10

10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena
Page 2: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

10 garren LURRAMA !

LURRAMA laborantza herrikoiaren 10 garren edizioa 2015-eko azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen

da Miarritzeko Irati erakustazokan. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5500m²

okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta

konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere LURRAMA-n, ezaguna den giro onean !

Baionan 5 edizio eta Miarritzen 4 eginik, LURRAMA-k Euskal Herriko

kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. 10 garren edizio

honek Miarritzen, eta orain arte lortu duen arrakastak, LURRAMA-ren

helburua egokia dela ongi adierazten dute: etxaldeko kabalak, laborariak,

kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen

laborantza baten sustatzea !

2015 EDIZIOAREN 4 BERRITASUNERI BURUZKO BEGIRADA

Aktualitatearekin lotutako tematika :

Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik,

aurtengo LURRAMAko lema « Klima : laborantza herrikoia hautatzen dut ! » izanen da (3. orrialdea).

Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adierazi nahi dugu ! Pascal CANFIN

aurtengo LURRAMAren aitabitxia izanen da. 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da,

eta COP 21-aren antolaketan engaiatua da.

Normandiako laborariak ohorezko gomitak izanen dira. LURRAMA-n atxemanen dira hango animale

arrazak, AOP sormarkako esneki famatuak, sagarrarekin egin edariak ahantzi gabe (5. orrialdea).

Oraindik toki gehiago haurrentzat :

Publikoaren harrera hobetzeko nahian, 600m2-ko xapitoa muntatua izanen da. Haurrendako animazioak

baizik ez dira izanen hortan, berritasunekin (6. orrialdea) !

10 garren edizioa ospatzeko, animazio gehiago izanen dira, besteak beste :

• GOZATEGI-ren kontzertua ostiral arratsean, sarrera urririk.

• Nazioarteko soka tira lehiaketa, larunbat arratsaldean.

• Hiru euskal dantza kreazio : ZARENA ZARELAKO eta LEINUA konpainiak larunbat

arratsaldean, GARAZTARRAK-BUUZ BU igande arratsaldean.

• Okzitania eta Normandiatik datozen txarangak.

2

Page 3: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

K L I M A : La b o r a n tza h e r r i koi a h a u tatz en d u t2015-eko LURRAMAREN TEMATIKA

Aurten, azaroaren 30-etik abenduaren 11-ra Parisen iraganen da Nazio Batuen Erakundearen aldaketa

klimatikoaren kontrako 21 garren gailurra (COP 21). Ardatz hori harturik, LURRAMAk ingurumen eta

elikadura erronkei aurre egiteko laborantza herrikoiaren garrantzia erakutsiko du.

Mintzaldiak, mahai inguruak, filma proiekzioak, baita ere elkarteen herrixka izanen dira iniziatiben

erakusteko eta eztabaidatzeko.

Aktualitateko tematika

COP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak

inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena. Pariseko akordioaren lehen

helburua negutegi efektua sortzen duten gasen jarioa ttipitzea da. Estatu bakotxak engaiamendu

nazionalak hartu beharko ditu zentzu hortan. Adibidez, Europa engaiatu da bere gasen emisioa % 40-az

apaltzea 2030 urterako.

Aldaketa klimatikoari egokitzeko beharko den finantzamendua aipatua izanen da ere. Batez ere,

garapenaren bidean diren herriak aldaketa klimatikoari aurre egiten eta garapen iraunkorraren bidea

hartzen laguntzeko.

Azkenik, Kyoto-ko azken akordioez geroztik, egoera aldatu da. Txina bezalako herrialde batzuk –

kutsatzaileetan lehenak- ez dute hertsadurarik jasan nahi…

LURRAMAk Pascal Canfin, gai horri buruz aditua, gomitatu du 10 garren edizioaren aitabitxia izaiteko :

erronkak, COP 21-an akordio baten lortzeko izan daitezkeen trabak, baita ere Frantziaren postura energia

berriztagarriei begira ulertzeko.

Aitabitxia

Pascal CANFIN, 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da, Frantziako atzerriko

ministeritzan. LURRAMAko 10 garren edizioaren aitabitxia izanen da.

