of 16/16
131 www.argia.com/larrun IRITZIAK l Txente Rekondo l Joseba Agirreazkuenaga ERREPORTAJEA l Europar Batasuna, kohesio politikoaren atakan ELKARRIZKETA l Jose Maria Muæoa Europar Batasuna Zerk huts egiten du? Europar Batasuna Zerk huts egiten du?

131 Europar Batasuna · eta Europa erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen integrazioa prestatu zuten, besteak beste. Horrela, 2004an Europako Batasuna 15 kidetik 25 izatera pasatu zenean,

  • View
    18

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of 131 Europar Batasuna · eta Europa erdialdeko eta ekialdeko herrialdeen integrazioa prestatu zuten,...

  • 131

    www.argia.com/larrun

    I R I T Z I A Kl Txente Rekondo l Joseba Agirreazkuenaga

    E R R E P O R T A J E Al Europar Batasuna, kohesio politikoaren atakan

    E L K A R R I Z K E T Al Jose Maria Muñoa

    Europar BatasunaZerk huts egiten du?Europar BatasunaZerk huts egiten du?

  • Mundua eraldatuko omen duen G-20aren bileran,Txekia bezalako herrialde euroeszeptiko batekEuropar Batasuna (EB) ordezkatzea, eskizofreniabaten sintoma izan liteke. Václav Klaus txekiarrakEBren presidentziatik EBren “totalitarismoa” sala-tzen duenean, denek dakite gaitz bat badagoelasendatzeko. Nahiz eta, arrazoiarekin, Euroganberanparlamentari jaun-andereak eserlekuetatik haserrezutitu txandakako presidente eurofoboaren eldar-nioak arbuiatzeko, badakite eritasuna errotik dato-rrela, eta 27en Europa osoari eragiten diola. Krisiada EBren arazoa, nortasun krisia.

    Europa batu bat sortzeko ideia ez da atzo gaue-koa. Victor Hugok berak Europako Estatu Batuaksortzeko deia egin zuen 1849an. Baina Europakoestatuen subiranotasunaren defentsak, horrelakozerbait sortzeko saiakera guztiak zapuztu zituen.Duela mende erdi inguru hasi zen egikaritzenaskoren amets instituzionala, Ikatz eta AltzairuarenEuropako Erkidegoarekin (1951). Europaren“aitek” (Monnet, Adenauer...) ekonomian oinarri-turiko proiektuari ekin zioten, kohesio politikoaeta soziala pixkanaka lortzeko bidean. Agian horegon liteke gaur egungo definizio krisiaren gakoe-tako bat, eduki teoriko sendorik eta herri babesik

    gabeko eskeleto ekonomiko hutsa dela EuroparBatasuna.

    Azken urteetan europeista askok desiraturikointegrazio politikorako pausoak eman izan dira (ezgorabeherarik gabe): Maastricht-eko Itunarekin(1992), Batasun ekonomikoa zenak moneta batasu-na hitzartu zuen eta Europako Parlamentuak kohe-sio sozialerako eskumenak hartu zituen. Amster-damgo (1999) eta Nizako Itunek (2000) hainbateraldaketa ekarri zizkioten hasierako hitzarmenarieta Europa erdialdeko eta ekialdeko herrialdeenintegrazioa prestatu zuten, besteak beste.

    Horrela, 2004an Europako Batasuna 15 kidetik 25izatera pasatu zenean, politikarien artean baikortasu-na eta poza zabaldu ziren; 75 milioi biztanle gehiagoerantsi zitzaizkion Batasunari. Europa Mendebaldekoherritar askok errezeloz hartu zuen hedapen hori,“deslokalizazioa” bezalako hitzak entzuten ziren jen-dartean. Aitzitik, enpresa handientzat pagotxa ederraekarri zuen EBren hedapen erraldoiak. 2012an Bata-sunak 33 kide izango zituela esaten zuten eta 41 kide2025ean. 2009an gaude eta oraingoz, Kroazia da EBnsartzeko esperantzarik galdu ez duen hautagai baka-rrenetakoa. Izan ere, Europar Batasuna geldirik dago,2005eko maiatzaren 29an gelditu zuten frantziarrek,

    2 E R R E P O R T A J E A

    Europar Batasuna kohesio politikoaren atakan

    Pentsaezina zen egoera hau duela lau urte. Orduan, abstentzioaren mamutxoak

    entretenitzen zituen eurokratak, ez hondamendi izugarri honek. Baina Itun

    Konstituzionala pikutara joan zen (bidali zuten herritarrek) eta haren ordezkoak,

    Lisboako Itunak, ez dirudi bidezidor zuzena hartu duenik. Ekonomia krisia estatuen

    aurpegirik zuriena erakusten ari da, eta hori guztia gutxi balitz, ipotx euroeszeptikoak

    burlaka ari zaizkie erraldoi negartiei. Zer pasatzen zaio Europar Batasunari?

    Urko Apaolaza

  • 3

    erreferendumean eskaini zitzaien Europa hori gustu-ko ez zutelako.

    Europako Konstituzioa: zergatik esanzitzaion ez?

    Erromako Itunak (2004) Europako Konstituzioaezartzeko oinarriak ipini zituen. Aurreko Itunakordezkatzen zituen itun berri bat zen, baina “Kons-tituzio” hitzak berak adierazten du ez zela edonola-ko ituna, baizik eta EBren nortasun bateratuariindarra emango liokeen testu bat, sinbolo bakarrak(himnoa, bandera, moneta...) eta presidente egon-korra izatea ekarriko lukeena eta beste etapa batihasiera emango liokeena.

    Europako Parlamentuak hala eskatuta, Estatubakoitzak Itun berria onartu behar zuen, izan parla-mentu bidez edo izan erreferendumean. EspainiakoEstatuan egin zen Konstituzioa onartzeko lehenengoerreferenduma, 2005eko otsailaren 20an. Baiezkoakirabazi zuen askogatik (%76), alderdi nagusiak (PSOE,PP, EAJ, CiU...) horren alde azaldu baitziren –HegoEuskal Herrian eta Katalunian izan zuen ezezkoakportzentaiarik handiena–. Hala ere, abstentzioa izanzen bozketa horretan irabazle, bozemaileen %43k bai-zik ez zuen hautestontzira jo. Ezezkoaren aldekoek

    herritarren informazio falta handia kritikatu zuten etaEspainiako Gobernuak baiezkoaren aldeko propagan-da itzela egin zuela, testu aski konplikatu baten edu-kiak zein ziren azaldu gabe iritzi publikoari.

    Espainiako Estatua erreferenduma egiten lehenaizateak bazuen bere arrazoia: “Europako gainerakoherrientzat adibide” izan zedila (Zapateroren hitzakdira hauek). Jakina, denek dakite Espainia beti izandela adibide frantziarrentzako. Frantziako EstatuanKonstituzioaren inguruko eztabaida pil-pilean jarrizen. Funtsean, urtebeteko atzerapenarekin sortutakoeztabaida bat izan zen –EB-25en hedapenarekin hasibehar lukeena–, frantziarren ongizatea kalteturik ate-rako ote zen edo ez. Bestalde, langileen eskubideeninguruko kritikak sortu ziren ezkertiarren artean,segurtasunaren izenean eskubide murrizketa han-diak ekartzen zituen herritarrentzat, neoliberalismo-an eta pribatizazioan sakontzen zuen...

