20
2009ko azaroa 100 zb.

100 - 2009 azaroa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

deskribapena

Citation preview

Page 1: 100 - 2009 azaroa

2009ko azaroa

100 zb.

Page 2: 100 - 2009 azaroa

www.zestoaautoak.com

IZENA/BI DEITURA:

HELBIDEA:

HERRIA:

TEL.:

KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):

EEGGIINN ZZAAIITTEEZZ BBAAZZKKIIDDEETELEFONOZ (943 147 123)E-MAILEZ ([email protected]) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ

POSTA KODEA:

NORTASUN AGIRIA:

Page 3: 100 - 2009 azaroa

AA MM EE TT SS AA KK EE TT AA FF AA NN TT AA SS II AA KKEhungarren alea duzu hau, irakurle. Dagoeneko, 2.000 orrialde. Azkar esaten da. Ustedut badugula, zestoarrok, pozik egoteko motiborik. Zeinek sinistuko zuen, hasiera haie-tan, gure Danbolin ehun alera iritsiko zenik? Inor gutxik. Ni lehenengo alearenazal hark liluratuninduen: hankak zi-ruditen baina besoakziren; keinu bat des-berdin pentsatzeari.Eta handik gutxiraohartu nintzen zeinona zen irudi hura,zapata-etxe ezagunbatek antzeko argaz-kia zabaldu zueneanedonon, aldizkari etapublizitate-hormatan. Amets bat besterik ezzen Danbolin garaihaietan. Baina kontuzgero ametsekin! AmosOz idazleak dioen be-zala, “ametsak bizirikmantentzeko era bakarra da inoiz ez gauzatzea. Berdin da zertan ari garen, lurralde bateraikitzen, fantasia sexual bat imajinatzen edo nobela bat idazten”. Ametsak eta fanta-siak, errealitate bihurtzen direnean, desengainu izaten omen dira. Gauza bera gertatzenomen da nobela bat idazten denean. Buruan daukazun nobela azkenean idazten duzu-na baino askoz hobea izaten omen da. Danbolinekin ere horixe, gure ametsetan bikainabaina, gero, beroarena kendu egin behar! Ehun ale hauetan, 2.000 orrialde hauetan, denetik ikusi dugu gure aldizkarian: gauzaeder franko, gauza konbentzionalagoak, hala-moduzkoak, eta gogoz kontra malamane-ran egindako makina bat perla ere bai… Denetik. Baina hala ere, merezi izan du. Baihorixe! Bat, bi, hiru, lau, bost, sei… aurrera jarraitu du-eta gaurdaino. Eta ibilbide ho-rretan, jendetza ederra bildu ere bai, modu batera edo bestera: artikuluak idazten, al-dizkariko protagonista modura, diruz laguntzen, ekitaldietan parte hartzen… Eta hor,alez aleko ibilbide luzean, alez aleko hinkili-hankala horretan, gogoa eta pasioa ere as-kotan sumatu dira. Eta horrek urrea balio du.Orain ez gara konturatzen zer garrantzia duen ehun Danbolin ateratzeak. Oraindikgoiz da hori neurtzeko. Urte batzuk pasa behar dute horretarako. Baina denbora pasaahala, XXI. mende hasierako Zestoaren testigu handi baten gisa ikusiko da Danbolin.Gure aiton-amonek bere koartotako leku maiteenetan gorde ohi dituzten egunkari-zati,bertso paper, argazki kuttun horien antzera; liluratuta uzten gaituzten aspaldi-aspaldi-ko maravilla horien antzera.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Fernando Arza l lus

34 6 10 13 1618 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNII SS AA BB EE LL OO LL AA II ZZ OO LL AA

EE ZZ DD AA GG II RR OOKK II RR OO LL DD EE GG II AA NN

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

HH AA UU 11 00 00 ..AA DD AA

Page 4: 100 - 2009 azaroa

enb idoa I .

D I E T A ? A Z A R O A N ?

Zail xamarra… Baina ez da dagoeneko EROSKIn txokolatezko turroi etapolboroiak apaletako errege bihurtu direlako, ez… Santa Zezilia egunadator; hori da kontua.

Izan ere, egun horretan, zarata ateratzen dugun guztiok bihurtzen gara “musikari”.Ai ene! Xixilik entzungo bagintu! Baina hori du onena Xixilik, bera ez zela musika-ria. Ez, ez… Xixili beste “santa” normal bat zen. Ez zuen instrumenturik jotzen.Baina norbaiti otu zitzaion gure “zaindari” bihurtzea, eta akabo. Ordutik ez garaisildu musikari “xaxiletrauok”. Hori bai, bejondeiola “santa” bihurtu zuen hari, ze-ren nik bere omenez makina bat Pastel jango baititut aurten ere!

Bereziak gara gu gero… Goserik ez,eta azukreari ezin utzi! Ongi afalduarren, pastel eder bat atera… etakoxk, kolpe denok!Aspaldi jakina da musikariok abe-rastu ez, baina jan… inork bainogehiago jaten dugula! Dena ordaindaiteke hamaiketako edo afari onbatekin! Eta txistulariona gehiegi-keria bat da… Guk Santa Zezilia,San Isidro eta Arrateko Ama Birjinaere gurtzen ditugu, afari on bat egi-tearren!Aurten, ordea, faena handi xamarraegin digu Xixilik… Igandea da aza-roaren 22a! Zergatik faena? Xixili-ren eguna astegunez suertatzen ba-

da, dilema bat izan ohi dugu denok… Noiz ospatu? Aurreko asteburuan ala hu-rrengoan? BIETAN! Batean txistulariekin, bestean abesbatzakoekin, banda,kontserbatorioko lagunak, txaranga… Baina aurtengoan aukeratu egin behar!Nik aspaldi apuntatu nuen nire agendan: larunbatean, IDIAKAITZ afaria! Ez naizentsegutara agertu ere egin… Aurten, festetan jotzera ere gutxi! Baina Xixili egune-ko “petit suisse”ak ez noa galtzera! Ez horixe… Ezta dietan egonda ere.Zorionak, ba, zaratazale guztioi! Musikari “xaxiletrauoi”! Herriko banda, abesba-tza, txistulari eta musikari guztioi! Baita musikazale guztioi ere! Guztion omenez,nahi adina jan dezagun… Triglizeridoa eta kolesterola, azaroaren 23an. GORA XI-XILI DEUNA!

Oso aberas-garria dela de-nentzat herrikogauzetaz eta en-teratuta egotekoeta pixka batbustitzeko etapausuren bateman behar ba-da zerbaitetanba jakinaren gai-nean egoteko…Nik oso gustorairakurtzen det.

Esteban Telleria

54 urte

Hilero etxe-an zain egotengaren gauza batda, falta suma-tzen degu. Kris-toren muga gain-ditu da 100 zen-baki! Jendearenpartehartzea ba-du, herrikoiada… uste dut he-rri aldizkari gisaeredu dela esteti-ka aldetik eta de-netik niri ausar-dia gustatzenzait nahiz beti ezasmatu.

