12
Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 1 2. Euskal erritoak eta euskara Felix Zubiaga Legarreta Felix 1932an Errigoitin jaioa da eta Filosofia eta Erromanikar Letretan Lizenziatua da Deustuko Unibersitatean, Unamuno y las lenguas peninsulares (1973) tesiarekin. Unibertsitate bereko Doktorautza Ikasketak egina da (1996- 1998) Vascuence y mitoanálisis . Euskarari eman dizkio bere maisutzako urterik gehienak Lauaxeta Ikastolan eta ipuin, antzerki, elaberri eta poesia lanak egin eta batzuk argitaratu ere egin ditu: Errosarioren kuzkuak, Agora, (Donostia Saria), Kalean andre, Zure argi kliskak (Arrese Beitia Saria, 1986) eta Oi Emmanuel ! (Lizardi Saria 1991). Azken urteotan euskararen ikerketan ekiten dio Eleiker Bildumaren inguru Vascuence y mitoanálisis jarraipenean, metodologiaz etxeko etnografia, toponimia eta euskara bera Antzinako Sortalde Hurbileko mitografiarekin gonbaratzen dituela. Honezkero, liburu hauek argitaratu ditu: Vascuence y mitoanálisis / Euskararen ereduak / Jainkoa eta gizakia euskararen oroitzan / Euskal mito-erritoak eta euskara / Apellidos y nobleza / La onomástica, oído de la prehistoria o el vascoeuropeísmo / Analogía, arte del lenguaje, según el vascuence./ Antiguo Testamento del vascuence / Euskararen jakinduria / Euskara mito bizia / Origen y desarrollo del lenguaje (según el vascuence) / Zuzentza eta eskubidea euskararen oroitzan / Euskara bere bitan (psikoaztertuz) / Vascuence, inconsciente colectivo / Amarekin topo. a) Sarrera

2. Euskal erritoak eta euskaraUrtero egin ohi diran erritoek herriaren sorrera iragarten dute, lehenak eta orainak bat egiten dutela gogoratuz. Eskerrak oroitzaren ariketa honi, euskarak

  • Upload
    others

  • View
    18

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 1

2. Euskal erritoak eta euskara Felix Zubiaga Legarreta

Felix 1932an Errigoitin jaioa da eta Filosofia eta Erromanikar Letretan Lizenziatua da Deustuko Unibersitatean, Unamuno y las lenguas peninsulares (1973) tesiarekin. Unibertsitate bereko Doktorautza Ikasketak egina da (1996-1998) Vascuence y mitoanálisis. Euskarari eman dizkio bere maisutzako urterik gehienak Lauaxeta Ikastolan eta ipuin, antzerki, elaberri eta poesia lanak egin eta batzuk argitaratu ere egin ditu: Errosarioren kuzkuak, Agora, (Donostia Saria), Kalean andre, Zure argi kliskak (Arrese Beitia Saria, 1986) eta Oi Emmanuel! (Lizardi Saria 1991). Azken urteotan euskararen ikerketan ekiten dio Eleiker Bildumaren inguru Vascuence y mitoanálisis jarraipenean, metodologiaz etxeko etnografia, toponimia eta euskara bera Antzinako Sortalde Hurbileko mitografiarekin gonbaratzen dituela. Honezkero, liburu hauek argitaratu ditu: Vascuence y mitoanálisis / Euskararen ereduak / Jainkoa eta gizakia euskararen oroitzan / Euskal mito-erritoak eta euskara / Apellidos y nobleza / La onomástica, oído de la prehistoria o el vascoeuropeísmo / Analogía, arte del lenguaje, según el vascuence./ Antiguo Testamento del vascuence / Euskararen jakinduria / Euskara mito bizia / Origen y desarrollo del lenguaje (según el vascuence) / Zuzentza eta eskubidea euskararen oroitzan / Euskara bere bitan (psikoaztertuz) / Vascuence, inconsciente colectivo / Amarekin topo.

a) Sarrera

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 2

Zer egin du herri Euskal Herriak milaka urtetan beste kultura leinargien artean berea, bere euskal kultura eta hizkuntza gorde ahal izateko?