    20 inkesta segidan, eta guztiek esaten zuten eze-tzak irabaziko zuela. Emaitzak jakin zirenean baina,“katastrofea”, “hondoratzea” eta horrelakoak izanziren gehien erabili ziren kalifikatzaileak hedabi-deetan. Frantziako eztandak Herbehereak bete-betean harrapatu zituen eta bi egun beranduagoherrialde horretan ere ezetza gailendu zen. Iritzi

    E U R O P A R B A T A S U N A

  • politikoak eta publikatuak orduan besterik ez zuenikusi bistan zegoena: Europar Batasunean zerbaitekhuts egin zuela integrazio politikoa lortzeko.

    “Eskuin setatienak eta arlo sozialean gehienborrokatzen duen ezkerrak ezetzaren alde bat egi-tea, kasualitate bat izan zen, konstituzio testuarenzabaltasunak eta orokorrean, haren handinahiaksortua” (Roberto Elissalde, Brecha, 2005eko ekaina-ren 5a). Frantziaren ezetza arrazoitzeko analistenargudioa hori izan da: muturreko ideiek bat eginzutela itun horren edukien kontra. Jakobinoak balo-re errepublikarren defentsan atera ziren, ezkerrak“beste” Europa bat nahi zuen. Hortaz, Europa sozia-lak eta politikoak ez zion Europa ekonomikoarisegitu. Delors politikariak deskribatutako “Identifi-katu Gabeko Objektu Instituzionala”ren patua erre-pikatu zen.

    Izan ere, Frantziarik gabe nekez uler liteke EuroparBatasuna, Iraultzaren herria izan baita historian zeharbere bultzatzaile nagusietakoa. Horregatik, Europakoherrialde txiki batek Konstituzioa ukatu izan balu,herrialde horrek arazo bat luke, baina Frantziak uka-tzean, arazoa Europarena bihurtu da. “Frantziak ‘ez’-bozkatzen badu, dokumentua bertan behera geratzenda. Eta bertan behera geratzen da guztientzat” (SusanGeorge, TNI, 2005eko maiatzaren 21a).

    Lisboako Ituna, tramiteentzako trikimailua?Frantzia eta Herbehereetako ezetzaren ondorenLuxemburgok baietz esan zion Konstituzioari (%57),baina oraindik zazpi estatu geratzen ziren erabaki bathartzeko, horietako asko erreferendumaren bidez, etaez prezeski oso herrialde europazaleak (ErresumaBatua, Danimarka...). Durao Barrosok esan zuen fran-tziarrek ez zutela erabakitzen Europa geldiarazi edoez; baina Europa gelditu egin zen.

    Urte eta erdiko impasse-a eta gero, Alemania Euro-par Batasuneko Kontseiluko presidentzian jarrizenean, Angela Merkelek integrazio politikorako pro-zesua berriz abiarazi zuen, “ibilbide orri” arras prag-matikoa diseinatuz. 2007an hitzartu zen Lisboako Itu-nean, handikeriak albo batera utzi eta Konstituzioitxura kendu zioten edukiari. Prozeduran ere aldaketanabarmenak izan ziren, zenbait estatu euroeszeptiko-tan ez zen komeni galdeketaren tramitea pasatzea etahorregatik erreferendumik egin behar ez izateko itun“klasiko” bat onartu zen, “sinplifikatua” deitu zion Sar-kozyk, herritarrak irainduz. Hain zuzen, garai bertsuanFinancial Times-ek egindako inkesta baten araberaEBko herritarren gehiengoa Lisboako Itun berria onar-tzeko erreferenduma egitearen alde zegoen.

    Lisboako Itunak hainbat aldaketa dakartza, batezere Erresuma Batuak eta Poloniak onartu zezaten(botere banaketa berria Kontseiluan, bozketa siste-ma ezberdina, kanpo arazoetarako ministro bat izanbeharrean “goi ordezkaria” izatea...). Dena den, Lis-boak merkatu libreari edozer langa kentzen dio etaerabat neoliberala izaten jarraitzen du, defentsaarloan OTANekiko lotura indartzen du... Beraz,Konstituzioaren “esentzia” jasotzen du berdin-ber-din, baina aldaketa txiki batekin: ez dute herritarrekonartu. “Defizit demokratiko” hori Europako inte-grazioaren harria da askoren aburuz. “Europar bila-kaeraren bekatu kapitala izan da, urte askotik honaerabakiak hartu dituztela biztanleriaz paso eginez”(Oskar Lafontaine, Freitag, 2007ko urtarrilaren 19a).

    Irlandarren ezetza: bigarren aldiz estropezu?Europar Batasuna osatzen duten estatu-kideengehiengoak onartu du Lisboako Ituna parlamentubidez. Lurrikara instituzionala joan den urteko ekai-nean gertatu zen, Irlandan. Herrialde horretan, Ituna

    Europa batuaren proiektua ataka larrian

    dagoenean, zer etorkizun dute erregioek

    eta estaturik gabeko nazioek Europar

    Batasunaren barruan? Gaur egun, gurea

    bezalako herriek Europako Erregioen

    Batzordean dute nolabaiteko presentzia

    Bruselan (344 kidetik ordezkari bana

    EAEk eta NFEak). Batzordea kontsulti-

    boa da eta “subsidiaritate printzipioak”

    gidatzen du (eskumen banaketa berezia).

    Estatu-nazioak beren aginte makila

    erabiltzeko prest diren arren, ez dirudi

    Erregioen Batzordearen mekanismoak

    matxuratuko direnik (ikus Jose Maria

    Muñoari elkarrizketa, 8. orrialdea.). Baina

    egia da Europa federala edota Herrien

    Europa amesten dutenek ez dutela erra-

    za izango; azken finean EBrentzat “esta-

    tua ukiezina da eta estatuek adierazten

    duten nazioa sakratua” (Koldo Gorostia-

    gak 2005eko Larrun-en esandakoa Euro-

    pako Konstituzioaz hitz egiterakoan).

    Dena den Europa ez da inoren salba-

    tzaile izango, nahiz eta gisa horretan miti-

    fikatu izan den. Rikardo Arregik berak ira-

    garri zuen Zeruko ARGIAn 1966an:

    “Guretzat, gure problema konpondu nahi-

    an, Europa eskapismo bat izaten da gehi-

    enetan” (Koldo Izagirrek aipatua La Euro-

    pa ¿de quien? liburuan, Txalaparta 2004).

    Erregioen Batzordea eta Herrien Europa

  • onartzeko galdeketa egitera behartzen du legediaketa irlandarren gehiengoak ez zuen ontzat jo (%53).

    Berriz ere ideologia oso anitzen multzo batek esanzien ezetz Europar Batasunaren planei. Berriz ereherritarrak establishment-aren kontra arraunean. Zer-gatik? Ezetzaren atzean arrazoi ugari daude (Europa-ren militarismorako joera, pribatizazioekin jarraitzea,irlandarren katolikotasuna...) baina ematen du estatutxikien botere galtzea izan zela Lisboari ezetz esatekoarrazoi nagusietako bat: “Ez dugu pisurik gabekoherrialde bat izan nahi EB barruan” (Sinn Féin-ekoEoin Ó Broin kanpaina arduradunaren hitzak dira).Berriz ere estatu-nazioen soberania europar integra-zioaren gainean jarri dute testua bozkatzera ausartudiren herrialde bakarrean.