Iñaki Egaña

50 urte

1 0 0 . d a n b o l i nk a l e r a t z e r a g o a z ,o r a i n a p r o b e t x a t ue s a n b e h a r r e k o a ke s a t e k o

J agoba As t iazaran

Pi n t a d a .Eskerrak eman nahi dizkiegu, urtero bezala aurten ere, Huancavelica eta Acobambako jangeleta-rako janaria eta diru-laguntza ekarriz udaletxe azpira gerturatu zirenei.Gure helburua elikagai sorta urteroko kontenedorearekin batera bidaltzea izaten da. Horrekgastu bat gehiago esan nahi du, baina zuen laguntzari esker lortu da beste urte batez.Gogor ari gara lanean, haiei eraikitzen eta lan egiten erakutsiz, Udal, Foru Aldundi eta EuskoJaurlaritzaren proiektuen bidez. Helburua beren bidea bakarrik egiten ikastea da. Badakigulan luze eta gogorra izango dela, baina zuekin elkarlanean jarraituko dugu.

MM ªª JJ ee ss uu ss ee tt aa TT ee oo

Page 5: 100 - 2009 azaroa

AMAIKAaldrebeskeria idazten eta esaten dira euskaraz. Askotan entzun dugu ospitale batean “lehen lan-darea” jartzen duela, “solairu” adierazteko; autobusen ordutegian “bihar eta berandu”, eta gazte-laniaz “mañana y tarde”; “trenen gonazpikoak” ere ikusi omen zituen norbaitek, eta azpian“combinaciones de trenes”… Ia mito ere bihurtu dira. Bakarren batek esango du, “Tira, behintzateuskaraz jarri dute”. Izugarrizko amorrua ematen dit erantzun horrek. Euskaraz agertu behar du,noski, baina zuzen. Oraingo honetan, ordea, ez dut nahi gai serioei heltzerik. Adibide batzukeman nahi dizkizuet; barre egin beharko, negar ez egiteagatik.

Ba al dakizue zer jartzen zuen arropa denda bateko erakusleihoan? “Ehiztaria, 25 €”. Etagaztelaniaz? “Cazadora 25 €”. Ezetz asmatu zer den "batasun ibiltaria"? Ba "unidad móvil". La-gun batzuk Bilbon izan ginen, eta Deustu auzoko kartel batean “Urgencias/Premiazko” irakurrigenuen. Wazemanken azaltzen da, ba, “Larrialdiak/Apretones”? Horrexen parekoa. Donostiakoizozki denda batean, “kirten” izeneko zaporea zegoen. Gaztelaniaz “mango” zioen. Afrodisiakoaote zen? Hau ez dakit egia den, baina norbaitek kontatu zidan “lekatxo” ere jartzen zuela: gazte-laniaz, “vainilla”. Hori da hitzak asmatzeko gaitasuna!

Horietako asko ezagunak egingo zaizkizue, Mihiluzen ikusi dituzuelako beharbada. Halaere, seguru ez dakizuela zer gertatu zitzaigun ahizpa eta bioi orain dela gutxi gure herriaren ize-narekin. Ez da goian aipatutako adibideen kasu berbera, baina antzekoa da.

Altzako denda batera joan ginen aurrekontu bat eskatzera, eta, beste zenbait daturekin ba-tera, etxeko helbidea eskatu ziguten. Ahoz esan genion. Gaztelaniaz ari ginen. Hurrengo egune-an, posta elektronikoz jaso genuen aurrekontua. Zerbait xelebrea zegoen helbidean. Honela zio-en: "Calle Xxxxxx, Nº xx, 20740, 6º A". Herriaren izenik ez. Eta, gainera, gu lehenengo solairuanbizi gara! Irakurri berriro altuan bukaerakoa, gaztelaniaz: “6º A”. Bai, bai; guri ere kostatu zitzai-gun konturatzea: guk “Zestoa” esan, eta hark “sexto A” ulertu zuen. Graziosoa izan zen.

5Ba oso gus-

tora irakurtzendet, ez da gauzabat zain-zainegoten naizenabaina iristen de-nean gustora ira-kurtzen det. Egiaesan motxetxoairuditzen zait, se-gituan irakurtzenda.

Ainhoa Canseco

31 urte

Zer esangodizuet ba, egite-ko beste horren-beste eta gehia-go. Zerbait pro-posatzekotan? baagian tarteanumeek ere txokobat izan dezatela,edo ipuin batkontatu edo…

Ana Artola

39 urte

E nbido 2 . M i r e i a O r b e g o z o

Oso ondoiruditzen zait arizaretela, nik osogustora letzendet, ederki arizarete, gezurrikez dizuet esan-go! oso ondodago.

Paloma Aranbarri

65 urte

Ba zer esa-tea nahi duzuba, segitzekohorrelaxe, ho-betzeko betiegoten da bai-na… segi horre-laxe!

Patxi Arregi

51 urte HXE L E B R E K E R I A K

Page 6: 100 - 2009 azaroa

JAzaroaren 19an 100 urte bete ditu IsabelOlaizola Etxabek, “nuevian. Mil novecientos nueve”jaio zelako... “Hala esaten didate niri, ni ez naiz akordatzen baina...” Bere urtebetetzeegunean bixita asko izan du Isabelek Iraetako Arrieta-enean. “Asko eta alaiak. Bete-betean egon zen, etengabe bateon bat”, esan digu berak. “Jende argia eta kariñosoa, etahorrek asko balio du”. Seme-alaba guztiek zoriondu dute, bilobek eta birbilobek ere bai.Zestoako alkateak oroigarria oparitu dio herritarren izenean, Uztapideren bertsoadaramana (senar zuenaren lehengusu propioa zen Uztapide). Aldunditik lore sorta

bidali diote, eta iraetarrek ere omenaldia egin diote. GarikoitzMendizabalek txistuari ateratako doinuek dantzarako gogoa piztudiotela esan digu, “anaia Joxe Anjelek soinua nola jotzen zuenakordatzen zitzaidan eta”. Biharamunean hartu gaitu gu, lehendikere izanak ginen berekin udaberrian, 99 urte zituen artean. Biberriketaldietan kontatutakoa da hauxe.

ERREKATXO (1909-1933), OSO ASPALDIKO KONTUAK

“Denbora askoan hitz egiten jardunez gero begietatik malkoak beti irte-ten dit” esan digu begi ertzak pañueloarekin sikatuz Isabelek. Malkoak ezdira ordea tristeziak eragindakoak. Oso konforme dago Isabel bere bizitza-rekin: “zenbat geyo behar det?”. Etxekoek esan digute behin baino ez dute-la negar egiten ikusi: iaz, bera munduratu zen baserria erre egin zela esanziotenean. Oso oroitzapen goxoak ditu sortetxekoak eta behin eta berrizbideratzen du bere berriketaldia Errekatxora.

“Ni Itziarko partekoa naiz, Elorriagan dago-eta Errekatxo baserria. ArroaBeheko estaziotikan pare-parean dago, eta Zumaia ere ez du hain urruti”. Itziar urrunago eta lekutangeratzen da Deba, baina legez udalerri hartako mugen barruan omen dago baserria. Elizarekikoakegitera, adibidez, Itziarrera joan behar izaten zuten, hango erretoreak ez zien uzten-eta Arroan egi-ten. Dotriñara eta komunio txikia egiteko, adibidez, “nahitaez joan behar zela eta han joaten ginenzazpi urterekin... Ia zenbat bide dagoen Arroa Behetikan eee? Kamiotik ez ginen joaten Sacamante-casi beldurra geniolako, eta trenarekin ere kontuz ibili behar ur beroa botatzen zuen eta”.