Bizia ospatu, lan eta jai egin, begien aurrean daukan izadiaren hasierako jakinduria jarraituz:

* asaben senari amoreman eta aitortu, * jainkoen eskutiko izadia bizi eta gozatu, * euskara erritoz sortu eta mintzo

b) Erritoa

Antxinako gertakizunen oroigarrirako egiten diren jaiak, erritoa osatzen dute eta urteoro horrela gure oroitza astintzen, antxinatearekin bat egiten dugula. Erritoa ospakizunetako ohikunak dira. Horrela Inoteko iñauteriak, mendiketak, erromeriak, dantzak, abestiak etab. Ospakizu non izenak eta kantak erritoon arima bezala dira, ohikuna zertan den adierazten digutelako. Izenak eta mezua galduez gero, motz eta zurtz gelditzen da ohikuna. Ospagai berezienak artero egitekoak dira eta kosmologia zaharreko jainkoen omenez egiten dira, ots, uin/ur, su, aire, lur, jainko

sortzailen izenekin: Inu>uin, Utu>su, Erra>aire, Ilu>loi. Izenok hizkuntza arketipo behinenak dira, hain zuzen eta eurekan oinarriten da euskera zaharra, Ka, Ba, aS gizatasun markak jaso aurretik. Gizakiak asmoz eta ekitez goiko pertsonaiekin bateratsu jokatzeko erabakia berrizten du jai bakoitzean, eta ospakizun ostean “ legea bete dugu” errepikatzeko ohitura du herriak. c) Erritoak hizkuntzaren sorrerakin bat datoz

Erritootan jainko sortzaile bakoitzaren izena goraltzen zan eta haren arketipo-konsonantearekin hitzak sortzen eta uhaltzen ziran egitasuna gauzatzeko. Sumer eta Egiptoko tenploetan hitzez hitz eta erritoaren arian, hitzak utsik egin ez zezan, egiten zen katekesia zan. (E. LIMET “Panteón religiones mesopotámicas, Dic. Religiones, Herder, p. 1357)

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 3

Hitzaren magia bilatzen zen. Jainko sortzaile denen izenak, kosmologia zaharreko laurak bederen, desarroilatu zuten artesi hau. Urtero egin ohi diran erritoek herriaren sorrera iragarten dute, lehenak eta orainak bat egiten dutela gogoratuz. Eskerrak oroitzaren ariketa honi, euskarak gorde ahal izan du gaurdaino bere hitza argi eta esanguratsu. Dantzak, nanoak besoetan edo eskuetan erabilte hutsak ez du erritoaren funtsa argitzen, izena eta mintzoa bateratu ezik. Hagatik esaten dugu hizkuntza gizakia bere historia kondatzen hasi zenetik hasten dela. 1.1. Iñote <Ino + -hAita / Aipa

Iñote<Inu+haita “Inu garaia”, Inu jainkoaren omenez ospatzen den erritoa da, Inu jainkoa “zeru” amaren semea da eta, analogiaren buruz, seme-alaba guztiak. Ohar Inu jainkoaren erakarmenez asmaturiko hitza: Inote, ino, ene!, aini!, ni, mi, inude, aiña, uin, eñe, nano, nana, nini, inoso, unai, anai, nahi. (Intz, inisitu, inusturi hitzei begira J. M. Barandiaranek zera ebasten zuen: “IN behar zuela izan euskaldunen antxinako “zeruaren” izena). (Barandiaran, J. M. Mitología vasca, 136. or.).