    Irlanda ez da Frantzia, eta Sarkozy-Merkel tande-mak Lisboako Itunaren onarpen prozesuarekin jarrai-tzea eskatu zuen. Baina nola? Lisboa aurrera ateratze-ko EBren 27 kideek onartu behar dute. Ba al dago “B”

    planik? Bi abiaduratako Europa batek funtzionatukoote lukeen galdetzen du askok. Oraingoz, Bruselakbigarren erreferendum bat egitera behartu du Irlanda.Esanez, irlandarrek Lisboaren kontra bozkatu zutela ezzutelako Ituna ulertu (410 artikulu, 12 protokolo eta 51aitorpen ditu). “Iruditzen zait printzipioetan antidemo-kratikoa dela jarrera hori, eta praktikan arrakasta izate-ko aukera gutxi duela. Ni irlandarra banintz, jarrerahori oldarkorra eta paternalista dela pentsatuko nuke,eta beraz, ‘ez’ esatera bultzatuko ninduke”. (TimothyGarton Ash, El País, 2009ko urtarrilaren 11).

    Eta Irlandarekin gutxi balitzaio, Txekia atera zaioEBri bide ertzera. Txekian Lisboako Ituna onartzekotramiteak ez dira amaitu; Mirek Topolánek lehenministroa zuen itunaren defendatzaile nagusi –etaKlaus presidentea haren kontrako sutsuena–, bainaekonomia krisiak hankaz gora jarri du herrialdeeszeptikoa eta Topoláneken gobernua paretik kendudu. Itunaren onarpena arriskuan dago Txekian.

  • Ekonomia krisiarekin, akaboEtorkizuna oraindik eta beltzago jarri zaio Batasu-nari ekonomia krisiarekin. Krisi honek munduosoko zimenduak mugituko dituela ematen du etaEuropa ez dago salbu. Ez gara sartuko datu makro-ekonomikoen rapsodia batean, baina zifra bat nahi-koa da datorrena imajinatzeko: 4,5 milioi langabetugehiago izango dira EBn urtea amaitzerako.

    Lotsatzeko modukoa izan zen joan den urrianbankuen hondoratzea etorri zenean EBko kidebakoitzak hartutako jarrera, herritarren aurrean nor-bere burua salbatzeko enkante berezia izan zen.Bistakoa da egoera larrietan estatu bakoitzak berea-ri eutsiko diola: “Langabezian Baturik?” galdetzenzuen Bernard Cassen-ek urtarrileko Le MondeDiplomatique-n; logikoa da Alemaniak langabeziariaurre egiteko plan global baten aurrean zalantzakizatea, Alemaniako ekonomia ez da Espainiakoabezala zementuaren gainean sostengatu.

    Krisiarekin Europar Batasunaren mugak ageriangeratu dira, ikusi da Europar Batasunean estatuek

    agintzen dutela. Estatuek dute fiskalitatearen mono-polioa, ez Europar Batasunak. Bruselak estatuenjarduna koordinatu dezake, ez beste ezer: “Horrela,dirurik ez izan arren, ekintzarako ahalmena erakus-ten da. Hori politika ilusionista da” (Elmar Altvater,Freitag, 2009ko otsailaren 19a). Eta, esaterako,euroguneko estatu ahulenek (Portugal, Espainia,Grezia, Italia...), defizit fiskalaren ondorioz monetabakarraren babesari eutsi ezin badiote, euroa beraarriskuan gera daiteke, Europar Batasunarenproiektua inoiz ikusi gabeko zuloan sartuz.

    Azken batean, integrazio politiko faltak emergen-tzia egoera honetan faktura pasa dezake eta batekbaino gehiagok esan bezala “egoismo nazionalera”itzularazi estatuak. Europar Batasuna bere nortasunzalantzen biktima da. Urte askoan, integrazio politi-koa merkatuak berak ekarriko zuela uste izan zen,baina azken erreforma saioen porrotak erakutsi duezetz: “Lerro bereko bi alde kontsideratzen dira,baina beraien bateragarritasuna da zailtasunak jar-tzen dituena” (Paul Thibaud, Le Monde Diplomati-que, 2007ko urtarrila).

    Kasik ezkutuan onartutako “itun kolpez” aurre-ra egiten duen Europar Batasun bat bere ezintasu-naren ispilu da. Ondorioz, europar politikarieneta herritarren arteko leizea gero eta sakonagoada eta azken urteetako hauteskundeetan izandakoparte hartzearen beherakada da horren erakusga-rri (%56,8 1994an; %49,8 1999an; %45,5 2004an).Apurtuko al da joera hori datorren ekainean egin-go diren Europako Parlamenturako hauteskun-deetan? Agian, baina ez Bruselak sustaturiko partehartze programa birtualengatik, baizik eta krisiekonomikoa ezker berri bat mugiarazten ari dela-ko –Frantzian alderdi antikapitalista berria sortudute, esaterako–.

    “Krisiaren kontra, Europa gehiago!” esaten duteBruselako ahots kualifikatuek. Baina lehenik galde-ra deseroso bati erantzun ezean, nekez egin dezakeaurrera ezein proiektuk kontinente zahar honetan:Europar Batasuna zertarako? 65 orduko lan asteakjartzeko? Immigranteak kontzentrazio gunetan sar-tzeko? Zertarako Europa? Ezker berri bat sortzekosozialdemokraziaren ordez? Greziako matxinadaEstrasburgon imitatzeko? Zertarako? Errusiarekikomenpekotasun energetikoarekin amaitzeko? Obamaeuropar bat izateko? Zertarako Europa batu bat? n

    6 E R R E P O R T A J E A

    Entropa artelana, David Cerný-k egina,EBko Kontseiluko presidentzia txekiarrainauguratzeko. Artelanak 27 herrialdeen“ezaugarriak” islatzen ditu eta horrekeztabaida handia sortu zuen,askorentzat iraingarriak zirelako.

  • Nukleoaren orekaEuropako integrazio politikoa da globali-

    zazioari aurre egiteko orduan funtziona-

    tzen ez duena. Marshall planarekin Nor-

    vegiatik Greziara hedatu zen integrazio

    ekonomikoaren kontra, integrazio politi-

    koaren bihotza herrialde kontinentalen

    nukleo batera hertsita egon da. Oina-

    rrian, Alemaniara, Frantziara eta Italiara

    (...) Bernard Conollyk, Maastricht-eko

    Itunaren kritiko Tatcher zale basatia

    bera, horrela laburtu zuen Itunaren

    onarpenak ekarritako oreka: industria

    alemaniar handiek Europako merkatuko

    boterea eskuratu nahi dute; Frantziak,

    horrelako kapitalismo baterako ahalme-

    nik ez duenez, bere estatu aparatu

    hobea erabili nahi du erakunde europa-

    rrak kontrolatzeko eta, modu horretan,

    Alemaniari kentzeko esparruak ematen

    dion nagusitasuna. Ikuskera horrekin

    bat egiten dut (...) Nire ustetan, arazoari

    aurre egiteko modu bakarra hurbilketa

    federalista da. Baina horren aurka

    daude bai estatuak, baita botere ekono-

    miko eta politikoa biltzen duten enpre-

    sen zati handi bat ere: ulertu al liteke

    Mediaset edo Fiat Italiako estatuaren

    laguntzarik gabe?

