26

10 ZIO Argia munduaren

Embed Size (px)

DESCRIPTION

BIDAIA BAT DESAGERTZEN ARI DIREN KULTUREN ERRESUMAN BARRENA I ÑAKI I ÑURRIETA itzultzailea ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT Babesleak Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Citation preview

Page 1: 10 ZIO Argia munduaren
Page 2: 10 ZIO Argia munduaren
Page 3: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN

BIDAIA BAT DESAGERTZEN ARI DIRENKULTUREN ERRESUMAN BARRENA

WADE DAVIS

IÑAKI IÑURRIETA

itzultzailea

ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT

Page 4: 10 ZIO Argia munduaren

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa

berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz

erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Diseinua eta azala: Antton OlariagaBegirale teknikoa: Pio Perez

Hizkuntza-begiralea: Itziar Laka

© Light at the Edge of the World Wade Davis, 2001 & 2007

First published by Douglas & McIntyre Ltd. (now known as D&M Publishers Inc.)2323 Quebec Street, Suite 201, Vancouver, BC, V5T 4S7, Canada

www.douglas-mcintyre.com

Douglas & McIntyre Ltd. argitaletxeak (orain D&M Publishers Inc. izenaz ezagutua) lehenik argitaratua.

2323 Quebec Street, Suite 201, Vancouver, BC, V5T 4S7, Canadawww.douglas-mcintyre.com

© 2009, itzulpena: Iñaki Inurrieta© ehupress, 2009, Argia munduaren ertzean

ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da

ISBN: 978-84-9860-050-6Lege gordailua: BI-2858-09

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop.Zurbaran, 2-4, 48007 BilbaoInprimatzea: Itxaropena, S.A.

Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Page 5: 10 ZIO Argia munduaren

Edukiak

Hitzaurrea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

Eskerrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

1. Etnosferaren harrigarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

2. Otsoen betazalak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27

3. Oihana eta izarrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 69

4. Jainkoen aurpegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 95

5. Azken nomadak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 113

6. Elurren lurraldea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 147

7. Izateko mila era . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 165

Page 6: 10 ZIO Argia munduaren
Page 7: 10 ZIO Argia munduaren

Hitzaurrea

Liburu honek etnobotanikari eta antropologo, ikasle eta idaz-le gisa egin ditudan bidaia ugarietako batzuk kontatzen ditu. Lehen kapituluek Kanadako iparraldean, Ande garaietan, Ama-zonasen, Orinokon eta Haitin zehar egindako bidaiei buruz dihardute. Hasierako esperientzia eta topaketa haiek eraman ninduten antropologiaren funtsezko errebelazioaz jabetzera eta hura onartzera; alegia, kultura desberdinak bizitzaren beraren ikuspegi bakarrak direla, moralki inspiratuak eta berez zuzenak. Liburuaren bigarren erdiak —Borneoko Penan herriaren kinka larriaz, Keniaren iparraldeko abeltzain nomadez eta Tibeten pa-tuaz ari diren atalak— gure garaiko korronte ezkutuaren zerbait iradokitzen du, nola kentzen eta puskatzen zaien mundu osoko herri zaharrei beren iragana, eta nola bultza egiten zaien etor-kizun badaezpadako batera. Liburua askatasun-promes batekin amaitzen da: Nunavut, Kanadako Artikoan berriki ezarritako Inuit herrialdea.

Zenbait pasartek Kolonbiako Kogi eta Ikata herrien bi-zimodua eta Sierra Nevada de Santa Martan eta Andeetako men-dikatearen luzean zehar aditzen den espiritu- eta paisaia-zentzua deskribatzen dute, eta nire lehen liburuetako sentipenen oihar-

Page 8: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN8

tzuna dakarte, oraingoan modu desberdinean aurkeztua; Penan, Ariaal eta Rendille herriei buruzko kontakizuna National Geo-

graphic aldizkariaren orrialdeetan agertu zen lehen aldiz. Richard Evans Schultes ezaguna egingo zaie One River irakurri dutenei, eta budua aurrez idatzitako bi libururen eta zenbait saioren gaia izan da.