“Oinetakoak...goizean aurrenajaikitzen zenak

onenak:alpargata

zuriak”

ISABELolaizola

ardunian

Oherakoanakordatzenzaizkit umetakokantuak

Page 7: 100 - 2009 azaroa

raz ematen genuen. Horrexen penetan pasa nuen gerra den-bora guztia, ez nintzela iritsi erdara ikastera.

Zer ikasi zenuen eskolan?Letrak ikasten, eskribitzen pixka bat, letra polita egiten

graziarekin eta dotrina ere bai. Multiplikarrik ez nuen ikasi.

Sorora baino gusturago joango zinen eskolara? Gustora joaten ginen gu sorora. Ohitu egin ginen.

Ta ze lan egiten zenuten soroan?Ze lan egin? Eneee... izan zan han urtea ia 200 anea gari

izan zirena. Traktorea genuen etxean aitak estranjeritikanekarritakoa. Gure aita ganaduarekin-eta baino ere makina-zalea zen. Gerora pixka bat arindu zen hura makineriarekineta, baina lana asko egin behar izaten zen! Hango garo sai-lak, arto sailak.... zenbateko gari piloak jaulkitzeko! Nik ika-ragarrizko bentaja bilatu nuen ezkondu eta hona (Iraetara)etorri nintzenean. Sasoi hartan ez zen inor kezkatzen lana-rekin, tokia izatea zen suertea.

Garia nola jaulkitzen zenuten?Ez al dezu behinere zuk ikusi?

Ez, holakorik ez dakigu.Eneeee, Jesussss. Buenoooo. Gure aita zena bere herra-

minta horiekin, udazkena dena pasatzen zun etxez etxeItziar alde horretan, Jaungoikoak daki zenbat etxetan jardunzen hura garia jaulkitzen.

Traktorearekin makina bat aldiz egina nago ni goldean,aitarekin neska gaztea nintzela. Zintzo gero gainera! Harkez zuen kerarik izaten. Egiten giñuzen jardunaldi galantak.

Dena ez zen lana izango?Erromeriara Zumaiara joaten ginen sanpedrotan. Politak

izaten ziren, musikak, pilarmonikak, jendea inguratzenzuen eta. Orain dagoen gauzarik ez zekiten lehengoek, bai-na armatzen ginen geu ere, zer uste duzu ba?

Ze familia zineten?Ni gelditu nintzen urtebeterekin ama hilda. Eta aitak an-

dre berria hartu zuen. Anaia zaharrenari ama akordatzenzitzaion; nik ez nuen ezagutu, bigarren amarekin hazita-koa naiz. Bost anai-arreba ginen, ni gazteena. Bost ginen,gaur bakarrik nago; besteak joan ziren.

Nolakoa izaten zen zure eguna?Jakinekoa. Goizean goizo jaiki, seiak ingururako arriba!

Amak hots eginda. Eguna argitzen ari zenean jaiki etailuntzen zuenean ohera; ez zen oraingo konturik. Orainiluntzean irteten du jendeak kanpora.

Lehenengoan jaikitzen al zinen?Etsi-etsian. Orduan ez zen buelta eman eta bertan gera-

tzerik. Jaiki eta aurreneko lana: behiei jatekoa eman askaraeta gero esnea bildu. Gosaldu aurretik egiten genituen ho-riek. Behi-biltzen hasi nintzen ni hamar urterako.

Goiz-erdian ama joaten zen kalera, Zumaira, esnea-etasaltzera. Eta gu, anai-arrebok eta mantendu aldera zegoenmorroia, joaten ginen sorora pixka batean lanera. Ta bede-retazi t’erdiak aldera gosaria.

Zer gosaltzen zenuten?Baratzuri zopa ederra eta taloa eta esnea. Orduko gau-

zak horiek ziren. Gosaldu ta sorora.

Berriz sorora?Baaai. Ordu biak inguru izaten zen gero bazkaltzerako.

Eskolara ere joango zineten ba noizbait?Arroako Tellerindegia baino gorago etxe koxkor bat ze-

goen eta hango andreak ematen zuen eskola. Dena euska-···

80REN BAT LAGUN ELKARTU DIRA AIZARNAKO

ANBUNEAN AMAMAREN 100 URTEAK OSPATZEKO.ARGAZKIAN ISABEL BERE BIRBILOBA ETA

HERENILOBEKIN

7

Page 8: 100 - 2009 azaroa

Eguneroko arropa ez zenuten jantziko festarako?Ezzzzz, ezzzzz. Soinekoa norberarena hori seguru

gorde behar zen. Festatik bueltan etxera etorritakoan al-datu! Eta gorde ere bai. Jaiko arropa, jairako.

Eta oinetakoak?Oinetakoak... goizean aurrena jaikitzen zenak onenak:

alpargata zuriak.

ARRIETA (1933TIK), EZTEI ETA GERRA KONTUAK

76 urte daramatza Iraetan Isabelek eta zortzi semealaba izan ditu, denak Arrieta-enean, emagina -izeko-etxean bizi zuen eta. Gizonak erakarri zuen Iraetara etagizonagatik galdezka hasi gatzaizkio.

Gizona nola ezagutu zenuen?Ikusita (barrez). Orain nola ezagutzen dira? Halaxe.

Oain ba al dakizu ba nola ezagutzen diren?Orain ere ikusita; ikusi gabe tristea izango da.

Zergatik apartatu zenuen zure gizona?Zer esango dizut? Esango dizut egia. Orduan errotan

ehotzen zen artoa. Eta, hemen, Iraetan zegoen errota.Noizik behinean artoa astoan hartu eta errotara etortzennintzen. Hortxe ezagutu nuen; aplikatu ezagutzea. Han-ditxetik ezagubidea eta jarriko ginen zeozer hitz egiteneta aurrera.

Zenbat denbora egon zineten nobio?(Barrez) ...akordatu egin behar... urte dexentean, ho-

geitalau urterekin ezkondu nintzen Santosekin, Itziarren.

Orduko hartan ez zineten oinez joango...Ezzzz,... beno Arroara bai, baina ordurako autobus handia

zegoen Arroa Behean eta autobusean joan ginen Itziarra..

Soineko berezia jantziko zenuen...Baaai. Neu ibili nintzen pixkatean josten ikasten Zumaian.

Ederra soinekoa, beltza, beltza egiten zen orduan. Ahal zenonena, orain bezelaxe.

Elizatik irtenda hamaiketakoa egin genuen Saleginean, garaihartan ezkontzeko baraurik joan behar izaten zen eta. Gero bieguneko ezteiak izan genituen, etxe honetan. Inguruetakoosaba-izebak eta lehengusuak eta denak hartu genituen... egu-raldi ederrak ziren uda azkena izango zen, artoak-eta bildutazeuden behintzat eta.

Eztei bidaia egin al zenuten?Ez. Baina nik Donostia ezagutu nuen hona etorri eta laister.

Eta berehalaxe gerra, ezta?Hori da, hiru-lau urtera. Gizona eraman ziguten gerrara be-

re borondatearen kontra. Mutil-jendea dena eraman zuten.Bilbon ere izan ginen hura nola zegoen ikusten. Bi urte eginzituen etxetik kanpora. Kartak eskribitzen genizkion elkarri.

