14
Eduki didaktiko hau Ainhoa Merino diseinatu du LabsLand Elektronika laborategirako erabiltzeko. Laborategi eta jarduera gehiago aurki ditzakezu: https://labsland.com/eu . VISIR URRUTIKO LABORATEGIAREN ERABILTZAILEAREN GIDA 0

1.- Nolakoa da laborategiaren interfazea? - Labsland ... · Web viewMultimetro digitala prestatzea Aplikazio honetan implementatzen den multimetro edo testerra laborategi errealetan

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Eduki didaktiko hau Ainhoa Merino diseinatu du LabsLand Elektronika laborategirako erabiltzeko. Laborategi eta jarduera gehiago aurki ditzakezu: https://labsland.com/eu.

Eduki didaktiko hau Ainhoa Merino diseinatu du LabsLand Elektronika laborategirako erabiltzeko. Laborategi eta jarduera gehiago aurki ditzakezu: https://labsland.com/eu.

VISIR URRUTIKO LABORATEGIAREN ERABILTZAILEAREN GIDA

AURKIBIDEA

1.- Nolakoa da laborategiaren interfazea?12. Nola aukeratu zirkuituen osagaiak33.- Nola eraiki zirkuitu bat44. Nola konektatu tresneria65.- Erresistentzia, tentsioa eta korrontearen neurketa75.1.- Multimetro digitala prestatzea75.2.- Elikatze-iturria10

1.- Nolakoa da laborategiaren interfazea?

VISIR elektronika analogikako laborategira sartu ondoren, sesio bat erreserbatu behar da. Horretarako “Reservar” botoia sakatu behar da.

1. irudia. Visir urrutiko elektronikako laborategiaren hasierako pantaila.

Laborategi hau konkurrentea da, hau da, erabiltzaile ezberdinek erabil dezakete une berdinean. Sorturiko Labsland sistema arduratzen da konexioak gestionatzez eta erabiltzaile bakoitzak bere ekintzen emaitzak jasotzeaz.

Erreserba egin ondoren esperimentazio ingurua pantailaratuko da. Bertan gune ezberdinak desberdintzen dira:

1.- Osagaien gunea (Zona de componentes): praktika bakoitzean erabiliko diren osagaiak azalduko dira bertan.

2.- Muntai gunea (Zona de montaje): hemen zirkuituak eraikitzen dira eta neurketa tresnak konektatzen dira funtzionamendua egiaztatzeko.

3.- Instrumentazio gunea (Zona de instrumentación): laborategiak erabilgarri dituen tresnak konfiguratu daitezke gune honetan.

Ondorengo irudian hiru guneak ondo desberdinduta ikus daitezke.

2. irudia. Elektronikako urruneko laborategiaren erabiltzailearen interfazea.

2.- Nola aukeratu zirkuituen osagaiak

Aurreko atalean definituriko osagaien gunearen eskuinean botoia dago. Bertan klik eginda laborategi honetan erabili daitezkeen osagai guztiak azaltzen dira. Osagai bakoitzaren irudia ikus daiteke eta deskribapen bat, erresistentziaren balioa, kondentsadorearen kapazitatea, diodoaren izena, harilaren induktantzia eta abar adieraziz. Osagai bat aukeratzeko bere irudiaren gainean klik egin eta osagaien gunean agertzen joango dira, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala.

3. irudia. Nola aukeratu zirkuituetarako osagaiak

3.- Nola eraiki zirkuitu bat

Erabili nahi diren osagaiak prest daudenean muntai gunera arrastatu behar dira eta elkartu konexio egokiak eginez.

Garrantzitsua: benetazko protoboardetan bezala, kontutan hartu behar da zutabeetan dauden zuloak elkar konektatuta daudela zulo-sekzio bakoitzean. Behean ezkerraldean dagoen galdera ikurrean sakatuz gero, zuloaren arteko konexioak ikus daitezke.

Protoboarden alde bietan elikatze-iturri, funtzio-sorgailu, osziloskopio, multimetro eta lurreko konexioak ikus daitezke.

Ondoren, irudiko zirkuituaren eraikuntza azaltzen da, urratsez urrats.

4. irudia. Uhin-erdiko artezgailua

Zirkuitua eraikitzeko beharrezko osagaiak eta funtzionamendua egiaztatzeko erabiliko diren tresnak ondorengoak dira:

· 1N4007 diodoa

· 10K-ko erresistentzia

· 10µF-ko kondentsadorea

· Funtzio sorgailua

· Osziloskopioa

Lehenik eta behin osagaien zerrenda zabalduko dugu eta goiko zerrendan ageri diren osagaiak aukeratu. Osagai bakoitzaren gainean kokatzen badugu sagua, protoboardaren behe eskuinean bere deskribapena azalduko da.

5. irudia. Aukeraturiko osagaiak eta beraien deskribapena.

Ondoren elementuak muntai gunean kokatu behar dira eta eskema elektrikoan bezala elkar konektatu. Kontutan izan behar da zutabe berdineko zuloak elkar konektatuta daudela.