Nahi nuke kontakizunok etnosferaren izaera askotariko eta miragarriaren zentzu hunkigarria eta erraietakoa eragitea, horri egin nahi baitio liburuak gorazarre. Etnosfera zer den, honela de-fini liteke ondoen: gaur egun munduko kultura ugariek biltzen dituzten pentsamendu, sineste, mito eta intuizio guztien batura. Etnosfera da gizadiaren ondare handiena. Gure ametsen emaitza da, gure itxaropenen hezur-mamitzea, garen guztiaren eta, hain espezie arakatzaile eta harrigarriro moldagarria garen aldetik, sortu dugun guztiaren sinboloa.

Etnosferan egin ditudan bidaiak, gehienetan, jakin-min hu-tsez egin ditut. Herri-prestakin baten formula misteriotsuak eta zonbiak benetan existitzen ote diren jakin nahiak eraman nin-duten lehen aldiz Haitira. Kokaren —inkek hilezkortasunaren orri jainkozkotzat daukaten landarearen— azterketak Andeetako mendikatea alderik alde zeharkatzera eraman ninduen, urtebe-te luze iraun zuen bidaian. Xamanen sendatzeko arteaz zerbait ulertzeko gogoak Amazoniaren ipar-mendebaldean zenbait hila-beteko egonaldia eginarazi zidan. Pantera lainotsuari —Neofelis

Nebulosa, katuki handi guztietan bitxiena— argazkia ateratzeko aukerak Himalaiara eta Everesteko Kangshung aldera eraman ninduen. Wininica-Warao herriak, oinik lehorrean ia pausatu gabe kanoetan bizi den herri bat, Orinokoren deltara eraman ninduen, Venezuelara. Ipar-mendebaldeko Igarobidearen boka-

Page 9: 10 ZIO Argia munduaren

HITZAURREA 9

lean gauerdiko eguzkiaren argitan egoteko eta inuitekin narbalak ehizatzeko irrikak Artiko garaira eta Europaren oroimena gorde-tzen duten izotz-uharteetara eraman ninduen.

Kasu guztiotan, zientzia-bilaketa metafora bat zen, kultura bat interpretatzeko eta bestearen esperientzia pertsonala izateko bidea ematen zuen lentea. Baina, azken buruan, mugitzeko gogo atergabeak inspiratu zituen bidaia horiek, Baudelairek «erita-sun handia» deitzen zuen hark, etxekoak eragiten duen lazturak. Modu sinplean esanda, mundu kolorebakar beti berdinetik ihes egin nahi nuen, askotariko mundu koloreanitzean gizaki izatea-ren enkantamendua berraurkitzeko eta ospatzeko bitartekoa aur-kituko nuelako esperantzan.

Page 10: 10 ZIO Argia munduaren
Page 11: 10 ZIO Argia munduaren

Eskerrak

Nire bidaietan inoiz ez naiz bakarrik egon, eta abentura eta iker-keta horietan guztietan, hainbat eta hainbat lagunen konpainia eta gidaritza izateko zorte izugarria izan dut. Zorretan nago bereziki komunitate indigenetako gizon eta emakumeekin, beren bizitze-tan gonbidatu gisa hain eskuzabal eta irekirik hartu nautelako.

Urte horietan guztietan lagundu didatenen zerrenda egitea ezinezko izanik ere, nire esker ona adierazi nahi diet irakasle eta babesleei, lagun eta lankideei. Bereziki, berriki hil diren lau la-gunekin dudan zorra kitatu nahi dut: Darell Posey, kaiapoen eta Amazoniako herrien giza eskubideen aldezle nekaezina; Bru-no Manser, Penan herriaren lagun eta defendatzailea; Terence McKenna, ameslari mistikoa; eta Richard Evans Schultes, landa-reen ikertzaile eta irakaslea.

Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, liburu hau sortzera-koan hitzekin jarduteaz arduratu diren editore eta diseinatzaileei. Azkenik, eskerrak nire familiari: Gail, Tara eta Rainari.

Liburu hau nire arreba Kareni eskaini nahi diot, hutsik ga-beko maitasun eta laguntza eskuzabalagatik.