Gaur egun, World Resources Institute (WRI) erakundean klimari buruzko kontseilari

nagusia da. Azken hiru urteetan nazioartean ingurumen gaietan eragin gehien duen

erakundea da. Hortarako COP 21-aren prestakuntzan parte hartzen du. Mintzaldi bat

animatuko du LURRAMAn azaroaren 6an ostiralez, arratsaldeko 6etan.

Pascal CANFIN-ek liburu bat atera du 2015-eko maiatzan. Liburu hortan COP 21-aren

erronkak, aldaketa klimatikoa mugatzeko hartu beharreko engaiamenduak eta

transizioa gauzatzeko trabak aztertzen ditu.

« Liburu oso pedagogiko bat, biziki ongi egina, gauza anitz ikasten dira. Biblia bat da. » France Inter

3

Page 4: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

Konkretuki

LURRAMA-ko antolatzaileek laborantza herrikoiaren garrantzia erakutsi nahi dute, aldaketa

klimatikoaren kontrako borrokan parte hartzen duelako. Laborantza eredu horrek produktu kimiko guti

erabili, energia guti xahutu, natura eta bio-anizatsuna errespetatzen ditu, ekonomia bertokiratu eta

zirkuitu laburrak sustatuz, enpleguak sortuz, eta kalitatezko elikadura mozkinak ekoiztuz.

Laborantza herrikoiak klimaren aldaketa murrizteko eginmoldeak baditu, eta LURRAMA azokak pratika

hoiek aintzinera ezarriko ditu :

Ekonomia bertokiratu, EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara)-ren poloan :

LURRAMA azoka Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortua du. Elkarteak Euskal Herriko laborariak

laguntzen eta aholkatzen ditu, laguntza teknikoak emanez, besteak beste.

• Tokiko sailen aurkezpena sukaldaritza tailerren bidez : HERRIKO ogia eta haragia, Sasi ardi

haragia, ekilore eta colza oligoa, tokiko sagar motak, etabar

• Euskal Herriko laborantza zenbakien aurkezpena eta Climagri diagnostikaren aurkezpena.

• Urtean zehar laborarieri ekarritako laguntza : lurraren ahal agronomikoen begiratzea, lurlantze

sinplifikatuen bidez, hazkuntzako ondarkinen tratamendua uraren kalitatea hobetzeko : kanabera

filtroak, ongarri meten estaltzea, mendiaren kudeaketa ingurumenaren babesteko (Natura 2000).

• Ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbiltzen dituzten zirkuito laburren sustatzea, distantzia handiko

garraioak ttipituz. Azokako bisitariek zentzu hortan doazen kontsumitzaile elkarteekin trukatzen

ahalko dute.

• Lurra ontasun kolektibo bilakarazteko, laborantza lurrak erosten dituen LURZAINDIA egitura

Tokiko arrazen eta moten babestea, bio aniztasuna babesteko : euskal xerria, sasi ardia, Ezpelatako

biperra, Itsasuko gerezia-ren sustatzea. LURRAMAko ekoizleen merkatuan atxemaiten ahalko dira.

Natura babestu laborari ekoizleen kalitatezko eginmolde engaiamenduari esker : sormarkak (Ossau

Irati, Ezpeletako biper, Irulegiko arno AOP-ak), Idoki etxe ekoizpen marka eta laborantza biologikoan

engaiatuak diren laborariak.

Energia berriztagarrien garapena :

• Alternatiben espazioan Biarnon eraikitzen ari den metanizazio proiektua aurkeztua izanen da :

laborantzako edo kantinetako ondarkinak birziklatuko dituzte, ber mementuan energia

berriztagarri iturri bat sortuz.

• Agro-oihangintzaren garapena aipatua izanen da ere, besteak beste larunbatean iraganen den

mahai inguru batean.

4

Page 5: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

2 0 1 5 ed i z i o a r e n o h o r e z ko g o m i ta : n o r m a n d i a2010-eko edizioaz geroztik, LURRAMAk lurralde edo eskualde bat gomitatzen du. Laborantza herrikoiaren

inguruan egiten diren hango iniziatibak ezagutzea da helburua. 2015-ko edizioarentzat, Goi eta Behereko

Normandiako Confédération Paysanne sindikatak gogo onez etortzen dira beren

eskualdearen ordezkatzeko.