Donostian Inotez inude-unaiek baserritik kalera

erritualki ospatzen duten kalejira Inu arketipoaren ondare dira, on, un, une, onu, ama, eme, mu, ume, ino, amai, umo, aina, eñe, anai, in+autsi, etab. Hitza arketipoen ardatzean bilduriko aria bezala da eta hizkuntza hitzen bilbea “gazteak, ariari tiratuz, osa dezala bere jainkoaren hitza” (El hombre y su dios, 2-3, Documentos Bíblicos, 26. or.) 1.2. Ama Jainko Maite (m>n kontsonantea)

Ma.at koptoeraz, Maite da euskaraz, Maide/Maya ere deiten zaiola. Hala Maya+ atze>Maiatz zuhaitza herri askotako jaietan jasotzen dena.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 4

Maite<ama+haita “ama garaia” ere uler daiteke, ama aginte garaia, alegia. Antu, Anu(s) “zeru” jainkoaren emazte, Inu haien ume den bezala. Antu>andi> - ant z i>ant z i tu>-enchida(gaz) dator. Oharra: ama/ime edo Anu/Inu formak, handia eta xumea adierazten, bokalaren idekitasunari esker. Ama+Utu>Ma.at eta Ama+Erra> Mari datoz arketipoen buruz. Ma.at eta Mari giza heziketaren jainkosak ziran Egipton eta Euskal Herrian. Ma.atek matoa darama eskuman. Mato> mazoda tor eta orobat mas su/maisutituloa. Faraoiek ere maite zuten Moise goitizen hori. Ma.aten manamenduak eta Mariren marrak bateratsu datoz: “ez inor hil, ez ostu, ez denik ez esan, gurasoak dedu izan”, etab. Jainko Legean ere aipatzen diren aginduak. Sumerren Antu, deitzen zen Anu jainkoaren emaztea. Antu> -handi>-antzi dator eta antzitu>enchida (gazteleraz). Maat, Mari izenak, Ama+Utu /Ama+ Erra konposatuak dira.

Z ubiet ak o I not erian z az pi alabak Am a

Ant u-aren inguru polik i k at e egit en dut e 1.2 Ma.at / Maite/ Maide / Mari (amaren izenak)

Ma.at jainkosaren agintea, maisuaren matoa esku batean eta biziaren ank(e) zeinua bestean, dager, hain amañoaren zaulia txori lumak koroatzen diola.

Ma.at matoa eta ank bizi seinua

esku banatan dituela

Ma.at ama mentua ta amañoa da: amaren neurria ta mantenua, Egiptoko jakinduriak ohartzen duenez, “Ma.at-en manamenduei men egitea piramidea baino bizigarriagoa da ”. (Enseñanza a Merikaré)” Eskuetan duen matoa>ma -su(s)/ maisu/ maese(gaz) dator, baina bere manua amatigoan datza. MT bi kontsonante idatziak koptoeran: AMA ATE/Ma.at(k) irakurten dira, bere amatasuna dugulako biziatea munduratzean eta ber-bera dela zenduen atea beste bizitzarako bidean. Ma.at-en balantzak matematikoki aztertzen ditu zenduen bihotzak. Ama, amatu denetik “ama. -utu”(s) amatu/maitatu da euskaraz eta erromanikeraz. Ama-aginteko herriek, euskaldungoa bezala, hobeki zaindu ditu hizkuntza ereduak arketipoei jainko dedua diela.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 5

Hitzak: Ma.at/maite, amaidi, amatu/amaitu, amatu/amado, amatu/umatu, amaino, maiña, Mari/marra, amari(l), amare(l), amore, mera, meriu, meritu euskeraz eta erromanikeraz. Hiztegia: Ama, amai, emai, ume/ ime, imi, umo, un, on, onu, ino, amatu/umatu, manu, eman, manera, mantu, mama, onura, mantenu, manatu, iñutu>iñoso, iñude, nurse(fr)(it). 1.3. Ma.at eta Mariren manamenduei men