Page 12: 10 ZIO Argia munduaren
Page 13: 10 ZIO Argia munduaren

Argia munduaren ertzean

Page 14: 10 ZIO Argia munduaren
Page 15: 10 ZIO Argia munduaren

1Etnosferaren harrigarria

Arrats batez, Borneoko gailur batean, ilunabar aldera, haranean trumoia jotzen eta oihana txitxar beltzen elektrizitate-burrunbaz bizirik zegoelarik, sutondoan eserita nengoen Asik Nyelit, Ubong ibaiko Penan tribukoen buruzagiarekin (Asiako hego-ekialdeko azken herri nomadetako bat dira penanak). Arratsalde osoan ba-soa euripean egon ondoren, atertu egin zuen, eta ilargi erdi baten argia sabaiko adarren artetik sartzen zen. Egun hartan lehenago, Asikek muntiako bat akabatua zuen. Haren burua ikatzen gai-nean jarri eta erretzen ari ginen.

Halako batean, Asikek begiak jaso, ilargiari erreparatu eta, ahopetik, galdetu zidan ea egia zen berriki jendea haraino iritsi zela, saskikada batzuk lur besterik ez ekartzeko. Hori besterik aurkitu ez bazuten, zergatik hartu haraino joateko lana? Zenbat iraun zuen bidaiak, eta zer garraiabide erabili zuten?

Sua sukarriaz pizten zuen gizon hari —ondasun guztiak arropa zarpail batzuk, zerbatana eta dardo pozoituen ontzia, lo egiteko ihizko tapiza eta saskia, labana, aizkora, matxete-xafla, gerripekoa, tabako puska bat, hiru txakur eta bi tximino zituen gizon hari— zaila zen programa espazial bat azaltzea, hainbat

Page 16: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN16

herrialderen ahalak xurgatu, ia bilioi bat dolar kostatu eta ilar-gian hamabi gizon ipini zituena. Edo azaltzea ezen, sei misio-ren ondoren, 2.400.000.000km egin eta, hain zuzen, harriak eta ilargiko hautsa besterik ez zutela ekarri, 376 kilo guztira.

Zama preziatu horren zatitxo bat Washington D. C.ra iri-tsi zen, eta han dago gaur egun, kristal odol-kolorezko kiribil batean txertatuta, Katedral Nazionaleko —munduan diren eli-za gotiko handi eta ikusgarrienetako— bitral eder baten erdi-gunean. Katedrala lehen aldiz bisitatu eta haren ganga garaiaren azpian eseri nintzenean, arkitekturaren harmonia perfektuak eta nabea betetzen zuten argi-printzek hunkiturik, Asikez eta haren galderez gogoratu nintzen. Espazioko Leihoa deritzan krista-lezko panela trinkoa da: oinarrizko koloreak, urdin eta gorririk sa-koneneko zirkuluak zeruetako esferak irudikatzen, kristaltxoak alde guztietatik dizdizka. Tradizio gotikoan, leiho haietatik sartzen den argia Jainkozko Argia da, Jainkoaren espirituaren agerkunde mistikoa. Argitasun mistiko harekin kontrastean, ilargi-harri txi-kia hotz, bizigabe, beltz, hilik ageri da.

Han bide zegoen Asiken galderaren erantzun bat. Espa-zioko bidaien benetako xedea, edo haien ondorio sakonena eta iraunkorrena behinik behin, ez zetzan aberastasunak lortzean, baizik eta ikuspegi batez ohartzean, gure bizitzak betiko bestela-kotuko zituen perspektiba-aldaketan. Une gorena 1968ko Egu-berri egunean gertatu zen, lehen ilargiratzea baino sei hilabete lehenago, Apolo VIII.aren eskifaia ilargiaren alde ilunetik irten zenean, ilargi-azalaren gainetik planeta urdin, txiki eta hauskor bat agertzen zela ikusteko, espazioko huts belusezkoan flotatzen, astronauta batek gogoratuko zuenez. Historian lehen aldiz, gure mundua agerian geratu zen: bizia zuen esfera interaktibo bakar

Page 17: 10 ZIO Argia munduaren

ETNOSFERAREN HARRIGARRIA 17

bat; airez, urez eta lurrez osatutako organismo bizi bat. Garrantzi handiko ikuspen hark, beste edozein datu pila izugarrik baino gehiago, irakatsi zigun Lurra leku mugatua dela, gure axolagabe-tasuna aldi batez baino ezin jasan dezakeena. Ikuspegi berri ho-rren, itxaropen berri horren argitan, desberdin pentsatzen hasi ginen, aldaketa sakona gertatu zen kontzientzian, azken buruan planeta bakarti baten salbazioa ekar dezakeen aldaketa.