Normandia, Frantziako lehen laborantza eskualdea

Goi eta Behereko Normandia eskualde bakar batean bateratuak izanen dira 2016-ko

urtarriletik goiti. Laborantza mailan, Normandia lehena da liho, zaldi eta gasna

ekoizpenentzat. Eskualdeko aberastasunaren % 5a laborantza eta agro elikaduratik

dator, eta lanbide industrialen % 17-a sektore hortan kokatzen dira. Beste berezitasun

bat : laborantzak lurren % 70-a okupatzen du.

Kalitatezko mozkinak

Normandian 13 AOP sormarka badira (esnekiak, sagar mozkinak, axurkia) bai eta Label Gorri anitz.

Normandiako lurrak aberatsak dira eta jakitate handiko tradizio bat atxikitzen da. XVII garren mendetik goiti,

arbolen lantzea, hazkuntza eta gasna egitea garatuak izan dira Pariseri lotua den trenbideari esker. Hortarako,

Normandia gaur egun gasna ekoizle garrantzitsuenetarik bat da. Normandiako laborantzak beste ekoizpen

famatu anitz eskeintzen du : esneki eta sagar moizkinak, haragia, xarkuteria, itsasoko mozkinak (arrain eta

muskuiluak), fruitu eta barazkiak, produktu sukratuak.

Ingurumena babesteko lan egiten duen eskualdea

Normandiako laborari eta militanteak beren esperientziak partekatuko dauzkigute. Aipatuak izanen dira :

egurraren kudeaketa eta energia berriztagarrien sortzea, pentze bazterretako hesi eta zuhaitzen kudeaketa,

baserri mundua bizirik atxikitzeko kalitatezko laborantza baten sustatzea, eta ingurumena zaintzeko borroka

(ondarkin nuklearren tratatzeko lantegia La Hague herrian, Flamanville-eko zentral nuklearra).

Normandiako animazioak hiru egunez :

• Bertako arrazen ezagutza : Normandiar

eta Jersey arrazako behiak, Avranchin,

Cotentin eta Roussin ardiak. Normandiar

laborariek beren kabalak eta eginmoldeak

aurkeztuko dituzte.

• Normandiako zigilu peko produktuen

jastaketa eta erosteko aukera :

Normandiako Camembert-a (1983-az geroz

AOP), Livarot, Neufchâtel, Pont-l'Évêque

(1972-az geroz AOP) Isigny-ko gurina eta

krema. Behereko Normandian hiru

laborarietarik batek esnea ekoizten du, 56

behi eta 56 hektarekin bataz besteko.

• Sagar mozkinak, kalitatezko zigilu pean :

: Calvados, Calvados Pays d'Auge, Calvados

Domfrontais, Pays d'Auge sagarnoa,

Normandiako Pommeau-a, Poiré Domfront.

• Gurina eta Camembert ekoizpen

erakusketa (zuzenean)

• Normandiako afari baten prestaketa 400

pertsonentzat : eskualde hortako produktu

onen ezagutarazteko aukera (Miarritzeko

ostalaritza lizeoko ikasleek prestaturik)

ostiral arratsean.

• Mahai inguruetan parte hartzea : klima

eta laborantzaren arteko loturaren

aipatzeko, bertako iniziatibak erakutsiz.

5

Page 6: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

Lurrama haurrentzat !

Aurten sekulan baino gehiago, LURRAMA haurren besta izanen

da. 600 m²-ko xapito bat muntatua izanen da haientzat osoki

izanen dena ! Hiru egunez azokara sartzea eta animazioetan parte

hartzea urririk izanen da 15 urtez pekoentzat.

Haurren etxaldea : etxalde pedagogikoa muntatua izanen da, 100m²-

koa. Haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta hurbiletik hunkitzen

ahalko dituzte kabala ttipi eta maltxo batzu : ardi, ahuntz, lapin, xerri,

oilo,

Accrobranche ibilbidea : 10 garren edizio hunen animazio berri nagusia izanen da. Haurrak

soka batzuer zintzilikatu, hari batzuen gainean edo abarrez abar ibiltzen ahalko dira.

Baina ere 3 egunez herri kirolak, puzgarria, esne jastaketa, asto ibilaldiak, baratzezain tailerrak,

egurrezko jokoak, margotzeko lekua,… ez da nehor aspertuko !

Haurreri lehentasuna azokaren hastapenetik !