Eta zer jartzen zizun karta haietan?Zer jarriko zidan ba!? Ondo al nengoen. Orduan ordea ireki

egiten zituzten kartak.

Zentsura?Zentsura, bai.

Beldurra pasa al zenuen senarragatikan?Pasako ez genuen ba! Alde egin gabeko beldurra; beti bel-

durra. Gaixo nengoen gainera hura joan zenean. Orain ez daikusten baina... gornia nuen, ohean nengoen eta familia izate-ko gainera.

··· DUELA 50 URTEKO ARGAZKIA

EZKERRETIK ESKUINERA, GOIAN: JUANITO, ANGELES JOXE MARI, PILAR ETA RAMON

BEHEAN: ANTONIO, ISABELOLAIZOLA ETXABE, CARMEN, SANTOS URIA OLAIZOLA, TERE

Page 9: 100 - 2009 azaroa

Eta gizona behin betiko etxera bueltatu zenegunarekin akordatzen al zara?

Bai. Abixatu zidaten etortzekoa zela baina ez egunhartan bertan ailegatuko zela... Eneee, arropa kontuanere ez zen oraingo antzik. Zakuekin egindako galtzekinibiltzen ziren soldaduak, baita bertako gizonak ere za-kua askatu eta haretxekin egindako galtzekin. Horiekdenak ikusi genituen.

Gerraostean, baserrian bizita, goserik behintzatez zenuten pasako.

Etxean egiten genuendena;etxean ogia, ganadua, esnea,patata... Partitu egin beharizaten genuen kanpora erru-kituta. Jateko behintzat betiizan genuen zeozer. Azpeitirajoaten ginen egiten genuenjeneroa saltzera. Azpeitia zenona, asko saltzen zen han.

Zestoa baino plaza ho-bea?

Hutsa da Zestua. Treneanjoaten ginen. Estaziotik Az-peitiko plazara bidea luzeaegiten zen besoan hainbestekilo baba eramateko eta az-ken aldera hasi nintzen era-mataile karreteroei pagatzenjeneroa erosoago eramateko.

MENDEBETEKO TALAIATIK

GAURKO GIZARTEARI BEGIRA

Gaurko bizimoduaz zepentsatzen duzu?

Zeharo kanbiatu da ken-dea. Baserriko lanari laga egindio jendeak. Gauza diferenteasko sartu da. Larra eta ziki-na ugari; lehen sasoi bateansoro batzuk ederragoak iza-ten ziren, goitik hasi eta ba-rreneraino... Orain ez du me-rezi, egiten duzuna besteakesandako prezioan saldu be-har eta ekarri duzuna berrizkristona pagatu duzu...

Adelantoak aipatu dizkidazu behin baino gehiago-tan. Gauzak asko aldatu dira, baina dena hobea ez daizango gaurkoa.

Den-dena ez; behin ere ez da izango gainera.

Eta zer da, zure ustez, lehenorain baino hobeto zegoena?

Orain baino hobeto zegoena le-henago? Burua. Lasaiago, lan gu-txiago eman buruari lehengoek.Gure ama eta jai arratsaldetan ata-rian jarri eta ilunduta ere ez zirenerretiratzen jokoan ederki egotenziren. Alaitasuna genuen guk. Arbiostroak egitera joanda ere kantugalantak egiten genituen Errekatxo-ko gain haietan. Oherakoan akor-datzen zaizkit kantu haiek.

9

j on ar tano i ze ta

55 33KK OOUUHHOOLLDDEEAAKKTTrriisstteeaa hhuurraa zzeenn..EEttxxeeaann,,ssuukkaallddeeaann,,hhaaiinnbbeesstteekkoo uurraa((eesskkuuaa lluurrrreettiikkmmeettrroo ppaassaarraajjaarrrriiaazz eessaann dduu)).. (( .. .. .. ))

UUrraa zzeeggooeenn ggeerrrriirraaiinnoo eettaa aallddaammeenneekkooeettxxeerraa jjooaann ggiinneenn,, hhaann aarrtteeaann uurriikk eezz zzeellaassaarrttuu eettaa OOttxxookkoorraa.. EEttaa eezzeerr jjaatteekkoo eezzzzeeggooeellaa eettaa gguurree bbeelldduurrrraa eettaa gguurreellaarrrriittaassuunnaa.. MMuuttii llaakk ffaallttaa zziirreellaa eettaa..OOrrdduurraakkoo hhaammaazzaazzppii uurrttee bbaazzeeuuzzkkaann uujjaallddeehhuurraa zzeenneerraakkoo gguurree sseemmee zzaahhaarrrreennaakk..JJooaatteerraakkoo eessaann ggeenniioonn ooggiiaa bbaazzeeggooeellaaeettxxeeaann eettaa eessnneeaa eerree bbiilldduuttaa ggeellddiittuu zzeellaa..EEttaa kkaazzuueellaa hhaannddii bbaatt bbeetteettaa eessnneeaarreekkiinneekkaarrrrii zzuueenn.. HHaallaakkoo bbaatteeaann eettoorrrrii zzeenn..OOttxxookkooaann mmoorrddoosskkaa zzeeggooeenn jjeennddeeaaiinngguurraattuuttaa eettaa hhaannttxxee ssuurrttaann eeggoossii gguurreekkaazzuueellkkaaddaa eessnnee hhoorrii .. EEttaa ppaattaattaakk eerree bbaaii ..EEttaa uummee ggaazztteeeennaakk ssaarrttuu zziittuuzztteenn oohheeaann eettaagguu ssuukkaallddeeaann eeggoonn ggiinneenn ddeennbboorraa gguuzzttiiaann,,iirrtteenn ggaabbee,, kkaannppoorraa bbeeggiirraa nnooiizz bbaajjaattuukkoouurraa.. GGooiizzaallddeerraa hhaassii zzeenn ppiixxkkaa bbaatt bbaajjaattzzeenn,,bbaazziijjooaallaa,, bbaazziijjooaallaa.. .. .. HHuurraa zzeenn llaarrrriittaassuunnaa!!IIkkaarraaggaarrrriiaa ppaassaa ggeennuueenn.. GGeerrrraarraazziijjooaazzeenneeaann bbaaiinnoo eerree llaarrrriittaassuunn hhaannddiiaaggooaa..NNiirree ggiizzoonnaarreenn aannaaiiaa ggaazztteeeennaa ZZeessttuuaa aallddeehhoorrrreettaarraa jjooaann zzeenn,, OOssiinnbbeellttzz eessaatteenn ddiiootteennttookkiirraa.. HHoorrttiikk eesskkeeaa zzeeggooeenn bbaa,, ggaaiizzkkiizzeeuuddeellaa eettaa.. .. .. aauuttoobbuussaa uurraakk ggooiitt iikk bbeehheerraabbaajjaattuuttaa llaagguunnttzzaa eettaa llaagguunnttzzaa eesskkee.. GGuurreeaaeettaa bbeesstteeaa AAkkeerrttxxaanneekkoo mmuuttiillaa.. IIkkaarraaggaarrrriiaa!!HHuurraa zzeenn bbiizzii eezziinnaa..AAuurrrreennaa eettoorrrrii zziittzzaaiigguunn aabbiixxuuaa AArrrriieettaa--eenneekkoo sseemmee zzaahhaarrrreennaa ggaalldduu zzeellaa,, EErrrraammuunnggaalldduu zzeellaa ppeennttssaattuu ggeennuueenn aauurrrreennaa eettaaggeerroo kkooiinnaattuuaa iizzaann iittoo zzeennaa,, JJooxxee.. JJooxxeeeerraammaann zzuueenn.. HHuurraa zzeenn llaattzzaa..IIrraaeettaattiikk bbeehheerraa,, AAmmiilllluubbii aallddee hhoorrrreettaann,,hhoorr kkaatteeaattuuttaa bbiillaattuu zzuutteenn gguurreeaa,, ii ttoottaa..AAkkeerrttxxaanneekkooaarreenn aarrrraassttoorriikk eezz,, hhuurraa eezz zzeennaazzaalldduu