    Joseph Halevi, Sidneyko UnibertsitatekoEkonomia Politikoko irakaslea

    (Il Manifesto, Roma, 2008-VI-16)

    Europar nortasunaindartzekoDuela hilabete batzuk, Lisboako Itunari

    irlandarrek emandako “ez”-ak agerian

    utzi zuen herritar asko aldenduta daude-

    la Europar Batasunetik eta batera egin

    nahi dugun bidearen ikuspegi politiko

    bateratuaren falta dagoela. (...) Batzuk

    Europa federala nahi dugu, beste

    batzuek truke librerako esparrua nahi

    dute. Batzuek erro kristauez hitz egiten

    dute, eta besteek balore laikoez. Batzuk

    nahi dute Batasuna izan dadila globali-

    zazioaren kontrako gotorleku bat, eta

    beste batzuek hura sustatzeko gai izan

    dadila, irabaziak lortzeko. Ez gaude

    ados Batasunaren mugen inguruan.

    Orokorrean denok nahi dugu gozatu

    munduan ahotsa eta pisua duen Bata-

    sun baten onurez, baina gutxi gaude

    prest horretarako nortasun nazionalen

    prezioa ordaintzeko. (...) Europar norta-

    sunaren defizita dago eta hori betetzen

    ez den bitartean zaila izango da estro-

    pezuak saihestea.

    Carles Casajuana, idazlea eta Espainiako enbaxadorea Londresen

    (El País, Madril, 2009-II-7)

    Lisboako bidegurutzeaGaur egun, eskuin beligeranteenak eta

    sozialdemokraziako sektore kontserba-

    doreenak kontrolatzen dituzte EBko

    baliabide instituzional nagusiak. Hortik

    instantzia komunitarioetatik azken urtean

    egin diren lege proposamen askoren

    izaera atzerakoia. Eta hortik, baita ere,

    agertoki honek mugimendu sozialei jar-

    tzen dizkien erronkak, batez ere Europa-

    ko Parlamenturako 2009ko ekainean

    egingo diren hauteskundeei begira.

    Lehen erronka, konplexurik gabeko kriti-

    ka bultzatzea, ez bakarrik Lisboako Itu-

    naren kontra; baita egun existitzen den

    EBren kontra ere, demokrazian, gizar-

    tean eta ingurumenean dituen muga

    sakonak ikustarazteko. Eta beste erron-

    ka bat, ez kaxkarragoa, kritika hori pro-

    grama batekin laguntzea, estatalismora

    atzera egiteko sirena hotsak desaktiba-

    tzeko, eta adierazteko, azken finean,

    garai hauen mailan egongo den interna-

    zionalismo berri bat.

    Gerardo Pisarello, Bartzelonako Unibertsitate Zentraleko

    Konstituzioaren Zuzenbide irakaslea (Periódico Diagonal,

    Madril, 2007-IV-17)

    Europa kuriosoaKuriosoa irlandarrek Lisboako Itunari

    egindako ukapenetik sortzen den

    Europa, zori berbera izan zuen Itun

    Konstituzionalaren bertsio berritua.

    Ezezkoaren aurrean, buruzagiak

    tematu egiten dira eta herri adieraz-

    pena ukatzen dute. Europak marka

    bat saltzen du, bakea, demokrazia,

    askatasuna, berdintasuna eta aurre-

    rapenaren izenean, baina guda esta-

    tubatuarrak babesten ditu, behar-

    tsuak eta immigranteak

    kriminalizatzen ditu, konkista sozia-

    lak bertan behera uzten di tu eta

    beheraka berdintzen du. El i teen

    Europatik beste Europa sozial bat

    jaiotzen ari da, besterik gabe, “ez”

    esaten duena.

    Serge Halimi, Le Monde Diplomatique-ko zuzendaria

    (Le Monde Diplomatique, Paris,2008-VII)

    AEBetara lotuaItun berriak, jadanik ukatua izan zen

    Konstituzioaren zati handiena manten-

    tzen du. Guztiz neoliberala da, bai hiz-

    kietan, baita espirituan ere. Arintasun

    lotsagabeaz aurkeztu da, eztabaida

    publikorako aukerarik eman gabe, ez

    lehen, ezta orain ere, testua aski kon-

    plikatua den arren. Itun berriaren mol-

    daketak guztien adostasuna eskatzen

    du, horrek esan nahi du ezinezkoa dela

    horrelakorik egitea. [Europar] Komisio-

    ak praktikan botere osoa izaten jarrai-

    tuko du, bai legegilea, baita betearaz-

    lea ere. Europar Batasuna, legalki,

    Amerikako Estatu Batuetako Defentsa

    erakundeetara loturik geratuko da, eta

    horrekin bere komandante-burura,

    herri hartako presidentera.

    Susan George, filosofoa eta ATTACekokidea (Rebelion.org, 2007-IX-4)

    H e m e r o t e k a

  • 8 E L K A R R I Z K E T A

    Askoren ustez, Lisboako Ituna Konsti-tuzioak esaten duena atzeko atetiksartzeko modu bat da, formula leunbat iritzi publikoarentzat.Lehenik eta behin, ez zen konstituzio bat. Saldunahi izan zuten konstituzio bezala, batzuek inten-tzio onarekin eta besteek arrokeriagatik, etahorrek zailtasunak ekarri zituen. Nola iritsi garaLisboara? Hor ikusi zen beste behin ere estatuenegoismoak gehiago ahal izan zuela europar senti-menduak baino.

    Estatuak esaten duzunean, estatuhorietako herritarrak esan nahikoduzu? Azken finean beraiek erabakita-ko zerbait izan zen...Herritarrak... eta herritarrak erabili zituztenak. Erre-suma Batuan, adibidez, politikari garrantzitsuak ezdaude ados benetako Europa batu bat egitekoideiarekin eta beren nazionalismoa herritarrei sal-tzen diete; nazionalismo horiek bota zuten beheraKonstituzioa. Eta Lisboara iristen garenean zer ikus-ten dugu? Europar Batasunaren indarra gutxitzendela. Esaterako, “herria” kontzeptua kentzen dute;itun hori ez da oinarritzen herrien Europan, estatue-tan baizik. Hori pena da Europarentzako.

    Dena den, Lisboako Itunari egin zaionbeste kritika bat prozedura da.

    Irlandan bakarrik eraman da errefe-rendumera eta ezezkoa atera da garai-le. Ez al dago atzerapauso bat demo-kraziarentzat?Badakit batzuk pentsatuko dutela esango dudanaez dela politikoki zuzena: ni ez nago batere ziurgaur egungo Europako herritarrak prest ote daudenhorrelako testu bati baiezkoa edo ezezkoa emate-ko. Zer esan nahi dut horrekin? Oso testu konplika-tua dela; ziurrienik oso gutxik irakurri dute etahorietatik oraindik gutxiagok ulertu. Oso zaila da,astuna... Esatea biztanleak gai garela, neronengan-dik hasita, horren inguruan ideia bat edukitzeko, ezzait segurua iruditzen. Oso ondo iruditzen zait pro-zesu unibertsal bat erabiltzea, baina horretarakojende guztia konprometitu behar da, Ituna zer denbenetan ikasiz eta sakonduz, eta hori ez da erraza.Esan al liteke gaur egun Alemanian demokraziagutxiago dagoela Irlandan baino? Nik uste Alema-nian oso demokratikoak direla.