Mariren marra zapaltzea marka da (marra/marka elkarren aurkako hitzak dira edukinez) eta markagilea markatua gelditzen da sekulako. “Horrrek egin digu marka” (esakera). Markitos gaizkinaren gurasoak, epaiaren lekuko, Mari eta bere senar Maju, batean, nortasun naastu dagerz, urak kaos garaian bezala. Ohar ama-aita batean, ustez antxinako garaietan Su.ap/Ap.su(s) = Sube/Butsu bezala. Ohartzekoak dira Mariren marrak, manamenduekin beste herrien jakinduriarekin edo Bibliakoekin gonbaratzeko:

ez hil, ez ostu,

ez denik ez esan, ez oila=(harrotu), elkarri dedu izan,

eman hitza bete”... eta herrien jakinduria zaharra aintzak hartzeko. Amatar hitzak, Ama/An arketipotik:Manamendu, mandatu, mama, Mari mar, marra, marka, markiztu, marrar(gaz), marmar, matoak amatau, mera, meriu, matar(gaz), uin, uindi>unda(l),

MARKITOS erritualki zigortua

Zalduondoko Inotean. Letraua gaizkinaren epaia irakurten

ari da. Ama aginteak gizonezkoa epaitzen.

1.4. Miel Otxin Lantzeko Iñauterian

Suaren eta uraren bidez eman zigorrak, elementuon jainkoen eskutik hartu zigortzak ematen ziran Sumerren. Janzkera bitxiak ere, txotoak bederen, Sumertarren janzkera idurikatzen du. Aitatar hitzak: Utu arketipotik: hitz, edu, doi, txi, cisco, txigor> zigor, tuldu> zuldu/zoldu, uida/eudi, itogin, oxin

Aita aginteak emaztetakoa epaitzen: gaizkina kalez kale erabili ondoren, plazan errea da santxoen eskuetan.

Otxin/Oxin izenak “emakundea” ordezkatzen du

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 6

“Ma.aten jakindurikak, piramideak baino hobeki zaintzen dute beren betikotasuna”, Egiptoko jakinduriaren arauz. (Enseñanzas de Merikaré). 2.1. Subilaro (T>D> S/J kontsonantea hizkuntzan)

Neguaren bihotzean, Utu>-su>su+bil>subil+aro> subilaro bihurtzen da. Sua zuhaitz mokorrak biltzen du eta sukalkia egozteko eta etxea berotzeko erabili ohi da. “Etxea ere su jainkoak sagaratu zuan.” (J. M. Barandiaran, Mitologia vasca, 58. or.). Hitzak: sute, sugar, su -gartu>socarrar (gaz), sutu, sukalde, besu>fos (gaz), bekosu> focu(l)> fuego(gaz).

Udak eta neguak berak markatzen ditu beroaren eta otsaren aroak, hotzari suaren beroa gehitzen zaiola eta beroari ura. Inu>Uin eta Utu>su jainko egileen arketipo direnez, erritoaren seinu bihurtzen dira. Zura da surgai/zurgai eta negu buruan Utu>suaren ahuldura edo gaina bermatzen datoz. Aroak, haitak eta aldiak egunen biran datozen uneak dira. Neguan sua sukaldean bizten da, berak ematen dio etxeari magia eta santutasun berezia. Olentzerok sugarritarako ikatza dakar. Sinboloa eta mitoa hizkuntza egiten dira errito ospakizunaren buruz.