ISABEL 25 URTE INGURUREKIN

“Telebistak ez ditgrazirik egiten eta

errosarioarekindistraitzen naiz”

Page 10: 100 - 2009 azaroa

Pa les t inaren a ldeko egunaPalestinaren aldeko taldeak prentsaurrekoa eman zuen urriaren 31nudaletxean. Arbizu eta Zestoako alkate eta zinegotziak, LABeko ordez-kariak, Askapena, Ken7ko Eñaut Elorrieta, Palestinarekin elkartasuneandiharduten hainbat lagun eta Nabil Monsour kantaria eta Wael Ayoub,Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi bertsolariak elkartu ziren ber-tan. Basel Zayed musikari palestinarrak ezin izan zuen etorri eta mezuabidali zuen: “eskerrak gonbidapenagatik baina israeldar okupazioarenazpian bizi garen palestinarrok egunero aurre egin behar izaten diegun

oztopoengatik ezin izan dugu zuekin bat egin gaur”. Azaroak 6an izanzen festa nagusia. Egun osoan zehar argazki erakusketa egon zen udale-txe azpian eta jai giroa ere ez zen falta izan; trontza, bertsolariak, afaria,trikitilariak…

A z a r o a k 7Asterix eta Obelixek 50 urte. Usua Lasa etaJoseba Ossak itzuli dute euskarara, Bakunen

A z a r o a k 7“Huancavelicaren lagunak” Perurabidaltzeko material bilketa

A z a r o a k 8Arroako Juan apaiza jubilatu zela etaomenaldia egin zioten

A z a r o a k 1 4Oier Iraolagoitia iraetarrak irabazi zuen Orioko ziklo-krosa

A z a r o a k 1 5Oraindik ere tarteka ardi taldeak ikusten dira herriko kaletan

San Mar t in j a iak LasaonAzaroaren 6an hasi zirenjaiak txupinazoarekin. Gauean Trifulka eta Street boys Army tal-deen kontzertua izan zen eta festak luze jo zuen Dja aritu bai-tzen musika jartzen goizeko ordu txikiak arte. Larunbatean hau-rren eguna izan zen eta puzgarrietan gozatzeaz gain, txokolateberoa banatu zuten haur zein gurasoentzat. Igandean baserrita-rren abereen eta nekazal produktuen azoka izan zen.

danbolinzulo

Page 11: 100 - 2009 azaroa

11

A z a r o a k 1 9musika eskolak santa zezilia eguneko

kontzertua

A z a r o a k 2 0Liliko lanek aurrera jarraitzen dute

A z a r o a k 2 0Ikas pilotan gaztetxo mordoa

A z a r o a k 2 0“Preso bat egunkari bat” elkartasun musa

A z a r o aIbai ondoan doan bide gorriko faroletako

kablea lapurtu dute

Gaz te topake tak Azaroaren 27tik29a bitartean Eus-kal Herriko GazteMugimenduarentopaketak egingodituzte Zestoan.Gazteek elkartze-

ko eta egungo gizarte ereduaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzekoeta alternatibak eraikitzeko aukera izango dute bertan: «Utopia berrien zi-rriborroa marraztuko dugu. Etorkizunaz, borrokaz, jarrera iraultzailez etaeraldakorrez beteko ditugu kaleak. Borroka ezberdinen tailer-lantegiamuntatuko dugu, Zestoa Euskal Herriko gaztetxe erraldoi bilakatuz ». Ha-laxe adierazi zuten Gazte Mugimenduko kideek, ekimena aurkezteko egi-niko agerraldian.Egitaraua:

Behob ia -Donos t iaArgazkian, azken-azkenak atera ginenak, txingorra zaparrada gasolineraazpian pasa eta geroIGOR AIZPURUA 01:20:06DANIEL MAYO 01:20:11MIKEL JAUREGI 01:22:34GARIKOITZ TABASKO 01:22:51AGUSTIN EGIGUREN 01:24:05JUAN INAZIO ZUNZUNEGI 01:25:41JUAN ANGEL MARTICORENA 01:27:14XABIER ALBERDI 01:27:50GORKA ALTUNA 01:32:21XABIER ARRIETA 01:33:30IÑAKI URANGA 01:34:00JOSE MANUEL PIZARRO 01:34:11ARITZ ARRIZABALAGA 01:36:03JUANJO ALBERDI 01:38:32ANDONI ZULAIKA 01:41:08NEREA IRURE 01:51:51AINTZANE ORBEGOZO 01:52:28MIREIA ORBEGOZO 01:52:28MIKELA DIAZ 01:54:25JUAN MARIA ELOSUA 01:54:40EMILIANO PEREZ 01:56:06ONINTZA IRURETA 02:02:58RUBEN SANCHEZ 02:08:36

Page 12: 100 - 2009 azaroa

A z a r o a k 2 1atletismoko frogak kiroldegian

A z a r o a k 2 1Bandaren santa zezilia kontzertua

A z a r o a k 2 1Iraetan bertso afaria

A z a r o a k 2 1Egunkariako auziperatuei babesa erakuste-

ko elkartasun argazkia

A z a r o a k 2 4 Bartzelonista amorratuak

a l e / b a l e

K A L E . BADA GARAIA KALEAK

BEHINGOZ ONDO ASFALTATZEKO. AROCE-NA PAREKO SARRERAK LOTSA EMATEN DU!

B A L E . HERRITAR BATEK KALE

HAU BIDALI ZIGUN: “ZUBIAURREKO KO-RRIKARAKO PISTAN BOTINETAN KORRI BE-HAR”. HARTXINTXARRA BOTA DUTE OR-DEA ETA TXUKUN DAGO ORAIN.

k

BIDALI ZUK ERE ZURE KALE ETA BALEAK

[email protected] HELBIDERA!

K A L E

B A L E

He r r i t a r r a k m i n t z oKIROLDEGIKO ITOGINAK: EURIA EGINDAKO BAKOITZEAN BEHEKO PISTARI

TRANPOLINA BAKARRIK FALTA ZAIO.MIANTXA ETA EGAÑAZPI ARTEAN KOTXEAK DOBLEFILAN APARKATUTA EGOTEN DIRA

JENDEAREN PASOAN.ARRANDEGI PAREAN DAGOEN DEBEKATUTAKO NORABIDEA ADIERAZTEN DUEN

SEINALEA EZ DA ONDO IKUSTEN ETA KANPOTARRAK PASA EGITEN DIRA.