Pentsa dezagun zein urrun iritsi garen. Duela berrogei urte, ingurumenaren aldeko mugimendua sortzen ari zen. Bazterrak autopistaz edertzea funtsezko ekimena zen, eta gidariak autoen leihoetatik zaborrik ez botatzeko konbentzitze hutsa egundoko garaipentzat jotzen zen. Hainbat idazle —hala nola Rachel Carson, askoz eszenario lazgarriagoak iragartzen baitzituen— basamor-tuan aditzen ziren ahots bakartiak ziren. Gary Snyder, zeinaren poesiak geroago ekologia sakonaren profetek iritsiko zuten oroi-men sentsualaren leku hura ukitzen baitzuen, auto stopean ibili ohi zen Estatu Batuetan barrena, besterik ez bazen ere arratsalde bat emateko halako gauzak aditu nahi zizkion edonorekin. Inork ez zuen pentsatzen ozono geruzan, are gutxiago hura suntsitze-ko eta, beraz, bizia posible egiten duten baldintzak berak arris-kuan jartzeko genuen ahalean. Duela hamar urte, ez gehiago, berotegi-efektuaz ohartarazten zuten zientzialariak baztertu egi-ten ziren, erradikalak zirela eta. Gaur egun, klima-aldaketa ba ote den eta garrantzirik duen auzitan jartzen dutenak daude eroen sailean. Duela hogei urte, «biodibertsitatea» eta «biosfera» termi-no exotikoak ziren, Lurraren zientzialari eta ekologista gutxi ba-tzuek baizik ez zituzten ezagutzen. Gaur egun, hitz arruntak dira, eskola-umeek ere ulertzen eta aintzat hartzen dituzte. Biodiber-tsitatearen krisia, azken hiru hamarraldietan milioi bat bizi forma

Page 18: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN18

inguru iraungitzeak eta horrekin batera doan habitat-galerak na-barmendua, gure garaiko gai nagusietako bat bilakatu da.

Historia gorabeheratsu horretan agerian geratu dena ez da jarrera-aldaketaren abiadura besterik gabe, baizik eta alda-ketaren tamaina eta izaera izugarria. Belaunaldi bakar bat ikus-pegian eta kontzientzian gertaturiko hain aldaketa funtsezkoen lekuko izan da, non atzera begiratzea itsuen mundu bat gogo-ratzea baita. Berehalako ingurumen-krisiaren frogak inguruan genituen jira-biraka, baina apenas ohartzen ginen. Beharrik, az-kenean ikusi dugu, partez behinik behin; eta nahiz eta inguru-men-arazo nagusientzako irtenbideak zailak izan, herrialde edo gobernu bakar batek ere ezin egin diezaioke ezikusia edo uka dezake mehatxuaren tamaina edo dilemaren larria. Horrek, bes-terik gabe, giza lehentasunak norabidez aldatzea dakar, eta hori historikoa da esanahiaren aldetik, eta oso itxaropentsua dakarren promesaren aldetik.

Arazo batez ohartzea ez da, noski, soluzioa aurkitzea. Eta begietatik beloa kentzeak ez du nahitaez esan nahi ikusmena erabat berreskuratu dugunik. Dibertsitate biologikoaren porrota deitoratzen badugu ere, oso arreta gutxi eskaintzen diogu gale-ra-prozesu paralelo bati: kulturen askotarikoa desagertzeari, et-nosfera izenda litekeenaren higadurari. Zer da etnosfera? Bere konplexutasun erabatekoan —kulturak eta moldaketak kon-tzientziaren egunsentitik zertu duten bezala— osaturiko giza ahala. Michael Krauss hizkuntzalariak gogoratzen digunez, bio-logo ezkorrena ez litzateke ausartuko egun diren espezie guz-tien erdiak arriskuan edo desagertzear direla iradokitzen. Hori hala izanik ere, askotariko biologikoaren etorkizunaz egin adie-razpen apokaliptikoena ia ez zaio hurreratu ere egiten mundu-

Page 19: 10 ZIO Argia munduaren

ETNOSFERAREN HARRIGARRIA 19

ko hizkuntza eta kulturen patuaz pentsa litekeen eszenariorik onentzat jotzen denari.