2.2. Joaleak eta jotea

Utu>jo dator, tu>zu>you>yi>hi bigarren pertsona Europako hizkuntza gehienetan. Bere edua jarraitzea dugu, edu>odou(g) “bidea” ere ba delako. Utu<uduzki/ iduzki dator, Utu “eguzki” senide adierazten. Neguko ahulduratik urten eta, iduzkia-ren joera ospatuz, haren jotea ohiukatzen da, hazia ereiteko jo+haita>jotea bai-da. Uturen jokera jarraitu behar da, Utu itoitzen denetik eta otsitzen denera. Hitzak ere bere edua jarraitzen du, odu(g), bide egiten dela. Sumerreko ikastolari eduba zeritson, Utu edupe argitzen zelako. Akadiarrek ere euren hizkuntzara aldatu nahiko luketen, haien jakindur ia, baina “zetariko eskribari da sumeriera ez dakien eskribar ia? Sumeriera ez dakian idazkari batek nola alda dezake?” (Proverbios de la Colección sumer ia II, 49) Eta euskara ez dakian batek, nola azaldu euskal etnografia? Edo nola baliatu euskaraz, euskara mitoaztertu ezik?” Utu arketipoa nahiko dela bere ekintza laburbiltzeko, uddetatik itoi eta ittosoan itotzen denera, otara jo eta trokan otsitzen den arte. Utu jun eta jin artean otoi suarrak zuri zure doak/doeak/dohaiak uduki ahal izateko.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 7

Hitzak: jo, oihu, oju, otoi, itu, doi, doe, to, edu, odu(g), jun, jin, jite, tori, torri, joare, joale, jote>jota(gaz), tuta, turuta, doinu>soinu, txistu, txili ixipu, zuzen, ator, tuturro, haita, uzta, “jo aurrera”, “jo tuta, turuta, turrutura”, “jo soinua, jota, “jo ta su”, doa, ud, doe, do(l)= dar, duin, dei, odi=tubo, odei, uduki, uduitu,“ jo txistua”, jolas, joka, jokatu, Joaleak, ixipu garbitzaileez baliaturik solorik solo jira egiten dute, izuak, izurriak eta izpiritu gaiztoak izigarriak uxatzen, soloak garbi har dezan uzta berriko hazia. Hanartean Utu iduzkiari otoi, joteak oihukatuz, zeru eta lur, gizaki eta izadi batera dihardutela, batzuk soloa landuz eta besteak jitea zuzentzen.

Joaleak, tunturroaz dotore, Zubietan,

adarra jot etaaurrera doaz tokian tokia ixipuaz udeztatzen...

2.3. Doniene eta iduzki saindu=done

EKAINA<eki+gaiña, eguzkiaren garapena, ospatzekoa da. Done<Utu+-une >Donien jaia da. Donien bezperako sutea txingar bizian dago, sua egunaren luzapen eta gaitzen osagarri bai-da.

Sute inguruan kate egiten da gaitzaren aurka eta goraki abesten: “sugeak eta zapoak erre-erre/artoak eta gariak kaixan gorde” (Bizkaian)

“Sarna fuera” (Nafarroan).

Hitzak: Aton(k)>Done<Utu+une, sute, sutu, zoldu, zur>zurtu, sor>sortu>sortze/sorte, ostu>oste, otsi, torri/etorri, jo>jote. Gizakiaren zurtzadura/harridura Iduzki Sainduan dager Suaren inguru esaten diren koplak erritoaren berri eman diezaikigute: zertarako diren, zer aitortzen duten. Gure asaben erritoak eurak bizi zuten fedea aitortzen du. Paganoak zirela? “Pagano” hitzak “baserritar” esan nahi du. Bada, bai, “baserritarrak” ziran eta gara eta kristautasunak ez gaitu geure erritootatik aldendu. Auzaz erritook berera azaldu edo argitu dizkigula baino.

Hona hemen euskararen iraupenaren beste argudio bat. “Pagano” izatea bizi garen tokiagaitik sor zaigu. Mendi tarteak salbatu duela euskara ahienatzetik? Beste kultura askok uztiatu ez duten akzidentea da hori. Funtsean euskara, beste hizkuntzak baino arkektipoei kordatu/akordatuago izateak memoria f inkatu eta erraztu digu.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 8