Azaroaren 6an, ostiralez 2000 haur izanen dira LURRAMA-n, 12 tailer

pedagogiko eta animazioetan parte hartzeko, euskaraz eta frantsesez.

Haurren harrera ona segurtazeko Baionako Etxepare eta Donibane

Garaziko Frantsesenia lizeoetako ikasleen laguntza baliosa ukanen

dugu.

Azaroaren 6a ostiralez, haurren eguna!

Tailer pedagogiko eta ludikoak 12 partaiderekin

Sarde Sardexka (Ezpeleta)

CPIE Littoral basque (Hendaia)

Jardinerie Lafitte (Baiona)

La ferme en balade (Hautes Pyrénées)

Petits débrouillards (Miarritze)

Bizi garbia (Senpere)

Bil ta garbi (Baiona)

Terre buissonière (Baiona)

Ferme Harizkazuia (Kanbo)

Gaia (Arbona)

L'âne ta lan (Senpere)

Laclau astoak (Arrangoitze)

6

Page 7: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

3000 bazkari eta afari zerbitzatuak izanen dira, tokiko,

kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak…LURRAMAko jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta

ikasle, laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea.

Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte.

Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.

Ostiral eguerditan12.30: Idekitze bazkaria

Garaziko ostalaritza lizeoko ikasleek

prestaturik eta zerbitzaturik.

Bankako Erregina jatetxeko Xabi Bidart-en

laguntzarekin.

12€ edaririk gabe

• Kuia salda, CLPB-ko Aldarri gasna fresko

haguna, Kintoa arteki kurruskaria

• HERRIKO behikia Irulegiko arnoarekin

erregosia, lur sagar charlotte-a

• Sagar eta udare karamelizatu bixkotxa, Calvados

haguna eta gurin gatzituko karamela

• HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin egina

Ostiral arratsean21.00: Normandia gaualdia

Miarritzeko ostalaritza lizeoko ikasleek

prestaturik.

23 € edariak barne

• Tipul tarta fina, andoila eta odolkia.

Entsalada

• Vallee d'Auge urineko xerrikia

gratinatua eta lur sagarrak

• Trou normand

• Normandiako gasnak

• Teurgoule eta udare karamelizatuak

• Normandiako sagarnoa eta poiré, Irulegiko arnoa

• HERRIKO ogia, kafea, ondokoa

Larunbat eguerditan13.00 : Euskal Herriko elkarteen gastronomia

lehiaketako bazkaria : ahatxekia saltsa

xurian

12€ edaririk gabe

Elkarte guzieri deialdia !

Xehetasunak : nadia [email protected]

• Sasoineko barazki salda

• HERRIKO ahatxekia saltsa xurian irrisarekin

• Ossau Irati ardi gasna

• Euskal bixkotxa edo etxeko gasna xuri biologikoa,

kiwaï jusarekin

• HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin egina

7

Page 8: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

Larunbat arratsean21.00: Zikiroa

LURRAMAko laguntzaileek sukaldatu eta

zerbitzaturik

20 € edariak barne

• Etxeko piperada eta xingarra errerik

• Tokiko atzarkia plantxan, ilar kozinatuak

• Ossau Irati sormarkako ardi gasna

• Euskal bixkotxa, Irulegiko arnoa, HERRIKO

ogia, Euskal Herriko irinarekin egina

• Kafea, ondokoa

Igande eguerditan13:00: Xefen bazkaria

Aurten ere, Euskal Herriko 20 sukaldari eta gozogile ospetsuk tokiko eta

kalitatezko produktuak landuko dituzte, plater ezin hobeak eskaintzeko. Familian

edo lagunen artean partekatzeko momentu zoragarria! 33 € edariak barne.

Eta lehiaketakEpaimahai profesionalez jujatu lau lehiaketa izanen dira :

• Ossau-Irati AOP lehiaketa, hiru

kategoriatan : bortuko ardi gasna, etxeko

gasna eta esnetegiko gasna. Epaimahai

burua Patrick Mercier izanen da,

Normandiako AOP-en elkartearen

lehendakaria. Azaroaren 6an ostiralez,

10etan

• Ezpeletako AOP biperraren sindikatak

Pariseko konkurtsorako aintzin-selekzio

lehiaketa antolatzen du 2015-ko LURRAMAn.