Mundu osoan zehar, 300 milioi lagun inguruk, gutxi go-rabehera munduko populazioaren % 5ek, oraindik ere identitate sendoa dute kultura indigena baten kide gisa, bere historian eta hizkuntzan errotuta daude, planetako leku jakin bati lotuta mi-toen eta oroimenaren bidez. Populaziook txikiak badira ere, kul-tura horiek munduko hizkuntzen % 60 dituzte, eta, denek bate-ra, gizadiaren ondare intelektualaren erdia inguru osatzen dute. Hala ere, gero eta gehiago, haien ahotsak isilarazi egiten dira, eta bizitzaz duten ikuspegi berezi eta bakarra aldaketaren eta gataz-karen zurrunbiloan galtzen da.

Ez dago krisi hori neurtzeko modu hoberik hizkuntzen galera baino. Giza historia osoan zehar, hamar mila hizkuntza inguru izan dira. Egun, oraindik ere hitz egiten diren sei mileta-tik, erdiak ez zaizkie irakasten haurrei, dagoeneko hilda daude-la jotzen delako, eta hirurehun hizkuntzak baizik ez dute milioi bat hiztun baino gehiago. Seiehun baizik ez dituzte jotzen hiz-kuntzalariek egonkor eta segurutzat. Beste mende bat barru, ko-puru hori izugarri urrituko da beharbada.

Hitz multzo bat edo gramatika-arauen multzo bat baino gehiago, hizkuntza bat giza espirituaren distira bat da, iragazki bat, kultura partikular bakoitzaren arima mundu materialera irits dadin. Hizkuntza bat izaki bizi bat bezain jainkozko eta miste-riotsua da. Analogia biologikoa apropos egina da. Iraungipena, espezie berrien sorrerak orekatzen duenean, fenomeno normala da. Baina gaur egun giza jardueren ondorioz gertatzen ari den espezie-galeraren tamaina inoiz ez bezalakoa da. Hizkuntzek,

Page 20: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN20

espezieek bezala, beti eboluzionatu izan dute. Latina desagertu aurretik, hizkuntza desberdin baina erlazionatuak eman zituen. Egun, ordea, hizkuntzak hain bizkor ari dira galtzen, belaunal-di bat edo bitan, non ez daukaten ondorengorik izateko auke-rarik. Orobat, kulturak ere joan eta etorri egin dira denboran zehar, gizarte indartsuagoek xurgatu dituzte, edo indarkeriak eta konkistak, goseteek edo hondamendi naturalek ezereztu dituzte. Baina egungo asimilazio- eta akulturazio-uhinak, lurbira osoko herriak beren iraganetik apartatuak direlarik, ez du aurrekaririk.

Ginea Berrian bi milatik gora dira hizkuntzak, eta horie-tako bostehunek bostehun hiztun baino gutxiago dituzte. Es-tatu Batuetan, bertako 175 hizkuntza bizirik dira oraindik ere, eta horietako 55ek hamar hiztun baino gutxiago dituzte. Hogei hizkuntzatako hitzak eta esaldiak baino ez dizkiete xuxurlatzen amek haurrei. Kalifornian europarrekin harremanetan hasi zi-ren garaiko laurogei hizkuntzetatik, berrogeita hamarrek irauten dute, baina gaur egun horietako bakar batean ere ez dute egi-ten haurrek. Kanadan, behiala hirurogei bat hizkuntza indigena ziren, baina gaur lau baizik ez dira geratzen bideragarri: cree, ojibwa, dakota eta inuktitut. Ipar Amerika osoan, bertako hiz-kuntza bakar bat, navajoa, hitz egiten dute ehun mila lagunek baino gehiagok.