Erritoak erea akordatzeko txiliña bezala dira. Erritook argitu ala, euskara aurkitzen dugu funtsean, ots, “euskara mito bizia”. Hizkuntzak “mito bizia da“ (Jung), euskarak adierazten duen bezala. Aton<Utu+Inu, >Done datoz. doain, duin, done/don(gaz). Hitzak: atton/aittona, atondu<at-+ondu >antolatu>an-+tolatu, tolu>dolu, dolutu... uduri/ iduri, iduritu/iruditu, zurtu=arritu, zutzadura... Atonek doruan Ma.at jainkosaren “ank” bizi zeinua daroa txintxilik, bere dizdirak bizigarriak direla adierazten. Ohar: doa, doain, don(gaz) guztiak Aton Donea-ren eskutiko errainuak bezala. Etsi>ere-+etsi>eretsi> airesi(g)>erejía(gaz). Egipton, enperio Ertainean, Aton <Utu+une izeneko jainkoa ohoratu zuten Tell A marnako eresian.

Iduzki Saindu, ustearen

buruz, fedearen puruz. “zure duintasunez atontzen dituzu,

herriak” (Atonen inoa) Haunzeko oroitarria

3.1. Arrigizon: arrite/ oroite/ urte

Soraphuruko oroitarriari buruz, zera dino Aita Barandiaranek: “Ausaz

zenduaren isladatzea adierazten du?“ (Estelas funerarias).

Egilazko trikuarria

Erra jainkoa Ra(k) koptoeraz, Nut/Ma.at jainkosaren seme eta Oruse jainkoaren aita, R kontsonantearen arketipo dager. Zendua zaulitasuna galdu eta gogortu egiten da, nolabait arritu egiten da, arridura jasaten du, alegia. Oroigasrriak zurezkoak zirenean, zurtu eta zurtzadura esaten zen. Oroitarria, (Arriak oroimena iraunarazten. Hagatik giza irudiak eta hilobiak harrizkoak egiten ziran megalit ikoan) Arrite>Arte, (Arte deo), Urte, Orite>Orde, urite, Urrite. Orus(k)>Eros(g)<erosi, erori, ero.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 9

3.2. Trikuarri, harrespil < arri+etxe+bil

Harrespilak ere zenduak ehorzteko baratza zen, toki gora, eguzki begia eta, beraz, garbia edo aratza. Koronarria “cronlech” ere deitua, mendi koroan/ekuruan edo santutegian egiten zirelako. Hitzak: ar, arri, arritu, arrigarritu, artu, arte, aratz, erratu, Oru>ek-+oru>koru dator forma gizatuan, oro>oratu>orare(l), orar(gaz), oro/orro, oroi/ orroi. Hitzak: ur, urtu>urere(l), urratu, ap-+urtu (forma gizatuan)>ruptu(l), >roto(gaz), uri>uritu>urritu, erra, erratu, erru>erruki, erre>eri, erre, erretu, gar (gizatua). Erio>Ber io gizatzen da, hagatik idazten gero >Herio, ero>erotu, erosi>Eros(g), erein, errotu, ira, iri, irakin, irazi, irudi, iraul<ira-+aul, ur, uri, urri, urite, urrite, urritu, urte >ortu(l), ortu(eus), ortzi, orzitu, Hiztegi honek funtsean teologia sakona du, hots, giza zoriaren / geroaren pedagogia eta ulerbidea. Etnografoek susmo batzuk aurreraten dizkigute, baina hizkuntzak (euskarak) katekesia osatzen digu, bera dela sinistagarriena.

argazkia

Orobat, aratzk>baratz dator gizatasunez eta eskaratz santu seinua hartzen du, antxina zenduak eskaratzean ortzitzen ziran. (J. Mª Barandiaran, Mitología vasca, 55-72. or.) Oroitarriak bezala, harrespilak ere, eguzkia antzezten, biribilak ziran, eguzkiaren antzera, eguzkiaren Jotea baitzan arimak bere tokira jasoteko bide egile artesa... Ortzi>egortzi dator giza mailan, ta gero maiz ehortzi idazten. Eskaratz<etxeko aratz. iNu/uTu, eRra, iLu, lau arketipoei goitarreri, Ka, Ba, aS giza arketipoak gehitzen zaizkienean, hitza gizatu egiten da. Horrela, Inu+ka>Inko, Anu+ba> añubi, Utu+ka>Utu> tuku, Erra>erreka, Ilu>, leku, etab. Arketipo goitar soilak jainko izatea eta egitea adierazten dute, eta giza arketipoak, giza izate eta egitea. Horrela: in>egin, otsi>egotsi, ortzi>egortzi, al>gal, etab. Okabe Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren inguraldean. Nafarroa Behereko mendirik garaiena da, 1.466 metrorekin.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 10