Azaroaren 6an ostiralez, 10etan

• HERRIKO OGIA lehiaketa (tokiko ogi saila) :

20 okin lehiatuko dira. Epaimahai burua

Emmanuel Marie izanen da, Normandian

laborari-okina.

Azaroaren 6an ostiralez, arratsaldeko 2etan

• Sukaldaritza lehiaketa : Euskal Herriko 20

elkarteek ahatxekia saltsa xurian prestatuko

dute, eta Ezpeletako Eric Accoceberry-k

eremanen duen epaimahaiak plater

hoberena saristatuko du.

Ast eb u r u gu z i a n : Frita biologikoak Euskal Herriko baratzetako lursagarrekin eginak, HERRIKO behiki errekiak, xerriki

errekiak, Euskal Herriko irinarekin egin taloak, pastizak. matahamiak (Baionako Ofizioen Ganbarako

ikasleen laguntzarekin). Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta Normandia-ko gasnak, ostrak.

Aurresalmenta

Normandia afaria 23€

Zikiroa 20€

Xefen bazkaria 33€

Elkar Baionan

Euskal Herriko Laborantza Ganbara Ainiza Monjolosen

Xibero Bio Maulen

Xaia sagarnotegia Pausun

Eki liburutegia Miarritzen

8

Page 9: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

Animazioak 10 garren edizioa ongi ospatzeko !10 garren edizio hunen ongi ospatzeko, LURRAMA-ren antolatzaileek animazio

programa aberats bat prestatu dute !

Azaroaren 6a ostirala

• GOZATEGI 90 hamarkadako triki-rock talde famatuaren kontzertua.

Arratseko 23.00-tik goiti, sartzea urririk !

• Gaualdi bukaera DJ MAT.G-rekin

Azaroaren 7a larunbata

Nazio arteko SOKA TIRA lehiaketa 15.00-tan. Ñapurrak eta FNSMR-ek antolaturik.

• Taldeak : Country club (Irlanda, munduko txapeldunak), Monnickendam (Herbehereak, munduko

3 garrenak), Skyrope (Nigeria), Abadiño (Bizkaia), Murueta (Bizkaia), Lesaka (Nafarroa), Ibarra

(Gipuzkoa), Sokari (Bizkaia), Ñapurrak (Iparralde),

eta bi neska talde : Bretainia eta Ibarra.

Bi euskal dantza kreazio arratsaldeko 18.00-tik goiti :

• ZARENA ZARELAKO konpañiaren HERRIKOA ikusgarria

• LEINUA konpañiaren ZURE OSAGARRIARI ikusgarria

Gaualdi alaitua :

• LEINUA TXARANGA-rekin mutxikoa

• Afari alaitua eta dantzaldia KONTRA BANDA taldearekin

Ostiral eta larunbateko gaualdiak bukatzeko, Miarritzeko MIZANBU gaztetxea idekia izanen da !

Azaroaren 8a igandea

Dantza :

• ISTAN-T ikusgarriaren azken emanaldia, GARAZTARRAK dantza taldea

eta BUUZ BU rock taldearen arteko elkarlana, 17.00-tan

• Dantzaldia TRIKILI TRAKALA taldearekin, 18.00-tik goiti

Eta asteburua bukatzeko:

• ZEZE-ren kontzertua (electro-folk) 20.00-tik goiti

Hiru egunez

Animazioak egun guzian zehar :

• CATTLE GRID (Normandia), BRANCALEON (Okzitania), txalaparta, txistulari, gaitero, trikititxa,

ANGELUARRAK-eko dantzariak, AZKAINEKO TXARANGA, Makilariak, Kanboko ziganteak,

ARROKANTUZ-eko kantariak, ...

9

Page 10: 10 garren LURRAMACOP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena

Hitzordua azaroaren 6an ostiralez

goizeko 11-etan Miarritzeko Irati

erakustazokan :

LURRAMAren 10 garren edizioaren estreinaldia.

Hor izanen dira :

Pascal Canfin - LURRAMA-ren aitabitxia

Michel Veunac – Miarritzeko auzapeza

Maryse Cachenaut – LURRAMA-ren lehendakaria

prentsa harremanaPatxi Oillarburu

06 89 29 19 85

[email protected]

Lurrama, La ferme Pays Basque

10