BAINUETXEKO LUR-AZPIKO PASAGUNEA ORAIN DELA URTE ASKO EGINDA EGON

BEHAR ZUEN, BAINA BENO, ONDO EGINDAKOA ONDO EGINDA DAGO ETA PUNTO.HOTEL IRURE ZENAREN PAREAN SAREA KENDU ETA PETRILA ALTXATU DUTE, BAITA

BI ESERLEKU JARRI ERE, HAU BALE BIKOITZA DA!

Page 13: 100 - 2009 azaroa

31

danbolinEN 100. ZENBAKIA DA AZAROKO HAU. 2000. URTE BOROBIL

HARTAN HASI ZEN POLIKI-POLIKI EUSKARA HUTSEZKO HERRI ALDIZKARIA.ZUEKIN OSPATU NAHI DUGU 100.ERA IRITSI IZANA, ETA DAGOENEKO, DATO-RREN URTEARI BEGIRA GAUDE, 10 URTE KUNPLITUKO BAITITU danbolinEK.

Ez dakigu zein ordenetan egin zituzten etxeko lanak Danbolin sortu zute-nek duela ia hamar urte: lehenengo idazteko jendea aurkitu, gero dirua eska-tu eta ondoren inprenta aukeratu, ala publizitatea lortu, gero hilabetekarira-ko koordinatzailea aukeratu eta ondoren diseinua erabaki. Euskara hutseanargitaratuko zen aldizkariari izena jartzeko lanak behinik behin egin zituzteneta hasierako lantaldeko inor akordatzen ez bazen ere begira ze perla aurki-tu dugun Danbolin sortu aurreko lehenengo berripaperean.

Kale inkesta estreinatu zen lehenengo berripaper hartan eta galdera ondo-koa zen: “Ezer onik espero al daiteke Danbolin izenaz bataiatutako aldizka-ritik?”. Eta hona bi erantzun bikain: Jesus Aizpurua: “Izen politta eta egokiadala iruditzen zait. Bi danbolinak ere geldik egon ezin duten gauzak dialako.Batek gaztainak erretzeko beti bueltaka ibili ber dulako eta bestiak beti zara-ta ateratzen egon ber dulako. Gainera biak ere, ezin dia bakar-bakarrik ibili.Baten baten laguntza ber due”. Erantzun sakona iruditu zaigu. Beste erantzu-na txatxuagoa da, Iñigo Etxeberriarena: “Tanborrada ta Zestuko tradiziyua-kin lotura badik baina... etzatek oso izen zea iruitzen... etzakit ze hitz esan...Danbolin... aldizkai batentzako ez dek seriyua. Baina bueno, ez gaittuk erre-ferendunak itten hasiko rebista-izenak aukeratzeko...”.

Laranjadi eta AnparitoJon Artanok gogorarazi digu aldizkariari izena jartzeko garaian Anparito

zerrendan zegoela, berak proposatu zuela. Egokia iruditu zitzaion nonbait.Baina Margari Eizagirrek ederki asko gordeta dauzka sorrera garaiko aktaketa izenen artean ez da ageri Anparito, bai ordea Adaxka, Lajaia (euskara zu-zenean esaten hasita Laranjadi), Lili, Otarrape, Xarna, Zaldiko etaZitxion/nan. Badakizue nork irabazi zuen. Gainera, izenak bi bertsio ditu ha-sieratik, aldizkaria Danbolin da eta berau argitaratzen duen kultur elkarteaDanbolin zulo. Ertxinan dago herritar gutxik ezagutzen duen Danbolin zuloizeneko kobazuloa. Bi izenak Manuel Arregik proposatu zituen, aldizkaria-ren bultzatzaile nagusietakoak.

Diseinu modernoaDanbolinen hasierako ia lantalde

osoak nabarmendu du aldizkariarendiseinua. Oso modernoa batentzat,bestearentzat kristoren xoka izanzen, bestearentzat Euskal Herrikoherri aldizkarien artean bereziena.Izan ere, Danbolin sortu zenerakoinguruetan herri aldizkari asko sor-tuak ziren eta non begiratu bazego-en. Normalena zen diseinu diskre-tuak izatea eta zurrun xamarrak.Zestoakoa apurtzailea izan zeninondik ere. Eneko Aristiri lehenzenbakia atera baino pare bat hila-bete lehenago deitu zioten galdezkaea diseinu lanak egin nahi zituen,hortik atera kontuak zenbat denbo-ran prestatu zuten aldizkariaren

100.adaHau

···

Page 14: 100 - 2009 azaroa

Aurkeztu dio eskaera dendako nagusiari etahark: “Dinbolín, qué es éso?”. Denek entzu-teko moduan esango zuen eta Artano lotsa-tu. Ez zaio ahaztu ordea handik pare bat hi-labetera nagusiak berak deitu zuela Danboli-nera, esanez publizitatea sartu nahi zuela.Gaur arte.

AurrekariakDanbolin ez zen sortu ezerezetik. Oso esti-

lo diferentekoa bazen ere 1992an Bai Zera al-dizkaria argitaratzen hasi zen. Udalak sustatuzuen argitalpena eta herri administrazioareninformazioaz gain herriko arazoen eztabaidaleku izan nahi zuen. Sei zenbaki argitaratu etabertan behera geratu zen. 1995ean herrikoEuskara Elkarteak hartu zuen bere gain aldiz-kariaren erredakzio lana. Lauzpabost zenbaki

baino ez ziren publikatu. 1999an ZestoakoUdalak herri aldizkaria abian jartzeko deialdiaegin zuen eta 2000ko maiatzean makinariaabian jarri zen (lehenengo berripapera kalera-tu zen). Udalak diruz lagunduko zuen proiek-tua, baina aldizkariaren ardura osoa Danbolinzulo kultur elkarteak hartuko zuen, baita ko-ordinatzailea kontratatu ere. Marce Tena hasizen lan horietan, baina berehala utzi eta JonArtanok hartu zuen ardura. 2001eko otsailazgeroztik Jone Bergara da aldizkariaren koordi-natzailea.

itxura. Aristik azaldu digunez, ez zuen kolpe batean osatu disei-nua, zenbakiz zenbaki joan zen maketak egiten, atal berriakagertu ahala.

Akordatzeko modukoa izan zen Danbolinen lehen zenbakia-ren azala: takoidun zapatetan bi beso. Eta zer esan nahi zenuenazal horrekin Aristi? “Mezua? Joko bisuala zen, atentzioa deitze-ko, besterik gabe”. Ezetz asmatu nola egin zuten azal hori? Zapa-tak norenak ziren ez dira akordatzen, baina bai takoirik ez zute-la. Kartoizkoak egin eta pegatu zizkien. Orain imajinatu Fernan-do Arzallus kamara reflexa eskuan hartuta argazkia ateratzen,Eneko Aristi hor dago bere besoak zapatetan sartuta, kieto. Hori-xe Danbolinen lehenengo azala. Aristik kontatu digunez, lehenzenbakietan argazkiak, mapak, grafikoak eta azalak beraiek ereasko lantzen zituen, orain dezente gutxiago. Teknologiak ere ezzuen asko laguntzen, ordenadorea motela, pantaila txikikoa etapazientzia galanta behar. Orain kontuak bestela dira, ezin esanordenadoreek bakarrik egiten dutenik lana, baina diseinatzailea-ren egitekoa asko arindu bai.