Zer bakardade handiagorik isiltasunean bilduta egotea bai-no, norberaren hizkuntzan egiteko azken pertsona bizi bakarra izatea baino, komunikatzeko modurik ez izatea eta behin eza-gututako harrigarrien mundua, belaunaldiz belaunaldi zaharren hots eta hitzetan distilaturik transmititu den jakituria eta ezagu-tza kontatzeko aukerarik ez izatea baino? Hori da, hain zuzen, jende askoren patua; bi astez behin, munduko bazterren batean,

Page 21: 10 ZIO Argia munduaren

ETNOSFERAREN HARRIGARRIA 21

hizkuntza bat galtzen da. Hitzok irakurtzen dituzun bitartean ere, Kamerungo kasabearen, Kaliforniako pomoaren, Washington es-tatuko quinaultaren, Utahko gosiutesaren, Patagoniako onaren eta Mendebaldean izenik ere ez duten beste hainbat hizkuntzaren azken oihartzunak entzun daitezke.

Munduko hizkuntzarik gehienen historia egin gabe dago oraindik. Papua Ginea Berrian, zortziehun hizkuntzetatik zor-tzi besterik ez dira xeheki aztertu. Munduan zehar, lau mila hiz-kuntza behintzat badaude behar bezala deskribatu gabe. Hori behar bezala egitea 800 milioi dolar kostatzen dela kalkulatu dute hizkuntzalariek, Aegis Class itsas armadako destruktore ba-kar baten prezioa. Estatu Batuetan, kazetariek zutabeak eta zu-tabeak eskaintzen dizkiote hontz pintarkatuaren patuari, baina apenas hitz bat munduko hizkuntzen kinka larriari. Estatu Ba-tuetako gobernuak milioi bat dolar gastatzen du urtero basabi-zitzako espezie bakar bat salbatzen saiatzeko, Floridako pantera, baina bi milioi dolar besterik ez nazio indigenen hizkuntza guz-tiak babesteko, Alaskako alderdi artikotik Floridako pinu-saileta-raino, navajoen basamortuetatik Maineko izei-basoetaraino. Eta hala ere, hizkuntza bakoitza, berez, ideia eta intuizioen ekosis-tema oso bat da, pentsamenduaren banalerroa, gogoaren antzi-nako basoa. Mundura begira dagoen leihoa da hizkuntza bakoi-tza, hura sortu zuen kulturari egindako monumentua, kultura horren espirituaren adierazlea. Hizkuntza bat sakrifikatzea, dio Ken Hale-k, Massachusetts Institute of Technologyko hizkun-tzalaritzako katedradun batek, Louvren bonba bat jaurtitzea be-zalakoa da.

Tragedia, azken buruan, ez da gizarte arkaikoak desager-tzen ari direla, baizik eta kultura eta hizkuntza kementsu, di-

Page 22: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN22

namiko, biziak desagertzera bultzatzen direla. Arriskuan dago ezagutza eta jakituriazko artxibo eskerga bat, irudimenaren ka-talogo bat, literatura ahozko eta idatzia, ezin konta ahala pertso-na zahar, sendatzaile, gerrari, baserritar, arrantzale, emagin, poeta eta santuren oroitzapenek osatua. Laburtuz, giza esperientziaren konplexutasun eta aniztasun osoaren adierazpide artistiko, inte-lektual eta espirituala.

Galtzen ari denaren balioa zehaztea ezinezkoa da. Herrien tradiziozko jakintza ekologiko eta botanikoak, adibide bat bes-terik ez emateko, bista-bistako garrantzia du. Munduko flora-ren % 1 baino gutxiago aztertu du osotara zientziak. Faunaren gehienak ezezagun dirau. Hala ere, Haunóo herrikoek —Fili-pinetako Mindoro uharteko oihandarrek— 450 animalia bai-no gehiago ezagutzen dituzte, eta 1.500 landare bereizten, oihan haietan lanean diharduten Mendebaldeko botanikariek ezagu-tzen dituztenak baino 400 gehiago. Beren baratzetan 430 kul-tigeno desberdin hazten dituzte. Oihanetik, berriz, mila espezie biltzen. Haien taxonomia botanikari modernoarena bezain kon-plexua da, eta beren ingurune naturala behatzean duten zehaz-tasuna, nolanahi ere, zorrotzagoa da.

