira zikloaren barruanCopying Beethoven pelikulaproiektatuko da.

Maiatzak 5Amaia KZPailazoak

Pirritx, Porrotx eta Marimo-tots pailazoak. Bi saio: 16:30ean eta19:00etan. Sarrera: 7 euro. Salmenta: - Kutxaneten- Emanaldiaren egunean leihatilean.- Irungo Turismo Bulegoan.

Maiatzak 4-5Fitness Batzarra

FICOBAn

Feel Fitness Experience.Euskadiko Fitnessari buruzkoI. Batzarra & Erakusketa. 50 jarduera baino gehiago:erakustaldiak, workshopak,prestakuntzak, mintegiak, le-hiaketak...9:00etatik 21:00etara.

Maiatzak 8Argoiak ElkarteanKontzertua17:00etan, piano kontzertuaNicolás Cassinelli Rouet ba-karlari gaztearen eskutik.

Maiatzak 10Amaia KZZinea20:00etan, Zinema MusikaAgertokira zikloaren barruanAlrededor de la medianochepelikula eskainiko da.

Maiatzak 11Txangoa TarberaOiasso Museoak txangoaantolatu du Saint-Ber-trand de Comminges,Saint-Just de Valcabrèreeta Tarbera.

Prezioa: 58 euro bazkaria

barne eta 38 euro bazka-ririk gabe.Bisita egitaraua: Aztarna-tegia, museoa eta museoarkeologikoa.

Izen-emateak: 943639353

Maiatzak 12Maratoi erdiaErlaitz- Aiako Harria MendikoIII. Maratoi Erdia, ErlaitzMendi Elkarteak antolatuta.

Maiatzak 15TxangoaArgoiak Elkartearen txangoa:Zangoza, Sos del Rey Cató-lico eta Leireko monasterioa.Irteera: 8:00etan.

Maiatzak 18Oiasso MuseoaHizketaldia

18:00etan, literatur hizketal-dia. Gaia: Mika WaltarirenMarco el Romano eleberrihistorikoa. Dinamizatzailea:Mertxe Tranche. Inskripzioa:2 euro. Kafea eta liburuaerosteko beherapena sartzenda. Tel: 943 63 93 53.

Uztailaren 7ra arteNestor BasterretxeaMenchu Gal gelanArtistaren 100dik gora lanikusgai Helena Elbustoren

zuzendaritzapean apailatu-tako erakusketa honetan.Proiektua aurrera eramateko,Idurmendieta bere baserrikoartxiboa ezagutzera emateaonartu du.Ordutegia Ostiraletan eta la-runbatetan, 18:00 - 21:00.Igande eta jai egunetan,11:30 - 13:30.Bisita gidatuetan parte har-tzeko, SAC-HAZera deitubehar da,

BAKAILAOA DASTA EZAZU

FAMILIAOLAIrungo familien mintzagu-nea egitasmoaren barruan:ASTEAZKEN SORGINDUAK:Maiatzak 8 eta 152-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiaeuskaldunei zuzendua.Informazioa zabalago: www.u r t x i n t xa.o rg

Atlantiar Nazioarteko Biltzarra

Noiz: Maiatzak 17Non: FicobaGaia: Ehiztari-biltzaileen ga-raitik gizarte ekoizleen ga-raira.

Euskal kultura aztertzekoeta hedatzeko JAUZA-RREA fondoak antolatu-tako kongresu honetan,goi-mailako adituakizango dira, Atlantikoarenbi aldeetako unibertsitate-etatik etorrita. Besteakbeste, Oxford-eko Uni-bertsitatea (Britainia Han-dia), Toronto (Kanada),

Londres, Reading (Britai-nia Handia), Aarhus (Da-nimarka), Cape Breton(Kanada) eta Euskal He-rriko Unibertsitatea izangodira bertan.Oraingoan, gaia honakohau izango da: Homo Sa-piensa nola hasi zenduela 15.000 urte ingurukostalde atlantikoan etaEuropako beste lurraldebatzuetan bizitzen. Pro-zesu horretan, gure arba-soak ehiztari eta biltzaileizateari utzi eta gizarteekoizle bihurtu ziren.

15