Diseinu ausart eta ez zurrunak disgustuak ere eman dizkioAristiri (eta nola ez artikuluaren egileari). Noiz edo noiz argazkia-ren tokian lauki zuriapublikatu da eta beste-ren batean (Miantxa-neko Mikeli egindakoelkarrizketan) testua-ren zati ederra falta!

“¿Dinbolín, quées éso?”

Danbolin sortu be-rria. Jon Artano, aldiz-kariko lehenengo ko-ordinatzailea, joan daherriko denda baterapublizitatea eskatzera.

LLEEHHEENNEENNGGOO BBOOSSTT BBAAZZKKIIDDEEAAKK

Margaret LegardaKarmele GainzaLurdes UnanueJoxe OrbegozoIxiar Muguruza

LLEEHHEENNEENNGGOO LLAANNTTAALLDDEEAA

Edurne Korta, Marce Tena, Olaia Salegi,Manuel Arregi, Ainhoa Subinas, Jon Artano,Nagore Telleria, Margari Eizagirre, MailuOdriozola, Joxeba Larrañaga, Urko Canseco

Aldizkariaren izenproposamenen arteanizan ziren: Anparito,Adaxka, Lajaia, Lili,

Otarrape, Xarna,Zaldiko etaZitxion/nan

···

Page 15: 100 - 2009 azaroa

51

Badatorrela Danbolin!2000ko maiatzeko berripaperan

herritarrak jakinaren gainean jarri zi-ren idatzi honekin: “Udazkenetikaurrera herriko informazioaren topa-leku bilakatu nahi duen hilabeteka-ria argitaratuko da. Herri jaien ondo-ren hasita, hogei orrialde ingurukoeuskara hutsezko aldizkaria hileroateratzea da gure nahia. Bitartean,eskuartean duzun tankerako biz-pahiru alerekin prestatu nahi genukeetorkizuna.

Danbolin izena jarri diogu aldiz-kari berriari eta danbolina bezala,zarata gehiegi atera gabe, gure herri-ko egoeraren ispilu iraunkor izannahiko luke. (...) Aldizkari irakurte-rraza, ea euskaraz irakurtzeko ohitu-ra sortzeko bide ere izatea lortzendugun”.

Ondoren herritarrei deia egitenzitzaien diruz laguntzeko, aldizka-rian idatziz kolaboratzeko, infor-mazioa emateko eta publizitateajartzeko.

Bigarren zenbakia eta Pepita IriondoDanbolinen aurkezpen publikoa ez zen egin lehen zenbakia kaleratu aurre-

tik, ezta taldeak lehenengoa eskuetan zuela ere. Azpeitiarrek (Uztarria aldiz-karia kaleratzen hasi berriak) esan omen zieten fuerte hasi zirela, bigarrenzenbakiarekin batera Danbolin zulo kultur elkarteak Pepita andereñoaren tes-tigantza biltzen zuen Nire pausoak liburua argitaratu baitzuen. Bigarren zen-bakiarekin eta Pepita Iriondori buruzko liburuarekin egin zuten aurkezpena.

Lehenengo eta bigarren zenbakiak aipatu ditugu, baina ezin esan gabe utziberoketa moduan hiru berripaper argitaratu zituztela 2000ko maiatzean, ekai-nean eta uztailean. Abuztua eta iraila arnasa hartzeko hartu eta urrian etorrizen lehenengo Danbolin; Jua-nita Errexili egindako elka-rrizketarekin, uda herrian pa-sa zuten sahararrekin, eta no-la ez, festa pasa berriekin.

Oraindik kontu-kontariMarce Tena izango da ha-

sierako lantaldetik herrian bi-zi ez den bakarra. Kanpokoikuspegi hori baliatuz, lehen-bizi galdetu diogu ea Danbo-lin irakurtzen duen eta baietzerantzun digunez (amak gor-detzen dio) gero galdetu dio-gu ea nola ikusten duen be-deratzi urte eta pasata. Beste-ren artean bi gauza hartudizkiogu gogoan, agian en-tzutea komeni zaigulako:“Jende asko dabil! (alegia, ka-zetari lanean herritar asko so-matu duela) eta ez nuen ustehalako herri txikiak hainbes-teko jokorik emango zuenik,gai piloa ateratzen da!”.

“Dinbolín,qué es éso?”.

Denekentzuteko

moduanesango zuen

eta Artanolotsatu.

O nintza i rure ta

Page 16: 100 - 2009 azaroa

GAUR ASTEAZKENEZ TOKATZEN EZ BAZEN

ERE, AUKERA HAUEK ERE ESKAINTZEN DIRA

KIROLDEGIAN:

STEAZKEN GOIZEKObederatziak. Ateak irekitzerako pedal hotsa entzuten

dugu goiko gimnasioan. Eguna bukatzerako zenbatjende pasa ote da? eta hori gaur eguraldi ona egitenzuela eta umeak parkean zeudela. Denetarik entzun

dugu, gauza on bakarra; kafe makinaren arrakasta. Kexakberriz mordoa, argazkian azaldu nahi ez duelako batek,bazterren bat zikina dagoelako besteak, goizean goiz itoginakdaudela ere gogorarazi digute, beheko dutxak ere ez dakitnola daudela… zer nahi dugu bada, 30 urte pasa ditukiroldegiak eta ez zaio inoiz fundamentuzko obrarik egin.Izan ere Zestoan badakizue “dirudik ez dago ta” entzuten arigara legealdi batean bai eta bestean ere bai.

Garbi dagoena da dena ez dela futbola. Ez dago aitzakiarikkirolik ez egiteko, a ze aukera! Gimnasia, pilota, saskibaloia,eskalada, eskubaloia, aerobic, pilates, spinning,muskulatura… eta horiek gutxi balira, orain baita artemartzialak ere!

Has gaitezen berotzen…

aARRATSALDEAN EGURALDI ONA EGIN ARREN

GAZTETXO ASKOREN PASIOA; FUTBOLA BAINA EZ DENENA

ARTE MARTZIALAK SPINNING

LIBREAN BAINA BERAIEN BURUEKIN ERRONKAN

ez da giro kiroldegian

BATZUEK FRONTOIA ALOKATZERAINOKOA

Page 17: 100 - 2009 azaroa

1

7GIZONIK EZ DA AUSARTZEN NONBAIT MANTENU

GIMNASIAN

JUBILATUAK, A ZE TALDEA ETA NOLAKO SASOIA! GOIZ ERDIAN ESKOLATIK ETORRITAKOAK

ETA EGUNA BUKATZERAKO MUSKULUEI ERREPASO

ON BATAEROBICEAN GOGOR, MUSIKA TOPE DUTELA

AUZOETAN ERE EZ DAUDE GELDIK EGOTEKO

INOR TENTATU AL DUGU? BADAKIZU NON

DAGOEN KIROLDEGIA!