    Orain badago geldialdi moduko bat,Txekian ere zalantzan dabiltza. Nolaatera egoera horretatik? Ba al dagoB planik?Begira, Frantziak ezezkoa eman zuenean denekesaten zuten agian B plan bat egongo zela, bainaez dago B planik, ezin du egon! Eta arazoa horida. Irlandak ezezkoa eman du, Txekiak baliteke

    Herrialdeak dirakrisiari aurre egiteko Europarenlagunik onenak

    Bruselako zirrikituak ondo

    ezagutzen ditu Jose Maria

    Muñoa donostiarrak (Paue,

    Frantzia, 1942). Exiliatuen seme honek

    1994an hartu zuen EAEko Kanpo

    Harremanetarako ordezkari kargua eta

    Europar Batasuneko Erregioen

    Batzordean hamalau urtez aritu da

    komisionatu lanean. Erretreta hartzerik

    ez du izan, Eusko Ikaskuntzako

    lehendakari izendatu baitzuten iaz.

    Argazkiak: Dani Blanco

  • ezezkoa ematea, eta ez dira bakarrak izango,beste batzuk hor daude itxaroten... Egoera larriada, Tratatu Konstituzionalarekin hasi zen etahonekin segitu du.

    Alternatiba izan liteke bi abiadura-tako Europa sortzea?Nik uste baietz, baina serioski hartuz. Jakina da biabiaduratako Europa martxan jartzen bada nukleoindartsua beharko dela. Kontua da ezin dutela itxa-ron denak ados egon arte aurrerapauso bat eman

    nahi den bakoitzean. Nolapentsatu dezakegu demokra-tikoa dela Malta bezalakoherri batek, 200.000 biztanle-koa, 500 milioi pertsonarenproiektu bat blokeatu deza-keela? Hori ez da demokrati-koa; beste gauza bat da erres-petatu behar dela maltarrennortasuna. Nik uste dut onaizango dela batzuei erakusteaberaiek joko honetara ezbadute jokatu nahi bestebatzuk prest egongo direlahaiek gabe aurrera egiteko.Euroarekin horrela egin zeneta adibide ona izan zeneuroparrentzako.

    Ukaezina da krisiinstituzionalak inda-rra eman diela euro-eszeptikoei. Ekonomiakrisiarekin antzekozerbait pasako delauste duzu? Krisi honek lehenengo eraku-tsi duena da benetako Europaindartsu bat behar dugula,pisua duena, masa kritikoaduena. Krisi garaian ikustenda derrigorrez behar dugulabatasun bat izan erabakiakhartzeko orduan. Buru pixkabat eta inteligentzia apur batbadugu, zentzudunak bagara,

    krisi honek izan behar luke aukera bat benetakobatasuna lortzeko.

    Baina hasieratik Europako estatuekeman duten irudia kaxkarra izan da.Bankuetako dirua aseguratzerakoanizandako karrera ikustea besterik ezdago... Egia da, modu bateratuan egin behar zaio krisiariaurre, baina hasiera hasieratik emandako itxurabestelakoa izan da. Bankuekin bezala auto ekoiz-

    9E L K A R R I Z K E T A

  • leekin gertatu da, bakoitzak berearilaguntzen.

    Horrek ez al du esan nahiestatu-nazioak indartukodirela Europa komunitarioarenkaltetan?Baliteke, baina hemen ikusita dago Peu-geot, adibidez, ez dela bera bakarrik sal-batuko eta BMW ere ez.

    Beste gai bati helduz, EAEkolehendakariaren komisionatuizan zara Bruselan 14 urtez.Nolako iritzia duzu ErregioenBatzordearen paperaz?Batzorde horretan hemengo erakundeenordezkariak daude, hori garrantzitsua da,zeren eta aukera dugu gure irudia etanortasuna erakusteko, azken fineaneskaparate moduko bat da. Ni euskaldunkontsideratzen ninduten. Nor da hau?Euskalduna. Eta euskaraz egin ahal iza-tea 400 pertsona horien aurrean, niretza-ko, pertsonalki, garrantzi handikoa izanzen, zoragarria. Hori alde batetik. Bainabestaldetik badago bigarren kontu bat,jendeak gutxiago ikusten duena. Gauregun egiten den eguneroko politikarengehiengoa Bruselan diseinatu eta eraba-kitzen da. Erabaki horiek ez dira Erregio-en Batzordean hartzen, soilik kontsulti-boa delako, baina aukera dugu aurretikiritzia emateko eta gehienetan iritzi horionartua izaten da erabakia hartzerakoan,honek praktikoki garrantzi handia dauka.

    Bihurriak pentsa lezake kon-tsolazio bat dela hori, azke-nean erabakia hartzen du har-tzen duenak...Baina batak ez du bestea kentzen.Horrek ez du esan nahi beste erabakigu-neetan egon behar ez genukeenik, Kon-tseiluan, adibidez. Guk eskumenak badi-tugu, Espainiako Konstituzioa hartuzgero, ateratzen den konklusio logikoa da

    10 E L K A R R I Z K E T A

  • eskumen horiez erabakitzen den lekuan egon behardugula. Esaterako, arrantzaz ari garenean, ez dalogikoa Espainiako ministroa egotea gai horietazhitz egiten; erkidego guztiek adosten duten ordez-kari bat egon beharko litzateke. Alemaniak baduBundesrat bat, ba horrelako zerbait beharko genu-ke.

    Entzun izan dizut ez litzaizukeelagustatuko 500 entetako foro bateanegotea, ez litzatekeela operatiboaizango. Eta horrela pentsatzen dut gaur ere. Har dezagunenpresa baten adibidea. Efizientea izateko eta era-bakiak hartzeko, posible ote da enpresa horretakoadministrazio kontseiluan 500 lagun egotea? Batzarorokorrean baliteke, baina administrazio kontsei-luan ez. Horrela ezin da lanik egin. Eta guk, Euska-dik, ditugun eskumenekin, nor egongo litzatekegure aldamenean, Limousin? Picardie? Eskualdehoriek ez dute eskumenik, ez dakite zer nahi dutenpolitika horietan, ez dute ezagutzen... Maila ezber-dinak daude Europan.

    Eta orduan estatuen bidez beharkoluke izan hori? Estatu batean gaudenez –beste gauza bat da nolaegon beharko genukeen–, eta gure eskumenakestatu horren barruan daudenez, horren bidezizan beharko luke. Europako Kontseilua estatuekosatzen dute gaur egun, normala da Kontseiluhorretan estatuaren bidez egotea, gutxi gorabehe-ra Alemaniak bezala, baina diferentzia batekin:Espainiako Estatu barruan asimetria bat dugula;Andaluziak, adibidez, ez ditu gure eskumen ber-berak, ordezkaritza horretan kontuan edukibeharko litzateke hori.