Zenbait osagaia, ez denak, biratu daitezke. Horretarako klik baten bidez osagaia aukeratu eta ikonoa azalduko da. Honek elementuak biratuko ditu. Modu berdinean osagaiak ezabatu daitezke ikonoarekin.

Hurrengo irudiak 4. irudiko zirkuitua inplementatzen duten osagaien antolamendua erakusten du.

6. irudia. Uhin-erdiko artezgailua

6. irudian:

1. Diodoaren katodoa eta erresistentzia elkarturik daude zutabe berdinean daudelako.

2. Katodoa, erresistentzia eta kondentsadorearen terminal positiboa kable gorriarekin elkartuta daude.

3. Erresistentzia eta kondentsadorearen terminal negatiboa elkar konektaturik daude eta baita zirkuituaren lurrera ere kable beltzaren bidez.

4. “Restablecer” botoia sakatuz gero, osagai guztiak osagai gunera bueltatuko dira.

4. Nola konektatu tresneria

4. irudiko eskema jarraituz seinale sorgailua eta osziloskopioa erabiliko ditugu zirkuituaren funtzionamendua begiratzeko. Horretarako seinale sorgailua diodoaren anodoarekin konektatu behar da. Osziloskopioak bi kanal dituenez kanal bakoitza nahi dugun lekuan konektatu daiteke. Adibidez 1. kanala (CH1) sarreran eta 2. kanala (CH2) irteeran seinaleen arteko ezberdintasunak ikusteko.

7. irudia. Tresneriaren konexioa.

Aurreko irudian hurrengo konexioak egin dira:

1. Kable urdinak seinale sorgailua eta diodoaren anodoa konektatzen ditu. Seinale sorgailuaren lurra ez da beharrezkoa lurrarekin lotzea dagoeneko konektatuta daude eta.

2. Kable horiak zirkuituaren sarrera eta osziloskopioaren 1. kanala konektatzen ditu.

3. Kable berdeak zirkuituaren irteera eta osziloskopioaren 2. kanala konektatzen ditu.

5.- Erresistentzia, tentsioa eta korrontearen neurketa

5.1.- Multimetro digitala prestatzea

Aplikazio honetan implementatzen den multimetro edo testerra laborategi errealetan erabiltzen denaren berdina da. Honek tentsioa, korrontea eta erresistentzia neurtzen ditu.

Multimetroa konektatzeko modua neurtu nahi den magnitudearen arabera aldatuko da: tentsioa edo erresistentzia neurtzeko Hi eta Lo () terminalak erabili behar dira eta korrontea neurtzeko Hi eta Lo (mA). Hurrengo irudian erresistentzia baten balio nola neurtu erakusten da.

8. irudia. Multimetroaren konexioak

Aurreko irudian azaltzen den bezala “Multimetro” botoia sakatuta multimetroaren aurrealdeko panela ikus daiteke.

9. irudia. Multimetro digitala (DMM)

Neurketaren balioa lortzeko erruleta biratu behar da neurtu nahi dugun magnitudera arte eta “Realizar medición” botoia sakatu. Emaitza multimetroaren display-ean azalduko da.

Korrontea modu “berezi” batean neurtzen da. Zirkuitua ireki egin behar da eta multimetroa erdian kokatu. 10. irudiko zirkuituan ikus daiteke nola neur daitekeen korrontea A, B et C puntuetan.

GARRANTZITSUA: urrutiko laborategi honetan zirkuituak benetako osagaiekin eraikitze dira konmutazio matrizak erabiliz neurketa tresneriak eta zirkuituak konektatzeko. Hori dela eta adar bakoitzeko lehenengo erresistentziaren aurrean bakarrik kokatu daiteke multimetroa korrontea neurtzeko.

10. irudia. Korronteak nola neurtu azaltzen duen zirkuitua

Adibide gisa, 11. irudian 10KΩ-eko bi erresistentziak seriean daude adarreko korrontea neurtzen da. Horretarako multimetroa 10. irudia adierazten den moduan, B puntuan jarri behar da.

11. irudia. Multimetroaren kokapena korrontea neurtzeko

5.2.- Elikatze-iturria

Elikatze-iturriaren aurrealdeko panela ikus ahal izateko “Fuente DC” botoia sakatu behar da.

Ondorengo pantaila agertuko da:

12. irudia. Elikatze-iturriaren aurrealdeko panela

Tentsio eta elikadura balioak konfiguratzeko benetazko elikatze-iturri batean jarraitzen diren urratsak bete behar dira: konfiguratu nahi den magnitudea aukeratu (tentsioa edo korrontea) eta iturriaren terminala (+6V, +25V edo -25V). Erruleta eta ezker edo eskuin botoiekin magnitudearen balioa aldatzen da.

Elikatze-iturriaren mugak ondorengoak dira:

· +6V terminala → 6V eta 0,5A

· +25V terminala → +25V eta 0,5A

· -25V terminala → -25V eta 0,5A