Halako zolitasuna ohikoa dute herri indigenek. Bertakoen oroimenak eta behaketak aldaketa ekologikoaren, eraldaketa geo-logikoen epe luzeko ondorioak deskriba ditzakete, baita ekosis-temaren berehalako hondamendiaren zeinu konplexuak ere. Aborigenen elezaharrek jasotzen dutenez, behinola bazegoen Koral itsasoko uharteetara oinez joatea, Tasmaniara lehorretik iristea; egun guk itsas mailak izotzaldian izan zituen gorabehe-rei buruz dakigunak berretsi ditu egitate horiek. Goi Artikoan, behin klimaren aldaketak deitoratzen entzun nion inuit elebakar

Page 23: 10 ZIO Argia munduaren

ETNOSFERAREN HARRIGARRIA 23

bati, eguraldi gogorragoa eta eguzkiak gehiago berotzea ekarri zutela-eta, halako moldez non, berak zioenez, inuitek azaleko gaitzak zituzten lehen aldiz, ortziak eragindakoak. Hark deskri-batu zuena ozonoa urritzearen eta berotze globalaren sintomak eta ondorioak ziren.

Kanadako beste leku batean, Mikmak herriaren lurral-dean, zuhaitzak izendatzeko, haizeak udazkenean —eguzkia sartu eta ordubetera, eguraldia beti norabide jakin batetik da-torren aste horietan zehar— adar artetik pasatzean ateratzen duen soinuari erreparatzen diote. Denboraren poderioz, izenak aldatu egin daitezke, soinuak ere aldatu egiten baitira zuhaitza bera ere hazi edo gainbehera egiten duenarekin batera, forma desberdinak hartuz. Hortaz, baso batek urteetan zehar izandako nomenklatura osasun ekologikoaren adierazle bihurtzen da, eta ingurumen-joeren erakusgarritzat har daiteke. Duela ehun urte izen bat zuten zuhaitzen jarrera bat beste izen batez ezagutu dezakete egun, eta eraldaketa horrek bide ematen die ekologis-tei, esaterako, euri azidoak zur gogorreko basoetan duen inpak-tua neurtzeko.

Zenbait botanikarik iradokitzen dute berrogei mila es-peziek sendatzeko edo elikatzeko propietateak izan ditzaketela, eta sendatzaile indigenak, hainbat kasutan, ohartuak dira jada-nik ahal horretaz. Txinatarrek tibetarren medikuntza superstizio feudaltzat salatu zutenean, belarretan oinarritutako jakintza-alor antzinako horren erabiltzaileak milaka asko izatetik bostehun baizik ez izatera pasatu ziren. Gizadiarentzako galera handia, bis-tan denez. Baina nola ebaluatu ekarpen ez hain zehatzak? Zer balio dute txirotasuna leuntzen duten eta norbanakoak bakarda-detik babesten dituzten familia-loturek? Zein da kosmosari, es-

Page 24: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN24

pirituaren alorrei, fedearen esanahi eta praktikari buruzko hain-bat intuizioren balioa? Zein da ibai bat edo baso bat babestea dakarren praktika erritual baten balio ekonomikoa?

Galdera horien erantzunak atzemangaitzak dira, zenbate-zinak; eta ondorioz, oso gutxik onartzen dute galtzen ari dena-ren esangura eta tamaina osoa. Are gizarte indigena txikien kin-ka larriarekin bat egiten dutenen artean ere, etsipen-giroa dago, kultura horiek desagertzera kondenatuta baleude bezala, ingu-ruabarrek historiatik kanpo utzi eta bizitza modernoaren aurre-rapen geldiezinetik baztertu balituzte bezala.