    Zure ustez, krisia dela eta, geldial-di instituzionala dela eta, aldatuegingo al da Erregioen Batzordeakduen gaitasuna? Lisboako Ituna onartzen bada Batzordeak aukeraizango du europar tribunalera joateko subsidiarita-tea errespetatzen ez denean. Hori inportantea da.Horretaz aparte ez da aldatuko erakunde bezala.Hori bai, krisiarekin jendea konturatuko da zer

    garrantzi duten erregio edo herrialdeek; EuroparBatasuneko arduradunak ohartuko dira krisia gain-ditzeko eta Europa batu bat egiteko herrialdehoriek izango direla lagunik onenak.

    Koldo Izagirreri irakurri diot Europaomen dela gure ezintasunak sortutakomito bat, eskapatzeko modu bat. Adosal zaude horrekin? Alde batetik bai, ados nago. Francoren denboran,errefuxiaturik geundenontzat Europa zen ideala baidemokrazia aldetik eta baita abertzaletasunari begi-ratuz ere. Egia da Europak ez digula lagundukogure abertzaletasunean, beti errespetatuko du esta-tu baten barruan gertatzen dena eta ez da horretansartuko. Alde horretatik guk ezin dugu esperolaguntzarik gure abertzaletasunaren alde, horrekinados nago. Momentu batean idealizatu dugula hori?Baliteke. Baina gaur egunean badakigu Euskadi etaEspainiaren arteko harremanak Euskadi eta Espai-nia artean konpondu beharko direla.

    Orduan, zer irudi du euskaldunak Euro-paz? Eremu zibilizatu bat al da? Esan dezaket nola ikusten dudan nik. Uste dutEuropa gai dela, eta izan behar duela, eredu izatekomunduan barrena. Krisi hau Estatu Batuetatik etorri

    11E L K A R R I Z K E T A

    Oso ondo iruditzenzait prozesuunibertsal baterabiltzea, baina horretarako jende

    guztia konprometitu behar da, Itunazer den benetan ikasiz, eta ez da

    erraza. Esan liteke Alemaniandemokrazia gutxiago dagoela

    Irlandan baino? Nik uste Alemanianoso demokratikoak direla

  • 12 E L K A R R I Z K E T A

    da, kapitalismo basatiaren ondorioz. Bestalde,duela 20 urte sobiet eredua erori zen; espero deza-gun Europar eredua ez dela eroriko, zeren eta bes-tela, gorriak ikusi beharko ditugu. Europak mezubat ekar dakieke besteei, AEBeri, Japoniari, Txina-ri... Europar Batasuna sortu zuten “aitei” jarraituz,balore humanistetan eta etikan oinarritutako ereduaizan beharko luke. Ez baditugu balore horiekberreskuratzen ez gara krisi honetatik aterako.

    Guretzat ona den eredua esportatunahi horretan, ez dago arriskuriknolabaiteko harropuzkerian erortzeko?Oso arrazoi gutxi dugu harroputzak izateko. Horibiltzen gara esaten Iraken, Georgian, Indonesian...bakea behar dutela eta gu eredu garela. Baina gu?Europarrak? Munduan izan diren gerrarik handie-nak nork egin ditu guk ez bada? Bakeari buruzhorrelako gauzak esaten ditugunean apalak izanbehar dugu. Nik sinesten dut eredu honetan, bainalehenengo egin dezagun guk, aplikatu ditzagunbalore humano horiek (elkartasuna, tolerantzia...)gure etxean, eta joan gaitezen gure adibidearekin,ez hitzekin soilik.

    Burokratizazioa EBren gaitz bezalaaipatu izan da. Zuk barrutik ezagu-

    tzen duzu burokrazia hori, ezer onikizango du? Besterik ez bada Txekiapresidentzian den bitartean makina-riak inertziaz jarrai dezan... Konparatuko bazenu Bruselan dagoen burokraziaErromakoarekin, edo Parisekoarekin, edo Londres-koarekin, esango zenuke: baina non dago burokra-zia hori? Ez dago burokraziarik! Erabakiak ez badiraBruselan azkar hartzen ez da burokraziagatik, Kon-tseiluan eta estatuen artean ez direlako erabakiakhartzen baizik, ez delako arkitektura politiko bategin nahi erabakiak ongi eta azkar hartzeko. Arazoaez da burokrazia. Eta eskerrak badagoela estrukturabat aurrera jarraitu ahal izateko, guk erabaki dugunmodelo honek duen logika faltari aurre egiteko.Izan ere, nola da posible 500 milioiko herri bat iza-tea sei hilero presidentzia aldatzen duena? Non sar-tzen da hori buruan? Eta gero esango dugu: ezdabil. Burokraziarengatik ez dabil? Keba! Ez dabilsei hilero aldatzen delako. Hori aitzakia da gureahuldadeak Bruselari egozteko.

    Agian, badago komunikazio falta bat,herritarrengana ez da iristen EuroparBatasuna. Nola bultzatu liteke partehartzea? Zuk irakurri duzu Frantziako Konstituzioa? Ezdakit zenbat atal dituen, oso gutxi, eta jakin nahi-ko nuke 60 milioi frantziarretatik zenbatek iraku-rri duen. Konstituzioa irakurri dugun edo ez...gaia ez da hori. Gaia da moneta bat edukitzea,legebiltzarra edukitzea... prest gaude horretarako?Bandera bat genuen eta Lisboako Itun honekinkendu egin digute.

    Orduan, zuretzat kontua ez da testua-ren konplikazioa, nahia baizik?Nahia da. Nahi al dugu izan legebiltzar bat eraba-kiak benetan hartuko dituena? Edo senatu bat? Baiedo ez? Horrela egiten da herri bat. Badago gakobat: identitatea. Batzuei ez zaie buruan sartzenidentitate bat baino gehiago izan dezakegula. Nieuskalduna sentitzen naiz, eta sentitzen naiz euro-parra, erabat europarra. Batak ez du kentzen bes-tea, donostiarra naiz eta horregatik ez dut galtzennire euskaltasuna. Orduan, onartu dezakegu euro-parrak izan gaitezkeela. n

    Eeskerrak badagoelaestruktura bataurrera jarraituahal izateko. Nola da posible 500milioiko herri bat izatea sei hileropresidentzia aldatzen duena?Non sartzen da hori buruan? Etagero esango dugu: ez dabil.Burokraziarengatik ez dabil?Keba! Ez dabil sei hilero aldatzendelako

  • Gaur egun, Europar Batasunaren (EB) errealita-tera zehatz-mehatz hurbiltzeak, hura sosten-gatzen duten ardatz nagusi batzuk behatzeaahalbidetzen digu. Ekonomikoa da ardatz bat: ongi-zatea deituriko egoeraren etengabeko deuseztatzea,pribatizatzeak eta estatu anitzetan enpresarien mutursartze argia gobernuen politiketan. Bigarren ardatzapolitikaren ingurukoa da: EBren ereduaren benetakoprotagonistak dira estatu-nazioak. Eta azkenik, arlomilitarrekoa: estrategia honen indar sendoena NATOda, EB berbera baino urrutiago doan errealitatea.