ETA PARETA ZERTXOBAIT LUZATUTA GUSTORA

ESKALADAN ERE BAI BATZUK

PILATES

a giro kiroldegian

JONE BERGARA

Page 18: 100 - 2009 azaroa

••2010ERAKO TASAK ETA ZERGAK Urriaren 29ko ezohiko udalbatzarrean, 2010eko tasak

onartu zituzten alkatearen kalitatezko botoarekin. EAJko zine-gotzi bat falta zenez, botoetan berdinduta gelditu ziren, eta al-kateak kalitatezko botoa erabili zuen Udal Gobernuak eginda-ko proposamena aurrera ateratzeko. Proposamena osotasuneanonartu behar zen, eta EAJk eta EAk aurkako botoa eman zuten;izan ere, oro har, Udal Gobernuarekin bat etorri ziren, bainadesadostasunak agertu zituzten zaborraren eta ondasun higie-zinen gaineko zergak zehaztean.Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga % 1,40 igoko dadatorren urtean, eta, besteak beste, ibilgailuen gaineko zergak,zerbitzu publikoen gainekoak eta denda eta tabernen lizen-tzien zergak ere % 1,40 igoko dira.Zaborraren tasak % 20 igotzea proposatu zuen Udal Gober-nuak. % 6 igoko da udalek Mankomunitateari ordaindu beha-rreko zenbatekoa; Udalak % 20 igotzea eskatu zuen, arrazoihau dela eta: «% 14, diferentzia horretatik lortutako etekina,zabor bilketaren sistema alternatiboak aztertzeko bideratu»nahi dute, Zestoako alkate Alazne Olaizolaren esanetan. Gai-nera, alkateak gogora ekarri zuenez, zaborraren inguruan herri

galdeketa egitean parte hartu zuten herritarrengehiengoak adierazi zuen ez zuela nahi herriko za-borrak erraustegira bidaltzerik. Hori dela eta, UdalGobernuak beste irtenbide batzuk aztertu nahi di-tu. EAJ ados agertu zen zergaren % 20ko igoerahorrekin, baina, bestalde, ez du datorren urtekoaurrekontuetan zabor bilketa alternatiboak azter-tzeko diru partida egoterik nahi, eta puntu horrekere izan du zerikusirik ezezko botoan. % 20ko igo-eraren etekina ez du azterketa egiteko bakarrikerabili nahi Udalak; zabortegira botatako zabor to-na bakoitzaren truke 125 euro ordaindu beharkoditu datorren urtetik aurrera. Orain arte, 65 euroordaintzen zituen, eta gastu horri aurre egiteko erebalioko du etekin horrek. Igoera horren ondorioz,familia bakoitzak 24,16 euro ordaindu beharko di-tu hiru hilabetean behin —lehen, 20,13 euro or-daintzen zituzten—; beraz, hilean 1,34 euro gehia-go ordaindu beharko ditu orain.

Industriako ogasun higiezinen gaineko zerga %0,45era igotzea proposatu zuen Udal Gobernuak.Oposizioa neurriaren aurka agertu zen, «krisiarenondorioz ez baita komeni enpresei gehiago eska-tzea». Alazne Olaizolak adierazi duenez, «2003tik2006ra, % 0,26tik % 0,30era igo zuten tasa, eta,ordutik hona, % 0,40ra igo dute. Inguruko herrie-tan baino igoera baxuagoa denez (Azpeitian, %0,48; eta Zarautzen, % 0,51) eta herrian enpresahandiak daudenez, tasa hori igotzeko tartea bada-goela iruditzen zaigu». Dena den, alkateak adieraziduenez, «helburua ez da enpresak itotzea, eta tasahori ordaintzeko zailtasunak dituztenek beti izan-go dituzte udaletxeko ateak zabalik, Gizarte Zerbi-tzuen bitartez edo zatikako ordainketa baten bitar-tez ekarpen hori egiteko». Uraren tasa, berriz, % 5 igotzea onartu zuten, eta750 metro kubiko ur baino gehiago erabiltzen du-ten enpresei % 2,5 igoko zaie garestiegi ez atera-tzeko.

u d a l e k o b e r r i a k

Page 19: 100 - 2009 azaroa

azAARROOAA

28 LLAARRUUNNBBAATTAA

Egunkari libre!aldarrikatzeko ekitaldiahandia izango Donostia-ko Kursaal jauregianhainbat musikari eta tal-deren laguntzarekin.

29 IIGGAANNDDEEAA

Agiro mendi tal-deak antolatuta GR121eko azken etapa Illa-rrazu-Urto.

abEENNDDUUAA

01 AASSTTEEAARRTTEEAA

Zestoako EAJ-PNVk antolatuta, hitzal-dia EBBko presidenteaden Iñigo Urkullurekin19:00etan batzokian.

03 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ekain guraso el-karteak hitzaldia eskaini-ko du arratsaldeko18:00etan kultur etxeko gela polibaliodunean, 2. solairuan. Gaia: Hau-rren elikadura osasuntsua. Gaixotasunak. Hizlaria Silvana Huegun. Hi-tzaldiak irauten duen bitartean umeen zaintza zerbitzua egongo da.

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

Ezker abertzalearen batzar irekia. Gaia: "Fase politikoaren etaestrategiaren argipena". Hizlaria: Mikel Arregi "Ertxin". Kultur Etxeangoizeko 10etan.

11 OOSSTTIIRRAALLAA

Danbolinen 100.zenbakia ospatzeko antzerkia. AzpeitiakoLakrikun taldearen “Prest gaude” antzezlana. Gaueko 22:00etan kul-tur etxeko aretoan.••Kontzertua gaztetxean The sugarballs eta Los Ga-lerna gaueko 23:00etan.

20 IIGGAANNDDEEAA

Katamarruanatur taldeak antolatutatxango txiki bat egingoda Zestoan bertan ha-maiketako eta guzti.10:00etan Gurutzean el-kartuko dira. Herritarguztientzako moduko ir-teera izango da.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

OlentzeroKantuz taldekoak goize-ko 9:00etan aterako diraGurutzetik eta auzoz au-zo ibiliko dira. Arratsal-deko 16:30ean, berrizekingo diote Uztapideplazatik hasita. •Jaiotzabiziarekin ateratzen dentaldeak, berriz, arratsal-deko 17:00etan hasiko duibilbidea Eliz Ondotik.

26 OOSSTTIIRRAALLAA

Soroperieguna. 9:00etan Idiakaitztxistulari taldearen diana.Barazki eta fruta lehiaketa.Urolako XII. Ezti lehiaketa.Zestoako Gazta eta Sagardolehiaketa. Horiez gain, talo-gileak eta beste salmenta-postu franko, trikitilariak...

Arratsaldean, herri kirol saioa kiroldegian jendea-ren parte hartzearekin txinga eta harri jasotzen.Ondoren pilota partiduak, Zumaiako Iribaranaiak Felix Azpeitia eta Joseba Odriozolaren aur-ka. Gauean musika.

Gazte mugimenduaren Topaketak

azAARROOAA

27 OOSSTTIIRRAALLAA

Arratsaldeko 17:00etan ma-trikulazioa, harrera, antzerkia gaztetxean,ipuin kontalaria, musika emanaldiak...

28 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gosaria, eztabaidak, bazka-ria, mahaingurua, kafe tertulia, poteolinpiadaLekittoko tanbaleruekin, musika DJak plazaneta karpan...

29 IIGGAANNDDEEAA

Gosaria, eztabaida, ekitaldiafrontoian, bazkari herrikoia, trikifest plazan.

a g e n -d a

1

9

Prest gaudeAbenduak 11

Page 20: 100 - 2009 azaroa