4.1. Olentzaro ulaina... L>ll kontsonantea hizkuntz an

Ilu>loi >lur dator, laugarren jainko sortzailea eta gramatikazko pertsonetan hirugarrena ille(l), lui(f), el, ulain(eus) aipatzen dena, “era/eurak/bera” ordez.

Ulain hori Olentzaro da hemen Iruñako kaleetan.

Lesakan (Nafarroa) asmatutako ohikuna da (baina ez utsetik harako, giza auldura barneratzetik baino)

eta handik Euskalerri osora zabaldua

Izenaz eta arketipoez landa, badu irlandarren Hallow een ospakizu-netako piurakin eta ohiturakin zerikusirik. Sumertarrek Ilu/lur pertsonaia deabrutzat zuten eta hortik euskarak ere honako hitz egozten dizkio: loi, hil, hildu, alu/aul, ol, lupu, lar, ler, lor, lur etab.. Hitzak: al, ahal, Ala, ala, alagina!<Ala+guena, alde, aldi, lan. el, el!, heldu, elte, ol, aul, olde, ole! ola, auldu>old(i), loi, lur, leku>locu(l), litz, lizu, leza, luze>lux(l), luz.

4.2. Olde / alde / aldi

Aldi landaretzaren edo aldiaren jainkosa bezala ohoratua izan da Urartun. Ohar: Aldik oin bata idiaren adar gainean duela (eta jainkosa bera ere adardun) idiaren oldea ustitatzen du, lurra goldatzeko. (Horra olde>golde hitza giza mailara egokitua, jainko arketipoei giza arketipoa geitzen diela). Golde eta bolde ere esaten zaio. Bide beretik, Haldi forma Kaldi forma gizatutik datorke. Idiak lanabezaz ildoa idekitzen du eta lantzen laborea. Aldi jainkosak aldiko aldaxkak aldatzen ditu edo landare landatuez aldaizearen aurka alorrak eta labore helduaren aldeko aldiak aldiaka elekatzen. Al/ahal izatearekin lotzen da Ilu arketipoak, ahal dueneko aldian, OLDE bai-da eta ezinean ahalge edo keldo. INOTE, JOTE, ARTE, OLDE formak bat datoz jainkozko lau arketipoak eta izadiko UIN, SU, AIRE, LOI lauelementuak gizartera gizaldietan dakarten mezuan: goia eta behea elkarren arduraz bizi direla bai-dino.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 11

Aldia adierazten -azaro forma ere erabilten da -haita>-te ordez eta ANUNZARO, SUBILARO, ORONZARO, OLENZARO formak gertutzen. ANUMZARO forma deitzen ziran A N jainkoaren omenez urtero Babilonian egiten ziren erritoak ere. Hitzak: ole, ale, hel, ala, ele, eli, olo, ola, ili, olio, eldu, elika, alubia, aillorbe, olde, old, oldu, ahul, aldi…