    Baina boterearen zentroetatik, honakoa, eredusendo eta kohesionatu bezala aurkeztu nahi digu-ten arren (beraien “eraikuntza” garatzen jarraitzekooztoporik ez bada, behinik behin), EBren proiek-tuak itoginak ditu arlo guztietan. Geure aurrean,barne ezberdintasun garrantzitsuak dituen proiek-tua dugu, baita ezegonkortasun indartsua ere;beraz, ez liguke “bi abiaduratako Europa” esamesamaskalak harritu behar. Aukeratutako klubak sail-kapen bat du, eta Alemania zein Frantziar Estatukomaila ez da inoiz lortzeko modukoa izango Espai-nia ala Zipre bezalako estatuentzat.

    Honekin guztiarekin jarraitzeko, Laurent Fabiuspolitikari frantsesak aspaldi eginiko adierazpen

    batzuk berreskuratzea egokia izan liteke; EBren bote-re faktikoen nahia argitasun handiz islatzen zutenadierazpen horiek, beraien gogoeta eszenifikatuz.Fabiusek etorkizuneko Europa egituratzeko hiru zir-kulu zentrokideko Europa aurkeztu zuen.

    Lehenik euroaren Europa aipatu zuen, “Hama-bosten” Europa hain zuzen, bertako erdigunearenardatz eta motorra. Ondoren Europa osatuko zutengainontzeko estatuak nabarmendu zituen, eta azke-nik, hirugarren zirkuluaren barnean hartzen zituenEuropako ekialdeko hainbat herri (Ukraina, Bielo-rrusia,…) Afrikako iparraldekoak (Tunez, Maroko,Aljeria,…) eta Turkia.

    EBren eredua jasaten ari den krisia ez da batereberria, eta agian bere hondamen guztien erroa, beredefinizioan datza. EB ez da Europa osotasunean,hainbat kasutan hedabideen bidez agertzen digutenbezalaxe, eta ez dirudi bere izen ospetsuak adieraz-ten duena bezain elkarturik dagoenik ere. Sasi ordez-katzen duen biztanleriarengandik EBtaz dagoen per-tzepzioa da, estatu-politikaren eta elite ekonomikoenzerbitzura dagoen botere egitura bat dela, “burokra-zia indartsu eta zaharkituarekin”, analista europarbatek oso ongi adierazi duen bezala. “Demokraziaeta Burokrazia aurrez aurre”, argazkia bidean da.

    13I R I T Z I A K

    Txente Rekondo*

    Europar Batasuna:Ereduaren pitzadurak

    “Europar Batasunaren proiektuaren argazkiak Demokraziaeta Burokraziaren arteko lehia bistarazten digu;eurokrata deiturikoek beraien interesen defentsak etaetekinen lorpenak soilik artikulatzen jarraitu nahi dute”

  • 14 I R I T Z I A K

    Beste arazo bat, europar mandatariek berrikete-tan ere entzun nahi ez dutena, Europako biztanleengehiengoaren apustua da. Izan ere, “bere proiektu-tzat” ikusi eta sentitu beharrean, zerbait “urrutikoaeta arrotza” kontsideratzen dute europarrek.

    Ikerketa berri baten arabera, EBri botere handia-goa emateko aukeraren aurrean, europarrengehiengoak hauteskunde kontsulta bat eskatzen du,eta aldi berean, eskumen zentralistak gutxitzeko etaherrialdeei protagonismo handiagoa emateko.

    EBren proiektuaren argazkiak Demokrazia etaBurokraziaren arteko lehia bistarazten digu; euro-krata deiturikoek beraien interesen defentsak etaetekinen lorpenak soilik artikulatzen jarraitu nahidute. Era horretan, teknokrata europarren erreak-zioa beraien harropuzkeriaren froga hutsa da, baitaherritarren borondatearen gutxiespena ere, berezikiestatu txikietatik badator. Honek guztiak EB bereziaerakusten du, proiektu komun eta berdinaren fatxa-daren azpian, estatu batzuen indarrak besteekikolehenesten duena.

    Nazioarteko eszenatokian ere EBk zalantza ugarieta garrantzitsuak dauzka (baita beraien bazkideenartean ere), estrategia desberdinak baitaude. BatzukAEBekin baldintzarik gabeko lankidetzan jarraitzea-ren aldekoak dira, eta besteek, berriz, alde askota-ko politika bultzatu nahi dute, Washingtonek urteaskoz mantentzen duen polarismo hegemonikoare-kin amaituko lukeena.

    EBren ideiak defendatzen ari omen direla esanez,estatuen mugimendu politikoak ikusten ari gara,

    baina benetan, beraien boterea mantendubesterik ez dute nahi, Europako erakundekomunari papurrak bakarrik utziz, bereiraupena segurtatzeko. Frantziar-alema-niar ardatzaren nagusitasuna zalantzanjarri nahi lukeen lehia eta Europa “zahareta berriaren” arteko eztabaida (duelaurte batzuk Washingtonetik bultzatua erainteresatuan), kontuan hartu beharrekoelementuak izango dira Europako makro-proiektuaren etorkizunean.

    Europaren sendotasuna, EBren bidezgauzatua, bere benetako izaera erakustenari da azken aldian. Bertako helburuaketa interesak politikako eliteei erantzutenari dira, eta hauek ez dute inongo arazo-

    rik 65 lan-orduko astea jartzeko edo etorkinen aur-kako prozesu gogorrak inposatzeko, erabaki politi-ko bezain kaxkarrak. Horregatik guztiarengatik,Demokrazia hitza edukiz betetzea eta herritarrennahia gauzatzea, EBren zuzendarien agendan ager-tzen ez diren zerbait dira.

    Eta amaitzeko, kontinente honetan EBtik kanpoaukerarik edo alternatibarik ez dagoela esaten dute-nen aurrean, beharbada Norvegian eta Suitzan ezdute modu berean pentsatuko. Europan Herriakegon badaudela zehaztasunez islatuko duen proiek-tua behar dugu, eskubideak berdintasunean defen-datu ahal izango diren proiektua, Herri horien aho-tsa hirugarren pertsonen bidez ozen aditua edotaisildua izan ez dadin.

    Egungo instituzio eta botere sareak ez du islatzenEuropako herrien errealitatea, estatu-nazioen etakapitalaren ispilua baizik ez da. Eztabaida, inposatunahi duten ereduan zentratu beharko genuke. Euro-paren sendotasunaren izenean elkarte baztertzaile batbabesten eta burokrazia zuzentzailea zentrotik inpo-satzen ari dira, posizio demokratiko desberdinakaurrez-aurre dituztela. EBren egungo proiektuakduen demokrazia eskasia (frantziarren eta holanda-rren gaitzespena duela urte batzuk, eta irlandarrenaorain dela gutxi, Europako Legebiltzarrerako hautes-kundeetan parte hartze eskasa…) karga astuna dajendartearen aurrean eredu gisa aurkezteko.

    * Nazioarteko analista eta Nazioarteko Ikerketarako Euskal Bulegoko kidea.