Nahiz eta akastuna izan, arrazoibide hori espero izatekoa da-teke, geure errealitateen ume baikara denok, hautematen duguna-ren gatibu, gure bizitzen eredu eta ohituretara hain itsuki atxikirik non ahaztu egiten baitugu ezen, gizaki guztiek bezala, gu ere kul-turaren mugek eta babesak inguratuta gaudela. Ez da kasualitatea ezen, hainbeste gizarte indigenaren izenak —Ipar-mendebalde-ko Amazoniako waoraniak, Artikoko inuitak, Orinokoren goial-deko meandroetako yanomamiak— itzuliz gero, «jendea» esan nahi izatea. Horren ondorioa da beste gizaki guztiak jende ez izatea, basatiak eta kanibalak, mundu ezagunaren kanpoaldeetan bizi direnak. «Barbaro» hitza barbaros hitz grekotik dator, «mur-duska eta zezelka hitz egiten duena» esan nahi du, eta antzina-ko munduan grekoen hizkuntzan egin ezin zuen edonori esaten zitzaion barbaro. Orobat, aztekek uste zuten nahuatl hizkuntza ulertzeko gai ez ziren guztiak mutuak zirela. Kultura oro da et-nozentrikoa, errealitateaz duen interpretazioari oso atxikia. Hala-ko atxikimendurik gabe, giza irudimena inongo neurri eta loka-rririk gabe arituko litzateke, eta ondorioak eromena eta anarkia lirateke.

Page 25: 10 ZIO Argia munduaren

ETNOSFERAREN HARRIGARRIA 25

Baina orain, ikuspegi berriz horniturik, hein batean espa-zioaren hedadura handiok ekarri dizkiguten lenteek inspiratu-rik, modu berrietan pentsatzeko gai gara, oztopo gogaikarriez haratago iristeko eta hartara ikuspegi zorrotzagoa lortzeko. He-rri indigenak hutsalak direla-eta gutxiestea, haien gizarteak baz-terrekotzat jotzea, antropologiaren errebelazio nagusia kontuan ez hartzea eta ukatzea da.

Haitin, emakume budu-egileak danborren erritmoari eran-tzuten dio eta, espirituak hartuta, ilinti goriak hartzen ditu es-kuetan inongo minik gabe. Amazoniako lur behereetan, ehiztari waorani batek animaliaren gernuaren urrina hautematen du be-rrogei pausora, eta gernu hura baso euritsuan utzi duen espe-ziea identifikatzen du. Mexikon, nekazari mazatek bat txistuen bidez komunikatzen da; bere hizkuntzaren intonazioa imitatzen du, bere herrialde menditsuko haran zabaletan zehar mezu kon-plexuak bidaltzeko. Haizean oinarritutako hiztegia da. Keniaren iparraldeko basamortuetan, nomada rendilleek odola ateratzen diete ganbeluei aurpegitik, eta esnea edanez eta akazia zuhaitz hauskorren alde itzaltsuan bildutako basa belarrak janez irau-ten dute. Borneon, nomada penanen haurrek kalao gandordu-nen hegaldiak behatzen dituzte handik iragarpenak ateratzeko. Goi-Artikoko malkar batean, agure inuitek mitoa paisaiarekin nahasten dute, iragana lainoek izotz gainean eratzen dituzten itzalen arabera interpretatuz.

Kultura horiek badirela jakitea, hain zuzen, giza irudime-na gizarte- eta espiritu-asmamenaren aldetik oso zabala, aldako-rra, mugagabea dela gogoratzea da. Gure bizimodua, bere aztike-ria teknologiko harrigarriak eta guzti, liluraz betetako hiriak eta guzti, aukeretako bat baino ez da, jatorri intelektual jakin batean

Page 26: 10 ZIO Argia munduaren

ARGIA MUNDUAREN ERTZEAN26

errotua. Urruneko atoloiak uhinen oihartzunean hautematen dituzten Polinesiako nabigatzaileek, harrian ipuin mistikoak zi-zelkatzen dituzten Yunnango xaman naxiek, Kalahariko lehoie-kin belaunaldietan menian bizi diren juwasi basotarrek, erakus-ten dute badirela beste aukera batzuk, izatea interpretatzeko beste bide batzuk, izateko beste era batzuk.

Munduaren ikuspegi bat galtzean, kultura bat desager-tzean, bizitza-aukera bat galtzen da, eta urritu egiten da denok ditugun arazoetara moldatzeko erantzunen giza errepertorioa. Mundu naturalaren ezagutza ez ezik, espirituaren alorraren eza-gutza galdu da: kosmosaren esanahiari buruzko intuizioak, exis-tentziaren benetako izaerari buruzko begirada zoliak.