5. Euskal erritoak eta euskara: ondorenak

Euskal etnografiaren parte beheinenak diren, antxinako kosmogonia edo izadiaren sorrera ospatzen duten euskal erritoak azaldu nahi izan ditugu, euskararen arketipoekin zerikusia duten eredu zaharrekin, alegia. Kosmogonia zaharreko lau elementuak: ura, sua, airea, lurra, zein baino zein behinenak eta ezinbestekoak dira giza bizitzarako eta asabek lau jainko bezala ohoratu zituzten eta haien omenez urteroko jaiak ospatu zituzten: Inote, Jote, Orite, Olde deitu edo Onunzaro, Subilaro, Oronzaro, Olentzaro deituak, bakoitza bere erritoz eta garaian osatuak. Ospakizun hoietan ikusten da, gure arbasoek izadiaz eta jainkoez zuten susmoa eta eritzia eta hortik bildu zuten euren nortasuna eta herri jakintza, jainko seme-alaben burueritsia jasotzeraino hatan ere, “ez bai gaude geure baitan, beste harenaren baitan baizik” J. M. Barandiaran etnografo handiak herri galdeketan jaso zuanez. Euskaldunen mentuan izadiko lau jainko sortzaileek izan dute erritozko ospakizuna, hots, jainko maila duten lau arketipo-kontsonanteak: M/N/Ñ, T/D/S, R/RR, L/LL eta giza guneko beste konsonanteak: K/G materia adierazten, B/P/F baita ordezkatzen eta S/Z erritozko santutasuna aitortzen. Ohiek ez dute urteroko ospakizunik, ezpaere, “beste haien” ospea goratzen. Hala ere giza arketipook jainko arketipoekin elkartu ziren eta orduan gertatu zen hizkuntzaren gizakundea; lahen soilik jainko ekintza eta izatea ordezkatzen zuena, haraz gero, giza ekintza eta izatea adierazteko ere ba direla. Hizkuntza eta, beraz, euskara erritualki, zeatz-meatz antolatuko itza da, izadiko (jainko) legeei amor emanez eta giza adimen eta memoriari lagunduz. Bideotatik urtetea berriro ere lehengo kaosean jaustea zen gure asabentzat. Galpen hori ekidintzeko zen erritoa. Euskal etnografía eta euskara aipatzea euskara barne eta kanpo aipatzea da. Ohikuna bizia diraino gorputz bat egiten dute: kaizuak eta baitak. Tr ikitixa dantza erritoan, adibidez, argi agertzen da doinuaren eta dantzaren funtsa, koblariak abesten duenean. Koblaria falta denean, ostera, apaiz gabeko meza bezala da.

Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima 2012.05.12 12

Aldi bateko meza errito iluna zan, lat ina garatu zenean; alde batetik zebilan erritoa eta bestetik hitza: kaos eta bera zen. Latina baztertu eta herri hizkuntza onartu zenean, ostera, “euskal meza” deitu zitzaion: herriak entzun, ulertu, erantzun eta abestu egin zuan. Ba dagoz errito fosil batzuk, euskara galdu eta gero ere, Hallow een-go piurak bezala, hor noraezeango zonbi irauten dutenak, hala nola Markitos (Araban), Ninot (Valentzian), etab. Euskarak arima ezarri eta sakonean biziberri ditzake haien azalpenerako. Erritoek, mendiak baino gehiago lagundu diote euskarari, bizirik eta altzeimerren kontra, milaka urtetako akordua mantentzen, erritoak eta haiekiko jainkoak euskeraren jatorria argitzen datozelako. Erromatarrek euskal kultura ezabatzeko, gure asaben jainkoak irauli eta erritoak nastatzen ahalegindu ziran, baina azkenik eurak jausi ziran guretzat asmatu zuten zuloan, enperioko jainko aizunek, izadit ik ate, ez zekitelako norabiderik. Latinak ez zuan amar ik ez seme-alabarik izan, jainkoekiko loturarik ezean. Elizak egin ahal izan du urteetan haren amaordekotza, Vaticano II-nak haren enperio laidogarritik askatu gintueiño. Errito horien gainetik ez dago ezer herrien historian eta jakindurian edo oroitzapenean, herrien lehen argibide eta oroitza direlako eta gizakiaren bihozkera adierazten duten lehen ino, otoitz, orho, ele ere, arketipo bakoitzaren arabera.