  • 15I R I T Z I A K

    Hogeigarren mendean erakundetze politiko-en baitan gertatu den fenomeno berritzai-leena, Europan barrena sortu den batasunekonomiko eta politikoa dugu. Alde batetik, nazio-estatuak etengabe sortu dira, eta bestaldetik, Euro-par Batasuna indartu da. Munduko unibertsitate etapentsamendu toki guztietan arretaz aztertzen dagaia. Hego Ameriketan, Afrikan, eta abar, batasunazmintzatzen dira, baina Europan ari da egiten bide.Estatuen egitasmoa da, eta horrela dirau, baina esta-tuen soberaniaren amaiera prozesua ere eragin du.Soberaniak gainbehera doaz.

    Estatu-nazioaren egitasmoa Europa eta Ameriketanasmatu eta garatu zen. Azken 400 urteetan Europagerra suntsitzaileen lurraldea izan da. Estatu-nazioa-ren egituraketaren bidez, gizarteen gobernaera etagobernamenduak antolatu dira, eta horrela, gober-naera berezia sortu izan ohi da, governance deitzenden hori, gobernamendutik harago doana.

    Jakobino guztien helburua Estatua goitik beheraarrazoi jakin baten arabera antolatzea da. Baina Euro-pako estatu gehienek, hala moduzko botere mailaka-tua eta banatua izan ohi dute. Europa erresilientearengunea dugu berau. Euskal Herrian berton ere, azken

    bi mendeotan, diktadura garaiak albo batera utzizgero, aginte mailakatua izan da eta gaur egunean eremodu horretan dirau. Azken aldian Europako aginteekonomiko eta politikoa indartuz joan da, eta duela10 urte, Europako aginte hori indartu, arautu eta sen-dotu egingo zela uste zen. Parlamentuaren indartzeaketa euroaren sarrerak europartu egin gintuen.

    Baina ekonomiaren geldialdiarekin, estatuetanneomerkantilismorako joerak ageri dira. Bakoitzabere aldetik jotzen ari da eta banketxeen arteanmesfidati badaude, estatuek ere elkarrekiko mesfi-dantza dute. Estatu batzuen finantza publikoakgainbehera ari dira, porrotaren atarian. Eta badirudi,deseuropartze prozesuan edo geldialdian gaudenhonetan, Europako gobernamendu bateratuak ezduela aurrera egiten.

    Europako Parlamentua: Europaren ikur politikoa. Adierazgarria dugu Europako Parlamentuaren sorre-ra eta bilakaera, adierazgarria dugun bezalaxe EuskoLegebiltzarrarena. Europar Batasunaren egitasmoafederalistek bultzatu zuten II. Mundu Gerrarenostean (1948), baina ez zuten egitasmo eraginkorriklortu. Orduan, J. Monnet eta besteek, egitasmo xume

    Joseba Agirreazkuenaga*

    Europartzearen aldekoParlamentua eta

    gobernaera

    “Ekonomiaren geldialdiarekin, estatuetanneomerkantilismorako joerak ageri dira. Bakoitza berealdetik jotzen ari da eta banketxeen artean mesfidatibadaude, estatuek ere elkarrekiko mesfidantza dute”

    M.V

    ./ A

    RG

    AZ

    KI

    PRE

    SS

  • 16 I R I T Z I A K

    eta zehatz bat asmatu zuten: ikatza eta altzairuaren-tzako merkatu eremua sortzea. Parisko Ituna (1951koapirilaren 18a) sinatu eta Biltzar Komuna sortu zenaldi berean; 78 kide zituen. Nolabait, sei estatuenbidezko Parlamentuaren antzeko erakundea zen.Parlamentarismoa da europarren ikur, eta horrelajoan da Europar Batasuna eraikitzen. Aldian-aldian,kidetza berriak asmatuz egitasmo xumeen inguruan.Ondoren EU antolatu zen (estatuen arteko koopera-zioa), nazioarteko harremanen estandar teknikoakjarraituz. Baina Europako Parlamentuaren sorrerak,hori guztia zerbait gehiago zela adierazi zuen, egitas-mo supranazionala alegia, eta Batasunaren helburuanabarmendu zuen: Europako gobernamenduarenoinarria eta ekimena.

    1963an, Hans Furlerrek merkatu komuneko esta-tuen itunetatik harago, Biltzar ordezkaritza komunarieman zion garrantzia, zuzenbide komuna indartzeko,Europako tradizio parlamentarioaren ildoari jarraituz.Baina 1966an, Ch. De Gaullek blokeatu egin zuenegitasmoa, komunitate europar berriaren prozesusupranazionala nazio-estatu frantsesaren aurkakoaizango zelakoan.

    Azkenik, parlamentariak zuzenean hauteskundebidez aukeratzea erabaki zen, eta horrela, 1979anlehen Parlamentua sortu zen. Altiero Spinelli italiarfederalistak eta “Krokodrilo taldea” izeneko lobby-ak bere helburua lortu zuten.

    Urte berean, Eusko Legebiltzarra onartu zenerreferendumean, 1918an Euskal Herriko gehien-

    goak baztertu zuena. 1979an, mendebaldeko euskalherritarrek Estatu egituren isla den Estatutua eraba-ki zuten eta nazio-estatuen antzeko egituraketaburutu zen.

    Europan, ondoko urteetako itun berrietan (Maas-tricht 1992, Amsterdam 1997, Niza 2001), EuropakoParlamentuaren nortasuna sakonduz joan da. Orain-dik ez du Europar gobernua erabat kontrolatzen,baina gero eta gehiago ari da horretan. 2006an adibi-dez, legezko iniziatibetan erabakigarria izan zen libe-ralizazio egitasmoen aurrean (Bolkestein deiturikozuzentaraua, esaterako).

    Europako Parlamentua garrantzia irabaziz doa,baina oraindik ez du Europako gobernua den Euro-pako Batzordearen gain erabateko aginterik.

    Europako gobernaeraren azterketa osotasuneanegin beharra dago, goi mailan ez ezik, beheko mai-latan ere, behe mailakoa ere Europa baita. Inda-rrean dugun aginte geometria osoak sortzen duEuropako gobernaera, eta Europako erresilientziapolitikoa sendotzeko bidea dugu. Gizarte zibiletikeuropartze prozesuak bultzatzen dira, printzipionagusia Maastricheko Itunean onartu zen: Subsidia-ritatea. Europa eta estatuen artekoa bermatzen du,baina jakina da estatuen baitan ez dela horrelakorikindarrean jartzen eta Europako erregio deitzen dire-nek ez dutela abiapuntu hori. Baina ez da ezinez-koa, Europa erdialdean egitura gehienak federalakizan ohi dira, eta kultura hori erroturik dago.

    Hala ere, ezin uka, presidentzialismoaren aldekojoerak indartzen ari direla. Europako gobernaerakonplexu eta aberatsak irauten duen bitartean,herritarren eskubide indibidualek berme handiagoalortuko dute.

    * Historia katedraduna EHUn

    LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

    ( ARGIAko 2.181. zenbakiarekin banatua, 2009ko apirilaren 26an )

    “Gizarte zibiletikeuropartze prozesuakbultzatzen dira, printzipionagusia Maastricht-ekoItunean onartu zen:subsidiaritatea. Europa etaestatuen artekoa bermatzendu, baina jakina da estatuenbaitan ez dela horrelakorikindarrean jartzen etaEuropako erregio direnek ezdutela abiapuntu hori”